Skip to main content

165. alea

Page 1

danbolin

165.qxp_55 25/10/15 21:41 Pรกgina 1

eraikitzekoa

eraiki da,

baina

bete?


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Pรกgina 2


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 3

34 6 10 12 16 18 19 INKE STA

ENB I D OA K

JARDU NIAN KARMEN LOPETEGI

HITZAREN BALIOA danbolinen lehen zenbakia kaleratu genuela hamabost urte bete dira urrian. Herritar askoren laguntza behar izan dugu bidean, baina gaur bereziki urte hauetan alboan izan ditudan soldata gabeko lankideak eskertu nahi ditut. Horrelakoetan arriskutsua izaten da izenak aipatzen hastea, irristadaren bat egiteko beldurrez, baina saiatu nahi nuke denak gogora ekartzen. 2001eko apirilean, oraindik lanak bukatzeko zeudela eta zenbakia inprentara bidali gabe gelditu zen eta bi hilabetetako kontuekin aldizkari bat argitaratu zen maiatzean. Orduan egin nuen nik salto martxan zetorren trenera. Baina aurrez ikatza beste batzuk bota zioten tren horri eta hauei ere zor diegu gaur egun garena. Ordukoak dira gerora, lehendakari lanetan ibili ziren beteranoak ere; Manuel Arregi (Jaungoikoagan sinisten dutenek ez dute guk beragan baino miresmen eta fede handiago izango) eta Joxeba Larrañaga (afariren bat antolatu beharko dugu, hau aspaldian tamainan gerturatzen da eta!). Berdin gazteagoak ere, Olaia Salegi (finik bazen inor, bera nagusi) eta Urko Canseco (gaur egun arte hutsik egin gabe asteroko hitzorduan izan dena). Bizitzaren norabideak nahi baino gehiago aldendu gaituena; Margari Eizagirre (inoiz mundua kontrako noranzkoan bueltak ematen sumatu baduzue, gu ginen, konpontzeko saiakeretan). Fernando Arzallus; txanpain-aparrak bezala, gora eta beherantz bizi eginagatik, kopa beti erdi betea mantentzen didan laguna. Nagore Telleria eta Jon Artano; karakola eta barea, gai korapilatsu, sakon, eta delikatuetan maisuak. Familia kontuengatik deskantsua hartuta edo intermitente dabiltzanak; Lierni Arrieta, Edurne Soraluze, Edurne Korta, Mari Artano eta Naiara Exposito (ez ahaztu, ama izateaz gain, beste gauza pila bat ere bagarela munduan, zuen zain jarraitzen dugu). Onintza Irureta eta Mikel Lizarralde pofesionalen itzal estimatua. Bere ukitua utzi zuten Alazne Olaizola eta Migelin Santamaria. Nora Palmitano; euskara teknikari nahiz periferiako ikuspegia. Mireia Orbegozo; mirariak egiten dituen aldizkariko testuen luxuzko zuzentzailea. Ia ikusi ere egin gabe, zierreetan lagun dudan Eneko Aristi, maketatzailea, (inork ezagutzen ez duen artista ausarta). Eta nola ez, gaur egunean astelehenero alboan zaituztedanak: Amaiur Aristi, Nerea Odriozola, Maialen Kortadi, Aimar Etxeberria, Oier Arregi eta Janire Diaz. Eta azken fitxajeak, Itsaso Zubiria, Sara Matsutani, Mikel Ibarguren Txoni eta Itxaso Waliño. Nire gertukoek askotan entzun izan didate, ez dela erraza borondatezko lanari jarraipena egitea, norberak kobratu egiten duenean endemas. Bakoitzak, bere borondatez, lepotik heldu gabe hartutako konpromisoan dago oinarria eta ardatza. Astelehenetako bileretan, mahai borobilean emandako hitza, hilaren bukaerako nomina potoloak baino astunagoa da eta horri esker egiten dugu guk aurrera zenbakiz zenbaki. Beste inork baino hobeto dakizue, hau ez da posible zuek gabe! Segi hortxe! p.d. Barkatuko didazue, 2500 karaktere behar zuena 3000 pasa! baina idaztea ez da nirea eta... zer arraio, zuek ere egiten dituzue horrelakoak! d a n b o l i n EK

J

one bergara

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

BE TIKO KE NDU AL DITU ZTE ?

DANBOLIN ZULO

Z E R D U E S K UA A R T E A N

MUNDU BAT LAPIKOAN

AGE NDA

diruz lagundutakoa


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 4

enbidoa

Da

Zuzen aukeratzeaz nbolineko enbido guztien hasierak irakurri arren, ez zait hasiera egokia bururatzen neurearentzat. Izan ere, hasierak zailak izaten dira. Ondotxo ikasi dut hori, Goizanek esan bezala, unibertsitatea hasi dut. Arte Ederren fakultatea txikitatik eduki dudan amets baten hasiera da. Haur nintzenetik ezagutu izan naute familian “etxeko artista txikitzat” eta argi nuen non zegoen nire bidea. Baina guztia ez da hain erraza izan, erabakiak hartzea zaila baita, eta etorkizuna ikasketekin lotuta dagoenean, are eta gehiago. Arte Ederren mundua nola ikusten dudan, erabaki horiekin lotuta dago. Nire begietan artea askatasuna da. Espresatzeko modua. Ez ikusteko bakarrik, sentitzeko ere bai. Bizitza beste ikuspuntu batetik begiratzea da, imajinazioan galtzea, zure barnean duzuna munduari erakustea… Adar ezberdinak dituen zuhaitz erraldoi bat da artea, eta artistak bertatik sortu diren adaska eta hostoak. Nire fakultateko irakasleak zera esan zidan aurrekoan, hitzek esplikatu ezin dutena azaltzeko sortu zela artea. Arrazoi osoa duela uste dut. Baina beti dago norbait gure ametsak zapuzteko prest. Nik aspalditik nekien zer ikasi, baina inork ez ninduen serio hartzen, beste modu batera ikusten baitzuten mundu hori. “Arte ederrak? Pffff, horrek ez du ezertarako balio!”, “Baina, zertan egingo duzu lan?” edo “Horrekin zail dago lana aurkitzen!”. Komentario horiek oso ohikoak izaten dira arte ederrak hautatu ditugunontzat. Horien erruz beste karrera bat egitekotan egon nintzen denbora luzez, nire fakultatea alde batera utziz. Nire nahiak, amets hutsak zirela sinistuta.

Baina arteak hor jarraitzen zuen, ez zidaten guztiz kendu hain barrenean nuena eta nirera bueltatu nintzen. Hau dakit: Bizi bakarra daukat eta ez dut damutzen pasa nahi. Zertarako uko egin gustatzen zaigunari? Ez delako segurua? Beno, lagun, abentura zalea naiz. Bakoitzak gustuko duena ikasi behar du eta harro nago nire aukeraz. Nire lehengusu Imanol Ugartek azkenean bere lan propioa sortu du Zestoan, nahiz eta beste zerbait ikasi. Imanol, sentitze dut, baina zuretzat doa enbidoa, zure ustez etorkizunean gehiegi pentsatzen al dugu?

M

aider arsuaga


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 5

5

botalibrean

Sorgin-ehiza.

