168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 1
“gazte asko
ibili ginen
mugan”.
drogak 80ko hamarkadan
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Pรกgina 2
ZURE IRAGARKIA publi@danbolin.eus
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 3
34 6 10 14 16 19 INKE STA
ENB I D OA K
HAU DENA ALDATU NAHI NU KE
BESTE ZERA HORI... Kokaina, perika, finkamina, hautsa, farlopa, albahaka, goxua-garratza, onekua-txarrekua, espita, pitxumina, amama, ketamina, artalia, txikierdiya, ganba, fila, arrastua... Izena duenak izana du, eta gurean hiztegi propioa osatzeko lain izen dituzte gaur egun isil-gordeka gehien hartzen diren droga klaseek. Horiez gain badaude toleratuago diren drogak; eta badaude, onartuak ez ezik, goretsiak direnak ere. Zaldia azaldu zeneko garaiaz erreportajea dakar danbolin honek. Heroinaren eragina desberdina izan zen gaur gehien kontsumitzen diren drogenarekin konparatuta. Itsasertzean galerna nola, hala sartu zen heroina hemen. Hori da behintzat ordukoa bizi izan zutenen kontakizunek sortzen duten inpresioa. Mendean hartzen zituenentzat eta hurbilekoentzat ondorio latzak ekarri zituen, ezkutatu ezin zitezkeenak. Muturreko garaia zen alderdi askotan, eta muturrekoka zizelkatu zen gizarteak heroinarekiko hartutako jarrera. Tabu bihurtu zen. Ausardia handia erakutsi dute Amapolak eta Leirek. Eskerrona merezi dute hain intimoak eta hain minberak direnak publikoki kontatzeagatik. Ez dakit pausua ematea kostatu zaien edo ez, baina hain gai garratzez jarduteko, sarritan, norbere beldurrak eta ingurukoenak gainditu behar izaten dira; ez da izaten debaldekoa. Eta gratuitoa ere ez da. Beren kontakizunak, eta sarrerako erreportajeak, balio digu gure herriaren iragan hurbilari erretratu bat egiteko. Enkoadrea partziala izango da agian -pertsona batzuk bakarrik agertu direlako prest hitz egiteko-, baina enfokatuta dago, egiazkoa da eta. Eta argazki historikoa egiteko balio digun heinean balio behar liguke gaur gertatzen denaz gogoeta egiteko ere. Tabua eta gaitzespena erantsita ditu legez kanpoko drogen erabilerak gerora ere. Ezkutuan mantendu nahi izan da, ilunpean, eta argirik sartzen ez den lekuan lizuna sortu ohi da. 80ko hamarkadako gizartea ez zegoen prest heroinak ekarri zuenari aurre egiteko, eta ondorioak dramatikoak izan dira. Alkoholak, tabakoak eta sudurretik hartzen direnek ere badakite ondorio dramatikoak sortzen, denbora utziz gero. Horiek hartzen ditugunean kontsumo eredu kritikoa al da gurea? Jarri al gara pentsatzen zenbaterainoko zentralitatea duten drogek gure sozializatzeko moduetan? Nahi al dugu pentsatu? …Zaldiak ikusten ditut nire erraietan bazkatzen zeruetatik eta infernuetatik tiraka amildegietara eramango nauten zaldiak dira.
Amapola zelai bat daukat barrenean amapolek baretu egiten naute piztu egiten naute, izorratzen naute. d a n b o l i n EK
J
on artano izeta
Amapola (Jon Benito & Gari)
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
JARDUN IAN MAIA OSSA
DANBOLIN ZULO
AIZARNA
BERTS OLARIA
A G E N DA
diruz lagundutakoa
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 4
Le enbidoa
Ilusioz beteta, edertasunari forma ematen
henik eta behin, Ane Errasti, eskerrik asko nirekin pentsatzeagatik eta hain goxo esateagatik enbidoarena. Zure galderari erantzunez hasiko naiz. Ba ez, ez dit ematen guztirako astirik. Momentuz, lan txiki batzuk kenduta, arkitektura teknikoko lanak neuk zuzenean egiteko tarterik ez dut. Aurrerantzean beste antolaketa bat beharko nuke horretarako. Hala ere, heltzen zaizkidan proposamenak bideratzea gustatzen zait. Herrietako denda txikiok arerio erraldoiak ditugu, Anek esan bezala: internet, zentro komertzialak… eta hasierak ez dira errazak inorentzat. Zestoako herriak beti transmititu izan dizkit ordea sentsazio onak! Eta noski, hor gabiltza buru-belarri lanean! Eta bai, Zestoa, herri maitea! Getariatik etorritakoa izan arren, nire sustraien erro batzuk Iraetan eta Zestoan izan ditudala beti sentitu izan dut. Txikitan, Tellei baserrian, paradisuan sentitzen ginen. Nere ama Ximoni orain dela 46 urte joan zen Iraetatik Getariara eta ni orain dela 16 urte etorri nintzen Getariatik Iraetara. Getarian pozik nengoen guraso, anai-arreba, kuadrila eta lagunen artean, aparejadore lanak eginaz, bidaiatuz… Garikoitz nire bizitzako istorioan agertu zen arte. Kanpotarrak herrian “etxean bezala” sentiarazteko zestoarrek adore berezia duzue. Zein aukera bitxi eta ederrak ematen dizkigun bizitzak, ezta? Orain dela hiru urte nire bizitzeko modua aldatzea erabaki nuen. Malko batzuk bota nituen 16 urtetan nire nagusi eta lankide izan zirenei agur esan nienean. Eta begira, Sastarraineko inguru magiko horietatik buelta bat egiten ari nintzela, 2014ko urtarrileko egun heze eta hotz batean, orain Lili den nire leku kuttun hori sortzen hasi zen nire buruan… Anek zioen bezala Lili denda berezi bat izan dadin, ikasten eta hobetzen saiatzen naiz; bide batez, oinetakoak, arropa eta osagarriak behar ditugunean, “herritik hasteko”. Lilin Zestoarrekin eta ingurukoekin tratatzea hitz batean PLAZER bat da, benetan! Enbidoa, Romana Okindegiko Belen Agirreri luzatzen diot. Badakit oso musikazalea zarela. Nola eragiten du zure ustez musikak gure bizitzetan?
P
I
tziar ezenarro
intada . Zaborra gaika.
Katamarrua Natur Taldeak herritarrak zoriondu nahi ditu, zaborraren %75 gaika sailkatu dugulako. Horrek birziklatze tasan igoera dakar, eta batez ere, errefusa gutxitzen da. Ondorioz, lehengaien kontsumoa gutxitzen da eta ingurumenean onura dakar. Betebeharra ezin hobeto betetzen ari gara zestoarrok, nahiz eta Aizarnazabalen adibidez, herrian bertan erabiltzen duten bertako konposta, sailkako bilketan gutxi dugu hobetzeko. Baina zoritxarrez, asko daukagu atzera egiteko, duela urte gutxi ez ginen %30era iristen eta inguruko herriek gure erdia bereizten dute. Horrek esan nahi du guk baino hiru aldiz errefusa gehiago sortzen dutela zabortegirako edo errauskailurako. Badirudi Udala aldebakarrez zabor bilketan aldaketak egiteko asmotan dela. Natur Talde hau Udalarekin biltzera eskaintzen da zabor bilketa sistema hobetzen jarraitzeko, uste dugu sistema berriak erosotasunaren ikuspegitik gabeziak dituela, eta ondo iruditzen zaigu sistema hobetzea. Baina dei bat egin nahi diogu Udalari: %70eko gaikako bilketa-helburua (EAJ eta EH Bilduk sinatua) betetzen jarraitzeko. Izan ere, gure ustez birziklatzea betebehar bezala ulertzen jarraitu behar dugu, eta datuek erakusten dute, herritarrok ere, bultzadatxo batekin, askoz hobeto bereizten dugula. Horregatik, herritarroi ere, duzuen borondate ona eskatu eta eskertzen dizuegu, aurrera begira bide honetan jarraitzeko.
K
atamarrua natur taldea
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 5
5
botalibrean
...bi alkandora jantzita.
Zuenean ez dakit, baina orain dela 9 hilabetetik hona, afal aurreko ordu hori gure etxean kaotiko xamarra da: bateko afaria prestatu beharra, besteko dutxa, bainu, edo pardel aldatzea, hango pijama janztea, eta hemengo "garbitu eskuak!". Ez da kaos beldurgarria, kaos ordenatua nahi baduzue, baina kaosa azken finean. Pasa den asGoizeko mantra: Oholtza tean, ordu inguru bat nahi dut. horretan, aurreko Udalaren mahai gainean beti daude proiektuak, inguruko guztia gutxi ez eta kultur teknikaririk hoberena dugu (ez dakigu ondo zein puntutaraitelefonoa hasi zen no) baina ez gaitezen nahastu, herri honetan ez dugu ezer egiten joka. Begiratu nuenean, deitzailearen zenbakia kultura aurrera ateratzeko. 91arekin hasten zela ikusi nuen. Ez hartzea eraBa al dakizue non entsaiatzen dubaki nuen. Alaba zaharrenak, 7 urteko neskato ten Zestoako musika taldeek? Bada buelbati dagokion moduan, galdera luzatua zidan: ta bat eman lokaletik eta lotsagarria eta "zergatik ez duzu hartu?". Azaldu nion batzutan, sinesgaitza egingo zaizue horrenbeste baimenik eskatu gabe, zerbait saldu nahi duen talderen jatorria zulo hori izatea. Maitasunorbaitek deitzen duela etxeetara, eta nik zerna diot noski zulo horri, estokolmo sinbait falta badut edo erosi nahi badut, neu joaten dromea sufritzen duen bahitu batek bere naizela bila. Eta erdi brometan esan nion: "ba al bahitzaileari izan diezaiokeen maitasun dakizu zein izango litzatekeen konponbidea? bera. bertsotan erantzutea". Harridura aurpegiarekin Antzerki taldeak orain dela urte eta erdi aurkeztu zuen lokal begiratu zidan, "aitatxoooo!". Eta nik jarraitu. baten beharra; jada berrogei lagun gaude taldean. Halako dei bat jasotzean, parean egokitzen den Proiektuak beti daude mahai gainean... Zine zaharra berritu! Vodafoneko Luis Albertori edo Allianz SegurosEgin genezake, baina hau ez da Zestoak behar duen oholeko Claudiari zortziko txikian erantzutea. "Bapatza. Kultur aretoaren metraje berdina du. Zine zaharrak gehienez tean dakienak, egin dezala" esan nion, "eta ni ere 5 x 5 metroko oholtza izango luke, ez du karga/deskargarik, bezala gaitasunik ez duenak, Txirritaren ari naizeezingo litzateke kontzerturik eman etxeak baititu ondoan. Bai, zila, ari naizela...". ne zaharra erreforma genezake denon bihotzean maitasunez gorGustatu egin zitzaidan neure ideia. Dedetzen baitugu bere oroitzapena... Baina mini oholtza duen tabernok ados jarri eta egingo bagenu, akaso Euskal na “schick” baten tankera gehiago izango luke benetako balio Herrira gehiago horietako inork ez deitzea lortuanitzetako espazio batena baino. ko genuke. Telefonozko publizitatetik salbu. Lau Zergatik ez goaz industrialdera? Zergatik ez egin beste hainerrima eta bost doinu, edo Txirritarena beti gobat herri “txikik” duten moduko proiekturen bat? Zergatik ez goan izan, eta kitto!! egin/erabili kubo diafano bat non eszenatokia era ezberdinetan 7 urteko neskatoari dagokion logika ikuskoka daitekeen, behar ezberdinei aurre egiteko, gutxienez 12 x 12 garriaz, alabak galdera: "aita, eta bertsotan metroko eszenatoki batekin? Denetarik egiteko, sortzeko, jolasteerantzuten badizute?". Ño, hori ez zitzaidan buko, jotzeko, antzezteko bertan? rutik pasa. Baina egia esan, posible da. MultinaBenetan irakurle, badakit barrutik pentsatzen ari zarela hezional handi hauek ez dira erraz garaitzen, ez durriak zerrendan hori baino lehen egiteko beste behar batzuk dituete amore ematen lehenengotik. Hauek kapaz dila. Baina nik esan dezaket kulturarik gabeko herri bat, sortzeko tora Andoni Egaña edo Maialen Lujanbio nomiman kirik ez duen herri bat, agortzera kondenaturik dagoen herria dela. sartzeko. Eta nork esaten dio ezetz Egañari berKultura ahotan dugu euskaldunok beti, kultura... Hasi gaitezen tsotan? nik ez behintzat. ahoetatik ateratzen eta eraman dezagun besoetara, hanketara, Beraz, mahaia jartzen nuen bitartean, belarrietara, gorputzetara eta bihotzetara. Bestela agortzera konneure ideia miresgarriak zirrikituren bat bazuela denaturik dagoen herri bat gehiago izango gara. konturatzen hasita, zera esan nion alabari: "bueno, ba zenbaki arraroren bat ikusten dugunean, ez hartu eta kito. Eta orain goazen mahaira, afaria prest dago eta".
Oholtza bat.
A
mancay gaztañaga
K
epa iribar
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 6
80ko i hura?”. lpeko a r a g n e ili gin en ko ta joan ib oaz galdetuta leh 1985ean e r a p ia ldera. “Denok droga kontsum diegu ga atutakoak dira in o g k e a i d e a e hamark a. Orduko gazt u lagunek kont in erraz erantzun guru zituzten la ernan sartu beza heroina ro e in tab hogei urt ngoak. “Orduan a eta anfetak. Ge mugaginen ondore ziren txokolate asko ibili ez zen izaten a n t e e z t o a k r s ra “A esku eta galde rtu zen”. Eskolara fuerte sa teburua ailegatu r erosi baizik”. “ kin edo As are a ze mugan”.“ hartu, zenbat et en tailerrean, ait rekin hasi z z t e n re hartu ala ena lanean haste an. Ni hamalau u , kafea eta z ik te joaten ez , batean edo bes nera joan aurret ezala”. la in , k a n e o b osabar zkalostea aten zen, kopatx engantxatuko a b a t E . nintzen xoa normala iz ra hogeiren bat izi ginenon b a porrot a. Heroin a: Herri kaskoan aldu nuen, r t x e n a t d g ue “Astebur portzioa izugarria at”. “Nik laguna drogak b o z r o e P k n txie . oitze ziren. drila bak en. Hiru badira gu z genuen hartzen a o K “ . ” 1 e z % izan 0, asko inarik gaindosia Guk orduan koka ta soldata 60.00 euden ros z zta; e k”. “ hildakoa ia zen, 20.000 pe n. Bi caja de ahor atean sei t B e s Oso gare ina ere garestia z oen seguratarik. i aldiz. g p o r e z z e a z z H jota. “ din eta e etan eta bestean letategian ja n a r a L orduan in zuten lapurr bat kotxeko ma . urretan” p aldiz eg onkie koadrila la n e ir y en z Azkoitiko ada hartuta ibiltz t r reko
zen lanUrte gogorrak ziren. 1984an %22,5 era egogabezia-tasa Euskadin. Erdikalea top u zen ten zen eguerdietan. Urte hartan sort Hertzain zue ratu kale Kortatu eta hurrengoan Inoa. disk e nak-ek Hau dena aldatu nahi nuk a bait a, dartsua zen ekologisten mugimendu i ez’ zen ezantimilitarista ere. ‘Soldaduzka hon noiznahi ker abertzalearen leloa. Kontrolak tak ere loke egiten zituen Guardia Zibilak, atxi erresak bai. Berunezko urteak ziren, atentatu komunikakan eta estatuak gerra zikina. ETAk, zioen, gaztuetan, droga errepresio bidea zela eta lozondu teak iraultzaren borrokatik alde a. ETAk rroan sartzeko estatuaren metodo eta kontrafikatzaileen kontra ari zela zioen, egin zuen. tsumo leku eta trapitxeroen aurka bi trapitxen Hogei inguru hil zituzten. “Zestoa zten”. roren etxepeetan dianak pintatu zitu zuela esan “Batek herritik horregatik alde egin seinalatu zidaten. Nik uste castellanoa zelako uen. gen n zutela”. “Etxekook lotsa sentitze
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 7
7
Gaizki begiratz en ziguten kale an”. “Errudun ju gintuzten drog zgatzen azaleak; ez gara iaren biktima be “Droga segurtas izala”. un indarrek zaba porroak kontsum ldu zuten propio, hori beti es , oinarriko jendeak ua nt ko da n ka ze ar m an an izan da”. 1989 jo ha o dan aldatzen koa da Navajas bihurtu zen”. 90ek tena, Donostiako txoszializatzeko modu so a rrapatuta. et fiskal buruak eg ha n in ue ek zit ar en tz indako ikerketa zuten haxix rtu rra zikina eta na sa an el rtz ka t geeskolako rkotrafikoa lotz hasieran herriko ba en dituena. Mad latu zuten San Jose to an audientzian ez a oi ld ra er rilgo zertu zuten erregistra eztabaida izan zela: Haren aldeko kont tu ere egin. Intx doko kuarteleko nek kontatu digute te uz aurronzit te ur i militar xume ba ge na zen. Trafikapatioan. Ho tzuei zigor huts ezarri zizkieten. kontzertu potentee n ze in eg an al ru ak gu Enrique Rodrig ntra hasi ziren”. “Garai hartan in uez Galindo, In baten alde, eta ko o rrondoko buru es pr la ze tx ez au la, a, narkotrafikoa maitea zen tzaile baten alde ze rekin lotzen du . Tipoa ordea oso an jo gantzak publik en zir ez uk te n testibatz oak dira, baina “Boikota ez, baina ez zuten horreg gortu. atik ziko azaldu ziren”. as e st be arian: ‘Ez egon herrian eta San Jose eskola at en Euskal gotzaine go ze t ba a ad nt k idatzi bat kale a 1986an egin Gurutzean pi ratu zuten “Eus ruzko erreferendum gaztediaren ga bu i AN OT . en ka zu l lbideaz” ETAri eg LO.T.A.N.’ jartzen otziz erantzukiz droga banaketa zentzu bat ere. una, a ingurubere helburueta en lelo hark beste zu Ba n. ze rian poteoa egin et er ra “H ko zerabilela es ai. nez. Ukatu egin las n ze rtzen tan”. azuen erakunde Edan eta autoa ha ara, Itziarrera, sarri ek ot ak. sk di e op di “Anbiguoa bihu an ginen. M moa azaltzen rtu zen ezker ab ko festetara joaten a, txokolate kontsu ertzalearen jarr ro Trafikatzaileen nt ze ko le ka iz El er a. kontra bai bain iak antola“1980an itxi zuten a, gero, 90eko ari buruzko hitzald og dr ek ko ru gu hamarkain eliza orduan”. hasi orduko. Gero zen ginen gazteok ilt ib an le ka a et n erneta tabernan, baina tu zituzten”. “Tab sartzen uzten Kaixo en ut zig ez kin re zen. Juerga ba“Hamahiru urte mordoa elkartzen e zt ga n ha a et n zen bereziki pasaerako tokia ze aten ginen baina ez jo ra ixo Ka n. ze tzen raian. tzuetan han buka ten, Txitxarroko ga zu i itx an ru gu in n ra 9O k urte gogorrak iza kontsumo lekua. Hu zabaldu”. “80koa te ar bira re 89 n be te ak zu bakoitz Gaztetxea ez kako kontsumoa, rte ta a et a, z ko lan as a, aur egun ziren. Gero bikote tu egin ziren”. “G ra ge uk tz ba a in ba kokaina dea egin genuen, kontsumoa. Orain ere estaliagoa da ak topeko dagoenean mun a bo an m . da en hartz mila Pentsa, 1985ean 20 ra egoten dira beti. ain k. kaina gramoa Or pezta balio zuen ko ar zakia helburuk m erdia balio du”. Gi txan segitzen du.
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 8
“Mila aldiz saiatuko nintzateke berriz”
AMAPOLA HERNANDO. Gorka de las Morenas. 1998an, 28 urterekin drogak hil zuen gaztearen ama
Zer gertatu zen zuen etxean? Nire semeei haxixa aurkitu genien behin, hemezortzi bat urte izango zituzten. Kezka sortu zigun baina ikasten segitzen zuten eta ez genion halako garrantzirik eman. Gero Gasteizen hasi ziren FPn, Ibai delineazioa eta Gorka elektrizidadean. Esku-abila zen oso Gorka. Aitari tailerrerako ere egin zion makina sekulakoa. Oraindik ere badabil. Kontua da Gasteizen pasatzen zutela astea. Erabaki malapartatua! Erresidentzian egon ziren hasieran. Eskola behintzat ateratzen zuten eta hor nonbait. Behin ordea deitu egin ziguten egoitzatik Ibaik eskola-kide bati dirua kendu ziolaeta. Gero ez zutela erresidentzian segi nahi, oso kontrolatuta zeudelako, eta pisura joan ziren. Ibaik bukatu zituen ikasketak eta lanean hasi zen, baina Gorkak ikasturtea errepikatu eta igarri genion ez zebilela ondo. Etxera etorri zen eta berriz hasi zen ikasten. 1990 urtea zen. Uda hartan hil ziren saninazioetatik bueltan auto-istripuz herriko hiru gazte, lagunak zituen eta jota geratu zen. Opor beharra zuela eta Extremadurara joan zen lagunekin. Urte hartan gu ere han ginen eta abisu eman ziguten Guardia Zibila bila zebilkigula. Gorka oso erradikala zen eta pentsatu nuen politikagatik izango zela... Senarra hasi zen aurrena guardia zibilekin hizketan. Ziplo erortzen ikusi nuen notizia eman ziotenean: Hil egin zen Ibai istripuan. Horrek nola eragin zion Gorkari? Biak banaezinak ziren. Ibai liderragoa zen eta Gorka babestu egiten zen asko anaiarengan. Oso gaizki egon ginen denok. Gorkak lana utzi zuen, asko haserretzen zen eta aitortu zigun, 91anedo, drogarekin arazoa zuela. Hitzaldi batera joan nintzen eta han gomendatu ziguten Gizakia Helburu. Berak ez zuen joan nahi, sekta bat zela esaten zuen, baina zerbait egin beharra geneukan eta hasi zen. Beste semeak ere bazter utzita neuzkala sentitzen nuen. Gogorra izan zen proiekto, baina monoa ez nion ikusten. Joaten ginen Ategorrietara egunero eta berarekin egoten nintzen, baina iristen zitzaion nonbaitetik. Gero, Durangon, kontrol batean geratu zuten autoko argi bat ez zuelako ondo eta kartzelara eraman zuten intsumiso izateagatik, busca y capturan zegoen eta. Basauriko kartzelatik Martutenekora, eta berriz proiektora. Baina gaizki: behin eta berriz erortzen zen.
Lehen fasea bete zuen baina bi urtera utzi egin zuen. Eguberri batzuetan akordatzen naiz balkoitik egin zuela ihes. Bere bila ibili ginen Zarautzen, zulo guztietan. Itzuli zen, lanean hasi zen, eta Mataderoan bizitzen egin zuen bolada bat, Azpeitian ere bai, joan etorrian ibili zen. Nik sasoi hartan ez nekien non zegoen. Orain badakit non dagoen. Gero saiakera gehiago egin genituen. Tratamendua egiten ari zenean uzten genion etxean egoten, baina bestela ez. Gogoratzen naiz behin atean jarri nintzaiola alde egin ez zezan. “Ama, utzidazu irteten, bestela ez dakit zer egiteko gauza naizen”. Utzi egin nion. Orain pentsatuta bakarrik zer pasa genuen, guk eta seme gazteek! Ondo zegoenean zoragarria zen; baina buelta beldurgarria. Usurbilgo sanatorioan egon zen, Galdakaoko ospitalean ere bai interno. 25 pezta utzi genizkion, alde egin nahi bazuen autobuserako eduki zezan. Hamabost egunera eskatu zuen alta. 97. urtea izango zen. Gero Agipaden hasi ginen, Amaran, metadonarekin. Bera konbentzituta zegoen lortuko zuela uztea. Etxean nik dena gordetzen nuen: kaja fuertea geneukan, giltza nik patrikan, dirua ere gainean. Argazki kamera bat erosi nion epeka ordainduta, asko gustatzen zitzaiolako argazkigintza, baina kamera hori ere desagertu zen. Zenbat momentu latz! Gabonetan semeari etxean sartzen ez uztea gogorra da. Santa Kutz batzuetan kristoren xextra izan genuen ez niolako irteten utzi. Azkenean gusturagustura egon ginen biok etxean pelikula bat ikusten. Horrela, borrokan, behin eta berriz. Utzi zuen Agipadekoa ere. Berriz hasiko zela erabaki eta astelehenean elkarrekin joatekoak ginen, baina asteburuan gertatu zen. Kanposantutik nentorren Ibairi loreak jartzetik, eta anbulantzia ikusi nuen Gurutzean. ‘Zer gertatzen da?’ ‘Gazte bat...’ Korrika joan nintzen. Kultur etxeko komunean zegoen zerraldo. Gaindosia baino gehiago adulterazioagatik, nik uste. Eta horren ondoren, beti galdera: Zergatik? Zergatik? Zer egin dugu gaizki? Zu saiatzen zara ahalik eta heziketa onena ematen. Berriz egingo nituzke mila saiakera laguntzeko. Orain etxean sartzen utziko nioke. Badakit izugarri maite gintuela, baina gainetik zegoen droga. Gurasooi, angustia hori ez zaigu pasatzen.
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 9
9 LEIRE ERRASTI. 44 urte
“Hamabost urterekin hasi ginen heroinarekin”
Noiz eta nola hasi zinen kontsumitzen? Hamahiru urterekin porroak erretzen hasi nintzen. Gero speeda. Oso segidan joan zen dena. Kontzertuetara joaten ginen, La Polla-eta entzutera eta zazpi bat lagun ‘zaldia’rekin hasi ginen hamabost bat urterekin. Besteek tarteka hartzen zuten eta funtzionatzen segitzen zuten. Guk dena utzi genuen, ez eskola, ez lan, ez geneukan besterik. Ni hemeretzirekin sartu nintzen Proiekton. Nolakoa zen egunerokoa? Goizean jaiki eta koadrila elkartzen ginen. Ni nintzen neska bakarra. Bakoitzak zeuzkan diruak elkartu eta bila joaten ginen, Bilbora Otxarkoagara, Elgoibarrera, Zarautzera… Atipikoak ginen, legalak ginen elkarrekin, eta geneukana partitu egiten genuen. Gero bukaeran ez, oso gaizki zaudenean ez, baina ordura arte bat eginda geunden. Nondik ateratzen zenuten dirua? Ahal zuenak lanetik edo etxetik, baina txokolatea saltzen genuen gehienbat. Marokora joaten ginen bila, merke erosi eta hemen saldu. Ni hamar bat aldiz joan nintzen. Janda edo ezkutatuta ekartzen genuen. Adin txikikoa nintzenez ama engainatu nuen bidaiatzeko baimena sinatzeko eta orri harekin nahi nuen lekura joaten nintzen. Bidaietako batean harrapatu egin gintuzten, Ceutan. Nik hamazazpi urte, besteak hamazortzi. Pentsa nola geunden. Ni negar batean. Guardia zibilak kalabozoan elkarrekin utzi zigun lo egiten eta biharamunean askatu. Gero epaiketa eduki genuen baina ez zen asko, 900 gramo, eta ondo atera ginen. Zenbat balio zuen orduan heroinak? Eta haxixak? Heroina gramoa 15.000 pezta. Txokolatea, gramoa 1000 pezta. Lapurretarik egin al zenuten? Behin bai, eta harrapatu egin gintuzten. Hura izan zen egoera lehertu zuena. Beste biak kartzelara. Ni gogor hartu ninduten etxekoek eta orduan hasi nintzen proiekton. Heroina zer konsumitzen zenuten, zainetik? Nik bai, baina besteek gehiago sudurretik edota erreta, txinoan. Nora joaten zineten kontsumitzera? Kotxea hartu eta ezkutura. Sastarrainera edo mendi aldera. Heroina txute bat, orgasmo bat mila aldiz biderkatuta sentitzea dela diote. Aurreneko aldiz ez zitzaidan gustatu. Botaka eginarazi zidan. Oso gaizki sentitu nintzen. Gero egiten dizun efektua da, dena igual zaizula: ez duzu ezer sentitzen, ez beldurrik ez ezer. Ni proiektora joan nintzenean galdetu zidaten: Zergatik hartzen duzu? Nire mutilak hartzen duelako. Ez genuen besterik. Hura inkonszientzia! Orain hemeretzi-hogei urteko ilobak ikusten ditut, unibersitatean, dena ondo pentsatuta, ikasketak bukatu arte dena ondo planifikatuta. Gu inuzente batzuk ginen.
Xiringak konpartitzen al zenituzten? Ez, horretan ere atipikoak izan ginen, asko mugitzen ginen xiringa bila. Noizbait erabiliko genuen dudakoren bat, baina hemen saltzen zituzten orratzak botikan, Zarautzen eta Zumaian ere bai. Elgoibarren adibidez ez, eta konpartitu egiten zituzten. Lehengoan esan zidan batek hamar laguneko koadrilatik bakarra geratzen dela bizirik. Azkoitian eta Azpeitian hies kasu batzuk eman ziren. Guk horretan zortea izan genuen. Egoera gogorrik tokatu al zitzaizun? Behin Bilbon. Kotxean hartu eta bat jota. Erreanimatu egin behar izan genuen. Atera zen. Zenbat txute hartzen zenituen egunean? Hasieran gutxi. Gramo batekin edo birekin bi lagunentzat pare bat egunerako edukitzen genuen. Gero gehiago behar genuen. Egunean bost edo sei txute. Eta orain orratza sartu behar baldin badidate odola ateratzeko, gaixotu egiten naiz, ezin dut begiratu ere egin. Monoa, abstinentzia- sindromea, nola pasa zenuen? Etxean. Konbultsioak, izerdi-larria, dardara, egonezina, goragalea. Hiltzea nahi nuen eta egunean hogeitabost aldiz saiatzen nintzen ihes egiten. Proiekton ez zuten ezer ematen. Valeriana gomendatzen zuten, dutxak eta bainuak. Amak masajeak ematen zizkidan buruan. Noiz hasi zinen hobeto sentitzen? Hilabetera edo. Nerbio sistema zisko eginda daukazu. Proiekton lehen urtean egunero joan behar duzu Ategorrietara. Amarekin autobusean goizero joaten nintzen. Gero bigarren fasea hasten da, komunitatekoa. Ni Hernanin egon nintzen. 60 bat ginen. Taldeak zeuden: sukaldea, lorezaintza, mantenua, etab. Nik denbora asko sukaldean egin nuen. Gogorrenak ginenak sukaldean. Terapia handia egin genuen; etxekoekin, lagunekin, bizitza guztia hankazgora. Etxola moduko bat geneukan, eta norbaitekin gorabehera bat izan bazenuen orri batean idazten zenuen eta etxola horretan sartu. ‘Halakorekiko amorrua’. Astean behin ireki egiten zen postontzia eta landu egiten genuen. Ondoren hirugarren fasea etorri zen, birgizarteratzea. Ni Errenteriara joaten nintzen astean behin. Pasaian bizi nintzen ahizparenean eta lanean ere hasi nintzen. Zestoan koadrilan hasi nintzen gero. Nik uste hori izan dela nire bizitzako garai onena. Besteek garagardoa edaten zuten eta nik mosto. Oso ondo sentitzen nintzen. Gero ‘graduatu’ nintzen. Graduatu? Bai, proiekto bukatzen duzunean liburuxka bat ematen dizute. Sinatu egiten duzu, familiak ere bai. Lagunak ere joan ziren eta oso hunkigarria izan zen. Zama al da zuretzat oraindik garai batean yonkia izana? Asko markatu nau. Proiekto oso presente daukat eta asko sentitu dut kulpa. Herri txiki batean bizi gara, denok ezagutzen dugu elkar eta bai. Orduan drogazaleak apestatu batzuk ginen. Eta batzuetan esaten diot neure buruari: Zer, azken finean orain besteek egiten duten bizimodu bera egiten dut: Lanera joan! Badira zazpi urte egoitzan garbitzaile ordezko naizela, eta ikasten ari naiz, erizaintzako laguntzaile. 44 urterekin “graduatuko” naiz!
N
agore telleria
A ZALEKO A RGAZKIA : A SIER A CEDO
168.qxp_55 24/1/16 20:29 PĂĄgina 10
JO
ardunian
MAIA
SSA
Esku artean mapa bat hartu eta gora begiratzen badugu, azken lur arrastoak atzematen diren tokiraino, Finlandiarekin aurkituko gara, besteak beste. Zonalde hotz horretara bidaiatuko dugu artikulu honetan Maia Ossa Rissanenen eskutik. Arroabekoa bera, bi urte pasatxo da Finlandian lur hartu zuela. Sorterrian harrapatu dugu guk, eta Eskandinaviako herrialdeak gordetzen dituen sekretuen berri eman digu. Noiz eta zergatik abiatu zinen Finlandiara? 2013ko azaroan iritsi nintzen herrialdera. Aurrez, ordea, Ingalaterra eta Irlandan zehar bidaiatzen ibili nintzen, hilabeteren bueltan. Hasierako plana Laponiara joatea zen, samien hizkuntza ikastera. Planak, ordea, ez zuen aurrera egin eta Helsinkin geratzea erabaki nuen, bertan bizia bilatzeko. Itzulpengintza ikasi nuen Gasteizen. Amaitu berritan galdera egin nion nire buruari: “Eta orain, zer?�. Ez neukan gurasoen etxera itzultzeko asmorik, nahiz eta jakin lana izango nuela. Baina ez nuen Arroabean geratu nahi. Gainera, Finlandia amaren herrialdea denez, banuen ongi ezagutzeko gogoa. Iritsi berritan, zerekin aurkitu zinen? Senide batzuk ditut bertan, eta Erasmusen ezagututako lagun pare bat ere bertan ziren. Lagun horietako baten etxean hartu nuen ostatu lehenbizikoz, harik eta beste pisu bat topatu nuen arte. Hasiera haietan lan ezberdinak egitea egokitu zitzaidan: umeak zaintzen, fabrika batean, tabernan zerbitzari... Hala ere, esan behar dut gaur egun baino errazagoa zela orduan lana aurkitzea. Adibidez, anaia joan berri da eta hari gehiago ari zaio kostatzen lana aurkitzea. Finlandieraz moldatzeak ere lagundu zidan, izan ere, amak betidanik egin digu finlandieraz etxean. Beharrezkoa al da finlandiera jakitea bizimodua garatu ahal izateko? Lana aurkitzerako orduan, behintzat, oso garrantzitsua da. Beste herrialde batzuetatik hara joanak diren lagunak kexu dira; jendeak espero du ingelesarekin bakarrik ongi moldatu zaitezkeela. Badira taberna batzuk ingelesez soilik egiten duten zerbitzariak dituztenak, baina oso gutxi dira. Nik nire bizimodua finlandieraz egiten dut, baina baditut lagun galiziarrak ere, adibidez; horiekin gazteleraz egiten dut.
Zertan aldatu zitzaizun bizimodua Arroabetik abiatu eta Helsinkin lur hartzean? Urtero joan izan naiz hara familia ikustera, beraz, banuen herrialdearen nondik norakoen berri. Txoke handirik ez zen izan. Esan daiteke, agian, egunerokotasuna dela ezberdina: hemen tabernak dituzu, eta herri txikietan oso gertukoak dira harremanak; Helsinki, ordea, hiri bat da, eta guztia da askoz anonimoagoa. Ez dago herri giro hori, ezta herri txikietan ere. Suerteko izan nintzen ni, eta azkar egin nuen nire kuadrillatxoa. Egoera antzekoan zegoen jendea zen, ikasketak amaitu eta bizitza berri baten bila zebilena. Finlandiak ospe ona dauka, bizi kalitate altuaren ondorioz, eta gazte ugari joaten da hara, ikastera edo lanera. Bestalde, jendea joan eta etorri egiten da: hasierako lagunetatik gutxi gelditzen dira hemen, eta jende berria ezagutzen joan naiz. Unibertsitatearen inguruan egiten omen du bira, batik bat, zure bizitzak... Asko aldatu da nire bizimodua iritsi nintzenetik. Frantses Filologia ikasteari ekin nion, baina Antropologian sartzeko asmoa nuelako. Ahalegindu nintzen baina ez nuen lortu. Banuen modu bat, ordea, Antropologiako karreran sartu gabe hainbat ikasgai hartzeko, eta horretan dihardut momentuan. Azken aldian pare bat itzulpen proiektu mardul ere izan ditut esku artean: finlandieratik eta frantsesetik liburu bana itzuli dut euskarara. Ez da oso ohikoa enkargu horiek jasotzea baina... Urtarrilean, berriz, euskarako klaseak ematen hasiko naiz Helsinkiko Unibertsitatean. Finlandiar bat aritu da jardun horretan hamar urtez, baina utzi egin du. Esan daiteke finlandiarrei asko gustatzen zaiela hizkuntzak ikastea. Finlandierarekin batera suediera ere
168.qxp_55 24/1/16 20:29 PĂĄgina 11
1 1
hizkuntza ofiziala da, eta gehienek ongi dominatzen dute ingelesa. Euskarak, hizkuntza txikia eta berezia izanik, sortzen die nolabaiteko interesa. Momentuz, 24 pertsonak eman dute izena. Pixka bat urduri nago, inoiz ez baitut horrenbeste jenderen aurrean klaserik eman. Baina gogotsu nago. Erraza egin al zitzaizun goi mailako ikasketetara sartzea? Unibertsitatean sartzea ez zitzaidan zaila egin, batez ere frantsesa banekielako lehendik, baina garrantzitsua da bertako hizkuntza kontrolatzea. Beste kontu bat diru laguntzena da, eta nik horretan abantaila bat daukat: finlandiar nazionalitatea ere badudala, alegia, nazionalitate bikoitza daukat. Nik, finlandiar guztiek bezala, diru laguntza jasotzen dut ikasteagatik; ikastea doan da eta gainera diruz laguntzen naute. Diru laguntzak finlandiarrentzat soilik dira printzipioz, hala ere, kanpotik doan edonorentzat ere doakoa da, oraingoz, unibertsitatean ikasketak burutzea. Finlandiako kulturan, ikastea ongi ikusia dagoen zerbait da. Gazteek ikasteari denbora eskaintzea nahi dute, eta denbora horren kostua ez erortzea gurasoengan. Hemen, aldiz, ikasketa guztiak gurasoek ordaintzen dituzte gehienetan. Gainera, ikasketak eta lana uztartzeko erraztasun gehiago daukate: egoera ekonomiko hobea izan arren eta ikasteagatik diru laguntzak jaso arren, gazte askok erabakitzen du ikasi bitartean lan egitea. Hori hala, 18 urterekin etxetik ospa egin eta oso autonomoak bilakatzen dira finlandiar gazteak, ez hemen bezala!
“Euskara klaseak ematen hasiko naiz Helsinkiko Unibertsitate an; 24 ikaslek eman dute izena jada�
168.qxp_55 24/1/16 20:29 PĂĄgina 12
Zer paper jokatzen dute mugimendu sozial aurrerakoiek Finlandian? Sentsazioa daukat mugimenURTEKO EGUNIK LUZEENA du sozialen jarduOSPATZEN na oso instituzionalizatuta dagoela. Izan feminismoari dagokionez, izan arlo ekonomikoan, kaleak ez daude aldarriz josita, balizko ongizate horren pean ikusezin bilakatzen baitira. Egia da Finlandia, gizon eta ema-
Hezkuntza arloan Finlandia herrialde aurreratua dela agerian geratu den bezala, zer esan ahal didazu bestelako arloen inguruan (osasungintza, ingurumenarekiko errespetua, garraio publikoa...)? Osasungintzari dagokionez, ikasleek, adibidez, euren osasun sistema propioa daukate. Unibertsitateko kostuak urteko 100 eurokoak izaten dira, eta hortik bideratzen da, besteak beste, osasun arloko arreta. Izan ere, osasungintza publikoan zerbitzuak oso oso mantsoak dira, eta askok bide pribatutik jotzen dute. Lantoki askotan ere osasunseguru pribatua eskaintzen da. Ingurumenarekiko errespetuari dagokionez, askoz ere aurreratuago daudela esango nuke. Betidanik izan dute errespetu gehiago naturarekiko eta, adibidez, ez da hainbeste eraikitzen eta naturarekin kontaktuan egotea gustatzen zaie. Oso ohikoa da uda garaian FRANTSES FILOLOGIAKO IKASLE BATZUEKIN landa eremura alde egitea denbora FESTA PISUAN batez, naturarekin harreman zuzen horren bila. Bertako kulturaren parte da. kumeen arteko berdintasunari erreHirian bertan ere berde gehiago dago eta jendeparatuta, gurea baino herrialde ak hobeto zaintzen ditu bazterrak. Ekologia aurreratuagoa dela: berdintasun baina, neurri handi batean, itxurakeria irudigehiago nabari da maila guztietzen zait. Zentral nuklear berri bat eraiki tan, emakumeak aspaldidanik dinahian dabiltza, adibidez, eta gutxi hitz egiten ra independiente, amatasun eta da horretaz. aitatasun bajak daude bi gurasoGarraio publikoari dagokionez, hiri handieak zaintzaz arduratzera bultzatan oso ondo dago, baina herri txikiagoetan tzeko... Esan genezake sistema gabezia handiak daude. Herri txikiak, txikiak izaKORRIKA HELSINKIN bera dela parekideagoa. teaz gain, oso sakabanatuta daude; edonora joaOrain, esaterako, egoera ekonomiteko autoa hartu beharrean dira. Adibidez, nire koa okerrera doala eta, jendea mugitzen hasi dela ematen du. Hezkuntzan amonaren udalerritik hirigune nagusira joateko egin asmo dituzten murrizketen aurrean manifestazioak egin dira eta Helsinkotxez ia ordubete egin behar da. Eta etxetik denkiko unibertsitatea bi aldiz egon da okupatua horren harira. dara edo enkarguak egitera joateko 7km egin beIdentitate sexualei dagokionez, herrialde aurreratua al da Finlandia? har ditu izebak. Alde handia dago hirien eta herri txikien artean. Helsinkin, adibidez, lasai Uda honetako irudi bilakatu da Europa iparralasko joan daitezke sexu bereko bi pertsona eskutik helduta, eta hemen baidea helburu duten errefuxiatuen ilarak ikustea. no ohikoagoa da sexu bereko bi guraso ikustea euren umearekin. Egia da, niZe jarrera dute finlandiarrek eurekiko? re kasuan, Euskal Herrian ez dudala inoiz egoera zailik bizi izan lesbiana izateUne honetan herrialdearen arazo handienetako agatik. Nahiz eta ni herri txiki batekoa izan, eta jendeak hasieran hitz egiten bat errefuxiatuen afera da. Nire sentsazioa da, duen, errespetua nagusitzen dela iruditzen zait. Baina askorentzat gogorraorokorrean, ongi hartuak direla. Baina aurkako jagoa da, familiaren eta inguruaren araberakoa da hori. Eta ez dago batere rrerak ere asko azaleratu dira. Azken aldian muginormalizatuta; Finlandian apur bat gehiago. mendu neonaziek eta alderdi nazionalista eskuinFinlandiako bidaia, asko luzatuko da edo itzulerako txartela epe motzean darrek indar handia hartu dute. Adibidez, izan dira hartu nahi duzu? errefuxiatuak hartzen dituzten harrera zentroen Ba esango nuke gaur arte bezala jarraituko dudala, ver venir, luzerako plaaurkako erasoak. Manifestazio ugari ere antolatu nik egin gabe. Bi urte pasatxo daramatzat bertan eta iruditzen zait orain ari dituzte, herrialdearen mugak ixtea aldarrikatuz. naizela nire tokia egiten, nire moduko jende gehiago ezagutzen. Asko ikasi Ekonomia ezegonkortzeak ere eragina dauka atzedut bertan; orokorrean, bizi-esperientzia desberdina izaten ari da. Eta sentsarritarrekiko jarreran, dirua “sasi-errefuxiatuei� opazioa daukat oraindik zuku gehiago atera diezaiokedala: nahi dut bertan ritzen ari diren irudipena baitute eskuindarrek. Azgehiago bizi, gehiago ikusi eta ikasi. Epe motzean behintzat ez dut itzulerako ken aldian talde faxista batzuk kaleak "zaintzen" biderik hartuko. Baina Euskal Herrira bisitan etorritakoan, beti ematen dit pehasi dira, eta okerrena da Gobernuak ez ikusiarena na alde egiteak. Lehenago edo beranduago itzuliko naiz, seguru. egiten duela. Are gehiago, mugimendu antifaxistaren aurkako jarrera ere hartu izan du Gobernuak.
A
imar etxeberria
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Pรกgina 13
ZURE IRAGARKIA publi@danbolin.eus
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 14
SAN SEBASTIANETAKO DANBORRADA ARROABEAN
San Sebastianetan danborrada famatuenak Donostian eta Azpeitian ospatzen badira ere, Arroabean ere izaten da danborrada. Haurren danborrada hain zuzen ere. San Sebastian egunean bertan, urtarrilaren 20an, izan zen Danborrada. Argazki galeria ikusgai duzue gure webguneko multimedia atalean.
TAO SISTEMA MARTXAN JARRIKO DA ZESTOAN Otsailean TAO
sistema izango da Zestoako Gesalaga kalean eta Euskal Herria plazan. Zestoan Merkatari Elkarteak bultzatuta jarriko da martxan sistema hori. Doakoa izango da baina gehienez 90 minutuko aparkaldiak egin daitezke, eguerdian izan ezik. Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 16:30-20:00 bitartean izango da martxan TAO sistema. Larunbatetan berriz 9:00-13:00 bitartean. Igandeetan ez izango TAOrik.
zulo
danbolin
IRAETAKO SANTAINESAK Iraetako festa nagusiak ospatu dira. Santa Ines egunez, urtarrilaren 21, hasi ziren jaiak eta azken eguna urtarrilaren 30ean izango da, Umeen Eguna. Iraetako jaietan hainbat ekitaldi izan dira aurten ere: XXVI. Mus txapelketan 100 bikotek hartu zuten parte Bekotxe Merenderoan, Iraetako Pilota Txapelketako finalak, AUZOEN arteko “FUTBOL 7 misto” txapelketa, FAN&GO taldearekin berbena, ERROTA HARRIA harri-jasotzaileen arteko dema, Gorriti eta bere animaliak,… Umeen egunean, 5″-ko tren zirkuitu handiaren inaugurazioa, zuhaitz landaketa, Iraetako jaioberriei omenaldia, puzgarriak eta tailerrak eta txokolatada izango dira.
ZESTOAKO VI. GAZTETXOEN ESKU PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK JOKATU DIRA Urtarrilaren 6an jokatu ziren
Zestoako VI.Gaztetxoen Esku Pilota Txapelketako finalak. Txapelketa hiru mailatan jokatu da: Kimuak, Kozkortuak eta Gaztetxoak. Zestoako Pilota Taldekoek txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa dute, eta datorren abuztuan zazpigarren aldiz jarraian gaztetxoen esku pilota txapelketa antolatuko dute. Hauek dira finaletako emaitzak: Kimuak ANDUAGA – SASIAIN 18 ERRASTI – ARRIZABALAGA 13 Kozkortuak AIMAR EGIGUREN 18 IKER EGIGUREN 8 Gaztetxoak ODRIOZOLA – ALBERDI 18 MUTIOZABAL – UNANUE 6
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Pรกgina 15
Irakurleontzat le
henengo etxerako
2015ean 'Hitza emanda' izenpean hilero bertso sorta irakurri ahal izan zen eta orain, berriz, urte berriarekin asmo berriak izaten direnez, AEK-ko kideok hartuko dugu txanda alero proposamen bat zuei helarazteko. Izan ere, argi dago Zestoa herri euskalduna dela, baina gure hizkuntzak baditu ehunka trikimailu ezkutu eta ziur gaude horietako batzuk ezagutzea interesgarri irudituko zaizuela.
Beraz, lanean hasteko prest?
Whatsapp-ea n akats gut xiago egitea! Horret arako
lana:
, gogoratu ad aditz lagun ibidez, tzaile GUZT IAK 'z' idazten direla : etorri naiZ , erosi diZkiZut, a haztu ZaiZ kio, etxerant Zetorren, pre z sta genitZa k e , k onpon ieZaidaZu Ez dugu tar te hau ama itu nahi esk danbolin ald errak eman izkariari txo gabe ko hau eska ini izanagat ik.
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Pรกgina 16
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 17
7 1
AIZARNA BERTSOLARIA Jon Egiguren aizarnarrari zor diot artikulu hau egiteko laineza eman izana. Izan ere, haren webgune aberatsean, Indalezio Ojangurenek ateratako argazki zahar bat aipatzen du lehendabizi. Bera askotan egon omen da begira argazki horri, ulertu ezina omen zelako beretzat. Baserritarra, “bertsolari Aizarna” izenburua duela, guregipuzkoa.net-en dago jasota: “Nik beti pentsatu izan nuen akatsen bat zegoela argazki honekin, sekula ez bainuen entzun eta datarik jaso bertsolari hau Aizarnakoa zenik sinesteko”. Hara... niri ere gauza bera pasatzen zitzaidan. Orain, ordea, Egigurenek bere webgunearen bidez zirikatuta, ikusi dut delako Aizarna hori ez zela nolanahiko bertsolaria, ez horixe; orduko entzutetsuenekin Euskal Herrian zehar ibilitako gizona zela, alajaina! Horrela bada, mendizale kaskarra bezala, bestek aurretik bidea garbitu ondoren (alegia, bestek datu mordoxka bat eskueran jarri ondoren) banoa gure Aizarna hori pixka bat argitara ateratzera.
AIREPLANOAREN KONTUAK
Aizarna bertsolaria Eibarren kokatzen du jendeak. Eta gaur egun ere, bere ondorengoak bizi diren etxea Aizarna izenarekin ezagutzen omen dela han, esan digu Jon Egigurenek. Eta argitu digu Joan Ignazio Odriozola omen zuela izena. Pasadizo bitxi bat ere kontatzen digu webgunean: Eibarren, 1913ko San Joanetan, Mr. Marius Tercé hegazkinlari frantsesak erakustaldi bat eskaini omen zuela bere Deperdussin planobakarrarekin (hegazkin mota bat). Eta erakustaldia Tutulu baserriko zelaietan egin omen zen. Hortik omen dator Aizarnaren bertso hasiera bat: "Gure zelaian lehenengo aldiz, bajatu da Eibarren arioplanua...". Argibide horietatik tiraka-tiraka, gure gizona zein zen argitzen hasi gara...
ERREZILEN JAIO, AIZARNAN HAZI...
Esku artean abizen bakarra edukita, pertsona baten atzetik hastea kontu nekeza izaten da, are gehiago, Odriozola bezalako abizen “arrunt” batekin. Hala ere –esan diogu geure buruari– Odriozola eta Tutulu baserria edukita, asko estutzen diogu hesia gure Aizarnari. 1932ko Hauteskunde Erroldan topatu dugu Eibarren: Joan Odriozola Kerexeta (58 urte, nekazaria). Hortik aurrera, asko erraztu zaigu lana.
Zazpi senideko familia bateko semea zen Joan Ignazio (187406-12). Senide denak Errezilen jaio ziren, gazteena izan ezik. Izan ere, Joan Ignazio jaio eta handik pixka batera, familia Aizarnara etorri zen bizitzera, Anatxaranberrira. Han jaio zen Maria Petra Alberta (1878), gazteena, baina handik gutxira Itzirazabalera (gaur egun, Itziraundi) joan ziren denak; hantxe hil zen Petra, hiru urterekin (1881). Joan Ignaziok 18 urte zituela, aita, Jose Domingo, hil zitzaien (1827-1892). Handik lau hilabetera, Nikolas (1866), Joan Ignazioren anaia, ezkondu egin zen Sebastiana Osinalderekin (Astigarreta, 1879) eta bera geratu zen baserriko buru (Matxinbentan izan zen ezkontza). Ama –Agustina Kerexeta (1832-1911)– eta osaba Nikolas baserrian geratu ziren. Anai-arrebak ere bai. 1893an, soldadutzarako izen-emateko unea iritsi zitzaion gure Aizarnari. Mutil lerdena izango zen: altuera, 1,74 m; hala diote agiriek. Artean Itziran bizi zen. Ordurako ondo egingo zuen bertsotan, jakina. Non sortu ote zitzaion zaletasuna, nola hasi ote zen bertsotan, nor izan ote zuen “maisu”... Guk erantzun ezineko galderak.
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 18
AIZARNATIK BIZKAIRA
Soldaduskatik itzulita, Bizkaia aldera joan zen gure Aizarna beste bi anairekin. 1896-97an, ezkondu egin ziren hirurak: Asentsio Maria Arratzolan, eta Jose Antonio eta gure protagonista, Bilbon. Emaztea, Hermenegilda Unzueta, Aramaiokoa zen. Bilbon izan zuten lehenengo semea, Jose Florentino (1903); Axpen hurrengoa, Maria (1906), eta Arratzolan beste hirurak: Karmen (1908), Felipe (1910) eta Timotea (1912). (Datu horiek Eibarko udal artxibozain Yolanda Ruizek eman dizkigu). 1926an, Eibarrera etorri ziren bizitzera Joan Ignazio eta familia, eta Tutulu baserria erosi zuten; 14 urte lehenago aireplano erakustaldia egin zen baserri hura bera. 1948an, etxe berria eraiki zuten beren lursailen beheko aldean, eta “Aizarna” izena jarri zioten etxeari. Gaztaroko bizilekuak tira egiten, nonbait!
AIZARNA, BERTSOLARI
Bertsolari ospetsua izan behar zuen Aizarna. Orduko bertsolari handienekin ibilitakoa, besteak beste, Pello Errotarekin (1840-1919), Txirritarekin (1860-1936), Frantsesarekin... Ez da, ordea, batere erraza datu asko biltzea. Liburu mordoxka bat arakatu arren, apenas ezer asko bildu dugun Aizarnari buruz. Hemerotekek argituko ligukete, agian, bere ibilera, baina hurrengo baterako utzi beharko dugu hori. Aizarnaren bertsogintzari buruz guk aurkitu dugun lehen aipamena 1903an gertatutakoa da: Getxoko txapelketa. Handik urte batzuetara, Balendin Enbeitak oroitzen du bere aitak –Kepa Enbeitak, garai hartan “Gernika” esaten ziotenak eta gerora “Urretxindorra” goitizenez ezagunagoa egingo zenak– hartu zuela parte txapelketa hartan eta beste lau bertsolari gipuzkoarrak zirela: Txirrita, Pello Errota, Frantzesa eta Aizarna (Bizitzaren joanean, 1986). Aita Santi Onaindiak, berriz, zazpi gipuzkoar zirela han, esaten du Urretxindorraren biografian (1878-1942). Berari utziko diogu pasadizoa kontatzen, bere bizkaitar hizketa ederrean. Irakurlea hobeto kokatzeko, Pello Errotak 63 urte edukiko zituen orduan, Txirritak 43 urte; Aizarnak 29 eta Enbeitak 25. Hara, bada, zer dioen Onaindiak: “Itxas-egaleko Santurtze ta Algorta bitartean, Ondarreta'n, bertsolari-sariketa antolatu zan; ain zuzen, lendik be adiskide eban Zelaya zan eratzalea. Gipuzkoarrak ziran etorteko, Txirrita tartean zala; eta, ziñuenez, arrosko samar etozan: Bizkaitik iñok baeban arpegirik ara urteteko, laster itxiko eben ring'etik kanpo. Zelaya'k Kepa'ri: 'Ezagutzen al dok Txirrita?' 'Ez, ba; entzutez bez.' 'Orduan ez adi agertu; emen dituk Txirrita ta gipuzkoar onenak eta, eurak diñuenez, bizkaitarra mutu geldituko ei dok irugarren bertsorako.' 'Bai, neure ustez be onenak dozak; baña mutu izte ori lartxu esatea dala deritzat.' 'Zer, orduan?' 'Begira; nik beti nai ixan yoat neu baño geyago diranakaz neure indarrak neurtzea. Ikusi egingo yoagu.' –Ta? –Zazpi gipuzkoar ziran eta bizkaitar bat. Muxika'koak, [herri horretakoa zen Enbeita], asi aurretik, oitura eban lez, iru Agur Maria esan ebazan buruz. Ekin eutsoen, bai batzuk bai
bestetzuk. Zazpiren artean ondo arakatu ta astindu eben bizkaitar bertsolari gaztea. An zan Aizarna zirilariak, batez be, gai aldrebes bat jarri gura izan eutson; seme bat eukon onek urte ta erdira eltzen etzana, ta Aizarna'k –bere semiantzat nobiya bear daula-ta– bertso batzuk eskatzen dautsoz. Kepa'k onela: Zenbat persona dauzan Ainbeste jeniño, Aizarna’n errazoya Aundi dok orraño: Semiantzat nobiya Bear daula diño; Urte beta ta erdi Ez ei dauz ondiño... Sopak oba leukezak Nobiyia baño.
Eta, txalo-zarta etenbagako ostean, bizkaitar gazteari, bertsolari naiz ostantzeko, txapelak erantsi bearrean aurkitu ziran.” Horrela bada, lehen saria Kepa Enbeitari eman zioten eta Txirritari bigarrena. 1903ko txapelketa hartaz geroztik ezer gutxi topatu dugu, baina pentsatzekoa da Aizarna plazaz plaza (edo tabernaz taberna) ibiliko zela kantari; Gerra aurreko aipamenek garbi adierazten dute hori. 1930ean, berriro txapelketa eratu zen Getxon, eta orduan txapeldun Balendin Enbeita (1906-1986) izan zen eta bigarren Aizarna (Argia, 1974ko urtarrilaren 27a / Fredi Paia, Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak..., UK, 193 zbk.). Azkenik, merezi du irakurtzea Euzkadi egunkariak, 1933ko abuztuaren 27an, dakarren aipamena; bertsotan gainera. Eusko Jaiak Areition. Egun zoragarria izan behar zuen: “Egunik ederrena Jaunak euskun egin / Laño barik, ozkarbi, goyak urdin-urdin. / Mendiertzetik gorantz, igon zan eguzkijak / Argituten ebazan inguru gustijak”. Iurreta, Durango, Berriz eta Zaldibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Eibar, Ermua... mila tokitatik joandako jende izugarri, antza denez. Festa handia izan omen zen dultzaina, ttun-ttun eta txistulariekin; baita dantzari “mutil bikain indartsu eder ikasiak” ere zelai zabalean. Bertsolariek bazkal aurretik eta ondoren kantatu omen zuten: “Batzarra be asi zan laurak inguruan / Zelaya euzkeldunez bete zan orduan. / Aizarna'k ta bestatek mai baten ganian, / Gitxienetik iru ordu laurenian, / Ekin eutsen neurtitzak egiten alkarri, / Entzuliak txalo joten eutsezala sarri.” Hara, bada, noraino iritsi diren gure azterketak, Jon Egigurenek irekitako bideari jarraituta. Guk, nolabait irudikatzearren, pintura markak jarri dizkiogu ibilbideari. Baina oraindik, asko dago egiteko; batez ere, Aizarnak kantatutako bertsoak bilatzea. Lan zailena. Baina ahaleginak mereziko luke! Bai horixe!
A RGAZKIA :
F
ernando Arzallus
BASERRITARRA A IZARNA ( BERSOLARI ) . I NDALECIO O JANGUREN . G IPUZKOAKO A RTXIBO O ROKORRA (GFA) AGG-GAO_OA03540 ( GUREGIPUZKOA . NET )
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Página 19
29
OSTIRALA
Elkarretaratzea plazan euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera lemapean 19:30ean plazan.•Mus txapelketa Agustin tabernan.
30
LARUNBATA
Goizean zuhaitz landaketa. Arratsaldean, puzgarriak, haurrentzat jolasak eta txokolatada.•Bigarren eskuko arropen azoka Zentroan. Goizeko 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Zestoako erropa solidario taldeak antolatuta.
otsaila 04
OSTEGUNA
Santa Ageda bezpera. Aurten Alcerren alde bilduko da dirua. Goizeko 10:00ak aldera Etorra auzoan ibiliko dira santaeskaleak Millan Telleria eta Aitor Salegi bertsolariekin eta arratsaldez Akoa eta Lili inguruetan. Iluntze aldera berriz, herriko kale eta tabernetan egingo dute kopla kantari.
05
OSTIRALA
Ertxiña musika eskolakoak kaldereroz jantzita San Joan egoitzara joango dira banda txikiarekin batera. Kaletik bueltatxo bat ere emango dute.• Kraussk eta Hotzikara taldeen kontzertuak Gaztetxean 22:30ean. •Mus Txapelketa Aizarnako Aranburu landetxean. Izen ematea 22:00etan eta 22:30ean hasiera.
06
LARUNBATA
Iñauteriak: arratsaldean, merendola, umeen desfilea… Gauean, helduen desfilea eta Ezten Giro erromeria. F11 Zestoako argazki elkarteak photocall-a egingo du. * Santa eskean ibiliko dira Lasaon egun guztian zehar.
09 12 13
ASTEARTEA
Iñauteriak. 16:30etatik 19:30etara Endara Deejays arkupetan eta merendola 17:00etan Gure Txokoa elkartean. OSTIRALA
22:00etan Gurutze Jubilatuen tabernan Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa. 22:30ean.
LARUNBATA
Rodeo talde zestoarraren kontzertua Gaztetxean
age 1 nd a 14
9
Ur
tarrila
IGANDEA
I. Kobaz Koba Trail. 25 km-ko mendi lasterketa. Lehen euskaldunen bidetik. Plazatik aterako dira korrikalariak goizeko 9:30ean eta Amalda, Erralla, Danbolinzulo, Arluze, Ekain, Erlaitz eta Irikaitzetik pasako dira besteak beste. Bi lasterketa ospatuko dira egun berean. Lehenengo lasterketa 25 km-koa (20 euro ordaindu beharko dira) eta bigarren lasterketa 16 km (16 euro). Izena ematen dutenei dutxa, aldagelak, kontsigna, kamiseta, oroigarria, Ekainberrirako sarrera, hamaiketakoa eta lasterketako planoa eskainiko zaizkie. Otsailaren 11ra arte dago irekita izen ematea kirolprobak.com webgunean eman daiteke lasterketan parte hartzeko izena. Lehen hiru emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat sariak izango dira, eta baita lehen emakume eta gizonezko zestoarrentzat ere. Goizean zehar, historiaurreko txoko eta tailerrak eta euskal produktuen dastaketa ere izango dira.
18 19
OSTEGUNA
Astinduk eta Zestoako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatuta "Gure kabuz ala hil" dokumentala.
Raguko emanaldia 20:30ean Liburutegian.•Txoko feministaren festa. Pottor eta klito musika taldearen emanaldia eta Dja. OSTIRALA
20-21
ASTEBURUAN
Agiron antolatuta iraupen eskia egitera irteera.
•F
amilia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko aukera dute. Agiriak ekartzeko azken eguna: otsailaren 29a. Ekarri beharreko agiriak: Familia ugariaren ziurtagiria (Gipuzkoako Foru Aldundiak emana) 2013ko diru sarreren egiaztagiria eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).
168.qxp_55 24/1/16 20:29 Pรกgina 20