danbolin 2012ko uztaila
130 zk.
Zestoa udatiarren begietan
urtean 25₏
danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
posta kodea nortasun agiria
moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
Banne, Frantzia, 2012.07.20
Kaixo Famili,
INKESTA
Urrutitik idaztea egokitu zait eta, Fernando Arzallusek erregalatutako erreportajeak -ba ote erretratu horiek baino postal ederragorik?- aitzakia ematen didalakoan, postalez bidaltzen dizuet atarikoa. Udara mendietatik postalak bidaltzeko garaia izan da guretzat. Seguru asko oso modu desberdinean bizi dugu mendizaletasuna Mario Serranok eta biok. Baina egingo nuke hitzez jartzen zailak diren antzeko sentipenak bizitakoak garela mendian. Mario bezala azpeitiarra zen jaiotzez Joxe Takolo. Orain urte batzuk bere biografia atera zuten Uztarriakoek. Han leituta dakit egundoko inpresioa egin ziola Takolori Pirinioak ezagutzeak. Uda atarian joan ziren Hiru Erregeen Mahaira eta elur dezente topatu zuten, eta txundituta geratu zen: "Orain elurra bazeok, ze izango ote dek hau neguan?" pentsatuaz bere kolkorako. Nik ez daukat ahazteko aurrenekoz Alpetan izan ginenekoa. Ecrins-etara joan eta furgonetatik irten ahala serakak (izotz masa handiak) ikusi genituen mendietan zintzilik. Hura beste mundu bat zen ordura arte ezagututakoaren ondoan. Ahoa ezin itxita egon ginen puskatean anaia eta biok gora begira. Eta Ramon Saku, espediziokide beteranoa, barrez: "Jo,jo,jo!, banitxakin bi anayak holaxe geauko zinatela". "Goian beude" dio Fernandok gure artetik ezabatutako eraikinez. Aspertuta nago ni Zestoa zein polita zen aditzeaz, zein polita behar zukeen imajinatzeaz. Udako beste oporraldi batean Karlovy Varyn izan ginen, lehengo Cralsbad-en. Zestoako garai bateko eitearen usain bat hartzeko balio izan zidan. Bazegoen hotel bat Arocenaren traza izugarria zuena. Postal mordo bat erosi nituen. Baina gero furgonetatik motxila lapurtu zidaten eta han eraman zituzten Carlsbadeko postalak. Bizikleta hartuta nabil ni egunotan mendirik mendi, Pirinioak pasa eta Alpetarako bidean Ceveneetan. Frantzian herri gehienek dauzkate 'postalekoak' diruditen ikuspegiak. Horretan egundoko bentaja ateratzen digute. Egia da gero herri askok benetako postalak diruditela, ezer-inor ez delako mugitzen enkuadrean; kalean apenas dabilelako jenderik... Bo nahikoa luzatu naiz, aprobetxatu barkazio egunak denbora faltaren aitzakian bestela egiten ez dituzuenak egiteko. Eta, batik bat, maite dituzuenak zaintzeko. Hartu tarte bat horretaz pentsatzeko.Tristea da norbait, edo zerbait, zenbat estimatzen dugun konturatzeko hura galdu beharra. Abuztuan ez da d a n b o l i nik izango, irailean itzuliko da. Esku artean duzun honek ere behar du zaintza, bazkidetza moduan garbi esanda. Batik bat agintariak oinarrizkoenetatik (hezkuntzan, osasungintzan eta kulturan -...bo kultura beti izan da aurreneko zigortua-) kentzen ari zaizkigunean. Pa handi bana, eta ikusi arte,
j
egin zaitez bazkide!
on
P.S.: Postala bidali eta nire bidaiaz ez dizuet ezertxo ere kontatu. Dena deB a k a r b i s t a n'. la nire ibileren berri nahi duenak bilatu dezala interneten: 'B d a n b o l i nEK
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
34 6 10 12 16 19
POSTALA MENDI ARTETIK
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
ENBIDOAK
'B A U L A R E N ' B A Z T E R B A T E A N, Z E S T O A
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN MARIO SERRANO
AUZOETATIK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. H E L D U DA U DA R A … P U F F ! ! nde asko pozez betetzen duen urtaroa dela esan genezake. Baina bada hain pozik hartzen ez duenik ere. Bi talde desberdinduko nituzke udararen etorrera nola hartzen dutenaren arabera. Lehenengo taldea, gustura hartzen dutenena; eta, bigarrena, hain gustura hartzen ez dutenena. Nik esango nuke udak gauza gehienak onak dituela eta beste batzuk hobeak. Hasteko, OPORRAK. Batzuk oporraldi luzea izaten dute: hilabete bat, bi (askok ez)…; beste batzuk hogei egun, hamar… Eta gero lehen aipatu dizueten bigarren taldekoak egongo lirateke, oporrik ez daukatenak, alegia. EGURALDIA. Nire ustetan gehienok dugu gustuko eguraldi ona, eguzkiak ondo jotzen duenean, hondartzara edo mendira joateko edo/eta beste edozer egiteko aukera dago. Ah, eguraldi onarekin ez nuen esan nahi beste bero nazkagarri hori e! Eguraldi sanoa. Bigarrengo taldekoak ederki dakite zer den bero hori pasatzea, puff! FESTAK. San Joanak, San Ferminak, Karmenak, Santa Anak, San, San, San.. Gero datoz, Marijaia, Ama Zuriaren jaiak, Aste Nagusia… Festaz josia dago udara baina, hala ere, dudarik gabe onenak irailean ditugu: ZESTUKO FESTAK! Iruditzen zait horretan denok ados gaudela, bai lehenengo taldekoak eta baita bigarren taldekoak ere. Zestoan herritarron artean sortzen den giro hori ez dut uste beste inon ere sortzen denik: zaharrak gazteekin, gazteak zaharrekin, guraso, ume, aitona-amona, denak batera eta gustura. Batek “UATXUBERI BAYBE” oihukatu, besteak “AKATEMORENAU, ESPEKTAKULO, LA LEY DEL REVOLVER, PERREA PERREA”… Horrelakoak mila. Beno, eta bukatzeko esan nahi dut onenak garela, eta ez ahazteko hori! ONDO PASA UDARA, EDO SAIATU BEHINTZAT ETA, NOLA EZ, GURE HERRIKO FESTAK! Eta hurrengo enbidoa irailean denez, nik asko maite dudan Iñaki Izeta Koioteri bidaltzen diot. Berak edukiko du eta zer edo zer kontatzeko. Ezta hala?