Pena ematen dit Josetxorekin gertatzen ari denak. Gerran milaka gorpu, zauritu, sufrimendu, pilatzen den bezala, bataila mediatiko honetan ere, zauriak eta sufrimendua ez dira falta. Ezer baino lehen: kritika beti da zilegi eta beharrezkoa. Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta horrelakoekin, berriz, egunean egon behar da. Kargu publikodunen jokaera “eredugarria izan behar du jarduera pertsonaletan, eta inguru Duela 15 hilabete ama etikoa sustatu behar dute daizan nintzenean nire bizimodua asko aldatu zen, ikaragagozkien erakundeetan”. Ados. rri. Bizimodua aldatu zait, baina baita bizitza ikusteko Zalantza dut, ordea, ez modua ere. Fisikoki aldatu naiz, sabelaren beheko aldean ote garen ari eskubide eta jodudan zikatrizak egunero oroitarazten dit gauzak ez zirekabide garrantzitsu horiek defendatzeko (eredugarritasula nik nahi bezala atera... Gaur na), beste batzuk pixka bat baztertzen. Pertsonaren duinegun beste kezka batzuk ditut, tasunari dagozkion eskubideez ari naiz: bere datu pertsonalehen asteburuan egingo genilak edozein moduz ez erabiltzea; errespetuz tratatua tuen planak eta garrantzi askoizatea; berari edo familiari gehiegizko ondorioak, kalteak rik ez zuten beste hainbat gaik edo sufrimendua saihestea eta abar. kentzen zidaten logura. Gaur Uste dut, jokaera bat salatzeko garaian, emaitza egun ordea beste era bateko onena eta kalte gutxiena eragingo duen bidea aukeratu bekezkak ditut, gehienak gure txihar dela. Komunikabide batzuetan ateratakoa irakurrita, orkiarekin lotuta daudenak. dea, eman behar kazetaria diana bati tiroka ari dela. Ema15 hilabete dira ez dudaten du, berarentzat, atzean ez dagoela pertsonarik. Gurela gau osoa takada batean lo egiten. Aldameneko ohean tzat, ordea, atzean pertsona bat dago, lankide bat; eta dut gau osoa esnatu gabe lo ez egiteaz arduratzen den haren familia... Eta esan nahi dut dianara tiro egin aurretik, txikitxoa. Sekula ez nintzen gau erdian esnatzen, baina ondo neurtu behar dela zer lege-hauste egin dituen (lege orain ahaztuta nago zer den gau osoan esnatu gabe lo hausterik egin badu), etikoki zer kalte egin duen... Eta kritiegitea. Dagoeneko ohituta nago, baina hori ere bada nire ka edota salaketa egiterakoan, ondorioak neurtu egin bebizimoduan aldaketa suposatu duen aferetako bat. har direla ondo. Ematen du, hemen, ahalik eta min handieDuela 15 hilabetetik herrian ibili ohi garen lekuak na egiteko (edo pertsona moralki eraisteko) materiala eraere asko aldatu dira. Lehen parkea zapaldu ere ez gebili dela: hitz oso gogorrak; batak bestearekin akaso zer nuen egiten, plaza bueltako tabernak ziren gure topaleikusirik ez daukaten gauzak –ogasunarekin zorra, soldata ku. Orain ordea, ateri dagoen guztietan bertara joaten igotzea...– elkarrekin lotuak, jendeari mezu “sinesgarriagara. Gainera, parkean egindako lanei esker, beste herri goa” helarazteko... batean gaudela dirudi. Aterpea izatea besterik ez zaio Beldurra ematen du ikusteak herriko jendea, jakinda falta. (Behin eskatzen hasita…) Ogasuneko txosten horrek duen indar mediatikoa eta JoLanera itzuli nintzela ere badira ia 8 hilabete, baisetxori kalte handia egin diezaiokeela, nola ausartu diren na konturatzen naiz ez naizela lehengo pertsona bera, arma guztiak (dimisioa tarteko) mahai gainean jartzera, eta memoria galdu dudala dirudi, gauza pila bat ahazten komunikabideen besoetan erortzera. Oso enpatia gutxirezaizkit, eta dena ondo apuntatu behar izaten dut. Ordu kin gainera. horiek dira egunero “bakarrik” egoteko ditudanak, eta Lehergai ikaragarri ikusten dut, artilleria gehiegi hain egia esan nahikoak dira. Askok diote ama izan ondoren “kontrario” xumea garaitzeko; sorgin-ehizaren itxura harbeharra dutela beraien ibilbide profesionalari jarraipena tzen diot. Uste dut gauza horiek beste era batean, barne emateko… egia esango dizuet, nik ez nuen behar hori mailan, aurrez aurre esanda, gizalegez, eta "vox populi" sentitu. Badakit iritsiko dela eguna niretzat denbora egin gabe esan/salatu zitezkeela eta eragin berdina izango gehiago izango dudana eta agian orduan izango da nire zuketela. Baina bistakoa da "efektu mediatiko bat" bilatzen ibilbide profesionalari beste era batera heltzeko unea. dela: Josetxo kinka larrian jartzea eta, berriro diot, sorginOraingoz ordea, ez daukat behar hori eta egia esan oso ehiza egitea. pozik bizi naiz nire bizimodu berriarekin. Bai aldaketa asEz nuke nahi “gerra” honetan Joseph Roth idazleari ko, fisikoak, emozionalak, sozialak… baina pozik!! arrazoia eman behar izatea: “Oraindik ez al duzu ikusten? Hitza hil egin da; gizakiek zakurrek bezala zaunka egiten dute”.

15 hilabete.

N

aiara exposito alberdi

F

ernando arzallus


165.qxp_55 25/10/15 21:41 PĂĄgina 6

GELDITU DIRA

MAKINAK

Hirurehundik gora etxebizitza daude maizter eske Zestoan. Guztira, 1.748 pisu dauden herrian, %18,47 hutsik. 2006an 163 etxebizitza eraiki ziren eta, harrezkero, bakarrik 63 berri egiteko baimena eman du Udalak. Baina arazoa ez da eskari falta.

Etxebizitzen negozioak aspaldi jo zuen behea. Etxebizitzak, goxotegi batean goxokiak bezala, saldu eta erosten ziren garaiak aspaldi pasa ziren. Banketxeek kreditu “itzulezinak�, erraz-erraz, ematen zituzten garai haiek ere bai. Baina Zestoa izan al da horren lekuko? Gure herrian, edo zehatzago esanda, herriko hirigintzan edo herritarron poltsikoetan, izan al du eraginik etxebizitzen negozio puztu hark? Artikulu honen xedea da etxebizitzaren negozioaren gaur egungo egoera aztertzea, mapa egitea, errealitatea azaleratzea. Horretarako, han eta hemen eskean jardunda, hainbat datu eskuratu ahal izan ditugu, puzzlea osatzeko lagungarri izango zaizkigunak.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 7

7 HAmARREtIK BI EtxE, HUtSIK

Datu ofizialen arabera (eta garrantzia eman nahi digu “ofizial” hitzari, gai honetan ere iruzurrik bada eta) 1.748 etxebizitza daude Zestoa osoan. Kontuan hartuta, herriak 3.750 biztanle inguru dituela, biztanleen ia erdiak (%46,61) etxebizitza bat duela esan dezakegu. Baina, jakina, etxebizitza denetan ez da jendea bizi: 323 etxebizitza daude hutsik, alegia, %18,47a (berriro digu, Udalak, datu ofizialen arabera, emandako informazioa aintzat hartuz).

