Skip to main content

171. alea - 2016ko Apirila

Page 1

danbolin

171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 1


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 2


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 3

34 6 8 10 14 16 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

ERAZTU N GALDUA

U LISES, Z E S T OA N B A R R E N A

LURREAN Lurrak lotzen ditu hilabete honetako pare bat artikulu: Antxon Gomezi Mikel Lizarraldek egindako elkarrizketa eta Ramon Martija eta Jabier Manteca protagonista dituen historia polita, Jon Artanok idatzia. Niri behintzat Euskal Herriko lur hezeen usaina sudur zuloetatik gora sartu zait. Artanoren artikulua irakurrita, Ekain Bat haitzuloaren atarian irudikatu dut nire burua, lurrera begira. Erreportajearen arabera, Ekain Bi haitzuloaren atarian kokatu beharko nuke, baina sarrera hura nolakoa den gogoan ez dudanez, Ekain ospetsuan hartu dut lur. Ez dakit nola egin aztarrika atariko lurrean, eskuekin azazkalak belztu arte, ala hankarekin, oinetakoa ederki zikindu arte; indusketetan ibiltzen den norbaitek lurrean bilaka ibiltzeko erremintak utziko balizkit… Artanok deskribatu digun urrezko eraztuna ikusi dut, nire begiekin, Ekaingo lurretan, eta konturatzerako hura aurkitzea obsesio bihurtu zait. Ez dut gertaera gehiago kontatuko, horretarako idatzi du artikulua Artanok. Euskal Herriko makina bat bazterretan urrezko eraztunak irudikatu ditut, ez Ramon Martijarena bezala, galdutakoak, baizik eta hildakoaren hatzean, fusilatutakoaren hezurra biltzen. Ez dut gogoan halakorik entzun edo ikusi dudanik, baina Antxon Gomezi egindako elkarrizketa irakurrita, irudi horixe etorri zait burura. Gomez EAE-ANVko militantea eta idazkari nagusia izandakoa da eta gaur egun Eusko Lurra Fundazioko kidea da. 36ko gerran, ANVko militanteak ere hil ziren, hil zituzten, eta haien guztien zerrenda osaturik ez daukate. Gomezek dio ehunka desagertuta daudela. 36ko gerra gero eta urrutiago dago, lurpeko hezurrak errauts bihurtzen ari dira. Ekain Bi atarian galdutako urrezko eraztuna modukoak irudikatzen ditut lur azpian estalita, senideek eta militante lagunek noiz aurkituko zain. Antxon Gomezen elkarrizketan ez da dena heriotza, Pagoetako lurretan haginak bizi-bizirik daude. Gomez ANVko militantea izatez gain, Pagoeta Natur Parkeko basozaina da. Europan, Erdi Arotik aurrera gogotik ebaki badira ere haginak Pagoeta-Aizarna-Gazumen penintsulako baso handienak dauzkagula dio basozainak. Hemengo baldintza ekologiko egokiei esker hagina lasai hazi dela uste du Gomezek, eta jakina, hagin basoak bereziki babesteak ere izango zuen eraginik. Lur gainean eta lur azpian ibiliko garela alegia, hilabete honetako Danbolinen, eraztun bila Zestoan, 36ko haiek non dauden galdezka eta haginen bizi-indarraz gozatzen.

d a n b o l i n EK

O

nintza irureta azkune

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

JARDUN IAN

A NTXO N G OMEZ

EGU N BAT IKASTE TXEAN

DANBOLIN ZULO

A G E N DA

diruz lagundutakoa


171.qxp_55 24/4/16 20:59 PĂĄgina 4

Au enbidoa

f11ko kontuak!

pa Palaziyo! Inbidia eman nahian? Etiketa ederra jarri didak: argazkilaria alajaina! Kontatuko diat pixka bat, nola joan den argazkilari taldearen nondik norakoa!

Herriko zenbait lagunek argazki talde bat sortzeko ideia eduki zuten eta 2014ko urte bukaeran argazkilaritza ikastaro bat antolatu zen. Taldetxo bat biltzen hasi ginen. Hasiera batean, danbolinen parte izan baginen ere denborarekin danbolinetik aparte argazkilari talde gisa funtzionatzen dugu, eta f11 Zestoako Argazkilari Elkartea gara. Nahiz eta taldea sortu berria izan, 2015ean lan batzuk egin genituen herrirako: urte hasieran Bigarren eskuko azoka eta Gure Esku Dago-ren ehuntze eguna; eta hortik aurrera, Martxoaren 8a, Santakutzak, Argazki rallya, Erakusketa, Merkatarien eguna, Photocallak, Egutegia... Taldea asteazkenero biltzen da kultur etxean, hainbat gai lantzeko: irtenaldiak edo ekintzak antolatu, taldekideen argazkiak ikusi, horiek ikusiz ikasi, materialaz hitz egin... Esan beharrik ez dago bilera horiek irekiak direla, beraz, nahi duenarentzat ateak zabalik dauzkagu. Aurtengo urtea udalaren diru laguntza eskaera egiten hasi dugu. Diru laguntza hori beharrezkoa dugula iruditzen zaigu, materiala erosteko eta ekintzak egiteko bultzadatxo bat emateko taldeari. Kobaz koba traila, Kriseilu gaua etab. ere egin ditugu. Maiatzean ikastaro bat antolatu nahi dugu, gure afizio hau zabaltzeko eta taldekide berriak animatzeko asmoarekin. Ekainean, berriro ere, argazki rallya etorriko zaigu. Urte bukaeran egutegia ateratzeko asmoa daukagu, 2016 urtekoaren arrakasta ikusita gero. Aurtengorako argazki lehiaketa bat ere antolatu dugu, urte bukaeran erabakiko dira irabazleak. Gaia Zestoa eta auzoetako festa giroa izango da. Badago herrian argazkiak ateratzeko afizioa, eta jendea argazkiak ateratzera animatu nahiko nuke. Ez eduki lotsarik! Argazkiak ateratzen kamera klikatuz ikasten da! Nire proiektuez ere galdetzen didak. Nik ez zeukaat proiekturik aurrera begira; horrelaxe segitzearekin konforme nagok. Baina bazekiat Asier Acedo Kirrikik badauzkala proiektuak, bai argazkilari gisa eta baita kirolari moduan ere. Beraz, nire enbidoa hiretzako duk Kirri. Konta iezazkiguk pixka bat, sortu berri duzuen enpresa horri buruzkoak, eta mendiko lasterketetan dituan helburuak.

M

anu izeta aizpurua

intada . Zure etxebizitza hutsa eskatzen dizugu.

Egoera ekonomikoak behartuta, familia ugari etorri dira Zestoara. Lana ezin topatuta dabiltza, egoera gogorra ari dira pairatzen. Lanbide, Foru Aldundia eta Karitasen laguntzekin bizi dira. Gehienentzat, arazorik handiena, alokairua ordaintzea da. Hau horrela, zure etxebizitza hutsa eskatzen dizugu. Ardura guztia Karitasek hartuko luke bere gain, behar diren konponketak Karitasek egingo lituzke eta jabeak nahi duenean etxebizitza hustu egingo da. Zure etxebizitzak mesede galanta egingo dio beharrean dagoen familiari eta zuk ez duzu ezer galduko. Etxebizitza hutsa familia bati uzteko prest bazaude edo edozein zalantza argitzeko, Zestoako Karitaseko norbaitengana jo edo 681 671 796 telefonora deitu. Dena diskrezio osoz egingo da. Aldez aurretik, mila esker.

Z

estoako Karitas


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 5

5

botalibrean

Krosa, adibide txiki bat baino ez.

