153:55 22/09/14 22:01 Pรกgina 1
danbolin 2014ko iraila
153 zk.
153:55 22/09/14 22:02 Pรกgina 2
153:55 22/09/14 22:02 Página 3
inkesta
uztaileko lehen egunetan amaitu nituen unibertsitateko azterketak. kostata baina iritsi ziren oporrak. ia bi hilabete egunerokotasunetik irten, eta eguraldi “ederraz” gozatzeko. uda lanean igaro dutenek akaso eskertuko zuten, baina zer izan da aurtengoa? eguzki faltan, gehienak, buruzuriei konpetentzia egiteko moduan iritsi gara festetara. mila plan buruan baina nahi baino azkarrago iraileko egunak agertu dira egutegian. zenbakiek aurrera egin dute eta konturatu gabe haizeak eraman ditu plazako hondarrak. festek ere egin dute berea eta ikasturte berriari ekitea beste erremediorik ez zaigu gelditu. baina aurtengo festek izan dute berezitasun bat niretzat. bizitza osoan, festetan, udaletxeko balkoitik zintzilik ikusi izan ditudan argazkietako pertsona gehienak plazan ikusi ditut. festa giroan, dantzan, beren gertukoenekin. baina ez dira urte mordoxka herritik kanpo igaro ondoren aurten gure herriko festez gozatzeko aukera izan duten bakarrak. Jose antonio patiño, mende erdi eta gero itzuli da zestoako plazara. itxura denez, 1960 inguruan zestoan toreatu zuen. bere bilobak zestoako mutil laguna topatuta, nola ez ba bueltatu! plaza berdin-berdin dagoela dio. badirudi barrera berriek ez dutela horrenbesteko aldaketa suposatu. oroitzapen politak ditu garai hartako giroaz. aurtengo festetako giroa ere ederra izan dela ezin ukatu. irudiei erreparatu besterik ez dago. niri lan egitea tokatu zait baina barra atzetik ere festez gozatzen jakin behar. seguru nago festetan lanean jardun ez banu, ez nintzatekeela horrenbeste jenderekin harremanduko. txupinazoa bota baino hamabost bat minutu lehenago gizon bat sartu zen tabernara eta 106 urteko bere izeba aurkezten zidala esan zidan. biak mahaian eseri eta hantxe egon ziren trago eta pintxo banarekin, lasai ederrean. hurrengo egunean bilbora autobusean joateko planak egiten aritu ziren. zein da emakume haren sekretua? gesalagako urak agian?
A d a n b o l i n ek
34 6 8 10 12 14 16 19
UDA JOAN DA TA
maiur Aristi Arregi
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
camborio . plazan , me nde e rdi eta ge ro
dan bolin zu lo
festak
2014
zestoako uretatik frantziako koñak era
auzoetatik
hortik zihar
ag enda diruz lagundutakoa
153:55 22/09/14 22:02 PĂĄgina 4
enbidoa I. SASI GUZTIEN GAINETIK ikitatik sortu izan dit irrika berezia naturak. Gurasoak baserrian jaioak izanik, askotan entzun izan ditut zizareen aurka amonak egiten zituen erremedioak, edo kiste bat garbitzeko egindako pasmo belar enplastoak, baita inoiz aspertzen ez ninduten sorginen istorioak ere. Guzti horiek nire naturarekiko jakin-mina elikatu zuten. Urteen joanean neure kabuz, liburuak hartuta, landareak identifikatzen joan naiz, eta euren propietateak ezagutzen. Hainbat ikastaro ere jaso ditut, eta azken urteetan eman ere bai. Naturarekin konektatzeko modu polita da. Azken finean, landareak benetan ezagutu nahi izanez gero, mendian ibiltzea beharrezkoa da, baita eguraldiaren gorabeherak, ilargiaren faseak, animalien mugimenduak eta txorien ugalketa garaiak ezagutzea ere! Ingurua entzutean, geure burua ere hobeto entzuten ikas dezakegu, naturarekin harremana estutzeak asko laguntzen du horretarako. Dena lotuta dagoenez, landareen munduarekin hasi eta artisauenarekin bat egin nuen, azoketan nire produktuak saltzen hasi nintzenean. Denok ezberdinak garenez gero, bakoitzak gauzak baloratzeko modu ezberdina dugu. Nire puestotxoa ipintzen dudanean denetarik ikusi izan dut, zure lanekin txundituta geratzen direnak, eta altxor txiki bat balitz bezala eramaten dutenak. Beste batzuk aldiz, prezio garesti xamarra dutela esan eta hanka egiten dute, eta bada gure lana mespretxatzen dutenik ere. Garrantzitsuena, guk geuk egindakoa baloratzea da, bizitzako beste arlo guztietan bezala. Artisauak garenok badakigu zer lan dagoen egiten dugun horren atzean. Maitasun eta goxotasun handiz egiten dira, eta bakarrak dira. Horrek ez du preziorik, baina galerak egin nahi izan ezean, prezioa jarri egin behar! Dena den, geroz eta gehiago erabiltzen dut trukea. Modu honetan lanak baloratuagoak dira, beste pertsonak ere bere denbora eta esfortzua ipini beharra duelako. Gauzak baloratzea, ingurua entzutea‌ aipatuta, pertsona bat datorkit burura zuzen-zuzenean. Erdoiztatik Artaunsororaino irrintzi batez bidaliko diot nire enbidoa, sorginetik sorginera, Idoia Larraùagari; zuen aterpetxean hainbeste jenderen joan-etorriarekin, elkarbanatzearen garrantziaz geroz eta kontzienteago izango zarete ezta?
Tx
A
iora Urbieta
Zein da aurtengo jaietatik gehien gustatu zaizun ekimena? Eta gutxien? Zer botatzen duzu faltan? Kuadrila eguneko bazkaria urtez-urte izaten ari den arrakasta da jaietatik gehien gustatzen zaidan kontua. Aurten ere 600 lagun inguru bildu gara, txalotzekoa iruditzen zaidan partehartzea gurea bezalako herri batean. Urtero bezala, ordea, aurten ere lau zezen hil dira festetan. Bada garaia zekorketekin amaitzeko eta animalirik hil gabeko festak ospatzeko Zestoan.
Imanol Ugarte
25 urte
Larunbat gaueko DJ Juliusen saioa asko gustatu zitzaidan. Aspaldian ez nuen ikusi plaza hain beteta. Kuadrila eguneko bazkaria ere oso ondo egon zen, nahiz eta beroa pasa genuen! Bazkari osteko jolasak oso laburrak egin zitzaizkidan ikusteko. Pilota partidua hasi aurretik amaitu behar omen ziren eta‌
Ania Alberdi
17 urte
153:55 22/09/14 22:02 Página 5
5 Aurtengo jaietan gehien gustatu zaidana astelehen gauean sortu zen giroa izan da. Kuadrila eguneko bazkaria eta horren inguruan sortzen den giroa ere asko gustatzen zait. Eta noski, zekorketen aurreko Amparito Roca eta ondorengo pasodoble saioa. Hala ere, kuadrilla egunean pilota partidurik ez nuke jarriko; kuadrilak banatu egiten dira…
Beñat Etxabe
19 urte
Aurtengo festetan egunez egon den giroa izan da gehien gustatu zaidana. Zekorketak pila bat gustatzen zaizkit. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiot Zestoako bandari emandako momentu mundialengatik! Kuadrila egunean jolasen eta pilota partiduaren artean oso tarte laburra egon zela uste dut…
Giovanna Fernandez
29 urte
MAMADAMA Nik festetatik nabarmenduko nukeena jende gutxi batek beste askok ondo pasatzeko egiten duen lana da. Eta gutxien gustatzen zaidana txikikerietatik sortzen diren xextrak dira: zezenketak bai zezenketak ez, pilota bai pilota ez… Xextra sortu nahian ibiltzen dira batzuk.
Karmelo Arrizabalaga
48 urte
Gauza asko ikusi ez dudan arren, zezenak gustatu zaizkit gehien, nahiz eta kriston euri zaparrada bota zuen igandean! Azken eguneko erromerian sortu zen giroa ere asko gustatu zitzaidan. Datozen urtetarako plazan giro gehiago egotea nahiko nuke.
Kontxita Izeta
82 urte
2
012ko uda zen etxera etorri zenean Ginea Konakriko 3 urteko neskatxa. Egoera larrian iritsi zen Donostiako ospitalera, desnutrizio handiarekin, 7 kg besterik ez zituen pisatzen. Bi begi handi ziren nabarmen bere aurpegitxoan eta mingaintxo bat beti kanpoan. Txikia zela erori eta kokotsean kolpe handi baten eraginez matraila hautsi zuen. Familikoek medikura joateko dirurik ez eta belarrekin eginiko kurek ez zioten balio izan sendatzeko. Infekzioak aurrera jarraitu zion, matrail dena usteldu eta galdu arte. Haurrak ezin zuen jan eta horregatik etorri zen hain larri. Gizakien Lurrari esker etorri zen hona, Ginean geratuko balitz ez luke bizirik iraungo. Ospitalean denbora bat iraun ondoren, Zestoara. Segituan integratu zen gurean, familiarekin, hizkuntzarekin, eskolan, kaleko jendearekin. Iritsi eta hilabetera, pintto-pintto kantuan entzun genion irratiz, Nagore Telleriak egin zion elkarrizketan. Ze pozik joaten zen eskolara, desiratzen bere lagunekin jolasteko eta ze ondo zaintzen zuten denek. Kalean ere, noranahi edonorekin joateko ez zuen batere arazorik. Tabernetan ere, zenbat bider korrika Txokoneko Mª Karmenen sukaldera, Miantxaneko Arantxari, frutak banatzen laguntzen, Potxoloneko Pilar eta Xebasi bixitak, Koro pelukerian eseri azkazalak pintatzeko zain. Bernabe apaiza ere txoratuta zeukan, urrutira ikusi eta korrika joaten zitzaion deika. Ez da zaila halako haurra maitatzea! Ebakuntzak egin zizkioten eta bere herrira joan behar zuen, baina gerora berriro bueltatzeko, oraindik falta baitzaizkio ebakuntza gehiago. Pasa den Gabonetan iritsi zen abixua, berriro zetorrela. Denok poztu ginen. Hasieran urtarrilerako, gero apirila-maiatza. Azkenean ekainaren 19an. Eta gure artean, “bueno, balekoa da!”. Baina, egun batzuk lehenago deia jaso genuen. “Mamadamak ezin izango du momentuz etorri”. Denok entzun eta ikusi ditugu albisteak, Afrikako zenbait lekutan zabaltzen ari den ebola gaitzari buruzkoak. Gure Mamadamari pare-parean tokatu. Gure poz eta ilusioak goitik behera! Noiz arte? Ez dakigu. Aireportuak ireki eta baimena eman arte. Gutun honen bidez, berataz kezkatzen eta gogoratzen zareten guztioi gure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu. Ea berriro lehenbailehen gure artean dugun.
E
nbido 2. Paloma Aranbarri
153:55 22/09/14 22:02 Página 6
GURE HERRIKO MUTIL GAZTEAK NESKALAGUNA TOPATU DU DONOSTIAN. NESKA GAZTE HORREK BERE ETXEAN KONTATU DU ZERBAIT LAGUN BERRIAZ, ETA EKIN DIO AITONAK: –ETA NONGOA DUN BA MUTIL HORI? –ZESTOARRA. –ZESTOAKOA? JOñO, HAN TOREATU NUEN BA NIK! danbolinEN JAKIN DUGU ISTORIOA, ETA MUTIL GAZTEAREN BITARTEZ GONBIDAPENA EGIN DIOGU ‘AITONARI’ ZESTOAKO AMABIRJINETARAKO. LEHEN ZEKORKETAREN AURRETXOAN EGIN DUGU TOPO, HONDARRETAN, KANPANDORREA BOSTAK JOTZEN ARI DELA. JOSE ANTONIO PATIñOK GUREAN TOREATU ZUELA 55EN BAT URTE PASA DIRA.
Jose Antonio Patiño
Camborio,
Plazan, mende erdi eta gero «Argazki batzuk ekarri dizkizuet», esan digu. «Topatu dut, azkenean, hemen ateratako bat. Ez dago zaila asmatzen non aterata dagoen, plaza berdin-berdina dago eta». Aurkezpenetik bertatik iruditu zaigu planta dotoreko gizona, elegantea keinueran, zuzena, eta ahobizarrik gabekoa. Hitz batean: gizon tente askoa. «Bizpahiru aldiz behintzat toreatu nuen hemen; urteaz ez nago seguru baina 1960a baino lehenago izango zen, 58an eta 59an seguru asko». Geroztik ere izana da Zestoan, urte askoan janari etxeen saltzaile ibili baitzen eta sarri etortzen zelako Bainuetxera eta Alkortarenera produktuak ekartzera («Erdikaleko gozotegia falta dela ohartu naiz» bota digu). AMA BELDURREZ UTZI ETA TRENEZ ZESTOARA Kontuak kontu gaur baino lehenago barrerak ikusi zituen azken aldian, zezena izan zuen parean. Eta orduko erretratuei begira geratu gara. Soinean zeraman trajea zilar kolorekoa omen zen. Ilea du gaur zilarkara eta zimurretan oroitzapenen bat galdu zaion arren, akordatzen zaizkio detaile batzuk: «Trajea nirea? Bai zera! Bilbon alokatzen genituen soinekoa, kapa eta gainontzekoak. Eta denak hartuta trenez etortzen ginen. Gure amak esan zidan kontuz ibiltzeko; oso beldurtuta geratu
zen Donostian. Jantzi, be-
«Trajea nirea? Ez rriz, eskailerak igota zegoen batean egiten ginen. motel! Bilbon hostal Han zegoen mahaitxo batealokatzen an jarri nituen Ama Birjinairudiak. Asko ez zela hagenituen soineko, ren rrapatu zuen zezenak toreakapa eta tzaile bat eta...». Garai hura dutenei galdetu die gainontzekoak. ezagutu danbolinek, eta hostal hori Eta denak hartuta Agustin izango zela uste dute. gehiago aletu diztrenez etortzen kiguXehetasun berriketan segi ahala, zekoginen» rrak nafarrak izan zirela, eta haien belarririk moztea ez zuela lortu, adibidez. Guk galdetu diogu ia oroitzen den zer sentitu zuen plazara toreatzera sartu aurretik: «Neukan gogoa hemen jarri eta zertarako gai nintzen ikusteko». Belarririk eman ez zioten arren jendea gustura geratu izango zen, estimua erakutsi zioten eta. «Mutil koskorrak atzetik segika zetozela joan ginen hostalera, eta atzera arropa aldatuta kalera azaldu ginean garagardoa edatera gonbidatu gintuzten herriko batzuek. Gogoan dut nola Koiote tabernan erakusgai izan zituzten niri egindako erretratuak». LILURAK, ILUSIOAK, ETA ERREALITATEAK EMANDAKO ZIZTAKADAK Jose Antonio donostiarra da, «Egia kaleko 18.ean bizi ginen gu, eta 12.ean Bernardo Montero izeneko banderillero bat bizi zen. Gizon harekin liluratuta nengoen txikitatik. Egun batean, 14-15 urte izango nituen, bere aurrean jarri eta nire burua aurkeztu nion. Eta esan zidan ‘Benetan torero izan nahi baldin baduk etorri hadi nirekin, nik lagunduko diat eta!’» Eta hari eskerrak hasi
153:55 22/09/14 22:02 Página 7
7 zen entrenatzen Grosen zegoen Txofre zezen-plazan. Eta izena, zergatik Camborio? «Orduan ezaguna zen flamenko dantzari bat zen hura, nik ez nuen ezagutu. Txofreko giroko baten batek gustuko izango zuen eta hura hasi eta geratu egin zitzaidan». Hamazazpi urterekin debutatu zuen nobillero, eta bost urtez iraun zion bizirik torero izateko ametsak. San Sebastian de los Reyes-en heldu zion muletari azkenengoz: «Gero etsi egin behar izan nuen; hartu zuten poz ederra etxekoek!». ‘Zergatik utzi zenuen?’, horixe nahitaez sortu zaigun galdera. «Umiliatzea ez dudalako sekula onartu. Talentua eta gogoa izatea ez zen nahikoa. Zikinkeria asko zegoen... Niri esan izan zidaten ‘Neuk egingo haut torero nirekin oheratzen baldin bahaiz’. Baina nik ez nuen umiliatu nahi izan».
J
argazkiak: gaizka otamendi izeta
–Jose (edo pepe) el camborio, berezko izenez elvezio brancaleoni, venezian Jaio eta tirolen hazitako ballet eta flamenko dantzari italiarra. milanoko scalan ikasi eta dantza espainiarretan espezializatzera Joan zen madrilera. –Xabier unanue iruittak emandako dokumentazioan Jose patiño 1960ko amabirJinetako egitarauan agertzen da. eta 59ko zekorketetan izenez ageri ez bada ere, bere babesle izandako enpresari batek antolatu zituenez, pentsatzekoa da orduan ere tartean izango zela.
on Artano Izeta
153:55 22/09/14 22:02 Pรกgina 8
Amabirjinen aurreko asteburua EZ DA MAKALA IZAN AURTEN FESTEN AURREKO ASTEBURUKO EGITARAUA. ZENBAT GAUZA! ENTRENAMENDU EDERRA FESTA OFIZIALETARAKO.
Uztailaren 30a
Rokodromotxoak egin dituzte haur txikientzat.
Ibilgailu historikoen II. topaketa Momentu batetik bestera denboran ehun bat urte atzera egin izan bagenu bezala, garai bateko auto zoragarriak ikusteko aukera izan dugu aurten bigarrenez. San Kristobal eguneko autoen bedeinkazio egunean ere ez zen horrelako estanparik inoiz izango plazan!
Abuztuaren 9a
Aitzbarna elkartearen egoitza berria inauguratuta Aizarnan.
Irailaren 3a
Zunzunegi aldera barrera berriak jarri dituzte.
IV. Trikitilari txapelketa Urte batzuetako hutsunea eta gero, aurten IV. Trikitilari txapelketa antolatu da eta Aiala Etxabe eta Alaitz Urdalleta izan dira txapeldunak. Zorionak!
Irailaren 18a Jesus Odriozola ikasturte berriko lehen ipuin kontalaria.
Irailaren 18a Eskoziako erabakitze eskubidearekin bat egin du Zestoako Udalak.
Garagardo festa Pilota taldeari pasa zion erreleboa Danbolin Zulo Elkarteak. Bera izan da aurtengo antolatzailea. Giro ederrean joan da bai horixe!
153:55 22/09/14 22:02 PĂĄgina 9
9
VII. Slalom proba
Kotxeak maite dituztenentzat paregabeko plana geltokian.
Zestoako gazteen batukada Zer hobea festei erritmo pixka bat jartzeko? Lehen aldia zuen taldeak, estreinakoz atera eta egundoko giroa jarri zuten.
Herri bazkaria Gazte mordoxka elkartu da aurten ere bazkaritan.
Edadetuen omenaldia Binaka-binaka egin beharrean hemendik aurrera taldean egingo dira omenaldiak: aurten 90 urtetik gorako guztiei.
Gaueko kontzertuak Verräter eta Tania de Sousa kontzertuan. Herritarrek egiten duten musika ezagutzeko aukera ederra.
XXIX. Ondarbaso igoera Proba bere horretan mantentzen den arren, urtetik urtera prestatuago igotzen da jendea Etorratik gora; horko hamaka, garagardo eta kamara, musika...
danbolin
zulo Iraetarrak akanpadan Irailaren 13tik 14rako gaua Zelatunen pasa zuten Iraeta Denon Artean elkartekoek.
argazkiak: iban narbaiza
153:55 22/09/14 22:02 Pรกgina 10
153:55 22/09/14 22:02 Pรกgina 11
festak
2014
153:55 22/09/14 22:02 Página 12
Zestoako
uretatikFrantziako Koñakera
XVIII. mendean gaude, Ilustrazioaren mendean; Argien mendean. Garai hartan, munduko errealitatea egia zientifikoaren bidez azaltzen hasi zen, arrazoiaren argitan. Ekin zitzaion, baita ere, pertsonen ongizatea bilatzeari. Baziren hainbat elementu osasungarri, ur termalak, adibidez. Zestoan, gauza jakina zen Gesalagako urak sendagarriak zirela. Baina, zergatik ote ziren ur horiek sendagarri? Garai hartako medikuak azalpenen bat ematen saiatu baziren ere, ikerketan urrats bat aurrera eman beharra zegoen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (Real Sociedad Bascongada) ikastegi bat sortu zuen Bergaran (1777), zientzia-laborategi baten ondoan. Lehenengo aldiz, "Kimika" eta "Mineralogia eta metalurgia" katedrak sortu ziren. Irakasle gazte baina kultura zientifiko handikoak kontratatu ziren, eta "Europako laborategirik onena" sortzeko materiala eman zitzaien.
GESALAGAKO URAK Jakinik osasunarentzako onuragarriak zirela, 1774. urtetik aurrera Gesalagako uren azterketa zientifikoak egin zituzten hainbat medikuk. Ur horietatik gertu egonik, Bergarako laborategian ere zenbait azterketa egin ziren. 1782. urtean, Bergarako Erret Mintegiko fisikako eta kimikako irakasle Pierre François Chabaneau jauna Zestoara etorri zen, ur-iturburuak ezagutu eta bertako ur termalen hainbat lagin hartzera. Nontron herrian jaio zen Pierre pierre françois chabaneau François Chabaneau (Dordoña, Frantzia; 1754-1842). Parisen ikasi zuen, eta hogeita hiru urterekin heldu zen Bergarara, "oso pertsona argia, matematikari ona, eta gizon zintzoa" izateagatik gomendatua. Kultura handiko gizona izanik, fisika, kimika eta frantses eskolak eman zituen. Berak eta beste mediku batzuek egindako azterlanaren bidez, urak sendagai erabiltzeko baimen ofiziala lortu zen. PLATINOA Fisika eta kimika katedrak unibertsitate-mailan eman ziren lehenengo aldiz Bergaran. Chabaneauren jakituria ageri-agerian geratu zen Bergarako laborategian ere, platinoari buruzko ikerketetan erakutsi baitzituen bere gaitasuna. Antonio de Ulloa espainiarrak aurkitu zuen platinoa Amerikan, Ekuadorko Esmeraldas probintzian; eta 1735. urtean ekarri zuten, estreinakoz, Europara. Zilarrarekin antza handia du, hortik izena; hain antza handia non, hasiera batean, zilarrarekin nahasten zen.
153:55 22/09/14 22:02 Página 13
3 1
Platinoa xaflagarri bihurtzeko metodoa diseinatu zuen Chabaneauk (xaflagarritasuna: metal bat deformatzeko gaitasuna; hura xaflatan banatzeko, edo mailuz xafla meheak egiteko). Haren aurkikuntzari esker, platino garbi eta xaflagarria lor zitekeen eta, ondorioz, hura industrian erabili. Mundu osoan zabaldu zen aurkikuntza, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen 1786ko txostenen bidez. Horrela, kimikaren historian sartu zen Chabaneau. Platinoa xaflagarri bihurtzeko metodoa bera, alabaina, isilean gorde zuten urte askotan. Mineralogiako Errege Eskolako katedradun eta Madrilgo Ogasun Ministerioaren laborategiko zuzendari izendatu zuten Chabaneau. GOYA MARGOLARIAREN GORTASUNA Goyaren gortasuna tratatzeko metodo berritzaile bat erabili zutela jakin izan dugu berriki; elektrostatika aplikatzetik eratorritako metodoa, hain zuzen. Anbarrak (elektron grezieraz) igurtziz gero, zenbait objektu erakar ditzakeela jakiten lehena izan zen Miletuseko Thales (K.a. 630-550). Orain, edonork egin dezake hori, nahikoa da boligrafo bat oihal batean igurtzea zenbait elementu txiki erakartzeko (paper-zatitxoak, esaterako). XVIII. mendean hasi ziren gertakari hori zientifikoki aztertzen, beste fenomeno batzuekin batera; lurra jotzen duten tximistekin, esaterako. Gertakari horiek erreproduzitu nahian, igurtzi bidez elektrizitate estatikoa sortuko zuten makinak egin zituzten hainbat fisikarik. Larruzko kojineteak ukitzen ari diren diskoak jirarazten baditugu, karga elektrikoak sortuko dira indukzio bidez. Era horretako hainbat tresna zituen Peñaflorida kondeak Azkoitiko Intsausti jauregian eta Bergarako Erret Mintegian.
Berehala ikusi zuten era horretako elektrizitatea sendagarria zela epilepsia, paralisia, erreumatismoa, gortasuna eta beste gaixotasun batzuk zituzten pertsonentzat. Kasu bakoitzari egokitzen zitzaion makina; beharraren arabera, txinparta handiak edo txikiak sortzen zituen. Gortasunaren kasuan, belarria ur gaziz bete eta makina gerturatzen zen. Baina esperimentu
makina elektrikoa - (abate nollet - ramsdem)
hori ez zen oso zehatza. Bere kasuak jada erremediorik ez zuenean aurkitu zuen Goyak erremediorik teknikoki aurreratuena. Madrilen katedradun zenean, "makina elektrikoa" sortu zuen Chabaneauk, baina Goyari ez zion emaitza onik ekarri makina horrek. Gainera, txinpartak egiteko diskoa hautsi zenez, garesti atera zen tratamendua. FRANTZIAKO KOñAKA Chabaneaurekin batera, munduan ezagun ziren beste zientzialari batzuk izan ziren Bergarako Mintegian; wolframioa aurkitu zuten Elhuyar anaiak, esaterako. Logroñon jaio baziren ere, haien familia Iparraldekoa zen. Aita, Juan Elhuyar (Hazparne, 1718) lehena izan zen likoreak fabrikatzeko ardoak destilatzen. Hogeita hiru destilazio-ekipo ere izan zituen. Bergarako laborategiko zientzialariak, hortaz, destilazioan adituak ziren, eta destilazio-metodoez baliatu ziren estudiatzen ari ziren elementuen osagaiak aztertzeko. Basque Culinary Centerreko Joxe Iñaki Alava eta Kote García irakasleen arabera, destilazio-teknikak ikasita Frantziara itzuli zenean, bere herriko mahastizainei brandya destilatzen lagundu zien Pierre François Chabaneauk; eta horrelaxe sortu zen Frantziako koñaka. Gazteekin ere konpromisoa hartu zuen Chabaneauk; hezkuntza berrantolatu zuen; "fisika orokorra eta analitikoa" prestatu; eta ikastegi bat sortu.
J
ulián Serrano
153:55 22/09/14 22:02 PĂĄgina 14
auzoetatik
argazkiak: JoXean ulacia
santio-santa ana jaiak arroagoian Aspaldi pasa baziren ere, ezin aipatu gabe utzi. Aurten lolailoz girotu dute auzoa. Ez dira falta izan urteroko bertso afari, erromeri eta sagardo lehiaketa ere. Datorren urtean gehiago!
akuako
bira
Eguraldi nahasi xamarrarekin baina giro ezin hobean joan zen aurtengo Akuako bira. Beti bezala, bezperan auzotarren afaria egin zuten, baita Piroteknia Txatoren eskutik su festa ere. Baina parrandaren seinale handirik gabe, aurpegi alaiz egiten dute lan bira egunean akoatarrek. Igon Manzisidor aurten ere frogaren irabazle. Asto karreran berriz, IĂąaki Odriozola txapeldun. Arratsaldean, baserriz baserri dantzan ibili ziren gaztetxoenak. Eta ilunabarrean, pasodobleen doinura, traktore galanta hartuta kaskora buelta, nola ez!
153:55 22/09/14 22:02 PĂĄgina 15
5
1
aizarnako amabirjinak Herri txiki hauetako jaietan ez da aldaketa handirik izaten urteak igaro arren. Dena den beti ikusten dira aurpegi berriak, eta lehen haurrak zirenak gaur gazte sasoikoak ikusten dira. Horixe da nahiko berrikuntza eta ezinbestekoa gainera, jai herrikoi horiek jarraitu behar badute behintzat. Ohitura zaharrei eusten diotenen egitaraua izan da aurtengoa ere, eta esan behar ekintza denak ospatu direla salbuespenik gabe. Nahiko jarraipen egokiarekin gainera, nahiz eta urte batzuetan ikusi dugun jendetza handiarekin ez izan. Aurtengo jaietan nabaritu ditudan ezaugarri nagusienak hiru izan dira niretzako: urte garai honetarako eguraldi nahiko freskoa izan dugula, elkartea eraikuntza berrian egonik ospatu ditugula jaiak lehen aldiz, eta oilasko biltzaileek egokitutako kaiola batean jaso dituztela oilaskoak aurten. Era honetan ez dago esaterik animali horiek tratu txarrik jaso dutenik, gainera begira daudenak ere ez dute sufritzen egoera hori ikusita. Ongi etorri aldaketa berri eta zuzenari.
argazkiak: Jon egiguren
oharra: festetako argazki eta bideoekin egindako lana ikusgai www.aizarna.com helbidean.
endoiako
bira
Bigarren urtez antolatu zuten aurtengoan Endoiako bira eta aurrerantzean urtero egitekoak omen dira. Lasterketa ezberdinen saturazioaren ondorioz edo, parte hartzaile kopurua ez zen handia izan, baina, eguraldiak lagundu zuen eta giro bikainean ospatu zela froga esan behar. Bira hau zela eta, Endoiako gazte mordoa ibili zen bidea garbitu eta lasterketa prestatzen eta froga bukatutakoan, dena jaso eta bazkari ederra ere egin zuten. Aitzakia ona auzotarrak elkartzeko.
J
on Egiguren
153:55 22/09/14 22:02 PĂĄgina 16
hortikzihar June Landa
zer dela-eta
itzuli naizenean, jendeak galdetu dit nolatan nagoen hiru erdaldunekin, ez dudala eta ingelesa ikasiko! Eta alde horretatik arrazoi osoa dute, baina Londres bezalako hiri handi eta multikulturalean etxean gustura egotea eta pisukide guztiak gustukoak izatea oso zaila da. Londres oso garestia izanik 3. Zonara mugitu behar izan dugu “benetako� etxe baten bila, eta orain Wood Green izeneko zonan bizi gara, Londres iparraldean. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Gauza asko! Esate baterako janaria. Batez ere urdaiazpikoa bezalako enbutidoak ekarriko nituzke. Hemen aurki ditzakezu baina urrearen prezioan daude (gauza guztiak bezala). Martxoan gurasoek bidali zidaten janari nahikotxo, ia ekainera arte iraun zidana beraz oraingoz ez dut falta gehiegirik sumatu. Maite dudan jendea ere eramango nuke. Hemen gehiena faltan botatzen dudana da, familia eta lagunak. Baina gaur egun oso ondo komunikatuta gaudenez, egunero dugu elkarren berri. Hala ere, bixita luzeak egiten ditudanean, gero askoz ere gehiago kostatzen zait falta hori ahaztea eta etxera bueltatzeko gogoa sartzen zait. Eta zer ekarri handik hona? Lana eta laneko ordutegia! Euskal Herrian dagoen egoera ez da oso ona, eta dudan lana etxean izatea gustatuko litzaidake. Batez ere, hemen ospitaleko farmazialari lana garatuago eta egokiagoa delako profesional bezala hazteko. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Batez ere bertako leku mitikoak ikusi. Niretzako alderdirik ederrena Notting Hill da, oso lasaia, etxe ikaragarri politak ditu eta larunbatetako merkatuak xarma berezia ematen dio. Abuztuko jai egunean etorriz gero gainera, bertako karnabala ikusi beharrekoa da. Sekulako giro ona egoten baita! Noiz arte hor? Egia esan oraindik ez dakit. Momentuz gustura nago eta lana dudan bitartean beste pixka batean hemen jarraituko nuke. Hala ere, datorren urtean FIRa prestatzea nahiko nuke, beraz datorren udara jarriko nuke gehienezko data.
Londresen?
ondresen bizi naiz urtarriletik. Pasa den urtean 6 hilabete egin nituen Leonardo beka lortuta bertako ospitale publiko batean eta han hasitako proiektua amaitzera etortzea eskaini zidaten bertan kolaboratzen ari zen beste ospitale batera. Zein da zure egunerokotasuna? Astelehenetik ostiralera St Thomas´ ospitale publikoan dihardut lanean farmazialari bezala, goizeko 9:00etan hasten naiz eta 17:30ean amaitzen dut. Goizetan normalean pazienteak bixitatzera joaten naiz plantara eta bazkalondoren ikerkuntza proiektuetan sartzen naiz buru-belarri. Proiektu hauetako bati esker gainera, Bartzelonara bidaiatzeko aukera izango dut. Iraila amaieran, Europako medikuntza intentsiboko elkarteak (ESICM) antolatzen duen kongresura joango naiz proiektua aurkeztera. Lana amaitu ondoren, nahiko libre nago eta asteburuak jai ditudanez, lekuak bixitatu eta lagunekin zerbait hartzeko aprobetxatzen dut. Norekin eta non bizi zara? Malaga, Madril eta Galiziako hiru neskarekin bizi naiz. Lehenengo biak urtarriletik oraintsu arte egondako etxean ezagutu nituen eta oso harreman ona egin genuenez guztion artean etxe bat alokatzea pentsatu genuen. Etxera
153:55 22/09/14 22:02 Página 17
7
1
oiloen moduan,
aztarka F
“Baserriko Argia” izeneko eskultura handi bat egitea. Eskultura hura, burdinazkoa eta bi metro inguruko altuerakoa, 2002an inauguratu zen Zizurkilen. Baina hura finantzatzeko, egurrezko ehun eskultura txikiagoak egin zituen Gorritik, eta herriz herri erakutsi eta salgai jarri ziren. Azpeitiko Betharram-etako elizan erakusgai zeudela, Zestoako Udalak erosi zuen haietako bat, eta harrezkero udaletxean dago jarrita. Eskultura horren bidez, emakume baserritarraren lana eta izaera goraipatu nahi dira, eta baserriak izan duen garrantzia gizarteratu; etxeetan jartzen diren kutxa zaharrek edota uztarriek gordetzen duten “historia” bezalaxe, eskultura horrek ere mundu hura irudikatu nahi du. Merezi du ondo begiratzea eskulturari. Metro bat inguruko altuera du. Aurre aldea ohol lodi bat da eta goi aldean leiho edo begi karratu bat du. Ohola zuloz beterik dago eta zuloetan kandela-hondarrak (eskultura izan aurretik argi-ohola ote zen?). Ohol nagusiari eskailera formako beste ohol batek eusten dio, atzetik, elkarzut jarrita. Erakargarria du forma, materiala, argizariaren leuntasuna... Eta gain-gainean, gorri zapazto bizi bat. Alaitasuna, etorkizuna.
o k tu
s a oll gera?
ja
en luze u eta tr d l e h r o n ari gog -trakare ta aurreko o dugu. triki e ra e k atz satuk aurreti ! z luzea o a o g an... ba erritmo era! aurr atzetik
martuten ek triki-traka o trena , triki-traka martutene ko trena, triki-traka, trikizubitik bar traka rena. aurretikan dabil aurrera do ena azkena dat ala, orkig gelditu dad una ila.
Ilustrazioa: A
Jende askok galdetu ohi digu zer ote den udaletxean dagoen eskultura hori. Egungo euskal arteaz pixka bat dakien edonor berehala konturatuko da Joan Gorriti artistak egina dela; haren egiteko modua da denboraren poderioz zahartutako egurrak berrerabiltzea, gauza edo kontzeptu berriak sortuz. Bada, 2000. urtean Emakume Baserritarren Elkarteak (EBEL) ekimen bat jarri zuen martxan: emakume baserritarraren lanaren esker on gisa,
iora Urbieta
ernando Arzallus
153:55 22/09/14 22:02 PĂĄgina 18
#euskaltegifenomenoa e
,Âż
P
,
?
uskara cĂłmo comenzar MatricĂşlate, ha llegado tu hora. Eman izena beldurrik gabe eta lehen egunetik hitz egiten hasiko zara. Hasierako mailetan, oso eskola errazak ematen ditugu: jolasak, elkarrizketa sinpleak,... Zestoa herri euskalduna da eta bertan ibiltzeko oinarrizko kontuak ikasiko dituzu: zeure burua aurkezten, erosketak egiten, tabernan pintxo-potea eskatzen...
,
ixkanaka Praktikatuz aurrera Zestoan euskara ikasteko erraztasun asko daude eta kalera irtenez gero, edonork daki hitz egiten. Horregatik, oso garrantzitsua da ikasitakoa praktikan jartzea. AEK euskaltegian, komunikazio praktikoari lotutako metodologia erabiltzen dugu eta ikasleak horretara bultzatzen ditugu. Lehenengo pausoak emanda, pixkanaka zure euskara hobetzeko bidea egingo duzu gurekin.
Lana
biLatzeko Prestakuntza Gaur egun Urola bailarak bizi duen krisialdian AEK euskaltegiak prestakuntzarako bidelagun izan nahi du. Norbaitek euskaraz ondo hitz egiteak soilik ez du esan nahi lan guztietarako maila egokia daukanik. Horregatik, hainbat lan deialditan eskatzen diren mailak, ziurtagiriak eta tituluak prestatzeko laguntza ere ematen dugu. Askotan, gainera, ezusteko handiak hartzen dituzte ikasleek eta bukaeran esaten dute uste baino gehiago ikasi dutela.
doan
eta gertu
Herrian bertan maila guztietako eskaintza edukitzearen aldeko apustua egiten du Zestoako Udalak. Hori delaeta, eskola presentzialak eta autoikaskuntza metodoa uztartzen dira bertako euskaltegian. Gainera, Udalaren ahalegin ekonomikoari esker, ikasleek doan ikasteko aukera izaten dute: urte guztiko matrikula 100 euro ordaintzen da, baina asistentzia ona mantenduz gero oso-osorik itzultzen zaie diru kopuru hori ikasturte amaieran. A ze pagotxa!
matrikuLatzeko: euskara@zestoa.net 943 147010 xabi-a@aek.org 648451152
153:55 22/09/14 22:02 Página 19
ur
04
ria
ostirala
Xabin Etxaide oroituz Ertxiña mendira irteera goizeko 9:00etan Gurutzetik aterata. 13:00etan monolitora kalejira. • Laia dendak antolatuta bazkari beganoa. Gehienez 30 pertsonentzat egongo da lekua. Gaizka Kortadi izango da sukaldaria eta 20 eurotan erosi ahalko da txartela.
10
ostirala
6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat ekintzak Kultur Etxeko balioanitzeko gelan Barbantxo Aisialdi Elkartearen eskutik.
24
ostirala
9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat ekintzak Kultur Etxeko balioanitzeko gelan Barbantxo Aisialdi Elkartearen eskutik.
28
asteartea
Katxalin elkarteak antolatuta bularreko eta ginekologiako minbiziaren inguruko hitzaldia udaletxeko areto nagusian arratsaldeko 18:00etan.
Ga 03 -4 03 -11 10 17 18 -25 24 17
ztelekuan urrian: ostirala
Ikasturte berriaren hasiera. larun bata
MR. Potato eskulana larun bata
Aurtengo ikasturterako proposamenak jasoko ditugu ostirala
Sexulapikoa laru nbata
UNO kartetan ibiliko gara. larunbata
Pizzak egingo ditugu. ostirala
CSI mahai-jolasa
9
agenda
1 •Y
oga ikastaroa. Mertxe Urretaren yoga ikastaroa urriaren 2an hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe Urretak 24 urteko esperientzia du. Haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta haurdun daudenentzat da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 657722841 telefonora deituta. malda abesbatza. Ikasturte honetarako aukerak: Kantu jolas; 4 urtetik 8 urte bitarteko aurrentzat. 50 euroko kuota bakarra urtean. Musika eta zirkoa (akrobazia, clown interpretazioa, malabareak... musikarekin konbinatuz); 4 urtetik 10 urte bitarteko haurrentzat. honek ere urteko 50 euroko kuota. Gazte eta helduentzat abesbatza. zehazteko daude ordutegi eta kuotak baina helduan animatu nahi ditu Amalda elkarteak aurten bereziki abesbatzara. Izena emateko deitu lehenbailehen: 615 795 307 / 676 826 194 telefonoetara. Irailaren 29an talde ezberdinetako partaideekin bilera izango da 18:00etan. iroldegian ohiko mantenu gimnasia eta luzaketez gain, Pilates, Spining, Integral fit eta Hipopresiboak egiteko aukera dago. Izenemate zerrendak irekita daude, interesatuak kiroldegira bertaratu edota 943 147 942 telefonora deitu. uraso eskolak. Zestoako Udalak guraso-eskolak antolatu ditu Izar Arregi psikologoaren eskutik. Lehena, Aizarnan izan zen lagun giroaren inguruan. Beste hiru hitzaldi ere izango dira: Urrian, Arroabean, "Guraso motak". Azaroan, Iraetan, "Haurraren jarrera ulertuz" eta abenduan, Arroagoian, "Mugak jarri ezinik"
•A
•K
•G
153:55 22/09/14 22:02 Pรกgina 20