166.qxp_55 22/11/15 22:14 Pรกgina 1
sustraiei
helduz, hizkuntzak ikasten
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Pรกgina 2
166.qxp_55 22/11/15 22:14 PĂĄgina 3
34 6 8 12 14 16 18 INKE STA
ENB I D OA K
JATORRIZKO ZILBO R HE STE A EBAKI GABE
E SKLABOAK PORLANAREN LAINOP EAN
GURE BARRUTIK AT Hara joan behar dut. Orain hona. Bost minutu ditut zerbait jan eta horra iristeko. Nor naizen galdetu didate bidean eta ez dakit erantzuten. Lasterka noa, presaka, bihotz taupadak behar baino azkarrago, iritsi ezinik, galderak datozkit bitartean burura, erantzunik gabeko mundura. Abiadura bizian goaz aurrera, etengabe. Inguruan gertatzen denari erreparatu ezinik. Etxera iritsi, oinetakoak erantzi eta sofara inertziaz erortzean, eguneko momentu lasaiena sortzen da. Ez diogu gure buruari astirik eskaintzen eta arrotz bihurtzen gara gure sentimenduetan. Gutxitan egiten dugun ariketa da gugan pentsatzea. Une batez, ditugun arazo, betebehar eta ilusioak ahantzi eta gure barruak dioenari entzutea. Altxor txiki bat daukagu hor ezkutatuta, beti gurekin daramaguna, negarrak, algarak eta une guztiak gordetzen dituena eta, oso noizean behin bada ere, gehitzen joan diren mila istorio askatzeko beharra dauka gure barruak, etorriko diren gertakizun eta sentipenei leku berri eta oparoa eskaintzeko. Nola gauden jakiteko, nola geunden jakin behar dugu eta zer garen jakiteko, zer ginen. Beraz, atzera begiratu dugu oraindik bizirik dauden oroitzapenen bila. Martzelo Usabiagak bere garaian esandakoekin eta Morenastarrek gogoan dituzten istorioekin, jakin dugu Francok, gerra amaitu ostean, preso gelditu zirenentzat zigor destakamenduak sortu zituela. Honela, presoei enpresetara joan eta bertako lanaldiagatik zigorrak gutxitzen zizkieten. Arroan jende asko ibili zen txotxongilo gisa eta amorruz eta obedientziaz egindako lan eta esfortzu horien fruitu izan zen Erorien Harana monumentua. Ahanzturak irentsitako gertakariek oraindik badute egarririk, ez dira ase gertatutakoarekin soilik. Zigortuak izan beharko luketenak dira noizbait guztiok esan ditugun astakeri edo esaldi aldrebesak gazteleraz. Lagunak esaten dituenean barrez zoratzen gara, baina guri ateratzen zaizkigunean ezkutaleku bat desio dugu berehala. Hizkuntzarekiko preso ote gaude aske sentitzen garen tokian? Ala geu gara aske argi izpirik ia sartzen ez den espetxean? Kontraesan koherenteak. Bada denbora eguneroko txiki bat oparitu zidatena. Bere aurrean jarri naiz, liburuen usaina du, lehenengo orrian nire hitzek diote egunero idatziko dudala bertan, gertakari guztien epizentro izango dela. Beste orri guztiak zuriz daude ordea, ezereza nabari da. Agian kosta egiten zait barrenean gertatzen zaidana azaleratzea. Agian nire burua ere ahanzturak irentsi du, eskerrak oraindik badaukadan egarririk.
d a n b o l i n EK
M
ikel ibarguren
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DANBOLIN ZULO
EU SKA L DU NA NA I Z BA I NA H A R RO NAG O ?
Z E R D U E S K UA A R T E A N
MUNDU BAT LAPIKOAN
diruz lagundutakoa
166.qxp_55 22/11/15 22:14 PĂĄgina 4
Le enbidoa
Zestoan
henik eta behin, zorionak Maider! Zorionak gustuko dituzun ikasketak aukeratu dituzulako; eta zorionak , bereziki, inguruak beste eredu batzuk bultza arren, zuk zeureari eutsi diozulako, gustuko duzunari, maite duzunari. Bizitzak buelta asko ematen ditu, eta momentu bakoitzean barruak eskatzen digunari kasu egiten jakin beharko genuke. Unibertsitatera heldu nintzenean, jendarteak zituen arazo eta gertakariek sortzen zidaten interesa, eta horregatik egin nituen Zientzia Politikoei lotutako ikasketak; zalantzarik ez, bizitzako urterik ederrenetarikoak izan ziren; ez naiz damu ikasi nuenarekin, ez horixe! Ikasketak amaitu ostean, soldata bat behar eta lan-mundura sartzea izan ohi da gazte gehienon guda; baina ez gaude zorteko: krisia, langabezia, kaleratzeak, ezin gurasoen etxetik irten‌ horiek gutxi ez, eta prekarietatean bizitzera kondenatuta gaudela eta Alemaniara lan egitera joateko dio, gainera, gibel handi batek. Barkatu, baina doala bera! Gero eta gazte gehiago gara sistema horri zirrikituak bilatu nahi dizkiogunak, alternatiben herria sortzera goazenak, gure kabuz lan egiteko prest gaudenak; lehenik pertsona eta gero aberastasun ekonomikoa. Ugazaba handien menpe ibiltzeko gogorik ez daukagu, ezta beraiek jarritako lan-baldintza eskasetan lan egiteko prestutasunik ere. Ez, ahal dugun bitartean, behintzat, ez dugu horrelakorik nahi. Zestoara etorriz, arrazoi batengatik edo besteagatik, hemen ere aspaldidanik ekin zioten batzuek euren kabuz lan egiteari: janari-dendak, tabernak, arropa-dendak, burdindegia, farmazia eta beste zenbait denda ireki zituzten; gaur bide horretan jarraitzen dugu beste batzuok. Zestoako merkataritzak bizirik dirau, herritarren beharrak asez, harreman estuagoa eskainiz, eta eredu jasangarriagoa bultzatuz. Ez dira garai errazak, baina jarraituko dugu. Hori dela eta, une hau aprobetxatuko dut egunotan ospatzen ari garen Zestoako Denden Astean parte har dezazuen animatzeko. Bukatzeko, Zestoan Merkatari Elkarteko kide bati, Ane Errastiri, botako diot enbidoa: Ane, zer du hobea erosketak Zestoan egiteak.
I
P
manol ugarte
intada . La, la, la, Eguarri.
Zestoar orok ezagutzen du kanta honen hasiera. Edozein taberna bazterretan entzungo da laster doinu hau. Gabonak hurbildu ahala, benetako magia gertatzen da herrian: Urte guztian elkartzen ez den taldea kalera irteten da abestera. Etxeko dutxan bakarrik abesten dugun asko gara urtero Zestoako Gabon Abesbatzan parte hartzen dugunak. Ez da musika irakurtzen jakin behar, ezta abesten jakin behar ere. Ez ditugu orfeoiko ahotsak behar, abestu nahi duen edonork dauka abesbatzan parte hartzea. Aurten ere kalera aterako ditugu Pello artzaia, Elurra mara mara, eta Txamarra txartxoa, beti bezala beharra dutenen alde dirua biltzeko aitzakian. Abenduar en 9, 16 eta 23 asteazkenetan egingo ditugu entseguak Kultur Etxean, Gaueko 21:00etan. Betikoak han izango gara, baina urtero etorri ala ez zalantzan zaudetenei dei egin nahi dizuegu, gurekin batzera. Kantak ez dakizkizula? Abestuz ikasiko ditugu! Ez gelditu kalean guri begira inbidiaz! Probatu, etorri, abestu, Zestoan geure geurea dugun ohitura hau mantentzen!
Z
estoako Gabon Abesbatza
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 5
5
botalibrean
Zergatik ez ondo jantzi?
Hilabete eskas falta da Soro Perietarako. Abenduaren 26an herritar mordoa aterako gara kalera, festara, “baserritarrez” jantzita. Ez dakit egokia edo beharrezkoa den baina jakinekoa da gure herrian jai giroan edo egun berezietan badela “baserritarrez” janzteko ohitura. Esan daiteke XX. mende hasieran antolatzen ziren Euskal Jaiekin hasi zela Ezta erraza eta, agian, ezta zuzena joera hori. Gailenere, gai hau hain tarte estuan jorratzea. Gure oroimenak pitzadura tzen ari zen moderasko ditu, gure aurrekoek dela beldurragatik, dela diktadurak ezanitatearen aurrean rritako amnesia kolektiboaren eraginagatik, gertatuak nekez konnekazal girora jo zutatu izan dizkigute. Guk ez genuen hura bizi izan, haren ondorioak ten galtzen ari zen euskal nortasuna indartzeko bai ordea, eta datozenei ahalik eta measmoz edo. Baina “baserritar jantzia” baino gamoriarik zintzoena utzi beharko geniekerai bateko janzkera zibila dela esan beharko geela sinetsita utzi nahi nuke ekarpen apal nuke. Janzkera hori nekazariek berandurago arhau, dena esatea debekatua dagoen gate mantendu bazuten ere, garai batean, herritar raiotan. gehienak horrela janzten ziren. Gizakia da mundu honek sortu Duela gutxi arte, “baserritar jantzi” gehieduen animaliarik txikitzaileena, gero benak zuri-beltzak ziren, orain dela hamar hamarriro dena eraiki beharko duela jakin bost urte koloretakoak zabaltzen hasi ziren. XX. arren, dena apurtzeko zentzugabekeria mende hasieran aurreko mendeko arropak hartu burutzeko gai den izaki bizidun bakarra. zituzten eredu moduan festarako baina pixkanaEraikitzaile onak izateko ahalmenik ere badugu ordea, eta autokrika uniformetzen eta desitxuratzen joan ziren. tika baino zer obra eraikitzaileagorik? Zenbat aldiz entzun izan ote diot jendeari “Izan Ezker Abertzaleko militante bezala badut neure buruari zer ere oraingo baserritar jantzi moderno hauek…” leporatu, era askotara bizi daiteke bat, baina ez dago ikasteko biedo “hauek ez dira benetako jantziak”. Jakin, zitzea bezalakorik, harri berdinarekin enegarren aldiz behingoz tukoloretako jantziak direla garai bateko euskal pust egiteari uzteko. jantziak, txuri beltzak baino zaharragoak. Ez ote Esan dezadan argi eta garbi, giza eskubideen urraketa baziren ba garai batean denak berdin-berdin eta tzuk etengabe salatzen ari ginen bitartean, beste urraketei ezaxokolore ilunez jantziko? la eginaz gure sinesgarritasuna jartzen genuela auzitan. Esan dezaGarai bateko jantzia janzteko ohiturari dan baita ere, ezker baloreetan hezi garenontzat arerio politikoaeutsi diogula esango nuke baina ez behar bezala ren exekuzioa perbertsio etikoa ez ezik, politikoa ere badela. janztekoari. Agian oinarrizko prendak jantziko diPolizia indarren torturak, epaiketak, kartzela …, batzuk tugu baina buruko zapia, gerrikoa, alpargatak… errealitate oso bat ezkutatzen saiatu arren, sufrimenduaren maahaztu egingo zaizkigu. Ahaztu baino ez diogula pan badugu gure lekua guk ere. Eta sufritzea zer den jakinda, maigarrantzirik ematen esango nuke. Niri begiko mizegi besteen sufrimenduekiko jarrera desegokiak izan dira gureak. na ematen didate mendiko botek, gona motzHalere, ardurarik aitortu gabeko inork, inori bere iraganari motzek edota galtza bakeroek. Behin janzten uko egitea eskatzerik ezin dut onartu. Garbi daukat erakunde arhasita zergatik ez ondo jantzi? Agian nire irudipematurik kriminalenak estatuak izan direla, eta hauek, gure paradina izango da baina iruditzen zait penintsulako su demokratikoan, ez direla epaituak izaten. Hiru hamarkada eta beste hainbat herrialdetan askoz hobeto zaingero adibide makabro bat: oraindik Mikel Zabaltza ibaian ito zela tzen dutela bertako jantzia. Andaluziako, Portudio bertsio ofizialak, denok dakigunean kuartelean torturatuta hil galgo, Aragoiko, Asturiasko edo Extremadurako zutela. jendea ikusi izan dut jantzi tradizionalekin, denak Estatuek ez dute autokritikarik egiten, eraikitzaile baino txidotore asko, goitik behera azken detaileraino. kitzaileago direlako. Klase politikoak ere nekez egin ohi du autokriEta gu berriz… Gure ondarea da, zergatik ez tikarik, horrexegatik ezin da herri baten oroimena instituzio eta zaindu? Nire gomendioa: behin janzten hasita, politikarien patrimonio izan. Oroimenak herriarena eta herriarenahal den ondoen janzten saiatu, behar den bezatzat behar luke. la. Eta bestela, (asko ados egongo ez bazarete ere) ez jantzi.
Oroimena.
M
ikel arregi
A
maiur aristi
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 6
JATORRIAREKIN
ZILBOR-HESTEA
EBAKI GABE
Jatorri arabiarreko 17 haur arabiera ikasketak egiten ari dira Zestoan. Gurasoen saiakeraren ondorioa den ekimenak bi hilabeteko bidea darama, baina denboran luze irauteko osagai guztiak ditu. Ikastaroak larunbat eta igandetan badira ere, gustura joaten dira umeak; badakite euren zuhaitz genealogikoaren erroak non dauden.
Eseri gara ekimenaren sustatzaileak diren gurasoekin euren seme-alabak arabieraz ikastera eramateko dituzten motibazioen inguruan galdetu asmoz. Jarri bezain pronto mugikorrak jo dio bati; errezorako ordua da eta. Errezoak eskatzen duen moduan jantzita ez daudela eta, elkarrizketarekin jarraitzeko eskatu digute. Lehenengo komentarioa Parisko sarraskiaren ingurukoa izan da, “horrek ez dauka islamarekin zerikusirik, guri ere min ematen digu”. Sartu gara gaian, eta hasi zaizkigu kontatzen zergatik abiatu duten arabiera ikastaroa. Fatima Garrabi omen da guztiaren erruduna; bera da, era berean, Zestoan denbora gehien daramana. Bere seme-alabek arabieraz ikas zezatela nahi zuen, eta kosta ala kosta lortzeko prest zegoen, “baita ikastaroa nire seme-alabek soilik antolatu behar banuen ere”.Udaletxeko arduradunekin zenbait hartu-eman izan zituzten, eta lortu zuten kulturetxeko gela bat larunbat eta igande arratsaldetan bi orduko bina saio egiteko.
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 7
EUrEN JATOrrIA ZEIN DEN AHAZTU EZ DEZATEN
Bakoitzak bere arrazoiak ditu seme-alabak arabieraz ikastera bidaltzeko orduan. Hauek, erabat pragmatikoak diren kontuetatik sentimenduekin zerikusi gehiago duten narrazioetara doaz. Adibidez, ume gehienek ez dute arazorik arabieraz hitz egiterakoan, bi gurasoak arabiarrak izan daitezkeelako. Hauen kasuan garrantzia berezia ematen diote irakurtzen eta idazten ikasteari. Beste batzuek, ordea, ez dute zorte bera; horiek arlo guztietan daukate hobetu beharra. Pragmatikoenek diote garrantzitsua dela euren seme-alabek arabieraz jakitea jaso dezaketen edozein korrespondentziari erantzun bat eman ahal izateko, edo euren jatorrira itzultzean bertan erosotasunez moldatu ahal izateko. Adibidez, bada uda honetan sorterrira itzuli eta konturatu denik seme-alabak ez zirela ongi moldatzen. Ez dute egoera errepikatzerik nahi. Bestalde, badira nortasunari pragmatismoari baino garrantzia gehiago ematen diotenak ere. Umeek euren sendia nondik datorren ez ahaztea dute helburu hauek, eta esan daiteke bide onetik doazela. “Pena bat irudituko zitzaidan nire seme-alabek euren arbasoen hizkuntza ez jakitea”, dio batek. Harreman burokratikoak, giza harremanak... eta erlijioa.
7
Irakaslea ere Fatimak berak lortu zuen, Azkoitian zituen kontaktu batzuen bidez. Abdul da bera, eta gustura egiten du asteroko Zestoarako bidaia. Azaldu du umeak bi taldetan banatu dituztela, adinaren arabera. Gazteenak 4 urte ditu, eta zaharrenak 12. Gehienak jatorri marokoarrekoak dira. Horrek esan nahi du erabiltzen duten arabiera antzekoa dela, baina ez berdina. “Ni Tangerrekoa naiz, ondorioz, ongi ulertzen naiz Maroko iparraldekoak direnekin. Hegoaldekoak direnekin, aldiz, gehiago kostatzen zait”. Umeei ere galdetu diegu euren iritzia. Denak joaten dira gustura arabiera ikastera, ez dago aurkakoa esanez altxatzen den ahotsik. Euskaraz ederto hitz egiten dute guztiek, baina badakite euren familia nondik datorren. Batzuek nahiago dute arabiera, besteek, aldiz, euskara; eta gehientsuenek bi hizkuntza baino gehiago dakizkite. Gogorra izan behar du astelehenetik ostiralera eskolara joan eta larunbat eta igande arratsaldetan arabiera ikastera joateak, baina ez da neke edo aspertze aurpegirik antzematen umeengan, harrotasuna baizik. Banan-bana euren izenak idatzi dituzte orri zurietan; argazkiak atera dizkiegu guk.
Garrantzitsua da islama praktikatzeko orduan ere arabieraz jakitea. Esan dugu 17 direla arabieraz ikasten ari diren haurrak. Baina Zestoan bada jatorri arabiarreko haur gehiago, eta horien gurasoei dei egiten diete eurak ere animatu daitezen euren seme-alabak arabieraz ikastera bidaltzera.
HAUrrAK ArABIErAZ, GUrASOAK EUSKArAZ
Norberaren nondik datorren ez ahaztea bezain garrantzitsua da bizitoki berrira integratzea. Zentzu horretan, erreparorik gabe hitz egiten dute. Gurasoetako bat, Khadija Boutaleb AEKn apuntatu berri da. Garrantzitsua iruditzen omen zaio euskaraz ikastea, batez ere seme-alabei etxeko lanekin laguntzeko. Era berean, Zestoako bizimoduan integratu nahi du, parkean dagoenean beste gurasoekin hitz egin nahi du. “Jendea hitz egiten ari denean eta ezin diedanean ulertu asko haserretzen naiz!”, dio. Fatimak, adibidez, bere kabuz ikasi du euskaraz, ekinaren ekinaz. Horretarako, ordea, herritarren laguntza beharrezkoa izan zaiola adierazi du: “Nirekin hitzegitean euskaraz egiten zidaten, eta egiten nituen akatsak zuzentzen zizkidaten. Eskertzekoa da”. Zentzu horretan Zestoa oso herri egokia dela iruditzen zaie, euskaraz ikasteko perfektua. Bestelako herri edo hiri handiagoetan egonak dira hainbat –Zarautzen eta Bilbon kasu-, eta orain euskaraz aurrera urratsak emateko baldintza hobeak dituztela uste dute. “Parkean gehiengoak euskaraz egiten du. Badira batzuk lehenengo aldian erdaraz hitz egiten digutenak, baina guk euskaraz egiteko eskatzen diegu”, azaldu dute. Haur eta heldu, beraz, hizkuntzak ikasten. Batzuk arabiera, euren arbasoena, jatorrira lotzen dituena; besteak, berriz, euskara, erabat gizarteratzeko behar dutena. Printzipioz, ikasturtea amaitu bitartean jarraituko dute umeek larunbat eta igande arratsaldetan kultur etxera bisita egiten. Ondoren, merezitako atsedena izango dute. Baina epe luzerako ekimena da, eta datorren ikasturtean arabiera ikasketekin jarraitzeko asmotan dira. “Egiten duguna egiten dugu haurrek nahi dutelako, eta guri, gurasooi, sekulako ilusioa egiten digulako”.
A
imar etxeberria
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Pรกgina 8
ESKLABOAK
PORLANAREN
LAINOPEAN
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 9
9
Arroabea, 200 laguneko herrixka, baserriak aparte. Garai batean, 115 preso ekarri zituzten hara, behartutako lanak egitera. Larriena hura ahaztu izana da, edo hobeto esanda, oroitzapen gogor haiek bakoitzak bere barruan, isilean, gorde behar izana. Baina, agian, latzena, behartutako langile gazte haien lan gogorra baino, beste gauza bat zen: erregimen frankistak nola zigortzen zuen presoaren familia osoa, emaztea eta ume gaixo haiek; nola ibilarazten zituzten, soinean zeramatzaten “ondasun” ezerez haiek hartuta, Espainiako herri batetik bestera presoarengandik hurbil egon nahi zutelako. 70 urte baino gehiago pasa arren, hura umetan bizi izan zutenei oraindik ere negarra ateratzen zaie orduko kontuak gogoratzean.
tzun, Lezo eta Errenteria inguruan (7.000 presotik gora). Horrez gain, herriak berreraikitzeko (350 inguru), industrian (100 inguru), errepide zibiletan (125), bestelako zereginetan (300 bat) eta abar.
CONSTrUCCIONES ABC ETA LANGILE ESPLOTAZIOA
Kasu askotan, zigortutako preso horiek enpresa pribatuentzat egiten zuten lan. Kontratista edo enpresek Espetxe Zuzendaritzari ordaintzen zieten behartutako langileen soldata. Arroan, Ferrocarriles y Construcciones ABC enpresa zen esplotatzailea. 1938an, berak bereganatu zuen Alberdiren zementu fabrika, gero rezolak hartuko zuena. ABCn, bi pertsona aipagarri zeuden: Joaquin Bau eta ramon de Caso Suarez, biak ere ondo kokatuak erregimen frankistaren egitura ekonomikoan. Horrek esplika dezake nolatan izan zuen hainbesteko papera, Ferrocarriles y Construcciones ABCk, zigortutako langileen erabileran. Esate baterako, 1943an, 5 destakamendutako jendea ari zen lanean enpresa horrentzat Gipuzkoan: 115 langile Arroako zementu fabrikan, 125 Itziarko errepidea egiten, 130 Irunen, 150 Errenteria aldean eta 60 Donostiako Zumalakarregi etorbidea egiten (Antiguako sarrera). Denera 580 langile. Itzarko kasua oso berezia da, herrira igotzen den errepide haren eraikuntzak ez zuen-eta inolako izaera militarrik. Zigor destakamenduak erabiliz egindako izaera zibileko errepide bakarrenetakoa da Gipuzkoan. Gipuzkoakoez gain, Estatuan beste 4 destakamendutako langileak zituen ABCk: 50 langile Bujedon (Burgos) errepideak berritzen, 370 Pedrosan (Burgos) trenbidean, 170 retoma-ko ur-saltoan (Logroño) eta 190 Vega del Pasen (Kantabria) trenbidean. Guztira, beraz, beti ere 1943a oinarritzat hartuta, bederatzi zigor destakamendutako ia 1.400 preso, hau da, Estatu osoan zeuden behartutako langileen %10, hamarretik bat.
Francoren ejertzitoak gerra irabazi zuenean, Kartzelatako Zuzendaritza Orokorrak espetxe sistemaren gestioa bere gain hartu zuen, eta espetxeetan zeuden preso asko behartutako lanean jarri zituzten. Horietako asko heriotzara zigortuak zeuden, baina erregimenak gazte sasoikoenei “barkatu” egin zieten, Espainia berreraikitzen jardun zezaten. Ordukoa da Lanaren bidez Zigorrak Arintzeko Sistema (Sistema de Redención de Penas por el Trabajo), eta oso aukera bikaina izan zen hura Estatuarentzat, lehertzeko zorian zeuden espetxeei irtenbidea emateko. Milioi bat preso politiko zeudela urte haietan Estatuan, diote hainbat ikerlarik. Lanera behartutako presoak herri-lanetarako aprobeArrOAKO ZIGOr DESTAKAMENDUA txatzeko, zigor destakamenduak sortu ziren. Presoei, beArroan, ezer gutxi geratzen da zigor destakamendu hartahartutako lanaren truke, gutxitu egiten zitzaien zigorra eta, tik, baina hura sufritu zutenek berehala antzematen dituzte beraz, onartu beste aukerarik ez zuten izaten. Aurrenekoak hango aztarna bakanak. Martzelo Usabiagak (Ordi1939ko urte amaieran sortu zia 1916, Donostia 2015), gerra gaziren eta 1943an jo zuten raian miliziano komunista izandagaina: 121 destakamendu eta koak eta Arroan preso egondako15.961 zigortu Estatu osoan. ak, bizipen ugari kontatu zizkion Nolanahi ere, destakamenAitor Azurki kazetariari, eta hark duak gauza “hutsa” ziren, Hirian argitaratutako pasarteek pizhorrela esan badaiteke: hotu zuten sua Arroan, behartutako rietatik aparte, beste milaka langile haien oroimena berreskuaskok (400.000, zenbaiten ratzeko eta han ibilitakoak omenarabera) egin behar izan tzeko. zuten esklabo lana (lan-baUsabiagak, presondegi izandako tailoietan eta abar). etxea ikusi bezain laster azaldu zion Zigor destakamenduen eta esklabutzaren bidez Azurkiri: “Nik bulegoa lehen pisuko herri-lan garrantzitsu asko balkoi hartan neukan; begira, orainegin ziren. Ezagunena Erodik ikusten dira logelak! Hemen egoA RROAKO FABRIKA 1950 INGURUAN. rien Harana da (Valle de los ten ginen presoak, metalezko literaA RGAZKIA : M ARIANO E STORNES L ASA Caídos), baina hurbilago tan egiten genuen lo, hiru etzalekuere makina bat preso erakoa bakoitza”. Nabarmenak izango bili zituzten: Sondikako aireportuan (1.600 inguru), Duranziren, bada, 115 preso haiek Arroabea gon (1.500 inguru)... Gipuzkoari dagokionez, gehienak azpiegitura militarrak eraikitzen ibili zituzten, batez ere, Oiar-
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 10
bezalako herrixka txiki batean! 200 bat lagun bizi ziren garai haietan Arroabean, baserriak aparte. Usabiagak gogoan du nolakoa zen hango bizimodua, eta han preso egondako beste baten –Antonio Gonzalezen– bilobak kontatu zigun hori, urriaren bukaeran egin zen omenaldian: “Gosaria goizeko zortzietan; gero kontaketa egiten zen, eguerdian ere bai eta gauean ere bai. Destakamenduaren ondoko zabalgunean gosaltzen zuten. Presoen adina, bataz beste, 25 eta 30 urte. Preso gehienak kanpokoak ziren”.
HArrOBIA ETA LINEA
Dirudienez, hiru tokitan egiten zuten lana behartutako langileek. Gutxi batzuk zementu fabrikan bertan. Beste mordox-
ka batek harrobietan (Portland zementua egiteko, marga eta kareharria erretzen zituzten ikatzarekin batera). 1939an, Itziarko Usabiartzako harrobia jarri zen martxan (Santuaran pasa eta berehala) baina beste harrobi batzuk ere bazituzten. Martzelo Usabiagak dioenez, kamioetan ekartzen zuten harria harrobitik; hamabost bat kamioika kalkulatzen ditu eramaten zirela Arroara egunero. 1941n, ordea, aireko linea eraikitzen hasi ziren Usabiartzako harrobia eta fabrika lotzeko, eta harria handik garraiatzeko. Behartutako beste langile askok linea hura eraikitzen jardun zuten. Ia 4 kilometroko luzera zuen lineak eta 1945ean inauguratu zen.
CAMPILLOTIK ArrOArA
Martzelo Usabiaga, ikasketaduna izaki, destakamenduko bulegoetan ibili zen lanean, baina gehienek peoitzan eta lan gogorragotan pasa behar izan zituzten urteak. Antonio Morenas, semea, umea zen garai haietan baina gogoan ditu aitak, Antonio Morenas Llanesek, kontatutakoak: “Nire aita Campillon (Badajoz) jaio zen [1909. urtea]. Gerra garaian preso sartu zuten eta kartzela batetik bestera ibili zuten Valentziara eraman zuten arte. Aita Valentzian preso zegoela, ama eta bi seme-alabok hara joan ginen. Baina gero Bilbora eraman zituzten, Larrinagako espetxera”. Larrinaga oso espetxe gogorra zen; Francoren armada Bilbon sartu zenean, exekuzio-gune nagusi bilakatu zen eta makina bat pertsona erail zuten bertan. Datuen arabera, 1938ko apirilerako, 724 heriotza-zigor ezarri ziren han. Antonio bera ere heriotzara zigortuta egon zen. Nolanahi ere, azkenean, Arroako zigor destakamendura ekarri zuten: “Arroara ekarri zutenean, hark bazekien urte batzuk barru libre utziko zutela baina ezin izango zuela Gipuzkoatik atera. Orduan amari eta koinatuari deitu zien eta haiek, nire arreba eta ni hartuta, Arroara etorri ziren. Hemen Sansinenea deitzen ziren etxeetan [Arroatik Zestoarako errepidearen kontra] bizi izan ginen laurok, logela berean. Destakamenduan ezer gutxi ordaintzen zioten gure aitari. Gero, nola ga-
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 11
1 1
ria mozten eta bazekien, destakamenduan aske uzten zuten tarteetan, Talo, Mailu eta inguruko baserrietara joaten zen haiei laguntzera. Gure aitak hamahiru kilo irabazi omen zituen hiru hilabetean. 'Lapurreta' txiki batzuk ere egingo zituzten, sagar batzuk-eta... Talok, Nartzisok, esaten du hark oraindik badaukala aitzurra, Arroako preso batena, berarentzat gordetzen zuena lanera etortzen zenerako. Aita libre utzi zutenean [1943ko bukaera aldera], beste etxe bat bilatu genuen, bi gela eta sukaldearekin eta, tira... Preso zegoenean harrobian egiten zuen lana baina libre geratu zenean fabrikan hasi zen lanean”.