Je
P
ello Gerenabarrena
Zer duzu nahiago eguzkia edo itzala? Eguzkia nahiago, orain eguzkia dagoela aprobetxatu egin beharko dugu kolore piska bat hartzeko. Erretzen ez garen bitartean ondo.
19 urte
Sara Matsutani
Batzutan itzalean hobeto egoten gara, bestetan eguzkia nahiago izaten dugu, momentuaren arabera. Orain adibidez, polikiroldegi kanpoko aterpe honetan ederki nabil. Hala ere, beroa nahiago dut hotza baino.
89 urte
Baleriano Landa
5 UDALEKO TXOKOTIK KALERA BEGIRA
Nik nahiago Eguzkiaren eguzkia, eguzkigauzarik onena Ni eguzki za- tan egotea asko itzala dela irudi- lea naiz, eta gustatzen zait. tzen zait. Niri eguzkia dagoen Orain kolorea freskura gustahartzea tokatzen lekuan ibiltzen tzen zait, eguzkia naiz gustora. zaigu, garaian nahi duenak bila- Hondartza oso garaikoa. tuko du, baina ni gustuko dut, itzalekoa naiz. eguzkiak gorpu- Mirian Manzisidor 24 urte tza gozatzen Teresa Mu単oz duelako.
41 urte
36 urte
Daniel Mayo
Bientzako momentuak daude. Goizean adibidez paletan edo jokatzeko itzala askoz hobea da. Hondartzara joateko berriz eguzkiarekin alde ederra, bainu presko bat hartzeko.
20 urte
Jon Alonso
B
ADIRA DAGOENEKO hiru urte eta erdi Zestoan hasi nintzela lanean, eta oraindik etorri berriaren irudia daukadala uste dut, udaletxeko nire gelatxotik oso gutxitan ateratzen bainaiz; beraz, hobe lerro hauen bitartez nondik natorren eta zertan nabilen azaltzea. Eibartxarra naiz eta bertakooi dagokigun zama edo fama gustura daramat: herri zatarra izatearena, erdalduna... Parean tokatzen zaidanari hitzez eta ekintzez aurre egiten saiatzen naiz, herriak bere izaera propioa duela esanaz, baina Zestoan daramadan urte hauetan nabaritu ahal izan dut zeuok ere badaramazuela zuen z/fama: xelebrez beteriko herria izatearena... Hortaz zerbait antzekoa badaukagu. Izatez psikologoa banaiz ere, Zestoako Udaleko gizarte zerbitzuetan bukatu dut lanean, Izaskun Serna gizarte langilea eta Marian Larrea administrariarekin batera. Arlo horren lan karga zela-eta errefortzuko langile gisa hasi nintzen bertan. Hasiera batean, herritarrak laneratzean eta gizarteratzean orientatu eta laguntzea zen nire betebehar nagusia. Alde batetik, langabezian zeudenei edo beraien lan egoera hobetu nahi zutenei lan merkatuan sartzen laguntzea zen nire helburua; bide horretan formazio hutsuneak identifikatu eta horiei irtenbideak ematen saiatzen nintzen, hezkuntza sistemak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aztertuz eta laguntza bila datorrena orientatuz. Eta, bestetik, gizarte bazterketa arriskuan zeuden pertsonekin gizarteratze hitzarmenak sinatu eta horien jarraipena egitea zen nire betebeharra. Denbora pasa ahala, nire lana dibertsifikatzen joan da udalean. Izan ere, azken urteotan gizarte zerbitzuek zeregin ugari hartu behar izan dituzte bere gain, eta ditugun baliabideekin aurre egin behar izan diogu guzti horri. Era horretan, betidanik eskaini diren zerbitzuez gain, beste atal batzuetan orientazioa eta laguntza ematen diogu jendeari: etxebizitza lortzeko arazoak dituztenei, etorkinei, familian arazoak dituztenei, gaixo daudenei... Egia esan, garai zailetan tokatu zaigu lan hau egitea. Etorkizuna gero eta beltzago margotzen digute-eta, bai lan merkatuari dagokionean eta baita gizarte zerbitzuen murrizketei dagokienean ere. Baina egoera honetan ere esfortzuak eta lanak bere fruituak ematen ditu, eta norberaren gain dago bere etorkizuna eraikitzea. Eta zentzu horretan, gure betebeharra da jendeari bide horretan laguntzea. Etorkizunean ere zestoarrei beren eguneroko bizitzan laguntzea da nire helburua eta, beraz, udaleko nire txokoan espero zaituztet.
E
nbido 2. Leire Abanzabalegi
‘Baulare bazter batean Zestoa orain dela 86 urte I
azko urte amaiera aldera, En un rincón del baúl izeneko Madrilgo denda batek Zestoa eta inguruko herrietako ehun argazki negatibo jarri zituen salgai interneten. “Aguilera familia madrildarrak uda sasoian Gipuzkoako hainbat lekutan ateratako negatiboak”, zioen dendariak. Garaia, 1925a, gutxi gorabehera. Orduko Zestoa ez da hain ezezaguna guretzat, lehendik ere makina bat irudi baditu-eta: ehunka postal, 1928an bainuetxeak egindako publizitate-filma, aldizkarietako argazkiak… Baina arrazoi ugari genituen, hala ere, negatibo horiek erosteko: zoragarriak iruditu zitzaizkigun (hori izan zen lehenengo arrazoia), guk ezagutzen ez genituen bistak zeuden tartean, eta maila ertain/altuko udatiar batek zeri erreparatzen zion aztertzeko material bikaina zen. Saiatu gara Aguilera horien berri jakiten, argazkion ibilbidea edo nondik norakoak zehazten, baina ez dugu ezer garbirik atera oraingoz. Nolanahi ere, jateko onekin gertatzen den bezala, goarnizio gutxi behar dute gure argazki hauek ere. Eta hala aurkezten ditugu, bere-berean. Orduak eta orduak pasa daitezke argazkioi begira, eta bakoitzak gauza ezberdinei erreparatuko die. Zestoari ateratako dozenaka argazki horietatik, guk batzuk aukeratu ditugu eta guri atentzioa eman diguten xehetasun batzuk nabarmendu. Orain, irakurle/ikusleok duzue plazererako tartea. On egin dagizuela!
7
en’ n,
Zestoako Amabirjinak. Den-dena da lilura eta informazioa argazki honetan. Banda, kontzertua eskaintzen. Gu, berriz, jendearen jatorria eta maila soziala asmatzen, txapelei erreparatuz: kanotierrak, fedorak, euskal txapelak… Entzuleak, orain bezala: aurrekoak adi-adi, atzekoak tertulia ederrean. Eraikuntza xehetasun ugari: torilen behealdea antzinako eran, Koioteneko etxea altxatu gabe, barrerak… Soziopolitika: ia emakumerik ez plazan bertan, ikurrina nabarmen…
Arretxeko atea. Argiak sortzen duen atmosfera bereziaz gain, kalearen estutasunak ematen du atentzioa. Gaur egun, ez du harresi sentsaziorik eragiten ate horrek baina garai haietan bai: kale estu-estua, etxeek estutzen ari balute bezala, mugarri nabarmena da atea. “Garai haietan bai ederra, Zestoa!” aldarrikatzen dutenek errepara diezaiotela lurrari eta neguan izango zen lokatzari.
Osinbeltz aldea. Barojarentzat paraje goibela zen Osinbeltz aldea. Argazkia ikusita, ordea, bestelakoa ematen du lekuak: argitsua, barea, zoritxar gutxikoa… Kotxea eta zuhaitzak baino atzexeago egin zuten, geroago, 1953ko uholdean itotakoen oroitarria. Argazki hau ikusita konturatzen zara zer erraz irten zitekeen ibaia bere onetik eta, ondorioz, zer arrisku ikaragarria zuen leku hark bere itxura lasaian.
···
Zestoaren bihotza. Azkeneko berrogeita hamar bat urtean egindako gehiegikeriak kenduz gero (azari gaineko hosto-sastarrak kendu ohi zaizkion bezala), horrela irudikatuko genuke, gutxi gorabehera, gure herria. Horixe da, beraz, Zestoaren bihotza. Goian beude gure artetik ezabatuak izan zirenak: Alameda, Villar, Kristina, Ipintza, Blasa, Arteaga…
···
Atristain.
Autobusa Azpeititik Zestoara bidean. Maleta piloa gainean, atzerriko paraje exotiko horietan bezala. Atera kontuak zer abiadura makalean ibiliko zen autobusa, ondoko gizona, bizikletan, hari helduta joateko. Orain bezalako baso eta iluntasunik ez Atristain aldean.
Zestoa ezezaguna. Egunero begien aurrean daukagu etxe hori, eta zein den ezin asmatu! Ea ba, saia gaitezen: Ezkerretara herrigunea, zuhaitzaren azpialdean Julián Echeverría y Cíaren ehungailu mekanikoak, argazkiaren erdian XVIII. mendeko etxe ezaguna; horien gainean Agido aldea eta eskuinaldean Baltzola. Ezin dugula asmatu? Jakina, gaur egun inguruko etxeek tapatu egiten digute-eta bista hori! Horixe dute ederra antzinako argazkiek: gaur egun, inola ere ikusi ezin dezakegun bista bat erakusten digutela. Kasu honetan, Arteagagaraikoek (alegia, Ertxinondokoek) atari ingurutik, eta duela berrogeita hamarren bat urtera arte, ikusiko zuketen bista da argazkiko hau.
Bostortza pasatzen Idiazpin. Garia jaso eta gero soroa prestatzen, arbia edo ereiteko. Lehendabizi bostortza pasako dute, gero area. Behi parea uztarrian, orduan idi parea ez zeukan edozeinek-eta. Mutil koskorrak lanean: atzekoak dozena bat urte baino asko gehiago ez; itulan dabilenak, berriz, gutxiago. Ertxiña, beti bezain harritsu. Harrobiaren arrastorik ere ez.
9 Baserria. Argazki honekin, beste ezeren laguntzarik gabe, garai bateko baserriko bizimoduaren azterketa bikaina egin daiteke. Artoa eta baba nagusi, gariak jasota dagoeneko, lur aldapatan belardiak eta sagastiak. Sail guztiak harresiz babestuak. Gainetan, baso kaskarrak, etxeko egur beharretarako (artean pinuaren arrastorik ere ez). Lau hitzetan esanda, etengabeko nekea eta lana. Nongo baserria ote? Garai haietan, oraintxe bezala, oso paraje estimatua zuten udatiarrek‌ Akoa. Ahateen zalaparta. Neska-mutilak jolasean, ahateak babes bila, gurdia arbaztaz betea, lasaitasuna. Argazki hau atera eta hogeitaka urtera, urak eraman zuen baserria. Hiru emakume hil ziren bertan. Baserria baino lehen, errota izan zen. Ederki asko antzematen da ezker aldeko atea eta leihoa errotarenak zirela eta, gero, hura handituz egin zutela baserria.
Zubizarra, Lauiturrieta, Artzubiagako presa‌ Ikuspegi ezaguna, beste hainbat argazkilarik ere begiz jotakoa. Gaur egungoarekin konparatuta antz gehiena gordetzen duen lekua. Erreparatu harri gainean zapiei: zein irudi xaloa!
F
ernando Arzallus
Ekainaren 30a Atleta beteranoen Espainiako txapelketan Arantxa Zigaran eta Luisa Perez.
“Bost geltoki historian” txartela aurkeztu da Ekainberrin
Uztailaren 1a
Horrekin, Loiolako santutegia, Azpeitiako Burnibidearen Euskal Museoa, Zumaiako Algorri interpretazio zentroa eta Ekainberri erdi prezioan bisitatu ahal izango dira. Horrez gain, bosgarren geltokia osatzen duten tabernetan, pintxoa eta tragoa izango dituzte 1,5 eurotan. Zestoan Fati taberna sartu da egitasmo horretan. Txartelak 8,5 euro balio du eta Ekainberriko turismo bulegoan eskura daiteke.
Arroabeko Ezkaizto elkarteak antolatuta Urbasara irteera.
Uztailaren 1a Zestoako Antzerki Taldearen lehenengo emanaldia.
danbolin
zulo
Uztailaren 4a Saharar haurrei ongi etorria udal agintariek.
Uztailaren 6a Igelaren bandaren emanaldia Pio Baroja plazan.
Uztailaren 6a Nesken Pala Txapelketako irabazleak: Monik Valor eta Oihane Larrañaga.
Jon Ugarte Pelotas herritarra,
“Barrutik begiratzeko leihoak” filmeko bost protagonistetako bat da Irati Tobar, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Antza euskal presoekin batera. Zinez ekoiztetxeak irailean estreinatuko du bost zuzendariren artean (Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi) egindako dokumentala. Bakoitzak preso bati buruzko istorioa kontatzen du. Espainiako Gobernuaren kanpaina bat tarteko, uko egin behar izan diote diru laguntza publikoei eta herritar soilek egindako laguntza ekonomikoarekin moldatu dira. Ekarpenak jasotzen jarraitzen dute, ordea, www.zinez.net helbidean. Zinemaldiko hautatze batzordeari aurkeztu diote dokumentala.
1
k
1
ale/bale BA L E .
Uztailaren 6a Txokoko Pilota Txapelketako irabazleak, Berdaitz Landa eta Iñigo Uria.
ZURBANO KANTOIAN AUTO-
AK EZ APARKATZEKO OZTOPOAK JARRI DIRA.
BESTE KATEGORIA BAT HARTU DU KALEAK!
Uztailaren 13a Brasildar festa eta caipirinha Fati tabernan.
BA L E .
AUZOLANEAN LAUITURRIE-
TAKO GARBILEKUARI TEILATUA BERRITZEN ARI DIRA.
BEJONDEIZUELA!!
Uztailaren 20a Zirkaleren eskutik zirkoa Zestoako kaleetan.
Lili burdinola Ekainberri ondoan dagoen XVII. eta XVIII. mendeen artean eraikitako Lili burdinola zaharraren hondakinak berreskuratzeko auzolandegian ari dira hogeiren bat gaztetxo. Elementu horiek berreskuratzea garrantzi handikoa da bailarako paisaiaren bilakaera historikoa irudikatzeko. Iaz egindako lanaren jarraipena izango da aurtengoa. Burdinolako tresnak mugiarazteko presatik bertaraino ura eramaten zuen ubidea garbituko dute, baita urtegia eta burdinola zaharraren horma ere.
Uztailaren 20a Jon Maiaren “Gazta zati bat” filma Aizarnan.
Uztailaren 20a “A santo de qué” taldearen emanaldia Koiote tabernan.
Uztailaren 22a Geroz eta jende gehiago Ekaindarren egunean.
J
ardunian
M
Mario
Serrano
ario Serrano, Azpeitian hazia da baina egun Arroagoian bizi da, hara ezkondu zen-eta. Urte hauetan guztietan, makina bat gailur eginikoa da. Zestoako mendizalerik zaharrenetakoa dela esan daiteke: Triku eta Legoia ere mendian asko ibilitakoak dira baina horiek baino zertxobait zaharragoa da Mario. Hiruzpalau urterekin hasi zen Izarraitzera joaten bere aitarekin. 80 urterekin, berriz, Perdidon (Pirinioak) ibili zen iloba Alejandrorekin. Tartean, Pirinioetako ia gailur denak igotakoa da. Alpetan ere ibilia da (alaba Suitzan lanean zebilela bertara bisitan joan zenean aprobetxatu zuen). Hala ere, gehien igo dituen tontorrak, nola ez, Ernio eta Izarraizkoak dira. Sarri, ezjakintasunean eta ia materialik gabe, ahuntzen pare ibiltzen ziren. Pasadizo ederrak kontatu dizkigu…!
ahuntzaren pare ibilitako gizona Mariok 87 urte ditu, Zestoako lehenengotako mendizalea bera izan zela esan daiteke
M ENDIZALE
I T X U R A, B E H I N T Z A T, B A Z U E N
M ARIOK
Oso goiz hasitakoa Mario oso umetan hasi zen mendian, berak esaten duen moduan, jaio bezain pronto. Bere aita zena Izarraitz aldean artzain ibilitakoa zen, eta Mario hiru edo lau urterekin hasi zen aitari laguntzen. Aita ia eskolarik gabea zela dio Mariok baina asko zekiela: “Gure aitak ia firmatzen ere ez zekien, baina metro kubikoak eta kalkulatzen oso abila zen: zuhaitzen izenak erakusten zizkidan, baita haien neurriak ere”. Izan ere, ba omen zen Bartzelonatik Azpeitira ezkondutako gizon bat, Paxkaxio, hemen negozioak zituena; diruzale amorratua omen zen. Hemen inguruko lehendabiziko pinuak berak sartu omen zituen. Marioren aita zena eramaten omen zuen zuhaitzak neurtzera eta Mario hantxe ibiltzen zen begira: “Soka luze bati harria ipini eta zuhaitzaren puntara botatzen zuten; gero behera zenbat zegoen kalkulatu behar izaten zen”.
