167.qxp_55 20/12/15 19:56 Pรกgina 1
Santa Engrazia barrenean,
Sorabilberriko
artaldean
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Pรกgina 2
Ekainberrik Ekain Zintzilikari bat eskaini digu opari moduan gure bazkideen artean zozketatzeko. Zorteduna, Mari Karmen Uria izan da. Zorionak!
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 3
34 6 10 11 15 16 18 EN BI D OA
ARTZ AIN BATEN 24 ORDUAK
GABO NAK U MEEN BEGIETATIK
ETXETIK PLAZARA, PLAZATIK ETXERA Urtea bukatzearekin batera, ohikoa izaten omen da plan berriak egitea eta asmo onak plazaratzea. Nahiz eta gero ez bete. Ziur, bat baino gehiago identifikatua sentitu dela, baina lasai, ez utzi irakurtzeari ez bainaiz neure buruaz arituko. danbolinek irailean web orria aurkeztu zuenean, proiektu irekia eta herrikoia izatea nahi duela esan zuen. Lehen aste eta hilabete hauetan web orriari martxa hartzen ibili gara. Albisteak idatzi, edukiak igo eta, zergatik ez onartu, web orri batek nola funtzionatzen duen ikasten. Pixkanaka bada ere, ibilbide luze baten lehenengo pausuak eman ditugu. Orain, urte berriarekin batera, pausu bat gehiago eman nahi dugu. Urtarrilean, “Komunitatea” atala jarriko dugu martxan. Bertan, gure asmoa hori da behintzat, herriko talde eta norbanakoek idatziko dute. danbolin herriko zenbait talde eta norbanakoekin harremanetan jarri da atal berri hori martxan jartzeko. Talde edo idazle bakoitzak askatasun osoa izango du landu nahi dituen gaiei dagokionez. danbolinek ez die inolako baldintzarik jarriko. Zainduko den bakarra da testuak errespetuz idatziak izatea eta ez egotea inolako irainik edo biraorik. Maiztasunari dagokionez ere, norberak bere aukeren arabera idatziko du baina herritarrekin harremana izan nahi badugu maiztasun jakin bat izatea komeni da. Adibidez hamabost egunean behin edo asteazkenero. Norberak ikusiko du hori. Atal ireki eta dinamikoa izatea nahi dugunez, irakurleek ere erantzuteko aukera izango dute. Modu horretan web orri bizia lortuko dugu denok batera. Erantzun nahi duenak ez du erregistrorik egin beharko. Hasiera batean behintzat. Hemen ere baldintza bakarra errespetuz idaztea izango da, eta ez dira jarrera biolentoak edo irainak onartuko. Hori bai, ikusten badugu arazoak sortzen direla neurriak hartuko ditugu. Baina hori eman nahiko ez genukeen azken pausua izango da. Orain arte irakurritakoak baliteke “Komunitatea” atalean parte hartzeko gogoa piztu izana baina danbolineko inork ez eskaini izana aukera. Ez dago arazorik. Gurekin harremanetan jar zaitezke parte hartu nahi duzula esanez. Komunitateko partaide bakoitzak bere erabiltzaile eta pasahitza izango ditu. Kode horiekin bakoitzak bere atalean sartu eta nahi duen guztietan idatzi ahalko du. Inolako loturarik gabe orduari edo danbolineko kideei dagokionez. Kode horiek ez dute balio besteen testuetan sartzeko eta alde horretatik ez duzue inolako ardurarik izan behar. Orain, falta den bakarra urtarriletik aurrera danbolin.eus orrian sartu eta “Komunitatea” atalean kuxkuxean ibiltzea da.
d a n b o l i n EK
U
rko canseco
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DANBOLIN ZULO
SOZ IO EKO NO MIA
Z E R D U E S K UA A R T E A N
MUNDU BAT LAPIKOAN
diruz lagundutakoa
167.qxp_55 20/12/15 19:57 PĂĄgina 4
Za enbidoa
Tokiko ekonomiari bultzaka
patu arratsalde batean, poteoko orduan, Imanolekin topo egin nuen eta danbolineko enbidoa bidaliko zidala esan zidanean, buruari bueltak ematen pasa nituen minutu batzuk, "hau marroia" pentsatuz. Hala ere, eskertu nahi nizuke aldizkaria esku artean izan aurretik jakinarazi izana, etxeko lanak egiteko denbora gehiago izan dudalako teorian, baina betiko legez, azken momentura arte ez naiz jarri enbido hau idazten. Zestoa, gure herri maitea. Batzutan denetarik, eta beste batzutan ezer ez dagoela iruditzen zaiguna. Lagun artean, askotan aipatu izan dugu gauza askotarako kanpora irten behar dugula, herrian bertan ezin ditugulako asetu gure behar guztiak. Gaur egun, nik uste, herrian aurkitzen genituen hutsunetako asko bete direla, eta egunerokotasuneko beharrei erantzuna emateko nahikoa eskaintza badaukagula bertan. Dakigunez, gaur egun herrietako denda txiki askoren etorkizuna arriskuan dago. Alde batetik, hiri ingurutako merkataritza-guneengatik, eta, beste aldetik, internet bidez egiten diren erosketengatik. Konpetentziari aurre egiteko, herrietako denda txikiak elkarteak sortzen ari gara, Zestoan bezala, kanpaina bereziak eginez. Lehengo hilean adibidez, Zestoako merkatarien astea antolatu genuen, eta ekintza guztiek guk nahi adinako arrakasta izan ez zuten arren, balorazio ona egin dezakegu, eta gustura gaude. Gabonak gainean ditugun honetan ere, elkarteak, urtero bezala, gabonetako zozketa martxan jarri digu, eta bertan 1.000, 500 eta 300 euroko hiru sari zozkatuko dira. Ez lirateke gaizki etorriko e! Jakina, herrian erosiz, bizitza emango diogu gure herriari eta denda txikiak bizirik mantentzea ahalbidetuko dugu, guztion artean. Tokiko ekonomia bultzatzean, gure gizartea sendotzen dugu, eta gertuko harremanak sortzen ditugu. Zein ekonomia eta merkatu eredu eraikitzen dugun guztion esku dago. Amaitzeko, Zestoan faltan botatzen nuen dendatako bat ireki zuen Itziar Ezenarrori bidali nahi diot enbidoa. Lili denda berezi bat izateaz gain, arkitektura teknikoko zerbitzua eskaintzen digu. Guztirako astia izaten duzu Itziar? Zer moduzkoak gara zestoarrok bezero gisa?