AMA HAIEK
Amapola Hernandok, Antonio Morenasen emazteak, bere ama eta andre haien bizimodu latza aipatzen du, eta horrek ematen dio hizpidea senarrari, bere amaren atarramentuak gogoratzeko: “Amak eta osabak, Valentzian zeudela, eneazko jarlekuak egin eta konpontzen zituzten. Hori zela-eta, aitak, Arroan preso zegoela, esan omen zion amari: 'hona etortzerakoan, ekar itzazue enea fardo mordoxka bat trenean, hemen lana egon daiteke-eta'. Eta hala etorri ginen denok; gero fardo mordoska haiek iritsi ziren, eta elizako jarleku guztiak egin edo konpondu zituzten eta baita makina bat baserrietarako ere. Eta horrela ibili ginen aita askatu zuten arte”. Ama (edota emazte) haiek sekulakoak egin beharko zituzten eguneroko jana inguratzeko.
UrTIAGAKO ELEKTrIKArIA
Amapolaren aita ere, Fabio Hernando, zigor destakamenduetan ibili zen baina hura Itziarko Urtiaga baserrian egon zen “atxilotuta”. Larrinagako espetxetik ekarri zuten, bizpahiru bat urte pasa behar izan zituen kartzelan. Ama ere Saturraranen eduki zuten. Fabiok Amapolari kontatutakoagatik, gogoratzen da jendea harrobian ibili zela lanean “baina gure aita elektrikaria zen eta inguruko baserrietara argia eramateko aprobetxatu zuten. Talde bat ibili zen lan haietan baina elektrizitate kontuez zekiena gure aita zen. Eta barkuko kapitain-edo izandako bati, mastetara igotzen ohitutako bati esan omen zion: 'Hik niri lagunduko didak'. Posteetara igo egin behar izaten zen-eta. Eta gogoan dut kontatzen zidala nola ekarri zuten beraiek argia baserri haietara. Eta gero, bizimodua, Antoniok bezala: joaten zen baserrietara, eta arrautzak, edo tomate bat, edo bidean aurkitzen zuen sagarren bat...”
BIZIMODUA
Zigortuta zeudenentzat oso lan gogorra zen hura eta oso makineria gutxirekin egin beharrekoa. Antoniok esaten du, hala ere, askatasun pitin bat bazutela, “batez ere larunbat eta igandetan: amak bazkaria egiten zuen, eta destakamendutik ateratzen uzten zioten familiarekin bazkaldu ahal izateko. Paseatu ere egin zezaketen...”. Iritzi berekoa da Martzelo Usabiaga ere: “ezin daiteke esan tratua hain txarra zenik, destakamenduan lanean zebilenaren sentsazioa askatasuna baita, jakina, kartzelarekin konparatuta”. Amapola ere uste berekoa da: “Larrinagako eta Saturrarango kartzelekin konparatuta, alde izugarria dago!” Lanaren gogortasuna baino okerragoa izango zen familia mantendu egin behar, nola edo hala, eta behartutako langileek ez zutela ia sosik ere jasotzen. Enpresak Espetxe Zuzendaritzari ordaintzen zion pioi libre bati zegokion soldata, 10-11 pezeta eguneko. Hortik 2 pezeta inguru, presoaren mantenurako erabiltzen zuten eta preso bakoitzari 0,50 pezeta inguru ematen zizkioten eguneko. Azkenik, presoa “legez eta elizaz” ezkonduta bazegoen, emazteari eta umeei ere zertxobait ematen zieten. Gainontzeko guztia Estatuak hartzen zuen.
I TZIARTIK A RROAKO FABRIKARA KAREHARRIA GARRAIATZEKO LINEA . A RGAZKIA : R AMON D IMAS
Hala ez zeukan, inola ere, bizitzerik familiak. Antoniok, bere aita libre geratu zen garaikoak ekarri ditu gogora: “Egizu kontu, gure aita, esaterako, tailerrean zortzi ordu egin ondoren, Zumaiako portura joaten zela, han itsasontzietatik ikatza deskargatzera eta porlana kargatzera; han zerbait irabaziko zuen, ikatz pixka bat emango zioten... Gero, baserrietan ere laguntzen zuen janari pixka baten truke...”.
AHANZTUrA
1945 inguruan itxi ziren zigor destakamendu gehienak, Arroakoa ere bai, preso askok Francoren gobernuak urriaren 9an emandako indultua jaso zutelako. Orduz gero, ahanztura etorri zen eta dena estali zuen. Zorionez, ordea, oraindik ere berreskuratu daitezke oroitzapen asko. Guk hemen, bizpahiru lekukotza besterik ez ditugu bildu baina denborarekin gehiagorengana iritsi nahiko genuke, eta ahaztutako pertsona horiek denak argitara atera. Denak, han sufritu zuten denak direlako inportanteak.
F
ernando Arzallus A RGAZKI
NAGUSIAK :
I MANOL S ALEGI
OHARRA:
DATU HISTORIKOAK BILTZEKO, BATEZ ERE , HONAKO ITURRIAK ERABILI DIRA: A COSTA B ONO, G. ETA BESTE BATZUK : E L C ANAL DE LOS P RESOS (1940-1962), C RÍTICA , 2004 M ENDIOLA G OZALO F.: E L IMPACTO DE LOS TRABAJOS FORZADOS EN LA ECONOMÍA VASCO - NAVARRA (1937‐1945) WWW. AEHE . NET
O LAIZOLA E LORDI , J. : T RABAJO FORZADO Y FERROCARRIL . IV C ONGRESO DE H ISTORIA F ERROVIARIA , M ÁLAGA , 2006
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 12
JANArI BILKETA EGIN ZEN “LAGUNTZArEN BEHArrEAN AUrKITZEN DIrEN” HErrITArrENTZAT Azaroaren 6an eta 7an, Zestoan Merkatari
Elkarteak eta Zestoako Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzeko ekimena burutuko zuten. Antolatzaileen esanetan “elkarlanak janari bilketa erraztea eta ziurtatzea du xede. Izan ere, laguntzaren beharrean aurkitzen diren herritarrak gero eta gehiago dira”.
ArrOABEAN GErrAOSTEAN PrESO IZANDAKOEI OMENALDIA EGIN ZITZAIEN Arroabeko lantegian 36ko gerraren ondoren preso
egon ziren pertsona guztiak omenduak izan ziren urriaren 31ean. Ekitaldia Arroabeko Auzo Elkarteak, Zestoako Udalak eta Memoria Historikoaren adiskide talde batek antolatu zuten. Urriaren 31 apropos aukeratutako egun bat izan zen. Izan ere, Mercelo Usabiaga zenak urriaren 30ean 99 urte beteko zituen. Usabiaga Arroabeko kartzelan egon zen, eta duela hilabete batzuk Ederki Elkartean izan zen bertako bizipenak kontatzen. Ekitaldian Bittori Bárcenak eta Miguel Usabiagak (Marceloren alarguna eta semea) hartu zuten parte. Horietaz gain, Zestoako Udaleko ordezkariek, Aitor Azurki kazetariak eta Gerardo Sanchezek ere parte hartu zuten ekitaldian. Ekitaldi horretan plaka oroigarri bat jarri zen omenduen izenean.
zulo
danbolin
ZESTOAKO MENDI ASTEA 2015
Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak elkarlanean 2015eko Zestoako Mendi Astea antolatu zuten. Azaroaren 16tik 22ra bitartean izan zen. Mendi Astearen barruan umeentzako eskalada tailerra, Zestoako Espeleo Taldearen “Begiak Lur Azpian” filma, Koldo ruizek “Muzthagata 7546m. Eskiekin” aurkeztu zuen eta asteari amaiera emateko Ertxiña mendiari itzulia egin zuten azaroaren 22an.
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 13
3 1
ELKArrETArATZEA MEMOrIArEN EGUNEAN Zestoako Udalak, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ekimenarekin bat eginez, Oroimenaren Eguna ospatu zuen, azaroaren 10ean. Horretarako, 15 minutuko elkarretaratze isila egin zen Udaletxe aurrean. Elkarretaratzean gogoan izan ziren honako herritarrak: Xabin Etxaide Ibarguren, Joxe Mari Korta
Uranga, Zeferino Peña Zubia, Juan Sánchez Sierro eta Felipe Suárez Delgado. Datozen urteetan “ekimen landuagoak” egiteko asmoa azaldu zuen Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak, betiere zestoarren elkarbizitza hobetzeko bidean.
NAHIKArI GABILONDO IZAN ZEN NAGUSI ZESTOAKO BErTSO SAIOAN
Nahikari Gabilondok irabazi zuen, ezustean, Zestoako Kiroldegian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena. 700 ikusle bildu ziren Zestoako Kiroldegian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdenekoa ikusteko. Oholtza gainean sei bertsolari: Eneritz Artetxe, Nahikari Gabilondo, Manex Mujika, Jokin Uranga, Jon Maia eta Alaia Martin. Saio borobila osatu zuten bertsolariek, nahiz eta amaierako puntuaketak aurreko bi final laurdenetakoak baino baxuagoak izan ziren. Hala, Nahikari Gabilondok batu zituen puntu gehien: 504,5. Bigarren Alaia Martin geratu zen, 495 punturekin; hirugarren, berriz, Jon Maiak egin zuen –489,5 puntu–; laugarren Jokin Uranga izan zen –475 puntu–; bosgarren Manex Mujika –453,5–; eta seigarren Eneritz Artetxe geratu zen, 441,5 punturekin.
SANTA ZEZILIA OSPATU DA
Urtero legez Santa Zezilia ospatu dugu zestoarrok. Ospakizunak azaroaren 19tik 21a bitartean izan ziren. Ertxiña Musika Eskolakoek kalejira egin zuten azaroaren 19an. Idiakaitz Txistulari Taldeak ere kalejira egin zuen hurrengo egunean. Eta azaroaren 21ean, Zestoako Bandak kontzertua eskeini zuen.
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 14
H OGEI
URTETIK GORA DARAMATZA OHAR HONEK
Euskalduna KOIOTE
TABERNAN
ABENDUArEN 3AN EUSKArArEN NAZIOArTEKO EGUNA IZANGO DELA AITZAKIATZAT HArTUTA, NIrE INGUrUKOEI EUSKArArEKIN LOTUTA GOGOAN DUTEN
PASArTE EDO ANEKDOTArEN BAT KONTATZEKO
ESKATU DIET. DENETArIK JASO DUT, TXIKITAKO
OrOITZAPENAK, GAZTELErAZ ASMATU EZINDA BOTATAKOAK... DENAK EZIN DIrA SArTU
BAINA HEMEN DOAZ BATZUK:
Orain dela 40-50 urteko pasarteak
Egunkariak saltzera Bainuetxera joan nintzen batean, hamar bat urte izango nituen eta "habla en cristiano niña!" esan zidan gizon batek. Nik, Jesusek, judutarren hizkuntzan hitz egin zuela erantzun nion. Gero, larri, aitari kontatu nion, lotsagabe xamar portatu ote nintzen kezkatuta. Aitak, zoragarri erantzun niola esan eta "relleno de Vergara" pastela erosi zidala gogoratzen naiz hantxe Bainuetxeko denda batean!
Ni eta nire anaia, bost bat urtez egon ginen Valladoliden (udako oporretan etxera etortzen ginela) interno 10 eta 11 urterekin. Ederki gogoan dut nola amak zer moduz genbiltzan jakiteko telefonoz deitzen zigunean asmatu ezinda ibiltzen ginen, gazteleraz hitz egin behar izaten genuelako hango maisu batek ulertzeko. "Colcha" hitzak zer esan nahi zuen gaizki ulertuta, koltxoi gainekoa zela pentsatu eta ohea gaizki egiteagatik jaso genuen gure lehen zigorra ere ondo gogoan dut.
Gazteleraz asmatu ezinda egindako ateraldiak
Nork ez du pasa larrialdi txikiren bat gazteleraz zerbait gaizki esan duela konturatuta? Egin dezagun barre horretaz, baina ez dezagun ahaztu gure ama hizkuntza bezain ondo ia beste bat ere menperatzea lortzen dugula.
- "Este es mi blanco", "yerno" esan beharrean bere suhia aurkezterakoan. - bi lagun dendara joan dira eta saltzaileak "¿que queriais?" eta batek "yo un helado" eta besteak "yo tampoco", berak ere nahi zuela esan nahian. - COUko ikasturte bukaerako bidaian, lagun bat txoferraren alboan bere alabaz galdezka, "que es hija sola?" alaba bakarra al zen jakin nahian. - Igogailu batean batek besteari: "yo voy de pie" oinez zihoala bera alegia. - sagardoa ordaintzerakoan, dendariak botilak eskatzen: "y los cascos?" eta erantzuna, "hemos venido en autobus". - erosketak egiterako orduan; "aceite flaco", "aletas de pollo", "un zorro de patatas", "acenarios"... - dentistarenean; "me duele el tobillo", colmillo esan beharrean, "tengo duele"... - tabernan; "el cuento" , "un vacio", "un negro", ... -"antepasau", "antes de ayer" esan beharrean. - eguzkiak bizkarra erreta zuen batek "estoy fumau".
Eta barnetegi garaian euskaraz asmatu ezinda zebiltzanei entzundakoak:
"Bi noski ardo", gorria edo "claro" eskatu ordez, "bi garrantzitsu" (bi berezi)...
AEK-ko euskaltegitik anekdota beharrean proposamen bat luzatu digute:
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Zestoako AEK-ko ikasleek egun hori ospatzeko areto futbol txapelketa antolatu dugu. Txapelketaren leloa “EMAN OSTIKOA BALOIArI ETA HITZA EUSKArArI!” izango da. Zestoar guztiak gonbidatzen ditugu txapelketan parte hartzera. Udal kiroldegian izango da txapelketa, abenduaren 3an arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Informazio gehiago Zestoako AEK-ren facebookean.
166.qxp_55 22/11/15 22:14 PĂĄgina 15
5 1
Ahotsak.com
Gaur egunean kosta egiten zaigu euskara debekatuta zegoen garai haiek irudikatu ere egitea. Ahotsak.com webgunetik jasoak dira pasarte hauek: Jabier Aristi (1930). Eskolan sartzen ginenean eskua jaso eta ilaran jarrita "Cara al Sol" kantatu behar izaten genuen. Kanika bat izaten zen jolas denboran. Hura zeukanak, euskaraz hitz egiten entzuten zuen lehenari pasatzen zion eta errekreoa bukatzen zenean, kanikarekin sartzen zenari zigorra jartzen zitzaion. Kontxita Izeta (1939). Behin joan gara mojekin eskolatik IruĂąera ibilaldian eta hasi gara euskaraz kantuan. Mojak eta denak atxilotu gintuzten, koadrila galanta! umeak ginen gainera, ume-umeak! Etxean eta lagun artean euskaraz egiten genuen eta kantuak ere halaxe ateratzen zitzaizkigun. Harrez gero ezta txintik ere gelan euskaraz!
