Skip to main content

161

Page 1

161.qxp_55 24/5/15 23:22 PĂĄgina 1

“

2015eko maiatza

161 zk.

odriozola jesus

Beldur handia ematen dit,

analfa beto emozi onalak azkenean

�

analfabe to kulturala k aterako eta

direlako


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Pรกgina 2


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 3

INKE STA

Dakidana bakarrik dakidalako... ez dakit zein taldetakoa zaren: hilero danbolin jasotzea gustatzen zaienekoa, aldizkaria jaso duen edo ez konturatzen ez diren taldekoa, ale bakoitzari errezeloz begiratzen dienekoa... Baina badakit hil honetakoa esku artean duzula eta, gainera, irakurtzeari ekin diozula (idazten hastea hainbeste kostatu zaidana). Eskerrik asko ba! Ez dizut esango orrialde bakoitzean zerekin topatuko zaren, horretarako daukazueta orrialde honen eskubian aurkibidea, goitik behera. Gainera, gure aldizkaritxoak ez du bibliaren lodiera eta erraz ematen zaio errepasoa, zer dagoen ikusteko. Mehea izanagatik, ordea, borondate eta ahalegin faltarik ez du, nahiz eta badakigun ez dela denentzat gustukoa beti. Ale honetakoak irakurtzean etorri zaizkidanak kontatuko dizkizut. Nik musean ez dakit, baina danbolineko Enbidoa irakurtzen bai; beraz, Manex Larrañagak kontatutakoak irakurri ahal izan ditut. Batzuetan nahiko nuke Bota Librean jardun, kalean, lanean... baina ez naiz beti ausartzen; hala ere, galderak gustuko ditut Aimar Etxeberriak bezala, eta erantzunak bilatzea ere bai. Ikastea gustatzen zaidalako, egunerokoan, sinpletasunean, eta Lierni Arrietak bezala, nik ere asko ikasten dut haurrekin, asko-asko! Eta inbidia ere ematen didate haurrek askotan, aske ikusten ditudanean, zentsurarik gabe jokatzen, sormenari lekua utzi eta“hegan”egiten, Mikel Ibarguren antzerkian bezala, jakin-minez eta pasioz. Eta nahiko nuke Jexux Odriozolaren tankeran, 63 urterekin, ondo bizitzeko jaioa naizela esatea; nahi dut, eta bilatuko dut modua orain arte bezala, horixe baietz! Ez dakit non egongo naizen 63 urterekin, 90ekin edo 50ekin, baina Eguneko Zentrora bueltaka baldin banabil ere, zertxobait gehiago jakin ahal izan dut hil honetan. Eta baita Ariztondo plazako ITALMEDICINAL CBD elkarteari buruz ere. Hasteko, zuetako askok bezala, ez nekien horrela izena zuenik, eta egiten dituzten beste mila kontu ere ez nekizkien. Orain, gehiago dakit ez nekienari buruz, eta uste erdi ustel batzuk borratzeko aukera ere izan dut. A! Ni zein taldetakoa naizen ez dizuet esan: danbolin azaletik hasi eta publizitate orriraino begiratzen duenekoa naiz. Bertsoak kantatu, argazkiak ikusi, agenda, errezeta, Danbolin-zulo... irakurri eta artikuluak patxadaz dastatzen dituenekoa. Dakidana bakarrik dakidala esan dut, eta egunerokoan ikastea gogoko dudala ere bai. Baina bai, batzuetan, nekatu egiten naiz, eta begiak itxi nahi izaten ditut ezer ez entzuteko eta belarriak tapatu ezer ez ikusteko. Danbolinek ere izaten ditu nekeak eta ezusteak. Baina jarraitzeko indarra hartzen ere badaki, baita eskainitako laguntzagatik eskerrak ematen ere. Zuek ere danbolinen ahalegin eta borondate horren parte zarete.

M d a n b o l i n EK

aialen kortadi iparragirre

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

34 6 10 12 14 16 18

Dakidana bakarrik dakit

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

ENB I D OA K

JARDU NIAN JE SUS ODRIOZO LA

ITAL ME DICINAL

DAN BOLIN ZULO

EGUN PASA SAN JUANEN

Z E R D U E S K UA A R T E A N

MUNDU BAT LAPIKOAN

diruz lagundutakoa


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 4

enbidoa

Ez

Guztion ekina. da erraza izango, baina gaur egun buruhauste asko sortzen dituen gaiaren inguruan idaztea dagokit. Eta ez kezkatu, ez dut maitasunaren inguruan idazteko asmorik. Gaurkoan, nire lagun Ander Telleriak botatako enbidoa erantzuten saiatuko naiz. Bere hitzetan:“Nola ikusten duk munduaren etorkizun energetikoa?” Egungo egoera energetikoa jasan ezina dela ez da gaur egungo kontua. Urteak dira lehengaien ustiaketa masiboaren eta hauen erabilera ez-kontzientearen ondorioz, ohikoak ez diren aldaketa klimatologiko eta sozialak jasaten ari garela. Aldaketa global baten beharrean gaude, eta hau ez da emango gizarte honen partaideok bizi dugun egoerarekin kontzientziatzen ez garen bitartean. Optimista naiz eta arazoak irtenbidea duelakoan nago. Badakit egungo boteretsuen interes gordinak direla eta ez dela erraza izango, baina denon artean lortuko dugu. Nik, nire ekarpena egin nahian, ikasle biziaren norabidea gai honen inguruko azterketara zuzentzea erabaki eta energiaren ingeniaritza karrerarekin hasi naiz. Bertan, teknologia eta baliabide energetiko berritzaileekin ikerketan eta praktikan ibiltzeaz gain, gaur egun esku artean izan ditzakegun erremintei ahalik eta erabilera efizienteena nola eman ikasten nabil. Egunerokotasuneko akzioek duten garrantzia pentsatzen duguna baino handiagoa da. Azken batean, hau da gizarteak behar duen kontzientziatzea, ezta? Arazoa dagoela jakiteaz gain gure eskuan dagoena egiten jakitea. Ezin gara konformismoan sartu eta datorrena datorrela zain gelditu. Galdetu buruari, zer egin dezaket gizartearen hobekuntzaren alde? Iniziatiba berritzaileetan parte har dezaket? Zer opa diet nire ondorengoei? Etorkizuna ez da gutxi batzuek sortuko duten utopia. Etorkizuna, denon artean eraikiko dugun aroa da. Eta aro berri hau eraikitzeko prest egoteaz gain, musikarekin bihotzak alaitzen dizkigun Beñat Etxabe lagunari bota nahi diot ondorengo enbidoa: “Nondik ateratzen duk hik musikak eskatzen duen dedikazioari aurre egin ahal izateko beharrezko energia?”

M

P

anex larrañaga

intada . Lapurreta.

