172.qxp_55 22/5/16 21:29 Pรกgina 1
udaletxetik
memoriak datozen
172.qxp_55 22/5/16 21:29 Pรกgina 2
172.qxp_55 22/5/16 21:29 Página 3
34 6 10 14 16 18 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
DEN OK BERDINAK ?
JARDUN IAN OLAIZO LA
I SABEL
BERDINTASUNAREN BIDEAN Hezkidetza: rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe, genero aukera-berdintasunean heztea. Horretan dabiltza Joseba Larrañaga eta konpainia. Eskolaren ikuspuntutik ekarri digu gai hori Danbolinera. Izan dituzten formazio saioen laburpena egin digu ale honetan eta, Zestoari dagokionez, zer proiektu dituzten azaldu digu. Ez du lan erraza ematen hain errotuak ditugun balioak eta sinesmenak aldatzen hasteak. Gaur egungo egoerara iristeko lan asko egin da, baina oraindik asko dugu egiteko. Bestela, esan elizan dauden bi arranoei. Duela 250 urte iritsi omen ziren Zestoako elizara, baina hezkidetzari dagokionez, ez dirudi gauzak asko aldatu direnik. Bi mende eta erdi hauetan elizatik pasa diren apaiz guztiak gizonezkoak izan dira, eta garbitzaileak berriz, emakumezkoak izaten jarraitzen dute. Julian Serranok aurkeztuko dizkigu bi arrano horiek eta elizan dauden beste hainbat txoko argitara aterako dizkigu. Boteretik boterera jauzi eginez, eta hezkidetzarekin jarraituz, ezin utzi albo batera gai horren bueltan udalak duen garrantzia. Ziur horretaz konturatuta egongo dela Isabel Olaizola. Zestoa muin-muinetik ezagutzen duela esan dezakegu, berrogei urtetik gora egin ditu udaletxean lanean, eta hamar alkatetza igarotzen ikusi ditu. Orain, aldi hori itxi eta beste bat hasi du Isabelek. Janire Diazekin egon da bere bizipenen inguruan Jardunian. Esan bezala, oraindik asko daukagu egiteko hezkidetzaren inguruan. Baina pixkanaka ari gara aurrera pausoak ematen, eta nabari da gauza txikietan. Pasa diren Santakutz jaietan adibidez, txikien danborradan banderekin mutilak atera dira. Ale honetan ikusiko dituzue argazkiak. Duela urte gutxi arte zenbait taldeetan emakumeek debekatuta genuen parte hartzea eta orain, Aldrebesak taldean adibidez, mutilak baino neskak gehiago izan ohi gara. Horrela bada, bagoaz aurrera pixkanaka, beste hainbat arlotan bezala. Zestoan baditugu hainbat gizarte eragile lanean, beste hainbat balio bultzatu nahian. Polita izango litzateke hezkidetza moduko balioak oinarri dituen herri bat eraikitzea ezta? Eta zergatik ez bizi hori egun batez? Herri Azoka egunean markatu dugu abiapuntua, segi dezagun lanean, eta pixkanaka, egunen batean, zeinek daki, “Guztion Zestoa” eraiki ahal izango dugu.
d a n b o l i n EK
S
ara matsutani
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DANBOLIN ZULO
ARRAN OAK KORUAN
HERRI
AZOKA
A G E N DA
diruz lagundutakoa
172.qxp_55 22/5/16 21:29 Página 4
Es enbidoa
Beti gauza berriak probatzen!
kerrik asko, Manu, “marroigatik”, hau ere probatzeko aukera eman didak. Mendi lasterketekin hasi eta azkar bukatuko dut nire “proiektua”. Aurten zorteko izan nintzen Zegama-Aizkorri mendi lasterketako zozketan. Izena eman zuten 7.500 pertsonen zerrendan han bistaratu ziren berrehun bat puntu berde, bat nire izenaren alboan. Sustoa, emozioa, sinistu ezina. Bost aldiz begiratu behar izan nuen puntu berdea nire izenaren parean zegoela ziurtatzeko. Ni ez naiz lasterketa asko egindakoa, baina mendi lasterketa hura ikusle moduan bizi izan nuenetik, parte hartzeko ilusioa piztu zitzaidan. Aukera hirugarren urtean iritsi da. Askok hamar urte ere badaramatzate zozketan parte hartzen, eta hori ikusita beste aukerarik ez dela egongo pentsatu behar. Ia, iritsi den bezala joan da ilusioa. Hiru hilabete nituen mendiz 42 kilometroko lasterketa hura prestatzeko, baina lehenengo hilabetea egin ondoren... lesioa! Hiru aste atsedenaldian, fisioterapeuta eta probaketak egin ondoren, erabakitzeko unea heldu zen. Hiru aste mendian gozatzen ez nuela, buruari mila buelta ematen eta egun horretan Mikel Irurerekin joan nintzen (argazkia eguneko hartakoa da). Gora gustura, hotza, euria eta elurra, baina gozatzen. Uste dut banekiela zer zetorren. Erloko tontorretik berrehun metro behera egitean hartu nuen erabakia. Hor zen berriro mina, baina beste egunetan ez bezala, belauneko mina bakarrik zen, ez buruko minik, ez bestelako minik. Une horretan, mendian lehen sentitzen nuen askatasuna sentitu nuen, zozketa momentutik hona sentitzen ez nuena. Behin baino gehiagotan gustuko gauzak bukatu izan zaizkit, baina beste batzuk ekarri ere bai. Duela zortzi-bederatzi urte eskalatzaile “proiektua” bukatu zen, hanka puskatu ondoren. Horrek ekarri zidan argazkilaritza nire bizitzara. Denbora asko etxean, eta beste hainbeste kirolik egin gabe egon behar. Internetez argazkilaritza ikastaroak jaitsi, kamera erosi eta orain arte. “Enpresa”ri buruz ez dut askorik kontatzeko, agian Zegama-Aizkorriko “proiektua” bezala izango da, baina argazkilaritza eta mendizaletasuna betiko nirekin izango ditut. Urte asko futbolari lotuta pasa dituen Berdaitz Landak kontatuko al digu zer asmo dituen aurrerantzean? P.D.: “Enpresa”ri buruz… nahiago dut tarte hau doako propaganda egiteko ez erabili. Ea egunen batean atzeko azalean iragarkitxoren bat jartzera iristen garen. Kar kar kar!
A
P
sier acedo
intada . Zeinen garbi ikusten ditugun gauzak geuri iristen zaizkigunean.
Haurren aulkitxoekin koskak gora eta behera, igo eta jaitsi behar izan ditugun bakoitzean, marmarrean jardun izan dugu gutako askok. Heldu baten gurpildun aulkia denean ordea, marmarrak ez du ezertarako balio; ezin denean ezin da, eta koska handia edo asko direnean, beste aukera edo bide bat hartu behar izaten da. Proposamen bat egin nahi nieke dagokien udaleko teknikari eta politikariei: egin goiz pasa bat gurpildun aulkian, batzuk eserita eta besteak bultzaka; egin eguneroko lanak lehenbizi (erosketak, ogia...) eta joan, haizea hartuz, bueltatxo bat ematera, ondoren. Lasai! Ordu batzuk eta gero, berriro altxatu eta ibiltzeko gai izaten jarraituko duzue, beste herritar askok ez bezala. Ulertzen dut egun batetik bestera ezingo direla koska eta traba guztiak zuzendu, baina zerrenda bat egin, larrienak zein diren identifikatu eta poliki-poliki joan gaitezen konpontzen, inork ez baitaki berari txanda noiz iritsiko zaion.
J
one bergara
172.qxp_55 22/5/16 21:29 Página 5
5
botalibrean
Bi mito aizarnan.
Munduak borborka pasatu zuen 1960ko hamarkada. Frankismoaren presio-heltzea ere lurrun parrastadak botatzen hasi zen, aldaketa haizeei barruan eutsi ezinda. Plazara ateratzeko premia sentitu zuten euskal sortzaileek, euskaratik eta euskaraz jarduteko; hori baitzen orduan apurtzaile eta moderno izateko modua (gaur ere bai?). Kontua da garai hartako plazaratze Azken asteotan sare so- inportanteenetako bi berzialen bidez Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara joan diren hainbat bo- tatik bertara tokatu ziluntarioren lanaren berri izan dut. Horri esker pertsona horiek bizi duten tzaizkigula. Non, eta Aizaregoera apur bat ezagutzeko aukera izan dut. nako plazan. Gaur irakurri dut azkenekoz kanpaleku horietako emakume haurUrte haietan azaldu dunen inguruko aipamen bat, eta barnean egin zaidan korapiloa zuei kon- zen bertsotan egiten zuen tatuz askatzen saiatuko naiz. Emakume bezala, ama bezala… ezinegon, apaiz gazte bat. Egijje da berorrek bertsuetan ein bi’skutristura, haserrea, amorrua… sortu dit ne? galdetzen zioten saioen aurretik. Hiru urte pasatxoan gaiak. Antza denez Greziako ospitaletan hogeita hamar plaza inguru egingo zituen Xabier Amurihaurdun dauden emakume errefuxiatuei zak. Bakarra Bizkaitik kanpora. Bai, Aizarnan. ez diete aukerarik ematen erditze nor«Ez dakit zein festa izan zen, baina halantxe egin mala izateko (normala = bagina bidezko genduen balkoi batetik Aizarnako plazan (...) Aizarnarrek erditzea). Zuzenean zesareak egiten dizzer irudipen hartu eben ez dakit, baina bazen han abade kiete, besteak beste duten overbookingadineko bat, erretore zaharra esaten eutsoena, aldamea (jende gehiegi eta arreta egokia ezin neko balkoitik errezelo handiz begiratzen euskuna». eman) kontrolatu ahal izateko. ErrefuAzalean eta mamian izan behar zuen harrigarria: xiatuen kanpalekuetatik gertuen dauden apaiza sotana eta guzti bertsotan. Hori nahikoa ez eta, ospitaleetan %80-90 inguruk zesarea bidez erditzen du, momentu honegainera, askok pentsatu bai baina, publikoan esaten inor tan. Emakume horiek ez dute aukerarik euren nahiak adierazteko, komu- ere ausartzen ez zenak botatzen... Abade haren bertsonikazio arazoak dituzte; inork ez die azalpenik ematen; antza denez, ospi- bidea preso sartu zutenean bukatu zen. Kartzelan mamitaletako profesionalek azalpenak emateko borondatea ere tamainan du- tu zuen gero bertsolaritza betiko irauliko zuen teorizate. Askok ez dute lehenengo erditzea, bost erditze natural bizi eta zioa. seigarrena Grezian, zesarea bidez, izan duenik ere badago. Santakutz egunez bete ditu 75 urte Amurizak. Eta Hauxe da nik gaur irakurri dudan kasua. Emakume bat erditzeko egun horretantxe egin du publiko plazaz plazako bertsozorian zela eta ospitalera joan zen. Bertan zesarea egingo ziotela ulertu laritza utzi duela. Mito horretaz gehiago jakin nahi duezuen, interprete baten laguntzarekin. Orduan, bera, haurra era naturalean nak ez dauka lan zaila. Eskuratu eta leitu dezala Enaz Baizateko gai zela-eta, (ez zuen lehenengoa) errefuxiatuen kanpalekura naz liburu autobiografikoa. Bizkaiko euskara zoragarrian itzuli zen berriro, eta bere ahizparen laguntzarekin hantxe izan zuen hau- kontatutako mundualdi haluzinagarria. rra, kanpin denda zikin batean. Haurra mediku batek ikuskatzea nahi 1966 eta 1968 urteen artean izan zen aparteko zuen, ordea, eta ospitalera itzuli zenean mediku berdinak atenditu zuen: bertso saio hori Aizarnan. Garai hartan Mikel Atxaga zen behatzak sartu zizkion erditu berri zen emakumeari, “garbitzeko”, eta ja- Aizarnako apaizetako bat, eta hark ekarri zuen Amuriza. rraian bulba moztu eta bost puntu jarri zizkion. Azalpenik ez zuen jaso Eta Atxagari zor zaio beste mito baten debuta ere. noski! Haurrak sei egunez ospitalean egon beharko zuela esan zioten. 1965eko Santakutz bezperan Gazteriaren Eguna ospatu Hantxe egon zen bera ere, zuen min fisikoa aguantatuz. Gaur egun, orain- zuten Aizarnan, eta Lourdes Iriondo kantariaren estreidik, ospitalera joan zenean emakume hark umetokian jasan zituen baldar- naldia izan zen hura: “Urnietako neskatxa beltxaran eder kerak sufritzen ari da eta laguntza psikologikoa ematen diote, ahal duten hark ahoa bete hortz utzi zituen maiatzeko arratsalde neurrian, kanpalekuetan. Duen min fisikoaz ahaztu gabe, noski. hartan Aizarnara bildu ziren zaharrak eta gazteak”. HalaEmakume horren lekuan jarri naiz une batez, sentitu dudana ezin xe kontatzen du han lekuko izan zen Joxemari Iriondok. dut hitzekin azaldu! Zergatik? Hori da burura etortzen zaidan hitz bakarra. Eta Amurizarena bitxia izan bazen, zer esan IriondoreZergatik egin zioten hori? Zigor bat izan zen? Azalpenik ez zuen merezi? naz? Emakume bat bakarrik, gitarra española hartuta, plaHori kasu bat besterik ez da, niri barruan korapiloa sortu didan zan kantari 1965ean(!). Hura izan zen euskal kultura lozoarren, badakit horrelakoak eta okerragoak milaka daudela egunero. rrotik atera zuen Ez Dok Amairu taldea sortzen aritu zen Nora iritsi behar dugu? Noiz amaituko da hau dena? Agintariek kideetako bat... beste aldera begiratzen, noiz arte jarraituko dute? Eskerrak boluntario laDick Fosburyk altuera-jauziari baino jira-buelta na egiteko prest dauden pertsonak! Asko zor diegu. handiagoa ekarri zioten euskal kulturari Aizarnan plazara*Iturriak: https://www.elpartoesnuestro.es/blog/2016/05/10/el-relato-deltu ziren bi izen handi horiek. Teknika ez ezik bertsolaritza parto-de-marian-violencia-obstetrica-contra-las-refugiadas-en-grecia eta kantagintza bera ulertzeko modua aldatu zutelako.
Zesareak grezian.
https://iboneolza.wordpress.com/
N
aiara exposito alberdi
J
on artano izeta
172.qxp_55 22/5/16 21:29 Página 6
EZ SUPERHEROIRIK,
EZ PRINTZESAR Kontua ez da perfeKtuaK izatea, gizaKiaK izatea baiziK!
EGUNErOKO BEHAKETAN OINArrITUZ, HEZKIDETZArEN IKUSPUNTUTIK ESKOLAN ZErBAIT EGIN
BEHAr DUGULA GArBI IZAN DUGU BETI. BAINA ZEr DA HEZKIDETZA? NOLA EGIN AUrrE HAIN
ErrOTUAK DITUGUN BALOrE ETA SINESKErIEI? ESKOLAK ZEr ErANTSI DIEZAIOKE BOrrOKA HOrrI?
GALDErA HOrIEI GUZTIEI ETA GEHIAGOrI ErANTZUN NAHIAN ABIATU GENITUEN KLAUSTrO OSOrAKO FOrMAZIO SAIOAK. SAIO HOrIETAN JASOTAKOArEN LABUrPEN BAT DA ONDOrEN IrAKUrGAI DUZUN ArTIKULUA. GUK GUrE SAIOEN ONDOrENGO EZTABAIDETAN ATErATAKO DEFINIZIOA HONAKO HAU DA:
Sarrera XX. mendean egindako aurrerapenek (eskubide zibilak, diskriminazioaren aurkako borroka, hezkuntza publikoa, Sexu/genero SiStema SaiheStuz, pertSonaK auKera berdintaSunean hezi …) aldaketa positibo ugari ekarri dituzte; baina, hala ere, gizonen eta emaku(indibiduotiK abiatuz, eta ezberdintaSunaK Kontuan hartuz eta onartuz, meen arteko berdintasun formaletik beSteen ezagutzan eta erreSpetuan hezi eta bizi) berdintasun errealera igarotzeko erronEA ZUK ErE BAT EGITEN DUZUN ETA DENON ArTEAN LOrTZEN DUGUN ALDArrIKATUTAKO kari aurre egin behar diogu. Dibertsitatearen aurrean jarrera BErDINTASUN HOrI. abegikorra izatea, umeei eta gazteei begirunez begiratzea eta, aldi berean, ikastetxearen barruan hezkidetza keinu eta politika zehatzak izatea dira XXI. mendeko eskolak behar duen aldaketaren gakoa.
172.qxp_55 22/5/16 21:29 P谩gina 7
7 diSKriminazioaren dinamiKaK gelaren barruan diSKriminazioa eragiten duten SineS-
men KulturalaK
ARIK
Gizarte diskriminazioa sortzen da kultura batek edo gauza batzuek gehiago balio dutela eta beste batzuek gutxiago sinesten delako. Iritzi horiek lege, instituzio, lengoaia, jarrera eta aurreiritzi bihurtzen dira, eta sarritan, historian oso sustrai sakonak dituzte. Eskolan, gizarte helduan ikusten diren diskriminazio dinamika asko errepikatuko dira. Zer egin horren aurrean?: 路 Taldearen-ikasgelaren sinesmen kulturalak eta ba-
lioak jorratu. 路 Dibertsitatea hobea/txarragoa terminotan bizitzeko joerari buelta emateko lan egin egunero. 路 Sexua-generoa sistemak umeen eta nerabeen bizitzan duen eragina gogoan izan.
Sexua-generoa SiStema edo patriarKatua Mendebaldeko kulturan oro har onartua eta adostua, eta sexuaren (arra/emea) eta jokabideen (maskulinotasuna/feminitatea) artean lotura bat dagoela dio. generoa maskulinotzat edo femeninotzat jotzen diren eta, hurrenez hurren, arrei eta emeei egotzi ohi zaizkien ezaugarrien eraikuntza psikologiko, sozial eta kulturala da; gizona edo emakumea izateari egozten zaion esanahia, gizarteak espero duena. Esanahi hori dinamikoa da, beraz kulturala eta ikasia. Hor kokatuko ditugu genero estereotipoak. Genero usteak segurtasuna ematen diote neska-mutilari, hazteko esparrua ematen diotelako. Baina aldi berean, haren garapena mugatzen dute eta oso zapaltzaileak izan daitezke gizarteak eta familiak
haiengandik espero dutena betetzen ez dutenean. Beraiekin batera gauden pertsona helduak ere sarritan erosoago eta seguruago sentitzen gara gure sexuaren arabera espero dena betetzen dugunean, eta seguruenik, ezarrita dauden rolak betetzen laguntzen diegu, batzuetan oso agerikoa ez bada ere.
generoareKin lotutaKo diSKriminazioaK Batetik, sexismoa dago, hau da, pertsonek beren sexuaren arabera aldez aurretik ezarrita dauden jokabide kode batzuk bete behar dituztela eta kode horiek bi baino ez direla. Bestetik, matxismoa dago, hau da, maskulinotasunari egozten zaizkion ezaugarriek feminitateari egozten zaizkionek baino balio, aintzatespen eta garrantzi handiagoa dutela. Ondorioz, gizona emakumearen gainetik dagoenaren sinesmena. Eta azkenik, heterozentrismoa dago, hau da, desio sexuala heterosexuala izan behar duela, eta ondorioz, beste sexuarekikoa izan behar duela. Ondorioz, funtsezkoa da kontuan hartzea neska eta mutilak modu desberdinean hezi gaituztela eta sarritan, mezu desberdinak jaso eta trebetasun desberdinak garatu ditugula. Gogoan izan behar dugu sexu eta genero identitateak nola egituratzen diren, bidegabekeria eta indarkeria egoerak lantzeko.
ibilaldia hezKidetzan zehar XIX. mendean neskak eskolatzearen aldeko borrokak eta emakumeek goi-mailako ikasketak izateko eskubidea izan zezaten. XX. mendeko lehenengo 30 urteetan aurrerapen handiak.
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 8
Frankismoa: atzerakada nabarmena berriro ere. Oraindik ikusten dena. 70eko hamarkadan: hezkuntzarako eskubide unibertsala ezarri zen. … Hala eta guztiz ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ikasgeletan islatzen jarraitzen dute. Oraindik ere gauza desberdinak espero dira mutilengandik eta neskengandik. eta, zer egin? Hezkidetza, aukera-berdintasuna bultzatuz heztea da, desberdintasunak kontuan hartuz eta taldeak-komunitateak dibertsitatearen esperientzia aberasgarria eskain dezala sustatuz. nola aldatu diSKriminazio dinamiKaK eta Kudeatu dibertSitatea Arnold Mindell: “Diskriminazio-dinamikak aldatzeko eta dibertsitatea aberastasun bat bezala bizitzeko, gatazkaren erdian esertzeko eta geure baitan entzuteko eta adierazpen modu eta ahots guztiak onartzeko gaitasuna garatzeko konpromisoa hartu behar dugu”.
