164.qxp_55 27/9/15 13:14 Pรกgina 1
pelikula
KARMEN
L OPETEGI modukoa
egiteko
bat
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Pรกgina 2
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 3
34 6 10 12 16 18 19 INKE STA
ENB I D OA K
JARDU NIAN KARMEN LOPETEGI
BE TIKO KE NDU AL DITU ZTE ?
DANBOLIN ZULO
GAUR JAIO IZAN BALITZ? Garaiak denak dira diferenteak, ez zen gauza bera izango XV. mendean bizitzea eta XIX. mendean. Eta ez zen gauza bera izango emakumearentzat eta gizonarentzat. Karmen Lopetegi Kamiñerokoa elkarrizketatu du Nerea Odriozolak, XX. mendeko emakumea, bistan da. Kanaria uharteetan bizi da, eta irakurtzekoa da nondik nora ibili den iraetar hau. Ziburura bidali zuten umea zela, haurdun geratu ezinik zebilen izebarengana. Bigarren Mundu Gerrak harrapatu zuen han eta soldadu alemanak gogoan ditu. Buelta etxera, eta gero Zarautza aberatsen haurrei eskolak ematera. Ezkontideak Ekuatore Gineara eraman zuen. Hamar urte han egin eta Zarautz-Hondarribia ingurura berriz ere. Kanaria uharteetan da orain, eta han ezagutu zuen bere bigarren senarra. Jostun, erizain eta etxeko irakasle lanetan aritua da. Ezkontideak aukeratzerakoan bihotzak agintzen duela dio, eta ez diruak. Bera ezagutu gabe, atrebentziaz, esan daiteke ez duela aurreko mende hasieran jaiotako emakume arruntaren bizimodua eduki. Leku batetik bestera ibiltzeko beldurrik ez du izan, ezta bikotekidea bere gustura aukeratzeko ere. Ez gaitezen engaina, emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunetik urrun geratzen diren ezaugarri asko ageri dira Lopetegiren bizitzan (gainerako emakume guztienetan bezalaxe), baina itxura ematen du, neurri txiki batean behintzat, bere gustuko bizitza puskak aukeratu dituela, edo behintzat horretan saiatu dela. Beti ez baita ona lehengoa mantentzea tradizioa tradizio delako. Dena dela, hilabetekari honetan aurkituko duzuen beste artikuluari heltzen badiogu, erantzuna ondo zaila da. Jon Artanok artisau eran makina bat urtez jarritako egurrezko barrerak kentzeko erabakiaz idatzi du, eta dirudienez, erabakia hartu dutenek ere pena ederra dute tradizio bihurtu diren eserlekuak kenduko direlako. Altxor arkitektonikoa, kultur ondarea… batetik, segurtasun arrazoiak, bestetik. Arrazoiak arrazoi, erabaki zaila inondik ere.
O
d a n b o l i n EK
nintza Irureta Azkune
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
Z E R D U E S K UA A R T E A N
MUNDU BAT LAPIKOAN
AGE NDA
diruz lagundutakoa
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Pรกgina 4
enbidoa
Ze
Gadeatxo! Ematexkian, ba, hik lanak! r esango dut, ba, nik Vienari buruz? Niretzat, Europako hiribururik hoberena da; ez da alferrik munduko bizi kalitate onena duten hirien artean txapeldun. Eraikin ikusgarriak, eskaintza kultural brutala, arropa dendak, jatetxe barietatea, 15 unibertsitate baino gehiago (ikasle eta festa asko, beraz!). Baina hiria oso lasaia eta segurua da. Eta garraio publikoa? Aluzinantea! Metroz, tranbiaz eta autobusez mugi zaitezke hirian. Astegunetan, autobus zerbitzuak egoten dira gauez, eta, ostiral eta larunbatetan, metroak 24 orduko zerbitzua ematen du. Bestalde, zazpi herrialdek inguratzen dute Austria, eta turismoko ikaslea izanik ahal ziren guztiak harrapatuta itzuli gara: 6/7! Cadizeko lehengusua ere han zen, eta oso ondo pasatzen genuen elkarrekin, eta familia bisitan etorri zenean ere bai. Gainera, aurten, Eurovisioa Vienan izan da, eta sekulako festa izan zen ni bezalako zale batentzat. Oso-oso gustura ibili naiz! Eta, handik zuzenean, Maria Cristinara. Turismoko Gradua orokorra da, eta enpresa eta organizazio mota asko barneratzen ditu: ostatuak, kultura, aisia enpresak, turismo bulegoak, museoak, ekitaldien antolaketa, bidaia agentziak, etab. Hori dela eta, karreran gauden bitartean, aukera dugu mota askotako enpresetan praktikak egiteko. Aurreko urtean, Zumaiako Turismo Bulegoan aritu nintzen, eta, aurten, hoteleko departamenduren bat ezagutzeko gogoa neukan. Maria Cristinan praktikak egitea oso aukera ona izan da. Gipuzkoan daukagun bost izarreko hotel bakarra da, eta, kategoria horretako hotelak dauzkaten berezko berezitasunez gain, beste bat ere badu: bere jabetza Donostiako udalbatzarena bada ere, gestioaz Starwood Hotels and Resorts hotel katea arduratzen da. Konpainia horrek 1.100 hotel baino gehiago gestionatzen ditu munduan zehar, bederatzi markaren pean. The Luxury Collection markakoa da Maria Cristina. Hotel independente edota hotel kate baten artean desberdintasunak badira, eta aukera aprobetxatu beharra zegoen. Gadeak eta biok aurten dugu azken urtea ikasketa hauetan; azken ebaluazioa, azken praktikak eta gradu amaierako lana! Antzerkiko kide dudan Maider Arsuagak, berriz, aurten ekin dio Arte Ederren ikasketei. Nola ikusten duzu zuk, Maider, mundu hori?
G
P
oizane barroso zigaran
intada . Aspaldian Indio Joxe Mariren irribarre bihurria argazki eta pintadetan goibel ikusten zen.
Batzuen ustez, erdi hilda omen zegoen. Ostiral gauetan entzuten oi ziren bere bihotz taupadak, gaztetxean jotzen zuten musikarien erritmoen gainetik. Baina azkar isiltzen ziren. Udarako egun pentsakor batean ordea, txabolako kideek herriarentzat garagardo feria antolatzeko asmoa zutela entzundakoan, bihotz taupadak erabat bizkortu eta pintaden inguruan bere barre goxoa entzun zen. Froga bat zen beraz, berpizteko unea, Indio Joxe Mariren alaitasuna sentitzeko momentua. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, gurekin lanean jardun zaretenoi, bai sukaldari, zerbitzari, musikari, bezero eta kolaborazio lanetan jardun duzuen guztioi. Eskerrik beroenak, gugan sinetsi eta kapaz ikusi gaituzuenoi. Nahiz eta batzuek ziur izan ezingo genuela lan guztia aurrera eraman. Ziurtasun hori harrokeriaren itzala da, ordea. Soilik esan, Indio Joxe Mari barre algaraka ari dela dagoeneko, badakielako txabola baten teilatua erortzen bada, zutabeak daudela eta zutabeak badaude berriro ere eraiki daitekeela lehen zena. Izango dena. Pixkanaka forma hartzen ari dena. Gugandik ezer jakin eta ezer espero ez dutenentzat sentitzen dugu baina, Indio Joxe Mari sendatzen ari da. Dagoeneko pintadek alaitasuna islatzen dute eta bere bihotz taupadak dira ibilbide berriaren gidari. Gu pausoa gara, eta zu ere izan zaitezke.
Z
estoako gazte asanblada
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 5
5
botalibrean
Kurdistanetik Euskal Herrira bidean.
Kurdistanetik iritsi zaizkit gaur haize berriak. Nusabytik, 2015eko martxoaren 8tik (Emakumeen Nazioarteko Eguna) hain zuzen ere. Egoeraren argazkitxo bat: kurduek herri izateko borrokan dihardute etengabe. Iran, Irak, Siria eta Turkiako estatuen mugek inguratzen dute gerrak bustitako lurralde hau, estatu islamikoaren erasoen eraginpean bizi dira eta emakuTrenean noa. Nire atzeko eserlekuetan meak daude iraultzaren er14-15 urteko mutil koadrila dago eserita. Zumaiako geltokira digunean. Askatasunaren iristen ari garela euren elkarrizketako bolumena igo eta hasi eta burujabetzaren borroka dira: "ikusi al dek zein daon hor?", euretako bati besteek amaiezinean daude eta gaiadarra jotzen "ze in ber dek? ezai gorritu!". Geltokira begiranera, asko eta asko dira hildako eta bortxatutako ematu dut eta adin jira bereko neska kumeak. Antolakuntza feministaren ikur bilakatu dira taldetxoa ikusi dut. emakume hauek eta aurtengoan bertan hasi da IV. EmaGu gauden bagoi berean kumeen Mundu Martxa. sartu dira (kasualitatez ziurrenik). Bien bitartean bertako emakumeak batu eta alHiruzpalau neskek aurrera egin ternatibak eraikitzen ari dira (autodefentsa unitateak dute mutilen artetik "arratsaldesortuz, errebindikazio propioak eginez, kultura kurdua on" lotsati bat esanez. Bi neska elkarri erakutsiz, eta abar…). “askeak izan nahi dugu, bagoiaren ate alboan gelditu dira aspertuta gaude kalera irteteko anaia edo aitaren lasolasean, "ze ingo deu? beakin geguntzaren beharra izateaz” zioen emakume batek. Eta atuko al gea?", "ez, segi aurrea". bai, martxoaren 8an elkartasunez jantzi zen Nusaby. Aurrera jo dute eta mutilei galdetu diete "nora zoazte ba?", Ez da, beraz, kasualitatea mundu martxaren hasiera "arrantza egitera" erantzuna (ez zen zaila asmatzea kainaherritzat Kurdistan hautatua izatea. berak ikusita), "gu Zarautzera", "agur", "agur". Bost urtetik behin egiten da Emakumeen Mundu Ni ordurako nerekiko irrifarrez ari nintzen, oroituz Martxa eta Nusabyn lurralde desberdinetako eta belauhorrelako pasadizo arrunt batek nola dantzatzen zizkigun naldi eta mugimendu anitzetako emakumeak bildu zihormonak adin horietan. Gustoko neska ikusten genuenean ren. Furgoneta more bat da Mundu Martxako protagonola jartzen ginen, edo gustoko neska ikusteko zer egiteko nista, etnia eta kultura desberdinetako emakumeek gai ginen "halako kaletatik pasatzen dek goizero ordu honemunduko lurralde desberdinak zeharkatzen dituzte tan", "hondartzan inguru hartan jartzen txuk". Egia esan, (kontinente bakoitzean furgoneta bat doa). Denek helgarai politak izaten dira. Gero gauzak, harremanak, aldatu buru amankomunak dituzte: emakumeen lan ikusezina egiten dira (aldatu idatzi dut, ez okertu edo kaxkartu), eta omentzea, desmilitarizazioa, emakumeen kontrako inhormonak baretu, zorionez, nor biziko litzateke beti 15 urtedarkeria salatzea… ko gorputz batean? Karabana feminista Euskal Herrira sartu berri da Gaztetxo zareten horiek honezkero paso egin dueta datorren urriak 1ean Zumaian izango direla pentsazue 40 urteko agure batek idazten duenaz, baina bakarren tzeak nolabaiteko ezinegona sorrarazten didala aitortu batek lerro hauetan jarraitzen badu zera esan nahi diot: beharra daukat. 13:30 aldera sartuko dira Zumaian eta goza ezazue bizitzako etapa hortaz, azkar pasatzen da eta. bertan festa giro apartarekin egingo zaie ongi etorria: Eta behin hasita, atrebentzia handiz, aholku bat ere emanbatukada, bertsolariak, bazkaria…eskualdeko mugimengo dizuet onartzen badidazue: Hertzainak taldeak kantadu feministak gogor ari dira lanean ekimen honi behatzen zuen moduan, esaiok/n. Gustoko neskari/mutilari esan rrezko bultzada emateko eta Zestoan ere, saiakera bat sentitzen duzuena lotsak gaindituta. Hobe da kalabaza egingo dugu. Izan ere, badu gure herriak ere emakume mordo bat biltzea, bizitza osoa egin ez izanaren damua txoko bat sortu berri. Haste lanetan gaude eta asko dauizatea baino. kagu egiteko, baina bai, gogo eta lanerako ilusio handiarekin gaude. Kurdistanen hasi dut bidaia eta karabanarekin batera amaituko dut Euskal Herrian. Irailaren 28an Tafallan sartuko da eta urriaren 4an Bilbon emango zaio Euskal Herriko zeharkaldiari amaiera, beti ere emakume kurdu baten premisa aintzat hartuz “ez dago mundu askerik, emakume askerik gabe”.
Esaiok.
K
epa iribar
J
anire diaz
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Pรกgina 6
J
ardunian
KARMEN
LOPETEGI
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 7
7 Ziburu, Cintruénigo, Zarautz, Ekuatore Ginea , Hondarribia eta Kanaria uharteetan barrena ibilia da Karmen Lopetegi Zabaleta (Iraeta, 1927) bere bizitzan zehar. Jostun, etxe-irakasle eta erizain lanetan aritu izan da, baina tartean,Ekuatore Ginea , neskame eta morroiak bere zerbitzura izanda, dama kolonial bat izan zela ere esan dezakegu. Gaur egun, 88 urterekin, gaztetan izan zen neska pinpirina izaten jarraitzen du, eta izan duen bizitzarekin, alabak esaten omen dio ia zergatik ez duen liburu bat idazten. “La francesita de Iraeta” izenez ezagutzen dute bere adin inguruko askok. Gaztetan ezkontza eskaintza asko izan zituen, baina berak garbi dauka : “bihotza da agintzen duena eta ez dirua” Domingo Lopetegik eta Soledad Zabaletak hamaika seme-alaba izan zituzten guztira, eta zortzigarrena izan zen Karmen Iraetako Kamiñeroko etxean. Bere amaren lehengusu bat, Ziburura ezkondua, umerik izan ezinik omen zebilen, eta berari eta bere amari esaten omen zien zergatik ez zen joaten Karmen Ziburura, berarekin bizi eta konpainia egitera. Hala, sei urte zituenean, eta izebaren bigarren saiakeran, Karmenek baiezkoa eman eta Ziburura joan omen zen bizitzera, “kotxean etorriko ziren nire bila, izebarekin joango nintzen”, dio. Bost hilabetera geratu omen zen haurdun izeba, eta beti esaten omen zuen Karmenek zortea eraman ziola. Iraetako oroitzapenez galdetuta, oso gutxirekin gogoratzen dela dio, anekdotaren batez gain, “nik ez dakit eskolara joan nintzen ere, uste dut hor bazegoela eskola bat, baina txikia nintzen eta ez naiz akordatzen “.
OSABA-IZEBEKIN ZIBuRuN
Espainiako Gerra Zibilaren urte latz haiek Ziburun pasa zituen, eta testuinguru hartan, gogoan du garai hartan amarekin izandako elkarrizketa bitxi bat: “Hemengo gerra denboran gogoratzen naiz nire izebarekin, nire ama bezala zen, Biriatun gu Frantziako aldetik eta gure ama hemengo aldetik hizketan jardun genuela behin, muga ezin genuen pasa eta”. Hendaiatik bonba hotsa entzuten zela ere gogoratzen da. Gainontzean, entzutez badaki bere anaiak gerrara joan zirela “Inaxio anaia 17-18 urterekin joan zen gerrara, Teruelera. Benidormetik hona natorrenean, Terueletik pasaran, beti berarekin akordatzen naiz”. Osaba-izebek ostatu bat omen zeukaten, Hotel Etche Handy, eta han bizi ziren. Ostatua errefuxiatuentzat babesleku gisa erabili zen Bigarren Mundu Gerran, jendez gainezka egon omen zen, aiton-amonak, emakumeak, haurrak… egon omen ziren han, “udaletxeak emandako jatekoa ematen zitzaien, makarroiak, arroza, dilistak…“. Babesleku izan zen garaian guztiz izorratu omen ziren lurrak eta altzariak, eta ez zen berriz ostatu gisa ireki. Apartamentuak egin ziren han gero. Tropa alemanak ikusi zituen Ziburun, eta bake giroan sartu zirela dio, jada gerra bukatuta zegoela: “Ondo portatu ziren alemanak han, umeei txokolatea ematen…”. Bi edo hiru soldaduk bere bu-
“Bueltatu nintzenean, gaztelaniaz arrastorik ere ez neukan, euskaraz bai”
ruaz beste egin omen zuten “nekatuta zeuden, gerra Espainian ere eginda, gero Mundu gerra osoa… bi edo hiru suizidatuta azaldu ziren goiz batean Donibane Lohizunen”. Soldaduak Zokoako gotorlekuan egon zirela oroitzen da. “Taldean ibiltzen ziren, oso zuzen, gainera traje berdea oso polita zeukaten, beti garbi, bota luzeekin. Kantatzen joaten ziren askotan”. Alemanez ikasi omen zuen pixka bat itzultzaile batekin, baita kantuak ere (elkarrizketan abestu digu bat). Ziburuko eskolaz oroitzapen oso onak dauzka Karmenek. “Etxetik eskolako patiora joaten ginen, eta han ilaran jarrita, mezetara. Gero berriz ilaran patiora itzultzen ginen. Arratsaldean berriz bezperetara; bezperetatik bueltan paseatzera joaten ginen maistrarekin basora, oso ondo pasatzen genuen. Neguko arratsaldetan zinema mutua ikustera ere joaten ginen, neska eta mutilak batera, han ere oso ondo pasatzen genuen”. Gabonetan gauerdiko mezetara joaten ziren. Bere anaia Segundo ere joan omen zen Ziburura, baina denbora gutxi egin omen zuen han. “Nik han egin nuen jaunartze txikia zortzi urterekin, eta gero hamabi urterekin jaunartze handia egiten zen, eta gogoratzen naiz komunio handian Segundo han zegoela. Sorbaldaraino iristen zitzaidan”.
18 uRTEREKIN IRAETARA BuELTAN
Frantsesa erraz ikasi zuela dio, eta hemezortzi urterekin Iraetara itzuli zenean, ez omen zekien gaztelaniaz, “euskaraz bai, baina erdaraz arrastorik ere ez. Akordatzen naiz baita ere San Pelaioko festetara joan lehenengo urtean, ez nekien dantzan, eta han ibili nintzela mutilekin dantzan arrastaka”. Bigarren Mundu Gerra bukatu eta berehala itzuli zen Iraetara, “18 urterekin itzuli nintzenean, ahizparekin Zarautzera joaten nintzen makinan jertseak egiten ikastera. Gero ahizpa eta biok lokal bat jarri genuen Eguzki Hotelaren ondoan”. Zestoara militar asko etortzen omen ziren bolara batean, eta Errota tabernara joaten omen ziren, “kapitain batek nirekin nahi, eta nire aitak ez zuen nahi. Garai hartan gaztelarrari belarrimotza esaten zitzaion”. Zarautzen “Miss Club Deportivo” aukeratu zuten eta polemika egon omen zen “ez nintzelako zarauztarra, Iraetakoa nintzelako”.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 8
VALENTZIAN ESKALA , G INEARA BIDEAN
S ENARRA G INEAN ,
ETA BIAK E KUATORE LAGUN BATZUEKIN
ETxE-IRAKASLE MARKESAREN ETxEAN
Bost urtez izan zen etxe-irakasle Karmen Cintruénigon, markesa baten etxean. uda Zarautzen pasatzen zuten, eta etxeko umeei Karmenek irakasten zienez, urrira arte lasai geratzen omen ziren Zarautzen. Maila altuko nagusiak zituela dio, garai hartan konturatzen ez zen arren, “etxeko amonak bi markes titulu zeuzkan, eta grande de España zen”. Amona haren ama Victoria erreginaren laguntzailea izan omen zen. “Garai hartan Eguzki Hoteleko mutil batekin maitemindu nintzen, eta nobio egin ginen, baina hura estudiatzera joan zen Madrilera, eta ni Cintruénigon lanean geratu nintzen. Nola utziko nuen lana etxe on hartan!”. Mutil hura neska alemaniar batekin ezkondu zen gero, hura haurdun utzita, “nik eman ez niona eman zion neska hark”. Bere bizitzako maitea hura dela dio gaur egun ere Karmenek, “ezkondu nintzen, baina beti harekin akordatzen”. Asko maite omen zuten Karmen familia aristokratiko hartan, izan ere, beraienean bost urtez lanean aritu ostean, ahalordez (por poderes) ezkondu zenean etxeko amonak izan nahi izan zuen bere amandrea, eta halaxe izan zen.
AHALORDEZ EZKONDu ETA EKuATORE GINEARA
Karmen ahalordez ezkondu zen, ordurako bere senarra izango zena Ekuatore Ginean baitzegoen. “Paperak egin behar izan nituen, eta erreklamatu egin behar ninduen. Gineara iritsi nintzenean, etxera joan aurretik elizara joan ginen, zapi handi bat jarri ziguten, eta ezkondu egin gintuzten”. Ekuatore Gineara hegazkinez joan zen, Valentzian eskala eginda. “Senarra Zarautzen ezagutu nuen, baina Galdakaokoa zen, eta Ginean zeukan negozioa”. Morroi eta neskameak zituzten lau hektareako jabetzan, sukaldaria, dontzeila... Beraien seme-alabak Ginean jaio ziren, eta maila altuko bizimodua zeukaten han, “gure lurren barruan gure etxeko langileak bizitzeko beste eraikin bat geneukan. Kalera irteten ginenean beti geratzen zen langile bat etxea zaintzen”. Gineako beraien herrixkako biztanleentzat zine berri handi bat eraiki omen zuten senarrak eta biak beraien lurretan. “San Pedro egunean auzoko festa izaten zen, eta zuhaitzetako adaxkekin kapila bat eraikitzen zuten. Gure zain egoten ziren meza hasteko, gu errege-erreginak izango bagina bezala”. Zinearen ondoan faktoria zeukaten, petrolioarekin egiten omen zuten lan.
“Gure lurren barruan (Ginean) gure etxeko langileak bizitzeko beste eraikin bat geneukan. Kalera irteten ginenean beti geratzen zen langile bat etxea zaintzen”
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 9
9 1927-1933: I RAETA. K AMIÑERO BASERRIKO HAMAIKA ANAI ARREBETAN ZORTZIGARRENA IZAN ZEN K ARMEN . 1933-1945: Z IBURU. S EI URTE ZITUELA , OSABA - IZEBEKIN JOAN ZEN Z IBURURA BIZITZERA , HOTEL ETCHE HANDY OSTATURA . 1945-1950: I RAETA, Z ARAUTZ. Z IBURUTIK BUELTAN , ETXERA ITZULI ETA Z ARAUTZEN DENDA BAT IREKI ZUEN AHIZPAREKIN. 1950-1955: Z ARAUTZ, C INTRUÉNIGO. E TXE IRAKASLE IZAN ZEN C INTRUÉNIGON, S AN A DRIANGO ETA C ASTELFUERTEKO MARKESAREN ETXEAN . G RANDE DE E SPAÑA TITULUA ZEUKAN , ETA K ARMENEN EZKONTZAN AMANDREA IZAN ZEN. 1955-1965: E KUATORE G INEA . S ENARRAREKIN EZKONDU, ETA E KUATORE G INEARA JOAN ZEN BIZITZERA, HAN BAITZEUKAN NEGOZIOA GIZONAK . G INEAREN INDEPENDENTZIARA ARTE EGON ZIREN HAN. 1965-1971: Z ARAUTZ, H ONDARRIBIA . E KUATORE G INEATIK BUELTAN , Z ARAUTZEN BIZITZEN JARRI ZIREN , ETA GERO H ONDARRIBIRA JOAN ZIREN , K ARMENEK BERE IZEBARENGANDIK GERTU EGON NAHI ZUELAKO. 1971 TIK : K ANARIA UHARTEAK . H ONDARRIBITIK K ANARIA UHARTEETARA JOAN ZIREN , ETA HAN BIZI IZAN DA K ARMEN ORDUZ GEROZTIK .
E ZKONDU AURRETIK , T UTERAN ATERATAKOA
INDEPENDENTZIA ETA EuSKAL HERRIRA ITZuLERA
“Independentziaz hizketan hasi ziren gu han ginela, bi egunetan gure zinean egin zen asanblada. Lehen egunean ez zuten akordiorik lortu, eta bigarren egunean independentziarako adostasuna lortu zuten. Ekuatore Ginea kolonia espainiarra zen”. Giro hartan, 1965ean Zarautzera bueltatu zen, senarra eta seme-alabekin, baina gizona Gineara itzuli omen zen, denbora batera betirako hona itzultzeko hura ere. Hondarribian ere bizi izan ziren bolara batez, Ziburun zeukan izebarengandik gertu egon ahal izateko. Hondarribitik Kanaria uharteetara joan ziren, senarra lehenengo, eta Karmen eta seme-alabak ondoren. Kanaria uharteetan lanean hasi zen Karmen, etxe-irakasle izan zenetik ez zuen lanik egin etxetik kanpora, eta etxe-irakasle gisa ez zen kotizatzen garai hartan. Erizain hasi zen lanean, pediatria sailean, “eta eskerrak horri, gaur egun pentsio polit bat daukat”.
“independentziaz hizketan hasi ziren gu han (Ginean) ginela, bi egunetan gure zinean egin zen asanblada”
G URASO ETA ANAI - ARREBAK , GOIKO ILARAN , EZKERRETIK HASI ETA HIRUGARRENA DA K ARMEN
Bere senarra 1979an hil zen eta 1980an Ekuatore Gineara joan zen Karmen. Egoera tristea topatu zuen beraien jabetza izandako lekuan: “Zinea, Valentziatik eramandako butakak, eta dena hustuta zegoen. Negar egin nuen ba orduan! Hainbeste diru gastatu eta… fortuna han utzi genuen guk! Faktoria giltzarrapo handi batekin zegoen, eta jabetzaren barruan jauregi handi bat zegoen, hango ministro batena. Gero, Macíasek, Gineako presidenteak, erailarazi zuen ministro hura, obra publikoetako ministroa”. Hirurogeita bi urterekin berriz ezkondu zen, frantses batekin. “Pariskoa zen, eta Kanaria uharteetara uda pasatzera joan zenean ezagutu genuen elkar”. 1993an hil zen hura, ezkondu eta lau urtera. Gaur egun Las Palmasen bizi da Karmen, baina urtero etortzen da Iraetara bisitan. Bisita horietako batean harrapatu dugu guk. Oraindik ere, etortzen den bakoitzean Zarautzera bueltaka ibiltzen da. Ziburuko lehengusuekin ere harremanetan jarraitzen du, Karmenentzat, azken finean, anai-arrebak baitira. Lau seme-alaba izan omen zituen azkenean Ziburuko izebak, eta Karmen izan zen haietako baten amandrea, 15 urte zituela. Gaur egun bi bizi omen dira, eta noizean behin deitzen omen die Karmenek, nolabait haien arduradun sentitzen baita. Benidormera ere joaten da oporretan, eta baita Parisa ere, bere bigarren senarraren ingurukoak bisitatzera.
N
erea odriozola
164.qxp_55 27/9/15 13:14 PĂĄgina 10
BETIKO KENDU AL DITUZTE?
Aupa Jon, Barreran montaketako argazki batzuk bialtzeixkit, etziok oso konpletauta baĂąo baliyoko dik. Daonekoz ezinezkua dek argazki hoiyek ateatzia. Ondo segi ta komentaukoiak, Gaizka
Email bat goiko hitz horiek eta orriotako erretratu sorta erantsia zuela. Horixe dago erreportaje honen sorreran. Gaizka Otamendi Izetarenak dira argazkiak. Eta ondo gordetzekoak dira, agian ez dugu eta fotografia horiek erakusten dutena berriz ikusiko geure begiz. Udal gobernuak danbolini esan dio litekeena dela datorren urtean harmaila guztiak metalezko egituradunak izatea, Zunzunegiko etxean bigarren urtez jarri dutenaren tipokoak.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 11
1 1
Antzina bertarako pentsatu eta sortua, eta urtero jarri eta kentzen dena artisau eran. Zestoako ondare arkitektonikoaren zati partikularrenetakoa dira barrerak. Seguru asko oso aspaldian izan duten eraldaketa handiena egingo zaie laster. Transformazioaz herritarrak informatzeko borondatez egin dugu lan hau, Mikel Arregi EHBilduko hautetsiak onartu digunez «agian gai honetan, beste batzuetan bezala, ez delako behar besteko ahaleginik egin herritarrei aldaketaz iritzia eskatzeko, eragileekin gaia mahai gainean jartzeko... Hitz batean: parte hartzeko aukera emateko». Ñabardura batzuk gorabehera, EAJko Gorka unanue eta Mikel Arregi, beren alderdietako hirigintza alorreko arduradunak, ados datoz gai honekiko. Biei ematen die pena egitura zaharra aldatzeak. Iraganaren parte bat galtzen dela eta egitura berriak «lehengoen xarmarik» ez dutela diote, baina aldaketa «egin beharra» dagoela. Aurreko legegintzaldian bi taldeek adostasunez hartu zuten erabakia. Gainera, biek uste dute nahiko itxura ona dutela harmaila berriek, «zaharren ahalik eta antzekoenak egin direlako».
TEKNIKARIEN SINADuRA ETA POLITIKARIEN BORONDATEA
Gaurko udal gobernukoek zein aurrekoek mezu bera eman dute: segurtasun legeak betetzeko hasi da barreren berritzea. danbolinen galderari erantzunez, Josetxo Mendizabal alkateak zehaztu du harmailen eraldatzeko asmoaren ekinbidea udaletik sortu dela «ez delako egon Jaurlari-
A LDERDI
EKONOMIKOA
tzatik egindako eskari edo agindurik». Iniziatiba, beraz, teknikariena izan da. Batik bat, duela urte batzuez geroztik legeak teknikari baten sinadura exijitzen duelako. Plaza egoki eraikia dagoela eta bete beharreko neurriak betetzen dituela bermatzen du firma horrek. Eta sinatzailea gerta litezkeen ezbeharrekiko erantzule egiten du. Ardura hori ez du bere gain hartu nahi izan udal aparejadoreak, eta, azken urteetan, Txema Alberdi udal arkitektoak izenpetu izan ditu agiri horiek. Alberdik bere gain hartu zuen errespontsabilitatea, eta udalak barrerak berritzeko konpromisoa hartu zuen. Aurtengo Amabirjinetarako beharrezko sinadura Gaizka Perosterenak egin du; izan ere, Alberdi ordezkatu du udal arkitekto postuan. Perosterenaren ustez, ezinbestekoa da aldaketak egitea, segurtasun arrazoiengatik. Gorka unanuek, ordea, ez du hain argi kontua. Haren arabera, «legea, berez, ez da oso zehatza; nahikoa irekia eta anbiguoa baizik».
SEGuRTASuN AZTERKETA
Perosterenak kontatu digu Txema Alberdiren gidaritzapean segurtasun proba batzuk egin zituztela harmaila zaharretan. Eta azterketa horietatik ondorioztatu zutela harmailak erortzeko arriskurik ez zegoela, baina, jendez beteta zeudenean, bazutela aldamenetara mugitzeko joera. Horregatik, arotzek gurutzeta batzuk jarri zituzten, harmailen zutoinak elkarri josiz. Airean geratzen da galdera bat: aztertu al da, posible ote da, segurtasuna hobetzea artisau erako egitura baztertu gabe? Erabakia hartua dago, eta alkateak «hobekuntza» irizten dio Txema Alberdiren planoetan oinarritutako aldaketari. Eta bere iritzia zurkaiztu du esanez harmaila berrien diseinuak helburu hirukoitza izan zuela: «Araudia betetzea, lehen adina jende sartzeko modukoa izatea, eta plazaren itxura mantentzea». Aldaketa premiarik ikusten ez duten herritar askoren argudioa da sekula ez dela ezbeharrik gertatu barreretan. Bada Juan Erentxun dokumentalistari esker dakigu 1881ean istripu bat izan zela, eta bi lagunek zauri larriak izan zituztela. Egia da, baita ere, ehunka urtez iraun eta halakorik ez izatea litzatekeela harrigarria. Eta egia da Zunzunegi pareko harmaila berrietan pertsona batek min hartu zuela, jarri zituzten estreinako urtean.
50 MILA EUROTIK 60 MILA EURO BITARTE KOSTATU DA ZUNZUNEGI-ENEKO HARMAILA BERRIA. 2015EKO
AURREKONTUETAN BAZEGOEN AURREIKUSITA BESTE HAINBESTEKO DIRU KOPURUA BIGARREN HARMAILA BATENTZAT. BAINA UDAL ARKITEKTOA ALDATU IZANAK, BATETIK, ETA HAUTESKUNDEEN OSTEAN UDAL GOBERNUARENAK, BESTETIK, PARTIDA HORI 2016KO AURREKONTUETARA MUGIARAZI DUTE. HORRENBESTEZ, BESTE 100-120 MILA EUROKO INBERTSIOA BEHARKO DA PLAZAKO BESTE BI HARMAILA ZATIAK ALDATZEKO. INBERTSIO HORREN IFRENTZU EKONOMIKOA DA ETORKIZUNEAN UDAL BRIGADAK EGINGO DITUELA MUNTATZE ETA DESMUNTATZE LANAK ARTOLA ANAIAK ORDEZKATUZ. ETA, HORREN ONDORIOZ, ORAIN ARTE AROTZEI URTERO ORDAINDU IZAN ZAIEN 16 MILA EURO INGURUKO DIRU SAILA AURREZTUKO DUELA UDALAK.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 12
E PEAK
«G UK
ETA ‘ BESTE ’ ALDAKETA BATZUK
NAHI GENUKE DATORREN URTEAN HARMAILA DENAK ALDATUAK IZATEA , ETA , AHAL DELA , HERRIKO ENPRESA BATEK EGITEA LANA », IRAGARRI DU ALKATEAK . M USIKARIEN TRANPALDOA ERE ALDATU BEHAR OMEN DUTE . B AINA EZ DAKITE DENBORA — ETA DIRU — NAHIKOA IZANGO OTE DEN HORRETARAKO. Z ALANTZA GEHIAGO SORTZEN DU BARREREN HESIAK , U NANUEK ERANTSI DUENEZ : «T EKNIKARIEK , ARKITEKTOAK - ETA , BARREREN AURREALDEA ERE ALDATZEA NAHI DUTE , METALEZKOA JARTZEA . B AINA GUK LEHENGOARI EUTSI NAHI DIOGU. B EHAR IZANEZ GERO, INDARTUKO DUGU, NOLABAIT, BAINA ZUREZKO ELEMENTUAK MANTENDUZ ».
BARRERAK HEMEN, ETA BARRERAK HAN
«Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria». Koldo Mitxelenaren aipu ezaguna da hori. Eta Zestoako plazarentzat ere neurri-neurrikoa da. Gurearen tankerako dozenaka estruktura izan dira Euskal Herrian, bai hiriburuetan, baita herrietan ere. Eta aise igar daiteke horrelakoak sortzeko lehenagoko jendeek izan zituzten motibazio praktikoak. Zailagoa da azaltzen nola iraun duen Zestoakoak. Azkena da herri erdiguneko kokaguneari eta zurezko egiturari eusten diona, bai behintzat Euskal Herrian, Iñaki Azkunek berretsi digunez. Zer gertatu zen beste herrietan? Azkoitiko berri Juan Bautista Mendizabalek, bertako kronista ofizialak, eman digu: «Jakina! Gure plazan ere izaten ziren barrerak; ‘talankerak’ esaten zaie artxiboko agirietan. Joan zaitez elizara, eta ikusiko duzu nola bankuek zenbakiak ipinita dauzkaten; zezenketak zirenean, elizatik plazara eramaten zituzten banku horiek. Horregatik daude numeratuta». xx. mendera arte korritu zituzten zezenak plaza nagusian. Gero, 1956ra arte, plaza eramangarria erabiltzen hasi ziren. Zestoakoa ere bada, izan, plaza ’eramangarria’... 1757an, Aizarnara eraman zituzten herriko barrerak, behin korrida amaituta itzultzeko baldintzapean. 1796ko San Inazio egunerako, berriz, Azpeitira, hangoak Napoleonen soldaduek erre zituztela eta. Azpeitian, 1903an ireki zuten gaurko zezen plaza. Ordura arte, herriko plazan izaten ziren zezenak. Oraindik orain, plazaren berritze lanetan hasi eta zorua altxatu dutenean, han agertu zaie asfalto tristeak estalitako lehenagoko geruza
dotorea, Zestoakoaren berdin-berdina: erreka harriz jantzia dena eta, plazaren perimetroa mugatuz, buruzurientzako oinarriak. Aurkikuntza efimeroa, inondik ere, azkar asko kendu baitzituzten aztarnak. Erreportaje hau egiteko peskizan jakin dugu Zestoan ere agertu zirela erreka harriz egindako zoru zaharraren aztarnak Gurutze ingurua urbanizatzeko lanetan ari zirela. Atzera estali egin zituzten aztarna horiek. Itxura batera, Zestoakoaren antza handiena duen zezen plazan, Debakoan, badira hamarkada batzuk eraldaketa egin zutela. «Zaharrek esaten dute garai batean dena egurrezkoa zela, baina 35 urte edo gehiago izango dira egitura metalikoa jartzen hasi zirenetik». Martin Aldabaldetrekurenak dira azalpenak. Lasturkoa da jaiotzez, eta Arroako partean bizi da joan den aspaldian, Arruakola baserrian, baina zerbait badaki Debako zezen plazaz; 27 urte daramatza bertako muntatze lanen arduradun. «Hamabost bat urte izango dira harmailak eta plaza bereizten duen hesia ere aldatu genuela... Oholak hondatzen hasita zeuden, eta neuk egin behar izan nuen borroka burdinazkoak jar zitzaten». Gaur egun, buruzuriak ere —‘fraile’ esaten diete han— burdinazkoak dira, eta horien arteko langetak eta harmailetako eserlekuak baino ez dira zurezkoak.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 13
3 1
I NIXIO, J OXE M ARI
IRITZIA
Ondareaz kanpotar bati.
J
on artano izeta
A RGAZKIAK : G AIZKA O TAMENDI I ZETA
ETA EUSEBIO
A RTOLA
AROTZAK
Demagun kanpotar bat iritsi dela Zestoara. Kanpotar hori izan liteke bisitan datorkigun lagun bat edo turista bat; berdin da. Edo izan liteke udalean lanean hasi den teknikari bat. Demagun kanpotar horrek ez diela barrerei garrantzirik ikusten ondare moduan. Gerta liteke. Hauxe litzateke nire mezua pertsona horrentzat: «Zentzurik zabalenean, ondarea deritzo iraganetik oinordetzan hartutako ondasun multzoari, eta, horren ondorioz, ondare arkitektonikoa honela defini daiteke: eraikitako ondasunen multzoa, edozein izaeratakoak direnak eta gizarteak balio kulturala ematen diena edo balio kulturala onartzen diena». Eusko Jaurlaritzak egindako Kulturaren Euskal Planetik ateratakoa da hori. Zestoako barrerak ondare arkitektoniko berdingabea dira, bere espezieko azkenak direlako. Eta, ikusi gabe, nekez sinets daitekeelako horrelako egitura bat nola iritsi den gugana, eta nola beste garai batekoa izanagatik, gaurkoa ere baden. Baina ez da alderdi hori kontuan hartu beharreko bakarra… Zestoako barrerak ondare ez-material berdingabea ere badira, hori esplikatzea zailagoa den arren, ondare klase horrek gauzen, ohituren, errituen arimarekin baitu lotura. Bizipen eta ideia multzo bat da, ukitu ezin dena, ikusi ezin dena. Baina egiazkoa da sentitu dezakeenarentzat… Barreren muntaketa hasierako poza; eta kentzen hasten direneko tristura. Zestoarrok barrerak maite ditugu, kuttunak ditugu. Urtez urte, festa egunak ekarri dizkigute. Eta festekin, noski, egun hunkiberak: irriak, zirriak eta negarrak; iniziazio errituak; maite direnekin elkartzeak... Barrerak dira umetako jolasak, mailukaden oihartzunak, eta luzaz gordetako taulen usainak, harmailetako berriketaldiak eta ogitarteko janak. Eta beste mila kontu, plaza altxatzeko behar diren iltzeak adina. Eta hitzak... Barrera zati bakoitzaren izenak bildu al ditugu? Inork jaso al du muntatzaileen jakinduria? Harmaila horietan esertzen da gure identitatearen zati bat. Barreretan bermatzen da gure memoria batzuetan. Ohol horiek gure bizipenetan ere badaudelako lotuta. Horregatik dira barrerak ondare garrantzitsua. Zalantzarik gabe.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 14
DANBOLIN.EuS ABIAN DA. Aurten 15 urte beteko ditu Danbolinzulo Kultur Elkarte-
ak, sorreratik komunikazio arloak aldaketa handiak eman ditu eta jakinekoa da sareak hartu duen garrantzia. Beraz, guk ere, sarerako saltoa egitea erabaki dugu. Facebooken bitartez muturra sartu bagenuen ere, oraingoan bete betean murgilduko gara. Paperekoari garrantzirik kendu gabe, jakitun gara, hilabetekari batek badituela bere mugak. Maiztasunari dagokionean, internetak momentu oro zerbait publikatzeko aukera ematen du. Hemendik aurrera, gure helburua, gaurkotasuna eta berehalakotasuna izango dira. Bestalde, teknologia berriek ematen dituen beste aukerak ere aprobetxatuko ditugu: bideoak, argazkiak, herritarren bat bateko iritziak… Hasi berriak gara eta pixkanaka martxa hartzen joango gara. Esan, herritarren partehartzea behar beharrezkoa izango dela. Komunikabide bat gara, herritarren arteko komunikazioa da helburua. Beraz, erabili danbolin.eus! Webgunean zuen informazioa zabaltzeko bidea: info@danbolin.eus
zulo
danbolin
DENBORALDIA HASI DA KIROL TALDEENTZAT.
udako geldialdiaren ondoren, irailean denboraldia hasi dute Zestoako kirol talde gehienek. Hori dela eta, Berdaitz Landa senior mailako mutilen futbol taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu. Aurredenboraldia abuztuaren 6an hasi zuten futbolariek eta Landaren esanetan “urtero moduan aurredenboraldia zaila eta gogorra izan da aurten ere, baina orain denboraldia hastera doa eta lehiatzeko gogoz gaude”. Entrenatzailearen esanetan “aurkari gogorrak” egokitu zaizkie liga txapelketan, goiko mailatik datozen hiru taldeak beraien taldean egokitu baitira. Landak garrantzi berezia eman dio denboraldia ondo hasteari, “aurreko urteetan gaizki hasteak asko baldintzatu baitu taldearen denboraldia”. “Aurreko urtean emakumeen taldeak liga irabazi zuen eta duela bi urte mutilen jubenil taldeak igoera lortu zuen. Klubak azken bi urteetan gauza politak lortu ditu, aurten zergaitik ez gure taldeak?”. Beraz, itxaropentsu agertu da Berdaitz Landa entrenatzailea gurekin egindako solasaldian. Elkarrizketaren bideoa ikusgai duzue danbolin.eus webguneko multimedia atalean edo gure youtubeko kanalean. Denboraldia amaitu bitartean kirol ezberdinetan diharduten taldeak elkarrizketatzeko asmoa daukagu. Zorte on Zestoako kirolari guztiei!
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 15
5 1
AKOAKO x. BIRA ETA ENDOIAKO III. MENDI LASTERKETA
Irailean jokatu dira bi lasterketa hauek. Akoako Biraren x. edizioa irailaren 13an jokatu zen eta Endoiako III. Mendi Lasterketa irailaren 20an izan zen. Akoako Biran Nerea Amilibia eta xabat Manzisidor izan ziren garaileak. Amilibiak 37 minutu eta 39 segunduko marka egin zuen eta Manzisidorrek berriz probako marka hautsi zuen, 28 minutu eta 58 segundoko markarekin. Honakoak izan ziren x. edizioko sailkapenak: Emakumeak 1. Nerea Amilibia (Aia) 2. Tanit Perez de Lezeta (Donostia) 3. Sonia Alvarez (Zumaia) Gizonak 1. xabat Manzisidor (Azpeitia) 2. Igon Manzisidor (Deba) 3. Guillermo Vahl (Zarautz)
Endoiako Mendi Lasterketaren III. edizioari dagokionez, Ibon San Miguel eta Nerea Amilibia izan ziren irabazleak. San Miguelek 41 minutu eta 55 segundoko denbora egin zuen, eta Amilibiak 51 minutu eta 13 segundokoa. Aipatu behar da Amilibia garaile izan dela Akoan eta Endoian. Hemen dituzue sailkapenak: Emakumeak 1. Nerea Amilibia (Aia) 2. Alazne Irureta (Aizarnazabal) 3. Ainara Murua (Zizurkil) Gizonak 1. Ibon San Miguel (Lekeitio) 2. Jon Alberdi (Zestoa) 3. Iosu Izagirre (Itziar)
Bi probetako denborak eta sailkapenak herrikrosa.eus webgunean dituzue ikusgai.
AROZENA HOTELAK OSTATuA ESKEINI DIE SIRIAKO IHESLARIEI.
Siriako gerrako errefuxiatuei babesa eskeintzen ari da jendea Euskal Herriko hainbat txokotan, eta baita Zestoan ere. Gipuzkoako aldundiak azaldu duenez, Zestoako Arocena hotela kolaboratzeko prest agertu da, Kutxa Fundazioarekin elkarlanean. Azaldu dutenez Arocenak, beste ostatu batzuekin elkarlanean, 140 pertsonentzako tokia eskeiniko du.
xABIN ETxAIDERI OMENALDIA.
Irailaren 26an, xabin Etxaide zenari omenaldia egin zitzaion Zestoan. Omenaldiaren barruan, bi ekintza antolatu ziren. Lehenbizi, 9:00etan Ertxiña mendira irteera izan zen, eta ondoren, 13:00etan, xabin Etxaideren omenezko monolitora kalejira egin zen. xabin Etxaide zestoarra GALek erahil zuen duela 30 urte, Baionako Monbar Hotelean egindako atentatuan. Monbarreko Sarraskian, Etxaidez gain, beste hiru euskal herritar hil zituzten: Inaxio Astiasuinzarra, Joxe Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena. Lucien Mattei eta Pierre Frigulie GALek kontratatutako
mertzenarioak tabernara sartu eta tiroka hasi zitzaizkien, eta unean hil ziren Astiasuinzarra, Etxaniz eta Irazustabarrena. Etxaide, berriz, oso larri eraman zuten ospitalera, baina senideak hara joan zirenerako hilda zegoen. 28 urte zituen zestoarrak. Lau egunetara eraman zuten gorpua jaioterrira, eta Zestoako udalak, Herri Batasunaren mozioa onartuz, senideei elkartasuna adierazi, eta xabin Etxaide “herriko gudari” izendatu zuen. Gainera, “GAL talde hiltzailearen eta Espainiar Estatuaren aparatu errepresiboaren arteko lotura nabarmena” gaitzetsi zuen.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 16
txiki txikitatik kazuela tapekin musika jotzen
Jagoba Astiazaran Korta
estoan hasi zen Jagoba lehen musika-notak idazten, hemendik Euskal Herriko hainbat txokotara egin du jauzi eta datozen hilabete hauetan atzerrira iritsiko da. Jagobak goi mailako musika titulua eskuratu zuen Herri eta Tradizio Musikako Musika Tresnak espezialitatean, Txistuan eta Pianoan erdi mailako tituluak ditu eta amaitu berri ditu Konposizioko goi mailako ikasketak Musikenen. Egun, Donostian bizi da, bertako udal Txistulari Bandako partaide eta Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da.
Zer darabilkizu esku artean? Datozen hilabete hauetan orain arte izan ditudan ekitaldi garrantzitsuenak izango ditut konposaketari dagokionez. Lehenik eta behin Milango ExPO 2015ean ospatuko den “Feeding Music” izeneko lehiaketan hartuko dut parte. Nazioarte mailako lehiaketa da, lehendabiziko aldia da maila honetako lehiaketa garrantzitsu batean hartzen dudala parte, internazionalki ez baitut obrarik estreinatu aurretik. 600 konpositore aurkeztu gara eta hauetatik 46 izan gara hautatuak. Bakoitzak obra berri bat konposatu behar izan du lehiaketarako “Feeding planet energy for life” lelopean. Nireak “Hazi” du izena, hitz honek euskaraz “semilla”, “criar” eta “crecer” esan nahi du eta guz-
tiek egiten diote erreferentzia leloari. urriak 1 eta 3 bitartean joko dute obra “Senttieri Selvaggi Ensembleak” ExPOko auditorioan. Partaide guztien konposaketak estreinatu ondoren erabakiko da nor den irabazlea. Esan beharra dago, pasa den maiatzean ere Milanen izan nintzela lagun bat eta gurasoen konpainian, baina ExPOko auditorioko eraikuntza amaitzeke zegoela eta, lehiaketa urrira atzeratu behar izan zuten. Eta Milandik itzultzen zarenean? Milandik urriaren 4an itzuli eta 6an “Hazi” obra Frantziako “Ensemble Sillages” taldeak joko du Bilboko BBVA Zikloan, Euskal Herriko musika garaikideko ziklorik garrantzitsuenetarikoan. urriaren 21ean, berriz, Donostiako Aquariumean “Aqua” obra estreinatuko da. urriaren 29an Bilboko Orkestra Sinfonikoak orkestrarako egin dudan obra joko du, “Repetitions autour du vide” (errepikapenak hutsunearen inguruan) izenekoa. Bilbokoa bezalako orkestrak obra bat programatzea oso zaila izaten da, baina musika garaikidearen kontzertu berezi bat eskaini behar dutela eta, aukera eman didate. Niretzat konpositore gisa ohore bat da. Bilboko Campos Eliseos Antzokian estreinatuko da eta Nacho de Paz Oviedoko zuzendari ezagunaren zuzendaritzapean joko dute. Azkenik, 2016rako proiektu pedagogiko bat dut esku artean, “Soinua Iratzarri” izenekoa, urrian aurkeztuko da eta Donostiako eskoletan umeei soinua nola sortu irakastean datza proiektuak. 2016ko maiatzean haurrek beraiek musika obra bat sortu beharko dute. Guzti horren tartean Zestoara etorriko zara bisitan? Bai, badu Pianoak sorlekura itzultzeko gogoa. Bost urte dira Zestoan Piano Bat Bertsotan azkenengoz egin zela. Oraingoan ere Danbolinen urteurrena ospatzeko eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa girotzeko helburuarekin itzuliko gara. urriaren 16an izango da, eta lagun izango dugu, besteak beste, Beñat Gaztelumendi bertsolaria. Zestoatik Argentinara egingo dugu jauzi gabonetan, bertako Euskal Etxeetan hiru asteko bira bat egitera. Baina ez aurretik abenduaren 24an Zestoako Gabon Abesbatza zuzendu gabe, gainontzeko taldekideak lehenago bidaiatuko duten arren, niretzat garrantzitsua den zita baita gabonetako abesbatzarena. Beno, utzi beharko duzu zerbait datorren urterako ezta? 2017an estreinatzeko badut proiektu potolo bat esku artean, baina oraindik ezin dut ezer aurreratu.
S
ara matsutani
164.qxp_55 27/9/15 13:14 PĂĄgina 17
7
1
ZESTOA SKYLINE. ADIEL ZABALA. Oskar Alberdi Hitza: inguruko natura
Zestoak dauzka txoko ugari askok ikusi gabiak mendi tontorrak, haitzulo, ibai baso eta belardiak baserri giro baten bilduak larrean behi ta ardiak zelai berdeak, baso ilunak edo erreka garbiak eta pinuak hartuta dauzkan Enagoko pagadiak (bis) Ibilaldi bat egiteko’re bada nahikoa motibo Zestoatikan abiatuta aldapetan gora igo. Goitik begira daude Izarraitz, Ertxiùa edota Agiro paisaia ho(r)iek ikusi eta etorriko naiz berriro, neure buruai esaten diot igotzen naizen aldiro (bis)
Triku sakona, Otsazulo ta Aiakulu, Sagarreta Paulustitxulo, Lizardi, Ikaitz edota Potoerreka Trikiti haitza, Urbeltz, Eperkun, Harriluze ta Mugeta gure bazterrak aurkitzen dira toponimiaz beteta zaindu ditzagun denborarekin galduko zaizkigu eta! (bis)
doinua: Aita izena kanta beharra hurrengo bertsolaria: Igor Olabide hitza: zer berri Arroabean?
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Pรกgina 18
Shannon Penman Eskozia Beans and toast
Eskozian Beans and toast edo babarrunak tostadekin aurrez prestatutako ezer ez duzunean sarri jaten dira, prestatzen erraza delako, lata bat babarrun hartu eta kito! Kontuan izan, Eskozian bazkaldu nahiko arin egiten dela, askotan sandwich bat edo jaten da eta arratsaldeko 17:30 aldera edo afaldu. Ez zaigu arraroa egiten afaltzeko babarrunak jatea.
Errezeta
- Beans edo babarrun lata bat - Tostadak - Mantekilla - Gazta lontxa edo arrautza frijitua. Hasteko, beans edo babarrun lata bat ireki eta kazuelan jarri berotzen su baxuan. Beansak berotzen ari diren bitartean, lau tostada egin eta hauek prest daudenean, mantekila pixka batekin igurtzi. Aurkezpena; Tostada gainean beansak jarri eta nahi baduzu gazta xafla bat ere bai beansen gainean, edo aukeran, gustukoago baduzu, arrautza frijitua.
On egin!
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Página 19
9
age1 nd a •G
urria 08
OSTEGUNA
"Ezagutu zure hilekoa" Kerala ongizate txokoan. Bi ordutegi izango dira 9:00etatik 13:00etara edo 16:00-20:00. Prezioa: 30 euro. Izen ematea: keralatxokoa@gmail.com edo 679885173.
09 11 16
OSTIRALA
"Haurrak soinean eramatea" Kerala txokoan. Arratsaldeko 17:30ean. Prezioa: 3 euro. IGANDEA
Arrua Bira, Arroabean. OSTIRALA
Danbolinen 15. urteurrena ospatzeko, gaueko 22:30etan, arkupetan, Piano bat bertsotan, Jagoba Astiazaran, Beñat Gaztelumendi, Joana Ortega eta Sebastian Ustarroz. Kafea eta pastak izango diraHasi pianoari eskatzeko kantuak aukeratzen!
30
OSTIRALA
Julio Sotoren hitzaldia liburutegian. "Bertsolariaren ahotik". Entzuleak zenbat bider jarri nahi izan du bertsolariaren lekuan ondorengo galderak eginez: Nola antolatzen du bertsolariak bertso-bazkari edo afari bat? Zein eskema jarraitzen du? Zeri erreparatzen dio? Nola prestatzen du jaialdi bat? Eramaten al du doinu, neurri, jarrera zehatzik aukeratuta? Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean? Galdera hauei eta horren bueltan suertatzen direnei erantzuten saiatuko da Julio Soto, Nafarroako txapelduna.•Zestoako Antzerki Taldeak, Eromen Produkzioak, Azpeitiko Antzerki Topaketetan aurkeztuko du Valle Inclán-en Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula Aurtengo Zestoako Antzerki Astean estreinatu zuen Amancay Gaztañagak zuzendutako lana, eta oraingoan, Soreasun arituko dira.
31
LARUNBATA
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Final laurdenak jokatuko dira arratsaldeko 17:30ean hasita, Zestoako Kiroldegian.
•G
ure esku dago: "Eskura" prozesua aurkeztuko
du urriko lehen astean Zestoako Gure Esku Dagok. Herritarrekin erabaki nahi da hautets ontzietatik erabakirainoko bideak nolakoa izan behar duen. Aurkezpenera gerturatzen den jendeari egokien etortzen zaion ordutegi eta egunetarako jarriko dira hau lantzeko hitzorduak.
uraso eskolak hasiko dira Kerala Ongizate txokoan Nerea Mendizabalen eskutik. Teoria, ariketa praktiko eta gurasoen esperientzien elkar trukatzeekin. Hilean 2 orduko saioak, urrian hasi eta ekainera iraila artean, 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea eta informazio gehiago keralatxokoa@gmail.com edo 679885173.
•K
iroldegian ohiko mantenu gimnasiaz gain,
Pilates, Integral, Hipopresiboak, Zumba, Strechting eta Cicling egiteko aukera dago. Zenbait gauza baita Aizarna, Arroagoia eta Arroabean ere. Izenemate zerrendak irekita daude, interesatuak kiroldegira bertaratu edota 943 147 942 telefonora deitu.
•Y
oga ikastaroa. Mertxe urretaren yoga ikastaroa urriaren 1ean hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe urretak 25 urteko esperientzia du. Haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta haurdun daudenentzat da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 657722841 telefonora deituta.
•E
uskara ikastaroak. Oraindik bada Zestoako AEK euskaltegian izena emateko aukera. Hainbat bidetatik eman daiteke izena: zestoa@aek.eus helbidera idatzita,udaletxeko bulegora joanda, 943 14 70 10 edo 670420048 telefonoetara deituta. Zestoako udalaren laguntzari esker urteko matrikula doan irtengo zaie euskara ikasteko apustuari sendo eusten diotenei. Ikasturte hasieran 100 euro ordainduko ditu ikasle bakoitzak, eta %80ko asistentzia baldin badauka, diru kopurua oso-osorik itzuliko zaio ikasturte amaieran. Euskara bizia ikasteko aukera paregabea inondik inora.
•G
isasola egoitzak Gabonetako loteria dauka saltzen. Partizipazio bakoitzak 5 euro balio ditu eta hauetatik 1 unicefera bideratuko da, haur errefuxiatuentzat. Egoitzan bertan, nahiz herriko zenbait dendetan eros daiteke.
•A
malda abesbatza. Ikasturte honetarako
aukerak: haur masaje musikatua ( 0-12 hilabete bitarteko haurrentzat), kantu jolas (4-5 urtekoentzat) eta abesbatza (gazteak eta helduak). Horrez gain 'We are like you' proiektuaren aldeko kontzertuan, Liberian osasun mentaleko programa bat abian jartzeko eta ebolaren birusarekin gaixotutakoei laguntza emateko proiektuan parte hartzeko apustua ere egingo dute.
164.qxp_55 27/9/15 13:14 Pรกgina 20