Skip to main content

158

Page 1

158:55 22/2/15 21:27 Pรกgina 1

danbolin 2015eko otsaiila

158 zk.


158:55 22/2/15 21:27 Pรกgina 2


158:55 22/2/15 21:27 Página 3

har ezazu tartetxo bat atariko hau irakurtzeko eta, bidez batez, hil honetako danbolini errepaso eder bat emateko. joan gustuko duzun txoko horretara, jarri eroso, eta ekin irakurketari. uxatu zaratak, eta jarri zentzumen guztiak irakurketan. ederra sentsazioa, ezta? baina, pentsatzen jarrita, zenbat asti eman ohi diegu horrelako momentuei? bada, abiada bizian doan bizimodua da gurea. egunari orduz-orduko planifikazioarekin ekiten diogu. x ordurako lanera sartu behar, estresak jo eta berehala lanetik ateratzeko irrikan egoten gara. ondoren datoz arratsaldeko hitzorduak: bateko eragile sozialeko bilkura, besteko seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak, kirol taldeko entrenamendua... iritsi da afaltzeko ordua ere, eta telebistaren aurrean jartzen gara ondoren. konturatzerako, joan zaigu gure bizitzako beste egun bat, ezer asko egin ez dugunaren sentsazioarekin. ezertarako astirik gabe gabiltzan une horietan, ordea, era guztietako mezuekin bonbardatzen gaituzte, gupidagabe gainera. autoan goazela irratiko ahotsen, egunkaria esku artean dugula bertako lerroen edo telebistaren aurrean gaudeneko irudi eta soinuen bidez, era guztietako informazioaren hartzaile gara, oharkabean ia-ia, inkontziente edo nahi izan gabe askotan. iritzi sortzaileen objektu gara, guk hala izatea aukeratu ez badugu ere, eta, neurri handi batean, euren helburuak bete-betean betetzen dituztela esatera ausartzen naiz. izango da nor edo nor “ez” esango duena, “ni neure iritzi propioak eraikitzeko gai naun/k” dioena. zorionekoa bera. inkontzienteki, gure ideia multzoa ari zaizkigu eraikitzen elkarren artean lehian dabiltzan iritzi-sortzaileak (ez dezagun ahaztu hil ala biziko borroka dela ideia multzoak kontrolatzearena); gure bizimoduaren antzera, abiadura ikaragarrian. irratiko tertulia bat entzunda gaiaren gaineko iritzi propioa dugula uste dugu, egunkariko albiste bat irakurrita gaiaren inguruan dena dakigula esatera ausartzen gara eta teleberria ikusita aurkakorik esango digun inor ez dugula topatuko sinetsita geratzen gara. bada esaten ari naizenaz ongi dakienik. jexuxmari mujika aizarnarra izan daiteke horietako bat. denborak ematen duen perspektibarekin, hainbat gairen inguruko iritzi-multzoak nola aldatu diren ikusi ahal izan du. patxadaz jardutea ahalbidetzen duten hainbat eliza-etxe ezagutu ditu, politikari lanetan ere ibilia da eta 40 urte egin ditu irakaskuntzan, nerabeei eta unibertsitarioei filosofia eta etika irakasten. ez da curriculum makala. hasieran esan bezala, jarri zentzumen guztiak ondorengo lerroen irakurketan. baina kontuz! hartu aintzat irakurritako guztiak, ikasteko balio dezatela, baina ahalegindu burua nekatzen eta, bidez batez, ideia multzo propioak eraikitzen.

A d a n b o l i n ek

imar Etxeberria

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 15 16 18

PATXADAZ

inkesta

enbidoak

jardu nian je xu x mari mu jika

anbulatorioa

danbolin zulo

en ergia bu rujabetzaz

zer du eskua artean

mundu bat lapikoan

diruz lagundutakoa


158:55 22/2/15 21:27 PĂĄgina 4

enbidoa BORROKA ALTERNATIBOA? dakit zergatik baina aurreko batean Bitti Tenak, Lin Ton Tauneko baxu-joleak, WhatsApp bat bidali zidan: derrigorrezko soldaduska aldarrikatzen zuen militar batena. Gero, gure hurreneko administrazioak harrobiaren plan berri horrekin azaldu zitzaizkigun. Eta ezin ahaztu etengabeko gaia: krisi ekonomikoa... Tira, 80-90eko hamarkadak agertu zaizkit berriro. 80. hamarkada hasieran, era askotako gizarte mugimenduak sortu ziren Euskal Herrian. Kalea aldarrikapenez josia zegoen eta nonahi agertzen zen talka. Gainera, borroka armatua eta gerra zikina gori-gorian zeuden. Garai hartan, euskal gazteriaren atal handi bat kanpoko musikari eta, batez ere, punk mugimenduari begira jarri zen. Musika taldeak eta kontzertuak hasi ziren edozein lekutan eta edozein eratan, punk filosofiari jarraituz. Askatasun egarri horri arlo pertsonalean irteera emateko edozerk balio zuen, eta hori askok larrutik ordaindu zuten droga eta hiesa zirela-eta. Hau guztia, Zestoan eta gu bezalako gaztetxo batzuen ikuspuntutik, Gaztetxearen aldarrikapenekin eta parrokiko zentroarekin lotzen ziren, eta inguruko herrietan mugitzen ziren okupa mugimenduarekin ere bat egiten zuen: Azkoitia, Azpeitia, Andoain... Hasieran, Gaztetxearen aldarrikapenarekin batera, jaialdiak antolatzen hasi ginen eta horiek antolatzeko garaian, gogoratzen dut Udalak ez zuela inongo azpiegiturarik. Adibidez, La Pollaren kontzertu batean, herriko taulatuaren muntaketan, astoak bere pisuarekin apurtu egiten zirela gogoan dut, eta kontzertua, agerikoa denez, suspenditu egin zela. Baina ez taulatuaren egoeragaitik, baizik-eta euria egin zuelako! Oholtzak ez zeukan estalkirik! Orain Udalak gutxienez bi oholtza baditu, nik dakidanez. Gaztetxea lortutakoan (Elizkalekoa), gauzak berez joan ziren errazten; bertan kontzertuak egiten ziren, gero kultur etxea ere egin zen, mataderi zaharrean musika entseatzeko lokalak egin ziren... Azken urteotan, Estatu Espainiarrean izan den gertaerarik deigarrienak M-15 mugimendua eta, gero, Podemos alderdiaren sortzea izan direla uste dut. Horren hasieran IĂąaki Salegi egon zen. Zer deritzok lotura horri, alegia, 80-90eko garai haien eta oraingo mugimendu berri hauen arteko erlazioari? Eta, baldin badago, eboluzioari?

Ez

X

P

abier Arrieta

intada . Pasa den urteko urtarrilean sortu zen Barbantxo Aisialdi Elkartea

, eta aurreko kurtsoko ekintzetan zortzi pertsonak hartu genuen parte. aurtengoan, zortzi horietatik hiruk taldea utzi dute ikasketak edo lana direla eta, horrela, bost pertsona geratu gara taldean. ikasten edo lanean ari gara taldekide guztiok, eta arazoak izaten ditugu agenda osatzeko batzuetan. horregatik, jende gehiagoren laguntza eske gatoz. hilean bina aisialdi saio egiten ditugu zestoa, aizarna, arroagoia, arroabea eta iraetan barbantxo aisialdi elkartekook. ordu beteko saioak egiten ditugu, haurrekin jolas eta eskulanak eginez. aisialdi elkarteko kide izan eta haurrekin lan egiteko gogoz bazaude, zatoz barbantxo aisialdi elkartera, eskertuko dizugu eta!

B

arbantxo Aisialdi Elkartea


158:55 22/2/15 21:27 Página 5

5

botalibrean Ekain irekita.

Ez dut esango harritu egiten nauela, baina beti izugarria iruditu zait Zestoa alde honetan daukagun arkeologiari lotutako altxorra. Ez dira asko, ez Gipuzkoan, ez Euskal Herrian, inguruotako aberastasuna duten txokoak, milaka urteko bidea marrazten duen mapa handi bat baita gaur heHau da sustoa hartu nuena! rria kokatuta daOrain aste batzuk izan zen. Periodikoa leitzen hasi, eta nitaz ari goen ingurune zaez ziren ba! Beatriz Gimeno feministari egindako elkarrizketa bat bala. Behe Paleolizen, Berrian: « Bat-batean, lan egin nahi ez duten feministekin toan, orain dela egiten duzu topo, esaten dizutenak garrantzitsuena seme-alabak 250.000 urte, Idiakaitzen izan ziren gizakiekin direla. Horrek norberaren proiektuak alboratzea dakar. Gainera, hasita, eta duela 13.000 Ekaingo santutegiko zure autonomiari uko egiten badiozaldiak margotu zituztenengana iritsita, histozu, zeinek mantenduko zaitu? Nire riaurrean bidaia egiteko aukera ematen du heegoeraz ari zen... Bere ustez, amarriak. Oraindik orain, beste aurkikuntza bat tasunaren goraipamen hau emakugehitu diote Antxieta taldekoek Zestoako almeak lotuak izateko amarru bat da. txor arkeologikoari: Danbolinzulo haitzuloko « Ama-haurra binomioa sortu da; orein eta ahuntzen margo sorta. maitasun erromantikoaren ordezkaUrte asko dira Ekain itxi zutela eta gutxi pena» . Eta sastakaiak bezala zeharbatzuk Ekainberri ireki zutela. Jatorrizko markatu ninduten hitz horiek. goak babesteko helburuarekin -Unescok gizaBai, Beatriz, arrazoia duzu: ni teriaren ondare izendatua du Ekain-, haren naiz ama erromantiko hori. Beren semearentzat bizi den ama, erreplika egitea erabaki zen bere garaian, eta hamar kiloko umea soinean eramaten duena, haurragandik lehen 2008tik hona ia 200.000 lagun igaro da bertaaldiz 6 hilabeterekin separatu dena (hiru orduz, astean bitan), lan tik. Ia 200.000 lagunek ikusi egin dituzte mundutik aldendu dena. Ekaingo margoak, erreplikarik ez balitz ezinezDuela urtebete, norbaitek neure burua definitzeko eskatu koa izango zena. Ez da marka txarra. balit, hitz zerrenda osatuko nuke: abenturazalea, gauza berriak Horregatik harritu egin nau urtarrilaren ikasi zalea, segurtasun faltarekin borrokatzen ibiltzen dena, zoamaieran Ekainberriren emaitza on horiek jakiroa, enpatikoa, sentibera, intuitiboa, irekia, feminista... narazteko Ekain Fundazioak egindako agerralOrain galdetu zer naizen, eta azkar erantzungo dut: ama. dian jakinarazitakoak: erakundeak aztertzen Nire pentsamendu, hitz, irakurketa eta ekintza denak amatasuari dira jatorrizko kobazuloa `modu kontrolanera mugatu dira bat-batean. tuan eta noizbehinka´ irekitzea. Eta galdetzen Ulertzen dut feminismoaren ikuspuntua. Hainbeste borrodiot neure buruari: `Zertarako?´. Eta ikusten ka berdintasunaren alde, eta, orain, emakume modernoek etxeko dut orain dela urtebete eskas Altamiran eginandre izan nahi dutela entzun behar. Baina gizon-emakumeok dako irudia ere. Bost bisitari anonimo, zozketa berdin-berdinak ezin dugu izan; titiak nik ditut! Nik eman behar bidez hautatuak, buzo zuriz jantziak, maskara diot bularra umeari. Ni naiz kumea defendatzen duen otsoa. Ez eta guzti, garaipenaren keinua egiten kobazuda erraza... Feminismoan ere eztabaida irekia dago amatasunaren lora sartzeko orduan. Reality-show batean beharira. Nik parentesi bat bezala bizi dut. zala. Aukeran ez dut nahi gizonaren berdina izan, haurra jaio Pentsatu nahi dut Ekaingoak ez duela eta hamabost egunera lanera itzuli behar badut. Nahiago nuke zerikusirik izango harekin, baina zoritxarrez, aita eta ama, biak, umearekin ahalik eta gehien egotea. Uste dut albistea irakurtzen jarraitu eta ez didate emahaurrari eskaintzen ari garen maitasunak eta etengabeko kontakten azalpen handirik. Aukera hori mahai gainetuak oinarri sendo bat ezarriko duela bere autoestimu, trebetasun an dagoela, baina horretarako adituen iritzia sozial eta inteligentzia emozionalarentzat. Eta, denon artean, gai ezinbestekoa izango dela. Eta segitu dut iraizango garela ume eta gurasoak goizegi separatzen dituen mundu kurtzen jakiteko ea aditu horiek zer esaten duhau aldatzeko. ten, eta hara non, oraindik ez dute haiekin hitz Ama naiz, baina Mari izaten (berriz) hasteko gogoa pizten egin. Eta berriro galdera: `Zertarako?´ ari zait, nire proiektuei bidea ematen hastekoa, pixkanaka. Ama naiz, eta bizirik dagoen emakume bat.

Etxeko andre feminista.

M

ari artano

M

ikel Lizarralde


158:55 22/2/15 21:27 PĂĄgina 6

J

ardunian

jexux mari

mujika arakistain ÂŤ Askoz inportanteagoa da autodeterminazio pertsonala herriarena bainoÂť Martinene esaten diote Mujikatarren jaiotetxeari. Aizarnako etxe zaharrenetakoa omen da. Lehenago, Elurreko zen. Hotz pixka bat egiten du hango jantokian, baina hizketarako lasaitasuna topatu dugu. Konturatu gabe pasatu da denbora: ia hiru orduko eserialdia izan da...

a rgazkiak : g aizka o tamendi i zeta


158:55 22/2/15 21:27 Página 7

Eta eskolan? Maisu erdaldun bat genuen, noski; guk, berriz, erdaraz zero. Angel Lopez Corcuera, vallisoletanoa, gerran ibilia. Eta gerran sufritutakoa: herrena zuen, eta aurpegian ere bazituen seinaleak. Egia da gerrikoarekin-eta eskuetan jotzen zigula, baina gerora ere tratua izan nuen berarekin, eta uste dut gizon ona zela. Iruditzen zait egundoko meritua zuela. Pentsa zer zen hura: Berrogeitaka mutil koskor, 4 urtetik eta 14ra bitartekoak, elkarrekin. Ikasle zaharrenek irakasten ziguten gazteenoi irakurtzen. Seminariora joateak bizitza aldatu zizun. Etxean erabaki al zuten? Ez, ez, inondik inora. Nola izan zen? Ez dakit ba, ikastea gustatzen zitzaidan, apaizarekin harreman ona nuen... Hala ere, ni txikia eta aluba nintzen, eta izeba batek esaten zidan astebete ez nuela egingo seminarioan. Aizarnatik irten zinen egunarekin akordatzen al zara? Akordatuko ez naiz ba! Azaroaren 2rako deitu gintuzten, eta lehenagotik tristatzen hasita nengoen. Iritsi zen eguna, eta, astoan maleta hartuta, ama eta biok joan ginen oinez Zestoara kalbariotik [galtzadatik]. Gero, trenez Zumaiara, handik Debara, eta Debatik Saturraranera autobusez. 11 urtetxo nituen.

7

Nolakoa zen Aizarna zu umea zinenean? Orduan iruditzen zitzaidan herri nahikoa handia; 700en bat biztanle izango zituen, gehiago igual. Gure etxea kale baserria zen, baina taberna eta estankoa ere bai: kuadrillako zigarro hornitzailea neu nintzen! Eliz giroa ere handia, eta nik azkar ezagutu nuen, anaiak aurretik bezalaxe, akolito sartu nintzen-eta.

kesaren alaba osoa kantatuko nizuke, eta Otañoren Argentinakoak, eta Bilintxenak... ♫ Horra sei bertso kale garbitzaileari ♪ Gure etxean, libururik ez zen, baina Saturraranen mutil batzuek etxetik eramandako euskarazko liburu batzuk baziren. Nik aurrena irakurri nuena izan zen Hamabost egun Urgainen. Hartu eta ra! leitu nuen hasieratik bukaerara, gustura. Hori ere eskertu behar diot seminarioari: irakurzaletasuna eman izana. Saturraranen, nahiz eta erdal giro betean sartu, kontzientzia bagenuen: lagun batzuek beti euskaraz egiten genuen, eta apunteak ere euskaraz hartzen genituen. Gero, gainera, nik 16-17 urte neuzkala, Juan Mari Lekuona poeta eta Joxe Mari Aranalde-eta, Jexux Altuna-eta, etorri ziren irakasle jarduteko eta euskaltzaletasuna azaltzen hasi zen.

Seminarioa eta kaleko bizitza desberdinak izango ziren... Bai, baina ez zaitez nahastu; seminarioa ez da komentua. Guk edozein barnetegitako oporrak genituen: Gabonak eta udako hiru hilabeteak. Nik ez diot sekula aizarnar izateari utzi; hemengo jendearekin estudio eta jolas artean lagun minak egin ibiltzen nintzen! Seminarioan ere, 1967-1968rako, aldaketa handiak bizi genituen. Ordurako, zituen mujikak bagenuen libertate maila bat, eta batzuek erabasaturraranen eta donostian. haietako bat ki genuen langile jendea ezagutzeko kanpora atera behar genuela. Orduan, ikasketak utzi, eta zen joxe mari korta lanean hasi ginen. Ni peontzan hasi nintzen Koiarroarra. kortaren pe enpresan, Donostian, olio partitzen. Garai omenezko bidetik mugituak ziren. Pardines hil zuten [ETAk erailfundazioko dako lehen pertsona izan zen Jose Pardines guarbozeramailea da. dia zibila]. Egunero joaten ginen polizia nazionalaren ekonomatora, eta broman jarduten ginen hango gazte jendearekin. Gogoratzen naiz nola egun batean denak serio eta formatuta topatu genituen. 1968ko abuztuaren 2a zen. Lagun batek esan zidan zer gertatzen zen: « Meliton Manzanas hil ditek» . Ezaguna al zen Meliton Manzanas? Bai, bai. Bagenekien zein zen eta zertara dedikatzen zen. Ordurako, kanpoko estudianteekin harremana genuen; gainera, baziren apaizgai izandako batzuk Guardia Zibilaren koartelera eraman eta torturatutakoak. Ikasketekin jarraitzea nola erabaki zenuen? Urtebete lanean egin eta gero, ez nuen parrokia batera joan nahi besterik gabe. Sinesmena eta arrazoiaren arteko lotura, sinesmena eta filosofiaren artekoa, zen interesatzen zitzaidana. Horretan nahi nuen sakondu.

Zer moduz han? Berehalaxe egokitu nintzen. 90 bat lagun ginen, eta haietatik 75-80 euskaldun garbiak, nahiz eta den-dena erdaraz ikasten genuen. Nola erne zen euskaltzaletasuna zugan? Zortea izan nuen. Aizarnan jaiotzeagatik lehendabizi. Eta, gero, ama eta izeba oso bertsozaleak ziren. Nik ez dakit zenbat bertso ikasi nituen 6-7 urterako! Orain ere Mar-

Nondik interes hori? Nire bizitzan pasatu dudan hilabete gogorrenean piztu zitzaidan, aitona hilzorian genuela. Dena batera aplikatu zen. Greba bat egin genuelako, seminariotik kanporatu


158:55 22/2/15 21:27 Página 8

gintuzten bolada baterako. Zigorra betetzera Aizarnara abiatu aurretik, filosofiako irakasle batek galdetu zidan: « Zer irakurri behar duk etxean?» , eta nik: « Gustura irakurriko nuke Nietzsche» . Kristautasunak eduki duen arerio gogorrena da Nietzsche. Hala ere, irakasle hark Nietzscheren lanak biltzen dituzten hiru liburuki hartu, eta esan zidan: « Hau nahi al duk? Hartu eta irakurri orduan» . Hark barrundatuko zuen tratua pasatu behar nuela, baina eman egin zizkidan hala ere. Eta eskertua nago, hemen norberak erabaki behar du-eta zer izan behar duen. Etorri nintzen etxera, eta aitonaren azken egunak berarekin pasatu nituen. Pentsatu zer izan zen niretzat: Nietzscheren testuak Moralaren genealogia eta Antikristoa eta Hala mintzo zen Zaratustra- oso gogorrak dira. Niri ordura arte irakatsi zidatena, nire sinesmena, erasaten zuten liburu haiek bete-betean, eta denak irentsi nituen. Eta egoera horretan nengoela, alboan aitona neukan, azkenetan, hiru bat urte lehenago hil zitzaion emazteari, gure amamari, « Laster hor nauzu» esanez behin eta berriz. Gure aitonak segurantzi osoa zeukan andrearekin elkartuko zela zeruan. Eta ni, ondoan, Nietzsche irakurtzen... Dardarizo latzak! 18 urte neuzkan, eta orduan erabaki nuen ikasi egin behar nuela arrazoia, filosofia eta sinesmena nola elkartu daitezkeen. Sinestea arrazoizkoa izan al daitekeen. Erabaki irmoa... Bai, karrera amaitzean lagun batek eta biok pentsatu genuen Alemaniara joan behar genuela estudiatzen segitzera. Elizak ez zigun inolako eragozpenik jarri, baina problema, jakina, dirua zen. Joxe Azurmendi, euskal pentsalari handia, Münster-en zegoen. Ez genuen elkar ezagutzen, baina eskutitz bat idatzi genion, nor ginen eta hara zertara joan nahi genuen esanez. Segituan erantzun zigun laguntza eskainiz. Frantziskotarren egoitza batean zegoen bera, eta guri ere gela bana eman ziguten. Ikaragarri hiri polita da Münster, eta Alemaniako unibertsitaterik onenetakoa dago han. Gero lantxo batzuetan ateratako lau sosekin moldatu ginen. Zein lantxo ziren horiek? Espainol asko zegoen han lanera joandakoa, eta haien seme-alabei eskolak ematen larunbatetan: Lengua castellana, Historia de España... Alemanik ba al zenekien? Hitzerdirik ere ez. Baina unibertsitatean ikasi nahi zuten atzerritarrentzat propio pentsatutako ikastaro batean sartu ginen. Alemaniarrek oso ondo tratatzen gintuzten; beti laguntzeko prest. Urte erdiz prestatuta gainditu genuen alemaneko azterketa.

hileroko 22. eguneko telefono konferentzia 1946.09.22 jexux mari mujikaren jaiotza data. 1946.08.22 alfons schumacheren jaiotza data. «alemanian egindako lagunik onenetakoa alfons. Fenomenoa. hilero, sinfalta, 22an elkarri deitzen diogu gaueko hamarrak aldera. zer moduz bizi garen eta familiak zer moduz ditugun kontatzen diogu elkarri. nik reala zer moduz dabilen kontatzen diot, eta berak aachen taldearen partea ematen dit».

Alemaniatik bueltan, irakaskuntzan hasi zinen. Eta politikan ere sartu zinen... Bai. Franco hil berritan, oso garai bizia zen, eta alderdi bat sortu genuen: ESEI, Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra. Ezkertiar eta abertzaleak ginen, baina ETArekin ez genuen zerikusirik izan nahi. 1982ko hauteskundeetara aurkeztea erabaki genuen, baina emaitza onik lortzen ez bagenuen erretiratzekotan. Oso boto gutxi atera genituen; zehatz esanda: 3.554 boto. Biharamunean, goizeko zortzietan, unibertsitatera joan klasea ematera, eta lekutako katxondeoa: denak txalo jotzen kar, kar, kar. Nik orduan utzi nuen politika, emaitzengatik eta irakaskuntzan ikaragarri gustura ari nintzelako. 40 urtez nerabeei eta unibertsitarioei filosofia eta etika ikasgaiak ematen jardun zara Santo Tomas lizeoan eta EUTGn. Nolakoak ziren zure eskolak? Apunterik gabe eman izan ditut lizeoan etikako klaseak. Niretzat oinarrizko edukiak ziren tolerantzia zer den azaltzea, askatasuna zer den... eta berei eman beti libertatea hitz egiteko. ETAko buru egin den jendea izan dut ikasle, gaur egun ezker abertzalean punta-puntan dabilen jendea ere bai. Beste alderdi batzuetakoak ere bai, noski, eta enpresariak, kazetariak... Indarkeria, esaterako, elkarrizketa gai zen ikasgelan, etikaren ikuspegitik derrigorra iruditzen baitzait. Atentaturen bat bazen, landu egingo genuen. Mikel Zabalza azaldu zenean ere, beste gaiak utzi, eta horretaz eskatu nizkien iritziak ikasleei. Eta urte hauetan asko aldatu dira esaten zirenak. 1980ko hamarkadaren hasieran, ETAren alde askoz errazago hitz egiten zen kontra baino. Sarritan, nik hizketa gaia atera, eta inork ere ez zuen atentatuaren kontrakorik esaten. Nik, orduan, esaten nien: « Diferente pentsatzen duenak hitz egin behar du. Errespetuz, baina hitz egin. Pentsatzen duena esaten ez duen herri batek ez du ezertarako balio» .

ETAren indarkeriaz ari bagara, jende askok bereizten ditu hasierako jarduna eta geroagokoa. Zuk beti berdin pentsatu al duzu? Ez dut beti-beti berdin pentsatu, keba. Ni garbi ikusten hasi nintzen Franco hil ondorengo urte horietan, demokrazia-edo hori etorri zenean. Bizitzan izaten dira sekula ahazten ez diren gertaerak. Haietako bat kontatuko dizut. Ikasturte amaierako afaria genuen guraso eta irakasleok. 1978a edo 1979a izango zen. Afalostean, Hernanira joan ginen, Sanjoanak baitziren. Jendea Carrero Blancoren atentatuaz ezagun egin zen kanta hori kantatzen hasi zen; badakizu: Carrero Blanco almirante Naval... jertseak airera jaurtiaz, eta tipo horretara. Gure arteko guraso batzuk ere, broma giro hartan, kantura batu ziren, eta gizon bat eta apaiz ohiaren fedea biok geratu ginen taldera «bizitzan ikasi beharra dago ideiengatik bildu gabe, eserita. Seme(edo sinesmenengatik) sufritzea hobe dela alabak lizeora bidaltzen sufriaraztea baino. elizak, desgraziaz, zituen gizon hark, euskaasko egin du hori: sufriarazi, desberdin raz ez zekien arren. Eta pentsatzen dutenei». esan zidan: « Un pueblo que festeja la muerte nunca se la podra quitar de encima» . Gero esan zidan berak ez zekiela Carrerorena egin beharra zegoen edo ez, ez zela eztabaida horretan sartuko, baina inondik inora onartu ezin zue-


158:55 22/2/15 21:27 Página 9

Irakaskuntzako 40 urteotan zer ikasi duzu? Gauza asko. Adibidez, jendeak eskertu egiten duela norberaren zalantzak eta ezjakintasuna natural azaltzea. Ikasleek: « Zuk zer esango zenuke?» , eta nik, sarritan, « Ez dakit» erantzuten nien. Zeren gainean ez dakizu erantzuten? Gauza askotan gertatu zait: eutanasia, abortua, sexu askatasuna. Telebistako lau titular entzunda, ezin dezake pertsonak iritzia, di-da, taxutu; mundua hori baino askoz konplexuagoa da. Zure ikasleak zertan aldatu dira? Gauza batzuetan, onera. Bizikidetzan eta elkarrekiko errespetuan adibidez, desberdintasuna onartzen eta indarkeriarekiko jarreretan ere bai. Bestalde, gaurko gazteak iruditzen zaizkit, jeneralean, lehengoak baino ahulagoak, esanekoagoak, eta frustrazioa gainditzeko gaitasun txikiagokoak. Baina, tira, ezin da orokortu, denetik dago eta. Nik esperantza daukat. Zerk ematen dizu esperantza? ETAk armak utzi izana eta ezker abertzalearen bilakaera ikaragarrizko pausuak dira. Eta kalean ere gero eta errespetu handiagoa ikusten dut. Lehenago hemen beldurraren isiltasuna zen nagusi, eta hori gainditzen ari gara, nahiz eta oraindik jende gehiegi isilik gelditzen den. Jakina da horrelako aldaketak ez direla kolpera izaten. Gainera, aurrera egiten ari da beste isiltasun bat: errespetuaren isiltasuna... [isildu eginda une batez]. Horrela esaten diot nik kulparik gabe sufritu duenaren aurrean, begiruneagatik, egiten den isiltasunari. Horretan lana egin beharra du-

9

na atentatua ospatzea zela. Inpresioa egin zidan, eta pentsatu nuen: « Ez dik arrazoi faltarik» .

gu. Adibidez, ETAkideak heroi eta eredu gisara aurkeztea hainbeste biktima dauden lurraldean mingarri izan daiteke. Besterik da senitartekoak eta lagunak poztea preso zegoena etorri delako, eta harrera egitea, eta afaria; hori normala iruditzen zait. Giza sentimendu berezkoa da urteetan kartzelan izan denaren askatasunagatik poztea. Euskaldun jendea bi familia politikotan banatzen da. Bai, eta biek gaitz bera dute: kaleko jendeak ez du kritikatzen sekula bere aukerako taldea, eta, horregatik, partiduek alderdikeriaz jokatu dezakete. Ba al dakizu noiz aldatuko diren? Beheko jendeak botoa eman diogun alderdia kritikatzeko beldurra galtzen dugunean. Niretzat askoz ere inportanteagoa da autodeterminazio pertsonala herriarena baino. Ni Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde nago, baina ez dit ezertarako ere balio bakoitzak bere kabuz pentsatzen, eta elkar errespetatzen, ikasten ez badugu. Eta hemen hutsune handia dugu nortasunean, besteak beste eman diguten hezkuntzagatik. Eta zergatik falta zaigu prestaketa hori? Hezkuntzari ez diogulako behar adina ahalegin eskaintzen. Nagusiki telebistak hezten du. Eliza pertsona esanekoak sortzen saiatu izan da. Eta eskola ere... tristea da baina, txiki-txikitatik, lanerako bakarrik prestatzen gaitu sarri. 18 urte zenituen arrazoia eta sinesmenaren arteko harremanaz hausnartzen hasi zinenean. Mende erdi pasatu da. Argitu al zaizkizu zalantzak? Bizitzen lagundu dit, neure konbentzimenduak izaten, baina erabateko ziurtasunik ez dit eman.

J

on Artano Izeta

elkarrizketa bukatzea erabaki dugu, ez gaiak agortu zaizkigulako, bazkaritarako ordua ia pasatu zaigulako baizik. hala ere, tabernara joan nahi izan du mujikak, baxoerdi baten aitzakian despedidakoak egiteko. igandea da, eta bada giroa aizarnako konfitero-enean. mostradore atzeko telebistan, hitzetik hortzera ematen ari dira, eta bertso kontuan hasi da mujika. kontatu digu ez si eta ez no xalbador hiltzean bere besoetan eraman zuela etxera. aho zabalik aditu dizkiogu esplikazioak. jakina denez, urepelgo bertsolaria bere omenaldi egunean hil zen, eta han zen bera ere, «oso etxekoa» baitzen xalbadorrenean. detaile guztiz kontatu dizkigu mitoaren azken unekoak. zenbat pasadizo gehiago konpartituko ote lituzke beste hiru orduko eserialdia eginez gero?


158:55 22/2/15 21:27 Página 10

AspAldi bukAtu ziren medikuAren etxerAko bisitAk. zestoAn, 1970eko hAmArkAdAn ireki zen portAle kAleko AnbulAtorioA, orAindik zestoAko osAsun zentroA denA. herritArren erAbilerA etengAbeA izAn du, etA, gAuzA guztiAk bezAlA, erAbilitAkoA zAhArtu egiten dA. berAz, tokAtu zAio hAri ere berritzeko gArAiA. premiA hAu sortu, Aztertu etA behArrA Asetzeko kudeAketAk AspAldi hAsi bAziren ere, Aurten izAngo du AukerA zestoAko herriAk osAsun zentro berri, hAndiAgo etA erosoAgo bAt edukitzeko.

anbulatorioa duela 10 urte, 2005eko martxoan, sinatu zen Caravan parkeko jabetzaren hitzarmena. hasiera batean, hura zen anbulatorio berria egiteko aukeratutako gunea. eusko Jaurlaritzako osasun saileko ordezkariek ez zioten eman, ordea, behar zuen oniritzia; iluna eta ezegokia zela argudiatu zuten. Anbulatorioari gune aproposago bat egokitu bitartean, pasatu zen nahikoa denbora, baina, 2010eko azaroan, udal batzarrak euskal herria plazako lokala bereganatu ostean, euskal Autonomia erkidegoaren Administraziopean utzi zuen laster zestoako anbulatorioa izango dena egin ahal izateko eskumena. 2015eko urtarrilaren 7an hasi ziren obrak euskal herria plazako etxabean. Alkateak jakinarazi digunez, “obra txukun eta martxa onean doa, eta ekain edo uztailerako irekia egongo da anbulatorioa”. hala ziurtatu digu Joakin


1

a

158:55 22/2/15 21:27 Página 11

1

Vela osakidetzako zerbitzuko nagusiak ere. Vela ez zen lokal egokiaren bilaketako kudeaketa lanetan ibili, baina ondo daki irizpide garrantzitsuak zein diren: “lonja egokia izateko, ezinbestekoa da lokalak sarbide ona edukitzea, kokapen ona izatea herrigunean, lokalaren aireztapena ona izatea… Alderdi asko hartu behar dira kontuan”. Aurrekontuaz galdetu diogu, eta jakinarazi digu aurreikusitakoa izaten jarraitzen duela, “hasieratik osakidetzak adierazitakoa”, alegia.

Joakin Vela zestoako anbulatorioaren obraren arduraduna da: planoak ikusi, eta berarekin komentatu ahal izan dugu. kanpoko itxura nolakoa izango den erakusten duten irudiak ere ikusi ditugu: fatxada modernoa, txapa zulatu deritzonarekin. “segurtasuna ahalbidetzen duen materialak eta diseinua erabiltzen dira, eta, horrekin batera, estetikari erreparatzen zaio”. horretaz erredaktore zerbitzua arduratzen dela esan digu Velak, osakidetzatik at dagoena eta haiekin elkarlanean aritu izan dena, zestoako kasuan bezala. txapa horrek, estetika berezia emateaz gain, “argi naturalari pasatzen uzten dio, eta, aldi berean, ez du uzten barrukoa ikusten”. 554,15 m2-ko azalera du oraingo gune honek; lehengoa baino 382,15 m2 handiagoa da, eta espazio erosoagoa izango da, beraz. zerbitzu bera izango du zentroak, baina, orain, espezialitate bakoitzeko profesionalak bere bulegoa izango du; ez du lehen bezala gunea partekatu beharko. zenbait gauza airean badaude ere, horrek aukera emango du zenbait espezialitatetan ordutegi aukera handiagoa izateko. osakidetzak oraindik ez du, ordea, erabaki eta antolatu hori. Anbulatorioko langileak gogotsu daude aldaketarako. zaharretik zerbaiten falta sumatuko duten galdetzean, jakin du zer esan 35 urtean zestoako anbulatorioan lanean dabilen langile batek: “handiagoa izatean eta bakoitzak bere bulegoa izatean, gutxiago ikusiko dugu elkar. oraingoa oso txikia da, eta horren alde ona da familiarragoa, abegitsuagoa, dela”. ez dute dudarik, ordea, aldaketa askoz hoberako izango dela bai berentzat, langileentzat, baita bezeroentzat ere. espazio handiagoak antolaketa hobea, espazio banaketa egokiagoa eta, beraz, erosotasun handiagoa ekarriko duelakoan daude.

M

aialen Kortadi Iparragirre


158:55 22/2/15 21:27 P叩gina 12

Arroabean eskola berria.

Aspalditik ari dira Arroan eskola berria eskatzen. Otsailaren 4an Eusko Jaurlaritzan bilera bat egin zuten eta gustura daude gauzak bide onean doazelako. Olatz Garamendi (Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea), Polentzi Urkijo (Baliabide Materialen eta Azpiegituren zuzendaria), Leire Etxeberria (Zestoako alkatea), Irati Pe単agarikano, (Udal aparejadorea), Jesus Albizu (Arroabeko eskolako zuzendaria) eta Sakulupe Guraso Elkarteko hiru kide elkartu ziren bertan. Han esandakoaren arabera, eskola berria egiteko plangintza martxan dago, eta beranduenez, 2017an gauzatuko da. Datu garrantzitsutzat jo zuten matrikulazio kopuruak azken urteetan gora egin izana, eta aurrerantzean ere hala egingo duenaren aurreikuspenak. Bestalde, eskola berria egin bitartean, umeen segurtasunaz kezkatuta omen daude eta horretarako teknikari bat bidaliko dute bertatik bertara egoera aztertu eta konponbidea aurkitzeko. Hemendik aurrera, eta proiektua gauzatu bitartean, zuzeneko harremana izango dute bi aldeek, prozesuaren jarraipen zuzena egiteko.

danbolin

zulo

Osinbeltzen inguruko herri kontsulta, azaroan.

Otsailaren 19an, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Martin Garitanok, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendariak, Arantxa Ruiz de Larrinagak, hondakinen biltokia Zestoan egingo den edo ez erabakitzeko herri galdeketa azaroan egitea proposatu zuten. Prozesua hasita dago, Osinbeltz Proiektuaren Jarraipen Mahaia ari da parte hartze hori nolakoa izango den eztabaidatu eta aztertzen. Maiatza bitartean lehen fasearekin jarraituko dute, bizilagunak informatzearekin alegia. Alde horretatik, atariz atari, talde txikitan, bilerak egiten ari dira Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakaria eta Zestoako udaleko zinegotzi bat, esku artean duten informazioa zabaldu eta herritarren kezka eta galderak argitu asmoz. Kontsulta loteslea izango da, azaroko igande batean egingo dela aurreikusten da eta erroldako zerrendetan agertzen diren16 urtetik gorako herritarrek izango dute botoa eman ahal izateko eskubidea.

Ertxi単a Musika Eskolako Kaldereroak.

Azken urteotako ohiturari eutsiz, Ertxi単a Musika Eskolako kaldereroak atera ziren otsailaren 13an inauteriak iragarriz.


158:55 22/2/15 21:27 Pรกgina 13

3

k

1

ale/bale KALE.

ez da izango herriko ka-

leetako zulo bakarra, baina honek ia-ia saria merezi du!

BA L E .

espaloi ertz hau dena

puskatuta zegoen, askoz ere txukunago dago orain!

Santa Ageda .

Zestoako Caritasen alde, lehen elur malutekin batera, ibili ziren Santa Ageda eguneko koplariak kantuan. Gazteagoak berriz, ikasturte bukaerako ibilaldirako bildu zuten dirua.

Gure Esku Dago

taldeak 2015erako esku artean dituen egitasmoen berri eman zuen otsailaren 11n. Herritarrak "saretzea" du aurtengo helburu nagusia. Zestoako kasuan 600 saretu lortu nahi dituzte. Euro baten truke, txarteltxo bat beteta saretzen da. Aurtengo plangintzari begira, besteak beste, gogoan hartu beharreko datak hauek: martxoak 18, "Jostunak" filmaren emanaldia; apirilak 25, oihalak ehuntzeko eguna Zestoan; eta ekainak 20, Donostian 75.000 saretu elkartuko dituen eguna.


158:55 22/2/15 21:27 Pรกgina 14

M

hemen

zure publizitatea


158:55 22/2/15 21:27 PĂĄgina 15

5 Martxoa beteko jardunaldiak energia burujabetzaz Katamarrua Natur Taldeko kideoi Piztu eta Elkar-ekin elkarteak etorri zaizkigu energia burujabetzaren inguruan hitzaldi batzuk elkarrekin antolatzea proposatuz. Ideia politekin etorri ere, eta gure erara atondu ondoren, hitzaldi sorta prestatu dugu martxorako. Nafarroatik Xabier Zubialde datorkigu, eta atera berri duen `Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida´ bidelagun duela, maila globalean defendatu beharreko 13 pauso eta maila lokalean egin beharreko 13 pauso azalduko dizkigu. Bakoitzak bere etxean egin ditzakeen ekimenei ere leku egin nahi izan diegu eta etxeko energia kontsumoa murrizteko gomendioak emateko Tinko STS enpresako kide bat etorriko zaigu. GoiEner kooperatiba berriz, energia banatzailea da eta haien jarduna eta esperientzia kontatuko digute. Bukatzeko energia berriztagarrien inguruko mahai-ingurua egingo dugu. Hitzaldiez gain, pelikula bat ikusteko aukera ere izango da. Energia nuklearraren arriskuak nabarmentzen dituen `La Zona´ filma botako dugu. Hitzaldiak girotzeko, energia nuklearraren inguruko erakusketa jarriko dugu kultur etxean eta hitzaldi egunetan ikusi ahalko duzue. ZER

1

BURUJABETZA, HELBURU

POTOLOA

Burujabetza kontzeptuaren xedea norberak bere energia lortzea litzateke. Ezinezkoa? Zehaztu dezagun. Lurralde batean kontsumitzen den energia, hala nola, etxeko argindarra, berogailuak erabiltzen duena, ibilgailuak zurrupatzen duena, lantokian behar duguna... lurraldean bertan ekoizten al da? Eta zein dira energi iturriak? Erregai fosiletatik eratorritako gasa, petrolioa eta ikatza; fracking bidez ateratako gasa; energia nuklearra; eta energia berriztagarriak (biomasa, eguzki energia, eolikoa, olatuetatik ateratakoa...). Energia kontsumoa murrizteaz ere hitz egin genezake, kontsumo maila eta ongizatea bereiziz. Hazkunde mugagabeko gure ekonomi ereduaren porrota saihestezina da. Ereduak berak behartu gaitu energia kontsumoa murriztera hainbeste sufritzen ari garen krisiarekin. Hala ere, badaude energia kontsumoa murrizteko beste estrategia batzuk, efizientzia edo eraginkortasuna, esate baterako. Zenbat energia xahutzen ote dugu erabili ere egin gabe.

DA ENERGIA BURUJABETZA?

Energia gestionatzeko eredu batez ari gara. Eredu energetikoaz ari garenean, energia produzitzeko, eraldatzeko eta kontsumitzeko moduaz ari gara. Guzti horretan burujabe izatetik urrun gaudela dirudi. Eredu energetikoak eredu sozio-ekonomiko bat dakar berarekin. Ingurumenean duen eragina ere ez da nolanahikoa, klima aldaketaren eragile nagusia gaur egungo energia eredua baita. Ondorengo grafikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrok zein energia iturri erabiltzen ditugun eta gure lurretatik ateratakoa zenbat den agertzen da. Energi iturriez, eredu energetikoez, kontsumo aukerez, ezer gutxi dakigula ohartu gara. Jardunaldi hauei esker zerbait gehiago ikasiko dugula espero dugu. Bakoitzak bere interesak ditu, batek planeta salbatu nahi du, besteak Iberduerori gutxiago ordaindu nahiko lioke, baina denoi eragiten digu gaiak. Den-denok gonbidatuta zaudete.

K

atamarrua Natur Taldea


158:55 22/2/15 21:27 Página 16

dietetika eta elikadura ikasia da izaskun, eta badirudi txikitatik datorkiola sukaldaritzarako eskua eta gaiarekiko zaletasuna.

Izaskun Sagartzazu Negozio berri bat martxan jartzekotan da. akari izeneko denda irekitzeko asmotan dabiltzala-eta, gerturatu gara Izaskun Sagartzazurengana. Beste hiru lagunekin batera du martxan jartzekoa negozioa Zarautzen, kooperatiba moduan. Bertako produktuen salmenta egingo dute, ekoizle txikiein zuzeneko harremana mantenduta. Lakari ez da janari denda soil bat `Km 0´ deitzen zaion filosofiari heltzen diogu. Bertako produktuak eskaini nahi ditugu, inguruko ekoizle txikiekin harreman zuzena mantenduz, bitartekorik gabe. Soltean saltzeari eman nahi diogu garrantzia: aurrez prestatutako poltsak alde batera utzi eta bakoitzak har dezala behar duena. Hortaz aparte, gainera, sukalde bat jarriko dugu, galtzear edo soberan geratzen zaizkigun produktuekin guk prestatutako janaria eskaintzeko; eta dietetika eta elikadura arduratsuaren aholkularitza zerbitzua ere jarriko dugu martxan. Formazioari ere ematen diogu garrantzia, eta ikastaroak antolatzeko asmoa ere badaukagu: sukaldaritza, kontsumo arduratsua...

Dendaren antolaketak ere badu berezitasunik, ezta? Kooperatiba gisa ari gara antolatzen negozioa. Jabetza partekatuan sinesten dugu, parte-hartzean eta lan komunitarioan; eta printzipio horiek kontutan edukiz antolatu nahi dugu gure ogibidea. OlatuKoop hainbat kooperatiba biltzen dituen taldean sartuta gaude, eta hori ere laguntza handia izaten ari da. Euskaraz funtzionatzea da beste helburuetako bat, eta paper kontu guztia gure hizkuntzan egitea zaila izango bazaigu ere, horretan ahalegindu nahi dugu. Eta nola doa finantziazioa? Banku etikoekin lotu nahi dugu Lakariren finantziazioa. Beste lanketa bat eskatzen du horrek baina saiatu nahi dugu ahalik eta harreman gutxien izaten betiko bankuekin. Horiek abalak eskatzen dizkigute, guk ez daukagu horrelakorik jartzerik, eta ez gaude prest, edozer dela ere, ingurukoak kontu honekin zipriztintzeko. Dendaren ideia nondik sortzen da? Lehendik ezagutzen genuen elkar, eta geure lanetan ez genbiltzan oso gustura. Beste bide bat hartzeko gogoa geneukan, eta kontsumitzaile bezala ikusten genituen gabeziak betetzen saiatzea aukeratu genuen. Asko aldatu da jendartea eta kontsumitzeko modua azken urteetan, eta “krisi” deituriko garai hauetan tokiko garapena bultzatzea da gakoa. Tokiko garapena... Kontsumitzen dugunetik %5a bakarrik da gure herrian ekoiztutakoa. Ez da jasangarria. Inguruan nahikoa baliabide badaukagu elikadura burujabe samar bat izateko, baina horretarako tokiko ekoizpena garatu beharra daukagu. Askotan ez dakigu etxe ondoan zer daukagun, eta erosten duguna nongoa den ez dugu galdetu ere egiten. Kontzientzia hartzen joan behar dugu, gaia gizarteratzen, elikadurari daukan garrantzia ematen. Helburu hori daukagu, gure txikitik, eta gure lanbidea aurrera ateraz, sozialki eredu iraunkorrago bateranzko pausoetan eragitea.

« Kontsumitzen dugunetik %5a bakarrik da gure herrian ekoiztutakoa»

I

tsaso Zubiria


158:55 22/2/15 21:27 Pรกgina 17

7

1

arroa goia, ttiki bezain polita! eduardo agirre

joseba regil

A zer sorpresa eman didana Danbolin aldizkariak azken aurreko orrialdean neretzako eskariak erreleboa pasa ez degu lan erraza ezin egin mirariak bertsozaleak bagera baina ez gara bertsolariak Erreza degu apustuetan zaletasuna hartzea gutxitan tokau irabaztea eta askotan galtzea diruak agortuta bihotzak taupa-taupa onena da lagatzea baina askotan zaila izaten da zulotik ateratzea

Gustuko ditut txaranga eta gustuko musika banda gustuko ditut ziri sartzea eta nola ez parranda bertso hau da azkena Joseba Regilena dena utzi det esanda orain "Karpetas" Mikel Irurei ematen diot nik txanda doinua: iparragirre abila dela

hurrengo bertsolaria: mikel irure hitza: abentura


158:55 22/2/15 21:27 Página 18

Congrí arroza

Margarita Rinchet Kuba, Habana

Congrí arroza ez da nik gehien prestatu izan dudan platera, baina Kubako mahai inguruan ezinbesteko platera da, eta horregatik aukeratu dut. Falta ezin den platera da, eguneroko otordutan nahiz festa bereziren batean. "Congrí" hitzak badu bere esanahia; "cong"-ek (congos) babarrun esan nahi du, Karibeko kreoleraz, eta "rí", berriz, frantseseko "riz" hitzetik dator ("ri" ahoskatzen da), eta arroza esan nahi du. Errezeta (4-6 lagunentzat) 2 kikara arroz zuri, ale luzekoa 1 kikara babarrun beltz, ale txikikoa 2 kikara salda, babarrun beltzekin egindakoa 1 tipula zuri handi 4 baratxuri ale handi 2 piper gozo (berdea eta gorria) oregano pixka bat erramu hosto handi bat ¼ kikara landare olio 1 koilaratxokada gatz

Garbitu babarrun beltzak, eta jarri sutan ur ugarirekin presio eltzean batean. Eduki sutan 30-40 minutuan. Ondoren, hozten utzi, ireki eltzea, eta ziurtatu babarrun aleak bigunak daudela. Kendu salda, eta gorde. Utzi freskatzen babarrun ale bigunak. Jarri kazola batean ondo txikituta baratxuria eta tipula, piperrak tira finetan, oreganoa eta olioa; eta frijitu tipula gorritu arte. Bota babarrunen salda, aleak, garbitutako arroza, erramua eta gatza; ondoren, tapatu. Jarri su baxuan, arrozak irakin arte, eta bueltak eman, pegatu ez dadin, arroza lehortu arte.

On egin!

*Errezeta honi haragia gehitu dakioke; txerri haragia izaten da, normalean. Hala nahi izanez gero, nahikoa da beste berdurekin batera txerri haragi pusketa txikiak gehitu eta frijitzea. Aldaera horrek zapore berezia ematen dio arrozari. Errezetak aldaera desberdinak ditu lekuko ohituraren arabera.


158:55 22/2/15 21:27 Página 19

9

aot g e n d a

1

saila

27 27

o stirala

Mollergiko I. Mus Txapelketa. Izen-ematea 22:00etan. Bikoteko 20 euro. Sariak: Irabazleentzat bi arkume, 2.- arkume bat, 3.- bi kilo txuleta eta 4.- bi kilo kostilla.

-28

asteburua

“Emakumea” gaitzat hartuta, txapa tailerra 16:00etatik aurrera Gaztelekuan. Martxoaren 6an, txapekin kalera aterako dira eta herritarrei oparituko dizkiete, trukean, emakumearen aldeko mezu bat muralean idazteko eskatuz.

ma 04 08 13 15 18

rtxoa asteazke na

Danbolin-zulo Kultur Elkarteko bazkideen batzarra 19:00etan. igandea

.

Emakume Langilearen Nazioarteko egunarekin bat eginez, plaza morez jantziko da iluntze aldera. o stirala

Korrikaren baitan, bertso afaria Arroabeko Ederki elkartean (15 euro) tolatuta, federatuentzako eski zeharkaldia Pirineoetan.

Agirok an-

igandea

Korrikaren baitan, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoatik Xoxotera igoera. Xoxoteko aterpetxean guztientzat salda eta erromeria. Izena ematea 3€ . asteazke na

.

16:00etan Korrika txikia Arroabean. 21:30ean “Gu euskahaldunak gara” dokumentalaren emanaldia eta pintxo jana 6€ . Gure Esku Dago taldeak antolatuta “Jostunak” dokumentala udaletxeko arkupetan 19:30ean.

19

o ste guna

XXXVII. Herri Krosa. 10:00etan hasi eta goiz guztian zehar lasterketak. Nagusien lasterketan bi distantzia izango dira aurten ere aukeran (2650m-8567m). Bi lasterketei hasiera 11:30ean emango zaie. Lasterkariek aukera izena ematerakoan egin beharko dute. Nagusietan sariak lasterketa bakoitzeko 5 lehenengoentzako eta herriko lehenengoarentzako izango dira. Izen ematea irekita dago www.herrikrossa.com orrian edo Zestoako kiroldegian.

20

o stirala

Korrikaren baitan, VI. Bertsolari Gazteen saioa Gaztetxean, 22:30ean. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz, Alaia Martin, Aitor Salegi, Aitor Irastorza eta Asier Azpiroz.

21 22 23 24 27

laru nbata

Agirok antolatuta, Zestoa-Zestoa mendi itzulia. Ondoren sagardotegian afaria, Zestoan bertan. igandea

Korrika iritsiko da 17:00ak aldera. Arroabean 17:00etan pasako da eta 18:30ean txokolatea eta gailetak jateko aukera izango da frontoian euskal kantekin alaituta. astelehen a

Korrika Txikia egingo da Zestoako kaleetan zehar. Ondoren haurrentzat DJ musika. asteartea

Ertxiñako trikiti eta pandero-joleak San Joan egoitzara joango dira 17:00etan. o stirala

Ertxinako intrumentu ezberdinen emanaldia 19:00etan.

tamarrua natur talka deak antolatuta, hitzaldi sorta: kontsumitZerzenenergia duzu?

Kultur Etxean, 19:00etan. Antolatzailea: Zestoako Katamarrua Natur Taldea. Laguntzaileak: Azpeitiko Elkar-Ekin, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zestoako Udala.

04

asteazke na

Euskal Herriko energia-egoera eta burujabetza. Hizlaria: Xabier Zubialde.

06

o stirala

“La zona” pelikula. Txernobilgo istripu nuklearraz.

11

asteazke na

Iberdrolari ordaintzeari utzi nahi? Hizlaria: Pello Insausti eta Kepa Etxeberua (GoiEner enpresa)

12

o stegun a

Aizarnako Kultur Etxean 19:00etan, Iberdrolari ordaintzeari utzi nahi?

16

astelehen a

Etxeko energiafaktura murrizteko gomendioak. Hizlaria: Joseba Garmendia (Tinko STS).

25

asteazke na

Mahai-ingurua: Energia berriztagarriak. Hizlariak: Rafa Perez (Mutrikuko Natur Taldea) eta Aitor Urresti (EHUko irakaslea).

martxoaren 22an Zestoatik igaroko da


158:55 22/2/15 21:27 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook