156:55 17/12/14 20:25 Pรกgina 1
2014ko abendua
156 zk.
errepresioa,
isilean eramandako errosarioa
156:55 17/12/14 20:25 Pรกgina 2
Aurreko hilean esan bezala, Ekainberrik Ekain Zintzilikari bat eskaini digu opari moduan gure bazkideen artean zozketatzeko. Zorteduna, Xanti Beatriz Zubia Aranbarri izan zen. Jaso du saria!
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 3
inkesta
ez naiz oso atzera begira zale, ez nostalgiko. ez dut gogoko izan ziren eta inoiz itzuliko ez diren garai haien lilurapean gelditzerik. baina, aitortzen dut: zer garen eta nora goazen jakiteko atzerako ispilutik iraganari begirada bat bota behar zaio, azkarra bada ere. gogoratzen ditut ume nintzelarik aitonarekin eskolara egin nituen paseoak, baita eskolatik irten ostean ematen zizkidan mokadutxoak ere. gogoratzen ditut baloi bati eman nizkion lehen ostikoak, baita kiroldegian pasatzen genituen ordu haiek guztiak ere. gogoratzen dut zestoa utzi eta ikasketekin jarraitzera azpeitira egin genuen saltoa, eta horrekin batera genituen beldur eta urduritasunak. gogoratzen dut zigarro bati eman nion lehen zupada, garagardo bati eman nion lehen tragoa bezala. eta gogoratzen dut neska bati eman nion lehen musua, baita azkena ere. oroitzapenez beteriko bizitza da gurea, eta horiei esker gara gaur garen hori. baina, gurean oroitzapenak bezala, gertaera historikoak dira herri baten izatea zehazten duten elementuak, herri baten historiaren lerroak idazten dituzten gertaerak. nik gogoratzen ditut nire oroitzapenak, baina, zer oroitzen dut zestoako historiaz? edo, hobe esanda, zer dakit zestoaz? nola bizi ziren orain hamarkada batzuk atzera zestoan? nondik bizi izan dira zestoako herritarrak? nola bizi izan zituzten azken mendeko gertaera historikoak? soka horri tiraka, herri baten oroimen historikoa berreskuratzeak duen garrantziaz jabetzen gara. eta danbolin ere jabetu da horretaz. hala, zestoako oroimen historikoa berreskuratzeari ekin dio danbolin-eko lagun talde batek. horretarako, adinean ongi sartuak diren herritarren testigantza biziak jasoko dituzte, artxiboak arakatu eta zestoaren historia ulertzen lagun dezaketen datuak bilduko dituzte. datozen orrialdeetan, zestoako historiaren, eta zehazki gerra garaiko historiaren, inguruko hainbat zertzelada jasoko ditugu, eta danbolin-ek garatu asmo duen proiektuaren aipamena ere egingo da. zestoako ezaugarri historikoen bila gabiltzan honetan, bat-batean, errealitatearekin topo egitera behartzen gaituen diagnosi bat osatu du zestoako udalak. lan horrek sozio-ekonomiari lotutako hainbat datuen berri ematen digu, baita generoen arteko berdintasunaren ingurukoak ere. txostenak jasotzen duenaren berri emango digu maialen kortadik. 2014 honen azkenetan gaudela eta, gomendio bat: ez egin zeuen buruari urte berriari begira konplituko ez duzuen agindurik. Jarraitu, zareten bezalakoak izaten, bota begirada azkar bat atzera eta jarri bizkor abian, helburu eta ilusioak berrituta.
A d a n b o l i n ek
34 6 10 11 14 16 18 19
GOGORATZEN DUT
imar Etxeberria
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
bigarren inf ernua oroimenean txinpartaka
gen eroaren analisia
gen eroaren analisia
danbolin zulo
hortik zihar
auzoetatik lasao
ag enda diruz lagundutakoa
156:55 17/12/14 20:25 Página 4
enbidoa I. MUSIKAREN INDARRA
Az
kenean, harrapatu nauzue. Idoiaren enbidoari ihes egitea lortu, baina, orduan, Urkok hordago latza bota!
Urko, badakik; ni, beti, gitarraren alde. Eta egon hadi lasai, musika ez duk inorena eta; askea duk, eta ez ziguk inork kenduko. Metraileten aldean, musikak badizkik hainbat abantaila, eta iraultza egiten jarraituko dik. Metrailetek gauza bakarra zekitek egiten, hiltzen; eta musikak, aldiz, dauzkan alderdi guztiak onak zeuzkak: batzuetan, negar eginarazten ziguk; beste batzuetan, barre; maitemindu ere egite gaitik, haserretu, pentsarazi, hegan eginarazi...
Urte berriarekin batera zer utziko zenuke atzean?
Begira ezak, gure herrian gertatzen den adibide bat jarriko diat, une eder bat, musikak bere indarra erakusten duena: festetan, Amparitoren unea iristen denean! Hor gertatzen dena musikak bakarrik egin zezakek. Hor biltzen dizkik, dantza batean, denaz ahaztuta, herriko zaharrak, gazteak, alderdi batekoak, bestekoak... eta denak belarrietarainoko irribarrearekin! Amparito eta pasodoblian momentuaaa! Pasodoblearekin dena emanda jendea, non eta Zestoan!! Lagun batek behin esan zidan bezala, “joe, hau dek hau, Zestuan, ta pasodobliakin jendia dana emandaa!” Ba, hori duk musikaren indarra. Une batean, herri osoa elkartzen dik! Eta gehiago esango diat. Begira ezak Zestoan zenbat musika talde dauden, eta, gainera, bakoitza oso diferentea! Hasi txistutik, trikitixa, rock-and-rolla, txalaparta, flamenkoa, trash metala... eta bertsolaritzaraino. Uste diat zaila izango duela inork horrekin inoiz bukatzen!! Aspaldi esan zian Negu Gorriak taldeak “Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko”, eta Zestoa ez zegok isilik egoteko! Eta Zestoako musika taldeez ari garela, nire enbidoa aspaldian isilean egon eta berriz gerra ematen ari den Katekesis taldeko abeslariari, Joxeantoniori. Zer moduzkoa izan da berriz ere zuzenekoak jotzen aritzea? Rock-and-rolla zer da, gazteen kontua ala beti barruan eramaten da?
M
ikel Aveiro
Ni orain momentuz gustura bizi naiz eta ez daukat ezer aldatzeko. Konformidadea behar da eta ni daukadanarekin konformatzen naiz. Orokorrean krisia utziko nuke atzean. Gauzak ondo joatea nahiko nuke, elkar errespetatzea eta egoismoa baztertzea.
Izaskun Lertxundi
53 urte
Urte berriarekin batera inkesta utziko dugu albo batera. Badakigu danbolin ireki eta beste herritarren iritziak gustora irakurtzen direla baina danbolineko kideei nekagarria egiten zaigu herritarren atzetik ibili eta ia gehienetan ezezkoa jasotzea. Beraz, momentuan inkestari deskantsua emango diogu.
Danbolin
14 urte
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 5
5 Nik ez nuke ezer utziko atzean, horrelaxe jaTabakoa rraitzea nahiko utziko nuke bainuke. Horrela jana oso zaila da. rraituz gero urte Dauden behaaskoan gustura rrak, langabezia... biziko naiz, zohori dena utziko riontsu. nuke.
Jon Alberdi
57 urte
Aitor Zabala
22 urte
OSINBELTZ, INFORMATU ETA ERABAKI Momentuan oso ondo bizi naiz eta atzean ez nuke ezer utziko baino urte berriari kirol pixka bat gehiago egin ahal izatea eskatuko nioke.
Ainhoa Lekuona
33 urte
Nintendoa utziko dut aspertu egin naiz eta. MuĂąekak ere utziko ditut eta hurrengo urtean baloiarekin ibiltzen hasiko naiz.
Intza Illarramendi
9 urte
A
stelehenean, urriak 13, komunikabideen bidez berria jakin genuen: Zestoako Osinbeltz harrobia hondakin inerteen biltegia izango da, harrobia berreskuratzeko aukera ezin hobea. Berehala hasi zen egonezina herrian. Hurrengo egunerako Gipuzkoako Foru Aldundiko eta GHK-ko kideak herritarron zalantza eta galderak erantzutera etorriak ziren; baina, gure kezkak argitu ordez, mila galdera gehiago sortu zitzaizkigun. Hori horrela, herritar talde bat bildu ginen eta Zestoako Harrobia Herri Plataforma sortu genuen, bi helburu nagusirekin: informazio gardena lortu eta partekatzea, batetik; eta herri galdeketa bultzatzea, bestetik. Azken hori lortu da, honetan Plataformari babesa emandako 600 sinadurek zer ikusia izan dute, zalantzarik gabe. Aztertu dugun informazioaren arabera, Osinbeltzera ekarri nahi den materia ez da inertea izango, materia egonkortua baizik. Ondorioz, eta indarrean dagoen legediaren arabera, hiru hondakinen zabortegia izango da Osinbeltzekoa, gas eta lixibiatuak jasotzeko azpiegitura eta guzti. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zestoako Udalak hitzarmen bat sinatuko dutela diote, zabortegian sartuko diren hondakinek bete beharreko baldintzak ezarri dituena. Baina nahikoa izango da alde batek haustea hitzarmena dena ezerezean gelditzeko. Ondorioz, beste zabortegi guztiak itxita, Osinbeltz izango da 20-25 urteetan Gipuzkoako Hiri Hondakin guztiak jasotzeko prestatua egongo den zabortegi bakarra. Kokapena aukeratzeko irizpideak ere harritu gaitu, legeak ezartzen dituen irizpide bakar bat ere ez bata aurreikusten: herriarekiko hurbiltasuna, akuiferoak, kare harrizko eremua, uholde eta luizi arriskua, eta ondare natural eta kulturala babestea. Zergatik aurkezten zaigu aukera bakartzat berreskurapen mota hori (harrobiarena), kontuan izanda dituen arriskuak? Argi daukagu zaborrari irtenbide bat eman behar zaiola, eta Zestoa eredugarria da bilketaren inguruan. Baina arazoa gipuzkoar guztiona izanik, zikloari bukaera egokiena ematea da gure nahia, guztion artean aukerak aztertu, alderdikeriak alde batera utzita.
E
nbido 2. Zestoako harrobia herri plataforma
156:55 17/12/14 20:25 Página 6
Juan Gelman idazle argentinarrak zioen bezala, “infernua ez da amaitzen kontzentrazio esparruetako ateak ixten direnean eta argiak itzaltzen direnean; bada mende laurdena infernua amaitu zela Argentinan, eta ehun milaka lagun oroimenean txinpartaka dabilkiten bigarren infernu batean bizi dira; diktadoreak desagertzen dira eszenatik, eta berehala agertzen dira ahanzturaren antolatzaileak”. Zein akordatzen da, esate baterako, Josefa Martina Isasti Itziarko Sorazutxiki baserriko 21 urteko neska gazteaz? Hilda azaldu zen Zestoako lurretan, 1939ko ekainean, buruan tiroa zuela; “fractura en la base del cráneo” dio, zerbait ezkutatu nahian bezala, heriotza agiriak. Hortik aurrerakoa ahanzturak estali du, goroldioak harria bezala. Gerra garaia Zestoan, oso gutxi ezagutzen den kontua da. Garai batean bai; garai batean, ohorez gogoratzen ziren gerrako biktimak, baina irabazleen aldekoak bakarrik; besteak ezin aipatu ere egin. 1970eko hamarkadan, irabazleak ere ahazten joan ziren, baina galtzaileek lehen bezala jarraitu zuten, ahaztuta. Herriko bizikidetzaren mesedetan, isilean gorde beharreko kontua omen da, gaur egun ere, gerra garaia gure herrian.
Baina gero eta gutxiago dira gerra hura zuzenean bizi izan zuten herritarrak, eta garai haietan umeak zirenak ere, gaur egun oso adinekoak dira. Hori da arazoa: esperientzia ikaragarri hura ahaztuta utzi behar al da? Isilisilean sufritu zuten haiek aitorpenik gabe? Errepresio bortitz hura oroitu gabe? Ez, testigantza horiek bildu beharra dago, gure herriko historia ahaztu ez dadin, eta orain arte ahaztuta bizi direnak gogora ekartzeko. Danbolin-zulo kultur elkarteak hartu du lantegi hori bere gain. Nerea Odriozola eta Amaiur Aristi kazetariek koordinatuko dute proiektua. Helburua urtean gutxienez dozena bat elkarrizketa egitea da. Lehendabizi edadetuenei, eta gero ikusiko da. Beraiekin hitz egin, orduan gertatutakoak kontarazi, gerra garaiko argazki banakak bildu... Proiektua ez da hutsetik hasiko, jakina. Lehendik ere zertxobait badakigu Zestoa eta gerra garaiaz; batez ere, egunkariek eta agiriek erakutsi digutena. Ikuspegi orokor hori azaltzea da artikulu honen helburua. Ñabardura asko falta zaizkio, eta horregatik da garrantzitsua herritarrek parte har-
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 7
7 g ipuzkoako milizianoak z arautzen . z estoarrik ba ote zen ? ( in , s. a ranbarri : a nai arteko borroka a zkoitian ).
* g e ra g h i s tr o r i k oaar a i k o m e m o ber res ku ria n o r k an t o ra t z ea d a n b ol in lat z en du ? - z u lo
n e r r
k u lt u r e lk a r t ea k. z er e g in na hi d ug u? e lk a r ri z ke t a b id ez , ge rr a ga zu te n en te r a rg a z ki b st i ga n tz a k b il d u a i a b iz i iz a n . g er ra g a k a na k b i ro k o il d u . n o r i zuze nd b a te z er e u a da g o p r o ie kt u , 85 u r te a? b a i n o ge h ia go ko h z en b at el e rr it a r re ka i. g u tx i en ez r r iz ke ta e g ing o d ir a ? 1 2 e lk a rr iz k et a u r t ea n . n o la la g u n du d ez ak g er r a ga r a i h o ri ez u ? z es t o a n e d o bi z i b i zi iz a n i za b a ze nu en g u re k in h n zu en n or b a i t , e a rr em a n e ta n ja r r za g u tz en b a d u z u , it a . n o la Jar r i g u r ek in h ar r 943 147 em a ne t 1 an ? d a n b o li n 2 3 @ t o p a gu n ea .c o m
a a u n r g e f i a n i k b an ta e r n a e m p i
oro
n i tx
tzea beren xehetasunekin eta testigantzekin; denon artean irudi orokor hori osatzen joateko. Hasi aurretik ohartxo bat: izenak baditugu baina oraingoz nahiago izan dugu kontaketa orokor bat egitea izen zerrendei erreparatzea baino.