nola hezi generoaren iKuSpuntua barne hartuz Hezkuntzaren egitura funtsezkoa da; hau da, hezkidetzaren ikuspuntuherri hezitzailea aurrekoarekin lotuta eta zestoarako zer nolako herri eredu nahi tik aztertu behar dira espazioen eta denboren andugun eztabaidatik abiatuta ekin genion gaiari udaleko tolamendua, erabakiak ordezkariak, herriko eskoletakoak (guraso elkarteak eta irakasleak) eta beste hainbat eragilek. hartzeko modua eta eskoherria heztea, eta bereziki haurrak eta nerabeak heztea, herri lak familiekin, umeekin oso baten ardura dela iruditzen zaigu; horiek izango baitira biharko eta gazteekin sortzen zestoa eraikiko duten herritarrak. duen harremana, hori gure helburua gure umeak berdintasunean, aniztasunaren izango baita eguneroko errespetuan, ingurune kulturalaren eta naturalaren errespetuan zereginetan sartzen ditueta euskaraz heztea da. gun aldaketak iraunkor eta ez dugu hori gauzatzerik posible ikusten ez badugu parte egingo dituena. hartzearen kulturan oinarritzen gure esku-hartzea. hori horrela izanik ekin genion lehenengo batzar irekiari. eStereotipoaK zalantzan bertan, eztabaidarako gunea izateaz gain, eta zestoako jartzea eta genero-zigorraK egituraketa ikusirik, hiru talde azaldu ziren nabarmenki: lantzea aizarna Estereotipoak hausten arroabea dituzten eta sexua/geneherri gunea edo kaskoa. roa sistemarekin bat ez errealitate hori ikusirik, aipatutako hiru talde horietan era datozen pertsonak diskriautonomoan, baina koordinatuta, hasiak gaude lanean. bakoitzak minatzea genero-zigorrak bere martxa darama eta dagoeneko hasita gaude hainbat ekintza deritzogunaren bitartez aurrera eramaten. ildo horretan parte hartuko dugu maiatzaren 21ean oinherri egiten den zerbait da: herri hezitzaileen plataformak zestoako herri eskolan antolatu bromekin, barrekin, zerdituen jardunaldietan. bait esanez, irainekin, talbesterik gabe, lerro hauen bitartez gonbidatu nahi zaituztegu detik kanpo utziz edo ezihasitako proiektu honetan parte hartzea, denon beharra izango zenekin egiten da, eta, baitugu zestoa osasuntsu bat eraikitzeko. batzuetan, zuzeneko erasoekin. herri hezitzaileKo batzordea Iradokitzen duguna da zigorren dinamika zapaltzaileaz ohartu behar dugula, gela osoaren kontzientzia maila handitu ahal izateko. Diskriminazio dinamikak aldatzeko, jakin-mina piztu beharko dugu eta aldi berean seriotasunez jokatu beharko dugu. Arestian aipatu dudan gonbitea gogoratuz –“Ea zuk ere bat egiten duzun eta denon artean lortzen dugun aldarrikatutako berdintasun hori”– Zestoan abiatzen ari garen proiektu berri baten berri eman nahiko nizueke. Hau da
alde guztiei ongietorria egitea Ongietorria egitea diskriminatzearen edo marjinatzearen kontrakoa da. Ahots eta esperientzi guztiei ongietorria egiteak ez du esan nahi gauza guztietan ados egon behar denik, ahots guztiak entzuteko jarrera eta enpatia erakutsi behar direla baizik, baita atsegin ez ditugun ahotsak edo deserosoak iruditzen zaizkigunak entzuteko ere. Badakigu ez dela batere erraza.
iraKaSleoK egiten dugun barneKo lanaren garrantzia Ahots guztiei entzun ahal izateko, gure dibertsitatea errespetatu eta behatzeko gaitasuna garatzeko gai izan behar dugu. Taldeak beretzat hartzen dituen balioak eta jarrerak (gu honelakoak gara …) nahiz taldeak arbuiatzen dituen edo ezagutzen ez dituenak, taldearen nortasunaren parte dira. Alde guztiei ongietorria egiteak jarrera irekiagoa garatzea esan nahi du.
“femeninotzat” jotzen
dugunaren balorazioa aldatzea
Beharrezkoa, premiazkoa eta nahitaezkoa da tradizionalki femeninotzat jo denak (mundu “pribatuak” edo mundu “subjektiboak”: emozioak, maitasuna, zaintza, gorputza, intuizioa, lankidetza, …) balioespena lortzea. Eskolak jarduteko moduak aldatu behar ditu, bereziki mundu subjektiboari eta emozioenari egozten diegun baloreari dagokionez. Era berean, garrantzitsua da ikustea lengoaiak sarritan emakumeak eta desberdintasunak ikusezin egiten dituela.
J
oxeba larrañaga
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Pรกgina 9
9 SANTAKUTZAK
2016
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 10
Ingurukoak definitzerakoan hitz goxoak eta errespetuz betetakoak erabili ditu Isabel Olaizolak. Uneren batean norbaitengatik pertsona “apala” dela ere aipatu digu. Baina ziur aski Isabel ez da ohartu bera dela pertsonarik apalena. Halaxe baieztatu digu. Emakume langilea eta eskuzabala izateaz gain, gertuko pertsona eta maitatua izan da askorentzat. Endoiako Uztapide baserrian jaio eta ondoren Zestoan bizi izan da. Tabernaria gaztetan eta, herritarrontzat, udaleko langile moduan ezaguna. Berrogei urtetik gora herritarren hainbat aurpegi, hamar alkate eta beste hainbeste jende pasatzen ikusi dituela aitortu digu. Bizitza zabala eta aberatsa izan du Isabelek eta bere hitzekin alboan izan dituen hainbati esker ona adierazi nahi izan dio. Oraingoan, ordea, guri egokitu zaigu eskerrak ematea: eskerrik asko Isabel, zure ateak irekitzeagatik.
endoian jaio zinen... Endoiako Uztapide baserrian, 1953. urtean. Bederatzi anai-arreba ginen eta ni seigarrena naiz, anaia bikia dut. Bederatzi urterekin etorri ginen familia osoa Zestoara bizitzera eta haurtzaroko oso oroitzapen politak ditut, baina oso gogorra egin zitzaidan Zestoara moldatzea. Endoian genuen jolas bakarra frontoia izaten zen. Zestoako frontoira joaten hasi ginenean, mutilek ez ziguten eurekin jolasten uzten, eta gaizki pasatzen genuen. Pilotan eta pote-poteka bakarrik genekien jolasten. Gainera, eskolan barre egiten ziguten erdaraz ez genekielako.
JO
ardunian
ISABEL
LAIZOLA
uztapide bertsolaria zure osaba zen. nola gogoratzen duzu? Pertsona apala zen osaba, ikasketarik ez zeukan apenas. Nire aita zenarekin Nafarroara joan zen etxe batera morroi, erdaraz ikasteko. Lagun asko zituen hemen, eta tarteka etortzen zen bisita egitera. Ukitu ironikoa ematen zien bere hizketaldiei, baina pertsona apala zen. Familia giroan bertso batzuk botatzen zituen eta betidanik izan dugu bertso grina familian. Aizarnan ere bazen beste bertsolari bat, Patxi izena zuen; beti aritzen zen osabarekin bertsotan. Guardia zibilak nahiko sarri ibiltzen ziren hemen, Francoren garaian, eta udaletxean lanean nenbilela askotan gerturatzen ziren. Gogoratzen naiz behin osabari esan niola nola guardia zibil batek “Tu tío es Uztapide? Dale recuerdos de parte mía” esan zidala, baina ez zion grazia askorik egin. Hala ere, kontu hori gauza normaltzat hartu zuen. Izan ere, bertso saioak egin aurretik paperak aurkeztu behar izaten zituzten guardiazibiletan, nahiz eta hori batere ez gustatu. Hortik ezagutuko zuten. Haserre asko izaten omen zituzten guardia zibilekin.
garai hartan herrian zegoen bertsolaritza zaletasunari buruz zer esango zenuke? Zaletasun handia zegoen, bai. Saio asko egiten ziren herrian, festetan beti. Auzoetan ere bai. Endoian asko egiten ziren. Familian ere denok izan dugu zaletasuna, nire anaia ere, bolada batean, ibili zen bertsotan, alaba Amagoiak ere lehiaketaren bat irabazi zuen bertso-paperetan, iloba Gorka ere aritzen da… Baina bertsolaritza asko aldatu da ordutik. Ordukoa beste modu bateko bertsolaritza zen. Nahiz eta ikasketarik gabeko jendea izan, bertso sakonak botatzen zituzten orduko bertsolariek.
eta ondoren? noiz hasi zinen lanean? Eskolan nenbilela familiak taberna ireki zuen Zestoan eta, hamalau urte nituela, lanean hasi I SABELEN JAUNARTZEAN , 1960. URTEA . nintzen tabernan laguntzen. Nire leheE SKUINETIK HASI ETA HIRUGARREN NESKATOA DA nengo lana hura izan zen. Garai harI SABEL , LEHENENGO ILARATIK HASITA . A LBOKOA J UANITO P OTTE ANAIA BIKIA DA. tan, zenbait gazte kuadrillak euskaraz oso gutxi egiten zuela oroitzen naiz. Oso bestelako garaiak ziren: txikiteoa, berbena asko antolatzen ziren udaran, frontoian ere giro ona izaten zen…
emakume langilea izan zara betidanik… Bizi osoa lanean pasatu dut. Hemezortzi urterekin hasi nintzen udaletxean lanean. Tabernan nenbilen lanean, orduan Julian Arozena zegoen alkate, eta nire anaia haien hotelean zebilen lanean. Julianek ea udaletxean lan egiteko prest zegoen norbait ezagutzen zuen galde-
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 11
1
LA
1
tu zion. Anaiak nire izena eman zion, beti esan izan niolako bulego batean lan egin nahi nuela. Plaza atera zuten, bi bakarrik aurkeztu ginen eta nik lortu nuen postua. Garai hartan inork ere ez zuen nahi izaten udaletxean lana egiterik, soldatak oso baxuak zirelako. Goizean tabernan, eta gero, arratsaldez, udaletxean egiten nuen lan.
nola zegoen egituratuta udala orduan? Orain baino askoz jende gutxiago aritzen zen lanean; adibidez, gizarte-laguntzailerik ere ez zegoen. Hiru pertsona eta udaltzainen bat izango ginen; bulegoan, Julian Aranguren, Inixio Andres eta ni neu. Ni hasi nintzenean, zortzi mila pezeta irabazten nituen, eta handik pare bat hilabetera, gizartesegurantzako deskontuak zirela eta, zazpi mila pezeta inguru. Hasieran, arratsaldez, lau-bost ordu egiten nituen eta gero goiz eta arratsalde hasi nintzen. udaleko lehen urte haiek frankismo garaikoak ziren. nola bizi izan zenuen denboraldi hura? Oso bolada gogorra pasa genuen. Gogoratzen naiz, ordu-an 22 urte inguru izango nituen, nola Zumaiako guardia zibilak etortzen ziren kateekin, iluntzero zortziak aldera. Manifestazioak eta kontzentrazioak izaten ziren eta kale bazterrean harrapatzen zuten edozein eramaten zuten. Nire anaia bat ere sartu zuten kartzelan. Guardia zibilak etxera etorri ziren, gelaraino sartu eta eraman egin zuten. Une zailak izan ziren. Laneko kontuak zirela eta, guardia zibilek ere ezagutu egiten ninduten, kuartelera sarritan joan behar izaten genuelako “certificados de buena conducta” eta horrelakoak eskatzera. Eta anaiarengatik galdetzen zidaten, ironiaz “A ese tu hermano le tenemos fichado...” esanez, adibidez. Franco hil ostean gauzak baretzen joan ziren, baina garai haiek oso gogorrak egin zitzaizkidan. A NAIA J UANITOREKIN , E NDOIAKO ESKOLAN
SEI URTE ZITUELA ,
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 12
udala nola aldatu da ordutik? Ni lanera sartu nintzenean, hiru lagun bakarrik ginen bulegoan. Arratsalde batean, lanean ari nintzela buru zuridun gizon bat agertu zitzaidan, maletin batekin: “Soy el nuevo secretario, dónde está el alcalde?” esanez. Errespetu handia ematen zuen. Horrela hasi zen idazkari berria gurekin lanean. “Comandante de aviación” zen, militarra, Vicente zuen izena. Udaleko aldaketak pixkanaka etorri dira, baina asko aldatu da guztia.
eta euskara udalean? Imajinatu egoera, EGA berrogei urterekin atera nuen. Aktak euskaraz egin behar ziren eta nola edo ahala moldatzen ginen Sebastian eta biok. Aurrekoan, adibidez, euskaraz idatzitako garai hartako akta bat topatu nuen eta ikaragarrizko lotsa pasatu nuen, garai hartan idazteko oso gaizki moldatzen baikinen. Lehen dena eskuz egiten zen eta lan handia zegoen: soldadutzari buruzko lanak, erroldako kontuak, uraren ordainagiriak, dokumentuen sarrerak eta irteerak, idatziak bidaltzea… Baina dena erdara hutsean eta eskuz egiten zen. Soldadutzari loturiko lanak ere egin behar izaten genituen: kintoak pisatu, neurtu… Hori guztia intsumisio mugimendua martxan jarri eta soldadutza bertan behera uztea lortu arte. Mugimendu horretan gure Fernando aurre-aurrean izan genuela aipatu nahiko nuke. Vicente militarrak postua utzi zuenean, beste bi idazkari pasatu ziren, eta gero Sebastian Larrañagak hartu zuen postua. Harekin ia hogeita bederatzi urte egin nituen lanean.
pintxo goxo batzuk prestatzen zizkigun. Etxetik egiten zuen lan. Gero nik dokumentuak udaletxera eramaten nituen tramitatzeko. 2011ko abenduan joan zitzaigun, 49 urte inguru zituen orduan. Nire laneko bizitzan pertsona garrantzitsuenetarikoa izan zen Sebastian, oso ondo konU DALEKO LANKIDEEKIN, 2000. URTEAN, BAZKARI BATEAN. pondu ginen elkaE ZKERRETIK ESKUINERA: T XEMA A LBERDI ( ARKITEKTOA), S EBASTIAN L ARRAÑAGA ( IDAZKARIA), M ARIAN L ARREA rrekin eta asko ( ONGIZATE SAILEKO ADMINISTRARI -LAGUNTZAILEA), I ZASKUN S ERNA ( GIZARTE- LAGUNTZAILEA), B EATRIZ E TXABE ikasi nuen hare( ADMINISTRARI- LAGUNTZAILEA ), J OAN A ZKUE ( UDALTZAINA ), I GNAZIO A NDRES ( ADMINISTRARIA). A TZEAN kin. F ERNANDO A RZALLUS ( KULTURA- TEKNIKARIA), PATXI I BAR ( INGURUMEN- TEKNIKARIA).
eta gainerako lankideak? Sebastianez gain beste hainbat idazkari pasatu dira udaletik. Haren ondoren zumaiar bat, eta gero Ander Zestona, oraingo idazkaria, etorri zen. Beste lankideak Izaskun Serna, Marian Larrea, Nora Palmitano, Fernando Arzallus… denekin harreman ona izan dut. Gustatuko litzaidake haiei guztiei esatea denek izango dutela txoko txiki bat nire barnean eta elkarrekin izandako harremanarekin jarraitu nahiko nukeela. askotan tokatuko zitzaizuen entzutea udal langileek asko irabazi eta lan gutxi egiten duzuela… Beti egon da hori, baina udal langileek beti izan dute lan egiteko kontzientzia, nik uste. Lagunek ere esaten didate ea zertan pasatzen dugun denbora. Baina lan asko izaten da egiteko. Askotan orduz kanpo lanean aritu izan gara eta inork ere ez daki lanean ari zarela. Lana serio egiten da eta herritarrei egoki erantzuten saiatzen gara.
zure lanari buruz pasio handiz hitz egiten duzu, baina dagoeneko jubilatu zara... Oso gustura ibili naiz lanean, baina baneukan jubilatzeko gogoa. 63 urterekin jubilatu naiz. Hasiera batean, erabakia hartzea asko kostatu zitzaidan, baina orain oso gustura nabil. Udaletxean sei hilabete lehenago jendeari esaten hasi nintzen, eta ez zidaten sinisten. Urtearen bukaeran lankideok bazkari bat egin ohi dugu beti, ohitura da. Azkeneko urteetan ez nintzen joan, baina aurtengora, Erkudenek esan zidan joan egin behar nuela, eta halaxe egin nuen. Bazkalostean, opariz josi ninduten: loreak, argazkiak… Abenduaren 23an, azkeneko egunean Anderrek pintxo batzuk ekarriko zituela esan zidan, hamaiketakoa ekarriko zutela. Baina 11:00etan ez zegoen ezer. Ezustean, geroago, udal langile guztiak gerturatu, kaleko langileak ere etorri ziren, eta dena jatekoz bete zuten. Bitartean, loreak, liburuak eta opari pila bat eman zizkidaten. CD bat grabatu zidaten despedida moduan eta Sebastianekin egiten genituen jatorduak, argazkiak, etab. agertzen dira. Oso agur polita egin zidaten, hunkigarria benetan. Orain oso pozik nabil. Denboraz jaiki, egunean bi egunkari irakurri eta paseo asko egiten ditut. Bilobekin ere denbora pasatzen dut arratsaldetan eta pila bat irakurtzen dut egunean zehar.
zer esango zenuke Sebastiani buruz? Oso lagunak egin ginen. Hogeita bederatzi urtean ez zidan ahotsik altxatu. Azken urteak oso gogorrak izan ziren guretzat. Herria benetan maite zuen. Pertsona oso apala eta lanari entregatua oso, “Hay que sudar la camiseta por Zestoa” esaten zuen beti. Lankideez gain lagunak ginen, bere emaztearekin ere oso harreman ona daukat. Mundu guztiari laguntzeko prest zegoen, jendeari harrera ona egitea zen bere legea. Haren gaixotasuna oso gaizki eraman genuen, beti zegoen minez eta asko kostata jo zuen medikuarengana. Tumore bat zeukala adierazi zigunean, I SABEL ETA S EBASTIAN L ARRAÑAGA BAZKARI BATEAN mundua gainera erori zitzaigun (dio emozioz). Prozesu osoan bere alboan egon nintzen: bere etxera joaten nintzen ordenagaieta zure betiko lanpostua beste norbaitek harluarekin eta aktak tuko du orain. zer esango zenioke? hantxe egiten ziGarrantzitsuena lankideen arteko giro ona bermatuen. Beti esaten tzea dela, eta gure lana herritarrei ondo erantzutea dela, zuen, ahal zuen bitarteerraztasunak eskainiz. Hori da gure lana, eta hori da garrantzitsuena. an lana egiten jarraituko zuela, ez zuen lana utzi nahi, ez zuen bajarik hartu nahi. Bitartean, Ixiar emazteak
J
anire diaz
172.qxp_55 22/5/16 21:30 PĂĄgina 13
Saria: maSaje bat bazKide SarituaK:
marian Korta iturriotz eta joSune izeta aizpurua
* 'ba-' eta '-k e' OKER: iritsik ez dira inoiz aditz berea n jarri behar. ZUZEN: joa o bazinake, ... ngo bazina,. .. egingo zen uke Zergatik? 'Ba-' esaldia re BALDINTZA TA dugulako; '- n baldintza adierazteko ke', berriz, on er SUBJUNTIBO, JODER dorioa adiera abiltzen z teko. Adibidez: Negu osoa AEKn lanean jardun Goiz etorriko ondoren, azkenean konturatu ba G oiz etorriko b zina, lasaiago ibiliko zin gara ditxosozko “baldintza� ez dela ('-ke' bi aldiz azinake, lasaiago ibilik ateke. hain zaila. Izan ere, aditz-taulek o zinateke. esan dugu) atzerakoa ematen digute eta, gainera, * Mota honet askotan iruditzen zaigu halakoak ako erabiltzean hizkera jantziegian ari garela, 'N'-z amaitz aditz laguntzaileak ez dira inoiz hau da, ez dela gure eguneroko kaleko *'Hura' edo 'b en. er a hizkera. Hori dela eta, ez diegu kasu 'Z'-ren ordez ' eta 'haiek'-i dagozkien askorik egiten, baina asko erabiltzen aditzetan 'L' jartzen d ugu. dugun aditz forma da eta, beraz, OKER: esan go zuzentzeko saiakera egin behar dugula b azitzaizun, bazenun, eroriko uste dugu. Jarraian dituzuen argibideak egon baziren ZUZEN: es buruan izanda, uste baino errazagoa dela ango bazenu ... _, b aLitzaizu_, ikusiko duzue! egon baLira_ eroriko ... Hemen dituzue bizpahiru argibide aditz hauek zuzenago erabiltzeko:
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 14
EMUSIK 2016 JAIALDIA ZESTOAN Aurten, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren urtea da, eta Ertxiña Musika Eskolak parte hartu du EMUSIK Musika Eskolen Europako Jaialdiaren barruan. Herriko musikari gazteek jaialdiaren inaugurazio ofizialean parte hartzeaz gain, Zestoa jaialdiko egoitzetako bat izan da. Bi kontzertu izan dira Zestoan. Maiatzaren 6an, Helsinkiko (Finlandia) kitarrara taldeak, Budapesteko (Hungaria) perkusio, klarinete eta saxofoi taldeek eta Ertxiña Musika Eskolako musikariek parte hartu zuten. Maiatzaren 7an, berriz, Kataluniako orkestra, koro eta konbo talde batek eta Ertxiña Musika Eskolako musikariek eskaini zuten kontzertua.
PAZKO JAIAK AIZArNAN
Maiatzaren 14an, Mendekoste Pazko Jaiak ospatu ziren Aizarnan. Umeen txokoa, arropa eta traste zaharren erakusketa, artisau azoka, VI. Trikitilari Gazteen Txapelketa… ikusteko eta jaiaz gozatzeko aukera ederra izan zen egunean zehar. Trikitilari txapelketako irabazleak Naiara Mantzisidor itziartarra eta Jugatz Olega aizarnarra izan ziren.
AMAITU DA HErrIArTEKO PILOTA TXAPELKETA ZESTOAKO TALDEArENTZAT
Zestoako taldeak ezin izan du aurrera egin Herriarteko Pilota Txapelketako final-hamaseirenetan. Asteasuren aurka jokatutako partida guztietan aurkariak izan dira garaile. Joaneko partidak maiatzaren 6an jokatu zituzten Asteasun eta itzulerakoak maiatzaren 13an Zestoan. Honako hauek izan dira partiden emaitzak: Joanekoak Kadeteak: Asteasu 22 – Zestoa 6 Jubenilak: Asteasu 22 – Zestoa 7 Nagusiak: Asteasu 22 – Zestoa 8 Itzulerakoak Kadeteak: Zestoa 9 – Asteasu 22 Jubenilak: Zestoa 20 – Asteasu 22 Nagusiak: Zestoa 20 – Asteasu 22
'AUNDIyA' FILMEKO ZATI BAT ZESTOAN
GrABATU DUTE Zestoako plazan Aundiya filmaren grabaketa lanetan aritu ziren maiatzaren 17an. Migel Joakin Elizegi Altzoko Handia (1818-1861) pertsonaian oinarritzen da filma. Altzoko Handia XIX. mendeko pertsonaia ospetsu bat izan zen, gaixotasun baten ondorioz izugarri hazi zen eta Europa zehar ere ezagun egin zen. Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen lana da eta Aitor Arregi eta Jon Garaño dira filmaren zuzendariak. Ekoiztetxe horrek, Loreak, 80 egunean edo Lucio filmak egin ditu, besteak beste. Filmaren grabaketa Euskal Herriko hainbat herritan ari dira egiten. Zestoako plazako grabaketan, Tolosako plaza irudikatu nahi dute. Edurne Errasti eta Lorea Alberdi zestoarrak figurante lanetan aritu ziren. Filma 2017an estreinatzea espero dute Moriartikoek.
zulo
danbolin
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 15
5 1
DONOSTIAKO AUTOBUSArEN IBILBIDEA
ATOTXAKO ESTAZIOAN AMAITUKO DA
Orain arte, Zestoatik Donostiarako bidea egiten duen UK01 autobus zerbitzuak San Martin kalean eta Askatasunaren hiribidean egiten zituen geldiuneak, Donostiako erdiguneari dagokionez. Maiatzaren 14tik aurrera ordea, San Martin kalean gelditu ondoren, Atotxako estazio
berrian amaituko du ibilbidea autobus zerbitzu horrek. Horrez gain, aipatu behar da, Askatasunaren hiribideko geltokia autobusera igotzeko bakarrik izango dela Zestoarako noranzkoan. Irudietan ikus ditzakezue autobus zerbitzuaren ibilbidea eta ordutegiak.
ZEFErINO PEñA OMENDU DUTE
Zeferino Peña Zubia gogoratu zuten maiatzaren 15ean Arroabean. 36. urteurreneko mezaren ondoren omenalditxo bat egin zioten 1980an ETAk hil zuen herritarrari. 1980ko maiatzaren 16an hil zuten, gerora ETAk hutsegitea izan zela adierazi zuen, helburuz nahasi zela. Omenaldian izan ziren, Peñaren familiakoak, lagunak, herritarrak eta Zestoako Udaleko bi alderdietako ordezkariak. Orain, Arroabeko Memoriaren Txokoan Zeferino Peñaren oroitarria dago Jose Mari Kortaren eta gerraondoren behartutako lanean ibilitakoen oroigarrien ondoan. Musika, dantza, lore-eskaintza, olerkiak, alkatearen eta auzotarren hitzak… izan ziren ekitaldian. Zeferinoren alaba Kristinaren hitzekin eta bere lagun batek soinuz lagunduriko doinuekin, eman zitzaion amaiera omenaldiari. Familiakoek eskerrak eman nahi izan zizkieten gerturatu ziren guztiei eta bakea eta oroimena direla etorkizuneko bidea azpimarratu zuten.
ZESTOA FUTBOL TALDEKO
JUBENIL MUTILEK MAILAZ IGOTZEA LOrTU DUTE Zestoako Futbol Taldeko jubenil mailako mutilak jubenilen ohorezko mailara igo dira. Txarangak lagunduta futbolariak plazara iritsi eta herritarrek harrera beroa egin zieten maiatzaren 14an. Taldea udaletxeko balkoira igo zen eta herritarrei eskerrak eman zizkieten. Ondoren, afari ederrarekin ospatu zuten igoera.
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 16
KOrUAN, BALAUSTrADA EDO BArANDA GAINEAN, METALEZKO BI ArrANO DITUGU, UrrEKOLOrEKOAK, DESAFIOZ ALDArErA BEGIrA DAUDENAK. ESKErrAK! DISTIrA EDErrA DUTELA ETA LEKUArENTZAT EGOKIA DEN TAMAINA DUTELA IKUSTEN DUGU. HEGALEN GAINEAN, METAL BErEKO ATrILAK DITUZTE; ALEGIA, BESTE GArAI BATZUETAN, LIBUrU SAKrATUAK JArTZEKO BALIO ZUTEN: BAT EPISTOLA KANTATZEKO ErABILTZEN ZEN, ETA BESTEA, EBANJELIOA KANTATZEKO, DIAKONATUTAKO MEZETAN. VATICANOKO II. KONTZILIOAK LITUrGIAK ALDATU ZITUENEAN, ALDArEAK JENDEArI BEGIrA JArrI ZIrEN, ETA FEDEDUNAK ETA APAIZAK BANATZEN ZITUZTEN BALAUSTrADAK KOrUAN UTZI EDO BAZTErTU ZIrEN, ABANDONATU EZ BAZIrEN ErE. BALAUSTrADEKIN BATErA, ArrANOAK IrITSI ZIrEN KOrUrA. Zeruetan jaun eta jabe diren hegazti horien fisonomia arreta handiz aztertu dut, eta haien mokoen forma egiaztatu. Gure arranoek (nolabait esanda “gureak” baitira) benetakoak bezain oldarkorrak edo oldarkorragoak ematen dute. Itxura horrekin, nork ez luke onartuko haien bizkarren gainean irakurtzen zutena? Arrano horien jatorria Erdi Arokoa da. Zeruetan gora egiteko duten joerarekin erlazionatzen dira, kontenplazioaren ikurra dira; eta hori dela eta, fraide edo apaizen koruko atriletan ipintzen zituzten. Zestoako arrano horiek bere historia dute. Artxiboek dena edo ia dena kontatzen dute. Kasu honetan, badakigu Ignacio Maria Ibarzabalek egin zituela, duela 250 urte (Ignacio Maria Ibarzabalek Zestoako parrokiarentzat brontzezko bi arrano berri egiteko eskritura, 1776ko urriaren 13a). Eskritura berean, sei argimutil (kandelero) eder eta berdin ere agindu zitzaizkion Ibarzabali. Urtebete lehenago artista berak letoizko arranoak egin zituen Aizarnako elizarako. Honela xehatu zuen lanaren balioa: “letoia, 1.650 erreal; gastatu den bikea, 8 erreal; hamabi libra argizari, galdaketarako, 114 erreal; alanbrea, 30 erreal; arrautzak, 12 erreal; arragoak, 180 erreal; ikatza, 60 erreal; eta manufaktura, 3.000 erreal. Guztira, 5.062 erreal kuarto”. Mesfidatzen hasita, batuketaren balioa egiaztatu dugu; berez, 5.054 errealekoa da, baina artistak 8 erreal gehiago kobratu zituen. Joanak joan. Koruko arranoak brontzez edo letoiz egin ote ziren egiaztatzeko, Arkimedesen printzipioa aplikatu beharko genuke. Apaiz jaunak baimena
emango balu, arranoak beren lekutik aterako genituzke; haien bolumena egiaztatuko genuke (kanporatutako ura murgildutako gorputzaren bolumenaren baliokidea baita); eta masa kilogramotan egiaztatuko genuke. Lurrean, kilopondetan neurtzen den pisuaren baliokidea da (ai, masa pisuarekin nahasten duten horiek!). Dentsitateak (masaren balioa, kilogramotan, zati bolumena, dezimetro kubotan) adieraziko liguke arranoak brontzezkoak edo letoizkoak diren. Brontzearen dentsitatea: 8.89 g/cm3. (Cu + Sn) - Letoiaren dentsitatea: 8,4 g/cm3 - 8,7g /cm³. (Cu + Zn) Garai hartan, XVIII. mendearen amaieran, Ilustrazioaren mugimendua garatu zen, eta mugimendu hori Zestoaraino ere iritsi zen. Ilustrazioaren aztarna fisikoak dira kanpandorrea eta han instalatutako erloju berri eta modernoa. Elizaren barruan, aulkiteria bat jarri zen apaizen koruan, orain kantariok erabiltzen dugun horretan, arrano eta atrilekin, eta gainera, beste organo bat jarri zen. Gainera, sakristia berri eta modernoa egin zen. Ilustrazioaren mugimenduak bakarrik sustatu zituen hobekuntza horiek guztiak? Jakina ezetz. Zestoa Gipuzkoako Batzarrek biltzeko aukeratutako herrietako bat zen; sei urtean behin biltzen ziren Zestoan, eta hain zuzen, 1777an bildu ziren. Beharrezkoa zen batzarkideek ikustea herria kultua zela eta bizitza modernora egokituta zegoela. Itxuraz, dirua ez zen falta. Baina, istorio guztietan bezala, zoritxar eta atsekabeak ere izan ziren mendearen amaieran. Konbentzioaren Gerran, frantsesak herrian kokatu ziren, zezen-plazako hesiak erre zituzten neguan berotzeko, Udalak hainbat jabetza saldu behar izan zituen, etab. Utz dezagun hemen. Gogoan izan ditzagun atril-arranoak. Pentsa dezagun egunen batean, agian, haien hegalen gainean liburu sakraturen bat ipiniko dela, irakurtzeko, horretarako egin zituzten eta.
J
ulian serrano
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Pรกgina 17
7
1
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 18
Maiatzaren 21ean egin zen Herri Azoka. Egun nagusia huraxe izan zen baina astean zehar, azokako egitarauaren baitan islamofobiaren inguruko hitzaldia eta “Saltsa berdetan” lehiaketa ere egin ziren. Hitzaldia, Hajar Samadik eman zuen. Jatorriz marokoarra da baina oso txikitatik Eibarren bizi da. Hitzaldian islamarekin lotzen ditugun zenbait kontzeptu argitu zituen, islamofomia gainditzeko giltza batzuk eman zituen eta integraziorako bidean eman daitezkeen pausoen inguruan aritu zen herritarrekin batera. “Saltsa berdetan” lehiaketak, berriz, energia burujabetza, mugikortasuna eta birziklapena lantzen ditu. Haurrak gustura aritu ziren, edukiz betetako jolasetan.
Ez da Herri Azoka egiten den lehengo urtea, aurreko urtean ere egin zen, bigarren eskuko azoka izan zuen oinarri. Baina aurtengoa, bigarren eskuko azoka baino zerbait gehiago izan da: herriko eragile sozialak plazara irten eta beraien lana, helburuak eta aurrera begirako asmoak herritarrekin konpartitzeko eguna izan da. Etorkizuneko Zestoa marrazten hasi ziren herritarrak. Elkartasuna, eraldaketa soziala, feminismoa, tokikoa, bizitza duina, aniztasuna … bezalako oinarrietatik abiatutako Guztion Zestoa eraiki nahi dutela esan zuten herritarrek. Goizean zehar eragile sozialen eta artisauen postuak eta bigarren eskuko azokak hartu zuten plaza. Eguerdi partera, herritarrek osatutako batukadak alaitu zituen kaleak. Arratsaldean, Barbantxo Aisialdi Taldearekin haurrak kamisetak margotzen ibili ziren. Haurrek, bigarren eskuko azokan erosi zituzten kamisetak, eta beraien gustura apaindu zituzten. Ondoren, berriro irten zen batukada erritmo eta doinuz kaleak betetzera. Iluntzean, Zestoan bizi diren hainbat herrialdetako herritarrek prestatutako janaria dastatzeko aukera izan zen. Egunean zehar, sahararrek haima moduko bat ipini zuten toril azpian eta tea banatu eta henna margotu zieten bertaratutakoei. Egunari amaiera, herriko musikariek elkarlanean antolatutako kontzertuarekin eman zitzaion. 21ekoa abiapuntua besterik ez zen izan, aurrez aipatutako balorez beteriko Zestoa eraikitzeko oinarria batzuk markatzeko eguna izan zen. Herritarrek, herria nola ikusten duten eta hurrengo pausoak zein izan beharko luketen adierazi zuten. Egun osoan zehar, ideien txokoan, herritar bakoitzak bere ekarpena egiteko aukera izan zuen. Helburuak markatu ziren. Nolako Zestoa nahi dugun irudikatzen dugu baina guztion Zestoa lortzeko herritar guztion ekarpena behar da. Antolatzaileak egunaren balorazio positiboa egin dute. Lanerako prest dauden herritarrak elkartu eta seguru daude, Guztion Zestoa eraikiko dugula.
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Página 19
9
age 1 nd a 15 ASTEAZKENA
Kerala ongizate txokoan elikadura kontzientea tallerra Idoia Larrañagarekin, 18:00etan.
EKAINA 01 03 04 06 07 10 11
ASTEAZKENA
18:30ean, Ertxiña Musika Eskolaren ikasturte bukaerako jaialdia. OSTIRALA
9:00etan, Ertxiña Musika Eskolaren trikien eta panderoen jaialdia. aurrera.
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik ASTELEHENA
Eskola antzerkia Kultur Etxeko Areto Nagusian. ASTEARTEA
Eskola antzerkia Kultur Etxeko Areto Nagusian. OSTIRALA
9:00etan, Ertxiña Musika Eskolaren ikasturte bukaerako jaialdia. LARUNBATA
Zestoan ere erabakitzeko eskubidea gauzatuko al da?, bilera zabala eta irekia 11:00etan udaletxe azpian. •Itxaropena Dantza Taldearen ikasturte bukaerako jaialdia, 22.00etan kiroldegian.
12
IGANDEA
Ekainfest.
18 19 22 aurrera.
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik IGANDEA
Alima Dantzaren ikasturte amaierako ekitaldia Bainuetxean. ASTEAZKENA
Gaztelekutik irteera Zarautzera surfa egitera. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan. Prezioa: 10€. 10:30ean izango da irteera Zestoatik eta 19:30ean itzulera.
23 23 •
OSTEGUNA
22:15ean, San Joan sua. OSTEGUNA
Haurrentzako puzgarriak Iraetan, 17:00-20:00. Elkarretaratzea Zestoako Plazan Preso, iheslari eta deportatuak etxera lemapean, 20:00etan.
27
ASTELEHENA
Kerala ongizate txokoan zazpi sendabelarren ukendua, 18:00etan.
•z
estoako antzerki astea. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra ospatuko da aurtengo Zestoako Antzerki Astea; Eromen Produkzioak eta Zestoako Interpretazio Eskolak antolaturiko ekimena. Antzezlanak burubelarri prestatzen dabiltza eta ekaina hasieran jarriko dituzte salgai sarrerak Fati tabernan. interpretazio eskolako lehen kurtsoko ikasleak: hainbat obren eszenak eskainiko dituzte: Federíco García Lorca, Tennesse Williams, Sófocles eta William Shakespeare autoreenak, hain zuzen. eromen produkzioak: Stephen Sondheim-en Sweeney Todd musikal ezagunean oinarritutako antzezlana eskainiko du, Sweeney. Benjamin Barker bizarginaren istorioa da. Bera arrazoirik gabe epaitu eta kartzelaratua izan ondoren, urte batzuk beranduago Londresera itzuliko da, bertan utzi zituen emaztearen eta alabaren bila. Eta errealitate erabat desberdina topatuko du. Zuzeneko musika eta erritmo ezberdinak eskaintzen dituen thrillerra ari dira prestatzen; komedia iluna, publikoa hasieratik bereganatuko duena.
172.qxp_55 22/5/16 21:30 Pรกgina 20