155:55 24/11/14 00:50 Pรกgina 1
2014ko azaroa
155 zk.
Osinbeltz
kezkaiturri
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 2
Ekainberrik Ekain Zintzilikari bat eskaini digu opari moduan, gure bazkideen artean zozketatzeko. Zorteduna,
Beatriz Zubia Aranbarri izan da. Zorionak!
urtean 25₏
danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
posta kodea nortasun agiria
moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 3
inkesta
herritarrona izango da erabakia. eta loteslea. hala adierazi zuen Martin garitano gipuzkoako ahaldun nagusiak azaroaren 6an egin zuen agerraldian. hego euskal herrian estreinakoz egingo da tamaina honetako azpiegitura bati buruzko galdeketa loteslea. edozein galdeketaren aurrean, garrantzitsua izaten da erabakia hartu behar duenak ahalik eta informazio gehien edukitzea. bide horretan, hil honetako danbolinen, gipuzkoako Foru aldundiak eginda daukan proiektu zirriborroa xehe-xehe azaldu dugu, ahalik eta era ulerterrazenean. izan ere, nahiz eta Foru aldundia herrira eta auzoetara azalpenak ematera etorri den, ezin esan dezakegu herritar guztiek azalpenak entzun dituztenik. horrez gain, gaiak kezka ugari piztu dituenez herritarrengan, horren adibide da zestoako harrobia herri plataforma, nolabaiteko profil teknikoa daukaten hainbat herritarren iritziak bildu ditugu. gaiaren inguruko abiapuntua da guztiok garbi izatea artikuluaren xede nagusia, ez baita txantxetako arazoa gipuzkoan, eta oro har munduan, hondakinekin daukaguna. azaroaren 19an jakin genuen eusko Jaurlaritzak ez duela onartu tMb instalazioa egiteko baimena luzatzeko eskaera. Markel olano buru zela, gipuzkoako Foru aldundiak egindako hondakinen planean, zubietan errauskailua eta tMb instalazioa egiteko ingurumen baimenak emanak zituen eusko Jaurlaritzak, baina ez du baimen hura eman, eta prozesuak luzatuko den itxura guztia dauka. hori dela eta, hasiera batean osinbeltzen egitekoak ziren biltegia gutxi gorabehera 2015eko amaierarako egingo zela esan bazen ere, badirudi hori ere, egiten bada, atzeratuko egingo dela. arroabeko eskolaren egoera ere hainbat kezkaren iturri izaten ari da azken urteotan. arroabeak izan duen biztanleria hazkundea dela eta, auzo eskola zaharra txiki geratu zaie aspaldian, eta behin-behinean hainbat eraikinetan ematen dituzte eskolak. eraikinen artean komeni baino distantzia handiagoa egoteaz gain, errepidea ere igaro behar izaten dute ikasle zein irakasleek. ez dakite behin-behinekotasun hori noiz arte luzatuko den. hezkuntzaren kalitateak kezkatzen ditu herritarrak, baita eraikinek dauzkaten baldintzek ere, eta haurren segurtasunak ere bai. krisiak gogor astindu du gure herria, eta baita herrialdea ere. hezkuntza delegazioak azaldu die eskola berria egiteko asmoa, baina datarik eman gabe, eta gauden krisian murgildurik, beldur dira asmoa horretan geratuko ote den. krisian murgildurik gaude, hori eztabaidaezina da, baina kalitatezko hezkuntza eskubidea da gure lur honetan, eta arroabekoek hori beren auzoan nahi dute: auzoan hazi eta hezi.
d a n b o l i n ek
N
erea Odriozola
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
34 6 9 14 16 18 19
EGONEZIN ETA KEZKAK
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
au zoan hazi eta hezi baina ze baldin tzetan
o sinbeltz
danbolin zulo
hortik zihar
auzoetatik lasao
ag enda
diruz lagundutakoa
155:55 24/11/14 00:50 Página 4
enbidoa I. GORA NATURA ETA NATURALAK da enbido erraza, Idoia… baina tarteka nire neuronei lana ematea eskertzekoa da… jejeje! Hala, ez gara aspertzen… Besarkadak ta mxk… Konpostajearen inguruan, esan beharra daukat oraingoz teknika hoberena dela zabor organikoak bideratzeko. Hori ziurtatzea daukat, zeren eta zabor kudeaketaren inguruko ikasketak baitauzkat eginda. Kontuan izan beharra dago ekoitzitako zaborren kopuru handiena (% 50-75) organikoa dela, eta errefusa % 5 inguru soilik. Ederra litzateke Zestoako herriarentzako konpostaje instalazio bat izatea, betirako lana ekartzen baitu. Nola ez, ni zizare hazlea naizenez,
Ez
Gezurrik esaten al duzu?
esan beharra dut konpostaje instalazio bat jartzekotan zizare hazkuntza aplikatzea ere interesantea litzatekeela, teknologia berri horrek konpostaje prozesua hobetzen baitu. Konpostajeaz aparte, Natura zaintzeko eta babesteko, nire uste xumean, errespetua behar dugu. Gizarte mailan, errespetua galdu diogu Naturari. Agian ez nahi genuelako, baizik eta horretara bideratu gaituztelako. Duela milaka urte, giza taldeak bideratzen zituzten nagusi “kapitalistei” estrategia hobea iruditu zitzaien giza itxura ematea jainkoei, errazago izango baitzen bere burua jainkotzat ezartzeko eta, hala, jendea bideratzeko. Ordura arte, milioika urtez Natura genuen jainko: elementu naturalak, animaliak, landareak, astroak eta energiak (espirituak), eta horregatik beneratu eta errespetatzen genituen eta, ondorioz, zaintzen genituen. Gaur egun, errespetu falta horren ondorioz, ez diogu hainbesteko garrantzia ematen Naturari, eta gizakiak garrantzitsuagoak garela jotzen dugu. Egoerari buelta emateko, Natura gure burua bezainbeste errespetatzen berrikasi behar dugu. Horretarako, jakintzaz eta gogoaz aparte, sen iraultzailea ere erabili behar dugu. Gogoratu behar da, halaber, Naturarik gabe ez ginatekeela existituko; gizakirik gabe bai, ordea, Natura. Eta iraultza kulturala sortzeko eta bultzatzeko tresna egokiena musika iruditzen zaidanez, Mikel Aveiro lagunari botatzen diot enbidoa, hau galdetuz: etorkizunari begira, zer ikusten duzu izango direla gehiago, gitarrak ala metrailetak? Eta nirekin ados musikak munduan iraultza kulturalarekin jarraituko duela, edo hori ere kenduko digute?
U
rko Mager
Gezurrak? Tartean botatzen ditugu, bai. Ez dira handiak izaten, baina batzuetan esan egin behar dira, beti ezin da egia esan. Tartean behin, norbait engainatu beharrean zaudenean edo gezurren bat bota eta kitto.
Xabier Etxabe
48 urte
Noizean behin, aplikatzen denean esaten dut gezurren bat. Baina nik horiei ez diet gezurra deitzen, horiek gezur txikiak dira. Inolako maliziarik gabekoak izaten dira horiek, engainu positibo bat eragiten dutela iruditzen zait gainera. Benetako gezurrak esateak ez du laguntzen; gezur txikiek laguntzen dute, baina gezur handiek ez.
Aintzane Diaz
22 urte
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 5
5 Nik gezurrak esaten ditut, baina intentzio onarekin. Helburua ona bada edo intentzio onarekin esaten badira, esan egin behar dira. Intentzioa txarra bada ekidin egiten dut gezurrak esatea, baina ez badago beste aukerarik eta baldin badakit hobeto izango dela kasu konkretu horretarako gezur txiki bat esatea, ba esan egin behar.
Markel Etxeberria
23 urte
Lehen bai, lehen gaztetan gezur batzuk esaten nituen. Baina orain ez, orain zintzotu egin naiz. Denetariko gezurrak esaten nituen, norbera ondo geratzeko behar zirenak. Baina orain ez dut gezurrik esaten, batere ez.
Asier Buenetxea
41 urte
HERRI TXIKI BEZAIN BIZIA Nik gezur txikiak esaten ditut, baina askotan ez, gutxitan izaten dira. Normalean gezur txiki horiek lagunei esaten dizkiet, brometan, baina gero egia esaten amaitzen dut. Amari ez diot gezurrik esaten.
Elaia Zunzunegi
10 urte
Ez dira gezurrak esan behar, baina gezur “piadosoak� batzuetan esaten ditut. Askotan umeei ezin zaie egi osoa esan eta gezurrak esan behar dira. Gainera zenbait datatan, adibidez erregetan, ba esan egin behar dira. Baina umeei bakarrik ez e? gizonari ere bai! noizbehinka esan egin behar.
Juli Agirre
43 urte
B
ERRI XAMARRA naiz herri honetan, eta askok ezagutu ere ez nauzue egingo. Hernaniarra naiz, baina bizitzak paraje hauetara ekarri nau. Badaramatzat, ordea, pare bat urte inguru Zestoa eta zestoarrak ezagutzen, eta pixka bat bada ere hasia naiz herri honen parte sentitzen. Lehenago izana nintzen behin edo behin inguru hauetan: bederatzi bat urte nituela ezagutu nituen Sastarraingo bazterrak eskolako irteera batean, eta, Iraetan jokatu behar genuela eta galduta, Zestoako bainuetxe famatuan ibili ginen zelaiaren galdezka. Pentsa! Orain niri baten batek hori egin duela kontatuko balit‌ Baina kontuak kontu, urrun geratzen zitzaidanean murgilduta, ikusi dut herri txiki bezain bizi bat; adin guztietarako tokia duen kalea; jende aldrebesa ere bai, hori denok badakizue, baina jende ona. Ikusi dut herri bat enpresa baten itxiera eta langileen kaleratzeen kontra dena ematen; epaiketa baten gainetik herritarrari, lagunari, babesa ematen. Eta lehen aldiz etortzen zarenetan begiradak gainera datozkizula nabari duzun horretan ere, sentitzen duzu nola eskuak zabalik hartzen zaituen jendeak. Eskertzen da. Oraindik ere asko dut ezagutu, ikusi eta ikasteko; Zestoa gehixeago ulertzen lagunduko didaten atzoko eta gaurko istorioak gustura adituko ditut, eta jarraituko dut ikusi gabe ditudan bazter ezkutuak bilatzen. Eta ez daukat besterik esateko, etorri nintzenetik nire ingurua osatuz joan zaretenoi eskerrak ematea baino. Ez dakizue atzerritarrak zenbat eskertzen duen bertako jendeak laguntzea. Beraz, segi horrela, Zestoa, eta egingo dugu topo batean edo bestean; lanean ez bada, kalean.
E
nbido 2. Itsaso Zubiria
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 6
Arroabean eskola berria lortzeko ahaleginean dabiltza
auzoa hazi eta hezi... baina
ze baldintzetan? Arroabeko Guraso Elkarteak edo eskolak antolaturiko hainbat ekimenen leloa izan ohi da auzoan hazi eta hezi. Berdin mendi irteera batean, edo inauterietan, edo autobus geltokia margotzerakoan. Beti, auzoan hazi eta hezi. Baina haurrak eskolaratzeko unean, lelo horri galdera bat uztartzen zaio azken urteetan: baldintza egokiak eskaintzen al ditu Arroako eskolak? Une honetan, Arroako eskolan dabiltzan 66 haurrak 5 eraikinetan daude banatuta (planoan ikusi dezakezue). Modulo aurre-fabrikatuetan (bi jarri zituzten 2012an), Lehen Hezkuntzako bi gela daude. Haur Eskolako eraikinean hiru ikasgela eta irakasle gela daude kokatuta. Lehen Hezkuntzako gainontzeko gelak Joxe Mielen plazako eraikinean daude. Horren alboan psikomotrizitate gela dago. Hau erabiltzen da gorputz hezkuntzako klaseetarako, emankizunen bat (antzerkia, kurtso amaierako emanaldia...) egin behar denerako, eta eskolaz kanpoko haur zein helduentzako ikastaroak burutzeko. Azkenik, jangela Kultur Etxeko eraikinean dago. Distantziarik handiena kontutan hartuz, modulu aurre-fabrikatuetatik jangelara, 209 metro daude. Anoetako Estadioaren zelaiak duen luzera bi aldiz. Urrun egoteaz gain, ibilbide horretan bi zebrabide igaro behar dituzte haurrek, kotxeen joan-etorriak dakarren arriskuarekin. Eta hori gutxi balitz, haurrak jolasten diren plazatik edo frontoitik N-634 errepidera, 30 metro daude. Jangelako atetik auzoko sarrera/irteera batera espaloia baino ez dago. Jesus Albizu Arroako eskolako zuzendariak dio "gu kalean gaude. Auzoko errepideak gurutzatu behar ditugu, gorputz hezkuntzako klaseetan edo jolas orduan... beti kalean gaude. Haur bat despistatzen bada edo ez dakit nora ihes egiten badu, babesik ez dago. Horrelako sustoren bat izan dugu, zorionez, sustoan gelditu da". Egoera horrek egungo legedia urratzen du zuzendariaren esanetan: "Segurtasunaren inguruko bete behar eta araudi ugari jartzen ditu Administrazioak berak, baina gure eskolak ez ditu betetzen. Orain arte ez da ezer gertatu, baina gerta liteke". 10 irakasle ditu eskolak (batzuk ibiltariak), eta horien lana oztopatu egiten du haur guztiak bost eraikinetan sakabanatuta ego-
teak: "Buruhauste bat da. Haurrak batera eta bestera ibili behar dute sarritan, eta horrek lan dinamika apurtzen du. Kontzentrazioa errazago galtzen dute. Irakasleak mugitzen diren kasuetan, batzuetan ikasleak bakarrik gelditu behar izaten dute gelan, hurrengo irakaslea ere beste gela batetik bidean datorrelako. Beraz, ordutegiak egiterakoan kontutan izan behar dugu, eta zailtasunak sortzen dizkigu. Sarritan materiala bikoiztua izan behar dugu: klasea ematen dugun gelatan dena eduki, beti ezin baita batera eta bestera mugitu materiala". Eraikin kopuruari gehitu behar zaio horien egoera. Eskolako azpiegituren baldintzak ez dira egokiak. Lehen Hezkuntzako eraikinetako bat 1950. urtean eginikoa da. Teilatuak eta fatxadak ez dute inolako isolamendurik. Horrek udaran beroa pasatzea ekartzen du eta neguan berogailuaren kontsumoa igotzea. Urteko zenbait egunetan itoginak sortzen dira. Udalak puntualki konpontzen ditu itogin horiek baina teilatua zaharkituta dago. Sarrerako ateak, ikasgeletako ateek, komunek... ez dute gaur egungo irisgarritasun legedia betetzen. Haur Hezkuntzako eraikina 70eko hamarkadakoa da. 2, 3, eta 4 urteko haur guztientzat (34 haur ikasturte honetan), komun bakarra dago. Gainera, komun hori gelatik kanpo dago eta irakasle batekin gelatik ateraz
155:55 24/11/14 00:50 P谩gina 7
7
oan ..
gero, gainontzeko haurrak bakarrik geratzen dira. Eraikin horretan biltegirik ez dago. Horregatik, sasoi batean dutxa zegoen gunea, biltegi modura erabiltzen da. Aipatu bi eraikinetan larrialdi irteerako ateak erraz eta azkar zabaltzen diren eragingailuak eduki beharko lituzke eta atea ebakuazioaren noranzkoan ireki beharko litzateke, eta ez da horrela. Horiek adibide batzuk baino ez dira. "aurre-fabrikatuei esker espazioa eta taldeak banatzeko aukerak irabazi ditugu. Estruktura aldetik, Lehen Hezkuntzako eraikinetan hainbestean gaude. Haur Hezkuntzakoa okerragoa da, komun bakarra dute, eta espazioa ere eskasa. Saturatuta dago", dio zuzendariak. Leire Etxeberria Zestoako alkateak azaldu digu Udala nola saiatzen den honi aurre egiten: "Udaleko Brigadak bere esku dagoena egiten du, gehienbat mantenu lanak. Hala eta guztiz ere, beste zenbait lanek azpikontratatuta izan beharko lukete. Hezetasun arazoa konpontzeko adibidez, obra orokor bat egin beharko litzateke teilatuak konponduz eta hormak isolatuz. Berbera gertatzen da instalazio elektrikoarekin. Brigadak mantenu lanak egiten ditu, baina orokorrean instalazioa oso zaharkitua dago". Egoera horren aurrean, urteak dira Sakulupe Guraso Elkarteak, eskolak, eta Zestoako Uda-
路路路
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 8
ikasle kopurua arroabean ikasturtea
05-06 06-07 07-08 08-09 10-11 11-12 12-13 13-14 14-15
ikasle kopurua
21 25 29 29 52 62 63 66 66
arroan eskola berria orain ekiMena sare sozialetan Facebook: arroan eskola berria twitter: @arroaneskola
orain
azaroak 28, arratsaldeko 18:00etan arroan eskola berria orain ekiMenaren aurkezpen/hasiera ekitaldia ondoren, gaztain erre Jana letxeak indarrak batu, eta elkarrekin eskola berriaren beharra agertu ziotela Hezkuntza Delegaritzari. Leire Etxeberriak alkateak azaldu digu zergatik: "Arroako eskolaren egoera larria da une honetan. Auzo txiki bat izateko, ikasle kopuru handia duen eskola da, baina eraikin askotan banaturik dago. Horrek segurtasunean eragiten du. Gainera, Udal bulegoko teknikoak bere txostenean agertzen duen bezala, eraikinak zaharkiturik daude eta horrek egoera zaildu egiten du. Hezetasun arazoak daude, instalazio elektrikoa zaharkiturik dago, dauden komunek ez dituzte ikasleen beharrak betetzen...". Eskola berria eskatzeaz gain, Udalak hura egiteko lurrak eskaini zizkion Jaurlaritzari, "2012ko uztailean Zestoako Udal Batzarrak Hezkuntza departamentuaren esku jarri zuen eskola berria egiteko aurreikusten den partzela. Udalak konpromisoa hartu zuen bertan egon zitezkeen edozein oztopo kentzeko eta sarbideak, eta ur, argi, eta estolderi zerbitzuekin hornitzeko". Hezkuntza Delegaritzak bertatik bertara egoera aztertu ondoren, etorkizunean eskola egitea aurrikusi zuen. Lehen pauso moduan, eraikin aurre-fabrikatuak jarri zituen. Espazio faltaren arazoa momentuz arindu du erabaki horrek, baina Sakulupe Guraso Elkarteko kideen ustez "Haurren sakabanaketa areagotu da eta gainera behin- behinekotasuna sustraitzen da". Egoera orokor horren aurrean, hainbat ekimen hasi dituzte gurasoek "Arroan Eskola Berria Orain" lelopean. Pankartak jarri dituzte, kamisetak saldu, sare sozialetan euren aldarrikapena zabaldu, etab. Arroabeko populazioak gora egin du azken urteetan. Irati Manzisidor auzotarrak Eskola Txikien inguruan egindako ikerketan datu interesgarriak bildu zituen: 2001etik 2011ra, biztanleria %34,2 hazi zen Arroan. Denbora tarte berean, ikasle kopuruak %175 egin zuen gora. Guraso Elkarteak dio "1910. urtetik izan dute auzoko haurrek bertan oinarrizko ikasketak egiteko aukera eta horrek auzoaren bizitasuna baldintzatu du. Garbi ikusten dugu eskola auzoaren zutabeetako bat dela. Gaur egun, haurrak eskolatik irteten direnean, eskolaz kanpoko ekintzetan, auzoan bertan hartzen dute parte. Horrek ekartzen du auzoak bizirik irautea eta haurrak hazi ahala, bertan bizitza egitea". Jesus Albizuk garbi dauka eskola berriaren beharra dagoela: "Nik uste behar hori guk ikusten dugula, eta Hezkuntza Sailak berak ere, Delegaritzaren bi-
dez, ikusten duela. Beraiek hori onartzen dute eta argi daukate. Gertatzen dena, betikoa da, ez dagoela dirurik". Leire Etxeberriak dio "Udala jakitun da, momentu honetan dagoen egoera ekonomikoa dela eta, zailtasun gehiago egon daitezkeela eskolako eraikin berria egiteko. Hala eta guztiz, Zestoako Udalak bere esku dagoen guztia egingo du hori lortzeko, eta horretarako Hezkuntza Saileko arduradun eta teknikariekin harreman zuzena dute". Arroabeko gurasoen beldurra da, krisia arrazoi edo aitzakia moduan hartuta, Delegaritzaren asmoak soilik hitz polit bihurtzea, atzean benetako ekintzarik ez gertatzea, eraginkorra den konponbiderik ez ematea. Euren haurrak jasotzen duten hezkuntza egokia ez izatea azpiegituren egoera kaxkarra tarteko, edo are larriagoa litzatekeena: egunero sumatzen den arrisku horietako bat albiste ilun bihurtzea. Izan ere, auzoan hazi eta hezi nahi dituzte euren seme-alabak, bai, baina duintasunez.
K
epa iribar
9
an ren
155:55 24/11/14 00:50 Pรกgina 9
Osinbeltz zer nola eta
GAuR
EGunGo bIzItzEko
ModuAREn ondoRIoz MIlAkA tonA zAboR soRtzEn dItuGu.
uRtEAn 1.500.000
tonA zAboR
bAIno GEhIAGo soRtzEn dA
EuskAl hERRIAn. zAboRRA
GAuR
EGunGo GIzARtEEk soRtutAko ARAzo bIlAkAtu dA.
GIpuzkoARI
dAGokIonEz, GAI hoRREk zEREsAn hAndIA EMAn du AzkEn uRtEEtAn.
EtA
ARAzoARI AuRRE
EGItEko ARldERdI EzbERdInEk IRtEnbIdE EzbERdInAk pRoposAtzEn dItuztE. Gaur egungo foru gobernuak, aurreko legegintzaldian aurrera atera zen planari aldaketak egin dizkio. Aurreko foru gobernuak, zaborraren arazoari irtenbidea emateko errauskailu bat proposatzen zuen, eta plan horrek Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez zuen inolako oztoporik izan aurrera egiteko. Baina azken hauteskundeen ondorioz Gipuzkoako Diputazioak aldaketak izan zituen. Gobernu berri bat jarri zen agintean, eta horrek hondakinen kudeaketari aldaketak ekarri dizkio. Hondakinen kudeaketarako plan berriak birziklapena sustatu nahi du, ahalik eta hondakin gutxien sortuz eman nahi zaio irtenbidea arazoari. Horrela, errauskailuaren ordez Tratamentu Mekaniko Biologikoko (TMB) instalazio bat proposatzen du. Instalazio horretan bereizi gabe bildutako hondakina tratatuko litzateke eta bertako jarduna bi zatitan banatuko litzateke: - Tratamentu Mekanikoa: bereizi gabe bildutako hondakina bereizi, ahalik eta gehien birzikla dadin. - Tratamentu Biologikoa: birziklagarria ez den hondakina bizigabetu. Birziklagarria ez den hondakinari tratamentua eman ostean hondakin inertizatua aterako litzateke TMB instalaziotik, eta hondakin mota hori biltzeko lekua Zestoako
Osinbeltz harrobian jartzea proposatzen du proietuak. Planaren sustatzaileek hainbat bilera izan diztuzte Zestoako herritar eta auzotarrekin. Bilera horiek egin ondoren Foru Aldundiak publiko egin du galdeketa bat egingo dela Zestoan, hondakin inertizatuen biltegia Osinbeltz harrobian egingo den edo ez erabakitzeko. Beraz, Zestoako herritarrek erabakiko dute Osinbeltzeko proiektua egingo den ala ez. Hala ere, duela egun batzuk jakin da Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Diputazioari TMB instalazioak eraikitzeko baimena ukatu egin diola, Gipuzkoako Diputazioak aurkeztutakoa aurreko foru gobernuak egindako planaren bariazio bat baita. Eta egungo proiektuak aldaketa esanguratsuak dituenez, Eusko Jaurlaritzak proektuari argi gorria jarri dio. Horren ondorioz, diputazioak proiektua berriz aurkeztu beharko du, eta prozesu guztiak atzerapena izango du. Gauzak horrela, danbolinek Gipuzkoako Diputazioak aurrera atera nahi duen proeiktua ahalik eta garbien azaltzeko ahalegina egin du. Horretarako, hurrengo bi orrialdeetan grafikoki azalduta dituzue Zubietako TMB instalazioaren eta Osinbeltz harrobiaren proiektuak.
O
ier Arregi
155:55 24/11/14 00:50 Pรกgina 10
ZUBIETA Tratamendu Mekaniko eta Biologikoa (TMB) 1. zer iristen da Nagusiki, bereizi gabe jasotzen duten herrietako zaborra (edukiontzi grisa) + Gaika biltzen duten herrietako errefusa
0. prozesu administratiboa
Instalazioak: Trommelak (hondakinak tamainaren arabera bereizteko galbahe zilindrikoak), galbahe lauak (horizontalak), hondakinak dentsitatearen arabera bereizteko mahaiak, bereizle optikoak...
2. tratamendu mekanikoa Birzikla daitekeena apartatu: batetik, edukiontzi griseko plastikoa, papera eta beira; bestetik, organikoa. (Aldundiaren arabera, edukiontzi griseko % 80a konpostagarria eta birziklagarria da).
proiektua Zubietako Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Plantaren proiektuaren onarpena. Eusko Jaurlaritza.
OSINBELTZ HARROBIA Material Inertizatu Biltegia
1. fisikoki harrobia prestatu Harrobia inpermeabilizatu egingo da, hondakin inertizatuak lur azalarekin kontakturik izan ez dezan. Euri urak biltzeko eta araztegira bidaltzeko sistema bat jarriko da eta denak puntu batetik pasako dira (arketa) ur horien konposaketaren kontrola ere egingo da.
0. prozesu administratiboa proiektua Osinbeltzen material inertizatua gordetzeko proiektua egitea (Foru Aldundia) eta onartzea (Eusko Jaurlaritza)
galdeketa Zestoako herritarrek galdeketa bidez erabakiko dute biltegia Zestoan egingo den ala ez.
+
_>
155:55 24/11/14 00:50 Pรกgina 11
1 1
Birziklatzeko: beira, papera eta plastikoa
3. tratamendu biologikoa
4. zer irtetzen da
Tratamendu biologikoaren bidez birziklagarria ez den hondakina bizigabetu egiten da. Hori bi eratara egin daiteke: -Tratamendu aerobikoa, airearekin eta oxigenoarekin. -Tratamendu anaerobikoa edo hartzidura (fermentazioa), airerik eta oxigenorik gabe. Helburua da hondakin horiek biodegradatzea eta inertizatzea.
10-12 asteko tratamendu biologikoaren ondoren material hori inertizatua aterako da. Zestoara ekartzea proposatzen da. Material horrek osagai kimiko eta baldintza zehatz batzuk bete beharko ditu, behar den bezala inertizatua dagoela bermatzeko.
diru sarrerak 2. bete Egunero 6 kamioi helduko dira Zubietako TMB plantatik, hondakin inertizatuekin. Urtean 70.000 Tona. Zubietako TMB plantatik datozen kamioi guztiek kontrola pasa beharko dute biltegira sartu aurretik, materiala behar den bezala inertizatua dagoela bermatzeko. Kontrola pasa ezean ez dira sartuko. Kontrola Zestoako Udalak jarriko duen ikuskaritzaren menpe egongo da. Materiala zabaldu ondoren zanpatu eta egonkortu egingo da. Harrobiak dituen 5 mailetatik lehena betetzea aurreikusten da, 15 urteko epean. Guztira 900.000 Tona.
Udalak inbertsioak egiteko duen diru kopuruaren bikoitza gutxi gora behera aurreikusten da.
3. itxi ondoren Gainerako mailetan lurra bota eta zuhaitz eta landareak landatzea aurreikusten da. Amaierako itxuraren kudeaketa herritarren esku geratuko da.
Osinbeltz Paisaje karstikoa, hidrogeologiaren ikuspuntutik iragazkortasun handiko eremua, manantiala, herrigunetik oso hurbil, ibaia bertan, bolumen handia, jabetza %50 tik gora publikoa...
155:55 24/11/14 00:50 Página 12
iritziak
zerk kezkatzen zaitu/ zein alde on ikusten dizkiozu? Lierni Arrieta. Ingurua berreskuratzeko aukera, jabetzaz herri-lurrak, karsta, artadia izan daitekeen lur eremu zabala. Eragozpenak? Bat, materiala. Baina inertizatutzat emateko bete behar dituzten baldintzak zorrotzak eta zehatzak dira. Lixibatuak ere araztegira doaz. Bi, bertako harkaitza iragazkorra da akuifero eta guzti baina geruza bat ezarriz iragazgaitz bihurtuko da. Bestalde, akuiferoaren azken zatia da eta bertara isuriko litzatekeena berehala neurtu ahalko litzateke. BIOLOGIAN LIZENTZIATUA Itxaso Marti. Segurtasuna da kezkagarriena. TMB plantatik aterako diren hondakinak egonkortuak dira, baina behin biltegiratuz gero, ez dakigu zer izango diren. Halaber, hondakinek naturaz inerteak izan behar dute. Alemanian TMBko instalaziotik ateratzen diren hondakinak, segurtasun neurriak betetzen dituzten zabortegietara doaz. Usainik ez duten materiek ematen didate beldurra: beruna, kadmioa,... proiektu honen alde onak zein diren norbaitek esplikatzeko zain nago. NEUROPEDIATRA DONOSTIA OSPITALEAN Eric Ugarte. Nire ustez herritik gertuegi dago. Osasuna bitarteko, proiektuek zehatzak izan behar dute,eta hau ez dut batere argi ikusten,presaka egindakoa delako. Faktore asko daude kontutan hartzeko... INGURUGIRO ZUZENDARIA. INGURUGIRO KIMIKAN GOI-MAILAKO TEKNIKARIA. NATUR ETA PAISAI BALIABIDEEN KUDEAKETA ETA ANTOLAKUNTZAN GOIMAILAKO TEKNIKARIA.
Mikel Odriozola. Nire kezka, izan dezaken usaina da. Zaborra neurri handi batean egonkortua egongo da (kutsatzeko gaitasun baxua du), baina, usain izpiren bat izango du eta herritik gertu dago. Infiltrazioek ibaian eragin dezaketen materia organikoaren gehikuntzak ere arduratzen nau. Baina gertuko nekazal jarduera intentsibo, industria eta zabortegiek baino kontrol zorrotzagoa izango duelakoan nago. Inguru degradatuan, aberastasun naturaleko eremu bat babesten du. INGENIARI TEKNIKO KIMIKOA ETA INGURUMEN ZIENTZIETAN LIZENTZIATUA/ BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEA
Igor Odriozola. Funtsik gabeko beldur eta manipulazioak. Zaborrik sortu ez eta sortzen dena birziklatu behar da. Osasunaren aitzakian Zestoarako askoz kaltegarriagoa den eredua nahi dute: erraustegia, birziklatzen ez dena hutsetik ekoizteak izugarrizko kutsadura eta kalteak dakartza. Ondo kudeatuta zikloa ixteko beharrezkoa da. Aukera ezinhobea, Ertxiña berreskuratzeko, natura ikuspegitik baina baita kultur eta turismo ikuspegitik ere (meategiak…). Ez kutsatzea bermatuko da. INGURUMENEKO KUDEATZAILEA
a zaroaren 24 tik aurrera , herritarrek izan ditzazketen kezkak edo galderak argitzeko , a inhoa i ntxaurrandieta ghk- ko zuzendaria arratsaldero 2 orduz egongo da udaletxeko hondakinen bulegoan.
*
3
?
155:55 24/11/14 00:50 Página 13
1
Celia Resano. Zaborren kudeaketan inguruko neurriak hartzen diren bitartean, egina dagoen Osinbeltz harrobiaren berreskuratze proiektua (2009) kontuan ez izateak kezkatzen nau. Berreskuratze proiektu hori Udalak 2006an bultzatutako ideia lehiaketaren ondoren sortu zen. Herritarrek, Agenda 21en bitartez adierazitako harrobia berreskuratzeko eskaerari erantzutea zuen helburu. Zestoarron zentzu onean uste osoa dut eta Osinbeltzen etorkizunak ez nau kezkatzen. MEATZE INGENIARI TEKNIKOA ETA INGURUGIRO ZIENTZIATAN LIZENTZIATUA. “HARRITIK HERRIRA, HERRITIK HARRIRA” PROIEKTUAREN EGILEETAKO BAT
Javier Manteca. Zabortegiaren kalteak erraustegiarenak baino murritzagoak dira. Baina Osinbeltzen substratu geologikoa desegokia da, karea oso zaurgarria baita. Substratuak bereizi eta iragazkorrak baztertu behar dira. Iragaztezinei, aldiz, beste irizpide batzuk ezarri behar zaizkie (orografia, mendi-hegalen egonkortasuna … ) egokiena dena aurkituz. Agian asko izango dira argumentu positiboak, baina ezin da onartu hasieratik akatsez beterik dagoen proiektu bat. GEOLOGIAN LIZENTZIATUA ETA GEOLOGIA APLIKATUAN ESPEZIALISTA
M. Itziar Larrañaga. Hondakinen kutsadurak, nahiz eta ahal den txikiena izango den, eta hondoaren iragazgaiztasunak epe luzera erabateko bermea izango ote duen kezkatzen nau. Bestalde, hondakinen arazoari irtenbidea emateko orain arte Euskal Herrian egin den plan saiakera berritzaileena (Euskal Herrirako) eta kutsadura gutxien eragiten duena bultzatzen duela uste dut. Zestoan sortu den herritarren mugimenduak, planaren bilakaera egokiena bultzatzeko balioko duen itxaropena dut. MEDIKU ERRETIRATUA
Esteban Telleria. Zenbat urte pasa ote ditugu industrializazioaren eraginez Urola Ibaia kutsatzen? Eta zenbat urte ibaiak garbitzen? Obra zibilak, depuradorak … asko izan dira ibaiaren berreskurapenerako erabilitako bideak. Zenbat kutsatuko litzateke Osinbeltzeko akuiferoa ur zikinen fuga bat egonez gero? Lurrazpiko uraz ari garenez, akuiferoak berreskuratzeko aukera murritza da. Orain arte ez bezala, denen iritziak elkartu eta lanean jarraitzea litzateke onena. GFAAN EGITEN DU LAN AFORATZAILE BEZLA
Josemari Arregi. Kezka: Gaia politizatzea. Gehiago begiratzen dugu nork esaten duen zer baino. Erraustegiaren ordez, zabortegi-biltegi… aukeratzean, azpian ur emari handia duen eta herritik hain gertu dagoen harrobi karstikoak, teknikoki azken aukera behar luke izan, ur kutsadura eta usain arriskuagatik. Alde onak, zaborra birziklatzeko herri kontzientziazioa eta zuloa betetzea (lurrarekin askoz hobe eta inoiz ez, hondakin gehiago kabitzeko, aurrean hormigoizko horma eraikiz). LAPATx ZABORTEGIKO TEKNIKARIA
Aitor Larrañaga. Nire ustez erraustegien sorrera baino alternatiba egokiagoa da zabortegiena eta Gipuzkoan beste toki askotan bezala lekua falta da. Osinbeltzeko proiektuan usainen sorrera eta lixibiatuen arriskua dira arazo handienak. Bi kasu horietan soluzioak jartzea posible da, baina udalak presioa egin beharko luke eta gaurdanik finkatu beharko lituzke arazorik egotekotan hartuko diren neurri edo konpentsazioak zein izango diren. BIOLOGIA ETA INGURUMEN ZIENTZIETAN LIZENTZIATUA. EHUN IRAKASLE ETA IKERLARIA
155:55 24/11/14 00:50 Pรกgina 14
Bainuetxeko geltokian konponketak Urriaren 28a
Kattalin elkarteak bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia udaletxean.
Azaroaren 1a
Nafarroako Basaburua bailarako pilota txapelketako irabazle, Adonis-Salegi bikotea.
Azaroaren 4a Zestoarren artean banatzeko, janari bilketa Elikagaien Bankuak.
1926ko bainuetxeko geltokiko eraikin nagusiaren teilatua konpondu zen iaz. Aurten, alboko bi eraikin txikien txanda da; garai bateko komunak eta biltegia. Ondoko zubia eta ingurua ere txukundu nahi dituzte. Bi hilabete inguruko iraupena izango dute lanek. Aranzadik erabiliko ditu eraikinak lanak amaitzean, 2012ko apirilean Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioan adostu bezala; hamar urterako eta ikerketa lanetarako eta zabalkuntzarako erabiliko dute. Martuteneko presoak ari dira lanean, Aranzadiko arduradunekin batera. Programa pilotu horren helburua, berreziketako eta gizarteratzeko programak hobetzea eta presoei lanerako prestakuntza ematea da.
Zestoa-Lasao oinezko bidea Zestoako Bainuetxea eta Lasaoko Mallas arteko trenbidearen zatian, lurra txukuntzen hasiak dira eta tunelak ere argiztatuko dituzte. Iraetara doan bidearen antzera geldituko da, ez da galipotarik botako, baina, oinez eta bizikletaz ibiltzeko moduan geldituko da. Datorren urtean egingo dira, batetik, Mallas-Lasao zatia, errepidea nola gurutzatu erabakitzen denean; eta, bestetik, Iraeta-Arroabea zatian erorita dauden tunelen konponketak.
Amets Aranberri korrikalaria Azaroaren 8a xVII. Acobamba eta Huancavelicako umeen jangeletarako bilketa.
Azaroaren 9a Katamarrua natur taldeak antolatuta Nendo Dango, hazi bolen tailerra.
Aurten lehen aldiz Behobia-Donostia gazteen froga antolatu da. Amets Aranberri Otegi aizarnarra, junior mailan lehen postuan sailkatu da eta proba orokorrean bigarren postuan! Zorionak!
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 15
5 1
Marcelo Usabiaga, Gerra zibil garaiko presoaren hitzaldia Aitor Azurki kazetariak, Gerra zibil garaiko lan bortxatu, espetxe eta gerraosteko testuinguru historikoaz hitz egin zuen eta Marcelo Usabiaga 98 urteko gizonak bere bizipenak kontatu zituen, bai Arroan bertan bizi izandakoak, baita ihes egin ondoren Frantzian eta espetxe frankistetan bizi izandakoak ere. Hitzaldiaren ondoren, omenaldi txiki bat egin zitzaion.
Azaroaren 11a Agiro mendi taldeak antolatuta mendi asteko emanaldia jubilatuen tabernan.
Gaztaina erre eguna Ekain Guraso Elkartea eta ikastetxeak elkarlanean Gaztainerre eguna antolatu zuten azaroaren 21ean. Lehenik desfilea eta, guraso eta semealabez osaturiko taldeen arteko olinpiar jokoak, gero. Bukatzeko, gaztainerre jana, musika eta abestiekin lagunduta.
Azaroaren 16a Ondarea bertatik bertara programaren baitan, herriko ondarea ezagutzen.
Azaroaren 20a Musikalean, ErtxiĂąa musika eskolako ikasleak kalean.
San Joango parkea berritzen San Joango ermita aurreko lurra altxatu eta inprimaturiko hormigoia jarriko dute. Horrez gain, ermitaren kontra, goiko zaharren egoitzatik behera datorren aldapatxoa ere egokituko dute. Lanei bukaera emateko, datorren urtean haurrentzat jolas parketxo bat egiteko asmoa ere bada.
Azaroaren 21 Bertso afaria Gurutze jubilatuen tabernan.
Azaroaren 22a Bandaren kontzertua Santa Zezilia egunean.
155:55 24/11/14 00:50 PĂĄgina 16
hortikzihar Gonzalo Lopez
zer dela-eta
Norekin bizi zara? Orain dela pare bat hilabetetik “okupaâ€? bat daukat nire etxean sartuta: arreba Ana â˜ş. Fisioterapia eta kirol zientzietako ikasketak aurten bukatu ditu, eta, Madrilen lana aurkitu duenez, nirekin bizi da oraingoz (edo hori esan didate behintzat, denbora gutxirako izango dela, kar kar!). Oso ondo konpontzen gara, eta, hiru urte bakarrik bizi ostean, poztekoa da familiako batekin berriz egotea. Gainera, bi seme-alabak batera bizi garenez, gure ama sarritan etortzen da bisitan. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Topiko samarra izan arren, egia da asko sumatzen dela familiaren, lagunen eta herriko ohituren falta. Familia askotan etortzen da bisitan, eta kuadrillakoak ere etorri izan dira. Orain dela bi urte, asteburu eder bat pasatu genuen Grisesekoek kontzertu bat zuten aitzakiarekin. Ea berriro errepikatzen dugun!
Madrilen?
kasketak bukatzen ari ginenean, unibertsitateko lagun talde batek Madrilera etortzea pentsatu genuen. Urtebeterako Danimarkara joan baino lehenago, Madrildik lan eskaintza bat egin zidaten, eta, bueltan, 2008ko urtarrilean, beste hiru lagunekin etxe handi bat alokatu nuen. Orduan hasi zen abentura hau. Zein da zure egunerokotasuna? Badira lau urte banku batean lan egiten dudala; Banco Popularren, zehazki. Nire betebeharretako garrantzitsuena da gure bankuko akzioak erosi nahi dituzten atzerriko inbertsio fondoekin eta burtsako analistekin eguneroko harremana izatea, akzio kopuru handiena erosi edo ez saldu dezaten, eta, horretarako, asko bidaiatzea tokatzen zaigu (orain Londresen nago, adibidez). Egoitza zentralean daukat nire lanpostua, eta, nahiko hurbil bizi naizenez, oinez joateko eta etxean bazkaltzeko aukera daukat (Madril bezalako hiri batean zorte handia da, egia esan). Egunero kirola egitea gustatzen zait (goizez edo gauez). Askotan, lana bukatu eta gero lankideok elkarrekin zerbait hartzera irteteko ohitura daukagu, eta, ostegunetan, afaltzera ere joaten gara pare bat astean behin. Asteburuetan, parrandatxo bat ere botatzea gustuko dut, eta, batik bat, golfean jokatzea. Aspaldi hasi nintzen Andoainen, eta ordutik ez dut laga. Ia larunbatero eta igandero izaten ditut lagunarteko partidak, lehiaketak edo golf bidaiak Espainiako beste leku batzuetara.
Eta zer ekarri handik hona? Ezinezkoa izan arren, Madril bezalako hiri batek duen aisialdiko eskaintza zabala emango nuke. Egunero nonnahi dago zer egin (zinemak, musika kontzertuak, antzezlanak, kirol ekitaldiak), eta horrek Madril hiri eder bihurtzen du bertan bizitzeko. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Ehunka leku turistiko daude Madrilen, baina, beharbada, oso ezaguna ez den toki bat igandetan La Latina da. Oso atsegina da egun-pasa hara joatea eta hango tabernak eta jatetxeak ezagutzea. Noiz arte hor? Hurrengo urtarrilean, zazpi urte egingo ditut Madrilen, eta, egia esan, hasiera batean 2-3 urte igarotzeko asmoarekin etorri nintzen, baina dezente luzatzen ari da abentura hau. Bueltatzeko gogoa izan arren, oraingoz zaila ikusten dut epe motzean hara joatea, nire lan arloan ez baitago aukera handirik; beraz, beste urte batzuk eman beharko ditut hemen inguruan.
155:55 24/11/14 00:50 Página 17
7
1
oiloen moduan, 13.
El Día eta Euzkadi egunkarietan orri pasan dabilenak Zestoari buruzko 72 bat kronika ikusiko ditu, laburrak baina mamitsuak, eta euskaraz. Mereziko luke jakitea nor diren goitizen horien atzean dauden pertsonak: Agiromendi, Aintzane, Artzaia, Bide berritzen, Endoya, Etxekalte, Gezalaga, Iturri txiki, Itzal, Lilitxo, Sagastieta, Txiribiri... Hurrengo batean beharko du, beste bat daeta hemen aipatu nahi dudan kontua: gerra aurreko giroa irudikatzen duen perla bat (El Día, 1933-08-22). Abuztuaren 13a da eta Zestoako Eusko Gaztediak Eusko Jaiak antolatu ditu, urzaleei eskaintzeko: “Aŕatsaldeko lauretan Arotzena jatetxetik gurdi apañak irten ziran. Espatadantzari, gorulari, txistulari ta albokariak antxe ziran. Jatetxetan dalzaldiak egiñaz [...]. Pelotalekuan izan bear zun pelotaka egualdi txaŕagatik etzan jokatu”.
ja
gara eseriko n a dugun te a ndi b matzen a s h a l i a e b boro itxi eta utzi ote , begiak ireki eta nori n a re r u l iak en. beg tzean? zenbatz orria bizkar a g arri diote h
hARRI GoR RIA harri gorria bAdAbIl badabil Ez dabil badabil Ez dabil
hiru ta hir u sei ta hiru be d ta hamar h eratzi emere ta bat hog tzi ei begiak itxit a bestela g elditu bale!
ernando Arzallus
Aurreko egunetan, ordea, jatetxe batean (ez da esaten non) orri batzuk zabaldu zituzten: “Oŕiok uts utsak dira, baimen gabekoak (clandestinoa). Nork zabaldu dituzten uŕutitik desaugu. Karlataŕen eta beste españazalien lanak direla ziur gaude. [...] Ez jakiñean daudenak ikusteaŕen, oŕi ori dan bezala argitaltzen degu: 'El próximo domingo día 13 del corriente mes, se va a celebrar en este pueblo una fiesta que dan en llamar 'vasca'. No os dejéis engañar, por que ocultando cobardemente su filiación separatista, lo que buscan es quitaros los cuartos (eŕexa zeok) para que después puedan emplear en hacer esa infame campaña antiespañola [...]. Ahora bien, querida colonia española (agur ipurgarbitzalea) que tanto beneficio hacéis a Cestona con venir a ella en busca de vuestra salud (gure onagatik ez datoztela badakigu) ved si debéis dar un solo cuarto a tan falsos fines tan poco nobles (ori dek ¡ederki! itzegitea) o si por el contrario debéis hacer el vacío a semejantes fiestas [...] que con tanto disimulo ocultan sus fines ponzoñosos. Viva España. A los agüistas no separatistas”. Laster zen gerra; hiru urte barru.
o k tu
s a oll gera?
aztarka F
iora Urbieta
ira il ak
Ilustrazioa: A
M a kil da nt za bain uet xe an . i nda lezio o Ja ng uren en arga zkia . “ l a V oz de g u ip úzcoa ”, 1935 eko
155:55 24/11/14 00:50 Página 18
auzoetatik
Lasao
sAnMARtIÑAk 2014 Aurten ere joan zaizkigu Lasaoko Sanmartiñak. Eguraldiaren laguntzarekin, oso ondo pasatu dugu jaietan lasaotarrak. Memoria txiki bat eginez azalduko ditugu nondik norakoak. Ostiralean (azaroak 7) hasi genituen jaiak, txupinazoarekin. Beste urteetan baino parte hartze handiagoko txupinazoa izan genuen aurtengoa. Belaunaldi guztietako jendea etorri zen. Eta, nola ez, hain estimatua dugun bertso afaria izan genuen ondoren, Itzeder trikitilariekin eta Uxue Alberdi eta Agin Laburu bertsolariekin. Giro ederrean, 60 bat lagun bildu ginen . Afari ederra, bertsolariek oso giro ona ipini zuten, eta trikitilariekin luzatu zen gaua. Ez zen falta izan txerrikumearen zozketa. Larunbatean, umeentzako txupinazoa eta herri kirolak. Ondoren, auzoko umeek bazkaria izan zuten, eta, jarraian, puzgarriak frontoian. Auzotar nahiz kanpokoek izan zuten non gozatua. Puzgarriekin batera, txokolatada izan zuten etorri ziren guztiek. Bai umeek eta baita gurasoek ere arratsalde polita pasa zuten. Igandean, txistulariek alaiturik, Lasaoko abere eta nekazaritza produktuen erakusketa azoka. Auzotar askok hartu zuen parte. eta azoka ikusgarria atera zitzaigun. Aipatzekoa da hain txikia den auzo batetik hainbeste produktu eta animalia desberdin ekartzea borondate handiko lana dela. Hotzari eta goseari aurre egiteko, hamaiketakoa ere ez zen falta izan. Jende asko etorri zen; goiz polita pasatzeko aukera paregabea. Jaiei amaiera emateko, asteartea aipatu behar, Martin Deunaren eguna. Meza Nagusia izan genuen, Zestoako Abesbatzarekin. Ez zen jende asko etorri (asteguna, lana…), baina etorri zirenek asko gozatu zuten. Bukatu dira aurtengo Sanmartiñak. Hausnarketa bezala. zenbait datu aipatuko genituzke. -Giro ona; jendea gustura, oro har. -Antolaketarako parte hartzea zertxobait altuagoa izan da, nahiz eta oraindik gehiena betikoek egiten jarraitzen duten. -Antolaketa hobea: txandak banatu, ardurak banatu eta bete, lanak antolatu… -Zaborrarekin asko saiatu gara birziklapenean. Ontzi “berrerabilgarriak” erabili ditugu, eta zaborraren banaketa eta hautaketa egiteko arduradunak ipini ditugu. Gai honetan, aurrerapen handia egin dugu. -Jende baten falta. Auzoarekiko lotura nolabait galdu dutenak erakarri egin behar ditugu. -Gazteak, belaunaldi bat edo besteren falta; ez dute bertan gelditzeko ohiturarik, “konplitu” eta kito; askok galdua dute auzoarekiko lotura. (Bilgune baten faltaren eraginez izan daitekeela uste dugu, ez baitugu elkartzeko lekurik, giro bero bat sortzeko aukerarik) -Azpiegitura falta; baldintza oso kaskarrak. Ez dugu ur berorik, ez biltzeko lekurik, berogailurik, sukalde edo surik… Baldintza horietan jaiak antolatzea eta aurrera eramatea MERITU HAUNDIKO LANA dela uste dugu, eta aurrerantzean ere jarraituko dugu. Gure auzoa BIZIRIK dago!! Ea ba, hurrengo urteko Sanmartiñetarako gutxiago falta zaigu! ANIMO!!!
L
asaoko Auzo Elkartea
155:55 24/11/14 00:50 Página 19
az 28
o stirala
ab 03
asteazke na
aroa
Arroan Eskola Berria Orain ekimenaren aurkezpen/hasiera ekitaldia. Ondoren, gaztain erre jana.
en dua
Euskararen eguna. Adi egon! herrian egongo dira euskararekiko atxikimendua adierazteko aukerak!
04 05 09 12
o ste guna
Barbantxo aisialdi taldea Arroa-
goian. o stirala
Barbantxo aisialdi taldea Arroabean. asteartea
.
Barbantxo aisialdi taldea Aizarnan. o stirala
Barbantxo aisialdi taldea Zestoa eta Iraetan. ”Bi bala” bertso-rock emanaldia Gaztetxean; Julen Goikoetxea (bateria), Xabier Etxeberria "Pitxu" (baxua), Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsa) eta Aitzol Barandiaran (ahotsa). Ondoren erromeria.
14
igandea
Agiro Mendi Taldeak antolatuta Umeen Ibilaldi Neurtua, Zestoa-Zestoa. Goiz pasa.
18
o ste guna
Guraso eskolak Arroagoian Izar Arregi psikologoaren eskutik. Gaia: Mugak jarri ezinik.
19 20
o stirala
Ertxiña Musika Eskolak gabonetako kontzertua eskainiko du. laru nbata
IV. Artisau azoka Alima dantza gunean. Urtero bezala irabazitakoaren portzentaia bat Nava Jeevan Indiako haurrei laguntzeko elkartearentzat izango da. Ordutegia: 11.00etatik 14:30era eta 16.00tatik 20.00tara. Herriko edo herriarekin nolabaiteko lotura duten hamarren bat artisauk hartuko dute parte eta pitxiak, osagaiak, panpinak, krema eta ukenduak, jaki eta edari ezberdinak (magnolia likorea, mermeladak, etxeko turroiak, pastak)… erosteko aukera izango da bertan besteak beste.
9
agenda
1 •H
uancavelicako lagunak elkarteak eskerrak eman nahi dizkiete zestoarrei azaroaren 8an agertutako borondateagatik: “Zuei esker, Huancavelica eta Acobamako haurren jangeletarako 17. bidalketa burutu ahal izan dugu aurten. Zestoako Udala eta hau aurrera eramaten lagundu diguten bolondresak ere eskertu nahi genituzke eta batez ere, nola ez, urtez urte gure deiari erantzunez gerturatzen zareten guztiok. Mila esker laguntzen jarraitzeagatik”.
•Z
estoako udaleko web orria hemendik aurrera www.zestoa.eus izango da. Gogoratu, helbide honetan, iragarki taula, araudia, agenda... izateaz gain “Tramiteak klik batean” aukera ere badela. Honi esker internet bidez modu erraz batean, udaletxera joan beharrik izan gabe, eskaera eta tramitazioak egiteko aukera zabala dago, hala nola; alkateari gutun bat bidali, iradokizunak, kexak eta abisuen berri eman, udalaren enplegu datu basean alta eman, ikasgeletarako txartela lortzeko eskaera egin, denbora bankuan izena eman...
•A
giro mendi taldeak, aurten ere antolatu du mendi astea eta hau bukatuta, balorazio positiboa egin duela jakinarazi nahi du. Eskerrak eman nahi dizkiete, bide batez, parte hartu duten guztiei, baita rokodromoan elkartu ziren umeei ere, 70 umetik gora! Mila esker guztiei!
•Z
estoako Elikagai Bankuak ohar honen bidez esker ona adierazi nahi du. “Gauzatu dugun janari bilketak emaitza ezinhobea izan du. Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei eta bilketa egiten lagundu diguten dendariei. Herritarren erantzuna paregabea izan da”.
•Z
estoan merkatari elkarteak Gabonak heltzear ditugula eta, azken urteetako ohiturekin jarraituz, zozketa bat antolatu du denda, taberna, ile-apaindegi eta abarrekin. Merkatal gune hauetan zenbakiak banatuko dituzte, erosketak egiterakoan, Zenbaki sarituak errege egun bezperan aterako dira. Guztira hiru sari izango dira: 1000, 500 eta 300 eurokoak. Bestalde, ·Zestoan erosketa-txartela erabiltzen dutenek, beste aukera bat izango dute: abenduaren 19an, zozketa berezi bat egingo da, eta bertan, bi txartel erabiltzaileri azaroan zehar txartelarekin egindako gastua itzuli egingo zaie (gehienez 500 euro).
•A
rgazkilari taldea. Danbolin-Zulo kultur elkartea argazkilari taldea sortu nahian ari da. Gure usteak bete dira, herrian argazkilaritza oso gustuko dugunak asko gara, baina, fundamentuzko ikastaro bat ere behar beharrezkoa dugu zaleen maila parekatzen joateko. Bi hilabeteko ikastaroa izango da eta 40 euro ordaindu beharko dira. Ikastaroa, Azpeitiko Argazkilari Elkarteko kide den Iñaki Etxenagusiak emango du. Gauzak ondo badoaz, abenduko lehen astean hasiko gara, astean ordubeteko saioak izango dira eta martxa erraz hartzen badugu irteera bat ere egin nahi da abenduan. Urtarrileko saioak praktikoagoak izatea aurreikusten da eta irteera gehiago egingo dira. Baina zalantzarik gabe, gauza guztietan bezalaxe, honetan ere orduak sartu behar dira maila hobetzen joateako, besteen argazkiak ikusi, elkarri aholkuak eman, laguntza eskatu, iritziak konpartitu… Hori ere egin nahi dugu. Oraindik eguna zehaztu gabe baldin badugu ere, hilean behin elkartzen hastekotan gara. Ikastaroa egin edo taldean parte hartzeko interesa duzula? Ba jakinarazi danbolin@topagunea.com helbidera idatzita edota 943 147 123 telefonora deituta. Ateak zabal zabalik daude, zure zain gaude!
155:55 24/11/14 00:50 Pรกgina 20