163.qxp_55 25/7/15 19:38 Pรกgina 1
edarigileen seme,
frontoiaren maitale
XABIER
IRIONDO
163.qxp_55 25/7/15 19:38 Pรกgina 2
Ekainberrik Ekain Zintzilikari bat eskaini digu opari moduan gure bazkideen artean zozketatzeko. Zorteduna, Miren Etxabe izan da. Jaso du saria!
163.qxp_55 25/7/15 19:38 Página 3
34 6 10 13 16 18 19 INKE STA
ENB I D OA K
JARDU NIAN MARIA JE SUS ETXAIDE
Horrela hasi zen dena
Egiazko gertaeretan oinarritua Automobil distiratsua gero eta biziago dator, segundoro beltzago diruditen hodeitzarrak lehertu aurretik iritsi nahiko balu bezala. Arroaerrekan autobidetik irten, eta GI-631 errepidea hartu du hegoalderantz. Barruan, larri, gizon bat. Denbora agortzen ari zaio. Prestigiodun zine zuzendari bat da, eskarmentu handikoa. Hain juxtu, negozioan urte asko daramatzalako badaki krisi garaian prestigioak bakarrik ez diola bermatuko buruan duen istorioa filmatzeko finantziazioa. ETBkoak proiektura erakartzeko karamelua falta zaio. “Dekoratu errealetan grabatzeak zine kutsua emango dio serieari”; arrazoi hori emango die telebistako arduradunei. Egia da hori, baina horretarako dekoratu errealak behar dira, eta berak egunak daramatza hotel egoki baten bila. Zerbait apartekoa topatzeko premia dauka. Berehala. Horregatik dator herri honetara; baten batek aipatu dio Zestoako Bainuetxekoak balio dezakeela, eta bertako gerente Ignacio Cabrerorekin hitzordua jarria du. Zine zuzendariak ez du, ordea, ingurua ezagutzen, eta herritik pasatzen ari dela Arocena Hotela begiz jo, eta helmugara ailegatu dela pentsatu du. Arocena atariko hartxintxarretan sartzean, gurpilek isiltasuna kraskatu dute, hotelean den pertsona bakarra ohartaraziz. Eraikina bikaina da. Bisitaria ez da bere liluratik atera Arocenako semea begi-bistara azaldu zaion arte. Orduan bai, hitza hartu du: –Ignacio? –Sí, soy yo. –Me llamo Jabi Elortegi, había concertado una cita con usted… –¡A mí nadie me ha dicho nada! Eta nahasmendua berriketaldian korapilatu da beste bost minutuz, harik eta kanpotarrak bainuez galdetu duen arte. Bainurik ez dutela erantzun dio Ignaciok; bainuak behar baditu Bainuetxean topatuko dituela. Klik!, bat-batean konturatu da zuzendaria nahasteaz. Agurtu, eta autoan sartu da atzera zinegilea, lehenaz gain urdurituta ‘benetako Ignaciorekin’ duen hitzordura berandu iritsiko delakoan. Presaka egin du dena: giltzari eragin, atzera martxa sartu eta –begiratu aurretik– azeleragailua zanpatu. Eta… danba! Petrila jo eta gurpila lehertu du. Ez ba! Kotxe berri dotoreak aurrerapen ugari bai, baina ordezko gurpilik ez du. Seguruko garabiari deitu behar. Etsita, Ignaciori galdetu dio ea grua etorri bitartean hoteleko barrualdean bistadizoa ematen utziko ote dion. Baietz besteak. Atetik sartu... eta mirakulua. Kolpetik aldatu zaio umorea. Mobila hartu eta ekoizleari deitu dio: «Topatu diat! Hau sekulakoa duk! Honek ez dik 50eko hamarkadakoa ematen; 50eko hamarkadan geratuta zagok!». Burrunba dator kanpotik, ekaitza lehertu da. Baina zuzendaria ez da konturatu ere egin trumoi-hotsaz, ez zaio jadanik batere inporta. Zoriontsu da.
d a n b o l i n EK
J
on artano izeta
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DAN BOLIN ZULO
FIKZIOAN ERE , IRAU NEN DU
Z E R D U E S K UA A R T E A N
MUNDU BAT LAPIKOAN
AGE NDA
diruz lagundutakoa
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 4
enbidoa
Ur
Aspaldiko, Benat! rutira izan da enbidoa oraingoan! Jada, bost hilabete dira etxetik kanpo nagoela, eta, horren ondorioz, bizitzen ari naizen sentipen eta emozioak asko eta desberdinak dira.
Cordoba hirian nago, ni bezala mugikortasun programan parte hartu duten herrialde askotako ikasleekin. Sentipen nagusi bat aipatu beharko banu, beraz, esango nuke egonaldi honek aukera handia eman didala hainbat kulturaz, ohituraz, tradizioz… gozatzeko. Argentinako ohiturei dagokienean, matearena gustatu zait gehien. Goizean, gauen, lanean, unibertsitatean, kiroldegian… une oro hartzen dute. Han joaten dira doazen lekura doazela “kit” osoarekin, termo eta guzti. Baina edaria berari baino garrantzi handiagoa ematen diote esanahiari, hau da, ondokoarekin momentua konpartitzeari. Horrekin batera, kalera irten eta parke edo eserlekuetan ikus dezakezu jendea mate bat hartzen. Kaleko kultura handia daukate, Europan galtzen ari dena. Bestalde, atentzioa eman didaten argentinarren pare bat alderdi futbolarekiko duten zaletasuna eta musikarekiko afizioa dira. Badirudi partida bakoitzeko bizitzaren zati garrantzitsu bat jokatzen ari direla. Jendea zoratu egiten da, haren taldeak irabazi edo galtzen duenean. Musikan, aldiz, Cordoban kuartetoa da beren erritmoa, eta haren ikonotzat duten pertsona (“El Mona”), askorentzat, edozein jainko baino garrantzitsuagoa da. Ohitura eta kulturez gain, Argentina herrialde bezala ezagutzeak, bere paisaia eta barrunbeetan ibili izanak, txikitasun sentsazioa transmititu dit. Andeetako mendilerroaren ikaragarritasuna, Patagoniako laku eta glaziarrak, Iguazuko ur-jauziak, Jujuyko Gatzaga Handia… izugarriak dira norbanakoarekin alderatuz. Halako fenomenoen aurrean, inurritxo txiki bat bezala sentitu naiz. Baina izendatutako data guztiak iristen omen dira, eta nik ere gainean daukat, jada, etxera itzultzeko ordua. Horregatik, atzerritik berriz ere gure Zestoa txikira bueltatzea nolakoa den jakiteko gogoz, Goizane Barroso lagunari galdetu nahiko nioke ea berarena nolakoa izan den, Austrian ikasten eta Europatik zehar bidaiatzen ibili ondoren. Hor ba enbidoa, Goizane! Nola doa zure lurreratzea ikasitako guztia Maria Cristina luxuzko hotelean praktikan jartzen?
G
adea azkue
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 5
5
botalibrean
Prekarioa naiz eta harro nago.
Unibertsitateko ikasketak bukatu nituela izango dira dagoeneko pare bat urte. Unibertsitatea. Goi mailako ikasketak. Ondo gogoan ditut zeinen handi sentitzen nituen hitz horiek hamasei urterekin, alde guztietatik aditzen hasi ginenean gure bizitzetarako erabakigarriak izango ziren hautuak egiteari ekin behar geniola. Lehen aukeraketa, nondik jo: “tunZestoara etortzen naizen batunak” letretatik, “azkakoitzean begiak zabal eta belarriak zut jartzen ditut bateko rrak” zientzietatik. “Nola joeta bestekoak ikusi eta entzuteko. Kanpotik etortzen den ango zara, bada, letretatik, begirale baten moduan jartzen naiz bertako eztabai eta dauzkazun notak edukita... ikuspuntuak neureganatzeko. Eta esan gabe doa OsinbelAteak itxiko dizkizu horrek eta zu matematikan oso ona tzeko proiektuak berebiziko gazara, ingeniaritzaren bat, medikuntza, fisika... egin berrantzia izan duela, Zestoan ez harko zenuke. Horrekin etorkizun ona izango duzu: laezik, baita Gipuzkoa osoan ere. na, soldata on bat”. Bigarren aukeraketa: “tuntunak” Ni neu beti egon naiz polimodulura, “azkarrak” unibertsitatera. “Nola modulu tika egitearen alde, politika lau bat egin nahi duzula? Zure espedientearekin nahi duzun urtean behin bozka ematea baikarrera egiteko gai zara eta askoz ere gehiago ikasiko no zerbait gehiago dela ulertuz, duzu, ez esatearren karrera bukatutakoan zuzenean lorbeti ere; baina ez zaizkit batere tuko duzun lana askoz ere hobea izango dela modulu gustatzen politizazioak. Eta nire kaxkar batetik lortu ahal izango duzuna baino...”. uste apalean Osinbeltzekin nahiAukeraketen ekuazio horretan, ordea, ustez setara eragindako politizazioa egon da, proiektua bera baino kula jokoan sartuko ez zen eragile bat txertatzea ahaztu proiektua defendatzen zuen talde politikoa ipini izan delazitzaien (probabilitate kontua zer izaten den...): “tuntuko jo-puntuan. Dena dela, kezkak ulergarriak izanda ere, ninak” bezala “azkarrak” ere prekarietatera. Goi mailako re ustez proiektuak merezi zuen aukera bat. Proiektu inkluingeniariak bezala, administrazio modulukoak prekariesiboa eta ingurunea berreskuratzeko balio zuelako. Eta tatera. Gogoratzen 2008az aurretik hedabideetan eta errauskailua baino ekologikoagoa zelako. Kontrakoen aldekalean irriz aipatzen ziren mileurista delako horiek? Nola tik, ordea, oso argudio kontraesankorrak eta funsgabeak aldatu diren gauzak, kamarada, 2015ean prekariook miere irakurri ditudala aitortuko dut. Zailena, norbere itsutaleurista izatearekin egiten dugu amets. Tokatzen ari zaisunaren aurrean (neu barne), begiak irekitzea izaten baita. gu egoera sozioekonomiko berri bateranzko egokitzaNeure motzean beti pentsatu izan dut eredu arteko pen bortxatu bateko protagonista izatea, eta badirudi talkan zein proiektu handien aurrean, herri-galdeketa dela luze joko duela horrek. herri-demokrazia baten bermerik nagusiena. Uste nuen ezNire bi urte horietako prekarietate master hotabaidak herritar gisa politikoki jantziago egingo gintuela; nek zerbait erakutsi badit, hamaika lanetan aritu begeure buruari erakutsiko geniola arazoa den, baina arazo harko dugunaren kontzientzia hartzea izan da. Bizirauizan beharko ez lukeen gai bati irtenbideak bilatzen badakiteko nahitaezkoak izango zaizkigunak, baina mereziko gula, edo betebehar bati buruzko lezio on bat ikasiko gedutenak, baldin eta tartean gure bidea eraikitzen lanuela. Herrigintzan, bizitzan bezala, dena baita ikaste progunduko diguten lantxoak eginez, bizitzan muturra zesu bat, esperientzia bat; alegia, uste nuen adin nagusikosartzen bagoaz. ak bagina bezala eztabaidatuko genuela, arazo bat dagoen Eta prekarioari esan nahi diot, agian estu samar, lekutik aukera bat aterako zelakoan edo desberdin pentsabaina bizi egingo garela; eta, ahal bada, irribarrez gainetu arren, batera pentsatuko genuela, zubigintza handiagoa ra. Eta agian ez dugu etxerik erosiko, baina beste aukeegongo zela; baina, ez da hala izan. ra batzuk sortuz gure bizitza aurrera ateratzen ahaleOrain ez dut inoren kontzientziara harririk bota nahi, ginduko gara. Eta agian ez dugu Audirik edo furgonetabaina hautua egina dago. Ahaldun berriak errauskailua rik izango, baina tartean behin, gure kanpin-denda egingo duela esan du. zaharra hartuta, ihesalditxoren bat egiteko aukera suerLehen aukera genuen, orain ez dugu aukerarik ere. tatuko zaigu.
Osinbeltz.
M
ikel ibarguren
I
tsaso zubiria
163.qxp_55 25/7/15 19:39 PĂĄgina 6
J
ardunian
XABIER
IRIONDO “Sekula ez dut jakin izan nortzuk izan ziren gure ama herritik alde egitera behartu zutenak�
Museo bilakatu duen garajean hartu du danbolin Xabier Iriondok; bere bizitzaren berri ematen duten argazkiz josiak ditu garajeko paretak. Pilotariak dira aipatu argazkietan gehien errepikatzen diren figurak, Zestoako frontoi zaharretik igaroak guztiak. Pilotaren inguruan egin du bira, gehienbat, Xabierren bizitzak, baina une gogorrak ere bizi behar izan ditu: erbestea ezagutu zuenekoa edo biriketako kiste batek jota egon zenekoa, adibidez. Guztiaren gainetik, ordea, hamaika pasadizo ditu danbolin ekin konpartitzeko.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 7
BATZUK IHESI, BESTEAK frANTSESA IKASTErA
Baina tarte horretan frantziara erbesteratu beharrean ere izan zen Xabier, familia guztiarekin batera. 1936an erbesteratu ziren, bera oso ume zela oraindik. Zestoara tropa nazionalak sartzekoak zirela-eta, “beldurraren beldurrez”, furgoneta zahar batean sartu, eta Mutrikura egin zuten alde Xabierren aitak eta hainbat osabak. “Mutrikun, gauez, barku batek mugaz beste aldera eramaten zituen”, adierazi du. Gerora, berak ere alde egin behar izan zuen. Ordena jaso omen zuen bere amak Zestoatik alde egiteko, nonbait, bateren batek etxe azpian zeukaten biltegia ikusi eta hala erabakita. Hala, emakumeek eta umeek ere erbesterako bidea hartu zuten. “Sekula ez dut jakin izan nortzuk izan ziren gure ama herritik alde egitera behartu zutenak”, dio Xabierrek. Modu horretan, amak semeak hartu, eta Donostiara joan ziren, ezagun batzuk bertan zituztelako. Egun pare bat han igaro, eta mugaz bestaldera jo zuten.
7
1934ko otsailaren 26an jaio zen Xabier Iriondo, Zestoan. Elizkalekoa da; elizaren pare-parean zuten etxea. Bertan bizi izan zen 26-28 urte egin arte, ezkondu zen arte. Lau semealabako familia osatu zuten Antonio Iriondo eta Joxepa Ibargurenek, eta laugarrena zen Xabier. Gurasoek gaseosa, limonada, zerbeza, ardoa eta abarrak banatzen egiten zuten lan, baina ez ziren beti horretan jardun izan. Lehendabizi, Martin Iriondo —Xabierren osaba— ibiltzen zen lanean edariekin, eta aita harakina zuen. Baina jardun horretan ongi moldatzen ez, eta ofizio aldaketa egin zuten anaien artean. Martin Iriondo geratu zen harategiarekin, eta Antonio Iriondo sifoi eta gaseosekin (izen ofiziala: Antonio Iriondo, sifones y gaseosas). Etxepean zuten biltegia iriondotarrek. Lehengaiak erosi eta bertan betetzen zituzten sifoi, gaseosa eta lixiba bidoiak, haiek prestatzeko makineria zuten eta. Ondoren, herri eta auzoetan zehar ibiltzen ziren banaketa lanetan, beste edari mota batzuk ere hartuta; iristen ziren tokiraino joaten ziren. Xabierrek ere laguntzen zuen etxeko negozioan, arratsalde eta asteburuetan batez ere. Maristetan ikasten zuen, eta ongi gogoan dauka eskolara sartzerako eskua altxa eta Cara al sol abestu behar izaten zutela. “Goizean eta arratsaldean, eskolara sartu behar genuenean, abestu behar izaten genuen Cara al sol, patioan”, gogoratzen du. Behin eskolara sartuta, kanika batekin egiten zuten “jolasa” ere gogoan du: “Eskolara sartu, eta kanika bat ematen zioten gutako bati. Euskaraz hitz egiten ari zen norbait aurkitu behar zen, kanika hari pasatzeko. Egunaren amaieran, kanika hura nork zeukan, zigorra jasotzen zuen”. Ia hamabi urte egin arte ibili zen eskolan Xabier. Gogoan dauka Udala eta eskolaren artean hainbat arazo egon zirela eta, horren ondorioz, ezer gabe geratu zirela. “Tartean behin apaizen bat edo beste ekartzen zuten, baina...”, azaldu du. Horregatik, erabaki zuen etxean geratzea gurasoei laguntzen.
P ILOTA PARTIDU, APUSTU, DESAFIO ETA ABARREN OSTEAN OHIKOAK ZIREN X ABIERRENTZAT LAGUNARTEKO JAN - EDANAK
Hainbat etxe ezagutu zituen erbestean egin zuen denboran. Urtebete egin zuen berak orotara, baina anaia Iñakik eta osaba Antoniok bost egin behar izan zituzten. Erbestean egin zuen denboran ez zen eskolara joan, txikiegia zelako, baina anaia Iñaki bai. Erbesteko garaiaz, Baionan zegoen pentsio batez oroitzen da Xabier; ikaragarria omen zen. Hegoaldetik Iparraldera frantsesa ikastera joaten ziren neskak ere ongi gogoan ditu. Horietako batzuk zestoarrak ziren, osaba Antonioren bidez joanak. Urtebeteren buruan Zestoara itzultzeko baimena eskatu, eta sorterrira bidean jarri ziren. Baina osaba Antoniori ez zioten baimenik eman, eta bertan geratu behar izan zuen. Baita anaia Iñakik ere, osaba-izebek hala eskatuta. “Iñaki faborez bertan uzteko eskatu zieten osabak eta izebak gure gurasoei, umerik ez zuten berek eta...”, azaldu du. Zestoara bueltan, etxea bere horretan topatu zuten. “Ez ziguten ezer kendu, eta edaritegiak bere horretan jarraitzen zuen”, gogoratzen du. Osabari, ordea, ez omen zioten harategiarekin jarraitzeko baimenik eman: “Baimenak Udalari eskatu behar izaten zitzaizkion, eta garrantzitsua zen influentziak izatea. Gure izeko Martinak aranburutarrak hazi zituela eta amistade handia zeukan haiekin”.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 8
UDATIArrAK ETA SIMAUr USAINA ELIZKALEAN
Hasieran adierazi dugun bezala, Elizkalean jaioa da Xabier Iriondo. Garai hartan, indar handia zeukan Elizkaleak, baina are handiagoa Kaleokerrak. Denda pila bat zegoen han: “Gogoratzen dut zapata denda bat zegoela orain Mendiak denda daukan tokian; aldamenean, kooperatiba zegoen eta Luis Ipintzak ere bazeukan bere tailer koskorra han. Igeltserokoa ere hor zegoen”. Elizkalean, berriz, Kaleokerrarekin alderatuta, denda gutxi zegoen. “Koioterenetik Elizkalera bidean, Bar Alejandro zegoen, gero Lokatzanekoen baserria, ondoren gurea eta, handik, Kaleokerrera pasatzen zinen”, azaldu du. Gaur egun imajina ezina bada ere, Elizkalean bertan animaliak zituzten lokatzatarrek: “Udan, beraneanteak etortzen zirenean, problema latzak izaten zituen gure osaba Joxe Ibargurenek, etxea kanpotarrez betea izan eta azpiak atera behar zituenean...”. Gogoan dauka, osabari entzunda edo, “Ay qué olor ha habido esta noche aquí” esaten zutela haiek. Ohikoa zen garai hartan kanpotarrak etxean hartzea: “Uda partean, habitazioren bat libre izanez gero, kanpotarrei alokatzen zitzaien, “con derecho a cocina”. Ba al dakik zenbat langile etortzen zen Zaragoza eta alde horretatik? Itxuragabe! Etxe guztiak leporaino betetzen ziren kanpotarrez!”.
“Han sartu genuen aharia obispoaren habitazioan!”
