Skip to main content

143 urria

Page 1

2013ko urria

143 zk.

Kartzela

ez da pertsonak egoteko lekua


34 6 10 12 16 18 19

URTEBETE

inkesta

www.ekainberri.com Telf. 943 868 811

laukitxoa moztu eta urriari dagokion lekuan itsatsi.

urtean 25€

danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!

izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)

posta kodea nortasun agiria

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.

herriko istorioak biltzen hasten zarenean, jende askorekin hitz egiten duzu eta gauza asko kontatzen dizkizute. gauza interesgarri ugari entzuten dugu, eta dena kontatu nahi izaten dugu. aldizkariaren lekua, ordea, mugatua da, eta hor sortzen zaigu arazoa. zer sartu eta zer utzi behar dugu kanpoan? danbolinen idatzi duen orok izan du, noiz edo noiz, arazo hori. hilabete honetan, mendi lasterketen mundua edo ertxinen epaiketa dela eta, buruhauste berak izan ditugu. hilero kontatu nahiko genukeen gauza asko gelditzen dira kanpoan, eta horrek pena ematen digu. herriko kontu eta istorioak biltzea da gure asmoa, eta lan hori ahal dugun ondoen betetzen saiatzen gara. baina zer egin kanpoan gelditzen den informazio guztiarekin? egoera honi aurre egiteko asmoarekin, orain urtebete, danbolinen orria sortu genuen Facebooken. “baina nik ez dut Facebookeko profilik” entzun dugu behin baino gehiagotan kalean. profila izan beharrik ez dago ordea. interneten sartzen den edonork ikus dezake danbolinen profila. gure ateak irekiak daude. edozein bilatzailetan Facebook eta danbolin hitzak idazten baditugu, lehenengo emaitzetako bat gure orrialdea izango da, eta, nahiz eta ez izan profilik, inolako arazorik gabe sartu ahal izango duzue. profila dutenek, berriz, atsegin dut botoiari ematen badiote, da nb ol inek argitaratzen duen guztia azalduko zaie beren profilean. urtebete honetan, testu hau idatzi dudan egunera arte, 405 pertsonak eman diote atsegin dut botoiari, eta kuriositate moduan esan behar dugu % 59 emakumezkoak direla. zestoako gizonezkoak non ote daude? hala ere, hori ez da xelebrekeria bakarra. erabiltzaileen jatorria aztertzen hasita, madrilgo 47 miresle ditugu, eta azpeitikoak, berriz, 43 dira. horrez gain esan beharra dago bisitatzen gaituzten gehiengoak gazteleraz egiten duela. 405etik 270ek Cervantesen hizkuntza erabiltzen dute, eta euskara, berriz, 116k. baina benetan atentzioa ematen duena da indonesiera erabili eta indonesiatik konektatzen diren hiru miresle ditugula. baliteke zestoarekin erlazioa duen jendea izatea eta guk ez jakitea. horrela bada, eta norbaitek ezagutzen baditu, eskertuko genuke esatea nor diren eta elkarrizketa bat egingo diegu. hori, gutxienez, merezi dute. baina ez dut uste hori denik kasua. hainbat jendek bere Facebookeko profilean ez ditu bere benetako datuak erabiltzen intimitatea mantentzeko asmoz, eta jatorri exotiko bat edo urrutiko hiri batean bizi direla jartzen dute. ez da gure kasua. lasai etorri; ateak irekita daude. hori bai, zure profilean erabiltzen duzun hizkuntza aldatu eta euskara erabiltzen hasten bazara, guztiok eskertuko dizugu.

U d a n b o l i n ek

rko Canseco

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

enbidoak

jardun ian mikel arre gi

ura lepotik gora

mendian gora abiada

dan bolin z ulo

agenda

aztarka, erretolika

diruz lagundutakoa


5

enbidoa I. NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK Azkoitira bizitzera joan naizenetik gauzak asko aldatu diren galdetze al diak, Moenax? Pentsa ezak: lehen, zezenketan aurkakoak omen ginen intoleranteak, eta, orain, begira zezenketazaleak nola dabiltzan! Ez da nire asmoa simaurra mugitzea, ze zenbat eta gehiago mugitu, orduan eta kirats handiagoa, baina Moenaxek galdera hau egin balit tabernan, nire erantzuna horrelako zerbait izango zen. Gauzak etengabe ari dira aldatzen, bai, baina baita gu geu ere. Egoerak, gizartea, gauzek bere denbora behar izaten dute aldatzeko, baina pertsonongan aldaketak askoz ere nabarmenagoak izaten dira. Konturatzen naiz gure lagunartean “akordatze al haiz?” esaldia gero eta entzunagoa egiten dela. Edo elkarrekin gelditzea gero eta zailagoa dela, bata hurrengo eguneko ajearen beldur delako; besteak, berriz, umezain gelditu behar duelako. Ez txarragoa, ezta hobea ere. Urteak igaro ahala pertsonak esperientziak bizitzen goaz, haietatik ikasten ahal den neurrian behintzat, eta, horren ondorioz, aldatzen. Nik usten dut nondik gatozen ez ahaztea dela garrantzitsua. Niri lagun batek esaten dit: “aldatu haiz, baina betiko aldrebesa izaten jarraitzen duk!”. Eta hori entzutea gustukoa zait. Azkenean, pertsonak, gizartea eboluzionatuz goaz (edo komeni, behintzat); horren ondorioz, aldaketa ezinbestekoa da. Ostras! Konturatu naiz pixka bat sentibera ari naizela jartzen eta oraindik segituko nukeela idazten aldatuko nituzkeen gauzei buruz. Neure buruari, gizarteari zein Euskal Herriari begira. Baina ez dut hemen nire barrua biluztuko, eta, gainera, ez dut irakurlea aspertu nahi. Holaxe ba, Moenax! Ikusten diat heuk ere, nire moduan, argazkian baino ile gutxiago daukakela eta hori bai dela aldaezina. Hala ere, ile gutxiagorekin, zaku handiagoarekin, zein lepo okerragoarekin, jarrai dezagula beti besteengandik berezi egiten gaituen zerbait horri eusten! Eta aldaketa gora aldaketa behera ari naizenez, bada Zestoan azkenaldian zeresan handia eman duen aldaketa bat: herriko apaizarena, itxuraz behintzat. Ile luzea, tatuajeak, “death” musika… baina, Iñigo Etxeberria (fruterikoa), musika hau ez al da, ba, antikristoa izaten?

Ni

A

itor Olaizola

intada . Huancavelicako lagunak.

“ Denetik” daukagun garai honetan, zer botatzen duzu faltan lehengo sasoitik? Gure garaian denok batera ibiltzen ginen, haserretzen baginen ere elkartuago geundela iruditzen zait. Orain umeak kalean jolasten ikustea faltan botatzen dut. Talde txiki gehiago bezala ikusten da umeen artean, eta banakako jolasetan ikusten dira asko teknologia berriekin, adibidez.

Manoli Tena

47 urte

lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu urriaren 19an acobamba eta huancavelicako jangeletako haurrentzat janari eta garbiketa pertsonalerako bilketan parte hartu zuten guztiei. zuei esker, beste urte batez peruko haurrei laguntza hau bidaltzeko moduan izango gara. aurten ere, ezin dugu eskerrak eman gabe utzi zestoako udala ez eta bilketan lagundu diguten bolondres guztiak ere. eskerrik asko beste urte batez laguntzen jarraitzeagatik!

H

uancavelica-ko lagunak (zestoa) Mª Jesús eta Teo

Gauza asko esango nituzke. Umetako inozentzia, lasaiago bizitzearen grina… Teknologia berriei dagokionean kontrol sozial handia eta intimitate falta dagoela usten dut. Gainera larria iruditzen zaidana da haurrek hori guztia hain eskura edukitzea, lehen esan dudan inozentzia hori zertxobait galtzea bultzatuz.

Maider Ibarguren

37 urte

Orain sobran dagoena lehen faltan eta Garai bateko lehen sobran zelagunarteko elgoena orain falkarrizketa eta tan dago askolasaitasuna, autan. Nik faltan rrez-aurreko habota… gaztetaOhitura zarremana falta suna. Horixe da har asko ziren Orain askoz da. Material alfalta zaidana. orain baino ho- gutxiago elkardetik egon gaubeak. Adibidez, tzen dela jenza asko dago Martin Ostolaza familia edo lagun dea. Koadrila baina bestelako giroko hizketal- handiagoak zi72 urte gauzak falta didiak, orain tele- ren lehen; orain ra. bista dela-edo el- berriz gero eta karrizketa eten talde txikiagoak Bixente Olaizola egiten da. ikusten dira. 72 urte Pertsonen arteJosefa Gurrutxaga ko erlazioak gutxitu egingo 67 urte balira bezala.

Emiliano Perez

56 urte

BATEAN ETA BESTEAN ENBIDO

D

AnboLinEn 40 ale argitaratu omen dira nik azkeneko enbidoa egin nuenetik. Ba ote? Eta, tira, eskatu egin didatenez hemen nator berriz txapa botatzera. Aizue!, ez da polita izango neuk esatea, baina azkeneko enbido hartan ez nuen badaezpadako ekarpena egin Danbolinen! Alegia, hurrengo aleko enbidoa pertsona jakin bati eskaini eta, hala, kate bihurtzea proposatu nuen. Lehengo erara sekula animatuko ez litzatekeen jende mordoak –hain zuzen, adin eta pentsamolde guzietako 40 zestoarrek– egin du bere zutabetxoa kate sistema honen bidez, eta harro nago! Luzaroan jarraitu dezala kateak gurpilari eragiten. Oraingoan tabernen apologia egingo dut. Tabernarien oporraldia txantxa eta ironia asko sortzen dituen gai morbosoa da. Batzuetan, badirudi baimena edo barkamena eskatu behar dugula jai egiteko. Egia da bezerorik gabe tabernarik ez legokeela eta, beraz, eurei esker gaudela gu hor, baina egia da baita ere tabernetan Koka-kola saldu baino zerbait gehiago egiten dela: harremanak egiteko lekua da; negozioak ere bai (garai bateko feri egunean ganaduaren salerosketako diru zorroa bertan trukatzen zen); futbol partida bizi-biziak eta pilota partidetan azkeneko sakeko txaloak bizitzen dira; besterik gabe lagunekin geratzeko (check point) edo denbora pasatzeko txokoa da; makina bat psikoanalisi egiten da batere ikasketa-titulurik gabe; txamarra soberan daukazunean leku seguruan uzteko locker-a ere bada; herri-afaritarako txartelak, autobuserako izen emateak; en fin... Jaiegun eta festa guztietan hor gaude zuekin, zuentzat. Jendea gustura egon dadin saiatzen gara. Diru-truk noski, akabo bestela! Guk ere, ordea, deskantsua behar dugu, barraren beste aldea dastatzea tokatzen zaigu orain. Baina lasai, itzuliko gara, maite zaituztegu eta lehen esan bezala zuek gabe ez gara inor, eskerrik asko. Ezin ditut aipatu gabe utzi Bainuetxeko langileak, besarkadarik handiena beraientzat une zail hauetan.

E

nbido 2. Josune izeta


7

J

ardunian

mikel arregi

ertxin

an espetxea atzean utzi bazuen ere, kartzelaratze arrisku larrian aurkitzen da berriro Mikel Arregi Ertxin. Hamaika urte daramatza egoera horretan, Garzon epaile ohiaren eta bere “dena ETA da” tesiaren erruz. Madrilgo Auzitegi Nazionalean ari dira epaitzen Ertxin, beste 35 kiderekin batera, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatua izan daiteke, “ETAko zuzendaritzako kide” izatea leporatzen diote-eta. Gustura dago herritarrek erakutsi dioten babesarekin, “hau injustizia eta bidegabekeria handi bat dela jabetu baitira”. Kontuak kontu, Madrilerako joan-etorriei ekin aurretik danbolinekin hitz egiteko tarte bat hartu du.

2002an hasi zen epaiketaren instrukzio fasea. Nahiz eta artean Alderdien Legea onartu gabe egon Espainiako Kongresuan “lehen epaile ilegalizatzailea bera izateko grina asegabeaz” Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna legez kanpo utzi zituen Baltasar Garzonek. Ilegalizazio horien harira, pertsona batzuk auziperatu zituen: “Ni neu horien artean”, azaldu du Ertxinek. “Ordurako, politikaren lehen lerrotik aldenduta nengoen jada, kartzelatik irten ostean bizitza pertsonala aldatzea erabaki bainuen”, gogoratu du. Epaiketa hori “herriko tabernen auzia” bezala ezagutzen bada ere, dena nahastuta dagoela dio Ertxinek: “Guk, hasiera batean, ez geneukan zerikusirik herriko tabernekin. Garzonek, ordea, instrukzio korapilatsu bat osatu du, guztia nahastuz”.

«Epaiketa hastea berak lasaitasun puntu bat ere ematen du»

Hamaika urte igaro dira jada prozesua abiatu zenetik eta udaberri honetan erabaki dute kajoitik atera eta berriro martxan jartzea. Pauso hori ematean ez zela harritu dio Ertxinek, eta apur bat zain zeudela ere gaineratu du. Urte guzti hauetan Damoklesen ezpata gainean edukitzeak bizitza pertsonala erabat baldintzatu diola adierazi du, “nahiz eta egunerokotasunak pertsona edozertara jartzen duen. Ez dakizu etorkizunean zer etorriko zaizun eta proiektu pertsonalak garatzeko orduan beti daukazu baldintza hori, oso-oso mugatuta zaude”. Horregatik, maila batean, epaiketa hasteak berak ere lasaitasun puntu bat ematen diola aitortzen du (nahiz eta garbi daukan inoiz ez egitea izango litzatekeela hoberena): “Gertatzen dena gertatzen dela ere, gainetik kendu eta etorkizuna behintzat zehaztua gera dadila”. Nolanahi ere, egunerokotasunak pertsona edozertara jartzen omen du eta bere zaletasunak garatzen buru-belarri jarraitu duela dio Ertxinek. Hala, nahiz eta politikaren lehen lerroan ez izan, herriko zeregin ezberdinetan aurrera jarraitu du. Eta, nola utzi aipatu gabe herrian pilota sustatzeko eginiko lana: “Gainbeheran” zegoen mugimendu bati heldu eta “Zestoako paisaiaren parte” izan dadin lan egin du.

“ETAren erabakia poz handiz hartu zuen Euskal Herriak” Beti kontsideratu izan da Ertxin ezker abertzaleko militante eta, ondorioz, beti hartu izan du parte herriko hausnarketa, batzar eta abarretan. Ongi gogoan dauzka ezker abertzalearen baitan planteatu ziren estrategia aldaketaren garaiko eztabaidak, baita ETAren erabaki historikoak eragin zion sentsazioa ere. Ordukoak etsipen garaiak zirela dio, LizarraGarazi edota Loiolako negoziaketek porrot egin osteko garaiak. Egoera hartan, garbi ikusten zuen ezker abertzalearen baitan estrategia aldaketa bat eman beharra zegoela, “gatazkak bere gordintasunean herri honetan eragin duen mina erreparatzeko, eta herri honek normalizazio politikorako bere bide propioa egin zezan”. Euskal Herrian 9.000 pertsona inguruk hartu zuen parte eztabaida haietan eta, ondorio gisa, Zutik Euskal Herria ebazpena atera zen, “iraganeko balantze autokri-

tiko zintzo bat izan zena. Hemengo politikan ez gaude autokritikara ohituak era benetako ezkerrak ezaugarri hori izan behar du”, Ertxinen arabera. “Zorionez aldaketa bat eman zen eta aldaketa horri esker nik esango nuke bide bat urratu dela” dio. ETAk bere jarduera armatua behin-betiko uzteko erabakia Euskal Herrian poz handiz hartua izan zela gaineratu du, “mahai gainean baldintza berriak jarri dituelako”. Hala ere, gizartean oso zabalduak dauden hainbat topikoren inguruan oso kritiko agertu da: “Hemen ETArik gabe dena posible izango zela sinestarazi nahi izan digute, ETA zela hemen gauzak oztopatzen zituena. Garbi ikusi da, ordea, hori gezurra zela eta ETA askotan herri honi zor zaizkion eskubideak ukatzeko aitzakia gisa erabili dutela”, salatu du. ETAk jarduera armatua uztea erabaki zuela jada bi urte igaro diren honetan, “nahiz eta gauza batzuk aldatu diren”, Estatuaren immobilismoa kritikatu du. “Honen atzean arrazoi garbi bat dago: beraiek badakite Euskal Herrian benetako prozesu bati hasiera emanez gero, eta herri hau bake eszenatoki batera eramanez gero, herri honek bere bide propioa, independentziarako bidea, hasteko indar handiak dituela”, adierazi du.


2008-2009 urteen bueltan ekin zioten Ertxin eta beste hainbat lagunek Zestoako Pilota Elkartea sortzeari. Bere garaian federatu bezala aritua da Ertxin bera pilotan, “19 urte arte edo”, gogoratzen du. Zaletasunak bultzatuta, eta pilota mugimenduaren gainbeheraz jabetuta, pilota sustatzeko talde bat sortzeari ekin zioten: “Nik garbi ikusi dut, eta beti aipatu izan dut, politikak jendea sakabanatu izan duen bezala, gisa honetako ekimenek pentsaera askotariko jendea batzeko balio izaten dutela” dio. Kirol soil bat izatetik haratago doan zerbait iruditzen zaio pilota Ertxini: “Gure kulturaren parte da eta, zentzu horretan, begirune berezia merezi du. Euskal Herriko herri guztiek zerbait berdina badaukate eliza da, eta gero frontoia”, aldarrikatu du. Bosgarren denboraldia dute aurtengoa eta ia kategoria guztietan, hasi eskolarretatik eta federatuak arte, bikoteak dituztela azaldu du. Maila pertsonalari erreparatuz gero, pilota mugimendua sortzeak herrigintzaren garrantzia azalerazi diola aitortzen du: “Herri honetan sakabanatu ordez ezinbestekoa zaigu batzea eta, batzen garenean, sekulako gauzak egiteko ahalmena daukagula ikusi dut”. Ildo horretan, herrigintzarik gabeko herri bat

“Kartzela pertsona apurtzeko diseinatuta dago”

9

Politikak jendea sakabanatu, pilotak batu

“oso tristea” izango litzatekeela dio eta herri bat mugitzeko, herri bat pizteko, kultur eta kirol jarduerak ezinbesteko tresnak iruditzen zaizkio: “Niretzat guzti hau irakasgai bat izan da. Gorabeherak medio, emaitzak eta jendearen erantzuna ikustea ikaragarria izan da”. Egoerarik beltzenean jarrita ere, alegia Ertxin espetxeratua izango balitz, taldeak aurrera jarraituko duela ziur da. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko lehendakari izendatu ostetik, eta epaiketa berak izango duen iraupena kontuan hartuta, taldeko beste kideengan ardurak uzten joan dela argitu du, eta une hauetan herriko pilota taldea bera gabe ari dela funtzionatzen azaldu du: “Pertsonak beharrezkoak gara, baina ez ezinbestekoak”.

praktikoaren

akademia

Zestoako AEK euskaltegian hasi dute ikasturtea. Zuk ere nahi al duzu euskara hobetu? Tituluren bat behar? Oraindik eman dezakezu izena "euskara praktikoaren laborategian".

Horrela praktikatzen dute

Ertxin seguru zegoen epaiketa hau egin egingo zela, nahiz eta hamaika urte pasa prozesua hasi zutenetik. Behin epaiketaren data komunikabideetan agertu zenean, horri aurre egiteko prestatzen hasi zela azaldu du, “bai maila pertsonalean, bai bestelakoan ere”. Bere egoera pertsonalak asko lagundu omen dio prestaketa horretan, esan du: “Nik, behintzat, ez daukat seme-alaba edo horren gertuko familiarik eta zentzu horretan gauzak erraztu egiten dira. Lanean ere moldaketak nahiko erraz egiteko aukera suertatu zait. Beste kide askoren kasua okerragoa da”, azaldu du. Kartzelaratze arriskua dela-eta, egoera oso serioa dela dio: “Kartzela ezagutzeko aukera izan dut eta badakit zer den hori… Kartzelaratze batek pertsona baten bizimodua guztiz txikitzen du, baina pertsonok muturreko egoera horietara egokitzeko indarra daukagu”, adierazi du. Ertxinek dioenez, “ez dago sententziaren inguruko aurreikuspenik. Orain bi urte ETAk hartutako erabakia kontuan hartuta, ez genuen pentsatuko kartzela arriskua egon zitekeenik ere, baina ikusitakoak ikusita…”, dio zuhur. Epaiketa politiko bat dela salatzea izango da euren jarrera, inolako delitu zantzurik ez dagoela, mendekuz, oinarrizko giza eskubideen urraketa baten aurrean daudela. Kontu guzti horren aurrean herriak emaniko erantzunaz harro agertu da Ertxin: “Askotan esan ohi da gizarte pasibo baten aurrean gaudela, baina nik uste dut gizartea gisa honetako gaien inguruan sentsibilizatuta dagoela”, aldarrikatu du. Bere esanetan, bada gehiengo bat Euskal Herrian unibertsoa euskal ikuspegi batetik antolatu nahi duena, “hala ikusi zen hilaren 11n egin zen ekitaldi hartan”. Harrituta ere sentitu omen da jendeak kalean erakutsi dion babesarekin eta eman dizkioten animoekin: “Herritarrak jabetuta daude prozesu judizial hau injustizia eta bidegabekeria handi bat dela. Maila horretan ni oso gustura nago”, adierazi du. Duela hamaika urte hasi zen prozesua, eta hamar urteko kartzela zigorrera kondenatua izan daiteke Ertxin. Hemendik hamar urtera non egongo den galdetuta, honela erantzun du: “Bizitzak zerbait xarmangarria baldin badauka, etorkizuna ezin zehaztearena da. Oso zaila egiten zait hemendik hamar urtera non egongo naizen aurreikustea, baina bere etorkizunaren jabe izango den Euskal Herrian izango naizela pentsatu nahi dut, aske”.

A

imar Etxeberria

Sartu gara euskaltegira eta denak berriketan ari dira. AEKren metodologiarekin, lehen egunetik ikasleak euskaraz egiten hasten dira. "Sukalde-lanekin edo sexuarekin gertatzen den bezala, euskararekin ere praktikatzea da garrantzitsuena. Eginez ikasten da eta egiteko ikasi behar da, bestela ez du zentzu handirik, ezta? Praktikatzeak probatzea esan nahi du, hanka sartzea, lotsa galtzea,... eta noski, aurrera egiten ari zarela ikustea. Ikasle askok hemen praktikatzen dute gero kalean erabiliko dutena". Xabi Aizpurua Ugarte irakasleak ez du zalantzarik erakutsi: "Ikasleari benetako egoerak jarri behar dizkiozu berak aurre egin diezaien: eguneroko erosketak, haurraren etxeko lanak, lagunei idazteko e-mailak... AEK-ren metodologia praktikan oinarrituta dago batik bat eta emaitzak begibistakoak izan ohi dira".

Lehen urratsak, post-it laranjekin Hasiera mailako ikasle hasiberriak dena emanda dabiltza ohartxo laranjak batean eta bestean jarriz: arbela, armairua, leihoa, kartela, kafe-makina, edalontzia, katilua,... "Bai, hasierako asteetan, oso garrantzitsua da horrelako jokoak egitea, asmakizunak eta lehiaketa txikiak antolatzea. Izan ere, lehen urratsetan sekulako informazio piloa jasotzen dute ikasleek eta bide hori goxatu egin behar da". Horretarako daukate, nonbait, kafearen txokoa. "Bai, bazkalondoko nagia uxatzeko balio du, baina baita ikasleak beraiek etxean bezala sentitzeko ere", dio Miren Alberdi Urzelai irakasleak. Hiru aste pasatu dira eta jada ikasi dute euren burua aurkezten. Orain, kaleko elkarrizketa sinpleenak ikasteko ordua dute.

Bakoitzaren neurriko "autoa" Behin oinarrizko maila lortzen dutenean, euskaltegiko ikasleak autoikaskuntza metodoarekin hasten dira. Sistema honek ikasle bakoitzaren beharrak hartzen ditu kontuan eta bere erritmoa errespetatuz egiten du aurrera. Ez dute jasotzen taldekako klaserik, baina banakako lana etxean egiten dute ikasleek eta tutorearekin banaka elkartzen dira astero. Horrez gain, hitz egiteko gelditzen dira taldeka: "Mintzamena lantzea behar-beharrezkoa da eta tertulia giroko saioetan hori oso modu naturalean egiten dugu. Egia esan, ikasleak oso gustura egoten direla esaten dute".

Tituluak, EGA eta beste piztia batzuk Baina kaleko erabilera asko zaindu arren, tituluak ateratzeko prestakuntza sakona ere ematen dute AEKn. EGA, HABEko tituluak, funtzionarioen perfilak... ez diote ezeri beldurrik. Prestakuntza espezifikoa, lanketa bereziak eta azterketei begirako programazioak erabiltzen dituzte horretarako. "Kontziente gara jende askok ziurtagiri hauek beharrezkoak dituela lana lortzeko edo baita daukan postua mantentzeko ere. Urteak daramatzagu jendea prestatzen eta ikasle bakoitzari erremintarik onenak ematen dizkiogu proba gainditu dezan".

J

one Bergara


1

1

a

zken asteetan mobilizazio eta grebatan murgilduta dabiltza bainuetxeko langileak. Uztailaren 7an, San Fermin eguneko zezen bat izango balitz bezala, hainbat sektoretako lan hitzarmenak bertan behera gelditu ziren eta hor hasi ziren langile eta zuzendaritzaren arteko arazoak. Enpresak lan hitzarmen berri bat jarri zuen mahai gainean baina langileak ez daude hori onartzeko prest. Soldataren %25a eta %40a arteko galera izango lukete-eta. Jon Irure eta Elena Goikoetxea bainuetxeko langile batzorde edo komiteko kideekin hitz egin dugu.

ura lepotik

gora

Aurreko egunean Madrilen izanak dira Imsersoko egoitzan (Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua), hango arduradun batekin hitz egiten. “Gaur egun, Imserso dugu bainuetxeko bezerorik garrantzitsuena”, dio Elenak. Bataz beste, astean 200 erretiratu etortzen dira Zestoara Imsersotik. Hotelak 230 plaza dituela kontuan izanik, jende falta ez dela arazoa argi dute biek: “Aurreko urtean okupazio tasa %97koa izan zen”, dio Jonek. Madrilera informazio bila joan dira eta oso ondo hartu dituztela nabarmentzen dute biek. Imserso bainuetxeko bezero onena izaki, datorren urterako zer aurreikuspen dauden jakin nahi izan dute eta oso informazio baliagarria jasota etorri dira: “Artrosi eta erreuma arazoak dituztenentzat estatu mailako bainuetxe onenetakoa omen da gurea eta erretiratu askok etorri nahi dutela Zestoara esan digute”, aipatzen du Jonek. Modu berean, erretiratuak langileen lan eta tratuarekin ere oso pozik agertzen direla esan diete. Arazoa uztailaren 7an hasi zela dio Elenak: “Egun horretan lan hitzarmenak bertan behera gelditu ziren. Adegik (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea) urtea bukatu arteko denbora edo epea jarri zuen lan hitzarmen berria negoziatzeko, baina gure kasuan, enpresak, negozia-

ketetarako epe-muga uztailaren 31an jarri zuen”. Lan erreforma berria oinarri hartuta, enpresa negoziatzeko prest agertu zen baina beti ere uztailaren 31 baino lehenago iritsi behar zuen akordioak. Langileak, baliorik gabe gelditutako lan hitzarmeneko baldintzak mantentzeko asmoarekin joan ziren lehen bilerara. Baina “enpresak bere taldeko zentro guztiek lan hitzarmen berdina izatea nahi du. Santanderren aplikatzen den hitzarmena baino baxuagoa proposatu ziguten”. Hori onartuz gero, soldataz gain, urteetan lortutako eskubide ugari galduko lituzkete; besteak beste antzinatasuna, gaixotasun bajetako baldintzak, gehigarriak… “[Espainiako Gobernuaren] lan erreforma erabili nahi dute diru gehiago irabazteko”, dio Jonek. Langileak negoziatzeko prest daude baina azken bilera abuztuan egin zuten. Ordudanik karta bidez komunikatu dira enpresa eta langileak.

Ostatuen lan hitzarmena Lan hitzarmenak bertan behera gelditu zirenetik, sektore bakoitza negoziazioetan murgilduta dago. Orain arte ostatu-etxeek ostalaritza sektoreko lan hitzarmena erabili dute oinarri moduan, baina negoziazioan hainbat konplikazio egon dira eta ostatu-etxeen lan hitzarmen propioa egitea erabaki dute. Lan hitzarmen berri horrek, hotel, ostatu, aterpetxe, kanpin… eta negozio horien barruan dauden kafetegi eta jatetxeko langileen lan baldintzak arautuko ditu. “Negoziazioa irekita dago oraindik”, dio Elenak, eta oraindik akordioa ez bada behin betikoa ere, aurre-akordio bat lortu da. Soldatak %6 inguru igoko dira eta lan baldintzak uztaileraino indarrean egon den ostalaritzako lan hitzarmenean oinarrituko dira. Albistea ona bada ere, bainuetxeko langileek ez dute inolako onurarik nabarituko beraien negoziazioan. Izan ere, Zestoako bainuetxea akordio honetatik kanpo gelditu den ostatu-etxe bakarra da: bainuetxeko nagusi orokorra (Javier Mirones) ostalaritzako hitzarmeneko mahaian egon zen uztailaren 7a arte, baina geroztik, Adegin baja eman zuen eta ondorioz, bainuetxeko langileak hitzarmen horretatik kanpo utzi ditu. Bainuetxean 60 pertsona inguruk egiten dute lan eta Zestoako bigarren lantokirik handiena da langile kopurua kontuan izaten badugu. Bere eragina, ordea, ez da bainuetxera mugatzen Jonen esanetan: “Astero berrehun pertsona bainuetxera etortzeak herrian eragina du; tabernetan, dendetan, kalean… baina bailaran ere bai”. Erretiratuak askotan Azpeitira joaten dira Loiolara, trenaren museoa edo herria bisitatzera, eta beraien falta nabaritu omen dute. Iraurgi Lantzenekoek (Urolako garapen agentzia) ere deitu dute Zestoara egoera zein den galdetuz. Etorkizunean zer gertatuko den ez dute garbi: “Azaroaren 25ean epaiketa bat dugu eta hor gertatzen denaren arabera gauza asko argituko dira”, aipatzen dute. Epaileak enpresaren edo langileen alde egingo duen ez dakite eta egun h erriko

m adrileko i mserso atarian ; a ndone a rrieta lab eko aholkularia , r uben a lberdi z estoako alkatea , m ari j ose o driozola, j on i rure , e lena g oikoetxea eta j ose l uis u garte ela ko aholkularia

a buzt uko b a in ue txe tik

he rriko p laz ara in oko giza kat ea

man iFes ta ldi j end ets ua

horretan ikusiko da urak jaitsi edo lepotik gora igoko ote diren. Hala ere, nahiz eta ez jakin zer gertatuko den, Zestoako herritarrek izan duten jarrera eta eskaini duten laguntza guztia eskertu nahi dute bainuetxeko langile guztien izenean. Orain arte egin diren ekintza guztietan partaidetza oso altua izan dela nabarmentzen dute eta langileen aldetik esker ona agertu nahi dute bihotzbihotzez.

Ahots bakarra Erreportaje honetan gure asmoa bi aldeen ahotsak entzutea izan da, eta asmo horrekin bainuetxera joan ginen zuzendaritzara. Oso ondo hartu gintuzten. Gure galderak zuzendari orokorrari helaraztekotan gelditu ziren eta beraiekin adostutako epean erantzungo zituztela esan ziguten. Epea pasa da, ordea, eta ez dugu erantzunik jaso. Horregatik falta da alde baten ahotsa.

b ainuetxe atarian abuztuan egindako elkarretaratzeetako bat

jaietan ere elkarretaratzeak egin zituzten

U

rko Canseco


abiada m

endi zaletasuna betidanik ezagutu izan dugu. Norbera ez bada, inguruan, bada beti norbait gailurren batera igotzeko zaletasuna duena, edo goraino iritsi gabe ere aldapan gora ibiltzea gustuko duena, edo basoan galtzea gustatzen zaiona, edo alturako freskura sumatzea gustatzen zaiona… Sentsazio mordoxka aipa genitzake, baina atentzio berezia zaletasun zehatz batean jarri dugu oraingoan: mendian gora korrika ibiltzen direnengan. Gizakia zalea da horretan, baina arraro begiratzen die jendeak eta mendizale horiek ez dira konprenituak sentitzen askotan. Makina bat zaletasun “arraro” badaude gure inguruan, kirol munduan edo bestelakoetan. Aipatu genitzake batzuk: asfalto gainean jarri eta korrikan hastea, bi gurpilen gainean pedalei eragitea, pareta baten gora joatea armiarma moduan, laukizuzen baten barruan baloi baten atzetik ibiltzea… Gu, konbentzitu gaituzte: mendian korrika ibiltzen direnak ere normalak dira.

Joan Karlos Alberdi, Jon Alberdi Jontxu, Joseba Illarramendi, Iñaki Luluaga eta Mertxe Uribetxeberriarekin hasi dugu mendi bidaia, baina jakin badakigu gehiago direla herrian zaletasun hori konpartitzen dutenak.

Ez daukate argi nola definitu euren burua: atletak, korrikalariak, kirolariak… hamaika izendapen izan ditzakete, eta guztiak balekoak. Baina definizio ororen gainetik sentimendua gaineratzen dute, eurak mendizaleak dira. Jontxu Alberdi da gazteena, hogeita bederatzi urterekin mendizale amorratutzat ikusten du bere burua: “Ni beti ibili izan naiz mendian, lehenengo oinez eta geroago mendi martxak egiten. Andoni Elosuak animatuta hasi nintzen, bera hala ibiltzen zen eta gustatu egin zitzaidan eta orain hortxe ibiltzen naiz”. Ibilian hasi ziren eta korrika amaitu dute, eta gehienen arrazoia ibilaldia denbora gutxiagoan egitea da. Baina korrika egitea baino gehiago mendian ibiltzea dela diote: “Orain dela urte batzuk hasi ginen nire emaztea, Mertxe, eta biok mendian ibiltzen. Hasieran oinez joaten ginen, gero pixka bat azkarrago eta azkenean mendian korrika bukatu dugu” dio Joseba Illarramendik. Biek ere kilometro askotako ibilaldi eta korrikaldiak egitea dute gustuko eta Euskal Herritik kanpo-

3

mendian gora ,

ko espedizioak ere egin dituzte. Josebak, esaterako, aurreko urtean Asturiasen egin zuen lasterketa luzea, baina “polita” ekarri du gogora: “Picos de Europa eta Lagos de Covadonga inguruko ibilaldia zen, asko gustatu zitzaigun eta oso polita izan zen. Oroitzapen ona daukat”. Mertxe Uribetxeberria ere mendiarekiko pasioak mugitzen du txiki-txikitatik. Aitarekin hasi omen zen mendian lehen pausoak ematen, eta orain bikotearekin partekatzen du zaletasuna: “Mendian korrika egitea niretzat askatasuna da, poza, handitasuna, lasaitasuna. Aurkitu daitezkeen ezaugarri on guztiak ipiniko nizkioke mendiari”. Gizonen giharrek ez ezik, emakumeen energia eta kemenak ere mendia zeharkatzerakoan berdin balio dutela frogatu digu: “Lasterketetan nekez iristen gara partehartzaileen %10era, baina fisikoki beraien esfortzu bera jasateko gaitasuna dugu. Burua da lan gehien egiten duena”, dio Mertxek. Mendian dena da posible eta denentzat dago. Taldetik beteranoena Joan Karlos Alberdi da, 25 urte daramatza mendian. Euskal mendiak lehen aldiz herriko mendi taldearekin zapaldu zituen, eta handik urte batzuetara Joxemari Etxeberriarekin korrika hasi zen, eta baita hasi ere: Euskal Herriko karrerarik luzeena eginikoa da, 100 kilometroko ehun milak, Beasainen, duela urte batzuk. Eta oraindik ere buruan espedizio asko ditu. Mendiarekiko duten pasioak eta maitasunak elkartu du boskotea, baina pasio horretatik haratagoko erronkak pizten zaizkie etengabe. Norbera gainditzeak eta lehiakortasunak eraginda, karrera frankotan parte hartu dute eta horretan dabiltza. Joseba, Mertxe, Iñaki eta Joan Karlos espedizio luzeagoetara ohitu dira (20-40 kilometroko ibilbideak), baina modalitate horren zeharo desberdina den zerbaitetan amaitu du Jontxu Alberdik, zerbait berezia da askorentzat, berria: kilometro bertikala. 1.000 metroko desnibela duen hiru kilometroko ibilbidea izan ohi da eta malda oso gogorra ahalik eta azkarren egin behar dute: “Gogorra da, baina hala ere oinez egiten da asko e! Ia dena! Bihotza a tope jartzen duzu eta amaitu arte” dio Jontxuk. Lorpen handiak egiten ari dela ere aitortu du, Euskal Herri mailako lasterketa batean bigarren sailkatu zen. Ibilaldi euritsuak, luzeak, ilunak, hotzak, gogorrak, ibilbide bakoitza abentura bat da eta horietako bakoitzak esfortzu fisiko handia dakar bistakoa denez. Astero entrenatzen dute, bakoitza bere denboraren arabera. Iñaki Luluaga, esaterako, astean lautan joaten omen da mendira; batzuetan oinez eta bestetan bizikletaz. Joan Karlosek entrenatzerakoan bere burua anarkiko gisa definitzen du; nahiaren eta denboraren arabera planifikatzen omen ditu prestaketak. Korrika egiteaz gain, kirol desberdinak egitea ere ona dela aipatzen du: “Tartean behin, bizikletan ibiltzea gustuko dut. Aldakak eta belaunak lantzeko oso ona da”. Mertxe, berriz, zorrotzagoa

1

da prestaketa fisikoekin: “Beroa egin, hotza, euria edota katarroa eduki berdin-berdin entrenatzen dut”. Prestatu beharreko lasterketaren arabera moldatu behar omen dira entrenamenduak eta helburu zehatzekin. Udaran, esaterako, korrika eta bizikleta txandakatzea du gustuko eta neguan eskiatzera ere joan izan da, artikulazioak deskantsatzeko xedez. Prestaketa fisikoak, bai, baina burua da gorputzaren motorra. Psikologikoki oso prestatuta egon behar izaten dute zeharkaldi horiei aurre egiteko. Honela dio Joseba Illarramendik: “Buruak lan handia egiten du. Krisialdiak izaten dira batzuetan eta psikikoki ez bazaude ondo, gorputza ere behera doa. Azkenean, ibilaldi luzeetan parte hartzen duten erdiek utzi beharra izaten dute eta hori da ez direlako psikologikoki ondo prestatuta egoten. Horregatik prestatu behar dugu denerako. Sarritan ona da norbaiten konpainiarekin egitea bueltak, horietako krisialdi bat izanez gero, albokoarekin babesten baitzara. Ni azkenaldian Jose Espadarekin ari naiz entrenatzen eta oso ondo. Baina egia da bakarrik ere ibili beharra dugula mendian, mota guztietako egoerei aurre egiten ikasteko”.


5 1

iñ aki l ulua ga

j oan karlos a lberdi

j on a lberdi jont xu

j ose ba illa rramen di

Zeharkaldiak gauez ala egunez egiteak ere ba omen du eragina aldartean eta korrikalariaren energian. Hara zer dioen Joan Karlosek: “Gau guztia kopetako argiarekin pasatzen duzunean, egunsentia hasten denean gorputzak pott egiten du. Nik, adibidez, egin izan ditut egunekoak, hamar hamabost ordukoak eta ez dut horrelako krisialdirik izan. Egunsentiarekin nekea sumatzen da eta krisialdia etortzen da. Hori ondo dago jakitea, zuk dakizunean beherakada badatorrela zure gorputza prestatzen hasten zara”. Bestalde, duela gutxira arte korrikalariak errepideetan ikusten genituen, Behobia korritzen. Orain, badirudi korrikalari askok nahiago dituztela maldak eta baso hezeak. Kirol entretenigarriagoa dela aipatzen dute behin eta berriz: “Gozatzen zoaz. Denbora guztian hanka non jarri behar duzun pentsatzen zoaz, putzuak non ote dauden kontrolatzen eta maldan gora eta behera”, dio Juan Karlosek. Baina Jontxuk, aldiz, mendian ongi ibiltzeko asfaltoan ere entrenatu beharra dagoela gaineratzen du, nahiz eta ez zaion gehiegi gustatzen: “Niri mendira joateak ez dit perezarik ematen, baina asfaltoan korrika egitea gogorra egiten zait, astuna da, beti berdina. Egia da abiadura eta bihotza lantzeko modurik onena dela”. Iñaki Luluaga errepideko lasterketetatik mendi lasterketetara pasatu den horietakoa da: “Asfaltotik mendira pasatu nintzenean aldaketa handia sumatu nuen. Asfaltoan zorua gogorragoa da eta gehiago lesionatzen zara mendian baino, nahiz eta pausu berdinak eman. Gainera, mendian hasi nintzenean azkarregi hasten nintzen eta denborarekin ikasi dut nire buruari lasaitu hadi, esaten”. Sufrimendua mendiaren parte da eta zentzumenak alerta, dena jokatzen dutelakoan irteten dira zeharkaldietan. Motxilatan zer eman ere ongi pentsatu behar izaten dute irten aurretik (ura, intxaurrak, xira, mugikorra, manta termikoa negua bada… ). Lasterketan mendiak gidatuko du korrikalaria eta han hainbat oztoporekin aurkituko da. Esate baterako honela dio Iñakik: “Aurten Leitzan egin dudan mendi bat dut gogoan. Euria ari zuen, lokatzetan ibili ginen, behe lainoa zegoen, zati bat soka batetik tiraka egin behar izan genuen, baina emaitza zoragarria izan zen. 65 kilometroko zeharkaldia izan zen, gogorra, baina asko gustatu zitzaidan”. Hamabost edo hamazazpi orduko zeharkaldietan naturaren legeak agintzen du, ez beste inork. Gauez korrika egitea ere tokatu zaie, espazio naturala animali basatiekin partekatuz. Baina gaueko zeharkaldiek ere bere xarma omen dute, Joseba Illarramendiren arabera “gauetan beste pertzepzio batekin joan ohi zara, zentzumen guztiak alerta. Pertsona batekin topo egiteak beldur gehiago ematen du azeriren batekin topo egiteak baino”.

Oztopoak oztopo, gustatu beharreko kirola da mendi lasterkariena, baina Euskal Herrian gero eta gehiago ikusten da. Zestoan, urrutira joan gabe, baditugu Endoiako eta Akoako birak, zortzi kilometrokoak; horiek ere dagoeneko tokitxoa bete dute herritar askoren agendan: “Aurten Endoiako biran jende askok hartu du parte, polita izan da. Nik animatu egingo nuke jendea parte hartzera” dio Jontxuk. Iñaki, Joseba, Mertxe, Joan Karlos eta Jontxu zaletasunak batzen ditu. Askotan biltzen omen dira zerbait hartu eta hitz egiteko. Entrenatzerako garaian gutxitan topo egiten duten arren, elkarren artean babesten dira: “Beti gaude elkarri animoak ematen. Bai Facebook bidez, bai kalean ikusitakoan…; ondo moldatzen gara”, dio Juan Karlosek. Une honetan, hauetako bakoitza beste mendi batekin pentsatzen ari da, datorrenarekin amesten, erronka berri baten esperoan. Joseba Illarramendik hil honen amaieran du hurrengo abentura, Kantabrian. 88 kilometroko zeharkaldia egingo du Espadarekin batera, 18 ordu ingurukoa. Jontxu, berriz, Aizkorrin izaten den zeharkaldi baten zain dago. Sei urte daramatza bertan parte hartu nahian, baina zaila omen da, 200 pertsonentzako dortsalak eta 3.000 parte-hartzaile posible egoten baitira: “Zenbaki bat ematen dizute eta zozketan tokatuz gero, ondo. Bestela ezin duzu parte hartu.” Mertxe Uribetxeberriak bi zeharkaldiekin egiten du amets: batetik, Zegama-Aizkorriko maratoia bukatu nahiko luke eta, bestetik, korrika alde batera utzi, eta Altitoy mendi eskiko lasterketaren modalitate teknikoan parte hartu. Baliteke arraroa iruditzea urrutitik ikusten dugun gailur hartaraino korrika igotzea, elurra mara-mara eta termometroari graduak igotzen ez zaizkiola, baso hartan bakarrik galtzea; edo argi frontala lagun bakartzat hartuta, norabide gabeko bide haietan barneratzea. Baina pasioak gidatzen du mendi lasterkarien mundua eta haiek ere kirolariak dira, mendizaleak, arruntak eta kementsuak. Bai, abiadura zilegi da mendian.

J mert xe uribe txe berria

anire Diaz eta Maialen Kortadi


Irailaren 27a "Kontaidazu ipuin bat" ekimenean Amagoia Andres pediatra ipuin kontalari

Irailaren 30a Zestoako herri guneko lokal hutsetako erakusleihoak apaintzeko irudi lehiaketako irabazlea Eneko Aristi

Urriaren 3a Herrirako kideen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea

Urriaren 6a Agiro mendi taldekoak AramaioOrixol-Izpiste ibilbidean

Urriaren 7a Zestoako Atzegiko kideak ere Azpeitian izan ziren aurtengo kanpainaren aurkezpenean

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, maiatzean hil zen Benantxio Irureta mendizaleari omenaldia egin zioten urriaren 12an Aizarnan, bere jaioterrian. Momentu serioak izan baziren ere, bazkaria, musika eta Yalung Kang mendiko argazkien emanaldiaz gozatu ahal izan zuten bertaratu ziren 300 bat lagunek. Agiro Mendi Taldeak ere bat egin zuen ekimenarekin eta Zestoatik oinez bertaratu zen lagun talde bat.

k

danbolin

zulo

ale/bale KALE.

7

Benantxio Iruretari omenaldia

1

Urriaren 7a Foru Aldundiaren Partaidetzazko aurrekontuetan hainbat proposamen jaso ziren herritarrengandik

zubimuzu auzunean zen-

bait etxetatik zaborra botatzen dute kalera.

ez sinistekoa...

BA L E .

kiroldegian, kostata baina komun berriak egin dituzte. zoragarri!

Urriaren 18a Arropa bilketa egin du aurten bigarrenez Gazte sailak herrian beharra dutenentzat

Sastarraingo pottokak Urriaren 18a ikastetxean Sastarrain baserri eskolak proiektu berri bat du esku artean. Hori dela eta Zestoako ikastetxean izan dira lau arratsaldez bigarren zikloko ikasleekin froga pilotu bat egiten. Alde batetik, txikitatik, betiko kirolez gain, zaldiaren doma ezagutaraztea du helburu. Eta bestalde, irakasle ingeles batekin egiten dutenez, ikasleek ingelesa praktikatzen dute pottoken gainean dabiltzan bitartean. Sastarrain baserri eskola lantzen ari den Euskal pottokaren berreskuratze proiektuaren beste ekarpen bat ere bada.

Nevermind Trio taldearen kontzertua Alkorta tabernan

Urriaren 19a Huancavelica eta Acobambarako eskola eta garbiketa pertsonalerako material bilketa

Urriaren 19a Haurren gozamenerako, puzgarriak Arroagoiko frontoian


ur 26

ria o stirala

Ertxin eta gainerako auziperatu guztiei babesa adierazteko, Bilboko manifestaldira joateko autobusa antolatu da. Irteera, arratsaldeko 16:00etan Gurutzetik. Izen ematea ohiko tabernetan.

az 03

aroa igandea

Iraeta Denon Artean taldekoak Ameztira mendi buelta egingo dute. Eguerdian garagardo bazkaria ere izango dute iraetarrentzat Gure Ordeka elkartean.

06

asteazke na

Hiru urtetako ibilbidearen ondoren, Txilipurdika aisialdi taldeak eta Puxka-Muxka Zirkus kultur elkarteak beraien jardunari amaiera eman diote. Herriguneko zein auzoetako haurrek aisialdi talde horiei eman dien erantzun ona ikusita, talde horien lanari jarraipena eman nahi zaio Zestoako Udaletik. Hori dela eta, Zestoako eta auzoetako haurren aisialdia sustatzeko bilera egingo da, 19:00etan Gaztelekuan. Haurrekin lan egiteko prest dagoen oro dago gonbidatuta bilerara.

08 08 11

-09

asteburuan

Mahai tenisa Gaztelekuan o stirala

Kontaidazu ipuin bat liburutegian 17:30ean Maider Arregirekin. tik -17 ra

Mendi Astea Agiro Mendi Taldeak antolatuta. 12 asteartea. Euskadiko itzulia txirrinduaz (Zestoan). 13 Asteazkena. Zestoako Rokodromoan Umeentzako Tailerra. 15 Ostirala. Aizarnan Aitzuloen Proiekzioa (Espeleo Urratsak-Harrien Erraietan). 15 Ostirala. Arroa Behean GII 8097m. Gaisembrun II Emanaldia. 17 Igandea. Umeentzako ibilaldi neurtua (Zestoa–Zestoa).

15 16

-16

asteburuan

Gu sukaldari: Pintxoak. Gaztelekuan. laru nbata

Andrina Basandrina ipuin-kontaketa animatua eta ondoren, globoflexia animazioa. 17:00etan Arroagoian.

22

o ste guna

Ertxiña Musika Eskolak Santa Zezilia eguna ospatuko du. Raimundo Sarriegi omenduz eta Musikalean ekimenaren baitan, banda txikia aterako da kalejiran eta danborrak ere joko dituzte. Aurrez ordea, urteroko diploma banaketa eta entzunaldia izango dira Kultur Etxean 18:00etan.

9

agenda

.

22 29

1

o stirala

Gabonetarako planak egingo dituzte Gaztelekuan. Bertso afaria Iraetako Gure Ordeka elkartean.

.

o stirala

Andrina Basandrina ipuin-kontaketa animatua eta ondoren, globoflexia animazioa. 17:00etan Arroabean. Sexulapikoa Gaztelekuan.

30 sa 08

n martinak

laru nbata

igandea

11:30ean Idiakaitz txistulariekin kalejira. Ondoren Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa. astelehen a

Goizeko 11:00etan Meza Nagusia Zestoako Abesbatzarekin. Ondoren, Lasaoko argazki erakusketa.

•G

urutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak josten eta arropak konpontzen ikasteko tailer bat antolatzekotan da. Interesatuek izena eman beharko dute astearte eta ostiraletan jubilatuen bulegoan, goizeko 11:00etatik 12:00etara edo 650708770 telefonora deituta. estoako Antzezpen Eskolak talde berria osatzen jarraitzen du. Neskak ere bai, baina batez ere, mutilak behar omen dituzte. Animatu eta deitu 630 559 584 zenbakira. Hileko kuota 12 eurokoa da. ilota taldea Zoroperitarako jaialdia antolatzen hasita dago. Herrikirolen baitan sokatira izango da eta herri eta auzoetako taldeen artean. Sei pertsonako taldeak osatu behar dira parte hartzeko eta derrigorrezko baldintza da talde bakoitzean gutxienez emakumezko bat izatea. Sei pertsonak pisatuta, 480 kilotik ezin dira pasa. Pisaketak abenduaren 26an bertan izango dira plazan. Izena emateko 626 869 231 telefono zenbakira deitu (Joseba). Sokatiraz gain, Zoroperitako jaialdian senior mailako pilota txapelketa ere izango da eta baita harrijasotzaile erakusltaldia ere. kain Guraso Elkartea eta Kirol Patronatuaren artean 3 ikastaro ezberdin antolatu dira. Izena emateko epea urriaren 29an bukatzen da. PSIKOMOTRIZITATEA. Bi talde osatzeko asmoa dago (3/4 urtekoekin eta 5/6 urtekoekin). Saioak asteartetan izango dira ikastetxeko gimnasioan. Hileko kuota 20€ izango da. Azaroan hasiko dira. Izenematea eskolan (Txomin). “DANTZA BAI” SORMEN TAILERRA. Bi talde osatzeko asmoa dago (6/9 urtekoekin eta 10/12 urtekoekin). Saioaren eguna zehazteko dago (astean ordu bat). Hileko kuota 25€ izango da. Izenematea kiroldegian. KARATEA. Ikasle kopuruaren arabera zehaztuko dira taldeak, egunak eta kuota. Izenematea kiroldegian.

•P

•E

ernando Arzallus

o stirala

15:30ean, haurrentzako puzgarriak. 17:00etan txokolatada, merienda eta gaztaina jana.

•Z

aztarka F

l asaon

Festei hasera emateko, txupinazoa 20:00etan. 20:30ean, bertso afaria Hagin Rezola eta Amaia Agirrerekin. Trikitilariak ere izango dira giroa alaitzen; Hitzeder eta Joseba.

09 10 11

oiloen moduan,

laru nbata

Gaztelekuaren apainketa.

Zestoako bainuetxea, 1910 ingurua. Urzale mordoska, garai hartako joko mitiko batean ibiltzen. Azorin idazleak zioen bezala, “zaldi txiki-txiki batzuk bueltaka, isil-isilik, tapiz berde baten gainean”. Zaldi horiek batera eta bestera ibiltzen ziren, biradera bati eraginda, eta jendeak primeran pasatzen zuen, apustuak eginaz. Dibertsio garestia, ABC egunkariaren esanetan (1903ko uztaila). Izan ere, hasieran jolas bat besterik ez zena, jokorako “erruleta” bihurtu zuten denborarekin. Erruleta entretenigarria, hori bai, ABCk dioenez: “Bolatxoen ordez, ukuilu hoberenetako zaldirik azkarrenak ateratzen dira-eta. Diru askorik bota gabe Pariseko Grand Prix-en edo Londoneko Derby-an egotearen sentsazioa hartzen da”.

Garai haietan, estatuko entzutetsuena ez ezik, aurreratuena ere bazen gure bainuetxea: liburutegia zuen, gimnasioa (“Espainiako beste inongo bainuetxeetan ez dagoena” zioten egunkariek), sukalde berri-berria (Pariseko Cubain etxeak jarria), hozkailuak eta izozki-makinak (Suitzako talde batek ipiniak)… Langileria, berriz, ondo prestatua, estatu guztiko eta atzerriko handikiak tratatzeko... Gaur, ordea, diru goseak bultzatuta, bainuetxea bolborategi bat bihurtzea erabaki dute nagusiek. Ez al zaie eskuetan lehertuko! Bukatu da festa… Ez dira zalditxoekin jolasteko garaiak.

zestoarren

erretolika

orAin EZ HorrEnbEstE bAinA gArAi bAtEAn, AnimALiAk, EgunErokotAsunArEn pArtE ZirEn. LoturA itxiA ZEn, giZAkiA EtA AnimALiAn ArtEkoA. HorrEn ErAkusLE DA, gurE HArriko HiZkErA .

•AbAro. Zuhaizpeko babesgunea, ganaduak eguzkitik gerizatzeko erabiltzen duena.

•AstELEnA iZAn. Animaliak arnasestuka daudela esateko

erabiltzen da. •ArtxA/ArtxAA. Ganadu eta ardientzako belarra edukitzeko aska. •AtoiAn ipini. Nekazaritzan, ganadu bati aurrean beste bat eranstea gurdi-tiraka laguntzeko. •bAbEsArE. Ganaduak sabel aldean duen koipeari deitzen zaio horrela. •ErrALDE. Animalia, batez ere ganadua, pisatzeko erabiltzen den neurria, bost kiloren baliokidea. •gAinkA ibiLLi. Elkarren gainean ibili. Bereziki animaliei gagozkielarik, animalia arra emearen gainean hazia bota nahian ibili. •gAnAjAtEko. Abereei jaten emateko landatik edo zelaitik ekartzen den janaria, gehienetan belarra. •HAusnArriAn. Behi edo animalia hausnarkariek egin ohi dute: janaria lehen aldiz irentsi ondoren ahora berriro ekarrita, bertan murtxikatu, bigarrenez irentsi baino lehen. •pikArDiyA. Naturak edo animaliek egindako kaltea. •trAiLLAn EDuki. Behia, astoa nahiz edozein animalia-zamari soka erantsita eramatea, eskutik sokari eutsiz eramatea. •uxArriAn. Animaliek muturrez lurra harrotzen, industen ibili.

traillan eduki

Ilustrazioa: Iban Altuna


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook