danbolin
174.qxp_55 25/7/16 11:32 Página 1
iñaki odriozola
“Tesiak zientzialari bihurtzeko balio izan dit”
174.qxp_55 25/7/16 11:32 Pรกgina 2
Ekainberrik urtean bi zozketa egiten ditu gure bi bazkideri opari bana oparitzeko. Ekainean egin genuen zozketa, eta Itziar Lopetegiri egokitu zitzaion Ekain zintzilikaria. Hil honetan du saria Ekainberriko bulegoan. Zorionak!
174.qxp_55 25/7/16 11:32 Página 3
34 6 10 12 16 18 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
JARDUN IAN IÑAKI ODRIOZO LA
ZESTOAKO SU RF LARIAK
AAAI! ZESTOAKO UDAK... Hilabete pasa da udan sartu ginenetik. Irakurri dudanez, uda, ekainaren 21ean hasi zen, gaueko 00:34tan hain justu ere. Gure zonaldean, urtarorik beroenak, 93 egun iraungo ditu, irailaren 22an udazkena iristen den arte. Duela urte batzuk ordea, Zestoan, uda ekainaren 15ean hasi eta urriaren 15ean bukatzen zela esan daiteke. Udara, egunei dagokionez, berdina izango zen baina udatiarren denboraldiak 123 egun irauten zuen. Zifra hauek entzunda, ederra zortea zestoarrena 4 hilabeteko uda. Egundoko giroa izaten zela diote, ostegunero eta larunbatero berbena, igandero musika banda, pilota partidak, kanpotik etorritako udatiarrak… Urte batzuetan 6.000 udatiarretik gora etortzen omen ziren Zestoara. Baina hauek denak non sartu? Badakigu hotel asko zeudela Zestoan, baina denak hoteletan kabitu ez eta etxeetan ere hartzen zituzten kanpotik etorritako hainbat eta hainbat familia. Garai hartako etxeko andreen seme-alabekin izan gara; Maria Angeles Altuna, Xabier Etxabe eta Pili eta Koro Aizpuruarekin. Hauen bizipenak entzunda, uda luzea izaten zen bai, baina dena ez zen festa eta jaia, batez ere zestoarrentzat. Gure herrira etortzen ziren udatiarrak gobernatu egin behar ziren eta horretarako familia osoak egin behar lan! Eta egun ditugun etxetresna elektriko eta aurrerapenik gabe... Orain dela 40 urte inguru arte Zestoako udek izugarriak izan behar zuten. Mugimendurik ez zen falta izaten, festa, jende berria, lana … ederra buelta eman dutena Zestoako udek! Egun uda iritsi eta hustu egiten zaigu herria. Urtaro beroa hurbiltzen hasten den orduko, guk burua kanpora begira jartzen dugu. Gero ez dakit gure nahiak betetzen diren, baina herrian geratzeak tripako mina ematen duela dirudi. Garai batean tripak garbitzera etortzen ziren eta orain hemen gelditzen bagara, tripako minez, marka da gero! Zenbaki honetan, udan herrian gelditu nahi ez duenarentzat bi proposamen ditugu: Kantauriko ur gaziak eta Aralarko larreak. Jarraitu irakurtzen, herriko surflariek eta Iñaki Odriozolak hobeto azalduko dizkizuete eta bi planak. Eta herrian geratu nahi duenarentzat edo behar duenarentzat, ez da aspertzeko betarik izango. Abuztu bukaerako garagardo festa eta iraileko festak antolatzen badago nahiko lan. Udan herria hustu egiten dela esan dut baina festa usainarekin batera herritarrak habiara itzultzen hasten dira. Oraindik ere udari agurra indartsu ematen diogula esan daiteke. Hori bai, batzuk ondo pasatzeko bai lehen eta bai orain, beste batzuk lan egin behar. Uda lanean pasa behar dutenei animoak eman nahi dizkiet eta musutruk, ilusioz, umore onez… herritarrentzat lanean arituko direnen meritua azpimarratu nahiko nuke.
d a n b o l i n EK
A
maiur Aristi Arregi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
UDATIARRAK
DANBOLIN ZULO
AU ZOAK
FESTETAN
A G E N DA
diruz lagundutakoa
174.qxp_55 25/7/16 11:32 PĂĄgina 4
Au enbidoa
Mexikon burua
pa Berdaitz! Enbidoarena esan eta berehala hasi nintzen buruari bueltak ematen ea zer idatzi pentsatzen, ondoren nori pasa ahal nion, zein galdera egin... eta hau duk buruhaustea! Lan ederra jarri didak dagoeneko oporretan nagoenean! Zure galderari erantzunez, zer esango dut ba... Mexikora joateko aukeratua izan nintzenetik bertan daukadala burua. Urtarrilean jakin nuen Mexiko DF-ko UAM unibertsitatera joateko aukeratua izan nintzela, joan baino urtebete lehenago, eta ordutik planing-a egiten ari naiz bisitatu beharreko lekuekin eta abar. Mexiko ikaragarri handia da eta niri egokitu zaidan hiriak ia Gipuzkoa osoaren tamaina du. Kontuan izanda bertan sei hilabete inguru egongo naizela, gutxienez lau beharko ditut hiria ezagutzeko eta beste bi hortik zehar bidaiatzeko. Ikasteko ez dakit zenbat denbora beharko dudan baina ez daukat asko soberan. Garbi daukat hau nire bizitzako esperientziarik garrantzitsuenetariko bat izango dela. Egia esan beldur pixka bat ematen didan bidaia luze bat da: ez naiz inoiz etxetik kanpo denbora luzez egon, eta beti gertukoekin egon izan naiz (oporretan, parrandan...). Hau desberdina da. Familiarengandik urrun, lagunak, herria... Beraz, Mexikorantz hegazkina hartzeko eguna iritsi bitartean, momentuan momentukoa bizitzen saiatuko naiz. Kanpoan egongo naizen denbora hilabete gutxi batzuk bakarrik izan arren, hemen nagoen unea ere aprobetxatzea nahi dut. Orain dela hilabete gutxi batzuk, Ainitze Urbieta herrira itzuli da Hego Ameriketan ibili ostean. Bere bizitzaren berri emateko danbolineko enbidoa leku polita dela uste dudanez, tori, zuretzat! Pentsatzen dut, joan zenean bezala, buelta ere gogorra egingo zitzaiola eta herria oso aldatuta aurkituko zuela. Ainitze! Herrialde oso desberdin batera joan zinen eta hemengoarekin zerikusi gutxi zuen kultura, gizarte batean murgildu zinen urte batzuez. Han bizitakoari eutsiz, momentu berezi asko izango zenituen eta herritarrokin elkarbanatzeko anekdotaren bat seguru izango duzula. Zein izan da zure bidaia luze hartako momenturik politena? Euskal Herrira buelta gogorra egin zaizu?
J
P
one Exposito
intada . Frontoietako bizia zein utzikeria.
Iritsi da udara eta eguraldi onarekin batera Zestoako “frontoi denboraldia� hasi dela esan daiteke. Zestoako Frontoi zaharrean txokoko txapelketa arrakastatsua egin zen ekainean, uztailean palako lau eta erdi barruko txapelketa jokatu da eta frontoi zaharreko gaztetxoen udako pilota partidak ere martxan dira. Auzoetako festetan ere, txapelketa eta pilota partidarik ez da falta izaten. Frontoia, gure herriko eta auzoetako eremu zentrala dela esatera ausartuko nintzateke, eta garai honetan are gehiago. Herritar ugari biltzen gara frontoietan eta saltsa polita sortzen da, herriari bizia ematen diote. Baina ohartu al gara ze itxura daukaten? Mantentze aldetik nahiko utziak daude. Urtean behin, konponketa bat eskatzen dutela uste dut. danbolin.eus orrian ikus daitezke, frontoien utzikeria nabarmen erakusten duten argazki batzuk.
I
Ăąigo Uria Arrita
174.qxp_55 25/7/16 11:32 Página 5
5
botalibrean
Teknologia, etsai edo lagun?
