Skip to main content

144- 2013 azaroa

Page 1

144:55 24/11/13 21:08 Pรกgina 1

2013ko azaroa

144 zk.

atzo

bertan


144:55 24/11/13 21:08 Pรกgina 2

laukitxoa moztu eta azaroari dagokion lekuan itsatsi eta margotu.

www.ekainberri.com Telf. 943 868 811

Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.


144:55 24/11/13 21:08 Página 3

inkesta

beti esan ohi izan da zestoa oso herri musika zalea dela, urteetan zehar musika talde ugari eman dituela. hala, garikoitz Mendizabalek idatzitako “zestoako musika historiaren konpasean” liburua begiratzeari ekin diot. egia esan musika ez da nire afizio nagusienetariko bat –oso gaizki abesten dudala diote gehien ezagutzen nautenek-, baina gustatzen zait tartean behin kontzerturen bat ikustera joatea. leok’k, se esta kemando la serreria, azido, ttakunpa, grises, karelean, adabegi, gundestrak, Malder, human…, asko dira gure herritik irten diren musika taldeak. eta nola utzi aipatu gabe lin ton taun, pasa den ekainean taula gainera itzuli zirenetik herriz-herri kontzertuak ematen baitabiltza, garai zaharrak biziberritzen. azpimarratzekoa da egun oraindik nola diren kapazak hainbeste herritar mugitzeko. izan hazparnen, izan irurtzunen, izan azpeitian, han izango dira zestoarrak. orain gutxi lin ton taunen inguruko erreportaje bat ikusteko aukera izan genuen, eitb 1-eko “tumatxak” saioan. garai bateko eta egungo punta-puntako taldeen inguruko erreportajeetan oinarritzen da saioa, zuhaitz gurrutxagaren gidaritzapean -ederra tipo honek egin duen birajea ere, realarekin jokatu eta hasselbaink aurrelariari ostikoka ibiltzetik, telebistako kameren aurrean jartzera-. lin ton taunek euskal herri mailan izan zuen oihartzunaz jabetzen lagundu zidan erreportaje hark, baita taldeak estilo aldaketaren harira hartutako erabakiak eragin zuen sentsazio gazi-gozo hartaz ere. baina gatoz gurera, beste musikari bat gehitu baitzaigu zestoako musikarien mapara. eneko larrañaga da bera, “enekora” bere izen artistikoa, kora baita esku artean erabiltzen duen instrumentua. 2012ko herriko jaietan eman zuen kontzertua datorkit burura. egia esan, ez zen izan %100ean disfrutatu izan dudan kontzertu horietako bat, jaietako azken egunean aurkitzeak –horrek esan nahi duen guztiarekin– eta txosnako barraren atzean egon behar izateak ez baitzidan batere lagundu horretan. hala ere, euskadi irratian egin zioten elkarrizketa entzuteko aukera izan nuen orain gutxi lantokitik etxera bidean nindoala. koraren soinuak beregan sortzen duen azaldu ezinezko sentsazio hark harritu ninduen gehien. sentimendu hutsa den artea da enekorena. enekoraren berri gehiago izateko hurrengo orrialdeetan aurkituko duzuen elkarrizketa irakurri besterik ez duzu. halaber, herriko eraikin zaharren inguruan ere aritu gara ale honetan. ohitura handia dugu garai bateko eraikinak famatzeko –laranjadiko kioskoa adibide–, oraingoak baina hobeak zirela-eta, baina hauek ere bazuten “zuloa ipurdian”, Fernando arzallusek eginiko ikerketa lanaren arabera. gozatu irakurketaz!

A d a n b o l i n ek

imar etxeberria

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

34 6 10 12 15 16 18

SOINUAREN ARTEAREKIN

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

enbidoak

haie k bai garaiak ?

dan bolin zu lo

jardu nian e neko larrañ aga

ag enda

auzoetatik

udaleko berriak

diruz lagundutakoa


144:55 24/11/13 21:08 Página 4

enbidoa I. MUSIKAZALEON KONTRAESANAK pa Katre! Aukera polita eskeini didak nire zaletasun handienetako bati buruz jarduteko. Has gaitezen: Batzuetan badirudi beste arte edo espresio kulturalekin ez bezala, entzuten ditugun musiken alderdi lirikoak gure ideia eta bizitzaren filosofiarekin bat etorri behar duela, enbidoko adibidean bezala. Noski, jende asko saiatuko da koherentzia hori mantentzen. Musika, Euskal Herrian, protesta, aldarrikapen eta kontzientzia sorkuntzarako tresna baliagarria izan da historikoki: Ez Dok Amairutik hasita, Pantxoa eta Peio, Urko, Euskal Rock erradikala, Su Ta Gar, Etsaiak… Agian ohitura eta joera horrek formula orokorrean aplikatzera garamatza, jendeak entzuten dituen beste estiloekin axioma hori betetzen ez dela ahaztuta. Izan ere, ez dut uste Reggaeren bizimodu berezia, Sex, Drugs & Rock-and-roll filosofia, Reggaetonaren letretan azaltzen zaigun gizon-emakume erlazio “bitxia” edota Camaronen Soy Gitano-rekin identifikatzen dutenik euren burua estilo horien entzuleek. Bestetik, ideia kontrajarriak dituzten autoreen musika entzutean kontraesanean eroriko ginateke, ezinbestean. Enbidoko galderara itzuliz, DEATH METALA antikristaua al da? Ikus dezagun: estiloa definitzen duten koordenatuak musikalak dira soilik: Afinazio grabeak, erritmo aldaketa ugariak, ahots guturalak, inongo mugarik ez ezartzea, teknika itzela, musika klasikoa eta prog-aren eragina… Guzti honen adibide bezala, disko hau gomendatuko nizueke: Morbid Angelen “Blessed are the Sick”. Nik gomendatutako taldeak bezala, beste askok kristautasunaren aurkako letrak dituzte, hortik dator Katreren enbidoa. Baina ez da jorratzen duten gai bakarra, Egiptoar edo Sumeriar zibilizazioak, gerrak, biolentzia, gorea, politika, existentzialismoa, serial killerrak, ekologia, Lovecraften kosmogonia eta beste kontzeptu asko erabiltzen dituzte. Talde askok ez dute erlijioa ukitu ere egiten. Beraz, EZ du zertan antikristaua izan. Informazio gehiago nahi baduzue, liburutegian dago METAL EXTREMO izeneko liburu bat, lan bikaina. Bukatzeko, Telle taxilariari galdera: Zergatik gustatzen zaigu musika mota hori gehienbat 30ak ondo paseak dauzkagun jendeari? Muturreko metala ez al zen, bada, gaztetxoen moda bat?

Au

I

ñigo Etxeberria

(Artikulu honen bertsio zabalagoa, youtubeko estekez osatua eta iruzkintzeko aukerarekin Danbolin eta La Huerta fruta-dendako facebooketan izango duzue.)

Lanik gabe dagoen bati, negozio bat irekitzeko ze ideia emango zenioke? Ez dakit ze negozio izango den egokia, gaur egun asuntoa nahiko beltza dagoela uste dut baina ideia bat duenari, aurrena bere buruan sinetsi behar duela esango nioke. Berak izan behar duela lehena, proiektuan sinesten. Horrek emango dio aurrera egiteko indarra.

Ainhoa Subinas

36 urte

Horrela bapatean, ez dakit baina bai herriarentzat eta batez ere turismoarentzat abentura enpresa bat onuragarria izango litzateke. Gure ingurunea aprobetxatuta, zaldiekin ibililadiak, mendi bueltak, espeleologia, piragua... bezalako ekintzak antolatuko dituen enpresa bat.

Sara Matsutani

21 urte


144:55 24/11/13 21:08 PĂĄgina 5

5 ERASMUS BEKAREN INGURUKO ESTUTASUNA Ni lanean nabil eta egia esan ez naiz jarri horretan pentsatzen baina nire ustez informazioa falta da. Nik arropa Ideiaren bat edudenda bat jarriko kita ere nora jo? nuke. Arropa Oztopo haundenda edo zapa- diak daude, ez ta denda bat. dakit laguntzarik Zestoan bakarra dagoen... Aholku dago eta. eta eta informazio enpresa bat Noel Martinez edo ireki beharko da. 10 urte

Kevin Penman

42 urte

Oraintxe irakurri dut periodikoan erabiltzen ez diren lokalekin eta zerbaitetean ari dela udala. Lokal hauek berriro erabiltzen hastea aukera on bat izan liteke. Arropa denda edo zapateria bat, pasteleria bat ere falta da.

Itziar Iturbe

37 urte

Oraintxe ari ginen komentatzen ikasle asko kanpora joaten direla ikastera baina etxeko lanak egiten eta sukaldean ez dakitela oraingo gazteek. Horrelako lanak ikasteko leku bat ireki beharko da, etxean ez dutela ikasten ematen du eta.

Josu Goikoetxea

41 urte

A

ZAroArEn 2a − June, beka kendu digute! − Zer? Ez da posible... Baina bai, posible da, eta egin dute. Beste behin ere, eskerrik asko, Wert. Ezjakintasuna, kezka, haserrea, inpotentzia... Ezjakintasuna, bakana eta nahasia zelako eskuartean geneukan informazioa, eta inor ez zelako arduratu (edo, hobe esan, ausartu) jazotakoaren berri aurrez aurre ematera. Kezka, badelako ikasleren bat diru-laguntza hori jaso ezean helmugako herrialdea utzi, eta berriz ere ohiko bizilekura itzuli beharko lukeena. Haserrea, ez delako zilegi behin ikasturtea hasita eta bi hilabete igaro ondoren esatea, ziurtzat saldu ziguten diru-laguntza usaindu ere egingo ez dugula. Inpotentzia, zilegi izan ez arren, kate motzean loturik gaudelako horien aurrean, ezer egin ahal izan gabe... ala bai? Sare sozial guztiak pil-pilean zeuden, agerikoa zen erabakiarekiko desadostasuna, agerikoa desadostasun hori kaleratzeko nahia. Elkarretaratzeko proposamenak nonahi; bideoen grabazioak, argazkiak... erabilitako baliabidea edozein izanik ere, mezua egokia zen bitartean, denak baliozkoak. Rigakook bideo bat grabatzeko hautua egin genuen. Azaroaren 5a 15 bat lagun ginen mahai gaineko ordenagailu eramangarriaren inguruan eserita, Werten prentsaurrekoaren zain. Isiltasuna. Guztiok elkarri begira, entzundakoa ongi ulertu ote genuen ziurtatu nahian edo... bai, hala zen, ongi ulertu genuen, ministro jaunak hasiera batean promestu ziguten diru-laguntza horren zina betetzea erabaki zuen. Zeinen erraza den jendeak ahoa itxita mantentzen duenean erabakiak hartzea, edota iadanik finkaturik zeudenak aldatzea; baina, lekuz kanpoko erabaki baten aurrean jendeak erreakzionatzen duenean, 3 egunen buruan 200.000 firma bilduz, ehundaka bideo bidaliz... orduan zer? Orduan, hasiera batean erraza zirudiena, zail bihurtzen da, hor goian daudenei ere zailtzen baitzaizkie (edo zaildu ahal baitizkiegu) gauzak. Erasmusari buruz jakin beharreko apurra: hitzez azaldu ezin den bizipena, bakarra, ahaztezina dela da; definizioa osatzea norberari dagokio, bakoitzaren bizipenak abiapuntutzat hartuz. Nik hilabeteko epea dut oraindik.

E

nbido 2. June Alberdi


144:55 24/11/13 21:08 Página 6

Haiek bai ,

L

garaiak?

ehengo etxe zaharrak edo oraingo berriak: betiko eztabaida. Askotan ez da erraza bata edo bestea apartatzea. Zaharra ez da beti izaten ederrena, eta berria ez da beti onena. Mundua ez da zuria edo beltza. Eskerrak! Orri hauetan hainbat eraikuntza aukeratu ditugu, irizpide jakinik gabe. Ezinezkoa egin zaigu epaia ematea: Zestoa berriak ez digu zirrara izugarririk eragin, baina zaharra ere ez zaigu iruditu “galdutako paradisua”. Ea, bada, zer diozun zuk, irakurle!

Laranjadi. · Hormak trintxera, harresi sentsazioa eragiten du, itolarria. · Gutxienez zortzi zuhaitz, oraingoak baino hostotsuagoak. Itzala, babesa, berotasuna ematen zioten plazari. · Tamalez, oztopo franko elbarri eta adinekoentzat. · Kioskoa, garai bateko xarma, bizipenen lekuko aparta. · Herrero etxea, nortasunezko arkitektura.

· Askatasun sentsazioa. · Arte ziztrin antzekoak, babes gutxikoak; nolanahi ere, egungo gizarteak ez du zuhaitzik ikusi nahi begien aurrean. · Praktikotasuna, funtzionala. · Baranda, oztopo nabarmena elbarri eta adinekoentzat.


144:55 24/11/13 21:08 Página 7

7 Gaztaño. · · · · · ·

Argamasa eta igeltsua, osagai bigunak asko irauteko. Erruki, hirugarren pisura igo behar zutenei! Zestoako udaldi eta urzaleekin lotzen den arkitektura. Isolamendu arazoak (zarata, euria eta hotza…). Noizbait izan zuen loreen alaitasuna. Gaztañaga denda eta oroitzapen ugari.

· Material gogorrak, iraunkorrak. · Konforta / erosotasuna / igogailua. · Seriean eraikia. · Pasagune berriak sortu dira eta eremu pribatuak murriztu.

Guztiok bat. · Industria eta bizitza eraikin berean. · Industriak ez du lekurik herri barruan, tailerrek, langileen sartu-irtenek, kaleari ematen zioten dinamismoa kanpora! · Pixkanaka, arkitektura industrial dena ezabatzen ari gara.

· Begirada batean, itxura geometrikoegia, erleak erlauntzetan bezala. Bat ote dator itxura hori herri txikien izaerarekin? · Eraikuntzaren soiltasuna. · Lehengo etxeen aldean argitsua. · Hutsik, jendea noiz agertuko zain.


144:55 24/11/13 21:09 Página 8

Portalekoa. · Eraikuntza xumea, baina arkitektura aldetik ederra, hainbat detailek nortasuna ematen zioten: harri arteak zuriz pintatuta, ate eta leiho ertzak landuta… · Arazoak erosotasun aldetik: igogailurik ez, babes gutxi zarata eta hotz-bero aldetik… · Baina, orokorrean, emaitza oneko etxea.

Caravan park. · Merkatal guneak herri barruan izateak, bizitza berezia ematen dio herriari. · Herri barruko toki frankotatik ikus zitezkeen inguruko mendiak (lurretik esan nahi dugu). · Keinuak edertasunari, estetikari: leiho-jirak kolore zuriz, ate-izkinak gorriz… · Jiran belar pixka bat: keinua naturari, biziari. · Arkitektonikoki, nahiko eraikuntza arrunta da.

· Konforta, erosotasuna. · Hormigoia bistan uzteak abangoardiako arkitekturarekin lotzen da nahiz eta jendeari ezkutatu beharrekoa iruditu. Fatxadaren antolaketa berritzaileak nortasuna eta itxura modernoa ematen dio. · Nortasuna, baina zaharraren nortasunaren kaltetan.

Sekula, historia guztian, ez da ezagutu azken hogei urte hauetan bezalako neurrigabeko etxegintzarik Zestoan. Garai batean etxe artean “ezkutatzen” ziren baratzak, denak urbanizatu dira, kale edo plazatxo bihurtzeko. Mende hasierako arkitektura, udaldiekin eta urzaleekin lotzen duguna, Erdikalean edo Kaleokerrean ikusten duguna, alegia, kolore argixkako etxe horiek, leiho bueltatan igeltsuzko markoak eta dekorazio-elementuak dituzten horiek, denak desagertzen ari dira. Horien ordez, seriean egindako eraikuntzak ditugu nonahi, inpertsonal samarrak baina, hori bai, lehengo · Etxe berria = erosotasuna. · Arkitektura aldetik estandarra, seriean zahar haien aldeeraikia. an erosoak (hala · Landareek ez dute lekurik, nonbait. dirudite behint· Etxegintza euforiak sekulako harresiak zat). Gaitzerdi lieraiki dizkio inguruko paisaiari: Izarraitz, tzateke dena Endoia eta abar ikusezinak dira kaletik. eraisteko afan horrek Zestoa ederrago bat ekarriko balu. Ez gara asko fio.

E

neko Aristi, Fernando Arzallus


144:55 24/11/13 21:09 Página 9

9 oiloen moduan,

aztarka F ernando Arzallus

a rga zkia : b izen te d avila ( www . g uregip uzkoa . n et )

Iluna ikusten da plaza aldea. Kartelez josita. Garai latzak ziren haiek. Ondoko herrietakoek “El Belfast del Urola” deitzen zioten gure herriari. 1989an gaude. Erreparatu kartelei... Leize eta E.H. Sukarraren kartela. Intsumisioa sortu berri-berria, “Ni puto caso. Insumisioa”. Herri Batasunak Brouard eta Muguruza –biak erailak– ditu gogoan. Beste kartel batek GAL eta Espainiako Gobernuaren inplikazioa salatzen du. Presoak ere gogoan. Uso mordoska ikusten da plazan baina bakearen aztarnarik ez; Aljerreko negoziazioek porrot egin dute. Urte latzak. 300 langabetu inguru, orain baino 50 bat gehiago. Eta bizitzaren karga arintzeko, Atxagak zioen bezala

“zoriona gramoka saltzeari ekin zioten” –droga, alegia– eta dantzan hasi ginen, gogotsu hori bai, baina geure hondamendiaren gainean ari ginen dantzan. Zestoar bat baino gehiagok beren biziarekin ordaindu behar izan zuen “zoriontasun” hura; beste batzuk onik ateratzea lortu zuten. Eta iritsi zen udaberria, “bioleten sasoia”. Koiote berdez pintatu zuten, udaberriarekin “a tono” zetorrela eta. Udaletxea gorriz, ametsetako hiri gorria irudikatzeko edo. Eta esaera zaharrak dioen bezala, “mila urte igarota, ura bere bidean”. Torilak beti bezala, serio demonio, bere sei begi beltz horiekin.

zestoarren

erretolika

BAtZuEk gArrAntZi HAnDiA EmAtEn DiotE, BEstE BAtZuEk EZ HorrEnBEstE. BAtZuEk Asko pEntsAtutA Egingo DutE EtA BEstE BAtZuk AurrEnA HArrApAtutAkoArEkin konformAtuko DirA. BAinA EgunEro, DEnok, EgitEn Dugu ZErBAit DA jAnZtEA. HEmEn, jAnZkErAri LotutAko ZEnBAit HitZ EtA EsAmoLDE!

•ALDAgArri. Aldatzeko arropa, janzteko zein oherako. •AtZEkoZ AurrErA jAntZi. Atzekoa aurrean eta aurrekoa atze-

an dela jantzi; ohiko arauaren aurka, alderantziz jantzi. •AZpikoZgAin jAntZi. Jantzia barrukoa kanpotik duela jaztea. •AZpiL. Azpildura, dobladilloa. Jantzi edo ehun baten ertza azkentzen duen tolestura. •BErEki. Elkarrekin ondo josten diren jantzi-atalak; konjuntoa. •BonBAtxo. Galtza lasaiak, jatorriz mahoizkoak eta zangobarrenetan goma dutenak. Oro har praken gainetik jantzi ohi dira. •itxurAZko ArropA. Egoerari egokitzen zaion arropa; itxura egokikoa. •jAntZiyAk txintxiLikA iBiLLi. Norbait dexente argaltzen denean baldin eta argaldu aurretiko arropak janzten baditu, arropa horiek handiki, zintzilik, geratzen zaizkio. Horrela dabilenari esan ohi zaio. •kurioso iBiLLi. Egoki, ongi jantzita ibili.. •Litx. Oihalari edo arropari ateratzen edo itsasten zaizkion haritxo- edo iletxo-modukoak. •prAkAmAntAL. Garai bateko prakek izaten zuten brageta lauki formakoa eta botoiduna. Botoia eskatuz gero, laukia behera erori ohi da. Dantzari jantzien prakek horrelako brageta izan ohi dute. •sArE-sArE in. Jantzi edo arropa gasta-gasta egin.

aldagarri

Ilustrazioa: Iban Altuna


144:55 24/11/13 21:09 Página 10

Santa Zezilia eguna Azaroaren 8a Maider Arregi kontalari “Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren baitan.

Azaroaren 10a Urtero bezala herritar asko BehobiaDonostia lasterketan

Azaroaren 13a Banka etikoa eta Fiare proiektuaren aurkezpen hitzaldia

Azaroaren 11-17a Mendi astearen baitan, haurrek eskaladaz gozatu zuten

Azaroaren 16a Pintxoak prestatu eta dastazu zituzten Gaztelekuan

Herriko hainbat musika taldek ospatzen dute musikarien egun handi hau. Azaroaren, 21ean hasi zituzten Ertxiña Musika Eskolakoek ospakizunak ikasleen entzunaldiarekin. Ondoren, Musikalean ekimenarekin bat eginez, eta Gipuzkoako beste musika eskoletan bezala, R. Sarriegiren heriotzaren 100. urtemuga gogoratu nahi izan zuten eta zer hobeto tanborrada bat baino? Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina herriko txikienek gogor jo zuten danborra eta euriak atsedenaldi txiki bat eman zien. Ostiralean Idiakaitz Txistulari Taldearen txanda izan zen, ez eguraldi hobeagoarekin baina, hauek ere egin zuten beraien kalejira. Larunbatean berriz Zestoako Musika Bandaren kontzertua. Arkupetan jo zuten eta gaitz erdi! Azkenik, azaroaren 24ean, Parrokiko Abesbatzaren saioa eta Esteban Elizondo organo-jolearen emanaldia izan ziren.


144:55 24/11/13 21:09 Página 11

1

k

danbolin

zulo

1

ale/bale KALE.

Azaroaren 16a

BA L E .

Azaroaren 19a

TS Fundicioneseko langileek deituta manifestaldia

parkeko zakarrontziak desagertzen joan dira poliki-poliki, bakarra dago orain eta askotan gainezka, zer gertatu da?

goizetan, karga eta des-

kargarako kaleak irekitzeko posteak kendu egiten dituzte, baina tapak puskatuta daudenez, urez betetako zuloak

Jubenil mailako Euskal Selekzioak futbol partidua jokatu zuen Iraetan zestoarren aurke

bistan gelditzen dira eta arriskutsu xaMar gainera!

Herriko elkarteentzat prestakuntza saioak Zestoako Udal Batzarrak, 2013ko uztailaren 23an, onartu zuen Zestoako Udalak herriko elkarteei diru-laguntzak arautzeko Ordenantza. Araudi horrek zenbait aldaketa ekarriko ditu diru-laguntzak ematerakoan eta, aldi berean, tresna garrantzitsua izango da herriko elkarteen funtzionamendua eta dinamika hobetzeko. Hori dela-eta, araudiaren atal eta ezaugarriak ondo aztertu eta sakontzeko, ordubeteko lau tailer antolatu dira herriko elkarteentzat, horietatik lehen biak egin dira dagoenekoz. Lehen saioan araudiaren aurkezpena, diru-laguntzak emateko erabiliko diren irizpideak, plangintza egiteko metodologia… aztertu ziren. Bigarrengoan, elkarteen euskararen erabileraz jardun zuten. Hirugarrena, abenduaren 10ean izango da eta gizarte gaiez eta ingurumen kontuez arituko dira. Eta bukatzeko, azken saioan diru kontuak landuko dituzte, aurrekontuak, kontabilitatea, Ogasuna, Gizarte Segurantza…

Azaroaren 22a Skasti taldeak kontzertua eskaini zuen Gaztetxean

Azaroaren 23a Libre giza-katea “Epaiketa politikorik ez” lemapean

Azaroaren 23a Marian Aramendi presoa aske gelditu da 9 urteko gartzela zigorra bete ondoren


144:55 24/11/13 21:09 Página 12

J

ardunian

eneko

larrañaga

spaldi konkistatu zuen musikak Eneko Larrañaga, eta hainbat instrumentu dastatu ditu urteetan zehar. Haizearekin, perkusioarekin eta sokekin jolastu izan du, eta, azken urteetan, korarekin topo egin zuenetik, batez ere berarentzat ditu begiak eta, nola ez, eskuak. Talde askotan jo izan du (Ttakunpa, Dugukolo, Acoustic Glorious…), eta perkusio munduan zebilela egindako ikastaro batean ezagutu zuen instrumentu hori. Txundituta gelditu zen harekin, eta perkusio ikastaro horietako maisu batek espresuki berari eginiko kora eskuratu zuen, orduan. Instrumentu berezia da kora, itxuran, soinuan, estrukturan, jotzeko moduan… Konta iezazkiguzu bitxikeria batzuk, hasteko. Harparen aitzindaria da kora; oso instrumentu tradizionala mandinga kulturan. Afrikako mendebaldean (Gambia, Ginea, Senegal, Mali, Burkina Faso…) sustraituta dagoen kultura horretan, musikari tradizionalek jotzen dute instrumentu hori. Gaur egungo bertako kora jotzaileak 70 belaunaldi baino gehiagoko tradizio baten ondorengoak dira. Orduko koratatik, aurrerapen handia egon da. 21 sokako instrumentu bat da, eta kolonizazioaren aurretik, pitarik existitzen ez zenean, borobildutako narruzko tira finek egiten zuten soken funtzioa. Modu ra ikasten, eta hortik sortu dira programak horretan instrumentu afinatua lortzea nahiko konplikatua izanedota ikasteko hainbat modu, baina oso nahago zen. Halaxe daude garai hartako diskoak; ez daukate batere sia da. Lan nekeza da partitura bat egitea, eta afinazio ona, eta ulergarria da. baita hortik ikastea ere. Egitura oso konplexua dauka, baina materiala oso oinarrizHasieran, ikasten hasi nintzenean, europar koa da. Erresonantzia kaxa kalabaza handi baten erdia da, behi kora jotzaile batek egindako programa bat jainarru batekin estalia dagoena. Kalabaza erditik mastil handi bat tsi nuen. Han, kantuak idatzita daude; handik ateratzen da, alde banatan soka ilarak gelditzen direlarik. Masgauzak ateratzen hasi nintzen, eta pare bat oitil horretan, sokei eusten dieten klabijak daude. Esan bezala, narri ere ikasi nituen, geroago bat erabili izan materiala sinplea da: kalabaza, zura, narrua, pita… dudana. Baina hori ez da izan nire ikasketa. Nahiago izan dut probatzea eta entzunez egiNola egiten da bat hainbeste sokekin lagun? tea, era natural batean. Ilusioa eta motibazioak ematen zaitu gauzak egitera. InstruNola da koraren eta zure arteko harremana? mentu honek transmititzen didana energia ona da, eta on egiten dit. Zerbait goxoa da niretzat. Bion arteko ulergarritasuna egon dadin Egia esan, zail samarra da jotzeko. Oinarria eta melodia bi essaiatzen naiz; ni bere estrukturara egokituz kuekin egiten da koran. Bi behatz lodiekin oinarria egiten da, eta bera nire espresatzeko modura. Ikasten haeta bi erakusleekin, melodia eta punteatzeak. Bi eskuekin, oinasi nintzenean, beste instrumentu batzuekin rria, eta bi eskuekin, melodia. Normalean, beste instrumentuebaino gehiago kostatu zitzaidan harekin bat kin, esku bakoitzarekin bata edo bestea egiten da; pianoan beegitea, baina hori lortzea oso polita izan da, zala, ezkerrarekin oinarria eta eskuinarekin melodia. Koraren eta, ordutik, fruitu asko eman dizkit. konbinazio ulertzeak, teknika ezagutzeak eta abarrek denbora bat eskatzen du. Korak badu partiturarik? Partitura estandarrik ez dago. Afrikar kultura beti ahozkoa izan da, frantsesak eta ingelesak azaldu arte; koraren transmisioa imitazioa eta belarri finean datza. Azken hogei urteetan, leku askotako jendea (frantsesak, belgikarrak, italiarrak...) ibili da ko-


144:55 24/11/13 21:09 PĂĄgina 13

3

1 ENEKORA. Barrenetik sortutako izpien isla

Betidanik abestu izan duzu ala koraren soinuak bideratu zaitu kantuan aritzera? Betidanik kantatu izan dut. Oso gustuko dut, eta oso garrantzitsua izan da beti niretzat. Aspaldi hasi nintzen nire kantak ateratzen; melodia, ahotsak‌ Asko espresatzen naiz modu honetan. Gitarra eta ahotsa osagai garrantzitsuak izan dira beti niretzat. Gitarrako eskolak ere ematen dituzu, ezta? Bai, eta oso gustura nago. Esperientzia polita ari da izaten. Etxean ematen ditut eskolak, eta jendea pozik ikusten dut. Musikako grina eta pasioa transmititzea asko gustatzen zait. Banakako eskolak ematen ditut, eta eskolak bakoitzaren erritmora eta beharretara egokitzen saiatzen naiz. Eta pixkanaka-pixkanaka bakoitzak zer aurrerapen egiten dituen ikusten ari naiz. Korarekin egindako jarraipenari eutsiz, nolakoa izan da bakarlari bihurtze prozesu hori? Talde batean ibili nintzen jotzen korarekin. Talde hori desegiten ari zenean, nire aldetik gauza asko egiten ari nintzen instrumentuarekin; dastatzen, probatzen, kantuak sortzen, osatzen. Egoerak suertatu zuen bultzada hartzea, bakarrik aurrera egiteko. Eta korak, berak bakarrik, hainbeste espresatzen duela sumaturik, ahotsa gehituz gauza berezia izan zitekeela pentsatu nuen, eta hor sortu zen Enekora proiektua, duela hiru-lau urte. Beste instrumentu batekin ez nintzateke animatuko bakarlari bezala, baina korarekin bai. Zuk sortzen duzu musika guztia Enekoran? Bai. Kora Izpiak diskoan moldaketa batzuk egin ditut, eta gainontzekoak nireak dira guztiz. Kantuak sortzean, musika sortzen dut lehenengo, musikaria bainaiz kanta idazlea baino gehiago. Musika sortzen dudanean, inprobisazioak egiten ditut ahotsarekin, pixkanaka zehaztuz, eta, horrek transmititzen didan energiaren arabera, gai bat edo bestea lantzen dut; idatzi nahi dudanaren zirriborroa egin, eta azkenik melodiari letra jartzen diot. Beti melodiari jartzen diot letra. Diskoan zeuk bakarrik grabatu duzu, baina zuzenekoetarako banda sortu duzue, ezta? Bai. Korak badu zentzua bakarrik, baina gogoa nuen Enekora talde forman eskaintzeko; taldean izan dezakeen indar edo osotasun horregatik. Diskoa grabatu ondoren, pentsatzen eta bilatzen hasi nintzen zeinekin jo, eta dagoneko laukotea osatuta daukagu. Mikel Aveiro eta Adrian Larraùaga zestoarrak perkusioan, eta Hanni Insausti hernaniarra koroetan. Oso pozik nago. Bakarrik ibili izan naizen garaian irudi proiekzioekin eskaini ditut kontzertuak. Jon Manterolak, proiektore eta dokumentalista bera, aurkezpen bideoa, irudi proiekzioak eta abar egiten dizkit. Enekora.com-en daude haietako batzuk. Hemendik aurrera, beraz, laukotea eta irudi proiekzioekin osaturiko ikus-entzunezkoa izango da Enekora. Zuzeneko polita muntatu dugu, eta gustura gaude.

a rga zkia :

as ier ga rag arza


144:55 24/11/13 21:09 Página 14

Hitz joko polita da proiekturen izena, bereziki zuretzat egina. Gaixoaldi batean sortu zen. Sukar handiarekin nengoen Gabon garai batean, eta hor hasi nintzen buruari bueltaka, izena pentsatzen. Eneko eta koraren artean harremana ikusi nuen eta, aldi berean, Ene-k “etxeko” edo “nire” esan nahi du. Kora jotzeko eta berarekin espresatzeko daukadan modua hain pertsonala bihurtu dut, a rga zkia : edit h uriza r oso nire sentitzen dudala eta Ene oso egokia iruditzen zitzaidan hori adierazteko. Horrez gain, oso eginiko metafora bat da. Adouna wolof-ez (Senegaleko beste kuriosoa izan zen jakinarazi zidatenean hungariehizkuntza bat), “bizia” esan nahi du. Diskoan azalpenak eman raz Enekorak musika esan nahi duela. Horrek benahi izan ditut, kantuen izenen esanahien inguruan, kantuen jarretsi zidan izen horrek izan behar zuela. torriari buruz eta abarri buruz. Dagoeneko diskoa grabatua eta eskuartean duzu. Nola joan da? Esker emate pila bat ere ikusi ditut diskoan. Uste baino lan gehiago eta denbora gehiago Bai. Lan oso pertsonala egin dut, eta aukera ezin hobea izan eman du diskoa grabatzeak; luze joan da. Hasiera da maite dudan jendeari eskerrak emateko. Prozesu honen guzbatean, nik neuk grabatu nuen etxean, izan ere, tiaren alderdi politenetako bat izan da diskoa jende maiteari esestudioan sartu aurretik, ikusi nahi nuen nola enkaintzea eta eskertzea. tzuten zen sartu nahi nuen gauza bakoitza; ahoBueno, diskoa esku artean, zuzenekoekin hasita… Non eskutsen bariazioak probatzeko, eta jakiteko zer eta ratu ahal izango da diskoa? nola grabatu behar dudan. Hori egin ostean, ez Diskoa kontzertuetan egongo da salgai; baita Urola bailarako neukan dudarik Eñaut Gaztañagarekin grabatuko zenbait tabernatan ere (enekora.com bere web orrian jakinarazinuela Gaztain Estudioetan. Masteriazioa Estanis ko da). Abenduan Durangoko azokan egongo da salgai, eta, azoElorzak egin du, Doctor Master-en. Ni oso gustuka pasatu ondoren, dendetan erosi al izango da. ra gelditu naiz emaitzarekin. Eta zuek nondik nora ibiliko zarete? Ondoren, kontuan hartuak ez nituen hainbat Aurkezpena azaroaren 8an izan zen Zumaiako zine aretoan; izapide egin behar izan nituen; kodeak, lege gorhasiera oso polita izan zen. Eta, ordutik, Azkoitiko Matadexen dailuak… Txalapart diskoetxearekin atera dut disegon gara berriketan taldearekin batera; azaroaren 29an, Gasteizkoa, eta haiek asko lagundu didate. ko Gora-n; eta hurrengo kontzertua abenduaren 8an, igandean, Erraza izan da diskoetxea lortzea? Ez da beti Durangoko Plateruena kafe antzokian izango da. Durangoko hala izaten eta… azoka egingo den asteko igandean, eguerdiko 12etan. Aukera oso Bai. Bila ibili nintzen hainbat diskoetxetan, eta polita da Durangoko azokaren programazioaren barne egotea. niretzat egokiena Txalapart-en ateratzea zen alderPozik dago Eneko berak egindako lanagatik eta ingurukoen di askorengatik (euskaldunak direlako, munduko laguntza eta estimazioagatik. Zuzenekoetan, diskoaren bidez musika ezberdinetara irekita daudelako…). Nire edota enekora.com-en bitartez eskaini nahi du mimoz eta maitadiskoaren lekua hor ikusten nuen. Bestalde, ikusi sunez eginiko lan hau, eta Kora Izpiak goxotasun horrekin zanuen beren aldetik nahi zutela nirea bezalako baltzea nahiko luke. proiektu bat edukitzea berean, eta erraz joan zen elkar aurkitzea eta bidea adostea. Zein da diskoan erabiltzen duzun beste hizkuntza? Diskoan mandingaz abesten dut Sanu, diskoko bigarren kantua. Senegaleko kanta tradizional bat da, Zaragozan bizi den Senegaldar lagun batek erakutsi zidan. Diskoko gainontzeko kantuak euskarazkoak dira, nik neuk sortuak baitira eta ni euskaraz espresatzen naiz abesten dudanean. Hala ere, diskoan ikusi daiteke nola kantu batzuen izenak afrikarrak diren. Djelia adibidez; “odolezkoa” esan nahi du, eta esker ona ematen die arbasoei. Diskoko lehenengo kantua, Adouna, biziari

M

aialen Kortadi Iparragirre

a rgaz kia :

a s ie r ga raga rza


144:55 24/11/13 21:09 Página 15

az 27

aroa asteazke na

Yoga tailerra, doan, kiroldegian, 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Irakaslea Yamelli Prieto. Tailerraren helburua, haurrek, jolasaren bitartez yoga zer den ezagutzea da. Gorputzeko jarrerak, arnasketa, kontzentrazioa eta erlaxazioa landuko dira besteak beste. Izena emateko deitu Gaztelekura 688 684 029 telefonora edota idatzi gazteria@zestoa.net helbidera. - 30ostirala eta larunbata Andrina Basandrina ipuin kontaketa animatua, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, Globoflexia animazioa. Ostiralean, Arroabeko Kultur Etxean eta larunbatean, Arroagoiko elkartean.

29 ab 13

en dua

.

o stirala

Kontaidazu ipuin bat ekimenean Ruben Larrañagaren txanda, 17:30ean liburutegian. Jakoba Rekondoren hitzaldia 21:30ean Aizarnako Aranburu landetxean. Orokorrean jardungo du landare eta zuhaitz mota ezberdinez eta bukaeran bertaratutakoek galderak egiteko aukera izango dute.

15 18 20

igandea

Agiro Mendi Taldeak antolatuta haurrentzat goiz pasa Zestoa inguruan. asteazke na

Banda txikiak kontzertua eskaniko du Kultur Etxeko balioanitzeko gena 18:30ean. o stirala

Ertxiña Musika Eskolako haurren entzunaldia kultur etxeko aretoan, arratsaldeko 18:30ean.

22

igandea

III. Artisau azoka Alima dantza gunean. Urtero bezala irabazitakoaren portzentaia bat Nava Jeevan Indiako haurrei laguntzeko elkartearentzat izango da. Ordutegia: 11.00etatik 14:30era eta 16.00tatik 20.00tara. Herriko edo herriarekin nolabaiteko lotura duten hamarren bat artisauk hartuko dute parte eta pitxiak, osagaiak, panpinak, krema eta ukenduak, jaki eta edari ezberdinak (magnolia likorea, mermeladak, etxeko turroiak, pastak)… erosteko aukera izango da bertan besteak beste.

5

agenda

1 Gu az 25 26 27 28 29

rutze

j u bilatu

e ta

p entsiodun en

aste a :

aroa astelehen a

Bingo saioa, sari bereziekin, 17:00etan. astearte a

Mus eta punttu txapelketa, 17:00etan. asteazke na

Pentsio legediaren inguruko hitzaldi-bilera informatiboa 17:00etan. o stegun a

Seiko urre eta eskoba txapelketak, 17:00etan. o stirala

Arratsaldeko 18:00etan tortilla lehiaketa jubilatu gunean. Behar diren osagaiak antolatzaileek banatuko dituzte. Epai mahaikoek erabakia eman ondoren, bertara inguratzen direnek pintxoak dastatu ahal izango dituzte. Azaroaren 28rako eman behar da izena. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira.

ab 01

en dua igandea

Ohiko anai arteko bazkaria Arozena Jatetxean. Lehenik 12:00etan hilberriak direnen aldeko meza ospatuko da.

•A

giro mendi taldeak, aurten ere antolatu du mendi astea eta hau bukatuta, balorazio positiboa egin duela jakinarazi nahi du. Eskerrak eman nahi dizkiete, bide batez, parte hartu duten guztiei, bai Arroabean, Aizarnan edota Zestoako emanaldietan ikusle izan direnei, baita rokodromoan elkartu ziren umeei ere, 75 umetik gora elkartu baitziren eta ibilaldi neurtuan ere 50 ume eta 25 gurasok hartu zuten parte. Mila esker guztiei!

•K •I

ultur taldeentzako formazio saioak antolatu ditu Zestoako Udalak. Ikus informazioa Danbolin zulo atalean.

puinak kontatzen hasteko tailerra. Azaroak 27, abenduak 4 eta 11ean izango dira arratsaldeko 17:30ean Arroako Elkartean. Irakurlegaiak eta lehen irakurleak diren umeen gurasoei eta kontalari izan nahi duten helduei zuzendutako aho-narrazioari buruzko tailerra. Askotan gure haurrek ipuin bat kontatzeko eskatzen digutenean liburu bat hartu eta irakurri egiten diegu. Baina ipuin bat kontatzea hori baino askoz gehiago da: istorioak elkarbanatzeko momentu hurbila, hitzen gozotasunaz gozatzekoa, gure barne-begiez bidaiatzeko beta... Baina, hala ere, askotan ez dakigu nola kontatu behar diren, zeintzuk diren egokienak adinen arabera, edo are gutxiago, nola asmatu geure ipuinak. Hau dela eta, Bego Alabazan kontalariak 2-7 urte bitarteko umeei ipuinak kontatzen ikasteko ipuin-tailer hau proposatzen du. Tailer honetan ipuinak kontatzearen garrantziaz arituko dira, adin bakoitzean istorio egokiak kontatzeko argibideak eman eta era dibertigarrian eta gozo-gozo kontatzeko kontutan hartu beharrekoak landuko dituzte. Tailerra, praktikan eta partehartzaileen hausnarketetan oinarrituko da. Izan ere, kontatzean ikasten da kontatzen. Tailer honetan parte hartzeak, Arroako haurrei, 2014 urtean, ipuin bat kontatzeko konpromisoa dakar.


144:55 24/11/13 21:09 Pรกgina 16

auzoetatik

Kaixo danbolineko irakurleok! Lau jai egun izan ditugu aurten Lasaoko sanmartinetan, ostiralean hasi txupinazo egunarekin eta astelehenean bukatu meza eta Lasaoko argazkien erakusketarekin. Ostiralean, primerako bertso-afaria izan genuen Amaia Agirre eta Mantxi bertsolariek gidatuta (Lasaotik Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalera egin zuten salto!). Auzoko eta inguruko herrietako haurrek bete zuten frontoia larunbatean, puzgarriak, txokolatada eta gaztaina jana izan genituen, giro aproposa egin zigun! Igandean Gizakia Helburukoek eta hainbat lasaotarrek bere fruitu, landare eta abereen erakustaldia egin genuen, urtero fin laguntzen diguten Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak alaituta, gora

LAsAon

sAn

mArtinAk

zuek! lasaotarren partez. Bukatzeko, San Martin eguna, astelehena tokatu zen eta, auzotarrek eskatuta, Meza izan zen Zestoako parrokiko abesbatzak lagunduta. Eta, egun berean, argazkien erakusketa ere antolatu genuen, hemen dituzue garai batean egiten ziren danborrada eta karrozen argazki zahar batzuk, bai-bai, Lasaon! Parte hartu duzuen guztioi "gora zuek" eta "gora auzoak eta auzolana!". Hurrengo arte! LASAOKO

FESTA ANTOLATZAILEAK


144:55 24/11/13 21:09 Pรกgina 17

7

1 AiZArnAn

ErE

sAn mArtin

Usadio zaharra da San Martin inguruan txerria hil eta gazitzea. Usadioarekin jarraitzeko, baina era berrira moldatuta, ospatu dugu egunari dagokion txerri festa Aizarnan. Zaharragoak diren usadioen berri eman ziguten Ekainberrikoek, garai batean nola ehizatzen zen erakustaldia eginez. Ez ziren falta izan parrillan prestatutako txerria eta danbolinean erretako gaztainak ere. Egun polita Aizarnan, sanmartinak ospatu eta usadio zaharrak gogoratzeko. ION EGIGUREN

AmEZtirA

irtEErA

Azaroaren 3an, Iraeta Denon artean auzo elkarteak antolatuta mendi irteera egin zuten Ameztira. Ondoren, Gure Ordeka elkartean bazkaria, hainbat garagardo dastatu zituzten.

ArroABEAn protEstA

LomCErEn

AurkAko

Urriaren 24an, eguerdiko 12:15ean Arroako Herri Eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek geldialdia egin zuten LOMCE legearen kontra protesta egiteko.


144:55 24/11/13 21:09 PĂĄgina 18

berriak Anbulategi berria. Osakidetzak 800.000 euroko laguntza onartu du 2014an Zestoan anbulategi berria egiteko. Bildu eta EAJ alderdien arteko elkarlana eta aurreko legegintzadian lokal aproposa lortzen egindako lana azpimarratu ditu Ruben Alberdi jarduneko alkateak. Anbulategi berria, Euskal Herria plazan egingo da, 554 metro karratu izango ditu (orain artekoak 155 ditu). Orain anbulategia dagoen lokala, udalaren esku geldituko da bestea egiten denean eta erabilera berri bat emango zaio. Zestoako udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskuetan utzita dauka lokal berria 2010etik. Gauzak azkartu eta errazte aldera, anbulatorio berriaren proiektuaren ardura Udalak berak hartu zuen hasiera batean, baina, azken berrien arabera, Osasun Sailak landuko du proiektua gainontzeko herrietan egiten den bezalaxe. Urtarrilaren 1erako hau bukatuta, lanen esleipenekin hastea da asmoa. Itxita dauden lokalak berrerabili eta herritarrei zerbitzu berriak eskaintzeko proposamena. Merkataritza eta Ostalaritzako Mahaiak bultzatuta, itxita dauden lokalak berrerabiltzeko egitasmo berri bat jarri du abian Udalak. Lokal ugari dago herri gunean itxita eta iniziatiba duten ekintzaileei, horiek baldintza berezi batzuetan erabili ahal izateko aukerak eskaini nahi zaizkie. Lehen pausua lokal huts horien jabeei deialdia luzatzea izan da; egitasmo horretan parte hartzeko interesa zeintzuk duten jakiteko. Horiek udalera jo beharko dute informatzera eta eskaera egitera abenduaren 13a baino lehen. Egitasmoan sartzen diren lokalen jabeek udal zerga eta tasarik ez dute ordainduko. Lokal erabiltzaile edo ekintzaileei, berriz, gutxienez lokalaren erakusleihoa eta kanpoko fatxada berriztatzea lokala erabiltzen hasi aurretik eskatuko zaie. Lokalaren aseguru, udal tasa, garbiketa, mantenu eta zaintza lan eta gastuak ere, erabiltzailearen ardura izango dira. Eta lehen 12 hilabeteetan gutxienez, alokairu-errentarik ordaindu gabe lokala erabiltzeko aukera ziurtatu behar dio lokal jabeak erabiltzaileari.

Partaidetzako aurrekontuak. Bide gorria Lasao eta Zumaiara. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuaren zati bat, 500.000 euro hain zuzen, zertan gastatu erabakitzeko, bailara mailako ekimen bat antolatu du. Urola bailarako herrietan, guztira, 124 proposamen jaso dira. Oraindik teknikoki eta ekonomikoki bideragarria al den aztertu behar bada ere, askogatik boto gehien lortu zuen proposamena hauxe izan zen: Urolako trenbide zaharreko bidegorria bi zatitan egokitzea, Zestoa-Lasao eta Zestoa-Zumaia. Jadanik egina dagoen zatia mantendu eta garbitu ere egin beharko da eta beste bidegorri zati batzuk ere egokitu nahi dira. Horrez gain, beste zenbait proposamen ere aztertzekotan gelditu ziren, Zestoako kasuan, herriguneko irisgarritasun arazoa konpontzea. Idiazpi auzoan batez ere, Ekainberriko egokitzapen lanak zirela eta presaka egindako lan batzuk ondo errematatu gabe baitaude eta eskailera ere finantziazio arazoengatik mekanikarik gabe dagoelako.


144:55 24/11/13 21:09 PĂĄgina 19

9 1

Aizarnan herri elkarte berria eta kultur etxea. Zestoako Udalak Parrokiako arduradunekin egindako hitzarmenari esker, oraindik Eliza ondoko soziedadea erabiltzen jarraitzen dute Aitzbarna kultur elkartekoek. Eskola zaharra zegoen eraikinean hasi zituzten ordea elkarte berria eta kultur etxea egiteko lanak. Eraikina barrutik hustu eta egitura egonkortzen ari dira. Urte bukaerarako aurreneko lanak bukatzea aurreikusi du Udalak 220.000 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Hiru solairu ditu eraikinak, behekoan egongo da elkartea eta gainontzeko bi solairuak kultur etxearentzat izango dira. Lehen solairua erabiltzeko prest geldituko da, lurrak eta komunak eginda. Behe solairuari dagokionez, herri elkartekoen esku geldituko da hornitzea eta bertako antolaketa zein izango den erabakitzea. Lasaorako ere aztertzen ari dira auzo elkarteak erabiltzeko leku bat non prestatu. Orain arte, urtean zehar oso egun puntualetan Gotzaindegiarena den lokal bat erabiltzen zen, festetan... Bi aukeren artean erabakia hartzekotan dira; edo eraikin prefabrikatu bat jarri edo Gotzaindegiaren lokal hori Udalak bereganatu auzo elkarteak erabil dezan.

Birziklapen etxola. Urola Erdiko mankomunitatearen bidez, 24 orduz irekita egongo den birziklapen etxola jarri du Udalak kiroldegi atzean. Herritarrek behar ez dituzten hainbat gauza utz ditzaten: aparatu elektroniko txikiak, autoen bateriak, disko, DVD, kaseteak, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, aerosolak‌ bilduko dituzte han. Birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko erraztasunak jarri nahi zaizkie herritarrei eta horrelako materialak zabor ontzietara ez botatzea du helburua. Udalak argi utzi nahi du, hilean bitan egiten den neurri handiko traste zaharren bilketak aurrera jarraitzen duela eta etxeko aparatu handiak horrela jasoko direla. Etxolako zirrikituetatik soilik hor zehazten direnak sartu behar dira. Gogoratu, alde batetik, traste zaharrak hileko lehen eta hirugarren ostiraletan bildu arren, bezperan atera behar direla. (Abenduaren 6a jai eguna denez, bilketa 5ean egingo da); bestetik, gogoratu zerbitzu berezia dagoela bolumen handiko trasteak etxez etxe jasotzeko, telefono honetara deituta: 902 455 855.

Zerga eta tasei eutsi egingo die Udalak datorren urtean. Aho batez EAJ eta Bilduk 2014rako tasa eta zergak izoztea erabaki dute orokorrean herritarrak bizitzen ari diren egoera ekonomiko zaila dela eta. Uraren eta zaborraren gaineko tasa KPIa igoko dute, %1,5 alegia.

Serbitzuko bi kale garbitzaileak. Auzitegi Nagusiko lan arloak aitortu du Udala ez zegoela Serbitzuko bi kale garbitzaileak subrogatzera behartuta. 2008an Zestoako kale garbiketaren zerbitzua Serbitzu enpresaren esku uztea erabaki zuen Udalak 2012ko azaroa arte. 2012ko ekainean, Udalak azpikontratarekin moztu eta kale garbiketako lanak bere gain hartzea erabakita, lan poltsa baterako deialdia egin zuen, bi urteko kontratua izango luketen bi langile berri kontratatzera konprometituta. Lanik gabe gelditu ziren kale garbitzaileek salaketa jarri zuten Udalaren aurka baina orain jakin da, EAEko Auzitegi Nagusiko lan arloko salak adierazita, Udala ez zegoela behartuta lanik gabe geratu ziren bi langileak subrogatzera.


144:55 24/11/13 21:09 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook