danbolin 2014ko ekaina
151 zk.
alkate jesarlekuaren zama
astuna
Aurreko hilean esan bezala, Ekainberrik Ekain Zintzilikari bat eskaini digu opari moduan gure bazkideen artean zozketatzeko. Zorteduna, Xanti Sagartzazu Sorazu izan zen. Jaso du saria!
inkesta
“nongoa zarela esan duzu?” “zestoakoa”. “a…”. “zumaia eta azpeitia artean dagoen herria da. autopistako irteeratik oso gertu”. “a bai! bainuetxea zeukan herria! orain irekita al dago?” “bai, bai, martxan segitzen du”. gutxien espero duzun pertsona heldu horrek ezagutzen du gure herria, zaragozarrak, madrildarrak… gazteoi ahaztu egiten baitzaigu garai batean espainiatik erruz etorri zela jendea gurera. beno, ez zaigu zeharo ahaztu turismoa egitera etorri zen aberaskilo koadrila eta osasun arazoak konpontzera etortzen ziren herritar arrunten oldea, nahiz eta hura ez ezagutu. lan hori ondo baino hobeto egin dute gure gurasoek eta aittitta-amamek. Printza batzuk buruan geratu zaizkigu: pilota partiduak, apaizak ezer esateko beldurrik gabe dantzan egiteko aukera, dirudunen kotxe bikainak hotel ataritan, zestoarren etxeak espainiar gaixoez josiak… urte gutxi batzuk barru ordea, ahoz ahoko kontaketak kito egingo du eta garai errepikaezin hura ikusi ez genuenok lanak izango ditugu ondorengoei hura zer izan zen kontatzeko. danbolin honetan mokadutxo bat behintzat paperean iltzatuta geratu da. leire etxeberria eta ruben alberdiren hitzak ere aurkituko dituzue orriotan. badaezpada ere: lehenengoa herriko alkatea da eta bigarrena alkateordea. alkate lanak ere egin behar izan ditu rubenek leireren amatasun baja dela-eta. legegintzaldia bukatzen ari dela-eta, errepasoa eman behar egindako lanei eta egin gabe geratu direnei. ez dakigu neka-neka eginda dauden eta hurrengo hauteskundeetan aurkeztu diren ala ez, baina egindakoaz pozik daudela dirudi. hondakinen kudeaketa eajrekin elkarlanean egin izanaz gustura daude. gairik gogorrena zein izan den ere garbi dute: ts Fundiciones itxi izana. dantzarako gogoz datozkigu berriz, rural zombies taldeko kideak. izen xelebrea musika taldeak bere buruari jarri diona. Pop alternatiboa egiten omen dute eta horrelako estiloa ez omen da ohikoa inguru hauetan. ez dizuet dena kontatuko, irakurri elkarrizketa eta irrika sartu bazaizue abestiak entzutea izango da hoberena.
O
d a n b o l i n ek
nintza irureta
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
34 6 9 13 14 16 18 19
GARAI BATEKO ZESTOA HURA
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
jardu nian alkateak
nos talgiaz o roitze n diren garaiak
rural zo mbies
danbolin zulo
hortik zihar
auzoetatik
agenda diruz lagundutakoa
enbidoa I. ZESTOAKO JUBILATUEI rian Larreak galdera luzatu dio Tania De Sousari: Badok, Manu Chao, Fermin Muguruza‌ non egon zara ezkutatuta orain arte?
Ma
Jada zenbait urte musika munduan murgildu nintzela. 17 urterekin nire lehenengo taldea sortu nuen Donostian, Las Putass del Mistol izenekoa, punk estiloa egiten genuen eta oso txarrak ginen. Hala ere, izen xelebre horrekin ezagun samarrak egin ginen. Bitartean Kalamity taldean sartu nintzen zegoen abeslariaren ordez, hemen izan zen lehendabizi euskaraz abestu nuela. Proiektu horiekin amaitu nuenean The Dispositives taldea sortu nuen nire lagunekin, rock gogorreko estiloa eta melodia indartsuak zituen ezaugarri, ingelesez abesten genuen eta nire betiko taldea izan da ia orain arte. Bidean Fermin Muguruza ezagutu nuen eta Zuloak proiektuaz hitz egin zidan, beraien abeslariak taldea utzi behar izan zuen eta niri proposatu zidan ordezkatzea. Esperientzia izugarria izan da, urte bete eta koxkan jaso dudan ikasgaia sekulakoa izanik, batez ere, eman genuen 63 kontzertuez osatutako birarengatik. Orain nire bakarkako proiektuarekin hasi naiz, eta grabatu berri dut lehenengo diskoa. Irailean kontzertuei ekingo diet lagunduko didan taldearekin. Irrikan nago horrekin hasteko eta, aldi berean, urduri ikusteagatik jendeak ze erantzun emango duen. Espero dut luzaroan honetan jardun ahal izatea. Nire enbidoa Griseseko Amancayri bota nahi diot: zerk bultzatu zintuen musika munduan sartzera?
Gaur egungo gizartean, fedea hain galduta dagoen honetan, zuk zertan sinesten duzu?? Norberaren printzipioetan. Elizan, ez. Nik uste norberak markatu behar duela bizitzan nola jokatu, zer dagoen ondo eta zer gaizki, haurrak nola hezi...
Pertsonetan, laguntasunean eta maitasunean.
Eider arrizabalaga
40 urte
Josu Etxabe
T
ania De Sousa
intada . Gure aita zendu berritan,
42 urte
berak sarritan aipatzen zituen pasadizo eta kontuak gogora ekarriz, egunkari batean eta gero danbolinen argitaratutako testuek bihotzak ukitu dizkigu. berezia zen zestoarekin zuen harremana, oso gaztea zela hasi eta azken arnasa eman arte mantendu zuena. Pilota izan zuen bere afizio eta ofizio urte askoan eta zestoako pilotalekua bere bigarren etxea, sehaska bezain kuttuna berarentzat. zenbat partida urtero, hilero, astero, egunero. zenbat txalo, irri, malko, poz eta pena; gehienak oso berea zuen gurutzeaga pilotalekuan. lagun asko eman zizkion pilotak, benetako lagunak, betirako lagunak, unerik gogorrenetan ere ondoan izan zituenak. berezia izan da babes hori sentitzea guretzat, aita maite zutenak gure ondoan zirela sentitzea. murgiren oroimena gure artean dago oraindik bere sendia eta lagunak besarkatuz. zorretan sentitzen gara zenbaitekin eta eskerrak ematea da gure nahia, batez ere zuri Xabier, azken unera arte bere ondoan egoteagatik. zerrenda luzea izango litzateke izenak jartzen hasiz gero, bere lagun bakoitzak bere neurrian jasoko dituen itxaropenez, mila esker bihotzez denei.
M
urgiren alabak
5 HEZKUNTZARI ZIRIKA
Energia positiboan. Bihotzez jokatzen duen pertsonari une goxoak iritsiko zaizkiola. Adibidez, oraintxe lanpostu bat lortuta sentitu dudan poza zurekin konpartitu izana, Maialen.
Eneritz Lauroba
29 urte
Bizitzan zintzo jokatuz Elkarbizigero bizitzak tzan. Denok hoberak gauza rretan saiatuko Egunean onak ekartzen bagina eta bide egunekoan sidituela bueltan. berean aurrera nesten dut. Karmele Iparragirre egingo bagenu, gauzak hobeto Jesus Udabe 56 urte joango lirateke. 48 urte
I単igo Aristi
37 urte
M
agisteritza bukatzen ari naizen honetan, hezkuntza benetan kezkatzen nauen kontua dela ohartu naiz. Zortea izan dut eta kezka bera duen jendea tokatu zait ondoan. Horren inguruan mila aldiz berriketan jardun ondoren zerbait egiteko gogoz geundela ohartu ginen eta konturatzerako talde polita osatu genuen. Elkartzen hasi ginenean mila galdera eta zalantza geneuzkan, horiei buruzko mila eztabaida izan ditugu eta halako batean topaketa bat prestatzea bururatu zitzaigun. Bada, esan eta egin! Azken hilabeteetan buru belarri aritu gara topaketari forma eman nahian eta egitarau polita prestatu dugulakoan gaude. Hasierako mila galdera horien erantzuna topatzea zaila izango da baina ziur gaude norbaiten kezkarekin bat egingo dugula eta besteren batek guk behar dugun erantzuna emango digula. Zalantza berriak ere sortuko zaizkigu eta horrek ate berriak zabalduko ditu. Argi daukaguna da hezkuntza zerbait bizia dela, momentuko errealitatera egokitu beharko lukeena, eta horren ardura guztiona dela, gizarte osoarena. Mila aldiz jardun dugu eztabaidan nork daukan heziketa jasotzeko premia. Haurrak hezi egin behar direla diogu baina horretan ez du batere laguntzen haurrari zerbait esan eta guk, helduok, justu kontrakoa egiteak. Eredu izan behar dugu eta horretarako geuk ere geure burua hezi beharko genuke, nolako ereduak garen pentsatu beharko genuke eta nolakoak izan nahi dugun. Eta, noski, horrek guztiak nola eragiten dien gure ondorengoei ere kontuan hartzeko modukoa da. Gure asmoa ez da dagoen hezkuntza sistema ofiziala baztertzea. Betiere, umea bere osotasunean hartuz, hezkuntza sistemak dituen hutsuneak landu eta gaur egungo gizartearen beharrei hobeto erantzuteko bidea irekitzen saiatu nahiko genuke. Ekainaren 28an eta 29an Artaunsoron egingo den topaketa honen helburua informazioa partekatu, elkar ezagutu eta hezteko tresna zein baliabideak trukatzeko aukera eskaintzea da eta gure gonbidapena gai honetan interesa duen guztiei luzatu nahi genieke, denon ekarpenak aberastuko baitu egiteko daukagun bidea.
E
nbido 2. Maider Arregi Artola
J
ardunian leire
etxeberria eta ruben alberdi
ÂŤelkarlanaren legealdia izan dela uste duguÂť
danbolin
sortu zenetik legealdi guztietan alkateari elkarrizketa egin diogu herriko kontuak nola dauden ezagutzeko asmoz. Oraingoan, ordea, elkarrizketa berezia izango da. Amatasun baja zela eta, Leire Etxeberria denbora luzez falta izan da eta horregatik Leire alkatearekin eta bere ordezkoa izan den Ruben Alberdi alkateordearekin hitz egin dugu. Karguaren alde onaz, txarraz, herriko arazoez eta ea datorren urteko hauteskundeetan berriz aurkeztuko diren ere galdetu diegu, besteak beste. Amatasun baja eta gero kargura Itzultzea gogorra izan al da? Beno, alde batetik etxeko kontuak antolatu behar izan ditut umeak izan eta lana egiten duen beste edozein emakumek bezala. Etxean ondo antolatu gara eta, nik uste, azkar jarri naizela berriz martxan. Hori bai, lo gutxiago eginda etortzen naiz (kar-kar-kar). Aldi baterako alkate kargua hartu behar zenuela esan zizutenean, beldurra sentitu al zenuen Ruben? Dudarik gabe, hori beti gertatzen da. Hala ere, nire kasua desberdina da. Bi urtez udaletxean lanean ibilita nengoen eta ez da kaletik etortzea bezalakoa. Lan horretan sorpresak egunero egoten dira, baina badakizu ze motatako sorpresak diren.
Zure kasua nolakoa izan zen Ruben? Antzekoa. Nik ere zerrendako azkeneko postuetan joango nintzela uste nuen baina hainbat bilera eta gero ikusten duzu 80 pertsona baino gehiagok ezin dutela aurkeztu zerrendetan (alderdi batzuk legez kontrakotzat jo zirela eta). Azkenean baietz esan nuen, bestela ez zelako zerrendarik izango.
Zer izan da gehien harritu zaituzten udaleko lana? Hiru urte hauetan erabaki asko hartu behar izan L.E. Batzuk alkatearen figuraren inguruan duten irudia. Batzuk arazo dituzue. Guztien gainetik bat nabarmenduko al zenuekete? bat konpontzeko zer egin behar duten galdezka etortzen dira, baina beste batzuk uste dute arazoak momentuan konpontzen ditugula. GuL.E. Nik uste asko daudela, ez dakit‌ re konpetentzietatik kanpo dauden arazoekin ere etortzen dira. R.A. Batez ere herri galdeketa egitea eta zabor R.A. Jende asko deskargatzera etortzen da. bilketaren sistemarena. L.E. Psikologo lana ere egiten dugu askotan. L.E. Bai, gainera zabor bilketarena gatazkarik gabe erabaki da. Udaleko alderdiak komunean diZein da lanaren alderik txarrena? tugun iritzietatik hasi eta sistema bat adosteko gai L.E. Ez dago ordutegirik eta kalean ez duzu deskonektatzen. Taberizan gara. Nik uste, hori dela legealdi honek irudinan zaudela jendea etortzen zaizu, 24 ordu mugikorrarekin zaude, Rukatzen duena. EAJrekin batzorde guztietan lan beni dendara ere joan zaio jendea udaleko kontuekin. egin dugu eta, alde horretatik, elkarlanaren legealLeire, gogoan al duzu nola eskaini zizuten zerrenda-buru izatea? dia izan dela uste dugu. Haurreskolan lanean nengoela proposamen bat egin behar zidatela R.A. Asko lagundu digute. esan zidaten, baina burutik ez zitzaidan pasa ere egin zerrendaburu Zein izan da orain arteko momenturik txarrena? izatea izango zenik. Behin baino gehiagotan ezetz esan nuen. Behin L.E. T.S.ren itxiera. Krisiak herrian izan duen betiko zerrenda larunbat batean aurkeztu behar zen eta nik osteguneeragina ere oso gogorra izan da (Ruben ados ageran eman nuen baietza. tu da).
ÂŤp
7
«ahal den ondoen bukatu da baina nik hor badut arantza bat ez delako ondo kudeatu»
psikologo lana egiten dugu askotan»
T.S aipatu duzu, bi zinegotzik kargua uztea ere ez dakit nola biziko zuen taldeak. Udalak ez al du hori gestionatzen jakin? R.A. Ez, egia esan ez, ez dugu asmatu. L.E. Egoerak harrapatu egin gaitu, ez dakit nola esan… R.A. Beraiek udalean sartzerako garbi utzi zuten gai hori hor zegoela eta ez zitzaien inolako eragozpenik jarri; baina gero, arazoa lehertu denean, presio handia izan dute kanpotik, langileen aldetik, politikoa… eta prozesua asko luzatu denez, desgaste handia izan dute. Azkenean, ahal den ondoen bukatu da, baina nik hor badut arantza bat ez delako ondo kudeatu. L.E. Gainera oso lan ona egin zuten. R.A. Beraiekin oso gustura ginen eta talde bezala ondo ari ginen funtzionatzen. Hauteskunde berrietarako urtebete ere ez da gelditzen, zer lotu nahiko zenukete ordurako? L.E. Orain bidegorriarekin ari gara borrokan. Guk Zumairaino iristea nahi dugu baina aurten Azpeitiraino iritsiko da. Anbulatorioa ere bai. Proiektua egina dago eta Eusko Jaurlaritzaren esku dago, baina lizitazioa atzeratzen ari dira eta aurten ez dute bukatuko. R.A. Adjudikazio prozesuak bere epeak ditu eta aurten ezin izango dutela bukatu ikusten dute.
Esan diguten azkena da, datorren udaberrirako egingo dela. Diru kontuekin hasi gara eta zein da udalaren kontuen egoera? L.E. 2011. urtean sartu ginenean zorra 2.078.000 euro ingurukoa zen eta orain 1.104.000 euroren bueltan dabil. Ia milioi bat jaistea lortu da. Dagoen krisiarekin ez da mailegurik eskatu eta batzordeetako gastua %15 jaitsi da zorrari buelta ematen saiatzeko. R.A. Ez da inolako krediturik eskatu; azken finean, horiek baitira hurrengo urteetako kontuak baldintzatuko dituztenak. Beste legealdi batean zorra guztiz kitatzea posible ikusten da? L.E. Nik uste baietz. Lortu daitekeela ikusten da, ezustekorik ez bada gertatzen, behintzat. R.A. Zer gertatuko den ezin dugu esan baina teorian lortu daiteke. Beste udal batzuekin alderatuz nahiko egoera onean gaudela uste dut. Murrizketa horiek inbertsioetan eragina izango dutela imajinatzen dut… R.A. Noski, noski. Aurrekontuetan aldaketa bat egin dugu lau inbertsio sartzeko. Kiroldegian urtero zerbait ari gara berritzen eta aurtengoan beheko aldagelen txanda izango da. 125.000 euroko gastua ekarriko du. Datorren urtean, kanpoko aterpea bukatzeko asmoa dugu. Kiroldegiaz ari garela, komun berrien garbiketa faltaren inguruan kexak iritsi dira Danbolinera… L.E. Bai? Ba guk ez dugu inolako kexarik jaso. Esan nahi diogu jendeari arazoren bat dagoenean mesedez idatzia sartzeko udalean, bestela guk ez dugula jakiten eta. Herritarrei gonbitea luzatu nahi diet beraien kexak idatziz agertu ditzaten.
R.A. Kalean bueltaka ibiltzen den kexa asko bidean galtzen dira eta idatziz, edo behintzat, udaletxera igo eta hitzez esatea komeni da. L.E. Arrazoia dagoenean kexatu egin behar da.
ÂŤarrazoia dagoenean kexatu egin behar daÂť
Martxan dauden proiektuekin jarraituz, liburutegiko fondoen digitalizazio prozesua nola doa? L.E. Amaiak esan zidanaren arabera, laster bukatuko dela ematen du eta herriarentzat hobekuntza handia izango dela uste dut. Hemendik aurrera liburutegian ez dagoen liburu bat behar izanez gero Gipuzkoako liburutegien sarean dagoen bat ekarriko dute hurrengo egunerako. R.A. Bailaran, Aizarnazabalekin batera, sare horretatik kanpo geunden bakarretakoak ginen. L.E. Prozesu guztia bukatzen denean hobeto azalduko dugu zein diren aldaketak eta hobekuntzak. Liburutegiaren behealdean dagoen gelarekin zer egin erabakita al dago? R.A. Orain biltegitzat erabiltzen dugu. Badakigu ez dela horretarako, baina edozer egiteak ere inbertsio handia eskatzen du. Eraiki zenean bezala dago eta bertan zer egin nahi den garbi izan gabe, ez dugu alferrikako gasturik egin nahi. Lokalen inguruan hitz egiten ari garela, Aizarnako eskola zaharra kanpotik bukatua dagoela dirudi. Barruko lanak nola doaz? L.E. Oso ondo. Auzolanean ari dira eta nahiko azkar doaz lanak. R.A. Erabilera araudia finkatzen ari gara beraiekin, baina bien bitartean, barrua bukatzen ari dira. Asteburuetan herriko jende ugari ibiltzen da eta udaran inauguratu nahi dute baina juxtu ibiliko dira. L.E. Goiko aldea bukatua dago baina elkarteko sukaldea eta ez daude gure esku. Lasaon herri etxearekin zer gertatzen den argitzerik bai? L.E. Orain arte Gotzaindegiarena zen eraikin bat erabiltzen zen. Gotzaindegiak 76.000 euro eta eraikinaren goiko pisuan etxeak egin ahal izateko araudia aldatzea eskatzen zigun beheko lokalaren truke. Guk, aldiz, eraikin osoagatik 50.000 euro eskaini diogu baina ez gara akordio batera iritsi. Momentuan, aurrefabrikatutako modulu batekin emango diogu irtenbidea. Hori guztia Azpeitiko Udalarekin elkarlanean egin dugu. Aurrefabrikatutako moduluez ari garela, zer gertatzen da Arroabeko eskolarekin? L.E. Hori ere asko luzatzen ari den beste kontu bat da. Eskutitz ugari bidali ditugu jaiotze-tasa zenbat igo den, lau eraikin erabiltzen direla eta umeak kalea zeharkatu behar izaten dutela azalduz. R.A. Aurreko astean izan genuen bileran, eskola berriarentzako aurreikuspenak pasa zizkiguten eta 2017 bukaeran edo 2018 hasieran bukatuko dutela diote. Luzatuko denaren itxura guztia dauka. Aurrekontuak murriztu dituzte eta 2013ko edo 2014ko aurreikuspena luzatu egin dute. Auzoekin jarraituz, Iraetan zerbait egitekoak zarete? L.E. Olaizola eta Uria kalea konpontzeko 247.000 euro gastatuko ditugu. Kale osoa ireki eta azpiegitura guztiak berrituko ditugu. Gastuei aurre egiteko diru laguntza eskatuko dugu eta horretan ari gara. Etxeen sarrerak izaera publikoa ala pribatua izango duten erabakitzea falta da. R.A. Orain etxe aurreko zatiak pribatuak dira eta kalearen erdiko zatia publikoa. Saneamendua berritzeak dakarren gastua udalak ordainduko du baina izaera pribatua mantendu nahi badute, etxe bakoitzak bere
zatia asfaltatzearen gastua ordaindu beharko du. Publikoak badira, Udalak ordainduko du. Guk jarri dugun baldintza bakarra da, guztiak publiko edo guztiak pribatu izan behar dutela. Bat edo beste zalantzan dabil eta auzoan bilerak egiten ari dira denak ados jartzeko. Azken galdera zuzenean botako dugu. Datorren urteko hauteskundeetara aurkeztuko al zarete? L.E. Oraindik ez gara horretaz hitz egiten hasi eta inork ez digu galdetu zer egin nahi dugun. R.A. Taldeko bilera batean zerbait esan zuten, baina gainetik izan zen eta ez zen gaiarekin jarraitu. Guk eguneroko lanarekin nahikoa dugu eta zerrenda kontuez laster hasiko direla hitz egiten imajinatzen dut. Orduan hasi beharko dugu pentsatzen zer nahi dugun. Gauza bat da taldean ez hitz egitea baina ez dut sinesten norberak ez diozuela gaiari buelta batzuk eman... L.E. Kar-kar-kar ez sinistu‌ R.A. Norbera ariko da buruari bueltak ematen. Nik buelta batzuk eman dizkiot eta besteak ariko dira zerbaitetan, baina oraindik‌
U
rko Canseco
9 nostalgiaz
oroitzen diren
garaiak
Lasaoko Markesaren sarnak joTako zakurra ur ePeL baTzuk eDanDa senDaTu egin zen. GUZTIOK EZAGUTZEN DUGU ISTORIO EDO KONDAIRA HORI, EZIN JAKIN ZEHAZKI ZER DEN. DENA DEN, HOR KOKA DEZAKEGU ZESTOAKO Azkoitian mediku zen Joan Antonio Sarasak BAINUETXEAREN HAZIA, ETA BAITA GEROAGO ikertu zituen Gesalagako lurretan aurkitutako ERAIKIKO ZIREN GAINONTZEKO HOTELENA ERE. TURISMOA XIX. mendea oparoa izan zen hutsetik hasi zen Zestoako turismoarentzat. Aristokratak etortzen omen ziren garai hartan, gainontzekoentzat turismoa arrotza baitzen oraindik. Espainiako errege-etxeko hainbat etorri ziren mende honetan; 1830ean Francisco de Paula Antonio printzea, Fernando XII.aren anaia, etorri zen bere familiarekin Zestoako urak hartzera, oraindik azpiegitura nahiko xumea zela. Isabel II.a bi urtez jarraian etorri zen, 1883an eta 1884an. Ordurako eraikia zegoen Sarrerako etxea, baina bainuetxea ez zen geroago izango zena. Dena den, urak hartzera joan zen arren, ez zuen bainuetxean hartu ostatu. XIX. mendean zehar hainbat jabe izan zituen bainuetxeak, 1901ean “Aguas y Balneario de Cestona” sozietate anonimoak erosi zuen arte. Artikulu honetan hotelen inguruan ematen diren datuetan ikus daitekeen bezala, garai hartatik aurrera hasten da gure herriko hotel azpiegituraren hazkunde nagusia, XX. mende hasieratik Gerra Zibilera arteko tartean, alegia. Kontuan izan behar da XIX. mendean Gipuzkoan bainuetxe ugari eraiki zirela, eta mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran itxi zirela gehienak, konpetentzia nabarmen gutxituz. XX. mendearen lehen erdian 1920ko hamarkada izan zen urrezko aroa dei genezakeena. Donostiako belle epoque urteak ziren, eta Zestoako bainuetxeak edan omen zuen garai hark eskaini zuen iturri oparotik, aristokraziaren ostatu bilakatzeraino, berriz ere. Norbaiti entzuna diot Zestoako Bainuetxeko aparkalekuan Donostian bertan baino kotxe hobeak ikus zitezkeela. Hori egia izan edo ez, esan dezakeguna da hamarkada hartan bataz beste 6.000 pertsonak hartu zituztela urak urtero. Gerraondoan ere eman zuten zeresana Zestoako
ur haiek eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1774an Gasteizen egin zuen batzarrean aurkeztu zituen ondorioak. Urte hartako udan hasi omen ziren sendatzeko erabiltzen. Hurrengo urteetan beste hainbat zientzialari eta mediku pasa ziren urak aztertzera, tartean François Chavaneau. Jende askok hartu omen zituen urak hurrengo urteetan, eta egin ziren ikerketak ikusita, 1792an Erret agindu bidez Zestoako Gesalagako urek “Onura Publikoko Aitorpena” jaso zuten. 1804an, bainuetxea nork egingo zuen erabakitzen hainbat tira-bira izan ondoren, Lasaoko markesak Bainuetxea eraikitzeko obrak hasi zituen.
uda sasoiek. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, turismoa klase sozial baxuagoentzat eskuragarri bilakatu zen. Bainuetxean eta Arocenan, halere, klase sozial altuetako jendeak hartzen zuen ostatu batez ere. Ameriketatik jende dezente etortzen omen zen urak hartzera, Kubatik, batez ere. Kubatarrek, ordea, etortzeari utzi zioten 1959an Kubako Iraultza gauzatu zutenean. Portugaldarrak ere asko etortzen omen ziren, baina horiek ere etortzeari utzi zioten, 1974an Krabelinen Iraultza gauzatu eta aldaketa politikoari ekin baitzioten. 1972a izan zen Bainuetxea denboraldi osoan beteta egon zen azken urtea, eta hor hasi omen zen gainbehera. Azken kolpe handia, ordea, 1983ko uholdeek eman zioten Zestoako hotel azpiegiturari, Bainuetxea ia-ia guztiz suntsituz. Bainuetxearen zati bat berreraiki zuten, gaur egun ezagutzen duguna, alegia, baina Sarrerako Etxea eta Hotel Alameda ez ditugu ezagutu urte haren ondoren jaio ginenok, ezta gure aurreko belaunaldiek halako nostalgiaz oroitzen dituzten uda jendetsu haiek ere.
urak hartu zituen jende k 1904 1907 1908 1928 1935 9 -193 1936 9 -194 1940 9 -195 1950
2
1
hotel urola . 1927
hotel irure. 1930
1.94 4 urtean 5.14 5 urtean 5.95 6 urtea (57 eta 58an 6.0 5.75 2 urtea 1960-1969 (61, 62, 63, 64an 60 4.46 0 urtea 1971-1973
4
3
hote l lizaso . 1915
hote l asun CiÓn. 1920
6
5
hotel arteC he. 1890- 1899. 1932 inguru an handitua
a. gran hotel oYarz abal/ aroCen 1908. 1919 an handi tua
8
7
hote l Cristin a/go Ñi. 1917
HOTELETAKO ZERBITZUAK Eskura daukagun informazioaren arabera, Zestoako hotelek zerbitzu ugari eskaintzen zituzten, Bainuetxeak batez ere. Bainuetxea igogailua, mahai-jolasen aretoa, jangela handiak, jolas-gelak, bazkari eta afariak alaitzeko kinteto musikala, hainbat denda, estankoa, kapera, garbitokia, lisatzailea, telefonista, telegrafo zerbitzua, gauzaina, ile-apaintzailea eta sukaldari bereziak izatera iritsi zen urteak pasa ahala. 1923ra arte baita kasinoa ere, baina urte hartan, Primo de Riveraren diktadura hasi eta kasinoak legez kanporatu zituen.
hotel zurb ano. 1929
Oyarzabal hotelak, gaur egungo Hotel Arocenak, igogailua eta dantzarako areto eder bat zeuzkan. Hotel Cristinak ere ba omen zeukan areto bat, eta famatua omen zen Hotel Lizasoko “Buena Vista”. Aipatu ditugun zerbitzu guztiak eskaini ahal izateko, langile asko behar, eta Azpeitia eta inguruko herrietatik gazte ugari etortzen omen zen udan Zestoako hoteletan lan egitera. GARAI ZAHARRAK OROITUZ Normalean, jendearengana galdezka joaten garenean aurrez pertsona aukeratuta eta hitzordua jarrita izan ohi ditugu. Oraingo honetan, adin batetik gorako zestoar guztiek garai hartako oroitzapenak dituztenez, grabagailua eskuan irten dugu kalera, ia nor bilatuko. Kultur
1
1
1
koPurua 4
1.887 2.143 2.253 5.947 4.515
3 2
5
n bataz beste n bataz beste an bataz beste
9
6
000tik gora)
an bataz beste 000tik gora) an bataz beste
7
h
Xi X . me nd ot el a lC or ta . ek o big ar re n er di an er aik ia
8 10
9
10 11 ho te l bl as a. 19 23
11
ho st al Qu er ej et a . 19 15
12 12
Etxetik irten orduko topatu dugu kiroldegiko aterpean goizero egoten den gizon koadrila. Inaxio Alberdi (1930), Luis Mendizabal (1939), Jose Iriondo (1930) eta Patxi Iruretak (1930) hitz egin digute uda haietatik oroitzen dituzten kontuez. Hurrengo goizean, Jubilatu Tabernako terrazan eserita aurkitu ditugu Pili Aizpurua (1946) eta Jabier Aizpurua (1952) anai-arrebak. Haiei ere dituzten oroitzapenen inguruan galdetu diegu. Kafetegi batzuk ba omen zeuden garai hartan, baina hotelak omen ziren ugarien. Uztailean eta abuztuan ibiltzen omen zen jende gehien, baina denboraldi osoan egoten ziren hotel guztiak goraino. Gogoan dute Zaragozatik, Errioxatik, Madrildik eta Kataluniatik etortzen zela jendea. Urte guztian zehar kalitate eskaseko urak edan eta gero, tripetako ondoezarekin etortzen omen ziren asko. Hala dio Jose Iriondok. Kubatarrak eta mexikarrak etortzen zirela ere gogoan dute. Kubatarrek 1959an utzi zioten etortzeari: “Castro joan zenean, kito!”,
h ot el es ta C iÓ n.
19 32
dio Patxi Iruretak. Portugaldarrak ere etortzen omen ziren, baina haiek ere utzi zioten etortzeari. Egundoko giroa egoten zen Zestoako udetan. Ostegunetan, larunbatetan eta igandetan herriko bandak jotzen omen zuen Laranjadin. “Azkoitiarrak etortzen ziren hona, eta dulce meneo, glorioso movimiento esaten zuten. Jendeak dantza egiten zuen eta gu be-
b ain uetXeko tXaleta . XiX: mendeko azken laurdenean eraikia . 1914 an , hotel aroCena k errentan hartua
Casa de la entrada. 1945 ean eraikia . 1983 ko uholdeen ondoren bota zuten . hotel alameda. 1919 an eraiki zen , eta 1983 ko uholdeen ondoren bota zu ten .
k atalina z ubizarretak 1827 an ireki zuen ostatua . 1914 an , hotel aroCena k b ain uetXeari erren tan hartua zeu kala , erre egin zen .
hotel de baÑos. eraiki zen , eta hain bat aldiz berritu XiX. mendean zehar .
1804 an
gran hotel balneario. 1895 ean eraikia .
giratzera joaten ginen, eta neskek nahi baldin bazuten, akaso, dantza egin ere egiten genuen. Kanpotarrak amorratzen egoten ziren hemengo mutilekin dantza egiteko”. Halaxe kontatu digu Inaxio Alberdik. Zinema emanaldiak egunero izaten ziren udan, ekainaren 15etik irailaren 15era. Pilota partiduak ere egunero jokatzen ziren. Inguruko herrietatik jende ugari etortzen omen zen frontoira egunero: azpeitiarrak, azkoitiarrak... Egun askotan izaten zen parrandarako aukera, beraz. Horretaz zaharrenak eta gazteagoak ere oroitzen dira. Kiroldegi kanpoko gizonek diote lana eginda, horretarako dirua izaten zutela. Tailerrean egiten zuten lan eurek, eta hoteletan batez ere neskek. Dena den, hainbat mutil conserje, botones... postuetan ibiltzen ziren, baina normalean gaztetxotan 10-11 urterekin hasi eta urte batzuen ondoren beste lanbideren batera jotzen omen zuten. Jabier izan zen horietako bat, hamar urterekin hasi baitzen botones, eta hamaseirekin utzi. Pili, berriz, hamaikarekin ume zain, bai bainuetxean, eta baita Hotel Arocenan ere. Lan asko egoten omen zen bainuetxean. “Udaberrian hotela garbitzen hasten ginen. Gero denboraldia hasten zenean, nik bainuetxeko ganbaran egiten nuen lo; ume zain ibili nintzen han 11 urterekin. Gogoan ditut valentziar eta kataluniar baten umeak”. Arocenan aste betez egon zen frantses batzuen haurrarekin. “Gogo-
an dut meloia ebaki behar umeari emateko eta egon nintzela nola ebaki asmatu ezinik. Gero ume haren amak kolonia bat oparitu zidan”. Bi horiek ziren hotel nagusiak, baina bainuetxean ostatu hartzeko hiru aukera eta prezio desberdin egoten ziren Jabier Aizpuruaren arabera: Gran Hotelean aberatsek hartzen zuten ostatu batik bat, Casanuevako kondea, esate baterako, hona etortzen zela oroitzen du. Baina Hotel Alamedan eta Casa de Baños-en ostatu hartzea merkeagoa zen. Han Zaragozako jendeak-eta hartzen omen zuen ostatu. Negutik udara, de nada a mucho pasatzen zen, hala dio Pili Aizpuruak. Guztia beteta egoten zen udetan, bai hotelak eta baita etxeak ere. Kanpotarrekin harremana izatea ohikoa zen, hala dio Jabierrek. “Anbientea larunbatero egoten zen! Kanpotarrekin-eta ibiltzen ginen; orduan orain baino gehiago egiten genuen erdaraz. Azpeitiarrek eta ez zuten jakiten erdaraz”. Urteko hiru hilabetean etortzen zen jendeak, beraz, bazuen eragina. Bainuetxean, uztailaren 16an Karmengo Amabirjinaren eguna zela eta, Alamedatik bertan zegoen kapilara prozesioa egiten zela oroitzen du Pili Aizpuruak. Nahikoa komeri izaten omen zituzten handik bueltan guztiak batera jangelara sartzen zirenean hura gobernatzen! “Botikak ugaritzen hasi zirenean hasi zen hemengo martxa jaisten”, dio Jose Iriondok. Urte batzuetan zehar, hotela itxita egon arren uren lekua irekita egon zela dio, eta saldu egiten zutela ura; baina horrek urte gutxi iraun omen zuen eta oso urte gutxian hotel ugari itxi ziren. Zaharrenen artean Luis Mendizabal gexala oroitzen da soilik, baina Pili eta Jabier Aizpurua ondo oroitzen dira Miss ekitaldiez. Elkarrizketa honetan zehar, Zestoako uda-giroaz hizketan, behin eta berriz irten da, hoteletaz gain, etxeetan hartzen ziren udatiarren gaia, Zestoako etxe asko ere kanpotarrez betetzen baitziren. Miss ekitaldiena, eta etxeetan hartzen ziren udatiarren gaiak, ordea, beste artikulu batzuetarako utziko ditugu, merezi duten tartea eman nahi baitiegu. "Garai hartan hartu bagenitu datuak, idatzi... baina uste genuen betirako izango zela hura". Luis Mendizabalek egin zuen gogoeta hau, kontu batzuez akordatu ezinik zebiltzala. Dena den, guztia apuntatuta izanez gero, agian iragana ez zen hain ideala izango, ez duzue uste?
N
erea odriozola larrañaga
3
Izenez oraindik ezezagun izango dira
1
batentzat baino ku geratzen dira, berak bere ahotsaren ere Juliak gehiagorentzat bera egin ditzan. Eta hitzak baina araak egin ohi ditu. Besteok saiatzen gara ber zestoar gehienek badakite edo saiatuko ginateke zerbait gehiago egiZuen taldeak aldaketak izan u ez dugula inditu: izena, ahotsa, musika estizein den argazk ten, baina aitortu behar dug iko geles mailarik harrokerietan hasteko. loa‌ Malderrekin haserretu egin bo sk otea. Malder al zineten? itzak zer Kontatu taldeko partaide bako Ez ginen Malderrekin haserreizenarekin ezag utu eskaintzen dion taldeari. tu. Malder estilo baten barruan i oinarria emagenituen 2012an Marcosek normalean abestie . Orain, bi oso lotuta ikusten genuen, eta enek base hori ten die, basea. Manu eta Luk urte geroago, R lotura horrek apur bat itotzen n artean marrazur janzten dute gitarrarekin, bie al gintuen. Gainera, lokalean sorZombies modu momentuan kantuak esan aurkeztu kiak eginez. Aratzek sartzeko erraztasuna tzen ziren ideiak Malderrekin katzen duen erritmoa dira Luken Etxeb egiegiten genuenaren ezberdinak erria, dauka, eta Juliak horren gainean melodiak ziren. Taldean ere aldaketak z. Manu Rodriguez sintearekin abestia borobildu , Julia ten ditu, izan ziren, eta behin buelta er? dia ematen hasita, taldeari buel- Urreaga, Marcos Pe Aratz berria da zuenean, ezta rez eta tu du. Prinhar ua lek mentuz Gaskonen ta osoa ematea erabaki genuen. Mo Aratz Etxeberri a haize tzipioz uda bukatu arte jarraituko du taldean Nola definituko zenukete freskoa eman et k daki! a etapa eta gero, nor zuen taldea? egonda zeunberri bati ekitek Pop alternatiboa egiten duGazteako maketa lehiaketan o gogotsu. aurtengoa? gu. Batzue en Malderrekin. Zer moduz
tan ilun xamarra, besteetan dantzagarriagoa... Ez diogu mugarik jartzen sormenari, ez gara estilo bati lotuta sentitzen, momentuan irteten zaigun musika egiteko askatasun osoa dugula sentitzen dugu. Oraindik gure bidea zein izango den ez dakigu, taldearen soinua definitzen ari da, ordea, pixkanaka. Gainera, egiten duguna ez dago oso zabalduta gure lurraldean eta hemen horrelako musika egiteak erronka bat suposatzen du. Horrek asko estimulatzen du taldea. Nondik datorkio izena taldeari? Rural Zombies izena erdi txantxetan atera zen. Zestoa bezalako herri txiki eta euskaldun batean ingelesez indie pop musika egitea nahiko arraroa da, eta horregatik dator “zombies� kontzeptua, zonbi batzuk bagina bezala sentitzen garelako batzuetan. Hala ere, izenari guk geuk daukagun puntu frikia eman nahi genion, seriotasunarekin apurtu nahi genuen. Non sortzen dituzue kantak? Denon artean osatzen al dituzue? Kantak lokalean garatzen ditugu. Taldeko norbaitek izan duen ideia baten gainean batzuetan, eta beste batzuetan lokalean bertan sortzen diren ideien gainean. Denon artean egiten ditugu. Gero melodiak Juliaren es-
rUral
det nahiz eta irabazi Esperientzia positiboa da, sartuta iritsi da talez. Bi alditan epaimahaiak tuek gure lana noladea finalera, eta horrek adi nahi du. Horrek aubait baloratzen dutela esan aten digu, eta gure rrera jarraitzeko gogoa em iak ematen dizkigu. lanaz harro egoteko arrazo likoari? Eta Zer eskatuko zeniokete pub z gero? ratu zeuen buruei kanpotik begi sikari aukera mu Publikoari, ezezaguna zaion ioke, irekitzeko mubat emateko eskatuko gen ari, berriz, duen sika berrien aurrean. Talde tan. onena emateko zuzenekoe Rural Zombies? Zein asmo berrirekin dator gara, gure soinua Orain abestiak sortzen ari diskoren bat grabadefinitzen. Aurrera begira lik eta zuzeneko tzea dugu helburu, eta aha aiguke. Herrian gehien jotzea gustatuko litz nahiko genuke, gusoinu berriak zabaltzea ere aparte, estilo berean ohikoa den musikatik a. rriak gure inguruan txertatze
M
s e i B M zo
ai al en Ko rt ad i Ip ar ra gi rr e
-ekin
Maiatzaren 30a
Bilboko txistulari bandaren “dantza plaza” emanaldia.
Maiatzaren 31a
Aizarnan Pazko Jaiak ospatu zituzten.
Gure Esku Dago Maiatzaren 31a
Alaitz Urdalletak eta Alaia Etxabe zestoarrak irabazi zuten Sanjuandegiko II. Trikiti Txapelketa.
400 zestoar inguru bildu ziren Ezkio-Itsason ekainaren 8ko giza katean. Goizeko 9:00etan zazpi autobus irten ziren gurutzetik. 400 zestoar Euskal Herriaren erabakitze eskubidea aldarrikatuz. Eguna borobiltzeko, Argiako azalean, zestoarrak lehen lerroan. Zestoako Gure Esku Taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei ekimenari emandako bultzadagatik baina lana hasi besterik ez dela egin nabarmendu nahi izan dute.
Hondakinak jasotzeko sistema berria martxan Ekainaren 6a Ikasturte bukaerako festa Arroabean.
Ekainaren 8a Lasaon, “Espabilau eguna” ospatu zuten.
Hondakinak biltzeko sistema berriarekin ekainaren 30ean hasiko gara. Pasa den abenduan adostu zuten Zestoako Bilduk eta EAJk sistema komunitarioa. Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroabean egunero etxeko atarietan jarri eta kenduko diren edukiontzietan botako dira hondakinak. ORDUTEGIA: 20:00-22:00 EGUN BAKOITZEAN BOTA BEHARREKOA:
Astelehena: ontzi arinak Asteartea: material organikoa Asteazkena: errefusa Osteguna:ontzi arinak Ostirala: material organikoa Larunbata: ez da bilketarik egingo Igandea: material organikoa * Fardelak egunero bota ahalko dira kalean jarriko diren edukiontzietan baina aurrez Hondakinen Informazio Bulegoan izena eman beharko da. Beira, papera eta kartoia orain arte bezala jasoko dira. Landa eremuan eta gainontzeko auzoetan ekarpen guneetan jasoko dira hondakinak. Material organikoa, konposta eta auzokonposta bidez kudeatuko da. Salbuespenetarako Larrialdi Gunea kokatu da herrian. Hau erabiltzeko Hondakinen Informazio Bulegoan giltza edo txartela eskatu beharko da.
5
k
danbolin
1
zulo
ale/bale KALE.
Ekainaren 8a Patana fest, jai giro ederrean.
desFibriladore automatikoak jarri
dituzte kiroldegian, udaletXean eta Futbol zelaian.
ahal den neurrian istriPu larriak ekiditeko eta bihotz geldialdi baten aurrean ahal den ondoen erreakzionatzeko asmoz, zenbait herritarrek eta langilek desFibriladorea behar den bezala erabiltzeko ikastaroa egingo dute.
BA L E .
ekainean giro berezia sortzen da Frontoi zaharrean. hiru tXaPelketa jokoan eta ikusle ugari egunero. horrek, Frontoia zerri eginda utzi behar dugula esan nahi al du? PiPita azalak, zorroak, botilak‌
Ekainaren 12a “Kontaidazu ipuin bat�, Eider Iraolarekin.
San Juan bezpera Ekainaren 23an, urtero moduan, Zestoako txoko ugaritan piztu zen sua udari ongi etorria emanez. Aurten ere, ohiturari jarraiki, Olazarraga baserrian abesti hau abestuko zuten. Bost txorikume, cinco Aita eta ama, siete Habia, ocho Biba San Juantxo
Ekainaren 15a XVI. ibilaldi neurtua.
Ekainaren 20a Itxaropena Dantza Taldearen ikuskizuna.
Ekainaren 22a Alima Dantzaren kurtso bukaerako emanaldia.
hortikzihar Maia ossa rissanen
zer dela-eta
dak, dudarik gabe! Hemen desberdina da bizitza soziala, ez da esaten den bezain eskasa, baina desberdina bai. Eta zer ekarri handik hona? Harritzekoa da, baina klima hau gustatu egiten zait. Gure hezetasunak ez dit batere onik egiten, neguan katarroarekin, hoztuta eta udan beti izerditan, nekatuta... Hemen askoz euri gutxiago egiten du, eta zerua gehienetan urdin egoten da. Gainera, urtaro aldaketak beti dira politak. Ikusgarria da udan nola ateratzen den jendea zelaietara, hondartzetara, terrazetara... baita astero egiten dira azokak, festak, kontzertuak... Kontatzeko moduko bitxikeriarik? Lotsa ematen dit kontatzeak, baina maia ossa agian zuetako nuuksio Parke norbaiti minnaturaleko laku batean, gaina salba dieurtarrilean zaioke: tenpebisitan joan zitzaion ratura zero azunibertsitateko pitik asko lagun batekin jaisten denean, kontuz ibili! Nik egun batean probatzea erabaki nuen ea mihia benetan izotzari itsatsita gelditzen den, eta eskarmentu ederra hartu nuen... Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Suomenlinna irlara bisitan joan. Helsinki inguruan irla pila bat daude, eta guztiak dira politak, baina Suomenlinnak xarma berezia du: ederra izateaz gain, historikoki balio handikoa da. Gotorleku izandakoa da, eta jende asko erakartzen du egun pasak egitera, bertakoak nahiz atzerritarrak. Noiz arte hor? Ba, aspertu arte! Plan berezirik gabe etorri nintzen, eta halaxe jarraitzen dut. Baina suomiera oraindik hobeto ikasi nahi dut, eta unibertsitatean sartzen ez banaiz ikastaroren bat edo egingo dut, titulua ateratzeko, behintzat. Hemen gustura nago, beraz, oraingoz ez dut etxera bueltatzeko datarik. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Aurrena aspaldi ikusi gabeko lagunekin eta familiakoekin egon, noski. Eta uztail hasiera izango denez, Karmenak antolatzeko lan gehien orduantxe izango dugu eta horretan lagundu. Mendiren batera igotzeko gogoa ere badut, hemen dena laua da-eta!
Finlandian?
ma finlandiarra dudanez, betidanik izan dut hemengo bizimodua nolakoa den jakiteko gogoa. Pixka bat ezagutzen nuen urtero oporretan etorrita, baina oso desberdina da aste batzuetarako familiarekin etortzea edo hemen neure kasa bizitzea. Gainera, suomiera ere nire ama-hizkuntza denez, gehiago ikasteko gogoa nuen. Beraz, azaroan etorri nintzen Helsinkira.
Zein da zure egunerokotasuna? Lanaren araberakoa izaten da. Urtarrilean ume bat zaintzen egon nintzen, baina gero beste lan bat bilatu behar izan nuen, eta zaila dago hemen ere! Martxoan hasi nintzen fabrika batean eta hiru txandatan egiten dugu lan. Goizeko edo gaueko txanda tokatzen bazait arratsaldea aprobetxatzen dut lagunekin egoteko, kirola egiteko, erosketak egin eta janaria prestatzeko... Arratsaldeko txanda dudanean, ordea, esnatzerako goiz erdia pasatzen zait eta ez dut ia ezer egiteko denborarik izaten. Norekin eta non bizi zara? Helsinkiko Kumpula auzoan bizi naiz, pisu batean, beste bi gazterekin: bat irlandarra, eta bestea finlandiarra. Pisuarekin izugarrizko zortea izan nuen, etxea oso ederra da eta ingurua berdea eta lasaia. Gainera, ongi komunikatuta dago garraio publikoa bertaraino iristen baita. Garestitxoa da Euskal Herriko prezioekin konparatuta, baina hemen ez dago besterik! Gainera, pisukideak jator-jatorrak dira eta ongi moldatzen gara. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Gehien faltan botatzen dudana herri-giroa da, kalean ezagunak ikustea, tabernak, herrietako festak eta parran-
maia ossa eta beste hiru lagun etXeko teilatu gainean aFaltzen. laurak, kasualitatez, erdi-Finlandiarrak
7
1
oiloen moduan,
aztarka F ernando Arzallus
a kolpek ta hasi e ik k a li o o tx !p u esku gabe e ik ir g zabald ie o d tuk dar han k gorri baina in ela esku dena best poliki, u eta! zaizkig
txalo pin
txalo
txalo pin txalo txalo ta tx alo gure (haur raren izena ) Hementxe dago
iora Urbieta
o k u t s a ? l a r e g joal
Belar-jasotzearen mailarik xumeena belar-maila da, segaz edo makinaz belarra mozten denean geratzen den ilara; hurrengoa besada litzateke, alegia, beso biekin garraiatzeko moduko piloa; hurrengoa, karga belarra. Belarra pilatu egin behar balitz, besadaren ondotik metatxoa edo “txorroa” letorke eta, haren gainetik, belarmeta edo zuhatza. Ontzeko belarrak ondu arinak bazeuden eta euri arriskua baldin bazen, irtenbide ona izaten zen metatxoak egitea. Egunetan egon daiteke eguraldia euritsu –argazkian bezala– baina metatxoa ondo egina badago, askatzen denean, gaineko azala ilundua izango du baina barrua lehor-lehorra edukiko du, belar ondoaren usain gozo eta guzti. Gero, pixka bat zabaldu eta prest izango da ganbararako. Gaur egun, metatxoak desagertzeko zorian daude. Uztapideren mundu hura bezala. Belar-ondoaren usaina eta beste gauza asko hor geratuko dira, ordea, gure memorian iltzaturik.
Ilustrazioa: A
Egun hauetan, Uztapideren Lengo egunak gogoan berrirakurtzen jardun naiz; gero eta ederragoa iruditzen zait liburua. Joan deneko bost edo sei mendetan bizi-bizirik izan den mundu bateko bizipenak kontatzen dizkigu. Mundu hura argazki batean laburbiltzeko esango balidate, metatxo horiek aukeratuko nituzke. Hain dira xumeak, hain dira joan zen mundu batekoak...! Uztapidek, baserri munduaz ari dela, beste gauza askoren artean, belar kontuak aipatzen ditu. Oso politak dira bera Legoiagan morroi egon zeneko pasadizoak: “Aixa ebakitzen giñuzen guk ango ote txikiak eta belarrak; garoak ere bai. Belarrak, giro onen zai geundela, zartu egiten ziran. Nagusia bildur izaten zan, euriak ebakitako belarra arrapatuko ote zuan”.
aizarnako organoa eta organo-jotzaileak. Aizarnan Elizako koruan daukagun organoa
t omas l izas o
organ o - j ol ea , 1935 e an e gin z iot en ome na ldian
a nton io e giguren
orga no - j olea korua z uze nt zen
i t ziar e giguren
orga no - j olea
a iza rnako
m a ri k armen e P elde ,
orga noa
armonio - j olea
1952-1955
oso berezia omen da, hala esaten dute, behintzat, adituek. Berezitasun horren ezaugarri nagusiak hauek dira: egitura barrokoa duela, lehenetakoa dela eta gutxi daudela horrelakoak Gipuzkoan. Horiek horrela, ez dut uste behar bezala jabetzen garenik, organo hori ere ondarea dela Aizarnarako. Gaur egun elizetan ikusten ditugun organo handi eta dotoreak XVII. eta XVIII. gizaldikoak dira eta Aizarnakoa ere garai haietakoa da. Artxiboei eta argitaratuta dauden data historikoei begiratuz gero, Zestoako organoaren lehen aipamena 1784. urtekoa da, Arroakoa 1785ekoa, eta Aizarnakoa 1792koa. Donostiako organogile zen Manuel de Betolazak muntatu zituen hiru tresna horiek. Bailaran eta urte gutxiren tartean muntatu ziren hiru organo horietatik Aizarnakoak bakarrik dago zutik eta lanean. Urte pila hauetan, doinua takartu egin zaio eta mantentze lanak egin behar izan zaizkio: bata, 1880. urtean Jose Amezua azpeitiarrak egin ziona; eta bestea, 1982. urtean Hernaniko Alejandro Usabiagak egina. Egin zaizkion aldaketak funtzionamendua errazteko izan dira, adibidez: haizea sortzeko zuen hauspoari eskuz eragiten zitzaion lehen eta, orain, haizegailu elektrikoz egiten da. Aizarnako parrokiako artxiboek diotenez, organoa egiteko hitzarmena 1792.urtean sinatu zuten Juan de Zabala eta Joseph Antonio de Olascoaga ordezkariek Manuel de Betolaza Donostiako organogilearekin. Hitzarmen horretan ondo azpimarratzen dituzte bete beharreko baldintzak: teklatuak eta beraren egiturak oso sendoa izan behar zutela, tutuek burdin garbi eta onarekin eginak, horiek manipulatzeko behar zituen tresneria guztiak neurriz ondo osatua eta sendoa, hiru hauspoek material lehor eta onarekin eginak, eta abar. Hitzarmena 8.900 dukatetan itxi zuten. Halere, organoaren altzaria egitea Aizarnako parrokiaren gain gelditu zen. Betolazak berak eman zituen neurriak. Intxaurrondo eta gaztainondo noblez egin zuten eta gaur egun ikusten duguna da eta nahiko ondo kontserbatzen da oraindik. Lanak amaituta, Joakin Unzueta Arantzazuko frantziskotarrak probatu zuen organoa eta, badirudi, onarpena eman zuela. Tresna horrek duen berezitasuna izango zen, behar bada, arrazoia San Telmo museora eraman nahi izatea 1971. urtean. Aizarnako eliztarrek ez zuten ondo ikusi asmoa eta atzera bota zuten. Oso ondo egina! Bestela, organo txiki edo moderno batekin egongo litzateke orain Aizarnako eliza. San Telmo museoan erakusteko interesgarria bada, Aizarnan egotea ere hala izango da. 1792. urtean eraiki eta 2014. urtera iritsi bizirik, 222 urte lanean Aizarnako elizkizunak laguntzen. Bi gizaldi eta laurden beteko ditu 2017. urtean. Organo zaharra aberastasuna bada Aizarnarako, berarekin lan egin duten organo-jotzaileak ez dira izan gutxiago. Urte pila horietako organo-jole denen daturik ez dut aurkitu, baina idatzietan aipatzen direnak eta ezagutu ditudanak aipatu gabe ezin dira utzi. Lehen aipatu dugun Joakin de Unzuetak inauguratu zuen 1792.urtean. Horrez gero, beste hainbaten aipamenak agertzen dira: Jose Gaspar Egiburu (1888), Tomas Lizaso (1917-1952) organo-jole izateaz gain, sakristaua zen eta koroa ere berak zuzentzen zuen. Mari Karmen Epelde (1952-1955); Antonio Egiguren (1955-1973); eta, ondoren, gaur egun, Itziar Egiguren. Azken 60 urtean "Diyone" familiakoak nabarmendu dira, gehienetan bolondres, organoa jotzen. Antonio Egigurenen osabak, Aizarnan jaioak, musikari adituak izan dira. Antoniok etxean zuen pianoa eta osabengandik hartu zuen musikarako grina. Egun, jarraitu egiten du bere iloba Itziarrekin. Hiru belaunaldi musikarekin lotuta eta laugarrena martxan, bada esaera bat erdaraz “De la casta le viene al galgo" eta famili horrek ondo baieztatzen du esaera hori. Organo-joleak eta tresnaren ezaugarriak ezagutu ondoren, soinu berezia duen jakin nahi eta zer egokiagoa, gaian eskarmentua duen Itziar Egigureni galdetzea baino. Horrek argi eta garbi erantzun zuen, organo handi eta dotoreak probatu dituela beste elizetan, baina Aizarnakoak duen doinu goxoa eta elizako hormaren laguntzaz sortzen duen giro atseginarekin gelditzen da. Itziar Egigureni eskerrak emanez amaituko dut idatzia, berau osatzeko izan duen jarrera eta eman didan laguntzarengatik.
I
on Egiguren
Uz 01
taila aste artea
Antzerki astearen baitan, hirugarren kurtsoko ikasleen antzezpena. William Shakespeare-ren “Uda gau bateko ametsa” komedia.
02
as te az kena
Antzerki astearen baitan, hirugarren kurtsoko ikasleen antzezpena. William Shakespeare-ren “Uda gau bateko ametsa” komedia.
03
ostegun a
05 o5-06 08 13 19
larun ata
Antzerki astearen baitan, hirugarren kurtsoko ikasleen antzezpena. William Shakespeare-ren “Uda gau bateko ametsa” komedia.
Lasaotarrek, urtero moduan, Xoxotera irteera egingo dute. as te burua
Agiro Mendi Taldeak antolatuta Picos de Europara irteera. as te artea
Silo-bola plastikoen bilketa. igan dea
Ka
rmenak Arroabean
15
astearte a
16
asteazke na
17
o stegun a
18
o stirala
19
larunbata
1
9
agenda
18:30etan Bonbazoa eta suziriak jaiei hasiera emateko. 19:00etan Arroabeko I. artzain txakur lehiaketa. Jarraian, trikipoteoa herriko trikitilariekin. 21:30ean herri afaria frontoian. Ondoren, Dantza Txapelketa eta dj Jon goizaldera arte. 6:00etan karroza herriko baserrietan. 12:00etan meza. Ondoren, Zestoako dantza taldea. 18:00etan patata tortilla lehiaketa. 19:00etan zaldi proba. 12:00etan Jubilatuentzat meza. 13:00etan Jubilatuen arteko pala partida. 14:00etan Jubilatuen bazkaria Ederki elkartean, trikitilariek alaituta. 18:30ean, Pala Finalerdiak. Jarraian, Munduko platerak. 22:30etan Karmenetako IV. mus txapelketa herrikoia eta mahai jokoak, Ederki elkartean. 9:30ean ume jolasak. Jarraian, umeentzako bazkaria. 17:00etan poxpolo eta mokolo pailazoak. ondoren, txokolatada izango da. 19:00etan pala txapelketako finala. 10:30etan bikotekako paella lehiaketa. 14:30ean koadrilen arteko bazkaria. 17:30ean herrien arteko norgehiagoka. Ondoren, Lopeneren zezenak eta pottokak. 22:30etatik aurrera kontzertuak: kauta, iheskide eta joxe replay.
20
Agiro Mendi Taldek antolatuta Mairulegorreta Kobara irteera.
igandea
Goizean, Idiakaitz txistulari taldea. 12:30ean Arroabeko haurren danborrada.18:00etan Arroabeko v. trikitilari gazteen txapelketa. Segidan, herriko sagardoen dastaketa pintxoekin. 0:00etan jaiei amaiera emateko suziriak, sirena eta bandera jaitsiera.
larun bata
Erromeri afaria jubilatuen tabernan. Kalejira, afaria eta erromeria herriko trikitilariekin. Txartelak jubilatuen tabernan salgai, 15 eurotan.
Sa
ntio Santa Anak Arroagoian
24
o stegun a
Arratsaldeko 17:00etan txupinazoa. Jarraian ume jolasak eta txokolatada. 19:30etan trikipoteoa. 21:00etan herri afaria astearte a Odol ematea, 19:00-21:00, anbulatorioan. bertsolarieketa trikitilariek lagundurik. 23:30etan erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. 03:00etan Imanol dj pajaritoren emanaldia. o stirala n Kristobal jaiak Narruondon 10:00etan meza. 11:00etan patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako herri etxe elkartera eraman beharko da). 11:30etan Zestoako txaranga. ostegun a Jarraian sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-haundi, 11:00etan suziria. Ondoren, Zestoako Etxeberri, Zelaikoa, Azketaerrota eta Aritza. (herritarrei baserritar jantziaIdiakaitz Txistulari taldea eta 11:30ean herri rekin ateratzea eskatzen zaie). 12:00etan esku pilota finalak: binaka gaztemeza. Ondoren, hamaiketakoa herriko jubilatuentzat. 20:00etan, sardina eta saiheski jana tri- txoak. 16:00etan Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa. 18:30etan “karmelo matrakaren” omenez herri kirol saioa: harri jasotzen, Ostolaza kitilariek alaituta. aita alaben eta mikelaren erakustaldia. Aizkoran “bihurri” aita semeen eraostirala kustaldia. jarraian asto probak: Artabilla, Zubeltzu Torre eta Mirabillas. 22:00etan, mus eta eskoba txapelketa. Gaueko 23:00etan fan & go taldearekin erromeria. (Sari bikainak izango dira)
22
25
Sa
10
11 12
larunbata
17:00etan, “Gari, Montxo eta Joselontxo” pailazoak. Ondoren, txokolatada. 21:00etan, “Mexikar giroan” bertso afaria. Izen emate ohiko lekuetan edo 648 828 298 telefonora deituta. Ondoren, show musikala.
13
igan dea
11:30ean zaldi proba. Ondoren, txakolin dastaketa eta zikiro jana. 18:00etan Gorriti bere animaliekin. Jarraian, herri kirolak.
26
larunbata
11:00etan meza nagusia. Ondoren, Itxaropena Dantza Taldea. Jarraian, edadetuentzako hamaiketakoa herri-etxe elkartean. Tartean, bingo-n jokatzeko aukera izango da. Arratsaldeko 19:30etan herritarren arteko kirolak (txinga, trontza, soka-tira...) frontoian. 23:00etan erromeria ezten giro taldearekin. Jarraian Imanol dj pajaritoren emanaldia
27
igan dea
(Herria lolailoz girotuko da.)12:00etan haur eta gaztetxoentzat puxka muxka zirkusekin zirkoa eskola txikia frontoian. 14:00etan lolailoen arteko bazkaria. Jarraian, karaokea (irabazleak saria izango du). 18:30etan Gorriti eta bere abereak. Jarraian, txokolatada. 22:30etan Imanol dj pajaritoren emanaldia plazan.
hemen zure publizitatea