urtean 25₏
danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
posta kodea nortasun agiria
moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
inkesta
bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi… izen eta abizenak dituzten pertsonak, lagunak eta herritarrak. zortzi, bederatzi, hamar, hamaika, hamabi… hilabeteetako zalantza eta beldurrak bete direla ziurtatu duten langileak. hamahiru, hamalau, hamabost, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi… egun batetik bestera lantokiko berotik kaleko hotzera behartu dituzten beharginak. 20, 21, 22, 23, 24, 25… orain dela sei urte punta-puntan zegoen enpresa batean aritzen zirenak. 26, 27, 28, 29, 30…. erreferentziazko marka bat pikutara joan dela ikusi dutenak. 31, 35, 40, 50… enpresaren likidazio prozesuaren biktimak. 55, 66, 77, 88… lana mantentzearen (berreskuratzearen) aldeko borroka kalera eraman dutenak. 100, 105, 115, 120… itxaropena galdu ez arren, itxaropenik apenas duten langileak. 125, 137, 143, 150… langabezian eta asko baliabiderik gabe gelditu diren familiak. zenbakitan neur liteke ts enpresarekin azkeneko urte eta hilabeteetan gertatutakoa. balantzeak, diru sarrerak, irteerak, inbertsioak, langile kopurua… baina zenbaki horiek guztiek ezingo dute ezkutatu beste datu hori. langileena. kalean gelditu direnena. kasu askotan drama bilakatutako bizitzena. 150. horietako asko herrikoak bertakoak; besteak ingurukoetakoak. garai batean 300 bat ziren arren, orain 0 bilakatutako pertsonen zerrenda. ts-k orain dela hilabete eman zuen berria. enpresa itxi egingo dute, bertako arduradunek ez diotelako bideragarritasunik ikusten. enpresak adierazi du sindikatuek eta langile batzordeak ez dutela negoziatzeko gogorik izan, baina langileek, aldiz, ukatu egin dute hori. ez omen diete inolako aukerarik eman. tsn gertatutakoa eta gaur egungo egoera zein den ezagutzeko eta hobeto ulertzeko, parte guztiekin hitz egiteko ahalegina egin du danbolin-ek. mintzatu da langileen ordezkariekin, aritu da, era berean, kalean gelditu diren hainbat langilerekin, kikorekin, luisekin, eladiorekin, antoniorekin, eta saiatu da enpresako ordezkarien iritzia ere jasotzen. azkeneko ahalegin hori, ordea, hutsala izan da. enpresa likidazio prozesuan egonda eta auzia epaitegian, nahiago izan dute adierazpenik ez egin. azkeneko denboretan ez da hitz egiten herrian ia beste ezertaz, baina ts-ko gatazkaz aparte, ale honetan badira kontu goxoagoak ere. esaterako, urtebete bete da lili jauregiko andrea, etxetik aldegiteko zorian dagoela, XVii. mendean nola bizi ziren azaltzen hasi zitzaienetik, hara bertaratzen diren guztiei. urtebete. 365 egun. beste zenbaki bat.
M d a n b o l i n ek
ikel Lizarralde
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
34 6 10 12 14 16 18
ZENBAKIAK BAINO GEHIAGO
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
ts
inauteriak
2014
madalene n papere an
danbolin zulo
hortik zihar
auzoetatik
diruz lagundutakoa
enbidoa I. BIZI POZA PASORIK GABE ken, hauek dituk lanak eman dizkidakenak! Izan ere, eskuz idaztea ahazten ari zaiguk eta ordenadorearekin ez diagu atarramentu onik ateratzen… Ahaleginduko nauk ahal den txukunena idazten. Musean “enbidoa”-ren ondoren “paso” ematea zagok baina, itxura denez, danbolinen, joko honetan ez zagok horrelako aukerarik. danbolin banatu orduko, 66ko lagun batek watsapean hala idatzi zian; “Bittartek martxoko enbidoa idatzi behar dik, ja, ja!”. Eta nere erantzuna: “Hau dek marroia! Baina beste bati joango zaiok hordagoa”. Inork ez dik gehiago idatzi, beldurtuak izango dituk, badaezpada isilik zaudek. Honekin esan nahi diat atal hau irakurtzea gustagarri dugula baina idazte hori… Beno, hire galderari helduz, esperientzia polita eta zaila dela esango nikek. Jendaurrean lana egitearen gorabeherak ikasiak zauzkat, esperientzia urte askoen poderioz ikasia zeukaat, 27 urtean jardun diat-eta lanean mostradore atzean. Baina, egia esan, ez duk berdina besteentzat lana egitea edo norberarentzat: bere alde onak eta txarrak dizkik bakoitzak, ez nauk detailetan sartuko. Orain arte, hilabete bakarrik zeramaat Laiak dendarekin, eta oraindik ez zegok ondorio asko ateratzerik, baina gustura sentitzen nauk. Zailtasun handienak ireki aurrekoak izan zituan: bateko paperak zuzendu behar, besteko baimenak… Mundu hori ezagutzen ez nuenez, zaildu egiten zaizkik gauzak. Gaur egun dena zagok zaila, egoera ez duk aproposena negozioak irekitzeko, baina krisi garaian irekitzen omen dituk horrelako denda txikiak. Ni ere, beste asko bezala, lanik gabe gelditu ninduan eta ikusirik etxean bi lokal txiki hutsik genituela, biekin bat egin eta aurrera jotzea pentsatu nian. Eta gero, galdera… Zer ipini? Lehen lana egiten nian dendan, Azpeitian, ikusten nian Zestoatik baserritar asko joaten zela baratzako produktu eta pentsu bila, eta horixe izan zuan arrazoi garrantzitsuena horrelako denda bat ipintzeko. Baina berrikuntza lanetan ari ginela, lagunek esaten zidatean ez al nuen ipini behar ardo, gutizi eta horrelako gauzarik; dendak dituen esertoki eta gainerako ezaugarriak ikusirik, horrelako gauzak ipintzea aproposa zela… Eta, horrela, denetik pixka bat ipini diat. Ardo dastatze bat ere egin diagu, eta etorri zuan jendea pozik atera zela ikusirik besteren bat egitera animatzen naik. Buruan diat, baita ere, norbaitek edo norbaitzuk ardoren bat probatu nahiz gero, bertako jakiren bat dastatuz zerbait egin daitekeela... Orokorrean oso pozik nagok, eta orain idazlan honekin bezala, neure buruari “enbidoa” bota zioat eta orain aurrera jarraitu behar “paso” emateko betarik gabe. Beno, bukatu egin beharko diat. Honezkero bakarren bat goitik irakurtzen hasi beharrean behetik hasia izango duk; 66ko taldekoek seguruenik baietz; Whatxiberi, Falash, Tippi, Pasky eta Txuntxu… baietz! Lasai! Enbidoa Jesus Odriozolari botako zioat, bera ere, ni bezala ofizio berrian hasita omen zegok-eta. Zer moduz moldatzen haiz jubilatuen “lehendakari” gisa?
Lu
intada . Errege kabalgata.
X
Krosean gaztetxoen mailan mutilak eta neskak bananduta irtetzea zer iruditzen? Edade berekoak berdin irten beharko lukete ezta? Bizimodua elkarrekin egin behar dugu emakume eta gizonezkoak eta apartatzea ez dut ondo ikusten. Elkarbizitzan oinarritu beharko genuke.
Manuel Altuna
abier Etxabe
73 urte
Ba ez zait ondo iruditzen. Txikitatik erakusten badiogu banaketa mota hori gero honela izan behar duela ulertzen dute. Gaur egun guztiek batera irten beharko lukete.
Marina Pons
37 urte
errege kabalgataren antolatzaileek erreleboa beste batzuei emateko ordua iritsi dela adierazi nahi dugu. orain dela 12 urte guk beste talde bati txanda hartu genien bezala aurten gu emateko prest gaude. udaletxean diru laguntza eskaera egiteko garaia da eta une aproposa izan daitekeela pentsatu dugu. erreleboa hartzen dutenekin gure esperientzia konpartituko dugu baina antolatzeari utzi egingo diogu. horregatik zestoako herriari zabaldu nahi diogu, ea talderen bat animatzen den jarraipena emateko. hala balitz, hona hemen, gure kontaktu telefonoak: 650197188 (Xabier) edo 676826194 (mertxe) ez izan zalantzarik gure laguntza izango duzuenik eta animatu zaitezte errege kabalgatak bizirik iraun dezan.
E
rrege kabalgataren antolatzaileak
5 INDIO JOXEMARIREN TXABOLAK 25 URTE Ez dakit zergatik egiten den bereizketa hori. Pentsatzen dut izango dela antolaketa aldetik zenbakiak hartzeko‌ Baina helduekin egiten bada haurrekin zergatik ez?
Niri iruditzen zait denak batera irten beharko luketela. Bakoitzari bere denbora baloratu eta kito. Aipatu nuen hori kroseko egunean. Joseba LarraĂąaga
Berdintasunean egin diren pausu denak eta gero atzera pausu bat iruditzen zait. Dagoeneko normalizatuta egon beharko luke horrek eta elkarrekin parte hartzea krosean.
Nerea Irure
BeĂąat Etxeberria
45 urte
54 urte
35 urte
Ibilbidea berdina baldin bada eta aglomerazioa ez bada, batera egiteko modukoa iruditzen zait.
Leire Etxeberria
33 urte
M
ila buru, mila eztabaida, mila erabaki, mila ospakizun, mila hitz, mila kritika, mila pentsamendu, mila aburu. Indio Joxemariren txabolaren heriotzaz beti hitz egin izan da. Lehenengo urte gatazkatsu eta iraultzaile haietatik egungo ezerezaren seinale ankerretaraino. Baina oraindik ere pizten dira argi eta burmuinak ostiral iluntze batzuetan, inspirazio iturri gordinak zeharka martxan jartzean. Iluntasunaren eta kearen zuloa omen da Indio Joxemariren txabola, gure txabola maitea. Inoiz ez dira baloratu musu-truk egindako lan inozenteak, esfortzu konplikatuen emaitza axolagabeak. Txabolako atea zeharkatzean motxilan harri pisutsuak sentitzen ditugu, hala ere, mendian gora igotzeko prest gaude, badakigulako esfortzuek dakartela gure nahia lortzea. Motxila hori magikoa da, ordea, errelebo moduan jasotzen dugu aurreko belaunaldiengandik. Bat-batean, inkontzienteki, ilusioa, gogoa, indarra, kuraia eta hainbat sentipen definigaitz sortzen dira barnean. Tamalez, haserre eta ezintasun bihurtzen dira gerora, baina konpromisoa gelditzen da iluntasunean argia egiten. Zure lanek aurrera jarraitzeko asmoarekin ondorengoari ematen diozu motxila. Eranztean, zure oroimeneko esparru txiki bezain hunkigarria okupatzen du, nostalgikoa esan daiteke. Hor gelditzen dira betirako zure esperientzia mardul baina ez alferrikakoak. Motxila ikusezin horrekin mende laurdena! Hainbat bizkarrek faltan botako dute oraindik ere. Funtsean, hori da Indio Joxemari izan zena eta dena. Ez dakigu, zorionez edo zoritxarrez, zer izango den. Baina ikara gutxi dago etorkizunari urduri begiratzeko arrazoiak maiz izanda ere. Gutxi batzuk ohartzen gara txabola zerutik erori gabeko zerbait dela, borroka eta duintasunez lortu zen nahia dela, izerdi eta burukomin asko sortu zuena. Baina behar moduko bat sentitzen zen gazte mugimenduaren euskarriak bizirik gordetzeko eta eraikitzeko. Altxor bat da gurea, urrea baino gehiago balio duena, honen atzean iragan bat baitago. Bere garaian egin beharrekoa egin zutenei oraindik eskertzen gabiltza, baina jada batzuek ahantzi egin dute, hutsaren hurrengo bailitzan. Gainerako herri askok oraindik borroka zail horretan dihardute, eta guk txabola edukita, hiltzat eman behar al dugu? Atzera begiratzeak aurrera begiratzeko kemena ematen du batzuetan. Gauzak horrela, ez dezagun galdu gure altxorra, galtzean ohartzen baikara gauzek benetan zer nolako balioa duten. Idatzi honen bidez, noizbait Indio Joxemariren txabolako kide izan zareten guztioi deialdia egiten dizuegu apirilaren 5ean egingo den 1000. asanbladan parte hartzera, oroitzapen on asko ekarriko dizkizuen txokoa berpizteko!
E
nbido 2. Zestoako Gazte Asanblada
«ez digute aukera txiki
2014 ko
bat ere eman
urtarrialren
16 an ,
manifestaziorako deialdia egin zuten prentsaren aurrean
beraiei laguntzeko» Otsailean TSren likidazio prozesua hasteko eskaera aurkeztu zuten epaitegian. Erreportajea egin dugunon nahia izan da horrelako erabaki gogorra zergatik hartu den ulertu eta herrian izan ditzakeen ondorioak argitzea. Asmo horrekin, enpresa batzordeko ordezkariekin, langile batzuekin eta akziodunekin hitz egitea zela egokiena uste genuen. Batzordeko ordezkariekin eta lau langilerekin hitz egin dugu baina akziodunekin ez: horiek enpresako komunikazio arduradunarengana bideratu gaituzte, baina hark, prozesu judizial batean daudela argudiatuz, ez ditu erantzun guk bidalitako 2013 ko az aroaren 22 an , d onost ia ko k u tX aba nk aurre an eg in zu te n p rot es ta galderak. 2008an, TSk 60 milioi euroko fakturazio marka lortu zuen eta sei milioiko etekinak. Urte onenetan 300 langiletik gora izan zituen, eta mundu mailako eolikoen produkzioaren %15a bertan egiten zen. 2014an, 150 langile inguru dira enpresan eta epaileak likidazio prozesua onartzen duenean, beraien lana galdu egingo dute. “Berrogeita bost urte lanean ibili eta gero, azaldu iezaiozu langile bati zein baldintzetan joango den etxera. Hori gogorra da” dio Juan Diazek, ELAko ordezkariak TSn. Bere ondoan dago LABeko ordezkari Asier Lizaso: “Gure ustea da eurek aurrez pentsatua zuten egoera batera eraman gaituztela; behin hark [epaileak] sinatzen duenean, 30 eguneko kontsulta aldi batean sartuko ginateke, eta 150 familien kanporatze traumatikoarekin amaituko litzateke”. Likidazio prozesua hasten denean, legeak kontsulta epe bat irekitzera behartzen du baina biek ere “esperantza gutxi” dute prozesu horrekin. Ziur daude kontua langileen kaleratzearekin amaituko dela, eta atzera pausurik ez duen prozesu baten aurrean daudela uste dute.
Zuzendaritzan aldaketak 2012ko martxoan zuzendaritza aldatu izanak gauzak azkartu egin dituela uste dute Diazek zein Lizasok. Urte horretan sartu ziren zuzendaritzan Sorazutarrak. “Enpresa garai horretan gaixo zegoen, baina ez hiltzeko moduan. Horiek eman diguten sendagaiak hil egin gaitu”, uste du Diazek. Enpresak salatu egin du sindikatuen jarrera, komunikabideen bidez, eta ez negoziatzeko erabakiak lantokiaren galera ekarri omen du. Bi ordezkari sindikalek, ordea, gezurtzat jotzen dute hori: “Langileekin ez dira ezta behin ere eseri negoziatzera, hau da, ez digute aukera txiki bat ere eman beraiei laguntzeko. Eskatu diguten dena eman diegu, ez dugu greba bat bera ere egin eta gainera aurpegia dute esateko gu izan garela egoera honetara iristearen errudunak”, dio Lizasok. Sindikatuen aldetik jarri den muga bakarra “kaleratze traumatikorik” ez egotea izan dela, argitzen du Diazek. “Guztiaz hitz egiteko prest” agertu direla, eta aurrez erretiratzeko edo langileak beste lantoki batzuetara aldatzeko prest daudela diote: “Norbaitek uste du egunean 15 minutu gehiago lan eginda 150 familia salbatu baditzakegu ezetz esango dugula? Noren
7 buruan sartzen da hori? Ez gara lerdoak!”, adierazten du Diazek seriotasunez. Gatazkaren gakoa zera dela uste dute, Sorazutarrek beste lantoki bat izatea Itziarren. WEC lantegiaren “aldeko apustua” egin dutela dio Lizasok “hori baita beraien etxea” eta hori dela-eta TS “hiltzen utzi” dutela. Ideia hori defenditzeko, bulego teknikoaren itxiera jartzen dute adibide gisa. Pieza berriak merkaturatu aurretik ikerketa eta probak egitearen ardura zuen lantalde tekniko horrek. Langile ugarik egiten zuten lan bertan,
2014 ko urt arrilare n 18 an , ehun ka lagu n bil du ziren lan gilee n es kubidea k de fen dat uz
eta prototipoak eginez lan prozesu eta teknika egokienak bilatzea zuen helburu. Modu horretan, merkatura irten behar zutenerako, lan prozesua finkatua izan zezaketen. Sorazutarrak zuzendaritzan sartu zirenean, ordea, bulego teknikoa itxi eta ikerketa bertan behera gelditu zela salatzen dute langileek. Esate baterako, bi urtean prototipo bat bera ere ez dela egin aipatzen du Lizasok. Modu horretan “merkatura egokitzeko aukerarik gabe” gelditu direla uste du. Berrikuntza teknikorik ez izatea ez omen da arazo bakarra. TS eta WEC lantokiek saltzaile edo komertzial bera izateak ere eragina izan omen du. Lehen, saltzaileak lortzen zuen lana “fundizio desberdinen artean banatuz, multinazionalak lasaiago” egoten ziren Lizasoren arabera. Izan ere, lantoki batek hutseginez gero, bestean behintzat jarrai dezake produkzioak. Azken urteetan, ordea, saltzaileak lortzen zuen lan dena WECera bideratu dela azaldu digute. Hori kontuan izanik, enpresak dena aurreikusita zuela uste dute. Horrez gain, zordunen konkurtso baten atarian izateak ez duela lagundu diote: “Enpresa multinazional batek aurre-konkurtso hitza entzuten
Eladio Leturiondo 60 urte bizkarrean eta jubilatzeko zailtasunak
Eladio Leturiondok 60 urte egin behar ditu. Itziarko Elorriaga auzoan jaioa da baina gaur egun Zestoan bizi da. 13 urte eta erdi ibili da TSn lanean. Hasierako urteak onak izan zirela dio Eladiok. Zestoako tailerrean hasi zen eta Arroakoa ireki zenean hara pasa zuten. 2009tik aurrera produkzioa jaisten hasi zela eta lan-baldintzatan ere asko igarri zutela dio. Lauzpabost urtean soldatak izoztuta eduki dituzte, eskariei presaz erantzun behar, opor garaian beti lanera... Pasa den udaran, adibidez, uztaileko eta abuztuko asteburuetan derrigorrez lanera joan behar izan zutela kontatu digu. Tailerra itxita, egoera oso txarrean geratzen da Eladio: “Oso gaizki; 60 urte bizkarrean. Langabezia 14 bat hilabete, eta ea hori luzatu eta jubilatzerik badudan. Baina ez dut uste, ez bainaiz iristen kotizazio minimora”. Etxean emaztea eta 17 urteko alabarekin bizi da. “Emazteak pare bat orduko lanpostua bakarrik dauka; beraz, oso diru sarrera gutxirekin geratzen gara”.
Antonio Matas “Bi familia boteretsu 140 familia pobre baino garrantzitsuagoak direla dirudi”
Antonio Matasen egoerak ez du itxura onik: hiru seme-alaba txiki ditu, emazteak ez du lanik eta hipoteka ordaindu behar. “Urtebeteko langabezia bakarrik geratzen zait, baina dagoeneko hilabete dezente daramatzagu soldatarik jaso gabe. Gaizki, hori da hitza. Oso kezkatuta gaude”. Zumaiarra da Antonio, 40 urte ditu eta 21ekin sartu zen Sorazun. Ikasketarik gabe eta krisian, lana bilatzeko itxaropen gutxi du: “Biok saiatuko gara, emaztea eta ni, ea zerbait topatzen dugun”. Kezka bai, baina ezintasuna ere sentitzen du, eta haserrea ere bai: “Hainbeste urtean egon enpresa horretan eta horrela botatzen gaituzte. Dena eman dugu, baldintza txarrak jasan ditugu, txerrikeria tragatzen egon gara eta lan istripuak ere ikusi ditugu behin baino gehiagotan… Eta orain kale gorrian uzten zaituzte, modu zakarrean gainera”. Etorkizunak beldurtu egiten du, zer gertatuko den ez daki baina itxaropen handiegirik ez du: “Honek ez du bueltarik, gu ari gara mobilizazioak egiten baina gobernuak ez digu kasurik egiten. Badirudi bi familia boteretsu 140 familia pobre baino garrantzitsuagoak direla”.
Luis Igual “Ez dago dena bukatuta, ez diogu borrokatzeari utziko”
Hamabost urterekin hasi zen Sorazun lanean Luis Igual. Ia bizitza osoa eman du han, 42 urte. Erraz esaten da. Eta orain, bat batean, 42 urte horien ordaina iritsi zaio: silikosia. Duela astebete jaso zuen diagnosia: “Ezer ez nuela esaten zidaten behin eta berriz, eta asko insistitu behar izan dut froga zehatzak egiteko eskatuz”. TS itxita, ez zaio egoera goxoa geratzen: “Kinka larrian geratzen gara, baina behintzat emazteak lana du, eskerrak!. Badira ni baino okerrago geratu direnak. Niri batik bat erretiro-pentsioan eragingo dit kaltea. Urte gutxi geratzen zitzaizkidan jubilatzeko baina orain, enpresa ixten bada, kotizatzeari utziko diot”. Eta 57 urterekin ia ezinezkoa izango omen du lana topatzea, are zailagoa biriketako gaitzarekin. Horrez gain frustrazioa nabarmendu du Luisek: “Bi familien haserrearen biktima izan gara; legalki enpresa deuseztatzeko trikimailuak egin dituzte, gure begiz ikusi dugu, eta hori oso injustua da. Ez da lana falta izan dela, baizik eta kendu egin digutela”. Egoerak etxeko ekonomia bakarrik ez, familian ere eragin ditu kalteak: “Lehengo astean nire emaztea Ertzaintzara joan zen deklaratzera, sare sozial batean egindako adierazpenengatik, egia hutsak idatzi zituen. Delitua nagusiek egin dute, ez langileok”. Itxaropena geratzen zaio, ordea, Luisi: “Ez dago dena bukatuta eta ez diogu borrokatzeari utziko. Bestalde, horrelako fundizio gehiegi ez daude, ez behintzat hain ondo prestatuta, eta hori nagusiek badakite. Jabeek ez dute horrelako enpresa bat alferrik galtzen utziko; ziur nago denbora gutxi barru berriz irekiko dutela”.
Kiko Naranjo Bananduta eta bi alaba txikirekin
Kiko Naranjok, 49 urteko zestoarrak, 13 urte daramatza TS-n lanean. Terminec-en egiten zuen lan, gauez piezak margotzen, bai Terminec-erako baita TSrako ere. Nagusietako batek proposatu zion TSn lanean hastea eta berak eskaintza onartu egin zuen. Azken urteotan soldata igoera bat bera ere ez dutela izan, dio Naranjok, eta, nahi edo ez, horrek egunerokoan eragiten duela, bai laneko giroan baita gogoan ere. TS itxita, oso egoera txarrean geratzen da Kiko: bi urte daramatza bikotearekin bananduta, bi alaba txiki ditu, horien mantenurako pentsioa pasa behar du… “Eskerrak ama dudan, bestela zubi azpian egongo nintzateke!”, dio kopetilun. Hilabete bukaerara larri heltzen dela ziurtatzen du. Orain, bi urte inguruko langabezia-saria du baina etorkizun beltza ikusten du, 50 urte ate joka eta ez du itxaropen handirik egoera ez bada asko aldatzen behintzat.
duenean beldurtu egiten da eta zer egiten du? Ziurtasuna ematen dioten beste leku batzuetara joan”, baieztatzen du Lizasok. Diaz zein Lizaso ados agertzen dira beste puntu batean ere, alegia, enpresa bideragarria dela da baina “ez 50 langilerekin”. “TS martxan jartzea asko kostatzen den munstroa” da, Diazek dioenez, eta hori ezin da egin enpresak aurkeztu duen azken bideragarritasun planarekin. Aurrekoen “kopia” bat dela diote, eta azkenean, enpresa ixten bukatuko lukeela. Horrez gain, zuzendaritzak industria planik “ez izateak harritu” egin dituela diote.
Langileen etorkizuna “Zerbait gehiago egin ahal genezakeen zalantzak barrua jaten dit, eta hori gogorra da. Berak [Lizasok] askotan entzun dit familia bat salbatzea zerbait handia dela, 50 edo 100 salbatzea ikaragarria. Baina ez digute utzi ez bat, ez ehun salbatzen”, dio Diazek. Hala ere, lanean jarraitzeko asmoa dutela argi utzi nahi du Lizasok eta nahiz eta gustuko ateak ez izan, ate guztiak jotzen jarraitzeko asmoa dute. Negoziaketari oraindik ez diote atea ixten, baina enpresaren aldetik langileei eskaintzeko “proposamen bat bera ere” ez dutela izan dio. “Gainera enpresak prentsan dio enpresa batzordeak 35 ordutako lan-astea exijitzen dugula, eta hori, langileek badakite ez dela horrela”. Langileek diote baldintza bakarra kaleratze “traumatikorik” ez izatea dela, egoera ekonomiko larrian daude-eta. Langile batzuk likidazio prozesua onartzeko zain omen daude, modu horretan beraien kontratua moztu eta beste leku batean lanean hasi ahalko baitute. “Imajinatu jendea zer nolako egoeran aurkitzen den!”, dio Lizasok. Horren adibide aipatzen dute hainbat langilek neguan argindarra eta gasa ezin ordainduta umeak hartu eta gurasoen etxera joan behar izan dutela. “Urria eta otsaila bitartean 2.500 euro kobratuko genituen gutxi gorabehera”, argitzen du Diazek. Etxetik kaleratzeak ere laster iritsiko ote diren beldur dira; Lizasoren arabera, “langile baten gurasoak etxetik bota dituzte, eta aurkitzen den egoeran ezin izan die lagundu”. Osasun arazoak dituzten langileak ere ez dituzte ahaztu nahi: esate baterako,
9 2014 ko
2012 ko
ot sa ilare n 20 an , p rent sa urrekoa buru tu zut en la ngilee k bera ien eg oe ra aza ldu et a itX ia ldia bu ru tz eko a smoa z ut ela agert uz
a za roa n eginiko ma nifes ta zioa
maratoietan irteten duen langile bati silikosia aurkitu izana apatzen dute. Hori ez da kasu bakarra ordea: kaltetuak hogeitik gora izan daitezkeela diote. “Langile horiek, beste lan bat bilatzeko garaian, eragozpenak izan ditzakete, etorkizunean arnas arazo larriak jasateko arriskua baitute”, dio Lizasok. kronologia
2014 ko
otsa ilare n 20 tik 21 era itX ialdia eg in z ute n kirolde gian
Egoerak zeharkako langileak ere harrapatu ditu. Lisasok azaltzen duenez, “enpresak familia berekoek osatutako igeltsaritza enpresa txiki bat hartu zuen lanak egiteko. Gauez joateko eskatu zieten, lantokiko martxa normalean eraginik ez izateko, eta orain 40.000 euro zor dizkiete. Materialak eta hornigaiak saltzen zituzten enpresei ere dirua zor diote. Herriko hainbat negoziotan ordaindu gabe utzi dutena ahaztu gabe”. Diazen ustetan, zuzendaritzak, langileak egin nahi ditu egoeraren arduradun: “Ez dugu gestioan parte hartu, ez ditugu erabakiak hartu eta ez gara administrazio kontseiluan egon. Ez dugu ezertan parte hartu. Ez digute utzi. Beraien erabakien ondorioa da hau eta ez gaitzatela errudun egin. Beraiek dira erantzule bakarrak”.