2006AN, 162 EtxEBIZItZA EGItEKO BAImENA EmAN ZEN

Baina galdera zera da: atzeman al daiteke Zestoan etxebizitzaren merkatuak izan zuen puztualdi haren arrastorik? 2000. urtetik hona, hau da, azken hamabost urte hauetan, 392 etxebizitza altxa dira guztira edo, behintzat, altxatzeko baimena eman du Udalak. Nabarmenena 2006an gertatutakoa da, izan ere, orduan eman baitzen 162 etxebizitza berri eraikitzeko baimena (alegia, 2000tik hona eraiki diren etxebi-

zitzen ia erdia –%41,32–). 2006tik 2010era arte, beste 63 etxebizitza berri eraikitzeko baimena eman du Udalak. Azkenak, Elizkalean eraiki ziren hiru etxebizitzak izan ziren. 2010etik hona ez da etxebizitza berri bakar bat bera ere eraikitzeko baimenik eman, ezta eskatu ere. Gaizka Perosterena Udaleko arkitektoak azaldu du etxebizitza berririk ezetz, baina baserriak eraberritzeko eskaerak izan direla bera lanean diharduen azken hamar hilabeteotan. Bestalde, esan digu badela gaur egun bere garaian lizentzia eskatu eta oraindik bizigarritasuna eskuratu ez duen eraikinik (bizigarritasuna da behin etxea eraiki ondoren, bertan bizi ahal izateko behar den baimena). Egoera horretan egon litezke, esate baterako, Guztiok Bat zeneko eremua (oraindik bukatu gabe) eta Arroabeko zementu fabrika zeneko gunean eraikitzeko emandako lizentzia (lizentzia izan arren eraikitzen hasi gabe daude). Datuek erakusten dute, beraz, etxebizitzaren merkatuak izan zuen puztualdian Zestoa ere ez zela kanpo geratu.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 8

EtxEBIZItZEN mERKAtUA PUZtU EtA PUZtU

Baina zertaz ari gara puztualdiaz hitz egiten dugunean? Labur eta modu pedagogikoan azalduta, 2002. urterako etxebizitzen eraikuntza asko hasita zegoen. Orduan onartu zen lan-erreformak langileen lan-eskubideak murriztu eta behin behineko kontratazioa bultzatu egin zuen; ondorioz, asko sartu ziren eraikuntzan lan egitera. Era berean, askok jo zuten etxebizitza berri bat erostera eta, ondorioz, haien prezioak garestitu egin ziren. 2005erako etxebizitzaren merkatua puztu-puztu eginda zegoen, eta eraikitzen ziren etxebizitzen kopurua neurrigabekoa zen. Horrek etxebizitzaren prezioa are eta gehiago garestitzea ekarri zuen, nahiz eta soldatak ez ziren erritmo berean hazi (soldata igoerarik gabe eta, hala eta guztiz ere, lehengo doblea balio zuten pisuak erosten hasi zen jendea). Baina nola gerta zitekeen halakorik? Banketxeek daukate zerikusia. Horiek kredituak lortzeko baldintzak erraztu egin zituzten, harik eta 2007. urtean sistema guztia zorpean geratu zen arte: bai administrazio publikoa, baita enpresariak eta familiak ere. Azkenean, 2008. urtean, AEBetako entitate finantziero batek behea jo zuen eta horrek mundu mailako lurrikara sortu zuen. Eta orduan, egun batetik bestera, banketxeek kredituak emateari utzi zioten, enpresak kaleratzeak egiten hasi ziren, hipoteka ordaindu ezin zuten familiak etxetik bidaliak izan ziren... Etxebizitzaren inguruan sortu zen burbuilaren kronologia kontuan hartuta egin daiteke paralelismorik Zestoan eraikuntzak izan duen bilakaerarekin.

ZEStOA ERE BEHEA JOtA: AUKERA ONA OmEN DA EtxEA EROStEKO

Etxebizitzaren merkatuak izan duen bilakaera ez ezik, gaur egungo egoeraren erradiografia bat egiten ere ahalegindu gara. Horretarako, Caravan Park zeneko eta Gaztaño zeneko etxebizitzen jabeekin jarri da harremanetan. Horrez gain, beste iturri batzuk ere erabili ditugu, interneteko informazioa, esaterako, herriko etxebizitza eskaintzaren berri izateko. Caravan Park zeneko eremuan eraiki ziren etxebizitzen sustatzailea toarmendi S.L. izan zen. 2006an jaso zuten 32 etxebizitza eraikitzeko baimena, baina 2009ra arte ez zituzten amaitu. Gaur egun, Ormak taldea da saltzeke geratzen diren pisuak merkatura ateratzeaz arduratzen dena. Urte gutxiren bueltan Zestoan obra ugari egin zirela diote eta, gainera, krisi ekonomikoaren hasierako urteak suertatu zirela: “Horrek higiezinen edo etxebizitzen sektorea bete-betean kolpatu zuen”. Oraindik lau etxebizitza saltzeke omen dituzte, nahiz eta horietako baten salmenta hitzartuta omen duten. Esan digute hasierako urtetatik gaur arte pisuen prezioek behera egin dutela, nabarmen gainera: “merkatuaren araberako prezioak mantentzen ahalegindu gara gu, finean, eskaintza eta eskariaren arteko orekak agintzen duelako”. Gaineratu digute eroslea ez dagoela prest krisi

ekonomikoa baino lehenagotik etxebizitzek zuten prezioa ordaintzeko. Uste dute prezioek behea jo dutela, inflexio puntu bat eman dela. Ondorioz, etxebizitza bat erosteko une egokia dela azaldu digute. Egun, ordea, etxebizitza bat erosterako, lehen baino azterketa gehiago egiten direla azpimarratu dute: “Krisi aurretik baino gehiago begiratzen da; ikusten diren etxebizitzak euren artean gehiago konparatzen dira eta prezioak ere gehiago aztertzen dira”. Gertatu den guztia gertatu ostean ere, Euskal Herrian alokatu baino nahiago duela jendeak etxebizitzak erostea diote. Antzeko terminotan hitz egiten du Gaztaño zeneko eremuan eraiki ziren etxebizitzak saltzeaz arduratzen den Altuna y Uriak. 2006. urtean jaso zuten horiek ere etxebizitzak eraikitzeko lizentzia, baina 2010era arte ez zituzten amaitu: “Bere osotasunean ez, baina jada nabaritzen hasia zen krisiaren etorrera”, azaldu dute garai hartako testuinguru ekonomikoaz oroitzean. 25 etxebizitza ziren denera, eta hamaika geratzen zaizkie oraindik saltzeko (bat salduta eta kontratua sinatzekotan direla diote, eta beste baten salmenta hitzartuta omen dute). Prezioari dagokionez, %35-40 inguru egin du behera azken urteotan, baina Ormak taldeak adierazi digunez, egoera aldatzen ari dela uste dute: “2013 eta 2014. urteak oso txarrak izan dira, batez ere Urola bailaran, itxi beharrean aurkitu diren enpresen ondorioz. Zestoako kasuari gehitu behar zaio eskaintza oso handia zela. Baina azken aldian eskaria ere aktibatzen hasi da, eta horrela jarrai dezan espero dugu”. Baina ez dira enpresak bakarrik arduratzen etxebizitzen salmenta edo alokairuaz. Partikular asko dira euren kabuz saldu edo alokatu nahi izaten dutenak, eta hainbatek internetera jotzen du negozioa egin asmoz. “Fotocasa.es” edo “Idealista.com” dira, esate baterako, etxebizitza bat saldu, alokatu, erosi edo alokairuan hartu asmo duten pertsonen topagune. Bertan bilaketa azkar bat eginda, Zestoako dozenaka etxe ikusi ditugu salmentan (oso zaila da zifra zehatz bat ematea, etxebizitzak errepikatu egiten direlako eta, hainbatetan, “inmobiliaria” ezberdinek etxe bera eskaintzen dute). Salmentan dozenaka, baina, aldiz, alokairuan daudenak ez dira hamarrera ere iristen. Horien prezioaz hitz egitea errazagoa da, gutxiago direlako eta, ondorioz, bataz-bestekoa erraz atera daitekeelako: 600 euro inguru ordaindu behar da Zestoan etxebizitza bat alokatu ahal izateko. Kopuru hori igo egiten da pisua herri-kaskoan kokatzen denean, eta jaitsi auzoetan bada.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 9

9 PARtIKULARRAK: SALDU, EROSI, ALOKAtU...

Salgai dauden etxebizitza guztiak ez dira, ordea, berriak edo lehen eskukoak. Badira pisuak, arrazoi ezberdinak medio, hutsik daudenak; maizter berri baten esperoan direnak. Antonio Vegaren kasua izan liteke. Badira hamarren bat urte Uztapide plazan duen pisua saldu nahi duela baina ez du zorterik izan gaur arte: “Bere garaian gurasoek erosi zuten etxea. Urte batzuk egin nituen bertan, baina ezkondu orduko alde egin nuen bertatik. Aita hil zenean, ordea, berriro itzuli nintzen etxera, eta bertan bizi nintzen neure etxea erosi nuen arte”. Gerora ama hil zitzaion, eta orduz geroztik da hutsik etxebizitza. Saltzen jarri zueneko garaiak ekonomikoki oparoak zirela gogoratzen du: “Etxebizitza asko saltzen ziren, baina eraiki ere asko eraikitzen zen. Hasieran eskaintza asko jasotzen genituen, etxea erakusten genien... Baina inoiz ez zen salmenta gauzatu”. Azken urteotan, ordea, asko aldatu da egoera. Ez du apenas eskaririk izan, eta izan dituen aukera urriek ez dituzte ase bere nahiak. Pisua alokatzen jartzea ere pentsatu izan du, baina tentuz hartzen du aukera hori: “Ez nioke edonori alokatuko, segurtasunagatik. Batek daki nola itzuliko dizuten etxea!”. Egun salgai jarraitzen du Antonio Vegaren etxeak. Ez da inongo “inmobiliariarekin” harremanetan jarri, bere eskutik nahi ditu egin gauzak. Antonio Vegak etxea salgai duen gisan, bada orain gutxi etxebizitzaz aldatu den bikote bat: Aitor Egaña eta Iraia Llanos. Alokairuan jartzea erabaki dute. Hasiera batean, ordea, zalantza egin zuten alokairuan jarri edo pisu bat erosi. merkatuan pixka bat kokatu asmoz, internetera jo zuten, eta segituan baztertu zuten etxebizitza bat erostearen ideia, prezioagatik. Behin alokairuan jartzea erabakita, pisu aukerak ikusteari ekin zioten, baina hainbat arazorekin topatu ziren: alokairuaren prezioa, gustuko etxea aurkitu ez izana edota jabeek txakurrik onartzen ez zutela, esaterako. “Baina halako batean internet alde batera utzi eta etxez aldatu berri ziren bizilagun batzuekin harremanetan jarri ginen, ea hutsik utziko zuten pisuarekin zer egin asmo zuten galdetzeko. Hara non, alokatzea zutela buruan! Hitzordua egin eta segituan jarri ginen ados”, azaldu dute. Orokorrean, irudipena dute Zestoan salgai edo alokatzen etxebizitza dezente daudela, eta interneten horren zati txiki bat baino ez dela aurkitzen diote. Ondorioz, gomendatzen dute etxebizitza baten bila jarduterakoan internetez gain etxeetako leihoetara ere begiratzea. Hala ere, uste dute askoz errazagoa litzatekeela guztientzat iragarki guztiak internetera igoko balira. Eta egoera horretan aurkitzen da gaur egun maialen Kortadi. Pisu baten bila dabil, presarik gabe. Baten etxea ikusi, bestearena bisitatu, bateren batek “zerbait” esan artean, bertan geratzeko eskatu artean. Gertukoari helduz ekin dio bilaketa lanari, ezagunen pisuak begiratuz; eta, noski, interneten ere saltseatu du. Zestoan zentratu du bilaketa, baina ez daki bizitzak nora eramango duen, “bakoitzaren beharren, aukeren eta egoeraren arabera konformazio graduak desberdinak di-

ra”. Etorkizuneko etxebizitzaren kokapenari begiratzen dio, gehienbat, maialenek, baina etxeak zer harrera egiten dion ere oso kontuan hartzen du: “Etxe zoragarriak ikusteko aukera izan dut: handiak, politak, prezio-aukera baldintza onean... Baina “zera” berezi hori falta izan zaie”. Nahiz berak alokairuaren aldekoa dela aitortu, aukera hori garesti dagoela dio, eta eskaintza gutxi dagoela gaineratu du. Une honetan salerosketaren aukera aktiboago dagoela dio, eta horrek pisuen prezioetan beherakada bat dakarrela azpimarratu du: “Pisu batengatik eskatzen den diru kopurua “normalagoa” da orain krisi aurreko garaiekin konparatuz gero. Belarriak jaitsi eta lurra zapaltzen hastea behar dugu”.

EtxEBIZItZA KOOPERAtIBOAK AIZARNAN

Etxebizitzen merkatuaren baitan hain ohikoa ez den kasu batekin aurkitu gaitezke Aizarnan. Horretarako, 2005era egin behar da atzera. Orduko hartan, Udalak deialdi bat egin zuen, Aizarnan bizi nahi zuten etorkizuneko belaunaldiak juntatu asmoz. Hamabi pertsona joan ziren bilera hartara, Aizarnakoak batzuk, bertan bizi nahi zutenak besteak. Amane Arrue izan zen bilkura hartara bertaratu zenetako bat. Azaldu du bilera hartan Udalak Aizarnan egin asmo zituen etxebizitza batzuen berri eman ziela, eta adierazi ziela horretarako egokia zen lurzoru baten jabearekin ere lehen kontaktuak izan zituela. Baina gaineratu du Udalak epe laburrean atzera pauso bat eman zuela eta, ondorioz, beraiek aurrera urratsa ematea erabaki zutela. “Informazioa jaso eta etxebizitza kooperatiba bat sortu genuen guztion artean. Kooperatibak promotore papera beteko zuen, horrela, figura horren bitartekaritza saihestuko genuen, eta kostuak murriztu”, azaldu du. Horrek esan nahi zuen, ordea, promotore batek egiten dituen lan guztiak egin behar izan zituztela: lurraren jabearekin negoziatu; aurrekontuak eskatu; arkitekto, aparejadore eta eraikuntza enpresa bat kontratatu; Udal baimenak eskatu... Prozesu horrek pare bat urte iraun zuen, eta bidean oztopo ugari aurkitu zituztela adierazi du: “Alde batetik, arazo burokratikoekin aurkitu ginen. Bestetik, zailtasunak izan genituen banketxeen aldetik finantziazioa lortzeko eta gure esperientzia urriaren ondorioz ez zen falta izan egoeraz aprobetxatu nahi zenik ere”. Azkenean, ordea, altxatu zuten eraikina, nahiz eta hasiera batean kalkulatu baino kostu handiagoa izan zuen eraikuntzak. Bakoitzak bere pisua erosi ahal izan zuen, eta dagoeneko zortzi urte daramate bertan bizitzen.

A

imar etxeberria


165.qxp_55 25/10/15 21:41 PĂĄgina 10

JA

ardunian

MATILDE

IZPURUA ZUBIZARRETA

Arrosa koloreko bizitza izan ez badu ere, oraindik bizibizi dagoen arrosa da Matilde. Bizitzak kolpe gogor asko eman dizkio: haurra zela aita hil, etxetik bota, herritik bidali, gerran bonbardaketak harrapatu, ahal zen lanean aritu behar‌ Barruan deabruak dituela badio ere (berak jakingo du zergatik), bizitasuna, alaitasuna, goxotasuna‌ transmititzen ditu. Haize bolada gogorrak jasan behar izan baditu ere, sendo eta dotore iraun du arrosak. Badira 24 urte erretiroa hartu zuela, merezitako deskantsua. Igartzen ez zaizkion 89 urte potolorekin, ama eta anai-arrebekin bizi izan zen Elizkaleko etxean bizi da gaur egun ere. Jexux, Txispi, semearekin.

askotan zaila egingo bazitzaion ere ez du galdu irribarrea


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 11

1 HERRItIK BOtA

JAIO, LASAON

matilde Aizpurua Zubizarreta, Patxi Aizpurua eta martzelina Zubizarretaren alaba. Lasaoko Alberdikoan, turbinan, jaio zen 1926ko apirilaren 11an. Bertan bizi zen familia, aita bertako langilea zen-eta. Sei anai-arreba ziren: maria, martzelino, Primi, Luxio, matilde eta Jexux. 1933an, matildek 7 urte besterik ez zituela, aita hil zen. Anaia zaharrena gazteegia zela turbinako lanarekin jarraitzeko eta turbinatik, etxetik, bidali zituzten. Ama eta sei seme-alabak kalean geratu ziren. Hilabete batzuk Atristainen egin zituzten eta gero Zestoara joan ziren matilde orain bizi den Elizkaleko etxera.

ESKOLAN LASAON EtA ZEStOAN

Zazpi urtera arte, Lasaoko eskolan ibili zen, Justo Elorza izan zuen maisu. Neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren eta dena euskaraz egiten zuten. Zestoara joan zirenean bizitzera, bertako eskola “nazionalean” hasi zen. Han, Dionisia Santamaria izan zuen maistra. Neskak eta mutilak bereizita aritzen ziren eta dena gaztelaniaz egin behar. Errezo denak euskaraz bakarrik zekizkien eta Zestoako eskolara etorrita denak berriro ikasi behar. Gerra aurrean eta ondorenean, eskolan aldaketak sumatu zituen: “Errepublika garaian eskolako paretan Azañaren eta Gil Robleses argazkiak geneuzkan. Gero, berriz, Cara al sol kantatu behar izaten genuen”.

GERRAK BEtE BEtEAN HARRAPAtU ZUEN FAmILIA

Hamar urte zituen matildek gerra hasi zenean. Umea zen baina gerraren erruz heldu egin zela esan daiteke. Familia “gorrien” aldean zegoela eta gorriak pasatzea tokatu zitzaion bera eta familiari.

tROPAK SARtU BEZPERA

Irailaren 20a egun beldurgarria izan zela Zestoan gogoratzen du. tropa nazionalak sartu bezperan jende ugarik alde egin behar izan zuen herritik. matilderen anaiak ere bai, 17 urterekin. Bainuetxean presoak zaintzen egon zenez aurreko egunetan, beldur zen. Zestoako plazan autobusa hartu eta alde “gorrira” alde egin zuten, tropa nazionalak iritsi gabe zeuden zonaldera. matilderen ama hiru ume txikirekin, bakarrik, geratu zen etxean. Seme zaharrenak alde egin behar izan zuen eta alaba zaharrenak Eibarrera joanak ziren, lehenagotik, neskame. Hotel Estacion-eko maritxu etorri zitzaion amari, eta umeekin plazako etxean ez geratzeko esan zion, gaua beraienean pasatzeko. Gaua Hotel Estacion-en pasata, etxera bueltatu zirenean, lapurretara sartu zitzaizkiela ohartu ziren. Ezer gabe utzi zituzten, “enkargutarako poltsa eta xaboiak ere falta ziren”.

“etxetik bidali zituzten”

1

Etxe osoa lapurtzea gutxi ez eta herritik bota zituzten. Otsailean, matilde eta bere familia herritik bidaltzeko ordena iritsi omen zen udalera, eta amak hiru haurrekin herritik alde egin behar izan zuen. Herritik bidaltzeko arrazoia zera zen, matilderen bi ahizpa eta anaia Eibar aldean, “gorrien” aldean, egotea. Zestoatik Azkoitira joan ziren, han beste familia batzuekin elkartu eta Azkoititik maltzagara. Han tirorik ez botatzeko abisua emanda zegoen, nonbait, bai alde batekoei eta bai bestekoei. Aitona bat beraiekin zen eta aterkian bandera zuria jarrita pasa ziren trenbidetik. maltzagan kotxe blindatuak zeuden beraien zain. Eibarko ospitalea errefuxiatuentzat prestatuta zegoen eta bertan pasa zuten lehenengo gaua. Eibarko familiakoak joan zitzaizkien bisitara, eta matilderen ama martzelinari esan zioten bere bi alabak eta semea Durangon zeudela.

DURANGON BONBARDAKEtAK HARRAPAtU

Durangora iritsi zirenean, han elkartu ziren beste bi ahizpa eta anaiarekin. Eliza pareko etxe batean bizi ziren, beste bi familiarekin batera. Ahizpa zaharrena umea izateko zegoen tripa handiarekin. Beste etxe batera joatea erabaki zuten, txalet batera. Ahizpa, berehala, Basurtuko ospitalera eraman zuten erditzera. Hurrengo egunean, alemanak Durango bonbardatzen hasi ziren. Familiakoak etxean zeuden eta bakoitza alde banatara irten zen ihesi, denak galduta. mendira alde egin zuten. Eguerdian etxera bueltatu ziren, anaia bat hildakoak jasotzen geratu zen. Arratsaldean, badaezpada, berriro mendira joan ziren. Goizean egon ziren lekua dena metrailatu zuten. Iluntze aldera etxera itzuli ziren baina anaia martzelino falta zen. Ez zuten elkarren berririk, ez zekiten bizirik zeuden edo ez. Lagun batek matilderen ahizpari esan zion anaia estazioan zela, eta haren bila joan zen. Azkenik, denak elkartuta inguruko baserri batera joan ziren.

DURANGO-ALGORtA

Durangoko baserritik Algortara alde egin behar izan zuten, nazionalak Durangora zetozen-eta. Neguriko txalet batera joan ziren. matilde, hartu zuen sustoarekin edo, gaixotu egin zen, tifusa harrapatu zuen. Negurin gerrarako prestatuta zegoen ospitale batera eraman zuten: “Han zegoen neska koskor batek erakutsi zidan Eusko Gudariak kantua”. Bi hilabete inguru pasa zituzten Algortan eta matildek gogoratzen duenaren arabera, bera, ospitalean egon zen egun haietan denetan.

ALGORtA-RIAñO

matildek, artean sendatu gabe, ospitaletik alde egin behar izan zuen, soldaduak zetozen eta. txalupa batzuetan sartu ziren eta zituzten arropa gutxiak Santurtzira eraman zituzten eta beraiek Laredora. Anaia, berriz, gudariekin zegoen. Laredon itsasertzean utzi zituzten, eta handik Riañoko baserri batera eraman zituzten. matilderi arroz-esne eta arrautza ugari eman zioten indartzeko. Riañotik ere alde egin behar izan zuten: “nazionalak bazetozen eta, beti ihesi”. Ama hiru haurrekin eta bi ahizpa zaharrak ere bai. Ahizpen gizonak frontean eta anaia zaharra ere bai. Ahizpa zaharrenak Basurtun bikiak izan zituen eta hauetako bat lau hilabeterekin hil egin zen Riañon.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 12

Z ESTOARRAK “L A MARCHA DE C ADIZ ” ANTZEZTEN . M ATILDE , BEHEAN , EZKER EZKERREAN

RIAñO-LAREDO-CAStRO

matildek eta, bidean, soldadu errepublikanoz betetako kamioiak pasa eta pasa ikusten zituzten. Asturias aldera zihoazen ihesi. Baina Asturiasera iritsi zirenean, ezin izan zuten aurrera jarraitu. Soldadu guztiak preso sartu zituzten, Laredo eta Castro artean, kontzentrazio esparruetan. Anaia martzelino preso hartu zutela bai, baina ez zekiten non zegoen. Laredora joan ziren anaiaren bila, eta presoak zeuden tokietan ibili ziren: “oiloak eta egoten diren moduan, itxitura batean sartuta zeuden”. Kalean egin behar izan zuten lo, matildek eta. Beraien moduan beste familia asko zebiltzan. Laredon ez zuten anaia topatu baina bai Castron. Preso zeudenak nazionalek hartu eta soldadu eraman zituzten. Lau urtean ibili zen soldadu.

EtxERA EZIN SARtU

Etxera bueltatzeko, aurrena, Castrotik Bilbora joan ziren. Ezezagun batzuk etxean hartu zituzten matilde eta anaia Jexux. Hurrengo egunean Atxuriko estaziora eraman zituzten eta han amarekin elkartu ziren. Bilbotik Zestoara bueltatzean, etxean ezin sartu: “requisado” jarrita zegoen atean.

BIZItZA OSOA LAN EtA LAN

“kanpoan lanean aritzeaz gain etxean ere lagundu egin behar”

Bizimodua, nola edo hala, aurrera atera behar eta gaztegaztetan hasi zen lanean. 12 urte ingururekin Roxarito Izeta zaintzen hasi omen zen eta gero Karlos Unanue. Horren familiak, Bixkainonekoek, taberna zuten eta, han, hileta ondorenetan familiek eskaintzen zituzten otorduak zerbitzatzen omen zituen matildek: “Bandeja handiarekin ibiltzen nintzen, emakumeei pastak eta ardo goxoa eta gizonei salda eta txorixoa”. 14 urterekin, berriz, Xaguanera (Goikoetxea) joan zen lanera. Ume zain, oheak egiten, familiako fruta dendan… denetariko lanak egin zituen bertan.

M ARIA J ESUS E TXAIDE , M ATILDE A IZPURUA ETA E MILI O LAZABAL

BAINUETXEKO GASOLINDEGI PAREAN

Kanpoan lanean aritzeaz gain, etxean ere lagundu egin behar. matilderen amak, martzelinak, alpargatak josten zituen Azpeitiko alpargata denda batentzat. Etxeko beste denek ere ikasi zuten alpargatak josten amari laguntzeko. Amak, Azpeitiko dendatik oinarria eta telak jaso, eta karretilan hartuta Zestoara ekartzen zituen. Behin telak zoruari josita, karretila berriro kargatu eta dendara ematen zituen. Astean, hamabost dozena egiten zituzten. Bainuetxeko Bazar Primaveran ere ibili zen lanean. Zarauzko emakume batena zen eta biak aritzen ziren. Eibarren bazuen izeko bat eta haren bitartez, hango taberna batera ere joan zen neskame. Etxeko lanak egiteaz gain mostradorean aritzen zen zerbitzari lanetan. Eibartik itzuli zenean, Gure txokoa elkartea garbitzen zuen goizero. Izugarrizko lana izaten omen zen, ur berorik ez eta aurrena kazuelatan berotu behar: “Afari handiren bat edo izan bazen ama eta koinatak laguntzen zidaten, bestela oraindik ere han egongo nintzen lanak bukatzen”. 1970ean, Kale Okerreko kooperatibara sartze-


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 13

3 1

A DAMANT ARGAZKILARI ALEMANIARRAK ATERATAKO ERRETRATUA . D ENBORALDIAN EDUKI OMEN ZUEN ARGAZKILARIAK DENDAKO ERAKUSLEIHOAN ARGAZKIA HANDITUTA

J OXE E TXABE B IT TARTE ETA M ARTZELINA Z UBIZARRETA E RDIKALEAN

rriko makina bat etxe garbitzen ibilitakoa da. Baserrietara ere joaten zen artoa, babak… biltzera. Herrero tabernan ere jardun zuen. Udaberrian bertako koltxoiak egin behar izaten zituen. Izarak garbitzera, berriz, Lau Iturriko garbitokira joaten zen barriñoia buruan zuela.

DE , M ATILDE I O LAZABAL LINDEGI PAREAN

ko zortea izan zuela dio. Ederki gogoratzen ditu lankide izan zituenak: Alejandra Ibarguren, maria Angeles Odriozola, mari Kruz Korta, mari tere Azkune eta Ixiar Zufiria. Bertan jubilatu zen.

AmA, mARtZELINA ZUBIZARREtA PANDERO-JOLEA

matilderen ama Elgoibarren jaio zen 1892an. Ezkondu eta Arroabean eta Lasaon bizi ondoren, lehen esan bezala, Zestoara etorri zen bizitzera. Umetan ikasi omen zuen panderoa jotzen. Gerora, etxeko kontuekin eta umeekin nahiko lan eta utzia izan zuen. Seme-alabak hazita, ordea, berriro heldu zion panderoari. manuel Sudupe Gelatxorekin, Kandido Beristainekin (aita), Joxe Etxabe Bittarterekin… aritzen zen. Beristainekin, Laranjadi plazan zen kioskoan askotan aritzen omen zen erromerian. Panderoarekin kalera gerora atera bazen ere, matildek festa ederrak egiten zituztela etxean gogoratzen du. Ama panderoa jotzen eta besteak kantuan eta dantzan. Ama ere, alabaren modura, lan eta lan ibilitakoa da. Alpargata denda itxi zenean, ahal zen leku denetan ibili behar izan zuen. He-

“dantza solteko txapelketetan irteten zen”

NOLAKO EGURRA HALAKO EZPALA

matildek badu pena bat, panderoa jotzen ikasi ez izana (oraindik garaiz dabilela esan diot eta nahi badu txikitan ikasi nuen apurra erakutsiko diodala; barre egin dit). Panderoa jotzen ez zuen ikasiko baina artista sena jaso zuela amarengandik esango nuke. txikitan euskal dantzak ikasi zituen. Nikanor Orbegozo eta Patxi Arrazola irakasle zituztela entseatzen omen zuten torilean. Gaztetan, anaia Jexuxekin herriko dantza solteko txapelketetan irteten zen. Behin, Azpeitian, bigarren egin zuten. Erromeria asko ez omen ditu zapaldu baina Santakutzetan Ibañarrietakora joaten zirela gogoratzen du: “Oinez joan, dantza mordoa egin, harrotutako hautsak tragatu eta etxera. Hautsa ez bazen, lokatza. Eta orduan, alpargatekin e!”. Hainbat herritarrek antzeztu zuten “marcha de Cadiz” musikalean ere parte hartu zuen (ikus danbolin, 2002ko iraila) eta Gabonetako koruan ere abesten irten izan da. Oraindik ikusten zaio: matilde ez da izan inoiz geldirik egotekoa eta etxean geratzekoa.

A

maiur aristi arregi


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 14

“PIANO BAt BERtSOtAN” JARRI GENUEN DANBOLINEN xV. URtEmUGA OSPAtZEKO.

Danbolinen xV. urtemuga ospatzen ari gara. Danbolin aldizkariaren lehen publikazioa duela 15. urte argitaratu zen, eta data konkretu hori herritar guztiokin ospatu nahi dugu. Ospakizunen artean, urriaren 16an Piano Bat Bertsotan ikuskizuna izan zen. Urriaren 30ean, Julio Sotoren hitzaldia izango da Udal Liburutegian, 19:00etan hasita. “Bertsolariaren ahotik” izango da hitzaldi horren abiapuntua. Entzuleak zenbat bider jarri nahi izan du bertsolariaren lekuan ondorengo galderak eginez: Nola antolatzen du bertsolariak bertso bazkari edo afari bat? Zein eskema jarraitzen du? Zeri erreparatzen dio? Nola prestatzen du jaialdi bat? Eramaten al du doinu, neurri, jarrera zehatzik aukeratuta? Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean? Galdera hauei eta horren bueltan suertatzen direnei erantzuten saiatuko da Julio Soto, Nafarroako txapelduna. Hurrengo egunean ere, urriaren 31an, bertsolaritza protagonista izango da Zestoan. Gipuzkoako Bertsolari txapelketako final laurdena izango baita, 17:30ean hasita Kiroldegian.