Apirilaren 29ko gauean lapurreta egin ziguten Danbolinen. Oraindik bi urte bete gabe zituen ordenagailua eraman zuten. Sustoa pasata, berriz ere egunerokotasunari heltzeko ordenagailu berri bat erosi dugu. Dirua biltzeko rifa bat antolatu genuen eta bene-benetan eskertu nahi dizuegu herritarroi zuen borondate onagatik, uste baino errazago saldu ditugu egia esan! Hauxe da zenbaki saritua: 0688 (ordezkoa 2368) Zenbaki bakarra atera da. Lau kolore ezberdinetako tirak daude eta kolore bakoitzeko zenbaki sarituarentzat izango da balea; arrosa, horia, urdina eta laranja kolorekoak. Sariak: Aldizkarian publizitatea jartzen duten establezimenduetan gastatzeko 130 euroko 4 bale (erosketa gehienez bi zatitan egin ahal izango da, betiere establezimendu berdinean eta hilabeteko epean. Epea: ekainak 15)

d

anbolin


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 5

5

botalibrean

Ttur-ttur joan hadi, neska!

Atzo, Herri Urratsen, lagun batekin egin nuen topo. Hendaiara bizitzera joan zenetik, bertan soilik ikusten dugu elkar. Sehaskako guraso izanik, han lan egitea tokatzen zaio, eta urte guztian zehar eta, batez ere udan, hondartzako bidean gure gogora ekartzen badugu ere, ez dugu elkar ikusten. “Egingo diogu bisita? Honela aurrez ezer esan gabe?”. Eta urtea pasatzen Izango da lerrook zaigu. Berak esana ekarriko irakurtzen hastean hauteskundeen inguruko gogoetaren dizuet. “Mantsoago bizi bat edo gaiarekin lotura duen analisiren bat espero izannahi dut. Astelehenak ere go duenik. Lanak kentzearren, irakurketa bertan behera dastatu, gazi-gozoak murtxikatu, eta digeritu.” Bat nauztea gomendatuko nioke, ez baitu antzekorik aurkituko. tor, oraingoan ere, lagun honekin. Ez da motibo faltagatik izango, Bestalde, La pedagogia del caracol Gianfranco ordea, egunotan ez baita besteZavalloni-rena ari naiz irakurtzen, eta itxaroten ikasterik aditzen han eta hemen. Baiaren garrantzia aldarrikatzen du. Haurrekin bizi naizena erabat gogaitu naute hautesnetik asko ikasten ari naizela esan behar dut, eta lehekunde kanpainak iraun dituen bi nengo ikasgaia moldatzen ikastea izan da. Nire nahi asteek, sekulako betekadarekin eta beharrei haurrarena gehitzen zaie, eta horrekin amaitzeraino. Egia esatearren, moldatu beharra, unean unekoari ekinez. kanpaina hastekoa zen bezperaAutobus zerbitzuak, itxarotearen plazera. Autoko egunean bertan aspertu ninaren esklabo ez izatearena eta ttur-ttur autobusean tzen jada. batera eta bestera ibiltzea. Plazera da benetan; patxaEtxeko batekin izaniko elkarrizketa batek eraman dazko ekintza soziala dela esango nuke. Autobus gelnau testu hau idaztera. Normalean elkarrekin izaten ditutokian itxaron aldamenekoarekin kontu kontari, eta, gun hitz aspertuekin zerikusirik ez zuen horietakoa izan ondoren, kontu kontari jarraitu edo lo kuluxka bat zen, iturburua espainiar telebista bateko programa berri egin. Autobus zerbitzu berria jarri digute duela gutxi bat izanagatik ere. Munduaz hitz egin genuen, egun hain Zestoan. UK01 Azkoititik Donostiara, UK03 Azkoititik modan dagoen jihadismoaz edota Ekialde Hurbileko gaZarautzera, UK05 Zestoatik Ermura, UK06 Zumaiatik tazkez. Lagun artean gaiaz jardun zutela komentatu ziZumarragara, UK07 Zumaiatik Zestoarako zerbitzua, dan, eta zalantzak sortzen zizkion hainbat galdera egin Aizarnazabalera doana eta gaueko UK45G Zestoatik zizkidan. Hura poza nirea! Ni, sasijakintsu paperean sartuEibarrera eta UK46G Zumaiatik Azkoitira. Horiek lotuz, ta, bata eta bestea erantzuten ahalegindu nintzaion, UK02 Azkoititik Tolosarako zerbitzuak eta UK04 Azpeigaiaz oinarrizkoa ere jakitera iristen naizen zalantza egititik Beizamarakoa ditugu. Eskaintza zabala. Baina, asten dudan arren. kotan, erdi hutsik ikusten dira autobusak. EgunerokoAl-Qaeda eta Estatu Islamikoa, sunitak eta xiitak, tasunean txertatu behar dugu autobusean ibiltzea denak errepasatu genituen, Palestina eta Israelen arteko partekatzea. Baina ekintza puntual bezala ere polita gatazka konpontzeraino. Eta batek galdetuko du: poza, izan daiteke Beizamara egun-pasa egitea, Tolosara pizer dela eta? Bada, etsipenean erortzen naiz sarri, gizarlota partida bat ikustera joatea edo txotxongilo musetea indiferentzian murgilduta eta ezjakintasunean eroso ora, Elgoibarrera ttipi-ttapa mendiz iritsi eta autobudagoela iruditzen zaidalako. Horra nire pozaren arrazoia. sez itzultzea, Eibarrera joan eta arma museoa ezaguHorregatik, indiferentziaren eta ezjakintasunaren aurretzea. Txango tipikoak agian, baina ez dira eskasak. an, jakinduriaren apologia egiteko erabiliko ditut ondoOriginalagoak izan edo ez, baina autobus zerbitzu zarengo lerroak. Galderak aldarrikatu nahi ditut, sarri eranbala erabiltzea proposatzen dizuet. tzunik ez duten galderak. Kontatzen diguten edo aditzen dugun oro ezbaitan jartzea gomendatu nahi dut, erosotasunean ez erortzea. Eta espainiar telebista bateko programa batek izan behar badu horren iturburu, izan dadila; berdin zait, galderak nahi baititut nik. Erantzunak aurkitzen, berriz, norbera ahalegindu dadila.

Erantzunik gabe.

L

A

imar etxeberria

ierni arrieta


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 6

J

ardunian JESUS

Gauza askotan sartuta dabil Jesus Odriozola (1952): koruan, bandan, jubilatuen elkartean... Bizitzan zehar mundu asko ikusitako gizona da. Irakasle izaki, klase askotako edo izaera askotako neska-mutikoekin zaildua, ideiak eta argudioak lantzen eta hausnartzen ohitua... Une batzuetan zorrotz hitz egin digu (“jende akritikoa”, “analfabeto emozionala”); beste batzuetan, ordea, irribarrez (Santo Tomas lizeoa, Itziar eta seme-alabak, korua eta banda...). Sarritan, euri zaparrada baten ondoren eguzki ederra ateratzen den moduan, bere alde umoretsua atera digu eta perla ederrak erakutsi dizkigu: “Lehenengo datu inportantea, Oñatin jaioa naizela; hori gabe ez zagok besterik” edo “Ni, dirudienez, ondo bizitzeko jaioa nauk!”. Pertsona interesantea, esango genuke. “Ez nekian gauza horiek inportanteak zirenik” bota digu bukaeran, elkarrizketatua izateko famosoa eta aberatsa izan beharko balitz bezala. Tira...

