Skip to main content

150 danbolin maiatza

Page 1

2014ko maiatza

150 zk.

nibizi naiz

baserrian animalien erdian...


Ekainberrik Ekain Zintzilikari bat eskaini digu opari moduan, gure bazkideen artean zozketatzeko. Zorteduna,

Xanti Sagartzazu Sorazu izan da. Zorionak!


inkesta

itsaso beltza, XiV. mendea. tamerlan mongoliar enperadorearen flota sebastopolera arribatu da, eta, han, portuan, euskal ontzi bat. noiztik ote dabiltza marinel euskaldunak itsasoan barrena arrantzan edo merkataritzan! eta, hala ere, munduan distantziak handiagoak ziren garaian ez ote genuen gugandik gertuago itsasoa? ez al zuten, bada, baserritarrek sagardoa egiten balea ehizara urrutira zihoazen ontzietarako? ez al zituzten ibaian behera txalupan eramaten itsasertzeraino burdinoletan landutako mineralak? ez al zuten lotura estuagoa barrualdeak eta kostaldeak? gaur, gehienontzat, itsasoa hondartza kontrako ura da. surflariek zeozer gehiago ezagutzen dute, baina, denera ere, mundu arrotza zaigu. ezezaguna. ameslariontzat ebokatzailea ere bai. ababorra eta istriborra bereizten lanak izan arren, betidanik fantaseatu dut arrantzontzi baten marinel sartzearekin, abenturagatik. begirada inuzentea, lañoa, nirea, albo batera uzten duelako arrantzaren ezaugarri behinena: alegia, batik bat eta lehendabizi, arrantza lanbidea dela. jardun ekonomikoa. negozioa. horrek dakartzan miseriekin. eta bai, ameto, lanbidea da. baina lanbide berezia inondik ere. ea ze beste ofizioko testigantzetan aurkituko dituzun ‘askatasuna’, ‘izpi berdea’ edo tipo horretako erromantizismo zipriztinak. arrantzale familia bat ezagutzeko zoria izan nuen nik lekeition bizi izan nintzenean. hori aberastasuna kontu eta kantuetan. kresalezko txinpartadun euskaran gainera. istorio eder, latz edo tragikoak. nabigazioak eta naufragioak. jeneralean, otordu handien postrean ateratzen zituzten kontakizunak mahaira aitak eta aitonak, bi itsasgizonek. eta, jeneralean, kontu alaiak, edo behintzat ikusgarriak, izaten ziren. barruko penak portuan geratzen dira; urtez urte ia senarrik ikusi gabe familia hazi duen emakumearenak, edo ia aitarik ikusi gabe hazitako umearenak. horiek aditzea zailagoa da. eta tristeagoa. baserritarretaz esan ohi da hitz gutxikoak direla. hori da kaleumeok dugun irudia: alferrikako jardunik ez, txalamatika gutxi. garikoitz lopetegik gauza pila bat esaten ditu danbolinek egindako elkarrizketan. ondo emandako belarrondokoa bezalakoxea da hor bota duen arrazoietako bat: «gure etorkizunak hartuko duen norabidea jakitea oso erraza da. ez dago gure esku; kontsumitzailearen esku dago gure lanak aurrera egin edo ez». arrantzaleak eta baserritarrak. medioetan, eta batik bat politikariek, ‘gure arrantzaleak’ esaten dute, edo ‘gure baserritarrak’. gure erizainak, gure aparejadoreak edo gure irakasleak adituko bagenu, belarrira ikaragarri xelebre egingo liguke, baina ‘gure’ hori oharkabean sartzen zaigu baserritarrei edo arrantzaleei lotuta. zergatik? gureago al dira? gureago sentitzen al ditugu? eta, hala bada, prest al gaude jakiak erostean pitzar bat gehiago pagatzeko, gureari eusteko? hori ere, gure esku dago.

d a n b o l i n ek

34 6 9 10 14 16 18

ISTORIOAK, AMETSAK, NEGOZIOAK

J

on Artano Izeta

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

enbidoak

jardu nian gariko itz lop etegi

m urgi

hil da

son arrak marinelak bistaratze n dituen ean

danbolin zulo

hortik zihar

auzoetatik

diruz lagundutakoa


enbidoa I. INURRI LANEAN, POLIKI POLIKI men dago. Iritsi da: “destinu petrala” gure etxean, gure herrian, gure osasunean, gure ametsetan…

He

Gure planeta badoa pikutara; enpresek ixten jarraitzen dute eta kale gorrian hainbat eta hainbat lagun. Lanik gabe, etxerik gabe, dirurik gabe… Arazo potoloak dira pertsona batek konpontzeko, baita talde batentzako ere! Orduan, zer jarraitu behar dugu gure txilborrari begira, tonto planta jarriz kanpotik etortzen zaigun guztiari? Eta ni banaiz kaltetua? Nork lagunduko dit? Bada Ameriketako indioen antzinako esaera bat, honakoa dioena: “Lurra ez da gure gurasoek utzi diguten zerbait, gure seme-alabei eskaini behar diegun altxorra baizik”. Zernolako gizartea utzi nahi diegu atzetik datozenei? Galdera guzti hauek buruan nituela taldetxo bat elkartu ginen, elikadura bankua antolatzeko beharra zegoela ikusita. Hortik hasi zen guztia, pare bat hitzaldi antolatu ziren: Etxe kanporatzeak Stop eta Banku Etikoarena. Orain zein egoeratan gauden galdetzen dit enbidoan Jexuxek. Ba… lanerako gogo handiarekin erantzungo nuke. Noski, norbera bere mugekin: denbora, familia… Dena den, oraindik taldea egiten ari da. Ideiak ditugu, nahiak, ilusioak… Adin, izaera eta egoera desberdinetakoak izanik, bakoitzak bere burua zeregin batean ikusten du: batzuk elikadura bankua aurrera eramaten, beste batzuk bigarren eskuko azoka antolatzen, denboraren bankua, txanpon berezia… eta abar luze bat. Zer egiteko prest egongo zinateke zu? Inurri lana hasteko, elkartu beharra dugu. Hori da lehenengo pausoa. Ez da gazteen kontua bakarrik. Hemen zestoar guztiontzako dago zeregina, nahi izanez gero. Ez ahaztu posible dela gure egoera aldatzea, bai onerako, bai txarrerako. Horregatik, bihotzak agintzen diguna eginez gero, ez dugula damurik izango uste dut. Konbentzitu zaituztet? Bai? Primeran! Ez? Ba, hala ere gauza bera esaten jarraituko dut, etorri gurekin hitz egitera, taldea osatzera. Denon beharra dugu. Hilaren bigarren ostegunetan, 20:30ean, kultur etxeko lehenengo solairuan elkartzen gara. Eta orain enbidoa botako diot Marian Larreari. Zure lana dela eta izango dituzu hainbat gauza kontatzeko, baina badakit beste gorabehera batzuk ere badituzula esku artean, hala nola, “Gure esku dago”. Zer esango diguzu horri buruz?

A

maia Egibar

Europako hauteskundeetan abstentzioa handia izan da. Zein iritzi duzu honen inguruan? Europara begira hemengo botoa garrantzitsua da, hemengo egia hara eramateko. Egi bat baino gehiago joango dira, baina... Abstentzioari dagokionez, jendeak utzikeria handia dauka. Badirudi Europako botoa kanporako zerbait izango balitz bezala ikusten dugula baina hemengoa bezain garrantzitsua da.

Eladio Leturiondo

60 urte

Iruditzen zait asko pasatzen dutela politikari guztiek. Dauden beharrei ez diete kasurik egiten, lana, osasuna...jendeari interesatzen zaizkion gauzei ez diete kasurik egiten. Beraiek beraienarekin eta kito. Hasieran agindu bai, baina gero ez dute ezer ere egiten.

Izaskun Zunzunegi

34 urte


5 ESKU(BIDE)EZ

Ba niri politika ez zait interesatzen, eta gainera iruditzen zait Europako hauteskundeak urruti geratzen direla. Iruditzen zait jendeak horregatik ez duela bozkatzen.

Nadet Godoy

21 urte

Ba niri iruditzen zait Europa mailan eta baita hemengo mailan ere, inork ez duela ezer egiten. Azkenean denok ez genuke bozkatu beharko, eta horrela konturatuko lirateke berez ez bozkatzeak daukan garrantziaz eta jendeak ez badu parte hartzen, hori zerbaitengatik izango dela.

Leire Ancin

Jendeak ez du bozkatzen desadostasun handia dagoelako. Hori norberak ikusi beharko du. Nik pentsatzen dut baietz, Europa mailan zerbait egin nahi badugu, independente izateko eta Europan mailan zerbait izateko bozkatu beharko genukeela.

J. Manuel Regil

41 urte

Iruditzen zait alferrikakoa izango dela, neuk ere ez dut bozkatu behar eta. Egon seguru abstentzioa handia izango dela. Jendea ez dago ados politikarien jokabidearekin, guregatik ez dute ezer egiten eta orduan ba... zaila da.

Agustin Artetxe

52 urte

M

38 urte ezu hilak idazteko eskuak; elkarrekin sentitzeko eskuak; arriskua txalotzeko eskuak; mundu hau jorratzeko eskuak. Ez dira gureak mezu hilak idazteko eskuak, elkarrekin sentitzekoak baizik. Arriskuak hartu nahi ditugu guk, mundu hau elkarrekin jorratzeko. Eskubideak aldarrikatzen ditugu, etorkizuna hautatu nahi dugulako soilik. Horixe da datorren ekainaren 8an ozenki aldarrikatuko duguna Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza kate erraldoiaren bidez. Eskuek eta eskubideek bat egingo dute egun horretan, milaka lagunen eskuak elkartuko baitira erabakitze eskubidearen alde aldarri egiteko. Ezaguna egin den esaldi batek dioen bezala, erabakitze eskubidea gai “garrantzitsuegia” da politikoen eskuetan “bakarrik” uzteko. Guk ere gauza bera sinesten dugu, eta horregatik ekin genion duela pare bat hilabete inguru Zestoan erabakitze eskubidearen aldeko dinamika sortzeari. Gure Esku Dago-ren nondik norakoak azaltzetik hasi, eta dinamika honen barruko egun batean ehunka lagun elkartzera iritsi gara. Ehunka izango gara, era berean, ekainaren 8an Ezkio-Itsaso inguru horretan izango diren herritarrak. Argia bezain sinplea da gure aldarria: gure etorkizuna guk hautatu nahi dugu, erabaki egin nahi dugu gure etorkizunaren inguruan, zer izan nahi dugun hautatu nahi dugu. Hain da argia eta sinplea gure aldarria, ezen horren aldeko jarrerak gehiengo baitira Zestoan ere. Horren erakusle da Gure Esku Dago dinamikak antolatu dituen ekimenetan parte hartu duen jende kopurua eta haren aniztasuna. Gazta zati baten bueltan hasi zen hau guztia, eta ekimenek elkarri eskutik helduta jarraituko dute. Nork pentsatuko zuen orduan Idiazabalgo lagun talde batek Eskoziara egin zuen bidaia mugimendu indartsu hau bilakatuko zela? Pentsaezina zen, utopia bat zen. Garaiak, ordea, asko aldatu dira Euskal Herrian ordutik, eta horrek bestelako aukera batzuk zabaltzea ekarri du, alde egiten utzi ezin zaien aukerak. Eskozia aipatu dugu lehen, une honetan eredu dugun herrialdea. Harekin batera Katalunia, eskoziarren bide bera jarraitzeko hautua egin duena. Eta zerrenda horretan Euskal Herria gehitzea da gure nahia. Aukerak etorri eta joan egiten dira, trenek egiten duten legez. Igo gaitezen, beraz, gu ere erabakitze eskubidearen aldeko trenera, eta egin dezagun bidaia elkarrekin, guk ez baitugu aldarri egiteko heroi edo konkistarik. Elkar gaitzala, beraz, borondateak, herri izateko nahiak.

E

nbido 2. Zestoako

Gure Esku Dago Taldea


J

ardunian

garikoitz

lopetegi

26 urte ditu, eta, nahiz eta txiki-txikitatik aritu baserriko lanetan, 2007tik hona bizi da horretatik. Patuak eraman du baserrian lan egitera, berari egiten duena asko gustatzen bazaio ere. 550 abelburu inguru ditu gobernatu beharra egunero, baserria, beste hainbat negozio ez bezala, urteko egun guztietan baitago “irekita”.

Nola iristen da Ingeniaritza ikasten ari den gazte bat bere baserriaren ardura hartzera? Zuk esan bezala, Ingeniaritza ari nintzen ikasten Donostian, eta bigarren mailan nengoen. 2007. urtea izango zen, eta aitari minbizia atzeman zioten. Osaba bakarrik geratu zen orduan baserriko lanetan, eta segituan ikusi genuen etxean beste norbaiten beharra zegoela hau guztia gobernatzeko. Orduan, ikasketak utzi, eta baserriko lana probatzea bururatu zitzaidan; eta hasi eta gustatu! Harrezkeroztik nago hemen, nahiz eta beti lagundu izan dudan etxean. Zein da zehazki baserrian egiten duzun lana? Zuek baserriko lantzat duzuena eta nik egiten dudanak ez dauka zerikusirik. Kaletar batek baserrian pentsatzen duenean, animalia asko imajinatzen ditu. Gu esnea produzitzera soilik dedikatzen gara. Belarretan ere

ibiltzen gara, baina ez kaletar batek irudikatzen duen moduan. Baratzean egiten duguna ere etxerako bakarrik egiten dugu. Nolakoa da zure bizitzako egun bat? Guk lau pakistandar ditugu gurekin lanean. Haiek goizeko 6:00etan hasten dira behiak jezten. Osaba eta biok 7:30ak aldera hasten gara lanean. Behi eta txahalei jana eman, haiek zaindu, hazia ere guk jartzen diegu… Mantentze lana da batez ere guk egiten duguna; goiz guztia pasatzen dugu horrela! Beti dago zerbait egiteko hemen: azpiak egin, simaurra atera, pixa zabaldu, belarretan egin… Tokatzen dena, garaian garaikoa. Beti esan izan da baserriko lana gogorra dela… Lan honek daukan txarra da urteak dituen egun denetan egin behar dela. Hemen ez dago oporrik hartzerik; hau ez dago ixterik. Nik egunen batean ezin badut, osabak egingo du, eta alderantziz. Bion artean ederki konpontzen gara, eta, tartean behin, moldatzen gara jai egiteko ere. Itxi, ordea, ezin da egin, behiek, pertsonek bezala, egunero jan behar baitute. Hori da daukan txarra. Alde onak ere baditu ordea. Etxean nago, lan lasaia dela esan daiteke, zeu zara zeure buruaren jabe… Gauza batzuk egunero egin beharrekoak dira; beste batzuekin, ordea, beti daukazu beste baterako uzteko aukera.

«Gure lanaren etorkizuna ez dago gure esku; kontsumitzailearen esku dago»


7 Sakrifizio handiak egin behar izan al dituzu baserriaren ardura hartu zenuenetik? Gauzak alde batera utzi behar izan al dituzu? Ikasketak utzi behar izan nituen bezala, beste hainbat gauza ere utzi egin behar izan nituen. Garai hartan, arraunean ere ibiltzen nintzen, eta hura ere utzi egin behar izan nuen. Hemengoa ez da lan gogorra, baina ordu asko sartzea eskatzen dizu. Baserrian lanean jardun eta gero bi orduko entrenamendua egiteko ez dut gogorik izaten! Honek nekatu egiten du. Hala ere, kirola egiten jarraitzen dut, nire kabuz bada ere. Ezin dut inorekin konpromisorik hartu. Lagunekin irteteko orduan-eta ez dut arazorik; jendearekin edo talde batekin konprometitzea da nire arazoa. Krisi hitza ezagun eta, aldi berean, aspergarri egiten ari da azken urteotan. Izan al du eraginik zuenean? Bai, eta handia gainera! Guk pila bat nabaritu dugu krisia. Lana berdin-berdin egin beharrean gara, baina esnearen prezioa asko jaitsi digute, 2007-2008 urte ingurutik batez ere. Aldi berean, gainera, pentsua egiteko lehengaien prezioak ikaragarri igo dira. Ulergaitza da hori. Eta hori zergatik da? Dirudun jendea, lehen eraikuntza enpresetaneta sartuta zegoena, honek eztanda egin eta alimentuetan hasi ziren dirua inbertitzen. Horrek eragin du pentsuaren

ÂŤGuk egiten dugun lana urte askoan langabezian dagoen gazte batentzat ez da aterabide bat, hasiera batean inbertsio handia eskatzen baituÂť

prezioa nabarmen igo izana. Orain, hala ere, ari da gauza bere onera bueltatzen. Urte txarrak pasatu ditugu, ordea. Krisiaren eraginez esnearen prezioa jaitsi izana normala iruditzen zait; ez, ordea, pentsua egiteko lehengaiena hainbeste igotzea. Negozio bezala, nola baloratzen duzu zuena? Behi kopuru txikia baldin badaukazu, ez da negozio errentagarria. Egun, 300 behi jezten ditugu, eta, denera, 550 abelburu inguru ditugu guk. Gutxieneko bat izan beharra duzu negozioa errentagarria izan dadin. Negozioak tamaina pixka bat hartzen badu jendea lanerako kontratatzeko aukera ere baduzu‌ Guri, orain arte behintzat, ondo joan zaigu dena. Lau pakistandar dauzkagu gurekin lanean, 2003-2004 urte inguruan hasi zirenak. Eta etorkizuna, nola ikusten duzu? Honen etorkizunak hartuko duen norabidea jakitea oso erraza da. Ez dago gure esku; kontsumitzailearen esku dago baserriko lanak aurrera egin edo ez. Nik ikusten dudana da Euskal Herrira gero eta produktu gehiago ekartzen direla kanpotik. Jendea dendara joan, eta, normalean, merkeena erosten du, kanpokoa izan ohi dena. Gauzak horrela jarraitzen badu, pixkanaka-pixkanaka dena ixten joango da hemen. Jada ari da hori gertatzen, eta, ezer aldatu ezean, azkartu egingo da prozesua. Nire ustez, iritsiko da unea dena kanpoko produktua izango dena. Nik askotan galdetzen diot jendeari: hori hobea al da? Horren erantzunik ez daukat nik‌ Norberak ikusiko du hori. Gaztea zara eta lan finkoa daukazu, baina hori ez da Zestoako gazte guztien kasua. Zer esango zenioke langabezian dagoen gazte bati? Gomendatuko al zenioke baserriko lana? Guk egiten dugun lana urte askoan langabezian dagoen gazte batentzat ez da aterabide bat, hasiera batean inbertsio handia eskatzen baitu. Hala ere, badira animaliekin lotuta inbertsio txikiagoarekin aurrera eraman daitezkeen jardunak; txerri edo oiloekin, esate baterako. Azken finean, beste irtenbiderik ez badaukazu ahalegintzea merezi duen jardun bat da. Zaila da, ordea, aurretik ezer izan gabe gisa honetako negozio bat aurrera eramatea. Lan polita da baserrikoa; animaliak gustatu behar zaizkizu ordea. Gure anaia ere hasi zen ni baino urte batzuk lehenago baserrian lanean, ikasketak utzi zituenean. Hark, ordea, bi urte inguru iraun zuen baserriko lanetan. Lana gustatu behar zaizu, baita animaliak ere.

A

imar etxeberria


danborrada 2014 l in t on t a une n

Gundestrak taldea, Zestuko Gaztetxeak 20 urte (2009)

l ehene ngota ko kontz ertu ba t


9 Migel Arakistain hil da

“Murgi”

Hitz horiek izan ziren telefonoz jasotako deiak eman zidan berri tristea. Aspalditxoan egun batetik bestera entzun behar nuen notizia; jakina, entzun nahi ez arren, ezinbestekoa zen notizia. Azpeitiko Soreasu elizan hileta zuzendu zuen apaizak Migelen aipamena egitean, Zestoan egindako ibilbidea aipatu zigun, eta, nola ez, nire buru eta bihotz barrura hainbat gertakizun, bata bestearen ondotik, pilatu zitzaizkidan. Migel Arakistain “Murgi” urtarrilaren 22an jaio zen. Lasturko “Murgi” baserritik datorkio izena. Zestoako Gurutzeaga frontoi zaharra eta pilota aipatzean, ezinbestean hitz bereziekin jarri behar den pilotaria. «Nik oroitzapen onak ditut Zestoako udaretako partida haietaz», esan zigun. Frontoi zaharraren harrizko mintzoa liburuan azaltzen denez: «Soldaduskatik etorri berritan, Azpeitian txapelketako partida jokatu, eta Martin “Txiki” (Iriondo) agertu zitzaidan, ea arratsaldean Zestoan jokatuko nuen galdezka. Hurrengo egunean ere jokatu nuen. Horrelaxe hasi nintzen sarri-sarri jokatzen. Asko jokatzen genuen. Uda batean 59 partida jokatuta nago. San Joan egunean hasi eta irailaren 20 ingurura arte, etengabe jokatzen genuen, San Migel bezpera arte jokatuta gaude urte batean Gurutzeagan». Partida gogoangarriak ere izan ziren, pilotari maitatuak, bereziak… Zumaiako Alberdi, Azkoitiko Alberdi “Kaxka”, Azkoitiko Garate anaiak, Azpeitko Olarte, Arakistain kasta… Arakistain eta Getariako “Pollerua” buruz buru; Arakistain Zur. Madariaga buruz buru Arakistain - Unanue eta Tapia anaiak.

Gogoan ditut nik ezagutu dudan jenderik gehiena bildu ziren partidak: Iparraldeko txapeldun Ladoutxe I.a eta Arakistain. 1956-57 ingurua izango zen, uztailaren 18a (18 de Julio), bi “sobre” kobratzen zen eguna. Baita Arakistain - Arruti Tapia anaien aurka ere. Partida haietan, Gurutzeaga benetako pilotaren ispilu berezia izan zen. Arakistainek gogoratzen zuen moduan, Gurutzeagako giroa izugarria zen: «Garai hartan, izan ere, dirua jokatzera joaten zen jendea, bai bertakoak eta baita kanpotarrak ere; kubatarrak, portugaldarrak, Zaragozakoak… Garai hartako giroa ikaragarria zen, frontoia jendez beteta. Beste frontoiekin konparatuta, Zestoa “kanpeon” zen orduan. Empresas Unidaseko jendeak amorrua zigun itzala egiten genielako». Zestoako oroitzapen ugari zituen Arakistainek: «Beste behin, gogoan dut Potxoloren arreba Lurdes, kategoriko neska, takilan egoten zela, eta 18-5 galtzen ari ginela. Tarte batean esan zidan Lurdesek: “Partida irabazten baduzu, musu emango dizut”. Suertea tokatu, eta irabazi egin genuen. Gero plazara joan, eta musika, jendea… Orduan ba al dakizue zer zen neska batek musu ematea?». Luze jardungo nintzateke garai hartako kontakizunak konta eta konta, herritar pilotariak gogoratuz eta azpeitiar Eperra, Justo Arruti, Txikuri, Satur… buka ezinezko zerrendarekin. Baina bukatu behar Migel Arakistain “Murgi” lagun zaharrari nire gogoetak plazaratzearekin. Nik egin nezakeen onena zu gogoratzea izan da. Agur eta ohore.

e zkerretik

eskuinera :

X

abier Iriondo

a jerris ta , t Xikito a izarna , u rtain , m urgi

eta

l arramendi


aingura bota eta

mamia ateratzen

Ontziak isilik eta marinelek mila kontu. Beraientzat oso ohikoak diren egoerak, baldintzak, gertaerak… lehorreko izakiak garenontzat harrigarriak dira. Mugimenduan lo egitea, jendez betetako kamaroteak, ontzia urez beteta egotea, itsasgizonen bat uretara erortzea… Gertuan ditugun itsasgizonak zein diren eta zein izan direnaren jakin-mina piztu eta zerrenda betetzen hasi gara. Zerrenda txikia hasieran baina batak bestearengana eraman gaitu eta uste baino marinel gehiago herrian. Lau orrialde hauetan ez kabitzeko adina, alegia.

Mari bakoitz bat iza gezurta bakoitz ge

“ISIL-ISILIK

DAGO KAIA BArrENEAN,

ONTZI TxUrI POLIT BAT UrArEN GAINEAN…”


1

1

Peio Iparragirrerekin elkartu gara lehendabizi, kasualitatez hasi zela kontatu digu “Erdikalean gora nindoan eta arrantzalea zen batek itsasontzian jendea falta zutela eta gauean lanera joateko esan zidan eta han joan nintzen Oriora, Gran Corazón Santo barkura”. Izen kuriosoa itsasontziak, euskarazkorik ez, orduan ezin omen zen eta. “Pare bat urte egin nituen han, patroia jubilatu bitartean, eta gero beste barku batean ibili nintzen 34 urtean”. Peiori ere, gainontzeko marinelek esan diguten moduan, ez zaio gogorra egin arrantzale bezala jardutea. Berarentzat gogorrena elkarbizitza izaten zen. “Ordu asko lan egitera ohitu egiten da gorputza (12 ordu, 18 ordu) baina ingurukoekin liskarrak daudenean zaildu egiten da egunerokoa”. Edozein lekutan da deserosoa giro txarra, okerragoa izan be-

inelek portu zean emakume atearen mitoa atu digu: «portu zean bat baino ehiago…»

Eladio Leturiondo

har du leku txikian eta denbora luzez. “Lo ere elkarrekin egiten genuen”. Giro txarra eta kiratsa 18 lagunez betetako kamarotean, estutasuna itsaso zabalean; “ezin genuen dutxatu, ur gezako depositua txikia baitzen eta erateko edo janaria prestatzeko behar zen. Hala ere, edateko, ura ez zena ere egoten zen…”. “Garaiaren arabera arrantza mota desberdina da; berdelarekin hasten da garaia, gauez arrantzatzen genuen eta egunero bueltatzen ginen portura”. Berdela harrapatzeko sonarrak gidatuta sarea botatzen dela kontatu digu “nire garaian artisau lana zen sarean bildu eta arrainak ontziratzea, gaur egun txuponarekin eta beste makinekin erraz jasotzen da harrapatutakoa”. Gero antxoa garaia izaten da, “antolaketa aldakorragoa izaten zen, egunez, gauez…; hegaluzea egunez arrantzatzen da eta hor bai denbora luzerako irteten genuen portutik (10 egunetik gora)”. Itsaso zabalean patroiaren abisuarekin esnatzen zirela dio, “lana eguzkitik eguzkira, bazkaria bi txandatan (brankakoak eta popakoak bananduta)”. Eguraldiak nola eragiten ote zien, egun osoa kanpoan, itsasontziko kubiertan, itsasoa eta itsasgizonak lagun, hegaluzeak amua noiz helduko… “Denetik tokatzen da, oso txarra baldin bada, al mal tiempo buena cara, gu gustura, itsaso txarrarekin lanik ez” dio Peiok. Horrelakoetan, portutik gertu egonez gero lehorrera bueltatzen omen ziren, bestela motorra gelditu eta ganbarara irakurtzera, “ohituta geunden mugimenduan egotera, mugimenduan lokartzera…”. Beldurra aipatu diogu: “Ez dut inoiz beldurrik pasatu itsasoan, itsaso txarrarekin ezin genuen kubiertan egon eta ganbaran egoten ginen; denok egoten ginen lasai. Ikusten dira itsasontziak hondoratzen, marinelen bat uretara erortzen, begia edo hortzak galtzen… Orain karetak erabiltzen dituzte baina lehen ez”. Erreskate bat ere tokatu zitzaion helikopteroan. “Nik paleta bat galdu nuen amuak aurpegian jo zidalako. Marinelek beste kasta bat dutela esango nuke nik; hainbeste kresalekin beste azal batekoak bihurtzen direla”. Marinelek portu bakoitzean emakume bat izatearen mitoa gezurtatu digu: “Portu bakoitzean bat baino gehiago…”

k ere kontatu digu bere marinel esperientzia, beti eduki izan omen zuen gogoa itsasoan hasteko, umetatik, “14-15 urte edukiko nituen Zumaiako patroiak-txalupa mutil izatera gonbidatu ninduenean”. Mutil koskorra zela eta, bere gurasoei ideia gustatu ez eta ez zuen onartu gonbitea. Soldaduskatik bueltan, ordea, bai. Orduan hasi eta 11 urte eta erdi egin zituen arrantzale, itsasbazterreko arrantzan beti. Lehorrean nahiago omen du lan egin, “hala ere, orain ez da lehen bezain gogorra. Prestakuntzak, garbitasuna, eguneroko ogia, dutxatzeko aukera. Lan polita baina lotua da, horixe txarrena. Ni gaztea nintzen itsasoan nenbilenean eta lehorrean sartu orduko zaletasun denak ase nahi izaten nituen; parranda eta abar”. Gaztetasunaren parte bat galtzea egiten zitzaion zaila.

Jendea aipatu duenean harremanak etorri zaizkigu gogora “arrantzaleak eta ehiztariak normalean inbidiosoak izaten dira, gainontzeko barkuak zer harrapatu duen eragin egiten du umorean. Barku barrukoak egur pusketa baten gainean gaude eta pipertuta egonez gero giro txarra mugitzen da”. 35 egun egonda dago lehorreratu gabe. Ohituta omen zeuden etxetik urrun denboraldia egiten, “udarako egun libreak Getariako festetan izaten ziren”. Langabezia negu inguruan etortzen zitzaien azarotik martxora bitartean. Neguko ekaitz batzuez libratuko ziren horrela baina urte osoan kolore guztietako itsasoa tokatzen zitzaien. Eladiok gogoratzen du itsaso oso txarra zegoen batean barku bat hondoratzen ikusi zutela, baina ez zen beldur: “Beldurrez ezin da joan itsasora, ardura eta arreta bai baina beldurra ez”. Hondoratzea Irlandan ikusi zuten, dagoeneko 10. urtea zuen itsasoan eta lagunari esan omen zion “hi, plisti-plasta egiteko behintzat ikasi beharko diagu igerian ez?”. Igerian ikasi eta itsasoan ibiltzeari utzi zion.


Joan Mari Igarataundi Errotazar ere itsasoan ibilitakoa da. Lanik gabe gelditu zen eta batean eta bestean bilatu ondoren itsasoan aritzeko aukera izan zuen, “25 urterekin hasi nintzen eta espetxeratu ninduten arte bost urtean ibili nintzen Orion”. Itsasoak zer kendu edo eman dion galdetzean argi dauka “kendu gutxi egin dit eta eman asko, batik bat askatasuna”. Zazpi urtean tailer batean egon ondoren enkargatuak gainetik kentzean arintasuna antzeman zuen, “barkuan marinel denak berdinak ginen, berdin irabazten genuen, eta horrez gain, kanpoan, estalperik gabe, lan egitea asko gustatzen zitzaidan”. Itsasoan zebilela lehorrean lana egiteko aukerak suertatu bazitzaizkion ere, ez zituen onartu arrantzale lanetan gustura sentitzen zelako. Juan Mari ibili zen barkua, ordea, ez zen denboraldi luzerako kanpora irteten zuena, “gure lana ez zen hain gogorra, kostatik gertu ibiltzen ginen normalean eta egunero bueltatzen ginen portura. Arrantza gauez egiten genuen, 21:00ak aldera irten, eta goizean bueltatzen ginen portura, arraina saltzera”. Arraina saldu ondoren barkua garbitu eta bazkaldu egiten zuten goizeko 9:00ak aldera; eta segidan lotara, portuan bertan. “Orion, garai hartan marearen arabera ireki edo ixten zen pasua. Marea behean zegoenean ezin zen barratik pasatu. Marearen arabera ez ibiltzeko bertan egiten genuen lo”. Oso esperientzia ona izan zen Juan Marirentzat “ez mareorik eta ez eguraldiarekin estuasunik, ez harreman korapilatsurik. Ni ez nintzen inoiz mareatu. Espetxetik lehenago atera izan banintz itsasora bueltatuko nintzatekeen lanera, buruan hori neukan baina gauzak ez ziren nik uste bezala izan”.

«kendu gutxi egin dit eta eman asko, batik bat askatasuna»

Jose Manel Nieves Txaflis

gaur egun arrantzale dabil Orion. Orain dela hogei urte hasi eta zazpi urtean jardun zuen. Gero, lehorrean urteak egin ondoren, duela hiru urte hasi zen berriz, langabeziak ez zion beste erremediorik utzi. Ez zen itzulera erraza izan: lehendik zituen paper denak berreskuratzen saiatu bazen ere Pasaiako komandantziara jo eta hango liburu izugarrietan bilatzea ezinezkoa suertatu zitzaion. “Berriz dena atera behar izan nuen: arrantzale ikastaroa, itsasoko segurtasun txartela, azterketa medikua…”. Gaur egun itsasoan lanean harrapatu dugun bakarra da eta lehorrean lana egitea nahiago duela esan diguna ere bai, “bizimodu oso-oso gogorra da”. Atun garaia da zaila eta luzea egiten zaiona Txaflisi, 15 bat egun itsasoan pasatzen dituzte eta lehorrean 24 ordu, “konturatu gabe pasatzen da eguna: arropa dena garbitu, itsasora eraman beharrekoa erosi, ingurukoekin pixka bat egon, lotara joan eta esnatu eta berehala joateko ordua”. Lau hilabete pasatzen dituzte horrela. Familiarengandik, lagunengandik eta neska-lagunarengandik urruntzea zaila egiten zaio, “dena lehorrean utzi eta egunetan ura, zerua eta atunak besterik ez dugu ikusten”. Lanaren alde ona nabarmentzea, ordea, ez zaio batere kostatu “atuna harrapatzearen momentu hori adrenalina purua da”. Kideen arteko harremanaz hitz egin du Txaflisek ere: “Zerbaitegatik giroa okertzen bada oso gogorra egiten da egoera, tentsio handia antzematen da”. Itsa-


bere marinel kontuak entzuteko prest, oso gaztea zela hasi zen bera, “15 urterekin hasi eta bederatzi urtean ibili nintzen Orion”. Soldadutzara joan eta handik bueltan berriz hasi zen itsasoan. “Familian, amaren aldetik, denak marinel izandakoak ziren: osabak, aitonak, birraitonak… Lanerako irtenbide bat zen eta ni eta anaia batek jarraitu genion ohiturari”. Gaztedia osoa galdutzat sentitzen badu ere itsasoak beti ondo hartu zuela dio, “ez naiz inoiz mareatu, ezta beldurrik sentitu ere”. Buzo bezala ibiltzen zen sareak eta ateratzen eta behin, “olatu batek bultza gintuen eta tinpanoak lehertu nituen”. Galdetuz gero oroitu da Iñaki alde negatiboaz, berak oso oroitzapen ona baitauka. Beduan egin zen azken hirugarren barkuan ibili zen, “handia zen, dutxatzeko aukera genuen, goxoagoa zen, toki gehiago zuen”. Anekdota bat ere badu patroiarekin. Iñakik itsasontzi bila Zestoara joan zela esaten zion patroiari eta honek ezetz erantzun. Horrela egin zuten apustu eta kuadrila guztiarentzat afaria jokatu zuten, “17 ginen orduan itsasontzian. Ave Maria Beduan egindakoa zen eta Beduako portua Zestoa dela azaldu nion”. Barkuko istorioak kontatzen, bizitako hiru sute kontatu dizkigu “bat nahiko indartsua izan zen, Kanarietatik 4-5 egunera geunden eta erremolkean bueltatu ginen”. Itsasoko lana “gogorra” hitzarekin ez du zuzenean lotzen “gaztetako sasoiarekin, zer da gogo-

3

Iñaki Telleriarekin elkartu gara,

1

rra?”. Jende traketsa tokatzea eta denboraldia itsasoan pasatzea, horixe itsasoaren alde txarrena berarentzat. “Orain teknologia berriekin errazagoa izango da baina gure garaian etxekoekin ez zegoen kontakturik itsasoan geunden denboraldian”. Normalean, lehorreratu gabe 25 bat egun egiten zituzten gehienez, baina behin hiru hilabete egin omen zituzten “itsasoan, beste itsasontzi bati saldu genion arrantzatutakoa eta jarraitu egin genuen”. Momentu zoriontsu batzuk gogoratzen ditu: izpi berdea ikusitakoa da eta tokatu zaion gauzarik ikusgarrienetakoa bezala definitu digu: “Hiru segundoz dena berde-berdea ikusi genuen. Izugarria izan zen”. Baleak ere ikusi ditu “bale handiak bertatik bertara ikustea, itsasontziarekin batera joaten, zoragarria da”. Iñakik irakurri egiten zuen asko eta denbora librean solasaldi politak izaten zituztela ere gogoratzen du.

soko harremanak sakonak direla dio Txaflisek onerako eta txarrerako; lankideekiko harremanak estuagoak egin izan ditu arrantzale bezala lehorreko lanetan baino. Alde handia antzematen du lehen ibili zeneko itsasontzitik orain dabilenera, barkua berria da eta askoz erosoagoa zentzu guztietan: itsaso txarra dagoenerako dituen instalazioak, kubiertatik ura ateratzeko dauden mekanismoak, lotarako ganbarak, denbora librea pasatzeko modua… “antena berri bat daukagu telebista ikusteko; futbola ikusteko aukera”. Itsasoko denbora librean asko irakurtzen omen du, “15 egunero liburu bat, lehorrean ez bezala”. Ontzi berrian jende zaharra botatzen du faltan, “lehengo jendeak ziurtasun handia ematen zuen eta asko ikasten zen beraiekin, orain jende berri asko dabil eta antzematen da gauza askotan”. Arrain salmenten gorabeherak ere aipatu ditu, erosleekin duen amorrua azaldu dit. Garai batean, itsasontziak lehorreratu artean erosleak arriskatu egin behar izaten zuten arraina barku bati edo besteari erostera; “lehena etortzen zena agian ez zen arrain gehiena edo kalitate onenekoa zekarrena”. Orain telefono mugikorrekin, itsasontzia lehorreratzerako informazio osoa izaten dute eta itsasontziak iritsi aurretik hasten dira negoziatzen. Askotan kalitatezko arraina prezio eskasean saltzea tokatzen zaie. “Eguna joan eta eguna etorri itsasoan lanean jardun ondoren, arrain onarekin bueltatu, soldata desentea jasoko dugunaren esperantzaz, eta erosleen artean egin diren negozioengatik geu galtzaile izatea, ez da justua”. Portuan saltzen den preziotik denda edo arrandegian ikusten denera alde handia omen dago, “dirua mugitzen dutenak ateratzen dute benefizio gehien, kaltetuenak arrantzaleak eta tarteko langileak dira; erosleen mundua mafia bat da”.


Apirilaren 25a

Kontzertuak Gaztetxean, Kasik eta ON.

TSko langileek borrokan jarraitzen dute Apirilaren 26a

“Gure Esku Dago” taldeak antolatu zuen kantu jirak arrakasta izan zuen.

TSko langileen egoera oso itxaropentsua ez den arren, oraindik ez dute etsi eta borrokan jarraitzen dute. Apirilaren 29an TSko Arroako plantan itxialdia hasi zuten, maiatzaren 1era arte bertan egon ziren, beraien egoera salatzeko asmoz. Herritarren babes handia jaso zuten eta komunikabide ugari ere bertan izan ziren. Bestalde, Santa Kutz jaietan manifestazioa burutu zuten. Festa giroan, oraindik, borrokan jarraitzen dutela adierazi nahi izan zuten langileek eta herritarrei eskerrak emateko aprobetxatu zuten.

Merezitako omenaldia

Maiatzaren 3a I. Gurutzeaga Zestoa-Zestoa txirrindulari froga.

Maiatzaren 5a “IKD- Gazte" eta "Helduak Adi!" taldeen artean eta EHUko hainbat ikaslek bultzatutako proiektuaren hasiera.

Maiatzaren 6a Kontzentrazioa burutu zuten lan istripuak salatu eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

Duela hilabete gutxi xebas Etxeberria gure artetik joan zitzaigun. xebasek bizi osoa pasa du musikarekin lotuta, musikarekin zerikusia duten herriko hainbat taldetako partaide zen. Herriko bandan, dantza taldean, txistulari taldean eta Leok´k taldean aritzen zen. Hau horrela, maiatzaren 3an omenalditxoa egin zitzaion. Eguerdian, Idiakaitz Txistulari Taldeak, Zestoako Musika Bandak eta Itxaropena Dantza Taldeak emanaldi berezia eskaini zuten. Gauean, Leok´k taldearen txanda izan zen eta amaitzeko Gozategi taldearekin eman zitzaion amaiera egunari.


5

k

danbolin

1

zulo

ale/bale KALE.

Maiatzaren 6a Partaidetzazko aurrekontuen inguruko bilera.

arteaga auzuneko espa-

loian kotXeak aparkatzen dituzte. denoi gustatzen zaigu etXe atarian uztea baina metro oso gutXira badago kotXeentzako aparkaleku egokiagoa.

BA L E .

portale kaletik idiazpi

auzunera jaisteko eskaileratan baranda bat jarri dute.

Maiatzaren 9a Esku pilotako banakako txapelketa nagusiko partida.

Rural Zombies Gazteako maketa lehieketako finalean Maiatzaren 16an herriko rular Zombies musika taldea Gazteako Maketa Lehiaketako finalean izan zen. Maketa Lehiaketaren xxIII. edizio zen aurtengoa. Julia Urreaga, Luken Etxeberria, Gaskon Etxeberria, Marcos Perez eta Manu rodriguez dira rural Zombies taldeko partaideak. Bost talde aritu ziren Bilborocken egindako ekitaldian. Perlak, Meraki, Kometa, Smoke Idols eta rural Zombies. 300 abestitik gora aurkeztu dituzte lehiaketara baina bost taldek hauek baino ez dute final handian lehiatzeko aukera izan. Herriko taldeak finala irabazi ez bazuen ere, finalera iristea nahiko meritu izan da.

Maiatzaren 14a Ekain Guraso Elkarteak antolatuta "Kultura artean bizi" hitzaldia.

Maiatzaren 16a Ertxi単a Musika Eskolaren trikiti jaialdia.

Maiatzaren 16a Bego単a Olaizola ipuin kontalari lanetan.


hortikzihar Oier Arregi Amaitzeko, lagun batzuk ere ekarriko nituzke, ea bisitan azaltzen diren koadrilakoak edo, badute garaia eta… Eta zer ekarri handik hona? Orokorrean esango nuke teknologia aurrerago doala hemen… baina ez nuke gauza handirik eramango Irlandatik Euskal Herrira. Orain Irlandan nagoela Euskal Herria faltan botatzen dut… agian horra itzultzean hau botako dut faltan. Kontatzeko moduko bitxikeriarik? Lanean nabilen ekoiztetxeak zaldien inguruko internet bidezko telebista bat kudeatzen du. Bertan hasi nintzenean zaldia zein animalia zen nekien, hortik aurrera oso-oso gutxi. dublingo trinity collegeEta lanean hasi en, "sphere eta pare bat aswithin sphere" tera zaldien sueskulturaren ondoan basta bat grabatzera joan eta zaldi bat 6 milioi eurotan saldu zuten nire begien aurrean, eta zaldiaren izena Chiquita zen gainera. Asko harritu ninduen. Gaur egun jada ohartuta nago zer nolako industria dagoen eraikita Irlandan zaldien inguruan, baina hasieran pixka bat sinesgaitza egin zitzaidan. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Nire ustez benetan gomendagarria da Irlandako lau probintziak eta berauen hiriburuak bisitatzea. Horretarako bidaia nahiko luzea egin behar da Irlandara, baina benetan merezi duela iruditzen zait. Oso txoko politak daude irla honetan. Opor batzuetarako plan ederra da. Noiz arte hor? Printzipioz uda honetara arte egongo naiz hemen, normalean udan etxera itzuliko naiz, baina %100ean ezin dut ezer esan oraingoz. Hona etortzeko erabakia hartutakoan ez nuen espero bidaia hain luzea izango zenik. Irlandako egonaldia oso aberasgarria izaten ari da niretzat, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere. Nire nahia lanbide honetan jarraitzea da, etxean bada hobeto. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Zestoara joandakoan bazkari edo afari eder baten ondoren Erdikale eta plaza ingurutik buelta bat egingo dut, lagunekin elkartu, herriko gauza guztiez enteratu, herria nola dagoen ikusi… hor ibiliz gero gauza arruntak dira, baina hortik urrun denbora bat eginez gero faltan botatzen diren gauzak dira, azken finean.

zer dela-eta Irlandan? 013ko urrian Belfastera abiatu nintzen, ingelesa ikasi eta gustuko zerbait bilatzen banuen bertan pixka baterako geratzeko asmoarekin. Belfasten ingelesa ikasten hilabete egin ostean, ikus-entzunezko ekoiztetxe batean kameralari eta bideo editore bezala lan egiteko aukera sortu zitzaidan. Aukera hari ezin niola ezezkorik eman pentsatu nuen, Euskal Herrian ez bainuen horrelako aukerarik izan. Gauzak horrela, 2013ko azaroan Belfastetik Newbridge herrira mugitu nintzen, eta gaur egun bertan bizi naiz. 20.000 pertsona inguru bizi da bertan eta Dublindik, Irlandako hiriburutik, 40 kilometro ingurura dago kokatua. Zein da zure egunerokotasuna? Nire egunerokoak ez dauka inongo sekreturik. Goizean jaiki eta lanera joaten naiz, eta afalordua baino zerbait lehenago itzultzen naiz etxera. Asteburuetan Dublinera joaten naiz askotan. Mugimendu handiko hiriburua da, asteburuetan nahi adina kontzertu, festa… izaten da. Horretaz gain, saiatzen naiz turismo pixka bat egiten, eta dagoeneko Irlandako lau probintziak eta hiriburuak gehiago edo gutxiago ezagutzeko aukera izan dut. Norekin eta non bizi zara? Gure etxean bost pertsona bizi gara. Bi irlandar, eslovakiar bat, indiar bat eta ni neu. Ederra ekipoa!!! Zer eramanago zenuke hemendik horra? Hemengo bizimodua eta Zestoakoa oso ezberdinak dira, orokorrean Euskal Herrian dagoen kaleko bizimodua asko bota izan dut faltan. Etxean bezala ere ez da inon jaten... Horretaz gain, pare bat frontoi ere ekarriko nituzke, gure kirola bezalakorik ez da beste inon!

belfasteko "black taXi" batean


7

1

oiloen moduan,

aztarka F

teen etorrera Jose Artetxe azpeitiarrari. Benedikto Barandalla karlista ezaguna omen zuten buru: “Egin zuen lehendabiziko gauza izan zen estankoko kartela kenduaraztea, kolore errepublikanoak zeuzkalako; gero, plaza zeharkatu zuen neska bati, manga motzetan zihoalako, tapatzeko agindu zion eta, berehala, foruen aldeko diskurtso bat egin zuen, eta euskaraz bibaka aritu zen Jainkoa, Foruak, Gipuzkoa, Espainia eta Alfonso Karlos erregearen alde. Handik aurrerako giroa jakinekoa da: garaiko egunkari batek dioen j ua n s an m art in . a izarn a . a izkola ria k (1965). bezala “izun edo multak ugari. Nekazariai ezaŕi dizkiete geienbat, Euzg ipu zkoako a rtX ibo orokorra . a gg-gao_jsm05049 ko-Nekazaritzako bazkide diralako bakar-bakaŕik. Esker-kutsuko ta Ezer baino lehen, barka diezadatela aizarnarrek abeŕtzaleai ere edeŕik ezaŕi diete”. Eta aurrerago dio: “Atxilotu ta izuna baina ez dut aurkitu irudi aproposagorik hemen ezaŕi ondoren, Castiĺa'ra bialdu zituzten Aizarnakoa eta Aŕona'ko idaztera noana ilustratzeko. 1936ko irailaren 21etik txaunburua ta Zestona'ko beste abade bat”. aurrera, Franco “xaharra” hil zen arte, horixe zen inGiro horren adierazle da argazkian gure kontzeju-etxeak duen itxura posatutako estetika: gorria eta horia, eta avechuchoa. desatsegina. Irailaren 21ean, ordea, artean Errepublikaren koOrain, ia laurogei urte pasa ondoren, Barandallaren harrokeriak hausi loreak zeuzkan Aizarnako estankoko kartelak. Dio- nahian edo, gorria eta horia inposatu nahi dizkigute berriro. Avechuchoa nisio Azkue margolariak kontatu omen zion erreke- ere bai, agian? Gero, “demokrazia” hitza darabilte ahoan kabitu ezinik!

eta nekoari e m a ld oxo a berotu goxo-g ia. eztarriak heldu o ld ehatz rro erra a eta b egin ko horra, hank oaz! e ta b a g ere! puntak

korro k orroan

korro, kor ro, Jolasean et korroan a kantuan orain dira b hanka pun ai kontuak taz kolpatu ak bat, bi, hir u behatz pun taz ukituaz bat, bi, hir u.

Ilustrazioa: A

o k u t s a ? l a r e g joal

iora Urbieta

ernando Arzallus


auzoetatik S

k

i

anta utzak bainarrietan Jakinekoa da Zestoan Santa Kutz jaiak ospatzen ditugula bai herrian, baita Ibainarrietan ere. Aurtengoan ere, egitarau borobila antolatu zuten Itxurtxo auzo elkartekoek. Jaiei Santa Kutz egunean bertan eman zioten hasiera, 11:30ean, txupinazoarekin. Ondoren, meza izan zen Santo Kristo ermitan. Arratsaldean ekin zioten berriro festari. Ibainarrietako inguruetara, usain goxoak zabaldu ziren, auzoko IV. Tortilla Lehiaketa antolatu baitzen. Hurrengo egunean, mezarekin hasi zuten eguna. Handik irtetean, Ander Zulaika eta I単igo Izagirre bertsolarien saioa izan zen. Eguerdi partera, auzoko I. Bola Jokoa egin zen. Tripak ondo bete ondoren, arratsaldeko 18:00etan, asto proba izan zen, eta, ondoren, Lopeneren zezen txikiak eta pottokoak irten ziren plazara umeentzat. Horrela eman zieten bukaera aurtengo Santa Kutzei Ibainarrietan.

San iSidroak arroabean San Isidro jaiak ere ospatzen dituzte Arroabean. Maiatzaren 16an, iluntze aldera, talo jana izan zuten, eta jende ugari bertaratu zen tripa betetzera. Herriko trikitilariak izan ziren giroa alaitzen. Gauean, mus txapelketa jokatu zen: 23 bikotek hartu zuten parte. Larunbatean, herriko sagardozaleen sagardo dastaketa izan zen; zazpi sagardozaleren sagardoa probatzeko aukera izan zen. Herri afariarekin eman zitzaion jaiei amaiera: 50 pertsona inguru bildu ziren Ederki elkartean.

benan

mendia arnaS

Maiatzaren 11n bete zen urtebete Benantxio Iruretak gure artetik alde egin zuenetik. Hilaren 22an, Lagun Onak MBren eskutik, xumar Altzugaraik egindako Benan mendia arnas dokumentala aurkeztuko zen Azpeitiko Soreasu Antzokian. Aizarnan ere, nola ez, proiektatu zen dokumentala maiatzaren 24an. Oraindik dokumentala ikusi ez duzuenontzat, salgai da, 5 euroan, eta Irureta eta dokumentalaren inguruko informazioa eskaintzeko webgunea martxan da dagoeneko: mendiaarnas.com. Dokumentala elkarrizketatan oinarrituta dago. Benantxiok mendian ondoan izan zituen hainbat lagunekin elkartu dira xumar Altzugarai zuzendaria eta Estitxu Fernandez elkarrizketatzailea. Aipatu beharra dago Anetoko istripuaren aurretik sortu zela dokumentala egiteko ideia. Benantxiok mendia bizitzeko, gozatzeko eta transmititzeko zuen modu berezi hori jaso nahi zuen xumarrek, eta hainbat irudi grabatuak zituen ordurako, baina horretan ari zela gertatu zen ezbeharra.


Agiro mendi taldeak antolatuta Pirinioetara irteera (Selva de Oza).

Ma 30

iatza

ostirala

Dantza Plazan saioa Bilboko Udal Txistulari Bandaren eskutik, 20:00etan, Euskal Herria plazan. Urrian, Bilbon aurkeztuko den “plazan” izeneko CDaren aurrerapena. Garikoitz Mendizabal: txistu lehena eta zuzendaria. Idoia kareaga: txistu bigarrena. Gorka Zabaleta: silbotea. Asier Gartzia: atabala.

Ek 05 06 07

aina ostegun a

.

“Barbantxo” aisialdi taldea, Arroagoian 18:00etan. ostirala

“Barbantxo” aisialdi taldea, Arroabean 17:00etan eta Zestoan (6-8 urte) 17:00etan. Traste zaharren bilketa. larunbata

.

asteartea

Silo-bola plastikoen bilketa. o steguna

Kontaidazu ipuin bat, Eider Iraolarekin, 17:30ean liburutegian. o stirala

“Barbantxo” aisialdi taldea, Iraetan 17:30etan eta Zestoan (9-11 urte), 17:00etan. igandea

XVI. Ibilaldi neurtua. Bi ibilbide egiteko aukera izango da. Luzea : Zestoa - Lasao - Arauntza - Sañu - Etumeta Indo - Gazume - Iturriotz - Antzuzelai ( PR - 4001 ) - Altzola Palazio - Aizarna - Zestoa - 37Km. Motza : Zestoa - Lasao Arauntza - Sañu - Santa Engrazi ( PR-40 ) - Aizarna - Zestoa20 Km. Ibilaldi luzearen hasiera goizeko 6:30etatik 7:00etara izango da eta motzarena goizeko 7:30etatik 8:00etara. Izen ematea: 10 euro, ekainaren 13ra arte herrikrossa.com web gunean eta egunean bertan 13 euro. Janaria eta edaria egongo da bi guneetan. Partaide bakoitzari kamiseta bat emango zaio.

19

.. .

igandea

Ekialdeko dantzak, Alima dantza eskolaren eskutik. astelehen a

San Joan Sua. os tirala

Barbantxo” aisialdi taldea Zestoan (9-11 urte) 17:00etan. laru nbata

Ekain fest. Egun osoko egitaraua: “Suaren etorrera” antzezlana Zestoako interpretazio eskolaren eskutik. Tabernetan, gastronomia prehistorikoaz gozatzeko aukera. Esperientzia prehistorikoak lantzeko tailerrak. Pottoka eta zali gurdiz paseoak bailaran zehar. Ekanberrirako doako bisita bereziak. Lili Jauregiko doako emanaldi bereziak. Bainuetxea bertatik bertara ezagutzeko aukera. Prehistoriako I. Olinpiadak. Musika emanaldia eguna amaitzean.

30 •H

astelehen a

Lasaotarren eguna, "Espabilau eguna" 2014. 11:00etan; ttuntturroen kalejira. 11:30etan; herri kirolak, lasaotarren arteko lehia. Hiru talde arituko dira: “gazteak” 12-30, gazte izaten jarraitu nahi dutenak 31-40, eta helduak 40-…trontzan, sokatiran, txinga, pilota, zaku karrera…hamaiketakoa eta salda egongo da. 13:00etan; paella txapelketa herri kiroletan aritu diren hiru taldeen artean. 14:00etan; herri kirol eta paella onenaren sari banaketa. 14:30etan; herri bazkaria. 16:00etan; mus txapelketa. 17:00etan; haurrentzako jolasak eta herri kirolak. Arratsaldean zehar Lasaoko argazki eta bideo erakusketa/emanaldia. 20:00etan; "espabilau "bertso kalejira kaskoan zehar herriko bertsolariek kantatuko dute eta kalejiran ibiliko dira trikitilariekin. 21:00etan; afaria. “Patana fest”. Kontzertuak: Grises, Dinero (Madrid), Skasti, Seiurte, Ezinean eta Human

10 12 13 15

21 22 23 27 28

1

9

agenda

-22 aste bu rua

o ste guna

“Barbantxo” aisialdi taldea Zestoan (6-8 urte) 17:00etan. Ertxiña Musika Eskolako bandaren emanaldia plazan. Itxaropena Dantza Taldearen emanaldia kiroldegian, 22:00etan. Traste zaharren bilketa.

III. Zestoako Antzerki astea hasiko da.

ondakinen gaian eskualdean hainbat aldaketa egingo direla eta, herritarrei hondakinak egoki sailkatzeko lagungarriak diren bi baliabide berri daude eskuragarri. Alde batetik, Urola Erdiko Mankomunitatearen www.urolaerdia.org web orrian, “zer-non” atalean, hondakin bakoitza nora bota azaltzen da. Bestetik, mugikor eta tabletetarako “gaika” aplikazioa dago, bertan hondakin mota bakoitza nora bota azaltzen da. Play Storetik doan deskargatzen da eta oso erosoa da. A-tik z-ra ordenatuta, ehunka hondakin mota nola sailkatu agertzen da bietan. estoako hondakinen bilketa sistema aldatu egingo da. Auzoetako biztanleei ekarpen guneetako giltzak eta behar duten haiei konpostagailuak banatuko zaizkie hurrengo ordutegi eta lekuetan: Arroa Beheko elkartean: Maiatzak 27 (17:00-19:00). Arroa Goiko elkartean: Maiatzak 29 (17:00-19:00). Aizarnako elkartean: Ekainak 5 (17:00-19:00). Zestoako Udalean: Maiatzak 30 (9:00-13:00), ekainak 3 (17:00-19:00) eta ekainak 6 (9:00-13:00).tronpeta, bonbardinoa, tronboia, perkusioa, klarinetea,…), panderoa , trikiti, txistua, pianoa, gitarra, konboak, biolina,…Ikasgai horiek bakarka eta taldeka ikasten dira eta urtean zehar hainbat emanaldi ere eskaintzen dituzte guraso eta herriko jendearentzat. Informazio gehiago 943147911 telefonora deituta jaso ahal izango da. estoako Ertxiña Musika Eskolan 2014-2015 ikasturterako matrikulatzeko kanpaina zabalik dago maiatzaren 19tik ekainaren 16ra bitartean. Aurten ere ikasgai aukera zabala eskainiko du musika eskolak: hizkuntza musikala, bandako tresnak (flauta, saxoa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, perkusioa, klarinetea,…), panderoa , trikiti, txistua, pianoa, gitarra, konboak, biolina,…Ikasgai horiek bakarka eta taldeka ikasten dira eta urtean zehar hainbat emanaldi ere eskaintzen dituzte guraso eta herriko jendearentzat. Informazio gehiago 943147911 telefonora deituta jaso ahal izango da.

•Z

•Z


hemen zure publizitatea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
150 danbolin maiatza by DANBOLIN - Issuu