P
A
ne errasti
intada . Neguan umeekin non?
Umeekin egoteko leku bat behar dugu Zestoan, euria eta hotza egiten duenerako. Liburutegian badago haurrentzat propio jarritako gela bat baina ume talde bat elkartuz gero txiki geratzen da, gehiegizko zarata sortzen da eta arazoak izaten dira tarteka. Kiroldegia, jakina, ez da umeentzako tokia eta atariko aterpea oso hotza da, ez dago egokitua txikientzat, eta ez da leku bildua, erosoa. Seguru nago guraso asko jostailuak eramateko prest daudela txoko goxo bat sortzeko denon artean.
M
ari artano
167.qxp_55 20/12/15 19:57 PĂĄgina 5
5
botalibrean
Kafe-obreroa.
Hil beharrean dago. Eguneko erritu sozial espektakularrena zen. Gaur azken mohikanoak baino ez dira elkartzen bazkalosteko kafea tabernan hartuz. Zestoan peria hil eta gerotxoan ere jarraitu zuten baserritar jende batzuek peri-egunean elkartzen mokadua egiteko, ba tipo horretara. Baratzean jarduteko jendeak hartu duen afana ikusita ezin jakin seguru; baina ez du ematen peri-eguna bueltatuko denik, eta ez du ematen kafe-obreroa berpiztuko denik. Ez dira betiko garai onenak. Kuriosoa da jarrera batzuk urte guEz naiz egokiena kafe obreroa zer den txian nola aldatzen diren ikustea. Diruak eta diru-ezak zer egiten deskribatzeko, ni ez naizelako kofradia horretaduen... Bere haurtzaro eta nerabezaroa garai oparoenetan bizi ko kide-kidea izan. Baina usaina behintzat hartu izan dituen honi orain tokatzen ari zaio ikustea eredu oso baten genion. Hamairu-hamalau urte genituela hasi gigainbehera, “inoiz desegonkortuko ez zen� egoera baten lurrikanen Uztapiderenean kafea hartzen. Gixon planra, gizarte oso baten desestrukturazioa. tak egiteko 115 pezta juntatzea baino ez zen beBaina agian ondo etorriko har. Gero kafea edan behar zen, horixe trago zaigu (eta ez interpretatu gaizki nitxarrena, baina pasatzen genuen eztarrian esne re hitzak, mesedez, ez diot inori mipixka bat eta azukre mordoa jarrita. Hura zen seriarik opa). Ondo etorriko zaigu antropologo batentzat mamaxa. Gizon mordoa, herri bezala, herri hitzak barnebilgizonak bakarrik, hankartean apenas ilerik atera tzen duen guztian. Azken oparotagabekoak batzuk eta buruan apenas ilerik gerasun garaian mozkortuta bizi izan tzen zitzaienak beste batzuk. Denak kafea harbaikara. Errealitatetik aldentzen tuz eta builan. Panparroikeriak, xextra, ateralzen amets batean. Eta esnatu eta diak.... anbientea bibrantea izaten zen ordubetelurra jotzeak min egiten du, nahasordu t’erdian, jendea tailerretara taldetxotan tu, frustratu; baina jaiki ere egiten gara esnatzean, begiak ireki eta joaten hasten zen arte. Zestuarrismo dotrina han mugitzen hasi. Mugitu beharra daukagulako. Ametsetan arazorik hartu eta ematen zen. Tertulia literario hartan bagenuen beste norbaitek konpontzeko eskatu eta hala gertatzen ere bazeuden maisuak, katedratikoak, adinagabaitzen, dirua baikeneukan; errealitatean ez bezala. Gaur ez bezatik eta pertsonalitateagatik arreta bereganatzen la. Diru-laguntzak gutxitzen doaz, murrizketak nabari alde guztiezutenak. Horko adar-jotzeak eta hura katxondetan, eta herrigintzak, nola ez, batzuentzat bigarren mailako gaoa. Eta mordo batek porroa piztuta, hura lainorrantzia du. itsua egoten zena. Atzora arte izan zen horrela Eta kontua ez da urte txar batzuetako amesgaiztoa pasa esate baterako; ez dira Pio Barojaren garaiko eta lehengora itzultzea, ezinezkoa baita, arazoa hori baino sakonakontuak. goa da. Herri bezala astintzen, sortzen eta eraikitzen hasteko gaJoandako garaiak ez dira beti hobeak, eta raia da. Txikitik ekinda. Lehen aipatutako herri hitz horrek barnehura ere ez zen perfektua, jakina. Aukeran haxis biltzen dituen sektore guztietan: hizkuntzan, energian, ingurumeaskotxo erretzen zen, seguru asko. Eta harrenean, feminismoan, sozioekonomian, kulturan... Asko baitugu man intergenerazionala oso aberasgarria da beirabazteko, eta guk egiten ez badugu ez baitu inork egingo. Autoti; baina mutilek bakarrik ote zuten eskubidea gestioan eta elkartasunean oinarrituz herri bat beste eredu batean hori gozatzeko? Bada ordea ukaezina den ondaantolatu baitezakegu. Gure kabuz ala hil. sun bat, gastatu egin zaiguna kafe-obreroa ahulBada, amets orgasmikoaren ondorengo esnatze lana luze du ahala: Kafe baten jiran egunero elkarrekin xamar badoa ere, hasi naiz Zestoan lehen printzak ikusten. Zestoapatxadaz egoteko ohitura osasuntsu hori. Konko Txoko Feminista lehen pausoak ematen hasita dago emakume tuak esan eta kontuak aditzeko denbora hartzetalde bat elkartu eta herriko behar batzuei feminismotik erantzun arena. Lujoa ematen du hori egin ahal izateak. nahian. Eta Zestoako egoera sozioekonomikoaz arduratuta beste talde batek ere ekin dio arbolak astintzeari. Asko dago egiteko baina Zestoa mugitzen hasia da.
Esnatzen.
I
tsaso zubiria
J
on artano
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 6
ARTZAIN BATEN
Kalean bizi garenontzat, oso urrutiko kontua da baserriko bizimodua eta artzaintza (gero eta gehiago). Bai, sarritan ikusi ohi ditugu artaldeak gure bazterretan, larrean, baina sekula ez baserri barruan, beren “intimitatean”. Aizarnako Sorabilberri baserrira etorri gara, eta Joxe Irure eta Karmen Irazusta izan ditugu bide-erakusle (Joxeren osaba Eusebio zena ere bai). Kafearen usain goxoarekin hasi dugu eguna eta ardien eta beren arkumeen arteko maitasun goxoarekin amaitu.
8
:00
Eguneko lehendabiziko argi izpiak ageri dira. Suaren goxotasuna eta kafearen usain goxotik urrundu, eta bagoaz ukuilurantz. Hortxe daude arkumeak, elkarren goxotasunean, beren amen babesean. Orain izaten da arkume sasoia, urritik otsaila bitartean edo. Ehun bat ardi eta arkume dituzte momentuan eta oraindik 15 bat ardi daude ume-egiteko. Etxekoak sumatu orduko, jateko eske hasi dira ardiak: Joxek pentsua eta belar-ondoa eman, eta gosaltzen utzi ditugu lasai. Bitartean beste lan batzuk egitera joan da Joxe, eta gu Karmenekin sukaldera itzuli gara. Osaba Eusebioren argazkia erakutsi digu, ardiz inguratua. “Bera bai zela benetako artzaina” dio Karmenek: “Orain urte batzuk hil zen eta geroztik Joxe eta bion artean ematen dugu baserria”. Oraintxe da ardiek atentzio gehien eskatzen duten ga-
24 ORDUAK
raia. Maiatza inguruan ekartzen dira ahariak, eta ardiak arkara jarri eta ernaltzen direnetik, bost hilabete behar izaten dituzte umea (edo umeak) egiteko. Beraz, sasoi honetan jaiotzen dira arkumeak. “Ume-egiteko dauden ardiak kanpoan daude, zelaian. Ikusten dugunean errapeak handituta dituztela, ukuilura sartzen ditugu, eta erne ibiltzen gara ume-egiten hasten badira ere. Askotan arkumeak oker irteten dira eta lagundu egin behar izaten zaie, jaiotzerakoan ez daitezen ito. Gauean hiru bat aldiz esnatzen gara ea baten bat ume-sentitzen (ume-egiteko zorian) ote dagoen ikusteko, eta behar bada ume-egiten laguntzeko. Batzuetan ez gara konturatzen ardi bat ume-egiteko zorian dagoela, eta, horrelakoetan, ukuiluan badago ondo, baina zelaian badago erne ibili behar izaten dugu putreek edo azeriek ez dezaten harrapatu”.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Pรกgina 7
7 9:00 ardiari eta Joxe hasi da esnea biltzen. Gazta egiteko erabiltzen Ederki gaude hemen, kontu-kontari sutondoan, kanpoan hotz dute esne hori. Ez dute asko egiten, gazta etxerako eta ingurukodago-eta, baina heldu da txikienei ere gosaria emateko ordua. entzako soilik egiten dute-eta. Orain, arkume sasoian, esne gehieBerriz ukuilura goaz; ardiek jan dute pentsua eta belar-ondoa eta na arkumeei ematen diete. arkumeen ordua da orain. Ardiak kolore ezberdinez daude mar10:00 katuak, umea kenduta daukatenak eta umea beraiekin dutenak Baldea hartu, eta Karmenek gazta egiten duen sukaldetxora bereizteko. Koloreen bidez errazago bereizten dituzte ardiak, joan gara. Bitartean ardiak patxadan utzi ditugu. Sartu orduko, baina Joxek eta Karmenek ondo asko ezagutzen dituzte ardi han ikusi ditugu Karmenek eta bere amaginarrebak Zoroperietan guztiak, eta ez dute ia koloreen beharrik bereizteko, badairabazitako 6 sariak. Ordubetetxo kite ondo zein den zein. Ardi bati heldu eta berehala gerS EI ALDI Z LOR TU DUT E ZORO batean, gazta egina du. Itxura biPERITAKO turatzen dira arkume pila bat horren esnea edatera. ArkuGAZ TA LEHI AKETAKO SARI A kaina du baina, lastima, ezin promeek euren amaren esnea eta besteena edaten dute. batu, oraindik egin berriegia da Umea kendu zaien amek esnea izaten jarraitzen dutenez, eta ontzen utzi behar da-eta. beste arkumeei edanarazten diete. Tripak bete dituzte arkumeek, eta orain iritsi da etxerako esne pixka bat biltzeko ordua. Bien artean heldu diote
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 8
11:00
Ardiak zelaira ateratzeko ordua da. Gaur hemen goiko zelaietan ibiliko dira. Ardiak bakarrik, ordea; arkumeak ukuiluan geratuko dira, ez baita komeni horiek zelaiko sagarrak eta jatea, gero haragian nabaritu egiten delako. Joxe eta Karmenek atera dituzte ardiak kanpora, eta zelaira eurak bakarrik joan dira, bidea ikasia dute ardiek. Hantxe egongo dira eguna ilundu arte, mendiak garbitzen eta tripak betetzen. Gu, bitartean, arkumeekin geratu gara; azpiak egin ditu Joxek eta arkumeak jolasean hasi dira, alde batera eta bestera saltoka. Gu hauei begira gaude, lerdea erori beharrean. Joxe eta karmenen begiradan ere nabari da zenbat maite dituzten: “Eguneroegunero berauekin harremanetan egotean, ezinezkoa da hauek ez maitatzea. Bizia duenak alaitasuna daramaki alde batetik bestera” dio Karmenek. Hilabete eta erdi dituztenean, gutxi gorabehera, hiltegira emateko ordua iristen zaie batzuei, beste batzuk aurrerako uzten dituzte, alegia, ardi egiteko: “Horixe da guretzat momenturik gogorrena. Nahiz eta pentsatu ohituta gaudela, ez gara inoiz ohituko. Beti sentituko dugu tristura hori” dio Karmenek. Urkaiko hiltegira (Iraeta) ematen dituzte. Euskal Esne Bildotsa
Label produktuen barruan daude Sorabilberriko arkumeak, baina gero hiltegian, arkume horien sailkapena egiten dute eta pisuaren, grasaren eta beste ezaugarri batzuen arabera erabakitzen dute prezioa.
11:30-17:00
Lasaitasun apur bat emango digute gure ardiek. Baten bat ume-egiteko baldin badago, begiratu; inor okerrera joaten bada zakurra bidali, eta horrelako kontuak. Arratsaldean, etxera ekartzerako, azpiak egin, lehorgarriren bat bota lurrean (batez ere eguraldi bustia bada) eta pentsua prestatuta jarriz gero, primeran.
17:00
Badoaz Joxe eta Lista ardi txakurra ardien bila. Txintxo-txintxo, euren umeengana itzuli dira ardiak, eta afaltzeko ordua iritsi zaie. Gosaritan izan duten menu berdina, artoa eta belar-ondoa. Amaren ondora gerturatu dira arkumeak, goxotasunera: “Izugarria da nola babesten dituzten, oso ama onak dira” dio Karmenek. Bertan utzi ditugu Joxe eta Karmen, atseden hartzen. Bihar beste egun bat izango da.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 9
9 “Bizia duenak alaitasuna daramaki alde batetik bestera”
O SABA E USEBIO I RURE
ARTZAIAREN ARGAZKIA
S
ara Matsutani
A RGAZKIAK : A SIER
ACEDO
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Pรกgina 10
GABONAK UMEEN
BEGIETATIK Olentzero eta erregeak etortzen diren garaia da. Dena da ederra Gabonetan. NAHIKARI SOUZA ROBLES, 7 urte
Gabonetatik opariak eta zuhaitza gustatzen zaizkit. Olentzerok ikatza egiten du eta ardoa edan. INTZA KORTADI ARRIETA, 5 urte
Elurra egiten dueneko garaia da. Olentzerok opariak debalde ekartzen dizkigu. Ni Santo Domingora joan izan naiz aitonamonena eta han opariak ireki.
Kuxkuxeroak gara danbolinen, eta Gabonak sumatzearekin batera gehiago jakin nahi! Helduon artean entzun ditugu urteroko esaldiak, batzuk besteak baino pozgarriagoak; batzuk besteak baino Gabonetan etxez etxe azalekoagoak; batzuk besteak baino maitagarriagoak... Gabon-jaiak ez dira opariak ematen dituzte Olentzerok eta etxe guztietara berdin iritsiko, baina bai, erregeek. Zuhaitz handi bat jartzen da denok konturatu gara Gabonak hurbil opariak bertan uzteko. ditugula. JANIRE NARANJO ELORZA, 5 urte Danbolinetik deialdia egin diegu etxeko txikienei eta azaldu zaizkigu hamar ume Gabonei buruz iritzia emateko gogoz, Gabonetako argiak bezain jostari eta irribarretsu. Bota ditugu galderak eta baita erantzunak jaso ere. Hitz gutxitan esan digute zer diren Gabonak; garbi dago haurrek eta helduok desberdin bizitzen, sentitzen eta ulertzen ditugula. Hausnarketa txiki bat egitera ere eramaten gaitu jasotakoak. Gabonetan haurtxo aialen Kortadi Iparragirre Jesus jaio zen, Olentzerori abesten diogu eta opariak ekartzen dizkigu. Jesus jaio LUR KORTADI ARRIETA, zelako ospatzen dira 4 urte Gabonak. Opariak jasotzen ditugu, zuhaitzak Nire ustez apaindu... AIMAR HUEGUN Olentzeroren urtebetetze eguna VAZQUEZ, 7 urte izaten delako ospatzen dira Gabonak. Olentzerok eta erregeek opariak uzten dituzte zuhaitz azpian eta roskoia eta turroia jaten da.
M
KAIET KORTA RUIZ, 7 urte
IKER ERKIZIA JEANBATISTE, 9 urte
Bestu egiten zaio Olentzerori eta opariak ekartzen ditu. Niri Gabonetako dena gustatzen zait. SARA LIZASO GARABI,
Olentzero etortzen deneko garaia da eta oporrak edukitzen ditugu. Onena da familiarekin oporretara joaten naizela eta han Gabonetako opariak irekitzen ditut. Jesus jaio zela ospatzen da, erregeak beregana joan ziren eta uste dut Olentzero ere joan zela. JON TEMPRANO ALBERDI, 9 urte
Irakurritako horiez gain, danbolin.eus-en duzue bideo bat umeek esandako guztia entzuteko eta ikusteko. Gozatu!
10 urte
Egun dira: fam egoteko auk jan, opari s Olentzero etortzen de SARA S
SANCHEZ
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 11
1
k
1
ale/bale KALE.
ZESTOAKO IKASTETXERA GOIKO ALDETIK OINEZ SARTZEKO EZ DAGO BATERE EGOKI. OINEZKO ETA AUTOAK ORDU BERETSUTAN IZATEN DIRA SARTU IRTENEAN ETA LURREAN MARRAK MARGOTUTA BALDIN BADAUDE ERE EZ DA NAHIKOA.
BA L E .
ak
AROZENA HOTELAREN PAREAN, ESKOLAUMEAK EKARTZEN DITUEN AUTOBUSAK BERE LEKUA BEHAR DU GOIZEKO 9:00 AK ETA ARRATSALDEKO 16:30AK BUELTAN. ORDU HORRETAN LEKU HORRETAN INORK APARKATU EZ DEZAN SEINALEA JARRI DUTE.
zulo 1
danbolin
UMEEN IBILALDI NEURTUA
Agiro Mendi Klubak umeen ibilaldi neurtua antolatu zuen abenduaren 13an. Ibilaldi neurtu hori LH-1etik gorako umeei begira antolatu zen batez ere. Ibilaldia lauko taldetxotan egin zuten. Lehenengo kontrola Sastarrainen egin zitzaien, bigarrena Txankarta baserrian (Endoia, Bizuzbide parean), eta hirugarrena Arroagoian. Bertan hamaiketakoa egin zuten indarrak hartzeko eta Zestoara itzuli ziren 8,6 Kmko ibilaldia eginez.
“HERRI HEZITZAILEA” PROIEKTUA ABIATU DA ZESTOAN
gun bereziak : familiarekin o aukera, janaria pari sorpresak... tzero zergatik en den ez dakit. ARA SEMINARA
NCHEZ, 10 urte
Zestoan “Herri Hezitzailea” proiektua martxan jarri da. Proiektu horrek haurren interesetatik abiatuta, aniztasunarekiko (sexu, arraza, sinesmen, ideologia…) eta ingurunearekiko (naturala eta kulturala) errespetuan oinarritutako komunitatea sortzea du helburu. Horrela, abenduaren 16an izan zen aurkezpena Zestoako Udalean. Zestoako Herri Ikastetxea eta Zestoako Udala dira ekimen horren bultzatzaileak. Antolatzaileen esanetan, “gure haur eta gazteen heziketa ez da eskolaren ardura soilik, komunitate osoak, herri osoak hezten du, nahi gabe ere, eredua ematen baitiegu. Beraz, ardura har dezagun komunitate mailan, gure haur eta gaztetxoentzat nolako herria nahi dugun pentsatzeko. Izan ere, haur eta gazteak herrian aktibo eta presente dituen herria soilik izan baitaiteke guztiontzako herria”. Antolatzaileek herriko norbanako eta elkarte guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera. Interesa duen edezein eragile edo norbanakok parte hartu dezake proiektu honetan, Udalean eman behar da izena urtarrilak 13a baino lehenago. Parte hartzaileentzako urtarrilean zehar formakuntza saio batzuk izango dira.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 12
ZESTOAKO SAN JUAN FUNDAZIOAK “KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A” SARIA LORTU DU. Zestoako San Juan Fundazioak Zilarrezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Sari
horrekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen –bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste– asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Zestoako San Juan Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazio bat da. Adineko pertsona dependienteei zerbitzu sozio sanitarioak eskaintzen dizkie, 3 baliabideren bidez: Egoitza, Eguneko Zentroa eta Etxebizitza Babestuak, guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak daudelarik. Erakunde horrek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean. “Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapena” bultzatzen dutenentzako saria Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko sortu da. Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntzazentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.
zulo 2,3
danbolin
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
Azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izanik, Zestoako Txoko Feministak, Malenetxeak, Gaztelekuak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek elkarlanean, hainbat ekintza burutu zituzten egun horren baitan. Egun osoan zehar “herria morez janzteaz” gain, mural pintaketa egin zen Gurutzeko autobus geltokian, eta ekitaldia ere izan zen arkupeetan. Kontzientziazioa eta indarkeria salatzea helburu, “Palestina emakumeen begien bidez” film laburren emanaldia, Autodefentsa eta Musika eta letra sexisten inguruko tailerra eta Gure Genealogi Feministak liburuaren aurkezpena ere egin ziren. Antolatzaileak oso gustura daude izan den parte-hartzeagatik eta sortu den giroagatik. Eta aurrerantzean ere, lanean jarraitzeko asmoa adierazi dute.
ERTXIÑA ETA AEK ARTEKO ELKARLANA
Ertxiña musika eskolak eta Zestoako AEK-k elkarlanean emanaldia eskaini zuten abenduaren 15ean Kultur Etxean. Aek-ko ikasleek euskal folklorea hobeto ezagutu eta ikastea zen asmoa batez ere. Lau kanta abestu zituzten; Euskal Herrian euskaraz, Furra Furra, Guk euskaraz eta Ikusi mendizaleak.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 13
3 1
AEK-KO IKASLEEK ARETO FUTBOL TXAPELKETA ANTOLATU ZUTEN EUSKARAREN EGUNEAN “Eman ostikoa baloiari eta hitza euskarari”. Hori zen Zestoako AEKko ikasleek Euskararen Eguneko areto futbol txapelketari jarri zioten izenburua. Eusararen Egunerako zerbait antolatu beharra sentitu, zer egin pentsatu eta ideiari ekin izanaren ondorioa izan zen atzo antolatutako ekimena. Zestoako ikasleek gonbidatuta, Zarauzko eta Orioko AEKko ikasleak ere bertan izan ziren, eta areto futbol txapelketa aitzakiatzat hartuta, arratsalde dibertigarri bat
pasa zuten guztiek baloiarekin eta euskararekin. Ongi Etorri eta Hanka Ahaldunak talde zestoarrez gain, Zarauzko Txatxarroak, Egalariak, Lotsagabeak eta Orioko Mirotzak taldeek ere partu hatu zuten txapelketan. Txapelketaren amaieran, Egalariak izan ziren garaileak, Lotsagabeen aurka jokatutako finalean. Beraz, Errigorako saskia zarauztarrek eraman zuten etxera
ERRALLA BERTSO ESKOLAK UMEEN TALDEA SORTU DU.
Urtarrilaren 12an ekingo dio Erralla Bertso Eskolak sortu berri duen umeen taldeak. Astean behin izango dituzte eskolak umeen talde horretako kideek, astearteetan 18:30-19:30 bitartean kultur-etxean egingo dituzte saioak. Izen ematea Herri Eskolaren bitartez egin dute. Izan ere, goiz batean Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe bertsolariak eskolako umeekin izan ziren. Eta ikasleei zuzenean kontatu zieten bertsoeskolan izan duten esperientzia. Horretaz gain, bertso-jolas batzuk egin eta bertso batzuk ere kantatu zituzten. Hortik sortu da taldea. Azken urteetan herriko bertso-eskolak ezkutuko lana egin du eta hutsune nagusitzat umeen bertso eskolaren falta identifikatu zen, horregatik egin da apustu hau eta Zestoako Udalaren babes osoa izan du bertso-eskolak hasieratik. Umeen talde batek herriko bertso mugimendua pizten lagundu dezakeela uste dute bultzatzileek, beraz talde hau abiapuntu bat baino ez da. Ezinbestekoa izango baita bertso eskolak kalean egingo dituen ekintzetan helduen parte hartzea ere.
GABONETAKO APAINGARRIAK
Herriko haur eta gaztetxoek material ezberdinak birziklatu eta berrerabiliz Gabon giroko hainbat eskulan egin dituzte Gaztelekuan Itziar Elorzaren laguntzarekin.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 14
OTARRE
GUZTIAK
EZ DIRA
BERDINAK
Urterokoa da, Gabon inguruan iristen dira datuak, aurten ere bai. Zifra, zenbaki eta zehaztasun kuantitatiboa hainbeste maite duten informatiboek bota dute kopurua: pertsonako 700 euro gastatuko omen ditugu Gabonetan, opari, janari, otarre, loteria, kapritxo eta despilfarro orokorraren festan.
Bataz bestekoak ordea arriskutsuak izaten dira eta datu horretatik urrun, Gabonak ahal bezala pasako dituzten familiak ikusi ditugu Zestoako Elikadura Bankuan. Hilean behin, Zestoako garaje baten bueltan 30 lagunek janari kaxa bat jasotzen dute, eta momentu horretan nahasten diren lotsa, kulpa eta esker on sentimenduek giro ezeroso bat sortzen dute. Beharra izateak, miseriaz gain estigma soziala sortzen duelako izango da agian. Ikusi ditugu familia osoak, haurrak eta emakumeak. Eurek hala eskatuta, anonimatua babesteko, izenik ez dugu jarriko baina horrela mintzatu zaigu 12 urteko haur bat: “Zestoa ez da oso herri solidarioa nire ustez, nik ia ez dut arroparik, lagunik ere ez. Ahal bezala pasako ditugu Gabonak, etxean pozik egoten saiatuko gara, baina oparirik gabe”. Eta giro tristearen erdian bi argi izpi izan ditugu: lehena Saharako senar-emazte alai batzuk piztu dute, euren irribarreekin (argazkian), eta, bigarrena, bi haurrek: euren motxilatxoak hartuta amari laguntzera etorri dira. Kaxari altxorraren kutxa balitz bezala begiratu diote lehenengo, elkarri erakutsi aurkitu dituzten harribitxiak, eta motxilatan sartzen hasi dira. Koka-kola bat edaten atera dira, gustura.
Duela hiruzpalau urte hasi zen herritar talde bat Elikadura Bankua sortzen eta txalotzeko lana egiten dute. Udaleko zerbitzu sozialek zehazten dute laguntza hori jasoko duten lagunen zerrenda, etorkinak dira gehienak, baina zestoarrak ere bai tartean. Joseba Alberdi, Aittolak, inplikazio handia du taldean eta lan horrek sortzen dion kontraesana agerikoa da: “Beharrezkoa da, bai, eta laguntza txiki bat bada baina partxe bat da, oinarritik aldatu beharko litzateke gizartea, janaria jasotzea pertsonarentzat azkena daeta”. Krisiak ez du pobrezia bakarrik ekarri, behartsua bere egoeraren errudun eta arduraduntzat jotzea ere lortu du. Erabiltzaileek ere antzeko zerbait pentsatzen dute, eskertze hitzak dituzte batik bat, baina laguntza mugatua dela ere adierazi dute. Hauek dira jasotako esan batzuk: “Egun batzuetarako janaria bakarrik da”, “dendak oso garestiak dira eta guk ezin duguna erosi jasotzen dugu otar honetan, fardelak, olioa…”, “Gabonetarako oso ondo etorriko zaigu hau etxean”, “etxeko denak langabezian gaude eta hau da jasotzen dugun laguntza bakarra, ez da nahikoa”.
E LIKADURA OHAR :
M
ari artano
B ANKUTIK
ZENBAIT
-J ESUS M ATEO M ORENO, T XUS I AIPAMEN BEREZIA EGIN NAHI IZAN DIOTE , PROIEKTU HONETAN EMAN DUEN GUZTIAGATIK ( DUELA HILABETE HIL ZEN ). -H OZKAILU EDO ARKOI BAT BEHAR DUTE ; BATEN BATEK ERABILTZEN EZ DUEN BAT BALDIN BADU JARRI HARREMANETAN E LIKADURA BANKUKO JENDEAREKIN . -B OLUNTARIOAK BEHAR DITUZTE TALDEAN, LAN ASKO DAGO ETA JENDE GUTXI ; HORI BAI , KONPROMISOA ESKATZEN DUTE . -Z ESTOARREI ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIETE AZKENEKO JANARI BILKETAN IZANDAKO ESKUZABALTASUNAGATIK ; APALAK BERRIZ ERE HUSTU DIRA , ORDEA , ETA LASTER BESTE BILKETA BAT ANTOLATUKO DUTE .
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 15
5
Sozioekonomia: 1
BADIRA BIZPAHIRU HILABETE HERRITAR TALDETXO BAT BILTZEN HASIA DELA ZESTOAKO EGOERA SOZIOEKONOMIKOAZ ARDURATUTA. BIZPAHIRU HILABETE BAINO GEHIXEAGO DIRA, ORDEA, SISTEMA OSO BATEN ERORKETAN ZULO BELTZEAN ERORI GINENETIK; SEI ZAZPI BAT URTE IZANGO DIRA HONEZKERO. ETA BESTERIK ESATEN DUENIK BALDIN BADAGO ERE, GAUZAK “ONERA” BUELTATZEN ARI DIREN ZANTZURIK EZ DA AGERI. Kalean dago jendea. Kalean ikusten dira gazteak bezala erretiroa hartzear diren helduak ere. Europak piztutako gerretatik eta miseriatik ihesi datozen milaka pertsonek gure herrietara iristen jarraitzen dute bizitza hobe baten esperantzan, baina mailakatutako gizarte honetan azken koskan soilik dute lekurik. Enpresak beren aktibitate ekonomikoa gelditu eta ateak ixten ezagutu ditugu. Beroaldi ekonomikoarekin batera poltsikoak ere ederki berotu ditu zenbaitek gure lurren eta ingurumenaren kontura. Zahartzen ari den jendarte honek ez du zaintzarako irtenbide kolektiborik eskaintzen. Eta ahaztu gabe oraindik ere herri honetako biztanleriaren erdia bestearen azpitik bizi dela; beste edozein aldagairi gizartearen erdiari gehitu beharko zaion faktorea. Zerrendak luze jarrai dezake, baina guztiok ulertzen dugu zertaz ari garen eta zertaz ari den herritar taldea: justizia sozialaren gaia agendako lehentasunezko puntuetan sartzeaz, lanpostu duinez, herrian lan eta bizi ahal izateko eskubideaz... Eta hori guztia eta gehiago lantzen hasteko asmoz sortu da Astindu taldea; herritik lantzeko asmoz. Zestoaren eta zestoarron interes eta beharretara egokitu nahi duen taldea da, sinetsita aldaketa herri mugimendutik eta behetik iritsiko dela iritsiko bada. Globalean pentsatu eta lokalean ekin. Martxa hartzen ari den taldea da oraindik Astindu. Lehen bilera urrian egin zen, eta gaur egituratzen eta definitzen ari dira taldearen pausoak, norabidea eta lehen jo-puntuak. Hamar-hamabost pertsona gerturatu dira lehen bileretara, baina guztiak irekiak dira. Geroz eta mugimendu zabalagoa izateko asmoa dago herritar gehiagorengana iritsi eta ahalik eta esparru gehien landu ahal izateko.
LEHEN BI ZITAK PRESTATZEN Leundu beharreko ertz asko geratzen bazaizkie ere oraindik, lehen bi ekitaldiak prestatzen ari dira. Ziklo moduan ikusarazi nahi dira, egun ezberdinetan badira ere elkarri lotuta. Batetik, urtarrilaren 14rako herritarrek osatutako mahai-inguru bat ari dira antolatzen, Zestoako egoera sozialaz herriak hitz egin eta eztabaidatu dezan; gu eta gure ingurua nola ikusten ditugun, egiteko zer dagoen identifikatu edo herriari zein norabide eman nahi zaion. Eta horri lotuta, bigarren saioa otsailaren 18rako aurreikusten duten 'Gure Kabuz ala Hil' Euskal Herriko alternatiba sozioekonomikoen inguruan Topatuk eta Ernaik egindako dokumentalaren emanaldia izango da. Emanaldiaren ostean egileekin solasaldia egingo dute. Zestoan eragin-puntuak identifikatu eta gaia lantzen hasteko abiapuntutzat hartu dituzte lehen bi ekitaldi hauek.
I
tsaso zubiria
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Página 16
Mari bere amarekin jolasean, txikitan.
Mari Artano aranjadi plazaren erdian izen berezi bat ikusi dugu: Kerala. Zer antolatu ote du Mari Artanok erakusleiho koloretsu horren atzean?
Zer darabil Mikel Salegik esku artean? Momentu honetan Kerala Ongizate Txokoa martxan jartzen ari naiz. Masaje mota desberdinak: lasaigarria, haurdunaldikoa, drainatze linfatikoa, Reikia… egiten ditut eta horretaz aparte hitzaldi eta tailerrak antolatzen ditut, eboluzio pertsonalarekin eta terapia alternatiboekin lotuak. Ikastaroen antolakuntzan Maitane Perez laguna eta biok jarduten gara elkarlanean. Nondik sortu zen Kerala zentroa sortzeko ideia? Beti gustatu izan zait masajea ematea, txiki txikitatik gustuko nuen jendeari masaje ematea, intuizioz egiten nuen eta ingurukoek oso esku onak ditudala esan izan didate. Indian hasi nintzen masaje eta Reiki ikastaroak egiten eta gero hemen jarraitu dut, etengabeko formazioa da hau, kiromasajearekin hasi, kinesiologia, drainatzea… Lan mundura sartzeko era libreago bat nahi nuen eta autonomo izateko aukera probatzera ausartu naiz.
Tira, ekintzailea izatea, emakumea, ama eta bakarrik aritzea gainera ez da koktel erraza, baina pixkanaka ari naiz eta ilusio askorekin.
Zer eskaintzen die Keralak herritarrei? Nik eskaintzen ditudan zerbitzuez gain, uste dut norbere burua osotasunean lantzeko, bizimodu kontzienteago bat izateko eta pertsona bezala garatzeko aukerak sortzen ari garela Keralan. Oso jende profesionala ekartzen saiatzen gara eta hori baloratzekoa dela uste dut, Zestoa herri txikia bada ere Keralan eskaintzen ditugun tailerrek kalitate handia dute. Adibidez, sendabelar ikastaroa, ikastaro bat baino askoz gehiago dela esango nuke. Diafreoa ere, oso leku gutxietan egiten da oraindik. Konstelazio Familiarrak egitera etortzen den irakasleak eskarmentu oso handia du eta Euskal Herriko onenetako bat da lan horretan.
Gustura zaude zure ibilbide berriarekin? Bai gustura nago; “ekintzailearen bakardadea” sentitu dut eta hori gogorra da, baina hau dena ikasketa bat izaten ari da eta oso pozik nago. Gurera etorri den jendea gustura geratzen dela esango nuke eta hori da nire helburu printzipala. Nire ustez, geu gara geure ongizatea lortzeko gai eta horretarako ditugun aukerak edo tresnak aprobetxatzen ikasi behar dugu, nik nire aletxoa jarri nahi nuke jendeari lan horretan laguntzen.
«ekintzailearen bakardadea sentitu dut eta hori gogorra da»
Nola ikusten duzu etorkizuna? Etorkizunera begira ze asmo dituzue Keralan? Ni nahiko baikorra naiz orokorrean, eta konfiantza dut. Pentsatzen dut jendea gero eta irekiago dagoela eskaintza mota hauetara, oraindik gauza batzuk oso berriak egiten bazaizkigu ere. Dena dela, ez zait oso urrutira begiratzea gustatzen, momentuz urte berrirako ikastaro interesgarri batzuk antolatu ditugu: Botikin naturopatiakoa eta soinu sakratuen kontzertua adibidez. Gero ikusiko dugu zer suertatzen den, eta hori bai, jendearen interesak zein diren entzuteko irekita gaude.
N
aiara exposito
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Pรกgina 17
7
1
GALDU GENUEN TRENA. IMANOL SALEGI Garikoitz Lopetegi Hitza: baserritarren egoera
Ezta errexa hain gauz sakona Axal deskribatutzia Hainbeste kontu ta sentimentu Papel soil baten sartzia Azken aldian burua makur Ezin egin irrintzia Eta ez bada berehalaxe Porturatutzen ontzia Galtzera goaz aiton-amonek Utzitako herentzia. Izanagatik asteburuko Edo asteko eguna Ez da botoirik gelditutzeko Baserriaren jarduna Zama hori da gazte jendeak Bere egin nahi ez duna Eta gainera poltsikoz arin Ze etorkizun iluna Baina hori bai esperantza da Azkena galtzen deguna
Baserri zarra zutikan dago Ta ematen digu jaten Guregatikan hiltzen ustea Ai ze gogorra litzaken Horregatikan jarraituko det Arnasa dedan bitarten Baserri eta baserritarrai Indar berri bat ematen Ondorengoek nik izandako Aukera izan dezaten.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 PĂĄgina 18
Carmen Barrena San Fernando - Cadiz Papas aliĂąas eta bakailao tortila
Mundu guztiari gustatzen zaizkion platerak direlako aukeratu ditut, eta gainera egiteko oso errazak dira.
Errezeta 1
- Kilo 1 patata - 2 arrautza - Kikara bat perrexil, ondo txikituta - Gatza eta Jerez-eko ozpina - Oliba olioa - Atun lata bat - Tipulin 1
Arrautzak eta patatak egosi, biak batera. Epelak daudenean azala kendu, xaflatan moztu eta ontzi batean ipini. Beste ontzi batean bota txikitutako tipula, gatza, olioa, ozpina eta perrexila. Nahastu ondo eta bota pataten gainera. Moztu arrautzak erditik eta hauek ere gainean ipini atunarekin batera. Gomendioa: entsalada hau giro-tenperaturan jatea gomendatzen da, hozkailuan sartu gabe.
Errezeta 2
- 125 gramo bakailao, papurtuta eta gatzgabetuta - Tipula erdi bat, ondo txikituta - Kikara bat perrexil, ondo txikituta - Gatz pitin bat - Baso bat ur - Baso erdi bat garbantzu-irin - Baso erdi bat gari-irin - Olioa
Ontzi batean jarri bakailaoa, perrexila eta txikitutako tipula. Garbantzu-irina eta gari-irina gehitu, eta gatza bota ondoren ondo nahastu. Jarraian, ura bota eta berriro nahastu arin gelditu arte. Azkenik, zartagin batean olio dezente jarri eta ondo berotu. Goilararekin prestatutakoaren zatiak hartzen joan eta olio berotara bota. Txigortzen denean atera eta sukaldeko paperaren gainean olioa xurgatzen utzi.
On egin!
167.qxp_55 20/12/15 19:57 PĂĄgina 19
24
OSTEGUNA
10:00etan Iraeta-Arroagoia ibilaldia egingo dute haurrek Gabon kantak abestuz. Zestoa eta Arroabean Gabon kantuan ibiliko dira goiz partean gaztetxoenak. 12:00etan Olentzero Arroagoiko eliz atarira iritsiko da. 13:00etan Musika bandaren eta Gabonetako koruaren kontzertua, udaletxeko arkupetan. 18:00etan Olentzero Zestoako udaletxe azpian egongo da haurren zain. 18:00etan aterako da Gabon korua.
26
LARUNBATA
Zoroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXVI. Barazki eta fruta lehiaketa. Parte-hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, OĂąatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio). Urolako XVIII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Liztor asiatikoaren inguruko erakusketa (liztorraren ezaugarriak, habien egitura, bizi zikloa eta jada ondo ezagutzen ditugun kalteen inguruko argazkiak. Honekin batera, liztor habi bat eramango da). Bertako erlezaintza produktuak ezagutaraztea posterren bidez (bakoitzaren propietate eta erabilerak...). Herriko txikienentzako kandela tailerra. Kandelak egiteko materiala jarriko da eta txikiek kandelak egin, eta bat etxera eramateko aukera izango dute. XVII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Arroa aldekoak: Aritzaga; Azketa, Azketaerrota, Etxeberri, Ibarrola, Igartza, Larratzabalbekoa, Olaberri. Aizarna aldekoak: Araneta eta Lizasoetatxiki. Gaztagileak: Sorabilberri, Larratzabal eta abar. Horiez gain, Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira. 11:00etatik 13:00etara argazki taldeak antolatuta 'photocall' saioa torileko goiko pisuan. Baserritar jantziz joatea komeni da. 11:00etatik 13:00etara eliza irekita egongo da jaiotza ikusteko. 12:00. Eneritz Bengoetxea eta Eider Iraola trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 12:15. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 14:30. Bazkaria Gaztetxean. 17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin. 17:30. 'Txantxalgara' ikuskizuna umeentzat, euskal mitologiari buruz, Kultur Etxean. 17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta. Bertsolariak: Amets Arzallusek eta Aitor Salegi herritarrak bertsotan azalduko dizkigute jaialdiaren gorabeherak. Aizkora: Joxe Mari Olasagastik kanako enborra moztuko du. Harri-jasotzea: Idoia Etxeberria, Estitxu Almandoz, Jagoba Otaegi eta Mikela Diaz. Pilota: Santxo - Gorrotxategi / Saralegi - Murgiondo. Sarrerak egun berean ordu erdi aurretik leihatilan erosi ahal izango dira. Prezioa 10 euro. 20:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan, afal ordura arte. 22:00 Obaneuke, erromeria udaletxeko arkupetan. Baserritar jantzita atera!
29 30
ASTEARTEA
Pintxo-lehiaketa. 16:00etan Gaztelekuan. ASTEAZKENA
Paintball Lasturren. 14:00etan Gurutzean. Kostua: 15₏
9
Abendua
age1 nd 31 a OSTEGUNA
Zestoako Gure Esku Dagok antolatuta, Ametsen kriseilua. Des eta ametsak ehuntzen. 16:00etatik 18:00etara. Desioen mahaia. 18:30ean desioak airera. Kriseiluak aurrez erosi behar dira 2,5 euroren truke. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea 19:30ean plazan.
Urtarrila 06
ASTEAZKENA
Errege magoak 18:45ak inguruan Akoatik herrirutz gerturatzen hasiko dira. Arroabean ere izango da kabalgata.
13 14
ASTEAZKENA
Zestoa herri hezitzailea programaren baitan, formazio saioa izango da. Aurrez izena eman behar da udalera deituta. OSTEGUNA
Astindu taldeak antolatuta. Herritarrek osatutako mahai-ingurua. Zestoako egoera sozialaz herriak hitz egin eta eztabaidatu dezan, gu eta gure ingurua nola ikusten ditugun, egiteko zer dagoen identifikatu daitekeen edo herriari zein norabide eman nahi zaion.
Santainesak iraetan
21 22 23
OSTEGUNA
Santa Ines eguna. Goizean txupinazoa, 11:00etan meza eta ondoren bazkaria Gure Ordeka elkartean. OSTIRALA
Mus Txapelketa Bekoetxe merenderoan. LARUNBATA
Iraetako Pilota txapelketako finalak. Ondoren, pintxo lehiaketa. Arratsaldean, auzoen arteko futbol 7 txapelketa. Jarraian, poteoa eta herri afaria. Eguna ondo bukatzeko, FAN&GOrekin berbena.
24
IGANDEA
Meza, herriko jubilatuen omenalditxoa eta hamaiketakoa. Arratsaldean, Errota Harria harrijasotzaile dema. Ordu berean, Bekoetxen Gorriti eta bere animaliak.
30
LARUNBATA
Goizean zuhaitz landaketa. Arratsaldean, puzgarriak, haurrentzat jolasak eta txokolatada.
*Z
estoako argazki taldeak 2016ko egutegia kaleratu du. Salgai dago 5 eurotan Mollergi, Koiote, jubilatuen taberna eta Laiak dendan. Zoroperi egunean torilean ere izango da erosteko aukera. Zestoako argazkiz osatua dago eta danbolin aldizkariaren neurriak ditu.
167.qxp_55 20/12/15 19:57 Pรกgina 20