152:55 21/07/14 22:06 PĂĄgina 1
2014ko uztaila
152 zk. ÂŤBizitzaren aldeko apustua egingo dut beti, eta ez abortuaren gaian soilikÂť
ibon
ibarguren Txoni
152:55 21/07/14 22:06 Pรกgina 2
152:55 21/07/14 22:06 Página 3
inkesta
“entzun arren san Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan otoi! gora san Fermin!” uztaileko ereserkia eta, hilabeteari ongi etorria emateko bertsoa. nik hilabeteari ongi etorria (zorionez edo zoritxarrez) lanean eman diot aurten ere eta san Ferminak etxetik bizitzea tokatu zait ba. aurten festarik ez. entzierroak ez ditut gustuko izan inoiz, zezen multzo bat jende andanaren atzetik korrika? askok dio bizitza istant batean kolokan jartzen dela une horretan, adrenalina deskarga ikaragarria dela, euforia sentsazioa, zoramena, erokeria… baina tira, kakati hutsa naiz ni horretarako. berriz ere zezenen eta festaren eztabaida, zestoan ere izan dugu zeresanik horrekin. zenbaki honetan Festa alternatiboen inguruan hitz egingo dugu, izan ere, taldeak 20 urte bete ditu aurten. Fernando arzallusek talde honen hastapenez eta izandako bilakaeraz hitz egin digu, hasieran zein ekintza egiten zituzten eta beste hainbat kontu interesgarri. laburrean, festarako eta ondo pasatzeko bestelako modu bat planteatzen dute taldekoek. eta alternatibotasun horren inguruan hausnarketa egin dut. zergatik neuk ere ez dut nire uda alternatiboa planteatzen? udan lan egitea tokatzen zaigunen taldea osatuko nuke nik. zergatik ez? ordutegikako hondartza irteerak, urola inguruan eginiko egun pasak, eguraldi txarra dagoenerako mus txapelketak herriko tabernetan eta ona dagoenerako terrazan kafetxoa... eta ezin ditut iraetako baratzeak ahaztu! goiz pasak iraetara (oinez edo bizikletaz), tomateei eta gainontzeko barazkiei begirada bat bota, lan apur bat egin eta bazkaltzera. osasuna, elikadura, natura eta entretenimendua pakete berean. ez dago gehiago eskatzerik! honi buruz ere badu zeresanik amaiur aristik, urtebete pasa omen da baratze parkea martxan denetik. Festak eta dibertsioa alde batera utziz, hil honetako zenbakiak ere beste hamaika bide eskaintzen ditu hausnarketarako. ibon ibarguren herritarrarekin bildu da danbolin. geografia eta historian lizentziatua da eta erlijio irakasle dabil aspalditik. erlijioaren egungo osasunaz eta egungo gizartean jasaten ari den eraldaketaz aritu zaigu ibon, gazteengana hurbildu beharra, etorkizuneko erronkak… baina egungo gizartean puri-purian dauden gaiekiko duen begirada ere islatu digu: abortua, homosexualitatea edota loMCe legea, besteak beste. beso artean eraman beharreko zenbakia, beraz honakoa. aurretik aipatutako udako plan alternatiboen artean ere egon daiteke danbolin egunero irakurtzea, ezta? Motiboak eman dizkizuet behintzat. bitartean, abuztuan herrian inor ez dagoenean gelditzen garen gizagaixook osatuko al dugu gure uda alternatiboa? animatzen?
d a n b o l i n ek
J
anire Diaz
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
34 6 9 10 13 14 16 18
UDAKO LANGILE GIZAGAIXOOK
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
jardu nian ibon ibargu re n txon i
baratze parke a
ikuskizun alternatiboak 20 u rte
agenda
danbolin zulo
auzoetatik
hortik zihar diruz lagundutakoa
152:55 21/07/14 22:06 Página 4
enbidoa I. MUSIKAZ ETA MUSIKARENTZAT BIZITZEN azerra izango da enbido hau onartzea Tania. Lehenik eta behin, zorionak duzun arrakastagatik, gustua ematen du musika munduan emakumezkoekin topatzea eta herritarrak badira hobe! Musikan sei urterekin hasi nintzen... esan daiteke Ekuadorren musikarekin jaiotzen zarela, han beti baitzaude soinuz lagundua, eta nire kasuan, gurasoak musikari izanda gehiago. Bibolina izan dut lagun eta maitale nire bizitza osoan. Bide luzea egin dut berarekin Azpeitiko musika eskolan hasi eta Madrilgo Amaniel kontserbatorioan bukatu nuen arte. Tarte horretan hainbat orkestra eta kuartetorekin jo dut. Egia esan behar badut musika klasikoagatik pasioa sentitzen dut eta niretzat zortea izan da Madrilko “Jóvenes Virtuosos de la Comunidad de Madrid” eta “Orquesta de la Comunidad de Madrid”-ekin jotzea. 19 urterekin hasi nintzen lehen aldiz talde batean, “Mauni” taldean, musika zelta jotzen, Madrilen. Ordura arte, musika teknikaren bidez jorratzen ikasi nuen eta talde honek askatasuna izaten irakatsi zidan, fusionatzen, gozatzen... kontserbatorioak batzuetan ezartzen dituen kateak arintzen. Bitartean Madrilen Arte Dramatikoa karrera egiten ari nintzen eta han lau urtez kantuko teknikak landu nituen. 21 urte nituela “Grises Sueños” osatu nuen nire anaia Eñaut Gaztañaga, Antonio Diniz, Narayan Paz eta Ander Mujikarekin batera. Akustikotik elektrikora pasa nintzen. 23 urterekin Lóm Imprebis antzerki konpainian sartu nintzen, “Quijote” obra 400 aldiz egitera iritsi ginen munduko hainbat tokitan: Afrika, Hego Amerika, Frantzia... Aktore eta musikari lana egin nuen eta oso aberasgarria izan zen, hor ikasi bainuen zeinen gogorra izan daitekeen gira bat lau urtez segidan egitea, etxetik horren urruti egotea... Bibolinak gauza on asko ekarri dizkit, baina 2009an beste instrumentu batzuekin hasi nintzen jolasean. “Grises” talde ofiziala sortu genuen Raul Olaizola eta Alejandro Orbegozorekin batera. Gaur egun, Sony Music diskoetxearekin kontratua firmatu dugu, hiru disko kaleratu ditugu Origami Records-ekin eta Estatuko festibal garrantzitsuenetan parte hartu dugu. Nire enbidoa Aiora Urbietarentzat da. Nola eta non ikasi zenuen lore eta landareekin kosmetika naturala egiten? Artisauen lana baloratuta dagoela uste al duzu?
Pl
A
mancay Gaztañaga
intada . Zestoako Antzerki Astea.
Zerk edo nork goxatzen du zure bizitza? Iloba zaintzen harrapatu nauzue eta momentu honetan ilobek, mendi bueltek, zahartzen ari gara eta gero eta gutxiago egiten ditugun arren, parrandek, familiak, lagunek...
Aitor Bergara
31 urte
Txikiteoa egin eta hemen ibiltzeak. Lagun hauekin ez dago ibiltzerik eta beste batzuk topatu behar! Ni mutil ona naiz eta hauek txerriak galantak! Emakumeak ere asko gustatzen zaizkit..
Joxe Maria Alberdi
80 urte
dagoeneko ia hilabete pasatu da zestoako antzerki astea egin zenetik, baina oraindik irribarrea ateratzen zait egun haiekin pentsatzean; hirugarren urtez, asko gozatu dut kultur etxeko areto txikian. izugarria iruditzen zait gurea bezalako herri txiki batean amancayk sortu duen mugimendua: antzerki eskolaren proiektua sortu, taldeak aurrera eraman, kalitatezko ikuskizuna egiten ahalegindu (eta lortu), urtetik urtera hura mantendu, eta, gainera, hobetu. aurtengoan, shakespeareren bi obra oso ikusi ahal izan ditugu, eta euskaraz!!! Mundiala! ez daukate meritu makala bai zuzendariak, baita eszenatoki gainekoek ere. atzeko lan handia dagoela ezagutzea tokatu zait, eta berriro ere txalo zaparrada bat haientzat. zorionak guztioi eta, nola ez, eskerrik asko urteko asterik onena eskaintzeagatik!!!
K
armele iparragirre lizaso
152:55 21/07/14 22:06 Página 5
5 UROLAB ZITXONTARTU NAHIAN Bizikletan ibiltzea asko gustatzen zait, mendira ere joaten naiz. Gaur, adibidez, hondartzara goaz.
Unai Hierro
11 urte
Gehiena nire bilobak, lagunak, seme-alabak, inguruak. Antzerkiak! Oso gustura nabil antzerkian, oso pozik bizi naiz.
Arantxa Rezabal
63 urte
Eguneroko gauza txikiek, lagunekin denbora pasatzeak, umeekin egoteko denbora edukitzeak eta burua libre izateak.
Aloña Iturzaeta
38 urte
Gaurko eguraldiarekin hondartzara joan, noizean behin goxokiak jan eta lagunekin ibiltzeak.
Amaiur Gartzia
11 urte
O
rain dela gutxi bailara mailan sortu dugun elkarte “moderno” bat aurkeztera natorkizue. Jakingo duzuen moduan, momentu hauetan New Balance zapatilak janztea bezalaxe, ekintzailetasunaren inguruko kontuak tendentzia dira eta beraz Urolab, ekintzailetasuna sustatzeko eta ekintzaileei laguntzeko sortu dugun elkartea ere, moda-modakoa dela esan dezake batek. Hala ere, elkarte hau ez da inguruko tendentziek jota sortu; gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko tristeak eta bere ondorioek sortutako beharrak eraman gaitu ekimen hau abian jartzera. Ekimen horrek, Urola Erdian proiektu berriak sortzea du helburu eta eskualdearen ongizatean eragin positiboa izan nahi du. Esaterako, helburuetako bat proiektu horiei esker lanpostuak sortzea izan daiteke. Momentu hauetan profil profesional anitzeko gazte eta helduek osatzen dugu Urolab, horietako asko paraleloki bestelako iniziatiba ekintzaileetan daudelarik, besteak beste: Baserritik.com, Ukabi, Burutek, LEINNeko ikasleak… Egoitza kapitaltxoan dugu, Azpeitian eta azpeitianoak nagusi dira kideen artean, gutxiespenik gabe eta asko estimatzen ditudalarik, baina presidentzia herrian geratzen dela jakinarazten dizuet. Alde honetatik, zestoar moduan pixka bat bakarrik sentitzen naiz, Fernando Arzallus, tarteka, Urolabek asko eskertzen dituen babesa eta ekarpenak egitera etortzen bada ere. Nire aldetik beraz, interesa duen zestoar oro animatu nahiko nuke gurekin parte hartu eta modu honetara herri mailan iniziatiba politak martxan jartzea ahalbidetuko gaituen talde motor bat osatzera. urolabtaldea@gmail.com
E
nbido 2. Kristina Colomo,
Urolab taldeko zestoar bertsioa.
152:55 21/07/14 22:06 Página 6
J
ardunian ibon
ibarguren Txoni
Geografia eta Historian lizentziatua, Erlijio irakaskuntzan dabil aspaldian Ibon Ibarguren Txoni herritarra. Gipuzkoako Erlijio irakasleen koordinatzaile ere izana da, baina orain gutxi utzi du kargua. Eliza eta erlijioa mintzagai hartuta, berarekin hitz egin du danbolinek. Gai sozialek erakarrita, bestelako mundu batzuk ere ezagutzeko aukera izan du Ibargurenek, politika eta internazionalismoa (nazio arteko elkartasunean-kooperatismoan), esate baterako. Noiz, nola eta zergatik sartu zinen Erlijio irakaskuntzan? Geografian eta Historian lizentziatuta izaki, Erlijioko titulazioa ateratzeko aukera izan nuen. Gainera, oso gaztea nintzela, 23 urterekin edo, Erlijioko irakasle izatea proposatu zidaten. Ordurako kristau elkarteetan eta abar zebilen gazte bat nintzen. Eliza munduan ibili izan naiz ni beti. Garai batean, instituzioak antolatuta ez zeuden garaietan, Elizak hartu zuen nolabaiteko ardura gazteekin egoteko, haiei formazioa emateko, euskara sustatzeko, ikastolen alde jarduteko… Eta ni belaunaldi horretakoa naiz.
nagusia eta, batik bat, bi zeregin nituen: Erlijioko irakasleei formazioa ematea eta erakundeekin harremanak izatea.
Betidanik Elizaren munduan mugitu izan zarela aipatu duzu. Zerk erakarri zintuen mundu horretara, fedeak ala garai hartako testuinguru sozialak? Nik, kasu honetan, biak uztartuko nituzke. Elizaren konpromiso soziala ezin da baztertu norberaren fedearengandik. Gu fededunak gara, gure Gipuzkoako Erlijio irakasleen koordinatzaile izatera iritsi zara. Azal aukera pertsonala izan da eta gure fedearen ikusezazu nola iritsi zinen ardura horretara. pegi horrek bultzatzen gaitu gizartearen transforErlijioko irakasle gisa urte dezente egin ostean eskaini zidaten Domazio batetara. Egun, Erlijioa ez dagoela “modan” nostiako Elizbarrutiko Irakaskuntza Ordezkaritzako koordinatzaile esan genezake, nahiz eta guretzat ez den moda izatea. Gipuzkoako ikastetxe kontzertatu erlijioso eta kontu bat. Zentzu horretan, Kristau Elkarteak urte ikastetxe publikoetako Erlijioko irakasleak ko- luze hauetan gizartearekiko izan duen konpromiordinatzea zen nire ardura soa azpimarratu nahiko nuke, ikastolen kontuan, euskararen sustapenean… Euskal Eliza beti busti izan da hemengo kontuetan, orain denok zaku berean sartzen bagaituzte ere.
«Udaletxean zortzi urte egin nituen EAJko zinegotzi gisa. Esperientzia gazigozoa izan zen. »
«A du i h n
152:55 21/07/14 22:06 Página 7
«Asko hitz egiten dut erlijioaz nire ikasleekin eta harrituta uzten naute dituzten galderekin»
Ulertzen dizudanaren arabera, kristautasunaren oinarriak berreskuratzearen aldeko apustua egiten duzu. Fededunok, Nazareteko Jesusen bizitzan oinarritu behar dugu, ondoren guk bizi dugun errealiatea behatu eta aldatzen saiatzeko. Alde batetik, Jesusek bizi izandako Jainkoaren esperientzia barneratu behar dugula uste dut eta, bestetik, gehien sufritzen dutenekiko hurbiltasuna bultzatu behar dugula iruditzen zait. Zentzu horretan, Francisco Aita Santu berriarekin gauzak hobera egingo dutelakoan nago.
7
Erlijioa “modan” ez dagoen kontu bat izatea zeren ondorio dela uste duzu? Eta zer egin behar du egoera aldatzeko? Gaur egun erlijioa dogma, moral-arau eta errituz osaturiko elizaren erakundearekin parekatzen da. Argi dago gisa honetako erakundeek (alderdi politikoekin gertatzen den moduan) ez dutela gazteen gertutasunik lortzen, baina horrek ez du esan nahi gure gazteei benetako bizipen sakonek axolarik ez dietenik. Uste dut hor dagoela gure erronka, espiritualitate sakon baten bila dabilen pertsonei bide hori egiten lagun-tzean. Guk altxor bat daukagu, eta hori Ebanjelioa da. Nazareteko Jesusen figura berreskuratu behar dugu. Askotan gure mezua bidean galdu egiten dela iruditzen zait, formatan soilik geratzen garela eta ez ditugula gauzak behar diren bezala sakontzen.
Aita Santua aipatuta, nola ulertu behar da euskal Eliza eta Vaticanoaren arteko harremana? Guztiok zaku berean sartzen gaituztenean, nik ez dut ahazten hemen frankismoaren garaitan 16 apaiz fusilatu zituztela eta beste 350 kartzelan sartu edo desterratu egin zituztela. Gaur egun ikuspegi ezberdinak ditugu hainbat eta hainbat gaietan, baina horrek ez du esan nahi beti borrokan gabiltzanik. Aita Santu berri honen aukeraketak ate berriak irekitzen dituela iruditzen zait. Keinu garrantzitsuak egiten ari dela uste dut eta jendea hori jasotzen ari da. Adibidez, zer keinu garrantzitsu egin du? Eta egunerokotasunean, antzematen al duzue Aita Santu aldaketa? Batez ere hizkuntza aldatu duela iruditzen zait. Agian, orain arte oso hizkuntza teologikoa erabili du Elizak. Gure asmoa gazteengana hurbiltzea bada, nahi eta nahi ez hizkuntza aldatu beharra daukagu. Baina garrantzitsuenak keinuak iruditzen zaizkit, Vatikanoko bankuaren gardentasunaren aldeko aldaketak, Mediterraneoan etorkinekin gertatzen ari den sarraskia salatu izana, Israel eta palestinarren bake prozesuaren aldeko apustua egitea, pederastia jasan dutenekin bat egin eta barkamena eskatzea...
«Guk altxor bat daukagu eta hori Ebanjelioa da. Nazareteko Jesusen figura berreskuratu behar dugu»
Erlijio irakaskuntzara itzuliz, nola ikusten duzu horren osasuna? Gipuzkoan, ikastetxe publikoetan, erlijioa aukeratzen duten ikasleen kopurua %25koa da gaur egun. Dudarik gabe azken 20-30 urteetan gauzak asko aldatu dira. Horrek zer esan nahi du, gaur egungo gazteek ez dutela sinesten? Erlijioa goitik behera doala eta galdu egingo dela? Ez, guk ez dugu hori uste. Erlijioa eraldaketa handi baten aurrean dago eta eraldaketa hori positiboa izango dela pentsatzen dut. Erlijio-
···
152:55 21/07/14 22:06 Página 8
hau da, ikasleen dimentsio guztiei erantzungo dien heziketa dela garrantzitsuena. Zer gertatzen da LOMCE-rekin? Kasu honetan, eta Gobernu espainiarrak duen ideologiaren arabera eta izan dituen presioak medio, Erlijio irakaskuntzaren mesederako egin duela legea. Ni ordea ez nago lege honen alde. Gure konpetentziekin topo egin duela iruditzen zait, hizkuntzaren eremuan batez ere.
«Erlijio irakaskuntzaren mesederako eginiko legea da LOMCE. Ni, ordea, ez nago lege horren alde»
aren oinarria orain arte kristautasun soziologikoa izan da, baina egun, gizartea aldatzen ari den heinean, fedea pertsonalizatu egin behar dela iruditzen zait. Nik, irakasle izanik, asko hitz egiten dut honetaz nire 16 urteko ikasleekin eta harrituta uzten naute gaiaren inguruan dituzten galdera sakonekin. Erlijioak, besteak beste, zertarako balio du? Guk gure buruari egiten dizkiogun galderei erantzun bat emateko. Erlijioa aldatzen ari da, dudarik gabe, baina galderek hor jarraitzen dute. Zer iritzi duzu Wert ministroa aurrera eramaten ari den LOMCE hezkuntza legearen inguruan? Guk dakiguna da hezkuntza munduan helburu bat baldin badago hori gure ikasleen hezkuntza integrala dela,
LOMCErekin bezala, Gallardon bultzatzen ari den abortuaren legea ere ari da ematen zeresanik... Nola ikusten duzu gaia? Fede ikuspegi batetik, espiritu hitzak arnasa esan nahi du, bizitza, finean. Pertsonak gorputza baino zerbait gehiago dira. Gu oinarri horretatik abiatzen gara, bizitza da gure oinarria, pertsonaren duintasuna. Beti egin dugu eta egingo dugu bizitzaren arlo guztietan horren aldeko apustua. Egia da errealitatea askotan gordina izaten dela; ondorioz, kasu bakoitza aztertu beharko genuke. Baina, printzipioz, bizitzaren aldeko apustua egingo dut beti, eta ez abortuaren gaian soilik. Homosexualitatearen gaiarekin ere, badirudi Elizaren eta gizartearen pentsaerak ez datozela bat… Aipatu dizudan moduan, guk oinarri bat daukagu eta hori Ebanjelioa da. Nik aztertzen baldin badut Nazareteko Jesusek mundua nola ulertzen zuen, berehala konturatzen naiz gehien sufritzen dutenekiko hurbiltasuna zela bere helburua. Aita Santuak esaten duen bezala, nor naiz ni pertsona bat epaitzeko? Erlijio lanez aparte, erakutsi duzu konpromiso sozialik ere herrigintzan. Adibidez, zortzi urtez zinegotzi izan zinen udaletxean. Zer balantze egiten duzu? Kristau konpromisotik abiatuz,Udaletxean zortzi urte egin nituen EAJko zinegotzi gisa. Esperientzia gazi-gozoa izan zen. Gozoa asko ikasi nuelako, batik bat Zestoa barru barrutik ezagutu eta pertsonak baloratzen. Gazia ere izan zen, ordea. Indarkeria bete-betean zegoen eta Zestoan gauza latzak gertatu izan dira. Hemen pertsonak hil dira askatasunaren izenean, hemen bizitza ezabatu da. Bai ETAren aldetik, Joxe Mari Korta esate baterako, baita ere Estatuak bultzatutako indarkeria zela-eta, Xabin Etxaide, adibidez. Zestoarrok beharrezkoa dugu zentzurik gabeko indarkeria jasan duten biktimen sufrimenduarekin bat egitea. Sahara eta Venezuela bezalako herrialdeak ere ezagutu dituzu. Zerk eraman zintuen Euskal Herritik kanpoko beste errealitate batzuk ezagutzera? Unibertsitateko ikasketak egiten hasi berria nintzela, Jovenes Cooperantes proiektua jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak. Bertara aurkeztu eta aukeratua izan nintzen; ondorioz, hiru hilabete Venezuelan igarotzeko aukera izan nuen, bertako errealitatea zein zen ikusten. Egonaldi hark markatu egin zidan. Saharako esperientziari dagokionez, udaletxean egin nituen urte horietan hasi zen kontua. Udaletxera sartu nintzenean, Zestoa Saharako herri batekin senidetuta zegoen. Formalismo hutsean geratzen zen kontu bat zela ikusten nuen eta Saharako herriaren alde konprometitzea erabaki nuen. Egun Zumaian jarraitzen dut lan horrekin. Hiru urtean behin, ikastetxean gai hau ongi landu ondoren, Samuel Ruiz nire lagunarekin batera, ikasle talde batekin joaten gara bertara, errefuxiatuen erralitatea ezagutu eta gure elkartasuna adieraztera.
A
imar Etxeberria
152:55 21/07/14 22:06 PĂĄgina 9
9
Urtebete, herriko lurrak herritarren eskura
URTEBETE PASA DA IRAETAKO BARATZE PARKEA MARTXAN HASI ZENETIK. AURREKO UZTAILEAN, LURSAILA HARTU BERRI ZUTEN LAU HERRITARREKIN EGON GINEN, GOGOTSU ZEUDEN LANEAN HASTEKO. URTEBETE PASATA, EA ESPERIENTZIA NOLAKOA IZAN DEN GALDETU DIEGU.
ainhoa unanue eta aroa Vazquez, 23 eta 22 urte. Esperientzia berezia izan da. Konturatu gara baratzeko lana zein gogorra den. Porru ziztrin, letxuga edo baina batzuk jateko a zer lanak izan ditugun! Makilak jarri, haizeak okertu eta berriz ere jarri behar... Baina lan horren guztiaren ondoren jasotako fruituak merezi izan du. Asko ikasi dugu orokorrean, barazkien jatorria ezagutu eta baloratzen ere ikasi dugu. Ez dago zuk landatutako barazki bat jatea bezalakorik!
lander arrazola, 27
urte.
Esperientzia bikaina izan da. Aurreneko barazkiak landatu eta kostatu egin zitzaien haztea, neuk esaten nuen "ez dituk berehala aterako hauek", baina atera zirenean oso gustura, eman eta eman. Negua pixka bat tristeagoa da, baina noizbehinka baratzera joan eta ikusi landatutakoa aurrera doan, belarrak kendu, bateren bat badago tertulian aritu‌ Orain, berriro sartu ditugu barazkiak, pixka bat gehiago zaindu, aurreko urtetik ikasitakoa praktikan jarri... Ea aurtengo urtea aurrekoa baino hobeagoa izaten den.
Joan olaizola Potte, 61 urte. Esperientzia oso ona izan da. Klaudio Bermejok eta biok produktu mordoxka ekarri dugu etxera. Esperientzia oso positiboa izan dela uste dut eta giroa ere ezin hobea. Neguan beherakada sumatu da, uztarik ateratzen ez denez normala da. Guk denbora libre dezente daukagunez neguan ere jarraitu egin dugu eta hori orain igarri egiten da. Udaberriarekin batera, baratzeko dinamikak berriro hartu du martxa. Jendea oso gustura dabil eta gehiengoak baratzearekin jarraitzeko asmoa dauka.
i
i
, 38
.
tziar turbe urte Nik erritmo lasaia eman dut eta egia esan neguan utzi samartuta izan dut. Baratzeak konpromisoa eskatzen du, gainean egon beharra dago eta nik ez dut denbora askorik. Haurrak txikiak dira eta zaila egin zait jarraipena ematea, haurrak koskortuagoak balira gehiago gozatuko luketela uste dut. Hala ere, orain, berriro hasi naiz. Lursail osoa niretzako handi xamarra zela ikusita Alfonso Ayesak gure zatiaren erdia hartu du. Aukera oso polita dela uste dut eta pena ematen dit zeharo uzteak.
A
maiur aristi
152:55 21/07/14 22:06 Página 10
Zorionez, zestoar jendartea oso anitza da, pentsaera desberdinetakoa; horrek aberastu egiten gaitu pertsona eta herri gisa. Anitzak gara festa kontuetan, animaliekiko harremanetan eta, jakina, zekorketei dagokionez ere bai. Zekorketak guztiz sustraituak daude Zestoan –hori ezin da ukatu– baina kontrako jarrera ere beti egon izan da. Duela berrogeiren bat urte arte, festak egitarau ofizialak iragartzen zituenak izaten ziren, ez zegoen handik kanpo ezertarako lekurik. Oso ezaguna zen beste esaldi hura: “Con permiso de la autoridad y si el tiempo no lo impide...” [Autoritatearen baimenarekin eta eguraldiak galarazten ez badu...]. Garaiak aldatzen joan ahala, ordea, egitarau ofizialetik aparte, ikuskizun edo ekitaldi gehiago ere antolatzen hasi zen jen-
dea. Esate baterako, nahiko landuak eta arrakastatsuak izaten ziren Gazteen Asanbladak urte askotan antolatu izan zituen “Festa Alternatiboak”. Bada, testuinguru horretan, orain dela 20 urte (1994ko irailaren 8a), zekorketetara joan nahi ez zutenentzat, ordu berean, ikuskizun alternatibo bat antolatu zen Zestoan (guk dakigula lehenengo aldiz). Harrezkero, batzuetan arrakasta gehiagorekin, beste batzuetan gutxiagorekin, urtero-urtero antolatu izan da delako festa alternatibo hori. Azken urte hauetan, ekitaldi alternatiboa Udalak eratutako festa batzordeak hartu izan du bere gain, neurri handi batean. Lerro hauetan, hasierako urte haien ibilbidea egingo dugu. Askoren ustez, ikuskizun haiek herriko jaiak aberasteko balio izan zuten, baina horrez gain, merezi du pazientziaz erreparatzea urte haietan landutako hainbat marrazki, diseinu eta abarri; oso landuak eta bereziak direlako eta ekarpen interesgarria egin zietelako Zestoako diseinugintza grafikoari.
zekorketa garaik
ikuskizu alternatiboak 20 urte
p u blikoa t xirr ikiz
iku skizu nea n
(200 0)
152:55 21/07/14 22:06 Página 11
1
KRONOLOGIA 1994. Herri kirolak: aizkolariak, txingak, ingudea, trontzalariak, trikitilariak... 1995. Bertso jaialdia: Ainhoa Agirreazaldegi, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua eta Jokin Sorozabal. 1996. Aitor Furundarena eta Usurbilgo Txiskolariak. Garai hartan, oso arrakastatsua izan zen Euskal Telebistan Kike Amonarrizek aurkezten zuen Txiskola umore-saioa. 1997. Herri kirolak. 1998. Bonb-eroak. Hankagorri taldeak –tartean Anjel Alkain aktorea– oso antzezlan freskoa prestatu zuen urte hartako udarako. Bonb-eroak ikuskizunean, aktore eta aisialdiko begirale talde zabal eta kalitatezko bat ibili zen, eta Euskaldunon Egunkariarekin jardun zuten lanean. Zestoara etortzerako, 30 saio baino gehiago eskainiak zituzten. Antzezlana Erdikale barrenean zen hastekoa baina, hasi bezain laster, Zestoako Udala izutu, eta ikuskizuna galarazi egin zuten.
1
1999. Tirri-tarra show. Tirri-tarra taldeak musika-ikuskizun oso berezia bezain arrakastatsua eskaini zuen Zestoan. Egun hartan 394 heldu eta 110 ume izan ziren kiroldegiko ikuskizunean (504). Zekorketan, berriz, 445 heldu eta 112 ume (557). 2000. Txirrikiz antzezlana. Kukubiltxo talde ezagunak, ikuskizun harekin, Errose Bustinza, “Mañariko” ezizenez ezagututako euskal ipuin kontalaria eta idazlea, omendu nahi izan zuen. Aldi berean, errealitatea eta fantasia erabiliz, arrazakeriaren bazterketa eta berdintasunaren alde jokatzen zen.
t i r ri - t
aiko
izun
k
u s u rb ilg o
t xi s ko la ria
k
a r ra
sh ow
152:55 21/07/14 22:06 Pรกgina 12
ALDARRIKAPENAK Zestoako Eguzki taldeak hasitako bideari jarraituz, 1994an Zezenketen Aurkako Taldea sortu zen, batez ere hiru aldarrikapenekin: 1) Udala gutxitzen-gutxitzen joatea bere parte-hartzea antolakuntzan; horretarako plangintza egokia egitea. 2) Zekorketekiko kontzientzia kritikoa piztea: hitzaldiak, mahai-inguruak, foiletoak, erakusketak, ikus-entzunezkoak... 3) Burua astintzea, zekorketak bezain arrakastatsuak izan daitezkeen ikuskizunak antolatzeko.
ESTRATEGIA Jendea konbentzituz, aldarrikapenak argudiatuz, ez inposatuz. Estrategia horrek ikuspuntu kontrajarriak eragin zituen zekorketen aurkako jendearen artean; hori zela-eta, 2002an taldeak amaitutzat eman zuen bere ibilbidea.
a re n a e ta (1 99 6) . p u bl iko a F u rusnd ak ik u skiz u ne a n u s ur bi lgo t xi kol a ri
ZESTOAKO DISEINUGINTZARI EKARPENAK
LORPENAK 1996ko irailaren 17ak Zestoako Udal Gobernu Batzordeak Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen. 1995etik 1999ra arte, honako testu hau jarri izan zuen Zestoako Udalak zekorketako sarreratan: "Zestoako Udalak ohartarazten du ikuskizun hau Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren aurka doala". Erabaki hori berretsi egin zuen Udalak, Osoko Bilkuran, 1997ko irailaren 4an.
F
ernando Arzallus
152:55 21/07/14 22:06 Página 13
uz
3
agenda
1
taila
Sa 24
ntio Santa Anak Arroagoian o ste guna
17:00 txupinazoa. Jarraian ume jolasak eta txokolatada. 19:30 trikipoteoa. 21:00 herri afaria bertsolarieketa trikitilariek lagundurik. 23:30 erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. 03:00 Imanol dj pajaritoren emanaldia.
25
o stirala
10:00 meza. 11:00 patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30 herri etxe elkartera eraman beharko da). 11:30 Zestoako txaranga. Jarraian sagardo lehiaketa. 12:00 esku pilota finalak: binaka gazte-txoak. 16:00 Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa. 18:30 “karmelo matrakaren” omenez herri kirol saioa: harri jasotzen, Ostolaza aita alaben eta mikelaren erakustaldia. Aizkoran “bihurri” aita semeen erakustaldia. jarraian asto probak: Artabilla, Zubeltzu Torre eta Mirabillas. Gaueko 23:00 fan & go taldearekin erromeria.
26
laru nbata
11:00 meza nagusia. Ondoren, Itxaropena Dantza Taldea. Jarraian, edadetuentzako hamaiketakoa herri-etxe elkartean. Tartean, bingo-n jokatzeko aukera izango da. Arratsaldeko 19:30 herritarren arteko kirolak (txinga, trontza, soka-tira...) frontoian. 23:00 erromeria ezten giro taldearekin. Jarraian Imanol dj pajaritoren emanaldia
27
igan dea
Herria lolailoz girotuko da. 12:00 haur eta gaztetxoentzat puxka muxka zirkusekin zirkoa eskola txikia frontoian. 14:00 lolailoen arteko bazkaria. Jarraian, karaokea (irabazleak saria izango du). 18:30 Gorriti eta bere abereak. Jarraian, txokolatada. 22:30 Imanol dj pajaritoren emanaldia plazan.
ab
u ztua
Am 14
abirjinak Aizarnan
o ste guna
08:00 Oilasko biltzaileen irteera. 12:00 Txupinazoa eta sardinada txotxarekin plazan. 14:30 oilasko biltzaileen aurreskua eta bazkaria.rratsaldean, oilasko biltzaileen kalejira. 18:30 Patata tortilla lehiaketa eta trikipoteoa 23:00 Obaneuke taldearekin dantzaldia eta ondoren DJ Pajarito argitu arte.
15
o stirala
Amabirjin eguna. 11:00 Meza Nagusia Aizarnako koruarekin. Ondoren Itxaropena dantza taldea. 18:00 herri kirolak eta trikipoteoa. 23:00 Izer eta Alabierrekin erromeria.
16
laru nbata
Goizean zehar umeentzako puzgarriak. 13:30 umeen bazkaria. 17:30 ume jolasak eta txokolatada. 19:00 gazteen pilota partidua. 21:00 herri afaria (txartelak Puertokuan, Konpittero eta Aranburu landetxean salgai). 23:30 Kupela taldearekin dantzaldia. Ondoren Dj Pajarito goizaldera arte.
17
igandea
11:00 Meza Nagusia eta jarraian jubilatuen hamaiketakoa. 17:30 antzerkia.
21 30 31
-24 ra
Garagardo festa kiroldegi ondoko aterpean Zestoako Pilota Taldeak antolatuta. larunbata
Ondarbasora igoera. Kontzertua Verrater eta Tania de Sousa. igandea
Edadetuen Eguna. Meza nagusia. Omenaldia. Arratsaldean, IV. Zestoako Trikitilari txapelketa.
ir
aila
am 05
abirjinak zestoan o stirala
Txupinazoa. Preso iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko eguna. Afari herrikoia. Bertsolariak eta erromeria.
06 07
larunbata
Diana, paella, kuadrilla arteko jolasak, txaranga, pilota, berbena. igandea
Umeen kalejira, udalbatzarra, zezen bolaztatuak eta poniak, umeen bazkaria, jolasak eta ikuskizuna, zekorketa, meza eta Ama Birjinari Salbea, berbena.
08
astelehen a
Diana, jolas parkea umeentzat, meza nagusia, bandaren kontzertua, zekorketak, berbena.
14 21
•E
igandea
Akoako bira. igandea
Endoiako bira.
txabe Dinastia txapelketa. Aurten ere Zestoan jokatuko da. Aurrekoetan bezala bi kategoriatan jokatuko da, batetik gazte mailan eta bestetik nagusietan. Aipatzekoa, aurten herriko pilota elkarteko bi pilotari izango ditugula gazteen mailan, Adonis Gelis eta Unai Salegi. Aipatzekoa diogu, izan ere, hiru hamarkada luze inguru izango dira herriko pilotariek txapelketa honetan azkenengo aldiz parte hartu zutela. Txapelketa uztailaren 25ean hasiko da, gainontzeko partidak astearte eta ostegunetan, gaueko 22:00etan hasita, jokatuko dira eta finala, abuztuaren 28an jokatuko da.
152:55 21/07/14 22:06 Pรกgina 14
Ekainaren 27a
Banda filmeetako musikak jotzen.
Ekainaren 27a
Iraetako umeen egunean puzgarriak eta apar festa.
Ekainaren 29a
Zestoako interpretazio eskolaren eskutik antzerki astea.
Ekainfest Ekainaren 28an ospatu zen Ekainfest. Goizean zehar pottokan ibiltzeko aukera izan zuten txikiek eta bisita gidatuak ere izan ziren Ekainberrin eta Lili Jauregian. Herriko tabernariek ere egin zuten beraien ekarpena historiaurrean girotutako pintxoak prestatuz. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta historiaurreko olinpiadak burutu ziren. Egun osoko egitarau zabala izan zen. Suaren etorrerarekin eta Berriketan musika taldearen kontzertuarekin eman zitzaion amaiera egunari.
Ekainaren 30a
Iraetan uda giroa
Hondakinak biltzeko sistema berria martxan.
Bada haurrentzat aukera Iraetako futbol zelaiaren bueltan! Ur jolasak eta igerileku txikiak gutxi balira, orain, tren txiki bat ere jartzen ari dira, gainean eserita pistatxoan bueltaka ibiltzeko.
Uztailaren 7a San Fermin entzierroa aterpean.
152:55 21/07/14 22:06 Pรกgina 15
5
k
danbolin
1
zulo
ale/bale KALE.
Uztailaren 12a Sahara eguna.
bide gorrian, iraetara iristear
gaudela, egurrezko baranda puskatuta dago leku
bat baino gehiagotan, ze eleFante ibili da kabitu ezinda hor?
BA L E .
bainuetxeko geltokitik lau itu-
rrira bidean, zuloak tapatu dituzte... ea zenbat
Uztailaren 13a Nabarraldek antolatuta Orreagara irteera.
irauten duen!
Gurutzeaga bizi-bizi Ekainean zehar hiru txapelketa jokatu dira frontoian. Emakumeen pala eta gizonezkoen pala eta eskuzko txokoko txapelketa. Jende ugari gerturatu da frontoira partiduak ikustera, frontoian giro berezia sortu da. Antolatzaileak oso pozik daude eta eskerrak eman nahi dizkiete bertaratutako ikusle guztiei. Emakumezkoen pala txapelketa Amaiur eta Maialenek irabazi zuten, Txokokoa Adonis eta Josuk eta Gizonezkoen bakarkako pala txapelketa Aitor Zabalak.
Uztailaren 13a Johny Tamayo Euskadiko txapeldun arku librean.
Uztailaren 15a Jagoba Astiazaran Milango Expo 2015eko Konposizio lehiaketako finalista.
Uztailaren 19a Erromeri giro bikaina Jubilatuen tabernak antolatuta.
152:55 21/07/14 22:06 Página 16
hortikzihar Isabel Larrañaga eta Julen Bereziartua
zer dela-eta
Bulgarian?
013ko urtarrilean etorri ginen Bulgariara. Julenek lan egiten duen enpresak hemen beste lantoki bat baitu eta bertan lan egieko aukera eskaini zioten. Asko pentsatu ondoren, aukera ona zela eta, herria utzi eta bertara etortzea erabaki genuen. Gaur egun ez gara damutzen. Zein da zure egunerokotasuna? Isabel: Nik bi urteko neska txiki bat zaintzen dut, aurreko urteko ekainetik. Goizeko 8:30 inguruan ekartzen didate eta arratsaldeko 19:00 aldera arte egoten da nirekin. Julen: Nik ia egun osoa lanean pasatzen dut, goizean 8:00ak aldean sartu, bazkaltzeko garain ordubete, ordu eta erdi bat pasa eta lantokira itzultzen naiz. Ateratzerako arratsaldeko 20:00ak ematen dizkidate ia egunero. Asteburuak inguruak ezagutzeko eta tartean behin hiriburura joateko aprobetxatzen ditugu. Norekin eta non bizi zara? Gu bizi garen herriak Montana du izena eta 35.000 biztanle inguru ditu. Bulgariako ipar-mendebaldean dago. Serbiako mugatik 30 kilometrora eta hiriburutik, Sofiatik, 140 kilometrora. Biok bakarrik bizi gara enpresak jarritako pisuan.
soFian, alexander nevsky katedralean.
Zer eramanago zenuke hemendik horra? Gehien faltan botatzen ditugunak etxekoak eta lagunak dira. Nahiz eta bisitaren bat izan dugun, gehiago nahiko genituzke! Agian, Euskal Herriko kaleetako garbitasuna ekarriko genuke, hemengoak ez baitira oso garbiak. Eta zer ekarri handik hona? Lasaitasuna. Bertakoak egunerokotasunean bizi dira, preokupazio gutxirekin, eta han dugun estresik gabe. Kontatzeko moduko bitxikeriarik? Hemen ‘bai’ eta ‘ez’ esaterakoan, buruarekin alderantziz egiten dute. Hasieran, askotan errepikatu behar izaten genituen gauzak, elkar ulertu ezinik ibiltzen ginen, beraiek ‘bai’ esan, baina buruaresoFian, kaleko antzezle batekin. kin ‘ez’ egiten zigutenez, guk ezezkoa ulertzen genien eta alderantziz.. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Leku eder eta bitxi asko ditu, bat esatekotan Plovdiv hiria esango genuke, historia handiko hiria baita, Europako zaharrenetarikoa. Noiz arte hor? Hiru urte pasatzeko asmoz etorri gara, baina urtean hiru bat buelta egiten ditugu herrira. Hurrengoa zehaztu gabe dugu oraindik, baina ziurrenik abuztua bukaeran edo iraila hasieran joango gara herriko festetarako. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Lagunekin afari eder bat eta parranda!
152:55 21/07/14 22:06 Página 17
7
1
oiloen moduan,
aztarka F ernando Arzallus
a honen a, sagu nez dela, t ri e s e korroan k bueltak ema tu aurretik, ldeti buka api kanpoa lasa. abestia lu edo z i a o j t s a o e j d hasten bizkar atzean en denean um tz n a te k rk haur ba u. abestia bu , jostailua no d te u o d ik o rr a k a bat j egiratu rra, katu atzera b ilua duen hau atzera hau k e ti z u a g Jost arrap kiteko. go da sagua h duen ja n a o . orrika j o lehen alegia, k uan jarri bain rlek bere ese
Sagu txiki Sagu txiki, sa zulotxoan gu maite go zapik ikus rde zaite t krix-krax ja en bazaitu n eging ez nau jan o zaitu go! Jango zaitu ! ez nau jan go! Jango zaitu !
iora Urbieta
o k tu
s a oll gera?
ja
diko materiala da, esate baterako, lursailen eta baserri izenen azterketarako, herri-bideen nondik norakoak ikusteko... Oraindik ere, 200 urte baino gehiago pasa arren, leku-izenek hortxe irauten dute; adibidez, inguru haietan badira, oraindik, “Prestazio” deitzen diren lursailak. Garai hartan, herri-sailak orain baino askoz zabalagoak ziren (gaur egun, Ertxiñako harri artea daukagu, ia bakarrik). Bada, kontua da, agiriek diotenez, baserritarrak herri-sailetara joaten zirela etxerako egur bila, eta hango zuhaitzak hondatu eta kalte handia egiten omen ziotela herriari. Hori zela-eta, baserri bakoitzari lursail batzuk –prestazioak– errentan ematea erabaki zuen udalak, lur haietan norberak zuhaitzak landa zitzan, su-egurretarako materiala izan zezan, ganaduentzat hostoa bil zezan eta abar. Bukatzeko, plano eder horiek denak ikusgai daude interneten: http://dokuklik.snae.org/badator_zoom.php?cdc=080&cdd=22900
Ilustrazioa: A
Plano xume hau 1785. urte inguruan egina da. Udalak Akoako Zelaia baserriari errentan emandako lursail baten planoa da. Honela dio goiburuan: “Zelaiakoa baserriari trukatutako eta erantsitako prestazioa; Juan Bautista Zelaia jauna da baserriaren jabea; 156 posturako saila, postura bakoitza 441 oinekoa; Isasti deritzan parajeko antzinako prestazioaren truke”. Gaur egungo neurrietara ekarrita, 53,50 areako saila litzateke. Planoa Zubeltzu esaten zaion parajekoa da, alegia, Akoa aldetik Igartza aldera goazela erreka zeharkatzen dugun lekua (Camino que se dirige desde Acoa a Lasao y Azpeitia, dio agiriak). Horrelako beste 200 bat plano baditu jasoak Zestoako Udalak bere artxiboan. Oso balio han-
152:55 21/07/14 22:07 Pรกgina 18
auzo etatik
arroabea
152:55 21/07/14 22:07 Pรกgina 19
9
1
narruondo
152:55 21/07/14 22:07 Pรกgina 20
hemen zure publizitatea