ODRIOZOLA

1968AN ARANTZAZUN, GURASOEKIN, HABITUAK HARTU ZITUEN EGUNEAN

Lagun gisa egin dugu elkarrizketa eta, lagun gisa, askotan hika hitz egin dugu. Eta horrelaxe utzi dugu, etxean gaude-eta.

Has gaitezen hasieratik... Lehenengo datu inportantea Oñatin jaioa naizela [aurpegi serioa]; hori gabe ez zagok besterik. Beste datu inportante bat: hamaika urterekin Arantzazura joan nintzela seminariora, eta han egin nituela beste hamaika urte, eta hogeita bi urterekin utzi egin nuela; beraz, nire hasierako ikasketa inportanteak han egin nituela. Eta eskerrak horri jarraitu nian ikasketak egiten: Oñatin geratu izan banitz, nire kuadrillako eta nire adineko gehienak bezala joango ninduan, gure aitak Union Cerrajeran lana egiten zuenez, bada, ni ajustador o tornero.

Oñatin, beraz, hasiera... Bai, baina ni Oñatin hamaika urtean bakarrik bizi izan ninduan. Baina, tira, oso oñatiarra nauk. Nola esaten duk, erlijio kontuetan... Imprime carácter! Etxean zazpi anai-arreba gintuan eta ni horietan bostgarrena, horretan ere un pequeño anonimo (Amak entzungo balit, esango likek: “Isilik egon hadi, tontolapiko hori!”). Gure anaia zaharretan bigarrena Arantzazun zegoan ikasten. Gero gainera, amaren aldetik hiru osaba Arantzazuko fraide hituan. Eta nik neuk... Amak esaten zian nik Arantzazura joan nahi niala. Eta joan ninduanean hamaika urterekin, amak esan zidaan: “Hi alferrik hoia; hi ez haiz fraide egingo”.

Zer ibilbide egin huen han? Bada, Arantzazu (hiru urte), Forua, Gernika ondoan (bi urte), Zarautz (nobiziadoa urtebete; han abitua hartu nian hamasei urterekin), Olite (hiru urte) eta bi azkenekoak berriro Arantzazun. Oliten Filosofia izaten zuan, eta Arantzazun Teologia. Lau urte zituan Arantzazun, baina bi urte eginda alde egin nian. Zer girorekin aurkitzen haiz han? Egia esango badiat, oroitzapen onak ditiat. Batez ere, nik han gehien ikasi niana, seminarioan, nire adineko jende pilo bat, eta elkarrekin bizitzen. Goizeko sei eta erdietan jaiki, eta alboan zeudean hire lagunak ohera joan arte: klasea, jolasa... dena. Donostiako seminarioan-eta, apaizek ikasten ziaten gero bakoitza bere aldetik bizitzeko; guk ikasten genian gero elkartean, fraideen komunitatean, bizitzeko. Nik hori azpimarratuko nikek, albokoarekin bizitzen ikasi nuela. Diziplina handia zegoan, hori zalantzarik gabe, baina ez diat eskua kargatuko alde horretatik. Bazituan irakasle gogorrak, zorrotzak, baina bes-


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 7

Arantzazuk berak eta frantziskotarrek naturarekin-eta lotura handia ditek: hik halakorik sentitu al huen? Bai, niri naturarekiko zaletasuna batez ere aita Arrietak sartu zidaan. Datu bat: askotan, klase garaian, mendira joaten gintuan, herbarioak-edo egitera. Esaten zian: “Zuhaitz batetik hosto bat-edo hartzea ondo dago, ikasteko da-eta; baina bi hartzea gehiegi da, batekin nahikoa da-eta”. Eta hark mendian zenbat aldiz, isilduarazi, hamabi-hamahiru urteko mutikoak isilduarazi, eta apuntarazten zigun zer hots entzuten genituen. Eta gero denon artean ea zer hots entzun genituen. Beti egoten zuan baten bat hots gehiago entzuten zuena, beste batzuk

7

te batzuk oso atseginak. Eta nik azpimarratuko nikek handik sortu zitzaidala niri euskaraz lana egiteko-eta gogoa edo kezka. Nik euskaltzaletasuna Errezilgo bati zor zioat neurri handi batean: Dionisio Arruti, fraide xume bat. Eta beste azkoitiar bat, nik nire bizitzan izan dudan irakaslerik onena, Joan Joxe Arrieta.

gutxiago... Eta gero berriro isildu eta ea apuntatutako denak berriro entzuten al genituen. Niri gauza horiek oso itsatsita geratu zitzaizkidaan.

Eta amak esan zidan: “hi alferrik hoia; hi ez haiz fraide egingo”.

Baina ibilbide hura eten egiten duk... Bai, Teologia utzi nian ekainaren 13 batean, hogeita bi urterekin [1974], eta halako batean erabaki nian alde egitea. Eta maisuak, donostiar bat, Unanue, esan zidan: “Ya era hora; estaba visto que tú no estabas para aquí y tenías que decidir”.

Hara! Amak hamaika urterekin esan zian bezalaxe! Beharbada, beste askok askoz azkarrago egingo ziaten prozesu hori. Niri kosta egin zitzaidaan, baina naturaltasun osoz eten nian nik, eta ez nian inolako problemarik eduki gero. Ni, dirudienez, ondo bizitzeko jaioa nauk! [Berriz ere aurpegi serioa].

Eta handik historia ikastera... Nik historia zaletasuna umetatik ere izan nian. Gero, seminarioan, humanitateak gehiago lantzen dituk zientzia baino. Eta ni oso eroso. Eta gero Teologia eta Filosofia, eta guk edukitzen genian siesta ordua eta nik normalean historia unibertsalak irakurtzen nizkian.


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 8

Akordatzen nauk, siesta garaitan, ez zekiat hamabi edo hamalau tomo ziren eta bata bestearen atzetik, eta gero beste batzuk, neure kabuz irakurri nitian; oso irizpide kritiko gutxirekin baina zaletasun baten adierazle eta lanketa dituk. Futbol partidak ikusten genitian igande arratsaldeetan, eta ni musika entzutera joaten ninduan, lehenengo denboran, historia liburu batekin; eta bigarren denbora, jada, futbola ikustera. Eta gero bukaeran eduki nian maisua, Joseba Intxausti, Historia de la Iglesia-eta ematen zuena, eta esan zidaan: “Pentsatzen al duk Historiako irakasleak beharko direla, eta euskaraz dakitenak? Hik horretarako profil ona eman dezakek”, esan zidaan eta, horrekin, nire zaletasuna indartu egin zuan. Eta fraidetza utzi nian eta urtebete joan ninduan Beasainera. Han, lantegi batean lana egin (peón especialista de calderero), eta iluntzeetan COU egin nian, nocturno, Beasaingo institutuan. Eta, handik, historia ikastera Donostiara. Garbi nian Historia ikasi nahi niala, irakasle izan nahi niala, euskaraz eman nahi nitiala klaseak eta ez umeekin ez unibertsitatean: nahi niala 14 urtetik 18 urtera bitarteko mutikoei, eta horixe egin diat nire bizitza guztian, eta, beraz, esan zezakeat zoriontsu izan naizela. Historia ikasle hintzela zerbait aipagarririk? Hor bakar-bakarrik esan zezakeat “que compré un título a plazos”. Klaseetara oso gutxi joaten ninduan. Irakasle oso onak izan nitian hor ere, beste batzuk ez hainbeste... Ni, orduan, euskarazko klaseak ematen jarduten nituan. Ilazki euskaltegia sortu genian karrerako bigarren ikasturtean, eta horiek oso urte onak izan zituan. Gero [1980], Santo Tomas lizeora sartu ninduan lehenengo aldiz, Euskara ematera (ordezkapen bat egitera). Eta hurrengo urtean behar ziaten irakasle bat, erdia Euskara eta erdia Historia emango zuena, eta han sartu ninduan nire bizitzan gertaera inportatea izan den lizeora. Lizeoa izan duk niretzako inportantea, egin dudalako, batetik, gustatzen zaidana; egin diat ondo egituratutako ikastetxe batean; aukera eman zidatean nire lana ondo garatzeko; ikasle onak izan ditiat eta, batez ere, irakasle lagunak izan ditiat oso onak; irakasle multzo bat izan diat, ez lankide huts, baizik eta lagun.

Bueno, baina gatoz Zestoara... Eta Itziar? Ezagutu nian hogeita hiru edo hogeita lau urterekin. Urte hartan, Itziar monitore zebilean udalekuetan eta ni –orduan lanean nenbilean– bisitan joan ninduan. Eta han ezagutu gintuan. Eta hurrengo urtean joan gintuan biok monitore gisa. Eta handik adiskidetasuna, Azpeitira joaten gintuan, Donostian ere elkartzen gintuan, lagunekin...

Eta 1981 inguruan ezkondu eta Zestoara... Itziar ezagutu arte “Zestoa no existía”. Ez nian inor ezagutzen. Inportantea izan zuan anbulatorioko Joxemari, eta orduan ezagutu nizkian Pilar, Eduardo praktikantea... Eta Manolo [Gaztañaga] Ekuadorretik etorri zenean, adiskidetasuna egin genian bi matrimonioek, eta Manoloren bidez sartu ninduan korura. Hasieran, pixka bat despistatuta, baina, gero, poliki-poliki, korukoak ere hitz egiteko errazak dituk, eta ni berriz... Eta handik hasi ninduan pixka bat txertatzen Zestoan. Eta bestea, bueno, Mikelen [semea] edadeko umeen gurasoekin eta... Baina ni ez ninduan orduan kalera asko ateratzen. Gero, Aizarnan, niretzat pertsona inportante bat ezagutu nian, Bikendiko Felix, eta harekin asko ibiltzen ninduan: Ernio eta buelta hori guztia, Pagoeta... Orduantxe ibili nauk gehien. Nire bizitzako gauzarik inportanteena izan duk andrea eta hiru seme-alabak. Bi zaharrenak erabat zientziatik joan dituk, baina zientziatik joan badira ere, ikuspegi humanistikoa oso garatua ditek. Horregatik, eztabaidatzerakoan-eta, haiekin argudiatu egin behar duk, haiei kontra egiteko. Alaba, bai; alaba ikasketetan gehiago duk nire aldekoa. Eta Elkarrin ibilitako garai haiek (1993tik aurrera) utzi al ditek ohiartzunik? Ni ez nauk inoiz ibili militantzia politikoan, alderdietan. Ez zaidak inoiz gustatu. Baina oso gustura nagok Elkarriko partaide izateagatik. Poza ematen zidak. Batez ere, helburu bat zelako garbia: arrazoia, erabatekoa, ez dauka inork. Eta arrazoia bilatu egin behar dugu, eta arrazoia bilatzen hasteko, umiltasuna behar da, eta denengatik ikasi eta neurri batean denei erakutsi ere bai. Eta denekin hitz egin behar da. Eta batez ere elkarrizketaren praktika hori. Ni akordatzen nauk hasiera hartan “elkarrizketa” hitza demonizatu egiten zela. Eta Zestoako taldetxo bat izan gintuan hor, eta ez zekiat... Horrek maila pertsonalean balore inportante batzuk mahai gainean jartzen lagundu zidaan: batez ere, elkarrizketarena eta bidea inoiz ez ixtearena, eta gauzak argudiatu egin behar direla. Eta uste diat joera hori askotan nahiko ahaztua izan dela inguru honetan.

Debaldeko partaidetza da inportantea. Gauzak ez dira berez ateratzen, eta denerako ez dago dirurik.

Nola ikusten duk gaur egun historia? Niretzako historia hiritar kritikoa egiteko tresna duk. Saiatu nauk historia atsegina egiten. Izan litekek memorismo hutsa edo prozesuak ulertzeko bide bat. Eta, nire ustez, bigarren hori duk inportantea. Historiaren egoera une honetan eta, bereziki, Wert eta horiekin... Zalantzarik gabe, nahi dituztenak dituk teknikoak, akritikoak. Teknikoak nahitaez akritikoa izan behar du? Ez, baina teknika bakarrik garatzen baduzu, akritikoa zara. Hori errealitate bat da. Eta ikasketak, interes ekonomiko eta politikoengatik, alde batera lerrokatzen ari dituk, eta horrek niri beldur handia ematen zidak, azkenean, analfabeto emozionalak eta analfabeto kulturalak aterako ditukelako.

Eta dezente beranduago banda... Eta erruduna, Apolo. Luis [Barrena] herren, eta kalejiratarako-eta esan zidan Apolok: “Hik solfeo pixka bat badakit eta hik ikasiko huke ba...”. Eta orduantxe animatu ninduan. Eta bonbardinoa hartu eta etxera. Nik esaten diat banda dela, gaur, herri honetan, erakunde intergenerazionalik, seguru asko, irekiena. Adibidez, bonbardino jotzaileak, hiru gaituk: Luisek 78 urte, Oier Arantzetak 13 uste diat dauzkala, eta nik 63, eta hirurok egoten gaituk elkarrekin. Eta Arantzeta saiatzen duk gu bioi adarra jotzen, perfektamente, umore ederrean. Eta gero zagok aurrean, Pabli-


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 9

Herriko kultura nola ikusten duk? Nire ustez gauza inportante asko zeudek, talde asko zeudek, musika aldetik... Baina ikusten diat kultur mundua asko bideratzen de-

9

to, Errexil, Txuntxu bere bi semeekin... Eta ikusten dituk aurrean klarineteak 32, 27, 26, 15 urtekoak, 14 urtekoak... Eta afariak-eta egiten ditugunean, eta entsegu ondoren, beti geratzen dituk: “Zer moduz azterketak...?”. Harreman hori oso pozgarria duk. Eta afari bat dugunean, etortzen zaik albora mutiko bat eta heltzen dik eta galdera bat egiten dik eta bueno... Egia duk, gu erosoago edadeko jendearekin, baina han zeudek, eta hirekin zeudek eta hori oso inportantea duk. Oso inportantea zera intergenerazional hori.

la musika arlora eta ez beste arlo batzuetara. Eta beste arlo batzuk ere landu beharko liratekeela: liburutegia, edo, adibidez, jendeari arte pixka bat ikusten erakutsi, lagundu... Debaldeko partaidetza duk inportantea. Gauzak ez dituk berez ateratzen, eta denerako ez zagok dirurik. Eta jendeak lana egiten ez badik, aportatzen ez badik... Eta “Beti nik...?”, bada “Beti hik!”. Bukatzeko, Zestoari buruz zerbait gehiago komentatu behar al diagu... Komentatu, komentatu behar diagu oñatiarra naizela baina Zestoan oso gustura bizi naizela eta zestoarrak ez ditudala saltzeko, ni por el forro!

