Skip to main content

162. alea

Page 1

danbolin

162.qxp_55 21/6/15 21:28 Pรกgina 1

Herriko gazteen

2015eko ekaina

162 zk.

ilusioak, esperientzia etorkizuneko proiektuak eta


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Pรกgina 2


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Página 3

34 6 10 14 16 18 19 INKE STA

ENB I D OA K

IKASKETAK ETA GERO Z ER ?

JARDU NIAN MARIA JE SUS ETXAIDE

Bide berrietara

Urteak pasa dira Danbolinek bere lehen alea kaleratu zuenetik. Lehen alea 2000. urteko urrian argitaratu zen eta 2015eko ekaineko ale hau 162.a da. Denborak bakoitza bere tokian jartzen omen du eta laster, hemendik gutxira, Danbolinek bere tokia izango du interneten. Webgune bat sortzeko apustu berri bat egin dugu. Aurrez beste saiakera bat egin genuen, eta lezioa ikasita gaudelakoan, webgune egonkor bat sortzea dugu helburu. Facebook sare sozialean ia 700 jarraitzaile ditugula kontuan hartuta, badago nahikoa arrazoi webgune bat sortzeko. Webgunearen helburua egunero Zestoan sortzen diren berriak eta gertakariak zabaltzea izango da. Hilabetekarian gaiak sakonago lantzen diren bezala, webgunean eguneroko kontuak izango dira protagonista. Proiektua garatzen ari gara eta laster izango duzue webgunea bisitatzeko aukera. Danbolin lehenengo aletik asko aldatu den bezala, komunikabideak ere etengabe ari dira informazioa zabaltzeko bide berriak bilatzen. Albisteak azkar sartzen dira gure etxeetan, eta zein ote da horren erruduna? Agian ez da guztiz haien kontua izango baina argi eta garbi daukat zerikusi zuzena dutela ordenagailuek, telefono mugikorrek eta tabletek. Hori aprobetxatuz, plataforma berrien aldeko apustua egin nahi dugu. Beraz, gure asmoa egun guztian zehar esku artean dabilzkigun tramankulutxo horietan Danbolinentzat txoko bat prestatzea da. Aurrez aipatu moduan, hilabetekarian gaiak sakonago lantzen saiatzen gara, eta oraingo ale honetan bada gai sakon bat, behintzat: gazteon egoera. Izan ere, asko baikara hemendik bi urtera non egongo garen ere ez dakigunak eta auskalo zertan, gainera!“Bizi momentua!”zenbat aldiz entzun eta esan ote dugu… momentua bizitzea ederra da, bai, baina beste aukerarik ez dagoenean esaera horrek edertasuna galtzen duela iruditzen zait. Gazteok gaur egun bizi dugun prekarietateari guztiok batera eman beharko diogu irtenbidea, gure esku baitago gizartearen etorkizuna. Beraz, egin dezagun topa gure gizarteak etorkizun oparoa izan dezan, eta nola ez, laster abiatuko dugun webgune berriaren alde ere!!

O d a n b o l i n EK

ier Arregi Artola

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

DAN BOLIN ZULO

Z E R D U E S K UA A R T E A N

MUNDU BAT LAPIKOAN

AGE NDA

diruz lagundutakoa


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Página 4

enbidoa

Ze

Barruko zirrarak. lako galdera! Nik neuk ere, sarritan galdetzen diot gauza bera neure buruari, eta musikaren dedikazioak eskatzen didan beharrezko energia nondik ateratzen dudan azaltzen saiatuko naiz.

Musika oso gustukoa dudanez eta musikari ezetz esaten ez dakidanez, talde askotan sartua nago. Lehenengoa Idiakaitz txistulari taldea izan zen, gero Zestoako Musika Banda, Laranjadi txaranga eta, ondoren, denak bata bestearen atzetik etorri dira, Zarauzko Jalgi dantza taldea, Oñatiko Udal Musika Banda, aBRASSados metal eta perkusio taldea, Ustekabe Fanfarrea, Besteik-pe ska-rock taldea eta, azkenik, Donostiako Goizaldi dantza taldea. Horiez gain, beste Musika Banda,Txaranga eta abarrekin ere kolaborazioak egiten ditut. Horri musika ikasketak ere gehitu behar dizkiot, eta hori kudeatzea ez da lan erreza, batez ere ordutegiak. Musikak eragin berezia sortzen dit nire barruan. Interpretazioaren unea berezia eta bakarra izaten da, jotzen dudan une hori ez delako errepikatuko. Bizipen desberdinak jasotzen ditut une hori prestatzen eta kaleratzen; horregatik, entseguetan eta kontzertuetan energia kontsumo handia izaten dut, baina etengabe berriztatzen zait. Nola? Ba, aipatu ditudan talde guztien izenen atzean, lantaldeak daude. Haietan dugun giroa, lagunak, afariak, elkarbizitza eta abarrek sortzen dute behar dudana. Baina ez ditut ahaztu behar izan ditudan zenbait musika irakasle, nire hobetzeko grina bultzatu dutenak, musika adikzioa sorraraziz. Nik musikaz gozatzen dut, eta besteei ere musikaz gozarazten saiatzen naiz; hori da nire helburuetako bat. Entzulegoa aho zabalik uztea oso zaila da, baina musikarekin sentimenduak astintzea, bihotza ukitzea lortzen badut, automatikoki erantzuna jasotzen dut. Txaloak, jendea dantzan jartzea eta abar ere berezia izaten da; une bakarra izaten da. Bizipen eta emozio hauek dira nire energia iturriak! Seguru nago kuadrillako Gadea Azkue, Argentinan, bizipen desberdinak ari dela jasotzen; horregatik, enbidoa bidali nahi diot: Zer emozio, sentipen... ari zara jasotzen etxetik hain urrun egonda?

B

P

eñat Etxabe

intada . Emakumeak eta kirola.

Urteak dira emakumeei bultzadatxo bat eman nahi zaiela kirolaren mundura barneratzeko, baina ez dut uste gure indar guztiarekin egiten dugunik lan helburu hori lortzeko. Urtero 3-4 ekitaldi egiten dira emakumea eta kirola uztartu nahirik (Lilatoia adibidez), baina ekitaldia amaitu eta berehala ahazten zaigu benetako lana urte guztian zehar egin behar dela. Adibide gisa, Zestoako Futbol Klubean urtero sortzen diren neska taldeak ditugu, zeinek, nire uste xumean, ez duten beharko luketen aupada jasotzen. Hori gutxi balitz, “Emakumeen futbola ez da futbola, eta ezta emakumeena ere” bezalako esaldiak entzun behar ditugu oraindik kalean, eta hori oso tristea iruditzen zait. Horregatik guztiagatik, eta Zestoak duen kirolzaletasuna aprobetxatuz, Emakumeen kirola bultzatzera animatzen dut herri hau, palako, korrikako edota futboleko lehiaketak ikustera gonbidatuz. Kirolaren lehiakortasun propioaz gain, emakumeek berek balio mordoa transmititzen dute, eta uste dut guztiok ikasi beharko genukeela haiengandik. Gora emakumea eta gora kirola!

A

itzol Astiazaran


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Página 5

5

botalibrean Opiopean.

Futbolzaletzat nuen neure burua. Ikusi egiten ditut Espainiako Ligako partidak; gozatu egiten dut Championsekoekin eta Europako nahiz Munduko txapelketekin. Eta bai, Espainiako Kopako finala ikustera joan egin nintzen Bartzelonara, athleticzale eta bartzelonazale amorratuenen pare. Baina zer diren gauzak: Nou Campeko une beroenetan, zelaira baino gehiago, alboetara begira Ekainaren 13ko egon nintzen. Milaka lagun, eguerdia: Leirek alkate berriari, Josetxori, makila ematen herioan; hango maldizioa, dio. Giro onean, irribarrez. Baina, zer demonio! –eta hemen hasperena eta arnasa hotsa. dator nire galdera– hori al da gure aginte makila? Ez, jauna! Zenbaiten begirasun eta Ez, andrea! Gure aginte ikurra zumezko uztaia da; uztai giamorruak larritu egin ninduten. Hango grinaren erdia insan bildutako zume luzexka bat justizien kontra bideratuko bagenu, mundua salbatuta muturrak metalez babestuak dilegoke. Erromatarren zirkoa, herriaren opioa... Soziolotuena. Hori da Zestoako –eta Aigiaren esaldi mitikoez oroitu nintzen. Eta bai, neuk ere zarnako– alkateen ikurra (barka jo nion txistua Felipe Borboikoari, baina, Espainiako diezadatela arroarrek, hango usaErregearen Kopa jokatzen ari bagara, geuk nahi duguladioa ez dut ezagutzen-eta). Batko da, eta hari txistu egitea, hipokresia. zuk diote zumezko uztai horrek Bueltan, joan naiz tabernara, ireki dut egunkaria, agintea nolakoa izan behar duen eta ikusi dut hasi dela Munduko Futbol Txapelketa. erakusten duela: apala eta malEmakumezkoena. Ez ditut ezagutzen jokalariak. Euskal gua, baina era berean, sendoa Herritarrak, izenez eta argazkiz, xeoxe, baina besteak, eta tinkoa. Zumea bezala. Esanahia edozein delarik ere, aztarrenik ere ez. Lotsa. Ingurukoak testeatzen hasi, eta oso-oso antzinako sustraiak ditu ikur horrek. nire harridurarako, esan didate zein partida jokatu diren Antzina haietan, alkatea eta epailea pertsona bera eta zein dauden jokatzeko. Jarraitzen ari direla, alegia, izaten zen, baina XIX. mendean bereiztu egin ziren alkateaemakumezkoen txapelketa. Baina berehala ikusi dut ren funtzioak eta bake epailearenak. Ordukoa izan behar apustu makinatik bueltan ari direla hizketan. Apustua du, oker ez banago, hemen azken urte hauetan dabilen egin eta horren ondoren hasi direla selekzio baten eta makila motz hori. Hara bada...! Gure herrian –eta gutxienez bestearen inguruko informazioaren bila. Tristezia. bigarren aldia da– usadiozko aginte ikurra eman beharreEta berriz ikusi ditut ikastolako jolastokiak, futan, epaile makila arrotz hori ematen zaio alkateari. Alegia, bolzelaiak erdi-erdian dituztela, beste ezertarako aukera mutatis mutandis, Markel Olanori Gipuzkoako fiskalaren eskasa utzita. Eta zenbatu ditut futbolzelai gehiago, hebonetea, edo, exajeratuz, lehendakariari trikornioa emanrrietan eta auzoetan, askonaka, beste kiroletako azpiego balitzaio bezala. Aizue..., eta herriko tradizio eta gauza gitura eskasen ondoan, hazten. Baina ikusi ditut Zestoabeneragarrien zaindariek txintik ere ez dute esan oraindaiko nesken taldekoek Gipuzkoako txapelketa irabazi duno! (dohainak galtzen ari ote?). tela, eta festa egin zietela herrian. Alegria! Tira, uste dut azken urte hauetan nonbaiten galdu Antropologo futbol-kontra batek beti esaten ziegin dela gure zumea, tradiziozkoa, gure inguruko hainbat dan: ez dakit zer gertatzen den futbolarekin, baina perherritan usadiozkoa dena. Armairu txoko batean, hor ote tsona desprestigiatzen ez duen arinkeria bakarrenetadago? Edo –normalagoa litzatekeena– zabor eta traste zakoa da. Idazle, filosofo edo jakitun gehienek ere harro har gisa hartu eta birziklatzera eraman ote da Emaus-era? esaten dutela futbolzale direla, sakontasunak sakontaAuskalo! sun. Bere ederrean, kirol eta ikuskizun bezala maite Ardiak berezkoa du zintzarria, katuak kaskabiloa, pinuen nik futbola, ustez. Baina, opiopean ez ote naizen, lotariak gerrikoa, udaltzainak txapela (hori ere galdu duba, gusturago ibiltzen sarritan. gu), apaizak sotana (ejem, ejem...). Alkateak, bada, aginte zumea. Eta hala behar ez badu, enkargatu dezagun, nonbaiten, euskal makila polit eta geure bat. Eta epailearen makila hori, epailearentzat (Markos 12.17: “Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari”). Han...! Hitz egin dik apaizak! Amen.

Makila kontuak.

E

F

ernando Arzallus

stitxu Elduaien


ikasketak

162.qxp_55 21/6/15 21:28 PĂĄgina 6

IKASLE GEHIENEI BURUAN DABILKIEN GALDERA DA. ZIURGABETASUN

HORRETAN BIZITZERA KONDENATUTA

DAGO EGUNGO IKASLERIA, IKASGELAKO

2013an Zestoako Gizarteratze sailak jasotako txostenaren arabera, langabezia tasa urte hartan LEIHOETATIK HARATAGO BEGIRATU ETA %13,72an zegoen herrian. Langabetuen artean BADAKIENEAN GAINERA LANA gehienak (%40a) 44 urtetik gorakoak ziren, baina BILATZEKO pANORAMA ZAILA, BAINA estatistikei erreparatuta nabarmen ikus genezake gazteen artean langabezia igotzen ari dela. Izan ZAILAGOA DUELA. ere, eskuartean ditugun 2015eko datuek diotenez lan eskatzaileen %15a 30 eta 39 urte bitarteko pertsonak dira. Goi mailako ikasketak, unibertsitate ikasketak, masterrak, espezializazioak, ikastaroak‌ hamaika dira formaziorako dauden aukerak. Aukerak baino gehiago, krisiarekin behar bilakatu dira azken aitor ossa. 22 urte urteotan. Langabeziari irtenbidea emateko bideak Energia Berriztagarrien Ingeniaritza dira eta horretan dihardute herriko gazte askok. Ikasketak amaitzear, etorkizuna zabalik izatearen Ekaina iritsi da, askorentzat ikasketak amaitzen askatasunak erakartzen nau. Oraingoz, udazkenean diren hilabetea. Aurrez aipatutako etorkizuneko Finlandiara joateko asmoa dut, sustraien erdia han duda edo mamu horiek bueltan datozen garaia da. izanik, herria eta hizkuntza hobeto ezagutzeko. Herriko gazte desberdinekin eseri eta argazki bat Horretarako, ziurrenik, lantxoren bat aurkitu beharko atera nahi izan diegu. Bakoitzak bere ilusioak, dut han nonbait, eta, bertan nagoela, izango dut esperientzia eta etorkizuneko proiektuak azaldu nahikoa denbora ikasten jarraitu ala ez erabakitzeko. dizkigu eta atera dugun ondorioa garbia da: herriko ikasleak lanerako gogo, energia eta ilusioa soberan dute eta euren ametsak diseinatzeko duten grina izugarria da.

1

1

2

3

4


aritz odriozola. 21 urte

2

Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Eibarko Euskal Herriko Unibertsitatean Energia Berriztagarrien Gradua ikasten ari naiz. Gaur eguneko energia egoera eta erregai fosilak ordezkatuko dituzten iturri berriztagarri eta baliabideak ikasten dira bertan. Gradua amaitzeko praktikak Lapatxeko hondakinen tratamendu zentroan ari naiz egiten eta proiektua. Bukatzean lanean hasi nahiko nuke, baina graduondoko ikasketaren bat egitea ere ez dut baztertzen.

ainhoa lizaso. 21 urte

7

k

162.qxp_55 21/6/15 21:28 PĂĄgina 7

miren arregi. 24 urte

3

Gizarte Integratzailea eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako teknikaria. Gautenan egin nituen integrazioko praktikak eta Aspacen Haur Hezkuntzakoak. Asteburu, Aste Santu eta udako egunetan Gautenako aisialdi taldeetan aritzen naiz lanean, adin guztietakoekin, udaleku ireki zein itxietan. Irailera begira, nire arloan lana bilatzen saiatuko naiz eta lortzen ez badut, nirearekin loturiko beste zerbait ikasiko dut. printzipioz, ordea, lana bilatzeari ekingo diot.

ion alonso. 23 urte

4

polimeroen ingeniaritza Markinan polimeroen Ingeniaritza ikasi dut, plastiko eta kautxuaren diseinua eta prozesua lantzen dugu. Azken urte honetan eskolako Leartiker enpresan ikerkuntza eta garapen departamentuan ari naiz proiektua gauzatzen. Orain, adibidez, 3Dko inprimagailuekin ari gara lanean. proiektua amaitu eta bertan jarraitzeko kontratua sinatu berri dut.

5

6

5

Arkitektura Donostian Arkitektura ikasketak egin eta karrera amaierako proiektua bukatu berri dut. Orain CidemcoTecnalian errehabilitazio energetiko eta hiri planifikazio jasangarrirako ikerkuntza proiektu bateko partaide naiz. Etorkizunari begira, proiektu pare bat abian ditut, beraz gustura. Gero gerokoak!

nekane rojo. 22 urte

6

Haur Hezkuntzako Gradua Irakasle lanetan hastea ez da erraza, baina, aukera izanda ere, oraindik ez nuke bizitza guztian nire lanbidea izango den horretan hasi nahi. Datorren ikasturtean aspalditik kuriositatea eragin didan “eskola librean� tutore izateko masterra egingo dut (eta praktikak beste urtebetez). Momentuz epe motzerako planak egin beharko ditut.

7

maialen etxeberria - maddi alberdi. 21 urte

Lehen Hezkuntzako Gradua Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten hasi ginen duela lau urte eta jada amaitu dugu, Ingeleseko minorrean espezializatuz. Eta orain zer? Maleta bete eta Australiara bidean jarriko gara urrian! Esperientzia berri bat bizi eta, bide batez, ingelesa praktikatu asmoz goaz. Beraz, zaindu ondo zuek herria eta laster arte!

7


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Pรกgina 8

8

maria uria. 23 urte

Zuzenbidea eta abokatutzarako sarbiderako masterra Zuzenbideko munduan murgiltzeko erabakia hartu nuen nik. 2009an hasi nituen ikasketak, 2013an amaituz. Horren ostean, abokatu bezala lan egin ahal izateko masterrari ekin nion. Bukatu berri dut masterra bere osotasunean: ikastordu teorikoak, praktikak, proiektua eta azken azterketa bat eginez. Ikasketez gain lan ezberdinetan jardun izan dudan arren, gaur egun, Laboral Kutxako aholkularitza juridiko sailean egiten dut lan, Arrasaten.

goiatz aburuza. 21 urte

9

10

Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak/ produkzio Mekanizatua Goi-mailako bi modulu egin ditut, Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak eta produkzio Mekanizatua. Bigarren moduluan Dual heziketa programaren bidez aldi berean ikasi eta lana egiteko aukera izan dut Zumaiako GKN Driveline enpresan. Orain ikasketak amaituta bertan jarraitzen dut, printzipioz udara amaiera arte.

8

9 10

11

Argazkilaritza eta irudi edizioa Irudi laborategi batean pasa dut azkeneko urte eta erdia, Andoaingo Zine Eskolan. Argazki eta errebelatu analogikoan denbora asko eman dut, askotxo agian, merkatuan digitala bakarrik erabiltzen dela kontuan izanda. praktikak Azkoitiko estudio batean egin ditut. Orain Goi mailako 3D zikloa egin nahi dut. Bitartean, nire kasa nabil praktikatzen, argazkiak atera eta lehiaketetan parte hartzen. Aizarnako Konpittero tabernan ere jarduten dut lanean.

Haur Hezkuntza Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak amaitu ditut eta nahiz eta nire nahia lanean hastea den, ikastetxe publikoetako zerrenden egoera eta ikastola askotan esperientziari ematen dioten garrantzia kontuan izanda, ez dut aukerarik ikusten lanean berehala hasteko. Beraz, BERRIMET masterra egitea eta ingelesa lantzea dira nire asmoak. Baina nik zera diot, nola nahi dute gazteok esperientzia izatea ez badigute aukerarik ematen?

liher azagirre. 23 urte

eini izeta. 19 urte

J

lierni unanue. 23 urte

anire Diaz

12

Albaitari tekniko laguntzailea Batxilergoa amaitzean, guztiz betetzen nindutena animaliak zirela konturatu nintzen. Horregatik Albaitari laguntzaile tekniko ikasketak egitea erabaki nuen. praktikak egin ostean, botiken erabilera erraza eta desegokia zela iruditzen zitzaidanez, albaitari homeopatia aplikatuko kurtso bat egin nuen. Orain, Errenterian nago txakur ile-apaintzaile ikasketak egiten, nire ametsetik geroz eta gertuago.

11

12


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Pรกgina 9


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Página 10

J

ardunian

MARIA

JESUS

ETXAIDE ESTEIBAR

Haurtzaroa eta nerabezaroa

Erdikaleko (orduan Sagrado Corazon de Jesus) 8. zenbakiko 2. pisuan jaio zen, alegia, pagioneko etxean. Roman Etxaide Tolosa (Zestoa, 1890) eta Sabina Esteibar Zubiaren (Zumaia, 1893) alaba. Bost seme-alaba izan zituzten: Maria Jesus, Trini, Jose Luis, Rexu eta pili. Denak etxe berean jaio ziren baina gerra aurretik Alkorta etxera aldatu ziren. Beti alokairuan bizi izan ziren eta, dirua soberan ez izan arren, hilero fin-fin ordaintzen omen zuten. Oraindik ere ondo gogoratzen du lehenengo etxeko alokairua, 36 pezeta. Hiruzpalau urterekin hasiko zela eskolan uste du eta 14 urtera arte jardun zuen. Dionisia Santamaria izan zuen maistra. Ikasketekin jarraitzea nahi zuen, asko gustatzen zitzaion ikastea eta oso trebea izan behar zuen, baina behin 14 urte eginda ezin jarraitu. Orduan, goizetan Alkortaneko haurrak zaintzen hasi zen: Karlos, pili eta Eugenio. Arratsaldeetan josten ikastera joaten zen Lilibeko Kandidarengana (portu tabernaren gainean bizi zen). Joakina Etxanizek, berriz, makinan josten erakutsi zion (hura Koiote gainean bizi zen). Errekaduak ere egiten zizkion Joakinari. Udan, berriz, bainuetxera laguntzen zion, konpondutako arropak udatiarrei itzultzera eta arropak probatzera. Lagunik onena Joanita Makazaga zuen. Aldameneko pisuan bizi zen, eta bi familiak komun bera partekatzen zuten. Bi neskak beti batera ibiltzen ziren, banaezinak omen ziren. Lehenen-

1919ko ekainaren 26an jaio zen Maria Jesus; oraintxe bete ditu, beraz, 96 urte. Zestoako Erdikalean bizi izan zen 36 urtera arte eta, gero, Zumaiara ezkondu zen. Maria Jesusek badu berezitasun bat: gor geratu zen, haurtzaroan pasatako gaixotasun batengatik. Hamar urte zituenetik ez du ezer ere entzuten baina ez pentsa horrek zerbaitetarako geldiarazi duenik. Berak dio gorra dela baina ez tuntuna. Bizimodua ederki asko atera du aurrera, 14 urtera arte egin zituen ikasketak, geroztik hainbat lanetan ibilia da eta familia eder askoa ere atera du aurrera.

go jaunartzea ere batera egin zuten. Urte hartan egunero sakristiara joaten ziren apaizarekin, Don Toribio Iraetarekin: “Herrena zen, baina komeni zitzaionean ederki egiten zuen korrika. Ostikoak emateko ere ez zuen herren handirik izaten”. Mutil eta neskak batera elkartzen ziren sakristian. 1930ean egin zuten jaunartzea, maiatzaren 30ean: M ARIA J ESUS, BAINUETX BOTONES BATE “Zuriz egin nuen, dotore asko, buruan koroiarekin. poltsatxo bat nuen zintzilik, hantxe gorde nituen familiakoek oparitu zizkidaten txanponak. Ez ziren asko izango… Gero etxean bazkaldu nuen familiarekin”. Bederatzi hilabetean, hileko lehengo ostiraletan, goizeko 8:00etan, komunioa prestatzera joaten ziren. Gero etxean gosaldu eta eskolara.

Hamar urtetatik gor

Bost urterekin eztarritik operatu zuten, medikuetan-eta ibili zen eta orduan pasatako gaixotasun batengatik-edo hasi zen gor gelditzen: “Medikuaren etxean operatuko ninduten izeba Agedaren magalean nintzela”. Aita perratzailea zen eta amak Alkorta tabernan egiten zuen lan. Horrela bada, Maria eta petrita Azpillaga ahizpek zaintzen zuten Maria Jesus. Haiek


162.qxp_55 21/6/15 21:28 Página 11

“Nik entzun egin nahi nuen, beste ezer ere ez”

B AINUETXEKO

BALKOIAN .

“Gorra nintzelako aprobetxatu zitezkeela uste zuten askok”

rren, gaztea nintzen, ilusioa, bizitzeko gogoa… baina ezin entzun. Gorra nintzelako aprobetxa zitezkeela uste zuten askok”. Entzumena berreskuratzeko ahalegin bat baino gehiago egin ditu baina bere gortasunak ez du erremediorik. Bainuetxean bikote katalan bat (Señores de Molins) omen zegoen; emakumeak ez omen zuen ondo entzuten. Dirudunak ziren eta langile bat gorra zela jakitean, beren gelara joateko eskatu zioten Maria Jesusi. Gelan biolinista bat zegoen. Maria Jesusi bizkarrez jartzeko esan zioten eta hainbat froga egin zituzten biolinarekin, baina hark ez zuen ezer entzuten. Beste batzuk ere saiatu ziren laguntzen. Esate baterako, Jose Larrañaga Alkortanetik ezagutzen zuen, lanean elkarrekin ibiliak ziren baina gero Venezuelara joan zen. Handik karta bat idatzi zion ziurtagiri medikua bidaltzeko eskatuz. Venezuelatik bueltan, aparatu bat ekarri zion, proba egin zuten baina ezer ere ez. Maria Jesusen senarraren lantegiko nagusietako batek ere aparatua ibiltzen zuen, harenarekin ere egin zuten proba baina alferrik.

Aitaren heriotza

Bere bizitza asko markatu zuela aitaren heriotzak, dio Maria Jesusek. Ama bost seme-alaba txikirekin geratu zen, bera zaharrena, 11 urtekoa. Uztailaren 9an hil zen aita, 39 urterekin, bat-batean. Antonio Zestonarekin batera

M ARIA J ESUS 17

URTEREKIN ,

A J ESUS, BAINUETXEKO BOTONES BATEKIN .

M ARIA J ESUS EZKERRETIK HASITA LEHENENGOA . 1934 AN, A RABATIK Z ESTOARA ETORRITAKO UDATIARREKIN Z ARAUZKO HONDARTZAN

M ARIA J ESUS EZKERRETIK HASI ETA HIRUGARRENA , A ZPEITIKO S AN I NAZIO JAIETAN B AINUETXERA N AFARROATIK ETORRITAKO LANKIDEEKIN .

1

1

ohartu ziren, pixkanaka, Maria Jesusek ez zuela aditzen: “Nire izenez deitzen zidatenean ez nien erantzuten”. Aurrena belarri batetik eta gero bestetik, poliki-poliki, ezer ere ez entzutera arte. “Jendeak galdetzen zidan: 'Baina nola ez duzula entzuten?' Eta nik erantzuten nien: Itxi begiak. Ikusten al duzu? Ez. Ba horixe pasatzen zait niri entzumenarekin. Nire ahotsa bakarrik sentitzen dut”. Jaiotzatik ez zenez gorra, hitz egiten, irakurtzen, idazten ikasi zuen gor gelditu aurretik. Segituan ikasi zuen ezpainak irakurtzen baita ingurukoek ere berari ondo ahoskatzen. Beraz, ikasketetan-eta ez zuen inongo arazorik izan. Zumaiako eskolako lehengo egunean, maila bat altuagora eta dena pasa omen zuten. Biografiak, errebistak, periodikoak… kolore guztiak irakurri izan dituela esaten du: “Ahizpei asko lagundu izan diet eskolako lanekin, baita nobioei kartak idazterakoan ere”. Ez entzuteak bere alde onak ere badituela dio: “Isiltasuna oso garrantzitsua da ez distraitzeko, baina aldi berean txarra da, distraitu egiten zaituelako edozein golpek”. Bizimodua aurrera ateratzeko arazorik izan ez badu ere, bere nahi bakarra entzutea izan da: “Nik entzun egin nahi nuen, beste ezer ere ez. Amak beste batzuk okerrago zeudela esaten zidan, ikusten ez zutenak”. Gaztaroa izan zela gogorrena dio: “20 urterekin pasa nuen oke-

1936.


162.qxp_55 21/6/15 21:29 Página 12

B OST ANAI - ARREBAK AMA ERDIAN DELA . E ZKERRETIK HASITA , M ARIA J ESUS , R EXU, J OSE L UIS, T RINI ETA P ILI .

Gerra garaia

B OST ANAI - ARREBAK H OTEL E STACION ATARIAN . E ZKERRETIK HASITA , R EXU, T RINI , J OSE L UIS, M ARIA J ESUS ETA P ILI .

Gerra hasi zenean 17 urte zituen. Ondo gogoratzen du irailaren 21ean tropa nazionalak sartu zireneko eguna. Batzuk balkoietatik txaloka hartu zituzten eta edaria ere eskaini zieten. Beste familia batzuk, ordea, herritik alde egin behar izan zutela dio, Alkortanekoak esaterako. Alkorta taberna dena txikituta utzi omen zuten soldadu nazionalek. Iretako fusilamentuekin ere gogoratzen da; hurrengo egunean, lagun batzuekin Azkoitiko karlistak fusilatu zituzten lekura joan omen ziren. Artean han omen zeuden hildakoen zenbait traste. Amak bainuetxera joan behar izan zuen, derrigortuta, sukaldari, ofizialei-eta janaria prestatzera. Maria Jesus iluntzero joaten zen bainuetxera amaren bila. Bi soldaduk laguntzen omen zieten bueltan; jatorrak zirela dio. Denetik zegoela dio, baita lotsagabe askoak ere. Orduan Alkorta tabernan laguntzen ibiltzen zen Maria Jesus. Hara askotan joaten omen ziren soldaduak: “Behin baino gehiagotan dirua eskaini izan zidaten sexuaren truke baina nik esaten nien ez nintzela merkantzia bat”. Beste behin, bi soldadu, goiko pisuan gor bat bizi zela jakinda, igo egin ziren. Atea, ordea, Maria Jesusen lagun batek ireki zien. Orduan, beldurtu eta alde egin zuten: “Etxean bakarrik egon banintz ez dakit zer egingo nuen; agian nahiago izango nuen balkoitik salto egin”.

“Behin baino gehiagotan dirua eskaini izan zidaten sexuaren truke baina nik esaten nien ez nintzela merkantzia bat”

sereno aritzen zen. Hark, ez zela agertzen-eta, Alkortanera joan eta etxeko giltzak eskuratu zituen. Etxera sartu eta lurrean topatu zuen, ahotik odola zeriola. Estomagoa lehertu omen zitzaion. Maria Jesus eta anaiarreba guztiak Zumaian ziren amarekin, San pedrotarako joanda. Zestoara itzuli eta amak oso goiz bidali omen zituen ohera: “Trinik esnatu ninduen, lutoz jantzi behar genuela esanez. Eta nik: aita? Ez zekiela erantzun zidan. Korrika jaitsi nintzen kamisetetan. Amari galdetu nion: aita hil da ezta? 'Nork esan dizu?' Inork ere ez! Burua makurtu zuen. Negarrez hasi nintzen gelditu gabe. Asko maite nuen. Bi urtean ibili ginen lutoz. San pedrotarako arropa berria egin genuen baina ez genuen estrainatu ere egin. Amak ez zuen kendu inoiz lutoa”. Oso kuttuna zuen aita, baita aitak bera ere. Ezkontza egunean ere bere buruan izan zuen: “Ezkontzen ari nintzela, komunioa hartzerakoan, aita agertu zitzaidala iruditu zitzaidan, momentu hartan nirekin egon nahi zuela-edo pentsatu nuen”.

M ARIA J ESUS ETA J OXEREN EZKONTZA EGUNEAN A SUNCION HOTELEKO ATARIAN . G OIAN EZKONBERRIAK ETA J OXEREN ARREBA L UTXI . B EHEAN , J OXEREN GURASOAK J USTO ETA B IXENTA .

17 urte Bainuetxean

Gerra amaituta, bainuetxera joan nahi al zuen galdetu zion amak. Hala, ezkondu arte bertan aritu zen lanean. Negu eta uda jarduten zuen arropak konpontzen. Hala ere, beste nonbaiten larri bazebiltzan, haiei laguntzera joaten zen Maria Jesus. Ez zuenez entzuten, ezerk ez zuen distraitzen; hori lanerako abantaila bat zen. Agian inork baino lan gehiago egin baina beste denek baino gutxiago kobratzen zuela konturatu zen. Orduan, besteek bezala kobratu nahi zuela esan zion nagusiari. Hark zaila izango zela erantzun zion baina, azkenean, uda bukaeran bestetan baino soldata handiagoa jaso zuen. Amak soldata ikusi zuenean, harrituta galdetu omen zion ea zer gertatu zen, eta Maria Jesusen erantzuna: “En boca cerrada nunca entran moscas”. Gorra bai baina tuntuna ez. Bizitza osoan ez du inongo arazorik izan jendeari eta oztopoei aurre egiteko.


162.qxp_55 21/6/15 21:29 Página 13

3

1

M ARIA J ESUS

ETA J OXE D ONOSTIAKO LEHENGUSU BATEN EZKONTZAN .

M ARIA J ESUS ETA J OXE BOST SEME - ALABEKIN, J OSEBA SEMEAREN EZKONTZA EGUNEAN . G OIAN , PATXI , M ARIA J ESUS, J OSEBA ETA J OXE . B EHEAN , M ARI K ARMEN , E DU ETA J OAKIN .

TZA TARIAN . N

M ARIA J ESUS ETA J OXE BOST SEME - ALABEKIN . G OIAN, PATXI , J OAKIN ETA J OSEBA . B EHEAN, M ARIA J ESUS M ARI K ARMENEKIN ETA J OSE E DUREKIN .

Zumaiarekiko lotura

Oporretan, Gabonetan eta San pedrotan, Zumaiako aitonamonen etxera joaten ziren. Han egunak pasatzen gelditzen zirenez, bertako eskolara ere joaten zen, Zumaiako mojatara, Maria eta Josera. Uniforme beltzarekin, lepoan zinta gorriarekin. Gerora ere, Zumaiara joateko ohitura handia zuten, familiarengana. 30 bat urterekin, bisitan joan zen batean, etxera bueltatzerakoan, Justa taberna parean mutil koadrila bat zegoen, eta trenera lagunduko ziotela esan zioten. Maria Jesusen ustez, gauza onerako mutil gehiegi nonbait, eta zozketa egin zuten nork lagunduko zion tren geltokira. Joxe Aristiri tokatu omen zitzaion eta berak lagundu omen zion. Ordutik elkarrekin hasi ziren. Maria Jesusek ez zuen ezagutzen lehendik Joxe baina hark bai Maria Jesus: Joxek Yereginean egiten zuen lan, nonbait, eta Maria Jesus handik pasatzen zen bakoitzean arreta jartzen omen zion. Sei urtean ibili ziren nobio: “Nik gure etxea eduki arte ez nuen nahi ezkondu”. Azkenean, Joxeri babes ofizialeko etxea tokatu zitzaion: “Amak eman zidan notizia, berak ez zuen nahi ni ezkontzerik, beti ni bere alboan geratuko nintzela pentsatu izan zuen-eta”. Zestoako parrokian ezkondu ziren, don Jose Azkoitiak ezkondu zituen, eta bazkaria hotel Asuncionen egin zuten. Ama ez zen joan ezkontzara. Gizonaren amari ere ez zion graziarik egiten: pertsona batzuek ezin zutela ezkondu zioen, alegia, entzuten ez zuten pertsonek. Oztopoak oztopo, ezkondu eta Zumaiara joan ziren bizitzera. Hamar urtean, lau ume galdu zituen eta bost bizirik jaio. Familia eder askoa hazi du: bost seme-alaba eta hamar biloba. Gortasuna ez da traba izan Maria Jesusentzat eta gaztetan bezalaxe go-

gor ibili da lanean gerora ere. Joxek, senarrak, lehen esan dugun bezala, Yereginean egiten zuen lan eta itsasontzietako mekanikoa zen. Txalupa bat ere bazuten M ARIA J ESUS, BEHEAN ERDI ERDIAN, BOST SEME etxean eta itsasora ALABEKIN , HAUEN BIKOTEEKIN ETA HAMAR BILOBEKIN . sarri joaten zen Joxe; askotan Maria Jesusen konpainian. Itsasoan harrapatutakoa Maria Jesusek plazan saltzen zuen. Bestela ere nahiko lan ez, eta etxean udatiarrak hartzen zituzten. Nola edo hala familia aurrera ateratzeko lan egin behar. Maria Jesus 1997an alargundu zen. Ordutik bakarrik moldatu da etxean. Bolada batean alabaren etxera joan bazen ere, berak bere etxera itzuli nahi izan zuen, bertan sentitzen da-eta gustuen.

56 urte eta gero semearekin etxean

Maria Jesusen bigarren semea, Joseba, osasun arazoekin jaio zen. Orduan, Maria Jesusek bestela ere nahiko lan izango zuela-eta, bi urteko semea patxi (jaiotzez Jose Manuel, eta Maria Jesusentzat beti Jose Manuel) Lutxi koinatak eraman zuen bere etxera. Eraman bai, baina Joseba sendatutakoan ere, patxi ez zen amaren etxera itzuli. Familiako bat gehiago izaten jarraitu zuen, etxean bazkaltzen zuen, baita meriendatu ere. Gastuak gurasoek ordaintzen zituzten baina izekoren etxean egiten zuen lo. Gerora, arrazoi politikoengatik ihes egin behar izan zuen. Maria Jesusek, ordea, ez zuen semea ikusteko okasiorik galtzen: Cotterêts-era (Frantzia), Senperera (Lapurdi) joan izan zen hura bisitatzera. Atxilotu zutenean ere, bisitatzen jarraitu zuen: “Joan ahal nuen guztietan joaten nintzen, milaka kilometro egin ditut semea ikusteko: paris, Madril, Caceres, Donostia, Salamanca”. Bi urterekin eraman zuten etxetik baina orain berriro itzuli zaio semea. Maria Jesusek eta Joxek erosi zuten Zumaiako etxean bizi da semea, erraina eta bi bilobekin.

A

maiur Aristi Arregi


162.qxp_55 21/6/15 21:29 Pรกgina 14

Udalbatza berria eratuta.

Ekainaren 13an osatu zen hurrengo lau urtetan jardungo duen udal batza berria. EAJko Josetxo Mendizabal izango da alkate berria, bere alderdiaren aldeko sei botorekin, eta EH Bilduko Mikel Arregi izango da oposizioan, alderdi horren bost botorekin. Leire Etxeberriak, orain arte alkate izan denak, eman zion aginte makila Josetxori, eta hark txalo artean jaso zuen. EH Bilduko hautagaiak hitz egin zuen lehenik; elkarlanari eman zion garrantzia Mikel Arregi Ertxinek. Josetxo Mendizabalek, berriz, aurreko legegintzaldian bi taldeen artean izandako harreman ona izan zuen gogoan, eta hurrengo lau urteetan ere horrela izatea nahiko lukeela gaineratu zuen. Jarraian, lau urte hauetan udaletxean lanean aritu den taldearentzat txalo bero bat eskatu zuen, "egin duten lan onagatik eta izan dugun harreman onagatik". Eta, amaitzeko, "lan egiteko prest dagoenarentzat udaletxe honetan lekua izango da, Zestoaren alde arituko baikara" esanez bukatu zen ekitaldia.

Ekainak 5

Itxaropena dantza taldeak Uzta ikuskizuna eskaini zuen kiroldegian.

zu

danbolin


162.qxp_55 21/6/15 21:29 PĂĄgina 15

5 1

garai bateko kontuak... Orain dela 59 urte‌ 1956ko urtarrilaren 29an, igandea

Ekainfest Nahi baino protagonismo

handiagoa hartu du euriak aurtengo Ekainfesten ere. Ekintza guztiak aurrera atera ziren, ordea, eta ez da gutxi; umeentzako pottokak eta Irrien Lagunak ikuskizuna, haurrentzako tailerrak, oreina burruntzian erreta, tabernetan pintxo bereziak, olinpiada prehistorikoak eta suaren etorrera, antzerki taldekoek antzeztuta.

Ekainak 6

zulo n

TSko langile ohiek herritarren babesa eskertzeko ekitaldia egin zuten plazan.

Giza proba Zestoako plaza luzean (33 metro)

Ordu erdian, 30 plaza egin baietz eta ezetz

Harria: erdikoa (1.860 kg) Arroako 10 gizaseme: Agustin Eizagirre Mardu (29 urte), Joxe Azkue Agote (23 urte), Joxemari Eizagirre Plazabarrena (26 urte), Joxe Azpeitia Potxolo (28 urte), Joxemari Uranga Larretxezar (28 urte), Isidro Azpeitia Potxolo II.a (21urte), J. Ignazio Olaizola Artubia (22 urte), Joan LarraĂąaga Agote (32 urte), Joxe Olaizola Goardizar (23 urte) Bitartekaria (tertzeroa): Joxemari Etxeberria Kontra jokatu zutenak: Fidel Lizaso, Martin Iriondo Martintxiki eta Xabier Iriondo

Gertakariak: Apustuko egunean, goizaldean, xaboia bota omen zuten plazan. Fidel Lizaso alkateak, gertatutakoa ikusita, plaza erretzeko agindu omen zuen, eta bai egin ere. Hala, plaza garbituta, apustua jokatu egin zen.

Arroarrek egindako marka: 19 plaza eta 7 zinta

Informazio-iturria: Xabier Iriondo


162.qxp_55 21/6/15 21:29 PĂĄgina 16

Txikitatik zaio txapela erakargarri Aitor Salegiri. Berak dioenez, orain baino gertuago zeukan orduan.

Aitor Salegi

Bertsotan arituz, bertsoaz gozatuz

ertsoa du zaletasun Aitor Salegi 22 urteko zestoarrak. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu berri du, eta txapeldunorde suertatu da plazatik Gaztetxera ekimenean. Herriko bertso eskola indartzeko asmotan da.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu berri duzu. Oker ez banaiz, lehenengo aldia izan da parte hartzen duzuna, ezta? Bai, lehenengo aldiz aurkeztu naiz aurtengoan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara. Aurrez eskolarteko hainbat txapelketetan aritu izan naiz, baina Gipuzkoa mailan aurkezten naizen lehenengo aldia izan da. Eta, zer nolako esperientzia izan da? Bi saiotan abestu dut, eta 34. postuan geratu naiz. Guztira 76 bertsolarik hartu dugu parte eta, bi saioetan lortutako puntuen batura eginda, 30 bertsolari hoberenek egin dute aurrera. Egin ditudan saioetan ez naiz sentsazio onarekin geratu, gehiago eman nezakeela iruditzen zait. Bigarren saioan, bereziki, ibili nintzen gaizki: hiru aldiz geratu nintzen, hainbat hankaluze egin nituen... Normalean egiten ez ditudan akatsak dira. Txapelketari ekin aurretik ez nuen inondik inora pentsatzen lehe-

nengo fasea gaindituko nuenik, baina lehenengo saioan abestu ondoren, eta puntuazio dezentea lortu nuela eta, sailkatzeko aukera nuela ikusi nuen. Sentsazio gazi-gozoa, beraz. Behintzat, ikusteko balio izan dit txapelketa ez dela beste munduko ezer. Nerbio aldetik eta nahiko lasai egon naiz, eta ariketak edozein sariketetan egiten ditugunak dira. Hemendik lau urtetara, agian, gehiago prestatuta joan eta agian presio gehiago izango dut... Azken finean, sailkatzetik 4,5 puntutara geratu naiz. Modu bereziren batean prestatu al duzu txapelketa? Ez dut ezer berezirik egin, egia esan. Gasteizen ari naiz ikasten Euskal Filologia, eta aurtengo ikasturte arte astero samar elkartzen ginen sei zazpi bat lagun. Ikasturte honetan, ordea, txapelketa ate joka izan arte ez naiz gehiegi aritu... Txapelketa zela eta, azken bi hilabeteetan dezentetan elkartu gara bertsotan egiteko. Zestoan utzi samartuta daukagu bertso eskola, baina azken boladan Igor Olabide eta biok elkartu gara txapelketa prestatzeko. Plazatik Gaztetxera ekimenean, berriz, txapeldunorde suertatu zara. Bertsolari gazteei aukera emateko helburuarekin egiten den ekimena da plazatik Gaztetxera. Hitzak dioen bezala, gaztetxe ezberdinetan lehiatzen da. Hiru fasetan banatzen da eta aurtengoan Markinan ospatu da finala. 32 bertsolarik hartu dugu parte ekimenean, bikoteka. Aitor Irastorzarekin abestea egokitu zait niri. Esan bezala, Markinako saioan abestu eta buruz-burukora iritsi ginen. Irabaziz gero ez da egoten hurrengo urtean parte hartzeko aukera, beraz, hala hobe! Ez pentsa ordea horregatik egin dugunik bigarren e... kar kar kar! Aurrera begira, zer helburu berri dituzu? Oraindik ez dugu hitz egin, baina gustatuko litzaidake datorren ikasturteari begira gaztetxoentzat bertso eskola abian jartzea. Guk mundu honetan sartzeko aukera izan genuen Oskar Alberdiri esker, eta jakitun naiz guk saiakerarik egin ezean ez dela herri mailan bertsolaritzaren jarraipenik egongo.

ÂŤTxapelketa ez dela beste munduko ezer ikusteko balio izan dit parte hartzeakÂť

A

imar Etxeberria


162.qxp_55 21/6/15 21:29 Pรกgina 17

7

1

BELARRA MOZTEKO LAGUN ONA. XABIER KORTA Lander Zabala Hitza: irakaskuntza

Ikasketak bukatuta ilusioz poz beterik lanean hasi nahi eta ez nuen gogo faltarik irakasle izatea gura nuen aspalditik egi bihurtuz ametsa lanean nabil jadanik nire gelaren aurrean ikasleak ikusirik ohartu naiz maisu lana ez dela hori bakarrik bokaziozko lana da beste ezeren gainetik (bis) doinua: ETAren su etenetik

Klaseak prestatu eman gogotsu jardun lanean guraso ta ikasleekin batera elkarlanean irakatsi hezi eta goxatu era berean pazientzia ta arreta oinarri ezinbestean errespetua hezkidetza beti laguntasunean egunero dihardugu eredu izan nahiean eurak ere horixe izango baitira etorkizunean (bis)

Hainbeste ordu elkarrekin ditugu pozik igaro hainbeste une atsegin ahaztezinak zeharo konfiantza ta errespetu biak beharrezko klaro elkarbizitza eder bat ikasketetaz harago nahiz ta dena ez ongi egin saiatu beharra dago dena ematera joaten naiz ta halare zorretan nago ematen dudana baino jasotzen baitut gehiago (bis)

hurrengo bertsolaria: Iban Altuna hitza: etorkinak


162.qxp_55 21/6/15 21:29 PĂĄgina 18

Henry Matsutani, Junior Brasil

Bezperako ogiarekin egindako pudinga

Brasilen sukaldaritza kultura oso zabala dago. Mundu osoko platerrak prestatzen dira. Errezeta honek Ingalaterran du jatorria, nahiz eta Brasilen zabaldu zen futbola bezala. Beraiek asmatu zuten futbola ere, baina guk hobetu genuen, kar kar kar‌ Edonork egin dezakeen errezeta bat da, ez baitu osagai exotikorik. Hori hurrengo errezeta baterako utziko dut. Gainera, errezeta honek ogi zaharrari irtenbidea emateko aukera ematen du. Errezeta (4-6 lagunentzat)

- 4 arrautza - Esne kondentsatu lata bat - Bezperako ogiaren 3 zati (opil baten neurrikoa gutxi gorabehera) - Margarina koilarakada bat - 2 esne pote (esne kondentsatuaren potea erabili neurria hartzeko) - Azukre pote erdia (neurria hartzeko esnearen potea erabili) - Karamelua egiteko azukre pote bat (neurria hartzeko esnearen potea erabili)

Osagai guztiak nahastu irabiagailuarekin. Aholkua: ogia esnetan bigundu, zati txikietan moztuta. Azukrea desegin karamelua egiteko, eta moldean jarri. Apur bat gogortzen denean, aurretik egin dugun nahasketa gehitu. Labea berotu 250Âş eta ondoren bainu marian jarri moldea 35 minutuz. Ondo egina al dagoen egiaztatzeko, txotx bat sartu eta garbia ateratzen bada, eginda dagoen seinale. Labetik atera eta hozten utzi. Aurkezpenerako aholkua: ontzitik atera eta buelta eman karameluaren aldea goian geratzeko.

On egin!


162.qxp_55 21/6/15 21:29 Página 19

9

ekaina 26

. 26

OSTIRALA

Zestoako musika bandaren filmetako musika banden emanaldia, Arimaz orkestrak lagunduta 22:30ak aldera. Umeen eguna Iraetan; puzgarriak...

-27

ASTEBURUA

Agiro eta Azpeitiko Lagun Onak mendi taldeak antolatuta, Vignemaleko itzulia egitera irteera.

27

LARUNBATA-UZTAILAK

5

Zestoako Antzerki Astearen hasiera. Eromen Produkzioak eta Zestoako Interpretazio Eskolak bultzaturiko ekintza.

28 29

.

IGANDEA

Argazki rallya, Zestoako argazkilari taldeak antolatuta. Festa egingo dute Gisasola egoitzan. ASTELEHENA

Udaleku irekien eta Kirol udalekuen hasiera

uztaila Sa

nkristobalak Narruondon

09

OSTEGUNA

Kristobal deunaren eguna. 19:30. Suziriak jaien hasiera adieraziz. 20:00. Sardina eta saiheski jana dohain, edaria ordainduta. 22:30. Monologoa Gorka Aginagalderen eskutik.

10

OSTIRALA

10:30. Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea. 11:00. Herri Meza eta kotxeen bedeinkazioa. Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat. 17:00. Zezen mekanikoa. 22:00. Mus eta Eskoba txapelketak. (sari bikainak izango dira)

11

LARUNBATA

17:00. Gaztetxoentzat Herri Kirolak (4urtetik gorakoentzat). Ondoren txokolatada. 21:00 Divinus Catarinen eskutik, bertso afari bikaina. Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin. Izen ematea: Ohiko lekuetan edo 648 828 298 telefonora deituta. Afaria: Zizka-mizkak, bakailaoa, karrillerak saltsan, postrea, kafera eta kopa 28€. Ondoren: Erromeria, Josean Mendizabalekin.

12

age1 nd a 05.

IGANDEA

11:00. Asto Lasterketa. (Derrigorrezkoa da kaskoa jantzita eramatea). Ondoren: Zikiro Jana. 12:30. Marmitako lehiaketa (gehienez 12 bikote). Izen ematea: Uztailak 10 baino lehen. Info. gehiago: 606 838 164. Behar diren genero eta tresna guztiak Festa batzordeak jarriko ditu. Irabazleak saria izango du. 18:00 Gorriti bere animaliekin. Jarraian Herri kirolak. eta honenbestez bukatuko dira 2015eko San Kristobal jaiak.

IGANDEA

Zestoako txirrindulari elkarteak antolatuta Lizarrara irteera. Nabarralde, Agiro eta Lagun Onak taldeek antolatuta.

10

OSTIRALA

Arauntza eta Gazumen egongo dira gau osoan zehar Zestoako Agiro mendi taldeko kideak Ehun Milak lasterketa pasako baita bertatik.

12 18-19 asteburuan IGANDEA

Katamarrua Natur Taldeak antolatuta Artikutzara irteera haur eta helduentzat.

Ka

Agiro Mendi Taldeak antolatuta Sella jaitsiera.

rmenak Arroabean

15

ASTEAZKENA

Jubilatuen eguna. Goizean, bonbazoa jaiei hasiera emateko. Eguerdian, jubilatuen bazkaria Ederki elkartean 19:00 herri kirolak. 21:00 Herri afaria. Ondoren, Dantza Txapelketa eta Endara DJ goizaldera arte.

16

OSTEGUNA

Karmengo Amaren eguna 5:00 Karroza baserriz baserri. Goizean, Karmengo Amaren Meza Nagusia, Arroa Beheko Abesbatzarekin. Ondoren, Zestoako dantza taldearen emanaldia. 19:00 Zaldi proba. Jarraian, Munduko platerak. Gauean, Piano bat bertsotan.

17

OSTIRALA

Umeen eguna. Goizean zehar ume-jolasak. Jarraian, umeen bazkaria. Arratsalde guztian zehar puzgarriak. 19:00 Pala txapelketaren finala. Gauean Danborrada. Jarraian, erromeria goizaldera arte Obaneukeren eskutik.

18

LARUNBATA

Koadrilen eguna. Goizean bikotekako sukaldari lehiaketa. 14:30 Koadrilen arteko bazkaria eta jarraian herrien arteko norgehiagoka. Ondoren, Mikel Goñi pilotaria herritarren aurka. Gauean, kontzertuak: SKALEAK, ZE ESATEK! eta AFU

19

IGANDEA

Euskal jai eguna. Goizean, haurren danborrada. Arratsaldean, Arroa Beheko VII. TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA. Jarraian, herriko sagardo dastaketa

Sa

ntio Santanak Arroagoian

24TIK 27RA


162.qxp_55 21/6/15 21:29 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
162. alea by DANBOLIN - Issuu