154:55 27/10/14 22:18 Pรกgina 1
danbolin 2014ko urria
154 zk.
Goiko lerroan: alfredo elorza, Jesus Mari MuJika, Xabier unanue, Jesus GoikoetXea eta Julian lizaso. beheko lerroan: PePe aranGuren, inaXio aizPurua eta hilario ibarGuren
154:55 27/10/14 22:18 Pรกgina 2
154:55 27/10/14 22:18 Página 3
nork esango zigun guri, duela hamalau urte, oraindik hemen izango ginenik! Mende berriarekin batera, 2000ko urrian, hasi ginen danbolin aldizkariarekin zestoako herriari zestoari buruzko informazioa euskaraz zabaltzen. helburu nagusia euskararen normalizazioa izanik, herriari buruzko eta herritarrei buruzko ahal dugun albiste/informazioa/iritzi/historia/… jorratzen saiatzen gara. batzuetan asmatu eta beste batzuetan ez, batzuentzat gustuko eta beste batzuentzat ez hainbeste, batzuentzat … baina hemen jarraitzen dugu, zuen harrerari esker, zuen laguntzari esker. ordutik hona izan ditugun kontuak eta komeriak burura ekartzen saiatzen ari nintzela, hara non irratiz entzuten dudan azken orduko albistea (niretzat behintzat): osinbeltz harrobian Gipuzkoako hondakinen biltegia jartzeko asmoa duela Gipuzkoako foru aldundiak. kontxo!, pentsatu nuen, hori modu xelebrea horrelako garrantzia duen gai bati buruzko informazioa emateko! nork hartu du erabaki hori? herritar bezala ez al dugu ezer esatekorik? eta horrelako pentsamenduetan ari nintzela (erabakitzeko eskubidea, herritarren hitza …), kevin Penman etorri zitzaidan gogora. nola bizi izango ote zuen gure artean bizi den eskoziar/euskaldun horrek eskozian gertatutakoa? nola biziko ote zuen eskoziaren etorkizuna erabakitzeko aukera hori izatea? nola emaitza? eta orain, zer? Gai bat edo beste dela, berdin da. denok bihurtzen gara politologo, biologo, filologo, futbologo, edo nahi dituzuen –ologo guztiak. Gurea da arrazoia!, diogu, baina bakoitzak arrazoi ezberdinak dituenez, ba … inorena ez! nirekin bat egiten ez duena aurkari bezala ikusten dudanez, ezin berarekin akordioetara iritsi, ezin adostasunak bilatu. horrelako galderak/hausnarketak eta askoz ere gehiago egongo direla eta, zenbaki honetan zaborren biltegiari buruzko aipamen labur bat irakurtzeko aukera izango duzu (aurrerantzean gaia era sakonago batean jorratu nahi dugu: azken berriak, ikuspegi ezberdinak, …). ez dakit ez ote naizen eguneroko errealitatetik erabat urrundu eta ezkortasunez bete, baina horrelakoa da bizitza; batzuetan ilun eta beste batzuetan argi, batzuetan triste eta beste batzuetan alai. orain baikortasunari ateak irekiz, egunerokotasunean ez garela horrelakoak esango nuke. Gure aldamenekoarekin, gure lankideekin, gure lagunekin, gure eguneroko ohitura eta harremanetan ez garela horrelakoak esango nuke. zorionez, tristetasunez baino, alaitasunez beteago gaudela iruditzen zait; iluntasunez baino, argitasunez beteago. bestela, zergatik ametsak? zergatik hobetzeko gogoa? zergatik libreago izateko gogoa? animo, guztiontzat! amets egin eta libreago izan!
d a n b o l i n ek
J
oxeba Larrañaga
e z d u b e r e Ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 10 12 14 16 19
ERABAKIA GUREA
inkesta
enbidoak
neGu ko iGande Goizetan hondartzan
udale ko berriak
ankhar
Jardunian kevin PenMan
danbolin zulo
hortik zihar
aG enda diruz lagundutakoa
154:55 27/10/14 22:18 PĂĄgina 4
enbidoa I. ELKARTRUKATUZ mentu aproposean heldu zait enbidoa partekatzearen garrantziaz galdezka. Artaunsoron jendeari ongietorria eman, elkar gozatu eta, momentua iristean, agurtuz joaten dira egunak eta urtaroak. Denek uzten dute beren arrastoa. Elkartrukerako espazioa da eta era guztietako pertsonak hurbiltzen zaizkigu bertara. Txiki zein nagusi, munduko edozein herrialdeetakoak, funtsean berdinak garela gogoratzen digute. Artaunsoro Natur eta Kultur elkartea da. Bertan eskaintzen ditugun aktibitateen artean osasunaren burujabetza eta artea eta espresioa lantzeko hainbat motatako ikastaroak daude. Arrakasta izan duten festa egunak ere antolatu ditugu. Egia esan, espazioak imajinatu haina aukera eskaintzen ditu. Proiektua daramagunok bertatik bizitzeaz gain, bizimodu baten aldeko apustua egin dugu. Gure gizarteak galdu duen koherentzia berreskuratu nahiko genuke gure inkoherentziak onartuz. Azken batean bizitza bizitzen ikasten ari garen lagun talde bat gara. Eta bide horretan, beti da lagungarria naturara gerturatzea, bertatik barruko ahotsa garbiagoa baita eta gure beharrak asko murrizten baitira. Artaunsorok 15 urteko ibilbidea du, eta urte horietan zehar, bakarrik bizi izan diren pertsonek ez dute luzaroan iraun. Ulergarria da kontuan hartzen badugu aterpetxea antolatzeak eta bere ingurua zaintzeak duen lana. Bestalde, tristea da holako leku zoragarri batean bizi eta inor ez baduzu ilunabarra partekatzeko. Hartu-emanerako dugun gogoa dela eta WWOOF sarean parte hartzen dugu, hau da, mundu zabaleko baserri ekologikoen sarea. Baratze eta lorategietan lan dexente izaten dugunez, eskertzen da lanerako gogoz datozen gazteen laguntza. Horrela, etxetik mugitu gabe, beste kultura batzuk ezagutu eta ingelesa praktikatzeko aukera izaten dugu. Bakarrik azkarrago joan ahal da, baina partekatuz urrunago. Besteekin bizitzeak asko erakusten digu, ispilu jolasa bihurtzen baita, gure buruarekin eta ingurukoekin nola jokatzen dugun ohartuz, eta beraz, hobetzeko ate berriak zabalduz. Bakoitzak barruan duena ematen du, ezin da beste modu batean izan, eta hortik erantzun bat sortzen da. Emozioen hizkuntza da hitz egiten dabilena. Galdera-erantzun horiek gure bidea lantzeko pista bezala hartzen baditugu errazagoa suertatuko zaigu elkarbizitza eta gure buruaz barre egiten ikasi dezakegu. Eta elkarbizitza aipatzean Urko Mager Mendigureni gustura galdetuko nioke ea ze iritzi duen konpostajearen inguruan eta natura zaindu eta babesteko ze baliabide ditugun gure eskuartean.
Mo
I
doia LarraĂąaga Arrizabalaga
Harrobia inertizatutako hondakinen biltegia izatearen erabakiarekin ados al zaude? Bai egokia da, nonbait jarri behar da. Gaur egungo bizitza estiloarekin hondakin batzuk sortzen ditugu eta horri irtenbide bat jarri behar diogu. Bi aukera daude, errauskailuak edo hau. Ezin dena egin da arazoari irtenbiderik jarri gabe gelditu. Zestoan ez eta non bai? Gauzak urrun badaude ez zaigu axola baina gure inguruan denean molestatzen hasten da. Arrazoi desberdinak direla eta kokaleku egokia dela erabaki da. Etorkizunean ikusiko da horrela ote den.
Zigor Plazaola
37 urte
Kiroldegiko bileran izan nintzen eta nahiko ondo aurkeztu zuten proiektua. Dirudienez ez da kutsakorra eta harrobia berreskuratu eta paisaia eder bat izateko aukera ona izan liteke. Bileran denetik entzun nuen, normala da jendea kezkatua egotea albistea bat-batean etorri da. Alde horretatik Aldundiari kritika egingo nioke baina orain arte zaborrarekin egin den kudeaketa kontuan hartuta eta aurkeztu den proiektua guztiz desberdina izanik, ondo ikusten dut.
Xabier Eizagirre
50 urte
154:55 27/10/14 22:18 Página 5
5 SATURNO Esaten dutena egia bada egokia iruditzen zait baina egia osoa ezin du izan alde ona bakarrik esaten baitute. Lanpostuak ekarriko dituela… eta horren ona bada beste herriek zergatik ez dute hau lortzeko borrokatu? Dana ona bada… Iruditzen zait zerbait egon behar duela atzetik.
Maddi Alberdi
20 urte
Egia esan oraindik ez naiz jarri asko pentsatzen bai edo ez baino benetan demostratu egin beharko litzateke ona dela. Inolako kalterik ez badago ondo iruditzen zait baina 20 urteko denbora epeaz ari gara hitz egiten eta ondo pentsatu behar da gauza guztiek baitute bere alde txarra.
Maria Uria
24 urte
Nik uste hor dagoen arazo nagusia desinformazioa dela. Bilera bat antolatu da eta oraindik aurreproiektua ere ez dago eta jendea horren aurka azaltzen da. Jauntxokeria bat inposatu nahi digute.
Jon Etxeberria
33 urte
Ez dut uste herriarentzat oso egokia izango denik. Herritik oso gertu dago eta baliteke ez sortzea inolako kalterik baina ez dakit. Ez zait ondo iruditzen.
Mireia Alkorta
53 urte
I
zenburua irakurrita, zuen buruak izen bereko planetan kokatuko zenituzten akaso, 1.000 miloi kilometrotara, etengabe uztaiekin jolasean dabilen Saturno xelebrean. Ba ez, jaitsi berriz lurrera. Kontua da esku artean hartu nuela lehengoan Saturno izeneko xiba ultramodernoa. XXI. mendeko tramankulua izanik, noski, dena plastikozkoa. Jaurtitzeko modua ere berezia. Lehen saiakeran, kale; bigarrengoan, kale; hirugarrengoan, itzuliak ematen hasi beharrean, itzulipurdika joan zitzaidan. Ezin nuela asmatu, aizue. Nirekin zeuden, urte batzuk gora behera, nire belaunaldiko Ainhoa, Zuriñe, Josune, eta Miguel. Irribarre txikiarekin nire nahi eta ezinaren aurrean (hori bai, inork ez zuen xiba hartu eta proba egin e!!). Gurekin ziren xibaren jabea eta bere gelakidea, Markel eta Maria. Haiek ere asko ahalegindu arren, ezin; baina tira, 6 urte dituzte. Haren kontura hitz egiten hasi, eta distantziak distantzia, (txiste baten moduan getariarra, ondarrutarra, arroarra, eta Sevillakoa baikeunden elkarrekin), denok jolastu genuela xibarekin umetan. Bueno, xibarekin batzuk, besteek txibotarekin, tronparekin, xibotarekin, edo "con el trompo" (ez dago idazterik andaluzek esaterakoan duten berezko graziarekin!). Gure xibak askoz politagoak ziren: egurrezkoak, nahi zuenak tuneatu gabe uzteko, edo norbere izena idazteko, edo goitik behera margotzeko. Eta uste dut egungo haurrak ez direla zoriontsuago, nahiz eta gure xibak Saturno ez izan, nahiz eta sagarra meriendako fruta izan guretzat, eta ez jolasez jositako Apple-ren azken belaunaldiko telefonoa, edo nahiz eta guk ez izan ia 24 orduz Doraemon ikusteko aukera. Gurekin zeuden bi ume haien ahalegina eta Saturno ultramodernoa gaizki botatzen zuten bakoitzean zenbat barre egiten zuten ikusita, bururatu zitzaidan gaurko umeek ere ez dutela berez ezer askorik behar ondo pasatzeko, ume izateko. Gu garela Saturnora eramaten ditugunak, alegia. Beraz, Ainhoa, Zuriñe, Josune, eta Miguel: nire proposamena da gelditu gaitezela arratsalde batean Arroako plazan egurrezko xibekin, marraztu dezagula klarionaz arrautza prejitua lurrean, eta egin dezagula barre franko jolasean; izan gaitezela berriz ere ume. Ai ama. danbolinekoek zerbait idazteko eskatu, eta begira zer atera zaidan. Nire diagnosia argia da: zahartzen ari naiz!!!
E
nbido 2. Kepa Iribar
154:55 27/10/14 22:18 PĂĄgina 6
neguko
igandegoizetan hondartzan futbolean
Goiko lerroan: Jose lizaso PaXiero, fernando eizaGirre istinGa, zarauztar laGun bat, Jose Mari alberdi herrero, sebastian GoenaGa Porttu, Julen etXaniz, JoXe artano. tartean erdi Makurtuta eskuinetara: Joan altuna anardi. beheko lerroan: roMan korta, iĂąaki MakazaGa MakatXa, Jose Mari iribar olalde, Xabin barrena eta anJel zufiria.
futbol tXaPelketarako fitXa eGiteko ateratako arGazkia. Goiko lerroan: karlos orbeGozo, Jose Mari alberdi, Jose lizaso, Jose Mari iribar, Carlos unanue, Julen eChaniz. biGarren lerroan: luis barrena, sabin barrena, roMan korta, iĂąaki MakazaGa, sebastian GoenaGa. hiruGarren lerroan: toMas zulaika, Joan altuna, fernando eizaGirre, anJel zufiria.
Zarautzen 70. hondartza-futbola edo plaieroen txapelketako finalak jokatu dituzte aurten, apirilean. Hasierako urte haietan ez dakigu baina handik lasterrera, han izango ziren zestoarrak taldea osatu eta futbolean. Igande goizetan jokatu izan dira beti plaieroak, neguko freskuran, azaro aldera hasi eta apirila bitartean. Itsasbeheratan noski, nola bestela! Hasiera xamarreko garai haietan jokatu zuten guztiek gogoan dituzte, oraindik ere, orduko baloi gogor haiek: barruan muturdun ganbera bat (kamara) eta larru lodia azalean. Baloia olaturen batek harrapatu eta bustitzen zenean, izugarrizko pisua hartzen zuen, nonbait, eta ez zen hura buruarekin joko zuenik!
urzaleak Paxieroneko Migel Lizasok, Chocolates Loyola-ren banatzaile izan zenean, kamioi txiki bat omen zuen. Hark eramaten zuen argazkiko koadrila hori Zarautzera futbolean jokatzera. 1952. urte inguruko argazkia da. Igande goizean, lehenengo, kamioia hustu behar izaten zuten. Haren atzeko aldean, toldo batekin estalita, joaten ziren denak isil-isilik Guardia Zibilak gelditzeko beldurrez. Handik etorritakoan, atzera berriz txokolatez kargatzen zuten kamioia, astelehen goizerako prest. Orduan, ez zen futbol zelairik eta frontoian entrenatzen zuten. Baloi gogor haiek hanka hutsik jokatzeko modukoak ez zirela-eta alpargatekin jokatzen omen zuten. Imajina ezazue, baloiak ez ezik, alpargata haiek hartuko zuten pisua bustitzen zirenean!
154:55 27/10/14 22:18 Página 7
Goiko lerroan: Jabier aizPurua, karlos Mari raMos, Jabier iturria, Julian lizaso, santi aizPurua, hilario ibarGuren, antonio sanChez, MiGel elorza. beheko lerroan: ( ? ), kruz Mari barrena, iGnazio aizPurua, PePe aranGuren, Joan antonio kortadi eta MitXel lizaso.
alayak 1970. urte inguruan jokatu zuen Alaiak taldeak. Taldeari izena jarri behar eta horixe iruditu zitzaien politena. Ez zuten kamisetak-eta egiterako orduan babeslerik izan eta, ondorioz, beraiek egin eta ordaindu zituzten. Lehenengo urteetan, Zarautzen jokatzen zuten eta gerora Zumaiako Itzurunen. Partida batzuetan, atsedenaldian, txakolin trago bat hartzen zutela aitortu digute. Jesus GoikoetXea fati "alaiak-loiola" taldean Jokatzen zuela (talde ezberdinetan Jokatu zuen), 1969an, Plaiero tXaPelketako Jokalari onenaren saria eMan zioten zuMaiako itzurun hondartzan; haMaika urtez Jarraian, inolako istilu eta Penalizaziorik Jaso Gabe Jokatu zuelako.
7
Goiko lerroan: enrike larrarte, Jose luis PeñaGarikano, Jose Mari lili, Jesus Mari MuJika, luis Mari iturri, antonio irureta, JoXe Mari Gonzalez. beheko lerroan: Juan Jose aGirre, santi briñas, antonio eGiGuren eta eusebio albeniz
ertxiñape Motorrean joaten ziren Aizarnako Ertxiñape taldekoak Zarautzera. 1968 urte ingurukoa da argazkia. Sasoi ona zuten orduan eta jokalari nahiko onak ere bai tartean. Zenbait urte on samarrak egin omen zituzten. Baloi zahar haiekin, hankak urratuta eta orkatilak handituta bukatzen zutela ondo gogoan dute.
154:55 27/10/14 22:18 Página 8
Goiko lerroan: karMelo ulaCia, antonio arias, iGnazio ibarGuren, Jesus olaizola, inaXio artetXe, Gabriel Centeno, esteban artetXe, PatXi aCedo. beheko lerroan: luis Mari aGinaGalde, iñaki ulaCia, iGnazio urbieta, JosetXo Mendizabal, karlos aranGuren eta Cesar Martin.
gu ere bai Arroabeko Gu ere bai kirolklubeko kideak dira argazkikoak. Kirol-klubak hainbat kirol hartzen zituen bere baitan, besteak beste, atletismoa, boxeoa, futbola eta halterofilia. Bombas Azkuek (zatirik handienean), Cementos Rezolak eta Zestoako Udalak lagundu edo finantzatzen zuten kluba. 1971koa da argazkia, Gu ere bai taldeak Itxasertzi 5 eta 0 irabazi zionekoa. Galdu ere mordo bat galdu omen zituzten baina argazki hori, ondo irabazitako egunekoa.
Goiko lerroan: PatXi isasi, iGor olabide, Jesus beristain, aitor Mata eta Garikoitz Manterola. beheko lerroan: iñaki urbieta, Jon Gonzalez, Mikel iribar, Josu izaGirre, iñaki izaGirre eta aitor urbieta.
ederki herri biltokia 2000. urtean kopa irabazi zutenekoa da argazkia. Bost bat urtez jokatu zuen taldeak. Hasieran hanka hutsik jokatzen zuten, baina denborarekin ikasten joan ziren eta, azkenerako, surflariek oinetan ibiltzen dituzten galtzerdi moduko eskarpinekin jokatzen zuten. Txomin tabernako Mari Terek igande goizero prestatzen zien hamaiketakoa ez daukate ahazteko!
ipurbeltz 1995. urtetik 2004ra bitartean jokatu zuen Ipurbeltz taldeak futbolean, Zumaiako Itzurun hondartzan. Argazkia 1997-1998 denboraldikoa da. Gaztañaga Garraioak-ek lagundutako kamisetak ere erabili zituzten gerora. Partidu guztietan presoen aldeko bandera jartzen zuten eta gose greba eta bestelako elkarretaratzeak ere egin zituen Ipurbeltz taldeak. Partiduak igande goizetan izanik, lo gutxi edo lorik egin gabeko jokalariekin, nola edo hala, taldea osatuta jokatu izan dutela partidu bat baino gehiago aitortu digute.
J
one Bergara
Goiko lerroan: Mikel araMendi itXu, serGio Gartzia, Jose Mari loPeteGi tXato, bitoriano odriozola, iñiGo GaztañaGa, Jose Manuel reGil erreXil. beheko lerroan: ander larrañaGa kanario, PatXi arzallus, anJel subinas Poto, Jose raMon uranGa koiak, asier lizaso trunbo eta Gotzon lizaso.
154:55 27/10/14 22:19 PĂĄgina 9
9 berriak
o sinbeltz aukeratzeko zerGatiak : -erabilerarik ez duen esPazio bat da -GiPuzkoako handiena -berreskuratze Proiektu bat dauka -errePidea bertaraino iristen da -Jabetza Publiko eta Pribatua du b i fase dauzka trataMenduak Prozesu Mekanikoan nahasturiko hondakinetatik birziklatzeko berreskura daitezkeenak bananduko lirateke.
Prozesu bioloGikoan konPostatze trataMenduaren bidez eGonkortuko litzateke Geratzen den Materia
a ldundiak
bilerak eGinGo ditu
herritarrekin
Gipuzkoako Foru aldundiak hondakin Geldoen bilteGia eGiteko osinbeltz harrobia aukeratu izana duGu hilabete honetako albistea. Urriaren 13an jakin genuen erabakiaren berri, eta hurrengo egunean herritarrei informazioa emateko bilera bat antolatu zen; IĂąaki Errazkin, Gipuzkoako Ingurumen Diputatua, Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Kontsortzioko lehendakaria eta Imanol Azpiroz erakunde bereko lehendakariordea etorri ziren azalpenak ematera. Zubietan egitekoak diren Hondakinen Tratamendu Biologiko eta Mekanikoko plantan hondakinei emango zaien tratamendua azaldu zuten. Han egonkorturiko hondakinak izango lirateke proiektuak aurrera egiten badu Osinbeltzera ekarriko lituzketenak. Gipuzkoako gainontzeko harrobien artean Zestoako Osinbeltzekoa aukeratzearen zergatiak azaldu zituzten. Adierazi dute aurrerantzean ere egingo dituztela bilera gehiago informazioa partekatu eta herritarren kezkei erantzuteko. Urriaren 23an herritar talde batek bilera ireki batera joateko deia egin zuen, diputazioak eman zituen azalpenak dudak uxatu baino gehiago sortu zizkiela, eta etorkizunari begira bi helburu nagusirekin: informazio gardena lortu eta partekatzea, eta herri galdeketa bultzatzea. Zestoako Harrobia izena du herri plataformak. Alderdien arteko liskarrek zikinduta dator gaia, eta Zestoako udaletxean ere ikuspegi desberdinak dauzkate
(ikus aGenda atala)
Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Bilduk. Urriaren 23ko plenoan 7.puntua Osinbeltzen hondakin geldoen biltegia jartzearen ingurukoa izan zen. EAJk Zestoako Udalari herrian hondakin geldoen biltegirik ez jartzeko jarrera hartzeko eskatu zion, eta Bilduko zinegotziek adierazi zuten oso zorrotzak izango direla gai honekin, baina oraindik Osinbeltzeko proiektua egin gabe dagoela, eta informazioa daukatenean herritarrekin batera erabakiko dutela. Plenoan bertan aurkeztu zuten Zestoako Harrobia herri plataforma, eta hainbat eskaera egin zizkion Udalari: ahalik eta informazio eta dokumentazio gehien eskura izatea, eta mahai tekniko bat osatzea, herritarrek beraiek aukeratutako adituekin. Horrez gain, alderdikeriak alde batera utzi eta herritarren alde lan egiteko eskatu zieten alderdi politikoei. Hondakin geldoen biltegia hondakinak kudeatzeko Foru Aldundiak diseinatu duen azpiegituraren sarearen parte izango da, eta aldundiaren arabera gaur egungo zabortegiak ixtea eta errauste planta ez egitea ahalbidetuko du. 2015 urte bukaerarako egongo litzateke martxan eta 15-20 urteko bizitza erabilgarria izango luke. Datorren zenbakian emango dugu informazio gehiago.
154:55 27/10/14 22:19 Página 10
AnkHAr DA ZESTOAKO THrASH mETAlAREN IZENBURU BERRIA. IZEN BERRIA HARTU DU IBON TELLERIAK, JESUS PEREZEK, MIKEL TELLERIAK ETA LUIX GARCIAK OSATUTAKO LAUKOTEAK. FORMAZIOAN ALDAKETAK IZAN ONDOREN, TALDEA EGONKORTASUNA LORTZEN ARI DA, ETA HORI NABARIA DA ZUZENEKOETAN. ETXE INGURUAN KONTZERTUAK EMATEN HASI ZIREN 2011N, ETA, JADA, EUSKAL HERRIKO ESZENATOKIEZ GAIN, KATALUNIAKO, ESPAINIAKO ETA FRANTZIAKO TAULAK ERE ASTINDU DITUZTE THrASH mETAl BIZI ETA INDARTSUAREKIN.
Has gaitezen sorreratik Ibon: Black Sabbath taldearen tributoa zen Children Of The Grave taldearekin hasi ginen. Hasierako formaziotik gaur arte, Mikelek bakarrik iraun du, gainerakook taldean sartuz joan gara. Talde harekin ikusi genuen beste talde baten kantuak jotzeak mugak dituela. Geure kantuak sortzeko gaitasuna ikusi genuen puntu horretan eta etapa berri bati ekin genion. Beraz, 2011. urtean, Children Of The Grave alde batera uztea erabaki genuen, eta Human sortu genuen. Taldeak orain izen berri bat hartu du: ANKHAR Mikel: 2011tik gaur arte gure taldearen izena Human izan da. Baina taldea sortu zenetik hainbat mezu iritsi zaizkigu esanez lehenagotik badela izen bereko beste talde bat Asturias aldean. Azkenean, bi taldeentzat kaltegarria zen izen bera izatea, eta Ankhar izena hartzea erabaki dugu. I: Gainera esan behar da deskuiduak egon direla epe horretan. Adibidez, Madrileko lagun batzuek mezua bidali ziguten esanez gu ikustera joateko asmoa zutela, eta asturiarren kontzertu batez ari ziren; edo gure Facebookera ere iritsi izan zaigu mezuren bat esanez “atzo, kontzertu ederra eman zenuten Gijónen” eta ez ziren gutaz ari. Gu gustura geunden Human izenarekin, baina gertatu diren nahasketekin ikusi dugu hoberena izena aldatzea dela. Oso zaila izan da izen berria aurkitzea, baina, azkenean, Ankhar izenarekin jarraituko dugu. Etorkizunarekin Jolasean diskoa duzue. M: 2011ko amaieran, kantu bat grabatu genuen Pentsamendu manipulatuak izenekoa. Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioaken grabatu genuen, helburua jendartean gure taldea ezagutzera ematea zen. Ondoren, 2013ko amaieran, gure lehen diskoa kaleratu genuen. I: Kantu batzuk sortuak genituen, eta zazpi
kantuko diskoa kaleratu genuen. Gaur egungo eszenan oso garrantzitsua da disko bat izatea, jendartean ezagutzera emateko, kontzertuak lortzeko… Etorkizunarekin Jolasean diskoa ere Eñautekin grabatu genuen, eta oso gustura gaude emaitzarekin. 200 kopia atera, eta segituan saldu genituen. Oso harrera ona izan du, eta, adibidez, Burdinola webguneak urteko hiru maketa hoberenen artean sartu zuen gure diskoa.
«gure esentzia eskola zaharreko trash metala da dudarik gabe»
Konposizio prozesua nola lantzen duzue? Jesus: Normalean, Ibon eta biok ibiltzen gara kantuen konposizioan, berak riff bat sortzen du, nik beste bat… eta, pixkanaka, kantua osatuz joaten gara. Entseguetan probatu eta gustukoa badugu, kantuak aurrera jarraituko du. Prozesu konplexua da, eta denbora behar du. I: Eskola zaharreko prozesua da, eta uste dut ia talde guztiek horrela funtzionatuko dutela. Azkenean, talde bat gara, eta bakoitzak berea jarriz sortzen ditugu kantuak. J: Hala da, nahiz eta kantaren ideia batek ekarri entsegura, ondoren denok egiten dugu ekarpenen bat, eta esan behar da hasierako ideiatik amaierara kantuak aldaketa asko izaten dituela. Eta, azkenik, letrak Ibonek sartzen ditu. Eta, prozesu horretatik, thrash metala sortzen duzue. J: Gure esentzia eskola zaharreko trash metala da, dudarik gabe. Nik neuk Metallica eredutzat izan dut betidanik, eta, orain, musika munduan gehiago sartuta nagoenez, gauza berriak ezagutzen ari naiz, baina nire oinarria Metallica da. I: Sepulturaren disko zaharrak ere erreferentziatzat ditugu, eta, horrez gain, thrash edo death metal klasikoa egiten duten taldeei begira gaude beti. Nola ikusten duzue thrash metalaren eszena? I: Gaur egun musikaren eszena, oro har, ukituta dago; gauza asko aldatu dira azken urteetan. Duela 15 urte, jendeak kontzertuetara joateko ohitura handiagoa zuen. Adibidez, lehen, jende asko joan ohi zen aurrez ezagutu gabeko taldeak ikustera gaztetxeetara; gaur egun, Inter-
154:55 27/10/14 22:19 PĂĄgina 11
1 1
net eskura daukagu, eta horrek gauza asko aldatu ditu. Hori alde batera utzita, bai nazioartean eta baita Euskal Herriari dagokionez ere, trash metala osasuntsu dagoela iruditzen zait. Internetek eszena aldatu du beraz J: Internetek asko aldatu du musika entzuteko modua. Lehen, disko bat entzuteko denbora hartzeko joera handiagoa zegoen. Orain, Youtuberen edo Facebooken bidez entzun ohi dugu musika, beste zerbait egiten gabiltzan bitartean. M: Gaur egun, talde baten oinarria ez da diskoak saltzea, Internet bidezko plataformak dira erabilienak, eta, jendearengana
iristeko, horiek erabiltzen ditugu. Badugu gure Facebook orria, eta horren bidez ematen dugu gure taldearen berri: kontzertuak, kronikak‌ I: Gauza positiboak eta negatiboak ditu Internetek. Internet bidez jende askorengana iritsi daiteke talde bat, Youtuben bideo bat publikatuz adibidez. Baina beste alde batetik, jendeak kuriositate gutxiago dauka gaur egun, Interneten dena eskura baitago. MPR Management taldearekin ari zarete elkarlanean I: Bai hala da, Txarli managerrarekin gehienbat. Berau gure kontzertu bat ikustera etorri zen, diskoa ere asko gustatu zitzaion eta gure lana gustukoa zuenez elkarlanean hasi ginen. M: Gu herri txiki batekoak gara, eta managerrak asko lagundu digu hemendik kanpo kontzertuak lortzeko garaian. Azkenean berak kontaktu asko dauzka, eta oso gustura gaude eman diguten laguntzarekin. Ate asko ireki dizkigu. Aurrera begira zer erronka dituzue? M: Orain, kantu berriak konposatzen ari gara, eta, sorta berri bat dugunean, beste disko bat atera nahi genuke. J: Taldearen formazioak ere aldaketa asko izan ditu, eta garrantzitsua izango da hemendik aurrera talde bezala egonkortasuna lortzea ere. Irakurleari eman nahi diezuen mezurik? I: Jendea kontzertuetara joatera animatu nahi dugu. Zestoan bertan sekulako aniztasuna daukagu: LTT, Grises, Berriketan, Rural Zombies, Tania De Sousa, Enekora, Leok‌ eta, nola ez, Ankhar. Aberastasun ikaragarria da hori, eta jendeari mezu hori zabaldu nahi diogu: beti futbolari begira egon beharrean, joateko kontzertuetara, ziur ondo pasako dute eta. h
harthras
om/ank
.c facebook
O
ier Arregi Artola
154:55 27/10/14 22:19 PĂĄgina 12
J
ardunian kevin
penman
Erdi eskoziarra erdi euskal herritarra da Kevin Penman. Eskozian egin zituen bere bizitzako lehen urteak, harik eta duela ia 20 urte Zestoan lur hartu zuen arte. Meatzari herri batekoa bera, sorterritik milaka kilometrora bizi izan zuen Eskoziak bere etorkizuna Britainia Handitik bereizita jarraitzeko izan zuen abagune historikoa. Emaitza etsipenez hartu zuen arren, erreferendumak utzi dituen alde positiboekin geratu da. Orain 20 urte, Zestoara etorri zinenean, nolakoa zen Eskoziako egoera politikoa? Bi alderdi nagusien arteko lehia zegoen: laboristak eta kontserbadoreak (hemengo PSOE bezalakoak lehenak; PPkoen antza dute bigarrenek). Gehiengoak laboristen aldeko hautua egiten zuen, kontserbadoreek boterea har ez zezaten. Bigarren mailako pisua zuten gainontzeko alderdiek. Garai hartan, gainera, SNP alderdi abertzalea eskuinarekin identifikatzen zuen jendeak. Sentimendu abertzaleari dagokionez, zer egoera bizi zen? Independentziaren aldeko mugimendurik bazen? Eskoziarrok beti esan dugu eskoziarrak garela, eta ez britainiarrak. Pasaporte britainiarra daukat nik, baina inoiz ez naiz hala sentitu. Ez daukat ezer ingelesen aurka, nahiz eta txikiak ginenean erru dena haiei botatzen genien. Eskoziar sentitzen naiz % 100ean. Garai hartan ez zen independentziaren aldeko mugimendurik. Jendeak alderdi laborista bozkatzen zuen, kontserbadoreak boterea har ez zezaten. Gauzak horrela, Eskozia gorri batekin aurkitzen ginen (laboristen aldekoa), eta Ingalaterra urdina zen (kontserbadorea). Boterea kontserbadoreek bereganatu ohi zuten eta, orduan, zer egingo zuten haiek gure alde? Ezer ez.
ÂŤUdaletxeko balkoian bandera eskoziarra ikusteak asko hunkitu ninduen; oilo ipurdia jarri zitzaidan!Âť
Nola eta zergatik izan du halako garapena independentziaren aldeko mugimenduak azken urte hauetan? Eskoziak bere Parlamentu propioa izatea izan zen lehenengo urratsa. Hainbeste urtetan zehar Eskoziak laboristen aldeko bozka eman eta gero, haiek, boterea hartu zutenean, Legebiltzarra berreskuratzea propo-
satu zieten eskoziarrei, galdeketa bidez. Galdeketa hartan, Legebiltzarra berreskuratzearen aldeko bozka eman zuten eskoziarrek. Behin legebiltzar propioa izanik, abertzaleak bozkatzen hasi zen jendea. Logikari jarraitu zion jendeak, bai baitzekiten independentziarako bidean alderdi abertzaleei bozkatzea zela bide bakarra, laboristek eta kontserbadoreek ez baitzuten Eskoziaren independentziaren alde egingo. Eskoziarrak beti izan gara abertzaleak, baina, historikoki. alferrikako bozka izan da. Gure Legebiltzar propioa lortu genuenean, zentzua zuen bozka izatera pasatu zen. Ezinezkoa zirudien amets bat bezala izan da independentzia lortzeko aukera izatea guretzat. Londresen kontserbadoreak egon izan dira gehienetan agintean, baina urteekin lortu dugun gauza bat izan da. 2014ko irailaren 18a, bozkatzeko eguna iritsi da. Nola bizi izan zenuen egun hura? Hainbat bidetatik jarraitu nuen erreferendumaren prozesu guztia: BBC katea ikusteko aukera daukat etxean, zenbait tresna ere erabili ditut, hala nola Facebook eta Twitter, eta, nola ez, familiarekin eta lagunekin hitz egiten nuen. Nire sentsazioa zen baiezkoak irabaziko zuela; nire inguruan ez zen ezezkoa bozkatuko zuenik! Galdeketaren data gerturatzen joan ahala, ordea, ezezkoa bozkatu behar
154:55 27/10/14 22:19 Página 13
zutela zioen jendea azaldu zen. Hala eta guztiz ere, gutxiengoa zen! Nire herrian, adibidez, % 72k bozkatu zuen independentziaren alde. Nik uste arazo handiena 55 urtetik gorako jendearekin izan dugula, eurenari soilik begiratu diote. Gazteen artean, ordea, oso handia izan da baiezkoaren alde bozkatu dutenen portzentajea. Emaitzak publiko egin dira, eskoziarren % 55,3k Eskozia Britainia Handiaren parte izaten jarraitzearen alde bozkatu du. Zer sentsaziorekin geratu zinen? Imajinatu dezakezu… Espero dut zuk inoiz ez sentitzea nik egun hartan sentitu nuena… Goizez nengoen lanean, eta, halakoetan, 5:00etan jaikitzen naiz. Jai hartu nahi izan nuen, baina ez nuen lortu. Gauean ezin nuen lorik egin. 4:00retan esnatu eta BBC katea ikusten jarri nintzen, eta lehenengo emaitzak ematen ari ziren jada. % 51-% 49n zegoen orduan kontua, ezezkoaren alde, baina uste genuen buelta emango geniola emaitza hari… Zein uste duzu dela ezezkoak irabaztearen arrazoi nagusia? Azken orduan jendea beldurtu egin zela uste dut, hori izan baitzen ezezkoaren aldekoen arma nagusia. Iruditzen zait partida jokatzen ari zen bitartean unionistek joko arauak aldatu zituztela, Eskoziako Legebiltzarrari botere gehiago emango ziotela aginduz eta abar. Guk ez dugu Ingalaterraren beharrik etorkizunari begira, eurek behar gaituzte ordea. Eta horretaz jabetu dira. Petrolioa, energia berriztagarriak… denetarik daukagu, baliabide naturalak dituen herrialdea da Eskozia. Euskal Herrira begira jarrita, Eskozian eman berri den prozesu baten gisako zerbait imajinatzen al duzu? Lagun batek oso argi azaldu zidan Eskozia eta Eus-
3
«Ezinezkoa zirudien amets bat izan da independentzia lortzeko aukera izatea»
1
kal Herriaren arteko ezberdintasun nagusia: Eskozia 300 urte aurrerago doala esan zidan. Unionistak eta abertzaleak, biak, zeuden erreferenduma egitearen alde. Hemen ez da halakorik. Hemen abertzaleek erreferendum bat egin nahi izanagatik ere, Madrilek ez luke utziko. Hala ere, gustatuko litzaidake. Nik uste oraindik urte batzuk igaroko direla horretarako, hemen gauza asko pasatu dira eta… Nola ikusten duzu erreferenduma galdu osteko Eskoziaren etorkizuna? Ezezkoa bozkatu zuen jende asko haserre dago, Britainia Handiko agintariak ez baitira ari agindutako guztia betetzen. Bestetik, erreferendum honetatik zerbait positiboa atera da: gauzak aldatze bidean jendeak sinetsi du zerbait egin dezakeela. Lehen, eskoziar gizarteak ez zuen politikan sinesten. Mugimendu abertzaleak, aldiz, unionistek agindu zituzten promesa denak betetzeko lan egin behar du. Eta batek daki: agindutakoa betetzen ez badute epe laburrean beste erreferendum bat egitea posible dela iruditzen zait. Zestoako herritarren aldetik interesik nabaritu al duzu? Zestoarrei eskerrak eman nahi dizkiet erakutsi didaten babesagatik, ikaragarria izan da! Kalean ikusita lehen soilik agurtu egiten ninduen jendea gerturatu zait erreferendumaz galdetzera. Bestalde, eskoziar bezala etsipena sentitu badut, iruditzen zait zuentzako ere halako zerbait izan dela. Udaletxeko balkoian bandera eskoziarra ikusteak ere asko hunkitu ninduen; oilo ipurdia jarri zitzaidan!
A
imar etxeberria
154:55 27/10/14 22:19 PĂĄgina 14
Irailaren 27a
Garikoitz Mendizabal eta IĂąaki Azkune, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbakidun bazkide.
TSko langileekin bat Urriaren 2a
Kirol Bazkunako kideak ELA gaixotasuna dutenen alde bustitzen.
Urriaren 16an, Arroabeko Sansinenea industrigunean, TSko langileekin elkartu ziren Zumaia eta Zestoako udal ordezkariak eta, beren babesa eskaintzeaz gain, langileen eskubideak aintzakotzat hartzeko eskatu zioten epaileari.
Bailarako erretiratuen eguna Aurten bigarren urtez, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatu eta pentsiodunak bailara mailako jubilatuen eguna ospatu dute elkarrekin. Ekainberrira bisita egin zuten lehenik, eta kiroldegian elkartu ziren gero bazkaritarako. Zestoarrek prestatu zuten 100 lagunetik gorako taldearentzat paella.
Urriaren 4a Xabin Etxaideren omenaldia; XXIX. urteurrena hil zutela.
Urriaren 7a Idiazpitik Iraetako baratzeetara konposta ateratzen.
Urriaren 14a Diputazioko arduradunak herritarrei Osinbeltzen inguruko azalpenak ematen.
154:55 27/10/14 22:19 Pรกgina 15
zulo
ale/bale KALE.
5
k
danbolin
1
Urriaren 17a Kontaidazu ipuin bat Leire Otaegi gaztedi teknikariarekin.
Plaza behar den bezala edukitzen bestela ere nahiko lan baduGu, eta barreren sisteMa berrirako eGin zituzten zuloak horrela Geratuko al dira betirako?
Urriaren 22a
BA L E .
kiroldeGiko aldaGelak berritu eGin dituzte. ea orain Garbi eta tXukun Mantentzeko Gai Garen!
"Zestoako harrobia" Plataforma sortzeko lehen bilera elizan.
Urriaren 23a Osinbeltzeko gaia landu zen udal batzarra.
Konposta gune berria Kiroldegi atzean, konposta gune berria egin dute, eta han zegoen hondakin arriskutsuak birziklatzeko etxola Zubimuzu eta Idiazpi arteko gunera jaitsi dute.
Urriaren 24a Pizza tailerra Gaztelekuan.
Urriaren 25a Laiak dendak antolatuta ardo dastaketa eta Abrassados musika taldea.
154:55 27/10/14 22:19 PĂĄgina 16
hortikzihar Aitor Torralbo
zer dela-eta
Txinan?
henzhen izeneko hiri batean, Hong Kong alboan. Londresen bi urte lanean egin ondoren, beste zerbaiten bila nenbilela “aupairâ€? web orri bat aurkitu nuen. Txinako familia batekin bizitzera joan nintzen, trukean, familia horretako seme-alabak zaindu edo etxeko lan arinak egiten nituen. Dena ordaindua nuen; hegazkina, bisatua, mandarin hizkuntza klaseak... eta pentsatu gabe eskatu nuen familia bat. Zein da zure egunerokotasuna? Lehen familiekin bizi nintzen, umeekin jolastu, ingelesa irakatsi... bizitza erraza egia esan. Familia ona tokatuz gero, oporretara beraiekin joaten zara; bost izarreko hotelak, luxuzko afariak‌ Hura utzi nuen eta orain umeentzako aisialdi kontuetan nabil; surfa, kayak, eskalada, mendi irteerak, akanpada, udalekuak... Nire nahia Shenzhen-en lagunekin pisu bat alokatu eta gaztelania eta ingelesa irakastetik bizitzea da. Zer topatu duzu Txinan? Jende pila bat! Oso herrialde xelebrea da, ulertzeko edo sinesteko bizi egin behar da. Denetarik jaten da: txakurrak, katuak, zaldiak, astoak, sugeak, harrak, txitxarrak, zezenaren kirtena ere saltzen dute kaleko postuetan. Janzkerek 70eko hamarkadakoak dirudite hegoaldean, baina eraikinek 300-400 metro dituzte, argiz beteta, eta azkenengo teknologiekin. Kutsadura izugarria dago Beijing edo Shanghain. Esaterako, 10 metrora dauden etxeak ezin dira ikusi, ez dakite zer den birziklatzea.
aitor torralbo tXinako harresian
Hemengo jendeak zoratuta dagoela ematen du, batzuetan arraro begiratzen dizu, orain dela 50 urte Zestoako plazan txinatar bati begiratuko zioten bezala. Beste batzuetan, Hollywoodeko izar bat bazina bezala ikusten zaitu, telefono zenbakia eskatzen dizute kale edo metroan, argazkiak atera nahi dituzte zurekin... Baina onena, eta hainbeste kanpotar erakartzen duena, gauzen prezioa da. Bertako litro erdiko garagardoa 50 zentimo euroarenak eta arroza oilasko eta barazkiekin, edo fideo txinar platera haragi edo barazkiekin euro bat edo bi kostatzen da, hiri handi garestietan. Arropa eta gauza elektronikoak berdin. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Janaria, dudarik gabe. Eta internet, hemen beiJinG-en, oso makala da eta web ChaoyanGdistriCt, GalaXy soho orrialde asko debekatueraikuntza ta daude. Eta jaiak, heezaGunaren aurrean men ez dakite nola antolatu festa eder bat. Maite dudan jendea ere bai. Orain dela 4 urte atera nintzen Euskal Herritik, alde batera eta bestera, azkenean ohitu egiten da, baina faltan botatzen da familia, nire ama eta lagun onenak. Batzuetan, denak nirekin eramatea gustatuko litzaidake, baina bakoitzak bere planak eta bidea ditu, aurrera jarraitu behar da. Eta zer ekarri handik hona? Harrapa dezakezun dena, bizio bat da, hain merkea da dena, erosketak egiten edo interneten gauzak begiratzen hasi eta beti erosten duzu behar ez duzun txorakeriaren bat. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Txina oso handia da baina honaino etorriz gero, dena ikusi behar da, trena hartu eta herrialde osoa zeharkatu. Oso merkea da hemen bidaiatzea. Beijingeko harresi handia, tenpluak, Shanghaiko eraikinak, Hainaneko hondartzak, buddha erraldoiak, Chengduko pandak, Tibet... Herrialde osoa magikoa da, hirietatik pixka bat aldenduta inoiz imajinatu gabeko paisaiak bila ditzakezu. Eta tripa gogorrekoa baldin bazara, ez ahaztu al duzun janari guztia probatzea, bizitzan behineko esperientzia. Noiz arte hor? Oraintxe berritu dut bisatua beste 12 hilabeterako, hurrengo udan pentsatu behar zer egin, ikusi zenbat diru dudan gordeta eta...
154:55 27/10/14 22:19 Página 17
7 1
oiloen moduan,
aztarka F ernando Arzallus
mundukoia, erosoa. [...] Zestoak, agian, zera emango dizue, saloiak diruditen bere pasillo zabal eta simetrikoekin: jesuiten eskola moderno-moderno bat”. Argazkiko hauek, ordea, herri guneko Blasen ostatuarekin batera, jende xumearentzako ostatuak ziren, batik bat Fonda Ipintza hori. Ikusten denez, bi zati edo eraikin zituen garai hartan baina 1909/10 inguruan, dena bat egin zuten. Artean ez zen Urolako trenik, ezta kotxe askorik ere; ikusten den bezala, diligentzien, zalgurdien, mandoen eta zaldien mundua zen hura, eta haiek ekartzen zuten jendea hona, Zumarragako edo Arroako tren geltokietatik. Gaur egun ez bezalako lasaitasuna ikus daiteke errepidean: batzuk besaulkietan eserita atarian, beste batzuk tente tertulia ederrean... Gainontzean, Hiruarboleta hortxe, Oiartzabal, berriz, artean eraikitzeko, Ertxiña soil-soil... eta irudiaren erdi-erdian, kanposantua, hamabost bat urte besterik ez zituelarik...
o k tu
ja
nan anan ba st hatz: b a t e o du a zabal itzari. b eskutxo ogu hatz bako eta lodia. o di korra abestuk zea, biz u l , ra r alfe txikia,
lehenenGo tx lehenengo u hori txu punta beha hori, t beste guzt z hori ien txikia da h artean ori. (bis) bigarrentx u punta beha hori, t beste guzt z hori ien alferra da h artean ori. (bis)
iora Urbieta
s a oll gera?
hirugarren txu punta beha hori, t beste guzt z hori ien luzea da h artean ori. (bis) laugarrent xu punta beha hori, t beste guzt z hori ien artean bizkorra d a hori. (bis ) bosgarrent xu punta beha hori, t beste guzt z hori ien lodia da ho artean ri. (bis) lara la lara ...
Ilustrazioa: A
“Sentitzen dut zu ez etortzea. Honek sendatu egingo zintuzke (horrelaxe, entzuten duzun moduan) eta lastima da ez animatzea, zeren aldarte falta hori zure ondoezak berak eragindakoa izan daiteke-eta. Sinistu iezadazu; aurre egiozu ezezko jarrera horri eta zatoz, gainerakoan ezertxo ere ez litzaizuke faltako-eta. Eskertuko zenidake, seguru esaten dizut”. Hitz horiek ditu atze aldean postalak. Oso postal interesgarria, 1907. urte ingurukoa izan behar du. Ordurako, Bainuetxeko multzoa eraikita zegoen, Alameda izan ezik. Baina bainuetxea, argazki honetako xumetasunarekin konparatuta, beste gauza bat zen: Azorinek zioen bezala, “Zestoa [bainuetxea] hotel elegante bat da,
154:55 27/10/14 22:19 PĂĄgina 18
auzoetatik sormen
tailerra auzoetan
Irailaren 15ean hasi eta urriaren 12ra arte, sormen tailerrarekin martxan aritu dira auzoetan. Auzo bakoitzean, lau saio egin dituzte, bakoitza 2 ordukoa, eta, azken saioan, horma bat aukeratu ondoren, mural bat egin dute bertan. Arroabea izan zen lehenengoa; ondoren, Iraeta eta Arroagoia. Aizarnan abenduan arituko dira. Zestoako Udalak, gurasoen eskariari erantzunez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza batez baliatuz, mural pintaketarako aitzakiatzat hartu zuen sormen tailerra egitearena. Aiora Urbieta ibili da tailer horietan gidari gisa, eta murala egitea helburuetako bat izanda, aurreko saioetan marrazketa librea, ipuin kontaketak, dantzak, gelaz kanpoko marrazketa, material ezberdinekin marrazketa, jolasak‌ egiten aritu ziren, sortzen alegia. Haur bakoitzak nahi bezala, bere lanetan epaitua izan gabe, presiorik gabe eta modurik gustukoenean herriko horman bere arrastoa uztea zen garrantzitsuena. Irakasleak ikusi eta sentitu ahal izan duenagatik, haurrak oso gustura ibili dira. Baita irakaslea bera ere. Parte hartze handia egon da, eta oso esperientzia aberasgarria izan da. Laster Aizarnako txikien txanda izango da, hauek ere izango dute zer esan eta zer adierazi!
puzGarriak arroaGoian Urteroko ohiturari eutsiz, urriaren 18an puzgarriak izan ziren Arroagoian txikienen gozamenerako.
lasaon auzo lokal berria azaroaren bukaeran. Urte askotako negoziaketak eta gero, azkenik, badirudi Lasaon izango dutela auzotarrak elkartzeko leku bat. Aurrez fabrikatutako pabiloi bat izango da, eta Udalak jabetzan duen lur zati bakarrean jarriko dute, haurren parke ondoan alegia. Zestoa eta Azpeitiko udalek landaguneetarako bideratzen den diru laguntza bat eskatuko dute horretarako. Azaroaren bukaeran hasi eta pare bat hilabetean lanak amaitzea espero da.
154:55 27/10/14 22:19 Página 19
9
1
agenda az 01
20
aroa laru nbata
Katamarrua natur taldeak antolatuta Nengo Dango tailerra. Gerrilla bidezko nekazaritza egingo dute. Haur nahiz helduentzat. Arratsaldeko 16:30ean kiroldeogi atariko aterpean.
06 07 08
o ste Guna o stirala
Barbantxo Arroabean. laru nbata
.
iGandea
Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar dutenentzat autobusa antolatu du Atletismo taldeak. Goizeko 7:15ean aterako da Gurutzetik. Izen ematea irekita dago, 10 euro ordaindu behar dira.
10
astelehen a
Mendi astea; “Autoproteccion en montaña”, ordu eta erdiko iraupena duen doako ikastaroa kultur etxean Agiro mendi taldeak udalaren laguntzaz antolatuta.
11
.
asteartea
Mendi astea; Egoitz Zubizarretaren eskutik "Cerro Torre 2012 (Patagonia)". Jubilatuen tabernan 20:00etan. Barbantxo Aizarnan.
12
asteazke na
Mendi astea; kiroldegiko rokodromoan umeentzako tailerra. Ordutegia ikastetxean zehaztuko da eta ohar bidez jakinaraziko zaiei haurrei.
13
o ste Guna
.
Mendi astea; “Aixako kobako lamiak” filma jubilatuen tabernan. Gurutze Jubilatu Elkartekoak ibilaldia egingo dute Lizarrara. Irteera goizeko 8:30ean Gurutzean. Iratxe, Lizarra eta Gares bisitatuko dituzte. 14:00etan bazkaria eta ondoren bingoa eta dantzaldia. Azaroaren 5ean bukatzen da izena emateko epea, 37 euro bazkideek eta 40 euro gainontzekoek.
14
o stirala
.
Kultur Etxeko balioanitzeko gelan Barbantxo taldekoen eskutik 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat ekintzak egingo dira. Barbantxo Iraetan eta Zestoan.
17
astelehen a
Barbantxo Arroabean.
.
21
.
os tirala
.
Kontaidazu ipuin bat Arantxa Rezabalekin 17:30ean liburutegian. Gurutze Jubilatuen tabernan bertso afaria Jokin Uranga, Onintza Enbeita eta Jon Maiarekin. Txartelak salgai daude 20 eurotan jubilatuen tabernan. Erosteko azken eguna azaroak 18. Barbantxo Zestoan.
22
laru nbata
Zestoako musika bandaren kontzertua 18:30ean. Santa Zezilia ospatzeko Rock doinuak joko dituzte kitarra eta baxu elektrikoaren laguntzaz.
Barbantxo Arroagoian.
Gure Esku Dago taldeak Donostiako Zurriolan egingo den mosaiko erraldoian parte hartzera joateko autobusa antolatuko du. Goizeko 10:00etan aterako da Gurutzetik eta eguerdian izango da itzulera. Xaboi tailerra Iraetan auzoko haurrentzat.
09
os te Guna
Ertxiña musika eskolak Musikalean ospatuko du Santa Zezilirekin bat eginik. 18:30ean Musika eskolan entzunaldia eta diploma banaketa egingo dute. Ondoren kalejira egingo dute trikiti eta pandero joleek eta banda txikiak. Barbantxo Arroagoian.
25 28
.29
asteartea
Barbantxo Aizarnan. os tirala
Kultur Etxeko balioanitzeko gelan Barbantxo taldekoen eskutik 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat ekintzak egingo dira. Barbantxo Iraetan.
sa 07
laru nbata
Xaboi tailerra Aizarnan auzoko haurrentzat.
n Martinak
l asaon
os tirala
Arratsaldeko 20:00eta Txupinazoa. 20:30ean Bertso afaria Uxue Alberdi eta Agin Laburu bertsolariekin. Ondoren goizaldeko ordu txikira arte Hitzeder eta Asier trikitilariak.
08
laru nbata
12:30ean umeen txupinazoa. Ondoren auzoko umeentzat bazkaria. 15:30ean Frontoian haurrentzako puzgarriak. 17:00etan txokolatada.
09 11
iGandea
11:30ean Zestoako Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka. Salda badago. asteartea
San Martin eguna. 11:00etan Meza Nagusia Zestoako Parrokiko Abesbatzarekin.
•A
rgazkilaritzan zaletuak direnen juntadizoa egin nahi du danbolinek. Azaroak 5 asteazkena, arratsaldeko 19:00etan elkartuko gara. Zertarako? Ba... zehazki ez dakigu, baina asmoa argazkiak ateratzeko zaletasuna dugun herritar ezberdinak elkartzea da. Maila ezberdinetako ezagutza dutenak, kezka edo galdera ezberdinak dituztenak, gustu ezberdinak dituztenak, behar ezberdinak dituztenak... Elkartu eta argazkilaritzaz hitz egitea da kontua, eta nork daki, behar bada, 2015erako plangintza ere egin genezake? ipuzkoako Foru Aldundiak zestoarrei Osinbeltzeko biltegiari buruz azalpenak emateko egingo dituzten bileren egutegia: Urriak 28 asteartea, Zestoako kiroldegian 19:00etan. Urriak 30 osteguna, Iraetako Gure Ordeka elkartean 19:00etan. Azaroak 4 asteartea, Aizarnako Kultur Etxean 19:00etan. Azaroak 6 osteguna, Arroagoiko Kultur Etxean 19:00etan eta azaroak 11 asteartea, Arroabeko Kultur Etxea 19:00etan. azteriak jostailu bilketa egingo du Gabonetan beharra duten herriko haurren artean banatzeko. Eguna zehazteko.
•G •G
154:55 27/10/14 22:19 Pรกgina 20