Joxe Mari Eizagirre (1925). Baserritar asko joaten ginen kanpora gaztelania ikastera. Xabierrera joan nintzen ni erdaraz ikastera lehengusu batekin eta 6 hilabete egin nituen bertan. Medaila bat jartzen zioten euskaraz egiten zuenari eta eguerdian medaila zuenak ez zuen ardorik izaten. Ikasleei bazkaria ematen eta sukaldean laguntzen egiten nuen lan, gaztelaniaz ikastearen truke. Jesuitek ematen ziguten eskola.
Juan Azkue (1928). Gure maisuak egur bat bazuen, "Mikaela" deitzen zion eta ezeren faltarik entzuten bazuen, aiba! euskaraz hitzik ere ez zuten nahi izaten maisu haiek. Euskara dialektoa zela esaten zuen, ez zela hizkuntza. Guri hori esan edo ez berdin zen, ez genuen ulertzen eta, baina kontuz euskaraz hitz eginez gero!
Arantxa Zigaran (1952). Zestoako Correos-eko etxean genuen eskola nazionaletan. Gela batean neskak eta bestean mutilak. Nahasian ibiltzen ginen gela berean 5 urtetik 14 urte bitarteko haurrak. Maistra bat izaten zen denentzat, kanpotik etortzen ziren, ez zekiten euskaraz eta beraz dena gazteleraz egiten genuen. Ate ondoan bandera espainola izaten zen eta "Cara al Sol" kantatzen genion. Maistra batek vascorras deitzen zigun haserretzen zenean. Kalean, lagun artean ere gazteleraz egiten genuen asko eta eskerrak etxean euskaraz egiten genuen, bestela galduko genuen!
lejandra Ibarguren (1905). Herrian erdara asko entzuten zen. Azpeitiko neskek ez zuten erdaraz ondo egiten, baina herritarrek umetatik ikasi behar izan zuten kanpotarrak zirela eta.
Horrela kontatuta, badirudi aspaldiko edo txikiak gareneko kontuak izan ohi direla, baina azken hamabost egunetan hiru aldiz piztu zait niri buruan, euskararen gaia dela eta, bonbilla gorria:
Argazki taldeak Bainuetxean jarri du bere lehenengo erakusketa eta horko dilema, Bainuetxean euskara ulertzen ez duten asko izango direla eta kartela euskara hutsean egin edo ez erabakitzerako orduan. Argazki erakusketa baten iragarpenerako ere zalantzan?
Eta hirugarrena, azaroaren 10ean. WhatsApp-a pixka bat erabiltzen duzuenok segituan ulertuko duzue; emakumearen aurkako indarkeria salatzeko protesta masibo bat eginez gure WhatsApp-eko perfileko irudia aldatzeko deia egiten zuen mezua jaso genuen behin eta berriz. Bolbora bezala, gaztelerazko mezua zabaldu genuen denok, testua euskaratzeko bi minutu hartu gabe. Arrazoiak merezi duenean dena barkatuta dago?
Bigarrena, guraso elkarteko bileran. Euskaraz ulertzen ez dutenak bileretara erakartzeko zer egin ote daitekeen aipatu zuen borondate onenez guraso batek. Bilera euskara hutsean izan arren, pantaila elebitan egotearen kezka agertu zuen beste batek. Agian gai hau berriro landu beharko zela ere esan zen. Hizkuntza ote zen arazoa 200 gurasotik gora gonbidatuta geunden bileran 20 baino elkartu ez ginenean?
J
one bergara
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 16
Mikel Salegi, ezkerretik hasi eta bigarrena. Gaztetxoa zela, udalekutako haurrekin laguntzaile lanetan.
Mikel Salegi
aztetxoa zela hurbildu zen lehenengo aldiz espeleologia mundura. Udaran Zestoako kirol udalekuetan ibili ohi zen eta urtero joaten ziren Ekain atzeko “Ekain bi” kobara. Irteera haietako oroitzapen oso ona izan du Mikel Salegik. Orain, berriro hasi da lur azpiko altxorrak ezagutzen. Zer darabil Mikel Salegik esku artean? Zestoan bada espeleologia talde bat. Javi Manteca, Aratz Etxeberria, ramon Martija eta Mikel Irure ibiltzen dira. Zestoako hainbat kobatara sartu eta hauek ikertzen ibili ohi dira. Mikel Irurek beti animatzeko eta animatzeko eta orain dela hiru bat hilabete hasi nintzen ni ere. Nola ikertzen da koba bat? Orain dela gutxira arte sokak jarri, koba ikusi eta hor bukatzen zen lana. Orain, ordea, dokumentatzen hasi nahi dugu. Orain arte ikusitako koben inguruko daturik ez da jaso. Hemendik aurrera kobak datu, argazki eta bideoen bidez dokumentatuko ditugu. Horrez gain programa berezi baten bitartez, kobaren zenbait datu sartu eta grafikoki irudikatzen dugu.
Noiz sartzen zarete kobatan? Astero egiten dugu irteera, larunbat goizetan. Goizeko 9:00etan elkartu, behar diren tresnak hartu eta inguruko kobaren batera abiatzen gara. Goiz osoa koban pasatzen dugu, mokadutxo ere bertan egiten dugu. Zestoara 14:30ean iristen gara. Aurrena Lau Iturri iturrian gelditu behar izaten dugu tresnak garbitzen, itzultzean egoten diren bezala ezin baitira etxean garbitu. Nolakoa da koba barruko goiza? Niri segituan pasatzen zait. Orain Ertxiñako koba batean gabiltza, ni hemen bakarrik ibili naiz oraingoz. Hasiera batean zulo txiki batean sartzen garela ematen du baina 40 metro inguru jaitsi eta izugarrizko lekua dago. Oso altura handia, ilunpea, ez dago imajinatzerik. Lehengo aldiz sartu nintzenean harrituta gelditu nintzen. Eta dena hementxe, herrian bertan. Arriskutsua izango da ba? Ba bai. Altura handia, ilunpea, hezetasuna, harriak erortzeko arriskua… Orientatzea ere kanpoan baino askoz ere zailagoa da. Beti binakako taldeetan ibiltzen gara eta ordezko argiak izaten ditugu erabiltzen ari garena erretzen bada ere. Koban tresneria ibiltzen ere ikasi egin behar da. Ni kobara sartu baino lehenago kiroldegian ikasten ibili nintzen 3-4 egunean. Segurtasuna zaintzea oso garrantzitsua da. Han barruan galdu edo argirik gabe geratuz gero… Koba batean, guztira, zenbat denbora ibiltzen zarete? Ez nuke jakingo zehazki esaten baina denbora luzean, ni hasi naizenetik koba berean gabiltza. Denbora osoan sokak bertan jarrita mantentzen ditugu eta kobarekin bukatutakoan kendu egiten ditugu. Ze plan dituzue datozen hilabetetarako? Ba kobetara sartzen jarraituko dugu. Orain ari garena bukatu eta beste batzuetara joango gara. Baina hasieran esan bezala, ibiltzen garen koba guztiak dokumentatzea da helburua eta gu ibili garela erregistratuta gera dadila.
«Hemendik aurrera kobak datu, argazki eta bideoen bidez dokumentatuko ditugu»
M IKEL S A LEGI ,
HIL ABET E HAU ETA N DABILT ZAN
E RTX IÑA KO
A
KOBAN
S
maiur aristi arregi
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Pรกgina 17
7
1
JULIETAREN BALKOIA OTE DA? ASIER ACEDO. Joxe R amon Iriondo Akulu Hitza: Zer moduz bizi da baserritar jubilatua
Jubilau baten bizimoduaz kantari behar det hasi hainbat gauzatan bezela hemen behar baita ikasi lehengo sasoia eta indarrak nahiz joan diren ihesi dagonarekin konformatzen naiz eta gustora naiz bizi
Emaztiakin batera hemen bizi naiz baserrian ganadu batzuk mantentzen ditut ohitura segitu nahian bost biloba eder ere baditut eta beste bat bidian pozez txoratzen ibiltzen gera beraiekin jolasian
Aldaketa asko etorri dira baina ondo merezirik lehen nituen betebehar ta kezkak ditut ahazturik lan asko edo gutxio egin soldata bat kobraturik ofizioa izan dudana afizio bihurturik
Gaur egunian holakoa da nere bizitza legea urte askotan hola jarraitu nahiko nuke aurrea lagun artian ibiltzeko nik baldin badet ohorea gerora ere izango degu bertsoa ta umorea hurrengo bertsolaria: Garikoitz Lopetegi hitza: baserritarren egoera
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Pรกgina 18
Senia Abderrahman Tinduf- Aljeria Kus-kusa
Saharauiontzat tipikoa den platera da aukeratu dudan hau. Ni saharauia naiz, eta errefuxiatuen kanpamentutan bizi nintzen. Errezeta
- kilo bat kus-kus - 6 azenario - 2 kalabazin - kalabaza laurden bat - berenjena bat - tipula bat - kilo erdi arkume - gatza - oliba olioa Kus-kusa ontzi batean jarri eta ura bota ertzeraino. Ondoren ura kendu eta ontzian utzi. Bitartean, barazkiak garbitu, azala kendu eta moztu. Jarraian lapiko batean olioa jarri eta haragia eta barazkiak bota. Hiru baso ur gehitu eta su ertainean egosi. Kuskuseran (edo lurrunean egiteko ontzi edo lapikoan) ura jarri erdiraino eta egosten jarri su azkarrean. Kus-kusa hartu eta kuskuseraren goiko zatian jarri lurrunetan egosteko 15 minutuz. Ondoren, atera eta eskuekin igurtzi ur pixka bat nahastuz. Beste 15 minutuz egosten utzi eta ondoren beste ontzi batera atera. Ur eta gatz pixka batekin kus-kusa nahastu eta 10 minutuz utzi. Azkenik, igurtzi kus-kusa eskuekin olioa botata eta berriz ere 15 minutuz egosi. Kus-kusa bero dagoela bandeja handi batean zerbitzatu eta gainean haragia eta inguruan berdura jarri. Soberako saltsa gainetik bota.
On egin!
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Página 19
9
age1 nd a Ab
Azaroa 25
endua
ASTEAZKENA
"Datu pertsonalak nola babestu zure mugikorrean" hitzaldi tailerra udaletxeko pleno aretoa n19:3 Zestoan Merkatari Elkarteak antolatuta.
26
OSTEGUNA
"Abre los ojos, compra a conciencia" arratsaldeko 18:00etan La Huerta denda ondoan.•Gurutze jubilatu elkarteak antolatuta, mus eta punttu txapelketa arratsaldeko 17:00etan. Izen emateko epea, saioa hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da.
27
OSTIRALA
Gurutze Jubilatu Elkarteak antolatuta tortilla pintxoak eta gaztaina erreak jubilatu elkartean arratsaldeko 18:00etan. •Bezeroen festa Zestoan merkatari elkarteak deituta. "Herria eta dendak" argazkien erakusketa, dendek eskainitako artikuluen zozketa, otarren zozketa, pintxoak, bertsoak eta musika arratsaldeko 20:00etatik aurrera Arkupetan.
28
LARUNBATA
Jubilatuen astearen baitan goizeko 10.00etan bide osasuntsua deituriko ibilaldiari hasiera emango zaio Kiroldegiko aterpean. Ondoren pintxo dastaketa toki berean. •Goizean zehar haurrentzako denda-tourra Zestoan Merkatarien Elkartearen eskutik.
29
IGANDEA
Jubilatuen elkarte bazkaria Bainuetxean. Lehenik 12:00etan hilberriak direnen aldeko meza ospatuko da.• Lasa eta Zabala zinema emanaldia Zestoako Gaztetxean arratsaldeko 18:00etan.
30
ASTELEHENA
Ume, emakume eta gizonezkoen arropak, pijamak, oinetakoak eta oherako izarak, mantak lo zakuak, ume kotxeak, sehaskak. jasoko ditu Arropa Biltegiko Taldeak. Zine zaharrean, komun publikoen alboan. goizeko 11:00etatik 12:00etara eta 17:30etara.
•G
aztetxean fandango eta ari arin ikastaroa. 27, abenduak 4, 11, 18 ostiralak.
01 03
ASTEARTEA
Sozioekonomia inguruko taldearen bilera irekia kultur etxean, arratsaldeko 19:00tan OSTEGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Zestoako AEK-ko ikasleek egun hori ospatzeko areto futbol txapelketa antolatu dute. Txapelketaren leloa “EMAN OSTIKOA BALOIARI ETA HITZA EUSKARARI!” izango da. Antolatzaileek zestoar guztiak gonbidatzen dituzte txapelketa horretan parte hartzera. Udal kiroldegian izango da txapelketa, 17:00etatik aurrera. Izena emateko baldintzak ondorengo hauek dira: 16 urtetik aurrera, 5 partaide gutxienez eta 7 gehienez, taldeek mixtoak izan behar dute, 15 minutuko partidak izango dira, hasieran ligaxka jokatuko da eta ondoren, kanporaketa. Irabazleentzat, ERRIGORAKO SASKI EDERRA. IZENA EMATEKO: Idatzi Zestoako AEK-ren facebookera mezu bat taldearen eta partaideen izenekin. Azken eguna: azaroaren 30a.
09 11 15 16 18 20 23 24 26
ASTEAZKENA
Gabon entsaioak gaueko 21:00etan kultur etxean.
OSTIRALA
Kontzertuak Zestoako Gaztetxean. Izaki gardenak eta Virenque. 22:30ean. ASTEARTEA
Ertxiña musika eskolak eta Aek-k elkarlanean trikiti emanaldi bat eskainiko dute kultur etxean. ASTEAZKENA
Gabon entsaioak gaueko 21:00etan kultur etxean. OSTIRALA
Ertxiña Musika Eskolako banda txikiak eta pare bat talde instrumentalek emanaldia eskainiko dute. IGANDEA
Artisau azoka Alima dantzagunean. ASTEAZKENA
Gabon entsaioak gaueko 21:00etan kultur etxean. OSTEGUNA
Gabon kantuan aterako dira haur eta helduak.
azaroak
LARUNBATA
Zoroperi eguna. 9:00etan Idiakaitz txistulari taldea. XXVI. Barazki eta fruta lehiaketa. Urola Erdiko XVIII. Ezti lehiaketa. XVII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko. 12:00etan sari banaketak. Jarraian, trikitilariak 30ean Gazta eta sagardo dastatzea. 17:15ean umeentzako ikuskizuna. 17:30ean jaialdia kiroldegian. 22:00etan musika.
31
OSTEGUNA
Arratsaldeko 19:00etan Gure Esku Dago-ren ekimena. Ametsen kriseilua; desioak eta ametsak ehuntzen.
166.qxp_55 22/11/15 22:14 Pรกgina 20