169.qxp_55 21/2/16 22:19 Pรกgina 1
bere tokia
Perdido-n
aurkitu zuen
arroarraren
istorioa
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Pรกgina 2
ZURE IRAGARKIA publi@danbolin.eus
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 3
34 6 10 14 16 19 INKE STA
A
ENB I D OA K
ZE PAREA !
JARDUN IAN IBAN URBIETA
ALTER EGOAREN BILA Guztiok omen daukagu “beste ni” hori, alter ego bezala ezagutzen dugun hori. Norberaren bigarren pertsonalitatea edo izaera adierazteko erabiltzen den lokuzioa da alter egoarena. “Beste ni” hori, baina, norberaren baitan edo beste pertsona batean islatuta ageri daiteke. Ezaguna da Jekyll doktorearen kasua. Edabe bat edan eta Hyde jaunean bilakatzen zen; nolabait esateko, bere alde negatibo eta gaiztoa ikusarazten zuen. Jekyll doktorearen alter egoa, beraz, Hyde jauna izango litzateke. Hasieran esan dugunari erreparatuta, bere baitan zeraman bere alter egoa Jekyll doktoreak. Baliteke, baina, oraino ez jakitea zein den bakoitzaren alter ego hori, eta aurkitu nahi izatea. Zer hobeto horretarako guztia utzi eta, adibidez, Pirinioetara ihes egitea baino? Halaxe egin zuen esku artean duzun ale honetako protagonistetako batek. Iban Urbieta Beltzaz ari gara, orain 21 urte Arroabea utzi eta Pirinioetan ostatu hartu zuen gizonaz. Egun, aipatu mendikateko aterpetxerik enblematikoenetako batean dihardu zaindari lanetan, Gorizen, Monte Perdido-ren magalean. Beraz, Pirinioetan ostatu hartzetik jendeari aterpea ematera igaro da. Baina, aurkituko ote zuen bere alter egoa? Jon Artanok emango digu Iban Urbietaren ibileren berri. Norberaren baitan ez ezik baina, beste pertsona batean ere islatu daiteke alter egoa. Eta zeinengan hobeto, norberaren bikian baino? Ziur ezagutzen duzula bikiren bat. Bada, egin galdera zure buruari: izaeraz, zertan dira berdinak eta zertan ezberdinak? Izan al daiteke bata bestearen osagarria? Ala pertsona bera dira? Eta bikiekin jarraituz, ziur ere ezagutzen duzula ahoan irribarrea eragiten dizun pasarterik. Jantzi berdinekin janzten zirenekoa, kalean gurutzatu eta nor den nor asmatzen ez zenuenekoa, eskolan ikasgelaz aldatu eta irakaslea ohartu ez zenekoa... Bada, bikien –dauden denak dira, baina diren denak ez daude- ibilera eta pasarte horiek guztiak ekarri ditugu ale honetara, Sara Matsutaniren eskutik. Ezin alter egoez hitz egin baina esnea astoz partitzen zen garaien inguruan aritzean (edo bai?). Txapein izan da Margari Eizagirre, esne partitzen urte luzez jardun zuen Agustina Odriozolarekin. Kasu honetan ere dauden denak dira, baina diren denak ez daude. Nahi eta ezinaren ajeak. Edukiz bete, beraz, hil honetako alea ere, komun buelta bat baino gehiago behar dituena.
d a n b o l i n EK
A
imar Etxeberria
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DANBOLIN ZULO
E S N E PA R T I T Z A I L E A K
A G E N DA
diruz lagundutakoa
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 4
Em enbidoa
Bizitzako momentu orok baduelako bere abestia
andako sustoa pasa ondoren, hor doa nire enbidoa. Musika nire bizitzako zati garrantzitsu bat izan da beti, esango nuke musikari frustratu horietako bat naizela; txistua jotzen ikasi nuen, baita ahoko soinua ere; eta, nola ez, gitarra. Esan dezaket familia beti izan dela musika zalea, gogoratzen dut etxean bagenuela “tocadiscos” arroxa bat eta bertan aditzen genituela anaiaren Neil Young, Jimmy Hendrix eta, nola ez, Mikel Laboa. Ahizparen Daniel Bloom eta Demis Russos. Aita beti izan da erromeri zein folklore zalea, horregatik ez zen inoiz ere falta trikitia gurean. Ama klasikoagoa izan da beti, musika klasikoa izan du gogoko. Musika mota askorekin hazi naiz. Hori dela eta, nire bilduma pertsonala zabala da, ez nau estilo bakar batek definitzen. Nire bildumaren parte dira Police, Joan Baez, The Who, Atahualpa Yupanqui, Bob Dylan, eta gurera hurbilduz, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Laboa, Oskorri... Egun denak berdinak ez direlako, nire ustetan egoera bakoitzak bere musika behar izaten du (dendara datorren orok azkar antzematen du hori). Musika klasikoa mendian, paisaia ikusiz, gure gazte denborako musika, nostalgiak jota gaudenean... Opera, pasodobleak, trikitia, musika arabiarra... zer ez ote zait niri gustatzen??? Beno, esan beharra dut batzuetan, Gaztetxean izaten diren kontzertuetako musika ez zaidala gustatzen, eta orduan zenbait birao botatzen ditudala, baina gaur egunean entzuten dena hori bada... izurrai!!! Pentsatzen jarriz gero, momentu orok du deskribatuko lukeen musika, tristeena da, ez dudala denborarik horretan pentsatzeko, ez eta beste zenbait gauza egiteko ere. Nik denbora gehiago izango banu... zer ez nukeen egingo? Ez da hala Palaziyo?? Hi bai markesan pare ibili, ematen didak inbidia latza, baina zentzu onean kar-kar-kar. Hona nire enbidoa Jose Luis Olazabali: errez ikasten al duk lanetik kanpo bizitzen? Azkar ohitu al haiz?
B
P
elen agirre
intada . Gezur bat beste baten atzetik.
Ez naiz kazetaria, beraz, kazetaritzako ikasketak egitean ikasten denaz ezin hitz egin. Bai, ordea, albisteak irakurtzean sortzen zaizkidan sentsazioez. Oraingoan zehazki Diario Vasco egunkariko orrietan ikusi dudanaz. Osteguna da eta gertaeren orrialdean honela jartzen du: kalean bizi ziren bi pertsona hil dira Zestoan eta Zumaian... Hau da ezinegona sortu zaidana, aurrera jarraitu ahala areagotu zaidana. “Hildakoa, dirudienez, lehen tren sarearena izan zen instalazio batean zegoen”, hori ere jartzen du, bai. Baina, ez al da ba kazetari beraren esanetan kalean hil? Alegia, gezur bat beste baten atzetik. Uste dut kazetari baten lana, lehenik eta behin, lortzen duen informazioa kontrastatzea dela eta dituen iturriak fidagarriak direla ziurtatzea. Kasu honetan ez dirudi horrelako ezer egin duenik. Nik dakidala ez zen kalean bizi eta Lizarraitz baserriaren parean hil zen. Lehendik ezagutzen nuen egunkari honen jokaera hainbat berriren aurrean, baina oraingoan, niretzat behintzat, marra guztiak igaro dituzte.
E
rkuden larrañaga
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 5
5
botalibrean
Eskutuko gaitza mikromatxismoa.
Printzipioz, denok gaude eraso sexista larrien aurka. Baina, horiek gertatzen direnean ere, ez da gehiegi arakatu behar gure gizartean jarrera matxistak entzuteko: “Zer ari zen neska han?”, “Zertan zebilen emakumea harekin?”, “Benetan egia izango da?”. Ardurak, erruak eta lotsak emakumeen bizkar gelditzen dira. Iceberg edo izotzezko mendiaren punta omen dira eraPrintze urdin, boteretsu eta xarmantek heroiak bailiran beso larri horiek. Ur azpian zala erreskatatzen dituzte printzesa arrox, geldo eta inozenberriz, izotz puska erralteak. doiak daude ezkutuan, Txanogorritxuk ez du beldurrik basoa berak bakarrik mikromatxismoak. Eta ur azpiko izugarrizko izotz zeharkatzeko. Edurne Zurik, berriz, puskak mantentzen ditu uretatik kanpo eta agerian ederra izateagatik hiltzera kondenaeraso larriago hauek. Bada garaia ezkutuan edo ohartu eta bere erreinutik ihes egin duekabean pasatzen zaizkigun jarrera mikromatxista hola ahantzi du, lasai bizi da iratxoen rietaz jabetzeko, benetako jendarte berri bat eraiki neskame. nahi badugu behintzat. Literaturan etiketak jartzea Mikromatxismoa: emakumeen gain eragiten iraina da, baina berba, testu, genero diren boterezko bortxa eta kontrol ekintza txikiak dieta idazle bakoitza definitzeko joera ra eta oso normalizatuak daudelako, nabaritzen ez daukagu. Hitzek ordea, horrenbeste ditugunak. Norbanakoaren oreka psikologikoa, bozehaztean esanahia galtzen dute, tere pertsonala eta autonomia murrizten duten eszentzugabe bihurtzen dira, isilduz eta desagertuz. trategia eta amarru errepikakor eta maltzurrak dira. Badira kontzeptuak esanahi erlatiboa dutenak. EsateBortitza egin zait niri: Jaio orduko, zast!, belarako, zer da maitasuna? Goizeko bostetan whatsap bat birritakoekin neskatoa apaintzeko bi zulo! daltzea? Zer da askatasuna? Pasahitzik gabeko wiffi bat? BeGero, umeak zaindu behar dira. Eta itsututa ari netan garrantzia duten hitzak zikindu ditugu. gara, emakumeok horretarako berezko dohainak Nahi duguna bakarrik ulertzen dugu eta zerbait azaleizango bagenitu bezala.Gertaera fisiologiko bakarra tik ez badugu entelegatzen kontra egiten diogu argudiorik dago: zaintza horretan bularrak amak ditu eta hori gabe, gure dialektikarekin apologia hutsalari men eginez. asko izan arren, ez da ba zaintza eta heziketarik gelAdibidez, Donostian martxoaren 8an egiten den Liladitzen… toian ezin dute gizonek parte hartu: zeinen erraza den esaMila aurpegi ditu jendarte matxista ezkutu hotea hori injustizia bat dela, inon ezer begiratu eta informatu rrek: Hizkera erabilera sexista, emakumeei eta bere gabe. Baina injustizia handiagoa da emakumeek gizarte hosexualitatearen inguruko txantxa eta txisteak, jelosnetan ez izatea esparrurik. Protagonistak izan behar dute kortasuna maitasunaren barne hartzea, bikotearen egunerokoan eta ez haizeak korronte erraz batez mugiarazi kontrola (ordutegiak, janzkera, mugikorra…) etxeko ditzaken pieza ikusezinak. lanetan eta zaintzan ardurak ez hartzea. Pertsona Enpatia bertute izugarria da benetan bestearen togutxiesten duten isiltasun eta begiradak, txantaje kian jartzen garenean. Baina ez badugu ahaleginik egiten emozionala, kontrol ekonomikoa, paternalismoa… bihotzez besteen azalean jartzeko, beraien oihu eta galdereAzpikeria mikromatxisten zerrenda amaiezina da. tan erantzunik gabeko gormutuak gara, iraultza txikien ozLarriena da mikromatxismo horiek oharkabetopo, eta ez da aitzakia gizarte patriarkalaren sustraietatik an pasatzeko duten abilezia. Hain ditugu ahoratu, jan eta edan izana. Kontzientzia da arazoa, konformismoak dastatu, irentsi eta barneratuak zein, gure zeluletako usteldu egiten du errutina denean, egunero berdina ikusten mitokondria bakoitzean itsatsita dauzkagula. Eta aiduena itsua da, azken finean. reko nitrogenoa bezala, biriketatik arnasten dugu. Txanagorritxuk behar baino gehiago hitz egin du, Bada garaia, betaurreko moreak jantzi eta amona eta bera arriskuan jarriz. Edurne zuri, errazegi fidatu amets moreak egitekoa. Haur, neska gazte, emakuda ezagutzen ez duen saltzaile batekin eta pozoitua izan da. me, zahar eta planetako eme guztiei esango nieke: Kontuz! Ardi asko ez baitira ohartu otsoak dabiltzala Zoragarriak zarete! Zareten bezalakoak eta izan nahi artzain. duzuen bezalakoak!
Ipuinetatik sirena hotsak.
M
ikel ibarguren
L
ierni arrieta
169.qxp_55 21/2/16 22:19 PĂĄgina 6
Galderak:
1.-Nor jaio zen aurrena?
2.-Zenbat pisatu zenuten?
3.-Zenbat hilabetera jaio zineten? 4.-Izenez nahasten al zaituztete?
5.-Ezaugarri fisiko ezberdinik ba duzue?
6.-Bikien artean probabilitate gehiago omen dago
bata eskuina eta bestea ezkerra izateko, zuen kasuan? 7.-Berdin jantzita joaten zarete/zineten?
8.-Eskolan gela berdinean zaudete edo ibili zineten?
Nahi duzunean eta ez duzunean. Onerako eta txarrerako. Tripatik elkarrekin, betirako?
Ez dugunok, ez dugu sekula ulertuko zer den edukitzea. Dutenek berriz, ez edukitzea. Baina ulertezintasun
horretan, ahalegin bat egin dugu, duten horiengana
hurbiltzeko. Ez dugunoi sortzen digun jakin-min hori pixka
bat asetzeko, hainbat biki elkarrizketatu ditugu. Benetan al
9.-Zer da biki izatetik gustukoen duzuena? 10.-Eta gutxien?
11.-Izakeran, zerk ezberdintzen zaituzte?
12.-Bietako nori egiten diote errieta gehien? 13.-Logela partekatzen duzue/zenuten? 14.-Tranparik egin al duzue inoiz? 15.-Bitxikeriaren bat...
dira hain berdinak?
MIKEL eta UNAI OLAIZOLA 11 urte
1.- Mikel, eta 15 minutura Unai. 2.- Mikelek 2,725kg. eta Unaik 2,700kg. 3.- 8 hilabetera. 4.- Asko. Aitak eta amak ere bai batzuetan, gutxitan. Ez zaigu gustatzen, bakoitzak bere izena du. 5.- Aurpegiaren forma, Unaik borobilagoa du, Mikelek, meheagoa. Mikelek buruan orezta bat du. 6.- Mikel ezkerra da pilotan eta ping-pongean eta Unai berriz guztiz eskuina. 7.-Bai, oraindik ere bai, igandetan batez ere, baina zapatilak ez. Amari gustatzen zaio, guri ez. Berdin jantzita, jendeak zailtasun gehiago izaten ditu. 8.- Ez. Bikiok banandu egiten gaituzte. Beharbada gure artean liskar gehiago egon daitezkeelako. Horrela nahiago dugu, bestela eskolan ere liskarrean ibiliko ginateke. 9.- Lagun bat duzula alboan beti. Nahi ez duzunean ere bai, baina tira. 10.- Guztia partekatu behar izatea. -Mikel: Unaik esaten du “nirea nirea da eta zurea nirea eta zurea� 11.-Unai: Mikel mimoso bat da. -Mikel: eta Unai latoso bat. 12.- Unairi, argi eta garbi, ama amorraraztea gustatzen zaio. 13.- Bai. -Unai: niri ez zait axola, lo egin ezin dudanean Mikel dago hitz egiteko. -Mikel: aukeran nahiago aparte, Unaik batzuetan ez dit lo egiten uzten. 14.- Batzuetan aitari adarra jotzen diogu Mikel Unai dela esanez eta alderantziz. Eta gero berak gu amorrarazteko izenak aldatzen dizkigu. 15.- Unai: niri behin txikitan eskolan irakasleak errietan egin zidan belarretan ibiltzeagatik eta Mikel izan zela esan nion. Mikel: Bai. Unaik egin zidan hori itzuliko diot, nik zerbait gaizki egiten dudanean berari botako diot kulpa. Gainerako tranpak momentuz sekretuak dira.