ZEStOAKO EUSKALtEGIA INAUGURAtU DA

zulo

danbolin

Urriaren 7an inauguratu zen Zestoako euskaltegia. Inaugurazio ekitaldia Kultur Etxean izan zen, bertan dago bulego berria. Euskaltegiko ikasleez, zestoarrez eta Zestoako ordezkariez gain, AEKko ordezkaritza zabala izan zen inaugurazio ekitaldian: mertxe mujika AEKko koordinatzaile nagusia, marian Astigarraga eta Borja Arbelaitz Gipuzkoako arduradunak, Amaia Olazabal Urola Kostako arduraduna, eta noski, Uxoa Arruti Zestoako AEKko arduraduna, Irati Aldaz irakaslea eta Nora Palmitano Zestoako Udaleko Euskara teknikaria. Inaugurazioaren hurrengo egunean hasi ziren eskolak Zestoako Euskaltegian. Guztira 29 ikaslek eman dute izena ikasturte hasiera honetan, baina norbaitek euskaltegian izena eman nahi badu oraindik aukera irekita dago. Urtean zehar euskaltegiko ikasleek kanpo ekintzak egingo dituzte, gainerako zestoarrak ezagutzeko helburuarekin, izan ere, euskaltegitik kanpo euskalduntze prozesua jarraitzeak berebiziko garrantzia baitu. Autoikaskuntzan 14 ikasle matrikulatu dira. Denetariko profilak daude euren artean; euskaldun berriak, lana dela eta tituluaren beharrean daudenak, jubilatu eta euren ama hizkuntzan alfabetatu nahi dutenak… Ikasle horiek mintzapraktikak eta tutoretzak egingo dituzte euskaltegian eta bertan emandako lanak etxean egingo dituzte. Bestetik, “aurrez aurreko” bi talde osatu dira; hasiera maila edo hutsetik hasiko direnen taldea eta euskara ikasten iaz edo duela pare bat urte hasitakoena. Horiek astean 8 orduz izango dituzte eskolak euskaltegian; astelehenetik ostegunera, 2 ordu egunero. Danbolin.eus webgunean edo gure youtubeko kanalean ikus dezakezue euskaltegiaren inaugurazioko bideoa.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 15

5 1

OSASUN ZENtRO BERRIAK AtEAK IREKI DItU Urriaren 9an inauguratu zen Zestoako Osasun Zentro berria. Jarraian, urriaren 13an hasi zen Osakidetza eraikin berrian zerbitzua ematen. Osasun zentroa 8:00etatik 15:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera. medikuntza orokorreko hiru mediku eta Pediatria eta medikuntza Orokorreko hiru erizain izango dira bertan lanean, baita bi administrari eta astero etorriko den emagin bat ere. 552 metro koadroko eraikina da osasun zentro berria, eta Zestoako erdigunean dago kokatuta, Euskal Herria plazan.

Eraikin berriak hobekuntza nabarmenak eskaintzen ditu erosotasun, irisgarritasun eta zerbitzu aldetik. Inaugurazioan Josetxo mendizabal Zestoako Alkateak, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jon Darpon Osasun Sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiak hartu zuten hitza. Danbolin.eus webgunean edo gure youtubeko kanalean ikus dezakezue osasun zentro berriaren inaugurazioko prentsaurrekoaren laburpena.

UDAZKENFESt´15 OSPAtU DUtE ARROABEAN

Aurten ere UdazkenFest ospatu dute Arroabean. Urriaren 16, 17 eta 18 egunetan izan zen aurtengo edizioa. Ekimenaren antolatzailea Ederki Elkartea da. Haurrekin landaketa lantegia, Jose maria Larrañaga adituaren eskutik mikologiaren inguruko solasaldia, perretxiko eta onddoak biltzeko mendi irteera, afari herrikoia,… izan ziren ekintzen artean. Ekimen horren informazio guztia ederki.eus webgunean ikus dezakezue.

‘ESKURA’ PROZESUA ABIAtU DU GURE ESKU DAGOK

Gure Esku Dagok “Eskura” prozesua abiatu du. Hori dela eta, Zestoako Gure Esku Dago herri ekimeneko kideek urriaren 9an aurkeztu zuten “Eskura hausnarketa prozesua” herritarren aurrean. Prozesu honetan ekimenaren “egitura, jarduera eta finantzaketa” erabakiko dira.

Prozesua amaitzeko, azaroaren 21ean, ezohiko batzarra izango da. Bertan, Euskal Herriko herri guztietako partaideek hartuko dute parte. Prozesu horren barnean, lehen batzarra urriaren 23an egin zuten Zestoan. Zestoar guztiei dei egin diete prozesuan parte hartzera.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 16

Nork esango zion haur honi, handitan bizikletak diseinatuko zituela...

Beñat Auzmendi

easaindar zestoartuak Ingeniaritza industrial ikasketak bukatu ondoren Orbean egin zuen bere proiektua eta han jarraitzen du lanean, bere mendiko bizikletako zaletasun edo pasioak eta lanak bat egiten duten lekuan. mendiko bizikleten diseinuan egiten du lan; geometria, estruktura... Bttetarako zerbait asmatu duela jakin dugu, zer ote darabil esku artean?

Zer da Orbea digit tija? Gai friki xamarra da. Bttetan garrantzitsua da eserlekua altuera egokian eramatea. mendian gora, pedalkadak eroso emateko, altuera batean jartzen da, baina, beherakoan, jaitsi egiten da, molestatu egiten du bestela. modan jarri da eskulekuan –manillarrean-- eramaten den pultsadore bat. Bulegoetako aulkien an-tzeko sistema batez eserlekuak gora eta behera egiten du, norbera bizikletatik jaitsi gabe. Asmakizun horren aukera txikia da oraindik, garestiak dira, pisutsuak eta asko falta zaie oraindik perfekzionatzeko. Nik asmatu dudanarekin, eserlekua eskuz jaitsi behar da, baina norberak finkatutako bi tope ditu, goian eta behean eta sistema gidatu batekin askoz azkarrago jartzen da gustuko altueretan. Patentea Or-

bearena da, berak ordaindu du, baina ni agertzen naiz asmatzaile. Zestoako bazterrak egokiak dira BTTrako? Bai, egokiak dira baina nahiko gogorrak bai igotzeko eta bai jeisteko ere. Gainera kalitatezko bidezidor gehiago edukitzeko badago oraindik zer egina. Btt tradizionala askotan pistatan ibiltzen da baina Btt xibaritak, bidezidorretan ibiltzea bilatzen du eta horretarako oinezko bide batzuk garbitzen ibili naiz. Adibidez, Goiltzibar aldean ireki nuen bide bat ia guztiz itxita zegoena. Basoan sortu ere egin ditut bideak, gutxi gorabehera trazatu eta, behin eta berriz pasa naizenez, azkenerako bidezidorra sortzen da. Ez dut gauza artifizialik handirik egiten baina, malda handietan, aitzurrarekin plataforma modukoak egin izan ditut eta egur batzuk jarri gurpila ez irristatzeko. Eta horiek mantentzeko? Orain zestoarrekin ibiltzen hasi naiz eta bide horietatik sarri pasatzen bagara mantenduko dira. Neguan, bi astero bizikletan egiten dudan buelta oinez egiten dut eta adarrak eta kentzen ibiltzen naiz. motxilan aizkora eramaten dut askotan. Eta arrebak desbrozadora bat oparitu zidan urtebetetzean (kar, kar, kar). tarteka leku batzuetan motorzaleak pasatzen dira eta dena goldatuta uzten dute, horiek ere tarteka mantentzen lagunduko balute... Zein paraje duzu gustukoen? Izarraitzen ibiltzen naiz gustura. Igande goizetan normalean. Igo, oinezkoen bidetik egiten dut eta disfrutatuz jaisten naiz. Zein da zure ohiko ibilbideetariko bat? Izarraitzen adibidez, Erlora igotzea: Goiltzibar, Aittola, aparkalekua, Izkiturri eta gora oinez, normalean oinez igotzen garen bidetik. Eta behera, antena eta Zestoako gurutze aldetik atzerago dagoen bide batetik Izkiturri aldera eta hortik Goiltzibarrera jaisten naiz neuk aurkitu edo egin ditudan bidezidorretatik. Bide horietan ez da inor ibiltzen, asko jota ehiztariren bat. Aurrera begira asmo berezirik? Beste bide berriren bat aurkitzea eta batez ere herritar gehiago animatzea, ea taldetxo bat sortzen dugun. taldean ibiltzea beti baita askoz hobea bakarrik ibiltzea baino. Jendeak kultura hori hartzea ere bada nire nahia, bide berriak bilatu eta hauek txukun kontserbatzea.