ENKANTEAK frONTOIA KUDEATZEKO, ETA KISTEA BIrIKAN
Pilota izan du —eta du— afizio Xabierrek. Hamasei urterekin jada pilota jaialdiak antolatzen hasia zen Zestoan. Aurrez jokatu zituen txapelketa pare bat Elizondo frontoian, fidel Etxabe bikote zuela: “Bi urtetan geuk irabazi genuen txapelketa”. frontoi hartan, bi urtetan soilik jokatu omen ziren partidak, herriko apaizak antolatuta. Eta udaran bestea izaten zen, frontoi zaharrekoa. “Bertatik igaro dira figura ugari”, aldarrikatu du. “frontoian, amorratuta ibiltzen ginen gu. Orduan, fidel Lizaso zen alkate, Aizarnakoa, eta Cajarros-en ere bera zegoen zuzendari”, azaldu du. Haren bidez sartu zen Xabier pilota mundura, jaialdiak antolatzera. “Hura ere amorratuta ibiltzen zen frontoian, baina, alkatea zenez, ezin izaten zuen enkantera sartu”, adierazi du. fidel Lizasorekin hasi zen, lehenengo urtean langile gisa ibili zela gogoratzen du, programak banatzen eta abar. Baina iritsi zen hurrengo uda ere, eta alkateak Cajarros-era joateko agindu zion, jaialdiak hasten zirenean aurreko urtean bezala ibiltzeko. “Nik, ordea, sozio izan nahi nuela esan nion!”, dio. Elkarrekin, hiruzpalau urtean-edo hartu omen zuten frontoia.
G ASEOSA , SIFOI ETA BESTELAKO EDARIAK BANATZEN ATERATZEN ZUTEN BIZIMODUA AURRERA I RIONDOTARREK
Maiatza amaiera - ekaina tarte horretan erabakitzen zen nork kudeatuko zuen frontoi zaharra uda bakoitzean. Udalak, buletin ofizialean, enkantera ateratzen zuen frontoiaren udako kudeaketa: enkantea egiteko egun bat zehazten zen, frontoia kudeatu nahi zuen orok eskaintza egiten zuen, eta hurrengo egunean berriro joan eta gutun-azalak irekitzen zituzten, diru gehien nork eskaini zuen ikusteko. “Pare bat - hiru kuadrilla aurkezten ginen enkantera, eta eskaintza egiten genuen. Diru gehien aurkezten zuenak berak eramaten zuen frontoiko gestioa uda guztian zehar”, azaldu du. Pilota partidak antolatzea izaten zen lan nagusia, uztailetik irailera bitarte: “Kartelak inprentatik ekartzen genituen, eta hotel guztietan banatu gauean. Egunero izaten ziren neurketak, eta 60-70 lagun biltzen ginen, tartean Bainuetxera etorritako izen handiko pertsonak. Partidak asteburuan zirenean, ordea, edo Murgi edo Zurdok jokatzen zutenean, jende gehiago biltzen zen”. Egunero bi neurketa izaten ziren arratsaldeko 18:00ak inguruan hasita, sarrerarekin. Lehenengo, onenek jokatzen zuten, eta tartean sartzen ditu Zurdo, Murgi, Azpitarte, Tapia anaiak... Ondoren, berriz, edozeinek joka zezakeela dio. Uda sasoia amaitzean, udazkenean sartzearekin batera, afaria egin ohi zuten enpresari eta artekariek, “eta, gehienetan, hor joaten ziren udan zehar irabazitako diruak”. Ez omen zuten normalean diru asko irabazten pilota partidak antolatuz, baina Tapia anaiak berekin izan zituzten sasoian hortxe egin omen zuten diru pixka bat, “baina bestelakoan...”. Dena ez zen jokoa eta apustua, ordea, eta pilotan ere saltsak izaten zirela aitortzen du, “batez ere Azpeiti eta Azkoitiko festetan”. “Han, ondo aztertu behar zen ze pilotari jarri jokatzen—jarraitu du—, bateren batek aldrebeskeria bat egin zezakeela eta. Egundoko beldurra nien azpeitiar eta azkoitiarrei!”. Pilota munduan enpresari lanetan jardun zuen bitartean, ordea, sekulako sustoa izan zuen Xabier Iriondok: egundoko kistea sortu zitzai-
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 9
9 E LIZONDO FRONTOIAN BI URTEZ PILOTA PARTIDUAK JOKATU ZIREN
on birikan. Lehertze arriskua zuela esan zioten medikuek, eta urtebetez eduki zuten kontrolpean, operatzeko unea iritsi zen arte. 1953ko apirilean egin zioten ebakuntza, kistea aurkitu eta urtebetera. Hori izan zen pilotan jokatzeari uzteko arrazoi nagusia, esfortzu handirik ez egiteko agindu baitzioten medikuek. Ebakuntza zela eta, osaba Martinek esan zion berak hartuko zuela frontoia, Xabier ondo jartzen zenerako entretenimendua izan zezan. “Nire nahien kontra, ordea, ebakuntza gaizki atera zen, eta zunda bat jarri behar izan zidaten, eta beste urtebetez egon nintzen zunda harekin: hiruzpalau hilabete ingresatuta, eta, ondoren, etxean”, oroitzen da, atsekabez.
MISS ZESTOA, ETA AHArIA IHESI SOrALUZEN
Hamaika istorio ditu kontatzeko Xabier Iriondok, eta horietako bat da Miss Zestoa antolatu zutenekoa: “Behin, pilota partidak amaitu eta zerbait egon zedin, Miss Zestoa atera behar genuela bururatu zitzaigun. Montatu genuen earra!”. Gogoratzen du bospasei emakume aurkeztu zirela lehiaketara, eta Baltzola baserriko batek irabazi zuela: “Nik aurreikusita neukan hiruzpalau-edo etorriko zirela, baina, azkenean, bospasei azaldu ziren! Epaimahai baten aurrean jarri, eta, musika hasten zenean, desfilatu egin behar izaten zuten. Bi aldiz egin zuten!”. Irabazleari zer emango, eta banda xahar bat eman ziotela dio. Baina Miss-en kontua egin aurretik, ordea, arazoak izan zituztela gogoratzen da. Abisuren bat jaso omen zuten lehiaketa ezin zutela egin esaten zuena. Orduan, Don Jose Azkoitia apaiza laguna zuela eta, berarengana joatea erabaki zuen Xabierrek, baimen eske: “Azaldu nion zein zen gure asmoa eta, konpromiso batean jartzen nuela esan zidan arren, baimena eman zidan, neuk ere beste hainbat mesede egin izan nizkiola eta. Gauza bat eskatu zidan ordea: formal egiteko”. Eta hala egin omen zuten.
Apustuzalea izan da Xabier, eta pilotan erabat sartua egoteaz, gain idi proba edo ahari jokoen atzean ere egon izan da. Idi probak, gehienetan, desafioak izaten zirela gogoratzen du, “jende askok zituen idiak eta...”. Arroagoian, adibidez, meza osteko hamaiketakoan seizortzi baserritar elkartu eta derrigorrean apustuak egiten amaitu behar izaten zutela dio. “Zenbat apustu jokatuko ote ziren Arroagoian!”. Xabier bera ez omen zen asko sartzen apustuak egiten, baina diruz laguntzen zituen horiek. Idi probez gain, ahari jokoak egiten ziren Zestoan. Xabier eta bere kuadrillak ba omen zituen bost bat ahari gexalatarren etxean. Hala, apustuak egiten hasi eta lehenengoa, behintzat, irabazi egin omen zuten, Bedaiotik ekarritako ahari batekin. Horretan jarraitu, eta hiruzpalau ahari joko edo irabaztera iritsi omen ziren: “Ahari jokoa irabazi ondoren, angulak jaten genituen. Lagun batek soinua jotzen zuen, eta ederki pasatzen genuen!”. Badu pasadizorik ahariekin ere Xabierrek. Aizarnatik ekarri zuten ahari bat, baina ez zeukaten gexalatarrenean non sartu; tokirik gabe zeuden. Ordea, ba omen ziren baratze aldera sei habitazio indibidual, udatiarrentzat gordetzen zituztenak. Haietako batean, obispo bat egon ohi zen, Castrense, Arozena hotelean-eta meza ematen zuena. Bertan nahi zuten sartu aharia, baina pentsatzen zuten hango amonak ez zuela onartuko. Eskupekoa eman zioten baina, eta onartu zuen: “Han sartu genuen aharia obispoaren habitazioan!”. Deskantsua hartzeko toki paregabea eskuratuta, Soraluzen egin zuten lehenengo apustu garrantzitsua: “Herritik jende pila bat joan zen eliza azpian egitekoa zen apustua ikustera. 30en bat kolpe eman, eta gureak irabazi zuen!”. Horren ondoren, erronka berri bat bota zien aurkariak berak, oraingoan ordea bere lagunen baten ahariarekin jokatuko zuela esanez —ahariak behin galtzen badu ez omen du lehiatzeko balio—: “Baietz esan genion, eta, handik hilabetera, hitzordua jarri genuen. Iritsi zen eguna, eta dirua gure alde zegoen. Soraluzen jende pila bat elkartu zen, ahariak bota genituen eta... gureak ihes egin zuen! Lasarteko zaldiek baino salto handiagoa egin, eta jende artetik alde egin zuen!”. Nonbait, aurkaria konturatu zen aurreko lehian Xabier Iriondo eta kuadrillaren ahariak, irabazi izanagatik ere, kolpe txarren bat hartu zuela...
A
imar etxeberria
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 10
Pilota txapelketak.
Azken asteetan partida asko jokatu dira Zestoako frontoi Zaharrean. Izan ere, hiru txapelketa ospatu dira. Nesken binakako pala txapelketa, “4 koadro barruko” pala txapelketa eta Txokoko txapelketa. Nesken binakako pala txapelketako finala ekainaren 25an jokatu zen, eta Amaiur/Maialen bikotea izan zen garaile. Eider/Monik bikotea izan da aurtengo edizioko azpitxapelduna. “4 koadro barruko” txapelketari dagokionez, uztailaren 17an jokatu zen finalean, Arrieta izan zen garaile, Salegiren aurka jokatutako finalean. Txokoko txapelketan berriz, Arrieta/Ipintza bikotea da aurtengo edizioko garailea. Ander/Aitzol bikotea dira aurtengo txapeldunordeak.
zulo 1-2
danbolin
Pelikulen soinu bandak.
Argazki rallya.
Zestoako Musika Bandak eta Arimaz Kamera Orkestrak elkarlanean antolatu zuten “Pelikuletako soinu banden kontzertua”. Ekainaren 26an ospatu zen emanaldia. Hasieran, Plazan egiteko asmoa zuten, baina eguraldiagatik kiroldegi kanpoan egin zen azkenean. Besteak beste, Robin Hood, The Lion King eta The Last Of The Mohicans filmeetako soinu banden bertsioak eskeini zituzten. Bandako partaideak gustura daude urteroko saio honek duen harrerarekin eta aurrera begira ere edizio gehiago egiteko asmoa dute.
Ekainaren 28an izan zen Zestoako II. Argazki rallya. 23 partehartzaile izan ditu bigarren edizio honek. Uztailaren 10ean ospatu zen sari banaketa. Honakoa da aurtengo edzioko sarituen zerrenda: -Bilduma onenaren saria Asier Acedok eskuratu zuen, 75 euro, garaikurra eta Bainuetxeak eskainita bi pertsonentzako zirkuitua. -Bigarren bilduma onenaren saria Mikel Zengotitak lortu zuen, 60 euro, garaikurra eta Laiakek eskainitako otarra. -Hirugarren bilduma onena Jone Bergarak, 50 euro eta garaikurra. -Sari gabeko lehen herritar moduan, Manu Izetak eraman zuen, 50 euro, Mollergi tabernak eskainita bi pertsonentzat afaria eta garaikurra -Umeen sailean Eneko Zengotita izan zen Potxolo liburu eta opari dendak eskainitako saria eskuratu zuena.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Pรกgina 11
1 1
Auzoetako festak.
Azken asteetan hainbat festa izan dira auzoetan. Narruondo izan da lehena festak ospatzen, uztailaren 9an hasi eta 12a arte. Sankristobal festen barruan hainbat ekitaldi ospatu dituzte: Marmitako lehiaketa, bertso afaria Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin, Gorka Aginagalderen bakarrizketa saioa,...
Arroabea
Karmengo jaien txanda izan da ondoren, Arroabean. Uztailaren 15etik 19ra bitartean ospatu dira Karmenak. Jubilatuen eguna, Karmengo eguna, Umeen eguna, Koadrilen eguna eta Euskal Jai eguna ospatu dituzte.
Azkenik, uztaileko azken asteburuan, Santio-Santa Anak ospatu dira Arroagoian. Uztailaren 24ean hasi eta 27an amaitu dira Arroagoiko jaiak. Bertsolariak, erromeria, pilota partidak, zirko eskola,... izan dira bertan.
Arroagoia Narruondo
Festa batzordea.
Azken asteetan lanean aritu da festa Batzordea, Amabirjin Jaiak prestatzen. Hainbat bilera izan dituzte, azkena uztailaren 28an egin zuten. Laster egingo da publiko 2015eko Amabirjin jaien egitaraua. Koadrila eguneko Paella Lehiaketa antolatzeko bilerak ere aurrera doaz.
Kaxka txiki.
Hori da Zestoako haurrek parkeari jarri dioten izena: kaxka txiki. Parkearen berriketa amaitu ondoren, hiru aukera zituzten udalekuetan parte hartu duten haurrek, eta aurrez aipatutako izena izan zen aukeratua.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 12
Antzerki astea.
Aurten ere, Zestoako Interpretazio Eskolak antolatutako Antzerki Asteak arrakasta handia izan du. Ekainaren 29an eman zitzaion hasiera Antzerki Asteari eta uztailaren 4an izan zen azken emanaldia. 700 ikusle baino gehiago izan dira antzerkietan. Amancay Gaztañaga zuzendariaren esanetan “700 pertsonatik gora etorri izana oso positiboa da, eskerrak eman nahi dizkiet zestoarrei”. Hiru obra aurkeztu dituzte aurtengo edizioan: Antón Chejov-en “Hartza” komedia, Oscar Wilde-ren “Ernesto izatearen garrantzia” komedia eta Valle-Inclán-en “Lukurreria eta heriotzaren erretaula” esperpentoa. Hiru obra horiek Azpeitian ikusteko aukera izango da urtea amaitu aurretik. Valle-Inclán-en obra Azpeitiako Antzerki Topaketetan izango da eta beste biak Soreasun izango dira ikusgai. Hurrengo urteari begira gogotsu azaldu dira Antzerki Asteko partaideak. Gure youtube kanalean ikus dezakezue Antzerki Asteko partaideekin izan genuen solasaldia.
zulo 3
danbolin
Sega.
Iban Pardo segalari zestoarrak aurreko igandean, uztailak 26, Euskal Herriko Txapelketarako sailkatze faseko proba jokatu zuen Aisterrazun. Lehenago, Aian jokatutako Gipuzkoako Txapelketako finalean hirugarren sailkatu zen.
Euskaltegi proiektu berria.
Aspalditik ematen dira euskara eskolak Zestoan. Kurtso bakoitzean beti izan dira 2 edo 3 talde euskara ikasten ibili direnak, eta “autoikaskuntza” sistema ere martxan izan da. Orain hitzarmena berritzeko garaia heldu da eta Udaleko Euskara Zerbitzutik euskaltegia indartzeko eta birdefinitzeko proiektua garatu da. Horrela, irailetik aurrera euskaltegi homologatu bat izango da Zestoan eta bulego bat izango du Kultur Etxean. Ondorioz, dinamizatzaile bat egongo da, jendeari harrera egingo diona, ikasleen kontsultei erantzungo diena; baina, inportanteena, ikasleen eta bertako euskaldunen arteko zubiak eraikitzen saiatuko dena.
Garagardo festa.
Aurtengo Garagardo festa Zestoako Gaztetxeak antolatuko du. Duela pare bat aste hartu zuten erabakia, eta antolaketa lanak hasiak dituzte.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Pรกgina 13
3 1
FIKZIOAN ERE,
IRAUNEN DU danbolinek Aitaren Etxea seriearen errodajean kuxkuxean jarduteko baimena lortu du. Uztail hasierako arratsalde batean ikusi, aditu, eta sumatutakoen on-aurkiak bildu ditugu errepotaje honetan.
Ez da ezinbestekoa erreportaje hau ulertzeko baina, dagoeneko egin ez baldin baduzu, aldizkari honen atarikoa irakurtzea gomendatzen dizugu lerrook leitzen jarraitu aurretik (ikus hirugarren orrialdean). Hartara, telebistako jendeak Arocena plato erraldoi zergatik bihurtu duten ulertuko duzu. Istorioak pelikula batetik ateratakoa dirudi; baina Aitaren Etxearen zuzendariak horrelaxe kontatu zion danbolini kafe kikara batetik zurrupadak hartzen zituen bitartean, Agustin tabernan eguneko menua jatetik atera berria zela. Errealitateak gaina hartzen dio fikzioari, berriz ere. Serendipia izan da Arocenarena, alegia, beste zerbaiten bila ari zarela suertez eta ustekabean egiten den aurkikuntza bat (kasualitatez, kointzidentziagatik, edo istripuz egindako aurkikuntza). Edo mirari inaziotarra. Kontu xelebrea behintzat. Kontuak kontu, lehendik ere historia luzea duen eraikina fikziozko leku bihurtuko da: Zelaia Hotela izango da, Etxegi herrian. Udazkenean, ETBk pantailaratuko duen apusturik inportanteena da Aitaren Etxea.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 14
Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreiaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea (…)
Gabriel Arestiren poema ezagunari erreferentzia egiten dio Pausoka ekoiztetxea, azken asteotan, grabatzen ari den telebistarako seriearen izenburuak.
SANTA ENGrAZIA ErE AZALDUKO DA
Gipuzkoako herri askotan grabatu dute arren, parterik garrantzitsuena Zestoan izan da, Arocena hotelean –Santa Engrazia ermitan ere izan dira sekuentzia bat egiten–. Seriearen hirutik bat pasa gertatzen da hotelean, eta eraikinak protagonismo handia izango du. «Hotela, bere horretan, serieko beste pertsonaia bat izango zela esan zigun zuzendariak. Eta gidoiaren irakurketa ere, gure entsegurik inportanteena, bertan egin behar genuela, lekuaren karismaz jabetzeko». Miren Gaztañaga aktoreak kontatu dizkigu horiek. Berarekin egin dugu topo hotelaren atarian. Irribarretsu eta pozik hartu gaitu, naiz eta porru eginda dagoela esan.
AUDIOKOArEN BELArrIKO MINAK
Ekoizpen handia da hau, jende asko dabil batetik bestera, geratu gabe. Eginkizun zeharo diferenteak dituzte errodajeko langileek baina batek huts egiten badu denei eragingo die herrenak. Jantzi-
tegitik atera eta Beñat Gantxegirekin egin dugu topo, audioaren arduraduna da bera. Kontatu digu egundoko buruhausteak dituela bere lana egoki egiteko, «batetik errepidea bertan dagoelako eta autoen hotsa ezkutatzea ia ezinezkoa egiten ari zaigulako. Eta hori baino latzagoa da bestea: Argi indarrik ez du, martxan, eraikinak eta gasoliozko generadore bat daukagu etxe kanpoan argi indarra sortzeko... Pentsatuko duzun bezala motor horren zarata kentzea ere ezinezkoa da». Arratsalde honetan aldi berean bi talde ari dira grabatzen: batzuk jantokian eta besteak laugarren solairuan.
HOTEL HUTSArEN POETIKA
Eskaileratan gora abiatu ahala, harreraguneko hotsak apaldu egin dira erabat, isiltzeraino. Eta, orduan, tarteko pisuetako magiak inguratu gaitu... Zurezko korridoreetan gure pausuek eragiten duen kirrinka; irekitako kontraleiho batetik sartzen den eguzkiak nola doi-doi argitzen duen normalean ilunpean legokeen pasillo luzea; itxi usaina, egin gabeko oheak, eta Izarraitzen silueta gortina baten atzean.
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 15
5
N AGORE ARANBURU IRRIFARTSU, J OXEAN B ENGOETXEAREKIN
1
B EÑAT G ANTXEGI AUDIO ARDURADUNA ETA M IREN G AZTAÑAGA AKTOREA A ROCENAKO SARRERAN
Pixkanaka, berriz zaratak entzuten hasi gara eta iritsi gara goian grabatzeko egokituta dituzten geletara. Teknikariak laneko arropa beltzez jantzita doaz gauzak garraiatzen: batek alfonbra bat bilduta darama lepoan hartuta; besteak argiztapenerako tripodeak; beste bi, kutxa handi bat hartuta doaz larri... Aktoreen zuzendaria testua errepasatzen laguntzen ari zaie bi aktoreri, txoko batean ahaztutako tresillo batean eserita, makillatzailea azken ukituak ematen ari da beste aktore bati, eta zuzendaria bere albokoarekin ari da hurrengo eszenaren xehetasunak eztabaidatzen. Grabaziora datorren bisitaria aspertzea oso zaila da. Aktoreentzat, ordea, oso zaila da ez aspertzea: «Goizeko 07:30etan elkartzen gara egunero Donostian honantz abiatzeko eta bart, adibidez, gaueko hamaikak jota etxeratu ginen». Izan ere, aktoreen ofizioaren parte dira itxaronaldiak: «Egun batean, bederatzi eszenatan zaudelako, ikaragarri jornada intentsoa izan dezakezu. Hurrena, berriz, igual bitan baino ez zaude, eta ordu mordo bat zer suma egon behar».
PErNANDO AMEZKETArrArEN KASTA
Umorea da hutsarteak gatz-pipertzeko onena. Eta hori odolean dakar Joxean Bengoetxeak. Hizketaldi bromosoa hasi dugu berekin, eta bere izaeraren sekretua seminarioan deskubritu zuela esplikatu digu. Ez zen apaizgai izan; zuhaitz genealogikoa egitera joan zen hara, eta bi egunez izkribu-miatzen jardun ostean, frogatu zuen bere susmoa: «Pernando Amezketarraren ondorengo zuzena naiz! Haren semearen semearen semearen semearen semea. Hura ere Bengoetxea zen abizenez, eta 200 urte juxtuko aldeaz jaioak gara: bera 1764an eta ni 1964an». Ikusmiratzaileak gara ‘lantoki’ berezi honetan eta inori trabarik egin aurretik, eskerrak eman denei eta etxerantz abiatu gara. Beheranzkoan pasillo desolatuetan galdu gara nahita, berriz. Gidoigile ez denak ere asmatu ahalko lituzke hemen izan diren eta izan ez direnen istorioak. Ikaragarri ebokatzailea abandonatutako hoteleko atmosfera. Eta, poeman bezala, irudipena dugu hemen ere badirela hilen eta bizien arimak, pariente baten aztarnak eta zutik irauten duen aitaren etxea.
(…) Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik.
J
on artano izeta
A RGAZKIAK : G AIZKA O TAMENDI I ZETA
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Página 16
Hamaika urterekin antzeztu zuen lehen aldiz jende aurrean
Miren Nogales
amaika urterekin eskolan prestatutako antzezlanari esker, ikusi zuen bere lekua oholtza gainean izan zitekeela. Antzerki mundua gustuko zuela ikusita, Donostiako antzerki eskola batean hasi zen pixka bat zaharragoa zela, eta, behin Batxilergoko ikasketak amaituta, Madrilerako saltoa egin zuen. Lehengo ikasturtean amaitu zituen Laboratorio de Teatro William Layton arte eskolako hiru urteko ikasketak. Zer darabil Miren Nogalesek esku artean? Orain, udaran, Madril gelditu egiten da antzezlanei dagokienez, baina esan daiteke bi antzezlan ditudala esku artean: Si, vale vale ciao! eta La vida manda.
Si, vale vale ciao? Bai, Inma Chacon nobelagilearen lan bat da, Gracia Olayok eta Sole Olayok (Las Veneno) zuzendua. Nirekin arte eskolan aritu ziren bi ikaskiderekin antzezten dut. Antzerki eskola batetik irten diren hiru aktoreren lehenengo antzezlaneko kamerinoko kontuak antzezten ditugu. Sei hilabetean, asteroastero antzeztu dugu lan hau. Malasaña auzoko La Nao 8 antzokia guk estreinatu genuen, eta auzo bereko Sala Mykon-en ere aritu gara. Eta zer diozu La vida manda antzezlanaz? Noël Cowarden obra bat da, francisco Vidalek zuzendua. Eskolako ikaskideok konpainia bat sortu dugu, eta antzezlan honekin aritu gara. Bi mundu gerren garaian kokatzen den britainiar familia baten historia kontatzen du. Nik bi pertsonaia antzezten ditut: alabarena eta semearen neskalagunarena. Bi hilabetez aritu gara astero antzerki honekin, Sala Mykon-en. Antzezteko, ze genero duzu gustukoen? Drama gustatzen zait, baina komedian aritzen naiz erosoen. Ikusleari malkoa ateratzea baino askoz errazagoa egiten zait barre eragitea. Bizimodua ateratzeko ez da mundu erraza, ezta? Oso zaila da, eta, orain, hasieran, zer esanik ez. Antzerki horien truke zerbait jaso dugu, baina huskeria bat. Neure gastuetarako, aurten, Madrilgo jatetxe batean hasi naiz lanean. Uda amaitzen denerako ze asmo dituzu? Ateratzen den edozeri heldu behar. Si, vale vale ciao! antzezlanarekin Madrildik atera nahi dugu; Euskal Herrira joatea ere buruan daukagu. Errazagoa da hiru pertsona gabiltzan lan batekin zerbait gehiago egitea. Gainera, gustukoagoa dut, antzezlan osoan bainago oholtza gainean; horrela, zeurea egiten duzu obra.
«Ikusleari malkoa ateratzea baino askoz errazagoa egiten zait barre eragitea»
A S
maiur aristi arregi
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Pรกgina 17
7
1
EGUNAREN AZKEN IZPIEN ATZEAN EZKUTATURIK, LILI. SARA MATSUTANI. Iban Altuna Hitza: etorkinak
Udara hasi ez zelarikan, itsasoan zen berria, ehundaka jende ito zirela ihesa zuten herria. Gehienek ere ahaztu zuten gurasoen jatorria. Umeak, gazte eta helduak betiko galduz irria elkartasunik ez baldin bada (bis) zertarako aberria?
Guztia kontrolatu nahi degu eta ez doa hobera, lapurra eta hiltzaile zena orain jaun eta jabe da. Konponbidea nonbaiten bada topa dezagun aukera besoak zabalik ditugula etor daitezen gurera gu ere noizbait ibil gaitezke, (bis) orain beraien antzera
Zergatik ez da udalerri bat anaitzen beste batekin? Ez degu zaila izango eta erabakitzen norekin. Aurrera egiten badakigu ta norberaren kulturakin. Ta utz ditzagun bizitzen lasai bere ondarearekin, Afrika arazoa handia da, (bis) laguntzen hasi ta ekin.
doinua: Lurrarenpean hurrengo bertsolaria: Oskar Alberdi hitza: inguruko natura
163.qxp_55 25/7/15 19:39 PĂĄgina 18
Johanna Maritza Lopez Kolonbia Bandeja Paisa
Johanna Maritza Lopez Zuluagak Kolonbiako zaporeak ekarri dizkigu Agustin jatetxeko lapiko artetik. Zartaginean xingarra, frijoleak, banana... nahasten hasi, eta bere jaioterria usaintzen du Johannak. "Bandeja paisa" plater konbinatua Kolonbiarako bidaiatxo bat da. Prestatu nahi ez baina probatu nahi baduzu, Agustinen ateratzen dute, aurrez eskatuta; beraz, on egin! Errezeta (4-6 lagunentzat)
- 3 katilukada baba gorri - 2 koilarakada olio - 500 gramo haragi xehatu - katilukada bat haragi gisatu - kilo bat xingar - hirugiharra - 6 arrautza - 2 banana handi gozo (platano arrak) - ahuakatea - gatza
Hogao saltsa egiteko osagaiak:
Arepak egiteko osagaiak:
- 4 tipula - 3 katilu arto irin (aurrez egosia) - 4 tomate - 2 katilukada ur - martorri apur bat - 2 koilarakada olio - ozpina - gatza - olioa - atxiotea - gatza - xingarra, norbere gustuaren arabera - behi haragi birrindu apur bat
Jarri babak beratzen bezperatik. Kozinatu baba ur horretan bertan, olio erdiarekin. Bota gatza, biguntzen direnean. Bitartean, frijitu haragi xehatua su altuan; gehitu hogao saltsaren erdia, eta ondo nahastu. Zatitu xingarra, eta frijitu hirugiharra. Nahastu dena, eta kozinatu 10 minutuan, zartagin batean. Babak bigundu direnean, gehitu haragi gisatua, eta kozinatu dena batera hamar bat minutuz. Ondoren, frijitu bananak eta arrautzak zartagin batean. Zerbitzatu jakiak plater handi edo erretilu batean, arroz, ahuakate eta arepekin. Hogao saltsa egiteko: Nahasi osagai guztiak, eta kozinatu hamar minutuz, zartagin batean. Arepak egiteko: Jarri irina eta olioa ontzi batean, bota gatza urari, eta gehitu ur hori irinari. Oratu nahasketa, ore sendo bat lortu arte. Atera bola formak oretik eskuarekin biribilduz; ondoren, zapaldu biribil lauak lortu arte. Azkenik, horitu gorritu bi aldeetatik, zartagin batean.
On egin!
163.qxp_55 25/7/15 19:39 P谩gina 19
07
OSTIRALA
22:00, plazan. Zinea izarpean. Obaba. Zuz.: Montxo Armendariz. Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberrian oinarritutako filma. Lourdes Obabara abiatuko da, bideo kamera eskuan duela, Obabako eta bertako herritarren errealitatea harrapatu nahian. Baina Obaba ez da berak irudikatutako lekua. Herritarrak harrapatuta daude bertan, iragan korapilatsu bati ihes egin ezinik.
08
LARUNBATA
22:30, Laranjadi plazan. Kontzertua: A Santo de Que. Jesus Perez gitarra jotzaileak eta abeslariak, Jesus Perez baxu jotzaileak eta Felix Llavory bateria jotzaile zumaiarrak osatzen dute taldea. Marian Larrea izango dute gonbidatu. 80ko hamarkadan sortutako abestiak eta bertsioak taularatuko dituzte (Radio Futura, Los Secretos, Los Pistones, Nacha Pop...). zarnako jaiak
Ai 14
OSTIRALA
17:00etan txupinazoa eta jarraian gazteen pilota partidak. Ondoren balkoitik balkoira bertso saioa; Gari, Xalegi eta Olabide bertsolariekin. Amaitutakoan triki poteoa. 21:00etan herri afaria (txartelak Konpittoko, Puertoko eta Aranburun egongo dira salgai 25 eurotan). 23:30ean erromeria Laja eta Narbaizarekin. Ondoren Dj Pajarito goizaldera arte.
15
LARUNBATA
11:00 meza nagusia. Ondoren Itxaropena dantza taldearen emanaldia. 18:00etan herri kirolak eta triki poteoa.23:00etan dantzaldia Obaneuke taldearekin eta ondoren Dj Pajarito.
16
IGANDEA
Goizeko 7:30ean oilasko biltzaileak aterako dira plazatik. Goizean zehar baserriz baserri ibiliko dira. 11:00etan meza nagusia. 11:45ean hamaiketakoa eta paella erraldoiaren prestaketei hasiera emango zaie. 14:30ean oilasko biltzaileen aurreskua plazan eta ondoren herri bazkaria eguerdian prestaturiko paella erraldoiarekin. Arratsaldean oilasko biltzaileen kalejira. 23:00etan Kupela taldearekin erromeria.
17
age1 nd 20 a 23
9
ab
uztua
ASTELEHENA
Umeen eguna. 10:00etatik 13:00etara puzgarriak eta apar festa. 14:00etan umeen bazkaria eta 15:30ean umeentzako ikuskizuna. 17:00etan ume jolasak eta ondoren txokolatada DJ-Jonek animatuta.
-23IGANDEA
kiroldegi atarian Garagardo festa Zestuko Gazte Asanbladak antolatuta. IGANDEA
19:00, kiroldegi atarian (garagardo festako eremuan), Antonio Lizana group kontzertua. Antonio Lizana Kadiztar saxo jotzaile eta flamenko-kantaria da. Bere konposaketak eskainiko dizkigu, Lizanak, melodia eta erritmo flamenkoz osatua, eta inprobisazioak jazzaren eta flamenkoen arteko lotura egiten du.
29
LARUNBATA
Zestoako II. Ardi Txakur Lehiaketa. Ondarbasora Igoera. Batukada. Elektro Patxaranga. Grises + Rodeo + Kaluse.
30
IGANDEA
Edadetuen Eguna. Ibilgailu Historikoen III. Topaketa. Omenaldia. Herri kirolak.
iraila
03
Am
OSTEGUNA
Danbolin.eus web orri berriaren aurkezpena. (Ikus beheko irudia)
abirjinak
05 06 07
LARUNBATA
Txupinazoa. Hondar tailerra. Paella. Baltsa jaitsiera Urola ibaian edo jolasak. Txaranga. DJa... IGANDEA
Bertso saioa. Zekorketak. Laranjadiko musika. Berbena. Puzgarriak umeentzako... ASTELEHENA
Umeen kalejira. Udalbatzarra. Txaranga. Zezen bolaztatuak eta poniak. Umeen bazkaria. Jolasak eta ikuskizuna. Berbena...
08 13
ASTEARTEA
Meza nagusia. Bandaren kontzertua. Zekorketak. Dantza emanaldia. Berbena. IGANDEA
Akuako bira.
danbolin festa
irailak 3, osteguna, 20:00, Hotel Blasa zeneko magnolioaren azpian
DJa, zuzeneko musika, bideo laburrak, jateko goxoak (tortilla, urdaiazpikoa...), edariak, giro ezin hobea... Festa berezia! Toki goxo eta erakargarri batean, argi politez dotoretua, trago bat hartuz jendearekin hitz egiteko eta une eder bat pasatzeko... Gonbidatuei bi gauza txiki eskatuko dizkiegu festan parte hartu ahal izateko:
路Jateko zerbait eramatea (tortilla, urdaiazpikoa, oliba batzuk, gazta... Gauza oinarrizkoak, 4-5 pintxo egiteko adina). 路Eta etxeko eserleku bat eramatea (arina; nahi bada banketa, nahi bada hondartzarakoa, tolestagarria...). 路A!, eta nahi izanez gero, abesti gustukoena ere bai, han festa giroan jartzeko (CDan edo pen drive-an).
Zatoz, ederki pasako dugu-eta!
163.qxp_55 25/7/15 19:39 Pรกgina 20