15:30. Telefonoak jo du etxean eta amak niretzako deia dela esan dit. “–Bai, nor da? –Ongi da, orduan 16:00etan Gurutzean. Gero arte”. Hori izaten zen astebururo lagunekin telefonoz izaten nuen elkarrizketa. Kalera irten eta parkera joaten ginen “pipizka” jolastera. Iluntzean, Laranjadi plaza inguruan bizi ginen kuadrillakoak bertara joaten ginen. Hiru izango ginen agian, baina zaharraZubietako errausgoekin eta gazteagokailua dela eta buruan ditudan zenbait burutazio ekarri nahi ekin elkartu eta “irtenituzke paperera. Esaterako, Zubieta inguruko udalak errauserazka” ibiltzen ginen denbora luzez. tegiaren aurka daudela ikusten Ez dira urte asko pasa momentu horietatik, dut. Ez da egia erraustegiaren baina gaur egungo jolas gehienak ezberdinak egiten edo zabortegiaren artean aukezaizkit. Niri jaunartzean bizikleta bat oparitu zidaten. ratu behar denik, bada beste Orain, ordea, sakelako telefonoak bihurtu dira umeeredurik. Oso sinplea iruditzen en jaunartzeetako protagonistak. Aurreko batean kazait Gipuzkoa Zutik dinamikan lera irten eta kuadrilla bat ikusi nuen. Guztiak eserita, betikoak daudela edo lau katu mugikorrarekin, albokoari hitz bat ere egin gabe. Audirela esatea J. Asensio ingururrera jarraitu eta beste kuadrilla bat. Horietako men diputatuak esan bezala. Zugehienak ere mugikorrarekin selfieak ateratzen. Zer bietako errauskailuarekin hongertatu da? Adin horretan nik ez nekien ezta zer zen dakinen kudeaketa pribatizatu mugikor bat ere! egingo da eta 770 milioiko gastua izango da (inflazioarekin Ez dago esan beharrik teknologiak gure bizi1.085 milioi) herritarron bizkar. Txinako Luoding hirian bi tzak erabat aldatu dituela. Lagungarri zaigu askotan, errauskailu proiektu geldiarazi dituzte mobilizazio jendetsuei baina gizartea kutsatzen ari dela uste dut. Internetak esker. Ipar Euskal Herriko Bil eta Garbi-k 40.000 tona errefus gure erlazioak erraztu ditu zentzu batean, bai; urruti bidaltzen du erraustera, besteak beste, Tarnosera. Zergatik daudenak gertu sentitzeko tresna oso baliagarria zaiezkutatu zaigu Anberesen erretako errauskailuari buruzko ingu, esaterako. Baina, pentsatzen jarri, eta aurrez auformazioa? Italiako 525 udaletan hiru milioi herritarrek perrreko erlazioak zapuzten ari dela konturatu naiz. tsonako/urteko 75kg errefus baino gutxiago sortzen dute; al19 urte ditut eta tristea den arren, ez, ezin dut diz, Donostian herritar batek 285kg errefus sortzen du. ELA egon hamar minutu baino gehiago nire mugikorrari sindikatua errausketaren kontra eta derrigorrezko birziklapegainbegiratu bat eman gabe. Aste guztia lagunak naren alde dago. Zestoan %75 birziklatzen da egun dagoen ikusi gabe egon ondoren beraiekin kalera irten eta hondakinen kudeaketarekin, orduan zergatik aldatu? Pertsomugikorrari nire lagunei baino kasu gehiago egiten na helburu goiburu duen alderdi batengandik pertsonok (alediodala konturatu naiz. Zoritxarrez, ez naiz bakarra. gia, zuk eta nik) ez ote dugu informazio gehiago merezi? ZerTabernako mahai gainera begiratu eta telefonoak gatik ez da eztabaida sano bat zabaltzen aldeko eta kontragehiago ikusten dira mahaia bera baino. ko argudioak azalduz, herritarren partehartzea bermatuz? Ez dakit gaur egungo umeek larunbat eguerEta zergatik ez da momentuz badaezpadako zuhurtasundietan etxean telefonoak jotzen zuen milaka aldi hoprintzipoa ezartzen? Rossano Ercolini Ez erre etorkizuna liburiek bizi izan dituzten. Nik, faltan botatzen ditut. ruaren egile eta Zero Zabor Europako lehendakariak GipuzTeknologiak mendean hartu gaitu. Berarekiko koa eredugarritzat dauka. Erraustea iraganeko teknologia dependienteak izan nahi al dugu? Nik, ez. dela dio, dirua xahutu eta etorkizuneko baliabideak alferrik galarazten dituela dio. Piotr Barczak, Europako Ingurumen bulegoko hondakinen arduradunak ere dio errausketa ekonomia zirkularraren ikuspegitik aldentzen dela, ez dela ideia ona errauskailu berriak eraikitzea. Eta abar, eta abar... Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak, nik nireak atera ditut.
Ez erre etorkizuna.
N
M
ikel Ibarguren
aiara Olaizola
174.qxp_55 25/7/16 11:32 Página 6
JI
ardunian I
NAKI ODRIOZOLA
Zein da doktore-tesiaren gaia edo izenburua? Bada, larratzearen eragina mendi-larre atlantikoen funtzionamenduan eta biodibertsitatean.
Uf...! Azal iezaguzu horrek zer esan nahi duen. Aralarko larreetan lau itxitura ipinita zeuden orain dela hamar urtetatik. Nire tesi zuzendariak, unibertsitatean plaza atera zuenean, jarri zuen martxan esperimentua. Itxitura horiek ganadua ez sartzeko modukoak dira, 50 x 50 bat metrokoak, eta hor egon dira 10 urtean ganadurik gabe; beren ondoko guneetan, berriz, ganadua normal ibili da larrean. Egoera horretan, nik barruan eta kanpoan hainbat neurketa egin ditut hainbat gauzekin erlazionatuta: lurraren funtzionamenduarekin, nutrienteen zikloari lotuta, uraren edukiak nola eragiten duen, lurraren tenperatura... horrelako gauzak. Eta bestalde, larrearen dibertsitatea, landareak nola aldatzen joaten diren, itxitura egite horrek nola eragiten duen... Azkenean ikusi nahi da larratzea bertan behera uzteak, abandonuak, zer eragin daukan.
Eta zer ondorio atera dituzu? Nik ikusi dut larre horiek hainbeste milaka urtean abeltzaintzarako egon eta gero (pentsatzekoa da gizakia bertara iritsi aurretik ere herbiboro basatiak egongo zirela, badakigu baietz), bada ikusi dut, larre horiek oso egokituta daudela abereen larre izateko. Ikusi dut, bestalde, ganadua kendutakoan –nahikoa da hamar urte– aldaketa nahiko handiak gertatzen direla. Batetik, funtzionamenduari dagokionez, ikusten da belarra hazi egiten dela, eta ganadurik ez dagoenez, biomasa pilaketa bat gertatzen dela itxitura horietan; eta lurzoruan ere, biomasa kapa bat (belarra, bizia nahiz hila) pilatzen joaten da eta horrek eragiten du lurrazpiko tenperatura askoz egonkorragoa izatea, belar biomasa horrek isolatu bezala egiten duelako; azkenean tenperatura hotzagoa geratzen da.
Beraz, belarra hazten joateaz aparte, lurrari nolabaiteko belar azala egiten zaio ezta? Bai, horixe da. Gero zera gertatzen da: hor dauden landareen artean, batzuk, argiagatik lehiatzeko aukera handiagoa daukatelako, hasten dira leku guztia inbaditzen eta beste espezie batzuen lekua hartzen. [Landare] horiek, inbaditzen dutenak, edukitzen dute belar kalitate txarra (karbono asko nitrogenoarekiko, proteina gutxi, deskonposatzeko zailagoa den materiala...). Eta orduan gertatzen da, ganaduaren simaurrik ez dagoenez eta lurzoruaren tenperatura ba-
Txikitan, dinosauroak omen zituen gustuko Iñaki Odriozolak. Jostailuzko dozenaka dinosauro ba omen dauzka, oraindik ere, etxean gordeta. Mutil koskorretan mendirako zaletasuna piztu zitzaion anaia eta lagunen konpainian. Eta horrela, ibili-ibilian, Biologia ikasketak hasi zituen. Orain, berriz, urteak hirunaka-hirunaka pasatzen hasi aurretik –alegia, 30 urte bete atarian– Biologian doktore egin da, duela egun gutxi doktore-tesia defendatu ondoren.
“Azkenean ikusi nahi da larratzea bertan behera uzteak, abandonuak, zer eragin daukan”
xuagoa denez, lurreko mikroorganismoak-eta nekezago ibiltzen direla eta nutrienteen zikloa moteldu egiten dela. Funtzionamendua, nolabait okerragoa da, inpaktu bat bezala da lurrean. Lurra baldintza batzuetara egokituta dago, larratzera, eta derrepente baldintza horiek aldatzen dira eta esan dezagun funtzionamendua nekezagoa dela.
Eta landare dibertsitateari dagokionez, zer gertatzen da? Dibertsitate aldetik berdin. Esan dugun bezala, landare batzuk daude altuera azkar hartzen dutenak eta zabalerako ere gaitasun handia daukatenak. Horiek, ganadua egonez gero, txiki mantentzen dira, baxu-baxu egoten dira eta argia
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 7
7 Aralarko larreetan ibili da gure mutila, hango lurrak eta landareak aztertzen, baina dinosauroen ordez zaldiak izan ditu lagun, bere dunba hots eta guzti. Une batean, elkarri begira geratu dira, lasai antzean biak ala biak, elkarrekin solas ederrean baleude bezala. Ez dakigu zer esan dioten elkarri. Zaldi simaurren antolamendua ikusita, bistakoa da Iñaki dabilela besteren terrenoan eta ez alderantziz. Ez du ematen, hala ere, elkarrekin haserretuko direnik. Ez al du, bada, zalditik pixka bat gure protagonistak? Mendia, askatasuna... Zail samarra egin zaigu guri –letra kontuetan hor nonbait baina zientzia gauzatan hutsaren hurrengoa garenoi– den-dena ondo ulertzea baina merezi du irakurtzen jarraitzeak. Guretzako zelai arrunta izan daitekeen Aralarko ipurdia bete sailean mundu bat dago-eta!
landare guztiengana iristen da. Orduan, eremu berdinean askoz ere belar espezie gehiago bizi daitezke. Itxitura egiten denean, ordea, nahiko azkar gertatzen da espezie galera. Nik 20 bat metroko eremuak aztertu ditut, eta 50 landare motako eremua izatetik 15 batekoa izatera pasa daiteke. Hortik abiatuta, ekologiari buruzko zein gai sakondu dituzu? Esate baterako, dibertsitateaz hitz egiten dugunean, kontuan hartu behar da ekologian dagoen debate bat dela. Adibidez, eboluzioaren teoriak esaten du espezieak ari direla etengabe eboluzionatzen eta ari direla lehiatzen elkarren artean. Orduan, prozesu hori milioika urtez gertatu eta gero, ematen du irabazle batzuk bezala egon beharko luketela, superkonpetidore batzuk, munduko espezie denak menderatuko lituzketenak. Baina ikusten dena da munduan komunitateak oso aberatsak direla. Aralarren 20 metroko gune batean 50 bat espezie elkarren ondoan bizi badira, zera esan liteke: nola liteke hainbeste espezie bizitzea elkarrekin lehia bizian ari badira? Eta hortik abiatzen dira koexistentziaren teoriak, alegia, zer mekanismok errazten duten espezie horiek denak elkarrekin bizitzea. Nik Aralarren oso eremu txikian egindako mapeo batzuk dauzkat: 50 x 50 cm-ko 600 karratu. Oso zehaztuta belarrez belar, eta gero lurrazpiko baldintzak edo aldagaiak (ph-a, nutrienteak neurtuta). Mekanismo batzuk daude zeinak espezieen lehiatzeko ahalmena parekatzen duten. Adibidez, ganaduak landare bakoitzak argia lortzeko duen aukera berdindu egiten du. Gero daude nitxo moduko mekanismoak: nahiz eta elkarren ondoan egon, mekanismo horiek ahalbidetzen dute landareek elkarrekin hain gogor ez lehiatzea. Adibidez, metro gutxian ematen du lurra berdina dela baina aldaketak topa daitezke: kareharria toki batean irtenago eta bestean sakonago badago, bi leku desberdin lortzen dira. Landare batzuk eremu batean erosoago daude baina besteak beste batean; ondoan egon daitezke baina banatuta.
Zerk eraman zintuen biologian eta doktore-tesian sartzera? Biologiako ikasle nintzela, elkarte bat sortu genuen eta ibili gara hortik zehar; webgune bat sortu genuen (www.euskalnatura.net) eta horrez gain hasi ginen irteerak antolatzen unibertsitatean –aurrena geuretzat, eta urtetan joan gara ikasleak eramaten, mendira eta horrela– eta gero eta gehiago sartu nintzen biologia munduan. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziatako Sailaren gidaritza ere guk daramagu elkarte horren bidez. Gero master bat egin nuen, saguzarrak ikertu nituen. Ondoren, ikusi nuen nire tesiaren zuzendaria izango zenak proiektu bat zeukala mendiko larreetan eta mendiko lan bat zela, eta animatu ninduen; pentsatzen nuen gauza asko ikasiko nituela prozesu hartan eta horrela sartu nintzen tesian. Nik orain lau urte ikusten nuena eta orain izan denak ez dauka zerikusirik. Niretzat nire bizitzako ikasketa prozesu esponentzialena izan da, askogatik. Gero, berriz, Natur Zientzietan estatistikaren erabilerari buruzko ikastaroak ere eman izan ditugu Aitor Larrañaga zestoarrak eta biok (bera ere Biologian doktore da).
174.qxp_55 25/7/16 11:33 PĂĄgina 8
“Hemen ari gara formatzen zientzialariak baina gero ez dago zientzialari horiek hartzeko sistemarik�
Zein hizkuntzatan egin duzu tesia? Nik tesi guztia ingelesez egin dut eta gero euskarara itzuli dut. Tesiak nazioarteko maila izateko, zati handi bat ingelesez izan behar du eta, gainera, lanerako behar nuen informazio guztia ingelesez dago. Nik nire tesia nazioarte mailakoa izatea nahi nuen baina beka-kontratua jasotzeko baldintza zen euskaraz izatea. Euskarara itzultzerakoan, batez ere terminologian izan ditut buruhausteak, hitz berriak sortu behar izan ditudalako. Eta hemendik aurrera... Bueno, aurrena esan behar dut niri tesiak zientzialari bihurtzeko balio izan didala. Orain, hemendik aurrera nik nire burua zientzialaritzat daukat. Eta asko gustatzen zait. Aurrera begira, beka-kontratu bat eskatu dut Alemaniara joateko, bi urterako. Urte hasieran joango nintzateke, beka emanez gero behintzat. Espezieen koexistentziaren kontuarekin segituz esperimentu bat egiteko asmoa dut. Eta hori egiteko Bavaria aldera noa, han oso azpiegitura onak dauzkate-eta...
Garai batean doktore-tesi bat eginda, lanpostu bat aurkitzen zenuen eta bizitza osorako. Gaur egun ez dago horrelakorik, ezta? Ez, ezta pentsatu ere. Mundu mailan jartzen baduzu helburua, edukiko dituzu kontratu motzak baina kontratu onak. Hemen ezta hori ere. Hemen ari gara formatzen zientzialariak baina gero ez dago zientzialari horiek hartzeko sistemarik. Unibertsitatean, plaza finkoa daukatenek baldintza onak dauzkate baina beste denek oso txarrak. Oraintxe bertan, unibertsitatean ordezkapen bat egitera joaten zara, lanaldi erdian, eta 500 euro baino gutxiago kobratzen dituzu. Irakasgai bat ematen dute, irakasgai horren kargu egin eta hortxe dago kontua; azkenean ez dakit zein den soluzioa. Plaza finkoa lortutakoan ematen du errege izango zarela baina lortu arte puteatuta eta esplotatuta zaude. Adibidez, lanaldi osoko lanpostu batean, eskola emateko eta ikerketarako soldata ematen dizute, erdi eta erdi. Lanaldi erdia baldin baduzu, ordea, ikerketarena kendu egiten dizute eta bakarrik irakaskuntza ematen dizute. Ordezkapenetan dauden denek daukate izugarrizko beharra eta presioa ikerketa egiteko zeren hemen ezin duzu egon gora begira. Ni orain langabezian nago baina artikuluak idazten segitzen dut. Ezin zara geratu, bestela atzean geratzen zara. Lagun batek esaten zidan: Gaur egun Espainian ikerketa gehien finantzatzen duen erakundea INEM da! [barrez]. ***
Egoera ez da batere erraza baina pozik dago IĂąaki, egindako lanarekin. Eta orain gainera, Biologiak izan dezakeen altxorrik handiena du eskuartean, bizitza: ondo bidean, hilabete batzuk barru jaioko zaie ume txikia. Dinosauroek badute, beraz, jabe berria. Zorionak!
F
ernando Arzallus
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Pรกgina 9
EZ AHAZTU EUSKARA UREZTATZEAZ!
Hau irakurtzen ari zarenerako hilabete pasatxo izango da oporrak hartu genituela. Honezkero gurekin ahaztuta egongo zara; udako eguzkiaz eta patxadaz gozatzen. Baina ikasturte osoan zehar euskaltegira zintzo etorri zaren ikasle hori, urtarriletik ekainera herritarrei aholku eta azalpenak ematen jardun duzun hori, oraingoan, zuretzat da ale honetako 'etxerako lana'.
Gure bulego nahiz ikasg elan hainbat urte batzuk landare ditu gure artean g u; d a euskaltegi b erriarekin ja ramatzatenak zenbait, ioak besteak ditugu mait . Guztiak ure asun handiz zta ik ere, ziur gau de ureztatua asturte osoan zehar eta tu k izaten jarr uda n izango dutela ait . zainduko dit Horregatik, etxera eram zeko beharra an eta han u Beraz, horixe gu mimo handiz. da, zuk eusk euskaltegitik ararekin egin etxera erama beh n eta ureztatzen ar duzuna: -Gogoratu ik jarraitu. asg 9 hilabetez, pe elan ikasitakoak: lan ha n -Kontsumitu a litzateke orain dena a ndia egin duzu haztea. euskara: tele aldizkariez bista, irrati, ga lib dizkizu horre in, udak aukera bikain uru eta ak eskaintzen tarako; kale antzerkiak, azokak... kontzertuak , -Eta garrantz itsuena: PRA familiarekin , auzokoekin KTIKATU! Lagunekin, , egin euskara turistekin... edonorekin ! Baina z! Maitasunez, ZESTOAKO
AEK EUSKA LTEGIKO IR AKASLEAK
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 10
UDA IRITSI DA ETA HONDARTZAK JENDEZ BETETZEN HASI DIRA. GURE ZONALDE HONETAN EGURALDIAK ASKO LAGUNTZEN EZ BADU ERE, EGUZKIA ATERA ORDUKO, KOSTALDERA HURBILTZEN GARELA ESANGO NUKE. EGUZKIAZ ETA NOLA EZ, ITSASOAZ GOZATZERA. HONDARTZA ZALE DIREN
HERRITAR GEHIENOK ORAIN MURGILTZEN GARA
KANTAURIKO UR GAZITAN. BAINA BADITUGU, URTE
OSOAN ZEHAR, OLATUEN JOAN-ETORRIAK
ERAKARTZEN DITUEN HERRITARRAK. BAINUJANTZI EDO NEOPRENOA SOINEAN ETA TAULA ESKUETAN,
SARTZEN DIRA OLATUAK HARRAPATZERA. BEHIN BATI HELDU ETA EZIN AZALDU SENTITZEN DUTEN
SENTSAZIOA, ESPLIKAEZINA … HERRIKO LAU
SURFLARIRI GALDERATxO BATZUK EGITEKO AUKERA IZAN DUGU.
GorkA IGUAl
Noiztik egiten duzu surfa? Duela bost edo sei urte hasi nintzela esango nuke, ez nago seguru. Etxetik irten eta zein izaten da plana? Eguraldi iragarpenak begiratzen ditugu mugikorrean eta gero uretara! Non ibiltzen zara? Zarautzen ibiltzen naiz gehienbat, baina Landak oso gustuko ditut. Zer sentitzen da olatu bat harrapatzean? Sentsazio ikaragarria. Eta galtzean? Olatuaren arabera, galdutako olatua ona bada, ba… “mala hostia”. Surf bidaiarik egin al duzu? Egia esateko asko ez, Portugalera. Inoiz larritasunik pasa? Ez nuke esango. Zer da zuretzat surfa? Lanetik deskonektatzeko dagoen gauzarik onena. Anekdotarik? Ez zait bururatzen. Uda ala negua? Udazkena. Bakarrik ala lagunekin? Beti lagunekin. kotxea ala furgoneta? Furgoneta. Neopreno motza ala luzea? Motza. Surflari bat? Aritz Aranburu eta Kelly. Amets bat? Maldivetara joatea boat trip bat egitera Zestoako surflariekin.
IBAN BUENo
Noiztik egiten duzu surfa? Ba surfa 24 urtetatik egiten dut, aurretik 3 urte egin nituen bodyboardarekin. Etxetik irten eta zein izaten da plana? Lehenik zein egoeratan dagoen itsasoa ikusten dut webcam bidez, hainbat hondartza ikus daitezke. Ondoren, bainujantzia edo neoprenoa hartzen dut (urte sasoiaren arabera), eta aparkatu eta gero, pixka bat berotu eta uretara! Non ibiltzen zara? Ia beti Zarautzen sartzen naiz, bertako olatuarekin ohituta nagoelako. Datu tekniko batzuk? Orain udaran 19-20 bat gradutan dago eta bainujantziarekin bakarrik sartzen naiz giro ona badago. Nahiago horrela sartzea, ez dut batere atsegin neoprenoa jartzea. Gehiago nekatu, tiratu egiten du,... nahiz eta kalitate oso onekoak dauden. Nire taula 6,1 neurrikoa da. Zer sentitzen da olatu bat harrapatzean? Olatu eder bat harrapatzerakoan adrenalina igotzen da eta sentsazio ikaragarriak izaten ditut, poza, izua, barregura,... edonori gomendatzen diot surf egitea. Eta galtzean? Galtzean, aldiz, madarikazioak, “mala hostia” edo poza olatua txarra bada. Surf bidaiarik egin al duzu? Lehengo urteko abenduan Balira joan nintzen oporretara surf egitera (baita parranda ere), nire hegazkin txartelean sartua zegoen taula eramatea. Motorrean mugitzen nintzen alde batera eta bestera, han dena dago “libre”. Bizitzako olaturik onenak han hartu ditut. Baita bizitzako beldurrik handiena pasa ere. Sentsazio ia deskribaezinak izan nituen Serangan izeneko hondartza batean, barrez baina hala ere zeharo kikilduta nengoen, olatu oso handiak eta perfektuak zeuden, baina aldi berean sakonera txikia zeukan itsasoak eta arrezifea zegoen hondoan. Zer da zuretzat surfa? Niretzako surfa, olatuez izan ezik, beste denaz ahaztea da. Inoiz larritasunik pasa? Balin pertsona bati olatuetatik ateratzen lagundu nion. Bere taula galdu zuen leash-a (taula zure orkatilera lotzeko erabiltzen den soka) puskatu zitzaiolako. Uda ala negua? Dudarik gabe uda da ederrena bainujantziarekin ibiltzeko, baina Euskal Herrian surf egiteko garairik ederrena urria da. Hego-haizearekin batera olatu paregabeak sartzen dira. Bakarrik edo lagunekin? Lagunekin beti ere hobeto, eta gehiago etxetik urrun zaudenean, zerbait gertatuz gero hobe lagunak alboan izatea. kotxea ala furgoneta? Kotxearekin askoz erosoago ibiltzen naiz motzean. Kanpora joateko ordea furgoneta. Neopreno motza ala luzea? Ahal izanez gero bainujantzia. Beste askatasun bat ematen dizu mugitzeko. Surflari bat? Ez ditut asko segitzen surf lehiaketak baina faborito bat esatekotan, Gabriel Medina brasildarra. Amets bat? Munduan zehar surf egitea beste ezertaz kezkatu beharrik gabe, kar kar kar!
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 11
1
1
AItor NIEvES Noiztik egiten duzu surfa? Duela 13 urte hasi nintzen. Etxetik irten eta zein izaten da plana? Etxetik irten baino lehenago eguraldiaren eta itsasoaren aurreikuspenak ikusi eta tokia aukeratzen dugu, lekura iritsi eta uretara! Non ibiltzen zara? Deba, Sakoneta, Zarautz, Landak. Zer sentitzen da olatu bat harrapatzean? Ezin da deskribatu. Eta galtzean? Zer egingo diogu ba… izorratu eta hurrengoaren zain geratu. Surf bidaiarik egin al duzu? Bai, batzuk egin ditudala esan daiteke: Indonesia, Costa Rica, Panama, Brasil, Maroko, Kanariak, Frantzia, Portugal. Inoiz larritasunik pasa? Bai, Debako hondartzan. Zer da zuretzat surfa? Deskonektatzeko eta ondo sentitzeko kirola. Anekdotarik? Indonesian irla batera motora batean joan ginen eta bueltakoan helizearen ardatza puskatu eta itsaso erdian gelditu ginen. Eskerrak arrantzale batzuk pasa ziren gu geunden lekutik eta lehorreraino erremolkean eraman gintuzten! Uda ala negua? Udazkena. Bakarrik ala lagunekin? Lagunekin. kotxea ala furgoneta? Furgoneta. Neopreno motza ala luzea? Motza. Surflari bat? Kelly Slater. Amets bat? Semearekin surf egitea.
oDEI UNANUE
Noiztik egiten duzu surfa? Duela 23 urte hasi nintzen. Etxetik irten eta zein izaten da plana? Normalean aurretik begiratuta edukitzen ditugu baldintzak, haizea, marea, olatuen tamaina eta kostatik buelta bat egiten dugu non dagoen ondo ikusteko, gero uretara! Non ibiltzen zara? Orrua, Sakoneta, Zarautz… baina Landak ditut gustukoen. Datu tekniko batzuk? Ni traste askorekin ibiltzekoa naiz, kar kar kar! Batzuetan taula handia erabiltzen dut bestetan txikia, bodyboarda ere erabiltzen dut. Zer sentitzen da olatu bat harrapatzean? Oso ona bada, esplikaezina. Eta galtzean? Zure buruarekin “kabreo” galanta. Surf bidaiarik egin al duzu? Bai! Portugal, Kanariak, Costa Rica, Panama eta Indonesia. Zer da zuretzat surfa? Itsasoarekin kontaktua eta daukadan pasiorik handiena. Inoiz larritasunik pasa? Batzuk bai… Harkaitz artetik nahiko markatuta irten izan naiz! Anekdotarik? Orain dela urte asko Zestoan gizon batek galdetu zidan: “Ze, zerbait arrantzatu al duzu?”. Uda ala negua? Udazkena eta udaberria. Bakarrik edo lagunekin? Lagunekin. kotxea ala furgoneta? Furgoneta. Neopreno motza ala luzea? Motza. Surflari bat? Nire koadrilako tropako surflariak: Joxe, Goenatxo, Aratz… eta laster hasiko diren surflari berriak. kar kar kar! Amets bat? Toki ezezagun batean nire lagunekin tubo eder batzuk egitea.
A
maiur Aristi Arregi
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 12
Egonaldiak
Urak hartzera etortzen zen jendea normalean 9-10 egunetarako etortzen omen zen, egun kopuru horren bueltan izaten zirelako Bainuetxeko tratamenduak. 15 egunetarako ere etortzen omen zen jendea, baina ohikoena hamar egun inguruko egonaldiak egitea izaten omen zen.
UDATIARRAK, LANA
ETA
GEHIAGo EDo GUtxIAGo, BAINA GUZtIok IZANGo DUGU ENtZUNA GArAI BAtEAN UDArAN ZEStoAN IZAtEN ZEN GIroA. 1808AN IrEkI ZEN BAINUEtxEA, EtA ESAN GENEZAkE HUrA IZAN ZElA GEroAGo ZEStoAk BIZI ZUEN lorAlDIArEN lEHEN HAZIA. GUrE EtxEEtAko ZAHArrEk –EtA EZ HAIN ZAHArrEk ErE BAI– NoStAlGIAZ oroItZEN DItUZtE GArAI opAro HAIEk. BAINA opArotASUNA DAGoEN lEkUAN, GUrE kUltUrAN, lANA EGotEN DA NormAlEAN. lANA GoGor EGIN ZUtEN fAmIlIAk ASko IZAN ZIrEN GUrE HErrIAN; IZAN ErE, HotElEtAN kABItZEN EZ ZIrENAk, EtA HotElAk orDAINtZEko lAIN DIrU EZ ZEUkAtENAk, HErrIko EtxE pArtIkUlArrEtAN HArtZEN ZUtEN oStAtU, loGElA EtA otorDUAk orDAINDUZ. ASpAlDI SAmArrEkoA BEHAr DU IZAN ErrEAlItAtE HorrEk, IZAN ErE, xx. mENDE HASIErAN HErrIArEN ErDIAlDEko EtxEBIZItZAk SolAIrU BErrIAk AltxAtU ZItUZtEN, EtA pENtSA GENEZAkE UDAtIArrENtZAt lEkUA IZAtEko ErAIkI ZItUZtElA. BELLE EPOQUE-ko GlAmoUrrAk AlDE BAtErA UtZI, EtA EtxEEtAN EGItEN ZEN lANArEN BErrI jAkItEko ASmoZ joAN GAtZAIZkIE GAlDEZkA HAINBAt HErrItArrI. GArAI HArtAko EtxEkoANDrEEN SEmE-AlABEkIN IZAN GArA; mArIA ANGElES AltUNA, xABIEr EtxABE EtA pIlI EtA koro AIZpUrUArEkIN. Azaldu digutenez, etxe batzuetan oheak bakarrik alokatzen zituzten, eta beste batzuetan, otorduak eta guzti ematen ziren. Gure elkarrizketatuen etxeetan otorduak ere ematen zituzten. Zaragozakoak izaten omen ziren udatiar gehienak, baita madrildar ugari ere. Ekainaren 15ean hasten ziren udatiarrak etxeetara etortzen, eta urriaren 15era arte luzatzen zen denboraldia etxe batzuetan. Hartzaileak, alegia, bertako familia osoa, oro har, ganbaretara igotzen zen lo egitera udako hilabeteetan zehar. Ekainaren 15ean hasi bai, baina San Fermin ingurutik abuztuaren 15era arte izaten omen zen jende gehien. Festetan ere jende asko izaten omen zen herrian,
P ILI
ETA
KORO A IZPURUAN
ERDIAN
M ARIA
ANGELES
A LTUNA
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 13
Mª Angeles: “Goizaldeko ordu bietan jartzen genituen arropa garbigailuak martxan, potentzia orduan egoten zen-eta”
3
nahiz eta etxe batzuetan egun horietarako jenderik ez zuten hartzen. Eguneko 25-30 pezeta kobratzen zituzten logela eta otorduen truke, eta 15 pezeta logelaren truke. Gaixorik zegoen jendea izaten omen zen gehienbat, edade pixka batekoa, eta tartean baita gazteak ere. Egundoko giroa izaten zela diote, ostegunero eta larunbatero berbena, igandero musika banda… Aurreko hamarkadetan pilota partidak egunero izan ohi ziren, baina elkarrizketatuok ez zuten garai hura bizi izan. 70eko hamarkadan jo zuen krisiak Zestoako turismoa, eta pixkanaka, aurreko hamarkadetako udaretatik urrunduz joan zen Zestoako udetako errealitatea. xx. mende hasieratik ordura arte, ordea, jende ugari etortzen zen herrira. 1920ko hamarkadatik Gerra Zibilera arteko tartea, eta 50eko hamarkada erdialdetik 1970ra arteko tarteak izan ziren oparoenak, urte batzuetan 6.000 udatiar etortzera iristeraino. 1970etik aurrera, ordea, hotel batzuk ixtearekin batera, etxe partikularrak hartzeari ere uzten hasi ziren udatiarrak, urzale kopuruak behera egin baitzuen urtez urte. 1983ko uholdeek eman zioten errematea Zestoako uda haiei, Bainuetxea kaltetzearekin batera.
1
Koro eta Pili Aizpurua, eta Maria Angeles Altuna elkartu ditugu mahai baten bueltan, hiruen gurasoek hartzen zituzten udatiarrak etxean, neurri desberdinean bada ere. Antonio Altuna eta Segunda Arregik udatiar ugari hartzen zituzten etxean. Erdikalean bizi ziren, Portu tabernaren gaineko lehen solairuan, alokairuan, hiru seme-alabarekin: Juan, Manolo eta Maria Angeles. Maria Angeles Altunak (Zestoa, 1945) kontatu dizkigu garai hartako oroitzapenak. Zestoako udarak aipatu, eta Maria Angelesek daukan lehen oroitzapena tristurarena da: “Txikia nintzenean, udaro Azkoitiko Madariaga auzoko Agerretxo baserrira bidaltzen ninduten. Etxean laguntzeko txikiegia nintzen, eta han joaten nintzen negar batean hara. Nik kalean geratu nahi izaten nuen. Hiru hilabete pasatzen nituen han, eta festetarako ekartzen ninduten”. 9-10 urterekin hasi zen udak Zestoan pasatzen, “mahai-tresnak lehortzen hasi nintzenean”. Familiako bost kideek egiten zuten lana etxean, gizonezkoek baita kanpoan ere. Dena den, amak egiten zuen lan gogorra aipatzen du Maria Angelesek behin eta berriro. INGUrUko EtxEEtAN loGElA BIlA Jende ugari ibiltzen zen beraien etxean, udara osoa beteta izaten zuten, eta inguruko etxeetan logelak alokatzen zituzten, beren bezeroak lo egin zezaten: “Erdikalean, Sorazunekoak, Bergaratarrak… desiratzen egoten ziren oheak uzteko”. Lau logela zeuzkaten beraiek, eta Maria Angelesen anaia Manolo ibiltzen omen zen etxez etxe logela bila, beraien etxean lekurik geratzen ez zenean; garai batzuetan 35 bat pertsonari otorduak ematen zizkien, eta haientzat guztientzat oheak bilatu beharra izaten zuten. Izan ere, beste etxeetan “kolokatzen” zituzten bezero horiek altunatarren etxean egiten zituzten otorduak. “Beste etxeetara izarak eta toallak geuk eramaten genituen, eta geu arduratzen
Udatiarren egunerokoa Goizean goiz baraurik urak hartzera joaten ziren udatiarrak, eta bueltan gosaldu egiten zuten. Gero, erosketak egin, bazkaldu eta arratsaldetan hondartzara, siesta egitera edo kalean buelta bat ematera joaten omen ziren, eguraldiaren arabera. Xabier Etxabek azaldu digunez, Bainuetxeraino autobusez joaten ziren urak hartzera, “Hotel Arocenatik Bainuetxerako bidea egiten zuen autobusak, jendez bete ahala buelta eginez”.
···
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 14
ginen horiek garbitzeaz ere. Pentsa, garai hartan oraindik ez zegoen arropa garbigailu automatikorik! Hiru egunetik behin aldatzen genizkien toallak, eta hamar egunen bueltan izarak”. Gainera, egunez elektrizitate potentzia gutxi izaten zutela dio, ia guztia Hotel Arocena eta Bainuetxeak hartzen zutelako. Hori dela eta, “goizaldeko ordu bietan jartzen genituen arropa garbigailuak martxan, potentzia orduan egoten zen-eta”.
Udako egunik beroenetan ere, ekonomiken txapak gori-gori Garai haiek urrunetik ere irudikatu ezin ditudalako izango da, agian, baina udarako egun beroetan sukaldean ekonomika topera piztuta, eltzeak sutan… han lana egiten etxeko andreak irudikatuta bakarrik haiekiko mirespena etortzen zait burura. Horrez gain, ezin aipatu gabe utzi arropa-garbigailurik gabe arropa eskuz garbitzen zen garaiak. Euskal Herriko etxeko andrea, indartsua, etxea gobernatzen zuena, etxeko ekonomia kudeatuz… iruditeria horretara joaten zait gogoa. Maria Angeles Altunak kontatu digu beraien etxean lehenengoz gasezko sua jarri zuten garaia. Beraien amak mesfidati hartu omen zuen hasiera batean berrikuntza, baina berehala jabetu omen zen haren abantailez; su erregularra, egurra zaindu beharrik eza…
GoGor lANEAN Etxeko guztiok egiten genuen gogor lan, “aitak, goizean goiz jaiki eta lanera joan aurretik arropa-ontzia hartzen zuen, eta hilerrira bidean zegoen alanbrera eraman; gainera, sua piztuta eta ogiak ekarrita joaten zen”. Arropa garbitzeaz gain, ordea, logela bat libratzen zen bakoitzean garbitu egin behar izaten zen, eta lanak hartzen zituzten horretan ere: “guztia fregatu, alanbrearekin pasa, gero argizaria eman, makila batekin beste produktu bat, distira atera eskuilarekin, zapia pasa…”, lurrak bere anaiek garbitzen omen zituzten. Jatekoa prestatzen ere izaten omen zuen nahikoa lan beraien amak: “bakoitzak bere janaria ekartzen zuen, guk otordu bakoitzerako zer nahi zuten apuntatzen genuen, eta gure amak prestatzen zien janaria. Bati espinakak, besteari borrajak… Gure amak ez zien inoiz kexarik adierazi”. Egunean 30-40 litro esne ekartzen omen zizkien baserritarrek, postreak egiteko, gosaltzeko, afaltzeko… “Lau baserritatik-edo ekarri izan zuten, baina nik gogoan dudana Goikoetxe da, azken urteetan handik ekartzen baitziguten”. Eguraldi ona noiz egingo desiratzen egoten ziren, egun horietan hondartzara joaten baitziren bezeroak: “urak hartzetik itzultzen ziren, eta tortillak, xerra enpanatuak… prestatzen zizkien gure amak presaka, 11:30eko trenean joan zitezen”. Egun osoa pasatzen omen zuten hondartzan, eta egun horiek aprobetxatzen zituzten etxeko garbiketa sakonak egiteko. DENBorAlDIA Denboraldia urriaren 15era arte luzatzen zutela kontatu digu Maria Angelesek, eta festetan ere hartzen zutela jendea: “Beti eskatzen genion amari festetan jende gutxiago har zezan, guk kalera irten behar genuela, baina festa garaian hasten ziren etortzen Zaragoza inguruko herrietakoak; Montañana, Alfajarin, Lugarico…”. Fruta arbola askoren ja-
beak izan ohi ziren, eta uzta jasotzea bukatzen zutenean hartzen omen zituzten oporrak, uda amaiera eta udazken aldera. Azkeneko urteetan (60ko hamarkada) Erdikaleko alokairuko etxea utzi eta Arteaga auzunean erosi zuten etxera joan ziren. Han ere, jarraitu zuten urte batzuetan udatiarrak hartzen. Lau hilabetez luzatzen zen denboraldia altunatarrenean, eta azken urteetan, autonomoetan alta eman zuen euren amak; “urte osoan ordaintzen zuen asegurua, artean tabernek ere halakorik ez zeukatenean”. Inaxio Aizpurua eta Pakita Unanueren alabak dira Pili (Zestoa, 1946) eta Koro (Zestoa, 1956) Aizpurua ahizpak. Beraien oroitzapenez hitz egin digute. Uda haietan Pilik Zarauzko hotel batean eta Zestoako bainuetxean jardun zuen lanean, eta Korok dio 10-11 urte izango zituela. Arteaga auzuneko pisu batean bizi ziren. Horien etxean ere hartzen zen jendea, neurri apalagoan bada ere. Hiru logela alokatzen zizkien udatiarrei, eta Maria Angelesenean bezala, bezeroek erositako generoa euren ama Pakita Unanuek prestatzen zuen: “Oso sukaldari ona zen”, diote. Aitak ere, lanera joaterako eta itzuleran, etxeko lanei ekiten ziela oroitzen du Korok: “Lanetik bueltan ontziak garbitzen zituen, eta hurrengo egunerako mahaia jarri”.
HIrU BElAUNAlDItAko HArrEmANA Beraien etxera joateari utzi ondoren ere, eutsi egin zioten hainbat bezerorekin izan zuten harremanari. Urteen poderioz, horietako gehienekikoa galtzen joan da, baina gaur egun, oraindik ere mantentzen dute Zaragozako Marloza herriko familia batekin harremana. Bi familia hauen arteko historia aspaldikoa da. “Gure aitita eta amamaren etxera etortzen hasi ziren beraien aiton-amonak, Bizkainonera”, azaldu digu Pilik. Gero, bigarren belaunaldia, Bizkainonera joan ordez, beraien etxera etortzen hasi zen udaro. Gaur egun, berriz, hirugarren belaunaldiarekin mantenK ORO ETA M IRARI AIZPURUA Z ARAGOZAKO FAMILIA BETEKIN , ETXEKO ATARIAN tzen dute harremana: “Zaragozatik pasatzen naizenean, Saloura bidean, geratzen naiz batzuetan beraien etxean bisitan, familian bezala, eta telefonoz ere badaukagu hartu-emana urte osoan zehar”.
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 15
HASIErAN loGElA, GEro BAItA jAtorDUAk ErE Azaldu digunez, Justinak kontatzen omen du hasiera batean logelak soilik alokatzen zituztela, eta jatorduak egitera beste etxeetara joaten zirela bezeroak. Gerora hasi ziren jatorduak ematen beraien etxean, eta besteetan bezala generoa bezeroak erosten zuen, eta beraien amak prestatu; “bakoitzak bere apala zeukan, bazekiten generoa non utzi”. Jangela ere bazuten etxean, familia bakoitzarentzat mahaiarekin.
UrZAlEAk BAI, BAINA BAItA pASoko jENDEA ErE Erreserba gehienak telefonoz hartzen zituztela kontatu digu, uda hasieran egiten zutela plangintza. Dena den, pasoko jendea ere asko izaten zutela dio xabierrek: “Gogoratzen naiz behin motorzale batzuk lo egiteko leku bila zebiltzala, eta gure portalean motoak sartu eta hartu genituela lotarako, logela bat libre zegoelako. Italiarrak ziren motozale haiek”. Etxean hartzen zuten jende guztia ez zen gaixoa edo urzalea izaten, beraz: “Portugaldar batek, Suitzan irakasle zenak, urtero edo bi urtean behin gure etxean pare bat gau pasatzen zituen, Suitzatik Portugalera bidean”. Donostian eta kostaldeko herrietan logelarik topatu ez, eta Zestoaraino irisX ABIERREN AMA UDATIARREKIN
5
Tomas Etxabe eta Justina Urrestillaren semea da xabier Etxabe (Zestoa, 1966). Lizentziadoneko etxean ere izaten zela saltsa, hala kontatu digu xabierrek. Familiak lehen solairuko lau logelak alokatzen zizkien udatiarrei, eta beraiek bigarren solairuan lo eginez pasatzen zuten uda. Ekainaren bukaera eta uztailaren hasiera aldean, hasten omen ziren urzaleak beraienera iristen. Zestoako festen aurretik uzten zien udatiarrak hartzeari: “Batzuk festetarako etorri nahi izaten zuten, Zaragozan fruta arbolak zituztenek adibidez, baina guk festetan ez genuen inor hartzen, familia osoa elkartzen ginen etxean-eta”.
1
ten omen zen jendea: “Donostia tope egoten zen, kostaldea ere beteta geratzen zen… Gogoratzen dut bikote bat haur txikiarekin, Donostian eguna hondartzan pasa eta herriz herri Zestoara iritsi zela, kostalde osoan logelarik bilatu gabe. Bilaketa horrek berak nekea sortzen du, eta gaueko hamaika eta erdiak inguruan iritsi ziren; haiei berdin zitzaien lurrean lo eginda ere”. Gogoan du turismo bulego bat bazela udaletxean. “Han apuntatzen zuten zein etxe zeuden udatiarrak hartzeko prest, bertara galdezka joaten ziren turistak nora bideratu jakiteko”.
X ABIER ETXABE UMETAN VALENTZIAKO FAMILIA BETEKIN HONDARTZAN
Xabier Etxabe: “Portugaldar batek, Suitzan irakasle zenak, urtero edo bi urtean behin gure etxean pare bat gau pasatzen zituen, Suitzatik Portugalera bidean”
UDAtIArrEN jAtorrIAk Zaragozarrak, madrildarrak, valentziarrak eta nafarrak ditu gogoan xabierrek, baita Salamancakoren bat ere: “Salamancatik etortzen zen familiak urdaiazpiko enpresa bat zeukan, eta txorizoa, urdaiazpikoa… ekartzen zituzten”. Giro freskoaren bila ere X ABIER ETXABE UMETAN Z ARAGOZAKO etortzen zela jendea azpimarratFAMILIA BETEKIN L OIOLAN zen du xabierrek: “xiri-miri egiten bazuen ez zitzaien inporta izaten eta mantarekin gustura egiten zuS ARTAGUDAKO ten lo”. Etxean hartzen zituzten familia guztiekin zeukaten harremana ez zen berdina. Familia batzuek xabier beraiekin eramaten zuten hondartzara, Loiolara… argazkitan ikus daitekeenez. Gehienekin harremana guztiz galdu zuten beraien etxera etortzeari utzi ziotenean, baina Sartagudako (Nafarroa) familia batekin zuten harremanari eutsi zioten gerora ere. Familia hartako gizonak aingirak harrapatzea omen zuen gustuko, “hemen harrapatu, garbitu eta izoztu egiten zituzten gero Gabonetan jateko, gutizia bezala”. Gerora ere hainbat asteburutan etorri omen zen bittartetarren etxera, eta baita hauek Sartagudara ere.
N
erea odriozola larrañaga
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 16
ZESTOAKO UDALAK LANKIDETZA AKORDIOA SINATU DU IRAURGI BERRITZENEKIN. Urola Erdiaren garapenerako sortutako Iraurgi Berritzenek eta Zestoako Udalak lankidetzan aritzeko akordioa adostu dute. Garapen agentziak adierazi duenez “akordio hau garrantzitsua da Zestoarako, baina baita eskualde osorako ere”. Horregatik, aurkezpenean Zestoako Udal ordezkariez gain, Azpeitiko eta Azkoitiko alkateak ere izan ziren. Orain arte Zestoako Udalak turismo arloan jardun izan du Iraurgi Berritzen agentziarekin. Eta akordio berri honekin arlo gehiagotan jardungo dute elkarlanean Udalak eta agentziak. Arlo gehiagotan elkarlanean aritzeko eskaera egin zion Zestoako Udalak Iraurgi Berritzeni pasa den maiatzean. Garapen agentziako administrazio kontseiluak ekainean egindako bilkuran baiezkoa eman zion zestoarren proposamenari. Hemendik aurrera, administrazio kontseiluaren bileretan Zestoako 2 udal ordezkarik hartuko dute parte, alderdi politiko bakoitzetik ordezkari batek.
JANTxIK ETA KIxKURRAK IRABAZI ZUTEN TxOKOKO PILOTA TxAPELKETA
Uztaialren 1ean jokatu zen Txokoko Pilota Txapelketako finala, eta bertan, Jantxi/Kixkurra bikoteak Urtzi Z./Salegi bikoteari irabazi zion. 30-25 izan zen finalaren emaitza. Partida parekatua izan zen arren, ia partida guztian zehar bikote garailea izan zen aurretik. Lau pilotariek final polita eskaini zieten Zestoako frontoi zaharrera gerturatu zirenei. Finala jokatu aurretik, txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen. Bertan Muno/Lain bikoteak irabazi zuen Liher/Josu bikotearen aurka, 30-23. Finala amaitu ondoren, txapelketari amaiera emateko, Iker Perezi omenaldia egin zitzaion, bertan Itxaropena Dantza Taldeko kideek aurreskua dantzatu zuten, eta Aitor Salegik pare bat bertso kantatu zituen.
JON ALBERDI V. IñAKI RUIZ MENDI-LASTERKETAKO GARAILE Uztailaren 10ean Soraluzen jokatutako V. Iñaki Ruiz mendilasterketa Jon Alberdi zestoarrak irabazi zuen. Ia lasterketa guztia Jokin Muñoz soraluzetarrarekin lasterketaren buruan egin zuen Alberdik. Amaieran zestoarrak 40 segundoko aldea atera zion soraluzetarrari. 21 kilometroko lasterketa izan zen eta parte hartu zuten 112 korrikalarietatik 91k amaitu zuten ibilbidea. Sasoi betean dago Alberdi. Uztailaren 3an, VIII. Flysch Trail lasterketa jokatu zen Zumaian. Maratoia eta maratoi erdia jokatu ziren, eta maratoi erdiko modalitatean 3. sailkatu zen. 01:41:26 izan zen Alberdiren denbora.
AKUSI
PALA TxAPELKETAKO TxAPELDUNA
Hilaren 22an jokatu ziren pala txapelketako finalak eta Akusi aizarnazabaldarrak izan zen garaile. Lehenengo 4. eta 3. postuak lehiatu ziren, Kixkurra gailendu zitzaion Arritari 25-18. Finala, 25-21 irabazi zion Akusik Salegiri. Sari banaketan, antolatzaileek eskerrak eman nahi izan zizkioten txapelketa osoan zehar bertaratutako guztiei. Amaitzeko, gogoan izan zuten, Iker Perez herritarra, urtetan txapelketan parte hartu izan du baina aurreko urtean utzi gintuen.
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Página 17
7 1
RURAL ZOMBIES TALDEA KONTZERTUTIK
KONTZERTURA Rural Zombies musika talde zestoarrak kontzertutik kontzertura dabil. Tartean, BBK Live eta Donostiako Jazzaldia bezalako jaialdi esanguratsuetan jotzeko aukera izan dute hil honetan. Musika zaleak oso ondo erantzuten ari dira, kontzertu hauetan bizi izandakoak oilo ipurdia jarri dietela adierazi dute musikari zestoarrek.
ERRALLAK UZTAPIDE BERTSO PAPER SARIKETA
BERRESKURATU DU
Errallak, hil honetan, Uztapide bertso paper sariketa antolatu du. Uztailaren 24an abestu zituzten lehiaketara aurkeztu ziren bertsoak Laranjadi plazan eta bertan jakin zen irabazlearen izena. Aurtengo Uztapide bertso paper sariketa Peru Llanosek irabazi du. Ondoren bertso bazkaria izan zen Jubilatuen tabernan, Oihana Iguaranekin eta Iñaki Apalategirekin. Errallako kideak gustura daude, jende asko aurkeztu ez bada ere, aurtengo helburua sariketa berreskuratzea izan baita. Urtetik urtera, indarra hartuko duela espero dute. Bestalde, aurtengo ikasturtean haurren bertso eskola ere berreskuratu dutela nabarmendu nahi izan dute.
A RGAZKI
IRABAZLEA
ZESTOAKO III. ARGAZKI RALIKO IRABAZLEAK IMANOL MANTEROLA ETA PAULO CAGIGAL
Ekainaren 26an egin zen Zestoako III. Argazki ralia. Goiz osoan zehar ibili ziren argazkilariak Zestoako txokoetan argazkiak atera eta atera. Hamaiketako egiteko tartea ere atera zuten. Sariak uztailaren 15ean banatu ziren. Helduen kategorian, irabazlea Imanol Manterola izan zen, bigarrena Jose Angel Amuchastegui eta hirugarrena Iñaki Etxenagusia. Lehengo zestoarra, Imanol Salegi. Haurren kategorian, berriz, Paulo Cagigalek eskuratu zuen lehen postua, bigarrena Jon Zabalak eta hirugarrena Markel Regillagak.
zulo
danbolin
174.qxp_55 25/7/16 11:33 Pรกgina 18
174.qxp_55 25/7/16 11:34 PĂĄgina 19
06 aurrera.
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik
Ai 12
OSTIRALA
LARUNBATA
11:00etan umeen txupinazoa. Jarraian altxorraren bila eta ur jolasak. 13:30ean, umeen bazkaria. Bazkalostean pailazoak. 17:00etan, ume jolasak. Segidan txokolatada eta 18:30ean Dj JonUrbieta. 23:00etan Kontzertua. IGANDEA
7:30ean Oilasko biltzaileen irteera. 11:00tan, puzgarriak. 13:30ean, apar festa. 14:30ean Oilasko biltzaileen dantza herriko plazan. Jarraian paellada, koadrilla arteko lehiaketa. Arratsaldean zehar, oilasko biltzaileak herrian zehar ibiliko dira. 23:00etan, Izer eta Alabier.
15
ASTELEHENA
11:00tan, Meza Nagusia. Jarraian, Zestoako dantzariak eta hamaiketakoa jubilatuentzako. 18:00etan, Herri kirolak. Aizkolariak: Luis Txapartegi eta Xabier Orbegozo. Harri Jasotzen; Izeta II eta Jagoba Otaegi. Afalostean, Antonio Lizana.
20 2526, 27 26 27
LARUNBATA
aurrera.
IR
AILA
03 04
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik ETA
28
V. Garagardo festa. OSTIRALA
Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 20:00etan. LARUNBATA
IGANDEA
Edadetuen eguna: meza nagusia, omenaldia, txistulari alardea ...
18:30ean, txupinazoa. Jarraian pilota partiduak. 21:00etan Herriko plazan Barbakoa. 23:30ean Rodeo eta LGHBT. Jarraian, DJa.
14
1
Ondarbasora igoera, gauean musika ...
zarnako jaiak
13
9
ABUZTUA
age nd a
Zestoako IX. Slaloma estazioko industrialdean.
Ze 07
stoa Jaiak ASTEAZKENA
Txupinazoa, musika, meza, ama birjinari salbea, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko herri afaria, bertsolariak, erromeria ...
08 09
OSTEGUNA
Diana, meza nagusia, bandaren kontzertua, zekorketa, umeen dantzaldia, berbena ... OSTIRALA
Diana, umeentzako puzgarriak goiz eta arratsalde, txakolina dastatzea, bertsolariak, zekorketa, pilota partida, musika ...
10 11
LARUNBATA
Diana, zirko tailerra, paella, patanen jaitsiera ibaian, txaranga, berbena ... IGANDEA
Diana, umeen kalejira eta udalbatzarra, umeen txupinazioa, zezen bolaztatuak eta poniak, umeen bazkaria, jolasak, apar festa ‌
10 12 18 24
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera. ASTELEHENA
Odol ateraketak anbulategian, 18:30-20:30. IGANDEA
Akoako bira.
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera.
174.qxp_55 25/7/16 11:34 Pรกgina 20
943 148 061