F

ernando Arzallus

OÑATIKO KALEAN, 1956AN

1995EAN, SANTO TOMAS LIZEOKO LANKIDEEKIN

1980KO UDAN AIZKORRIN, ITZIAR ETA LAGUNEKIN

ZESTOAKO KORUKOEKIN, GASTEIZEN

1998KO UDAN PIRINEOTAN, FAMILIAREKIN


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Pรกgina 10

kanabisa

baino askoz gehiago

ITALMEDICINAL CBD OrAIN DELA UrTEBETETIK ArIZTONDO PLAZAN DAGOEN ELKArTE BAT DA. KANABISArEN ErABILTZAILE IZATEAGATIK EGIN DIrA EZAGUN ELKArTE HOrIEK, BAINA, HOrrEZ GAIN, BESTE HAINBAT LANDArErEKIN JArDUTEN DUTE LANEAN. ETA EZ HOrI BAKArrIK, KANABIS LANDArEArEN ErABILErA ASKO EGITEN DITUZTE ErrETZEAZ GAIN, HALA NOLA TrATAMENDU TErAPEUTIKOETArAKO ETA ESTETIKAKO PrODUKTU NATUrALAK EGITEKO ErABILTZEN DUTE. ENZO VINCENZO SEMINArArEKIN, ELKArTEKO ArDUrADUNArEKIN, EGON GArA HIZKETAN ELKArTE HOrIEN ZErEGINA ETA FUNTZIONAMENDUArEN INGUrUAN. Zer da Italmedicinal CBD? Italmedicinal CBD kanabisaren erabiltzaileen elkarte pribatu bat da. Halako elkarteak orain dela hamabost urte sortu ziren, eta lehendabizikoa Donostiako EUSFAC izan zen, Kataluniako beste hainbat elkarterekin batera. Elkarte horiek kalean kanabisaren salerosketa ilegalean zeuden arazoekin bukatzeko alternatiba bezala sortu ziren. Hori dela eta, espazio itxiak sortu zituzten kontsumitzaileentzat; hala, kaleko salerosketa saihesten da, jendeak inor eragotzi gabe kontsumitu dezake, eta alderantziz, eta erabiltzaileak kontsumitzen duen produktuaren kalitatearen berme guztiak ditu, elkarteek kontsumitzen dutena autoekoizpenaren bidez lortzen baitute.

Nola funtzionatzen du elkarteak? Elkarte hauek bazkideez osatzen dira. Gaur egun, 110 bazkide gara Zestoan. Bazkide horiek urtean kuota bat ordaintzen dute, eta kopuru zehatz bat kontsumitzeko konpromisoa hartzen dute. Elkarteak, bere aldetik, bazkideari urte guztian zehar behar duen kopurua izango duela bermatzen dio. Bazkideak elkartean kontsumitzen duen aldiro,

kontsumo horri dagokion diru kopurua jarriko du, eta ekarpen hori landareen hazkuntza eta haien kalitatea bermatzeko izango da. Datu horiek guztiak dokumentatua daude, izen ematea, kontsumoaren jarraikortasuna, etab. Bazkideek elkartean eskuratutakoa bertako egongelan erre dezakete, edo beren etxeetan, jabetza pribatuko lekuak direlako. Nola antolatzen duzue elkarteko lana? Garbi izan behar da elkarte honen helburua ez dela irabaziak lortzea, helburua ludikoa dela. Hori dela eta, elkarteko lana aurrera eramateko filosofia lankidetzan oinarritzen da. Bazkideek lokala garbitzen, aldaxkak (eskejeak) egiten... kolaboratzen dute, eta, horren trukean, ekoizten ditugun produktuak ordainsari gisa jasotzen dituzte; ematen dena jasotzea da gure filosofiaren parte. Bestalde, elkarte honen atzean, kolaboratzen duten bazkideez gain, lantalde bat dago ehuneko ehunean jarduten duena lanean hori guztia antolatzen, eta kide horiek beren soldatak dituzte. Argi izan behar dugu guztiok elkarte baten parte garela eta hemen landareen hazkuntza aurrera eramateko gaudela, guztion kontsumorako zein produktuen ekoizpenerako, ikerkuntzarako eta abarrerako. Esan beharra dago Zestoako elkarteaz gain beste batzuk ditugula Euskal Herrian zehar, eta guztion lankidetzari esker ari garela elkarte horiek aurrera eramaten. Betidanik kanabisa erretzearekin lotu izan da, baina baditu beste alde batzuk, ezta? Bai, noski. Beti lotu izan da kanabisa drogekin, eta gizarteak inoiz ez gaitu kontsumitzaileok begi onekin ikusi. Baina, azken hamabost urteetan, ikuspuntua aldatuz joan da elkarte horien bidez, eta erakusten ari gara gizarteari kanabisa ez dela erretzeko eta kolokatzeko soilik, baizik eta landare horrek, beste landare batzuekin nahastuta, onura asko ekar ditzakeela. Landareekin hamaika gauza egin daitezke, hala nola produktu terapeutikoak, produktu estetikoak eta higienerako produktuak. Zein produktu ekoizten dituzue zuek? Lehenik eta behin, esan beharra dut ekoizten ditugun produktu guztiak ekologikoak direla, ez direla manipulatuak. Arlo terapeutikoari dagokionez, kremak, olioak eta kapsulak


161.qxp_55 24/5/15 23:22 PĂĄgina 11

Produktu horiek eskuratu nahi baditu bazkide ez den batek, aukerarik izango al luke? Elkartean egiten ditugun produktu guztiak marka zurikoak dira, ez baitaude legalki

1

ao

ditugu; esate baterako, bihurdurak, alergiak, kolpe eta hematoma eta psoriasiarentzat. Madrilgo Unibertsitateak sari bat eman digu % 100 ekologikoa den lehendabiziko kortikoidea asmatzeagatik. Kimioterapian dauden pertsonentzat ere baditugu kapsulak, haiek beren defentsak mantendu ditzaten tratamenduan zehar. Arlo terapeutikoan, produktuez gain, zerbitzuak ere eskaintzen ditugu; adibidez, masajeak edota kontsultak. Kontsulta gehienak gaur egun online egiten ditugu, posta elektronikoaren bidez. Lehen, Irunen genuen egoitza, baina bertan behera utzi behar izan genuen, gaia oraindik ez baitago pentsatzen genuen adina zabaldua. Arlo estetiko eta higienikoari dagokionez, berriz, kremak eta olioak ditugu; adibidez, zelulitisarentzat eta zimurrentzat. Horrez gain, xanpuak, gauerako kosmetiko geruzak, ilerako kosmetiko geruzak... ditugu, eta makillaje ekologikoa ekoizteko proiektua dugu martxan. Kirolarientzako kapsulak ere ekoizten ditugu; haien funtzioa kirolaria bitamina eta energiaz hornitzea da. Eta, orain, haziekin hari gara lanean, hala nola hazi antiinflamatorioak ekoizten hasi gara. Zerbitzu eta produktu horiek eskaintzeak esfortzu handia dakar, batez ere ikerkuntza arloan, baina esan dezaket oso harro gaudela emaitzez.

1

erregulatuak. Hori dela eta, ezin ditugu merkaturatu. Beraz, norbaitek gure produktuak nahiko balitu, gertuko bazkide baten bidez egin beharko luke. Izan ere, gure protokoloak ez du onartzen bazkide ez den bati gure produktuak saltzea, ezta bazkide batek elkartean eskuratutako produktuekin negozioa egitea ere. Hori dela eta, bazkideak elkarteko produktua eskuratuko luke, eta produktua erosi nahi duenari emango lioke prezio berean. Gaur egun zein da zuen egoera legala? Hutsune legal asko daude, eta alderdi batzuk ez daude erregulatuak. Horregatik, gauzak ongi egiten saiatu behar dugu beti, arazorik egon ez dadin. Itsasontzi baten belak zulo bat duenean bezala: zenbat eta haize gehiago, zuloa orduan eta handiagoa egingo da, eta itsasontziak nabigatzeari utziko dio. Hau da, zenbat eta salaketa gehiago, orduan eta arrisku handiagoa dago orain arte egindako lan guztia pikutara joateko. Hori dela eta, elkarteetan bazkideek portaera kodea betetzeko konpromisoa hartzen dute. Hori ez balu beteko bazkideren batek, batzar batean eztabaidatuko litzateke bere kanporaketari buruz. Elkartearen parte izateko, baldintza batzuk bete behar dira, eta, horrez gain, elkarrizketa bidezko proba bat gainditu behar da bazkide izateko. Dena dela, egoera legal ezegonkor honetaz arduratzen diren abokatuak ditugu; arazorik egonez gero, berek kudeatzen dute egoera. Azkenik, zer esango zenieke oraindik gai honekiko mesfidati azaltzen direnei? Badakit jende asko dagoela guk egiten dugun honetan sinesten ez duena. Nik beti gauza bera esaten diet: etor daitezela elkartera eta gustu handiz jasoko ditudala.

S

ara Matsutani


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 12

KHAMI kontzertua Gari koitz Mendizabalekin. Maiatzaren 1ean Garikoitz Mendizabalek Khami

proiektu berriaren aurkezpena egin zuen. Iñaki Salvadorrek, Carlos Sagik, Kike Arzak, Iraide Ansorenak eta Luis Jimenezek eta Garikoitzek osatzen dute taldea. Txistua, danbolina, alboka, perkusioa, pianoa, gitarra eta kontrabaxuarekin, munduko musika estilo desberdinak hemengoarekin fusionatzen dituzte.

zulo

danbolin

Santakutzak Zestoan. Santakutzak Ibañarrietan

Sanisidroak Arroabean

Auzoak festetan:


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Pรกgina 13

Udala

3

Santakutzetako pilota txapelketa.

1

Udal et a foru hauteskundeet emaitzak. ako Foru Aldundia

Zestoako jubenil nesken futbol taldeak Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapelketa irabazi du. Zorionak! Urteroko artisau azoka eta txahal erreaz gain, meategi bat txukundu dute aurten Aizarnan eta bertara ibilaldia egin zen maiatzaren 23an. Gloria Agirre "Txikita de Aizarna" raketistari ere omenaldia egin zitzaion. Bere izena duen plaka bistaratu zuen eta oroigarriak ere eskaini zizkioten aizarnarrek, Mikel Arregik, Pilota federazioko lehendakariak eta baita Xabier Iriondok ere, garai bateko pilota partiden antolatzaileen izenean.

Pazko festak Aizarnan

Asentzioak Endoian


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 14

Mamma Mia ikuskizunerako koreografia lantzen harrapatu ditugu gimnasiako klasean. Ordu erdi ematen dute soinketa egiten egunero, eta, urria ezkero, tarte hori erabiltzen ari dira ikuskizuna prestatzeko. Ekainaren bukaeran, eskolako umeen aurrean egingo dute emanaldia, eta hilabete falta da. Goizeko hamar eta erdiak pasatxo dira. Gimnasia bukatu orduko, salda hartuko dute, eta, giro aparta dagoenez, atarian bueltaxka egin. Aise joaten da goiza San Juan eguneko zentroan. Autobusak goizeko bederatziak

laurden gutxiagotan jasotzen ditu etxe atarian, eta gosari legea eginez hasten dute goiza. Periodikoari astindu bat ere ematen diote nahi dutenek. Taldeetan banatuta antolatzen dituzte jarduerak. Ez dira guztiak joaten soinketara ere. Ile apaindegian topatu dugu Petra. Astean bitan etortzen da pelukera, eta podologoa, hilean behin. Oihana Zumeta zaintzaileak dio garrantzitsua dela haientzat apaintzea. Monika Garduñok eta biek ematen dute bertako martxa. “Dutxak, botikak, garuna lantzeko ariketak etab. egiten ditugu, baina ez da zaintza bakarrik ematen dieguna. Azken finean, bigarren familia gara. Batzuetan, etxetik haserre etorri eta hona etorrita umorea mejoratu ere egiten zait”, dio Oihanak. Telmo eta Luix arrainak zaintzeko eskuorria daukate zintzilikatuta areto handian. Kristalezko igerilekuan biak, izendatutako norbaitek ura aldatuko diela eta jaten emango diela ziurtatuta daukate. Erramun Etxaide “Legoiak” txoriei ogia uzten die egunero erretiluan jarrita atarian. Bera astegunez joaten da eguneko zentrora, eta, asteburuetan, beste norbaiti ematen dio ardura. Izan ere, astegunetan zein asteburuetan egoten da zabalik zentroa, familien eta erabiltzaileen nahietara eta premietara egokitzeko. Udalak ematen du eguneko zentroko zerbitzua, eta 2003an jarri zuten martxan. Irati Arangurenek, Udaleko gizarte gaietako teknikariak eman dizkigu xehetasunak: “Eguneko hamalau euro pasatxo ordaintzen ditu erabiltzaileak. Asteburuetan, hamazazpi euro inguru. Garraioa, otorduak, dena barne”. Hamar lagun dira une honetan erabiltzaile; hamahiru ere izan ziren, baina lekua hamabostentzat daukate. “Menpekotasuna duten pertsonak dira erabiltzaileak. Mailak daude, noski, baina dependienteak dira guztiak. Probatzeko aukera ere ematen diegu”, erantsi du Iratik. Bakarrik ez zarela moldatzen barneratzea da lehen koska. Onarpena. Joseba Illarramendik, egoitzako zuzendariak, erakutsi digu ikuskera: “Batzuek erreparoa izaten dute eguneko zentrora etortzen hasteko, pentsatzen dutelako egoitzan bizitzearen atariko dela. Hori da askotan segida naturala, baina, beste batzuetan, eguneko zentrora etortzen hasi eta gero, euren etxeetan geratzen dira”. Denetarik topatu dugu. Esperanza Benitez, bazkalosteko kuluxka ostean, txinpartatsu aritu zaigu: “Horko zuhaitzak landatzen hasi zirenerako etortzen nintzen ni. Aspaldi. Pozik, gainera, etxean bakarrik egoten nintzen bestela. Gero, garuneko tronbosia izan nuen. Ahoa belarrira joan zitzaidan. Bizitzen geratu nintzen”. Edurne Errastik kontatu digu bere ama Mertxeren bilakaera. Alzheimerra du berak. “Hasieran, ez zuen eguneko zentrora etorri nahi, eta hilabete-edo behar izan zuen moldatzen, baina gogorra egiten zitzaion etxetik irten, etorri eta buelta egitea. Gaitzak aurrera egin ahala, gero eta gehiago kostatzen zitzaion. Urduri jartzen zen, eta pentsatu genuen ezin genuela horrela jarraitu. Orain, egoitzan dago, eta egunero etortzen gara bisitan”. Pertsona adina bizipen entzun ditugu. “Oro har, egunero zeregina zehaztuta edukitzeak mesede egiten die”, esan digu Oihanak. Txoratzen dago Erramun, zuhaitz artean gozo. “Jan ere primeran egiten dugu:

aukeratzeko izaten dugu menua, eta ez dugu kexarik. Hau ez da Carlton hotela, ezta Maria Cristina ere, baina gustura etortzen naiz. Hori bai, gero asteburuetan lo egiten dut hamaikak arte”. Begoña Isastik, Erramunen emazteak, kontatu digu bere bizipena: “Duela urte eta erdi-edo ibili ezin zuela geratu zitzaidan; hankak huts egiten hasi zitzaizkion. Sofatik ohera ibiltzen zen, eta sabaiari begira egoten zen. Telebista ere jarri, eta ez zion kasurik egiten. Hona etorri eta derrepente hasi zen mejoratzen. Alde handia egin zuen. Burua ere ireki egin zitzaion, argitu; alde handia egin zuen. Asmatu genuen. Bai horixe. Gaixo dagoen egunetan ere ez du etxean geratu nahi izaten”. Bastoiarekin dabil Erramun. Soinketa klasean kexuka hasten direnei laster mozten die lantua. “Hori okerrago zegok; horrek ezin dik. Guk egin egin behar diagu”. Arratsaldeak aisialdirako izaten dituzte. Eskulanak, kartak, pintatu, bingoa… Euren eran moldatzen direnak tutoretzapeko etxebizitzetan bizi dira. Haiek baratzea ere badute, eta katean jarduten dute batzuetan. Etxebizitzetakoek baba biltzen badute, gero eguneko zentroan babak aletzen dituzte, edo, beste batzuetan, sukaldariei lana arintzeko, konpotarako sagarrak zuritzen ibiltzen dira, eta tipo horretara. Etxean egin izan dutena ahal den neurrian egiten jarraitzea da asmoa. Saioa Lasa psikologoak suspertze ariketez jardun digu: “Ebaluazioa egiten dugu hasieran, kognitiboa, afektiboa etab., eta gaitasunen araberako ariketak prestatzen ditugu. Hizkuntza, kalkulua, atentzioa eta pertzepzioa lantzen ditugu. Orain nahi duguna da indibidualizatuagoak izatea jarduera horiek. Extremaduran jaio eta bizitako bat baldin bada, hango kontuekin lotutakoak, edo etxeko lanetan aritu bada bizi osoan norbait, egun batean plantxan eta arropa eskegitzen, hurrengoan erosketak egiten, haiek prestatzen, egokitu egin nahi ditugu ekintzak”. Asteroko jarraipena egiten dute bertako profesionalek, eta familiarekin harreman zuzena dute. Ospakizunetarako okasiorik ez dute galtzen; bateko danborrada, besteko inauteri, antzerki, San Blas eta gainerako, etxekoek ere maiz jasotzen dute bertaratzeko gonbidapena. Orain punttu txapelketa ari dira jokatzen. Txapelak prest daude bururen batean pausatzeko. Zeinek irabazi duen jakiteko, hilabete bukaeran Internetera jotzea aski da. “San Juan egoitza Zestoa” jarri eta blogean klik. Txapela buruan duela bistatuko da garailea.

N

agore Telleria


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Pรกgina 15

5 1

EGUN-PASA

SAN JUANEN


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 16

Txikitan aulki honetan jarrita istorioak kontatzen zituela or oitzen du Mikel Ibargurenek.

Mikel Ibarguren

etidanik gustatu izan zaio antzerki mundua Mikel Ibargureni, baina esan daiteke herriko antzerki taldea sortu zenean murgildu zela mundu honetan, orain dela hiru urte. Hala ere, badirudi oso umetatik duela antzerkirako sena. Irakasleek gurasoei esan omen zieten bi Mikel ezagutzen zituztela: eskolako geletan egoten ziren eszenatoki behekoa eta gainekoa, lotsati-lotsatia eta antzezlea. Oso ondo gogoratzen du 12 urterekin ikasturte bukaeran egin zuen antzerkia ere. Zer darabil Mikel Ibargurenek esku artean? Herriko antzerki taldean bi obra prestatzen aritzeaz gain, antzerki munduarekin zerikusia duten beste hainbat proiektutxorekin nabil. Dokumental bat eta kanpaina publiziatario bat. Zer da ba dokumentalaren kontua? Antzerki munduan ibiltzen den Zarauzko mutil batek deitu zidan. Lan bat egin nahi zuela norbaitekin, eta ni ere mundu honetan nenbilela enteratu zela. Bere plana zoriontasunaren inguruko dokumental bat edo egitea da. Udaran grabatuko genuke; orain, gidoi dena idatzi behar dugu.

M IKEL I BARGU REN , ES KUIN ETIK HA SITA AU RRENE NGOA . A N TZE RKI TA LDEA REKIN PRE STATU TA KO OBRA AN TZ EZT EN

Gidoilari lanetan ere bai? Bai, biok egingo dugu. Ni hasi naiz zerbait idazten. Dokumental bat egiteko gidoia ez da gidoi arrunta; dokumentatu egin behar da horren inguruan. Autore batzuk zer esaten duten zoriontasunari buruz, zer beste batzuek…. Zer den zoriontasuna azkenean. Nik, adibidez, une honetan ez nuke jakingo esaten zer den zoriontasuna. Bion arteko proiektu bat al da? Oraingoz, biok bakarrik ari gara, baina gero jende gehiago ere beharko dugu; batez ere, fikziozko gauzak egiteko. Oraindik ez dakigu dokumentala nola egingo dugun. Ideia da jendeari zoriontasunaren inguruan galdetzea, baina ez betiko formatuan. Horri bueltak ematen ari gara. Zuek gidoia prestatzen ari zarete, baina gero antzeztuko duzue, ezta? Bai, bai; biok antzeztuko dugu. Lagunak interpretazio ikasketak egin ditu, eta hainbat aktore lanetan ere ari da. Publizitatearen ere bai, orduan? Ekainberrik kanpaina publiziatario bat egingo du, eta handik deitu zidaten. Esan zidaten mutil baten irudia behar zutela argazki batzuetarako eta bideo baterako. Garai hartan margotzeko-eta ze gauza erabiltzen zituzten, edo ze ideia zituzten, zergatik pintatzen zuten, nola… erakutsi nahi da. Etorkizunean antzerki munduan ikusten al duzu zure burua? Ikusi ez, baina nire nahia honetan jarraitzea da. Inongo presa edo mugarik gabe. Proiektu bakoitzean burua, belarria eta bihotza uzten dut; zaila egiten zait harago begiratzea. Halaber, ez dut nire bizitza mundu honetatik at ikusten. Zerbait berezia sortzen dit barnean, aske sentitzen naiz eta inoiz ez naiz konforme gelditzen egiten dudanarekin. Jakin-mina eta pasioa dira antzerkiarekin lotzen nauten euskarriak. Gauzak pasioz eta bihotzez lortzen omen dira; beraz, espero taula gainetik inoiz ez jaistea.

«Jakin-mina eta pasioa dira antzerkiarekin lotzen nauten euskarriak»

A

maiur Aristi Arregi


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Pรกgina 17

7

1

ERDIKALEAN BEHERA. ERKAITZ REGILLAGA Aitor Zabala Hitza: udara

Urteak sei_hilabete pasa ditu jada oporrekin batera iritsi udara ondo pasatzeko guk hau degu parada giro ona, beroa festa ta algara urtarorik onena hauxe ez al da ba? doinua: Maisu, Ruanda zer da

Ekainak hogeita bat gorriz borobildu urteroko ohiturak beharko astindu herriko festetara umorez hurbildu lagunekin sarritan txosnetara bildu soinu ta irrintzia ez dedin isildu

Batzuk lanean segi besteak jai hartu oporretan joan edo herrian geratu tokatzen denarekin ahal dala gozatu Ama Birjinak ere gustura bukatu uda primeran pasa baina ez pasatu!

hurrengo bertsolaria: Lander Zabala hitza: irakaskuntza


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 18

Nadia Kerdi Aljeria

Elur pilotak (“les boules de neige”)

Nadia Kerdik zerbait gozoa ekarri digu, Aljeriatik iritsi berria den ilobak ekarritako elur piloten errezeta. Guri ere iritsi zaizkigu probatzeko, eta bai onak! “Niri gauza gozoak asko gustatzen zaizkit, eta azkenaldian errezeta gaziak jarri dituzuenez, aldatze aldera egin dut”. ramadamaren ondoren prestatzen dira sarri elur pilotak, baita ezkontzetarako edo horrelakoetarako ere. Guk askotan egiten ditugu etxean, kafearekin edo tearekin hartzeko. Berari bai, baina bere seme Mohamedi ez zaizkio hainbeste gustatzen. Errezeta (4-6 lagunentzat)

-500 g gurin -200 g azukre hauts -6 arrautza (bat osorik eta bosten gorringoa) -2 zorrotxo banilla azukre -1 zorrotxo legamia -500 g irin -250 g abrikot marmelada -2 koilarakada laranjondo lore (supermerkatu handietan saltzen dute) -Koko hautsa

Jarri gurina ontzi batean, gehitu arrautzak banan-banan eta banilla azukrea, eta, osagaiak bota ahala, joan eskuekin dena nahasiz. Bota irina pixkanaka, eta dena nahastu ore suabe eta moldagarri bat lortu arte. Piztu labea 180°-an, hartu orea eta egin pilota txikiak. Jarri pilotak laberako erretilu batean (aurrez irin pixka bat bota ez itsasteko), eta, labeak tenperatura harrapatzen duenean, sartu erretilua 15 minutuz. Pilotak labean dauden bitartean, jarri ontzi batean marmelada eta laranjondo lore ur koilarakadak, eta zabaldu plater batean koko hautsa. Pilotak labetik ateratzean, blaitu marmeladaz eta, ondoren, estali koko hautsez. Utzi hozten minutu batzuetan jan aurretik.

On egin!


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Página 19

9

age1 nd a 19 .

maiatza

30

LARUNBATA

Xebas gogoan kontzertuaren bideo aurkezpena Mollergi atarian. Leok´k taldea duela 47 urte lehen aldiz taula gainera igo zen leku berean.

31

IGANDEA

Agiro mendi taldearen XVII. ibilaldi neurtua

ek

aina

01 05

ASTELEHENA

Barbantxo Arroabean, 17:30ean

.

OSTIRALA

Barbantxo Zestoako kultur etxean 17:00etan, eta Iraetan 17:30ean. Itxaropena dantza taldearen ikasturte bukaerako emanaldia, 22:30ean, kiroldegian.

09 12 15 17

ASTEARTEA

Barbantxo Aizarnan, 16:30ean.

OSTIRALA

Barbantxo Arroabean, 17:30ean. ASTELEHENA

Barbantxo Arroabean, 17:30ean. ASTEAZKENA

Kultur etxeko aretoan Ertxiñakoen entzunaldia, 19:00etan.

OSTIRALA

.

Barbantxo Zestoan 17:00etan, eta Iraetan 17:30ean. Banda txikiaren kontzertua arkupetan, 19:15ean. Alima Dantza Eskolakoen ikasturte bukaerako ikuskizuna Bainuetxean.

21

IGANDEA

Erabakia ehuntzen ekitaldia Donostiako Anoeta estadioan. Zestoatik, printzipioz, autobusak antolatzeko asmoa dago, edo ondo begiratuko da garraio publikoaren aukera. Sarrerak salgai egongo dira Gure Esku dago taldeak asteburu oro kalean jarriko duen mahaian. Helduak 10 € eta umeak 5 €.

26 27 28 29

OSTIRALA

Zestoako musika bandaren filmetako musika banden emanaldia, Arimaz orkestrak lagunduta, 22:30ak aldera. LARUNBATA - Uztailak 5 Zestoako Antzerki Astearen hasiera. Eromen Produkzioak eta Zestoako Interpretazio Eskolak bultzaturiko ekintza. IGANDEA

Argazki rallya, Zestoako argazkilari taldeak antolatuta ASTELEHENA

Udaleku irekien eta Kirol udalekuen hasiera


161.qxp_55 24/5/15 23:22 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
161 by DANBOLIN - Issuu