«Basoan sortu ere egin ditut bideak, behin eta berriz pasa naizenez, azkenerako bidezidorra sortzen da»

J

S

one bergara


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Pรกgina 17

7

1

ARTALDEA, BEHE-LAINOAREN BAKETAN. MARI JOSE ETXEBERRIA. Igor Olabide Hitza: Arroan zer berri

Azken urtetan etxeak egin eta hazi da auzoa irakaskuntza bihurtu zaigu jakineko arazoa haurrak ugaldu eta eskola ez da oso erosoa nahiz Jaurlaritzak berriantzako emana duen pausoa lehenengo harriaz ia ez duten egiten estropozoa Industrialdeak ekarri digu lanarekiko katea auzo elkarteak erdi itxita du Udaleko atea lana muxu-truk dana auzoko jendean borondatea Elkarte denek urtea dute mila ekintzez betea esatea da oso erraza ta zaila da egitea

Auzoa beti defendatzeak sortzen du hainbat desgaste mila iritzi alde badira kontraka beste hainbeste ia erantzunak izan dituzun galderak merezi beste ta jakin minak asetu gabe bazaude gehiagon eske Nagore, Lea ta Ametsekin bisitan etor zaitezke

doinua: Mundu honetan holako gauzak

hurrengo bertsolaria: Joxe R amon Iriondo Akulu hitza: zer moduz bizi da baserritar jubilatua?


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Pรกgina 18

Imane Jeffali Oujda- maroko Sagar tarta

marokon gozogintza oso tipikoa dela jakina da. mota askotako gozoak egiten dira eta gosaltzeko, askaltzeko edota jatordu ondoreneko postre moduan jaten dira. Guretzat nahiko ezaguna den tarta bat proposatu digu Imanek, sagar tarta. Baina zehatzmehatz berak egiten duen bezalaxe egitera animatzen gaitu. Ea zer moduzkoa ateratzen zaizuen! Errezeta

- 2 arrautza - 6 koilarakada azukre - 7 koilarakada esne - 4 koilarakada olio - 9 koilarakada irin - legamia zorrotxo bat - sagar bat - limoia - marmelada Hasteko, labea berotzen jarri 150 gradutan. Bol batean arrautzak, azukrea, esnea eta olioa nahastu ondo, eskuz edo batidoraz. Nahasketari irina gehitu eta nahastu; eta, azkenik, legamia bota eta berriro nahastu. molde bat mantekilaz igurtzi eta irineztatu masa itsatsita gelditu ez dadin. Prestatu dugun masa moldera bota eta sagarra xafla finetan moztuta gainean jarri. Sagarraren kolorea zatartu ez dadin limoi zukuz igurtzi daitezke xaflak. Azkenik, labean sartu, lehenengo behetik jarri beroa eta, erdi eginda dagoenean, goikoa ere piztu. Labetik ateratakoan, marmelada jarri ohi zaio.

On egin!


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Página 19

30

OSTIRALA

Julio Sotoren hitzaldia liburutegian. "Bertsolariaren ahotik", arratsaldeko 19:00etan. •Zestoako Antzerki Taldeak, Eromen Produkzioak, Azpeitiko Antzerki Topaketetan aurkeztuko du Valle Inclán-en Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula Aurtengo Zestoako Antzerki Astean estreinatu zuen Amancay Gaztañagak zuzendutako lana, eta oraingoan, Soreasun arituko dira.

31

LARUNBATA

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Final laurdenak jokatuko dira arratsaldeko 17:30ean hasita, Zestoako Kiroldegian.

Az

aroa

19

OSTEGUNA

Arrtsaldeko 19:30etik 21:00etara, Kultur Etxean “Emakumeen begien bidez” izenburupean, hainbat filme labur eskainiko dira Palestinako emakumeen egoerari buruz. Bertan izango dira Alia Arasoughly, Shashat-eko zuzendaria, eta Amal Syam, Women Affairs Center-eko (WAC) zuzendaria (Shashat eta WAC Palestina eremuan diharduten Gobernuz Kanpoko Erakundeak dira).

26

OSTEGUNA

Bego Alabazan ipuin kontalariaren bi saio antolatu ditu Aizarnako Ahurra guraso elkarteak bertako Kultur Etxean. Lehenengo saioa 17:30ean umeentzat; “Betiko eta betirako ipuinak”eta bigarren saioa 20:00etan helduentzat; “Ipuin berotikoak”.

27

OSTIRALA

•Z

Bainuetxean Juan Karlos Irizarren kontzertu solidarioa izango da Liberian ebolak kaltetutakoei laguntzeko. Amaldak parte hartuko du bertan.

estoako argazki taldeak, ekainean egindako argazki rallyko irudiekin erakusketa antolatu du. Bainuetxean egongo dira argazkiak ikusgai azaroan zehar.

age1 nd Sa a 06

9

Ur

ria

nmartinak Lasaon OSTIRALA

20:00etan Txupinazoa. 20:30ean Bertso afaria Amaia Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin. Ondoren goizaldeko ordu txikirarte: Trikitilariak Hitzeder eta Asier.

07

LARUNBATA

12:30ean umeen txupinazoa. Ondoren auzoko umeentzat bazkaria. 15:30ean frontoian haurrentzako puzgarriak. 17:00etan txokolatada.

08 11

IGANDEA

11:30ean Zestoako Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka. ASTEAZKENA

11:00etan Meza Nagusia. Zestoako Parrokiko Abesbatzarekin.

Sa

nta Zezilia

Azaroak 19. Ertxiña Musika Eskolakoek arratsaldeko 19:00etan trikitixa eta panderoen kalejira egingo dute denak kamiseta berdina jantzita Musikalean ospatuz. Azaroak 20. Idiakaitz Txistulari Taldeak kalejira iluntzean eta afaria gero. Azaroak 21. Bandak kontzertua eskainiko du eta ondoren beraien afaria egingo dute.

•U

daleko gizarte zerbitzuek "Menpekotasuna dutenen zaintzaileen estresa. Zaintzaileak zainduz" doako ikastaroa antolatu du azaroaren 20, 27 eta 30erako. Udaletxean izango da ikastaroa, arratsaldeko 17:00etatik 20:15era. Interesatuek gizarte zerbitzuetara zuzendu beharko dute izena emateko edo 943 147 132 telefonora deitu. Gehienez 20 lagunentzat lekua izango da.


165.qxp_55 25/10/15 21:41 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook