Skip to main content

157

Page 1

157:55 25/1/15 20:46 Pรกgina 1

2015eko urtarrila

157 zk.

horrek burua ematen dik... adarrak edukiko dizkik...

Bueno, burua baldin bada


157:55 25/1/15 20:46 Pรกgina 2


157:55 25/1/15 20:46 Página 3

inkesta

jean Clottes, duela gutxira arte labarartearen nazioarteko batzordeko burua izandakoa, hainbat aldiz izan da zestoan, 1997ko maiatzean, ekaingo proiektua zela-eta, gure herrian nazioarteko adituen Foroa sortu genuenetik. Clottes aurrerakoia da oso historiaurreko pinturen nondik norakoak azaltzerakoan eta xamanismoarekin lotzen ditu. antropologian, xamanismoa da espirituen munduarekin komunikatzeko sinesmena eta jarduerak. bere ustez, haluzinazioak, ikuspenak, trantzea, espirituak, talde zeremoniak daude pintura horien atzean. eta pinturek paper garrantzitsua jokatzen zuten erritu horietan, espirituen laguntza jasotzeko. imajina genitzake gizakiak, han, ertxiña mendian, oreinak eta ahuntzak margotu eta zeremoniak egiten. gure gizarte ultra-arrazionalista honetan, fenomeno espiritual horiek, erabat baztertzen ditugu baina, pentsatzen jarrita, hain urruti ote gaude gaurko gizakia orduko praktika haietatik? zentzu horretan, harrigarria bada ere, eman behar, propio, xamanismoaren mundu magikoari buruzko alea atera dugula oraingo honetan. argazkirako egin dugun body art hori alde batera utzita (eskerrik asko, jone!), duela milaka urte egiten zituzten zeremonia horiekin lotura handiena duen gauza antzerkia izango da. izan ere, antzerkiaren sorrera oso antzinako erlijio erritualak izan ziren; erritualak mito izatera pasa ziren, eta handik tragedia sortu zen. eta, gaur egun, esate baterako, shakespeareren obrak antzezten direnean, balore espiritualak transmititzen dira, sentimenduak azaleratzen dira... ez da oso desberdina historiaurrekoek egingo zutenetik (ez al da hala, arantxa?). musikarekin ere gauza antzekoa gertatzen da. ea manu!: rural zonbies, zonbi baserritarra. zonbi hitzak esan nahi dik sorgin batek magia bidez berpizten duen hildakoa. hori ez al duk, bada, xamanismoa? bertsoa ere pareko: maialen, milaka entzuleen aurrean, bertsoa kantatzeko aurreko instantean, eta publikoa isiltasun osoan, hori ez al da trantzea eta xamanismoa? baina, bukatzeko, jose antoniori (murillori) emango diogu pustarria edo irabazlearen saria, berak aipatu baitu xamanismoarekin zerikusi handien duen gauza: gaztetxea. nekez aurkituko duzu, irakurle, metro karratuko, han baino trantze kopuru handiagorik. gogoan dut, duela urte asko, dena landarez beteta azaldu zirela gaztetxeko leihoak: “ze lore politak jarri dituzten gaztetxean!”, esan zidan inguruko bizilagun batek. lore politak? tira...! xamanismoa, a tope! on egin dagizuela irakurketak, eta baten bat mindu badugu, barka diezagula.

F d a n b o l i n ek

ernando Arzallus

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

34 6 9 12 14 16 18 19

XAMANAK ETA 'BODY ART-A'

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

enbidoak

jardu nian aran txa rezabal

historiaurreko margoak dan bolin zulon

danbolin zulo

san tain esak

2015

zer du eskua artean

mundu bat lapikoan

ag enda diruz lagundutakoa


157:55 25/1/15 20:46 PĂĄgina 4

enbidoa MUSIKA ETA MILITANTZIA ldera ona eta putada ederra, Mikel jauna. Rock-and-roll-a edade guztietako jendeak entzuten duen eta barruan eraman daitekeen musika estilo bat da. Gure kasuan, lana egina zegoen, gure aurreko hamarkadak bideratuak baitzituen bidea eta borroka (gaztetxea, intsumisioa, desobedientzia...). Hortaz, bukaeran beste bati botako diot enbidoa, bizi izan zuenaz hitz egin dezan. Katekesis taldea 1990eko hamarkadan sortu genuen. Garai hartan, beste estilo moderno batzuetan murgilduta zeuden talde gehienak, eta, beraz, gure taldeak identitate eta estilo propioa zuen, Eskorbuto, Cicatriz, Rip, Vomito, La broma de satan eta beste hainbat talde oinarritzat hartuta. Dena den, gure bidea motza bezain sakona izan zen, eta bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen. Handik urte batzuetara, Gaztetxeak bere 25. urteurrena ospatzeko deitu zigunean, lokalera berriro jaisten hasi ginen kontzertu hori prestatzeko. Ondoren, zuzenean jotzeko gogoz gelditu ginen, eta hor gabiltza, diskoa prestatuta, laster kaleratu eta aurkezteko intentzioz, eta zuzenekoak emateko gogoz. Garbi dago gure bizitzan familiak eta lanak dutela pisu, ardura eta dedikazio handiena, baina, nire kasuan, ahal den heinean Katekesiseko taldekideekin disfrutatu eta dena emateko prest nago. Hasieran esan dudan bezala, garai gogor hartan aldapan gora ibili ziren gure aurreko belaunaldiei bota nahi diet enbidoa. Gainera, haien lanari esker, ondorengo belaunaldiok hainbat gauza ditugu Zestoan: desmilitarizazioa edo derrigorrezko zerbitzu militarraren amaiera, Gaztetxea, musika taldeentzako lokala, harrobiaren itxiera eta abar. Hortaz, Xabier Arrieta `Modesta´ iruditu zait pertsonarik egokiena horri buruz hitz egiteko, eta berarentzat doa nire enbidoa.

Ga

J

P

intada . VHS zinta bat, labean egindako arrain buru eta hezurrak,

oxe Antonio Murillo

txanpinoien sustraiak, tipula azalak, letxuga eta tomate puskak, pasta tomatearekin, eta pasatu diren gabonetan, azpizunaren moduko haragi puska gordina. horiek dira, gogoratzen ez ditudan beste hainbat hondakinen artean, ariztondo plazaren atzeko zelaian ikusi izan ditudanak. batek pentsa dezake, adibidez pasta hondakina ikusita, apetitu gutxiko umeren batek gurasoen ezkutuan leihotik botako zuela. hala pentsatu nuen nik ere hasieran, baina tipula azalak edo txanpinoien sustraiak ez zaizkio ume bati platerean jartzen. 2013ko urritik pasatzen naiz egunero zelai horretatik, eta egunero ikusten ditut sukaldeko hondakinak. udaltzainari esan genion, eta, noski, oso zaila da nork botatzen dituen jakitea. baina irtenbideren bat jarri beharko zaio, ez? gauza bera esan daiteke herriko beste hainbat lekuren inguruan, idiazpitik garbigunera dagoen aldapan ibaiaren aldera dauden sastrakak plastikoz eta zikinkeriaz beteta baitaude.

N

erea Odriozola


157:55 25/1/15 20:46 PĂĄgina 5

5

botalibrean Etxerako bidea.

Ez da erraza etxera itzultzeak sentiarazi digun sentsazioa adieraztea. Nola esan, nola deskribatu barruko poz hori, zer kolore dauka pozak, zer forma sentimenduek. Auskalo. Baina sentitzen dugun barne poza egiazkoa dela argi dago. Ibili-ibilian eta urte batzuen ondotik berriro Ez dakizue ondo nola ikusi dudan aldaere sorterrira tzen mundua Zestoako txoko honetatik urte hauetan guzitzultzea, etxekotietan, eta malkotan ditut nire begi zaharrak. Orain gutxi engana, lagun eta aditutako kanta batekin oroitu nintzen Mendebaldeko jenherritarrengana darteaz: ...Indartsuenaren legea da, diruan oinarritutako itzultzea ziklo baten ixtea bezala izan da. Biprodukzioa, gerrak, energia nuklearra, ama lurraren suntsizitza ziklo edo aro ezberdinez, enbor baten keta. Bata bestea baino gehiago eraztunen antzera, osatua baitago. sentitzen dira, gizonak emakumeItzuli gara eta herria betiko aurpegiez, ekiko, hiritarrak landa munduarebetiko pertsonez, baina aldi berean, jende bekiko, helduak umeekiko, gizakia rriez eta ume pila batez betea ikusia dugu. Heanimalia eta landareekiko... rriak aurpegiko liftinga egin duela nabari da, Duela ehunka eta milaka urbaina betiko zimurrak ere ikusten zaizkio. Beteko kontuekin ez zaituztet asperrritua dago, betiko alde zaharkituak ere baditu nahi, norberak nahikoa baitautuen arren. Zaharrak zaharrago ikusi ditugu, ka berearekin eta bere belaunalume ziren haiek guraso gazte eginak eta falta diarekin. Beraz, zuen garaietara zaizkigun haiek ere osatzen dute gure paisaia mugatuko ditut lerrook. Izango dira, dagoeneko, hamarkaintimo hori. Horregatik batzuetan oroimena da batzuk inguru hauetan leherketen danbada eta mendiaoroimin bilakatzen da. ren zulatzea hasi zituztela. Pentsatzen dut zuetako askok Itzuli gara herrira eta ederra da gainonoraindik ere atzo izan balitz bezala oroituko dituzuela hantzeko kide guztiak kalean eta beren zereginego soinu eta mugimenduak. Ai gure Ertxin mendia... zenbat tan ikustea. Ederra da gure herrian preso edo sufritu zuen eta zenbat sufritzen ari den oraindik. Zulo itsuiheslari gehiagorik ez dagoela sentitzea. Pareta si hori... zaharretan dauden aurpegi eta siluetak iragaBaina orain gutxi, aspaldi ez bezalako irribarrea atera neko aztarnak direla sentitzea. Baina ederragoa didazue, jakin baitut zulatutako mendia berreskuratzeko litzateke munduaren ipurdian bakardaderik aukera badagoela. Ezagun dut azken bospasei urteetan luhandienean eta barroterik gabeko kartzelarik rraldean hondakinen inguruan hartutako bide berdeari zuankerrenean dagoen Antton ere gurekin balezenean lotuta dagoela mendiaren berreskurapena, eta zoriogo. Horregatik, ederra da dena; baina ederranak ematen dizkizuet lehenik eta behin. Ikusita beharrik goa litzateke horrela. gabeko zer zabor pila sortzen duzuen, kontsumista zerri Egiazko aberri bakarra haurtzaroarena horiek, gutxienez norbera bere hondakinez arduratzen hasi dela esan ohi da eta zentzu horretan neure da, eta ez da gutxi. aberrira, neure Ithakara, itzuli naizela esango Zoragarria litzateke Ertxin mendia lur naturalez bete nuke. Eta haur edo nerabe nintzeneko garaiak ahal izatea, baina hemen goian zurrumurrua dabil hori oso zein lekuak ekartzen dizkit akorduak. Nire garestia dela, ez dela bideragarria, eta gaur egun ezin dela aberri hau lekuz eta ezlekuz osatua dago orain. egin. Nik neuk eskertuko nizueke materia artifizial hori baBadu oraingotik, baina badu ere lehengotik. liatuz mendia berreskuratuko bazenute, berdegune eder bat Eta zerbait baldin bagara gogoratzen dugulako egin eta herritarren zein kanpoko bisitarien joan-etorriak omen gara. Denborarekin ikasi dut bat ez dela handitzeko. dagoen lekukoa izaten, sentitzen den lekukoa Badakit XXI. mendean garrantzia ematen diezuela baizik eta ni , nagoen lekuan nagoela, beti senorain 18.000-34.000 urte egindako pinturei, eta, bueno, titu naiz hemengoa eta ez hangoa. agian kobaren ingurua berreskuratzeko erabakian lagunduko duenez, nik badaezpada iruditxo batzuk utzi dizkizuet Danbolin-zulon. Berreskuratu Osinbeltz.

Eskutitza.

I

tsaso zubiria

M

ikel Ibarguren


157:55 25/1/15 20:46 PĂĄgina 6

bi antzezlanetan hartu du parte arantxak. argazkian amaginarreba gaiztoarena egiten

J

ardunian arantxa

Rezabal ÂŤ Gauzarik ederrena ume bati eta adineko bati barre bat ateratzea daÂť

Saltsa guztietan sartzen den horietakoa dela uste du berak. Etxetik kanpo lanean eta hiru seme-alaba hazi bitartean ez zuen gauza askotarako betarik izan, baina azken urteetan batean eta bestean ibili da edo dabil. Lasaon, txikitan, antzerkian ibilitakoa da, eta bazekien asko gustatzen zitzaiola. Azken bi urte pasatxo daramatza mundu horretan, eta pozez zoratzen dago.


157:55 25/1/15 20:46 Página 7

Antzerkia egiteko orduko modua eta oraingoa diferenteak izango dira bada? Oso desberdina zen. Orduan, ematen zizuten pertsonaia, eta huraxe ikasi eta kito. Orain, luxu handia da horrelako herri txiki batean Amancay bezalako bat izatea. Beste era batera egiten dugu. Ariketa asko egiten ditugu. Hasieran erreparorik ez al zenuen izan? Ni naiz zaharrena. Kuadrillan, 17 urtetik hasi, eta nik 64. Pentsa zer abaniko. Baina ni oso gustura nabil; ederki pasatzen dugu, barre piloa egiten dugu. Eta berriz esango dut: luxua da Amancay bezalako profesional batekin ibiltzea.

7

Antzerkian zabiltza. Hirugarren ikasturtea da hau. Irakurri nuen taldea zegoela eta nahi izanez gero izena emateko aukera zegoela. Niri beti gustatu izan zait. Txikitan, Lasaon eduki genuen apaiz bat, gaztea. Dantzari txiki talde ederra egon ginen, eta antzerkia ere egiten genuen. Proba egingo nuela pentsatu nuen, gustura sentitu nintzen, eta segi egin dut.

Asko entseatzen al duzue? Astean behin elkartzen gara, baina testua etxean ikasi behar da! Pertsonaian sartu, eta aurrera, testua memorizatu. Herritik kanpora antzeztuko al zenuke? Ez daukat interes berezirik. Herrian bertan ikustea aretoa (nahiz eta txikia izan) dena beteta dagoela, herriari hori ematea, horrek gustura sentiarazten nau. Pentsatzea zuretzako eta besteentzako zer edo zer egin duzula.

« Ni saltsa guztietan sartzen nintzen! Kalean oholtza gainean soloa ere kantatuta nago. 17 urte izango nituen orduan»

Besteen aurrean aritzekoa da antzerkia. Baina asko ematen dizu. Beste baten rolean sartzea, eta hori sentitzea, ederra da. Hori bai, hasieran lagunen aurrean antzezteko ere belaunak tar-tar-tar-tar egiten zidaten. Jendaurrean, bai, nerbioak pasatzen dituzu. Noiz antzeztu zenuen lehenengo aldiz? Hasi eta ikasturte hartako ekainean. Lehenengo hau bigarren urteko papera baino motzagoa zen. Norena egin zenuen? Amaginarreba gaiztoarena! Semea defendatzen egin nuen jo eta txiki! Bigarren urtean, osaba parrandazalearena egin nuen. Obra klasikoak egiten al dituzue? Bai. Shakespearenak-eta.

Kantari, eztarriak uzten duen neurrian

Orain dela urte batzuk Zestoako parrokiko abesbatzan kantatzen ere hasi zinen. Gero laga egin zenion. Dantzan egitea eta kantatzea ikaragarri gustatzen zait. Eztarriak, ordea, ez dit laguntzen. Kantatzen hasi, eta norbaitek esan: “Zuk potentzia badaukazu” . Bai, baina entseguetan hasi, eta hondatu egiten zait. Ahotsa oso baxua daukat, eta entseguetan zakartzen hasi zitzaidan. Astero entsegua, astero entsegua… ez dit ematen. Baina bai, ikaragarri gustatzen zait, eta, adibidez, jubilatuen elkartean-edo aterako balitz tartean behin kantatzeko asmoa, gustura ibiliko nintzateke. Noiz behinkarako, mundiala! Eta orain ez dela, lehen kantatzen aritu al zara? Lasaoko San Martinetan... Izan ere, ni saltsa guztietan sartzen nintzen! Kalean oholtza gainean soloa ere kantatuta nago. 17 urte izango nituen orduan. Mikrofono eta guzti? Auzoa da, eta jende gutxi egoten da. Nik ez dakit mikrofonorik bagenuen! ezkerretik hasi eta lehenengo neska da arantxa, erraketan jokatu zueneko argazkian. alboan du haren senar izango zen joxe illarramendi

Eta klasikoak izanda zailagoa al da? Hori da gure lana, rol horretan sartzea, edo sartzen ahalegintzea behintzat, sinestea pertsonaia hori garela. Beste kontu bat da jendearengana iristea. Nik txikitan egiten nuenarekin konparatuz, orain egiten duguna desberdina da; lehengoarekin ez dauka zerikusirik. Hori bai, orain ere, lehen bezalaxe, testua buruz ikasi egin behar da. Etxekoak izan al dira antzezlanak ikusten? Bai horixe! Nerbioso jarriko zinen bada? Bueno. Nerbioak pasatzen dituzu, baina, bukatutakoan, esaten duzu: `hau egiteko gai izan naiz´. Gustura gelditzen zara, eta lagunartean ederki pasatzen dugu. Lehen esan dudana: hasieran, kuadrillakoen aurrean egiterakoan, belaunak dantzan, eta, orain, ez zaigu horrenbeste inporta. Oholtza gainean tentsioa ere beharko da. Bai, behar da. Kezka izaten da ea testua ahaztuko ote zaizun.

Ez al zenuen lotsarik orduan? Denetarik egiten nuen. Apaizak esaten zuen `halako behar da´, eta egin. Errosarioa errezatu, Nobenak egin… Aingeru jantzi behar al zen? Ba aingeru.


157:55 25/1/15 20:46 Página 8

lasaon, karrozan erregina laguntzaile

Jubilatuen elkartean Jubilatuen elkartean zabiltza. Alargundu nintzela zortzi urte dira. Nahiz eta edadez jubilatuta ez egon, pentsionista nintzen, eta bazkide egin behar nuela esaten zidaten. Gero, berriz, batzordean jendea behar zela, eta halaxe sartu nintzen beste batzuekin batera. Lau bat urte izango dira elkartean nagoela. Hilero bilera egiten dugu, eta irteerak antolatzen ditugu, sagardotegira, Nafarroara... Egun gehiagotarako bidaiak ere bai, Urola bailarako herriekin batera. Urtearen azken aldera, jubilatuen astea antolatzen dugu: bailarakoekin egun-pasa, afaria eta erromeria...

Adinekoei bisitak San Joan eta Gesalaga egoitzetara joaten zara. Bernaberekin hasi ginen. Urtean bi-hiru aldiz joaten ginen. Koldo etorri zenean, astero egitea zegoela eta, txandatuz batean San Joanen eta bestean Gesalagan hasi ginen. Asteazkenetan. Meza ematen du apaizak, eta gero hango jendearekin egoten gara. Kantatu, noizean behin erromeria ere bai; oso giro polita. Zain-zain egoten dira. Emakume kuadrillatxoa gabiltza. Gizonik ez? Ez, denak emakumeak. Gustuko al duzu egoitzetara joatea? Mundiala da. Haiek hartzen zaituzten bezala... eman baino gehiago, hartu egiten duzu. Oso bestelako gauzetan zabiltza: antzerkia, jubilatuen elkartea... Horrek asko betetzen zaitu. Gaixoekin ateratzen ginenean ere gauza bera gertatzen zitzaidan. Haien barre bat ikustea, hara joatearekin bakarrik hartzen duten poza. `Etorri berriz ere´ esaten dizute. Asko jasotzen duzu. Ederra da.

Lourdeseko taldea Bertan behera utzita daukazue orain. Hilean behin egun-pasa bat egiten genuen. Inguruko herrietan ibiltzen ginen. Lehengo urtera arte egin genuen. Azpeitiko taldeak mugitzen zuen hori. Haiek erabaki zuten uztea. Horiekin ere asko jasotzen duzu. Ederra zen, baina lan handia eskatzen zuen. Hiru-lau bat urte egin ditut talde horretan. Lourdesen ez zara izan, ordea. Ez. Ez naiz izan, baina badaukat gogoa hara joateko.

Haurren zaintza eta etxetik kanpoko lana Etxetik kanpora lanean aritu zara. 30 urte kotizatu ditut. lourdesko taldearekin Ezkondu baino lehen, hiru urte egin nituen lan, eta, ondoren, 27. Umeak nituela egin dut lana, eta, lanari utzi diodanean ,esan ditugun kontu horietan denetan sartu naiz [barre egin du]. Bueno, lanean nenbilela, gaixoekin ibiltzen nintzen.

« 30 urte kotizatu ditut. Ezkondu baino lehen, hiru urte egin nituen lan, eta, ondoren, 27. Umeak nituela egin dut lana»

Tristea ote den... Tristea? 100 urte beteak dituen Azketa baserriko emakumearekin lehengoan eduki genuen konbertsazioa esango banizuke! A ze barreak egin genituen! Animosa joan behar duzu. Jende askok esaten digu, `Hara joatea tristea izango da´, baina ez dakizue zein ederra den! Joan behar duzu pentsatuaz `Ea barre bat ateratzen diodan gaur´. Niretzat, gauzarik ederrena ume bati eta adineko bati barre bat ateratzea da.

jubilatuen elkartean

Zein lan mota egin dituzu? Telefonican hiru urte, ezkondu baino lehen. Ezkontzerako laga nuen. Gero, San Joan egoitzan sukaldari egon nintzen. Lasaoko Corrugadosen garbitzaile izan naiz 19 urtez.

Zuk hiru seme-alaba hazi dituzu, eta garai berean kanpoan lanean aritzea erabaki zenuen. Etxerako zer dudan onena, horixe; ez diot jendeari begiratu gehiegi. Nire familia aurrera ateratzeko zer egin behar nuen garbi baneukan, inori kalterik egiten ez diodan bitartean, nire lana egin eta aurrera. Familia bakoitzak etxerako onena zer duen pentsatzen du, eta horixe egiten saiatzen da. Aukera denak dira balekoak. Nik, orduan, huraxe egin behar nuela pentsatu nuen, eta egin egin nuen.

O

nintza Irureta Azkune


157:55 25/1/15 20:46 Página 9

9 margoak Bila jartzen haiz, eta ez duk ezer ikusten Baina, esaten duk, pintura duk Ba... ni hari Begira ari nintzela esan nian: Ba! ez duk izango! Baduk...! Borroka hortan ari haiz, zeozer ikusi nahian: Baduk Ba, ez duk, Baduk... eta azkenean... ez duk. eta Burua jaso nian eta ikusi nian aurrean Beste Buru Bat. jontxo! horrek Buru Bat ematen dik! imajinatu Behar duk nagoela gela Batean linterna Batekin, Bakarrik, eta ari haiz: horrek Burua ematen dik... Bueno, Burua Baldin Bada adarrak edukiko dizkik... adarrak... jontxo! adarrak Baldin Badauzka, Bizkarra nonBaiten Behar dik... jontxo, Bizkarra hor zagok! ea tripa azaltzen den... eta Beherago... eta Bai... ospera, mekaguen, topatu diat! horrekinxe geratzen haiz. javier maizen hitzak. antxieta jakintza taldeko kidea, danBolinzuloko margoak aurkitu zituena eta kontalari Bikaina, oraintxe ikusi dugun Bezala. nolanahi ere, esaerak dioen Bezala, ondo pasatakoa ondo kontatzen da Baina nerBioak jotako egunak izan ziren haiek. aurkikuntzak eragindako urduritasunari Beste urduritasun Bat gehitu zitzaion: orduantxe azaldu Behar ikusmiratzaileak, dena zapuzteko zorian jartzeko.

h istoriaurreko

aztarnak dituzten kobazuloak

ikusmira abenduaren 14a, igandea. pigmentu gorriko arrastoak eta ustezko animalia irudiak ikusi zituzten danbolinzulon antxieta taldeko kideek. hurrengo igandean, abenduak 21, berriro joan ziren haitzulora. kasualitatez, zestoar bat azaldu omen zen hantxe, ikusmiran, koba aurkitu ezinik. “hor ondoko hori duk danbolinzulo” esan omen zieten antxietakoek zestoarrari, han inguruko kobatxiki haitzuloa seinalatuz. hura ikusi eta kalera bueltatutakoan, ordea, berehala enteratu zen zein zen benetako danbolinzulo. goiz hartan bertan, alvaro arrizabalaga, maria jose iriarte eta marcos garcia (euskal herriko unibertsitateko arkeologoak) haitzuloa ikusten izan ziren eta margoak historiaurrekoak ote ziren egiaztatzen. arratsaldean, ordurako adituak alde eginda zeudela, hiruzpalau “zestoar ikusmiratzaile” kobazuloa bisitatzera joan ziren, kasko, linterna eta parafernalia guztiarekin. gauean, “ibilaldi geologikoaren” argazkiak facebook-en jarri zituzten. astelehenean, abenduak 22, argazki horiek zabaltzen joan ziren

(g ipuzkoako k arta a rkeologikoa , 1995)


157:55 25/1/15 20:47 PĂĄgina 10

sare sozialetan, iruzkin eta guzti: “ez dago aitzakiarik. ertxiĂąa mendian koba eta mina zuloak ugari dira. ea, bada, bidea pixka bat garbitu eta bertan dugun geure mendi horretara itzuli politen bat antolatzen dugunâ€?. goiz hartan alarma guztiak piztu ziren ondare arkeologikoaren kontserbazioaz arduratzen direnen artean. ez zegoen gehiago itxoiterik. Babestu beharra zegoen haitzuloa. gipuzkoako Foru aldundiak aginduta, abenduaren 26an, goizean goiz, burdin-hesia jarri zitzaion sarrerari, eta ordutik aurrera arriskutik kanpo dago kobazuloa.

oreinak eta ahuntzak danbolinzulo oso haitzulo txikia da eta irudi guztiak gune zehatz batean bilduta daude. Bost irudi ondo samar ikusten dira eta beste bost bat ikusten zailak dira, nahiko gaizki kontserbatuta daudelako. ahuntzen eta oreinen familiako irudiak dira, denak kolore gorriz eginak (burdin oxi-

iren d u t i n rk t e au g i pu z k oa r a n o r a ir- p i n t u r a k ua k . r ab a t laba ). ere g , 1 96 2 at e z

(a ia a, b nd ia . z its u x e rr i z o ha 1 ) a l t l t zo g a r r an t ) . mu lt n ie 9 u d 6 o s o m ( d e b a, 1 9 a te z e r e , z al in b . 2 ) e k a ra nt z it s u a, 20 0 6 ) r k. o s o g a e ait z ( d e b a , r a t x o g o r r ia r il a a r m p . 3) ako 09 ) e g in d a, 20 h a t z e z ar r a g a (d e b h a t z p a re a . 2 ) . ig 4 ) a s t a r g ot u t a k o r e n t e r i a , 2 0 1 e s t a l i a . m k r g o r r iz it a r t e i V ( e a l ak t ita b a t e st e it z b a t a ) 5 ri b a gor m a nt x

d igita lki

n aba rme ndu ta ko irudia

(m. g arCia )


157:55 25/1/15 20:47 Página 11

Begi egokiak eduki behar Baina orain galdera zera da: berez, danbolinzulo 1980n aurkitu zuten antxieta taldekoek. nolatan orain arte ez zituzten ikusi margoak? marcos garciak eman digu erantzuna: “garai hartan ez zegoen ohiturarik, euskal herrian, paretak xehetasun osoz begiratzeko. Baldintzatuta zeuden, aurkikuntza handietara ohituta zeudelako: santimamiñe, altxerri edo ekain. Beste leku batzuetan normala izaten zena, hau da, margo bakanak zituzten haitzulo txikiak aurkitzea, hemen konturatu ere egin gabe pasatzen ziren. arkeologia edo/eta espeleologia taldeek ez zeukaten begirik maila gorenekoa ez zen margorik ikusteko. orduan, litekeena da 1980ko testuinguru hura zela-eta, antxietak ez ikustea begi aurrean zeukana. Falta zitzaizkien, orduan, begi egokiak hura ikusteko; gaur

1

doa). kolore gorriz margotze hori antzinako garaietako ezaugarria da. Behatzekin edo tanpoiez eginak daude, puntu gorriak bata bestearen segidan jarriz. antxieta taldeko kideak silueta bakarrik dute margotuta, orein baten kasuan izan ezik (kolore gorriz beteta dauka barrualdea). areatzako (Bizkaia) haitzuloko margoen antz handia dute. oso irudi orokorrak dira, gorputz xehetasun handirik gabekoak. margoek, gutxienez, 18.000 urte izango dituztela diote adituek. haitzulo horren ikerketak emaitza interesgarriak eman ditzake. marcos garciak dioenez, “haitzulo handiak [alegia margo asko dituztenak] oso ikusgarriak izaten dira baina informazio mugatuagoa eskaintzen digute, irudi asko eta garai askotakoak egoten direlako. horrelakoetan, arazoak izaten dira gauza bakoitza zein garaitakoa den zehazteko. Baina haitzulo txiki hauek, irudi denak garai batekoak izaki, gero haitzulo handietarako balioko diguten ondorio asko ateratzeko aukera ematen dute”. esate baterako, danbolinzulon bi motatako irudiak azaltzen dira, gehienak silueta bakarrik dutenak eta bakarren bat barrua margotuta duena: “jeneralean hori ez da gertatzen, bata edo bestea izaten da. denbora guztia eztabaidan ari gara ea garai berekoak ote diren ala ez; haitzulo horrek, pigmentuen azterketarekin, erakutsi diezaguke ea bi tipologiak garai berekoak ote diren edo desberdinetakoak. haitzulo horrek argibideak eman ditzake euskal herrian ez ezik nazioartean ere garrantzitsua den eztabaida horretan”.

1

egun oso prestatuak dauzkaten begi horiek”. edozein modutan, adituen ustez, aukera handia zegoen ingurumaria honetan pintura duten beste haitzuloren batzuk aurkitzeko: batetik, zestoa inguruan, historiaurrean, bizileku asko zeudelako; eta bestetik, inguruko lurraldeetan baino margotutako haitzulo askoz gutxiago ditugulako. honela dio garciak: “danbolinzuloren inguru guztian gizakia asko ibili izan da, hasi duela 300.000 urtetik (idiakaitz) eta garai modernoetaraino. hainbeste jende ibili izana ez zetorren bat margoak ekain bezalako haitzulo zoragarri batean bakarrik aurkitzearekin”. Beste arrazoia zera da, garciaren arabera: “euskal herria, nolabait esateko, ez dago guztiz normalizatuta ikuspegi zientifikotik begiratuta. Beste tokietan normala den zerbait falta da, alegia, haitzulo ertainagoak ere izatea, hamar-hamabiren bat irudirekin”. izan ere, euskal autonomia erkidegoan dozena bat haitzulo daude margoekin. gipuzkoan sei. Baina kopuru hori oso txikia da beste lurralde batzuekin konparatuta; esate baterako, kantabrian 60tik gora daude eta asturiasen 40 inguru. antxieta taldea horrelako aurkikuntzen meritua antxieta bezalako taldeei zor zaie, zalantzarik gabe. hala aitortzen dute adituek. izan ere, arkeologoak, ia beti, ondoren sartzen dira haitzulora. antxieta taldeko kideak astebururo-astebururo ibili izan dira –eta dabiltza– azken 50 urte hauetan urola bailarako harkaitz zulo guztiak miatzen, lehen aurkitutakoak berraztertzen, han-hemenka zundaketa arkeologikoak egiten... Beraiek aurkitutakoak dira hemen inguruko historiaurreko aztarnategi guztiak, garrantzitsuenak ekain eta irikaitz (idiakaitz). antxietakoak oilagor-ehiztariak edo perretxiko-biltzaile horien antzekoak dira: ase ezinezko bilatzaileak. Beti, ordea, ondarea kontserbatzeko helburuarekin. labar-artea duen haitzulo gehiago baldin badago, seguru, lehentxeago edo beranduxeago, antxietako jendeak aurkituko duela. virgilio zaharrak zioen bezala, labor improva omnia vincit, hau da, lan sakon eta arduratsuak beti irabazi egiten duela. orain, urola bailarako ondare arkeologikoa ezagutzera emateko proiektu oso interesgarri batean murgilduta daude buru-belarri antxieta taldeko kideak. Bejondeiela!

F

ernando arzallus


157:55 25/1/15 20:47 Pรกgina 12

V. San Silbestre.

Urteari amaiera emateko V.San Silvestre lasterketa herrikoia ospatu zen abenduaren 31ean. Helduenek 2,4 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Eizagirre okindegian hasi eta Gurutzea, Eliz Kalea, eta ekainberriko aparkalekutik pasa behar izan zuten, besteak beste; helmugara, Erdi Kalera iritsi arte. Giro aparta sortu zen kalean, mozorrotuta ere atera ziren batzuk korrika egitera. Ostean, merezitako sariak jaso zituzten irabazleek. Lasterketa irabazi ez zutenek ere izan zuten zozketa bidez opariak eskuratzeko aukera: txuletak, ardo botilak, urdaiazpiko hankak eta abar zozketatu zituzten partehartzaileen artean.

Gabonak.

Abenduak 24a gabonetako abestiekin esnatu zen. Herriko txikienek kalejira bat eginez, kantuan atera ziren herriko kaleetara. Zestoako Musika Bandaren kontzertua etorri zen ondoren, eguardian. Udaletxe azpian eskaini zuen urteroko kontzertua. Arratsaldean, berriz Olentzero etorri zen herriko haurren eskutitzak jasotzera, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta . Udaletxe azpian egon zen arratsaldeko seiretan haurrekin argazkiak atera eta euren eskutitzak biltzen. Eta egunari amaiera emateko, Gabonetako abesbatza kalez kale ibili zen, Jagoba Astiazaranen zuzendaritzapean. Halaber, Urtarrilaren 5ean, urtero legez, Errege Magoak iritsi ziren herrira Akoako maldatik behera. Kabalgata jendetsu baten bidez eman zitzaien ongi etorria. Elizan amaitu zuten euren egonaldia, txikienen eskutitzak jasoz eta goxokiak banatuz.

danbolin

Ikastetxe berria.

Ikastetxe berria eskatzeko protesta desberdinak burutu dituzte Arroabean: protesta zaratatsuak; Olentzeroren etorrera zela eta, haurrek ikastetxe berria eskutitz bidez eskatzea; San Silbestre txiki helburu berdinarekin...

zulo


157:55 25/1/15 20:47 PĂĄgina 13

3

k

1

ale/bale KALE.

arroabeko narkis balent-

ziagako pasabideko zabor ontziak ezkutuan daudenez, etxeko hondakinak botatzen ditu jendeak. plaza erdian jarri behar al dira ontziak jendeak hori egin ez dezan?

BA L E .

azpeiti alderako autobus

geltokiko errepidean hesi berriak jarri dituzte

Zoroperiak.

Zoroperi egunak ere gainditu zituen espektatiba guztiak. Giro aparta egon zen egun osoan zehar. Goizetik, baserriko produktuak, talogileak, eta nola ez trikiti doinuek girotu zuten goiza, Eider eta Moniken eskutik. Lehiaketa ugari ere izan ziren urtero bezala: barazki lehiaketa, frutenak, gaztarena, sagardoarena ... Zestoako gazta lehiaketaren XVI.edizioa burutu zen eta Altzolarats auzoko Arbe baserriak eskuratu zuen lehen saria. Baba-janak nonahi eta ondoren, urteroko festa frontoian. Arratsaldeko 17:15, plazatik hasita, herriko txarangaren eskutik kalejira izan zen “Vamos al fronton� doinu mitikoarekin lagunduta. Herritar mordoa bildu zen frontoiko jaialdian. Bertan gustu danetako aukera: lokotx biltzen, esku pilota partiduak eta paleta partiduak txarangaren doinuek lagunduta.

Osasun bideak.

Udalak, Arazi Elkartea eta herriko beste hainbat eragileren elkarlanarekin, Osasun Bideak proiektua abiarazi du. Ingurumenaz gozatuz, zestoarrok ariketa fisikoa egin eta gizarte harremanak bermatzea da proiektuaren helburu nagusietariko bat. Hiru dira markatzen diren ibilbideak: Bidezarra eta Iraeta artekoa (7,3km), Bidezarra eta Zubimusu artekoa (2,5km) eta Ibilbide Urbanoa (0,59km). Aukera eta distantzia desberdinekoak dira, bakoitzaren adina eta egoera fisikoaren arabera moldatzeko modukoak. Hala, herriko puntu desberdinetan plaka informatiboak jarri dituzte ibilbide hauen inguruko informazioa eskainiz; QR kodigo bat ere badute. Lau ariketa gune ere prestatu dira: San Juanen, Iraetan, kiroldegi kanpoan eta zubimusun. Eserlekuak konpondu eta berriak ere egin dira ibilbide guztietan. Azpiegitura hauez gain kirola egiterako orduan kontuan izan behar ditugun gomendioak, egin behar ditugun beroketen inguruko informazioa ere helarazi nahi izan da proiektu honen bitartez. Osasun bideen planoak, telefono interesgarriak, distantziak eta gomendioen inguruko informazioa biltzen duen eskuorri bat kaleratu du udalak eta Kiroldegi kanpoan eta Iraetan adibidez, bi panel informatibo jarri dira. Hemendik aurrera ez dugu etxean geratzeko aitzakiarik izango!


157:55 25/1/15 20:47 Página 14

Santainesak 2015,

Trenez iritsi da aurten Santa Ines Iraeta aldera. Gure loaren eta ametsen zaindari den hori hiru astetan zehar jaiak gurekin ospatzeko iritsi zen, urtarrilaren 17an, Urolako tren zaharraren usaina gure artera ekarriz. Izan ere, larunbat horretan ospatu genuen Iraetako bost hazbeteko (pulgada) trenaren zirkuitua eraiki izana. Inauguraziorako Asturias, Errioxa, Katalunia eta Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorritako tren zaleak etorri ziren, bere makinen erakustaldia egitera. Iraeta/Zestoako tren zaleen elkarteko kideak ekitaldiak eskatzen zuen eran jantzita azaldu ziren, takila muntatu zuten eta, aspaldiko trenetan bezala, txartelak banatu, pikatu eta trenen trafikoa antolatu zuten, festa giroan. Santa Inesek lagundu zuen eguraldiarekin ere, bezperako txingorrak ahaztuta. Festa giroa aparta izan zen eta bostehun pertsona inguruk izan zuten aukera trenetan ibiltzeko. Hamaiketakoa ere banatu zen hara joandako jendearentzat, eta festa eta musika izan ziren nagusi.

Gau aldera, Voltaia eta Lin Ton Taunen kontzertua izan genuen. Aspalditik ez zen ikusten frontoia hain beteta. Giroa gori-gori, jendea dantzan eta hotzik ez frontoi barruan. Eta ondoren Djak ere izan genituen, eguzkia irten arte festa luzatuz. Asteazkenean, urtarrilak 21, Zaindariaren eguna ospatzeko, meza eta bazkaria. Asteguna izan arren, jendea bildu zen Gure Ordeka elkartean, juntakideak antolatutako mahai giroaren bueltan. Ostiralean, Bekoetxen 100 bikote inguru elkartu ziren, Iraetako XXVI. mus saiorako, denak txapelen bila. Azkenean, txapela ez zen ez Iraetan ez Zestoan geratu. Larunbat goizean, berriz, bandakoek esnatu zuten herria dianarekin. Gero, “Vamos al frontón” abestiaren abiatu ginen frontoira, pilota finalaz gozatzeko. Partidu polita izan zen eta, azkenean, txapelak Loiola eta Odriozolarentzat izan ziren. Handik, txikiteo giroan, Gure Ordeka elkartera joan zen jendea, Iraetako III. Pintxo


157:55 25/1/15 20:47 PĂĄgina 15

5 1

Lehiaketa Mundialaz gozatzeko. Aurten nobedade gisa, auzoko gazteenak ere parte hartu zuten bere pintxo proposamenekin. Eta tripa lanak arintzeko, bazkariaren segidan auzoen arteko futbol 7 txapelketa izan genuen: Akoa, Arroabea, Arroagoia, Aizarna, Aizarnazabal eta Zestoak hartu zuten parte txapelketan. Aurtengo garaikurra Aizarnazabal aldera joan zen, finalean Arroabeari irabazi ondoren. Baina helburua, normala denez, lehia baino gehiago, senidetzea zen eta festa zenez, denak topo egin zuten Iraetako frontoian antolatutako herri afarian. Txotxa, salda, saiheskiak eta abarrekin, bete genituen tripak, sagardoz busti genituen barrenak eta prestatu genituen gorputzak Trikidantz taldearen erromeriarako. Edade guztietako gazte, haur eta zahar bildu ziren frontoian lotsak alde batera utziz dantza egiteko. Igande goizean (urtarrilak 25), berriz, Iraetako Jubilatuei eskainitako hamaiketakoa egin genuen soziedadean, musika eta guzti, denok badugu-eta gure tokia Iraetako jaietan. Hamaiketakoan, kontu nagusiena kaleko obrak eta Iraetako trena izan ziren. Ondoren, igandean ematen diren Santa Ines jaietako bazkari familiarren postreen ostean, Urrezko Aizkorako proba izan genuen Iraetan. Jende ugari frontoi bueltan dema ikusteko gogoz; asteburua borobiltzeko ikuskizun ederra. Kronika hau igandean entregatu dugun arren, festak ez dira bukatu oraindik: azkeneko asteburua geratzen zaigu-eta, hau da, Iraetako txikienen eguna: zuhaitz landaketa auzoan, aurpegi pintaketak, trenean bueltak, puzgarriak, txokolatada, gozokiak‌ larunbat ederra dugu etortzeke. Eta horrela joango zaizkigu aurtengo festak, jakinda laster ere beste batzuk ate joka izango ditugula: kalearen estrainaldiaren festak... GORA IRAETA ETA GORA SANTA INES!

I

raeta denon artean


157:55 25/1/15 20:47 Página 16

musika talderen bateko kide zela antzeztuz jolastu ohi zen txikitan. bere hatz txikiekin jotzea “mingarri” suertatzen zitzaiola eta, gitarra klasiko “merke” bat oparitu zioten, ikasten hasi eta gutxira albo batera utzi zuena. “nik elektrikoa jo nahi nuen”, dio. hala ere, “kuttunena” duela dio, oparitutako lehena da eta. “jo ezina izaten jarraitzen du, baina ondo geratzen da logelan apaingarri modura”, azaldu du.

Manu Rodriguez-ek

Rural Zombies taldeko gitarra eta Aioliliput-eko gitarra eta ahotsa ural Zombies eta Aioliliput taldeetako kidea da Manu. Diskoa ateratzear da lehenekin; kontzertuak ematen hasi berria, bigarrenekin. Popa eta rock gogorra tartekatzen ditu baina, finean, musika du zaletasun. Eta zer du, bada, esku artean Manu Rodriguezek? Rural Zombiesen lehenengo diskoa grabatu berri dugu, buelta asko eman eta gero “Bat” izenburua hartuko duena. 10 abestiz osatutako lana da, Gaztain estudioetan grabatu duguna. Taldea sortu berritan hiru kantuz osatutako maketa grabatu genuen. Euskadi Gaztearen maketa lehiaketara bidali genuen, eta finalera iritsi ginen. Villa de Bilbao lehiaketan parte hartzeko aukera ere izan genuen. Mugarri garrantzitsua izan zen azken jaialdi hori, bertan musika munduko kontaktu asko lortu baikenituen. Zer topatuko du entzuleak disko berria hartzen duenean? Maketarako grabatu genituen abestiak ere sartu ditugu diskoan, baina eraldatuta. Lehenengoz grabatu genituenean ez geneukan argi ze musika mota egin, estilo baten bila ari ginen. Lan berrian txertatuta, abestiek beste forma bat hartu dute. Diskoko abesti guztiak dira euren artean ezberdinak, baina guztiek mantentzen dute koherentzia bat. Entzuleak pop dis-

ko batekin egingo du topo, zertzelada dantzagarriak dituen diskoarekin. Zein dira bi lanen arteko ezberdintasun aipagarrienak? Bakoitzaren produkzio prozesuan hartu dugun lan-karga, batez ere: aurrelanketa hobea egin dugu, grabatzerako orduan detaile guztiak hartu ditugu kontutan... Eta estilo bat finkatzea lortu dugu. Zergatik dabil Manu musika estilo honetan? Gustatu egiten zaidalako. Musikalki rock musikagiletzat dut nire burua, baina efektuen mundua, abestien detaile guztietan atentzioa jartzea... ere asko gustatzen zait. Eta kontu horiek lantzeko aukera ematen dit Rural Zombiesek. Noiz ikusiko du argia lan berriak? Gure asmoa hilabete pare baten bueltan argitaratzea da, udarako jaialdien zirkuituan sartzeko. Baina diskoetxe handi batek jo du Rural Zombiesen atea eta guztia ez dago gure esku.

« Popa eta rocka uztartuz, musikarekin gozatuz»

a rgaz kia :

m a tt in s aldia s

Eta zer esaten didazu Aioliliputen inguruan? Zergatik eta nola sortu da proiektua? Barruan daramagun rockaren harrari erantzun bat eman behar genion. Dut taldearen estiloko zerbait egiteko gogoa geneukan, barruak askatzeko. Lokaleko kontu bat zen hasieran, baina kontzertuak ematen hasteko aukera suertatu zaigu. Aurrez ditugun taldeek dute lehentasuna, baina ez diogu ezetzik esango taula gainera igotzeko proposamen bati. Ze harrera izan duzue? Gehienak harrituta geratu dira. Pop musika egitetik rock gogorra egitera pasa gara hirurok. Burutik jota gaudela esan digute! Jendeak ez zuen gugandik horrelakorik espero.


157:55 25/1/15 20:47 Página 17

sastarrain, Fantasiazko lekua. joxean ulaCia

Gure herrian bertsoak ez du Inoiz falta izan indarrik Baina aspaldian aurkitzen dugu Dagoela triste xamarrik Kalean eta lagun artean Ez da izaten bertso txarrik Bertsoa ez baita oholtza batean Abesten dena bakarrik Bertsoa hasten da doinu batekin Gero errimak ate joka Apurka-apurka osa daiteke Lehenengo bertso sorta Lehendabiziko haize kolpea Indartsu nahi dugu bota Gelditu gabe manten dezagun Hitz jokoaren errota

Zu irakurle anima zaitez Eta hiru bertso osatu Urtean zehar behar da bertsoa Arkatzez arkatz pasatu Bertso eskolako lehendakarian Bertsoez nahi degu gozatu Nahiz eta “Errexil” hiru urtean Bertara ez den azaldu doinua: pello joxepe

hurrengo bertsolaria: joseba regil “errexil” hitza: zaletasunak


157:55 25/1/15 20:47 Pรกgina 18

Porru tarta (edo porru kitxea)

MiaFinlandia Rissanen

Urte guztian zehar jaten da porru tarta. Zopa edo entsaladarekin, otordu polita osatzen du. Finlandiako etxeetan, garai batean, labeak garrantzi handia zuen: etxean berotasuna sortzeko eta, bide batez, janaria prestatzeko negu luzean. Horregatik, beharbada, gaur egun ere hango jaki asko labean prestatzen dira, labe elektrikoetan; ogia, tartak, enpanadak, zereal ale osoak esnearekin eta abar. Adibide moduan errezeta hau. Errezeta (4-6 lagunentzat) 100 g gurin 3 dl irin ( zuria eta integrala, nahastuta) gatz pittin bat 1 dl ur hotz 3 porru eder (berdea kendu gabe) olioa 2 arrautza 2 dl esnegain edo esne 100 g behi gazta, xehetuta

Bol batean, nahastu irina eta gatza, urtutako gurinarekin. Gehitu ur hotza, eta jarraitu nahasten, masa itsasten ez dela ikusten duzun arte. Ondo zabaldu tartak egiteko molde batean, izkinak bueltan-bueltan pare bat cm jasoz. Txikitu porruak, bigundu zartaginean, eta oinarriaren gainean zabaldu. Bolean, nahastu arrautzak eta esnegaina, eta gehitu gazta. Bota nahasketa hori porruaren gainean. Egosi labean 30-45 minutuz, 200 gradutan.

On egin!

*Porruaren ordez brokolia, egosita eta txikituta, edo tomatea, xerratan ebakita, jarriz gero betegarri moduan, oso gozoa gelditzen da.)


157:55 25/1/15 20:47 Página 19

ur 30

saila asteazke na

06 06 07 11 13

o stirala

Mus Txapelketa Aizarnako Aranburu landetxean. Izen ematea 22:00etan eta 22:30ean hasiera. o stirala

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Uda gau bateko ametsa antzeslana gaueko 21:30ean, Zestoako Eromen produkzioak aurkeztuta. Zestoako estankoan eta Koiote tabernan salgai. Aurrez 6 euro, egunean bertan 8 euro.• Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa, Gurutze jubilatuen tabernan. Izen ematea gaueko 22:00etan. Bikoteko 20 euro.• Mozorro-trukea Gaztelekuan arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara kultu etxe aurrean. laru nbata

Sahararen aldeko janari bilketa goizeko 10:00etatik 15:00etara udaletxe azpian. Hegaluzea, sardinak, pasta, arroza, azukrea eta lekaleak bilduko dira. Diruz lagundu nahi dutenentzat kontua: 3035 0080 94 0800054177 eta Haurrak Bakean programaren baitan familiaren batek udan Saharako haur bat hartu nahiko balu berriz, deitu 639864077 (Inma) edota 650966698 (Mari Jose) telefonora. • Santa Inesak Iraetan. Umeen eguna. 11:30ean zuhaitz landaketa Iraetako umeekin. 16:00etan Iraetako jaioberriei omenaldia, Gure Ordekan. 16:30ean Puzgarriak frontoian. 17:30ean Aurpegi margotzea, frontoian. 18:30ean Txokolatada eta goxoki banatzea 19:00etan Farolilloen aireztatzea (eguraldia lagun).• Gaztelekuan, txokolatea txurroekin.

31

ot 04

Santa Ageda bezpera. Aurten Zestoako Caritasen alde. Goizeko 10:00ak aldera Etorra auzoan ibiliko dira eta arratsaldez Akoa eta Lili inguruetan. Iluntze aldera berriz, herriko kale eta tabernetan egingo dute kopla kantari.

tarrila

31

9

agenda

1

-01 astebu ru a

Agiro mendi taldeak Lagun Onak taldearekin batera Monkaiora irteera. Informazio gehiago kiroldegian edo 943 147 942 (Mikel) telefonora deituta.

-7

astebu ru an

Maskarak egingo dituzte Gaztelekuan. laru nbata

Arroako eskolako ate irekiak. Irakasle eta Guraso elkarteko kideak izango dira bertan. asteazke na

Gure Esku Dago taldearen 2015eko plangintzaren aurkezpena, 19:30ean, Kultur Etxean. o stirala

Ertxiña Musika Eskolakoek Kalderero eguna izango duten. San Joan egoitzan bisita egingo dute lehenik eta kalejran plazaraino joango dira gero.

14

laru nbata

17:00. Txokolatada. 18:00. Desfilerako izen-ematea. 18:30. Umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. 19:00 21:00. Musika. 23:30. Helduen desfilerako izen-ematea. 24:00. Helduen desfilea. 00:30 - 2:30, Biburu erromeri taldea. Zestoako argazkilari talde sortu berriak photocall-a egingo du.

17 20 21

asteartea

17:00. Merienda. 17:30. Umeentzako ikuskizuna, udaletxeko arkupetan. o stirala

Sexulapikoa. Gaztelekuan sexua gaitzat hartuta arituko dira ostiralero. laru nbata

Pin-pon txapelketa Gaztelekuan.

amilia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion ho-

• Fbaria (deskontua) eskatzeko aukera dute. Agiriak ekartzeko

azken eguna: otsailaren 27a. Ekarri beharreko agiriak: Familia ugariaren ziurtagiria (Gipuzkoako Foru Aldundiak emana) 2013ko diru sarreren egiaztagiria eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).


157:55 25/1/15 20:47 Pรกgina 20

hemen

zure publizitatea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
157 by DANBOLIN - Issuu