bide
melodiak zabaltzen lau haizeetara
nola hasi duzu urtea? Mahatsa eskuan hartu eta telebistari begira? klasiko bat. anne igartiburu aukeratu al duzue? edo grabatutako kontrako eztarria? niri kontrako eztarritik joan zitzaizkidan lehen hiru mahats aleak, lehen hirurak eta azkenak, ezin izan nituen tartekoak sartu… hirugarren kanpai-hotserako okadaka hasi nintzen… errekuperatu nintzenerako urte berria zen. afaldu eta sukaldean telebistarik ez genuenez, bi aukera erritualerako: salara joan eta telebista piztu edo atarira irten eta elizako kanpai hotsekin jan mahatsa. a, eta hirugarren aukera, amamak proposatutakoa: “goazen plazara eta hantxe jango dugu mahatsa!” amama bai animatua! konbentzitua zegoen baina biloboi lotsa eman zigun amamaren planak eta etxe atarian geratu ginen. amamak beti goraipatzen gaitu, ausartak garela, honela esaten digu: ibilkariak zarete gero! bera ere makala da, bada; hor ibili zen urte zahar gauean erdikaleko kolapsoan poteatzen, 84 urteko amama, guapa askoa... eta gu izango gara ausartak gero... Makina bat bizipen ditu gexalako anttonik: ni txikitatik txunditu nau lapur batek buruan pistola jarri zionekoa bbV banku barruan. onik atera zen handik ere. gure zaharren euskara, beren mundu ikuskera eta bere kontu zaharrak ederrak zaizkit. aiton-amonek badute hori, jateko goxoa bai eta kontatzeko gauza gozoak ere bai; eta gogorrak, desberdinak, harrigarriak... eta ziklo berria hasi dugun honetan, danbolinek gure zaharren hitzak bildu nahi lituzke, herriko memoria historikoa osatzeko. danbolinen proiektua ideia bat da oraindik, baina hori gorpuzteko herritarren laguntza behar dugu. ahalik eta testigantza gehien jaso nahi dugu eta. izan ere, memoria historikoa osatzea ez baita zaharren lana, geurea baizik, errekuperatu nahi dugunona. orainean zentzuz bizitzeko lehengoa ezagutu behar delako, eta ederra delako herriko historiaren piezatxoak elkartzea. así fue pasando el tiempo liburua, oraintxe irakurri dut. lagun baten lehengusuak idatzi du, bere amona milizianoaren biografia osatuz. amama horrek, ia 100 urte ditu orain, baina bere testigantza ez da berarekin joango. bilduta daude ondorengoek bizi hobe bat izan genezan pasatako balentria, borroka, fronte, lubaki, kartzela, gosea, hotza eta etsipena. “gure hitzak / esan berriz esan / ez daitezela ahaztu / ez daitezela gal…” hala dio abestiak eta hori da danbolinen nahia ere. gehiago ezagutzen dena hobeto maitatzen da eta. horretarako, herriko ondarea memorian gordetzen dutenak hitz egitera xaxatu behar ditugu, merezi dute eta, merezi dugu eta. a, amamari hitzeman diogu: hurrengo urte zaharreko mahatsak plazan jango ditugu! animatzen zuek?
M
d a n b o l i n ek
ari Artano
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 14 16 18 19
GURE HITZAK
inkesta
enbidoak
gaztain es tu dioak
usadio ari e utsiz
dan bolin zu lo
hortik zihar
santa inesak iraetan
agenda
diruz lagundutakoa
enbidoa I. TEKNOLOGIA BERRIAK, KULTURA ITURRI fff…
Uf
Earra egin didak, Ibon. Bueno, hasteko, zorionak esateko aprobetxatuko dut, aipaturiko zuen diskoa etxean baitut eta oso lan ona egin duzuela iruditzen baitzait. Zure galderari eutsi beharko diogu, ordea. Ea ba: gaur egungo gazteak zer iturritatik kulturizatzen garen? Nire iritziz (eta nire kasuan), hainbat dira kultura jasotzeko erabiltzen ditudan iturriak, horien artean: kuadrillako lagunen gomendioak, Gaztetxeko disko mendiaren artean lurperaturiko altxor ezkutuak, kontzertuak… eta ezin ahaztu zaharragoek, zuk edo Iñigok adibidez, eginiko gomendioak. Baina, nire iritziz, badago (zoritxarrez edo zorionez) besteei gailentzen zaien iturri bat: Internet. Tristea badirudi ere, Internet da, nire iritziz, gaur egungo gazteen kultura iturri nagusia, aukera ikaragarria ematen baitu musika elkarrekin banatu eta talde nahiz estilo berriak ezagutzeko. Baita Gaztetxerako kontzertuak bilatzerakoan ere, lagungarria baita inguruko talde interesgarriak aurkitzeko, eta taldeei ere beren musika zabaltzeko bide bat ematen die (nahiz eta talde “profesionalentzat” traba bat izan beren salmentak jaisten dituelako). Hainbat talde ezagutu ditut jada Internetetik, hainbat disko eta hainbat kontzertu youtube-n, eta hainbat kritika eta blog, talde eta disko berrien gomendioak… Baina ez musika bakarrik, hainbat artikulu eta iritzi gai askori buruz, eta, aspaldian, liburuak ere Internet bidez deskargatzen hasi naiz. Ez dute dena ona egungo teknologia berriek, eta dependentzian erortzeko arriskua da niretzat duten aurpegirik arriskutsuena, baina onartu beharra dago niretzat behintzat kultura iturri garrantzitsuena bihurtu dela, onerako edo txarrerako, eta egun gustukoen ditudan talde asko haren bidez ezagutu ditudala: Kyuss, Los Natas, XII Boar… Azken horri buruz aipatzekoa da bi maketa soilik dituen ingeles talde gero eta ezagunagoa dela, zeinak aukera ematen duen bere webgunean bi maketak dohainik deskargatzeko, industria musikalaren deskargei buruzko kexei aurre eginez. Beraz, bukatzeko, teknologia berriekin jarraituz, Luken Bergarari botatzen diot hurrengo enbidoa: zure iritziz, nondik aberasten eta nondik pobretzen gaituzte teknologia berriek?
O
rtzi Alberdi
Lan bila atzerrira joango al zinateke? Nora? Dudik gabe joango nintzateke atzerrira, Europara. Ingalaterrara edo joango nintzateke, baina pixka bat haratago ere joango nintzateke, Australiara, Zelanda Berrira...halako lurranderen batea ere bai. Ingelesa ikastera joatea ere aukera bat litzateke, gazte askok orain duten egoera ikusita. Lehen ere garai batean joaten ziren eta...
Maripi Etxabe
intada . Mila esker.
52 urte
errege bezperan zestoako Caritasek antolatutako talo postuarekin lortu genuen diruak premia bat baino gehiago arintzeko balioko du. eskerrik asko hurbildu eta bai taloak erosi bai zuzenean dirua eman zenuten guztioi. eta esker honetan ezin alde batera utzi lanean jardun zuten 14ak, beraien laguntzarik gabe ezingo genuen lortu. horrelako erantzuna ikusita berriro egiteko indarrarekin jarraitzen dugu.
Z
estoako Caritas
Beharra eukiz gero eta eskainiz gero nora joango nintzatekeen? Etxetik gertu hobe, Europa aldera edo. Ingelesa ikasteko ere ongi etorriko zitzaidan. Kostaldera hobe, kamarero edo... hondartzaren batean txiringitoren batean lan egitea ez zen txarra izango
Jon Uria
29 urte
5 Hasteko eta behin ingelesa ikastera joango nintzateke atzerrira, ingelesa Ni adibidez praktikatzera, Txinara joango Londresera. Nire nintzateke lan bilan arloari begira la. Han aurreradiotenez, publizipenak merke eta tate eta markeasko egiten diting arloa Bulgatuztenez, lana rian asko garahona ekartzera. tzen ari da eta Ni elektrizitate hara ere joango edo elektronikanintzateke, joan ren munduan behar izanez gemugitzen naiz ro. eta lana hona ekarriko nuke. Ane Uria
Iker Olaizola
23 urte
19 urte
Lanbideren bat izango banu joango nintzateke, baina orain momentuan ezin dut. Baina bai, joango nintzateke. Gustatuko litzaidake Brasilera edo joatea. Hango hizkuntza ez dakit, baina dirua izanez gero denok ulertzen gara.
Andoni Arrieta
44 urte
ez dakit nora joko nukeen, zaila dago gauza. Nik hemendik ez dut mugitu nahi, gauza bat da ikustea, baina bestea da kanpora joatea bizitzera. Hemendik ez mugituta hobe, baina ez baduzu beste aukerarik hobe kanpora joatea: ingelesa ikasi, lanen bat bilatu...hizkuntzak asko eskatzen dituzte orain: ingelesa, alemaniera...
Aizpea Barrenetxea
40 urte
SUSTRAIAK
M
aiz galdetu izan diot ene buruari historian zehar izan diren gizaki estresatu eta lanpetuenak ez ote garen. Munduaren alde honetan behintzat. Beharbada ez da hain egia gure gizarte hau aurrekoak baino askoz aurreratuago edo hobea denik. Ez alderdi guztietan behintzat. Orain dela 40 urte, makinen diseinatzaileen helburu nagusia zen gure egunerokotasuna erraztuko luketen makinak sortzea. Baina makina horiek aurrezten diguten denbora geure buruarekin edo ingurukoekin partekatzen al dugu? Lasaitasunez liburu bat irakurri, paseatu, lagunekin berriketaldi goxo bat izan, etxeko nagusien istorioak entzun, naturaren edertasunaz gozatu urtaro bakoitzak duen bitxikerietan, arnasa hartu, gelditu, pentsatu? EZ. Akaso beldurra ote diogu geure buruarekin egoteari? Ordutegi eta presaren kateetatik at benetan nahi dugunaz, behar dugunaz edota gustuko dugunaz ohartzeko? Gure arbaso homo sapiensen hezkuntzak tribuaren ongizatea zuen oinarri; gaur egun, ordea, ez ote gara iritsi indibidualismoaren muturreraino? Geu eta geure burua; baina, aldi berean, ez dezagula denbora gehiegi izan geure buruagan sakontzeko, pentsatzeko, sentitzeko. Hamsterrak beren gurpiltxoan bezala biraka eta biraka, norabiderik gabe, kontzientziarik gabe. Horixe da gure gizartearen argazkia. Esna gaitezen, alda ditzagun desio materialak, eguneroko bizipenengatik. Geure bizitza den bidaia honetan ez dugu errepikatzeko aukerarik; beraz, bizi dezagun benetan dugun denbora labur hau! Itzul gaitezen geure sustraietara!! Nahiz eta orain dela pare bat hilabete hasi nintzen Zestoako Eskua zentroan psikologo moduan eta orain dela gutxi Maitane parafarmazian, betidanik ibili izan naiz psikologiako liburu artean murgildurik, ikastaroak egiten edo eta han eta hemen ingurukoei entzuten eta laguntzen saiatzen. Neuretzat ikasketa handia izan ohi da bidelaguna behar duenarekin solasaldia edukitzea, berari entzun eta bera entzuna sentiaraztea, ikuspuntu berriak zabaltzea; azken finean, galdua denari bere sustraien kontzientzia izaten laguntzea.
E
nbido 2. Maria Zunzunegi
«Musika talde bateko kide izanik, estudio propio bat izateak sekulako abantailak ematen dizkit»
gaztain estudioak
asieran afizio zena, ofizio bilakatu du Eñaut Gaztañagak. Musika zaletasuna tarteko, eta bertatik bizitzea amets, e ña ut g azt añ aga e ta a l eja nd ro o rbeg oz o es tu musika estudio bat zabaldu zuen Zestoan duela bizpahiru urte, taldeei beren abestiak grabatzeko aukera emanez. Musikak osatzen duen mundu zabal horretako hanka bat besterik ez da estudioko lana eta, horregatik, bestelako lan batzuk egitera ere behartuta dago.
afizioa eta ofizioa, eskutik helduta
“Betidanik” izan du musika zaletasuna Eñaut Gaztañagak eta txikitatik ibili izan da musika taldeetan sartuta. Arte Ederrak ikasten ari zela, ordea, Mac markako ordenagailu bat erosi eta horrek zekarren “Garage band” izeneko programa batekin saltseatzen hasi zen. Programa horrekin abestiak osatzeko aukera dago. Modu horretan sartu zen egun ofizio duen mundu horretara. Bere interesa handitzen zihoan eta, gainera, Estanis Elorza ezagutzeko aukera izan zuen eta harekin hasi zen lanean. Estanis musika estudio baten jabe dela Donostian; eta, hein handi batean behintzat, bera izan da Eñauten gidari. Beharrezko oinarrizko jakintza izateko kurtso pribatu bat eskaini zion Estanisek Eñauti, bi hilabete ingurukoa, eta hori amaitu ostean lana eman zion bere Donostiako estudioan. Bi urte eta erdi inguru egin zituen lan Eñautek Estanisekin Donostian, eta garai hartan erosi zuen bere lehenengo grabaketak egiteko sistema. Gauzak horrela, ez zuen gogoko egunero Donostiara joan-etorrian ibiltzea eta Zestoan musika estudio bat zabaltzearen ideia bururatu zitzaion.
7 z es toako
ud ioko la ne ta n
Helburu jakinik gabe, grabaketak egitea “asko” gustatzen zaion jardun bat dela aitortu du Eñautek. “Finean, nire musika edota nirekin lan egin nahi duten taldeen musika grabatzea da niri gustatzen zaidana”, dio. Afizio kontua da, azken batean, berea, nahiz eta ofizio bilakatzea lortu duen. “Ni musikaren munduari esker bizi naiz; baina, horretarako, alor asko ukitzea tokatzen zait. Grisesekin aritzeaz gain, eta estudioan jarduteaz gain, management lanak ere egiten ditut Lin Ton Taun eta Skasti taldeekin”, azaldu du.
Grabaketak eta nahasketak Musika estudio txiki bat da berea, bertan taldeek beren musika grabatzeko aukera dute. Grabaketez gain, ordea, nahasketak ere egiten ditu. Finean, musika taldeei eskaintzen dien lokal bat, eta hor nahi dutena grabatzeko –abesti bat, single bat, disko bat- bitartekoak eskaintzen dizkie. Eñauten arabera, lan hori burutu ahal izateko baldintza nagusiena jakintza da. Hau da, behar-beharrezkoa iruditzen zaio garatu behar duen lanerako oinarri tekniko bat izatea. Horrez gain, hasieran inbertsio handia egin behar izan zuela aitortu du:
ha in bat ga zt etx o ,
g ris es
ta lde aren tza t kolaboraz io ba t egit en
“Estudio bat abian jartzeak lokal bat izatea eta berau egokitzea eskatzen du, derrigorrez, soinu egoki bat eman dezan”. Konplikatu xamarra badirudi ere, oso sinplea da Gaztain estudioetan egiten den lana. Normalean, musika talde bat izaten da Eñautekin harremanetan jartzen dena eta elkarrekin geratzen dira baldintzak adosteko. Estudioko lanari dagokionez, bateria izaten da, normalean, lehena grabatzen. Hainbat modu daude, gainera, horretarako: batzuetan, erritmoa jartzen dien klaketa baten gainean grabatzen dute bateriek, besteetan, kanpotik gitarra batek markatzen dio erritmoa bateriari eta badira batzuk ezeren beharrik ez daukatenak grabaketarako orduan. Baxuaren txanda dator bateria grabatu ostean, gitarrak ondoren eta ahotsekin amaituko da grabaketa saioa. Teklaturik edo haizezko instrumenturik balego, gitarren ostean grabatuko lukete berauek. Behin guztia grabatuta, pista guztiak nahastu eta pista estereo bat osatzea da Eñauten lana. Bien bitartean, ordea, eta taldeak hala nahi izanez gero, produktore lanak ere eskaintzen ditu Eñautek, hau da, grabatzera sartzen diren momentutik, edo baita lokalean konposatzen ari direnean ere, bere iritzi pertsonala ematen die, kanpoko iritzi pertsonal modura. “Modu horretan, eskaintza osoa izango litzateke nirea”, dio. Behin nahasketekin amaituta, masterizazioari ekiten zaio, baina hau ez litzateke Eñauten lana izango. Normalean, Estanis Elorzari igortzen dizkio bere lanak, hark errematatu ditzan. Hala ere, talde bakoitzaren esku geratzen da bere diskoaren masterizazioa nork egin. “Orain, adibidez, metal taldeen artean batez ere, oso modan dago nahasketak Finlandiara bidaltzea bertan masterizatzeko”, azaldu du. Disko bat grabatzeko prozesuak hilabete inguru irauten du, “lanak nahiko arin eginez gero”. “Kasik taldearekin, adibidez, bi hilabeteko lana egin genuen, lasaixeago hartu baikenuen guztia”, gaineratu du.
···
eñauten eskuetatik pasatako talde batzuk: g rises - grabaketa eta nahasketak k as ik - grabaketa eta nahasketak h u Man - grabaketa eta nahasketak s ka st i - grabaketa eta nahasketak s e iu rte - nahasketak e n ekora - grabaketa eta nahasketak M a lder - nahasketak
Negozio eredua, kolokan Musika talde asko pasatu dira Eñauten eskuetatik eta horietariko batzuk, gainera, punta-puntan ibili dira zenbait musika lehiaketatan. “Beti da ona ikustea zure lanak irratietan entzuten direla edo lehiaketetan postu onak lortzen dituztela; horrek poztu egiten zaitu. Modu horretan, gainera, zure lana zabaldu ere egiten duzu”, azpimarratu du. Badaki, ordea, entzule arruntarentzat ez dela interesekoa abesti bat nork grabatu duen jakitea, baina musika zaletuek asko begiratzen dioten kontu bat dela dio. Gauzak horrela, satisfazio-sentimenduaz haratago, bere lana zabaltzeko beste modu bat ere bada bere eskuetatik igaro diren taldeen arrakasta. Hala ere, aitortzen du diskoak grabatzearen kontua beheraka doan negozio bat dela. Gaur egun, eta eman diren aurrerapen teknologikoei esker, grabazio “txukunak” egin omen daitezke ordenagailu batean ere, “inolako makinaria handirik behar izan gabe”, gainera. Eñauten esanetan, talde gehienek euren lehenengo grabazioak etxean bertan egiten dituzte. “Krisiaren ondorioz, azkena bururatzen den kontua da disko bat grabatzearena”, dio. Panorama eskasa dela aitortzen badu ere, jakitun da beharrezkoa zaiela taldeei euren diskoak modu egoki batean grabatzea eta, horretarako, badaki jendeak berak egiten duen lanaren beharra daukala. Hori horrela, estudioko lana asko merketu dela dio, “eta, gainera, lehen baino ordu gehiago sartuta”. Era berean, eta grabaketez gain, “behartuta” dago produkzio lan bat ere egitera. Baina estudioko lanak ez du zertan musika taldeei soilik bideratuta egon eta, egoerak behartuta, bestelako lan batzuk ere egin izan ditu: “Soinu-banda bat grabatzea tokatu zitzaidan behin, postprodukzio lanak ere egin izan ditut, bikoizketa ere egin daiteke nirearen estiloko estudioetan… Azkenean, urtean hiru edo lau musika talderekin egiten duzu lan”. Ikastaroak ere eskaini izan ditu. 2012ko udaran izan zen hori eta, estudiorako musika talderik ez zuela aprobetxatuz, hainbat ikastaro ematea bururatu zitzaion, bere inguruan mugitzen den jendearen interesak bultzatuta. “Motzak izan ziren, hamar ordukoak edo, eta laupabost pertsonako taldeak osatu genituen. Graba-
«Diskoak grabatzearen kontua beheraka doan negozioa izan arren, lehenago edo beranduago disko bat “grabatzera” behartuta daude taldeak» e ñ au t g az ta ña ga ,
graba keta rako pres ta tze n
zio prozesu baten garapenean oinarritzen zen ikastaroa”, azaldu du. Halaber, hutsetik hasten zen jendearentzat ere prestatu zuen ikastarorik, baita hasi berria zen musika talde batentzat ere, abesti bat nola konposatu erakutsiz.
Musikaren mundu zabalaren hanka bat besterik ez Aurrez aipatu bezala, musikak osatzen duen itsaso horretan tanta bat baino ez litzateke izango estudioko lana. Jakina da Eñaut Grises taldeko kide ere badela, eta onartzen du herrian estudio bat izateak sekulako abantailak ematen dizkiola: “Nahi dituzun ordu guztiak dituzu zuretzat, nahi adina froga, nahasketak ere zuk zeuk egiten dituzu… Baina, kontuz, arrisku puntu bat ere badu eta horrek”. Euren kasuan, gainera, eurak dira disko bat grabatzeko orduan lan guztia egiten dutenak: “Disko bat egin aurretik badakigu zer nahi dugun, zer soinu atera nahi ditugun…”. Era berean, management lanak ere egiten ditu Lin Ton Taun eta Skasti taldeekin. Azken horiekin hasi zen mundu horretan lehen pausuak ematen, horien grabaketaren nahasketak egin, egiten zutena gustatu eta Grisesen diskoetxeari zigilu propio bat ateratzeko eskatu zioten. Taldeari diskoen kopiak ordaintzea, promozio lanak eta management lanak dira, normalean, diskoetxe batek egiten dituenak. Management lanaren oinarria kontzertuak lortzea izango litzateke eta hortik portzentaje bat irabazten du. Gustura da Eñaut orain arte Gaztain Estudioakek izan duen bilakaerarekin. Pixkanaka proiektua hazten ari dela dio eta Kasik-ekin grabatu zuen diskoa izan da, bere ustetan, inflexio puntua. “Aurten lan asko egin dut, gustura nago”, dio.
A
imar Exeberria Korta
S
u adioari eut iz
agardoa egitearena aspaldidaniko usadioa da gure baserrietan, eta pentsa genezake, beste hainbat konturekin gertatzen den bezala, baserrietako transmisiorik gabe bere horretan galduta egongo zela. Ez baita gauza bera sagardotegietako negoziorako sagardoa egitea edo etxearen gozoan urte osoan edateko egitea. Baserri askotan jada egiten ez den arren, beste askok eusten diote ohiturari, eta horietako hirutara joan gara, sagardoaren inguruko kontuak kontatu diezazkiguten. Akuako Zubigoena, Lasaoko Beruaran eta Txiribogako Araneta baserrietan izan gara galdezka.
Prozesuaren teoria berbera da guztientzat: sagarrak bittu eta aukeratu, matxakan sagarra jo, tolarian patsa estutu, barrikak bete, sagardoa nola datorren ikusi, barrikak itxi, eta botilatan sartu. Baina dolare guztiak ez dira berdinak, eta etxe bakoitzeko ohiturak ere ez. Baserri batzuetan, urtero-urtero egiten da sagardoa, sagar gehiago edo gutxiago egon. Beste batzuetan, berriz, bi urtetik behin egiten da, sagar arbolek bi urtetik behin ematen baitute ugari fruitua, eta tartean berezko deskantsua hartzen baitute. Aurten, sagar gutxiko urtea izan da, eta, horregatik, beste hainbat baserritan bezala, Aranetan ez dute sagardorik egin. Zubigoenan, auzoko baserrietako sagarrak elkartuta egin omen dute, beren etxeko arbolek “lehengo urteko hamarretik bat” eman baitute. Ertxinpe Elkartera joan gara Zubigoenako Xipri Eizagirre elkarrizketatzera, asteazken iluntze batez. Han aurkitu dugu afari paxara egiten bi anaia eta lagunekin. Hantxe kontatu dizkigu sagardoaren gorabeherak, mahai inguruaren laguntzaz. Arratsalde bana pasa dugu, berriz, Beruaranen eta Aranetan. Beruaranen, Jesusa Santesteban eta Aitor Altuna ama-semeekin hitz egin dugu, eta Joseba Odriozola eta Nartziso Odriozolak azaldu dizkigute sagardogintzaren nondik norakoak Aranetan.
Joxe Ertxinek egindako dolarea Zubigoenan, Xipri arduratzen da sagardoa egiteaz, eta, hark gogoratzen duenez, memoria duenetik, behintzat, urte batean ere ez dute hutsik egin. “Aurten sagar gutxi egon den arren, Arretxeko eta besteko sagarrak elkartu ditugu, eta hala osatu gara. Sagar asko dagoenean, sagardotegietara saltzen dugu sobratzen dena. Lehengo urtean, mordo bat eraman genuen sagardotegira”. Sagardoa noiztik egiten duten galdetuta, beren etxeko dolarea duela hirurogei urte inguru eginikoa dela erantzun digu: “Joxe Ertxinek egindakoa da gure etxeko dolarea, ni mutil txikia nintzela. Bospasei urte izango nituen. Harria txikitzeko makina bat eraman zuen gure etxera, eta hondarra bertan egin zuen”.
joseb “
bedera laga, pat edukitz bezalakoa; hura patsa pilatzen d
1
1
jesusa santesteban eta aitor altuna, beruarango sagardo barrikaren ondoan. “iluntzeko zortziak aldera eraMaten dugu sagarra, birringailura pasatzen da, eta hurrengo goizera arte uzten da puskatuta sagarrari zukua ateratzeko. hurrengo goizean, zapaltzen jartzen dugu, eta goizean irtendakoak ekartzen ditugu. gero, arratsaldean, beti etengabe egoten da hura zapaltzen, geratzen dena. iluntzerako jada azala bakarrik geratzen da, sagarrak duen guztia aterata. iluntzean ekartzen dugu, eta barrikara bota heMen�
ba odriozola aranetako sagardo-barrikaren ondoan. “sagarra lizasoeta baserrira eraMan, eta zortziak edo atziak aldera jotzen dugu guk beti sagarra. puskatuta tsa dolarean zabal-zabalduta, eta kortxoa itxi (zuloa zen du). azpian, tina egoten da, horMigoizko aska bat itxita utzi eta hantxe uzten dugu. hurrengo goizean, dugu, egurrak jarri eta estutzen hasi. horrela, eguerdi aldera sagardoa egoten da�
x ipri e iz agirre z ubigoen ako
d ola rea ren on doan
j ose ba e izagirre z ubigoen ako
s ag ardo ba rrika ren ondoa n
Barrikara Halere, beren etxean dolarea egin aurretik ere egiten omen zuten sagardoa. Zelaikoa eta Goikoetxe baserrietan omen zeuden dolareak orduan, eta gaur egun dagoeneko desagertuak badaude ere, Zelaikoan sagardo ugari egiten zela oroitzen dute. Aitor eta Jesusak dakitenez, betidanik egin izan dute sagardoa Beruaraneko sagarrekin. Bertan dolarerik inoiz ez dute izan, eta Arroako Larrazabal baserrian egiten dute, urterourtero. Aranetan, bi urtetik behin egiten dute sagardoa, auzoko Lizasoeta baserrikoekin elkarlanean, Lizasoetako dolare zaharrean. Josebak gogoan du bere aurretik gurasoek-eta egiten zutela, Lizasoetako Fidelekin elkarlanean, haiek ere. Beti egin izan dute bi urtetik behin, sagar urtean.
Tresneria Hiru baserrietan, egurrezko barrikak erabiltzen zituzten orain dela urte batzuk arte, baina, orain, altzairu herdoilgaitzezko barrikak dituzte. Hirurek diote egurrezkoak ez zirela batere erosoak garbitzerako orduan, eta batzuetan ezinezko ere bihurtzen zela garbitzea. Beruaranen, egurrezko barrikak erabiltzen zirenean, Aitor oroitzen da nola garraiatzen zuten sagardoa Larrazabaletik etxera: “Errexil baserriko garraiolariak zeukan kamioi gorri txiki batekin, egurrezko barrika kargatu haren gainean, hura bete, hona ekarri, mangerarekin hustu, eta barrika berriz betetzera eramaten zen Larrazabalera”. Gaur egun zisterna batean garraiatzen dute, atoi batean. Sagardoa egiteko gainontzeko tresnerian, hainbat berrikuntza egin dituzte Zubigoena baserrian. Esate baterako, lehengo garaietan, argi indarrik ez zegoenean, ardatzarekin bueltaka-bueltaka estutzen zuten patsa. “Bi lagunek bolante handi bati bueltak emanez. Martxan baldin bazen, ondo, baina hura gelditzen bazen, abian jarri ezinik ibiltzen ginen”. Orain halako arazorik ez dute izaten, ordea, pistoiarekin motorrak egiten du eta. Lizasoeta baserriko dolarea antigoalekoa da, beraz, Joseba, Nartziso eta konpainiak eskuz eragiten diote. “Pare bat lagunen artean eragiten diogu, eta klan, klan, klan ateratzen du hotsa. Egin behar izaten da estutu, soltatu berriz dolarea, guztia altxatu, patsa moztu, berriz bota erdira, eta berriro estutu”. Dolarearen ardatzaren haridun torlojua laukia dela diote aita-semeek: “Esaten dute Zestoako Egiguren tailerrak egin zuen aurreneko torlojua dela. Eta zarata ere... burdin hotsa ateratzen du ikaragarria”. Beruarangoek erabiltzen duten dolarea modernoetakoa omen da. Aitorrek gogoratzen du lehen ardazduna zegoela Larrazabalen: “Nik lehen ezagutu nuenak ere motor txiki bat bazeukan, eta ez zegoen eskuz eragin beharrik”. Dena den, gaur egun baino askoz ere denbora gehiago behar izaten omen zuten lehen. Joseba eta Nartziso Odriozolak azaldu digute dolaretik dolarera dagoen desberdintasunetako bat. “Lizasoetako dolareak sagarraren pisuaren % 55-60 ateratzen du sagardotan, baina badaude % 80 ateratzen dutenak ere”. Ildo honetan, berek erabiltzen duten dolarean “papera bezala” geratzen dela dio Aitor Altunak, azala bakarrik geratzen dela bukaeran.
Sagardoa egin, eta barriketan sartzen da. Esan dugun moduan, gaur egun altzairu herdoilgaitzezkoetan, hiru baserri hauen kasuan. Barrikak beti betea egon behar izaten omen du, eta irakiten edo hartzitzen ari den bitartean sagardo pixka bat gehitzen joan, hamabost egunez edo. “Irakiten ari den bitartean, zikina bota egiten du, sagar pusketak eta; horregatik joan behar izaten da sagardo gehiago botatzen goitik”, azaldu digu Xiprik. Dena den, Beruaranen erabiltzen dute aspaldiko trikimailu bat ere. “Sagardoa hartzitzen ari denean azidoa botatzen du; hortaz, pospolo bat jarri barrikaren zuloan, eta pospoloa itzaltzen badu horko azidoak, esan nahi du oraindik egon egin behar duela. Une horretan ixten baldin baduzu, kristoren presioa edukitzen du barrikak, eta lehertu ere egin daiteke. Beraz, pospoloa itzaltzen ez denean itxi behar izaten da”. Hamabost-hogei egun igarotakoan, beste hilabete pare batean uzten da gutxi gorabehera, eta probatuz joan. “Probatuz joan ahala, ixteko garaia iristen denean, tapoia jartzen zaio barrikari, eta, hilabete ingurura, botilatan sartzen da”. Bi hartzidura prozesutatik igarotzen da sagardoa, beraz; lehena, oxigenoarekin (barrikaren goiko zuloa irekita), eta bestea, oxigenorik gabe (barrika itxita, eta botilan). Gainera, “kontuan izan ez direla sagardotegietako barrikak bezalakoak. Haiek 10.000 litrokoak eta izaten dira, eta gureak txikiagoak direnez, lehenago etortzen da ixteko garaia”, Zubigoenako Xipriren arabera. Ildo horretan, Beruarango Aitorrek azaldu digu 100 litroko barrika botilatan sartuta daukatela jada, baina 1.000 litrokoa martxo aldera arte barrikan egongo dela. Bai barrika ixtea eta bai botilatan sartzea ilbeheran egin behar izaten dira kortxoa bota ez dezan, ilbeheran haize gutxiago izaten du eta. “Ilargiaren aldaketan, kortxoa bota dezake”, dio Xiprik. Beruaranen azaldu digu ilbeheran, hartzidura prozesuan, ez duela irakiten. “Ilberrian beti gehiago hartzitzen da. Ilberrian ahal dela ez dugu ireki ere egiten, ohituraz edo. Gure aita zenak ez zigun barrikara hurbiltzen ere uzten”. Aranetan, tartean behin probatzen dute sagardoa, baina saiatzen dira ahal den gutxien mugitzen.
Sagar biltzean hasten da guztia Sagar biltzea, baserrian dauden guztien artean egiten dute hiru baserrietan. Asteburuetan, kanpoan bizi diren familiartekoek ere hartzen dute parte. Sagarra ahalik eta garbien jasotzea komeni izaten da, lokatzik, orbelik eta ustelik gabe. “Bestela, zaporea eman diezaioke sagardoari, eta dolarea zikindu alferrik”, esan digute Aranetan. “Ahalik eta garbiena bildu, birringailura botatzerakoan begiratu, orbelen bat edo baldin badauka kendu. Ustelen bat ikusiz gero ere kendu”; hala egiten du Xiprik. Sagardotegietan eta, garbitu egiten omen dute horretarako makinekin, baina baserrietan ez dago halakorik.
h erriko
3
“Gazteak parranda eginda egoten direnean, haserretuta ibiltzen gara, haiek ez direlako jaiki”, dio Xiprik erdi barrezka. Dena den, sagarra ez da guztia egun berean biltzen; erortzen hasten denetik bukatu arte hilabete pasatzen da. “Iraila bukaera aldera hasten gara jasotzen, eta urriaren azkeneraino jarraitzen dugu. Iraila haizetsua egiten badu, ordea, eta sagar asko botatzen badu, barrika bat egin beharra egoten da, bestela sagarra usteldu egiten da eta”. Aitor Altunak dio hemen, Errezilgo aldean, goiz hasten dela sagarra. “Abuztu bukaerarako jada erortzen hasten da, eta eguraldi beroarekin ez da komeni egitea, azkarregi hartzitzen baita eta galtzeko arriskua izaten baita. Gurean, beti ere saiatzen gara iraila bukaerara arte eusten, baina igual erdia izorratzen da”. Aurten, halere, gutxi eta goiz egin dute, “alperrik ez hondatzeagatik”. Aranetan, goiz heltzen den sagarrari txoratutako sagarra deitzen diote. Nartzisok gogoan du garai batean sagar horiekin pitxarra egiten zela hainbat baserritan. Berek sagardoa egin behar dutenean jakiten dute zein datatan egingo duten; dataren arabera, “larunbat batean sagastia dena garbitu, aurreneko sagar horiek, ustelak… denak kendu. Hori eginda jakiten dugu jada geratzen den sagarra balekoa dela”. Hirurek esan digute zenbat eta sagar klase gehiago nahastu, orduan eta hobea izaten dela sagardoa. Zubigoenan, sagar goldena ere nahasten omen diote sagardoari. Behin sagar biltzea bukatuta, ondorengo prozesua egiteko bi pertsona nahikoa izaten dira Zubigoenan. Aitorrek berak egiten du Beruarango kasuan, eta Odriozola aita-semeek eta Lizasoetako bizilagunek guztien artean egiten dute dolare zaharrean. Dolarea garbitzeko behar izaten den ur kopurua gehitzen diote sagardoari, “ahal den gutxiena”. Botilatan sartzea bi pertsonaren artean egiten da. Zubigoenan, Xipri eta parean tokatzen denaren artean; “ni, jeneralean, betetzen jarduten naiz, eta beste bat kortxoa sartzen, palanka batekin”. Aranetan xanpain botila zaharretan sartzen dute sagardoa. “Sagardotegi batean hala entzunda nago ni, ez dakit hala den, baina entzundakoa, xanpain botila sagardo botila baino hobea dela; kristal lodiagoa duela eta hobeto mantentzen duela”. Lehiaketetarako eta sagardo botilak, baina, gainontzean, xanpain botilak erabiltzen dituzte.
1
Gainbeheran dagoen ohitura “Gaur egun, Akuan sagardoa inork ere ez du egiten, geuk bakarrik. Guk egiten diogu Akuabarrenekoei ere orain dela lau urtetatik edo. Berek lehen bazuten dolarea, baina puskatu zitzaien eta… Orain, gazteek-eta nonbait ez dute egiten, eta berak zahartuta daude. Arroan, ordea, mordo egiten omen da”. Badirudi, beraz, sagardogintza indartsu dagoela Arroan, baina ez hala Akua eta Txiriboga aldean. “Lehen, ohitura zen, eta mundu guztiak egiten zuen sagardoa. Orain, ordea, denok gabiltza presaka, eta azkar nahi izaten dugu dena. Gaur egun Pilariketan egiten da normalean, baina, oso oker ez banago, azaro hasieran egitea komeni izaten da. Lehen, sagardotegiak beti San Sebastianetatik atzera irekitzen ziren, eta, orain [San Sebastianen aurretik egin genuen elkarrizketa], guztiak irekita daude.” Aranetako aita-semeek egin diguten
bas erriet an dola re z aharra k a urki da itez ke ora indik ; a rga zkian ,
N
erea Odriozola
a iza rna ko a ra gure n
ba se rrikoa
hausnarketa dugu hau. Izan ere, zenbat eta beranduago jo sagarra, orduan eta helduagoa egoten da, eta sagardo hobea ematen du. “Etxerako sagardoa egiteko lan hau hartzeko, gustatu egin behar zaizu” dio Joseba Odriozolak.
Zoro Peri Eguna
Abenduaren 22a Artisau azoka Alima Dantza Gunean
Abenduaren 24a Urtero legez, jaiotza biziarekin kantuan atera ziren.
Abenduaren 31a San Silbestreko lasterketa arrakastatsua aurtengoa ere.
Abenduaren 31a Preso eta iheslarien eskubideen aldeko urteko azken elkarretaratzea.
Urtarrilaren 6a Zestoara ere etorri ziren erregeak beren laguntzaileekin.
Urtero moduan, giro ederraz gozatzeko aukera izan zen egun osoan zehar. Hasiera batean eguraldiak asko lagunduko ez zuela zirudien arren nahiko aguantatu zuen. Goizeko azokan, XXIV. Barazki eta Fruta Lehiaketan, barazkietan lehenengo saria Soraluzeko Aritzaga baserriko Ezozi Etxeberriak lortu zuen. Frutetan, berriz, Gabiriko Agirreberri baserriko Maria Etxezarretak. XV. Gazta Lehiaketa, Aizarnako Soilberri baserrikoek irabazi zuten. XV. Sagardo Lehiaketan, Arroako Larratzabalbekoa baserrikoak gailendu ziren. Azokan, artisaugileek ere izan zuten beraien txokoa.Trikitilariek alaitu zuten goiza eta festaz gain aldarrirako beta ere izan zen. Hainbat herritarrek, urtarrilaren 11ko manifestaziorako deia eginez, olatua irudikatu baitzuten erdi kalean. Bazkaltzen indarrak hartu eta kalejira alaiean abiatu ziren herritarrak plazatik frontoi aldera. Bertan profesionalen arteko eskuzko partidaz gain, zestoar eta auzotarren arteko soka-tira saioaz gozatzeko aukera izan zen. Aizarnarrak izan ziren garaile. Laranajadi txarangaren laguntzaz festak kalean jarraitu zuen, asko goizaldera arte ibiliko ziren.
zulo
ale/bale KALE.
5
k
danbolin
1
Urtarrilaren 9a EPPKko bitartekarien atxiloketak salatzeko kontzentrazioa.
akoa bidea zuloz beteta
dago, satorrak ote dabiltza? ea azkar kon-
pontzen dituzten!
BA L E .
heMendik aurrera kalean ere birziklatzeko aukera izango dugu. udalak koloretako zakarrontziak jarri ditu sailkatzea errazteko.
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Urtarrilaren 10ean Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bat jokatu zen Jubilatuen Tabernan. Bertan, 20 bikotek hartu zuten parte. Lehenengo 4 bikoterentzako "Zestoan" Merkatari Elkarteak eskainitako sariak izan ziren eta lehenengo hiru bikotek herrialdeko kanporaketan hartuko dute parte. Kanporaketa hori Orion jokatuko da otsailaren erdialdean. Jose Inazio Gazta単aga "Bose" eta Jose Ramon Uranga "Koiak" izan ziren garaileak. Hauez gain, I単aki Alberdi "Herrero"-Pepe Valor eta Eusebio Artola-Luis Zigaran "Txoixo" bikoteak ere sailkatu dira hurrengo fasera. Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei; baita, noski, merkatari elkarteari ere, beraien laguntzagatik.
Urtarrilaren 10a DJ festa Gaztetxean.
Urtarrilaren 12a Elgoibarko krosera oinez Agiro Mendi Taldekoak.
Urtarrilaren 18a TSko langileen eskubideak defendatuz jendetza irten da kalera.
Urtarrilaren 18a Zubimusu auzunean konposta ateratzen.
hortikzihar oihane larrañaga
zer dela-eta
Norekin eta non bizi zara? Erasmus etxe batean bizi naiz beste 24 gazterekin. Etxea zazpi apartamentutan banatuta dago, eta ni Clair (frantsesa), Flo (alemana) eta Idoiarekin bizi naiz. Idoia unibertsitateko laguna da, eta elkar edukitzeak izugarri lagundu digu. Etxean denetarik gaude: alemaniarrak, holandarrak, amerikarrak, portugesak, poloniarrak… eta, beraz, elkar ulertu nahi baldin badugu, ingelesez aritu behar. Zer eramanago zenuke hemendik horra? Maite dudan jendea. Eta zer ekarri handik hona? Istanbuleko txoko ikusgarri bakoitza… eta Istanbulek eskaintzen duen aniztasuna… Üsküdar-en kuxinetan etzanda egon nahiko nuke horra itzultzen naizenean, meskitepaMukkale, turkia tako otoitz deiaren kantua entzuten eta ilunabarra ikusten Sultanahmet-era begira… Baina, egia esan, ez luke zentzurik izango horrek Zestoan. Beste gauza batzugatik gustatzen zait hainbeste Zestoa. Beraz, hau bukatzen zaidanean, utz dezadan Istanbul Turkian, eta ziur itzuliko naizela berriz! Baina bai eramango nukeela hemendik horra Erasmus bizitza. Jendea hain irekita dago pertsona berriak ezagutzera, hain aberasgarria da beste herrialdetako lagunak egitea... Suertea izan dut, eta oso jende jatorrarekin topatu naiz! Hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena? Sultanahmet bisitatzea: Meskita Urdina, Haga Sophia, Topkapi Jauregia... Grand Bazarren zehar paseatzea eta bere arkitekturaz gozatzea: ezinbestekoa da prezioak negoziatzea (beti eskatuko dizute bi/hiru aldiz gehiago), baina ez gehiegi erosi! Inguruko kaleetan dena merkeagoa da. Europatik Asiara, Bosphoroa ferryan zeharkatzea: suertea izanez gero, izurdeak ikus daitezke gainera! Istiklal kalea batetik bestera zeharkatzea eta Galata Dorretik Istanbul osoa ikustea. Eta oraindik Turkian zehar asko bidaiatu ez dudan arren, aukera izanez gero, Pamukkale-ra (“kotoizko gaztelua”, turkieraz) joatea gomendatuko nuke. A!! Kebabak jan, e Manex? Eta çay hartu (tea). Noiz arte hor? Oraindik bueltatzeko egun zehatza ez dakidan arren, ekainaren hasieran itzuliko naiz. Etorritakoan egingo duzun lehengo gauza? Jendeaz goxatu.
Turkian?
stanbulen nago ni, Turkiako hiririk handienean. Ez nuen nik aukeratu; Erasmus plaza eskatzerakoan, Turkia ez zen aukera bat. Hala ere, azken aukeratuen zerrenda atera zenean, herrialde batzuk aldatuta zeuden, eta nire izenaren ondoan Turkia azaltzen zen. Ondoren, unibertsitatea Istanbulen bertan zegoela jakin nuen, Erasmus esperientzia bizitako askoren animoak jaso nituen, eta han egondako jendearen iritzia entzun nuen. Dena positiboa zen, eta, azkenean, hona etortzera animatu nintzen. Zein da zure egunerokotasuna? Astean zehar eskolak ditut egunero; beraz, 40 minutu tente eta “aplastauta” autobusean igaro ondoren, unibertsitatera iristen naiz. Zirkulazioa nazkagarria da Istanbulen! Eskolen ondoren, lanak baditut, egunean egiten saiatzen naiz. Izan ere, denera iristeko modu bakarra da. Egia esan, Erasmus esperientziak hori ere erakutsi dit, organizatuagoa izaten. Hainbeste gauza ditut egiteko unibertsitatetik aparte, hain handia da egoera guztien aurrean dudan bizi nahia... Egunero, hemengo lagunekin, zerbait egiten dugu gau aldera: pelikula bat etxe batean, zerbait hartzera irten, kalean zerbait pikatu… Libre gauden egunetan, bestalde, Istanbul ezagutzen jarraitzen dugu. Hainbeste aukera eskaintzen ditu hiri honek, hainbeste txoko berri eta ikusgarri ditu… ezen ez baitago aspertzeko betarik!
ilunabarra ÜskÜdar-en, istanbul
Maiteminduta nago hiriaz! Eta, nola ez, hain hiri handia eta populatua izanik, izugarrizko giroa dago bai egunez, baita gauez ere! Parranda ere nire Erasmus esperientziako zati bat izaten ari da!
7
1
oiloen moduan,
aztarka F ernando Arzallus
ri, laguna diogu, o te k o ta gin atu aldiz e ikiz luz edo zenbat ori? barre tx hasiko gara , h a n k a a galder a. eta segitu altoka, korri s n , , e n n a e am et propos tuan, zenbatz an, atal hon u. n te g a r u k u it n d o e g gin urten tiak bilduko a . .. koari e n dantza setako abes u gogor aurr azen o eld jola kantu biri-zubiri! H n geratzen! g u e r z a g o, Hastek ubi azpian ez tera! s z la a e jo a et
zubiri-zub iri zubiri zub iri Nongori n Nongo alk ongori ate zera zu ? Frantziako erregearen Seme-alab ak ge zubi hon(e ra gu )tat Pasatzen d ik ena Hemen ge ldituko dela Hemen ge ldituko dela
Ilustrazioa: A
o k u t s a ? l a r e g joal
iora Urbieta
Eta liburuetako baten ertzean, letra batzuk sinadura modura: “Doménikos Theotokópoulos-ek egin zuen”. El Greco margolari handiaren heriotzaren laugarren mendeurrena dela-eta ekitaldi ugari egingo diren honetan, Iraeta ere norbait bada, mundu zabalean Grecorekin lotura duten lekuen artean. Egia esan behar bada, Lekuonak antzemandako margo haren kopia dugu Iraetan. Jatorrizkoa bertako jauntxoen oinordekoek eraman omen zuten Δομήνικος Θεοτοκόπουλος εποίει, “Doménihobeto gordetze aldera edo, baina tira… pozgarria da hain pintore kos Theotokópoulos epoiei”, irakurri zuen Manuel miresgarriaren obra bat gure artean egon izana. Lekuonak 1926ko Santa Klara egunean. Iraetako Jakintsuen arabera, oso kalitate handiko margoa da, 1580 inguSanta Ines ermitan zegoen Lekuona, hango margo ruan egina. Irudiak antz handia du Stockholmeko (Suedia) museoan bati begira-begira: gerritik gorako gorputza, ia tamai- dagoen beste irudi batekin (San Pedro eta San Pablo) eta are gehiana naturalekoa, begirada lasaia eta sarkorra, esku he- go San Petersburgoko (Errusia) Hermitage museoko beste batekin. zurtsu bat otoitz egiteko eran zabalduta, mantu go- Merezi du, beraz, ikustea. Lekuonaren aurkikuntzari buruz, berriz, rri bat soinean… Itxura guztien arabera, “San Pablo” ezin hemen luzatu… Googlen “Dos Grecos en Guipúzcoa” jartzea bat da bere berezko ikurrekin: liburua eta ezpata. nahikoa duzu, irakurle, zuk zerorrek irakurtzeko.
auzoetatik
Auzo txikia, herri handia, hori dugu gure Iraeta. Eta horri dagokion eran, giro aparta aurtengo festetan ere. Urtarrilaren 18an, larunbata, hasi ziren txupinazoarekin eta umeen egunarekin. Esan daiteke iraetarrak portatu egin zirela Santa Inesekin, eta Santa Ines ere bai iraetarrekin. Izan ere, eguraldia eta giroa apartak izan ziren zuhaitz landaketa egin zenean, eta ateri egon zen frontoira joateko ordura arte. Gure iraetar txikiak gozatu egin zuten bere egunean, goizetik zuhaitz landaketa eginez, eta berea den herri honi ekarpen handi bat egin ziotela sentitu zuten. Eta umeek protagonista izaten jarraitu zuten egun osoan: puzgarriak, zezen mekanikoa, txokolatada, gozokiak… Eta tartean, 2013ko jaioberriei ongi-etorria eman zitzaien, etxafuego eta opari artean. Ongi-etorri bero eta gozoa iraetar berriei! Asteartean, San Sebastian egunaren ondoren, Santa Inesen omenezko meza eta kantuak izan ziren, Gure Ordeka soziedadera bazkaltzera joan aurretik. Han, kontu-kontari ibili ziren herritarrak, mahaiaren bueltan bazkari eta giro ederraz gozatzen. On egin! Ostiralean, urtarrilak 24, mus saio jendetsua, gauez, Bekoetxen; eguraldi txarrari aurre eginez 95 bikote gerturatu ziren. Eta larunbatean diana, goiz esnatu eta pilota finalei harrera egiteko. Frontoia lepo, 11:30etik eguerdira arte; sarituak Landa eta Taladro. Eta handik Gure Ordekara, auzotarren arteko pintxo lehiaketara. Edozein taberna inbidiatan jar zezakeen barra muntatu zen soziedadean. Aurten epaimahai ofiziala eta profesionala osatu nahian, Iraeta jatetxeko Jon
SaNta iNeS
jaiak iraetaN
sukaldaria jarri zuten lanean. Hark “Perretzil” aldera bidali zuen saria, “tongo” oihuen artean, noski. Betekada ederra, pintxoz eta umorez. Gozatu zuten auzotarrek! Arratsaldean, auzoen arteko futbol-7 txapelketa futbol zelaian. Trofeoa Zestoako kasko aldera joan zen eta denak elkarrekin berriz, afari herrikoia egitera frontoira, salda, txorizoa, saiheskia, txotxa, ardoa, postrea eta kafeaz gozatzera. Afari ostean, Trikidantz taldeak dantzan eta saltoka jarri zituen bertako eta inguruko jai zale guztiak. Igandean, urtarrilak 26, herriko jubilatuen txanda, ondo merezitako hamaiketakoaz gozatzeko. Lagun eta musika artean, herritarren eta familiarren babesa izan zuten elizan eta soziedadean. Aurten, ordea, giroa ez zen aurrekotan bezain alaia izan, orain dela hiru urte omendutako Inaxio Lopetegi auzotarrak utzi egin gintuen-eta. Bere agurra izan genuen festetan ere. Gure omenaldi txiki baina sentitu hau joan dadila lerro hauetatik… Eguerdian, etxeetan igandetan ospatzen diren bazkarien ostean, arratsaldean, “Errota harria” izan genuen protagonista. Bertara, 9 harri-jasotzaile eta 300 lagun inguratu ziren saioa ikustera. Mundiala izan zen, eta azkenean txapela Aimar Irigienen burura joan zen, 75 altxaldi egin eta gero. Asko gozatu zuten ikusleek, eta arratsalde eder bat osatu zuten denen artean. Beste urte batez ere, Zorionak iraetarroi eta gora Santa Ines! IBAN NARBAIZA
ot 01 07 08
9
agenda
1
SAILA larunbata
Gaztelekuan, inauterien prestaketekin hasiko dira. ostirala
Gaztelekuan, 7 dixit mahai jolasean arituko dira.go gonbidatuta bilerara. larunbata
Eskualdeko “Libre” dinamikak antolatuta, pilota jaialdia “Epaiketa politikorik ez, Libre” lemapean. Arratsaldeko 18:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikin.Lehenengo partidan palaz arituko dira, Ainhoa Garmendia eta Amaia Irazustabarrena, Gipuzkoako pala txapeldunak, Haritz eta Ertxinen aurka. Bigarrena, esku pilota partida; Mikel Goñi Jabi Atzerreka eta Josu Uzkudunen aurka. Artekari lanetan Ipintza arituko da eta epaile Enbortxo. Ondoren, ekitaldia izango da. Sarrera 6€, Azpeitiko Orkatz eta Zestoako Koiote tabernetan salgai.
11 14
asteartea
Agiro Mendi Taldeak antolatutako Sonporterako irteera zehazteko bilera, 20:00etan.
aizarNako talogileak Egun bateko atzerapenarekin izan bazen ere, giro eder askoan ospatu zuten San Tomas eguna Aizarnan. Taloak egiten artista batzuk eginak daude aizarnarrak! San Tomasetan ez ezik, Soro Perietan ere jardun zuten lanean.
auzoetaN
ere gaboN kaNtuak Aizarnarrak, iraetarrak eta Arroagoikoak ere gabon kantuan ibili ziren abenduaren 24an. Hauen ahots finak entzunda, eguerdiko 12:00 aldera, Olentzero etorri zitzaien bisitan Arroagora.
-15-16
astebu ru an
Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Sonportera irteera. Iraupen eskia edo raketekin ikastaroa egiteko aukera izango da . Prezioak: (federatuak) bazkideak: 65€, bazkide ez direnak: 70€ * Prezioaren barruan bi gau, bi gosari, afari bat, aterpea eta garraioa sartzen dira. Izenematea, kiroldegian, Ostiralean eta larunbatean, Gaztelekuan, txokolatezko otsailaren 7ra arte. napolitanak egingo dituzte.
21 22 28
. .
ostirala
“Libre” dinamikak antolatuta 18:30 aldera ekimena eta ondoren barrikotea plazan. Gaztelekuan, Aste Santurako planak egiten hasiko dira. larunbata
Gaztelekuan, inauterietako prestaketekin jarraituko dute.
.
o stirala
Ertxiña Musika Eskolakoak, kaldereroz mozorrotuta, kalejiran aterako dira. 17:00 aldera San Joan Egoitzan hasiko dira eta ondoren herrira jaitsiko dira. Gaztelekuan, Sexulapikoa. Hilero moduan, sexualitate gai bat landuko dute.
•Z
estoan Barbantxo aisialdi talde berria sortu da. Herriko hainbat gaztek osatzen dute taldea eta datozen hilabeteotan herriguneko zein auzoetako haurrentzat aisialdiko ekintzak antolatuko dituzte. Ostiralero, Kultur Etxeko balioanitzeko gelan elkartuko dira haurrekin; aste batean, 6-8 urte bitartekoekin eta hurrengoan, 9-11 urte bitartekoekin. Ekintzak 17:0018:00 bitartean izango dira.Astean behin, auzo batera joango dira. Horrela, auzo bakoitzetik hilean behin pasako dira. Auzoetako ekintzak 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo dira. estoako familia ugariek aukera dute Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko. Agiriak udaletxean aurkezteko azken eguna, 2014ko otsailaren 28a. Ekarri beharreko agiriak: Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. /Diru sarreren egiaztagiria (2012 urtekoa). /Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua). ainuetxeetako opor programan parte hartzeko deia egin du Imsersok. Otsaila eta abuztua bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek, maiatzaren 16a bitartean izena eman dezakete libre gelditzen diren plazak betetzeko.Bestetik, iraila eta abendua bitartean joan nahi dutenek, maiatzaren 16a baino lehen eman beharko dute izena, itxaron zerrendan sartzeko, epea urriaren 30a arte mantenduko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Zestoako Gizarte Zerbitzuetara deitu daiteke 943 147 132 telefono zenbakira.
•Z •B