iĂąaki
azkune ÂŤnorbaitek esango du euskara artzain batzuk egiten duten hizkuntza dela, ezjakintasunez edo intentzio txarrez ari daÂť
34 6 10 12 14 16 18
25 URTE
inkesta
orain dela 25 urte, maiatzaren 5ean, ostiral arratsaldez, zezenak euskal herrian: gure baitan dituzten erro luze-ezkutuak liburua aurkeztu zuen iñaki azkunek zestoako udaletxean. ia mila orrialde; 947, zehatzago esateko. lan ikaragarria nabaritzen da liburuan, beste ezer baino lehen: inurrien gisa, etengabeko lana, goizetik iluntzera, atsedenik gabe, gogotsu egindako lana. eta apaltasun osoz, gaurko eta ondorengo irakurleon esku utzia. nekez aurkituko duzu, irakurle, hortik zehar, zezenei buruzko daturen bat iñakik ikusi ez zuena. liburu ezinbestekoa zezenketa zaleentzat; oso probetxugarria kontrakoentzat. bejondeiola! orain dela 25 urte zabaldu zen gaztetxea elizkalean. kostatakoa izan zen, izerdi eta eginahalaren poderioz lortutakoa. harrezkero, proiektu emankor franko sortu ziren han, baina elizarenak gertatu zitzaizkion gaztetxeari ere: hura konstantino eta erromatar inperioaren babesak hondatu zuen bezala, gaztetxea udalaren babes gehiegiak hondatu zuela dirudi. tira... arrosak berekin dituela arantzak! orain dela 25 urte hasi ziren zaborra birziklatzeko zenbait edukiontzi jartzen zestoan (iglu berdeak izan ziren lehendabizikoak). orain, beste sistema berri bat omen datorkigu. baina horrekin batera gatazka hotsak ere bai: joseph roth idazle handiak zioen bezala, “hitz hutsal eta zentzurik gabekoen elkar trukaketa bizi bat hasi zen, fruiturik gabeko intxaur azalekin egindako borroka bat bezala”. zestoan, behinik behin, iritsi omen dira adostasunera bi alderdiak. ez da gutxi. gaitz erdi. orain dela 25 bat urtetik hona jaiotakoengana zuzendu da ernai (ezker abertzalearen gazte mugimendua) haien egoera sozioekonomikoa ezagutu eta azterketa egiteko. badago premia, bai horixe. duela ehun urte jaio zirenek gerran parte hartu beharra izan zuten. duela 75 urte jaiotakoei gerra ondorena eta gosea tokatu zitzaien. duela 50 urte jaiotakook dena egina aurkitu genuen, pagotxa ederra, ezeren faltarik ez. duela 25 urte jaiotakoek zer aurkituko ote dute? ikusten ari garenak ez dit, niri behintzat, lasaitasun handirik ekartzen. krisia ez da eurentzat zerbait pasakorra; bizimodu bat da. krisi garaian jaio ziren (ia 300 langabetu 1989an, 252 aurten) eta gainbeherara egokitu behar izan dituzte euren bizitzak. nolanahi ere, baikortasun inozoan erori gabe, badu 25 urte edukitzeak zerbait indartsua biologikoki: sasoia, eta horrekin batera ilusioa eta indarra. onena opa diet.
F
d a n b o l i n ek
ernando Arzallus
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
jardunian iñaki az kune
gaztetxeak
25
urte
gazteria irtenbide bila
danbolin zulo
hortik zihar
auzoetatik
diruz lagundutakoa
enbidoa I. ZESTOAKO JUBILATUEI steko, Xabierri eskerrak eman behar, gezurra badirudi ere. Izan ere, Amaiurrek enbidoa niri bideratu zidatela esan aurretik, Bixenteri komentatu nion Jubilatuen Elkartearen berri ematea komeni zitzaigula danbolinen bidez edo. Eta, orain, denboran hain erraz luzatzen zaigun asmo onaren tokian, “paso” ematerik ez duen betebeharra dudanez, lanean jarri behar. Erantzun diezaiodan, lehenik, galderari: nire “ofizio” berrian gustura ari naiz, lankide onak baititut inguruan eta handia eta berehalakoa baita jubilatuen esker ona ere. Eta hori oso pozgarria da. Hori esanda, Elkarteari buruzko zenbait gogoeta egiteko baliatu nahi nuke aukera hau. Elkarteak bi eratako funtzioak betetzen ditu. Ezagunena eta gehien okupatzen gaituena jubilatuei aisia denboran laguntzea da. Ez dut honetaz hitz egingo, baina bai adierazi oso funtzio garrantzitsua dela. Bigarrenaz hitz egin nahi nuke, ez delako hain ezaguna. Izan ere, bada jubilatu talde bat Zestoan, bereziki jubilatuen artean, baina ez eremu horretan soilik, dauden behar eta hutsuneak detektatzen eta aztertzen saiatzen dena, gero Udaleko arduradunei adierazi eta haien eskuetan uzteko. Ez da beti erraza izaten arazo horiek konpontzea, baina azpimarratu nahi genuke Udalekoen aldetik jasotzen dugun harrera ona. Ildo honetan sakondu nahi dugu, Zestoako beste edozein talderi (guraso elkartea, kirol taldeak…) lanerako prest gaudela adieraziz jubilatuen artean bezalaxe beste edozein herritarrengan ere “Zer ekarpen egin dezaket nik?” espiritua zabaldu asmoz. Dauzkagun beste bi arazo aipatu nahi nituzke. Alde batetik, 400 bazkide baino gehiago izanik, ez dugu haiengana iristeko modurik, eta horregatik eskatu nahi dizuegu, bai jubilatuei, bai familiakoei, eman diezaguzuela helbide elektronikoren bat, zuengana iristeko. Ez da beharrezko jubilatuaren izenean egotea, nahikoa da senitartekoren batena. Eta, enbidora pasatu aurretik, elkartekide ez diren jubilatuei ere zerbait esan nahi nieke. Bakoitzak daki zergatik ez den bazkide. Agian, ez zaie elkarte eredua gustatzen eta, noski, eskubide osoa dute horretarako. Dena den, elkartea bazkideek nahi dutena izango da, eta barrutik lan egitera gonbidatu nahi ditut umiltasun osoz. Eta, orain, enbidoa. 1966ko kintakoek lasai ikusiko zuten, beharbada, aurreko enbidoaren bukaera; baina ez gehiegi lasaitu, itzul daiteke eta. Hala ere, Amaia Egibarri emango diot txanda, beste zenbait lagunekin aurrera daramatzaten proiektu berri horiek zertan diren esplika diezagun.
Ha
J
esus Odriozola
Nori emango zenioke zaplazteko bero bat eta zergatik? Aurpegi asko daude zaplaztekoa emateko modukoak eta bi esku bakarrik. Txakurraren kakak jasotzen ez dituztenetatik edo taberna barruan erretzen duen jendearekin hasiko nintzateke eta hortik gora daudenekin jarraituko nuke. Eskuko minarekin bukatuko nuela uste dut.
Urko Canseco
32 urte
Nik zaplaztekorik ez nioke inori emango, gauzak konpontzeko ez da beharrezkoa zaplaztekorik ematea. Askotan esaten dugu honek edo besteak merezi duela baina esateagatik izaten da. Benetan ematekotan ez. Nik behintzat ez.
Josune Zabaleta
63 urte
5 XEBAS GOGOAN
Egoera ekonomiko honetaz aprobetxatzen hari diren enpresariei. Hau da, ondo dagoen enpresetan egoera ekonomikoa aitzakia hartuta jendea kalera bidaltzen dituztenei emango nioke zaplaztekoa.
Naroa Irure
30 urte
Jende askori emango nioke zapla. Gaur egun gizartea dagoen bezala, gazteria, danok gauden bezala, hor errudun batzuk egongo dira. Adibidez, Esperanza Agirrek egin zuena eta gero merezi zuen. Horrelako jendea dagoen lekutik kendu egin behar da.
Mikel Telleria
25 urte
Etxetik irten eta kotxera joaten zarenean beste auto batek bidea itxi dizula ikusten duzunean. Kotxea gaizki utzi eta joan egiten dira ezer esan gabe eta zuk ezin duzu inora joan beste baten erruagatik.
Vanesa Arjona
30 urte
Egun guztian ezer egin gabe eta inolako ahaleginik egin gabe bizi diren horiei. Gero, horiek gizarte laguntzak jasoko dituzte. Baina horretrako, esfortzu handia egin behar izaten da, lan egin behar izaten da laguntza horiek posible egin ahal izateko.
Asier Buenetxea
40 urte
M
aiatzaren 3an, aurtengo Santakutz egunean, Sebastian Etxeberria “Xebas”, LEOK’K musika taldeko bateria‐jotzaile zenari omenaldia egingo diogu. Xebas laguna, LEOK’K taldeko kide eta sortzaile izateaz gain “Saemel‐Saharako Emakumeei Elkartasuna” adierazteko proiektuan ere partaide sutsua genuen. Duela sei hilabete inguru, minbizi batek gure artetik eraman zuen arte, herritar ugariren begietan ez ezik, oroitzapenak ere lekuko, Xebasek musika zuen maite, gozatu egiten zuen musikaz. Guri ere altxor preziatu hori guztia transmititu zigun, funtsean musika bizi egiten baitzuen. Hainbat urtetan, musikaren alor askotan murgilduta ibili zaigu Xebas herriko jaietan, ospakizunetan, auzoetako festetan… Egun batean bateria, beste batean danborra. Hemen bonboa, han txapak. Atzo rock taldearekin, gaur herriko bandarekin. Dantza talde eta txistulariak ahaztu gabe. Hainbat musika motei bizitasuna ematen, erritmoa jartzen, kolorea eta alaitasuna barreiatzen… Musikak Xebasi asko eman zion, baina baita Xebasek musikari ere! Maiatzaren 3an, Santakutz egunean, Xebas gogoan izango dugu berak nahi izango zukeen moduan. Berak nahi izango zukeen “hori” geureganatuta, LEOK’K taldeak proposatu, bidea jorratu eta antolatuta, eta, era berean, herriko banda, dantza talde, txistulari eta udalaren ezinbesteko laguntzarekin “Xebas Gogoan” goiburupean musika‐egitarau bikoitz bat prestatu dugu herritarroi zuzendua, elkarrekin partide izan gaitezen: Eguerdiko 13:00etan, Idiakaitz Txistulari taldea, Zestoako Musika Banda eta Itxaropena Dantza taldearen emanaldia Laranjadi plazan. Gaueko 23:00etan, Kontzertua Laranjadi plazan LEOK’K eta GOZATEGI taldeen eskutik. Beraz, Xebasen omenaldian bidelagun izan nahi zaitugu zu ere, irakurle edota herritar, gazte zein heldu, eta atsegin handiz gonbidatzen zaitugu maiatzaren 3ko ekitaldi horietan, musikaz gozatuz, parte hartzera.
E
nbido 2. LEOK’K
Musika Kultur Elkartea
J azkune ardunian
iñaki
«Zientzia eta teknika beti eduki ditut presente lanean» Iñaki Azkune Mendia (Zestoa, 1945) idazlea eta itzultzailea da ofizioz, eta industria ingenieria ikasketaz. Industrian hamar urtez lan egin eta gero, irakaskuntzan egin zituen beste bederatzi urte, baina bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena Elhuyar Fundazioan egin du. Hainbat liburu eta ikerlanen egilea da; hain zuzen, aurten bete dira 25 urte “Zezenak Euskal Herrian” liburua kaleratu zuenetik. Urtemuga hori aitzakiatzat hartuta, bere bizitza oparoari buruz galdezka joan gatzaizkio.
“Zezenak Euskal Herrian” liburua argitaratu zela 25 urte betetzen dira maiatzean, eta hori da elkarrizketa hau orain egitearen arrazoia. Zerk eraman zintuen lan hori egitera? Zer ondorio atera zenituen lan hartatik? Ba begira, gai horretan nik uste herri honetan ezjakintasun handia zegoela. Ezjakintasun horrek eta historiarekiko zaletasunak eraman ninduen lan hori egitera, eta folklore eta etnografia aldetik ere oso garrantzitsua da. Oso sustraitua dago gure artean, liburuaren tituluan hor dago “Gure baitan dituzten erro-luze ezkutuak”. Joxe Azurmendik egin zuen hitzaurrea, eta gustuko zuen esaldi hori. Hemen bazegoen harrobi handi bat, eta liburuak harrobi horren zati bat dauka. Oso letra txikian idatzita dago, era telegrafikoan. Informazio pila bat dauka, eta esaten diren gauzak nondik jasota dauden, iturriak, jarrita daude. Lehen ideia eta usteekin asko hitz egiten zen gai horretaz, baina usteak erdia ustel izaten dira. Esate baterako, Azpeitian Aldalurren zortzikoa jotzen zuten, eta batzuk esaten zuten Ostolaza Azpeitian hil zelako zela. Artxibotara joz, liburu sakramentaletan ikus daiteke ez zela Ostolaza, Jose Ventura Saca zela han hil zena. Halere, garrantzitsuena liburua egitea bera izan zen niretzat. Liburutegiz liburutegi ibili nintzenean, eta jasotakoa idazten ari nintzenean hartutako gozamen hori; bestela ez nukeen egingo, hor milaka ordu daude sartuta, lan orduetatik kanpo.
«Garrantzitsuena liburua egitea bera izan zen niretzat»
Urte hartakoa da, baita ere, argitaratu gabe dagoen Zestoako hotel azpiegiturari buruzko lana. Ze oroitzapen? Hura enkargua izan zen. Egia esan, lan orduetatik kanpoko gaiak normalean neuk aukeratu izan ditut, baina kasu horretan Tomas Etxabe alkate zela eskaera egin zidan Udalak. Orduan, bainuetxea eta ur termalen bidez turismoari bultzada eman nahi zioten, eta bainuetxeko historia egiteko enkargua egin zidan. Herriko gaia zen, berez gustatzen zitzaidana, eta hasi nintzen lanean. Horko urak deskubritu ziren Lasaoko markesaren txakurrak sarna zeukala, eta ur haiek edan eta sendatu zenean. Hori berehala lotu behar da Azkoitiako Zalduntxoekin eta Bergarako Mintegiarekin, ze hor Europa eta mundu mailako punta-puntako kimikariak zeuden; Loius Proust eta François Chavaneau, munduan zeuden bururik argienak. Proustek analizatu zituen hemengo urak; ikusi zituzten propietateak, hasi ziren medikuak propaganda egiten, eta jendea etortzen hasi zen.
7 Lurra Lilitarrena zen, eta udalak hasiera batean erosteko saiakera egin zuen arren, Lasaoko markesak (San Millango markesa) erosi zizkion lurrak azkenean. Berehala jarri zituen hotela eta ermita. Hotel hartan, gauza kuriosoa da, baina billar mahaia ere ba omen zegoen. Ez da gaur goizekoa billarra, dirudienez. Gero errentan ematen hasi zen, eta historia luzea da, Zestoako gainontzeko hotelak barne. Industria ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zenituen, baina zure ibilbide profesionalaren zatirik handiena arlo horretatik kanpo egin duzu. Ez eta bai. Zientzia eta teknika beti eduki ditut presente lanean, ez lan guztietan baina bai askotan. Hamar bat urte egin nuen lan industria arloko lantegi batean, eta Santo Tomas Lizeoan irakaskuntzan egin nituen bederatzi urtetan ere teknologia eta eraikuntza, eta teknologia mekanikoa eman nituen, eta euskara ere bai. Bi bide horiek nahiko elkartuta ibili dira beti. Elhuyarren ere, hartu ezazu, esate baterako, lehendabiziko aldizkaria edo lehen zenbakiak, eta han ikusiko dituzu engranaje mekanikoei buruzko eta altzairuaren gogortasunari buruzko artikuluak, eta hori ingeniaritza da. Dena den, 70. hamarkadan hainbat narrazio historiko idatzi zenituen Eneko Aritza, Amaia eta Katalin Erauso. Zein helburu zenuen? Hori beste kontu bat zen. Kontuan izan euskaraz analfabetoa nintzela 20 urte bete arte. Gogoan dut Hernanin lanean hasi nintzenean, 20-21 urterekin, gau eskoletara joanda euskaldundu nintzela. Hango irakasleak oso gogoan dauzkat, ze zerbitzu egiten zuten! Orduan hasi ginen zerbait idazten, artikuluak egiten Zeruko Argian, Anaitasunan... Eta idazle batzuk elkartu ginen, Julen Lizundia, Andu Lertxundi, Arrieta... Ikusten genuen abenturazko irakurgaiak, gazteentzat eta falta zirela. Hasita zeuden, ikastolak eta, martxan, eta zerbitzu diziplinaz edo hasi ginen. Historia beti gustatu izan zait, eta garai hartan Nafarroako historiarekin pixka bat hasita nengoen; Eneko Aritza lehendabiziko erregearen bizitza eleberri bihurtzea bururatu zitzaidan, eta horrela irten zen.
ÂŤGogoan dut gau eskoletara joanda euskaldundu nintzelaÂť
Garai hartan euskara guztiz arautu gabe zegoen oraindik, zailtasunak izango zenituen... Kontuan izan, Arantzazuko lehen bilera handia 1968an egin zela, eta gu horretan hasi ginenean, euskararen batasuna hasieran zegoen. Zuk har ezazu, esate baterako, lehen aipatu dugun “Zezenak Euskal Herrianâ€? liburua; kontuan hartu behar da euskara batuaren arauak oso gutxi emanak zeudela, eta gerora garatu dela hori. Orain eskola eta ikastoletan ematen dira aditzaren forma eta abar, baina orduan egundoko lurrikara sortu zen. Zure azken proiektua interneten eskuragarri dagoen Zestoa mendetan zehar ikerlana da. 2008an, Danbolinen 82. alean aurki daitezke lanaren nondik norakoak, baina esaguzu motzean zertan datzan. Jubilatu ondorengo proiektua da. 23 artxibotatik pasa, artxiboak sailkatu, toponimia eta antroponimia atera, eta polikipoliki urtez urte egiten joan nintzen, 1500.urteraino iritsi arte. Hortik aurrera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide egin naute, eta horretarako ere prestatu beharko dut zerbait. Arlo akademikoaz haratago, Zestoan gerraondoan, 40ko hamarkadan jaioa zara zu, eta garai nahiko zailetan bizitzea egokitu zitzaizun. Zer oroitzapen dituzu garai hartako Zestoaz? Nola deskribatuko zenuke giroa? Haurtzaroa, gaztaroa‌ Gu txikitan Kaleokerrean pote-poteka ibilitakoak gara, eta horrekin guztia esanda dago. Oso kuriosoa da garai hartan, gure gurasoek zenbat lan egin zuten guregatik. Arratsaldeetan, eskolatik irten, Pedro Mayo txokolate ontza ogi koskorrarekin hartu eta plazara joaten ginen geure kontura jolasean. Sokasaltoan neskak egiten zuten. Mutilek pote-poteka, neskak ere bai. Eta gero, txorro-morro-piko-tallo-ke, korrika eta... zinta karrerak ere egiten genituen sanjosetan. Guk haurtzaroa larre motzean pasa genuen, baina zoriontsu. Ondo bizitzeko eta zoriontsu bizitzeko gutxieneko bat behar da. Miseria ez da batere ona inorentzat; miseriatik kanpo baina pobre, ondo bizi daiteke, zoriontsu. Elhuyar, zientzia eta teknika euskaraz Elhuyar taldea sortu zenean, gu bezalako industria ingeniari, kimikari, informatikari eta horrelako jendea elkartu ginen. Zientzia eta teknika euskaraz zen gure lema. Franco hil aurretik hasi ginen Elhuyarren, eta legeztatzeko ere arazoak egon ziren. Gu, lema harekin, Ley del bandidaje y terrorismo legearen barruan geunden. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak bere laguntza eman zigun lege aldetik adartzat hartuz, eta horrela egin genituen hasierako urteak; kontuak emanez, zer egiten ari ginen... Babes juridikoa eduki genuen. Gero aldatu ziren gauzak, asoziazioen legea jarri zen, lege aldetik gure kontura ibiltzeko aukera etorri zen, eta gure bideari ekin genion. Dena den, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari eskerrak eman besterik ez daukagu, oso ondo portatu ziren. Aldizkariaren lehendabiziko helburua ez zen irakurlea. Gauza arraroa
izango da gaurko ikuspegitik, baina helburua idazleak trebatzea zen, terminologia teknikoa egitea; matematikako formulak euskaraz nola irakurri... Prozesu hori aurre-aurretik bizi izan genuen. Orain Pitagorasen Teorema euskaraz entzutea gauza arrunta da, baina garai hartan ez zen hala. Egia da, eta esan behar da, erabat hutsetik ere ez ginela hasi; Errepublika garaiko produkzio batzuk bazeuden, eta iparraldeko hainbat idazlek ere bazituzten hainbat lan tekniko eginak. Huts-hutsetik ez, baina ehuneko hiru edo lau-edo egongo zen eginda, eta gaur egun ehuneko laurogeita hamar-edo; izan ere gaur egun elektronikan diodoak, zirkuitu inpresoak eta azken modako zirkuituak aipatzen direnean, unibertsitateetan karrera horiek euskaraz egiten dira. Zientziak beti arlo berriak sortzen ditu, eta gaur egungoaz haratago, gure garaian hasi ginenetik nahiko laster, erreologia sortu zen, kimikaren adar bat. Bada, gaztelaniaz testurik ez zegoenean, euskarazkoa atera zen gaztelaniazko guztien aurretik. Mundua mundu denez gero, egunero buelta bat ematen du gutxienez. Orduan aizkora, nolabait esateko, beti ere zorroztu egin behar izaten da. Lehen kamutsa baldin bazegoen, eta maila handi batean zorroztu badugu, horrek ez du esan nahi bertan utzi eta bertan goxo egon behar denik. Oraindik ere gazteek jarraipena emango diote, dudarik gabe. Norbaitek, agian, oraindik esango du euskara artzain batzuk egiten duten hizkuntza dela, baina erabat oker dago, ez daki ezer; ezjakintasunez edo intentzio txarrez ari da.
N
erea Odriozola
9
uda hasieratik aurrera gero eta gehiago Birziklatuko da zestoan uda hasierarako martxan izango da sistema Berria Bilketa komunitarioa
ekarpengunea
Atariz atari egingo den gaikako bilketa.
Hondakinak gaika uzteko tokiak
Non?
Kaskoa, Iraetako eta Arroabeko herriguneak
Gainontzekoak
Noiz?
Organikoa: astean hirutan Ontzi arinak: astean bitan Errefusa: astean behin Pixoihalak, zelulosa: egunero
Edozein ordutan utzi daitezke hondakinak
Zer da?
Orain arte bezala jasoko dira
beira, papera/kartoia, olioa, arropa, pilak eta hondakin arriskutsuak
udal talde Biek adostutako Bilketa sistema Pasa den abenduaren 5ean, Zestoako Udaleko Bilduk eta EAJk, herrian egungoak baino emaitza hobeak lortuko dituen hondakin bilketa sistema berri bat ezartzea adostu zuten.
Aizarna
Arroabea
Arroagoia
AKOrdIOA: 1. Gutxienez %70 gaika biltzea ziurtatuko duen sistema bat. 2. Frakzio guztiak bereizita jasoko dira egutegi eta ordutegi baten barruan. Bilketa kontrolatu egingo da, banakako kontrol edo kontrol komunitarioen bidez. Ikuskatzaileak, biltzaileak izango dira. 3. dendari eta ostalariekin adostu egingo da sistema eta beharren arabera moldatu. 4. Baserri inguruetan, beharren arabera egokitu egingo da sistema. Landa eremuetarako ekarpen guneak aurreikusten dira. Baserritarrek ondoen datorkien ekarpen gunea hautatzeko aukera izango dute. 5. Udalak prebentzioan eta berrerabilpenean oinarritutako politikak indartuko ditu. Prebentzio kanpainak, autokonposta, auzokonposta... 6. Sistema ezarri ondoren, aldiro ikuskatzeko konpromisoa hartuko da. Aurrez jarritako helburuak ez badira betetzen behar diren hobekuntzak eta aldaketak egingo dira. Horretarako, Jarraipen Batzorde bat sortuko da udalean. 7. Zestoako Udalak eragileen eta herritarren arteko elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko du. Auzoetan eta kaskoan bilerak egingo dira eta bilera hauetan informazioa ematez aparte, proposamenak jasoko dira. Apirilak 28, 18:00: Arteaga, Ertxi単ondo Apirilak 28, 19:30: Idiazpi, toribio Altzaga, Larrain, Lizarraitz, Maiatzak 5, 18:00: Bidezarra, Gesalaga, Ariztondo plaza, Enekosauztegi, Axun Arrazola, Gurutzeaga, Euskal Herria plaza, Uztapide plaza, Zubimusu, Alonderoko Aldapa Maiatzak 5, 19:30: Arretxe plaza, Zesareo diaz, Kaleokerra, Elizkalea, Erdikalea, Foru Plaza, Eztiola, Portale Maiatzak 7, 20:00: Etorra, Akoa, Ekainbidea, Bainuetxeko errepidea, txiriboga Maiatzak 8, 18:00: Gazteleraz Maiatzak 8, 20:00: Komertzioak eta ostalaritza Bilerak Pleno Aretoan izango dira.
Zestoa
informazio Bulegoa irekita Apirilaren 1etik informazio bulegoa irekita dago udaletxeko beheko solairuan. Edozein zalantza edo galdera argitu eta erantzuteko, eta proposamenak aurkezteko, bertan aurkituko dituzue Iraitz Solabarrieta eta Iker Azagirre Urola Erdiko Mankomunitateko hezitzaileak. OrdUtEGIA: Astelehenak, asteazkenak eta ostiralak: 08:00-15:00. Astearteak eta ostegunak: 09:00-13:00 eta 16:30-19:30.
gaztetxea belaunaldiz belaunaldi bere
g
25. urteurrenean
2004, x V.
urt emuga n , gazt p laz ako harria mugit u n ah
Indio Joxe Marik zabaldu zigun bidea Gaztetxe bat lortzeko behar genun adorea Hasieran falta zitzaigun biltzeko gunea Heldu zen txabola lortu genuen unea.
2000, g eta riako
honda rtza ra ir
Hamaika borroka amaigabe Hamaika oihu isildu gabe txabola eder bat lortu arte. Hamaika borroka amaigabe Hamaika oihu isildu gabe Zestuko gazteak gaztetxearen alde.
2003,
Gauza asko gertatu dira urte hauetan Baino denok gustora egindako festetan, Badira gure lanaren adibideak, Festa ta aldarrikapena gure baloreak. Hamaika borroka amaigabe Hamaika oihu isildu gabe, Txabola eder bat lortu arte. Hamaika borroka amaigabe Hamaika oihu isildu gabe, Zestuko gazteak gaztetxearen alde. Gundestrak taldea, Zestuko Gaztetxeak 20 urte (2009)
l a ran ja di
za harrea n , ina ute rie ta ko baz karia
l in t on t a une n
l ehene ngota ko kontz ertu ba t
a faria ga zte tx ean
2007, 2008; s an ta k ut za k
1
1
g azt et xeko “o xka r �
t ea k hian
film labu r lehiake ta ko sa ri ba nake ta
x V. urt emuga ko kont zertu ak gaz tet xe an : l in t on t aun , s e e st a qu eman do la serreria , a z id o , a tila y los unos e ta k at ekesis
xx i.
u rtemug a , pat at a tortila le hia ka eta mu s txa pe lket a
2005, 2006; s an ta k ut za k
rtee ra
x xii.
urte mu gako ba zka ria
2009,
2009,
bert so a fa ria
g az telu me ndi
an aiekin
2013 ko
2009, xx.
hilabet e kultu r a nitz a an tolat zeko pres ta kete ta n
urt emuga ko herri baz karia ud ale txe a zpia n
sa nt aku tza k
16-26 urteko gazteak
22-26 urteko ikasleak
sistema barruan irtenbide ga ikasleak
langileak
22-26 urteko langileak
langabeak
e.h.ko pobrezia muga 937 €
ikasi+lan
Jakina da krisi garaietan bizi garela, baina baieztapen orokor hori hartu eta Zestoako gazteriak bizi duen egoera sozioekonomikoaren inguruko diagnosi zehatza egin dute Ernai gazte erakundeko kideek. Zuzenean gazteengana jo dute horretarako, eta fitxa batzuk betetzeko eskatu die. Diagnosiaren lagina ere mugatu egin dute, 16 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak hartuz euren lanaren iturburu. Bi aste inguruko prozesu baten ostean, 130 emaitza jaso dituzte, balekoak direnak Zestoako gazteen egoera sozioekonomikoaren argazki orokor bat egiteko. Ikasleak, ikasle soil baino gehiago Datu orokorrei begiratzen badiegu, ikasleak dira 16 urtetik 26 urtera bitarteko zestoar gehienak, herriko gazteriaren % 74,61 osatzen baitute. Datu ulergarria da elkarrizketatu dituzten gazte gehienak 22 urtetik beherakoak direla jakinda. Gazteen % 17,69 izango litzateke langilea, eta langabetuen multzoa % 6,9k osatuko luke. Baina emaitzak asko aldatzen dira aztertutako adin tartea 22 urtetik 26 urtera bitartekoa bada; hau da, goi mailako ikasketak egin osteko urteak aztertuz gero. Kasu honetan, % 43,3 da ikaslea, % 39,6 langilea, eta % 16,9 langabea. Luken Bergara gazte antolakundeko kidearen arabera, multzorik handiena ikasleek osatzea egun bizi dugun egoeraren ondorio da: “Lanik ezin aurkituta, asko dira ikasten jarraitzeko hautua egiten dutenak”, dio. Horren erakusle dira jarraian emango ditugun datuak.
Baina bada datu bat Ernaiko kideek nabarmendu nahi dutena: ikasle diren asko, era berean, lanean ere aritzen dira. Horrela da 22 urtetik 26 urtera bitarteko ikasle diren % 70en kasuan. “Gazte asko dago ikasten jarduteaz gain bere behar minimoak asebetetzeko lanean ari dena”, azaldu du. Haien egoera izango litzateke prekarioena Bergararen ustetan, lan baldintza duinik gabe, eta soldata “irrigarrien” truke kasu askotan, ikasketetan eta diru apur bat ateratzean ardazten baita haien bizia. Ikasle direnen kasuan, gainera, bada multzo handi bat bigarren ikasketak egiten ari dena, % 74. “Ikasleez hitz egiten ari gara, baina arrazoi nagusi batengatik jarraitzen dute ikasten: lanik aurkitzen ez dutelako”, adierazi du Ernaiko kideak. Haren ustez, lanik aurkitu ezean, eta langabeziaren munduan erori aurretik, asko dira ikasten, trebatzen jarraitzeko hautua egiten duten gazteak.
Langileen artean, baldintzak jomugan Ez da multzo txikia Zestoan lanean ari diren gazteena. 22 urtetik 26 urtera bitarteko gazteen % 39,6 ari baita lanean; haien gehiengoa, gainera, kontratu batekin ari da egiten bere jarduna. Kontratu baten babes legala izanagatik ere, % 57 ez dago ados bere lan baldintzekin. Oro har, honako hauek dira arrazoiak: lanean atzerrian jardutea, soldatak eta egindako lanorduak bat ez etortzea, praktika kontratuak izatea… Gainera, datu esanguratsu bezala, lanean ari diren gazteen % 48k jasotzen duen lan ordaina Euskal Herriko pobrezia mugaren azpitik kokatzen da. Zestoako gazteek kanpora jotzea ez zaio gaizki iruditzen Bergarari, betiere borondatez egiten den hautua bada, eta ez beharrizan bati erantzuteko. “Gazteen trebakuntzari begira, interesgarria iruditzen zaigu haiek kanpora joan behar izatea, mundua ezagutzea, esperientzia hartzea. Baina hori borondatez egin beharreko zerbait dela uste dugu, eta ez hemengo egoera ekonomiko kaskarraren ondorio bezala”, aldarrikatu du. Datu eta irakurketa hauek guztiak eginda, gogoetarako deia egin dio Bergarak Zestoako gazteriari. “Zer nolako eredua nahi dugun eztabaidatu behar dugu. Guk, gure aldetik, garbi dugu burujabea izango den gazteria baten aldeko apustua egiten duela; hau da, indarrean dagoen sistema kapitalista patriarkalak ezartzen dizkigun joko arauen gainetik, bere erabaki propioak libreki hartzeko gai izango den gazteriaren aldeko apustua egiten dugu”, adierazi du.
A
imar Etxeberria
3
aren e bila dabil azteria
Vidya Iglesias
1
24 urte Irakasle Ikasketetako eta Psikopedagogiako lizentziaduna naiz. Ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntza Masterra (gaztelaniaz, CAP) gauzatu nuen. Lan esperientzia aldetik, hainbat urte daramatzat asteburuetan zerbitzari lanetan eta aisialdiko begirale moduan. Urtebetez, hezkuntzan lan bila ibili ondoren, Londresera etortzea erabaki nuen. Hiru astean lan bila ibili ondoren, hotel batean garbitzaile izateko lana aurkitu nuen. Baldintzak ez dira onenak: minimoa ordaintzen didate eta oraingoz kontraturik gabe nago. Etorkizunean nire arloan lan egitea gustatuko litzaidake, eta, ahal izanez gero, Euskal Herrian.
Jon Alonso 22 urte Polimeroen Ingeniaritza ikasi dut. Orain, karrera amaierako proiektua egitea bakarrik falta zait. Enpresa batean egitekoa naiz proiektua, eta nire esperantza da proiektua bukatuta enpresa horretan bertan lanean segitzea. Egia esan, badakit ikasketa hauek egin dituen inguruko jendea lanean dabilela. Guk zortea daukagu, arlo honetan gutxi baikara, baina ikusi egin behar zer ateratzen den.
Maialen Etxeberria eta Maddi Alberdi 20 urte Irakasle ikasketak egiten ari gara biok, eta asteburuetan tabernan aritzen gara lanean. Asteburuetako lana topatzeko zortea izan dugu, familiakoen tabernak baitira, baina edozein gaztek ez du zorte hori. Datorren urtean bukatuko ditugu ikasketak, eta oso zaila ikusten dugu irakaskuntzan lana topatzea. Trebatzen eta asteburuetan lanean segitu beharko dugu.
Iker Olaizola 24 urte Ikasketak bukatu nituenetik, bi urte daramatzat langabezian. erdi mailako Elektrizitate modulua eta goi mailako Erregulaketa modulua egin nituen. Orain, lan bila nabil, Interneten, Lanbiden, enpresetara curriculumak bidaliz… Baina etorkizuna nahiko beltza ikusten dut. Gero ez dakit zerbait aldatuko den edo ez, baina, oraingoz, egoera txarra da.
Martxoaren 28a
Kontxi Lopetegi, 23 urte eta gero Zestoan.
Gazta Zati Bat Martxoaren 28a
Metal gaua Gaztetxean.
Apirilaren 10ean, Zestoako Gure Esku Taldeak, Gazta Zati Bat dokumentala proiektatu zuen udaletxe azpian. Dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkezten du. Jon Maia, dokumentalaren egilea, bertan izan zen; dokumentala proiektatu aurretik, proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen. Gure Esku Dago taldekoek, mahaitxoa jarri zuten, kamisetak saldu eta ekainaren 8an egingo den giza katerako izenak jasotzeko asmoz. Bukaeran, bertaratutako guztiei, gazta zati bat ere banatu zieten.
Urola gustagarri Martxoaren 29a Aizarnarrak sagardotegira irteera.
Apirilaren 4a Bandaren udaberriko kontzertua udaletxe azpian.
Apirilaren 4a “Euskal Tonbolan", Aitziber Aizpuruari kotxe bat tokatu zaio, Koiote tabernan saldu zen txartela.
Apirilaren 5ean, Urola Gustagarri, proiektuaren barruan azoka berezia izan zen Zestoako plazan. Salmentaz gain, Urkaikok eta Ekain sagardoak bere produktuen dastatzea eskaini zuten. Beizamako Aterpetxea – Ingurumen Zentroak, berriz, sukaldaritza tailerra antolatuko zuen umeentzat. Jende ugari ibili zen eguerdi partera, azoka inguruan. Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak (Urkome) eta Iraurgi Berritzenek Urola Gustagarri proiektua jarri dute abian. Proiektu horren helburua Urola Erdian bertako produktuak lantzen dituzten baserritar-ekoizleak eta sukaldaritza uztartzea da. Izan ere, biak uztartuz eta horri balioa emanez, oso emaitza sendoa lor daiteke: batetik, eskualdeko lehen sektoreari protagonismoa ematea eta aintzakotzat hartzea eta bertako produktuekiko atxikimendu handiagoa lortzea; eta, bestetik, aisialdi eta turismorako eskaintza erakargarri bat sortzea.
5
k
danbolin
1
zulo
ale/bale KALE.
Apirilaren 5a Lorea Regil eta Leire Uranga Gipuzkoako mahai teniseko txapeldun.
agiretatik, goltzibarrera
bidean besaulki bat bota dute. posible al
da? gogoratu, hileko lehenengo eta hirugarrengo ostiralean izaten dela traste zaharren bilketa. hainbeste kostatzen al da edukiontziaren alboan uztea?
BA L E .
eztiola kalea eta guru-
tzeaga kalea gurutzatzen diren lurrak
Apirilaren 11a Maialen Kortadi, ipuin kontalari lanetan.
konponketa beharra zuela jarri genuen aurreko
danbolinen. badirudi, kasu
egin digutela!
Apirilaren 11a Gaztetxean, Berriketan taldearen emanaldia.
Arroabean zuhaitz landaketa Sakulupe Guraso Elkarteak eta Ezkaizto Auzo Elkarteak antolaturik, martxoaren 30ean, Zuhaitz Eguna ospatu zen Arroabean. Eguraldia lagun, 55 bat pertsona bildu ziren. Lehen zuhaitza landatzeko ardura, omenaldi gisa, Arroaren alde makina bat lan egindako hiru adinekok izan zuten. Oraindik ere sasoian daudela garbi erakutsi zuten. Hortik aurrera, beste 9 zuhaitz, Urkiak guztiak, landatu ziren auzoan zehar. Horrekin batera, txoriek habiak egiteko zenbait etxetxo kokatu ziren Arroako hainbat zuhaitzetan. Ekitaldia borobiltzeko, hamaiketako eder batez gozatu zuten bertan parte hartu zuten guztiek.
Apirilaren 13a Haurrak eta gurasoak, ederki ibili ziren Santa Engrazian.
Apirilaren 14a Aulki hutsak dokumentala Kultur Etxean.
hortikzihar Gorka Olaizola
zer dela-eta
Tarben?
este ikasle askok bezala, nik ere ERASMUS programaren bitartez atzerrian ikasketen zati bat egiteko aukera izan dut. Kurtso guztirako diru laguntza eman zidaten arren, errehabilitaziora joaten nenbilen, eta, niretzat horrek lehentasuna zuenez, unibertsitateko ERASMUS beken koordinatzailearekin formula ezberdinak aztertzen hasi ginen. Horretan genbiltzala, master bukaerako proiektua Arrasaten hasi eta Tarben amaitzeko aukera proposatu zidaten, eta niretzat aukera ona zela pentsatu nuen. Izan ere, oraindik ere medikutan nabil, eta, etxetik hain gertu egonda, oztopo handirik gabe egin ditzaket medikutara egin beharreko bisitak. Beraz, otsailaz geroztik, hemen aurkitzen naiz. Zein da zure egunerokotasuna? Tarbeko ENIT Unibertsitatean nabil master bukaerako proiektua egiten; beraz, egunero bertara joaten naiz. Arratsaldeko 5:30ak arte edo, bertan jarduten naiz, eta, handik irtendakoan, ez da gauza handiegirik egoten egiteko. Badakizue frantsesak nolakoak diren: 5etan dena itxia izaten dute. Batzuetan, hemen dauden beste atzerritarrekin gelditzen naiz, baina haiekin planik ez badago, herriak ez du aukera handirik ematen. Asteburuetan, inguruko herriak bisitatzeko aprobetxatzen dugu. Pirinioetara joan eta mendi bueltaren bat egiteko ere aprobetxatu dut. Norekin eta non bizi zara? Unibertsitatetik 15 minutura dagoen ikasleentzako erresidentzia batean bizi naiz. Bakarkako gelako dira, euren sukalde, komun eta guzti. Ikasle asko gaude han, baina ez dago erlaziorik bizilagunen artean. Elkartzeko gunerik ez dugunez, bakoitza bere gelan sartuta egoten da.
tarbeko massey lorategian
Zer eramanago zenuke hemendik horra? Batez ere kaleko giroaren falta sentitzen dut. Zestoan ere astean zehar giro handirik egon ez arren, beti aurkitzen duzu norbait kalean, eta asteburuetan zer esanik ez. Hemen, berriz, asteburuetan ere kosta egiten da kalean jendea aurkitzea. Adibidez, iritsi nintzenean, ez nuen inor ezagutzen, eta igande arratsaldean kafe bat hartzeko intentzioz irten nintzen. Hiriaren erdigunera joan, eta kostatu egin zitzaidan irekita zegoen kafetegi bera aurkitzea. Atera kontuak!! Eta zer ekarri handik hona? Hemen nagoenetik, Zestoa gehiago gustatzen zaigorka olaizola, dala ohartu aragoiar eta naiz; beraz, ez kataluniar lagunekin, nuke ezer aldatarben dauden tuko, kar kar!! atzerritarrek Zerbait esateeginiko afari batean kotan, eguraldi ona dagoenean Pirinioek osatzen duten paisaia eramango nuke. Urte sasoi honetan, guztiz elurtuta daude, eta hemendik urruti xamar ikuste badira ere, paisaia polita da. Kontatzeko moduko bitxikeriarik? Ez dakit bitxikeria den, baina niri, behintzat, bitxia iruditu zitzaidan zeinen zailak eta luzeak diren paper kontuak Frantzian, eta frantsesez nik adina jakinez gero oraindik eta zailago eta luzeago, kar kar!! Adibidez, hona iritsitakoan, esan zidaten beharrezkoa zela bertako banku batean kontu bat. Hori lortzeko, lau aldiz joan behar izan nuen bankura. Neure artean pentsatzen nuen: Hauen bezero izateko hau in ber badek, pentsauzak ze inberkoan hauei dirua ateatzeko!! Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Tarbe ez da hiri handia; 45.000 biztanle inguru ditu. Beraz, herriak berak ez dauka ikusteko gauza handiegirik, baina badu niri asko gustatzen zaidan leku bat: Jardin Massey izeneko parkea. 100.000 m2 inguruko parke bat da, eta oso ondo zainduta dago. Lasai-lasai egoteko leku ederra da. Noiz arte hor? Ekainaren amaieran itzuliko naiz. Baliteke hemen egin behar ditudan frogen ondorioz asteren bat luzatzea, baina uztailean aurkeztu behar dut proiektua; hortaz, uztaileko lehen astean Zestoan izatea espero dut. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Tarbera etorri nintzenetik, itzuli izan naiz Zestoara, eta aprobetxatu izan dut falta sentitzen nuen gauzak egiteko, baina ziur udaletxe inguruko poteo bat eta lagunekin afari eder bat ez direla faltako!!
7
1
oiloen moduan,
aztarka F
du “gerra” hitzarekin. 18 urte ditu, sasoi bete-betea. Bere janzkerak segituan erakusten du erreketea dela, batez ere, “detente bala” izeneko kutun edo amuleto horiek, hor, bihotzaren parean, daramatzan medaila horiek (nabarmenena Jesusen Bihotza), balak saihesteko asmoz kendu ere egin gabe eramaten zituzten horiek. Detenteak detente, gure protagonista, Leon aldeko frontean zebilela, sorbalda-hezurrean zauritu eta Burongo ospitalera eraman zuten. Ez omen zeukan, ordea, oso zauri larririk eta sendatutakoan gerran jarraitu behar izan zuen. Ez zuen zorte makala izan...! Aldiz, beste batzuen gurasoek albiste beltza jasoko zuten etxean, eta haren i t urria : ondoren karta: “Jainkoaren eta Aberriaren alde lorioski hila (...) doluhttp :// www . fpeV . es / index . php / fichas- de - la - junta - carlista minik sentituena adierazten dizuegu, eta espero dugu kontsolagarria 1936ko gerrara joandako –edo joatera behartuta- izango zaizuela hain ideal nobleen alde hil izana”. Ulertuko ote zituzko– gipuzkoar erreketeen hainbat fitxa (3.300 ingu- ten hitz hanpatu eta erretokiko horiek minaren eta inpotentziaren esru) jarri dituzte interneten, duela gutxi. Horien arte- ku geratutako guraso gaixo haiek? Nekez. an berrogeiren bat zestoar ageri dira. Askok eman Ez dago, ordea, horrelako pentsamendurik gure Juan Aranaren begididate atentzioa baina gehiena honek, Juan Arana radan. Ez balitz uhalean daraman balagatik, ez genuke pentsatu ere izeneko zestoar gazte honek. Batez ere, bere irriba- egingo gerrarekin zerikusirik duenik argazkiak baina, tamalez, hala da. rre xaloak. Bere begiradak kontraste izugarria egiten
beheora eta g ta e auo atera ig u bai zortea h b n le a a a mag oka. H inean eseri et ka-salt a o g ilt a a g to s s ti a a r uz do ri eta g zaldi e a , p a o n , a re rra itzuli Herritik euskal nera!
arre arre mandak o arre arre m andako Bihar tolo sara etzi iruñar ko ako Handik ze r ekarriko? zapata ta ge Hauek zein rriko! ent (haurraren zako? izena)!
Ilustrazioa: A
o k u t s a ? l a r e g joal
iora Urbieta
ernando Arzallus
auzoetatik
lasao sanmartin azoka, kreatiBitate eta ilusio sortzaile
La vida te da sorpresas, sorpresas te da la vida, zioen RubÊn Bladesek Pedro Navaja abestian. Bada, horixe. Nork esan behar zidan niri artisautzaren munduan sartuta ibiliko nintzenik! Bada, Lasaon bizitzeak eman dit aukera hori. Eta ez dago gaizki, ze demontre! Aspaldiko kontua da auzoan egiten zela baratzezaintzako eta abeltzaintzako produktuen azoka sanmartinetan, baina gu 2010ekoan hasi ginen gure produktua eskaintzen: Magnolia grandiflora likorea, magnolia zuhaitzaren loreekin egindako pattarra. Urte asko dira emaztearen familian egiten zutela edari hori amama Juanaren formula erabiliz, nondik atera zuen inork ez dakien formula erabiliz (hori dela eta jarri diogu misterioaren mistela eslogana) Hori bai, norberaren kontsumorako edo gertukoei oparitzeko egiten zen. Eta guk egin genuena, Lasaoko auzokideen bultzadaren laguntzarekin, izan zen plazara ateratzea. Eta, egia esan, harrera polita izan zuen. Jauzi hori egiteak ekarri zuen soroperitan postua jartzea eta Zestoan ere pattarra ezagutaraztea (gogoan dut oraindik ze hotz egiten zuen 2010eko abenduaren 26 hartan) Xabier Etxabek ireki berri duen Laia dendan dago orain eskuragarri. Harrezkero, hor ibili gara produktua modu erakargarriagoetan aurkezteko erak pentsatzen: propio horretarako egindako etiketak jartzen, txokolatezko edalontzitxoekin batera eskaintzen edo, orain lantzen ari garen bezala, eskuz egindako txupitorako bi basorekin batera kaxak presatzen. Baina ez dira hor geratzen Lasaoko haizeek eragindako kreatibitatearen emaitzak. Izan ere, gaixotasun larri bat igaro ondoren eta etxean bajarekin nengoela, zerbait sortzailea eta ilusionagarria egin behar nuela sentitu nuen (gerora irakurri ditudan liburuetan ikasi dut hau dela bideetako bat zulotik irteteko eta bizitzan aurrera egiteko) Esan eta egin. Betidanik izan dudanez gustuko sukaldean aritzea, marmeladak egiten hasi nintzen. Eta gainera, ez edozein marmelada klase, baizik eta zertxobait bereziak: frutari larrosa-ura, azahar-ura edo hainbat espezia nahastuz (kanela, banilla, menda, jengibrea‌) Joan den urteko sanmartinetan jarri genituen postuan eta horiek ere harrera ona izan zuten. Noski, azken zoroperitan eta Amankayk antolatutako Gabonetako azokan ere han izan ginen. Egia esan, konturatu gara artisautza lana esker onekoa dela. Tratu zuzena daukazu jendearekin, zure produktua baloratu egiten dela sentitzen duzu, kritikak jasotzen dituzu, ideia berriak eta aholkuak ematen dizkizu. Eta hori ez da inolaz ere gertatzen supermerkatu handi batean. Horregatik, artisau produktuak plus hori dauka. Eta esan behar dut nire kasuan asko lagundu didala lantxo hauek egiten aritzea. Izan ere, bizi izan genuen egoera larritik ahal den neurrian indartuta irteteko eta egunerokotasunari ilusioz ekiteko, beharrezkoak dira gaixotasunaren kronikotasun-egoera onartzea eta autoestimua sendotuko duen marmelada edo pattarra egitea bezalako ekintza sortzaileak lantzea. Eta horrela, kreatibitate sortzaile den Lasaoko haizearen laguntzaz, iritsi naiz barne-barnean sentitzera Kiko Venenok Volando voy abestian dioena: enamorao de la vida, aunque a veces duela. Bada, horixe.
J
uan Azpillaga
agenda
9
1
Ma 02 08 09 10 11
Sa 02
iatza
nta Kutzak Zestoan
Traste zaharren bilketa. ostegun a
.
Barbantxo aisialdi taldea Arroagoian. ostirala
bean.
Barbantxo aisialdi taldea Zestoan (6-8 urtekoentzat) eta ArroaGaztelekuan, kaxen eskulana. larunbata
. 13 16 . .. . 17 . 18
ostirala
16:00etan, haurrentzako puzgarriak. 17:00etan, Gaztetxoen Pilota txapelketako finalak. 19:00etan jai hasiera suziria botata. Jarraian, Idiakaitz eta banden kalejira. 22:30etan, Danborrada Nagusia.
ostirala
Gaztelekuan, kaxen eskulana. igan dea
Gure Esku Dago taldeak antolatuta, mendi irteera Aizarnara. Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Intza – Tutturre – Albiko zelaia.
...
03
larunbata
10:30etan, Idiakaitzen diana. 13:00ean, “Xebas Gogoan", Zestoako Banda, Idiakaitz Txistulari taldea eta Itxaropena Dantza taldearen emanaldia. 18:00etan, Umeen danborrada. 23:00etan “Xebas Gogoan”, kontzertua LEOK'K eta GOZATEGI taldeen eskutik.
...
astearte a ostirala
Ertxiña Musika Eskolaren trikiti jaialdia plazan, 19:30etan. Kontaidazu ipui bat, Bego Olaizolarekin, 17:30etan liburutegian. Barbantxo aisialdi taldea Zestoan (9-11 urtekoentzat) eta Iraetan. Gaztelekuan, uztailean nerabeentzat egongo den eskaintzaren aurkezpena. Traste zaharren bilketa.
. .
larunbata
tuak).
Gaztelekuan, futbolin txapelketa. Traste zaharren bilketa. igandea
BTT zeharkaldia (federa-
Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Arditurrira (Oiartzun) irteera umeekin.
22 23
o ste guna
Barbantxo aisialdi taldea Aizarnan.
.24 . ko.
Gaztelekuan, sexulapi-
o stirala
Ertxiña Musika Eskolaren entzunaldia Kultur Etxean, 19:00etan. Barbantxo aisialdi taldea, Zestoan (6-8 urtekoentzat). Gaztelekuan, Sexulapiko. laru nbata
25 26 27 30 31
Gure Esku Dago eguna: giza katea, mosaikoa... igandea
Aizkorrira irteera. Xoxoteko eguna. astelehena
.
Odol ematea Zestoako anbulatorioan, 19:00-21:00. asteratea
“Nerabe-guraso arteko elkarbizitza" hitzaldia Izar Arregi psikologoarekin, 18:00etan, gaztelekuan. Traste zaharren bilketa.
.
ostirala
Gaztelekuan, Amabirjinetarako proposamenjasoko dituzte. Barbantxo aisialdi taldea Arroagoian. laru nbata
Sa 16 17
n Isidroak Arroabean
Silo bola bilketa.
.
Pazko jaiak Aizarnan; Goizean azoka eta taloak. Eguerdi partera, txekorra dastatzeko aukera eta txotxa. Arratsaldean, txakurren erakustaldia eta ondoren erromeria. Gaztelekuan kurtso amaierako afari-merienda eta jolasak.
ostirala
Talo jana eta Mus txapelketa. larunbata
Herriko sagardozaleen sagardo dastaketa eta herri afaria Ederki elkartean.
•Z
estoa, herri lagungarriago bat bihurtu nahi dute “IKD Gazte” proiektuko kideek. Proiektu hau, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen ikasketa eta iniziatiba bultzatzeko proiektua da. Horretarako, maiatzaren 5ean ekitaldi bat antolatuko dute. Adin guztietako herritarrei bertaratzeko gonbitea egiten diete.
•H
ondakin bilketa sistema berriaren inguruko informazio bilerekin hasi dira herrian. Ondorengo bilerak: Maiatzaren 5ean 18:00etan; Bidezarra, Gesalaga, Ariztondo plaza, Enekosauztegi, Axun Arrazola,Gurutzeaga, Euskal Herria plaza, Uztapide plaza, Zubimusu eta Alonderoko aldapa. Maiatzaren 5ean 19:30etan; Arretxe plaza, Zesareo Diaz, Kaleokerra, Elizkalea, Erdikalea, Foru plaza, Eztiola eta Portale. Maiatzaren 7an 20:00etan; Etorra-Akoa-Txiriboga. Maiatzaren 8an 18:00etan; Gazteleraz (etorkianak...). Maiazaren 8an 20:00etan; Komertzioak eta ostalaritza.
hemen zure publizitatea