E
rredakzio taldea
1993: fundiciones torreaga-sorazu sortzen da, fundiciones torreaga eta sorazu luzuriaga enpresak elkartuta. 1997: izen aldaketa: t.s. fundiciones. 2002: torreaga familiak hartzen du zuzendaritza. 2007: arroabeko planta hasten da martXan: t.s. eólica y nodular. aingeru aizpurua tsko zuzendaria “urteko enpresari” izendatzen du gipuzkoako ganberak. 2009: 330 langile. kontratua amaitzen zitzaien aldi bateko langile guztiak kaleratzen dituzte. sei hilabetez, %50ko lan erregulazio tXostena (let) aplikatzen zaie gainontzekoei. 2010: %70eko leta aplikatzen zaie langileei. 27 langile kalera. 2011: 30 langile kalera. 16 pertsonek lanuzte boluntarioekin eta aurrez erretiroa hartuta, beren lanpostuak uzten dituzte. 190 langile. 2012: martXoan, sorazu familiak hartzen du zuzendaritza. aldi bateko 16 langile kaleratzen dituzte eta bulego teknikoetako beste 7. ekainean, zestoako planta itXi eta 25 langile kaleratzea proposatzen du zuzendaritzak. azaroan, 22 eguneko leta proposatzen zaie langile guztiei. abenduan, zuzendaritzak enpresaren biziraupena bermatzea argudiatuz, 49 langile kaleratzeko leta aurkezten du. 2013: urtarrilaren 1ean, zestoako planta iXten da. urtarrilaren 11n, hainbat mobilizazioren eta proposamenen ondoren, bi aldeen akordioa iristen da. kaleratzeak: 17 ez traumatiko, beste 5 (ez-traumatiko eta enpresan 30 urte baino gehiagoko antzinatasunarekin) eta beste kaleratze traumatiko bat, haurdunaldiagatik. halaber, langile guztiei %33ko leta ezartzea, bi urtez langile kopurua mantentzea eta urte hartako soldata eta aparteko lan sariak egokitzen ziren egunetan kobratzea adostu zuten. azaroak 11: enpresa aurre-konkurtso egoeran sartzea eskatzen da donostiako merkataritza epaitegian. azaroak 12: bideragarritasun plana aurkezten du enpresak: 50 langile kalera, 48ri %100eko leta. geratzen zirenei soldata %25 murriztu, urteko lanaldiari 100 ordu gehitu eta egutegi malgua ezarri. azaroak 23: merkataritza epaitegian “konkurtso boluntarioa” eskatzen da. azaroak 26: sei langilek 1.800 euroko isuna jasotzen dute, zestoako plantaren aurrean elkarretaratzea egiteagatik. azaroak 29: hartzekodunen konkurtsoa eskatzen du ts fundiciones-ek. abenduak 11: enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartzen da. 2014: urtarrilak 30: zuzendaritzak proposamen berri bat aurkezten du: zestoako eta arroako 50 langile kaleratu eta gehienez urte betez beste 48 langileri kontratua eten, eta gainontzeko langileek urtean 100 ordu gehiago lan egin eta %25 jaitsi soldatak. otsailak 14: ts fundiciones-eko zuzendaritzak enpresa itXi egingo dela adierazten du, likidazioan sartu dela. 156 langile. martXoak 3, lau ordezkari sindikal epailearen aurrean deklaratzera deitzen dituzte. legez kanpoko elkarretaratzeak egitea, iskanbila publikoak eragitea eta enpresako arduradunen kontrako heriotza mehatXuak egitea egozten diete.
inaute riak 14
20
1
1
m a gda len a de a milibia e lka rae ta 1635ean jaio zen deban 1657an lilira ezkondu zen liliko azken egunean: 45 urte
m a rij e i ze ta o st ola za 1953an jaio zen zestoan, gesalaga baserrian 1988an artanora ezkondu zen liliko azken egunean: 60 urte
urtebete
Madalenen paperean
Madalenen indarra, ausardia, errespetua ezartzeko gaitasuna... miresten dituzte Maialen Kortadik eta Marije Izetak. Eraikinaren egoera kaskarra dela eta lilitarrek euren jauregia utzi eta portalekora joatea erabaki dute. Magdalena Amilibia Elkaraeta da lilitarren leinuaren burua. 45 urte ditu, ez da nolanahiko emakumea: jenio bizikoa, indartsua, ganorazkoa, sufritua... Hark bakarrik atera du aurrera azken urteetan Lili Jauregia. Azken eguna gogorra egingo zaio, dena jaso eta badoa, zenbat oroitzapen, zenbat bizipen... Jo ezazu Liliko atea eta hark irekiko dizu. Hobeto esanda, Madalenen paperean aritzen diren Ainhoa Casinak, Leire Egañak, Marije Izetak edo Maialen Kortadik. Ainhoa eta Leire azpeitiarrak dira eta Marije eta Maialen, berriz, zestoarrak. Urtebete pasa da abentura honetan murgildu zirenetik, Maialen eta Marije inoiz ahaztuko ez duten esperientzia honen inguruan aritu zaizkigu. Jauregiko «Madalen, Urte bete pasa da Lilik ateak ireabentura
antzerki taldeari esker jaso dugun sari bat izan da»
ki zituenetik Agur Lili antzezlanaren bitartez. Madalenen paperean aritzen den Maialen Kortadik, hitz gutxitan esperientzia hau laburtzeko galdetutakoan, honako hau erantzun du: “polita, aberasgarria, asko ikasi dugu”. Marijek, berriz, “nire bizitzako ilusio bat bete dut”. Txiki-txikitatik gustatu izan zaiola antzerki mundua kontatu digu Marijek, beti pentsatu izan du gaitasuna bazuela baina inoiz ez zuen praktikan jarri. Duela hiru urte, ordea, herrian antzerki taldea sortu zen eta horrek betiko ilusioa gauzatzeko aukera eman zion. Biak dabiltza Amancay Gaztañagak zuzentzen duen antzerki taldean eta Liliko abenturan antzerki taldeari esker murgildu ziren. Maialenen esanetan “Madalen, antzerki taldeari esker jaso dugun sari bat izan da”.
Orain dela bi urte izan zuen proiektuaren berri Amancayk. Udalak Madalenen papera antzezteko proposamena egin zion. Hark ezetz, herriko antzerki taldeko beste lau emakumek antzeztuko zutela. Horrela murgildu ziren Liliko abenturan. Alberto Santamariak azaldu zien egitasmoa, baita gidoia antzeztu ere. Harrituta, hunkituta, geratu ziren Andre Madalenen istorioarekin. Zaila egiten zitzaien Madalenen paperean aritzeko gai izango zirela pentsatzea. Hala ere, euren buruan sinetsi eta ilusioak egiten hasi ziren. Ilusioak egin zituzten arren, ez zuten proiektuaren berri gehiago izan denboraldi batez eta proiektua ezerezean geratu zela pentsatu zuten. Madalenen istorioa ia
3
«Euren etxera bezala sartzen dira Lilira»
ahaztuta zuten momentuan, ordea, berriro Santamariaren deia jaso zuten. Hezetasun arazoengatik atzeratu omen ziren kontuak baina proiektua aurrera zihoan. Hura poza! Urtebete pasata, ohitu egin direla diote baina duela urte batzuk pentsaezina zen zerbait izan da, “azkenean lan bat lortu dugu guretzako zaletasun bat den gauza batean”. Orain, segurtasun gehiagorekin aritzen direla diote, testua ere barruan daukate eta euren etxera bezala sartzen dira Lilira giltzekin. Hasieran, erdi beldurrez irekitzen omen zuten atea.
1
Madalen, emakume eredugarria
Antzezpen bakoitza mundu bat Gutxienez, antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago joaten dira Lilira: argiak piztu, hezetasuna xurgatzen duen makina itzali, ateak ireki... eta Madalenen arropa janzteko. Hasieran, Ekainberriko langile batek laguntzen zien baina orain bakarrik moldatzen dira. Batzuetan ahizparen, amaren edota gizonaren laguntza behar izaten zuten Madalenen arropa janzteko. Denborarekin trukuak ikasi dituzte baina oso konplikatua omen da arropa hori janztea. “Ez da harritzekoa garai hartan nobleziak janzteko laguntzaileak edukitzea” dio Marijek. Trajea izugarria dela diote, oso ondo pentsatuta dagoela. Lau aktoreek arropa bera erabiltzen dute, gorputz ezberdineko emakumeak badira ere ederki egokitzen zaie laurei. Hala ere, bakoitzak berea edukitzea erosoagoa izango litzatekeela diote, hainbeste ibilita erraz zikintzen baita, batez ere udan. Urtebete pasa da baina bisitariek atea jotzen duten momentuan beti edukitzen dute urduritasun puntu bat. Pase bakoitza ezberdina izaten denez ez dakite zerekin topatuko diren. Beti berdina antzezten dute baina publikoa ezberdina izateak monotonoa ez izatea eragiten du. Talde bakoitzak zerbait ezberdina ematen dienez ez direla aspertzen diote eta egunetik egunera asko ikasten dute. Batzuetan, alferkeria pixka bat sartzen zaiela aitortu digute, agian han ordu bete egon behar bakar-bakarrik zain, hotzetan, arropa jantzi behar... baina antzezten hasten direnean dena ahazten omen zaie.
Madalenen paperari esker, historiaz ikasteaz gain maila pertsonalean ere asko ikasi duela kontatu digu Maialenek: “lotsak gainditzen lagundu dit, publikoarekin nola jokatu ikasi dut, nola moztu, nola jarraitu...”. Autoritatea beharrezkoa dela dio Marijek “hasieratik errespetua ez badugu jartzen adarra jotzen hasten dira asko, hitz egiten. Ez entzunarena egiten dut horrelakoetan. Hori da emakume lehorra! pentsatuko dute baina gero irabazi egiten dituzu”. Maialenek horrelakoetan Madalenek zer egingo lukeen pentsatzen du eta esaldi hau esaten dio bere buruari: “Madalen naiz, nire etxean zaudete eta ez didazue adarrik joko”. Kortsea estutu eta atea arro irekitzen saiatzen dela dio. Madalen direla sinistea da garrantzitsuena eurentzat. Marijek, aurreko batean, bete-betean sartu zela paperean kontatu digu. Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat joan zen bisitan eta farola eman zion Marijek. Gizonak, farola leiho batean utzi zuen, ez omen zuen lana ondo bete eta bukaeran Marijek zera esan zion: “nire etxean lana ematea pentsatuta neukan baina ez didazu eman argirik, ez duzu lana ondo bukatu eta lanik gabe geratu zara!”. Hori kalean, Eusko Jaurlaritzako ordezkari bati, ezin diola egin esan digu barrez.
«Antzezten hastean dena ahazten zaigu»
m aial en k orta di i parra girre 1985ean jaio zen zestoan, zubimusu kalean liliko azken egunean: 28 urte
A
maiur Aristi Arregi
Otsailaren 25a
Haurrentzako fardel berrerabilgarrien inguruko azalpenak, fardel hauen sustapenerako kanpainaren baitan.
Otsailaren 28a
Inauteriak iragarriz, kaleak alaitu zituzten kaldereroek
Martxoaren 4a "Eurobixion" musika jaialdia ospatu zen Zestoako San Juan Egoitza eta Eguneko Zentroan
Martxoaren 7a “Gure Esku Dago� dinamika aurkeztu eta herriko taldearen asmoak azaldu zituzten
Martxoaren 9a Herriko hainbat emakumek hartu zuten parte lilatoian
Lokal hutsetako erakusleiho ilunak argitzen Zestoako Udaleko Merkataritza eta Ostalaritzako Mahaia herriko lokal hutsen erakusleihoak herriko argazkiekin apaintzen hasi da. Argazkiak aurreko urtean abiatu zen irudi lehiaketatik jasoak dira, Eneko Aristik irabazi zuen lehiaketa. Helburua kaleari bizia eman eta jendea herrian kontsumitzera bultzatzea da. Horrela, azken helburua lokal guztiak irekita egotea izango litzateke. Gaur egungo argazkiak jarri dituzte, festa girokoak gehienbat. Zestoa, herri bizi bat dela irudikatu nahi baita.
Aurtengo krosa ere arrakastatsua Eguraldia lagun, martxoaren 16an, jende ugari animatu zen bai saltaka egitera baita animatzera ere. Goizeko 10:00etan hasi ziren lasterketak, aurrena gazteenak eta azkenik nagusiena. Aurtengo edizioan berrikuntza izan da, nagusien lasterketan bi distantzien artean aukeratu ahal izan dute korrikalariek. Lasterketa motzean, Unai Romo (Donostia) eta Usoa Ostolaza (Zarautz) izan ziren garaileak. Lehenengo zestoarrak, Lander Zabala eta Eider Iraola. Luzea, Tasio Gomezek (Zumarraga) eta Uxoa Irigoienek (Getaria) irabazi zuten. Helmugara iritsiz ziren lehenengo herritarrak, Ibon Aranguren eta Mertxe Uribetxeberria izan ziren.
zulo
ale/bale KALE.
5
k
danbolin
1
Martxoaren 12a “Ertxin” epaitu duten 35/02 epaiketaren amaiera dela eta elkarretaratzea burutu zuten
eztiola kalea eta guru-
tzeaga kalea gurutzatzen diren lurrak konponketa beharra daukala agerikoa da.
BA L E .
Martxoaren 14a idiazpi auzunearen eta
zubimusu kalearen erdian dagoen auzo
Giro politean aritu ziren bertsolariak, V. Gazteen Bertso Saioan
konposta egiten den gunean, iturria jarri dute.
Martxoaren 16a Egoitz Irurek Urretxun ospatzen den Eire-Bankoa xake txapelketan irabazle
Garikoitz Mendizabal Hego Korean txistu doinuak zabaltzen Garikoitzek Mendizabalek astebeteko 5 kontzertuko itzulia egin du Hego Korean. Kontzertuetan, Txistu Symphonic proiekturako sortutako piezak interpretatu dituzte. Chun Cheon orkestrarekin bakarlari moduan aritu zen. Gyongbook orkestrarekin, berriz, bera eta Tolosako Udal Txistulariak aritu ziren. Dokdo uhartean, Busan hirian eta Espainiako enbaxadan ere eskaini zituzten kontzertuak. Txistuaren doinua eta euskal kultura atzerrian ezagutzera eman nahi izan dituzte, baita Zestoa eta Tolosa herriak ere.
Martxoaren 21a Haur ugari bildu ziren liburutegian, Puy Osesen “Adrina Basandrina” ipuin kontaketa entzutera.
Martxoaren 22a Kaleokerreko jaiak, urtetik urtera indartzen
hortikzihar Iarone Goenaga
zer dela-eta
Galesen?
kasketak bukatzen ari nintzela, atzerrira joan eta urte bakarrean beste karrera bat egiteko aukera eman zidaten. Aukera ona iruditu zitzaidan, eta asko pentsatu gabe hartu nuen hona etortzeko erabakia. Ikasturtea amaitzen ari zela, ingeniaritza aeronautikoko masterra bertan egitea erabaki nuen. Jada urte erdia pasa da Wrexhamen nagoela, Gales iparraldean dagoen herrian.
Zein da zure eguneroko bizimodua? Astean zehar unibertsitatean pasatzen dut eguna. Ez ditut klase asko, baina lanak egiteko eta ikasteko aprobetxatzen dut denbora. Asteburuetan, libre nagoenean, ingurua ezagutzera joaten naiz bertako lagunekin. Norekin eta non bizi zara? Wrexhamen bizi naiz. Herri handia da, baina hirigunea oso txikia du, Zestoa bera baino txikiagoa dela esango nuke. Ni herrian bertan dagoen etxe handi batean bizi naiz, unibertsitatetik 10 minutura. Bertan hainbat herrialdetako 14 lagun bizi gara. Gehienak ikasleak gara, baina badira lanean dabiltzanak ere. iarone goenaga, landudnoko hondartzan
Zer eramanago zenuke hemendik horra? Janaria. Ez zait batere gustatzen hemengo janaria. Denden eta tabernen ordutegia ere ekarriko nuke. Eguerdian dendak irekita egoten dira baina arratsaldeko 5etarako ixten dituzte. Eta zer ekarri handik hona? Hainbat herrialdetako jendearekin eginiko harremana. Ez dakit ‌ egia esan gustuko dut Zestoako oraindik inork zentzuzko bizimodua. arrazoirik eman Kontatzeko ez badio ere, moduko bitxikeizugarrizko garrantzia riarik? ematen diote Klasean nendragoiari galesen. goela, irakaslea zerrenda pasatzen ari zen eta nire izenera iristean nongoa nintzen galdetu zidan. Nik Euskal Herrikoa nintzela esan nion, Espainia iparraldekoa. Berak berehala esan zidan ez dela berdina espainiarra izatea edo euskalduna izatea, hori galestarrei ingelesak direla esatearen parekoa dela. Asko harritu ninduen irakaslearen erantzunak, ez bainuen halakorik espero. Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Gazteluak bisitatzea ezinbestekoa da, gazteluz josia dagoelako ingurua. Llandudnoko hondartza eta kostaldea ere oso politak dira. Eta nola ez Snowdon mendia. Galesko mendirik altuena da 1.085 m-rekin. Babesturiko parkea da, oso polita, laku eta guzti. Eta eguna ongi amaitzeko bertako garagardoa! Jeje! Noiz arte hor? Uda bukatzean proiektua aurkeztu eta Zestoara itzuliko naiz. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Taberna batera joan eta pintxo bat jan lagunekin. Hemen, hasieran, arraroa egiten zitzaidan tabernaren batera sartu eta barran pintxorik ez ikustea.
7
1
oiloen moduan,
aztarka F
zortzi urteko neska. Orduko egunkari batek jasotzen du berari gertatutakoa. Uztailaren 14a zen, asteartea: “Salbea bukatuta –esaten du Eugeniak– pertsona baten itzala ikusi nuen, era lausotuan, laino batean bilduta bezala. [Ama Birjina] ikusiko nuenik ez nuenez uste, une batean pentsatu nuen, modu lausotuan agertzen zitzaidanez, nire burutazioa edo haluzinazioa izango zela; baina agudo konprenitu nuen ez zela hala. Ama Birjina nire begien aurrean agertu zen, tamaina naturalean, argi bizi-bizi batez inguratuta; argi biziak ez zidan ikusten uzten buruan zeraman koroiaren zati bat. Begiak ere ez nizkion ikusi lurrera begiratzen zuen-eta. Haina rgaz kia : z est oako ba inue tX eko a ma b irj ina , bestekoa izan zen jasan nuen inpresioa, oihu ikaragarri bat egin nuela. 1940 ko ha ma rkad an . d ue la den bora gu tX i , fan at iko batz uk dena p us kat u egin zut en . Ezin izan nion eutsi”. 1931ko ekainaren 29an, Ezkio aldeko mendi maBerriemaileak dio, gero: “Eugeniak oso gaizki pasa zuen –eta lorik galean, Ama Birjina agertu omen zitzaien bi umeri. egin gabe– astearte gaua, eta oraindik ere izugarrizko urduritasuna du”. 1931ko urte bukaerarako, milioi bat lagun inguru Agerpen haiek tragedia bilakatu ziren laster: Elizak gaitzetsi egin zijoan ziren Ezkiora bi ume haien eta Ama Birjina iku- tuen denak, eta guztiz isilarazi. Haiei buruzko argazki edo egunkari si zuten beste ehunen bat lagunen kontaketak ent- zatiren bat edukitze hutsa bekatu bihurtu zen. Eta larriena izan zen zutera. Ama Birjina ikusi zuten haien artean, zestoar Ama Birjinaren ikusle asko ero-etxeetan sartu zituztela. bat baino gehiago bazen: esaterako, Eugenia, heme-
ernando Arzallus
zoden go tu ra b so konhi dugu ezkutaketan a n k o Den u nahi dugu? rk ez d r egin behar o in , ia k Ze u eta lditu... atuko d te du e z g lu n e a z tatz k hat t u ko o orbaite n b u ka Zotz! n siko gara, no n ha kantua tzak? a duen h
Dona Don a Dona dona katona Sutondoan aitona lepotik be hera kutun a azeituna, babarruna Txota, cab allo, rey!
a u rreko
aleko argazkian ageri dena ez da i zaskun l izaso , a na l izaso baizik . g aizki esanak barkatu .
iora Urbieta
o k u t s a ? l a r e g joal
zuzenketa :
Ilustrazioa: A
a kats
auzoetatik
aiZarna
SaSikoipeTSu Azken urtetan ostegun gizen edo sasikopetsu eguna indartzen ari da Aizarnan. Egun honetan hasten dituzte inauteriak aizarnarrek. Aranburu landetxeko atarian biltzen dira arratsalde iluntze partera. Batzuk mozorrotuta, beste batzuk mozorrotu gabe baina denak festa giroan. Suaren bueltan, giro ederrean ematen diote amaiera egunari. Tripa ondo beteta eta umorea lagun. Aurten ere, ohiturari jarraituz, ez zuten hutsik egin.
iZan
beDi emakumea
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren baitan, ekitaldi ugari antolatzen dira munduan zehar, baita Aizarnan ere. Martxoaren 8an Koldarrak antzerki taldeak Izan Bedi Emakumea obra eskaini zuen, Kultur etxean. Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. 50 lagun inguru bildu ziren eta bertaratutakoek arratsalde ederra igaro zuten, barre behitzat egin zuten.
julen eiZagirre, 9 urTe eTa gero 9 urte espetxean pasata, joan den otsailaren 21ean askatu zuten Julen Eizagirre. Ostiral hartan, Zestoara iritsi zenean herritarrek harrera beroa egin zioten. Aste betera udaletxe azpian ekitalditxoa egin zen eta ondoren afaria kiroldegian. Julen, ordea, Irure baserrian jaioa izanik aizarnarrek ere ongi etorria egin nahi izan zioten Aizarnan bertan. Martxoaren 21ean, hainbat auzotarrek ongi etorri goxoa eskaini zioten. 40 pertsona inguru bildu ziren. Abesti batzuk eskaini zituzten gitarraz lagundurik eta bideo bat proiektatu zuten. Ondoren, denak batera afaldu zuten. Festa giroan eta umorerik galdu gabe beti ere.
berriak
9
Sexulapikoa. Joan den ikasturtean gaztelekuan sexualitatea lantzeari ekin zitzaion. Nerabeek ondo erantzun zutela ikusita, aurten ere gaiarekin jarraitu dute. Hilean behin lantzen dute sexualitatea nerabeekin. Ikasturte honetan landutako gaiak: hilerokoa, antisorgailuak, kondoia nola jarri, masturbazioa, praktika sexualak eta arriskuak, homosexualitatea, lehenengo aldia. Hilabete honen bukaeran “haurdun geratu naiz” gaia landuko dute. Egoera horretara iritsiz gero, zer egin aztertu eta eztabaidatuko dute. Lantzen dituzten gaien inguruko materiala kaxa batean gordetzen joaten dira. Kaxa hori beti dute eskuragarri nerabeek, eta nahi dutenean bertako materiala irakurri dezakete. Arrakasta handia izaten ari da. Nerabeek interes handia dute, eta gai asko ari dira lantzen.
1
agenda ap
irila
03 04
o stegun a
Barbantxo aisialdi taldea, Arroagoian.
.
ostirala
.
Barbantxo aisialdi taldea Arroabean, baita Zestoan ere, Kultur Etxean 17:00etan, 6-8 urte bitarteko haurrentzat. Traste zaharren bilketa. Bandaren udaberriko kontzertua, 20:00etan, udaletxe azpian.
05
.
larunbata
‘Urola gustagarri’, baserriko produktuen azoka berezia. Gaztetxearen XXV. urtemuga festa, “1000. Asanblada, Gaztetxea berreraikitzeko garaia” lemapean. 12:30etan, Gaztetxe ataritik hasita triki-bertso-poteoa. 14:30etan, Herri bazkaria kiroldegiko aterpean. 16:30etan, Koadrilen arteko jolasak, zuzeneko musikaz alaiturik. 19:00etan, Poteoa zuzeneko musikaz alaiturik. 20:00etan, Afarimerienda. 22:00etan, Kontzertuak: Azido, Katekesis eta Gundestrak. Ondoren, DJ Ghetto, 25 urte hauetan Gaztextean entzun den musikarekin. Txartelak Uztapiden eta Koioten salgai. Bazkaria: 10€/ Afaria+kontzertuak: 10€/ Kontzertuak: 5€
08 11 13 16 20
astearte a
Silo-bola plastikoen bilketa o stirala
Kontaidazu ipuin bat, Maialen Kortadirekin. 17:30etan, liburutegian.
Beldur barik. Bestalde, martxoaren 8an, “Beldur barik jarrera” lantzeko 2.tailerra egin zuten gaztelekuan. 1. tailerra azaroaren 25 inguruan egin zuten. Tailerraren helburua aldizkariek, telebistak, gizarteak... zer nolako gizon eta emakumeak izatera bultzatzen gaituzten aztertzea da. Estereotipo horiek zalantzan jarri eta nerabeekin jarrera kritikoa landu nahi da. Horretarako, bideo batzuk ikusi zituzten, aldizkariak begirada kritiko batekin aztertu, taldean eztabaidatu...
igandea
.
Agiro Mendi Taldeak antolatuta ibilaldia Peña Albara (Baz-
tan).
asteazke na
Musika Eskolakoak San Joan Egoitzara joango dira. zaharren bilketa.
Traste
igandea
Santa Engraziara irteera umeekin.
•U
daleku irekiak, ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira. Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00. Aurten ere 3 ala 4 astetan izena emateko aukera egongo da. Kuotak, 60 eurotakoak eta 80 eurotakoak izango dira. Haurren eta begiraleen izen-emateak apirilaren 1etik 30era izango dira.
hemen zure publizitatea