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 7
7
LUKEN eta GAsKON ETXEBERRIA 26 urte
1.- Gaskon eta 2 minutura Luken. 2.- 2,225kg. eta 2,090kg. Ez ginen inkubagailuan egon baina bai ospitalean 26 egunez arnasa hartzeko arazoak genituelako. 4.- Bai. Bi izen ditugula esan ohi dugu. Badakigu ez dela erreza, guri ere beste biki batzuekin gauza bera gertatzen zaigu. 5.- Lukeni ilearen atzealdea puntan bukatzen zitzaion eta horrexegatik ezberdintzen gintuzten. Oraindik oroitzen dugu nola burua jaisten ziguten. Gerora, betaurrekoengatik ezberdindu izan gaituzte. Guk geuk ere txikitako argazkiak ikustean ez dakigu nor den nor. Amak argazki askoren alboan izenak idatzita dauzka. 6.- Gaskon futbolean ezkerra da eta Luken guztiz eskuina. Bitxia da, Gaskonek ezkerreko begitik ikusten du gaizki eta Lukenek berriz eskuinekotik. 7.- Bai. Batzuetan, kolore ezberdinez. Ez genuen gustuko. Guk bikiak izango bagenitu ez genuke egingo. 8.- Ez, amak eskatu zuen bereizita jartzea. Batxilergora arte ordea, modalitate berdina aukeratu genuen eta gela berdinean jarri beste aukeratik ez zegoen. Unibertsitatean ere gradu berdina aukeratu genuen, enpresaritza, eta hor ere elkarrekin, musikan saxofoia, eta bakoitzak ordu erdiko klasea izan beharrean ordubetekoa izaten genuen elkarrekin. Musika taldean ere elkarrekin ibili ginen... 9.- Beti lagun bat duzula alboan. 10.- Nahi ez duzunean ere batera gaudela. 11.- Beharbada, Luken mugituagoa da eta Gaskon lasaiagoa. 12.- Lukeni, oraindik ere bai. 13.- 13 urtera arte edo bai. 14.-Futbolean behin. Aldaketa bat aurrezteko pertsona bat ginela bezala egitea bururatu zitzaion entrenatzaileari. Atsedenaldian, lehenengo zatian atera zenaren arropak jantzia atera zen zelaira bestea. Partidua amaitzean, beste taldeko lehendakaria etorri zen zoriontzera esanez ezker eta eskuinez ondo ibiltzen ginela. Baina ez dugu tranpa gehiegi egin, onegiak izan gara, beldurtiegiak. Oraindik garaiz gaude, nork daki! 15.- Jesulin toreatzailea Arocena Hotelera etorri zen batean, amamarekin joaten ginen behin bera ikustera eta harrituta geratu zen berdin-berdinak ginelako. BITXIKERIAK Imuntzo eta Belokiren diskoko kontrazalean ere agertu ginen, bakoitza -I SPILU EFEKTUA : T RIPAN BAT BESTEAREN AURREAN bozgorailu baten gainean eserita. ERREFLEXU BIHURTZEN DIRA EGOTEAN ELKARREN
ETA ONDORIOZ , PROBABILITATE GEHIAGO IZATEN
DA BATA EZKERRA ETA BESTEA ESKUINA IZATEKO...
GORKA eta AITOR IGUAL 29 urte
1.- Gorka eta 5 minutura Aitor. 2.- Aitor 1,900kg. eta Gorkak 2,400kg. Aitor inkubagailuan egon zen 3 hilabetez eta Gorka astebetez. 3.- 8 hilabetera. 4.- Bai, nahiz eta ezberdinak izan jendea izenez nahasten da. Bestearen izena esanda ere egiten dugu kasu. Bi izen izango bagenitu bezala da. 7.- Bai, batzuetan kolore ezberdinez. Ez genuen gustuko, grazia besteentzat du. Amak zioen horrela errazagoa zela berarentzat eta gure artean ere ezberdintasunak saihesten zirela. 8.- Ez, gela ezberdinetan jarri gintuzten hasieratik. Bestela ere nahikoa egoten ginen elkarrekin. 9.- Lagun bat duzula 24 orduz. Eta bi garela, elkar defendatzen ginen beti. Nahiz eta elkarren artean egon liskarrean beste bat sartzen bazen tartean haren aurka jartzen ginen. 11.- Gorkak ez du ondorioetan pentsatzen eta Aitorrek pixka bat bai. Txikitan, nahiz eta biek gogo berdin izan bihurrikeriak egiteko Gorkak aurrera jarraitzen zuen pentsatu gabe, Aitorrek bi aldiz pentsatzen zuen. 12.- Gorkari. 13.- Bai, eta bakoitzak bere logela izateko aukera izan genuenean ere, bestea jolas-gela bihurtu genuen. 15.- Amak beti kontatzen digu aitonari bikiak izan behar zituela esan zionean honek “ez daitezela berdin-berdinak izan, bestela, Igual abizenarekin xelebre geldituko da eta”.
-E UREN H IZKUNTZA PROPIOA SORTZEN DUTE %40 AK . A NAI ARREBA ARTEAN ERE GERTA DAITEKE BAINA BIKIETAN OIKOAGOA IZATEN DA . H ITZ EGITEN ELKARREKIN IKASTEAN, DENBORA BIKIEN
ASKO ELKARREKIN PASATZEAN ETA ERRITMO BERDINEAN GARATZEAN ELKARREKIN
KOMUNIKATZEKO MODU BAT SORTZEN DUTE .
-Z ILBORRA GENETIKOKI SORTZEN EZ DEN EZAUGARRI BAKARRA DENEZ , OSO BERDINAK DIREN HAUR JAIOBERRIAK
ZILBOR BITARTEZ
BEREIZ DAITEZKE .
-D ELITU
BATETIK ASKE
GERATZEKO AUKERA
GEHIAGO DITUZTE .
E UREN
INFORMAZIO
GENETIKOAREN
%99,99 A
ELKARBANATZEN DUTE .
B ERAZ ,
DELITUAN
HATZ - AZTARNA
DIGITALIK AURKITZEN
EZ BADA , EZ DAGO
EGILEA NOR IZAN DEN
ZIURTATZERIK .
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 8
MAIDER eta NEREA ALTUNA 40 urte
1.- Nerea, eta ordu erdira Maider. 2.-Nereak 1,700kg. eta Maiderrek 1,950kg. 3.- 7 hilabetera. Inkubagailuan egon ginen hilabetez. Etxean, logela tenperatura zehatz batean genuela beste hilabetez egon ginen. Ama konbentzituta zegoen bi ginela, horrela sentitzen baitzuen, baina jaio aurreko egunera arte ez zuen jakin ziur. 4.- Bai pila bat, izenez eta pertsonaz. Askotan bikoteagatik ezberdintzen gaituzte. 5.- Orain urteak pasa ahala antzekoagoak gara. Lehen bata bestea baino argalagoa zen eta errazago ezberdintzen gintuzten baina orain gorputzez ere antzekoagoak gara. Jaio berriak ginenean orein baten bidez ezberdintzen gintuzten, Nereak oreina du tripan. 7.- Bai. Ez zitzaigun axola, guri polita iruditzen zaigu. 8.- Bai. Azpeitira joan ginenean ere batera jarri gintuzten. 9.- Edozertarako bi garela, ez dugu inoren beharrik. Ahizpa eta laguna duzu beti alboan. Elkarrekin dugun konplizitatea ere izugarria da. 10.- Konparaketa fisikoak, gaztetan batez ere. 13.- Bai, amaren etxean bizi izan garen bitartean beti. 14.- Nerea: Behin Maiderren mutilarengana gindoazela, Maider autoaren atzealdean ezkutatu zen eta nik Maider izango banintz bezala egin nuen. Mutila gerturatzen zihoan neurrian larritu egin nintzen eta ateratzeko esan nion gehiegi gerturatu aurretik bada ezpada ere. Onegiak izan gara! 15.- Izugarria da elkarren artean dugun konexioa. Behin baino gehiagotan gertatu zaigu,elkarrekin ez egon eta gauza bera gertatzea.
MIREN eta IXIAR LOPETEGI 63 urte
1.- Miren. 2.- 2 kilo pasatxo ginen. 4.- Bai asko. Elkarri Miren edo Ixiar deituz gero berdin egiten dugu kasu. 5.- Orain oso ezberdinak gara, janzteko era, ilea... baina txikitan oso antzekoak ginen. Agian Miren pixka bat argalagoa. 7.- Bai, 20 urtera arte edo. Ohitura bezala hartu genuen berdin janztea, izeko batek ekartzen zigun arropa. Gerora aspertu ginen. 8.- Bai elkarrekin ibili ginen beti. 9.- Beti adin bereko lagun bat duzula alboan. 10.- Gure kasuan beti gabiltzala liskarrean, gero berehala konpontzen bagara ere. Haserre geundenean ere elkarrekin egon behar izaten genuen. 11.- Miren: oso-oso ezberdinak gara, gustuak... nik “como el agua y el vino” garela diot beti. -Ixiar: ez dakit hainbesteraino den baina pixka bat bai. 13.- hiru neskek logela berdinean egiten genuen lo ahizpa ezkondu zen arte, eta gu biok ohe berdinean. Beti kabitu ezinda. 15.- Gure amamak bi biki aldi izan zituen, gure osabak eta gure aita eta anaia, beraz, ez ginen izan nobedadea. Egin ahal ziren tranpa guztiak haiek eginda zituzten ordurako. Zaleak ziren jendeari adarra jotzen. Duela hamar bat urte, gure aita gerritik operatu berria zegoen eta ezin zuen ibili. Errehabilitaziora joaten zen Donostiara. Egun batean, osaba Donostian zebilela, aitaren erizain batekin egin zuen topo, zur eta lur geratu zen aita oinez zebilelakoan. Batzuetan esaten da bikiek ez dutela seme-alaba bikirik izaten, baina gure kasuan ez da horrela izan. Ondorengoak, pixka bat beldurrez egon beharko dute beraz.
*
A IZARNAKO B ENEXI BASERRIAN, 1935 EKO ABENDUAREN 5 EAN JAIO ZIREN HIRUKIAK ; M ARIA M AGDALENA , M ARIA C LEOFE ETA M ARIA S ALOME G ONZALEZ . A RGAZKIAN , HIRUKOTEA , 11 URTEREKIN JAUNARTZEA EGIN ZUTEN EGUNEAN.
E SAN OHI DA BIKIEN ARTEAN KONEXIO BEREZI BAT DAGOELA . H ALA OTE DA ? E GIAZTATU NAHI BADUZU LASTER IZANGO DUZU DANBOLIN . EUS WEBGUNEAN FROGA .
S
ara matsutani arrizabalaga
D
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 9
DANBOLIN KOMUNITATEA MARTXAN JARTZERA GOAZ!
Ez al zara oraindik jabetu mezu hau zertara datorren? Ez duzu entzun ere egin Danbolin Komunitatea irekitzera doala? Lasai, oraindik ere garaiz zabiltza eta zu ere proiektu honen parte izatea nahi dugu! Talde nahiz norbanakoentzako prestatuta dago gunea, eta bertan zure iritzia, gogoetak, argazkiak, gustuko artikuluak eta askoz gehiago partekatu ahal izango duzu zestoarrokin. Danbolin proiektua ez du erredakzio taldeak bakarrik osatzen, Danbolin Zestoak osatzen du; harpidedunek, irakurleek, babesleek... Baina herritarrak bere txokoa falta duela ikusita, blog-sare ahalik eta zabalena osatu nahi dugu zuekin guztiokin. Iritziak askotarikoak dira herri honetan, eta denek dute lekua Danbolin Komunitatean. Ahalik eta mugimendurik anitzena lortzea da helburua. Oso erraza da, danbolin.eus webgunean sartu eta Komunitatea atalaren barruan dagoen inprimakia bete besterik ez duzu egin behar Danbolinen parte izateko.
Alokairua Z estoan Ap
Lasai asmakizun bat da; ez kezkatu. Iragarki hau jarri nahi izan dugu Zestoako AEK euskaltegian etxearen inguruko: hiztegia, adberbioak, konparaketak eta aditzak ikasi ditugulako. Gu herrian berriak gara eta Zestoara etortzeko etxea bilatu behar izan dugu. Horregatik, oso gai interesantea iruditzen zaigu.
Guk etxearen balioa nola jarri behar den ikasi dugu eta zuk badakizu?
artamentu b erria Udaletxetik h urbil 2 logela, suk alde txikia, k omuna eta egongela txim iniarekin. 55 m2 Igogailua: ba i Objektua be Berogailua: ti singularra bai da: Zuzena: 350€ hilean alok
airuak, hilea n, 350€ bali o du. Okerra: alokairuak h ilean 350€ b alio ditu. Erreza da, ezta? Espero dugu bal iagarri izatea. Guri bai behintzat . Hurrengo ale arte !
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 10
JU
ardunian
IBAN
““Mendian ikasi dut gauza gutxirekin ondo bizi gaitezkeela””
RBIETA
Aurtengoa 21.a du. 21. negua Piriniotako bihotzean. Gorizen. Mendikate osoko aterpetxerik enblematikoenetako bateko zaindari. Berak dio bizitzak eraman duela haraino, zortea izan duela, baina Iban Urbieta Etxeberria Beltzak (1969, Arroabea) ere badu bere kulpa partea, berak eman zuelako lehendabiziko pausoa mendirantz. Nola ailegatu zinen mendira? Ayra Durex-en hasi nintzen lanean 18-19 urterekin eta, ordurako, astebururo-astebururo mendira, Piriniotara, joaten hasita geunden. 6-7 urte luze egin nituen tailerrean... Pieza bat eta gero beste bat eta gero beste bat eta... Horrela zortzi orduz. Egunero. Astero. Hilabetero... Hura ez zen niretzako, nazkatuta nengoen eta uztea erabaki nuen, mendi aldera joateko lan bila. Etxekoentzat disgustua izan zen, gozoak jarri ziren: ‘Hik ze pentsatzen dek? Hainbeste jende lanik gabe, eta hik holako lana laga?’ Eszedentzia hartu nuen, baina banekien ez nintzela bueltatuko. 1994ko negua zen, eta orduan hasi zen abentura.
Arroatik irten eta nora jo zenuen? Gurasoen etxetik irten aurrenekoz eta Candanchun topatu nuen lana, eskiak alokatzeko denda batean. Garai hartan Pepe Garcés mendizaleak aterpetxe bat ireki zuen Candanchun eta ni beti hara joaten nintzen mendizale giroan egotera. sarritan topatzen nituen mendirako asmoak zituztenak eta haiekin joaten nintzen libre nuen bakoitzean. Pixkanaka harremanak sendotu eta lagunak egin nituen. Hurrengo udan Benasquera joan eta gida titulua atera genuen –ez zen orain bezala; di-da lortu zitekeen orduan–. Horri eskerrak arroila-jaitsieretan taldeak gidatzen hasi nintzen Broto herrian, Ordesako bailaran. Eta horretan ari nintzela Gorizeko aterpetxeko zaindariak deitu zidan telefonoz. Javier Olivar zuen izena –nik ez nuen aurrez ezagutzen– eta esan zidan Aragoiko espedizio batekin joatekoa zela Himalayara, K2ra. Espedizio horretako kide zen Pepe Garcés ere, eta hark eman zion nire berri. Kanpoan egingo zuten denboraldian, aterpetxera janariak igotzen laguntzeko norbait behar zutela kontatu zidan eta ea egingo al nuen. Igo nintzen Gorizera, hizketaldi bat izan eta segituan konpondu ginen. Janariak-eta furgonetan sartu eta
mendi-bide batetik igotzen nituen 2.000 metrotan dagoen paraje batera, astean hiru aldiz, eta berak mandoekin azaltzen ziren, handik aterpetxerako garraioa egiteko. Udako lantxo bat zen berez, baina horrek nire bizitza aldatu zuen... Zer gertatu zen? Espedizioa ez zen ondo amaitu. Hiru lagun hil ziren, tartean Olivar. Hasieran berriak nahasiak ziren baina gero txarrena konfirmatu zen: Mendian desagertu ziren... Egundoko drama. Asko gerturatu ninduten egun haiek Gorizekoengana, latza izan zen. Kristoren tragedia. Eta, azkenean, Olivarren emazteak esan zidan: “Hik inguru hau ondo ezagutzen duk, mendiko eskia ere egiten duk... Hemen negurako jendea behar diagu, geratuko al haiz laguntzera?” Eta, jakina, baietz esan nion. Hura izan zen aurreneko negua, eta geroztik etorri dira denak segidan. Negua Gorizen eta udak arroila jaitsieratan gidari.
Zerk bereizten du Goriz? Paraje zoragarrian dago, Parke Nazional batean. Eta mendizale asko pasatzen dira bertatik hiru arrazoirengatik: Geraleku garrantzitsua delako GR11n (Pirinioak hego isurialdetik zeharkatzen dituen ibilbidea); Ordesako bailara ezagutzera etortzen diren askok, Gorizera igoz borobiltzen dutelako bixita; eta, batik bat, Monte Perdidogatik (3.355 m). Mendi horretara igotzeko ordu asko ibili beharra dago eta jeneralean gurean lo egin behar izaten da. Oinez lau orduko bidea dago aterpetxeraino.
Nolakoa izaten da zuen eguneroko martxa? 6:00etan esnatzen gara gosariak ematen hasteko; gero, garbiketa tokatzen da bazkaria prestatzen hasi arte. Gure beste zeregina meteorologia agentziakoentzat datu bilketa egitea izaten da: Tenperaturak, prezipitazioak, haizea... Eta, neguan, astean behin ebaketa egin behar izaten dugu elurretan. Zenbat geruza dauden neurtu, geruza bakoitzeko elur mota, gogortasuna, eta tenperatura erregistratu... Batzuetan egun osoa ematen dugu horretan eta bisutsa ari baldin badu, hori da lanik txarrena. Datu horiekin elurjausi arriskua zehazten dute. Ia beti guk esandakoa baino arrisku maila handiagoa ezartzen dute.
I BAN A RISTAN OINEZ , MENDITIK JEISTEN
P ERDIDO
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 11
1 1
A IZARNAKO I PINTZA BASERRIA, BERE ARBASOEN JAIOTETXEA , EROSI DU ETA HAN TOPATU DUGU I BAN , M IKEL SEMEAREKIN
ATERPETXERA BEHARREZKOA GARRAIATZEN
TRAGEDIA K2N
1995EKO ABUZTUAREN 13AN, ARRATSALDEKO SEIETAN, BRUCE GRANT ETA LORENZO ORTIZ K2KO GAILURRERA AILEGATU ZIREN. K2, 8.611 METRO, MUNDUKO BIGARREN MENDIRIK GARAIENA. PIXKA BAT GEROXEAGO JAVIER OLIVAR ETA ALISON HARGREAVES IRITSI ZIREN. ETA
BESTE BI PERTSONA ERE IKUS ZITEZKEEN TONTORRETIK
ROB SLATER. BERANDU ZEN, ETA NEKATUTA ZEUDEN, BAINA BEHINTZAT BALDINTZAK OSO ONAK ZIREN: HOTZ BELDURGARRIA BAI, BAINA HAIZE IZPIRIK ERE EZ. ILARGI BETEKO GAU BAREA ESPERO ZUTEN JAITSIERARAKO. BEHERUNTZ APENAS EHUNKA METRO BATZUK EGIN ZITUZTENEAN, BAT-BATEAN, HAIZE-EKAITZA LEHERTU ZEN. 150 KM/H-KO UFADAK JO ZUTEN KARAKORUMEKO PUNTA. SEIAK HIL ZIREN. HUESCAKOAK ZIREN ORTIZ, ESCARTIN ETA OLIVAR; ESKOZIARRA HARGREAVES; ESTATUBATUARRA SLATER; ETA ZELANDA BERRIKOA GRANT. MENDITZARRAREN MALDETAN ZIREN BESTE ESPEDIZIOKIDEEK BEHERA JO ZUTEN BIHARAMUNEAN, EKAITZARI IHESI. ABUZTUAREN 15EAN OINARRIZKO KANPALEKURA AILEGATZEA LORTU ZUEN JEFF LAKES KANADARRAK, BAINA BERTAN HIL ZEN. PEPE GARCES ETA LORENZO ORTAS ARAGOIARREK ERE LORTU ZUTEN, NOLA HALA, 8000 METROTIK BEHERAINO JAISTEA. ASTEBETE EGON ZIREN GOIAN UTZITAKO LAGUNEN ZAIN, ALFERRIK.
GERTU, POLIKI-POLIKI GORUNTZ: JAVIER ESCARTIN ETA
Barru-giroan egotea zer den ikasteko ez da leku txarra hura, ezta? Behin, akordatzen naiz, zeropetik 21°C genituela eta haizete beldurgarria zegoen –boladak neurtzeko trepeta ere badugu baina eskuz erabiltzekoa da eta egun hartan ezinezkoa zen kanpoan egotea–... hartu genuen botila bat ur, eta leihotik atera genuen muturrera soka bat lotuta. Ordu erdian harria baino gogorrago zegoen, dena izoztuta. Lehengo garaietan ganbara moduko batean egiten genuen lo eta han barruan ere gertatu izan zitzaigun, lotarakoan ohe ondoan utzitako botilako ura, goizean izoztuta egotea, (kar, kar, kar). Han hasi nintzenean esan zidaten: “Hi lasai, hau leku haizetsua duk, eta ez dik elur gehiegi egiten... metro bete izaten dugu normalean”. Nire aurreneko negu hartan lau metro eta erdi eduki genituen. Ezin irten etxetik. Edozein hilabetetan bota dezake han, ezta? Bai. Lehen behintzat abuztuan egun bat edo pare batean beti zuritzen zuen zerbait. Azaro bukeratik apirilera arte zuri egotea da normala. Zen normala. Orain dena aldatu egin da-eta. Lehen, abenduan izaten zen prezipitazio handiena, erruz botatzen zuen
···
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 12
elurra Eguberri bueltarako. Gero otsailean-eta, hotza egiten zuen baina hainbesteko elurrik ez. Orain aldatuta dago; udaberrian egiten du elur gehiago. Joan den abendua osorik pasa dut han, eta batere ez du bota.
Zenbat lagun jarduten zarete aterpetxean lanean? Urteko 365 egunak dago irekita Goriz, eta zeharo aldatzen da udatik negura. Udan zazpi lagun aritzen gara; sukaldari profesional eta guzti. Neguan txandaka egiten dugu: hilabete lan eta hilabete opor. Bi lagun egoten gara. Eta nahikoa. Iazko otsailean, hilabete osoan, pertsona bakarra etorri zen. Ailegatu bi hitz egin eta atzera buelta egin zuen gainera. Horrelakoak ere gertatzen dira. Asteburuetan eskasa baldin badago eta gainera arrastoa ireki gabe... ez da inor ere igotzen. Astebete edo hamabost egun inor azaldu gabe egotea normala izaten da. Lankidearekin ondo konpontzea komeni... Getariar batekin daramatzat urte batzuk. Tipo lasaia da, itsasoan ibilitakoa, eta aterpetxeakoak badu itsasokoaren antza...
Bizi erdia daramazu mendian... zu zer zara kalekoa edo mendikoa? Ni mendian sentizen naiz gustura. Kalean, jende asko dagoen lekuetan, ito egiten naiz. Zorte handia izan dut Gorizen amaitzea. Ez zen nire plana, bizitzak eraman nau haraino. Han ikasi dut gauza gutxirekin ondo bizi gaitezkeela.
Hogei urtean aldaketa asko etorri dira, hara goraino ere bai? Bai. Garai batean ez genituen gauza batzuk baditugu orain: Internet eta telebista, adibidez. Lehen xakean eta liburuak leitzen pasatzen genituen orduak, orain zaindari bakoitza bere pantailatxoarekin aritzen da. Lehengo garaietan janariak motxilan ekarri behar izaten genituen. Eta hogei kilo bizkarrean hartuta eguraldi petralarekin goruntz joatea gogorra izaten zen. Orain askoz hobeto moldatzen gara, izozgailuak ditugu eta helikopteroak ekartzen dizkigu janariak.
O RDESAKO
BAILARA ETA
M ONTE
PERDIDO
Eta jendea aldatu al da? Baita. Lehen baino jende gehiago dabil mendian, baina istripu gutxiago gertatzen dira. Formazio hobea dute mendizaleek, gero eta gehiago dira federatuak, kontzienteago dira arriskuez, eta materialak ere lagundu du: GPs nabigatzaileek batez ere, garai batean laino itsua edo ekaitza zegoenean ia ezinezkoa zen galdu gabe ibiltzea eta gaur egun egin daiteke. Perdidoko Escupideran urtero-urtero erortzen zen norbait garai batean, eta orain ez. Escupidera Perdido mendiko gailurretik oso gertu dagoen pasabidea da. Tarte horretan, elurrez eta izotzez estalia dagoenean, erortzen bada mendizalea, oso zaila du gelditzea, eta ia beti amildegian behera erori eta hil egiten da. Larritasunean dagoen jendeari laguntzea ere tokatzen zaizue aterpetxekooi. Bai, baten bat falta baldin bada, Guardia Zibilari deitu aurretik, gu ateratzen gara bila. Batzuetan egundokoak ikustea tokatzen da.
Heriotza ikusi al duzu? Bai, heriotza asko. Asko... [isilik geratu da momentu batez]. Azkena duela bi urte. Kataluniar batzuk etorri ziren, soum de Ramond (3.263 m) igotzeko asmotan. Kontuan hartu beharrekoak azaldu genizkien eta behin eta berriz esan genien kontuz ibiltzeko gailurra baino lehenxeagoko irtengunean. Biharamunean abiatu ziren denak tropeltxoan eta atzetik talde bereko emakume bat. Taldetxokoei igartzen zitzaien ez zutela emakume hori berekin eraman nahi. Andre horren senarra ez zen joan, aterpetxean geratu zen gurekin. Aterpetxe ataritik tontor aurretxoan dagoen irtengune horretara begira jarri ginen prismatikoekin. Elur gogor-gogorra zegoen, eta tarte hori pasatzeko soka ez zuten behar den bezala erabili. Denak pasa ziren eta azkena iritsi zen emakumea. Bera pasatzea bakarrik falta zen. Nekatuta egongo zen seguru asko –batere harritu ez presa sartu bazioten–, hasi zen igotzen, irrist egin eta han erori zen maldan behera kolpeka 300 metroan. senarrari esan genion: “Se ha caído tu mujer”, ezin zuen sinetsi. Eskiak jantzi eta han joan ginen. Eta topatu genuen gorpua, zisko eginda zegoen. Dagoeneko irtengunea pasata zutenak shock egoeran geratu ziren, ez ziren gauza ez igo ez jaisteko;
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 13
3 1
E SKIATZEN ,
helikoperoz atera behar izan zituzten. Buru-jan ederra izango zuten batzuek...
HONDAR ZAKURRAREKIN
Eta zuek izaten al duzue buru-janik? Han, horrelako gauzak, gertatu egiten dira. Asko ez dela, batek deitu zigun gauez, ez zuela ingurua ezagutzen baina orduantxe abiatu behar zuela behetik aterpetxerantza. Nik, ezetz, ezin zuela abiatu, gautu zuela eta, egoteko zain biharamunera arte. Konbentzitu genuela uste nuen. Biharamun goizean, 09:00etan, han azaltzen zaigu bat herrenka atarira. ‘Ondo goiz abiatu zara!’, agurtu nuen, eta berak berriz ezetz, bezperan hots egin zuena zela, azkenean abiatzea erabaki zuela eta bidean galdu egin zela, hormatzar bat topatu zuela eta eta gaua kizkurtuta pasa zuela. Izotzak ubelduta zeuzkan oinetako behatzak. Nolakoa izango da mendiaren etorkizuna? Frantses baten ipuina irakurri nuen behin. Haren kontakizunean,
2050. urtean, globoz bakarrik bisitatu zitekeen Ordesa. Horrelako zerbait ikuste dut nik, joera dago dena debekatzekoa. Eta badu bere logika: ‘Nola dena txikitzen ari garen, babestutako guneak are gehiago babestu ditzagun’. Baina horretan ere zaila da oreka topatzea. Parke nazionaletako politika da: “Ahalik eta gutxiena eskuhartu”; basorik garbitu ez, elurra kentzeko gatzik erabli ez... Baina, jakina, bideak itxita baldin badaude jendea ez dator Ordesara, eta dirurik ere ez. Bertakoek presioa egiten dute eta azkenean garbitu egiten dituzte bideak. Garai batean, Ordesako jendea parke nazionalaren kontra omen zegoen; orain denak bizi dira parkeari esker, dendenak: Taxiak, hotelak, tabernak, dendak... Zer moduz ateratzen duzue bizimodua aterpezainek? Ondo. Lau bazkide gara, mendiko federazioari errentan hartua diogu aterpetxea, eta jende asko hartzen dugu bertan. 12.000 pertsonak egiten dute gau bat behintzat, eta otorduak horiek baino gehiago, uda garaian kanpin dendetan ere izaten delako jendea aterpetxe inguruan. Afaria gaua eta gosaria 30€ da federatuentzat, gainontzekoentzat 40. Noiz arte ofizio honetan? Nik honetan jubilatu nahi nuke, ez naiz aspertu.
20 urte pasa mendian lanean, eta oporretan zer? Mendira? Bai. Kar, kar, kar. Boliviara, Andeak ezagutzera, Nepalera... Bizikletaz ere bai: Madagaskar, Kuba... aurten Mongolian izan naiz.
Gure inguruan ez da izango Pirinioak zuk adina ondo ezagutzen dituenik, zein duzu txoko kuttuna? sarri joaten naiz Gavarnie-ko zirkora. Basoa ere asko gustatzen zait eta Bujaruelo ingurua zoragarria da.
J G ORIZKO
ATERPETXEA
“Mendian sentitzen naiz gustura. Kalean, jende artean, ito egiten naiz”
on artano izeta
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Pรกgina 14
LAsAOKO HERRI ETXEA INAUGURATU DUTE
Aurreko ostiralean, otsailak 12, lasaotarrek Herri Etxea inauguratu zuten. Inaugurazio ekitaldian Zestoako eta Azpeitiko Udaletako ordezkariak izan ziren, berrikuntza lanak bi Udalek egin baitituzte. 103.000 euroko aurrekontua izan dute berrikuntza lan horiek.
zulo
danbolin
HERRIKO TALDEEK AGENDA BATERATUA OsATUKO DUTE
AOtsailaren 16an Kultur Taldeen Topagunea burutu zen. Udaleko ordezkariekin batera herriko hainbat taldetako ordezkariak bildu ziren. Aurrez eginiko bilera batean herriko taldeen ekintzak deskoordinatu samar burutzen zirela kontuan hartuta, herriko taldeek agenda bateratu bat osatzeko beharra ikusi zen. Horretarako sistema informatiko bat erabiliko da, internet bidez talde guztiek ikus eta erabili dezaketen egutegi bat. Bilera horretan Kultur agenda osatzeko sistema informatikoa ezagutzera eman eta martxan jarri zen. Talde bakoitzak bere erabiltzaile izena eta pasahitza edukiko ditu eta norberak sartuko ditu jarduerak aplikazio informatikoan. Horrela, taldeek beraien ekintzen egunak izendatzeko orduan, beste taldeen ekintzak noiz izango diren ikusiko dute. Helburua, ekintzek bat ez egitea eta data jakin batzuetan denak pilatu gabe, ekintzak urte osoan zehar banatzea izango litzateke. Bilerara parte hartu zuten taldeek egutegia kudeatu ahal izateko erabiltzaile izena eta pasahitzak jaso zituzten, bilerara agertu ez ziren taldeak udaleko teknikariekin harremanetan jar daitezela. Egutegi honetan herriko talde guztiek parte hartzea da helburua, gutxi batzuek bakarrik beteta egutegia, deskoordinatuta jarraituko bailukete taldeek. Topaguneko hurrengo bilera, martxoaren 15ean, 19:00etan izango da.
sANTA AGEDA BEZPERA
santa Ageda bezpera egunez, otsailaren 4an, koadrila polita ibili zen Zestoan zehar kantari. Ohiko moduan baserriz baserri ibili ziren eta amaiera herriko kaleetan eman zioten egunari. Danbolineko kideak ere talde horretan ibili ginen, eta santa Ageda Bezperako argazki galeria eta bideoa ikusgai dituzue danbolin.eus webguneko multimedia atalean.
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 15
5 1
I. KOBAZ KOBA TRAIL Otsailaren 14an jokatu zen I. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa Zestoan. Partaide kopuru polita izan zuen lasterketak. Bi lasterketa izan ziren, 25 kilometrokoa eta 16 kilometrokoa, honakoak izan ziren sailkapeank: 25 KILOMETROKO LAsTERKETA Emakumeak: 1 – Uxoa Irigoien 2h32m18s 2 – Lide Gorostiola 2h44m17s 3 – Jone Urkizu 2h50m08s Gizonezkoak: 1 – Xabier Plazaola 2h05m14s 2 – Igon Mazisidor 2h05m45s 3 – Jose Luis Beraza 2h06m23s Lehen emakume zestoarra Itsaso Marti izan zen, 3h11m40s denbora markatuta. Lehen gizonezkoa berriz Jon Alberdi, 2h14m27s izan zen bere marka. 25 Kilometroko lasterketan 195 lagunek hartu zuten parte.
16 KILOMETROKO LAsTERKETA Emakumeak: 1 – Eva Gonzalez 1h45m01s 2 – Maite Etxezarreta 1h47m52s 3 – Rafaella Fiavola 1h52m0s Gizonezkoak: 1 – Iñaki Mihura 1h24m34s 2 – Asier Apezetxea 1h25m05s 3 – Mikel Olaizola 1h29m04s Lehen emakume zestoarra Gurutze Lopetegi izan zen, 2h00m38s denbora markatuta. Lehen gizonezkoa berriz Garaikoitz Arrizabalaga izan zen 1h38m09s denborarekin. 143 korrikalarik hartu zuten parte 16 kilometroko lasterketan.
ARROPA sOLIDARIO TALDEAREN AZOKA
Azoka arrakastatsua egin zuen Zestoako Arropa solidario Taldeak. Hori dela eta, proiektua aurrera eramaten laguntzen ari diren zestoar guztiei eskerrak eman nahi dizkie taldeak. Arropa, ume kotxeak, bizikletak, oinetakoak eta abar bildu zituzten lehenik eta ondoren, azokaren bitartez, bildutakoa herritarren eskura jarri zuten. Aurrera begira taldearekin kolaboratu nahi dutenentzat bi ohar kaleratu ditu taldeak: 1. Arropa eta oinetakoak ematen jarraitu nahi dutenentzat, zine zaharreko sarreran, egunero egongo da ontzi bat hauek jasotzeko. 2. Denetik behar da, baina bereziki umeentzako oinetakoak.
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Pรกgina 16
ESNE PA
169.qxp_55 21/2/16 22:19 Página 17
7 1
PARTITZEA BAINO
ZERBAIT GEHIAGO Esne partitzaileen inguruko kontuak bildu nahi, eta nola egin komeriak; izan ere Zestoan baserritar askok izan zuen lanbide hori, Aizarnan, Akoan, Endoian, Zestoako kale-baserrietan... Denak oroitu nahi eta inor ahaztu nahi ez. Esnea astoz partitzen zen garaira egin dugu salto, eta lanbide horretan urte askotan aritutako bati elkarrizketa egin diogu. Akoan, Txaperi baserriko sukaldean goxo hartu gintuzten, kafea eta bizkotxoa lagun; garai hartako kontu ugari ekarri zizkigun gogora Agustinak.
AGUsTINA ODRIOZOLA EIZAGIRRE (ZEsTOA, 1939)
Gure ama Zubegoenekoa zen eta hona ezkondu zen, Txaperira. Han ere jarduten zuen esne partitzen, gure ama ikasita etorri zen eta hemen ere lan horretan hasi zen, duela 80 bat urte. Amaren ahizpak-eta neskame joandakoak dira, baina gure amak beti etxean egin zuen lana. Amak kontatzen zuen nola igotzen zizkion marmitak aitak, bizkarrean hartuta makila baten bi aldetan zitzilik, Kontsezioko ermitara aldapa zelako, orduan ere. Eta gero, han jaisten zizkion eskuan eramateko. Gero zestilla bat eramaten omen zuten enkarguak ekartzeko. Beti ekarri beharrekoa, petrolioa; lehenengo enkargua hori izaten zen, lanparei behean botatzeko, eta dirua baldin bazegoen olio pixka bat ere bai. “Ogirik ezta ikusi ere!”, esaten zuen gure amak. Taloa, gazta eta artoa… Kafea ere bai, soltean, paperean bilduta, azukrea… Umetan, amarekin batera partitzen nuen esnea, baina hamahiru urterekin bukatu nuen eskola, eta orduan bakarrik egiten nuen esne partitzea. Ahizpek ere jardungo zuten baina gehiena ni ibili nintzen. Garai hartan ez zen gaurko biderik. Ordu berdintsuan jaisten ginen denok, bakoitza bere baserritik atera eta galtzadan behera astoak hartuta. Zubegoenekoek beraien bidegurutzetik gora, Kontseziora irteten zuten, Loperenakoak eta guk Kabialdera gure etxe atzetik gora, Zelaiakoak ere beraien bidezidorra zuten galtzadara, eta Goikoetxekoak eta Arretxekoak Akoabarrena aldetik ateratzen ziren.
BI GUNE, ELORTZA ETA ZUNZUNEGI
Gainontzeko auzo eta kale-baserritatik ere jaisten ziren noski: Gesalaga, san Bizente, Olazabal, ia denak. Bi bloke bezala ginen, batzuk Alonderoko aldapan uzten zuten astoa eta guk Akoatiketa gentozenak Zunzunegineko atzean.
Hangoak han, hemengoak hemen. Bai Elortzak eta bai Zunzunegik denda zuten, almazena, eta beren terrenoa uzten zuten astoa lotzeko. Han negozioa zegoen, denda ondotan, gero behar genuena erostera hara joaten ginen-eta. Patata, baba eta arrautzak ere hartzen zizkiguten guri dendetan. Guk erdibana igual jaten genuen arrautza, hara saldu ahal izateko, enkarguak egiteko dozena bat arrautza osatu eta saltzeko. Ondo bizi ginen, baina juxtu. Lau etxe genituen hasera hartan: Erdikalean Pagio, Plazan Isidra, Elizkalean Mendiatarrak eta Gurutzean Irureta. Behi gutxi izaten ziren, lau-bost bat, eta horrekin lau etxe edo familia egiten genituen, hamar bat litro partituko genituen. Etxe gutxi izanda, Zunzunegiko atzean lotu astoa eta handik banatzen genuen. Baina gerora san Joan barrenean lotzen genuen astoa lehendabizi, gero Aristondo plazan, ondoren Gurutzean, Potxoloneko arbolari, eta azkenean Zunzunegi atzean; gure ibilbidea hori zen. Gerora, pixkanaka zabaltzen joan zen eta behi gehiago ere jarri genituen, baita makina txiki bat ere behiak biltzeko (guk bildu esaten dugu, baina jetzi omen dago ondo, ezta?). Duela 40 bat urte izango zen hori. Hoteletara ere joaten hasi ginen, Asuntzionera, Arozenara eta baita etxe gehiagotara ere. Ahizpak ezkontzen joan ziren baina lan horrek ez zuen etenik izan. Ezkondu behar nuen bezperan ere joango nintzen.
AsTOA PREsTATU
Bezperatik jakiten genuen zeinek joan behar zuen esne partitzera: edo amak edo ahizpa zaharrenak edo nik. Aita goizago jaikitzen zen, 6:30ak aldera, eta hark biltzen zituen goizean behiak eta hark preparatzen zuen astoa. Astoari, lehenengo “pasta” jartzen zitzaion, propio astoarentzat ziren lastozko bigungarri manta antzeko batzuk; gero plastikoa eta azkenik asto otarrak. Gero gainetik zaku jartzen genien otarrei, tapatzeko, kurioso joatea gustatzen zitzaigun-
169.qxp_55 21/2/16 22:20 Página 18
EsNEAREN ORDAINA ETA
PREZIOA
eta. Marmitak ere manta batekin tapatzen genituen, txukun eramateko. Gu 7:30ak aldera jaikitzen ginen. sukaldera jaitsi eta kafe pixka bat hartzen genuen. Euria baldin bazen, abarkekin joaten ginen san Joan arte eta han botinak edo zapatatxo batzuk izaten genituen aldatzeko. Goiz pasa oso polita izaten zen, hartu marmitak eta batek batera, besteak bestera partitu. Esne partitzea ederra zen oso. 8:00etan etxetik irten eta 9:00etako esne denak partituta zeuden.
NOTIZIEN ZAIN
Kaletik buelta egiten zuenak eserita eta ondo gosaltzen zuen: arrautza frijitua, bakailao puskaren bat… Etxean denak zain izaten ziren gu noiz iritsiko herriko kontuak jakiteko. Garai hartan ez zen ez irratirik, ez telebistarik. Gure ama ere oso berritsua zen eta ni ere bai, eta kontu asko ekartzen genituen. Asko gustatzen zitzaidan besteak imitatzea, horretan nintzen ni ona, teatroa egiten. Enkarguez gain, postetxera joatea ere ia eguneroko lana izaten zen. Lehen karta asko izaten zen. Gu neska asko ginen eta beti zen soldadu edo familiakoren baten gutunen zain zegoenik etxean. Beste garai batzuk ziren. Zegoenean gustura izaten ginen.
EsNEA ETA ONTZIEN GARBIKETA
Marmitak surtako hautsarekin garbitzen genituen, espartzu batekin, zakuzko moduko espartzu batzuk ziren, brilloa atereaz, jata, benga, ondo sakatuta. Esnea hotz mantentzeko, aska bat genuen urarekin eta makila garbiarekin eragin egiten genion esneari etengabe ez galtzeko; hego haizearekin adibidez bezperakoa galdu egin zitekeen. Hurrengo egunean, bezperakoa eta goizekoa banatzen zen. Bezperako hori egin behar izaten zen hoztu, askan ur hotza eduki eta gero esne ontzia han sartu eta eragiten egon. Aurrena esnea egosi egiten zen, sukaldera joan eta segituan egosi egiten zuten, kazuela prest izaten zuten. Neguan hainbestean, baina udaran oso delikatua zen eta azkar ibili behar izaten zen.
Esnearen ordaina igandetan pronto egoten zen, ontziaren ondoan dirua. Esne partitzen etxe barruraino joaten ginen. Ate denak irekita egoten ziren. Esnearen prezioa berriz, litro esnea, periodikoa, ogia eta ardoak prezio berdina zuten. Gainontzekoen prezioak gora egiten zuten baina esnearena igotzeko zalapartan ibiltzen ginen, haserreak ere izaten ziren prezioa zela-eta, batzuk igo egin nahi besteak ez… Bi erreal-edo izaten zen garai hartan, pezeta erdi bat. Urtearen aurrenean dena igotzen zen gora eta guk ere igo egin nahi ba prezioa. Lehen esnea ez zegoen sobran asko edukitzerik: bi behi gehiago jarriz gero zer egiten diozu gero esne horri? Ateratzen zen esnea juxtukoa izaten zen. Txahalei ematen zitzaien pixka bat eta asko behar zenean ukitu bakarrik egiten zien, alegia, behiaren errapera hurbildu, ukitu bat eman lau titiei eta gero saiarekin egindako opilak ematen genizkien jateko txahalei. Gero, behar zen esnea bildu, eta sobratzen zen esnea, hura bai, txahalei ematen zitzaien.
AZKEN BELAUNALDIA
Agustinaren semeak, Joan Josek jarraitu zion esne partitze ofizioari. Aititak astoa nola prestatzen zuen akordatzen da: “Marmitak geldirik egoteko, gogoratzen naiz nola zakuak sartzen zizkion bueltan-bueltan, tapari berriz trapu zerrendak tapa ez irteteko, bestela astoaren balantzarekin esnerik gabe iristeko arriskua izaten zen-eta. Asto otar horiek aldarorik gabe jarri behar ziren, alegia, ondo orekatuta, biek pisu berdina eduki behar zuten; hori aitaren lana zen, marmitak amak prestatzen zituen, hamar-hamabi litroko marmitak, eta gero bikoak eta laukoak etxeetara igotzeko. Zenbat behar zuen bezeroak, hainbeste bete eta eskaileran gora. Asto onak izaten ziren, asto gainean ez nintzen behin ere joan, baina baziren joaten zirenak ere; astoak sasi artera botatakoak ere bai. Gure etxean eta gehienetan bi asto izaten ziren. Gero eskolatik etxera, gainean gu etortzen ginen, dio aldamenetik semeak. Joakin, sabino, Zelaiakoa… Ama Zelaiako Teresarekin, Zubegoeneko izeba Margaritarekin... kontuak esaten eta gu hantxe marmita haiek tinkili-tankala zirela asto gainean.” Astoaren kontu hori duela 40 bat urte bukatu zen; gero kotxearekin hasi ginen eta hamar bat urte ibili ondoren utzi genion esne partitzeari.
M
argari eizagirre
169.qxp_55 21/2/16 22:20 Página 19
9
age 1 nd a 18 OSTIRALA
ma
rtxoa
04 05 08 •
OSIRALA
Talo eguna ospatuko dute Arroabean auzo elkarteko kideek antolatuta.
Erralla Bertso Eskolak antolatuta VII. Gazteen Bertso saioa Gaztetxean gaueko 22:30ean Oihana Iguaran, Julio Soto, Unai Mendizabal, Maialen Velarde, Aitor Salegi eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.
19 bandak.
LARUNBATA
20:00etan Udaberri kontzertua eskainiko du Udal
LARUNBATA
Sagardotegira irteera egingo dute Arroabetik. ASTEARTEA
Emakumeen nazioarteko eguna. Gizarte Zerbitzuetatik antolatuta, Kontsumobideren eskutik, Elektrizitatea eta Gasari buruzko saioa kultur etxean 18:00etan.
10
OSTEGUNA
Gizarte Zerbitzuetatik antolatuta, Kontsumobideren eskutik, Adinekoen Segurtasunari buruzko saioa kultur etxean 18:00etan.
11
OSTIRALA
Zestoako Gure Esku Dago tadeak antolatuta, lehen atzeratu beharra izan zuten Ametsen Kriseiluen ekimena, arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxe atarian. Kriseiluak eskuratzeko txartelak berriro ere egongo dira salgai herriko taberna guztietan, 2,5 euroren truke. Aurrez txartela erosita dutenek ez dute berri bat eskuratu beharrik izango. •Kontzertuak Gaztetxean Bourbon Kings eta Pornox taldeen eskutik.
12 13
LARUNBATA
Abian Eztabaidako 2. faseko 2. batzarra. 21:30ean kultur etxean. IGANDEA
Urola-Kosta bailarako umeen ibilaldi neurtua Agiro Mendi Kluba eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren artean antolatuta.
14 15
ASTELEHENA
Ertxiña Musika Eskolako trikiti eta panderojoleak San Joan Egoitzara joango dira 17:00ak aldera. ASTEARTEA
Gurutze jubilatu eta pentsiodunen elkarteak irteera antolatu du Oñatira. Izenematea irekita dago, autobusa bete arte, Gurutze jubilatuen tabernan.
16
ASTEAZKENA
Ertxiña Musika Eskolako piano, gitarra, txistu eta biolin ikasleen emanalditxoa eskainiko dute Kultur Etxean 18:30ean. •Odol ateraldiak izango dira anbulategian arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
17
OSTEGUNA
Astinduk antolatuta, Zestoako egoera sozialaren inguruko mahai ingurua, herriko eragile ezberdinekin arratsaldeko 19:00etan.
20
IGANDEA
Zestoako 38. Herri Krosa. Izen emateko epea irekita dago jadanik eta bi modu daude, Zestoako Kiroldegian edo herrikrossa.eus webgunearen bitartez. Aurretiko izen emateak 5 euroko prezioa du, egunean bertan 10 euro izango da izen ematea (kadeteak doan). Nagusien lasterketei dagokienez, bi lasterketa izango dituzte aukeran parte hartzaileek: zirkuituari bira bat ematen dion 2.770 metroko ibilbidea edo zirkuituari hiru bira ematen dizkion 8.630 metroko ibilbidea. Bi lasterketa horietan lehen bost sailkatuak sarituak izango dira, eta baita lehen zestoarra ere. Horretaz gain, lasterkari guztientzat oparia eta hamaiketakoa izango da. Nagusien lasterketak irteera 11:30ean izango da. 10:00etan hasita, gaztetxoen lasterketak izango dira. Bertan, benjamin, alebin eta infantil mailako lasterketak izango dira. Herriko eskolaurreko neska-mutilek eta 2008-2009 urteetan jaiotako neska-mutilek ere beraien lasterketa izango dute.
•F
amilia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko aukera dute. Agiriak ekartzeko azken eguna: otsailaren 29a. Ekarri beharreko agiriinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).
169.qxp_55 21/2/16 22:20 Pรกgina 20
ZURE IRAGARKIA publi@danbolin.eus