Antropologiako ikasketak egiten ari naiz. Klasean ikusi izan dugu gizarte baten errituak, askotan, gizartearen isla izaten direla. Ez dakit Zestoako krosa erritu kontsideratu daitekeen, baina martxoaren 20an garbi ikusi nuen gure gizartearen ispilu dela. Kroseko egunean hainbat herritarrekin izan nituen hizketaldiek, ikusi nituen kontuek eta entzundako koHerri mugimenduetan aspaldidanik gamentarioek zer pentsatua biltzanok ezagutzen dugun sentsazio baten inguruan hitz egin eman didate. nahi dizuet. Urduritasunetik apur bat duen sentsazioa da, baiAzken urteetan bat baina beste horrenbeste dauka ilusiotik ere. Ekimen bat antolatu no gehiagori entzun diet ea edo deialdi bat egin ostean haren erantzuna ikusi arte izaten gaztetxoen kategorian zergaden sentsazioaz ari natzaizue, ekimen edo deialdiak jasotzen tik irteten diren mutilak eta neskak aparte. Genero rolen duen erantzunaren arabera mobanaketa argi eta garbi egiten da. Helduen kategorian dedu batera edo bestera eraldanak batera irteten dira, nahiz eta gero sariak bananduta batzen den sentsazioaz. Eraldaketa natzen diren. Niri izugarrizko zalantzak sortzen dizkit gai horren zergatia neurgailu baten horrek, ez zait gustatzen genero rolen banaketa egitea. araberakoa izan ohi da: zenbat Baina, bestalde, banaketarik ez bada egiten, oro har, gizoeta jende gehiagok babestu ekinezkoek hartzen dute protagonismoa. Seguru asko, lastermena edo deialdia are modu poketako irabazlea gizonezkoa izango da eta bestea, lehenensitiboagoan eraldatuko da augo emakumea, beti bigarren planoan. rrez azaldu sentsazioa, eta aldeNiretzat ideala kirol mistoa da, baina errealitateari rantziz. ere begiratu behar zaiola uste dut, oraindik ez baikaude paZertara dator, baina, azalpen hori? Egoera baten aurrerekidetasunean. Nire kasuan, 8-9 urterekin hasi nintzen futan jarriko zaituztet. Martxoaren 22a da eta eraso jihadista babolean. Lehenengo bi urteetan neskak eta mutilak elkarretek dozenaka hildako eragin ditu Bruselan. Loak hartu aurretik kin jokatzen genuen (jokatu edo). Gerora, ordea, banatu azken errepasoa ematen diet sare sozialei, eta Zestoako Udaegin gintuzten eta ni, behintzat, orduan hasi nintzen futbolaren mezu batekin aurkitu naiz: “Elkarretaratzea izango da laz gozatzen. Horrekin ez dut esan nahi neskak eta mutilak Bruselako atentatuak gaitzesteko”. Biharamunean egingo da banatu egin behar direnik kirolean, gaia oso konplexua da elkarretaratzea, 12.00etan plazan. Egun horretarako, baina, eta konponbidea zer esanik ez. Badakit tartean gauza asko bazen beste elkarretaratze baterako deialdia, Astinduk errefudaudela: biologia, genero rolak… Hala ere, seguru nago gexiatuak pairatzen ari diren giza eskubideen urraketak salatzenero rolek biologiak baino indar handiagoa daukatela. Arako egina. zoari errotik heldu behar zaio, jaiotzen garenetik. Ez baita Eta, loak hartze horretan, hainbat galdera datozkit bubiologia kontua bakarrik, orokorrean mutilek neskek baino rura: nori dago zuzenduta eguerdiko 12.00etako elkarretaragustukoagoa izatea kirola eta gainera abilagoak izatea. tzea? Ba al da herrian bi elkarretaratzeri erantzuteko adina Gizonen eta emakumeen arteko banaketa, ordea, ez masa kritikorik? Zer dute komunean bi deialdiek? Eta biek zen lasterketan bakarrik gertatu, baita antolatzaileen artehainbat elementu komun dituztela jakinda, zergatik ez dira inan ere. Emakumeek banatu zituzten sariak, baina gizonek darrak batzen eta bi deialdiak batean biltzen? Biharamunak za- gidatu zuten lasterketa, baita bidegurutzeak zaindu ere. lantza guztiak uxatu zizkidan. Mikrofonotik entzun nuen komentario bat, berriz, Dozena bat lagun Udalak deitutako elkarretaratzean, eguneko errematea izan zen. Helduen lasterketan neska Danbolinen argazkiaren arabera, Udaleko zenbait zinegotzik bat eta mutil bat batera zetozen helmugara, eta azken uneeta jubilatu talde batek osatua. Dozenaka batzuk, aldiz, Astinan mutila aurreratu egin zitzaion neskari. Mikrofonotik, muduren deialdiarekin bat eginez. Kontuak kontu, uste dut badetilari, ea ez al dakien beti emakumeei utzi behar zaiela aula elkarretaratzeen arrazoia, zilegiak biak ala biak ere, eta barretik pasatzen esan ez zioten, ba! koitzak jasotako erantzuna baino garrantzia gehiagoko aldaEz naiz ari inori kargu hartzen. Besterik gabe, begiak gairik. Egiteagatik egina izan zen lehenbizikoa, Eudelen ireki behar ditugu. Onartu emakumeak eta gizonezkoak ez ekimenari jarraiki, barruak hala aginduta bigarrena. Urduritadirela berdin tratatzen, ez dela gauza bera espero batensunik eta ilusiorik ez zen nabari lehenbizikoan, sabelean txime- gandik eta bestearengandik, paper ezberdinak hartzen diletak eragiten zituen bigarrenak. Sentsazio eraldaketarik ez tugula… Ikusi nahi ez duenak ez du ikusiko, baina egun zuten pairatu batzuek, ongi eginiko lanak uzten duen zapore hartan begiak zertxobait ireki, eta garbi ikus zitekeen. gozoa dastatu zuten besteek. Horra hor bi adibide, bi eredu, egin behar denaren eta ez denaren bi ispilu.

Bi ispilu.

A

imar etxeberria

A

maiur aristi arregi


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 6

EKAIN BI Bigarrena beti geratu ohi da ilunean. Ekain Bi koban ez dago ez oreinik, ez ahuntzik, ez bisonterik, ez hartzik, ez izokinik... ezta zaldirik ere. Gizakiak egindako irudi bakarra egon da Ekain Bi leize-zuloan. Bakarra, baina urrezkoa. Uztai inperfektu bat, pixka bat almendra formakoa. Barrualdean, grabatuta, data bat: 2011-XI26. Eta izen bat: Igone. Ia negu osoan leize atarian egon da altxorra, hurritz eta haritz artean, buztin eta orbelezko alfonbran harrapatuta. Ekain Bat kobako margoen moduan, milaka urtez hantxe bertan geratzeko zorian izan da. Baina azkenean, 131 egun eta gero, aurkitu egin dute. Jabearentzat kalkulaezina da eraztunaren balioa. Guretzat urrea balio du istorioak, eta ez genuen nahi ilunean geratzerik. Ekain Bi haitzuloa Ekain Bat baino pixka bat haruntzaxeago dago, mendebaldera. Sastarrain baserritik aurrera jarraitu behar da Beliosoro errekari segika zabalgune batera arte. Garai batean harrobiko esplotaziorako eraiki zuten egitura eskuinean utzita, hogeita hamarren bat metro igo behar dira basoan, harik eta gorosti bat aurkitu arte. Gorosti horren ondoan dago Ekain Bi haitzuloko sarrera. Eta leize-zuloko atarian gertatu da kontatuko dizuegun pasadizoa. Lehendabizi, ordea, gertakari harrigarri hori bizi izan dutenak aurkeztuko ditugu. Kobazulo baten jiran gertatutako kontua da eta, gauzak zer diren, kobazulo batean ezagutu zuten elkar bi protagonistek. Katamarrua Natur Taldeak Itziarko Urtiaga leizera antolatutako txangoan.

KOBAKO

ALTXORRA Jabier Manteca Martin, Kabestani. ‘Zergatik Kabestani?’. «Hori Kanariok jarri zidan, orain dela hogeita hamar urte Kataluniatik etorri zen beste Kabestani haren antza omen dudalako. Ez dakit aurpegieran, edo izaeran, edo zertan... Arroabeko danborradan pare bat urtean behintzat topo egin izan dugu bi Kabestaniok, eta Kanario biokin argazkia aterata dago». Geologoa da ofizioz, eta espeleologia du afizio; koba eta leize-zuloen esplorazioa, alegia. Irundarra da jaiotzez, 45 urte ditu, eta badira urte batzuk gure herrian bizi dela. Zestoartzeko erreminta tronpa izan du. Musika bandan eta igandetako txarangan tronpa jotzen du. Eta adarra jotzea ere gustatzen zaio. Ramon Martija Urteagak 42 urte ditu eta amaren baserritik datorkio ezizena: Saku. Aita Lastur aldeko Zigarangoa zuen. Ramon kirolaria da eta joan deneko urte dezentean espeleologian buru-belarri dabil. Udazkenera arte Sastarrain baserri-eskolara etorritako haurrei Ekaingo haitzuloak erakusten ibili izan da. Parajea ondo ezagutzen du eta pasioa antzematen zaio inguruaz hitz egiten hasten denan: «Ekain oso sistema berezia da: mendia piramide formakoa da eta zortzi zulo dauzka. Behin, mendi horretan inspiratuta, eskultura bat egin nahi zuen artista bati zulo horiek denak erakutsi nizkion...».


bUkAERA hAsiERA dEnEAn Istorioa 2015eko urriaren 24an hasi zen. Egun seinalatua Ramonentzat. Hamar urteko lan-jardunaren bukaera: azkenengo laneguna Sastarrain baserri-eskolan. Joan deneko hamar urtean ehunka aldiz egindako moduan, ume-koskor taldea eraman zuen Ekain Bi kobazulora. «Ez zait ahaztuko. Oñatiko talde bat zen eta haitzulotik haur denak atera nituenean, betiko moduan, eskularruak kendu nituen. Eta bat-batean eraztunik ez nuela ikusi nuen. Flipatu egin nuen». Egundoko pena hartu zuen Ramonek: «Ezpainean herpesa atera zitzaidan. Disgustua latza. Niretzat oso maitea da eraztuna, errepresentazio bat da... Igone emaztearena, eta aita zenarena ere bai; haren aliantza urtuta egin genuelako eraztuna». Ramonek esan digu konturatuta zegoela eraztuna estutu beharra zeukala, lasai antzean zeukalako aspaldiko boladan, ezkondu zenean gaur baino hamar kilo gehiago zelako. Egun hartan ordu erdiz aritu zen bila, baina iluntzen hasterako etsi egin zuen. Biharamunean ere itzuli zen «…eta harrezkero beste bizpahiru aldiz etorri nintzen ea topatzen nuen orbela ugaritu baino lehen. Gainera, zalantza sortu zitzaidan non galdu ote nuen: koba barruan, atarian... Akaso eskularrua zerbaitetarako kendu eta eroriko zitzaidan. Etxeko balkoitik ere ikusi

7

A

171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 7

egiten dut Ekain eta ezin nuen burutik kendu: Hor zagok ba, eraztuna, Ekainen! Beti dago eraztuna galtzeko arriskua, ni ibiltzen naizen moduan ibilita, mendian, korrika, ‘espeleo’ egiten....». Jabik eman dio soluzioa hitzetik hortzera: «Zulatu sudurra eta hortxe jarri, ez da galduko!». JAbiER, ‘ERAZtUnAREn JAUnA’ Ramonek lana utzi zuela eta, baserri-eskolak gidari berria behar zuen eta Jabierri proposatu zioten, eskarmentua baduelako espeleologian eta langabezian zegoelako. Hala, eskola-umeekin hasi aurretik, bi adiskideak bakarrik joan ziren Ramonek laneko kontuak esplikatzeko. «Halako batean –hasi da Jabier esplikatzen– iritsi koba atarira eta Ramon makurtu eta aztarrika hasi zen, orbela eta lurra harrotzen. Eta nik esan nion: Ze ostiatan ari zara? Eta orduan kontatu zidan eraztunarena».

AURkikUntZAREn EgUnA Martxoaren 3a izan zen. Zorionez euria goian behean ari zuen. Hara hemen Jabierren hitzetan: «Leizeko ahoa hamar metroko jaitsiera da eta banaka-banaka pasatu beharra dago sokak-eta erabiliz. Denak ateratzea hiru ordu laurdeneko lana da eta umeak euritan zain egon ez zitezen, Sastarrain aldera bidali nituen binaka. Orduan, azkenengo bikotea bidali nuenean, bakarrik geratu nintzen eta poliki-poliki maldan behera abiatu nintzen adiadi». Eta istorioaren klimaxa badatorrela jakin arren danbolinek moztu dio jarduna Jabierri: ‘Bista zorrotzekoa al zara?’. «Ni? Satorrak baino gutxiago ikusten dut eta! Kar, kar, kar! Garai batean bederatzi dioptriako betaurrekoak erabiltzen nituen. Erretina-askatzea, kataratak... Bi ebakuntza pasatutakoa naiz ni! Baina...». Baina berak aurkitu zuen eraztuna. «Bat-batean zerbait ikusi nuen lokatzetan. Makurtu, hartu eta pentsatu nuen: ezin daiteke! Hain iruditu zitzaidan handia! Burua sartuko nuke nik hortik! Kar, kar, kar... Garbitu, eta... ‘Igone’ irakurri nuen. Koño! Ba, bai. Eta kristoren poza». Mantsoagatik hots egin zion adiskideari Jabierrek: «Esan nion: Ramon, zure eraztuna topatu dut! Eta hark: Bazilatzen ari al haiz?». Arratsalde hartan bertan itzuli zion eraztuna Jabierrek Ramoni. Istorioa mahai bueltan bukatu zen. Ramonek eta Jabierrek Izeta sagardotegian ospatu zuten aurkikuntza bazkari bikain batekin.

A

rgazkiak: Asier acedo testua: Jon artano izeta


171.qxp_55 24/4/16 20:59 PĂĄgina 8

Zestoan, film labur bat grabatzekoak zirela esan ziguten. Lantaldearen kontaktuak lortu eta harremanetan jarri ginen. Apirilaren 1ean hasi zituzten grabaketak herrian eta 5ean amaitu. Arocena Hotelean eta Bainuetxean grabatu dute filmaren zatirik handiena. Gainerakoa, Barakaldoko jauregi batean. Filmaren zuzendaria Aitor Gutierrez bilbotarra da, eta aktore lanetan Kandido Uranga, Pako Sagartzazu eta Mikel Ibarguren herritarra ibili dira, besteak beste. Grabaketako azken egunean Bainuetxera gerturatu, eta haiekin egoteko aukera izan genuen. hitZoRdUA 21:00EtAn Azken egunean Bainuetxean grabatu zuten. Hotela zabalik dago, eta horregatik, gauean egin zituzten grabaketak. Bederatzietan egin genuen hitzordua. Iritsi eta nabarmena zen zerbait grabatzen ari zirela: kamerak, aktoreak, produkzioko langileak... Berehala gerturatu zitzaigun aurrez telefonoz gurekin aritu zen mutila. Lantaldea afaltzen hastekoa zela orduantxe, baina zerbait jan bezain pronto gurekin elkartuko zirela adierazi zigun. Hamaikak aldera hasi ziren grabatzen eta hurrengo goizeko zazpiak arte aritu behar zuten. Gogorra da horrelako ordutegian lana egitea, baina bestalde, taldeko kideen arteko harremanak estutzeko balio duela adierazi zigun Mikel Ibargurenek. Grabatzen hasi aurretik, zuzendariarekin, Kandido Urangarekin eta Mikel Ibargurenekin aritu ginen. ZEstoA, pARE-pAREkoA Aitor Gutierrez zuzendari bilbotarrak Ulises Javier Tomeroren El hotel de los pasos perdidos nobelan oinarritutako film laburra dela kontatu zigun. Huescako idazle horrek, pertsonaia bakartien inguruko nobelak idatzi izan ditu beti. Pertsonaiak, ikerketak egiten, zelatan edo gauza berriak bilatzen jardun ohi dira. Ulises ere ildo horretan egokitzen da. Hotel batera joan da Ulises eta bere helbu-

ru nagusia inork ez ezagutzea da. Horretarako, gizona itxuraz aldatzen da etengabe: arropak, ilea, bibotea... Ez du nahi inork ezagutzerik, nahiz eta horretarako ez daukan arrazoi jakinik; besterik gabe, bizitzan ez dauka beste zereginik. Hasiera batean, Algecirasko hotel batean grabatzea pentsatu zuten. Baina Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza zuten, eta interesgarria iruditu zitzaien Euskal Herriko txokoren batean grabatzea. Interneten XIX. mende hasierako hotelen bila hasi ziren, Bainuetxekoekin harremanetan jarri, eta herrian beste hotel batzuk ere bazeudela ikusita, Zestoan grabatzea erabaki zuten. Filma Zestoako eta Bainuetxeko irudiekin hasiko da; beraz Zestoan grabatutakoa dela nabarituko da. Gutierrezen ustez, kanpoko jendeak eta hain urrunekoak ez direnek Zestoa ezagutzeko aukera paregabea izango da. Zuzendaria oso gustura dago grabaketarekin. Profesional handiekin lan egiteko aukera izan duela dio. Klara Bilbao arropa kontuekin eta aktore lanetan Kandido Uranga, Pako Sagartzazu eta Dani PĂŠrez Prada nabarmendu ditu. Lantalde horri hoteletako kokapenak eta ke pixka bat gehituta, izugarrizko aroma lortzen omen da. Askotan, gauza politak grabatzeko urrutira joan behar dela uste izaten dela aitortu digu Gutierrezek, baina azkenean, etxetik berrogei minutura ari da grabatzen. Zestoa izugarria dela dio.


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 9

bost pERtsonAiA Kandido Uranga da filmeko protagonista. Film labur batean, bost pertsonaia batera antzezten dituen lehenengo aldia omen da. Pertsonaia misio jakin batekin sartzen da hotelera, Urangak ziur ez daki zer misio den, beharbada, bere burua ezagutzea izango da. Horretan ere konplot bat dagoela ikusten du, hoteleko langile guztiak bere kontra daudela uste baitu. Oso gustura aritu dela esan digu eta talde oso profesionalarekin ari dela nabarmendu du. Pertsonaia ere oso berezia da eta hainbeste itxura aldaketek xarma handia daukatela dio. Aurrez esan bezala, filma Javier Tomeroren nobela batean oinarrituta dago. Kandido Urangak idazlea ez zuela ezagutzen aitortu digu, baina orain bere zenbait lan irakurri ditu. Asko gustatu zaio idazlea, idazteko beste modu bat daukala dio, ezohiko modu bat. Etxetik gertu ari da lanean, lehenagotik ezagutzen zituen Arocena eta Bainuetxea. Arocenan orain dela gutxi aritu da ETB1eko Aitaren Etxea telesailerako grabatzen, baina bestela ere, pare bat ezkontzatan egona dela kontatu digu. ZEstoAR bAt UlisEsEn Mikel Ibarguren herritarra herriko antzerki taldeari esker ohartu zen interpretazio mundua oso gustuko zuela. Pixkanaka, hainbat proiektutan parte hartzen ari da. Film labur honetan antzezteko aukera suertatu zitzaion eta baiezkoa eman zuen. Horrelako produkzio handi batean aritzen den lehenengo aldia da; beraz, paper txiki bat antzezten du. Hala ere, Ibargurenentzat izugarrizko sorpresa izan da horrelako lan batean parte hartzea, gainera etxean bertan. Zerbitzari italiar baten papera egiten du. Filma nahiko iluna omen da; beraz, bere lana argitasun pixka bat ematea dela dio. Oso esperientzia positiboa izan dela dio Ibargurenek. Oso lantalde profesionalarekin aritu dela lanean, baina oso gertukoak direla dio, une oro taldeko beste bat sentitu omen da. Elkarrizketen ondoren, grabaketa lanei ekin zieten. Han bertan egoteko aukera izan genuen. Lekua nola egokitzen zuten ikusi genuen, baita hasierako pasarte baten saioak eta grabaketak ere. Gauerdia pasatuta itzuli ginen etxera. Bainuetxean utzi genuen taldea, jo eta su lanean, gau luzea zuten aurretik.

O

ier arregi artola eta Amaiur aristi arregi


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 10

JG

ardunian

ANTXON

OMEZ


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 11

1 EAE-ANVko militante eta idazkari nagusi izandakoa, 04/08 sumarioan auzipetu zuten ezker abertzaleko beste 34 kiderekin batera Antxon Gomez (Gasteiz, 1964). Fiskaltzarekin akordioa lortuta kartzela zigorra eta kargu publikoetarako inhabilitazioa ezarri diote baina ez du espetxera joan beharko. Ez du hitz egin nahi epaiketaz, “dagoeneko esanda” daudelako “esan beharrekoak”, baina bai, ordea, bere ibilbide politikoaz, oroimen historikoaz eta Pagoeta-Aizarnako haginez. Bere ofizioaz eta afizioaz. Aurkeztu ezazu zeure burua Gasteizen jaioa naiz, eta bitxia bada ere, gasteiztarren biloba naiz. Jende gehiena probintziatik edo kanpotik etorritakoa da. Frankismo garaian jende asko etorri zen kanpotik. Amona bat nuen Elgoibarkoa, nahiz eta haren gurasoak Arabako Errioxakoak ziren. Hemezortzi urterekin Atarrabiara joan nintzen, mendiko eskola batean ikasketak egitera. Gero oposizioak atera eta Aian jarri nintzen lanean eta bizitzen. Bizitza gehiena han egin dut, eta azkeneko sei urteak Iraetan. Gasteiztarra baino gehiago aiarra sentitzen naiz, baina esango nuke lotura estua dudala eskualde osoarekin.

nondik datorkizu politikarekiko lotura? inguruan ere baziren AnVko kideak? Aitona ANVko kide historikoa izan zen eta hainbat urtez izan zen kartzelan. Aitaren familia, Elgoibarkoa, PNVkoa zen, baina amonaren ahizpa bat ere izan zen ANVko emakume taldekoa. Abertzaletasuna oso txikitatik bizi izan nuen etxean, eta militantzia politikoan ere gazte hasi nintzen.

AnV lehenengo ezker abertzaletzat jotzen da, baina zein dira alderdiak izan dituen ezaugarri nagusiak? Atzera begira jarrita, ikusi behar da 1930ean nola zegoen abertzaletasuna, eta kontuan hartu behar da PNV desagertuta egon zela lauzpabost urtez. Garai hartan talde asko zegoen. Sabino Aranaren anaiak PNV birsortzeko ahalegina egin zuenean, hainbat militante abertzalek ez zuten bat egin, PNVri zama karlista, katoliko ortodoxoa eta arrazista sumatzen ziotelako. Eta sortu zuten ANV. Hasieran PNVtik kanpo gelditutako joera guztiak bildu zituen ANVk, joera libertariokoak, komunistak eta liberalak, baina gerora, ezkerrera egin zuen alderdiak, eta haietako askok utzi egin zuten. Zertan hautsi zuen AnVk pnVren tradizioarekin? Gauza askotan. ANVk adierazi zuen Euskal Herriko eskubide nazionalak autodeterminazioaren bidez zetozela. Herriaren une horretako borondatetik zetorrela hori, ez historiari begira.

1

Eta horrez gain, Sabino Aranaren gainetik, irudi edo erreferente moduan Agosti Xaho jartzen zuten. Xiberutarra, liberala, homosexuala eta Baionan aurreneko hileta zibila antolatu zuena. Bestalde, ANVk planteatzen zuen euskal herritarra izateko nahikoa dela borondatea. Kontuan izan, orduan, PNVko militantea izateko ezinbestekoa zela zortzi euskal abizen izatea! Garai hartan abertzalea izateko katolikoa izan behar zen, eta ANVk horrekin hautsi egin zuen. Hau da, esan zuen eliza kontu pribatua zela eta ezin zuela politikan eraginik izan. Kuriosoa da, ANVko asko katolikoak zirelako. Baina garbi zuten, sinestunak izanda ere, politikoak laikoa izan behar zuela.

Zer gertatu zen frankismo garaian? 36ko gerran alderdia ia esterminatu egin zuten. Eta 1977 bitartean, gudari eta militanteen artean, hildakoak izan daitezke 700-800 bat. Alderdia likidatuta gelditu zen. Gerrak militante askoren hilketa ekarri zuen, errepresioa ere gogorra izan zen, eta gainera, ondoren, kide asko Gernika batailoian aritu ziren Bigarren Mundu Gerran. Gelditu ziren hondarrak erbestean sakabanatuta edo kartzelan zeuden, eta erbestekoak hasi ziren Buenos Airesen Eusko Lurra aldizkaria argitaratzen, aldizkari irekia eta antifrankista, gero Euskal Herrian klandestinoki argitaratzen zena. 1960ko hamarkadan berriro hasi zen birsortzen Euskal Herrian bertan, baina ordurako PNV ari zen bere hariak mugitzen eta ETA ere sortua zegoen.

AnVren historiarekin lotuta, baduzu Zestoarekin lotutako pasadizoren bat… Jose Bernabe Orbegozo Otarte Azpeitiko militante bakarra izan zen denbora luzez. Pisu handiko intelektuala izan zen ANVn, Eusko Indarra batailoiko komisario politikoa ere bai. Frankismo garaian segitu zuen klandestinitatean eta 1953an deitu zuten Gipuzkoako Gobernu Zibilera joateko, haren ekintzen berri bazutelako edo. Eta Donostian deklaratzetik zetorren autobusez, uholdeek Iraetan eraman eta hil zenean.

Frankismo osteko lehen hauteskundeetan AnVk emaitza oso txarrak izan zituen eta 1978an herri batasunaren sorrera ekarriko zuen Altsasuko Mahaian parte hartu zuen. indarrak batzearen aldeko pauso bat izan zen? Garai hartan txanpiñoiak bezala sortu ziren alderdi abertzaleak; askotan unibertsitate inguruan. Eta aurretik Fronte Popularrarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bezala, ANV hustu egin zen Herri Batasunean. Herritar batasunaren alde egin zen, alderdia goratzen hasi gabe. Ni urte askoz izan nintzen ANVren ordezkaria Mahai Nazionalean, Jon Idigoras, Jose Luis Elkoro, Itziar Aizpurua, Jokin Gorostidi eta abarrekin.


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 12

hb desegin eta batasuna alderdiaren aldeko apustua egin zuenean ezker abertzalearen gehiengoak, AnVk bere bide propioari segitzea erabaki zuen. Zergatik? ANVren kultura politikoa beti izan zen herritarren batasunaren aldekoa. Ezinezkoa da alderdi bakar batean batzea enpresaburu txikiak, militante libertarioak eta komunistak. Edota ezkerreko kultura izan duten militante ekintzaileak. Beste gauza bat da herritarren batasuna, horrek beste ezaugarri batzuk dituelako. Gainera, pentsatzen genuen alderdi bakarraren eredua oso eredu ahula zela errepresioaren aurrean. Eta hori hala izan dela ikusi dugu. Alderdi bakarra izanda, Estatuak badaki non eman egurra. Eta inolako gupidarik gabe egin zuen.

ilegalizazioen ondorioz, AnV, aurrenekoz 1977tik, bere izenarekin aurkeztu zen hauteskundeetara 2007an… Ezker abertzaleko legezko alderdi bakarra zen, eta erabaki genuen aurkeztea, ezker abertzalea erakundeetatik kanpo gera zitekeelako. Baina bagenekien politikoki geure buruaz beste egitea zela.

tikoa berreskuratu. Kultura laiko bateko parte gara, eta guretzat gorpu bat topatzeak balio dezake pertsona horren oroimen soziopolitikoa berreskuratzeko. Bestela, izugarrizko perbertsioak gertatzen dira. Esaterako: CNTkoa zen aitonaren gorpuzkinak aurkitzen dituzte Nafarroan, eta familiari eman ondoren, elizkizun katolikoa egiten diote. Guk ez dugu esaten familiak ez duela eskubiderik bere senidea nahi duen moduan agurtzeko, baina hor bereizi behar dira alderdi humanoa edo pertsonala eta alderdi soziopolitikoa. Gizon horren oroimen soziopolitikoaren gainean kare bizia bota zuten. Asmo onekin izugarrizko disparateak egiten dira. Anarkistak omentzea, adibidez, ikurrinarekin eta Agur jaunak abesten…

Zer dago ikertzeko alderdi horretatik? Adibidez, ez da askorik idatzi eskualde honetan izan ziren borrokez… Hemen izan zen fronte bat, Oriotik Zegamaraino zihoana, eta hor ere borrokak izan ziren. Askotan ez da aipatzen, baina hildakoak izan ziren, tartean ANVkoak. Oso gutxi jakin da horretaz, baina badu bere arrazoia: PNV ez zegoen hor. CNT eta UGTko milizianoak zeuden, eta ANVkoak ere bai. Gero, Donostia erori zenean, fronte hori erori zen, eta erretiratzen hasi ziren. Pentsatzen dugu Aizarnan barrena erretiratuko zirela, Zestoatik eta baita Izarraitzetik ere.

lanbidez basozaina, eta hogeita hamar urte daramazu pagoetan lanean. Azken aldian haginaren garrantzia asko ari zarete nabarmentzen. Zer du hain garrantzitsua izateko? Hagina erreferentzialtasun historiko oso handiko zuhaitza da. Ez gero alderdien legea ezarri eta AnVren jarduebakarrik Euskal Herrian, baita Europa osoan ere. Oso zabalduta egon rak eten zituen garzon epaileak. nola bizi izan zeda, baina gero atzerapen handia izan du. Baldintza ekologikoak direnuen hura? la eta, hemen ondo mantendu da duela gutxira arte. Baina Erdi AroHasieran ANV alderdien legeak utzi zuen jarduetik aurrera haginak triskantza handia izan zuen, rarik gabe, eta horrek ez zuen ondoarmagintzarako erabiltzen zutelako, arku galestario penalik militanteontzat. Gerora “zortzi urte rra egiteko, eta hori armada britainiarraren oinaetorri zen bide penala, eta horrek rria zen. Ingelesek bukatu zuten Europako hagin ondorio pertsonalak ditu. Zortzi urte egon naiz populazioarekin. egon naiz pentsatzen kartzelan buka pentsatzen nezakeela, horrek dakartzan ondorio baina esan duzu hemen baldintza ekologiko pertsonal guztiekin. Desgaste perkartzelan buka egokiak izan direla haginarentzat. Mantendu tsonal handia dakar horrek. Zortziegin da? nezakeela. bederatzi egon gara zama horrekin. Aspaldi konturatu ginen hagin asko zegoela desgaste Pagoetan, eta garaian egiten zen politikaren konnola ikusten duzu gaur egungo tra, mendiko ingeniariak erabaki zuen haginak egoera politikoa? pertsonal eta gorostiak ez botatzea. Horrek ekarri zuen haSekulako krisia dago abertzaletahandia dakar gina zabaltzen joatea. Pagoeta Gipuzkoako Alsunaren barruan, eta uste dut bedundiak babestutako eremua izanda, ulertzen da rrasmatu egin behar dela. Ziur aski horrek” hori. Baina Aizarnan ere hagin asko dago, eta orain arte mugitu ez diren hainbat pentsatzen dut baldintza ekologikoen ondorioa gauza mugitu beharko dira, iraganadela hori. Nahikoa izan da zenbait hagin zahar mantentzea gero izurekin erabat moztu gabe. Ezker abertzalearen krisia garrizko berreskuratzea izateko. Pagoeta-Aizarna-Gazumeko kontabegi-bistakoa da, eta aldaketak egin behar direla keta egiten hasi ginenean, konturatu ginen penintsulako baso hangarbi dago. Beste gauza bat da bakoitzak non ikusdienak ditugula. 15.000-16.000 hagin daude hemen, eta urte gutxitan ten duen aldaketa hori. bikoiztu egin daiteke, zaintzen hasi garenetik landare gazteen kopuoroimen historikoaren alorrean ere urteak dararua izugarri hazi delako. Ondo mantenduz gero, hogei-hogeita hamar matzazu lan egiten. baina beti oroimenaren izaera urtetan Europako populazio handiena izan liteke. politikoa aldarrikatu nahi izan duzu. Zer esan nahi orain dela hogei bat urte ipuin liburu bat kaleratu zenuen, Abere duzu horrekin? madarikatuak (susa). idazteko zaletasuna izan duzu? Eusko Lurra Fundazioan ari naiz, eta bereziki Idatzi asko idatzi izan dut. Baina bereziki saiakera. Iritzi artikuluak ANVren oroimen historikoarekin lotutako gaiak azere bai. Gaur egun idatziko nuke ANVren historia 1980tik hona. Bada tertzen ari gara, asko dagoelako egiteko. Frankisliburu bat, 1930tik 1980ra bitarteko historia biltzen duena, ANV. El moak hildako ANVko militante guztien zerrenda ere otro nacionalismo. Eta ondo legoke ondorengoa jasotzea. Naturaz ez dugu. Ehunka desagertuta daude. Eta memoria ere gehiago idatziko nahiko nuke. historikoaren alorrean lan egiten duten beste elkarteekin alderatuta, guk nahi dugu oroimen soziopoli-

M

ikel lizarralde


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 13

Zestoako bi lagunek Axun Arrazola plazan, Zestoako AEK parean, egin dute topo: batak, Iker du izena eta besteak, Xabier. Txikitako lagunak dira, baina dagoeneko ez dute elkarrekin horrenbeste denbora pasatzen. Honako elkarrizketa hau izan dute:

Iker: Kaixo Xabier, zer moduz zaude? Xabier: Beti bezala. Iker: Lehen autobusaren zain ikusi dizut. Xabier: Aizu, eta ez didazu kasurik egin? Iker: Bada, urruti nengoen! Xabier:Hori egiten duzunean, gorroto dizut. Iker: Badakit, barkatu, ez da berriro gertatuko. Xabier: Txantxetan ari naiz. Nik asko maite dizut, badakizu! Iker: Nik zu ere bai.

Ez duzue zer bait arraroa sumatzen? A dituzue aka urkitu tsak? Askota n entzuten d kalean horrel ira ako akatsak : ik u si dizut, gorroto dizu t, maite dizu t et a horrelakoa Gogoan izan k. ! Ikusi, gorroto eta maitatu aditzek indikatiboko nor-nork ad itz laguntza behar dituzte ileak : Okerra: Nik z

Zuzena: Nik

u maite dizu

t.

zu maite za itut. Baliagarria izango zaizu elakoan gau ere, askotan de; izan erabiliko dit u z u e ikusi eta m tatu aditzak , ala? Guk b aiai, behintza t. Hurrengo ale arte, irakurle maite hori!


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 14


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 15

5

IRAKASLE IKASKETAK EGITEAK ALTXOR EDER BAT OPARITU DIT. URTERO EGOTEN DA IRAKASLE PRAKTIKAK EGITERA JOATEKO DENBORALDI BAT, ETA AURTEN ZERRENDETAN BEGIRA ARI NINTZELA, “ZESTOAKO HERRI IKASTETXEA” IKUSI, ETA SEGUNDO BAT IGARO BAINO LEHEN AUKERATUTA NUEN. HILABETE ETA ERDIKO ESPERIENTZIA, HILABETE ETA ERDI OROITZAPENETAN MURGILTZEA. JOXEBA LARRAñAGAK (ZUZENDARIA) EMANDAKO AHOLKUAK ADITZEA ERAMATEN SAIATU NAIZ. URDURI HASIERAN, PIXKANAKA EGONKORTZEN ETA SENTSAZIO ARRAROAK BIZITZEN. NIRE IRAKASLE IZANDAKOEKIN IRAKASLE GELA PARTEKATU DUT, KAFEA HARTU ETA EZTABAIDATU. BIZITZAK BUELTA ASKO EMATEN DITU, BAI. ORAINDIK BADAUDE “GAZTEGIRO” BANATU 12:30 ORDUKO ETXEAN DENA BETETZEN DUTENAK, Korrika batean doaz bazkaltzera, batzuk jangelara eta besteak etxera. BAITA IRAKURRI ERE EGITEN EZ DUTENAK. Jangelan geratzen direnek jolaserako astia izaten dute bazkalondoren, eta eguraldi txarra badago, barruan moldatzen dira beste zerbaitetan. BAINA DENEK MAITE DUTE. 14:30

1

9:00

Presaka iristen dira ikasle asko, besteak berriz atarian esperoan daude. Txirrina jo eta zikloka igotzen dira, gaztetxoenetatik zaharrenetara, eskaileretan elkar ez oztopatzeko. Berokiak erantzi eta klasera. Astearte eta ostiraletan irratsaioa egiten dute ikasleek. Bizirik dago mikrofonen atzeko xarma, bai herriko, nazioarteko zein Euskal Herriko albisteak aipatuz. Jangelako menuarekin, oraindik ere, apustuak egiten dituzte ikasleek, nork asmatu postreak eta platerak. Ikasleak gelan egoten dira irratsaioa entzuten, eta, bitartean, informazio guztia idazten. Astelehenetan “Gaztegiro” aldizkarirako hiru kide berriak badoaz irratiko gelara, aste honetako aldizkaria osatzera. Materiala jasotzeko, geletatik pasatzen dira: norbaitek ba al du “Gaztegirorako” lanik? Oraindik badaude “Gaztegiro” banatu orduko etxean dena betetzen dutenak, baita irakurri ere egiten ez dutenak. Baina denek maite dute.

10:30

LH 2 eta LH 3koak jolasgaraia izaten dute. Hamaiketakoa eskuetatik utzi gabe jaisten dira, arma preziatu bat izango balitz bezala. Aurreneko egunean zur eta lur gelditu nintzen, patioko harrien ordez, belar artifiziala ikusi nuenean. Gogoratzen naiz gure garaian galtzak zuloz beteta eramaten genituela, eta zuloen atzean begiratuz gero, erraz ikusten ziren belaun urratuak. Beraz, hau luxua da! Gainera, antolaketa aldatuta dago: egunero maila bakoitzak jolasgaraian ekintza bana du: egun batean saskibaloia, bestean futbola, espazio librea, pilota… Horrela, denen arteko organigrama bat osatzen dute, betiere, zaintzako bi irakasleren begiradapean. Eskerrak antolaketa horri, gure garaian kirolik ez bazegoen, iraultza egiteko prest geunden. Baina orain, beste begi batzuekin begiratuta, denbora librea aprobetxatzeko mila aukera ikusten ditut.

Berriz ere, batzuk presaka eskailera amaigabeak igotzen, oraindik duela bost minutu ikusi dituzten marrazki bizidunak komentatzen. Jangelakoak zain, hesiaren beste aldean. Txirrina jo eta berriz ere diziplina bera, ordenan igotzen dira ikasleak, berandutu zaien irakasleak ere bixi-bixi badoaz gora. Berokiak eta motxilak utzi eta klasera.

15.30

Arratsaldeko klaseak ordubetekoak izaten dira, goizean berriz, berrogeita bost minutuko lau. Nekatuta iristen dira ikasleak azken klasera, hala ere, ezin geldirik egon. Horrenbeste urte eta gero, oraindik buruan daukat gaztelaniako “Doblaje” txokoan pasatzen genituen arratsaldeak. Kristal atzean ezkutuan egoten ginela uste genuen, baina klase osoa zegoen barrukoei begira. Hor barruan benetan goxatu egiten zen, mila ahots jartzen, barrez ezin geldituta, baina beti lanean. Poza ematen dit oraindik ere, ikasleak gela horretara sartzean izaten duten gogoa, hori baita lanean ondo pasatzea.

16:30

Orain bai, korrika eta aurpegia beteko irribarrea dutela badoaz eskolatik. Agendan apuntatu dituzte biharko zereginak, eta gaurkoz nahikoa. Pixkanaka husten doa eskola, irakasleak ere badoaz. Txomin berriro ere bakarrik gelditu da. Fotokopiagailua itzali eta kasik ez da entzuten zaratarik. Sentitu bai ordea, han lanean daudenen maitasuna. Handik pasatu direnen harrotasuna, horrenbeste gauza eraikin horretan, milaka pasadizo, niri oilo ipurdia jartzen zait. Hemendik urte batzuetara begiratuko ditudan zerrendetan, segundo batean aukeraketa egiteko motiboa nahiko nuke eta badakizue zein izango den arrazoia, errealitatea oroitzapenetan bizitzea.

M

ikel ibarguren egibar


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 16

“2 POLIEDRO” PROIEKTUAREN AURKEZPENA Apirilaren 16an, Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak 2 Poliedro proiektua aurkeztu zuten Zestoako Udaleko areto nagusian. 2 Poliedro proiektuak txistua eta eskusoinua elkartzen ditu. Herritar ugari hurbildu zen kontzertura. Proiektuaren diskoa 2015. urte amaieran kaleratu zuten. 2 Poliedro proiektuak “Txistua eta eskusoinua oholtza berean, era natural, orekatu eta ordenatuan elkartuta” aurkezten ditu. Mendizabalen esanetan “Musikan mugak norberak zehazten ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Aske utzi ditugu txistua eta akordeoia, itxiturako langa zabaldu diegu, eta gu ohartzerako, kanpora atera eta bi poliedro eder marraztu dizkigute”.

zulo 1-2

danbolin

GAZTERIA SAILAK WEBGUNE BERRIA

Zestoako Gaztelekuaren webgune berritua martxan jarri dute. Leire Otaegi, Zestoako Udaleko Gazteria dinamizatzaileak azaldu digunez, zestoagazte.zestoa.eus helbideak gazte zestoarrentzat dauden zerbitzu guztien informazioa emango du. Udalak webgunea berritu zuenean, Gazteriaren atala zabaltzea edo osatzea erabaki zuen. Gazteriarentzat dauden zerbitzu guztiak ikusgarriagoak egitea da asmoa. Lan eskaintzak, autobus zerbitzuen informazioa… gazteentzako interesgarria den informazioa eskuragarri dago webgunean.

LASAON BIDEGORRIAREN PASABIDEA ERREPIDE AZPITIK EGITEKO ESKATU DUTE ZESTOAKO ETA AZPEITIKO UDALEK

Lasaon bidegorriaren pasabidea errepide azpitik egiteko eskatu diote Zestoako eta Azpeitiko udalek Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bi udalek azaldu dutenez, Foru Aldundiaren asmoa pasabidea errepidetik bertatik zebra-bidez egitea da. Aurreko abuztuan, bi udalek, Aldundiari gutun bat bidali zioten pasabidea egiteko modurik egokiena errepide azpiko pasabidea txukuntzea eta egokitzea dela esanez. Aldundiak aurten, 2016. urtean, irtenbidea aurkezteko eta egiteko konpromisoa hartu du. Baina Aldundiak azaldu duenez (udalek behin betiko proiektua ez dute jaso), pasabidea errepide gainetik egitekoak dira, zebra-bide bat jarrita, semafororik gabe. Irtenbide horrek kezka sortzen die udalei, Lasao inguruetako herritarren eta bidegorriaren erabiltzaileen segurtasuna ez duela bermatzen iruditzen zaielako. Argi daukate irtenbide egokiena orain dagoen pasabidea egokitzea dela; bi udalek diotenez, inbertsio txikia eskatzen du, eta beharrezko neurriak hartuta, herritarren segurtasuna ondo bermatuko luke.


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 17

7 1

ZESTOAKO GAZTETXEAREN XXVII. URTEMUGA Hogeita zazpi urte bete dira Zestoako Gaztetxea ireki zenetik. Apirilean hainbat ekimen egin dira XXVII. urtemuga ospatzeko. Ospakizunez harago, hausnarketa eta formakuntzarako aukera ere izan da. Ekitaldi batzuek, beste

batzuek baino arrakasta handiagoa izan dutela diote Gazte Asanbladako kideek, baina balorazio positiboa egin dute. Gaztetxean egin zuten Bertsio gaua nabarmendu dute, zoragarria izan zela diote, eta herritarren parte hartzea bikaina.


171.qxp_55 24/4/16 20:59 PĂĄgina 18

BALOREZ BETETAKO ZUHAITZ LANDAKETA

Astinduk, apirilaren 24an zuhaitz eguna antolatu zuen. Herriko hainbat puntutan gorostiak, urkiak eta haritzak landatu zituzten herritarrek, zuhaitz bakoitzak balore bat eta esaldi bat darama. Parekidetasuna: "Datozen eta etorriko diren adaxka berriak Zestoa parekide batean bizitzea dugu amets. Hori lortua denean erroak ahaztu ez ditzaten landatzen dugu zuhaitz hau". Etorkizuna: "Etorkizuna gure esku dago, itxaropena baldin badaukagu. Gure gohoak iraun bitartean ez da beldurra nagusituko. Geroa gaur landu behar da fruitua bihar ikusteko Noizbait egia bihurtuko den ilusioa lantzen egunero". Aniztasuna: "Ahots guztiak, guztiok. Esku guztiak, guztiak. Odol guztia izan daiteke kantu haizean. (Mercedes Sosa)" Eraldaketa soziala: "Eguneroko bizitzako gauzetan dugu benetako aldaketak egiteko boterea urratsa txikien bidez aldaketa bultzatuz". Elkartasuna: "Iritsi dira Zestoara ere kimu berriak, zuhaitz adaxkak lora eta hazi daitezen. Elkar gaitezen denon artean. Eman diezaiogun ura, egarri denean. Eguzki izpiak, hotz denean, gure babesa eta maitasuna behar duenean. Elkartasuna senti dezan, bizi iraun den bitartean".

BARATZEAK ESKURAGARRI DIRA IRAETAKO LURSAILEAN

2013tik Zestoako Udalak berrogei baratze dauzka Iraetan herritarrek erabiltzeko prestatuta. Baratze horietatik lau libre daude gaur egun; beraz herritarrentzako eskuragarri daude lau sail horiek. Baratze bakoitzak 60 m2 ditu. Udalak herritarrei urtebeteko lizentzia ematen die ortu horiek kudeatzeko, eta apirilean berritzen ditu Udalak lizentzia horiek. Baratzea apirila baino geroago eskuratuz gero, lizentzia hurrengo apirila arte izango litzateke. Horrela bada, orain garai aproposa da baratzeen lizentzia eskatzeko. Lizentzia eskuratu nahi duenak Udaleko Ingurumen Sailera jo behar du, 943147010 zenbakira deituta edo ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzita. Lursaila eskuratu nahi duenak gutxienez sei hilabetez Zestoan erroldatuta egon behar du, eta ez du eduki behar inolako zorrik Zestoako Udalarekin. Baratzea eskuratzen duenak hogei euroko fidantza ordaintzen du; baratzea uztean itzuli egiten da fidantza hori. Horrez gain, baratzeen urteko kuota 50 eurokoa da. Lursaila eskuratzen dutenek, txabola eta lanabesak erabiltzeko eskubidea dute. Erabiltzaileen artetik bi pertsona arduradun aukeratzen dira (sei hilabetetik behin txandakatuz). Arduradunek Udalaren eta erabiltzaileen arteko zubi-lana egiten dute.

GRABATU MULTZO BAT ASTUIGAĂąA HAITZULOAN

Antxieta Jakintza Taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako paleolitoko labarretako artea aurkitzera zuzendutako miaketa lanetan, grabatu multzo bat topatu dute Zaldi bat eta ahuntz bat identifikatu dituzte eta hauez gain beste lerro batzuk etorkizuneko lanak balioztatuko dituztenak.

zulo 3

danbolin

Grabaturiko marrazkiak dira, horman zuzenean harri batez grabaturikoak, kanpoko lerroa irudikatzen duten marrazkiak dira eta beraien ezaugarri formal eta estilistikoak Paleolitoko aurreratutako garaietan data daitezkeenak, orain dela 13.000-12.000 urte gutxi gora-behera.


age 1 nd a 15

9

3

171.qxp_55 24/4/16 20:59 Página 19

MAIATZA ntakutz jaiak 2016 sa 02

ASTELEHENA

17:00-19:00, umeentzako musika eta tailerrak guraso talde batek antolatuta. 18:00etan, Herri Ikastetxeko haurren pilota txapelketako finalak. 19:00etan, jaien hasierako suziria jaurtiko da. Ondoren, Idiakaitz Txistulari Taldearen, Azpeitiko Bandaren eta Zestoako Musika Bandaren kalejira. 22:30ean,Danborrada Nagusia herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan. Ordu bata aldera, Ustekabe txaranga.

03

ASTEARTEA

10:30ean, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 12:00etan, Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta. 18:00etan, Umeen danborrada.

05 06

OSTEGUNA

Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldia: Nola sentitu ondo guraso gisa; 17:30ean Zestoako Kultur Etxean. OSTIRALA

Barbantxo taldearekin, haurrentzako jolasak, 17:00etan, Zestoako Kultur Etxean. •Europako EMUSIK jaialdiaren barruan, Ertxiña Musika Eskolako eta Europako beste musika eskola batzuetako gazteen kontzertua, 18:30ean, Laranjadin. •Iraetako baratzeen erabiltzaileentzat, Tomatearen Tailerra: 17:30-19:30. Tomateak egoki zaintzeko kontuan hartu behar diren alderdi guztiak aipatuko dira: landaketa, zaintza, kimaketa, ureztapena, produktuen aplikazioa…

16

LARUNBATA

Europako EMUSIK jaialdiaren barruan, Ertxiña Musika Eskolako eta Europako beste musika eskola batzuetako gazteen kontzertua, 12:00etan, Laranjadin. •Kerala Ongizate Txokoan, 10:00etan, Konstelazio familiarrak.

11 13

ASTEAZKENA

Kerala Ongizate Txokoan, 19:00etan, Idoia Larrañagaren hitzaldia: Umeen elikadura. OSTIRALA

Barbantxo taldearekin, haurrentzako jolasak. Aizarnako Kultur Etxean, 16:30ean; Iraetan, 17:30ean txikien taldea eta 18:30ean handien taldea.

14

LARUNBATA

Pazko jaiak Aizarnan. 10:30ean umeen txokoa; 11:00etan arropa eta traste zaharren erakusketa Kultur Etxean; 11:30ean Artisau azoka; 12:00etan herriko talogileak hasiko dira lanean eta eguerdi partera txistulariak ibiliko dira herrian zehar; 14:00etan txahal errea txorixoarekin jateko aukera; 17:00etan VI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. •Arroabean San Isidro jaiak. Arratsaldean, inguruko baserrietako sagardo dastaketa. Ederki elkarteak txorizo pintxoak prestatuko ditu sagardoari laguntzeko. Arroabeko abesbatzak Kantu jira poteoa egingo du. Ondoren herri afaria elkartean, abesbatzako abeslariek alaituta. •Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera.

IGANDEA

Zeferino Peñaren oroimeneko ekitaldia Arroabean. 12:00etan Meza nagusia. Ondoren, alboko plazan ekitaldiari hasiera emango zaio: minutu bateko isilunea, Ezkaizto Auzo Elkartearen ongi etorria, alkatearen hitzak, monolitoa argitzea, lore eskaintza, agurra...

21 27 28 30

LARUNBATA

Herri azoka Zestoan OSTIRALA

Elkarretaratzea Zestoako plazan Preso, iheslari eta deportatuak etxera lemapean, 20:00etan.

aurrera.

OSTIRALA

Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik OSTIRALA

Odol-ateratzeak Zestoako Osasun Zentroan: 18:3020:30. •Kerala Ongizate Txokoan, 18:30ean, sendabelar ikastaroa: Suediako Biterra, gibela zaintzeko erremedioa.

•l

agun talde bat maiatzaren 8an herri Urratsera joateko autobusa antolatu nahian dabil. Autobusa antolatzeko gutxieneko jende kopurua behar da. Herritarrak izena ematera animatu nahi dira. Txartelak Koiote tabernan eta Aranburu landetxean daude salgai hamar euroan. Autobusa osatzen bada, irteera 8:30ean izango da eta itzulera, Senperen, 18:30ean.

•M

erkatariek poltsa konpostagarriak banatzeko deialdia zabaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Urola Erdiko Mankomunitateak, lehiaketa erregimenean, Zestoako bi merkataritza- eta zerbitzuestablezimenduri diru-laguntzak emango dizkie, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskaintzeko. Diru-laguntza eskatzeko epea, maiatzaren 6an amaituko da. Eskaera-orriak eskuratu eta betetzeko argibideak Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoan emango dira.

•E

kain haur Eskolan izena emateko epea zabalik dago. Hurrengo ikasturteko matrikulazio-epea maiatzaren 2an zabalduko da. Matrikulazio paperak eskuragarri daude haur eskolan edo haur eskolako webgunean. Telefonoa: 943897150; e-posta: ekain.zestoa@haurreskolak.eus


171.qxp_55 24/4/16 20:59 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook