159:55 24/3/15 20:15 Pรกgina 1
danbolin 2015eko martxoa
159 zk. arantxa
sagarzazu
bizitza ikaskuntza bat da
eta batik bat,
ikaslea naiz
159:55 24/3/15 20:15 Pรกgina 2
159:55 24/3/15 20:15 Página 3
inkesta
25 urte bete berri ditu ertxiñapeko kukurruku irratiak. justu-justu, arantxa sagartzazuren alaba gazteenak eta nik baino urte bat gehiago. oraintxe bete ditugu biok 24, hamar egunen barruan etorri ginen biok mundura. bakoitza munduaren beste puntan jaioagatik, arantxak eta manolok hartu zuten erabakiari esker, txiki-txikitako lagunak gara. herriko ia haur guztien antzera, gu ere zoratzen ibiltzen ginen irratiko mikrofono eta kableen artean, teknikari, esatari edo entzule. arantxa sagartzazu egungo hezkuntza sistemarekin kritiko da; arnasa hartzea ere ahaztu egin zaigula dio. nik uste ertxiñapeko kukurruku irratiak zestoako haur askori eman diola eskolan arnas hartzeko aukera. askatasun osoz aritzen ginen mikrofonoaren aurrean, nahi genuen musikaren laguntzaz, guk sortutako lanak aireratuz. sarri, irakaslerik gabe, gure kasa, autonomia osoz. manuel arregik dioen moduan, hizkuntza lantzeko beste modu bat, ikasleak motibatzen dituena. jagoba astiazaranek dio haurra zela handitan zer izan nahi zuen galdetuz gero, musikari beharrean komunikatzaile erantzungo zuela. nagore telleria, berriz, seguru dago kukurrukurik gabe ez zuela hain garbi izango gerora irratigintzan trebatu nahi zuela. nik oso gaztetatik garbi izan dut kazetari ikasketak egin nahi nituela, ziur kukurruku irratian eta gaztegiro aldizkaria egiten pasatutako ordu zoragarri haien erruz. arantxa sagartzazuk 24 urterekin ekuadorrera joateko erabakia hartu zuen. nik 24 urterekin ikasten jarraitzen dut, kazetaritza ikasketak bukatu banituen ere ez bainuen bilatzen nuena topatu. agian, nik kukurruku eta gaztegiro neuzkan buruan leioara ikastera joan nintzenean, baina han ez zegoen horrelako ezer. karrerako hirugarren urtean ikusi nuen, lehenengo aldiz, unibertsitateko irratia. dotorea eta berri-berria. segituan ohartu nintzen zergatik zegoen hain polit. ordu eta erdi ilaran zain egon ondoren iritsi zen nire ordua: teknikari lanetan irakaslea zela, albiste bat irakurri nuen. kito, hortxe bukatu zen lau urte haietan irratiarekin izan nuen kontaktu guztia. ez askatasun, ez motibazio, eta ez ezer. sinestea zaila egiten bada ere, zestoako ikastetxean kazetaritzako ikasketetan baino gehiago ikasi dut irratiaren inguruan. egungo eskola ofizialak heziketa ez-askatzailea bultzatzen duela dio arantxak, baina aldi berean hezkuntza askatzailea dela sinesten du. ados nago; nire ustetan, sistema irauli behar da.pertsona aske eta kritikoak heztea izan beharko luke helburu. sistema ofizialaren helburuetan badakigu horrelakorik ez dela sartzen, baina sistema guztiek dituzte beren arnasguneak, pitzadurak… kukurruku horietako bat dela esango nuke.
A
d a n b o l i n ek
maiur aristi arregi
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
34 6 10 11 13 16 18
HELBURUA LORTZEKO ARNASGUNE ETA PITZADUREN BILA
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
jardu nian aran txa sagarzazu
dan bolin zu lo
zestoako ekon omia
fm
107.8
zer du eskua artean
mundu bat lapikoan
diruz lagundutakoa
159:55 24/3/15 20:15 Página 4
enbidoa TIK-TAK
En
bidoari erantzuten hasi aurretik esan behar dut 15M eta Estop Kaleratzeak deitutako hiruzpalau manifa eta Hitzakoekin elkarrizketa batean egoteaz gain ez dudala inolako loturarik mugimendu horiekin eta Podemosekin. Bestalde, aitortu behar dut oso begi onez ikusten di-
tudala. Ez dakit 1980ko/90eko hamarkadekin zerikusia duten ala ez, baina garai haietako filosofo bat aipatu gabe ezin pasatu. Gure Nostradamus, La Polla Record’s-eko Evaristo. Salve, beren lehen diskoko hitz profetikoak, pairatzen dugun egoera adierazteko, doktoretza tesi baten parekoak dira. Egungo korrupzio, errepresio, askatasun eza, aberatsen boterea, politikarien menpetasuna, diru publikoaren xahuketa… lehen ere hor zegoen hori guztia, baina pilota handituz joan da lehertu arte, eta badirudi ikusi nahi ez dugun zabor asko atera zaigula begien aurrera. Zer egin behar dugu orain? Dena erre ala sistema birziklatzen saiatu? Gure demokrazia gaixorik eta gizarte eredua zalantzan, gauzak beste era batera egin baino ez zaigu geratzen. Podemosekoak, egoera aldatu nahian, ate joka hari zaizkio Marianori Moncloan. Ez dakit sartzea lortuko duten ala ez, baina aspalditxotik badakigu benetako agintea ez dagoela parlamentuan, beste bulego batzuetan baizik. Euskal Herrian eta Katalunian aldarrikatzen dugun burujabetza badirudi Estatuak ere galtzen ari direla. Pablo Iglesiasek ere koleta galtzeko arrisku galanta! Burujabetza jabetzarekin oso lotuta dagoen honetan, aginte makila beste batzuen eskuetan dago. Leporaino zorpetuta dauden estatuei amen esan besterik ez zaie geratzen, eta erabaki politikoak gutxi batzuen mesedetan hartu. Hala ere, baikortasuna ez dugu galduko, eta ea zer gertatzen den estatu mailan. Euskal Herrian, berriz, badirudi betiko sokatiran indarrak aldatu egin daitezkeela eta zapia beste leku batera mugitu. Iruñean, Bárcinas eta bere Opuseko lagunak “bankilloan” eseri eta futbol zelaian besteei tokia uzteko garaia da. Nafarroan, batzuk kastitatea kastakoa izatearekin nahastu arren, lasai daude. Barkamenaren patentedun izanik, zeruko ateak beti zabalik. Gasteizen ere, beti betikoak agintzen ikustearekin, ni behintzat aspertuta nago. Bukatzeko esan behar dut Zestoan Podemosi ez diodala etorkizunik ikusten, non… Ze izenekin aurkeztuko dira? Balatxazkegu, ahalatxazkegu… Horrela, euskararen legea ezin gainditu. Nire galdera Ander Telleriarentzat doa: ikasketak amaitu eta gero etorkizunik ikusten dek hemen ALA pateran kanpora emigratu behar dek?
P
intada . Erabakia ehuntzen.
I
ñaki Salegi
pasa den urteko ekainaren 8an durango eta iruñea giza kate baten bidez lotu zituen ekimena -150.000 pertsona elkartu ginen bertan - mugarri garrantzitsua izan zen euskal herrian erabakitzeko eskubidearen alde lanean gabiltzanontzat. bada, aldarria errealitate bihurtu dadin lanean jarraitzen dugu gure esku dago dinamikako kideok. hori hala, erronka berriekin ekin diogu urte berriari. erronka horien artean kokatzen da erabakitzeko eskubidearen aldarria ehuntzearen ideia, aldarria errealitate bihurtu dadin honen aldeko atxikimenduak biltzeko ariketa. zentzu horretan, eta 400 izan baginen giza katean parte hartu genuen zestoarrak, 600 izango gara erabakitzeko eskubideari gure atxikimendua adieraziko diogunak. apirilaren 25ean egingo dugun ehuntze egunean islatuko da guztia, bertan elkartuko baikara ordura arte gure atxikimendua islatzeko baliatuko ditugun oihal zatiak josteko. kurtsoko azken hitzordua, aldiz, ekainaren 21ean izango dugu, donostian, erabakitzeko eskubidearen alde ospatuko den jaialdi erraldoian.
Z
estoako Gure Esku Dago
159:55 24/3/15 20:15 Página 5
5
botalibrean Clasificación, amigo .