Altxamendua Gerra, edo hobeto esanda, altxamendua, 1936ko uztailaren 18an hasi zen baina otsailaz geroztik militarrak ari ziren preparatzen eta karlistak ere bai, batez ere Nafarroan; ekainerako 8.000 errekete bazituzten borrokarako prest.
Zestoan, giroa pixka bat mikaztuta zegoen, lehendik ere, karlista eta abertzaleen artean baina, hala ere, normaltasuna zen nagusi 1936ko uda hasiera hartan; urzaleen denboraldia, esaterako, urtero bezala ekainaren 15ean zabaldu zen eta jendeak betiko bizimodua egin zuen. Gerra lehertu zen egunean bertan ere, Zestoan ez zen gauza askorik nabaritu: egunkariek ez zuten ezer zehatzik esan eta irratia, berriz, oso etxe gutxitan zegoen. Denbora joan ahala, ordea, kanpoko berrien jakin nahia zabaltzen joan zen. Laster jakin zen Donostian borroka eta tiroak hasiak zirela eta albiste kezkagarriak ugaritzen hasi ziren. Uztailaren bukaera aldera, Herriko Fronte Popularreko Batzordea eta Defentsa Batzordea sortu ziren; herriko aginte nagusiena haiek zuten, eta bere gain hartu zuten herria zaintzea, auzi eta arazoak zuzentzea, armak inguratzea, behar izanez gero kontrakoak atxilotzea... Zestoatik irteteko edo sartzeko batzorde horien baimena behar zen eta sarrera-irteeratan zaindari armatuak zeuden. Pixkanaka, beldurra eta kezka gehitzen zihoazen. Tradizionalista nabar-
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 8
menenak ezkutatu egin ziren baserrietan, eta beste batzuk mendiz mendi ihes egin zuten. Esate baterako, uztailaren 23an, gerra aldarrikatu eta bost egunera, herriko hainbat gaztek alde egin zuten herritik Gasteiz aldera, erreketeekin elkartzeko. Gazte horiek, harrapatu egin zituzten eta atxilotu, Bergarako kartzelan (horietako bat, 22 urteko mutil gazte zestoarra, hil egin zuten tiroz, irailaren 19an, Bergaratik Zumaiako itsas muturrera eramanda). Irailaren hasiera alderako, gerra egoera nabarmena zen Zestoan. Irailaren 3an, Herriko Fronte Popularreko Batzordeak, Ordena Publikoko Komisariotzak eta Herriko Defentsa Batzordeak eskatuta, udalak hiru udal langile kaleratzea erabaki zuen “erregimeraren etsaiak� izateagatik. Era berean, bainuetxea bere ondasun guztiekin inkautatzea eta udalarena bihurtzea erabaki zuten. Hala ere, erabaki horiek ez ziren indarrean sartu, laster bereganatu zuteneta frankistek herria.
aldean milizianoekin borroka gogorra izan ondoren, eta hamar orduko ibilaldia egin ondoren, Latorre Debara iritsi zen. Ordurako, Zestoan egondako gudari eta miliziano guztiak Eibar aldera joanak ziren. Zestoan, alde egin ezinik geratu ziren bi gudari bilbotar fusilatu egin zituzten Errotatxo aldean. Gerraren hasieratik bukaerara (1936-1939), 3 gudari zestoar hil ziren eta 20 errekete edo soldadu. Ez dakigu zenbat errepublika zale zestoar mobilizatu ziren; frankistek ehun bat zestoar eraman zituzten gerrara.
Gerra Zestoara Nafar erreketeak eta soldadu nazionalak Irun eta Oiartzun aldetik Donostia alderantz bultzaka hasi zirenean, Errepublikaren aldekoak atzeraka zetozen. Irailaren 20an, frankistak iristear zeuden Zestoara. Cayuela zutabea bazetorren Ernio aldetik hona. Barandallak, berriz, Pagoeta aldea hartua zuen. Latorre, azkenik, kostaldes oldadu frankistak z estoan , 1936 ko udazken bukaeran (f. a rzallusen artxiboa). tik zetorren. Herrian oso gogorra zen giroa. Izua zabalduta zegoen i raetan hildako erreketeen omenez , geroztikako urtaetan egin ohi ziren elizkizunak ( in , s. a ranbarri : a nai arteko borroka a zkoitian ). Zestoan eta beldur ziren miliziano anarkistaren batzuk eliza erreko ote zuten. Gau hartan, zazpi errekete azkoitiar ekarri zituzten Azkoitiatik Iraeta aldera eta denak tiroz hil zituzten. Bezperan, berriz, lehen esan dugun bezala, Bergaran atxilotuta zegoen mutil gazte zestoar bat Zumaiara ekarri eta tiroz hil zuten. Gerra bezpera haietan, 500 bat gudari eta miliziano inguru egon ziren Zestoan, hoteletan, baina frankistak iristerako, ia denek Deba aldera jo zuten. Alde egin aurretik, ordea, frankistei Azpeitirako bidea oztopatzearren, bainuetxeko zubiaren zati bat lehertarazi zuten. Frankistak bazetozela ikusita, abertzale eta errepublika zale askok, askotan familia osoak, ihes egin behar izan zuten Deba edo Mutriku aldera. Askok Frantziara egin zuten ihes, Mutrikutik itsasontzi bidez. Oso bidai arriskutsua zen ia beti, kostalde guztia oso kontrolatua zegoelako: mendietatik zelatatzen zituzten itsasontziak eta Pasaia inguruan ezkutaturik egoten ziren itsasontzi frankistek abordatu egiten zituzten. Helduez gain, ume franko ere Frantziako egoitzatara bidali behar izan ziren. Irailaren 21ean, Latorrek Zarautz eta Zumaia hartu zituen, eta Cayuelak Zestoa eta Arroa. Hurrengo egunean, Itziar e rreketeak a rozena aurrean , 1936 ko irailaren 21 ean (l a V oz
de
e spaĂąa , 1936-09-23)
Gerra ondorena
Errepresioa
9
hi an ).
