Skip to main content

170. alea

Page 1

170.qxp_55 2016-03-28 20:46 Pรกgina 1


170.qxp_55 2016-03-28 20:46 Pรกgina 2

ZURE IRAGARKIA publi@danbolin.eus


170.qxp_55 2016-03-28 20:46 Página 3

34 6 10 14 16 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

FE MIN ISMOA

FEMINISMOAREN 'ATASKOAK' “Ezkondu eta etxetik kanpora lanera joatea, dobleko lana dun”, esango zion Henriketa Anterori bere amama Mikaelak, eta Enriquetak idazkari lana utzi egin zuen; gauza normala duela 60 urte. “Lilatoia orduz aldatu dugu trafikoan eragozpenik ez sortzeko”, esan du Pilar Aranak, Donostiako mugikortasun zinegotziak, eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko lasterketa 10etan hasi da, 11etan hasi beharrean. Eta normala balitz bezala pasa da kontua. Asko lortu du feminismoak mende erdian. Baina gizarteak asko du egiteko oraindik. Maialen Kortadik ekarri ditu Henriketaren hitzak da nb ol inera. Irakurketa ederra. Bere bizitzaren kontakizunean nahasten dira gerra eta erbestea, aita baten hutsunea eta amaren autoritatea, estraperloa eta polizia… Eta lana. Etxekoandre lanaz gain, umetan etxean laguntzeko egindakoa eta alargundutakoan familia aurrera ateratzeko egindakoa. Belaunaldien joan-etorrian bizi eta borrokatu beharrekoak aldatuz doaz; esango nuke lehendik hona lan fisikoa gutxitu egin dela, baina emakumeari gizarteak “agindutako” rolen zerrenda ugaritu egin da. Zer nahi duzue esatea? Beldur pixkarekin zera aitortuko dut, Henriketaren amamari ez zitzaiola arrazoirik falta: lan bikoitza zen, eta da, etxekoa eta kanpokoa. Izan ere. karga domestikoa emakumeen gain dago oraindik, hala diote estatistikek. Baina Henriketaren garaian aukeratzerik ez zegoen, ondo ikusita zegoena egin behar zen: etxekoandre izatea, alegia. Orain, zer dago ondo ikusita eta zenbat lan ditugu gaur emakumeok? Gizarte presioak bultzatuta, sozialki arrakastatsuak izan behar dugu, ekonomikoki autosufizienteak, lagun ulerkorrak, dibertitzen dakigunak, geure burua zaindu behar dugu, gizartean konprometituak izan, kultuak, emazte maitagarriak, ama onak eta etxekoandre isilak. Eguneko orduek ez dute ematen hori dena izateko. Nik behintzat, goiko horiek denak izaten ahalegintzen naizen bitartean, ez dut denborarik Zestoako Txoko Feministarekin bat egiteko. dan bo lin honetan ordea, Onintza Iruretaren elkarrizketei esker, Zestoako feminismoaren nondik norakoei buruz jakiteko aukera dago. Emakume borrokalarien bi belaunaldiei jarri die lupa, eta irakurleak aldarrikapen, teoria eta beharren konparazioa egiteko modua du. Henriketaren amamak eta Donostiako zinegotziak, biak emakumezkoak, eta biek emakumeen ikusgarritasuna mugatzeko joera erakutsi dute. Lehenengoak, XX. mende erdialdean ilobari eman zion aholkua, lan gehiegi egin ez zezan, nire ustez ulergarriagoa. Baina, bigarrengoak, 2016an, feminismoa aldarrikatzeko propio jarritako karreran, emakumeek kotxeei enbarazu ez egiteko erabakia hartu du. Lehenago irtetea atzera pausua bihurtu da Donostian, eta berdintasunera bidean bizi ditugun ataskoen adibide lotsagarri bat iruditu zait.

d a n b o l i n EK

M

ari Artano

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

JARDUN IAN E NRIQ UETA ANTERO

DANBOLIN ZULO

A DA M A N T

A G E N DA

diruz lagundutakoa


170.qxp_55 2016-03-28 20:46 PĂĄgina 4

En enbidoa

Egunerokotasunean dago bizipoza

bido hau dela-eta, oso gustuko dudan aldizkari honetan parte hartzeko aukera luzatu didan, Belen! Alde batetik, pozgarria izan dun eta, bestetik, hestuasuna ere sentitu dinat.

Hor doakizue bada, denontzat, Belenek egin dizkidan galderen erantzuna. Orain dela 15 hilabete utzi nion lanera joateari, eta bizimodu berrirako nire egokitzapena nolako izan den azaltzen saiatuko natzaizue. Hasteko, iratzargailuak oheburuan jarraitzen du, baina goizero jotzen duen arren, txirrina ez da niretzako eta bat-batean, ohartzen naiz, denbora gehiago dudala ohean egoteko. Beraz, beranduxeago jaikitzen naiz. Egunean zehar ez dut ezer berezirik egiten; hori bai, egiten dudan guztia patxadaz eta zalapartarik gabe, egun osoa dut-eta antolatzeko: etxeko lanak eta erosketak egiten ditut, tarteka kafetxo bat hartzen dut, egunkaria irakurriz... Kanpo eta naturazale naizenez, sarritan mendi bueltak egiten ditut herri inguruan, edo eguna luzatuz doan heinean, herritik kanpora ere joaten naiz eta garaian garaiko perretxikoak biltzen ditut, aurkituz gero, noski. Negu partean, oso gustukoa ez badut ere, kiroldegira joan ohi naiz, izerdia atereaz gorputza lantzera. Badakizue, honelako bizimoduarekin, kiloak hartzea oso erraza da eta kontu eduki behar dut. Betidanik izan ditudan beste zaletasunaz disfrutatzeko ere, aukera gehiago dut. Gustuko ditut, argazkiak ateratzea, bidaiak egitea, euskal kirolak eta dokumentalak ikustea, bertsoak eta euskal musika entzutea, irakurtzea‌ Esate baterako, Madril bisitatu dut, Santiago bidea osatu dut, Sierra de Guaran ibili naiz, Irlandan egon naiz, Pirinio eta Picos de Europan mendi zeharkaldiak egin ditut, Marokoko basamortua zapaldu dut eta abar. Beti ere data zehatzik gabe. Ez daukat jaiegun eta opor egunen zain egon beharrik. Esan behar dut, niretzako azken urte hau, hainbeste urtetan lan egin ondoren, nire lehendabiziko “urte sabatikoâ€? modura hartu dudala eta aspalditik nituen asmo batzuk burutu ditudala. Orain baditut beste gogo batzuk, hauetako bat, argazkigintzan eta teknologi berrietan trebatzea da. Eta, hemendik doa nire enbidoa nire lankide ohi eta argazkilaria den Manu Izeta Koiote-ri: Argazki elkarteko kide gisa, zein izan da elkartearen orain arteko bidea? Aurrerantzean zein dira zuen asmoak? Eta zein proiektu dituk, hik heuk, buruan?

intada . 180 graduko buelta eman eta zuzenean Akoa aldera.

J

ose luis olazabal

Akoatik beherako aldapan, kotxean zoazela, bukaeran stop bat dago. Errepidera sartzeko, stop-ean zain zaudela, Azpeititik datozen kotxe asko eta askok ia 180 graduko buelta eman eta zuzenean Akoa aldera sartzen dira. Ez dago hori debekatzen duen seinalerik baina oso arriskutsua izan daiteke. Stop seinalean zain dagoen kotxeak atzeraka egin behar izaten du aldapan eta askotan kotxe gehiago egoten dira atzetik (kontuan hartu ikastetxeko sarrera eta irteeratan auzo horretan egoten den trafikoa). Bidegurutze hori behar bezala seinaleztatzea eskatzen dut, eta, bitartean, Azpeititik datozen kotxeei Zestoara sartu eta herrian buelta emanda joatea, Akoa eta San Joan aldera joan behar badute.

L

eire lopetegi arregi


170.qxp_55 2016-03-28 20:46 Página 5

5

botalibrean

Izan zirelako garelako.

‘Ama, eskera joaten zen, baserriz baserri. Zestoako baserrietaraino ere joaten zen, Azpeititik, baba, gari, edo ematen zioten edozeren eske. Jasotakoa kargatu, eta oinez itzultzen zen etxera. Puska apur horiekin ematen zigun jaten guri, hiru ume txikiri’. Horrela gogoratzen ditu Mikelita Otegik 36ko gerra eta ondorengoak. Umea zen garai hartan, aita atxilotu eta kartzelan hil zioten, eta Maialen topatu dut ama eta beste bi anaia txikirekin antzerki taldetik irteten. Estiren zain dago. Itxaropena batera, etxetik bota zuten. GoseDantza taldeko probasaioa, itxuraz, luzatu egin da. Zipristin az oroitzen da, bereziki. aisialdi taldean egin ginen hiruok lagun. Amalda abesbatzan ‘Erreketeak eta margaritak ere batera aritu ginen Esti ta biok, Marirekin batera, eta Maedozein egunetan etortzen ziren ri Maialenekin Alima dantza taldean. gure etxea erregistratzera. Amari tratu txarra ematen zioten. Gotzonek oihu egin dit Oso txarra. Ez dakit jo zuten. Ez nintzen sekula galdetzera auurrutitik: “Aspaldiko! Bizi al sartu. Eta halako batean, egun batetik bestera, etxetik bidali haiz?”. Idiakaitz txistulari talgintuzten, Azpeitian bizitzea debekatu, eta Etxalarrera destedeko agendaren berri eman rratu’. Inaxio Larrañaga ere umea zen gerra hasi zenean. Aita dit: “San Juanetako krosa eta Laredoko kartzelan zegoela amarekin bizitakoak kontatzera auzoko festak”. Lasai antzean oraintxe ausartu da aurrenekoz. Beldurrez bizi zirela oroitzen datoz hurrengo hilabeteak, du, urduri, eta larri, atea entzun orduko barrura ze desgrazia Santa Kutzak arte. Luken eta sartu minez. Gaskon bikiak gurutzatu ditu‘Nire ahizpa kalean harrapatu zuten eta ilea mozten gu euren musika taldeekin jo saiatu ziren. Fusil bat ipini zioten aurrean, eta ilea mozten hasi ondoren, korrika, bandako probasaiora. zitzaizkion. Moztu ere egin zioten zerbait. Baina orduan kapiOsteguna da eta ama parrokiko abesbatzan abestera taina iritsi zen, gertatzen ari zena gelditu, eta etxera ekarri joan ohi da. Sara danbolinerako egin beharreko erreportazuen. Bi egunez egon zen hitz egin gabe’. Kontxi Azpiazu Loiojea amaitzen ikusi dut tabernan, Aintzane gerturatu zaio lako Esklabetara joaten zen eskolara, eta mojek aingeru txatxoko feministaren bileran hitz egin denaren berri ematerrak zirela esaten zieten. Umeei. Gerra garaian, eta baita onra… Portalera sartzera nindoala, etxe azpiko horman ohar doren ere. bat: Argazki Elkarteak argazkilaritza kurtso bat antolatu du. Hiru istorio, gure historiak orain arte jasotzen ez zitueKultura hitza latineko “colere” aditzetik eratorria dela nak. Hementxe bertan, Izarraizpeko gure kaleetan eta gure kontatu zidaten behin. Gure herrian asko eta asko dira kultubaserrietan, gertatutakoak. Orain dela laurogei urte, orain raren haziak ereiten dituztenak. Inolako irabazi asmorik gadela amama eskas. Hiru istorio, gure ehunka aiton-amonek be, loraldiaren zain, ereindakoa zaindu eta hazten dutenak. bizi izan zituztenen adibide, askok hilobira isilean eta gordeEgia da, kultura, herriak eta herritarrek egiten dutela, ka beldurrez eramandakoen aldarrikapen. Eta oraindik ezkubaina azken aldian kezkatzen nau ez oten diren norbanako tuan daudenak. herritarrak bakarrik ari ereindakoa ureztatu eta lantzen. Ez Garai ilun haien inguruan, isiltasunaren memoria da ote duten instituzioek kultura landatzearen ardura guztia nagusi oraindik ere gurean. Isiltasuna inposatu zutelako iraherritarren borondatezko lanaren esku utzi. bazleek, frankisten aurka aritu zutenen duintasuna zapaltzeAntzeko arazoa dute “kapitalean”. Badirudi mahatko helburu garbiarekin. Eta gu zorretan gaude. Zorretan sak jatearekin batera deskubritu dutela Donostian zer den gaude Mikelitaren gurasoekin, Inaxiorenekin, KontxitareneKULTURA. Aurretik ezer ez balego bezala. Urruneko haizekin; eurekin eta beste milaka lagunekin. Milaka lagunekin, ak txalotu eta babestuz ekin diote kulturaren hiriburutzari. bai, milaka izan zirelako Izarraizpe honetan altxamenduari Kontuan izan gabe aspalditik beren txikitasunean Donosaurre egin eta gure herriaren eta gure oinarri-oinarrizko estian kultur-egile eta eragile asko zeudela. Itxuraz, 2017an kubideen alde borrokatzeagatik jo, kolpatu, torturatu, umiliadesagertuko den olatu bat da kultura. tu, eta etxetik bidali zituztenak. Eta hil ere bai, oraindik ere Eskerrak, beraz, herrian eta herriarentzat kultura egigorpu bila bagabiltza ere. Aranzadik dio, datutan, zientifikoki ten duten izen horiei guztiei, azken finean, beraiek baitira demostratuta, inork zalantzarik izan ez dezan. herri mailan kultur ekintzak sortzen dituztenak. Ea agintari, Kitatu ditzagun zorrak, oraindik garaiz gaudelako; zapolitikari, instituzio eta goi karguek hauek behar bezala gopalduak izandako haietatik batzuk oraindik bizirik daudelako xatu eta babesten dituzten. Behin eskatzen hasita, urezta eta orain kontatu ezean, bidean galduko direlako. Itzuli diedezatela gehiagotan kulturaren hazia, lore oparoak eman zaiegun duintasuna. Haiek izan zirelako garelako gu, orain, ditzan. garenak, eta izateko daukagunak.

Kultuen herria.

J

agoba astiazaran

E

stitxu elduaien


170.qxp_55 2016-03-28 20:46 Página 6

Rita Zabala Txurrukari jubilatzeko oso gutxi falta zaio. Mugimendu feministan buru-belarri ibili zen hogeitaka urte zituela. Amaiur Aristi Arregi eta Itsaso Zubiria Etxeberriak ez dituzte 30 urte eta sortu berri duten talde feministan dabiltza orain. Bizipen desberdinak dituzte, ez dira urteak alferrik pasa, baina belaunaldi bati eta besteari entzuteak erakutsi digu emakume eta gizonen arteko parekidetasunetik urrun gaudela. Zortzi-hamar emakume gazte elkartzen dira. Herrian feminismoaren inguruan zerbait egiteko beharra sentitu dute. Herriko jaiak lanean hasteko aitzakia ederra zirela pentsatu eta abuztuan biltzen hasi ziren. Gainera, Euskal Herriko bazterretan uda beroa izan zen, ez tenperatura aldetik, eraso sexistengatik eta haiei emandako erantzunengatik baizik. Azpeitian gertatutakoa azpimarratu dute Amaiurrek eta Itsasok. Kamiseta kenduta ibili ziren neska batzuk eta bazterrak aztoratu ziren: “Gure oso inguruko jendea kritiko agertu zen egin zutenagatik, probokatzen ari zirela, ea zergatik ibili behar duten horrela…”, dio Itsasok. Hari horri tiraka jai giroan eraso matxistak saihesteko eta gertatuz gero erantzuna emateko protokoloa prestatu zuten iraileko jaietarako. Besteak beste tabernariei banaka-banaka aurkeztu zieten protokoloa eta haien laguntza lortu zuten. Denek ontzat jo zuten ekimena. Erasotua babestuko zuten eta tabernako musika itzali eta argiak piztuko zituzten. Erasotua identifikatuz gero kalera botako zuten eta beste tabernetara abixua pasa. Protokoloaz gain, hiru pankarta jarri zituzten herrian. Ez zuten arrakasta handirik izan, arrazoi bategatik edo besteagatik hirurak kendu behar izan baitzituzten. Dena dela, ez dute uste pankarten mezuaren aurka zeudelako eskatu zietenik pankartak kentzeko, eta berriz ere saiatuko dira pankartak jartzen.

ZER DA ERASO MATxISTA?

Jai giroko erasoen gaia oso garrantzitsua dela uste dute biek, eta eztabaidak sortzen ditu inondik ere. Emakumearen aurkako erasoa zer den identifikatzea kosta egiten zaigula uste dute. Honelako esanak sarri entzun dituzte mutilen ahotik:

“Orain begiratzea ere erasoa da”, “ezin da ezer egin”, “begiratzeak ere beldurra ematen dit”. Itsasoren hausnarketa: “Batzuk modu sanoan esaten dizute eta adarra jotze hori, muga batekin, ondo dago, izan ere, erasoen gaia mahai gainean jartzeko aukera ematen du”. Amaiurrek ondokoa gehitu du: “Badirudi gustuz ari garela, kexatzeko gogoa daukagula, zer edo zertaz jardutea dela kontua, badirudi ez dagoela benetako arrazoirik. Parranda ondoren etxera joaterakoan erabiltzeko txistuak banatzea proposatuz gero litekeena da norbaitek esatea, ‘bortxatu egingo gaituztela pentsatu behar al dugu?’. Ez da pentsatze kontua, errealitatea da. Guk ez diogu parranda bakoitzean bortxatuko gaituztenik, baina jai giroan bestelako erasoak gertatuko direla egon seguru”.

AMATASUN EREDUAK, MODAKO GAI EZTABAIDATUA

Aurrera begira gai asko lantzeko gogoa dute, eta kalera begira arituko dira; baina, ezeren gainetik, beraien buruak prestatu nahi dituzte, ikasi. Gai asko atera dira haien bileretan eta 30 lagun inguru bildu ziren bilera handiago batean: amentzako bilgunea sortzea, herrian dauden emakume etorkinei euskara eta gaztelania irakastea, galtzen ari den noka hizkera berpiztea… eta, nola ez, amatasuna. Biak bat datoz, feminismoan dagoen eztabaida handienetakoa da amatasun ereduena, “zaintza eta lan banaketa, umearen beharrak, amaren rola, aitaren rola. Beldurra ematen digu, emakumeak, eta feministak, askotan, ez ote diren ari ume zaintzan karga guztia hartzen, beraiek hala nahi dutelako. Umeak beharrak ditu, baina amak ere beharko du, bada, beretzako denbora? Zalantza asko ditugu, gu ez gara ama eta ez dakigu nola jokatuko genukeen egoera hori iritsiz gero”.

ZERTAN EGIN DUGU AURRERA?

Ondoko eremuak azpimarratu dituzte bi gazteek: ikasketak, “unibertsitatean gaude, nahiz eta lan munduan ez hain nabarmen ikusi”. Bikote harremanak ere aldatu dira, “ez da lehen bezala, halakorekin hasi, ezkondu eta umeak ekarri. Bikote bat betiko. Gaur egun bikote bat baino gehiago izango dituzu, sexu bereko bikoteak daude…”. Kirolean ere, aurrera egin dela diote, baita lan munduan ere. Etxean berriz, “gehiago edo gutxiago gizonak ari dira sartzen, orain etxeko lanen bikoitza egiten dugu, lehen lau aldiz gehiago. Orain bikoitza baino ez! (biak barrez ari dira)”.


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 7

7 ZERTAN EGIN DUGU ATZERA?

Esan dugu amatasun ereduen gaiak kezkatzen dituela Amaiur eta Itsaso. Atal honetan ere gauza bera aipatu dute. Hala dio Itsasok: “Kezkatzen nau jende batek feminismotik nola azaltzen duen amatasuna, umea amak edukitzea eta zaintzea… baina nik ez dakit hori ikuspegi feminista den”. Beste gai bat aipatzen hasita ezkontzekin gogoratu dira. Haien ustez gero eta gehiagok aukeratzen du ezkontza handiki ospatzea, soineko zuri eta guzti. Ume-umetatik neska edo mutila izatea duela urte batzuk baino markatuago ez al dagoen galdetu diegu, ez ote dugun atzera egin. Amaiurri Zara dendako arropa urdinak eta arrosak etorri zaizkio gogora, “neska jaioberriei belarriak zulatzen segitzen dugu, jostailuak nola aukeratzen ditugun, nolako ipuinak kontatzen zaizkien… gazteak direnean ikasketa batzuk edo besteak aukeratzea ez da gustu kontua, aurreko lanak nolakoak emaitza halakoa da”. Biak futbolariak izan dira eta oso garbi dute mutilak eta neskak diferente tratatu dituztela. Amaiurrek, “Guk Zubiaurren jokatu nahi eta ezetz, guretzat handiegia zela, harri txintxorra zegoela… guk futbitoa egin behar. Kalean entrenatzaile bila ibiltzen ginen, mutilei sobratutako arropa erabiltzen genuen… eta hori dena normala zen”. Itsasok dio Hernanin zelairik okerrena, ordutegirik txarrena eta aldagela kaskarrenak zituztela.

EZPAIN GORRIAK ETA HANKA ILE GABEAK

Eta estetika kontuetan, batez ere emakumeek gizonen begietara apain-apain egon behar horretan aurrera ala atzera egin dugu? Itsasoren erantzuna: “aurrera ez behintzat”, eta Amaiurrek, “atzera egin dugu ezta? Lagun batek esan zidan lehengoan, ‘sentitzen dut baina ez dut lortzen depilatu gabe nire burua eder ikustea’, eta makillajea, oso jende gutxi dago ez dena makillatzen”. Itsasok zalantzak ditu: “Feministak ezpainak gorriz pintatuta dabiltza. Igoal lehen gutxiago ziren eta markatuago zeuden” eta Amaiurrek, “orain aniztasun handiagoa dago feministen artean, baita estetikoki ere”.

···


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 8

20 urterekin etorri zen Rita Zestoara Mendarotik. Semea jaio eta pare bat urtera politikan eta feminismoan militatzen zebilen. Urte asko pasa direla eta gauza asko ahaztu zaizkiola dio. Gogoan dituenak ordea, ez dira gutxi. Zestoa oso herri kuriosoa iruditu zitzaion: “Mendaron PNVtik aparte ez zegoen ezer, eta Zestoa Londres txikia zen. Denetik zegoen, troskistak, MK-koak…”, eta feministak ere bai, “bai, guri espainolistak deitzen ziguten”. Udaletxeko gelaren batean edo Herrero tabernan biltzen zirela du gogoan. Garai hartan Gipuzkoako mugimendu feministak asanblada ibiltariak egiten zituen, oraintxe Zarautzen, Zumaian, Elgoibarren eta hurrengo Azpeitian. Zestoarrak asanblada haietara joaten ziren eta handik ekarritakoak herriko bileran azaltzen zituzten, “guk batik bat gure burua edukatu nahi genuen, irakurtzekoak biltzen genituen eta gure artean gai horiez hitz egin. Lidia Falcón [feminista espainiarra] asko gustatzen zitzaidan, eta berak sortutako “Vindicación feminista” aldizkariaren zenbaki asko neuzkan”. Bilerez gain hitzaldiak antolatzen zituzten, taldeko feministentzat eta herritarrentzat. Emakumearen rola aztertzea zen helburua, historian zehar emakumeak izan zuen egitekoa azaltzea, etorkizunerako prestatzea. Sexualitatea eta antisorgailuak landu zituzten, besteak beste . Herrira begira egin zituzten ekintzen artean ondoen gogoratzen duena abortuaren aldeko sinadura bilketa da. 1979An, Bilbon, hamar emakume eta gizon bat epaitu zituzten abortatzeagatik eta abortatzen laguntzeagatik. Denak aske geratu ziren. Sona


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 9

9 handia izan zuen epaiketa hark, manifestazio eta autoinkulpazio saio asko egin ziren. Zestoan meza irteeran sinadura biltzen nola aritu ziren gogoan du. Herrian feministak ondo hartuak ziren galdetu diogu: “Feminismoa modan zegoen garai hartan, Zestoa herri aurreratua zen, nahiz eta blokeak zeuden. Niretzat orain baino progresistagoa zen. Nik ez nituen entzuten kritikak, ez neukan inor ondoan kontrakoa esateko. Nik ez nuen tentsiorik bizi izan, beste bati galdetu beharko diozu. Etxean ere babesa neukan, nahiz eta senarrarekin borrokak izan. Bera nahiz eta progrea izan, kultura kontserbadorea jasota zeukan eta hori ez da hain erraz kentzen. Tira-birak izan genituen noski, zeren nik emakume bezala portzentaje handiagoa eskatzen nuen”.

ITALIAR HAREN EZINTASUNA

Berriketan ari garela une eta gertaera zehatzak datozkio gogora. Italiako emakume eder hartaz gogoratu da: “Asanblada ibiltari horietako batera ekarri zuten emakume italiarra, ederra zen benetan. Maila sozioekonomiko handikoak ziren bera eta senarra. Andrea banandu egin zen eta konturatu zen senarrak semea bortxatzen zuela. Inork ez zion ezer sinistu eta ezer gabe utzi zuten. Aurreneko aldia zen horrelako zerbait entzuten nuela. Emakume hark kontatutakoa sinestea kosta egin zitzaigun”. Dibortzioaz eta independentzia ekonomikoaz ez al zuten hitz egiten galdetu diogu. “Ez naiz akordatzen, ezkondu berria nintzen”. Eta emakumeak bere soldata izateaz? “Gai horretaz ere ez naiz asko gogoratzen, gutxiago landuko genuen. Garbi geneukan soldata izateak bikotekidearekiko independentzia ematen zigula. Kontua da, orduan biltzen ginen guztiok lan egiten genuela”.

ZER DUGU LANTZEKO?

Gauza askotan aurrera egin dugula ez dauka zalantzarik: “Neska koskorretako Mendaroz daukadan irudia eta orain dagoen irekitasuna kontraste handia da. Dibortzioa, abortatzeko eskubidea, lana naturaltasunez egitea, ehunetik ehunera ez bada ere gizonezkoak etxeko lanetan eta ume zain ikustea… Hala ere, niretzako sakonagoa da, ikusten ez dena da”. Irakaslea izan da Rita urte luzez, (errelebo kontratuan

ari da orain) eta ikastetxean bizitakoa kontatu nahi izan digu. Bere ustez, neskentzat eta mutilentzat ikuspuntu desberdinak lantzen dira, ezkutuko mezua, eta ez hain ezkutukoa, ematen zaie. “Irudipena daukat gai honekiko sentsibilitate gutxi egon dela ikastetxeetan, nahiz eta gero eta gehiago lantzen den. Emakume irakasleok ere lan gutxitxo egin ote dugun, baina hori esatea neure buruari harriak botatzea litzateke”. Hasieran iseka egin zion lankideaz akordatu da: “Haur Hezkuntzan nengoen. Lankide batek kristorenak esan zizkidan, feministak ozpinduak eta zatarrak ginela esan zidan. Gero, gurdira igo zen bera ere eta ipuin italiar politak euskarara itzultzen ibili ginen”. Ikastetxeko aisialdiko guneak generoaren arabera nola erabiltzen diren da beste gai bat. Ritak gai horri ere heldu zion: “Elgoibarko eskolan mila haur inguru, haurtzaindegitik hamasei urtera arte, eta denak futbolean jolas-orduan. Neska denak ere futbolean jarri zituzten. Kostata lortu genuen gune desberdinak antolatzea

BETI GAZTE

Estetikarekin gertatu dena perbertsioa iruditzen zaio. Emakumeak tranpa horretan erori eta gainera gizonak ere gurdi berera igotzen ari direla dio. “Anaia Handia hor dago, ideologia oso bat da, gu errealitate horretan bizi gara, eta gu ez gara gu, nahi duguna egiteko aske garela esaten da, baina ez gara aske. Niri ondo iruditzen zait txukun eta apain ibiltzea, baina ezin gara beti gazte izan”. Duela gutxi, maila ekonomiko handiko emakume zimurtua ikusi zuen dotore jantzita. Ezpainak oraingo modaren arabera gizenduta zituen eta hala pentsatu zuen Ritak: “Gaixoa! Ederra sartu dizute zuri ere!”. Depilazioaz ere hitz egin dugu, eta Amaiur eta Itsasok esan diguten moduan Ritak ere ileak moztu izan ditu, batik bat ingurukoen begiradak jasan ezinda. Baina sakonagoko gaiaz ez du ahaztu nahi izan: emakumeen heriotzak. Parekidetasunerako bide luzea bukatu ez den seinale: “Pentsa gaur egun zenbat heriotza gertatzen diren. Ez dizut esango lehen egongo ez zirenik. Beharbada ez genuen jakiten edo estali egiten ziren. Lehen zapaltzen gehiago uzten zen, orain “txit, bale!”, errazago esaten da.

O

nintza irureta azkune


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 10

J

MOSTRADORE ATZEKO GAZI-GOZOAK

ardunian

EANRIQUETA NTERO LUS

Dagoeneko ume ez garen askorentzat pertsonaia garrantzitsua da Enriqueta; Juanita gozoki-dendako mostradore atzekoa, astebururo bisitatzen genuen emakume elegantea; koloretako hartzatxoak ematen zituena, ordainketak borobiltzeko. Enriquetaren amak ireki zuen gozoki-denda, Juanita zenak. Batzuk ezagutu zenuten Juanita, bai emakumea eta baita denda ere; beste batzuk, denda bakarrik. Eta bazaudete denda ezagutu ez zenuten gazteak ere; eskuinaldeko bitrina nolakoa zen ez dakizuenak, edota dendara sartzeko koska hura jaitsi ez zenutenak. Dena den, Enriquetak, 1997. urtean itxi zuen Juanita gozoki denda, bere amak 48 urte lehenago ireki zuena. Erraz ireki dizkigu etxeko eta bihotzeko ateak eta istorio gozo eta garratzak badituela jakin dugu. Ez omen zinen Zestoan jaio... Gure aitaren gurasoak Donostiako parte zaharrekoak ziren baina Zestoan bizi ziren. Seme baten tuberkulosiagatik medikuak mendi inguruan bizitzea gomendatu zioten. Orain Eusko Alkartasunako etxea den horretan bizi ziren. Gure ama eta biok 1936an etorri ginen Zestoara; gerra zibila hasi zenean. Zuen aita ez? Francoren garaian alde egin zuen aitak. Kotxeak saltzen zituen: Agirre lehendakariari saldu zion kotxe blindatu bat. Jaurlaritzak txanpon eta billete propioak jarri zituen zirkulazioan gerra garaian, eta gure aitak diru horretan kobratu zuelako segika zeuzkan frankistak. Frantziara ihes egin zuen aitak, eta bera topatzen ez zutenez gure ama atxilotu zuten. Larrinagako kartzelara eraman behar zuten, Bilbora; kartzela benetan txarra zen hura! Etxeko atezainarekin utzi ninduen amak, bera epaitegira joateko. Kartzelaratu egin zuten? Epaileak esan zion amari senarra fusilatu egingo zutela eta ea non zegoen. Eta gure amak: “Ez dakit, joan egin da, nik uste dut Frantzia aldera edo”. Kasualitatea, epaileak gure ama ezagutzea; Atarfeko dukesaren semea zen epailea eta gure ama haren mirabea izandakoa, eta hala esan zion: “Ezagutzen zaitut eta fabore asko egindakoa zara gurean, horregatik atzeko atetik aterako zaitut eta ihes egin. Ba al duzu nora joan?” eta amak baietz, amaginarrebarengana joango zela Zestoara. Gure ama humezurtza zen eta, orduan, aitaren aldeko aiton-amonena etorri ginen. Aitaren berri izan al zenuten? Aita Frantziara joan zen, amak uste zuen bezala. Hasieran bidaltzen zuen berriren bat eta, gerora, tarteka etortzen zen. Maitale frantses bat topatu zuela jakin genuen. Negoziantea zen eta ekonomikoki ondo bizi zela bagene-

kien. Noizbehinka etortzen zen eta opari asko eta onak ekartzen zizkidan. Gure amari amorrua ematen zion opariak ekarri eta dirurik ez ekartzeak. Guk ia jatekorik ez eta bera opariak ekartzen... Zer moduzko harremana zenuten etortzen zenean? Ama eta aita elkartzen ziren bakoitzean errietan aritzen ziren. Aitak berekin eraman nahi ninduen baina amak ez zuen sekula onartu eta nik ere ez nuen nahi. Maitekorra zen oso, baina... Gero maitalearekin seme bat izan zuen eta ez zen gehiago etorri. Nola jakin zenuten seme bat izan zuela? Ni kalean enteratu nintzen. Disgustu handia eman zidan herriko emakume batek. Lagun guztien aurrean esan zidan: “Donostiatik nator, badakizu zein ikusi dudan? Zuen aita bere semearekin izugarrizko autoan” izoztuta geratu nintzen. “A bai?” esan nion, eta berak “jakingo duzu seme guapo bat duela”. Etxera joan eta negar pila bat egin nuen. Amak esan zidan bazekiela baina ez zidala esan nahi izan. Hobe lehenago jakin izan banu, horrelako sustoa ez hartzeko baina... Zer moduzko bizimodua izan zenuten Zestoara etorrita? Gure amak fideoa egiten zuen estraperloan. Francok heriotza-zigorra jarri zuen estraperlistentzat (kar kar kar). Zestoar batek salatu gintuen eta ni ospitalean nengoela, apendizeagatik, etxea miatzera etorri zen polizia. Barrenatarrek zuten gure etxeko giltza eta min handiz ireki zieten atea. Ez zuten irinik topatu, ordea. Izan ere, Barrenatarrak, Blas zena eta Jose Mari zena, igeltseroak ziren eta irin zakuak porlan zakuen artean gordetzen zizkiguten. Ai!, berei esker biziraun genuen denboratan... Zakuekin nahastu ez ginenean eta porlanezko ogia egin ez genuenean! (kar kar kar). Baina ez zen pasa ez. Egindakoa saldu egiten al zenuten? Gure amak ogi zuria saltzen zuen, orduan ohiko ogia horia izaten zen. Asko saltzen genuen. Joxejoakinen okindegian egiten ziguten. Gauean ematen nien nik irin zakua, ez zidan batere lotsarik ematen lana egiteak, nahiz eta etxean aitak oparitutako larruzko txaketak eta perfume frantsesak eduki.


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 11

1 1

“ezkondu nintzenean lana utzi nuen. Garai hartan ezkondu eta lanera joatea ez zegoen ondo ikusita. Gure amama Mikaelak esan zidan ezkondu eta lanera joatea lan bikoitza egitea zela eta utzi egin nuen”

GOZOKI DENDA ZAHARRA . ATE AURREAN J UANITA

GOZOKI DENDA BERRITUTA

Gauean zakua eman eta goizean, lehenengo trenean guardiak iritsi aurretik, goizeko zazpietan, ogia etxera eramaten genuen. Andre batek Zumaira ere eramaten zuen ogia, han saltzeko, eta gure etxean jende pila bat ibiltzen zen erosten: fideoak, makarroiak, espagetiak... Egun osoa lanean pasatzen ge-

nuen, bizirauteko! Irina, Azkoititik, beste estrapelista bati erosten genion, nire lagun on baten gurasoei. Gizona goizeko bostetan bizikletan etortzen zen Zestoara bidean poliziarik ote zegoen begiratzera, eta haren atzetik kamioia irin zakuekin. Horrela biziraun genuen.


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 12

Nola ikusten duzu herria? Lehen jende gutxiago eta poztasun gehiago zegoen kalean. Zestoara etorri ziGauza gutxiago daude orain; lehen igandero musika egoten zen, neten garaira bueltxistulariak, banda... jende guztia dantzan. Orain ez da horrelakotatuz... zer gogorarik ikusten. Igande askotan egoten ziren harri-jasotzaileak, aizkotzen duzu? lariak, pilota partiduak, jendea kalejiran, txistulariak, euskal-dan1936ko gerra hasi tzak... Orain ezer ez. Lehen teatroa eta zinea ere bai... Elizondo zenean etorri ginen ireki zutenean topera egoten zen, zinetik harategirainoko ilarak Zestoara. San Jose egoten ziren. Deskantsutan korrika irteten nuen amari laguntzekalean, Kaleokerran, ra gozoki-dendara. jarri ginen bizitzen Aipatu duzu gozoki-denda famosoa, Zestoako haur askorenBarrenatarren goian. tzat oso maitea izan dena... Eta han bizi izan nintGure amama Mikaelak drogeria eta fruta-denda ireki zuen zen ezkondu arte. 22 orain Uztapide taberna dagoen horretan. Fruta-dendako almazeurterekin ezkondu na izateko alkilatu zuen gero gozoki-denda izan zena. Orain Koioeta Casasbaratas te tabernako zati bat den hori garai batean arraindegia izan zen, deitzen dieneko pisu gero ile-apaindegia eta gero gozotegia. batera joan ginen seNork ireki zuen gozoki-denda bezala? narra eta biok. Ordura AITA ETA AMAREKIN D ONOSTIAN Gure amak.. Lotsa ematen zion mostradorean egotea. Ni Egigurearte Egigureneko sekreneko ofizinatik irten eta amari laguntzera joaten nintzen. Alargundu tari gisa jardun nuen lanean, 15 nintzenean gozoki-dendara egunero joaten hasi nintzen eta hala jarraitu nuen urte nituenetik, Hilean 120 pezeta irabazten nituen. 25 urtetan. 22 urterekin, Estanis Etxaberekin ezkondu nintzeIzango duzu bitxikeriarik dendari dagokionean, ezta? nean lana utzi nuen. Garai hartan ezkondu eta laneBa bai, pila bat. Ez naiz denekin gogoratuko baina hasteko: lehenengo denda ra joatea ez zegoen ondo ikusita. Gure amama Miizan zen Zestoan chupachusak saldu zirena. Nobedade handia izan zen, herri kaelak esan zidan ezkondu eta lanera joatea lan biguztia chupachusa jaten. Askok Juanita deitzen didatela ere bitxia da, ama zen koitza egitea zela eta utzi egin nuen. Juanita-eta. Gogoratzen dut duela 30 urteko gertakizun bat ere. San Pedro bez22 urterekin izan nuen lehenengo alaba, 23 urtepera zen, izugarrizko beroa egiten zuen eta idi-probak zeuden eguerdian. Aranrekin bigarrena eta 24 urterekin hirugarrena. Bata txa, alaba, joan zen dendara lanera, ni etxera deskantsatzera joateko; asko labestearen atzetik etorri zen. Ni ordurako amari laguntzen zidaten berak eta Josuk, semeak. Inoiz gertatu ez guntzen ibiltzen nintzen, tarteka gozena gertatu zen egun horretan. Idia denda barruraino sarzoki-dendara joaten. Eta gerora dentu zen atearen markoa aurretik emanez. Latza! Denda hondari esker bizi ahal izan ginen. 39 urdatu zuen baina eskerrak desgraziarik ez zen gertatu. terekin alargundu nintzen, bost ume Eta, bueno, ez dut sekula ahaztunituela, txikienak bi urte zituen. ko denda itxi behar nuenean Noiz hil zen ama? umeek jarri zidaten pankarta Orain dela 25 urte. Eta zortzi urte polita dendako atean; “Zestoadira Eugenio hil zela. rren bihotzeko denda, agur” Zein zen ba Eugenio? jartzen zuen. Herriko ume asNire bigarren senarra. 25 urtean koren sinadura zegoen. Erlikia alargun egon ondoren berriz ere ezmoduan gordeta daukat. Sokondu egin nintzen, Eugeniorekin. berako gozokiak azken eguneZorte txarra eduki nuen, ordea, hiru urtera alzan banatu egin genituen, arraheimerra diagnostikatu zioten-eta. Oso gaizki jatsaldeko zortzietan, plazan. rri zen eta ingresatu egin behar izan nuen, nik baZer gutxiago, bezero on horiekarrik ezin nuen beretaz kargu egin. Burua galdu 2015 EKO GABON EGUNEAN kin... zuen, ezin zuen ibili... (asperena) Zure etxean nabari da erlijiozkoa zarela... Bai, ni oso fededuna naiz. Lagun bati esan nion lehengo egunean, elizan, “hemendik bost urtetara Koldo alferrik egongo da hemen, inor ez da-eta etorriko”. 12 edo 14 lagun kontatu nituen mezetan, denak zaharrak. Lehen euskaldunak oso erlijiozaleak ziren, etxe guztietan arrosarioa errezatzen zen. Gure etxean ama eta biok egunero errezatzen geGoxo hartu gaitu bere etxean eta are goxoago agurtu gaitu ordubete benuen angelusa eguerdiko hamabietan eta arratsalranduago. Gozo “borobildu” du egonaldia; koloretako hartzatxoak eman bedeko zortzietan. Orain batzuetan errezatzen dut harrean irribarrea, besarkada bat eta bonboi bat emanez. Eskerrik asko Enrietxean, nahiz eta orain etxetik ez ditudan kanqueta! paiak entzuten. Orain gazteak hiletatan bakarrik joaten dira elizara.

“Lehen jende gutxiago eta poztasun gehiago zegoen kalean”

M

aialen kortadi iparragirre


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 13

“Hiru urteko__ gela??? HIRU URTEKOEN GELA”

Eskolako umeez ari garenean askotan entzuten dugun esapidea da 'hiru urteko gela'. Gaztelaniako “la gela de tres años” daukagu buruan “hiru urteko gela” esaterakoan, baina ez dugu 'Noren' erabiltzen, 'Nongo' baizik. Nola dago ondo? “Hiru urteKO umeEN gela” edo “hiru urteKOEN gela”. Esan beharra dago 'hiru urteko gela' ez dagoela, berez, gaizki esanda; “hiru urte dituen gela” esan nahi du.

Egia da gaz telerako 'DE' horrek buruhaustea k ematen diz kigula askotan. Hon a hemen bi a riketa hori lantzeko: Hutsun

eak bete: · Auto____ giltza ahazt u zuen. · Zein da dis ko____ izen burua? · Alkandora ____ botoia k josi zituen · Tortilla___ . _ pintxo ba t nahi dut. Nola esango zenuke eusk araz...?: 1. Es un coc he de 5 asie ntos. 2. La tía deb e dejar de fu mar. 3. Tengo ga nas de irme a la playa es 4. El chico v ta tarde. iene del mé dico. Erantzunak gure facebook-en: Zestoako AEK euskaltegia


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 PĂĄgina 14

2016KO AURREKONTUAK ONARTU DIRA Martxoaren 15ean, Zestoako Udalbatzarrak 2016ko aurrekontuak onartu zituen. EAJren aldeko 6 botoekin eta EH Bilduren 5 abstentziorekin onartu ziren 2016ko aurrekontuak Zestoako Udalean egindako plenoan. Zestoako Udalaren 2016ko aurrekontua 4.989.587.26 eurokoa izango da. Aurrekontu horretatik 1.564.386.07 euro zerbitzuen eta ondasunen erosketara bideratuko da, 1.796.153.09 pertsonal gastuetara, 496.015.89 euro transferentzia arruntetara eta 5.000 finantza pasiboen interesetara. EAJko ordezkariek aurten proiektu eta inbertsio garrantzitsuak aurreikusita daudela diote eta horiek burutzen saiatuko direla. EH Bildukoek azpimarratu nahi izan dute akordio bat lotu zutela EAJko ordezkari batzuekin baina azkenean bertan behera gelditu dela. Akordioa aurrera eraman bazen aurrekontu hobeak onartuko zirela uste dute, abstenitzearen arrazoi nagusia hori izan dela diote.

zulo

danbolin

EMAKUME LANGILEEN EGUNA

Martxoaren 8an, emakume langileen egunean, Zestoako Txoko Feministak ekitaldia burutu zuen “feminismoak egingo gaitu herri� lemapean. Ekitaldian zehar hiru gai nagusi jorratu ziren: lan munduan emakumeek bizi duten prekarietatea, emakumeen gain dauden ezkutuko zaintza lanak eta emakumeek jasaten duten indarkeria. Ondoren, herriko hainbat emakume afaritara joan ziren emakumeen eguna ospatzeko. Aurreko igandean, berriz, Lilatoia burutu zen Donostian. 5.000 emakumek hartu zuten parte lasterketan. Korrika aritu zirenen artean, nola ez, Zestoako emakumeak.

KONTxITA LARRARTEK 100 URTE BETE DITU

Martxoaren 10ean egin zituen Kontxita Larrarte Gonzalezek 100 urte. Kontxita Larrarte Gonzalez Zestoako Txiriboga auzoan jaio zen. Txiki-txikitan, Miserikordiara (gaur egun San Joan Egoitza) ekarri zituzten bera eta bere anaia Benantzio. Geroztik, bata moja egin zen eta bestea apaiz, eta Zestoatik kanpo bizi izan ziren, harik eta, 70eko hamarkada amaieran, Miserikordiako mojak alde egin eta etxea Zaharren Egoitza bihurtzea erabaki zen arte. Orduan, Kontxita izendatu zuten egoitzaren arduradun edo zuzendari, eta urte askoan jardun zuen han lanean. Gero, arduradun kargua utzitakoan ere, urte dezentetan han egoitzan bertan bizi izan ziren Kontxita eta bere anaia Benantzio apaiza. Duela urte batzuetatik hona, Donostiako Elizbarrutiko egoitza batean bizi dira biak eta han bisitatu zituen Zestoako alkateak, martxoaren 17an.


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 15

5 1

38. HERRI KROSA

Martxoaren 20an, jokatu zen 38. Herri Krosa.Goizeko 10:00etan hasi ziren gaztetxoen probak, 11:30ean ekin zioten helduek. Helduen kategorian, bi distantziako probak jokatu ziren, bira batekoa (2.770km) eta hiru birakoa (8.630km). Distantzia motzeko irabazleak Ane Elzaurdia eta Aitor Salbador (Donostia) izan ziren. Distantzia luzean helmugara

lehenengoak iritsi zirenak, berriz, Alazne Irureta (Aizarnazabal) eta Jose Antonio Blanco (Ordizia). Zestoarrei dagokienez, Alazne Irureta eta Lander Zabala izan ziren azkarrenak ibilbide luzean eta Udane Cabanillas eta Amets Aranberri ibilbide laburrean.

ZESTOAKO PRESO OHIEK BAT EGIN DUTE APIRILAREN 17KO MANIFESTAZIOAREKIN

Martxoaren 13an, Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera manifestua aurkeztu zuten Usurbilen 750 preso eta iheslari politiko ohik. Agerraldi horretan, manifestua aurkezteaz gain, apirilaren 17an Bilbon, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, egingo den manifestaziorako deia egin zuten. Zestoako preso ohiek ere, aurrez aipatutako manifestuarekin eta Bilbon izango den manifestazioarekin bat egiten dute, eta herritarrei dei egiten diete manifestazioan parte hartzeko. Manifestazioa apirilaren 17an 12:00etan hasiko da Bilbon, Zestoatik autobusa 10:30ean irtengo da.

TS-KO LANGILE OHIAK IZANGO DIRA GRI CASTINGS-EKO “PROIEKTUAREN ARDATZ”

Martxoaren 17an TS-ko langile ohiek batzarra egin zuten Zestoako Kultur Etxean. Batzarraren ondoren prentsa agerraldia egin zuten, eta bertan azaldu zutenez jabe berriekin bilera asko egin dituzte, horren ondorioz “bada lortu genuen nabarmentzeko akordio bat: langile ohiak izango gara GRI CASTINGS-eko proiektuaren ardatz eta lana sartu ahala kontratatuak izango gara”.

Prentsa agerraldian adierazi zutenez “Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena oinarri izango duen akordio bat eraikitzeko adostasun batetik abiatzen gara eta badakigu lortzen duguna duina izango dela, baina momentuz ez dugu akordiorik itxi lan baldintzen inguruan, aurrez hitzartutako bermeez haratago. Nahi baino gehiago luzatzen ari da negoziazioa, baina uste dugu borondatea badago ezin duela inolako eragozpenik egon akordio bat lortzeko”.


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Pรกgina 16

ADAM KEILBACH ETA DOMINIKA OSPITAL IRIGOIEN


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 17

Adam Keilbach 1891ko ekainaren 20an jaio zen Badenen (Alemania). 20ko hamarkadan iritsi zela Euskal Herrira uste dugu, aurrez Aragoin eta Katalunian ere ibili izan zen. Zuri Beltzean Bizi Izanak liburuan esaten denez, 1944an iritsi zen Zestoara Dominika Ospital emaztearekin (Beskoitz, 1889-04-28). Ordutik estudioa izan zuen Zestoan, Natividad kalean (egungo Portale) eta gero Laranjadi plazan. Dendan bertan hil zen bihotzekoak emanda, 1957ko urtarrilaren 6an, 66 urte zituela. Zestoara iritsi aurretik inguruko herrietan bizi izan zen, batez ere Zarautzen: 1933ko uztailaren 26ko data daraman postal batean “Foto Adamant. Zarautz” ikus daiteke. Ospe handiko argazkilaria zen, 1948ko Joan Erentxunen Apuntes Historicos de la Villa de Santa Cruz de Cestona liburuko argazkiak berak egin zituen. Malabarrak egiten omen zituen, Alemaniako Krone zirkuan ibilia baitzen. Datu hauetatik abiatuta herritarrei galdezka hasi gara. Zestoara etorri aurretik inguruko herrietan ibilia zela bagenekien, Zarautzen esaterako. Ernesto Pielhoff garai hartan Alemaniatik Zarautzera joandako enpresari baten semea da, eta umea zela Adamant ezagutu zuela kontatu digu, bere aitaren oso laguna zela. Argitu digu Adamantek argazki estudio bat izan zuela urteetan Zarautzen. Garai hartako Vizconde kalean, Nautiko parean, gutxi gorabehera egun Haizea taberna aurkitzen den lekuan. Dendak Foto Adamant izena zuen, gerora Foto Mora izan zen. Marrazki hau, berriz, 1930an Azpeitian egina da. Adamantek eta Dominikak, ustez, bi egonaldi egin zituzten Zestoan. Lehenengoan Ugarte gainean bizi izan zi-

7

agenuen 40ko hamarkada inguruan herrian argazkilari alemaniar bat izan zenaren berri, Adam Keilbach edo Adamant alemaniarra. Nolatan garai hartan alemaniar bat Zestoan? Argazkilaria, malabarista… Gizon horrek istorio bitxiren bat eduki behar zuela iruditzen zitzaigun. Nonbaitetik hasi behar eta, adinagatik, Adamant ezagutu beharra zuten herritarrei galdezka hasi ginen. Adamanten emaztearen familiarekin ere jarri gara kontaktuan. Ez dugu argitu nolatan iritsi zen Zestoara, ezta hona iritsi aurretik zer bizimodu izan zuen ere. Baina bere argazki album pertsonala eta aparteko argazki mordoa eskuratu ditugu. Gure herria eta herritarrak paperean “izoztuta” utzi zituen argazkilariaren kamerari buelta eman diogu. Horrela, Adamant eta bere gertukoak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, berak erabiltzen zuen bidetik, argazkien laguntzaz.

1

DOMINIKA OSPITAL IRIGOIEN, DENDAN, LANEAN

ren, 3. pisuan. Baina alde egin zuten Zestoatik eta, bueltatu zirenean, Zelaikoa etxean bizi izan ziren, Jose Mari Artola eta Teresa Arzallus familiarekin. Etxeko gela bat hartu zuen bikoteak. Adamant eta Dominika Artola-Arzallus familiarekin bizi izan ziren hamar bat urtean, etxekoak ziren, gertuko harremana zuten baina bikoteak beraien bizimodua egiten zuen. Etxeko lanak, otorduak … familia bakoitzak bere aldetik egiten zituzten. Adamant hil zenean Dominikak etxean jarraitu zuen eta bertan hil zen hamahiru urte geroago, 1970eko otsailaren 17an. Zestoara etorri eta denboraldi batez alde egin zuen bikoteak. Tarte horretan, beste zenbait lekuren artean Brea de Aragonen ibili omen ziren, argazki hauek bertan ateratakoak dira.

Adamant gosaldu bezain pronto dendara joaten omen zen. Emazteak etxeko lanak eta errekaduak egiten zituen baina gero bera ere dendara joaten zen. Argazki estudioa zuten, paper-denda moduko bat zen. Argazkiak, gutun-azalak, paperak, postalak... saltzen zituzten. Dominikaren familiakoekin jarri gara kontaktuan, hain zuzen ere, Dominikaren, anaiaren, alabaren, semearekin, Jesus Martin Ospitalekin. Ea nolatan etorri ziren Zestoara edo nola ezagutu ziren galdetuta, erantzun digu pena bat dela bere ama Kontxita hilda egotea, hark ederki erantzungo zigula. Hala ere, bikotearen argazki piloa bidali dizkigu. Tartean, bere ama, Kontxita Os-


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 18

Oso distiratsua ibiltzen zuen ilea, petroleoarekin igurzten omen zuen.

Herritar askok esan digute bikotea lanetik etxera eta etxetik lanera ibiltzen zela; eguna lanean pasatzen zutela. Argazki hauetan ikus daiteke, aisialdirako denbora ere hartzen zutela. Adamanten umorea eta alaitasuna ere agerikoa da. Esan bezala, lanean hil zen bihotzekoak emanda. Dendan topatu zuten hilda, kontatu digutenez; Luis Zubiak eta Iñaki Makazagak, Makatxak, eraman zuten gorpua dendatik etxera.

pital, agertzen diren hauek. Adamantek ateratako argazkiak dira, modelo modura aritzen zen Kontxita; han ibitzen omen zen Adamant argazkiak ateratzen, itzalekin eta argiekin probak egiten.

Herritarrei malabarista edo ote zen galdetuta, batzuek ez zeukaten ideiarik baina beste asko ondo gogoratzen dira denda aurrean malabarrak egiten aritzen zela, baita kartekin trikimailuak egiten ere bai. Gehienbat bezeroak erakartzeko ibiltzen omen zen, edo besterik gabe, herritarrekin harremanetan jartzeko. Nortasun xelebrea eta polita omen zuen. Jatorra eta umila, gizatasuna zuena. Baina jenio bizia ere ateratzen zitzaiola kontatu digute. Behin bezero batek, argazkian ez zela polita agertzen esan omen zion, eta Adamantek, haserre, argazkia puskatu eta dendatik bidali omen zuen. Fisikoz, berriz, txiki-txikia omen zen, beti traje grisarekin ibiltzen zen. Dominika ere txiki-txikia zen, ile zurizuria zuen, beti motots batean jasoa eramaten zuen.

DOMINIKA TxAHAL BATEKIN. BADIRUDI ADAMANTEK BAZUELA “OBSESIOREN” BAT ANIMALIEKIN, ANIMALIAK ETA PERTSONAK ELKARREKIN DAUDEN BERE ARGAZKI BAT BAINO GEHIAGO TOPATU DITUGU.

Hil baino lehenago, Adamant alde egitekoa zelako-edo, Migel Larrañaga, Baltxola, haren lekua hartzeko asmotan, argazkilaritza ikasten hasi zen. Adamantek erakutsi omen zion zerbait, Donostiara ere joaten zen ikastera. Denda ez zuen Baltxolak hartu, hori hasiera batean etxean aritzen zen, baina esan daiteke Adamanten lanarekin berak jarraitu zuela Zestoan.

A

maiur aristi arregi


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Página 19

9

age 1 nd a

AP

IRILA

06 08

ASTEAZKENA

Herri azoka antolatzeko bilera zabala, 19:00etan Kultur Etxean, herritar guztiak daude gonbidatuta. OSIRALA

Gaztetxearen XXVII. urteurrenaren baitan, aurreko urteko bertsio gaueko bideoaren emanaldia eta ondoren kontzertuak.

09 •

LARUNBATA

Iraetako trena irekita 17:00etatik aurrera. Azpeitiko ikastolako ikasle ohien eguna. Kirurin bazkaria 14:30ean, txartelak Txiki-txokon salgai. Ondoren dj refreree. Gaueko 22:00etan, kontzertuak San Agustin kulturgunean: Jo!, jotakie, Direccion obligatoria eta lin ton taun, azken txartelak Koioten salgai.

11 16

ASTELEHENA

Kerala ongizate txokoan, sendabelar ikastaroa, desodorante natural eta freskoa. LARUNBATA

13:00ean kontzertua, Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak Poliedroa diskoa aurkeztuko dute udaletxeko pleno aretoan. •Agiro Mendi Taldeak antolatuta, mendi eta btt irteera Zestoako inguruetan eta iluntzean afaria. •Kerala ongizate txokoan, konstelazio familiarrak. •Gaztetxearen XXVII. urteurrenaren baitan, bertsio gaua gaztetxean.

17

IGANDEA

“Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera” manifestazioa 12:00etan Bilbon, Zestoatik autobusa 10:30ean irtengo da.

20 22 23 25

ASTEAZKENA

San Joan Egoitzan, bolondresekin txokolatada. OSTIRALA

17:30ean, Ertxiña musika eskolakoen kontzertua. LARUNBATA

Iraetako trena irekita 17:00etatik aurrera. ASTELEHENA

Kerala ongizate txokoan, sendabelar ikastaroa, erromero alkohol indartua nola egin eta nola erabili.

29 30 •

OSTIRALA

20:00etan elkarretaratzea plazan, “Preso, iheslari eta deportatuak etxera”. LARUNBATA

Lakrikun antzerki taldearen lan berria Kultur Etxean. Kerala ongizate txokoan, lehen mailako reiki ikastaroa.

•A

pirilaren 4an UDA 2016 kanpaina martxan jarriko da. Udaleku irekietan (3-8 urte) eta kirol udalekuetan (9 urtetik gora) izena emateko aukera izango dute haurrek apirilaren 22ra bitartean. Epe berean, udaleku irekietako koordinatzaile eta begirale lan-poltsak, eta kirol udalekuetako begirale lan-poltsak zabalduko dira. Udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira.


170.qxp_55 2016-03-28 20:47 Pรกgina 20

ZURE IRAGARKIA publi@danbolin.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
170. alea by DANBOLIN - Issuu