Joaquin Caparros futbol entrenatzaileak horrela erantzun zion kazetari bati Athletic-en partida baten ostean. Irabazi bai, baina joko maila kaxkarra izan zela argudiatu zion kazetariak: "clasificación amigo, clasificación". Ederki asko laburbiltzen du eliteko edo profesional mailako kirolaren funtsa: irabazi egin behar da. Irabazteko lehiatzen da. Vince Lombardi Estatu BatueGuztiari etiketa jartzeko ohitura hori. tako amerikar futboleko Agian neuri azkenaldian dezente jarri dizkidatelako, edo historian entrenatzailerik jartzeko eskatu didatelako, baina jardun horrek buru-neke entzutetsuenetakoa izan ugari sortzen dizkit. Izan ere, konturatu naiz asko pentsada. Bere esaldi famatuenetu gabe jartzen ditugula, horrek kategoria emango baligu tako bat hauxe da: "Irabaztea ez da gehien axola bezala, baina sinpletu egiten gaiduena; axola duen bakarra da". Baina, noski, kirol tuenaren errezeloa ez dut urruti. profesionala da, kirolaren inguruan antolatu den “Emakumea zara eta...” To ikuskizuna. Eta uler daiteke. Soilik garaipena saritzen aurreneko etiketa. Eta hala naidenean, jokaera muturrekoak agertzen dira: kirolazelako izan ditut azkenaldian alrien osasuna jipoitzen duten entrenamenduak, epaidekoak eta kontrakoak. Batleak engainatu, partiduen salerosketa, doping-a, eta zuentzat balioa delako emakume abar eta abar. Badakit kirolari guztiek ez dutela bide izatea, baina besteentzat ez. Berhorietatik jotzen. dintasun behartu bila, askok esNi gehien kezkatzen nauena kutsadura da. Irukatu didate hemen edo hor koladipena daukat kirol/negozio profesionalak kirolari boratzeko, “emakumean falta diarruntok kutsatu gaituela. Goian aipaturiko helburua tugulako”. Kuota kontua nonbait, emakume izate gure egin dugula. Kirol ekitaldiren batean parte hartu hutsagatik deitu didatela sinestarazi arte, neure balio produenari "Zer moduz ibili zara?" galdetuz gero, ia guzpiorik izango ez banu bezala. Alegia, diskriminazio posititien erantzuna egin duten denbora izaten da. Bitxia. boa egiteagatik edo. Eta bestelakoa ere gertatu zait: berez Erbesteratu ditugu gure kirol hizkuntzatik ondo eta maskulinoa den mundu batera sartzen hasi eta zeregin gaizki hitzak, zer esanik ez dibertitu. Horien tokia horietarako 'femeninoegia' naizela ere entzun behar izan denborek eta garaipenek (porrotak aipatzea ez dugu dut. gustuko) hartu dute. Emaitza, profesionalek bezala. “Kazetariok denetik dakizue eta..”. To bigarrena. Nire ustez, kirol amateurrean ondo pasatzea izan beEdo jakin behar izaten dugu. Unibertsitatean erakutsi zihar luke helburua, gure osasuna saritzen dugun bitarguten kazetariok milimetro bateko sakonedun jakintza tean. ozeanoak izan behar dugula. Alegia, denetik jakin behar Eta are kezkagarriagoa egiten zait tartean hauhori, baina ezer jakin gabe. Eta horrexegatik kontatu ditut rrak daudenean. Lehengoan, umeen futbol entrenahango eta hemengo albisteak, ekonomiaz, kirolaz eta kulmendu bat ikusten entrenatzailea jo eta su ari zen turaz, eta horrexegatik deitzen digute guri, kazetarioi, he"etorri hona", "joan hara", "erdiraketa oztopatu"... mendik eta handik, gure iritzia emateko. Gainerako herriUmeak batera eta bestera ikusten nituen, automatak tarrek baino gehiago jakingo bagenu bezala edo. Gu, orbezala. Ez daukat zalantzarik ari diren kirol horretan dea, sasi-adituak gara. trebatu behar dutela, gero eta hobeto aritu daitezen. “Toki guztietakoa haiz eta....” To azkena. AzpeitiBaina, horren gainetik, ondo pasatu behar dute, dikoa, Zestoakoa, Urolakoa, Gipuzkoakoa... eta inongoa ez. bertitu, gozatu. Zer axola du adin horietan partida Total totalak ez garela, alegia. Eta horrekintxe ere jo didairabazi duten ala ez. Badakit kirolak berez duela te niri kina. Jaio ginen tokian bizi ez garenon patu tristea lehiakortasuna, irabazteko jokatzen da futbol partida baita hori, inongoa ez izatearena. Azpeitian azpeitiar ninbat, baita haur batek ere; ez naiz horren aurka ari. tzelakoan, Zestoan bizitzea 'kontrako' balore jotzen dute Baina irabaztea ez dadila izan helburu potoloena, eta batzuk. Eta Zestoan zestoar ez naizela argi dago. irabazte horretan ondo pasa dezatela, bide egokietaDenari etiketa jarri behar hori. Etiketarik gabe ezer tik, tranpak alboratuz, eta, galtzen badute, irakatsi izango ez bagina bezala, zerbait izateko beharrezkoak bazein erreakzio den egokia eta zein ez. Hori harmailegenitu bezala. Zer diren buru nekeak: sarritan nahiago tan dauden gurasoek ere egin beharko genuke, baina nuke estraperlokoa izan. askok duten portaera ikusita, ezin askorik eskatu...
Etiketak.
E
stitxu Elduaien
K
epa Iribar
159:55 24/3/15 20:15 PĂĄgina 6
J
ardunian
arantxa
sagarzazu ÂŤ Maitasuna da aldaketa guztien oinarriaÂť 61 urte mundu honetan badira nahikoa kontakizun sorta ederra edukitzeko. Berari buruz dakigunaz eta ez dakigunaz galdetu diogu Arantxari, eta lau orrialde inoiz ez dira nahikoak bizitza osotasunean ikusi eta sentitzen duen emakume bati buruz hitz egiteko.
Irakaslea zarela badakigu... Zer gehiago da Arantxa Sagarzazu? Ama, alaba oraindik, laguna, emaztea... eta ikaslea. Bizitza ikaskuntza bat da, eta, batik bat, ikaslea naiz. Zerk kezkatzen zaitu? Gizaki bezala daukagun proiektuan garatuz joateak. Eta, horrekin batera, gizarte hobe bat garatzeak. Konpromiso soziala izatea ardatza izan da beti niretzat. Hezkuntza oso kritikoa jaso nuen (gure aitarengandik seguru asko), eta gaztetatik gustatu izan zait errealitatea ikustea, aztertzea... Gero eta ziurrago nago maitasuna dela aldaketa guztien oinarria eta gizakiaren aurrerapena ahalbidetzen duena. Kezkatzen nau jendearen bakardadeak eta bakoitzaren helburuak au-
rrera emateko zailtasunak. Norbait sufritzen ikusten dudanean, berehala pizten zait barrua, eta laguntzeko bultzada sentitzen dut. Ingurukoekin konpromiso sakona edukitzen saiatzen naiz, pertsona bakoitza errespetatzen eta berarekin enpatizatzen. Irakasle bezala zer kontatuko zeniguke? Gure lana zoragarria da. Gazteak ikusten ditudanean, altxor eta misterio handia ikusten dut bakoitzarengan. Asko sufritu izan dut irakaskuntza sistemikoarekin. Gaur egungo eskola ofizialak heziketa ez-askatzailea bultzatzen du. Pertsonak klasifikatzen ditu, eta, hala, ikasle bakoitzaren garapena murriztuz doa. Niretzat beti oso garrantzitsua izan da zailtasunak zituen jendearekin gertu egotea: beren barrura iristen saiatu, barruan duten altxorra ez galtzeko. Bizirik mantentzeko eta garapen eder batera iristeko kapaz
159:55 24/3/15 20:15 Página 7
7
dela ikusarazteko. Sinesten dut hezkuntza askatzailea izan daitekeela... [hobeto pentsatu du] Sinesten dut hezkuntza askatzailea dela. Garrantzitsua da pertsonei kritikoa izaten erakustea: gizartea aztertzeko, norberaren hausnarketak egiteko, bideak bilatzeko... Gure hezkuntza sistema oso bankarioa da: ezagutzak sartu eta sartu egiten ditu. Ezagutzak beharrezkoak dira, baina beti errealitatearekin kontrastatuz eta hausnarketa batekin barneratuz. Irakaslea zara bokazioz. Zein dira zuretzat irakaskuntzaren alde positiboak? Nik garbi neukan irakaslea izan nahi nuela; gizartea aldatzeko konpromisoa sentitu izan dut beti, eta horrela bizi izan dut irakaskuntza. Pertsonak askeagoak gara errealitatea ikuspuntu desberdinetatik aztertzen badugu eta ondorio pertsonalak ateratzen baditugu. Kritikoa izatea beharrezkoa da nire ustez. Irakasleok eta ikasleok egiten dugu hezkuntza, eta hori oso polita da. Ni Sokratesen filosofiaren zalea naiz, eta, nire ustez, irakasleak beti “hasiberria” izan behar du, ikaslearekin batera beti ikasten; elkarren arteko etengabeko elkarrizketa baten bidez, biak eraldatzeko askatasunaren praktikan. Eta zein dira irakaskuntzan hain gogoko ez dituzun gauzak? Lan gogorra da, egia esan; energia asko eskatzen du (lan guztietan bezala, noski). Batzuetan, bakardadea sentitu izan dut, babes falta-edo. Taldean egiten den, edo egin beharko litzatekeen, lan bat da, eta irakasleen arteko elkarlana beharrezkoa da. Hutsune hori badago irakaskuntzan. Batzuetan, irakasleok norberaren ikuspuntutik behatzen dugu dena, eta bata bestearen lekuan jartzea beharrezkoa da; ni asko saiatzen naiz horretan. Bestalde, gizarteak ardura asko jartzen du gugan, irakasleongan; eta ez da jasotzen nahikoa laguntza ardura horiek aurrera eramateko. Irakasle batek gauza asko izan behar du: norbere gaian aditua, psikologoa... eta, babes falta horrekin, zailagoa da. Hezkuntza sistemaz zer esango zeniguke? Sistema bankario bat da: helburuak, proiektuak eta programak bete behar dituzu. Ez dut partekatzen gaur egungo Mendebaldeko pentsaera: produzitu, produzitu eta produzitu. Arnasa hartzea ere ahaztu egin zaigu. Ezin dugu intelektualki bakarrik hazi. Bihotza eta sabelera jaitsi beharra dugu ikasleekin komunikatzeko. Ikasle batek 7 ordu pasatzen ditu eskolan. Irakasleak lagundu egin behar dio modu oso batean hazten; nik gauza holistikoetan sinesten dut. Nik uste dut eskola mota hau bukatu egingo dela; noiz ez dakit...
ESPIRITUALTASUNA Nola bizi duzu zuk espiritualtasuna? Ba beti modu askatzaile batean. Nik Nazareteko Jesus pertsonaia historiko bat bezala ezagutzen dut: pertsona askatzaile bat, sistemaren aurka joan zena eta pertsona bakoitzaren alde egiteko gaitasuna zuena, ondokoa onartuz eta errespetatuz. Beti sinetsi izan dut espiritualtasun unibertsal batean. Jaungoikoak izen asko ditu, erlijio bakoitzean bat, baina errealitate transpertsonal bakar bat da denontzat. Beti izan dut interesa erlijio desberdinei buruz jakiteko. Ekuadorretik etorri nintzenean, 31 urterekin, Zenarekin topo egin nuen. Eta, gaur egun, ostiraletan Zestoan biltzen gara 8-9 lagun Zena praktikatzeko; arnasketan oinarritzen den isilunea da, norberaren berezko izaerarekin topo egitea ahalbidetzeko, denok barnean konpartitzen dugun muinean bateratzeko. Zer esango zeniguke Elizari buruz, instituzio bezala? Jesusen mezu espirituala, askatzailea, unibertsala, estalita gelditzen da Elizak instituzio bezala jokatzen duenean; hau da, bere ortodoxia mantentzeko Jainkoaren legea pertsonaren gainetik jartzen duenean. Tristea da zenbait pertsonak Elizatik urrundu behar izatea bere izaeragatik. Adibidez, gaur egun, bai homosexual kolektiboak eta bai familia mota ezberdina osatzen duten pertsonek ez dute bilatzen beren tokia Elizan, eta hori ez dator bat Jesusen erruki mezuarekin. Baina egia da niri horrek ez didala oztopatzen nik benetan sinesten dudana bizitzeko. Niretzat garrantzitsua Jesusen bizitzeko modua da: gizartea aldatzeko mezua. Jesusengan bilatzen dut nire galderen erantzuna: nor naizen eta nola bizi behar dudan jakiteko. Eta Elizan aurkitu dut jakinduria hori. Bestalde, erlijiotik haratago espiritualtasuna bizitzeko, hau da, giza sakontasuna bizitzeko, bide berri baten hasiera ikusten ari gara. Espiritualtasuna pertsona guztiok bizi genezake: nahiz erlijioso, laiko, agnostiko edo ateoa izan. Espiritualtasuna edozein dogmaren eta sinesmenen gainetik dago; gure barneko benetako izaerari ikutzen dio, bakoitzaren pentsaeraren gainetik.
“ irakasle lana zoragarria da”
EKUADOR Nondik nora Latinoamerikako abentura? Garbi neukan nire bizitzako zati bat partekatu nahi nuela munduko beste herrialde batean. Gure mundua bezain pribilegiatua ez zen leku batean. Nire erreferentzia Peru zen, gure izeba bat han zegoelako, baina berdin zitzaidan nora joan. Orduan ez zegoen gaur egun dauden aukerak ONG bidez joateko. Motibazio espirituala banuen, eta, orduan, elizbarrutiko talde batekin jarri ginen kontaktuan senarra eta biok. Nire nahia hango jendearekin bizitzea, partekatzea eta ikastea zen; eta ahal nuen beste ematea, noski. Eskola batean egon nintzen irakasle, eta banekien berek askoz ere gehiago erakutsiko zidatela, nik haiei baino. Zein egoeratan zeunden Ekuadorrera joan aurretik? Karrera bukatu nuenean, Filologia erromanikoa, oposaketa batzuk egin nituen euskarazko irakasle posturako, eta Oiartzungo ikastetxe batean izan nuen lana, baina, Ekuadorreko aukera sortu zenean, utzi egin nuen. 24 urte nituen, Manolo eta biok ezkondu berriak geunden, eta han joan ginen; gero, zazpi urtez egon ginen han. Zertan jardun zenuen han zazpi urtean? Zazpi urteko 52 umeren irakaslea izan nintzen hasieran, eta, gero, 12 urteko umeena, nahiz eta nik ez nuen txikiekin aritzeko prestakuntzarik. Lan nagusia eskolakoa bazen ere, bestelako lan asko egin genituen Manolok eta
159:55 24/3/15 20:15 Página 8
biok. Izugarri ikasi genuen hezkuntza mailan: alfabetizazio ikastaroa, emakumeen formakuntzak, jantzigintza, erizaintza... Auzo marjinal batean, alfabetizazio eskolak eman genituen. Freireren metodologia ezagutu genuen (Hezkuntza Askatzailea), eta, metodologia horren bidez, alfabetizazioko metodo berezi bat sortu genuen taldean. Oso polita izan zen esperientzia hura: gauez jarduten genuen, kandelen argiekin, heldu eta gazte... Analfabetismo handia zegoen, eta jendeak gogo handia zuen ikasteko. Oso lan garrantzitsua eta interesgarria izan zen niretzat. Horrez gain, emakumea hezteko formakuntzak ere egin genituen. Emakumearen zapalkuntza izugarria bizi izan genuen han, eta egoera gogorrak ikusi genituen. Amorru handia sentitzen genuen emakumearekiko jarrerekin. Esan beharra daukat, ordea, indar handia eman zidala hango emakumeen artean bizitzeak. Hemen dena askoz kontrolatuagoa da, askoz mentalagoa, eta, han, bizitzara irekiagoa sentitzen nintzen. Lagun oso onak egin nituen. Espiritualtasunak zein leku zuen? Motibazio erlijioso batekin joan nintzen hara,
talde, formakuntza lan handia egiteko aukera izan nuen hango irakasleekin. Asko ikasi eta landu nuen materiala prestatzen, testu libururik ez baikenuen. Nola izan zen handik bueltakoa? 31 urterekin bueltatu nintzen. Zazpi urte han pasatu ondoren, kostatu egin zitzaigun hemen egokitzea denoi. Gogorra egin zitzaigun jendearekin komunikatzea, klima hotza... Han, harremanak goxoagoak ziren, eta etxeak irekiak zeuden beti; hemen, “portero automatikoak” aurkitzea eta etxeak itxiak izateak talka egin zidan. Oso polita izan zen Ekuadorrera Manolorekin joatea. Esperientzia horrek asko lagundu digu bioi bizitzako egoera guztiei aurre egiteko. Partekatzen diren bizipenek bestearengandik elkartu edo urrundu egiten zaitu, eta gu asko elkartu gintuen bikote bezala zazpi urte horiek elkarrekin bizitzeak. Noiz hasi zinen lanean handik bueltan? Zestoako eskolan egon nintzen bi urtez erlijioko klaseak ematen. Gustura egon nintzen. Handik hiru urtera, Ekuadorrera bueltatu ginen, han gelditzeko zalantzak bagenituen, baina, azkenean, bueltatu egin ginen, eta orduan hasi nintzen Azpeitiko Iraurgi ikastetxean lanean. 26 urte pasatu ditut han eta oso etapa polita bizi izan dut. Nola bizi duzu irakaskuntzan aktibo ez egotearen hutsunea? Ez dut sentitu hutsunerik. Besteekin nire barnetik erlazionatzen banaiz, beti ikasi eta irakasten dut. Irakaskuntza une guztietan gertatzen da bizitzan. Hala ere, ez naiz gelditu ikastetxea utzi nuenetik; saiatu naiz hemen nire laguntza ematen; bai katekesiko gurasoei, baita beste zenbait arlotan hitzaldiak antolatzen eta ematen ere. Beti izango naiz bizitzako ikasle eta irakasle.
“ Ekuadorren bizitzara irekiagoa sentitzen nintzen”
e ma kumeen
formazio tal dea .
e ku ador
eta, han, Teologia Askatzailea deritzona ezagutu genuen, pobreak erreferentzia hartzen dituen mugimendu bat. Komunitateko taldeekin elkarlanean egon ginen; teologia horren bidez auzo eta talde bezala organizatzen, eta, bide batez, autosufizienteak izaten erakusten: lan komunitarioak eginez, beren botikak egiten landareen bitartez... Honekin batera, Jainkoaren hitzaren irakurketa bat egiten genuen, teologia askatzaile honen bitartez. Elizbarrutiko talde honekin bizi izan nuena ez zen inondik inora zapaltzailea izan; kontrakoa, erabat askatzailea zen. Hori dela eta, Hegoamerif a tima es kolan kako elizkide batzuk hil ere egin zituzten; pertsekuzio handia zegoen. Irakasle bezala zein alde dago Ekuadorretik hona? Hasteko, ikasle kopuru oso handia zela esan beharra daukat eta hori zaila izan zen. Baina irakasleak oso elkartuta geunden, taldean egiten genuen lana. Dena elkarrekin prestatzen genuen, arratsaldetan, gauetan... Eskolan guk nahi genuen pedagogia eskaintzeko aukera genuen eta askatasun hori sormen handia erabiliaz bizi nuen. Irakasle talde gaztea ginen eta ilusio handiz egin genuen lana. Bes-
ikas lee kin .
Q ue ve do (e ku ador )
s oin ua
j otze n ,
8
u rtere kin
159:55 24/3/15 20:15 Página 9
9
ARTEA Alderdi artistikoarekiko sentsibilitatea duzula ere badakigu: dantza egiten duzu, organoa jo... Alderdi artistikoari garrantzi handia eman izan diot beti. Gure burutik bizi garenean, dena bestearengandik bananduta sentitzen dugu. Niretzat, dena erlazionatuta dago. Mundu artistikoak horretan asko laguntzen du: burutik bihotzera jaisten. Zer landu duzu zuk alderdi artistikoan? Nik, gaztetan, eskusoinua eta pianoa jotzen ikasi nuen. Garai batean, sokazko instrumentuekiko kuriositatea sortu zitzaidan, eta biolontxeloa ikasten hasi nintzen, baina denbora gutxian jardun nuen. 31 urterekin, Ekuadorretik etorri berritan, organoa ikasten hasi nintzen Donostiako kontserbatorioan, baina utzi egin behar izan nuen; lanak eta amatasunak ez zidan nahikoa denbora uzten horretarako. Baina, orain dela lau urte, berriro ekin nion organoa ikasteari Azpeitian. Organoa nire instrumentua dela esango nuke. Oso instrumentu berezia eta indartsua da, aukera asko ematen dituena. Oso gustura nago ikasketa honekin. Zer pizten dizu organoak? Transportatu egiten nau, nigandik ateratzen nau eta izugarrizko bakea sentiarazten dit. Organoa jotzen dudanean osotasunean sentitzen naiz, nire benetako izaerarekin konektatuta. Dantza ere egiten duzu... Ni oso lotsatia izan naiz, eta naiz, baina Amancayk, gure alabak, dantza eskola ireki zuenean, dantzarako gogoa piztu zitzaidan, eta lotsatuta, baina animatu egin nintzen. Zena praktikatzen ur-
Beti proiektuz beteta nago. Daukadan adinarekin, une honetan, sentitzen dut ikasi ditudan gauza guztiak bat egiten ari direla: dantzaren bitartez, meditazioaren bitartez, inguruko jendearen bitartez... AMATASUNA Ekuadorren piztu zitzaizun ama izateko gogoa... Ekuadorren jaio ziren lehenengo bi umeak, Amancay eta Eñaut, lau urteko aldearekin. Eta urte batzuk geroago, ordurako Euskal Herrira bueltatuta geundela, nire bizitzako erabaki garrantzitsuenetako bat hartu nuen. 37 urterekin, bat-batean, 3. ume baten ama izateko erabakia hartu nuen, eta bi umeak, Manolo eta ni Perura joan ginen gure alabaren bila; opari handia izan da nire bizitzan. Garbi daukagu bai alabak, Begoñak, eta bai nik ama batetik jaio bazen ere beste ama batek hezi behar zuela; nik, alegia. Nire barrua prest zegoen ama izateko, hori sentitu nuen barren-barrenean. Unibertsoak hala nahi zuen. Begoña nire barrutik jaio dela sentitzen dut, nire bihotzetik jaio baita. Khalil Gibran Libanoko poetak dioen bezala: “Zure seme-alabak ez dira zeure seme-alabak; bizitzak berak nahi izan duelako sortu diren semeak eta alabak dira. Ez datoz zugandik, zure bidez baizik, eta, zurekin dauden arren, ez zara beren jabe”. Seme-alabak etortzen dira amarengana, berak hezteko, maitatzeko... eta gero bizitzan libre izateko. Beti garbi eduki dut hori. Nik ez dut sentitzen alderik ume biologikoaren eta adoptatuaren artean. Gure familian hori garbi egon da beti. Amatasunaren lotura biologiaren gainetik dago.
“ mundu artistikoak burutik bihotzera jaisten laguntzen du”
Azken gauza bat gehitu nahi izan du elkarrizketatuak... Bukatzeko esan nahi dut oso gustura sentitu naizela elkarrizketa honetan, Maialen. Ekuadorreko esperientzia zurekin konpartitzea oso erraza izan da, zuk ere bizipen hori bizi izan duzulako. Eskerrik asko denagatik.
b egoña ren
teak daramatzat, eta orain ulertzen dut nola meditatzen duten dantzan. Asko gustatuko litzaidake hori lortzea. Zer gauza gehiago dituzu aitortzeko? Beti bilatzen ditut ekintzak nire benetako izaerarekin konektatzen laguntzen didatenak. Idatzi ere egiten dut. Asko gustatzen zait. Erraztasuna daukat idazteko, eta, jartzen naizenean, gustura aritzen naiz. Nire ametsetako bat da liburu bat idaztea. Ziur nago orain idazten nabilena bukatuko dudala.
bila joa n zirene an .
l ima
M
aialen kortadi iparragirre
159:55 24/3/15 20:15 PĂĄgina 10
danbolin
zulo
Parte hartze prozesua abian da.
Osinbeltz harrobian gordetegia egingo den ala ez datorren azaroan erabakiko da galdeketa lotesle bidez. Galdeketa dela eta, Zestoako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak “Zestoarron aukera� izeneko parte hartze prozesua jarri dute martxan. Hainbat fase desberdin izango ditu prozesuak. Martxotik maiatzera bitartean aurreproiektua, lehentasunezko proiektuak eta hitzarmen irizpideak landuko dira. Udara ondoren, irailean, informazioa eta eztabaida sustatzea aurreikusten da, azaro-abendu inguruan herri kontsulta egiteko. Martxoko bigarren erdian egin dira herriko eta auzoetako lehen bilerak ere. Peter Fink hirigintza-artista izan da bertan, galdeketan baiezkoak irabaziko balu berreskurapenaz arduratuko litzatekeena. Prozesua abian da, beraz. Datozen bileren datak ikusteko, ikus agenda.
Labar arte paleolitikoko grabatuak aurkitu dituzte Erlaitz koban. Danbolinzulo-ko labar-irudiak aurkitu zituztenetik hilabetera, otsailean, Sastarraingo harrobi inguruan dagoen Erlaitz haitzuloan orain dela 22.000 eta 15.000 bitartean egindako grabatuak aurkitu zituzten Antxieta Elkarteko kideek. Bi garai ezberdinetan erabili zela diote adituek: paleolitoan bizileku bezala erabili zen, eta Kalkolitiko edo Brontze Garaian ehortz-leku moduan.
XXXVII .Krosa euripean Morez jantzi zen plaza martxoaren 8an.
Korrika 19 martxoaren 22an pasa zen Zestoatik. argazkia:
erkaitz regillaga
159:55 24/3/15 20:15 Página 11
1 1
Zestoako ekonomia garapen eta gizarte kohesiorako ‘ZER EGIN ZESTOAN ENPLEGUA SUSTATZEKO?’ IZENBURUPEAN, HITZALDIA ANTOLATU ZUEN ZESTOAKO EH BILDUK, OTSAILAREN 25EAN. BERTAN, JUANJO ALLUR (SIADECO-KO KIDE ETA ZESTOAKO UDALEKO MERKATARITZA LAN-MAHAIKO AHOLKULARIA) ETA GORKA JULIO (OLATUKOOP-EKO KIDEA) IZAN ZIREN HIZLARI. JULIOK EKONOMIA SOZIAL ETA ERALDATZAILEAN JARDUTEN DUTEN ENPRESA, ELKARTE, ERAKUNDE ETA KOOPERATIBEI BURUZ ETA HAIEN HELBURUEI BURUZ HITZ EGIN ZUEN. HEMEN, ORDEA, GURE HERRIAREKIN LOTURA ZUZENAGOA DAUKALAKO, JUANJO ALLURREN HITZALDIAZ JARDUNGO DUGU.
Allurrek orain dela hiruzpalau hilabete Zestoako Udaleko merkataritza lan-mahaian aurkeztu zuen proposamen berri bat izan zuen hizpide: garapen sozio-ekonomikorako aholku batzorde bat eratzea Zestoan, ekonomia arloan aurrera begira nondik nora egin bide bat markatzeko.
Batzorde anitza eta zabala
Aholku batzorde horrek ordezkaritza zabal bat izatea proposatu zuen Allurrek: “Zestoako Udaleko zinegotzi eta teknikoak, industria arloko enpresak (tamaina eta izaera desberdinetakoak), sindikatuak, turismoa eta ostalaritza, lehen sektorea (baserri mundua), hezkuntza arloa, gazte ekintzaileak, gizarte elkarte eta eragileak...” Eta hori guztia martxan jartzeko, dinamizatzaile tekniko bat.
Lehen urratsa, diagnostikoa
Lehen urratsa litzateke diagnostiko bat izatea esku artean, sektore eta jarduera ekonomiko guztiak kontuan hartuko lituzkeena (industria, zerbitzuak, turismoa, baserri mundua...). Eta, ondoren, diagnostiko horretatik abiatuta, plangintza bat. Hor, besteak beste, aztertu beharko litzateke Udalak zer paper hartu behar duen, zein eratako proiektuak bultza daitezkeen herri mailan...
Udalak sustapen ekonomikoan zerbait egin behar al du?
Allurrek zioenez, “erakunde guztiek orain duten baino jarrera 'proaktiboagoa' izan beharko lukete: herri bezala, nondik nora joan, estrategia batzuk markatuak eduki, proiektuak landuta eduki erakunde batean edo bestean ateak jotzeko...” Bere ustez, nahiz eta herria txikia izan, udalari badagokio herritarrei aukera berriak eskaintzeko ardura hartzea: “Garbi jakinda zer nahi dugun, nora iritsi nahi dugun, nola diferentziatu gaitezkeen eskualdeko beste herriekiko, Iraurgi Berritzenetik (eskualdeko garapen agentzia) zer eratako zerbitzuak behar ditugun...”. Aztertu beharra dago, bestalde, Zestoako jendea zein sektore edo enpresatan dagoen enplegatuta, enpresa horien egoera zein den, zein etorkizun aurreikusten zaien...
Herritik diseinatu behar dira proiektuak, ez kanpotik
Allurren ustez, azken urte hauetan badago joera bat eskualde egiturak edo planak bultzatzekoa: “Hor arazoa izaten da herri txikiei kosta egiten zaiela beste herri handien aurrean burua altxatzea eta handi horiei esatea: 'Bueno, horiek zuen beharrak dira baina gureak beste hauek dira'. Eta gertatzen da, baita ere, eskualde batean herri handiak eta txikiak daudenean, herri txikien erreferentzia herri handi horiek izatea, eta batzuetan herri handien erreferentzia horiek ez dira mesedegarrienak izaten herri txikientzat, eta komeni izaten da urrutixeago joatea erreferentzia bila. Zeren-eta, handi eta txikiei politika berdina aplikatzen zaienean, batzuetan herri txiki horiek galtzaile ateratzen dira.” Zentzu horretan, “herrietatik pentsatu eta landu behar dira proiektuak eta ez alderantzizko norabidean, hau da, herriz gaindiko erakundeetatik, Diputazioetatik edo Jaurlaritzatik”. Zer gertatzen da? “Bada, politika ekonomikorako estrategia bat ez badago markatuta udal batetik edo herritik, normalena izaten dela udal baten sustapen ekonomikoa diru-laguntzetara mugatzea. Alegia, Diputazioak edo Jaurlaritzak zer proiektu ekonomiko sustatzeko ematen dituen diru-laguntzak, horretara aurkezten dut nik nire proiektua. Eta hori, ezer ez egitea baino gehiago da baina baditu bi arrisku: ez dira herri txikiak erabakitzen ari zer eratako proiektuak aurrera eraman eta, bestetik, horrek diferentziaziorako aukera gutxi ematen du. Eta herri txikiek behar dituzte elementu diferenteak, ekonomikoki, herri handien aurrean, nolabait, posizioa irabazteko...” Horrek denak esan nahi du inportantea dela sustapen ekonomikoa, herri txikietan ere, antolatua eta egituratua egotea. Zestoarako proposatzen den aholku batzorde hori abiapuntua izan daiteke horretarako.
F
ernando arzallus
159:55 24/3/15 20:15 Pรกgina 12
hemen
zure publizitatea
159:55 24/3/15 20:15 Página 13
3 1
ERTxIñAPEKO KUKURRUKUA IRRATIAK 25 URTE BETE DITU, ESKOLA BERRIAK ADINA. NI ETA NIRE GELAKIDEOI BETEBETEAN TOKATU ZITZAIGUN HURA, ZESTOAN EGITEN ZEN OHOKO (OINARRIZKO HEZIKETA OROKORREKO) AZKEN URTEAN. DENOK DUGU GUSTUKO GAUZAK ESTREINATZEA; PENTSA BERAZ, ZER IZAN ZEN GURETZAT ESKOLA OSO BAT, BERRI-BERRIA. ATZO BALITZ BEZALA GOGORATZEN DUT ALExANDER IRIBAR LAGUN ZENAREN ILUSIOA, IRRATIAREN INAUGURAZIO SAIOKO LEHEN HITZA ESATEARENA. GARAI HARTAN, EUSKARAKO IRAKASLE IZAN NUEN MANUEL ARREGI. PROIEKTU BATEN SORRERAKO ILUSIO ETA LANERAKO IZUGARRIZKO GRINAZ GOGORATZEN DUT MANUEL. IRRATIA MARTxAN JARRI ETA PARE BAT URTERA, PROPOSAMEN BERRI BAT JASO, ETA IRAKASKUNTZA UTZI ZUEN. ELKAR ARGITALETxEAN, GIZARTE ZIENTZIETAKO EDITORE LANETAN JARDUN DU ORAIN ARTE, JUBILATZEAR DAGO. BESTE MILA GAIREN INGURUAN JARDUN GENEZAKEEN MANUELEKIN BAINA HURRENGO BATERAKO UTZIKO DITUGU KONTU HORIEK; GAUR KUKURRUKUREN SORRERAKO KONTUEZ GALDETU DIOGU.
FM 107.8
Irratiaren sorrera garai haietan pentsatzen al zenuten 25 urte pasa eta gero martxan jarraituko zuela? Ez dakit. Orduan ez zen ezer pentsatzen. 25 urtera non ibiliko nintzen ere ez nekien. Nondik sortu zen ideia? Berritzeguneak (Prestakuntza eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroak) proposatu zigun irratia erabiltzea helburu pedagogikoak lortzeko bitartekari gisa, motibatzaile gisa, bereziki hizkuntzetarako eta aho hizkuntza lantzeko, gure kasuan euskara arlorako. Kontuan hartu behar da oraingo teknologia berririk ez zegoela. Orduantxe iritsi ziren lehenbiziko ordenagailuak ikastetxeetara, bakarren bat, administraziorako. Gelatan ezta burutik pasa ere. Garai hartan gainera irrati libreen boom moduko bat zegoen. Telebista eta kamera ez ziren erabilgarri jotzen. Irratia, berriz, nahiko merke muntatu zitekeen tresna zen, xumea. Zeuk ere ikasi egin behar izan al zenuen? Irrati mundua pixka bat ezagutzen nuen, ikusle bezala, eta elkarrizketa askotan parte hartuta nengoenez, banekien nola funtzionatzen zuen. Ataunen, gure aurretik, ikastetxe berriarekin batera jarri zuten eskola-irratia eta hango esperientzia oso baliagarria izan zen. Irrati inauguratu berrian ikastaroak ere egin genituen, Euskadi Irratiko Jokin Aldazabalekin eta Joxerra Gartziarekin. Gogoan dut elkarrizketak lantzeko gonbidatu bat eskatu zigutela eta Anastasio Alkorta ekarri nuen. Amistadea banuen harekin eta praktika gisa egiten genuen, ez emititzeko. “Lasai galdetu!” esaten zigun. Guk lan gehiago genuen hari galderak egiten berak erantzuten baino. Oinarrizko gauzak ikasi genituen, irakurri ere dezente egin genuen eta handik eta hemendik ikasten joan ginen. Zer lantzen genuen ikasleok irratiarekin? OHOko 7 eta 8. mailatan ibiltzen nintzen ni. Orduan testuaren pedagogia eta
159:55 24/3/15 20:15 Página 14
lanketari garrantzi handia ematen zitzaion. Pentsatu genuen euskara arloari astean lauzpabost ordu eskaintzen bazitzaizkion, bat gramatikari eta gainerakoak irratiari eskaintzea. Hainbat testu mota zeunden: elkarrizketak, narrazioak, bertsolaritza, abestiak, antzerkia edo drama... Testuak batzuetan atenporalak ziren, beste batzuetan gaurkotasunekoak... Gelan, taldeetan, txandakatuz, egiten zen lan: batek gaur lantzen bazuen narrazioa hurrengo astean drama landuko zuen...
r uben la rrañ aga et a n aia ra iru re j ohn t oshack irra tira ko elka rriz keta tz en
Behin irratsaioko programazioa osatuta zegoenean emititu egiten zen ezta? Bai, hori zen ikasleak motibatzen zituena, irratiz emititzea eta etxeetan, gurasoek eta herritarrek entzutea.
nor dago telefonoaren beste aldean?
i rrat ia in au gura tu zen eko a rgaz kia . s on ia vazQue z , b orja gome z , a lex an der iriba r et a biz karka , j one berga ra eta a ina ra i ruret a
urteetan entzun izan dut galdera eta erantzun hori kaletik zehar. kontua da, beti gustatu izan zaizkidala irrati lehiaketak. askotan parte hartu izan dut irrati bidezko lehiaketetan. nire lehengusu ainararekin uda oso bat pasa nuen radio euskadiko irratinobela lehiaketa batean parte hartzen. eta greziara bi lagunentzat bidai bat ere irabazi nuen! eta nire lehiaketa zaletasun horren errudun nagusia kukurruku irratia da. zestoako dendariek eskainitako makina bat opari irabazi ditut, oraindik ere buruz gogoratzen dudan telefono hartara deika: 943 147 977! nik tranpa egiten nuen, ordea. garai haietan, artean telefono finkoak bakarrik genituen etxeetan. eta batean baino gehiagotan bederatzi zifrak markatzeak lan handia eskatzen zuen. gure etxera, ordea, telefono inalanbrikoa iritsi berria zen, ikaragarrizko patata zaharra. antena telefonoa bera baino luzeagoa zuena, extensible horietakoa. baina hamar telefono zenbaki ezberdin memorizatzeko aukera zuena. horrela ba, bi amonen etxeko telefonoen ondoren, kukurruku irratiko telefonoa memorizatu genuen, eta era horretan "telefonoak irekiko ditugu" esan orduko, korrika ematen nion zenbaki bakarrari, eta tranpatxo horri esker edo erruz, egin zen famatu galdera haren erantzuna: "nor dago telefonoaren beste aldean?" lehiaketak bakarrik ez; eskolan irratira joatea tokatzeko zain egoten nintzen irrikaz. berdin zitzaidan teknikari, laguntzaile, edo esatari. berdin albistegi zein eguraldi iragarle... lehen aldiz mundu hori ezagutzea esperientzia oso positiboa izan zen nire kasuan. txikitan musikari baino, ziur nire burua komunikatzaile gisa lehenago jarriko nuela, handitan zer izan nahi nuen galdetuz gero. zorionak ba kukurruku irratiari, eta gazteei irratiaren magia kutsatzen jarrai dezala luzaroan, gurekin egin zuen bezala!
San Jose Ikastetxean egin ziren lehen saiakerak... Metodo hori sartzea pentsatu zenejagoba astiazaran an, ikastetxe berriaren proiektua eginda zegoen, baina beti bezala pixka bat atzeratu egin ziren lanak eta moldatu beharra izan genuen. Ari ginen programak prestatzen baina emisio batzuk egitea eskatzen zuen, eta eskola berrian izango genuen irrati gela haren simulazio moduko bat muntatu genuen, antenaratu gabe. Irrati-kaseteen bafleak instalatu genituen gelan eta gero aparatua bera, kableak luzatuta, gelatik atera egiten genuen. Gela batetik irratsaioa emititzen zen mikrofonoz eta alboko gelatan entzun egiten zuten. Efektua berdina zen, irratiz entzuten ariko baginen bezala. Nolabaiteko trebatze bat egin genuen.
Eta ikastetxe berrira joan ginenean han "benetako" irrati bat genuen Ikastetxearen eskeletoa eginda zegoen ordurako, baina udalean gure proposamena egin genuen, eta Hezkuntza Sailean aldaketa bat sartuta, irrati gela bat edukitzea lortu genuen. Arkitekto, aparejadore eta obra arduradunek oso ondo hartu zuten. Jangelaren ondoan zegoen gela irrati-estudio bihurtzea izan zen kontua, Ataunen eta beste leku batzuetan ikusitakoan oinarrituz. Gogoratzen naiz neuk egin nituela
plano koxkor batzuk, enkargatuekin egon eta esaten niela hemen kristala jarri behar da, kortxoa behar da… eta beraiek ekartzen zituzten materialak. Instalazio teknikoa egin beharko zen gero Bai, Hezkuntza Sailean laguntza batzuk eskatu eta lortu genituen eta Azpeitiko Larrañaga horretan trebea zen, irrati muntaietan, eta harekin egin genuen. Dena egin behar zen, irratiak bere antena behar zuen eta gogoratzen naiz azpeitiarrei laguntzen ibili nintzela, teilatutik tubo bat pasatzen zela beheraino, ikastetxe azpiraino, eta gero handik gora, pare parean zegoen irrati gela eta han gero instalazioa egin zutela, tresneria ipini eta, jakina, behin antenak jarritakoan emititu zitekeen ikastetxe zaharrean bezalaxe baina herri osoan entzuten zen.
FM 107.8 da Kukurrukuren frekuentzia Bai, orain ez dakit nola egongo den gai hori, orduan ez zegoen oso araututa. Frekuentziak 92tik 108ra edo izaten dira eta mugan irrati ofizialik ez zen egoten eta beraz libre egoten ziren eta horiek hartzen ziren. Seguru asko frekuentzia berdinarekin beste irratiren bat egongo zen baina auskalo non, eta ez zegoen interferentziarik.
Dena zure gain erori zen ezta? Bai. Ordu asko sartu nituen, gustuko nuelako gaia. Sintonia bat behar genuela pentsatu nuen eta gogoan dut Juan Karlos Irizarri eskatu niola egiteko, eta nahiko polita egin zuen. Eta izena? Hori uste dut klaustro batean erabaki genuela, izena ere ipini beharko zitzaiola eta... Berez, Ertxiñapeko Kukurrukua zen izen osoa, orain uste dut Kukurruku irratia esaten diotela.
159:55 24/3/15 20:16 Página 15
5 Lehiaketak eta ere egiten ziren Bai, noski, hori kanpoko herritarren parte-hartzea bultzatzeko egiten zen, nahiko arrakasta izaten zuten gainera. Emisioak eguerditan egiten genuen, 12:30ean, eskolatik atera eta mundu guztia bazkaltzera joaten zen eta aste horretan zegokion taldea irratian gelditzen zen. Eskola ordutatik kanpo ere egiten ziren erretrasmisio edo emankizunak ezta? Bai, Ondarbasora igoera, Santa Ageda... Eskolatik kanpo zerbait egiteko ere balio zuen egitura honek, hori talkie batzuekin egin genuen. Larrañagak bigarren eskuko walkie talki batzuk zeuzkan, haiei mikrofonoak inkorporatu genizkien eta orduan frekuentzi berean jarrita emititu egiten genuen. Ikasleok gustura ibiltzen ginen behintzat Bai, bai, eta ni neu ere bai. Oso oroitzapen ona daukat. Uste dut bai irakasle eta baita ikasleak ere gustura ibili ginela. Ez zen beste munduko gauza, baina, bestela hizkuntza lantzea aspergarri samarra izan zitekeena, ba horrela, irratian, ikasleak motibatu egiten ziren eta helburuak azkarrago lortzen zituztela uste genuen.
1
arkatza jarri hortz artean eta testuak boz-goran irakurri, ahoskera hobetzeko. prepezioz jardunda, eskola berrian irratia izango genuela esan ziguten. eginahalean aritu ginen sasi-frogetan hermanotan hamabi urterekin. auskalo zenbat metro kable ibiltzen zituen manuelek lepoan bilduta, gela batetik besterako konexioa egiteko! gela batean irratsaioa eginez, eta albokoan denak entzuten. u2 taldea “u bi” idatzi behar zela esaten zigun manuelek, irratirako gidoietan ez zela zenbakirik idatzi behar. lehertu egiten ginen barrez, zentzugabea iruditzen zitzaigun, eta gure zoroan, maisuak bonoren taldea ez zuela ezagutuko asmatzen genuen. etxetik eramaten genituen kaseteak. bob marley jarriko zuela esan zidan klaseko batek eta nik zera: “ez da ba gogorra izango ezta?”. reggaea deskubritzeko balio izan zidaten, hortaz, bazkalorduetako musika entzuketek [kar-kar]. baietz, irratia merezi genuela esan ziguten. hura poza! eskola berrirako aldaketan ere lagundu edo, egin genuen zerbait, aulki batzuk garraiatu eta fluoreszente bat hautsi, hortaz akordatzen naiz. egur berri eta plastiko estreinatu gabearen usaina, pareta forratuak, ate astuna eta kristala bere argi gorri eta guzti. han ez zegoen bromarik! sanjosetan jolasak egiten genituen patioan, eta zuzenean eman. postuetako batetik, baldeetan jarritako patanak arrantzatzeko lehiaren kontakizuna egin nuen, mosuldik (irak) ariko banintz bezain zorrotz. lagunei eskatu diet oroitzapenak freskatzeko: santa agedako koplen emankizunean kanteran leherketa egin zutela eta komunikaziorik gabe geratu ginela dio mirenek; ondarbasoko igoeran bakoitza aldapako puntu batean jarrita jardun genuela dio estik; eta pamirreko espedizioaz egindako saio berezia du gogoan naiarak. sutan whatsappa. zorion agurrak idazteko paperak pasatzen genituen gelaz gela eta periodikoko artikuluak gorde irratirako. arlo komertziala ere bageneukan, dendaz denda opari eske joaten zena lehiaketarako sariak lortzeko. santa agedako koplen hartan, manuel gupidagabe gogoratzen du osanek: “sumarino ahotsa daukan hori, atzera!”, lehertu gara barrez. hain benetan egiten genuen guztia, hainbeste lan, eta hainbeste gozatu! batzuetan denbora soberan izaten genuen gure txanda iritsi bitartean. musean erakutsi nahi izan zidan alexanderrek, baina ez nuen tutik ere egiten. hori bai, zuhurra zen gero manuel notak jartzen. rotuladore gorriaz akordatzen da ainhoa. “eskas” edota “ez dago gaizki”. sumindu egiten gintuen. hainbeste kostatako bikainak, ezta unibertsitatean ere! seguru nago, kukurrukurik gabe ez nuela hain garbi izango gerora, irratigintzan trebatu nahi nuela. tonua altxatzeko esaten zidan, eta nik zer esan nahi zuen entenditzen ez. gerora ulertu dut. lankideei esan izan diet brometan, despistatu orduko eskelak ateratzen zaizkidala. tonu madarikatua! manuelek arrazoi. oso modu erromantikoan ari naiz, badakit. hala ere pentsatzen dut gaurko umeek igualtsu sentituko dutela eztarriko korapilo dardarti hori hitz egiten hastean. izan ere, lehen bezain zaila da orain ere hitz eginez bezala irakurtzea. gure oroitzapen gozoek bultzatuta, maiz pentsatu izan dut herrian erreminta horri zukua atera beharko geniokeela, eta noizbait kukurrukua helduentzat piztu.
Anekdota mordoa ere izango duzu Gogoan dut garai hartan Eusko Jaurlaritzak lehiaketa bat antolatu zuela aho hizkuntza lantzeko: Abelino Barriola lehiaketa. Gauza sinple bat zen, ez dakit zenbat denborako grabazio bat egin behar zen; guk bentaja genuen beste ikastetxeekiko, irratia genuen eta baliabide tekniko egokiak genituen. Ikasleak ere trebatuta genituen eta saria irabazi genuen. Eta sariarena zen onena: irakaslea saritzen zuten, eta astebeterako Isra- nagore telleria elera joan ginen. Guztira herri ezberdinetako 16 bat irakasle-edo joan ginen xabier Kintanarekin. Hori izango zen Eusko Jaurlaritzak egin zuen frauderik handiena [karkar]; geroztik badakit sariak asko apaldu zirela... Ikasleak, berriz, Iparraldera-edo joan ziren egun batzuk pasatzera.
Eskola berrian pare bat urte eginda utzi egin zenuen irakaskuntza. Gaur egun, jarraitzen al duzu irratia? Ez, tamalez nahiko azkar utzi nion irratiari. Guk bagenituen asmoak, eskolaz kanpo ere zerbait egiteko, eta horregatik eskatu genion Udalari inplikazioa. Gaur egun, ideia hori nik uste zaharkituta gelditu dela. Alde horretatik zalantza asko izan nituen, horrelako proiektua muntatu berritan, alde egiteko. Probatzera joan nintzen argitaletxera eta han geratu nintzen.
J
one bergara
gaur egun, ikastetxean, irratiaz gain, astero 2. eta 3. zikloko ikasle guztien etxeetara iristen den gaztegiro aldizkaria eta ertxiñapeko kukurrukua telebista ere badituzte. i rrat i emisioa berriz as tea rte et a os tira let an egit en dut e , goize ko 9:00 et atik 9:30 era 3. ziklokoek gidatu eta 2. eta 3. ziklokoen parte-hartzearekin. irrati txikia deitzen diotena ere badute lehen ziklokoek gelan.
159:55 24/3/15 20:16 Página 16
oholtzan eroso sentitzen da egun maider ibarguren. badirudi, gaztetan ere ez ziola beldurrik jendaurrekoari.
Maider Ibarguren Rakugolari lanetan dabilela esan daiteke. aztetatik gustatu izan zaio Maider Ibargureni antzerki mundua. Antzerki mundutik ezagutzen zituen Axen Escalada donostiarra eta Arantzazu Maiz azpeitiarra, orain dela hogei bat urte antzerki eskolan elkarrekin ibili baitziren. Bakoitza bere bidetik ibili bada ere, orain dela gutxi berriro elkartu eta Hiromi Yoshidarekin batera oholtza gaineko proiektu batean murgilduta dabiltza. Zer da rakugoa? Rakugoa Japoniako ahozko tradizio bat da, Japoniako kontakizunak, istoriotxoak dira. Orain dela hiru-lau mende ingurutik egiten dira. Gai askoren inguruan aritzen dira rakugolariak, helburua barre eragitea da. Rakugolariak istorioko pertsonaia guztiak berak bakarrik antzezten ditu. Kimonoz jantzita, beti eserita, abaniko baten eta zapi baten laguntzaz. Zer dela eta Rakugolari? Hiromi Yoshida japoniar euskalduna da. Hogei bat urte daramatza Euskal Herrira etortzen. Orain dela bi urte edo, bere herrialdetik Euskal Herrira rakugoa ekartzea bururatu
zitzaion. Beraz, duela bi urtetik Japoniako istorioak, japoniar erara, Euskal Herrian euskaraz kontatzeko proiektuari ekin zion. Orain arte Axen eta Arantzazu ibili dira rakugolari lanetan. Niri azaroan egin zidaten proiektuan parte hartzeko proposamena eta animatu egin nintzen. Nolako da zuen emanaldia? Hasieran Hiromik, aurkezpentxo bat egiten du rakugoa zer den azalduz; gero, Axen, Arantzazu eta ni, rakugolariak, agertzen gara. Banaka, bakoitzak hamabost minutu inguruko Japoniako istoriotxo bat kontatzen dugu euskaraz. Ideia bat egiteko, rakugolaria oholtzan bakarrik, belauniko, istorio xelebreak kontatzen: “Gerizondoaren bueltan egiten den festa batean sake saltzaile batzuk mozkortu egin dira, beraien ustetan negozioa egin dute, galeran irten badira ere ondo pasa dute”. Nola sentitzen zara oholtza gainean? Jende aurrekoa aspaldian galduta banuen ere, gustura, eroso sentitzen naiz. Bestalde, Hiromirekin zorretan sentitzen naiz gure hizkuntzarekin egiten ari denagatik, euskara erakusten du Japonian, Azpeitiko hizkeraren inguruan egin zuen tesia... Orduan, oso pozik nago bere kultura Euskal Herrian transmititzen ari garelako. Euskaraz kontatzen dituzuela istorioak esan duzu. Bai, Hiromik itzuli ditu japonieratik euskarara eta guk euskaraz kontatzen ditugu. Bakoitza kontakizuna geure egiten joaten gara. Ni, hikaz aritzen naiz. Hikaz eta zestoarrez ere saiatzen naiz. Japonian bertan ere herri hizkeran kontatzen dituzte. Orain arte zenbat emanaldi eskaini dituzu? Ba oraindik asko ez. Lehenengoa Lazkaoko Maizpide barnetegian (Hiromik euskara ikasi zuen barnetegian), Bilbon Gabriel Aresti euskaltegian eta Uribarri auzoan. Azkenak, hil honetan Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko VII. Jaialdiaren baitan Tolosan eta Ordizian eskainitako emanaldiak izan dira. Hemendik aurrera ikusiko dugu. Hiromi Japonian bizi da eta urtean bi aldiz etortzen da Euskal Herrira. Irailean etorriko da berriz ere eta ea zertan garen, ni behintzat rakugo gehiago ikasteko prest.
« Oholtza gainean gustura, eroso sentitzen naiz»
A
maiur aristi arregi
159:55 24/3/15 20:16 Pรกgina 17
7
1
negua agurtzen ari garen aldi berean, ireki diezaizkiogun ateak udaberriari. karen zunzunegi
mikel irure hitza: abentura
Nahiz norberaren bizitza ere baden nahiko abentura bidaia baten ezagutzen da beste lekuko kultura Afrika edo Europa jende askokin topa bueltatzerako tristura asko gozatu ohi dugu baina zaindu dezagun natura (bis ) Urte askotan eduki nuen bidaiatzeko suertea mendi tontorrak, lera-zakurrak bientzat bazen tartea egun deserosoak baita ere gozoak helburuaren kolpea ta ondo dago bizitakoa besteei erakustea (bis)
Izerditan blai aldapa gora zelaietako berdea errima sartzen saiatzen ginen gure debilidadea elkarrekin bertsotan egin gendun askotan zu ona ta ni hobea Josune zuri eman nahi dizut bertsotarako bidea (bis ) doinua: iparragirre abila dela
hurrengo bertsolaria: josune izeta hitza: amatasuna
159:55 24/3/15 20:16 Página 18
Saltako enpanadak
MarinaSalta, Pons Argentina
Bere lurraldeko zaporea ekarri digu Marina argentinarrak danbolineko lapikora: Saltako enpanadak. Argentinan oso ohikoa da “asadoa” —haragi errea— enpanadekin jatea, baina plater nagusi bezala ere jaten dira. Nagusiki asteburuetan jaten dira. Nire herrikoak, Saltakoak, dira ezagunenak eta gure amamarenak ziren onenak! Nik labean egin ohi ditut, baina frijituta ere egiten dira. Gaztaz, barazkiz eta artoz ere egiten dira. Honatx Marinaren erronka: “Gure osaba batek 3 dozena jan zituen behin. Zenbat jango zenituzke zuk?”. Errezeta (4-6 lagunentzat) -500 gramo haragi xehatu -Tipula erdi bat txikituta -Ura irakiten (edalontzi erdika bat) -Patata egosi bat kubotan zatituta -3 arrautza egosi ondo xehatuta -Gatza -Kuminoa -Baratxuri-olioa (“ajía”) -Piperrautsa -Mahaspasa eta olibak txikituta (hautazkoa) -Enpanadak egiteko olata handiak
Jarri kazola batean 70 gramo gurin, sueztitu tipula, eta gozatu gatz, kumino, piperrauts eta baratxuriolioarekin bakoitzaren gustura. Kendu sutatik, eta bota bertara haragia eta ura irakiten. Nahastu, gehitu patata, eta hozten utzi. Gehitu gainetik, prestatuta dagoenari, arrautza, mahaspasa eta olibak. Koilarakada bat betegarri nahikoa da enpanada bakoitzeko; jarri olataren erdian, busti izkinak ur pixka batekin, eta elkartu bi ertzak. Zapaldu elkargunea sardexkarekin, edo egin atximur txiki batzuk. Irineztatu erretilu bat, jarri han enpanadak, eta labera (aurrez 200°-an berotuta). 15 bat minutu beharko ditu gutxi gorabehera, masa ondo gorritu arte.
On egin!
159:55 24/3/15 20:16 Página 19
9
1
agenda ma 27
o stirala
ap 11
laru nbata
rtxoa
.
Kontaidazu ipuin bat Garazi Leturiondoren eskutik 17:30ean liburutegian. Lau urtetik gorako haurrentzat. Musika bandaren kontzertua udaletxe azpian 20:00etan.
irila
Gaztelekutik Senda Vivara irteera antolatu da LH3tik gorako haurrentzat. Goizeko 8:30ean aterako dira eta 20:00etan itzuli. 18 euro. Plaza mugatuak izango dira. Begiraleekin joango dira. Izen ematea Gaztelekuan martxoaren 28a baino lehen.
17 25
o stirala
Gaztetxeak urteurren festa egingo du. Ez da faltako musika kontzerturik. laru nbata
Zestoako Gure Esku Dagok ‘Ehuntze Eguna‘ antolatu du. Erabakitzeko eskubidearen alde saretu diren guztien topaleku izango da eguna. Egun osoko egitarau baten baitan kokatuko den oihalen jostearekin irudikatuko dute atxikimendu hori. Bigarren eskuko azoka ere antolatuko du elikagai bankuak. Gaztetxeak urteurrena ospatuko du egun horretan. Ehuntze egunaren baitan antolatu dute bertsio gaua. Gaztetxean izango da. Estilo librean, edonor dago parte hartzera gonbidaturik. Apirilak 6ra arte dago izena emateko epea, eta aurrerago bilera bat ere egingo da parte hartzaileekin materialari buruz... hitz egiteko. Izena emateko mezua idatzi behar da zestukogaztetxia@outlook.com-era edo gaztetxeko facebookera.
30 31
astelehen a
Zestoarren aukera, prozesu parte hartzailearen baitan, bilera Arroabeko kultur etxean 19:00etan. asteartea
Zestoarren aukera, prozesu parte hartzailearen baitan, bilera Iraetako Gure Ordeka elkartean 19:00etan.
•E
kain guraso elkartekoen oharra: Santakutzetako umeen danborrada alaituko duen karroza egiteko laguntza eskertuko lukete. Inor animatzen bada, jarri guraso elkarteko kideekin harremanetan.
•U
daleku irekiak eta kirol udalekuak badatoz. Aurten ekainaren 29tik uztailaren 24a bitartean izango dira. Udaleku irekietarako, zein kirol udalekuetako haurren izen-emateak apirilaren 13-30 bitartean jasoko ditugu. Eta begiraleek apirilak 13-24 bitartean izango dute bi lan-poltsetan izena emateko aukera. Udaleku irekiak 3-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Haurrek 3 astetan (60€ ) ala 4 astetan (80€ ) izena emateko aukera izango dute. Kirol udalekuek 4 astetako iraupena dute, eta 80€ ordaindu beharko dira izena ematerako orduan (65€ familia ugarien kasuan).
•E
nergia neurtu eta aurreztu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Argitu ekimena abiatu du Zestoan ere. Ekimen honek arabera, modu erraz eta sinplean gure etxebizitzako energia kontsumoa murrizten lagunduko digu. Etxebizitzako kaxa elektrikoan neurgailu digital bat doan jartzea proposatzen da. Gailu hori web orri bati lotuta dago eta bertan herritarren etxebizitzako kontsumo datuak kontsultatzeaz gain, bakoitzaren kasuan kontsumoa murrizteko gomendio egokienak jasoko ditu herritarrak. Edonork har dezake parte Argitu ekimenean, baina hainbat baldintza bete beharko dute; besteak beste, “konpromiso pertsonala” izan behar dute: “Kontsumo energetikoa murrizteko benetako interesa izan behar dute, kostuak murrizteagatik edo ingurumen arrazoiengatik izan”. Horrez gain, datorren urtebetean bizitokiz aldatzeko aurreikuspenik ez dute izan behar, eta Interneterako konexioa eta telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua eduki behar dute herritarrek. Informazio gehiago eta izena emateko: www.argitu.eus
159:55 24/3/15 20:16 Pรกgina 20