156:55 17/12/14 20:25 Página 9
Behin frankistak iritsita, egoera guztiz aldatu zen heGerra ondorengo errepresioa, nahiz eta batzuetan jasota rrian. Berehala, Karlisten Gerra Batzordea sortu zuten dagoen agirietan, gehienetan familiek oso isilean, inori koneta 70en bat zestoar egin ziren errekete. Karlisten batatu gabe, eraman duten arrosarioa da. tzorde horrek herriko aginpide guztiak bereganatu ziEmakumeek bereziki jasan zuten errepresioa gerra ostean. tuen. Bestalde, lehen gudari eta milizianoek erabilitako Soldaduak konkistatzaile gisan sartzen ziren herrietan, eta hotelak orain frankisten esku geratu ziren: Kristina hoZestoan ere izan ziren emakume bortxaketak. Bestela ere tela erreketeen egoitza bihurtu zen; Arozena, Falangelatza bada horrelako egoera bortitz bati aurre egitea, are ren gunea; Bainuetxea, berriz, Egoitza Nagusia eta Gegehiago izango zen orduko moral itxi hartan. Zestoa, gerra rrako Ospitale. garaian, gerrako ospitalea izateaz gain, soldaduentzako Benetan argia eta adierazkorra da, oratseden leku ederra zen eta, ondorioz, emakumeen duko egoera azaltzeko, 1937ko otsaiaurkako erasoak beti izan ziren arrisku itularen 14ko “Eguna” egunkaria (euskarri. Emakumeei ilea ondo-ondotik moztea ra batura ekarri dugu): “Oraintsu eta kalean erakusgai jartzea, errizino-olioa egun batzuk arte ez da lanik egin neurriz kanpo edanaraztea, insignia frankisZestoan. Oraintsu arte gerra gaiak tak eramanaraztea eta abar, oso ohikoak egitera behartu dituzte bertako izan ziren gure herrian ere. langileak. Nahikoa jateko izan duHortik kanpo, errepresio zerrenda oso tela Zestoan esan digute. Noizbait luzea da, eta ezagunagoa. Esate bateraazukre eta olioa urria izan zela eta ko, herritik ihes egitea erregimenaren orain ikatz gutxi dagoela. Dirua kontrakotzat jotzen zen eta, irakurri eskas, lan ezak lehengo apurrak dugun bezala, multa izugarriak orb ainuetxeko g erra o spitalean egondako baten jan egin ditu-eta. Herritik alde daindu behar izaten ziren. Makina “ oroigarriak ” ( todocolección . net). egin zutenen etxeetan ez dute orratzik bat familiak alde egin behar izan zuen ere laga. Guztia lapurtu eta etxeko ormak baino ez diZestoatik garai haietan eta kostata itzuli ahal izan ziren. tuzte utzi. Herrian isiltasuna da nagusi (…). BeldurpeAskotan, lanari ekindakoan, jornalaren zati handi bat aginan bizi dira guztiak. tari berrien esku utzi behar izaten zuten. Abertzaleen etxe(…) Atxilotu asko egin dituzte eta batzuk aske utzi etan lapurretak gauza ohikoa izan ziren, ondasunen inkauere bai, baina bai berriro atxilotu ere. Isun edo multazioa ere bai (ikerlarien arabera, dozena bat pertsonari baitak ugari. Nekazariei ezarri dizkiete gehienbat, Eusno gehiagori kendu zizkieten beren ondasunak Zestoan). ko Nekazaritzako bazkide direlako bakar bakarrik. Bizkaia aldean gudari ibilitako gehienak, berriz, etxeratu Ezker kutsuko eta abertzaleei ere ederrik ezarri dizahala, atxilotu eta espetxera eramaten zituzten. kiete. Villar-tar Iñaki jauna Azpeitira Elortzarenera Jendea ikaragarrizko beldurpean bizi zen, baten batek salajoanarekin aske zelakoan zegoen. Zestoan bertan tua izateko beldur; izan ere, ezin ikusia bakarrik nahikoa atxilotu zuten eta 150.000 isuizaten zen salaketa jartzeko. Gerra irabazi eta berehala, hena kendu. Aske utzi zuten bairriko agintariek erregimenaren kontrakoen zerrenda egin na 30.000ko izuna berriro ezazuten. Era berean, (irailaren 30eko udal erabakia) legez rri eta berriro atxilotu. Ondakanpo geratu ziren Eusko Nekazarien Bazkuna, Eusko Gazrretan dago orain. Atxilotu eta teria, Eusko Etxea... Egun hartan bertan, “luze eta zabal” isuna ezarri ondoren, Gaztelara hitz egin zuten udal nahiz eskolatako langileen iritzi politibidali zituzten Aizarnako eta koei buruz. 40 langiletik gora bota zituzten lanetik (garai Arroako bikarioak eta Zestoako hartan musika banda ere “plantillan” zegoen). beste apaiz bat. Kaleko giroari zegokionez, Espainiako bandera nonahi ze(…) Gure lurraldean [Bilbo] dagoen, kale zein udaletxe eta zentro ofizialetan, eta egunero goen senar baten familiarekialtxa eta jaisten zen. Festa eta egun seinalatuetan derrigokoa kontatu digute emakumerrezkoa zen bandera jartzea etxeko balkoietan eta multa ok. Emaztea, bularra hartzen jartzen zitzaien hori egiten ez zutenei. Herri osoko eskoleoraindik umea, eta amona utzi tan derrigorrezkoa zen gurutzea jartzea eta himnoa zein omen zituen herrian. Gurutze “Cara al Sol” kantatzea, baita errezatzea ere. Eskolatako liGorriaren bidez, emaztea eskaburuak aztertzeko batzordeak sortu ziren, eta abar eta tu egin omen zuen senarrak eta abar. Jakina, euskara ezin zen aipatu ere egin... eskatu egin zuelako, besterik Bukatzeko... Argazki orokor honen atzean, izen eta abizegabe, atxilotzeko agindua eman nak daude; batetik, bere garaian batere gizalegerik gabe jozuten. Bularreko umea ere bai katu zuten pertsonen izen eta abizenak. Baina, batez ere, azkenean! Tolosara eraman zituzten. Tolosatik Gazteasko sufritu duten familiak eta pertsonak daude. Amnesiak lara eta Gaztelatik Donostiara. Umea ere, amarekin eta ahanzturak ez ditu goxatuko haien zauriak. Egia jakitebatera, Ondarretako espetxean zegoen eta orain bidaak eta solidaritateak bai. litako emakumetako batek jaso zuen umetxoa. Gaixorik omen zegoen eta Bilbora ekarri dute orain.”
F
ernando arzallus
156:55 17/12/14 20:25 Página 10
Ertxiña puntara, zuzenean Arteagagaraikoa (Ertxiñondo) baserri atzeko pinudia botatzen jardun dute denbora asko ez dela. Ertxiñondotarrek, ondo baino hobeto dakite garai batean Ertxiñako gurutzeak argiak zituela, bertatik pizten baitziren palanka bati emanda. Gauetan pizten ziren eta Zestoako plazatik ederki ikusten omen zen Ertxiñako gurutze dirdiratsua. Kable hark egiten zuen zuzeneko bidea irekitzea lortu dute orain pinudia botatzean. Argiztatze sistema hura, bertan behera utzi zen gerora. Gaur da eguna, gailur azpiko pinuak hazten joan diren heinean, herritik gurutzea eta gailurra ikusi ere egiten ez direna.
Garai hartan, "kanpotarren bidea" deitzen zioten argiteria sistema ingurutik gurutzera igotzen zen bideari. Nahiz eta biderik erosoena harrobi gainetik pasatzen zen bidea izan, hura harrobiak irentsi zuen eta Ertxiña puntara Akoatik joan ohi gara gaur egun normalean. Kontuak kontu, bidea ireki da eta oso aldapatsua bada ere, baldintza fisiko normaletan aurkitzen den edonork eroso antzean igotzeko moduko bidea omen da, nahiz eta harri tarteren batean eskuen laguntza behar den. Ezin da esan aurreko bide zaharrari jarraitzen dionik; baina, bidean goazela, kable zatiak agertzen dira eta gailurraren barrenean, ustelduta, baina, oraindik zutik dagoen argiteriaren postetxo bat ere ikus daiteke. Oinezkoa altura hartzen doan neurrian, herrigunea zuloan ikusten da eta ikuspegi politaz gozatzeko aukera eskaintzen du bideak. Mendi lasterketa bat antolatzearen ideia ere badarabil norbaitek buruan, jada herriko korrikalariren batek ere egin du proba eta auskalo! Ertxiñako bertikala eta horrelakoak ere entzuten hasiak gara, momentuz zurrumurruak besterik ez badira ere. Has daitezela beraz zaleak, badaezpada, bidea miatzen. Oso leku egutera denez, otadia, almitza ... bideari garbi eusten ez dela erraza izango esan digute hau irekitzen jardun dutenek; eta, horregatik; komeni da aldiro baten batzuk joatea.
J
one Bergara
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 11
1 1
generoaren analisia
herri izaera argitzen Mendea: XXI.a. Urtea: 2014. dIagnostIkoa egIn dUena: eMakUMezkoa. artIkUlU egIlea: eMakUMezkoa. IrakUrlea: MIstoa (esperantza horrekIn argItaratUta). artIkUlUaren zabalkUndea: herrIa (prIntzIpIoz, behIntzat). herrIa, generorIk gabeko hItza. eUskaraz, oro har, Izenak ez dU generorIk adIerazten. egokIa lItzateke generorIk gabe fUntzIonatzea gUre egUnerokoan? norMalkUntzarako bIdea Izan daIteke? akaso ez? batek
baIno gehIagok jakIn ere ez dU egIngo
Udalaren
bItartez generoaren egoerarI
bUrUzko dIagnostIko bat egIn dela herrIan.
InteresgarrItzat
jo dUgU herrIak haren berrI
Izatea, eta horretara anIMatU gara.
Giza balioen artean egon ohi da BERDINTASUNA, baina giza ekintza izan ohi da berari balioa kentzea, gizakiok etengabe desberdintzen baitugu emakumezkoa eta gizonezkoa. Joera naturala da desberdintze hori? Betidanik izan da hala? Edo erakutsi diguten ohitura bat da? Emakumea ezkutuan egon dela eta orain boterea hartu duena dela esango dute batzuek. Oso zapaldua jarraitzen duela esango dute beste batzuek. Berdintasun egoeran gaudela usteko du inork. Edo berdintasunerako bide luzea falta dela besteren batek. Oso erlatiboa da errealitatearen deskribapena, nori galdetzen zaion, edota zein zonaldetan galdetzen den. Hausnarketa sakona egin daiteke horren inguruan. Printzipioz, Leire Abanzabalegik egin duen analisia da agerian utziko duguna: “Zestoako Emakumeen eta Gizonen egoerari buruzko diagnostikoa�.
Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundeak) diagnostikoak edo planak egiteko diru laguntzak eskaintzen ditu; hori dela eta, kontuan hartuta Zestoako Udalean ez dagoela genero berdintasunaren alorra lantzen duen teknikaririk, sailik edota talderik, eskaera egin zioten Emakunderi eta, hala, azterketa gauzatu da. Hamar hilabetez (urtarriletik urrira bitartean) jardun du Leire Abanzabalegik, Zestoako Udalean lanean diharduen eibartar horrek, gai hau landu eta 67 orriko txostena egiten. Horretarako, aurrelan bat egin behar izan du. Hasteko, Zestoa bere testuinguruan kokatu eta datuak jaso; genero berdintasunari dagokionean herria zein mailatan dagoen baloratu; udal baliabide eta zerbitzuen erabilpenean gizon-emakumeen artean dauden ezberdintasunak zehaztu; lanean eta esparru ekonomikoan dauden ezberdintasunak identifikatu; etxeko lan banaketan, aisialdian, zaintza lanetan eta abarretan dauden desberdintasunak analizatu; eta Zestoako biztanle eta kolektiboek berdintasunaren inguruan adierazitako iritziak, beharrak eta nahiak jaso eta interpretatu. Hori guztia, helburua izanik emakume eta gizonezkoen berdintasuna lortzea, eta, nola ez, Zestoa arlo honi dagokionean sentsibilizatzea.
156:55 17/12/14 20:25 Página 12
p
ert (gizo sona n
ezko a na hiz ema
kum
ezko a)
Leirek diagnostikoa egiteko erabili duen metodologia azaltzen du txostenean. Analisi kuantitatibo batekin eman zion hasiera azterketari: iturri dokumentalen bidezko datu bilketarekin; eta analisi kualitatiboarekin jarraitu zuen: Udaleko biztanleriaren, elkarteen, erakundeen eta abarren iritziak, bizipenak, beharrak, ardurak, kezkak jaso zituen. Ahalik eta herritar gehienen parte hartzea lortzen saiatu da, “baina horixe da gehien kostatu zaidana, hala nola jendearen iritzia lortzea”. Beraz, errealitatearen isla nagusiki dokumentuetatik ateratako ondorioetatik jasotakoa da. Antolaketa moduan, 11 arlo sailkatu ditu, eta jarraian azalduko dugun informazioa bildu du. Informazioa bildu eta irudikatzeaz gain, berak ikusitako beharrak, ondorioak, desabantailak, kezkak utzi ditu agerian txostenean, eta honako hau da laburpena: 1. EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK.
2. UDAL ANTOLAMENDUA. Udalaren errealitatea jaso nahian, langileen, antolamenduaren eta ardura banaketen berdintasun egoera aztertu du; eta ondorioztatu du ordezkaritza politikoan, generoari dagokionean, desoreka dagoela. Udalak berdintasunaren sustapenean aitzindari izan beharko lukeela uste du Leirek, eta horretarako gaitasuna duela ere baieztatzen du. 3. HIRIGINTZA eta ZERBITZUAK. Historikoki, espazio publikoaren kudeaketan herritarrek presentziarik izan ez dutela aitortzen da txostenean. Azken urteetan joera aldatzen ari dela aipatzen du, ordea; hirien diseinu eta planifikazioan parte hartzea handiagotu egin da. Zestoan, emakumeen presentzia sinbolikoa (kale izendegietan, monumentuetan…) oso eskasa dela adierazten du txostenak. Bestalde, sail honetako lanpostuak oso estereotipatuak direla dio. 4. KULTURA. Bi eratara definitzen du kontzeptua: batetik, eskuratutako jakintza zientifiko eta artistikoen ondare gisa; eta, bestetik, gizarte baten ezaugarriak zehazten dituen egitura sozial, erlijioso edo bestelakoen multzo gisa. Arlo honetako lantaldea kontuan hartuz, sexu arteko alde nabarmenak aurkezten ditu. Kultur ekintzen erabiltzaileen datuen faltan, ondorio handiegirik atera ezinda gelditu da. Beharrezkotzat jotzen du aurrera begira erabiltzaileen informazioa biltzea. Horrez gain, baita talde feminista baten beharra ere. 5. ONGIZATEA. Herri osoarentzako zerbitzua da; bereziki, beharrak edo garapen autonomoan zailtasunak dituzten pertsonentzat, familientzat eta taldeentzat. Analisiari esker jakin du Zestoan zaintza lanak emakumeengan duela pisua oraindik ere; espazio publikoan nahiz pribatuan. Diru laguntzak jasotzen dituztenen gehiengoa emakumeak dira, eta horren arrazoia askotarikoa izan daiteke. Bestalde, emakumeen kontrako indarkeria kasurik egon dela baieztatzen dute datuek. Horren aurrean, EAEko protokoloa erabiltzen da. Beharrezkotzat jotzen du indarkeriaren aurrean prebentzioa lantzea eta horren aurrean jokatzeko tresnak eskaintzea.
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 13
3 1
6. INGURUMENA eta BASERRIAK. Zestoako Udaleko sail honen ardura da ingurumena babesteko jarduerak eta baserritarren eskubideak kudeatzea. Sail honetan datu bilketa sistematikoaren beharra atzeman du Leirek, noski, generoa ere kontutan hartzen duen informazioa eskuratzeko. Bestalde, landa eremuko emakumeen egoera berezia aztertzeko eta hobetzeko neurriak martxan jarri beharra ikusi du.
ke. Gaztelekua, nagusiki, emakumezkoek erabiltzen dute. Hango ekimenen artean, sexuaren gaineko kezkak argitzea dago, baina hezkidetzaren falta sumatzen da. Bestalde, gaztelekuko erabiltzaileak ez direnen informazioa falta da. 9. KIROL PATRONATUA. Honela definitzen da kirola: jarrera eta gizarte harremanen garapenerako oso garrantzitsua den ekintza ludikoa. Hori abiapuntutzat hartuta, baieztatzen da emakume eta gizonen arteko ezberdintasun ugari agertzen direla eremu horretan. Zestoako kiroldegian, estereotipoetan oinarritutako joerak daude, eta egokitzat jotzen du berdintasunerako hausnarketa egitea.
7. EKONOMIA eta TURISMOA. Arlo honetako informazioa eman aurretik argitu nahi izan du ezen, ordainsaria duen enplegu produktiboaz gain, lan erreproduktiboa ere (gehiengoan emakumeek egin izan dutena edota egiten dutena) kontuan hartu dela azterketa egiteko orduan; eremu pribatuko lan erreproduktiboaren inguruko datuak izatearen zailtasuna ere aipatzen du. Ondorio nagusi bat atera du eremu guztietarako balioko lukeena: berdintasuna lantzeko, estereotipoak apurtu behar dira. Gabezi moduan identifikatu ditu goi mailako prestakuntzarik ez duten emakumeak. Rol tradizionalak atzeman ditu sail honetan: Udalak antolatutako trebakuntza saioetan; balorazio gutxiko lanetan emakumeen presentzia nabarmena ikustean‌ Emakumeak lan merkatu aktiboan sartzeko beharra dagoela dio. 8. GAZTERIA. Gazteek paper garrantzitsua dutela baieztatzen du Leirek: ikusmolde berrien, gizartearen eraldaketan eta, noski, berdintasunerako bidean eragile oso aktiboak izan daitez-
10. HEZKUNTZA. Genero ikaskuntza, balioen transmisioa eta jokabideei heltzeko funtsezko elementua izanik, eremu akademikoaz harago doan jardueren multzo konplexua hartzen du bere gain. Zestoako ikastetxeko errealitatea rol tradizionalen baitan dagoela ondorioztatzen du; oro har, hezkuntzan amak eta emakumezko irakasleak nagusitzen dira. Bestalde, haurren jolasetan genero estereotipatuak ikusten dira. 11. OSASUNA. Udalerrian dauden osasun baliabideak aztertzen dituen sail honetan, osasun integralaren behar handiena zahartzaroan, emakumezkoetan eta gazteen taldetan nabari du. Pertsonen zaintzaz, nagusiki, emakumezkoak arduratzen dira, eta gai hau eta alderdi gehiago lantzeko, osasunari lotutako gaiei buruzko hitzaldiak, jabearazte programak, kanpainak eta tailerrak egitea proposatzen du.
M
aialen kortadi iparragirre
156:55 17/12/14 20:25 P谩gina 14
Balnearios Guipuzcoanos... liburuaren aurkezpena Osinbeltz harrobiko proiektua Bi hilabete inguru pasa dira Osinbeltzeko proiektuaren albistea jaso genuenetik. Prozesuak aurrera jarraitzen du. Zestoako EH Bilduk bilera bat egin zuen ikastetxean bere iritzia plazaratu asmoz azaroaren 27an. Bertan adierazi zuen ontzat ematen duela, printzipioz, proiektua baina "ez duela txeke zuririk" emango. Denok ere informazio gardena eta zuzena izan behar dugula aldarrikatu zuten, eta ondoren herritarrok erabaki behar dugula gai horren inguruan. Zestoako Harrobia Herri Plataformak ere batzar irekia egin zuen abenduaren 10ean elizan. Hainbat gai jorratu eta azalpenak eman zituzten batzarrean zehar: Osinbeltz zer motatako zabortegia bihurtu nahi da? Kokapena egokia al da? Zer dakigu TMBaz? Zenbat hondakin mota aterako dira bertatik? Zer dakigu beste ereduez, Osinbeltz berreskuratzeko aukerarik onena al da?... Horrez gain, jarraipen mahai bat ere sortu du udalak eta hamabost egunetik behin elkartzen da udaletxean.
Carlos Larrinagak Balnearios Guipuzcoanos, 17761901. Turismo de salud e inversi贸n de capital en aguas minerales liburua aurkeztu zuen, abenduaren 11n, bainuetxean. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izanik, honen bidez kaleratu du liburua bainuetxeen irekieratik gutxi gorabehera 250 urte pasa direnean. Zestoakoa da haietatik irekita dagoen bakarra Gipuzkoan.
Jagoba Astiazaran Kataiak proiektuan Elgoibarren Makina-Erremintaren mendeurreneko ospakizunerako, Kataiak obra konposatu zuen Jagoba Astiazaranek. Museo bertako makinen hotsei, zuzeneko sei instrumentu-jole, elektronika, eta irudiak gehitu zizkien lan horretarako. Emanaldia azaroaren 26an aurkeztu zen makina-erremintaren iragana oraina eta geroa irudikatuz.
danbolin
zulo
Abenduak 12an arropa eta jostailu bilketa Ohikoak ziren orain arte kanpora begira egiten ziren janari eta material ezberdinen bilketak. Azken urteotan, ordea, herritarrentzat bilketak antolatzen hasiak gara. Elikagai Bankuko boluntario taldeak, Udaleko Gazteri Sailarekin elkarlanean, antolatu ditu aurten ere arropa, oinetako eta jostailu bilketa. Aurreko hilean janari bilketa ere egin zuen talde horrek eta emaitzarekin oso gustura agertu ziren. Bildutako materiala Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez banatzen da beharra duten herritarren artean.
k
5
o
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 15
1
ale/bale KALE.
indarrean zebilen norbait
Abenduaren 1a Arantxa Rezabal: "Kontaidazu ipuin bat".
nonbait!
BA L E .
bainuetxeko zubiari be-
rritu ederra eman diote, bazuen premia!
Abenduaren 10a Argazkilaritza ikastaroa IĂąaki Etxenagusiarekin.
Abenduaren 12a "Bi bala" bertso rock kontzertua Gaztetxean.
Euskararen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta, Danbolineko "Jolastuko al gara" atalean aurkezten joan gatzaizkizuen euskal kantu-jolasak bideoz grabatu zituzten abenduaren 3an ludotekako haurrek Barbantxoren gidaritzapean.
Abenduaren 14a Agiro mendi taldeak antolatuta Osasun Bide: Zestoa-Bainuetxea-Iraeta-Zestoa.
Abenduaren 16a Udaleko eginkizun anitzetako lanpoltsarako lehen proba kiroldegian.
156:55 17/12/14 20:25 PĂĄgina 16
hortikzihar Itsaso WaliĂąo
zer dela-eta
tiz aurkakoa izan zen: astero, jende berria ezagutzen duzu hemen, leku guztietako eta mota guztietako jendea. Edonor dago zurekin solasaldi bat edukitzeko prest. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Janaria, oro har: amaren babarrun gorriak, Joneren patatak eta aitaren legatza saltsan, kar kar. Hemengo ordutegia ere aldatuko nuke, eta hangoa ekarri. Hemen arratsaldeko bostetan afaltzen dute!
Dublinen?
spalditik nuen ingelesa ikasteko asmoa. Unibertsitateko ikasketak hasi ondoren, beharrezkoa zitzaidan ingelesa ikastea, eta, bi aldiz pentsatu gabe, Irlandara etortzeko erabakia hartu nuen. Nire iritziz, aukerarik onena bertako famili baten etxera etortzea zen, eta familiaren bila hasi nintzen Internet bidez. Egia esan, erraza izan zen. Zein da zure egunerokotasuna? Young familiarekin bizi naiz hemen. Hiru alaba dituzte: Sabhdh, Bronagh eta Siofra. Haien zaintzaz arduratzen naiz. Goizetan, ordubete egoten naiz haiekin; gosaria eman, eta eskolara joateko prestatzen ditut. Gainontzeko goiza libre daukat, eta, ingeleseko lanak egin ondoren, bizilagunarekin kafetxo bat hartzera joaten naiz. Bazkalondoan, neskak eskolatik itzultzen dira, eta etxeko lanak egiten laguntzen diet, seiak arte. Astean bitan, ingeleseko eskola batera joaten naiz hiru orduz. Aste osoko unerik onena asteburua izaten da. Parranda, lagunekin berriketak, leku eta jende berriak ezagutzeko aukera... Zer topatu duzu Dublinen? Dublinen jendea topatu dut, jende asko. Hasiera batean beldur nintzen; etxetik kanpo nengoen lehen aldia zen, eta jendea ezagutzea kosta egingo zitzaidala uste nuen. Guz-
Eta zer ekarri handik hona? Hemendik hara zerbezaren neurria eta goizero gosaltzen dudan ogi integrala, hori Irlandan bakarrik auki dezakezu eta! Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Dublinera edo, oro har, Irlandara etorriz gero, zerbeza bat edo batzuk hartzea derrigorrezkoa da. Irlandako edozein pub-etan aurki dezakezu zuzeneko musika; beraz, aukera bikaina da zerbeza on batez gozatzeko. Noiz arte hor? Ekainera arte ibiliko naiz hemen inguruan ziurrenik. Hala ere, Gabonetan, etxean pasatuko ditut egun batzuk.
156:55 17/12/14 20:25 Página 17
7
1
oiloen moduan,
aztarka F
Naximentua esan dugu. Ikuspegi laiko batetik familia horren bizitza ulertzeko, Erri de Luca idazlearen “En el nombre de la madre” gomendatzen dizuet. Garai hartako gizartean, ezkondu gabe haurdun geratzen zenaren Argazkiko zati horiek bainuetxe goikaldean zigorra jakinekoa zen: harrika eraila izatea. Legearen arabera, Josefzegoen Ama Birjinaren irudiarenak dira. Egia esan, naximentua dirudite. Duela zenbait urte, ba- ek lehenengo harria berak bota behar zion Miriami. Baina ez du hori egiten eta heriotza krudel hartatik salbatu egiten du; ondorioz, ten batzuk dena puskatu zuten eta, ondoren, herrikideek arbuiatu egiten dituzte biak. Beraz, idazlearen arabera, norbaitek zati guztiak bilduta zeuzkan hantxe bertan, txukun-txukun. Hura ikusi nuenean, era- Miriam eta Josef garaiko gizartearen aurrez aurre daude. Orduko gibat suminduta geratu nintzen fanatismoaren ika- zarte fedegabe eta gorrotatzaile baten aurrean, indar edo dohain beragarritasunagatik. Eta zati interesgarrienak han- rezi bat dute, bereiztu eta babestu egiten dituena. Orain, ordea, Miriam harrikatu nahi zuten haiek eta bainuetxeko irudia txiki-txiki dik, euripetik, salbatzea pentsatu nuen: burdiegin zuten beste haiek bat egiten ditu fanatismoak. nazko koroa eta, batez ere, Jesus haurtxoa. *** Buruaren eskuin aldea izan ezik, gainerakoan Honekin amaitzen ditut, azkeneko lau urtetan, Efemerideak, Ikusoso-osorik dago. Sinestuna izanez gero, ia-ia mira eta Aztarka izenburupean idatzi ditudan mikro-artikuluak. Es“miraritzat” har daiteke Jesus haurtxoa osorik geratu izana; justu Jesus haurtxoa, usoa eskuetan kerrik zintzoenak irakurle izan zaituztedan guztioi eta, batez ere, jarraitzaile izan zaretenoi. duela. Usoa, hain zuzen, bakearen sinboloa.
s a oll gera?
ja
ere haurra a it a b , bi an a dantz r bat ez, baita d i s a h u soka bestu, an. ha erritmo akala, salto, a n e r a k o m s zia da abile ere! ez buelta…
saltoka, sa
ltoka
saltoka, sa lto nabil ni gu ka stur salto eta sa a, lto bat sartu a rte. sartu dadil a (haurrare n izena) ta biok elk arrekin salto eta sa lto bat irten a eman ezaz rte. u bu ta irten za elta, itez.
Ilustrazioa: A
o k tu
iora Urbieta
ernando Arzallus
156:55 17/12/14 20:25 Pรกgina 18
auzoetatik arroan eskola
berrIa oraIn
Aurreko zenbakian eman genuen Arroabeko eskolaren egoeraren berri. Auzotarrek urteak daramatzate Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari eskola berria eskatzen. Azaroaren 28an ekin zioten hori aintzakotzat hartzeko kanpainari gaztaina erre festa batekin. Eskola banatuta dagoen eraikin bakoitzetik puzzle pieza batekin habiatu ziren haurrak, frontoian osatu zuten Arroan Eskola Berria Orain leloa zuen marrazkia. Ondoren, ekimen honetarako propio sortutako bertsoa kantatu zuten. Gero, lehen eskola sortu zutenak, Zestoako alkate Leire Etxeberriak, eskolako zuzendari Jesus Albizu, etab.ek hitza hartu zuten, eskola berriaren beharra azpimarratuz. Auzotarrei elkartasun deia ere luzatu diete guraso elkartetik etxebizitzetako balkoi edo leihoak apaintzera animatuz. Horretarako egin dituzten banderak, Keixa dendan, Arroako estankoan edo guraso elkarteko edozeini eskatuz eta sakulupe@gmail.com helbidearen bidez bost eurotan lor daitezke. Gabonetako otarra ere atera dute eta txartelak salgai daude Ainhara ile apaindegian, Keixa fruitu dendan eta eskolako gurasoek ere badituzte. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean ere, aldarrikapenarekin jarraitu zuten, jolasak beraien kamiseta berdeekin eginez.
kalea
berrItzen Iraetan
Olaizola eta Uria kaleko bizilagunei ere iritsi zaie bere txanda, kalea berritzen hasi dira. Lurra altxatzen zuten zuhaitzak kendu dituzte beste batzuk landatzeko eta kale guztia asfaltatuko dute, frontoi paretik hasi eta Gure Ordeka elkarteraino. Lehen etxeetako fatxadetatik pasatzen zen argi indar instalazioa lur azpira pasako dute orain, ormetako farolak kenduko dituzte, beraz. Ur hodiak ere berrituko dituzte. Auzotarren iritzia kontutan hartuko dute zenbait gauzetan, frontoi aurrean dagoen parketxoarekin zer egin erabakitzeko orduan esate baterako, udalak helduentzat zerbait jartzea proposatu du. Frontoi aurrea pixka bat zabaltzen saiatuko dira, bi autoren sartu irten egokia ahalbidetzeko eta plaza itxura emango diote. Aurrekontua 200.000 euro ingurukoa izango da eta hiruzpalau hilabete inguru iraungo dute lanek. Kaleko obrak aprobetxatuz, Iraetako tren turistikoaren obrak ere bukatuko dira. Santa Inesetan, urtarrilak 17an izango da inaugurazioa Trenaren Elkarteko kideekin adostutakoaren arabera. Azken ukituak falta zaizkio trenbide plataformari, hesi eta segurtasun elementuak jartzea... Tren zaleen foroetan jada zabaldu da inaugurazio data eta egun horretan, benetako tren historikoen erreplika diren tren ugari ikusteko eta gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
santo toMasak aIzarna Aizarnako Ahurra Guraso Elkarteak antolatuta San Tomas eguna ospatu zuten Aizarnan abenduaren 14an. Garaiari dagokion eguraldia egin zuen, ateri iraun zuen talo ederra jateko giro paregabearekin.
156:55 17/12/14 20:25 Página 19
ab 20 23
9
agenda
1
OPOrrAK JOLASTEKO DIrA:
-22, astelehena: 17:00-19:00 eskulanak (6 urtera arte) eta 17:30ean zinea “GOAZEN” Areto Nagusian. laru nbata -23, asteartea: 17:00-19:00 arkitektura tailerra 4-12 urte. Artisau azoka Alima dantzagunean. -24, asteazkena: Olentzero udaletxe azpian asteartea 18:00etan. Arroabean Santo Tomas ospatuko dute eta Olentzero joan- -26, ostirala: 17:30ean “Izeba Tekla” Areto Nagusian. go zaie bisitan, besteak beste eskolara. Ume batek irakurriko dio -29, astelehena: 17:00 Barbantxorekin jolasean kirolherritarren eskutitza eskola berria eskatuz. degiko aterpean (edozein adinetarako) asteartea -30 asteartea: 17:00-19:00 eskulanak (6 urtera arte) Gabon kantak herri eta auzoetan goiz eta arratsaldez. Arroa- eta 17:30ean zinea “ZIGOrTZAILEAK” Areto Nagoian Olentzeroren bisita goizean. Arroabean gabon eskean ume, gaz- gusian. te eta gurasoak. Goizean baserriz baserri eta arratsaldean herrian. Oharra: Arkitektura tailerrerako eta Barbantxoren 12:30ean Zestoako musika bandaren kontzertua 17:00etan Zes- jolasetarako izena eman abenduaren 22an Kultur toako Gabon Abesbatza, herrian. 18:00etan Olentzerok gutunak ja- Etxean taldeak antolatzeko. tarrila soko ditu udaletxe azpian. en dua
24
.
26
.
.
o ste guna
Zoroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistulari taldea. XXV. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XVII. Ezti lehiaketa. XVI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko. 12:00. Monik eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldea. 12:30. Sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea. 17:30. “Izeba tekla” umeentzako, musika, jolas eta piano emanaldia, Xabier Lizasoren eskutik, Kultur Etxean. 17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin. 17:30ean kiroldegian pilota partida Mikel Goñi-Joseba Odriozola Taladro, Adonis-Salegiren aurka eta Lokotx biltzen herri eta auzoak erronkan talde mixtoetan. Palaz Mikela-Beñat Etxeberria Amaia Araiztegi eta Maider Mendizabalen (bi bider munduko txapelduna izana) aurka. 22:00etan Ezten Giro erromeria.
31
asteazke na
.
IV. San Silbestre lasterketa. 16:00etan 12 urte artekoak (Erdikalea-Laranjadi itzulia), 16:15ean 12 urtetik 15 bitartekoak (2 itzuli) eta 16:30ean 16 urtetik gorakoak (3km-ko itzulia). Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde elkarretaratzea plazan 19:30ean. Arroabeko San Silbestre txikia eskola berria eskatuz.
.
ur 01 05
ostegu na
Agiro mendi taldeak antolatuta, Erlora presoen eskubideen alde.
.
aste lehe na
Errege Magoak Akoatik 18:45ean. Arroabean ere izango da kabalgata; haur guztientzat opariak. Zestoako Caritas taldeak talo postua jarriko du aurten ere arratsaldean zehar.
08 10
ostegu na
Arroabean protesta zaratatsua eskola aurrean. Bi astetik behin, ostegunetan, errepikauko da. larun bata
Now Euskal Herrira, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa Bilbon. Autobusak egongo dira.
17
larun bata
Iraetako trenaren inaugurazioa. Benetako tren historikoen erreplika diren tren ugari ikusteko eta gozatzeko aukera izango da.
156:55 17/12/14 20:25 Pรกgina 20
hemen
zure publizitatea