Skip to main content

133 - 2012 azaroa

Page 1

danbolin 2012ko azaroa

133 zk.

bazkaloste bateko solasalditik

Himalaiara


Azaroaren amaierarekin batera egin da Lekeitioko Zine eta Bideo bilera, orain dela 35 urte zinemazale amorratu batzuek martxan jarri eta, besteak beste, Benito Ansola nekaezinari esker urte hauetan guztietan xume baina tinko mantendu den jaialdia. Laguntza handirik gabe eta batik bat azkeneko urteotan nabaritu den krisiari aurre eginez, urtero-urtero euskarazko zinemaren ale ugari eskaini ditu, bestela nekez ikusiko ziratekeenak. Ez dugulako esan, baina Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran euskarazko lanak bakarrik ematen dituzte. Gaur egun bakarra da. Zestoak ere izan zituen bere garaian bere zinema topaketak. 1977an sortu zituzten eta Lekeitioko Bilerak bezala, euskarazko zinemagintza zuten ardatza. 8 eta super 8 formatuko filmekin hasi ziren eta urte batzuetara bideoa ere sartu zuten, 1992an desagertu ziren arte. Zine Topaketa haiek, ordea, ez ziren ezeretik sortu. 14 urte lehenago hasi ziren hainbat zestoar gazte eta ez hain gazte zine-foruma antolatzen. Filmak aurkezten eta filmei buruz –eta ondorioz bizitzaz- hitz egin eta hausnartzeko aukera ematen. Neurri handi batean, Zine Topaketetarako bidea ireki zuen zine-forumak. Haiek garai batzuk ziren eta hauek beste batzuk. Baina ezberdintasun izugarrien gainetik, bai orduan bai gaur egun, zailtasun handiei aurre eginez egin behar izan dute aurrera herriko kultura eragileek. Izan ere, krisiaren eraginaz egun batean bai eta hurrengoan ere bai hitz egiten den garai honetan, zaila egiten da murrizketek kulturari zer nolako ondorioak ekar diezazkioketen aipatzen hastea. “Gizarte guztia dago horrela!” esango dute askok. Eta arrazoia izango dute neurri batean. Baina kultura da herri bat, gizarte bat, nazio bat ezaugarritzen duen elementu nagusia. Haien izaeraren parte bat baino gehiago, haien izaera definitzen duena. Eta ezin da irabazi eta galeren parametro hutsarekin neurtu. Kultura ziren Zine Topaketak. Eta kultura da Danbolin, eskuetan duzun aldizkaria. Jende askoren borondateari eta laguntzari esker hilero-hilero zuen etxera iristen dena. Euskaraz lan egiten duten gainerako komunikabideetan bezala, krisiak ere eragin du Danbolin-en, eta beharrezkoa du Abenduak 10 etorkizuna bermatuko dion zutabe sendo batzuen gainean Bazkide batzarra, 19:00etan eraikia izan. Segi dadin izaten Zestoako erreferente bat. KulKultur Etxean!! tur adierazpen bat. Garai zailetan gaude eta garrantzitsua da Danbolin osatzen dugun guztion ekarpena. Horregatik hilaren 10ean Kultur etxean Danbolin-ek egingo duen bazkide batzarrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

M d a n b o l i n EK

ikel Lizarralde

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

KULTURA KRISI GARAIETAN

INKESTA

ENBIDOAK

ZESTOAKO TXIKITIK HIMALAIAKO HANDIRA

DANBOLIN ZULO

Z I N E F O R U M A: Z I N E A E T A P A R T E- H A R T Z E A K T I B O A

L AUITURRIETAKO GARBITOKIA

AUZOETATIK

LASAO

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. “KOMANDO ZURITO” BETI GAZTE SENTITZEN DEN KUADRILLA? a ni bertako partaide naizen heinean ere beti gazte? Gazte sentitzen al naizen galdetzen zidan Ainhoak aurreko Danbolinen, eta zer esango diot ba nik!!! Gazte sentitzea noizik eta behin (ze ez pentsa ostegunetik hasi eta igandera arte firin-faran ibiltzen naizenik) ordu txikietan ibiltzea ote? Nik dakidana esango dizuet: gure kuadrilla “famatu” horretako kideok gazteak ez garela. 40 urteko eremua pasatu eta hurrengo hamarkadara goazela eta askok seme-alaba gazteak ditugula. Hori horrela izanik, batzuetan ordu txikietan ibiltzeak ez du esan nahi beti gazte garela pentsatzen dugunik; gure gaztetasuna aspaldi pasatu zen. Hala ere, nire ustez, hemen kontua da urteen “zama” nola eramaten den. Bizitza bakarra dugu, eta “zukua” atera behar zaio, norberak gustuko dituen gauzak eginez eta gaur gaurkoa bizitzen eta disfrutatzen. Bestalde, gaur egunean, emakume askok etxetik kanpora lan egiten dugu, eta, noski, etxeko lan karga, umeen ardura, lana eta familia uztartzea ere gure gain daude kasu gehienetan. Hori horrela izanik, umeak txikiak direnean ez da denbora asko gelditzen beste zenbait gauza egiteko. Haiek hazten direnean, parkean jolasean ibiltzeari utzi, eta eskolaz kanpoko ekintzekin hasten direnean (solfeoa, instrumentua, pilota, entrenamenduak, ingelesa…), denbora libre gehiago izaten dugu, eta, kasu askotan, gero eta gehiago —estatistikek ere hala diote—, kirola egiteko erabiltzen dugu. Pasatu berri den Behobia adibide; % 13tik % 17,8ra igo da emakumeen parte hartzea. Hala ere, 25.500 korrikalaritatik 4.500 soilik ziren emakumeak. Zergatik ote dago horrelako aldea? 21.000 gizonezko eta 4.500 emakume? Urte askotan lasterka aritu den eta oraindik ere aritzen den Arantxa Zigarani galdetu nahi nioke ea berak zer iritzi duen honetaz. Eta, Ainhoa, Soroperitan ikusiko gara ziurrenik, baina bidegorrian korrika ere hitz egingo nuke gustura zurekin gaztetasunari buruz!!!!

Et

intada .

E

Hego haizeak eragiten al dizu? Hego haizea emakume haizea da. Txoro haize Egia esan handiagoa emabai, guztiok pixten du, epeltaka bat alteratzen sun hori... Nik gara. Umeetan pentsatzen dut nabarmentzen denei emango da gehienbat, diela. Fijatu, eta trastornatuta ilargi betea daibiltzen dira, gelgoenean hego dik egon ezinik haizea baldin baeta. Hala ere, dago, inguruko ederra izaten da pertsona xelebre noizean behin, guztiak irteten kalean ibiltzeko dira kalera. Nire tenperatura goxo ustez eguraldiak hori. badu eragina

35 urte

Esti Korta

lena Goikoetxea

22 urte

Aiora Urbieta

Aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian, urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta denon artean bake egoera justu bat eraikitzeko. Eragileen arteko elkarrizketek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETAk behin betiko armak uzteko erabakiak gatazka konpontzeko bidea ireki dute. Gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behar dute konponduak izan. Zentzu horretan, eta konponbidean aurrera egiteko, beharrezkoa ikusten dugu presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea: Euskal presoak Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea, espetxe zigorren luzatzearekin amaitzea eta pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua. Aldarrikapen hauei bultzada bat eman eta bide horretan frantziar eta espainiar gobernuei urratsak eskatzeko hainbat ekimen izango ditugu urtarrilak 12a bitartean. Lehena, datozen egunotan, eskaera horien inguruko atxikimenduak jaso nahi ditugu argazki bidez, bertan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu zestoar guztioi. Egin klik!

Zestoako Herrira


5 Etxera joan eta balantzaka eta ibiltzerakoan igartzen dut. Ehiza kontuan ere esaten dute baduela eragina, baina nik ez dakit, ni ekologista naiz eta.

60ta urte batzuk

J. Maria Aranbarri

Niri hego haizea dagoenean kristoren buruko mina jartzen zait, normalean gaixotu egiten naiz, kojera ere jartzen zait. Osasun aldetik asko-asko igartzen dut hego haizea. Nahiz eta lau paretaren artean egon, badakit hego haizea atera baldin badu, buruko mina jartzen zait eta.

21 urte

Markel Etxeberria

Ez dut uste eragiten didanik, baina ez zait gustatzen, beroa ez zait gustatzen eta. Nahiago dut freskotasuna beroa baino.

62 urte

Marita Peña

Egia esan pixka bat trastornatzen nau, aztoratu egiten nau. Txoro haizea handiagotzen dit, pixka bat tontotu ere bai... Bai, egia esan eragiten dit

31 urte

Ibon Telleria

BIZITZAKO AUKERAK

B

IZITZAKO erabaki pertsonalek Ekuadorrera ekarri ninduten, eta Indiara bidean naiz. Horren inguruan hausnarketa egiten hasi, eta ideia batzuk etorri zaizkit burura. Garai batekin alderatuz, mundua interneten aurki daitekeen garaiotan, distantziaren esanahia aldatzen ari da. Hala ere, oraindik ere Atlantikoaren saltoa egunerokotasunean nabaria da. Gauza txikiek egiten dute distantzia, “kalera noa” esan eta salto batean lagunak ez aurkitzeak, esaterako. Zer egin pentsatzen duzunean, ez zara Zestoaz oroitzen, bestelako lekuak eta planak datozkizu burura. Ez dira eskasagoak edo tristeagoak, baina beste plan batzuk dira. Interneten, hor gaude, baina ez gara “sarean” bizi, itsaso, mendi eta herrietan baizik. Distantziak egunerokotasunean urrundu egiten gaitu. Mila motatako aukerak daude bizitzan, balioa zeri ematen diogunaren arabera azalduko zaizkigu aukerak ala oztopoak. Egoera berrien zirrara maite dugu batzuk, baina pertsona guztiok maite dugu konfiantzak ematen duen babesa ere. Gure balantzan, askotan ez dakigu noiz gauden aukera baten aurrean eta noiz tranpa baten aurrean, noiz irabaziko dugun eta noiz galdu. Bizitza profesional egonkor bat eraiki, edo esperientziaz betetako bizitza bat bizi. Horra hor dilema. Herri baten egunerokotasunean bizi eta eragin, edo beste herrialde baten egunerokotasuna bizi eta sakonetik ezagutu. Aukera bat ala bestea, zer irabazi eta ikasi asko izango dugu, baina bestalde, gure bizitzetan izango da esperientzia, ikasgai edo bestelako baliozko galeraren bat ere. Aurrera begira ikasgai bat izan dadila eginiko aukeran: bizipenak, hizkuntzak... Eta aukeratzean, uko egin diogun horri balioa ematen ikas dezagun.

E

nbido 2. Mikel Odriozola


Zestoako

txikitik,

Himalaiako

handira

Ideia gorpuzten

E

torri berriak dira Joxe Migel Igarataundi Xarra, Xanti Sagartzazu eta Joxe Alberdi Attola Himalaiatik. Soroperietako bazkaloste batean sortutako ideia bizitzako bidaia bihurtu da. Xarrak esan digu bidaia honek ehuneko ehun bete duela; Xantik, zoragarria dela ikuskizun haren aurrean egotea: bakea, isiltasuna, handitasuna. Joxek, berriz, zoratzen geratu dela, ikaragarri gustatu zaiola eta berak berea bete duela. Hitzekin ezin dela azaldu eta ikusi beharreko zerbait dela ere gehitu digu. Hala ere, eskatu diegu azaltzeko, ahal duten moduan, han bizi izandakoa. Ez zaie asko kostatu, oraindik burua han baitute. Kostatzen ari omen zaie deskonektatzea, baina, oraingoz, ezta nahi ere.

Orain dela bi urteko Soroperietan, Xarra kuadrillakoekin bazkaltzen ari zen jubilatuen tabernan. Benantxio Irureta pareko mahaian aplikatu zitzaion, eta, bazkalostean, berriketan hasi ziren. Harekin mendia beste gairik ez, nonbait, eta Everesteko trekkingaren kontua atera zen. Benantxio 12 aldiz izana da han, eta esan zuen berriro ere joatekoa zela. Xarrak bera ere gustura joango litzakeela komentatu, eta Benantxiok erraza zela erantzun zion, taldetxoa elkartu eta bera prest egongo litzakeela haiekin joateko. Xarra berehala hasi zen lagunak animatzen, eta Xantik bi aldiz pentsatu gabe eman zuen baiezkoa. Joxeri, berriz, gehiago kostatu omen zitzaion erabakia hartzea. Ez zela gai izango esaten omen zuen, baina, ingurukoen eta Benantxioren beraren bultzadari esker, bere 69 urterekin, animatu egin zen. Prestaketei buruz galdetutakoan, erantzun digute ez direla gehiegi ibili. Egin dituzten ibilbideek ez omen dute beste munduko prestaketarik eskatzen; nahikoa omen da azken hilabeteetan zertxobait ibiltzea. Bakoitza bere kasa ibili da inguruko mendietan. Urtebeteko atzera kontaketaren ondoren, bi zarauztar, zumaiar bat, Hernialdeko lau, Berrobiko bat, Benantxio eta gure hirukotea Himalaia aldera habiatu ziren. Bilbo-Madril, Madril-Doha, Doha-Katmandu. Bi trekking egin dituzte: lehenengoa, hemeretzi egunekoa, eta bigarrena, zazpikoa; tartean, Katmandu hirian ere ibili dira.


Katmandura iritsi, eta izugarrizko beroa. Horixe gogoratzen dute. Kalea eta kalea, denda mordoa, automobilak, pertsonak, animaliak… denak batera. Bozina hotsa hemendik eta handik, mila kable nahastuta… Kaos bat guretzat, baina berta-

“80-100 kg askotan eramaten dituzte bizkarrean, bide oso traketsetan” koak ederki moldatzen omen dira. “Harrigarria da nola ez duten istripurik izaten”, bota du Xarrak barrezka. Berehala hurbildu omen zitzaien jendea laguntza eskaintzera. Xanti: “Bertakoak gure modukoen zain egoten dira; turismotik bizi dira asko eta asko”. Gure protagonistek, ordea, aurretik bazituzten kontaktuak. Segituan elkartu ziren hurrengo egunetan haiekin ibiliko ziren gida eta sei zamaketariekin. Azken horiek mendizaleen trasteak garraiatzen dituzte. Han, jende asko ibiltzen da pisua garraiatzen. 80-100 kg askotan eramaten dituzte bizkarrean, bide oso traketsetan. Izan ere, errepideak-eta amaitzen diren lekuetatik aurrera, ez dago pertsona edo animalia ez den beste garraiobiderik. Katmanduko eguna pasatu eta berehala egin zuten kaosetik lasaitasunerako saltoa.

Egunero, goizeko 6:00etarako gora Egunero, 6:00etan esnatu, 6:30ean gosaldu, eta 7:00etan hasten ziren oinez. Han, distantziak ez omen dira kilometroka kalkulatzen, orduka baizik. Gure mendizaleek egunero sei ordu inguruko etapak egiten zituzten, bi zatitan banatuta: bazkalaurretik,

···

7

Lehenengo kontaktua

Everesteko trekkingean deskantsu egun bat egoten da planifikatuta, baina, Benantxiorekin, ezin geldirik egon. Askori oso gertukoa egingo zaizue orain dela hamaika urte Pumorin izan zen ezbeharra. Bost mendizale hil ziren. Espedizio hartan, Benantxio Iruretaz gain, Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola herritarrak zeuden. Gorpuak ezin izan zituzten erreskatatu, baina bertan geratu zen Beñat Arrue azpeitiarraren argazki kamara lortu zuten. Beñat, bere azken argazkian, neska txiki batekin ageri zen. Beñaten gurasoek neska bilatzeko eskatu zioten Benantxiori. Handik urtebetera edo, galdezka joan ziren argazkiarekin, eta topatu egin zuten. Orain, Benantxiok, hara joaten den bakoitzean, neska bisitatzen du. Xantik gustura kontatu digu neskaren herrixkara iristen ari zirela bizi izan zuten unea: “Oso polita izan zen. Gu prozesioan gindoazen aldapan behera, eta gizon bat, burua makurtuta, aldapan gora zetorren. Burua altxatu zuenean, Benantxio ezagutu, eta besarkada bat eman zion. Neskatxaren aita zen”. Bere etxera gonbidatu zituen gizonak. Argazkiko neskatxarekin egoteko aukera ere izan zuten. Orain, 16 urte ditu (argazkian, ezkerrean). Everesteko trekkingeko azkeneko egunean, Pumoriko ezbeharrean hil zirenei harriekin eginiko oroigarria ere ikusi zuten. Munduko gailurrik altuenean ikurrina ipini zuen lehen pertsona Pasang Temba sherpa izan zen. Martin Zabaletarekin Everestera igo zena. Benantxio, aurrez egona zen berarekin, eta berriro bisitatzeko aukera izan zuten. Bidaiako beste puntu batean, Alberto Iñurrategi ere parean aplikatu zitzaien. Hark kontatu zien, ilusioz, Pasang Tembarekin egon zela lehengo aldiz. Gure hirukoteak erantzun zien egun batzuk lehenago berak ere egon zirela eta argazkia eta dena atera zutela. Argazkian, Xarra, Xanti eta Joxe, Pasang Temba eta haren bilobarekin.


···

Lehenengo zatia: Jiri-Everest

hiru bat ordu, eta, ondoren, beste horrenbeste. “Beti sei ordu azpitik ibiltzen ginen”, nabarmendu du Joxek. Aurretik, Benantxio joaten zen — ederki ezagutzen omen ditu parajeak—, eta, atzetik, gida. Horrela, galtzeko modurik ez zenez, bakoitza bere erritmoan ibiltzen zen. Mendizale bakoitza bost bat kiloko motxilarekin ibili da. Gainontzeko karga guztia zamaketariek garraiatzen zuten. Bakoitzak bi mendizaleren trasteak eramaten zituen bizkar gainean, 30 bat kilo. Mendizaleen etapa bera egiten zuten egunero, baina beren erritmora. Xarra: “Normalean, etapa arinetan berak lehenago iristen ziren, baina, gogorretan, pisuarekin-eta sufritu egiten zutenez, gu baino zertxobait beranduago”. Bazkaldu eta afaldu lodge-tan egin dute, ibilbidean zehar mendizaleentzat prestatuta dauden etxoletan. Gidak aurrez erreserbatzen zituen; telefono mugikorrarekin aritzen omen dira gidak. Xanti: “Pentsa, guk, askotan, Aizarnara igo eta ezin deirik egin, baina, han, 5.000 eta 4.000 metrotara, arazorik ez”. Jateko berdura edo oilasko zopa izaten zuten lehenengo platererako, eta, bigarrenerako, arroza edo pasta, patata eta arrautzekin. Xarra: “Dena oso goxoa, eta kantitate ederrean, baina, azkenerako, aspertu egiten zara beti berdina jaten”. Han, 17:00etarako-edo ilundu egiten du; beraz, 18:00etan afaltzen zuten. Ondoren, karta-joko eta tertulia pixka bat, eta, 20:00etarako, goiz-goiz, lotara.

“Pospolo kaxa baten modukoa zen hegazkina, eta aireportua, Zestoako Laranjadi plazaren tamainakoa”

G OKYOTIK C H O O Y U

Everesteko trekkingak bi zati ditu. Lehenengoa, Jiri-tik Lukla-raino. Normalean, jendeak saltatu egiten du zati hori, Lukla-ra hegazkinez joaten baita. Bi zatiak oinez eginda, aklimatazioa errazagoa da, naturalki egiten baita. Xarra: “Guk osoa egin genuen. Pena da jendeak zati hori ez egitea; han ezagutzen da bertako jendea nola bizi den”. Goiko zatia baino berdeagoa da, basoa. Joxe hango baratzekin gogoratu da: “Baratzak ere badituzte, baina malda ikaragarrietan; ezin konparatu hemengoekin”. Bigarren zatian, ustez jende gutxiago topatuko zutelakoan, masifikazio handiarekin egin zuten topo. Xarra: “Dezepzioa izan da. Zenbait zatitan, Erniora iraileko igande batean joatea bezala da”. Hala ere, Lukla-tik gora, bi aukera daude: gehiengoak egiten duena edo beste bat. Bigarrengoa egin zuten: lasaiagoa, baina gogorragoa. Beherakoan, Lukla-tik Katmandu-ra jaisteko hegazkina hartu zuten. Xantik kontatu digu bidaia kuriosoa izan zela: “Pospolo kaxa baten modukoa zen hegazkina, eta aireportua, Zestoako Laranjadi plazaren tamainakoa. Lurreratze pista, berriz, tranpolin bat”.

MENDIA

JIRI-EVEREST TREKKINGA IBILBIDEA

... 9. eguna Phakding – Namche (3440 m); 10. eguna Namchen eguna pasa; 11. eguna Namche – Dhole (4100 m); 12. eguna Dhol 13. 16. 17. 20.

eguna eguna eguna eguna

Machermo – Gokyo (4790 m); 14. eguna Gokyo – Dragnag (4700 m); 15.eguna Dragnag – Chola Pass (5330 m) – Lobuche (4 Lobuche – Gorakshep (5140 m) – Pumoriko kanpamendu basea (5320 m) – Everesteko kanpamendu basea (5364 m) Gorakshep – Kala Patthar (5550 m) – Dingboche (4430 m); 18. eguna Dingboche – Pangboche (3930 m); 19. eguna Pangboche Namche – Lukla (2840 m)

...


Katmandutik Langtang-eko trekkinga hasteko zonara, autobusean joan ziren. 100 km egiteko, zortzi ordu behar izan zituzten. Joxe: “Bidea da dena zuloa, pendiza, amaiera gabeko amildegiak. Errespetua ematen du, baina berak lasai ikusten dituzunez...”. Oso desberdina omen da trekking hori. Benantxiok ez zuen aurrez ezagutzen, eta hura ere zoratzen ibili omen da. Askoz ere jende gutxiago topatu dute eta, lodge-ak beharrean, bertako etxeak. Lehengo hiru etapetan, oihanean ibili dira, tximino artean. Ganadua ere asko ikusi dute, baina esnetako bakarrik erabiltzen omen dute, tibetar kulturak asko errespetatzen baititu animaliak. ETB2ko El Conquistador del fin del mundo programan ibili zen Pasan sherparekin ere egin zuten topo. Hark kontatu zien, beste hainbat konturen artean, tibetarrak pixkanaka animaliak jaten hasi direla. Ibili diren lurretan, koalizioan gobernatzen dute hemengo sozialistak izango liratekeenek eta maoistek. Zenbait tokitan, azken horien presentzia nabarmena omen da: paretetan, zenbait ikur ikusi dituzte, hala nola igitaiak eta mailuak.

le – Machermo (4470 m) 4910 m);

e – Namche (3440 m)

9

Langtang-eko trekkinga

Harreman goxoa Xarrak esan digu ez dutela arazo handirik izan bertakoekin komunikatzeko: “Lau hitz ikasi ingelesez, eta keinuekin ondo moldatu gara”. Jende alaia eta atsegina dela nabarmendu digute. Zamaketariekin ere oso harreman polita izan dute. Lehengo trekkinga bukatutakoan, parrandatxoa eta dena egin omen zuten denek batera. Hori bai, 23:30erako, zintzo-zintzo denak ohera. Bidean, elkar animatzen zuten askotan. Euskara pixka bat ere erakutsi omen diete. Gurutzatzen zuten neska bat bera ere ez omen zen libratzen zamaketarien ahotik “neska polita” entzun gabe.

Menditik hirira, hiritik mendira Bidaiako lehengo eguna, bi trekkingen arteko bi egunak eta azken eguna Katmandun igaro dituzte. Esan didate turismo pixka bat egiteko aprobetxatu dutela. Tximinoen tenplua, Boudhanath estupa, Bagmati ibaia… ikusi dituzte. Ibai hori sakratua da hinduentzat. Han uzten dituzte hilotzak, hainbat erritu egin ondoren. Erosketak egiteko ere aprobetxatu zuten, nola ez. “Ekarri egin behar zerbait… Mendiko arropa asko erosi dugu. Hemengo prezioekin konparatuta, oso merkea da”. Xarrak aitortu du negoziatzeari gustua eta dena hartu diotela. Maletan, 6-7 kilo gehiago ekarri dituzte. Berek galdu dituzten kiloak maletan sartuko zituzten! Hasieran ez omen zuten sumatzen kilorik galdu zutenik, baina Xantik eta Xarrak 4 kilo inguru galdu omen dituzte. Joxe, bada ezpada, ez omen da pisatu ere egin. Eskapada ederra egin zuten, ordea, opariekin. Katmandutik aireportura, furgoneta batean joan ziren. Trasteak lotu gabe abiatu ziren, eta maleta bat erori ez zitzaien ba! Eskerrak kanpotik bat garrasika hasi zela.

A

maiur Aristi Arregi

X A N T I S A G A R T Z A Z U, JO X E A L B E R D I A I T T O L A E T A J O X E M I G E L I G A R A T A U N D I X A R R A, Z U M A I A E T A H E R N I A L D E K O B I L A G U N E K I N


Urriaren 27a

Urriaren 28a

Urriaren 28a

Garikoitz Mendizabalek “Sosegua” diskoa aurkeztu zuen udaletxean.

“Arruko Bira” egin zuten Arroabean

“Barrura begiratzeko leihoak” emanaldia Txaber Larreategi zuzendari eta guzti

Azaroaren 10a

Azaroaren 10a

Azaroaren 11a

Idi pareak goldea pasa zuen Aizarnan. Bitartean txerria erre zuten burruntzian

Gaztelekuan malabare tailerra

Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten hainbat herritarrek

Azaroaren 17a

Azaroaren 17a

Azaroaren 18a

Sorturen prozesu eratzaileari ekin dio ezker abertzaleak

BTT irteera: Zestoa-Iturrioz-AlkizaZelatun-Zestoa

Agirokoen mendi asteari bukaera emanez, Ertxiña mendian zeharkaldia

Azaroaren 21a

Azaroaren 21a

Azaroaren 22a

“Jubilatuen etxeen iragana, oraina eta geroa” hitzaldia

Ertxiñako banda txikiak Santa Zezilia ospatu zuen

“Jaten duzuna sendagai izan dadila” hitzaldia Silvana Huegunen eskutik

Azaroaren22a

Azaroaren 22a

Azaroaren 23a

Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko elkarretaratzea

Solfeoko bigarren mailako ikasleen diploma banaketa

Jubilatuen asteari bukaera emateko afaria eta ondoren Kupela taldea


1 1

danbolin Azaroaren 9a Mikel Arregi Ertxin Gipuzkoako Pilota Federazioko presidente izendatu dute

Ekainaren 16a Bertso afaria Iraetako Gure Ordekan Agin Rezola eta Aitor Sarriegirekin

Azaroaren 20a Lehen konposta gunea jarri da Zestoan

Azaroaren 22a Jubilatuek tortila lehiaketa egin zuten

Azaroaren 23a TSko langileek deitutako manifestaldia

zulo

Zestoako historia musikala.

Azaroaren 23a egun garrantzitsua izan zen Danbolineko kideontzat, bosgarren liburua aurkeztu baikenuen; Garikoitz Mendizabal txistulariaren “Zestoako musika historiaren konpasean�. Herriko musikaren historiari errepaso bat ematen dion liburu mardula, 200 orrialde eta 300 argazkiz osatutakoa. Aurkezpen berezia izan zen, musikaz beterikoa. Aurrez, kaleak girotzen ibili ziren banda, txistulari, trikitilari eta dantzariak. Gero, aretoan, Amalda eta parrokiko abesbatzak kantatu zuten. Liburuaren nondik norakoez hitz egiteko, Onintza Irureta, edizio arduraduna, Garikoitz Mendizabal, egilea bera eta Leire Etxeberria, alkatea, izan genituen. Liburua, Danbolineko egoitzan, Kultur Etxean edota Potxolo dendan eskuratu ahal izango da.


Zineforuma zinea eta parte-hartze aktiboa Z

inea dela-eta urtemuga ugari ospatu ahal izango genuke aurten Zestoan. 50 urte dira zineforuma egiten hasi zirela; 35, Euskal Zinema Topaketak hasi zirela; 60, Elizondo zinema-aretoa inauguratu zenetik. Bestalde, 100 urte baino gehiago pasatu G O I K O L E R R O A N E Z K E R R E T I K E S K U I N E R A , K A R L O S O R B E G O Z O, LU I S C R I S T O B A L E T A B E R E E M A Z T E A, KO N T X I T A G A R A I Z A B A L, MA R I A L U I S A O L A I Z O L A , AN A M A R I B E R G A R A , HA R B I L dira Zestoa eta zinea lotzen E T X A N I Z E T A R A F A E L L I Z A S O. BE H E A N, FE R N A N D O G O R O S P E, XA B I E R U N A N U E, M A R I P A Z E L O R Z A, KA R L O S A L K O R T A E T A M A R T Z E L O C A S T A Ñ O. GU R E T X O K O A E L K A R T E A N C R I S T O B A L I E G I N D A K O O M E N A L D I A N. dituen lehen idatzitik. Ordutik Lazarillo de Tormes pelikula ikusiz izan da aldaketarik eta gaur egun sinestezina da gure eta komentatuz hasi zuten Zestoako herrian mugimendu kulturala zenbateraino itzali den zineforuma, 1962ko abuztuaren ikustea. Bada jakin-mina garai hura bizi ez zuten edo ez 23an, orain dela berrogeita hamar genuen batzuengan, eta entzun izan duguna, kontatu urte. Luis Cristobal donostiar abokatua arduratu zen pelikulen ingudigutena eta imajinatu izan duguna baino gehiago sakondu ruko aurkezpena eta ondorengo eznahi izan dugu. Herrian zine zaletasun eta mugimendu hori tabaida zuzentzeaz hasierako urte guztia gertutik bizi izan duen batekin harremanetan jarri eta haietan, 1967 edo 1968ra arte. Forum saioak erdaraz egiten zituzten. informazio sorta jarri digu eskuan, idatzi pertsonal, Hilean behin biltzen ziren eta ekaidokumentazio ofizial, argazki eta abar eskainiz. Xabier netik irailera bitartean etenaldia egiten zuten (ekainaren 15etik irailaren Unanuek eman digu aukera atzera begira horretan, eta 15era izaten zen hotel denboraldia). ezinbestekoa izan da bere ekarpena. Unanuek gogoratzen duenez, Cris-

···

tobalek utzi eta hilabete batzuetan beste donostiar batek hartu zuen haren ardura, baina handik gutxira etapa aldaketa etorri zen.


3 1

«Diru gutxi egon arren lan asko egiten zen, eta zailtasunak zailtasun, gauzak aurrera ateratzen ziren. Saltsero xamarrak ginen eta zineforumean ikusiko genuen pelikularen inguruko informazioa biltzen saiatzen ginen. Guretzat zinera joatea gauza handia izaten zen. Nik Cristobalen garaia ezagutu nuen, gero kanpora joan nintzen bizitzera eta.»

a:

Mari Paz Elorza 1908ko martxoan Blas Alkortak, bere kafetegian, zine emanaldiak egiteko eskaera egin zion Zestoako Udalari, gutun baten bidez, ofizialtasun osoz. Asmoa martxan jarri bazuen, jarri zuen eta herriko festetarako ere luzatu zuen eskaera. Horren inguruan askoz gehiago ez dakigu, noiz, zer eta non egin ziren azkenean emanaldiak. Baina eskaera egitea esanguratsua da, batez ere kontuan hartzen badugu hamahiru urte zituela soilik zinematografoaren asmakuntzak (1895ean aurkeztu zuten Parisen Lumiere anaiek).

Luis Cristobal

Sánchez

(Donostia, 1937)

Nolatan Donostiako abokatu bat Zestoan zineforuma aurkezten? Garai hartan bazen ADAC (Agrupación Donostiarra de Arte Cinematográfico) izeneko talde bat, San Bizente parrokiako luistarren inguruan sortua. Haien lokalean biltzen ginen. Bilkura horiek zineforumak aurkeztu eta zuzentzen ikasteko balio izan zuten. Don Angel Arandia Zestoako bikarioa eta Don Manuel Etxaniz apaiza izan ziren zineforuma abian jarri zutenak. Beraiei piztu zitzaien pelikulak aurkezteko nahia eta halaxe esan zieten Tolosako Fides Norte banatzaileei. Ni orduan Errioxan, Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan –Fides-ekoek mantentzen zituzten zine-aretoetan– eskaintzen nituen programak eta halako batean Evaristo Larrañaga jarri zen nirekin harremanetan. Ezagutzen nuen Zestoa; izan ere, Guztiok Bat lantokiko abokatua nintzen eta Talleres Gorospekoa ere bai. Eta hori gutxi balitz, herriko festetan egiten ziren bezerrada horietako batean ere parte hartu nuen 1964an. Nola antolatzen zen zineforum bat? Herria emanaldi zirkuitu batean sartuta zegoen. Fides Norte enpresak banatzen zituen pelikulak. Parrokia bakoitzak bere zinea zeukan, eta parrokien inguruan egiten zen kultura, Erdi Aroan komentutan egiten zen bezala. Hilean behin irekitzen zituzten zineko ateak zineforumak egiteko; Zestoaren kasuan ostiral gaua izaten zen. Larunbat eta igandeko saio komertzialekin ez zuten zerikusirik pelikula haiek. Normalean nik aukeratzen nuen pelikula, eta San Pablo Films banatzaileari eskatu ondoren bidaltzen zidaten. Lan neketsua izaten zen, hausnarketa eskatzen zuten pelikulak zirelako. Ez genituen ikusle pasiboak nahi, eta hizketalditan hitz egitea ez ezik, etxera joandakoan edo emanaldian bertan, ikusten ari zenaz hausnartzea bilatzen genuen. Zinea ikusten ari denaren kontzientzia, alegia. Zinera lehen aldiz joaten dena emozioz bete eta pertsonaiarekin identifikatzen da. Ez genituen identifikazio horiek nahi, ikuslearen jarrera kritikoa bilatzen genuen, ikusten ari zen istorioa kanpotik aztertzen zuenaren jarrera. Hau da, pantailan sartzen den ikuslea istorioko pertsonaia bat gehiago bihurtzen da; kanpoan gelditzen dena, ordea, kritikoa izango da, aditua izango da. Beharbada pertsona nahiko petardoa izango da, baina interesgarria da ahalegin kulturalari dagokionean. Nola oroitzen dituzu zineforumeko hizketaldiak? Hasiera batean, jende gaztearen parte hartzea espero zen, baina gure harridurarako, helduak ere gerturatzen ziren eta asko hartzen zuten parte, gainera. Zenbaitetan tontakeriak ere botatzen zituzten, eta gazteek barre egiten zieten; hala ere, parte hartzera animatu eta jarrera aktiboa erakusten zuten beti. Gauzei punta ateratzen zieten, eta gazte askok ikusten ez zituzten gauzak agerian jartzen zituzten. Ondo bereizitako hiru talde zeuden, beraz: gaztea, ertaina eta zaharra; ederki uztartuak eta solasaldi aberatsa egiten zutenak. Adin ertainekoa zen isilena; zaharrenak, agian inhibizio gutxiago izateagatik, hiztunenak izaten ziren; eta gazteenek ere, kezka gehiago izateagatik edo, asko hitz egiten zuten.


···

Euskarazko etapa 1968 inguruan zestoar talde batek bere gain hartu zuen aurkezpenak egin eta eztabaida gidatzeko ardura. Ez omen zegoen ofizialki antolaturiko talderik baina, besteak beste, honako hauek arduratu ziren zineforum saioez: Maria Luisa Olaizola, Kontxita Garaizabal, Maria Paz Elorza, Harbil Etxaniz, Martzelo Castaños, Karlos Orbegozo, Rafael Lizaso, Karlos Alkorta, Ana Mari Bergara, Agustin Gorospe eta Xabier Unanue bera. Horrela, taldea pixkanaka gorpuztuz joan zen; zineklub bat bezala funtzionatzen zuten azken finean. Etapa berri horretan, saioak osorik euskaraz egiteari ekin zioten.

Filmen fitxa teknikoa prestatu, argumentua laburtu eta ondoren itzulpena egiten zuten. Etxez etxe eta tabernaz taberna banatzen omen zituzten zineforumeko programak. Joxe Gaztañaga, Iñaki Azkune eta Xabier Unanue arduratzen omen ziren euskara kontuez, eta

«Juntan ez nintzen egon. Ana Mari Bergara, nire laguna, ibili zen oso sartuta, eta hor inguruan ibiltzen nintzenez, laguntzen nuen behar zenean.»

Harbil Etxaniz

informazio bilketan Karlos Alkorta, Agustin Gorospe, Luis Cristobal eta Jose Ignazio Galparsoro tolosarra (Fides Norte banaketa-etxeko kidea) aritzen omen ziren. Dokumentu haien inguruko informazio zuzena gordetzen du Unanuek gaur egun ere. Aurrez esan dugun moduan, taldeak jada zineklub I N A Z I O A L B E R D I, H O R R E N B E S T E U R T E A N E R A B I L I Z U E N Z I N E M A T O G R A F O bat bailitzan funZ A H A R R A R E K I N. tzionatzen zuen, baina ofizialtasunik gabe. Hurrengo «Nik pelikulak proiektatzen pausua, beraz, taldea ofizial egitea nituen, eta gogoratzen dudana izan zen. 1973ko urriaren 19an da ez zirela ulertzen errezetakoak Zestoako Udalera zuzendu zuten idatzi batekin hasi zuten ofizial egiizaten. Bestalde, pelikularen teko bidea, eta 1976an, beharrezko ondoren zinematografoa tramiteak eginda, lortu zuten ofidesmuntatu eta jaso egin behar zialtasuna.

izaten nuen, beraz, zineforuma galtzen nuen.»

Inazio Alberdi

Unanuek emandako dokumentazioan buru-belarri ibili garenean arreta deitu digu, besteak beste, zineklubaren bazkide zerrendak: 180 zestoarren izen-abizenak ageri dira bertan, gure guraso eta aiton-amonen belaunaldietako makina bat jenderenak. Kopuru hori, ez da, ez ahuntzaren gauerdiko eztula! Hala ere, jakin ahal izan dugunez, diru arazoak izan ziren zineforumak egiteari uztearen arrazoia. Eta zinema zaletasuna hain errotuta egonik ere, ezin diogu gure harridurari eutsi Euskal Zinema Amateur Topaketetako kontuak irakurtzen hasten garenean. Hura da glamourra Elizondo zinema-aretoko argazkietan nabaritzen dena! Xabier Unanuek

«Ez dut gauza handirik gogoratzen baina badakit zineklubeko bazkide fitxak prestatzen ibiltzen nintzela. Zineforumera beti joaten ginen eta oso nibel oneko pelikulak ematen zirela akordatzen naiz. Urte batzuk geroago Luis Cristobali egin genion omenaldi moduko bat ere gogoan dut eta plaka bat eman genion.»

Mari Paz Ugarte

Z INEKLUBA OFIZIAL E GI N Z E N GARAIKO ORGANIGRAMA, ESKAERA TRAMITEETAN BIDALI ZE N A ( 1 9 7 6 ) : Lehendakaria: Jabier Gorospe Mugika; Lehendakari ordea: Jose Gaztañaga Gogorza; Idazkaria: Joana Mari Izeta Ostolaza; Diruzaina: Mari Paz Ugarte Solaberrieta; Bokalak: Olatz Aizpurua Olaizola, Jabier Aizpurua Unanue, Jose Antonio Ijurko Berasategi, Ana Mari Bergara Kortadi, Jabier Zubizarreta Arenaza apaiz txikia.


5

1

«Gu beti joaten ginen pelikula ikusi eta parte hartzera. Nik uste ez zuela bukatu behar, jarraitu behar zuela. Oso interesgarria izateaz gain hezitzailea ere bazen. Oso parte-hartzaileak izaten ziren. Pelikulak oso kalitate onekoak izaten ziren; noski, pelikula ziztrinek ez dute gero eztabaidarako aukera handirik ematen.»

Kontxita Garaizabal garbi dauka zineklubik gabe nekez egituratuko zirela Euskal Zinema Amateur Topaketak Zestoan. Gaur egungo errealitatea ordukotik asko urruntzen da kultur arloan. Harrigarria da jendeak zuen miresmen kulturala, orain apenas baloratzen dena. Egia da urteak ez direla alferrik pasatzen eta beti daudela trantsizio uneak arlo guztietan. Esparru artistikoak askoz ere pisu gehiago zuen lehen, eta orokorrean ekimen kulturalak askoz baloratuago izan ohi ziren gure herrian. Zinematografian zentratuz, Euskal Herri mailan izan zuen gainbeheraren datuak egon badaude, eta beherakada horretan harrapatuta eroriko ziren Zestoan hain ohikoak ziren ekimen kulturalak.

M

aialen Kortadi Nerea Odriozola

Zestoa alderdi desberdinetan ezagutu duzula esan daiteke? Bai noski. Kontuan izan ni ostiral arratsaldean iristen nintzela, Herrero tabernan afaldu, pelikula aurkeztu, gaua ere Herreronean pasa, gosaldu eta ezer gehiago egiteko ez nuenean Donostiako despatxora bueltatzen nintzen. Oroitzapen onak izango dituzu ezta? Oroitzapen onak, lagun onak… benetan esperientzia interesgarria. Bost urtean joan izan nintzen, urtero zazpi zortzi aldiz… Pentsatu! Zein izan zen etortzeari uztearen arrazoia? Egia esan, ez nago ziur. Ekainean aurkeztu genuen azkena, ustez urrian berriro hastekotan baina ez zen hala izan. Posible da diru kontua izatea tartean; azken finean, nik kobratu egin behar nuen. Beraz, nik martxan jarri nuen eta beraiek eutsi eta jarraitu egin zuten beraien kasa. Deitu zidaten geroago, Elizondon lehen aldiz bota zen filma, El Lazarillo de Tormes, proiektatu behar zutela eta. Han izan nintzen nolabaiteko ekimen nostalgiko batean eta omenaldi plaka bat ere eman zidaten, oraindik etxean zintzilikatua daukadana. Historia handia dauka Zestoako zineforumak. Solasaldi bereziki aktiboak ziren, eta kulturalki apartak. Gai asko eta asko ateratzen ziren, politikoak, filosofikoak, kultura orokorrekoak, E V A R I S T O L A R R A Ñ A G A, LU I S C R I S T O B A L E T A X A B I E R U N A N U E. psikologikoak…; zuzendari beraren pelikulen arteko erlazioak egiten ziren; zuzendari bakoitzak erabili ohi zituzten gaiak izendatzen ziren (Fellinirenetan bat; Garcia Berlangarenetan bestea…). Jendeak ahalmen handia zuen sintesirako eta erlazioak egiteko. Zineforumetan parte hartu zuten batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu eta saio oso hezitzaileak izaten zirela nabarmendu zuen jendeak. Halaxe zen bai. Pedagogikoa baino didaktikoagoa zen. Jendea gainera hurrengo saioetarako indartsuago joaten zen. Badakit saioak bukatu eta hurrengo egunean komentatzeko bildu ohi zirela, nire beharrik gabe, hitz egindakoaz jarduteko. Horrez gain, espezializatutako aldizkariak irakurtzera ere animatzen ziren. Baina ez zinekoak, aldizkari kritikoak baizik. Horietan irakurritakoa azpimarratu, moztu… egiten zuten. Ikusi nuen nola jendeari kezka sortu zitzaion eta mantendu egin zuten gainera. Pena izan zen ez zela lortu kezka hori ondokoei, eta batez ere ondorengoei transmititzea. Kafe baten bueltan gehiago kontatuko omen liguke. Guk gustura entzun diogu eta gure herriaren atal garrantzitsu batean barneratzeko aukera eman digu. Fantasia moduko bat kontatu digula ematen du, edo pelikula baten gidoia, baina ez, herrian duela 50 bat urte bizi zen errealitatea “besterik” ez da.


Lauiturrietako

garbitokia Zenbat aldiz gertatzen zaigu asmo sinple bat lan handi bihurtzea? Horixe gertatu da Lau Iturri garbitokiarekin ere. Katamarrua Natur Taldeak eta Udaleko Ingurumen Sailak arropa garbitzeko lan hura nola egiten zen irudikatzen zuten panel batzuk jartzeko asmoa zuten. Haiek jartzeko garbitokia txukuntzen hasi zirenean, konturatu ziren teilatua oso egoera txarrean zegoela. Itoginak zituen, eta egurrezko biga batzuk usteltzen hasita zeuden.

Taldetxo bat ibaia garbitzeko elkartzen zela aprobetxatuz, garbilekuaren teilatua konpontzen hasi ziren dozena erdi bat lagun. Txukunketa bat izan behar zuena egundoko lana izan da azkenean. Ekainean hasitako lana oraintsu bukatu dute. Teilak kentzea, biga berriak sartu eta teilatu berria nahiko azkar egin zuten. Gero, horma batean zegoen pitzadura konpondu zuten, eta, azkenik, baita lurra ere. Konturatu ziren ormigoizko lurzoruaren azpian garai bateko harrizko lauzak zeudela. Haiek garbitu eta bistaratzean, harri bat oker zegoela, eta altxatu egin zuten, azpia berdindu eta zuzen jartzeko asmotan. Harlauza azpian, egundoko zuloarekin aurkitu ziren. Denboraren poderioz, ura harri azpiko lur guztia eramaten ari zen, eta, horren ondorioz, lauza eta haren gaineko teilatuari eusten zion zutabetako bat ondoratzen ari ziren. Garbilekua erortzeko arriskuan zegoen.

Lana bukatuta dago. Txukunketa bat izan behar zuena lan handi bat izan da azkenean, baina emaitzak merezi izan du. Orain, lan hori aitortzeko, hasieran aipatutako panelak jarri, eta festatxo bat egingo da. Garai batean herriko emakumeek egiten zuten lan hura gogora ekarri nahi da. Lan gogorra izango zen zalantzarik gabe; etxeko arropa guztia hartu, Lau Iturrira eraman, han ur hotzetan garbitu, eskegi, berriro etxera ekarri‌ Emakumezkoena bakarrik zen mundu hartan, ordu asko egingo zituzten elkarrekin arropa garbitzen eta txandan, leku bat libratu bitartean. Irudikatzen hasita, txutxu-mutxu eta marmarra etorriko zaie zenbaiti burura. Baina hantxe hitz egingo zen etxeko kezka, zalantza eta arazoei buruz ere. Ez ziren faltako ideia on eta berritzaileak, arrazoi sendoak, konponbide zuzen eta aholku on askoak. Horrelaxe ba, eguna jarrita dago: abenduaren 23a. Han ikusiko dugu elkar!

J

one Bergara


7

J . L . AR R I Z A B A L A GA, “ ZE S T O A V I S T O P O R Y O S H I O M O R I” , EL D I A R I O V A S C O, 1 9 8 8K O I R A I L A K 6 . Y O S H I O M O R I R E N A R G A Z K I B E R R I A G O A K.

1

ikus mira oroimina F

Yoshi Omori japoniar gazteak 24 urte zituen Parisera iritsi zenean. Argazkigintza lantzen hasi eta bere lanbide bihurtu zuen. Handik gutxira, nahiko artista ezagun bilakatu zen. Parisen Izaskun eta Junior, –Arrizabalaga eta Matsutani– ezagutu eta 1988ko udan Zestoara etorri zen egun batzuk pasatzera; jakina, bere kamera hartuta. Gure herria gustatu, nonbait, eta argazki mordoska atera omen zituen bere sorterrian-eta argitaratzeko. Ibilbide horien lekuko dira Jose Luis Arrizabalaga zenak argitara eman zuen artikulua eta argazkiak. 24 urte pasa dira ordutik. Zestoari ateratako argazki haiek horixkatu dira jada. Non ote dabil Yoshi Omori delako hura? Ba, gaur egun, Yoshi Omoriren argazkiak oso-oso ezagunak dira Pariseko eta Frantzia osoko galeriatan, dozena bat

ernando Arzallus

www.yoshi-omori.com

argazki-liburu baditu argitaratuak eta museo edo kultur zentro ezagun frankok dituzte bere artelanak, esate baterako, Pariseko Bibliothèque Nationale de France-k. Oso gustukoak ditu berak transparentziak, zuri-beltzaren arteko kolore-ñabardurak, argiztapen bereziak, abiadura makalean ateratzen diren argazkiek duten lausotasun polit hori, litografiaren eta kaligrafiaren xarma… Koreografiak, graffitiak, loreak, moda, paisaiak erretratatu ditu gehien eta, benetan, argazki xarmangarriak egiten ditu. Zoragarriak. Japonia eta Paris. Eta tartean Zestoa. Eta horiek denak ehuntzen, edertasuna. Bai horixe!

EZUSTEKO SOINUAK AU! AU! Dawn Sirett-Uxoa Larramendi. Grupo Editorial Bruño, 2012 Bilatu hegalen azpian ezkutatuta dauden animaliatxoak eta entzun haien soinu dibertigarriak! Dibertsio handiko orduak eta orduak. Hamaika ezusteko. Haurrak txiki-txikitatik ikasten hasteko jolas elkarreragileak.

TXOMINEN SENTIMENDUAK Liesbet Slegers-Eider Mujika. Ibaizabal, 2012

irakurri

berri dut

Jo n Z a b a l a

Itsasoa (Nire liburu magnetikoa). Susaeta. Asko gustatu zait Itsasoa liburua. Kaxatxo batean arrain formako hamazortzi iman ditu itsas hondo desberdinen gainean jartzeko. Oraindik irakurtzen ez dakigunontzat oso politak dira honelako liburuak eta soinua ateratzen dutenak eta… Liburutegian asko daude!

Bere bizitzako gertakariak nolakoak, halakoak izaten dira Txominen erreakzioak. Liburu honetan ageri diren eguneroko bizimoduko egoeretan bere burua ere ikusiko du irakurleak. Azal hegalak ditu liburuak, eta aurkikuntza jolasak, txikienekin gustura jarduteko.

NIRE LEHEN ALBUM HANDIA. IKASTEN HASI NAIZ! Hainbat egile-Leire Arano. Grupo Editorial Bruño, 2012 Bere bizitzako gertakariak nolakoak, halakoak izaten dira Txominen erreakzioak. Liburu honetan ageri diren eguneroko bizimoduko egoeretan bere burua ere ikusiko du irakurleak. Azal hegalak ditu liburuak, eta aurkikuntza jolasak, txikienekin gustura jarduteko.


auzo etatik LASAON ZER BERRI? JAIAK OSPATU DITUGULA! Danbolinek eskaintzen digun tarte hau aprobetxatuko dugu aurtengo Sanmartinen berri emateko. Sanmartinak parte hartze politarekin igaro ditugu. Azken urteetan herriko jaiak hartu duten egitura mantendu da, hiru egunetan zehar giro eta adin guztientzako ekitaldiak izan ditugu. Bertso afaria. Auzoan bizi diren eta auzotarrak izandako jendea etortzen da bertso afarira, 60-70 bat lagun bildu ginen. Afaria auzotarren artean prestatzen da eta bertsolariak kanpotik ekartzen dira; aurten, Julio Soto eta Agin Rezola. Giro polita sortu zuten eta afarian zeuden beste bertsolari batzuk ere animatu ziren azkenerako bertsotara. Ondoren, trikitilariak eta DJ Mallubi goizaldeko bostak aldera arte. Joseba eta Hitzeder trikitilariak kanpokoak ziren arren, DJ–a eta parranda zaleak auzokoak!!! Haurren eguna. Frontoia puzgarriz eta haurrez betetzen da. Auzokoak eta inguruko herrietakoak hurbiltzen dira. Ogitarteko, txokolate eta gaztaina erreak azkar asko desagertu ziren. Buruhandiekin ere jolas egin zuten. Azoka. Lasaon landatu eta hazten diren animali eta produktuekin osatzen da. Bertakoek, auzotarrek eta Gizakia Helburukoek parte hartzen dute. Erakutsi, dastatu eta erosteko aukera izaten da: eztia, barazkiak,

lasao fruta, gozogintza, magnolia likorea….Lasaoko 16 etxeetako produktu eta abereak zeuden azokan. Eguraldi txarragatik frontoian egin zen. Meza ondoren lasaotar gehienen topaleku izaten da azoka hori. Idiakaitz taldeko txistulariek eta Uraitz eta Maider trikitilariek musikaz alaitu zuten frontoia. Uste dugu, eta hala espero dugu behintzat, parte hartu zuten guztiak gustura ibili zirela, bai antolaketan, lanean, bai eta disfrutatzera etorri direnak ere. Lasao auzo ahaztua Bestalde, jaien aurretik “Lasao auzo ahaztua” irakurriko zenuten hainbatek, sortu du jakin mina; zer da? zer gertatzen da? Urtean behin jaiak antolatu eta disfrutatzearekin bakarrik jai dago. Auzoa hilik dago, ez dago ezer bertan eta bertakoen arteko harremanak ere galtzen ari dira. Ezinbestekoa ikusten dugu elkartzeko bilgune bat izatea. Luzaroan bi udalei egiten ari garen eskaera da. Auzotarrei bilgune hori eskaintzeko hainbat saiakera egin izan dituzte eta egiten ari dira, baina ezer gabe gaude oraindik. Elizaren jabetza diren eta hutsik dauden hainbat eraikinen erabilera bideratzen saiatu dira udalak baina ezer ez da lortu, momentuz. Ea aurtengo Sanmartiñak bilgunerik gabeko azkenak diren!!!

L

asaoko festa batzordea


9

1

agenda

ab 03

ENDUA ASTELEHENA

Euskararen eguna. Adi egon! herrian egongo dira euskararekiko atxikimendua adierazteko aukerak!

10

ASTELEHENA

Danbolin-zulo Kultur Elkarteko bazkideen urtean behineko bilera, Kultur Etxean, 19:00etan.

13 15 16 19

OSTEGUNA

Puxka Muxka Zirkus Arroabean 17:30etatik 18:30era.

buelta.

LARUNBATA

Bingoa gaztelekuan. IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta umeekin goiz ASTEAZKENA

Ertxiña musika eskolan gabonetako kontzertua eskainiko dute banda txikia eta talde instrumentalak.• Puxka Muxka Zirkus Iraetan 17:30etatik 18:30era.

20 22

OSTEGUNA

Puxka Muxka Zirkus Arroagoian 17:30etatik 18:30era. LARUNBATA

Iraeta denon artean auzo elkarteak antolatuta Mungiako Izenadubarara irteera.• Gipuzkoako pilota txapelketako hiru final jokatuko dira 17:00etatik aurrera Kiroldegian; jubenilak binaka 3.maila, jubenilak banaka 1.maila eta kadeteak banaka 1.maila.

23

IGANDEA

Kalejira udaletxeko arkupetatik Lauiturrietara, bertsolari, dantzari, musikari eta abarrekin. Garbileku zaharberrituaren inaugurazio festa: auzolanean egin den berrikuntza aurkeztea, bertan jarritako panel didaktikoen aurkezpena, garai batean arropa nola garbitzen zen irudikatuko da antzezpen moduko batez… •Zoroperitako II. pilota sariko finalaurrekoak jokatuko dira 17:00etan; Andreu – Azagirre / Artetxe – Aizpuru eta Iriondo – Loyola / Iribar – Iribar. •Zestoako Musika Bandaren gabonetako kontzertua parrokian, 20:00etan.

24

ASTELEHENA

Urtero moduan, Olentzero Kantuz taldekoek eta Jaiotza biziarekin irteten direnek, kantuz alaituko dituzte herri eta auzoetako kaleak. Arroagoian Olentzeroren etorrera ospatuko dute.

26

ASTEAZKENA

Zoroperi eguna. 9:00etan, Idiakaitz Txistulari taldearen diana. XXIII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XV. Ezti lehiaketa. Zestoako XIV. Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmenta postu franko, trikitilariak... Bazkaria Gaztetxean. 17:00etan, haurrentzat emanaldia Kultur Etxean. 17:30ean, kirol ikuskizuna, kiroldegian, musika...

• Hurtero bezala material bilketan era batera edo besuancavelicako taldeak eskerrak eman nahi dizkie

tela lagundu duten herritar guztiei. kain guraso elkarteak webgune berria jarri du martxan. Zestoa Herri Ikastetxeko webgunearen barruan sortu dute beraien txokoa. Guraso elkartearen ekintza eta jardueren plaza izango da. Gurasoen iritziak jaso asmoz, internet bidezko “hizketaldiak” egingo dituzte. Horretarako harpidetzea beharrezkoa da ordea. Jarraitu beharreko pausuak: 1.-Sartu www.zestoa.hezkuntza.net webgunera 2.-Klikatu “Guraso Elkartea” atala, jarraian “Iradokizunen Txokoa” eta azkenik “Harpidetza”. 3.-Bete izena, abizena, e-maila eta eman “bidali” botoiari.

•E


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
133 - 2012 azaroa by DANBOLIN - Issuu