Mario Izarraitzen hazia dela esan daiteke, inguruko baserrietako denak ezagutzen zituen. Hamazazpi urte zituela, Azpeitiko plazako kioskoa ukitu eta Erlora joaten zen, ordubetean. Gero, beherakoan, baserriren batean geratzen zen neskaren batekin hizketan. Askotan, uste baino lehenago elurra egiten zuen eta baserritarrei ahuntzak mendian geratzen zitzaizkien. Mario eta inguruko gazteek baserritarrei ahuntzak jaisten laguntzen zieten. Ahuntzak zuloetan marruaz sumatzen zituzten, 12 bat metroko zulotara erorita eta egoten ziren: “Behin ahuntz bat, goseak hiltzen, bere ipurtaldeko ileak eta guzti janda topatu genuen”. Orduan, Mario ez zen jaisten zuloetara: hogeita hamarren bat urte zituela jaitsi zen lehenengo aldiz kobazulo batera. Manuel Arregi Ertxiñondoko mutilzaharrarekin eta jaitsi zen, haiek minan ibiltzen ziren eta. Manuelek karearekin markak egiten zituela gogoratzen du Mariok, gero bueltakoan ez galtzeko.
Lotiak eta aldrebes samarrak Zestoan bazen, igandero bildu eta mendi buelta bat egiten zuen lagun talde bat, tartean, Mario. Hau goiztiarra izan, eta Arroagoitik oinez jaitsita seietarako Zestoako plazan izaten zen: “Noizko juntatu Zestoan jendea? Jendea mugitzea zaila izaten zen, ni Arroatik Zestoako plazara joaten nintzen eta zestoarrak oraindik lo, han egoten nintzen plazan zain. Askotan neuk esnatzen nituen”. Manuel Altuna Anardirekin ondo gogoratzen da: orduan herriko beste etxe askotan ohikoa zen moduan, udatiarrez betea izaten omen zuten etxea Anarditarrek eta Anardik atearen kontra egin behar izaten omen zuen lo. Beraz, Mariok atea jo eta derrepente jaikitzen omen zen. Plazan denak elkartutakoan erabakitzen zuten nora joan. Orduan kotxerik eta ez zegoenez, inguruko mendietara joaten ziren. Kanpora lehenengo aldiz, Don Jose Maria Zunzunegi apaizarekin irten omen ziren, autobusa bete eta Urdazubira (Nafarroa).
“Kantinploran limoi ura-eta eramaten erakutsi zigun, guk ordura arte ardoa eta bokadiloa eramaten genituen” Zestoarrekin sarri juntatzen omen zen Lorenzo izeneko gizon bat, Elortzanera biajante etortzen zen durangar bat: “Nik esaten nion, Zestoara ez hadi etorri, atarramentu onik ez duk atera behar. Hemen alkoholizatu egingo haiz”. Gizon hark asko erakutsi omen zien. Zestoarren aldean mendi kontuan asko omen zekien: “Kantinploran limoi ura-eta eramaten erakutsi zigun, guk ordura arte ardoa eta bokadiloa eramaten genituen”.
3
“Behin ahuntz bat, goseak hiltzen, bere ipurtaldeko ileak eta guzti janda topatu genuen”
1
E M A K UME A K E R E A S K O I BIL TZ E N Z I R E N ME N D IA N, A RGA ZK IA N: AN A R D I, M A R I O, AP A TE G I, AL B E R T O M E N D I A, M ª KO N T X I A L B E R T, M ª KR IS T IN A A L B E R D I, M ª KA R M E N B A R R E N A, BE L E N A RA NBE R RI, BE G O Ñ A E T A I M A KU LA D A Z U L A I K A, LU R D E S E R R A S TI, . . .
Picosetako (Asturias) abenturak Joxe Mari Irure Maletasen Dian-6 kotxean joan ziren Picos de Europara, Mario, Lorenzo eta Maletas. Orain dela 40 urteko bideak eta kotxeak nolakoak ziren kontutan hartuta, ez pentsa orain bezain erraza zenik horrelako bidaia bat egitea: “Kotxeari ura bota behar izaten genion sarri, aldapetan eta motorra berotzen zitzaion eta”. Poncebotik abiatu ziren Naranjo de Bulnesera; izugarrizko beroa egiten omen zuen.
“Nire bizian ikusi dudan animaliarik ederrena. Oso izuak izaten dira baina ez zen mugitu ere egiten, bere parteak kenduta zeuzkan” Lorenzoren mapetan, bide izkina batean ura zegoela ikusi zuten eta haren bila hasi ziren. Ur bila zebiltzala, marrua triste bat entzun zuten eta bidean odola topatu. Horrela, jo goia eta jo behea, halako batean kobazulo batean cabra hispana bat topatu zuen Mariok: “Nire bizian ikusi dudan animaliarik ederrena. Oso izuak izaten dira baina ez zen mugitu ere egiten, bere parteak kenduta zeuzkan”. Lorenzori hots egin omen zion gerturatzeko esanez, baina ez zela gauza erantzun zion hark, deshidratatuta zegoela. Mario ere, konturatzerako, hala moduz zegoen. Izan ere, Maletas ez zen konturatu beste biak nola zebiltzan eta ur guztia berak hartuta, zuzenean igo zen. Mario eta Lorenzo haitzulo batean sartu ziren. Han zeudela kazetari katalan bat eta neska bat agertu ziren: “Zer esango dizuet ba, Fatimako amabirjina baino ederragoa zen neska hura!”. Haiek ere deshidratatuta
···
···
M A R T I N U N A N U E M A R T I J A, IR I O N D O, IÑ A K I I R U RE T A T R I K U, E R R A M O N E T X A I D E L E G O Y A E T A M A R I O, GU R U T Z E B E R R I N
M ARIO N ARANJO
D E B U L N E S E N, E S K A L A T Z E N E R E A B I L A Z E L A I KU S DAITEKE ARGAZKI HONETAN
zeuden. Haitzuloko elur beltza urtu eta hura edan zuten. Eguzkia jaitsi zenean, Mariok ur gehiagoren bila joatea pentsatu zuen. Han azaldu omen zitzaion Maletas, ‘Zertan hago? Zertan hago?’ builaka. “Hura ederki zegoen eguzkia hartu eta haizetan ibilita. Guk, berriz, kristorenak pasa genituen”. Gaua inguruko aterpetxe batean pasa zuten, hurrengo egunean Naranjo igotzeko asmoarekin. Mario eta Lorenzo abiatu, abiatu ziren baina behin altura batera iritsita, behera begiratu eta… hura altura! Bueltatzea zela onena pentsatu zuten. Aterpetxean bazkaldu eta inguruko beste mendi batzuetan ibili ziren. Laino beltzak bistaratzen hasi, eta beste aterpetxe batera abiatu ziren. Jende pila bat omen zegoen bertan, bertaraino kotxean joandako alemaniarrak eta dena. Afal ondoren kanpora irten ziren, eta berriro ere cabra hispana bat ikusi zuten, kobazulokoa baino txikiagoa. Aterpetxeko jabeari haitzuloan ikusitakoa kontatu eta emandako datuen arabera animalia hark 15.000 duro balioko zituela esan zien. Mariok animaliaren bila joatea eta dena pentsatu omen zuen, 15.000 duroko zifra entzun zuenean. Gero, apaiz batekin egin omen zuten topo, hari kontatu ikusitako koadroa eta hurrengo egunean inguruko baserritar denak mobilizatu omen zituen animaliaren bila joateko.
Pirinioetan ahuntzaren eta mandoaren pare Pirinioetara ere makina bat aldiz joana da Mario, ia tontor gehienak igoak omen ditu. Anetora joan ziren batean gorabehera ederrak ibilitakoak dira. Mario, Lorenzo eta horiekin mendian askotan ibiltzen ziren mutrikuar eta ondarrutar bat joan ziren, mutrikuarraren Seat-ean. Kotxe hartan sarri ibiltzen omen ziren; kotxea berdea zen eta garai hartan kolore berdea gaizki ikusita zegoen, Guardia Zibilaren kolorea omen zelako. Etumetan utzi zuten batean, gurpilak zulatu omen zizkioten. Hura amorrazioa mutrikuarrarena.
“Bera sokarekin eta ni berriz ezer gabe, ‘eres una cabra’, esaten zidan” Pirinioetara itzuliz, laukotea mendia igotzen hasi, eta mutil gazte katalan bat topatu omen zuten hilda, eskalatzen zebilela. Inguruan, jesuita bat omen zegoen gazte talde batekin, eta hildako mutila aterpetxera jaitsi zuten denen artean. Harri baten gainean jarri eta jesuitak meza eman zuen hildakoaren omenez. Gaua aterpetxe alboan pasako zutela erabaki zuten, eta erreka ondoan muntatu zuten denda. Hiruetarako esnatu eta Anetorantz abiatu ziren. Ez zen ezer ikusten baina aurretik ibilitako jendearen pausoak jarraituz igo ziren. Gailurra egin zutenean aurrera begiratu eta hantxe ikusi ez zuten ba Aneto: “Nahastu eta Anetora igo beharrean Madaletara igo ginen. Igo gabe ez diagu ba gelditu behar, jaitsi eta Aneto igo genuen”. Handik jaitsita, Viellara joan omen ziren eta han inguruko mendi batzuk
igotzea pentsatu omen zuen Mariok. Besteak behean geratuko zirela. Mulleresera abiatu zen Mario, katalan mutil gazte batekin topo egin eta harekin egingo zuela bidea pentsatu zuen. Katalana harrituta omen zegoen Mariorekin: “Corres más que una mula” esaten omen zion. Bideko aterpetxe batean bi neska gazte frantses topatu omen zituzten: “Haien berriketako gogoa…! Txispatuta zeuden! Eta guk ui, ui, ui…” Katalana aurrez izanda omen zegoen mendi hartan, eta Mariok atzetik jarraituko ziola esan zion: “Bera sokarekin eta ni berriz ezer gabe, ‘eres una cabra’, esaten zidan”. Tximist espedizioa ere (1974an Everestera joateko eratu zen euskaldunen espedizioa) ikusi zuten inguru haietan entrenatzen. Gailurrean topatu zuten gazte talde batekin utzi katalana eta Mario bakarrik jaitsi zen kotxera, besteengana. Kotxera iritsi eta denak lo. “Nola esnatuko nituen ba… Neu ere etzan egin nintzen baina aspertu eta halako batean atea jo nien. Han irten ziren kotxetik Lorenzo, mutrikuarra eta ondarrutarra, mozkor-mozkor eginda”. Nonbait, aterpetxeko frantsesekin egin zuten topo eta Viellan ibili ziren.
Ternua eta Trangorik ez Gaurkoak ez zareten askok ongi gogoratuko duzue zein izaten zen garai hartako mendiko uniformea. Narruzko botak, artilezko galtzetinak, panazko galtzak, alkandora, barruko kamiseta eta jertsea. Mariok behin Amarako zapata denda batean erosi zituen botak ederki gogoratzen ditu: “Ze bota txarrak, bota gogor eta baldar haiekin hankak zizko eginda ibiltzen nituen. Italiarrak izaten ziren onak baina garestiak”. Orduan ibiltzen zituzten euritako arropez gogoratuta, berriz, lotsatu egiten da: “Zira gogor batzuk erabiltzen genituen, txar-txarrak; jantzi eta kristoren izerdia, dena bustitzen ginen, geldituz gero izoztu. Derrigorrez, ibiltzen jarraitu behar! Behin Aralarren xirako besoak eta dena eraman zizkidan haizeak”.
A
maiur Aristi Arregi
5 1
mira ikus oroimina
F
1 6 2 5 . U R T E K O A G I R I B A T E A N, MA T H I A S D E I S S A Y C A L L E J A E S K R I B A U A K E G I N D A K O H A I N B A T Z I R R I M A R R A. I T U R R I A: ZE S T O A K O U D A L E K O A R T X I B O H I S T O R I K O A
Zestoako Udaleko agiriak digitalizatzen ari ginela, Jose Valderreyk, digitalizatze lanen egileak, perla bat aurkitu zuen gure paperetan: 1662an egindako dokumentu bat. Paper-sortaren azalaren barruko aldean, Mathias de Issa y Calleja eskribauak egindako hainbat zirrimarra edo garabato ageri dira: bere sinadura probatzen du, “A” larria egiteko moduak, alfabetoa, bi koloretako letrak… Eta bitxiena… zaldia. Eta zaldun estilizatu bat ere margotu duela ematen du. Eskribau bat, denbora pasa, zalditxoak marrazten…? Eskribau bat, horrelako orri bat egiten, paper-sorta horretan urtetan eta urtetan geratuko zela jakinda? Pudorerik gabeko eskribau bat? Galderak eta harridurak.
ernando Arzallus
Urria eta bakana izan behar zuen, garai haietan, zaldiak Zestoan. Datuak dauzkagun urtetan (adibidez, XVIII. mendean) ez dira bizpahiru baino gehiago azaltzen herri osoan (artean Arroa Itziarko lurraldea zen). Zaldi horietako bat idazkariarena berarena ote zen? Kontuak kontu, eskribau zaldi zale jostalariaren marrazki honexek inauguratzen du, nolabait esateko, Zestoako marrazki albuma. Eta marrazki honexek ematen dio piper pixka bat, normalean hain serioa izaten den administrazioetako ondare dokumentalari. Hamalauren bat mila urteko tartea dute hemengo zaldi honek eta Ekaingoek. Konparazioak egiteko gogoa sartzen da berehala.
HAMAR Andrej Longo Iosu Zabaletak itzulia Pasazaite
irakurri
berri dut
Erkuden Larrañaga
Ni, Vera, Itxaso Martin Zapirain. Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda– psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero eta gertuago dago. Bi pertsonaia nagusi daude nobelan, Martina eta Vera. Bi emakume horien arteko harreman berezia da liburuak kontatzen duena. Erraz irakurtzen den liburua, pertsonaiaren buru barruan sartzen dena. Askotan geure burua ulertu ezinda ibiltzen gara. Liburuak barruko mamuak ulertzen lagundu diezaguke. Baita erakutsi ere buruko mamu hauek izatea ez dela ezkutatzeko gauza, laguntzarekin desagertu daitezke eta.
Dieci liburu honetan, Bibliako Hamar Aginduetan bezala, hamar istorio kontatzen zaizkigu, gaur egungo Napolin girotuak, Napoliko arrabaletako testuinguru itxi, irteerarik gabekoetan gertatzen diren eta hiri horretako ikuspegirik gogorren eta bortitzena erakusten diguten muga-mugako hamar egoera. Gizakiaren elkarbizitzako legeak iseka eta trufa gaiztoa baizik ez direla diruditen kaletxo ilun eta itxaropen zapuztuzko mikrokosmo horretan, gizonak berak sortzen duen miserian galduta eta zanpatuta geratzen da gizakia.
HODEIEN ADOREA Yoseba Peña Susa 2012 Plaza zokoan hil duten drogasaltzailea da “Hodeien adorea” nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria. Trapitxeroak heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: (Kabitze zaikenan arabera…) Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.
au narruondon KRISTOBAL DEUNAREN JAIAK NARRUONDON Aurtengo festak nobedadez beterikoak izan dira. Ixkok, Narrondo tabernakoak, asto proba antolatu zuen eta hara zer nolako arrakasta. Saltsa, giro ona eta jendetza ez ziren falta izan. Arraza ezberdinetako txakurrekin ere izan zen erakustaldia. Hori ere, aurten antolatu da lehen aldiz eta ikusmin handia sortu du. Gaztetxoentzat nobedadea, saltoka jarduteko ohe elastikoak; helduagoentzat, berriz, bertso afaria. Aurten jolas eta erakustaldien lekua ere aldatu dute eta dena hoberako‌ Datorren urterako ere utzi berrikuntzaren bat!
7 1
uzoetatik
arroabean
KARMENGO AMAREN JAIAK ARROABEAN Gainontzeko leku eta gai guztietan bezalaxe, festak antolatzeko orduan ere gerrikoa estutu behar izan dute Arroabean. Aurrekontu baxuagoarekin, festetako egitarau oparo askoa osatu dute hala ere. Ez da ezer falta izan: jolasak, pailazoak, bazkari-afariak, trikitilari txapelketaâ€Śâ€œMunduko Platerakâ€? ekimena errepikatu dute aurten ere, urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten ari den ekitaldia. Zaldi proba ere izan da, aurten bigarren aldiz. Festa luzeak egiten dituzte hauek, eta hilaren 20an, ostiralean, seigarren jai egunez, eman zieten bukaera Bakalada eta Bikotekako Dantza Txapelketarekin. A R G A Z K I A: I B O N E R R A Z U
uz 27 28 ab 03
TAILA
OSTIRALA 20:00etan plazan hileko azken ostiraletako elkarretaratzea, “Preso eta iheslariak herrira” lemapean. LARUNBATA Urola ibaia garbitzeko azken auzolana 9:00etan. UZTUA OSTIRALA Izetaren idi parea, zortzi mutilen aurka. Idia 1050kg-ko harria eta 300 kg-ko gainkargarekin eta gazteak 800 kg-ko harriarekin. Gaueko 22:30ean plazan. Ateratzen den dirua Iban Pardo segalaria eta lagunak federatzeko izango da. OSTIRALA Zinea Izarpean, “Gartxot” pelikula. Plazan 22:00etan. T I K 2 6R A Garagardo festa kiroldegi atariko aterpean. Garagardo ezberdinak probatzeko aukera, jatekoa, musika...Abuztuak 25. Zestoako V. Slaloma, Estazioko industrialdean. OSTIRALA Kale antzerkia, plazan, 20:15ean. “Ametsetan Bizi”: Aspaldiko bi aktore. Gaur egungo egoera dela eta, kalera atera behar dute beren lana promozionatzeko. Urtebetetze ospakizuna, ezkontzear daudenen festa, karaokea… makina bat abildade erakutsiko dizkigute. Baina bien arteko harreman zaila medio, gauzak korapilatzen joango dira. AILA
10 23 31
ir 01 02
LARUNBATA XXVII. Ondarbasora Igoera. Joselontxo’s txaranga. Reddum herritarrak eta Bizardunak musika taldearen emanaldia... IGANDEA Edadetuen eguna. Omenaldia eta bazkaria. Arratsaldez, aurtengo Euskadiko Aizkolari Gazteen Txapelketako txapelduna eta txapeldunordearen errebantxa eta Euskal Herriko Harri-jasotzaile kintopekoen Txapelketa. IGANDEA Akuako VII. Bira. 9:30ean Idiakaitz Txistulari taldea. 10:30ean, lasterketa hasiko da. 7.800 metro. Izen ematea herrikrossa.com atarian. Doan. Ondoren asto lasterketa auzokoen partehartzearekin. Hamaiketakoa bertaratzen diren guztientzat. Jai giroa goiz osoan zehar
16
am 06 07 08 09
ABIRJINAK ZESTOAN
OSTEGUNA 19:00etan, txupinazioa. OSTIRALA Paella lehiaketa eta bazkaria, jolasak, pilota… LARUNBATA Umeentzako puzgarriak, meza nagusia, bandaren kontzertua, zekorketak, ikuskizun alternatiboa… IGANDEA Umeen kalejira zaratatsua, enbolatuak, bazkaria, zekorketak, umeentzako antzerkia, bitsa jaia…
Auzoak jaietan
9
agenda
1
uz sa 26
TAILA
NTIO SANTANAK ARROAGOIAN
OSTEGUNA 10:30 txupinazoa. 11:00 Meza Nagusia. Itxaropena dantza taldea. Edadetuentzako hamaiketakoa. 19:30 herritarren arteko kirolak. 22:30 erromeria Monik, Eider eta Leirerekin. OSTIRALA 12:00 “Altxorraren bila”. 19:00 judo erakusketa. 20:00 trikipoteoa. 21:00 herri afaria bertsolari eta trikitilariekin. 23:30 erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. 03:00 Karaokea. LARUNBATA 12:00 Puxka Muxka Zirkusekin Zirko Eskola Txikia. 16:30 ume jolasak eta txokolatada. 19:00 Gorriti eta bere abereak. 23:00 Obaneuke. 03:00 DJ Pajarito. 06:30 Txokolatada eta karroza. IGANDEA 10:00 Meza. 11:00 patata tortila lehiaketa. 11:30 sagardo lehiaketa eta txaranga. 12:00 esku pilota partiduak. 16:00 Parapente txapelketa. 19:00 herri kirolak. 22:30 DJ Pajarito. UZTUA
27 28 29
ab sa 10 am 14
N LORENTZO JAIAK OSTIRALA San Lorentzo eguna. Festak San Lorente auzoan. ABIRJINAK AIZARNAN
ASTEARTEA 8:00 Oilasko biltzaileen irteera plazatik. 12:00 Txupinazoa sardinada eta txotxarekin. 14:30 Oilasko biltzaileen aurreskua plazan eta bazkaria. Arratsaldean oilasko biltzaileak kalean zehar. 23:00 Izer eta Alabier. Ondoren DJ Pajarito. ASTEAZKENA Amabirjin eguna. 11:00 Meza nagusia eta pilota partiduak. 18:00 Herri kirolak eta triki poteoa. 21:00 Afaria. 23.00 Obaneuke. OSTEGUNA Gazte eguna. 12:00 Kuadrilen arteko paella lehiaketa. 14:00 Paellada. 18:00 Asto proba eta trikipoteoa. 23:00 Kupela. OSTIRALA Umeen eguna. 11:00 Puzgarriak herriko plazan. 13:30 Umeen bazkaria. Arratsaldean ume jolasak eta txokolatada. 21:00 Herri afaria. 23:00 Ai Ene taldea eta DJ Pajarito. IGANDEA 11:00 Meza nagusia eta jubilatuen hamaiketakoa.
15 16 17
19 •K
onpostaje komunitarioa martxan jartzekotan da udala. Proiektu pilotuari Zubimusu eta Idiazpi auzunearen artean jarriko diren bi edukiontzirekin emango zaio hasera. Iraeta eta Arroabean ere jarri nahi da konpostaje komunitarioa. Arroagoian eta Aizarnan, berriz, autokonposta egingo dute. Interesatuentzat: 943 147 010 edota ingurugiro@zestoa.net (uztailak 27 baino lehen). inastia Etxabe pilota txapelketako XLI. ekitaldia jokatuko da uztailaren 27tik abuztuaren 30era bitartean kiroldegian. Euskal Herri osoko 40 pilotarik hartuko dute parte.
•D
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora