Skip to main content

128 - 2012 maiatza

Page 1

2012ko maiatza

128 zk.

erditze gela etxean


Onartu behar dut nire zalantzak izan nituela gaia mahai gainean jarri zutenean. Ez zitzaidan bururatzen erditzearen inguruko artikulu bat nola egin zitekeen. Begi bistakoa den bezala, gizonezkoa naiz, eta, horren ondorioz, niretzat fisikoki ezinezkoa da ume bat erditzea. Oso konplikatua egiten zait bizi ezin dudan esperientzia baten inguruan galderak egitea edo idaztea. Nola heldu adarretatik zezenari? Ez dakit horregatik izan den edo, baina artikulua egiteko aukeratua emakume bat izan da. Emakume bat emakume kontuez idazten. Topikoa. Ausardia falta taldean. Baliteke. Edo ez. Irakurri gabe epaitzen duenak hanka sartuko du. Gizonezko batek egin dezakeen edozer egin dezake emakume batek. Baina gizonezko batek ezin du umea erditu. Baliteke bi generoak bereizten dituen esperientzia bakarra hura izatea. Ez dut esango pena ematen didala ezin erditzeak eta ahal banu erdituko nukeela. Gezurra litzateke. Eta nik ez dut gezurrik esaten. Eta hori dioten gizonek ere gezurra diote. Ongi gelditzeko esaten dugun zerbait da. Mapa baten aurrean galdu egin garela onartzen ez dugun bezala. Gizonezkoak ez gara erditzeko gai, eta ez gara izango. Horretarako, emakumea izan behar da. Bizitza bat aldatzen duen sufrimendu hori jasateko, izaera berezia izan behar da. Bizitza aldatzen duen unea bada ere, beti ez da arrosa kolorekoa izaten. Naiararen erreportajean, hainbat arrazoi direla-eta umea etxean izan duten emakumeak ageri dira. Bakoitzak bere arrazoiak ditu, eta, antzeko esperientzia bada ere, denborak modu desberdinean gordetzen ditu oroitzapenak. Batzuek erditzea aurreratu, eta umea etxean izan dute. Beste batzuek, berriz, lehen beste modurik ez, eta etxean izaten zuten umea laguntzarekin. Gaur egun, berriz, gehiengoa ospitalera joaten da, eta, Espainia mailako estatistika baten arabera, 1.000tik soilik hiru ume jaiotzen dira etxean. Ez dira asko, egia esan. Batzuen arabera, alferrikako arriskua hartzea da. Aurtengo urtarrilean etxean umea edukitzearen alde borrokatu zen emakume bat, Caroline Lowell australiarra, bere etxean hil zen, bigarren umea erditzen ari zela. Etxean umea edukitzea arriskutsua dela uste dutenentzat, aldeko argudioa izango da, baina ospitale batean ezer ez zela gertatuko baieztatzea espekulatzea litzateke, eta horrek orain ez du axola. Datuen arabera, Espainian etxeko 2.500 erditze egon dira azken 20 urteetan, eta ez da inolako konplikaziorik egon. Alde horretatik, estatistikak argiak dira, baina datuek guk nahi dutena esan dezakete. Batzuentzat, segurua izango da; beste batzuentzat, berriz, urtean milaka ume jaiotzen diren ospitaleetako datuak ezin dira alderatu etxean jaiotzen diren 125 umeren kasuekin.

U d a n b o l i nEK

rko Canseco

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 19

UMEAREKIN ZER EGINGO DUGU?

INKESTA

ENBIDOAK

E T X E A N E R D I T U, Z E R G A T I K E Z?

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN JUAN MARI IGARATAUNDI

AUZOETATIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. K U K UA K BU K AT U KO D U K R I S I A R E K I N aberriko albiste on batekin nator: iritsi dira lehen iberiar kukuak iparraldetik. Ezaguna da kukuari buruzko esaera: kukua entzuten duzun lehen egunean eskua poltsikoan sartu eta dirua edukiz gero, ez zaizu dirurik faltako urte osoan, baina kukuak kantatu eta dirurik gabe harrapatzen bazaitu, larri ipintzeko modukoa da, dirurik gabe jarraituko duzu eta. Hara hor non dugun oraingo krisi ekonomikoari aurre egiteko konponbidea. Horixe da gelditzen zaigun aukera; diru mordo bat sartu karteran (edo gutxienez txanpontxo batzuk), eta mendira joan. Hori antzinatik datorren superstizio bat da, Euskadin eta baita Estatu Batuetan ere oso ezaguna, ahoz aho datorren tradizio batean oinarritua. Sinistu, ez dugu horretan sinisten, baina gertatzen ari den guztiarekin, zer galtzen dugu probatzeagatik? Gainera, tradizioa mantentzen lagunduko dugu, eta haren kantua entzuteak eguna alaituko digu. Ez iruditzen? Nik ez dut aurten oraindik entzun; normala, ez bainaiz joan mendira. Baina bada kukuarekin gertatzen zaidan beste gauza bat; sekula ez dut kukurik ikusi! Eta iruditzen zait nirekin kukuka dabilela eta beti ni para naizela. Hurrengo enbidoa Aitor Unanueri bidaltzen diot. Hi ibiliko hintzen mendi aldean, eta entzun al duk kukurik?

Ud

A

nder Gonzalez

Zer iruditzen zaizu pintxo poteoa? Ondo dago, bazen garaia zerbait egiteko. Hemen mugimendua behar du, geldi egonda jai dago. Herriari bizia eman dio, beste tokitan ere egiten da eta funtzionatzen du. Eguraldi on hauekin eta gainera…

37 urte

Unai Lizaso

P

intada . Bihotza zatiturik.

Gazteentzat eta ondo dago, guretzat ez, jan eta gutxi egin behar dugu eta… Hala ere kale zaleak gara. Zestoan funtzionatzen du eta horrela eguna jantziagoa geratzen da.

6... urte

Joxe Mari Aranberri

Zekorketa ez dut atsegin. Ez dut gogoratzen Amabirjin Eguneko arratsaldeko seietan herriko plazan izan nintzen azkeneko aldia. Badira, bestalde, garbi gogoratzen ditudan xehetasunak: eguzki izpi gogorrak, eserleku libreen gabezia, nire lagunen presentzia, txikitatik ezagutzen dudan jendearen alaitasuna, politikaren eragina, alboko herriko kulturaren sartzea, zirraren arteko talka, ikuskizun hutsa, irribarreak, odola. Bi ikuspuntu. Bi errealitate. Irribarreak, odola. Nire barnean, pentsamendu gehienak odolez bustiak, sentitzen ez ditudan doinuak, gorroto dudan garagardoa, sufrimenduaren etorrera… egonezina. Lagunen barnean, berriz, ilusioz jasotako unea, beren herria maitatzeko beste arrazoi bat, hainbat arazo alde batera uzteko aukera, adiskidetasuna azaleratzeko arratsaldea, haurtzaroko joko askoren agertokia, bandan jotzen duten herrikideak. Nik haien poza ere nahi dut. Ez naiz inor haien errealitatea suntsitzeko, duela bi mende suntsituko ez nukeen bezala. Badakigu ez garela mundu borobil batean bizi, zoritxarrez. Pertsonen egoera gutxi axola zaigu, hitzek ez dute inongo baliorik, nork bere bere burua salbatzeko norgehiagoka gero eta lotsagabeagoa da… eta apaltasuna urraturik dago, itzaltzear ia-ia, eta justuak eta bekatariak, beti bezala, automatikoki sortzen dira. Esango nuke gutxi gorabehera, ongi sinplifikatuz, astean behin erabaki garrantzitsu bat hartzea egokitzen zaigula. Kementsua izatea gero eta zailagoa da. Faktore asko dira inguruan. Kanpotik, denak erraza dirudi. Katalunian zezenketak debekatuko zituztela jakin nuenean: “Bai horixe! Bi potrorekin!”, pentsatu nuen. Baina nire herriko urteroko kontu hau datorrenean, sentitzen dut nire buruak ez duela halako erabakirik hartzeko inongo botererik. Izan ere, boterea, neure hiztegian, tatxatuta daukadan hitz horietako bat da.

J

ulio Vila Albert


5 HERRIKO FESTAK ETA ZEKORKETAK Oso ondo iruditzen zait, herrian astean behin gazteak eta irteteko eta. Giro ona ikusten da. Gu ere irtetean gara, gustura jaten ditugu pintxoak.

77 urte

Maria Luisa Olaizola

Oso ondo iruditzen zait, bazen ordua tabernarien partetik zerbait egiten hasteko. Aitzakia ederra da kalera irteteko, giro polita egon ohi da eta gu ere hemen ibiltzen gara.

55 urte

Koro Aizpurua

Ondo iruditzen zait, ostegunetan koadrilakoekin kalera irteteko modu bat da. Jarraitzea gustatuko litzaidake. Kroketak eta zuritoak hartzen ditut nik.

19 urte

Izaro Aizpurua

Ondo iruditzen zait, ostegunei bizi pixka bat emateko oso ondo dago. Askotan ibiltzen naiz kalean, gehiegi agian. Batean edo bestean failatu dut baina ia beti agertzen naiz.

30 urte

Asier Acedo

Z

EKORKETA bai, zekorketa ez! Hainbat puntutatik aztertu da gaia han eta hemen. Nik herriko edo herriguneko festen testuinguruan kokatuko nituzke zekorketak. Hogeigarren mendearen zati handi batean oinarritutako formatuan jarraitzen dugula iruditzen zait festen kontuan. Inertziaz, ohituraz antolatzen dira festak, bai Amabirjinak, bai Santakutzak. Inertzia horren barruan daude gainbehera doazen zekorketak ere. Zergatik irauten duten? Nire ustez, festak aldatzeko eta eguneratzeko ez delako benetako ahaleginik egin. Gaur egun, amabirjinak festa luzeegiak dira Zestoan. Interesgarria izan daiteke amabirjinetako aurrekontua pixka bat murriztea (zezenak kenduta, egunen bat edo beste kenduta‌) eta santakutzetako danborrada indartzea parte-hartzea bultzatuz. Herri jaietako atal bat (zekorketa) aldatzeko edo moldatzeko galdeketa unibertsala egin behar al da? Ez al dago hori baino gai garrantzitsuagorik gure herrian? Nik uste, zezenarenak egin duela. Gaur egun, Zestoan egiten den zekorketak ez du inon lekurik. Plazak badu xarma, ezin ukatuko dugu, baina zaharkitua gelditu da, bai mamiz, bai azalez. Zekorketa kentzeko, “odolaren gaiaâ€? aipatu da. Bada beste arrazoi bat ere. Salbuespenak salbuespenen, "urtero zekorketa eskasa" ateratzen da. Zezenzaleen lekuan jarrita ere, Zestoan ez dago zekorketa txukun antzeko bat antolatzeko dirurik. Ondorioz, beti zekorketa eskasak ateratzen dira, zezenaren sufrikarioa handituz. Beraz, horrelakoak antolatzea baino hobe ez antolatzea, baita zezenzale ikuspegitik ere. Azken urteetan zekorketaren aurreko eta ondorengo ekitalditxoen glamurra aipatu izan da sarritan. Zekorketaren beherakadaren eta porrotaren adierazpena ikusten dut hor. Zekorketa porrota izan da azken urteetan, Porrot isilduaren kronika. Zekorketaz hitz egin beharrean, baita zezenzaleek ere, "Amparito Roca" aipatzen da. Zekorketa bera albo batera uzten da. Halere, zekorketak kenduta ere, ez nintzateke batere harrituko, ondoren, jendeak faltan botatzea. Benetan, seinale txarra izango litzateke, taxuzko festak antolatzeko gaitasun eza adieraziko luke horrek. Irudipen bat: ikusitakoak ikusita, martxan honetan helduen danborrada ere desagertzeko zorian jarriko dugu. Herri-galdeketa egin beharko ote da?

E

nbido 2. Manuel Arregi


etxean erditu, zergatik ez?

D

uela 60 urte ingurura arte arrunta zen etxean erditzea. Denborarekin, ordea, erietxeetan hasi ziren. Aurrerapen guztiak alde batera utzita, etxean erditzea erabaki zuten Arrox Etxabek, Mia Rissanenek, Itziar Larrañagak, Itziar Pouk, Beatriz Zubiak, Nerea Mendizabalek eta Idoia Larrañagak. Batzuk ama berri-berriak dira; beste batzuk duela hainbat urte izan ziren. Une hori ez dela sekula ahazten, eta xehetasun ia guztiak kontatu dizkigute.

etxean erditzeak, besteak beste, anestesiarik gabe erditzea dakar

Haurra etxean izateko garaian, sendagile baten laguntza izaten dute, eta berek aukeratutako lagun eta senideak izaten dira berekin. Osakidetzak ez du aukera hori eskaintzen. Hori dela eta, bakoitzak bere poltsikotik ordaindu behar du zerbitzuaren kostua, 2.000 euro inguru gaur egun. Zerbitzu horretan, emagin bat zuretzat libre egoten da 37. astetik 42. astera, egunean 24 orduan eta erditu aurreko eta ondorengo kontsulta edo bisitak ere sartzen dira prezioan. Etxean erditzearen desabantaila bat aipatzekotan, inguruan jasan behar izaten duten presioa da; inguruko jendearenaz gain, osasun arloko profesionalena. Sistematik irteten baduzu gizartearen presioa ikaragarria dela diote. Oso garbi eduki behar da etxean erditu nahi duzula; bestela, presio hori jasatea zaila egiten da. Etxean erditu ahal izateko, haurdunaldiak normal joan behar du, eta epe baten barruan jaio behar du haurrak. Epemuga horren aurretik edo ondoren bada, erietxera joan behar izaten da, “arrisku” egoerak saihesteko. Etxeko erditzeak erditze naturalak dira; hau da, anestesiarik gabeak. Haurra etxean izatea arriskutsua dela uste du jende askok; uste okerra, gure solaskideek diotenez. Gizakia bere kabuz erditzeko prestatua dago. Ez dauka zertan ezerk gaizki atera. Dena den, zerbait okertuko balitz, Zestoatik 20 minutura ospitalean zaude, eta, gainera, ospitalean erditzea erabakita ere, kasu berean, ebakuntza gelak prestatzen horrenbeste denbora behar izaten da. Oso garrantzitsua da une horretan lasai eta seguru sentitzea, eta haiek diote etxean lortu zutela hori. Beste batzuek, beharbada, ospitalean lortuko dute; hori oso pertsonala da.


7 Arrox Etxabe (Zestoa, 1959): “Nire bizitzeko filosofia ez da sekula izan naturista edo horrelako zerbait, baina oso garbi nuen erditu beharko banu leku goxo batean izatea nahi nuela; nik erabakita nor izango zen han eta nola. Niretzat, erietxeak beti zerbait arrotza izan dira, eta izugarrizko atzerakoa ematen zidan han erditzeak. Lehenengo uzkurdurak sentitu nituenean, sendagileari deitu genion. Etxera etorri zen, begiratu zidan, eta, artean asko falta zela eta, poteatzera joan ginen. Handik ordu batzuetara jaio zen Jokin. Bost kiloko pisua zuen! Etxeko guztien babesa izan nuen, eta senarrak eta biok oso garbi genuen nola nahi genuen gure haurra jaiotzea. Makurtuta, senarrari eusten, izan nuen haurra. Desabantailaren bat aipatzekotan, haurra izan osteko pare bat egunetan sentitu genuen ziurtasun eza aipatuko nuke. Lehenengo haurra izanik, guztia berria zen guretzat… Ospitalean une oro norbait duzu inguruan… Hala ere, ez naiz inoiz damutu hartutako erabakiaz! Gaur egun, Jokinek 17 urte ditu”.

Nerea Mendizabal (Zestoa, 1976): “Bilbon ikasten ari nintzela, etxean erditzearen inguruko hitzaldi baten kartela ikusi nuen supermerkatu batean. Hitzaldi horretara joan nintzen, eta han entzundakoak badirudi zerbait piztu zidala. Ordura arte, ama izatea ere ez nuen sekula planteatu. Bi haur izan ditut etxean: Eñaut eta Xuban. Bakoitza etxe batean, eta esperientzia oso onak biak. Lehenengo erditzea Zestoako jaietan izan zen. Barreretan Mikel Urdangarinen kontzertua entzuten ari nintzela hasi zitzaizkidan uzkurdurak. Kontzertua amaitu ondoren, Bainuetxeko buelta egin genuen lagun batzuekin, eta zuhaitzetan gelditzen nintzen uzkurdura pasatu zain. Emagina jakinaren gainean zegoen, eta ni lasai. Gau erdian hasi ziren benetako uzkurdurak. Erditzeko aulki berezi batean eserita izan nuen Eñaut. Gure ama, senarra eta ahizpa izan ziren bi erditzeetan. Xubanen erditzea oso berezia izan zen, Eñaut jaiota baitzegoen; hark ere ikusteko aukera izan zuen. Baineran sartuta egon nintzen mina ezin jasanda; izugarrizko lasaitasuna izan zen uretan sartzea, eta, azkenean, hantxe jaio zen”. Mia Rissanen (Helsinki, Finlandia, 1963): “Gaztetan, osasunaren autogestioaz hasi nintzen interesatzen, eta, 18 urterekin, barazkijalea egin nintzen. Artean Finlandian bizi nintzen, eta haurrak izatea planteatu ere ez nuen egiten, baina gauzak era naturalean, nire erara, egitea nahi nuen. Han ezagutu nuen senarra, eta, urte batzuk geroago, hona etortzeko hiru hilabeteko bidaia hasi genuen. Segituan haurdun geratu nintzen. Finlandian izan nuen emaginarekin lehen hitzordua, Eskozian bigarrena eta gainerakoak Euskal Herrian. Bidaian zehar haurra etxean izatea erabaki genuen. Sei hilabeteko nengoela iritsi ginen: ez nuen hemengo hizkuntza menderatzen, ez nuen inor ezagutzen; niretzat, aukera egokiena zen etxean erditzea.

Hiru seme-alaba ditugu: Maia, Aitor eta Ainara. Bakoitza etxe batean jaio da, eta emagin edo sendagile desberdinek lagunduta. Lehenengoa, Donostiako Traperos de Emausen etxean; bigarrena, Zumaian, alokairuko etxean; eta hirugarrena, Arroabeko gure etxean. Azkenekoan, sendagileak puntuak eman bitartean, senarra egon zen linternarekin laguntzen, baina hura mareatu, eta sendagilek zazpi urteko Maia jarri zuen linternari eusten. Oso xelebrea izan zen egoera!”.

Idoia Larrañaga (Zestoa, 1983): “Duela sei urte inguru, lagun baten erditzean egoteko aukera izan nuen. Han bizitakoa ikaragarria iruditu zitzaidan, eta konturatu nintzen egunen batean erditu beharko banu nik ere nire erara, jarrera erabakitzeko aukerarekin eta etxeko giroan erditu nahi nuela. Gerora, haurdun nengoela, beste lagun baten erditzean ere parte hartu nuen. Ezin da azaldu bertan sentitzen dena! Etxean erditzeko kostuari aurre egiteko beste lagun batzuek disko bat grabatzeko ideia izan zuten, eta inguruan ditugun lagun musikarien artean gauza bera egin dugu. June izeneko diskoa kaleratu dugu eta guztiak agortu dira; beraz, helburua beteta! Junek hilabete pasatxo du orain. Esperientzia ona, erditze ona eta hau-

···


···

rra ere oso lasaia da oraingoz! Igerilekutxo bat jarri genuen komunean, eta kuxinak beste gela batean. Leku batetik bestera ibili nintzen, eta, min handienak hasi zitzaizkidanean, uretan sartu nintzen, eta hantxe jaio zen. Bikotekidea eta emaginaz gain, hainbat lagun ere etorri ziren baserrira. Oso babestuta sentitu nintzen une oro, zalantzarik gabe errepikatuko nuke!”.

Itziar Pou (Madril, 1965): “Ospitalean eduki ditudan esperientziak nahiko gogorrak izan dira, eta, egia esan, ez nuen gogorik berriro ospitale batera joateko, are gutxiago umea han izateko. Gauzak modu xumean eta naturalean egitea nahi nituen, lasai, lagunen babesarekin, prozesua nire esku izanda. Etxean erditzearen inguruan gazte-gaztetatik informatu izan naiz, eta garbi nuen ume bat izatekotan etxean edukitzea izango zela onena. Gainera, bai Madrileko bai hemengo lagun batzuek etxean erditu zuten, eta, haien esperientzia ezagututa, ez nuen zalantzarik izan. Banuen beldur apur bat, baina, haurdunaldi guztia normaltasunez joan zenez, beldur gutxi horiek isilaraztea lortu nuen. Etxean erditu zuen lagun batek ikaragarri lagundu zidan haurdunaldi guztian zehar, erditzean eta ondorengo egunetan. 1999an jaio zen Iratz. Neka-neka eginda nengoen, eta azken momentua ohean etzanda izan zen. Aurretik, ordea, jarrera pila bat pasa nituen: lau hankan, kukubilko… Semearen jaiotza bizitzako esperientzia handiena, gogorrena, hunkigarriena; urduritasuna, tristura, mina, beldurra eta zo-

riontasuna bata bestearen jarraian sentitu nituen unea izan zen. Ez zait erraza hitzekin adieraztea… Baina sabeletik kanpo ikusi nuenean, nire biziko pozik handiena sentitu nuen! Erditzean, hiru lagun egon ziren nirekin, hirurak etxean seme-alabak izan dituztenak.”

Itziar Larrañaga (Zestoa, 1953): “Mikel, zaharrena, ospitalean jaio zenean, oso mingarria izan zen erditu eta hiru egunez bananduta egotea, bularra emateko bakarrik izatea neurekin. Erabaki nuen ez nuela berriro baldintza haietan haurrik izango. Iñaki (erdikoa) jaio zenerako, ospitaleetan haurrak amaren ondoan uzten hasi ziren, baina, orduan ere, ez zen nirekin egon jaio eta lehen orduetan. Nerearen (hirugarrena) haurdunaldiko emaginarekin gai honi buruz asko hitz egiten nuen, eta orduan ikusi nuen aukera. Gainera, Nerea jaio baino lehentxeago, nire etxean, ezustean, Urtzi, ahizparen semea, jaio zen ospitalera joateko astirik gabe. Mikel eta Iñaki etxean ziren, eta ikusmiran ibili ziren. Emagina iritsi bitartean, nik hartu nuen haurra eskuetan. Amesten nuen erditzera gerturatzea izan zen etxean erditzea. Nereak zilborrestea lepoan buelta bat emanda zeukan, eta emaginak arazorik gabe askatu zion ni lau hanketan nengoen bitartean. Erditu ondoren, Nerearekin bainuontzian sartu nintzen; oroitzapen ona dut. Senarra lanean zegoen, eta, iritsi zenerako, Nerea jaiota, pena. Errepikatuz gero, senarra eta semeak alboan izatea nahiko nuke, esperientziak erakutsi baitit haurrak gai direla parte hartu nahi duten erabakitzeko”. Beatriz Zubia (Zestoa, 1974): “Hiru haur ditut: lehenengoa, Irene, etxean izan nuen. Ospitaleek beldur handia ematen zidaten. 24 urte nituen, eta garbi neukan ez nuela han erditu nahi. Neuk kontrolatu nahi nuen erditzea. Itziar Larrañagarekin eta Mia Rissanenekin hitz egin nuen. Justu garai hartan, Mia ere haurdun zegoen, eta hilabete bateko aldearekin erditu genuen sendagile berarekin. Esperientzia oso ona izan zen: dena ondo atera zen; senarra denbora guztian aldamenean izan nuen. Mari Jose Etxeberria lagunari ere eskatu nion nire alboan egoteko. Lau hanketan erditu nuen. Bigarrena, Xuban, ospitalean izan nuen, haurdunaldian arazotxo batzuk izan bainituen. Baina oso dilatatuta joan nintzen, azken unean, eta, han, eskatu nuen guztia errespetatu zidaten. Jokinen kasuan, berriz, jakin nuen Irenerenean lagundu zidan sendagileak ez zuela lanik egiten inguru honetan, eta, ospitaleko esperientzia nahiko ona izan zela eta, azkenean, berriro hara joatea erabaki nuen. Egia esan, gauzak asko aldatu dira: jarrera aukeratzen uzten dizute, musika jartzen, baloiak daude… Garai batean, hori pentsaezina zen!”.

N

aiara Exposito Alberdi


Ekainberriko azken berrikuntzak.

Maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna, baliatu zuen Ekainberrik bere azken berrikuntzez jardu-

Apirilaren 26a Izena emanda zeuden adina babes ofizialeko etxe Arrobean.

Apirilaren 27a Zubeldia eta Sotorekin bertso saioa Arroabean

teko; web gunea dinamiko eta parte-hartzaileago egin dute, bisitaria orain dela 14.000 urteko bizimodura eramaten duen “Ekain Abentura” aurkeztu zuten eta argazki, mapa, audio eta testuz osatuta dagoen smartphonetarako doako aplikazioak nola funtzionatzen duen azaldu zuten. Turismo bulegotik hasi eta 9 geldialditan Ekainberriraino darama bisitaria Portalekoa, Lizentziadonekoa, plaza, Udaletxea, Arretxe, Lauiturri eta Lili jauregi parean geldialditxoak egin eta azalpenak jasoz. Juanjo Aranburu zuzendariak, aukera aprobetxatu zuen, Lili jauregia uztailetik aurrera bisitatzeko moduan izango dela esateko.

danbolin

Apirilaren 27a “Gure ingurua landatuz” ekimenaren baitan lore landaketa Aizarnan

zulo

Eskola txikiak Santa Engrazi eta Ezkaizto tontorrera.

Larraulen ekainean egingo den Eskola Txikien Festa dela eta, "25 urte, 25 tontor" ekintzaren baitan ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso, eta gainerako auzotarrek mendi irteera egin zuten; Aizarnarrak Santa Engraziara eta Arroabekokoak Ezkaiztora.

Apirilaren 28a Human herriko taldeak lehen kontzertua eskaini zuen gaztetxearen urteurren festan.

Maiatzaren 3a Santakutz jaietan pilotak ere bere lekua irabazi du

Maiatzaren 3a Lignum Crucis-arekin prozesioa Gurutzera


1

k

1

ale/bale KALE.

GURUTZEAGA KALEKO LU-

RRAZPIKO APARKALEKURA DOAZEN AUTOEK KOSKA IGO EDO JAITSI EGIN DEZATEN BURDINAZKO

Maiatzaren 13a

TSU BATEK ZAPALDU ETA OKERTUTA DAGOENEZ

Aranburu futbol jokalaria agurtu zuten Zestoako Real zaleek

XAFLA BAT DAGO.

BERE GARAIAN IBILGAILU PISU-

IZUGARRIZKO ZARATA ATERATZEN DU.

BA L E .

MAIATZAREN 6AN, BERRO-

GEI LAGUNETIK GORA BILDU ZIREN AZAROKO

UHOLDEEK ZIKINDUTAKO IBAI ERTZAK GARBITZEKO.

EZIN IZAN ZUTEN DENA GARBITU ORDEA ETA EKAINAREN 10EAN ELKARTZEKOAK DIRA BERRIRO. EA BESTE HORRENBESTE ELKARTZEN DIREN!

Maiatzaren 16a TS Fundicioneseko langileak asanbladan, lantokia ixteko asmoen berri izan ostean

Zestoako Udal Artxibo Historikoko agiriak ikusgai interneten. Eusko Jaurlaritzako Irargiri (Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa) esker, ikusgai daude interneten Zestoako Udal Artxibo Historikoko agiri garrantzitsuenak. Guztira 600 agiri-bilduma inguru daude, 40.000 orrialde baino gehiago http://dokuklik.snae.org/default.php helbidean. Agiri zaharrena hiribildua sortu baino hiru urte lehenagokoa da (1380) eta berriena XX. mendearen 30eko hamarkadakoa. Zestoako udaleko lehen agiri-zerrenda 1489koa da; han dioenez, “kutxa batean jarri ziren pergamino guztiak”. 1601ean udaletxea eraiki zenetik, agiri guztiak eraikuntza horretan gorde ziren, gerrate eta obra garaietan izan ezik. Herriko etxe partikular batean ere gorde ziren 1800ean frantsesek erreko zituzten beldur. XX. mendean, udaletxeak jasan zituen bi obra nagusietan (1943an eta 1985ean), “ale” eder asko galdu ziren. Digitalizatuta, erraz kontsultatzeko moduan eta galtzeko arriskurik gabe daude orain.

Maiatzaren 18a Bildu eta EAJk zekorketen gaineko eskaerajasotzeari buruzko aurkezpena egin zuten

Maiatzaren 19a Magoa birziklapen kanpainaren baitan haurren kontzientziazioa lantzen

Asentzioak Endoian. Ez du gehiegi lagundu eguraldiak Endoiako Asentzio jaietako ekitaldietan. Zenbait asmo bertan behera utzi behar izan dituzte baina haurrei gozamentxoa eman nahi eta jolas batzuk behintzat aurrera atera dira. Mañukortaren bertsoak ere ez dira falta izan, hau ez du euriak beldurtzen nonbait! Datorren urtean gehiago.

Maiatzaren 19a Futbol denboraldi amaieran kadete neskek lesionatuta dagoen Jone kidea gogoan izan zuten

Maiatzaren 19a Herrira plataformak deitutako “Goazen plazara” elkarretaratzea preso eta iheslarien eskubideen alde


J irtengo ginela ardunian

92ko olinpiadetarako

B

aratzeko lanak egitetik etorri da hitzordura. Gauza txikiez gozatzen egun guztia: baratzan, sukaldean eta batik bat umeei eta animaliei begira, nola jolasten duten. Ia egunero etxeratzen dela prakak ilez beteta, edozein katu edo txakur laztantzen jardutetik. Kanpoan dagoenetik iluntasunaz ere gozatzen du. Gauetako iluntasuna eta isiltasuna, kartzelako telebista ozen, irrati eta zalapartarik gabe, belarrietako tapoiak kenduta. 9085 egun izan dira. “La ostia!” batez erantzun du kalkulua bota diogunean. Hizkeran ere badu kartzelako herentzia. Bere adineko zestoar baten ahotan deigarria egin zaigu euskara batuko hainbeste hitz aditzea. Luze eta benetan jardun zaigu.

uste genuen

Herrera de la Mancha (Ciud Bonxen (Lugo). Urte t’erdi. Villabona (Asturias). 5 t’erd Mansilla de las Mulas (León Alcalá-Meco eta Valdemoro epaiketetarako-eta, egonald

Martxoaren 29a. Greba orokorra. Parot Doktrina ezarritako 28 euskal presoetatik hiru helegitea onartuta askatuko zituztela berri eman zuten. Nola jakin zenuen? Telefonoz eman zioten albistea kide zarauztar bati. Hark esan zidan: “bota kaleratuko dituzten hiruren izenak”. Hiru bota eta bi asmatu nituen, neurea ez. Ez nuen uste txanda horretan sartuko nintzenik. Gero zeldan, telebistak esan zuen nire izena; salida inminente. Gaua nola ahala pasatu nuen, lo gutxi eginda. Goizean Ixiarri deitu nion, oraindik ez zidatela ezer esan eta nik abisatzean etortzeko bila. Esan zidan gauetik han zeudela seikotea ( barre egin du oroitzean) . Siestan erdi lo nengoela zeldako interfonoz deitu zidan kartzeleroak: prestatzeko gauzak kalera nindoala eta.


···

3

Atea gurutzatzea nolakoa izan zen? Uste baino euforia gutxiagokoa. Kartzelero batekin egin nuen topo: “Ba huen ordua!” esan zidan. “Ni atera nauk baina hi hor geldituko haiz jubilatu arte” esan nion. Pentsatuta neukan, ateratakoan bota behar niola. Orain bizpahiru aste eman diete baldintzapeko askatasuna “Langraitz Bidea” onartu duten bi presori: Astarloari eta Perez de Nanclaresi. ETArekin hautsi, egindakoengatik barkamena eskatu eta kalteordaina ematea onartu dute. Ulertzen al duzu? Bigarrena ez dut ezagutzen baina Astarloa oso lagun handia dut. ‘Damutu’ gehienak ezagutzen ditut eta esango nuke espetxeak gainditu egin dituela. Ezin izan dutela jasan, asko Parot doktrinagatik, Astarloa adibidez. Zuk txipa prestatuta daukazu dagozkizun urteetan eusteko. Baldin badira 20 urte eta betetzera juxtujuxtuan iritsi zarenean esaten badizute beste 10 egin behar dituzula… Hor jendeak hondoa jotzen du eta bi aukera baino ez dizkiote uzten: suizidioa edo damutzea. Nirea errazagoa izan da: nik 22 egin behar nituen baina ordurako baziren hiru urte doktrina sartu zutela eta banekien ez nintzela aterako. Astarloa bera edo beste batzuk kalean ikusiko banitu, besarkatu egingo nituzke eta baita eurekin afaldu ere. Baina gauza bat da nik ulertzea espetxeak gainditu egin dituela, eta bestea kalera irteteko edozer egitea, eta zenbaitzuk gezurra eta zikina sartu dute. Irakurri dut gobernuak 30 preso biltzea espero duela Langraitz bidearekin. Ze abiapuntu da hori? 30, 700eko kolektibotik? dad Real). 11 urte. Batetik hondoa jo dutenak, . irteteagatik edozer egin dutedi. nak bestetik. Benetan damun). 6 t’erdi. tutakorik ez al dago? o (biak Madrilen), Bakarren bat egon liteke; nik di laburragoak. ezagutzen ditudanetatik alerik ere ez. Badakit jendeak nola pentsatzen duen. Batek ezin dezake hilabete batetik bestera urteetako ideologia aldatu. Ezinezkoa da. Desadostasun puntual batzuk izatea gauza bat da, eta bestea da etsi etsian aurrera ihes egitea. Horrek atzean utzitakoei kaka sartzea dakar eta Madriletik eginarazitako denak egitea.

1

J U A N M A R I E RDIKALEAN

GORA

25

URTE ETA GERO

KARTZELA: PARENTESIA Lehen eguna, Mecon. Patio luzexkan preso arruntak ikusten nituen, fu-fa, aurrera eta atzera pasieran. Pentsatu nuen: zoroen moduloren bat izango dek, baina keba! Pentsatu nuen: ez zegok aguantatzerik! Gero pentsatu nuen: gainontzekoek aguantatzen baditek, nik ere bai. Ohitzea izango dek. Biharamunean moduloan Azkoitiar batzuk kristoren harrera egin ziguten. Kideak ziren denak. Garai hartan oraindik dispertsioa ez zen erabatekoa –89an orokortu zuten–, horrek asko erraztu zigun bertara egitea. Orduan ez genuen pentsatzen hainbeste urte pasako genituenik; lehenago amaituko zela uste genuen, Bartzelonako olinpiadetarako edo. Gerora hiru urte t’erdian kiderik gabe egotea tokatu zitzaidan; euskaraz ezin egin, politikaz ezin inorekin hitz egin. Gogorra. Parentesia. Kartzela da parentesi bat. Ez dakit bizi egiten zaren edo iraun egiten duzun. Parentesi bat ireki da sartu zarenean, isilisilik. Konturatzen zara kalean bizimodua aurrera doala. Telebistazeta ikusten dituzu ez dakit zenbat elektronika kontu, mugikorrak, kotxeak, dena la ostia aldatu dela. Ez zara bizitza horren parte. Estankatuta zaude zulo batean, jokoz kanpo. Gose grebak 13 edo 14. Motzenak astebete, luzeenak 25 egun. Azkenekotan moldatu naiz ondoen. Protestak ere bai. 89an, Herreran, urte erdiz pikoletoak modulo barruan izan genituen, egunero ‘egurra jasotzen’. Dena pintadaz josita edukitzen genuen edozein gaztetxek inbidia hartzeko moduan. Osasuna. Izorratuta atera naiz. Parestesia dut: bizkarhezurrean nerbio-estutzea gertatzen da eta min hori izterrera pasatzean lokartua bezala gelditzen zait. Horretaz aparte, barruan nengoela, buruko mina lehertzekoa izaten nuen 20 egunez behin. Matematikoa zen. Kanpoan ez ote nuen izango, baina eman dit hilabetera. Pilatutako estresa dela esaten dute medikuek. Ezezkoa. Anaiak tronbosia izan zuen eta gaua ez zuela pasako esan zidaten. Trasladoa eskatu nuen hiru medikuren idatziekin. Madrildik erantzuna: No es suficiente motivo. Eskerrak anaia atera zen. Besteak. Ez dut rifi-rafe bat izan 25 urtean. Al Kaedakoekin, narkoekin… ondo. Gehienak nahiko mixerableak dira. Ez daukate dirurik; bizioak denak. Asko komenientzira hurbiltzen zaizkizu. Beste batzuek, pixkat jantziagoak, gure borroka eredutzat ikusten dute. Errutina. Gure egun normala: 8:00 kontaketa. Zelda garbitu eta dutxatu. 9:00 gosaltzera jeitsi. 9:30 yoga, gimnasioa, ingelesa edo eskulanak. Derrigorra da zerbait egitea. Nik eskulanak: Buztina. 11:00 patiora. 13:00 bazkaria. 13:30 zelda. 18:00 eskulanak. 19:30 afaria. 20:30 zelda. 21:30 kontaketa. Arruntek ez zuten ezertarako gogorik eta haiena zen partxisean edo kartetan eguna pasatzea edo telebistari begira. Luze egiten zitzaien eguna. Guk orduak falta. Disziplina inportantea da. Barruan azkar pasatzen da eguna hemengo aldean.


···

GAZTE

GARAITAN LAGUNEKIN PARRANDAN

KARTZELARAINOKO UHARA 25 urte nituen itsasoan hasi nintzenean. Orion. Bi gauza on irabazi nituen: itsasoak duen lasaitasuna eta berdintasuna. Irabazia denon artean berdin banatzen zen eta ez zegoen inor inoren gainetik ez azpitik. Guztiok Baten jardun eta gero tailer mundutik urrundu nahi nuen. Hamasei urterekin hasi nintzen han, eskola utzita, 73an. Carrero Blancorena izan zen oso gutxira. Garai haietan greba erruz egiten genuen eta han hasi nintzen kontzientzia politikoa hartzen. Tartean izan nuen aukera merkante batean ofizialen kamarero izatekoa. Lan erraza, zuriz jantzita. Sei hilabete itsasoan eta bi lehorrean. 200.000 pezetako jornala. Ordurako ordea pentsatua nuen erakundean sartzea, eta horregatik hasi nintzen Orion, astebururo etxeratzeko. Pena beti izan dut, portu batetik bestera munduan zehar ibiltze hori aprobetxatu ez izanaz. Baina beste lehentasunak nituen. Goizeko hiruretan-edo tinbrea jo zuten eta esan nion Ixiarri: Altxa hi, zumaiarren bat izango den eta. Bikoteren bat elkarrekin egoteko leku bila izango zelakoan. Burrundaran sartu ziren eta, buf, esan nuen: gureak egin dik. Hirugarren pisuan bizi gara eta munduko errekorra egin genuen eskailera jaisten. Ostiaka jaitsi ninduten. Automobilean bat bibotetik tiraka, bestea porra elektrikoaz deskargak ematen, besteak ukabilkadak barrabiletan, muturrean, kaputxa jantzita ito beharrean... Azkenean minaren kontzientzia pixka bat galdu egiten duzu. Besteak Intxaurrondora eraman zituzten eta ni zuloak altxatzera. Dena filmatu zuten, nola seinalatzen nizkien zuloak, armekin irudiak. Aizarna bideko mina zuloan, tunel batean eta Etorra aldeko Zabaleta baserrian –lehergaiak genituen hor–. Gero epaiketan erakutsi ziguten bideoa, Getaria eta agertzen ziren, eta gustura egon ginen begira. Garai hartan hemen ibiltzen ziren Telefonicako langileak eta gas bila etorritako ‘petroleroak’-eta, asko extremeñoak. Beti izan genuen susmoa polizia sartu zitekeela haien artean eta gero komisaldegian baieztatu ziguten, zer, ez al zarete konturatu hor ibili garela? Egokiera ikusi zutenean herriko irteera guztiak hartuak zituzten 200en bat pikoletok. Gu harrapatzerako dena zekiten. Madrilen ere eman zizkiguten zartatekoak-eta baina okerragoa izan zen galdeketena. Sei-zortzi ordu, ordubete-edo utzi deskantsatzen eta berriz. Lorik egiten uzten ez. Zarata. Badakizu besteak han daudela, Ixiar ere bai. Eta hala ere hainbestekoa da nekea, beldurra... beste baten bila joan direla entzun eta esaten duzu uf, oraingoan behintzat ez naute ni atera galdekatzeko.

Urte erdi pasa da ETAk borroka armatua uztea erabaki zuenetik. Gehienok bide berria onartu dugu, bukaera bat ikusteko ilusioarekin. Lehen ez zen amaierarik ikusten, argi zegoen irabazi ez genuela egingo, ni por el forro. ‘Dena-da-ETA’ teoria, edozein hitz egiteagatik jendea espetxeratzen... Irteera bat bilatu beharra zegoen. Egongo dira bakarren batzuk praka jaiste bat izan dela uste dutenak baina oso gutxi, eta ez dago zatiketarako arriskurik. Ilusioz eta konfiantzarekin geunden, horregatik uste genuen oraingoan doktrina kenduko zutela. Zuk zeuk aspalditik ikusten al zenuen armak uztea zela bide bakarra? Bai bai, ikusten genuen ez zegoela besterik. Tontakeria zatekeen egoera luzatzea. Agian pixka bat lehenago egin balitz, hobe. Presoekiko politikan eta epaitegietan ez da aldaketarik sumatu. 50 urteko gatazka ezin da hiru hilabetean amaitu, urteetako kontua izango da. Madrilgo gobernuak ez du pauso txikiena ere eman, baina izango dituzte presioak Europatik eta Espainian bertan. Bitartekariek esan dute erakundea prest dagoela armak entregatzen hasteko. Agian orduan mugituko dira. Iruditzen zait pare bat urteko epean gauzak argiago ikusi behar ditugula, jendea kaleratzen hasi… 87an atxilotu zintuzten. Ze delitugatik epaitu eta zer zigor ezarri zizuten? 89an izan zen epaiketa. Lehendabizikoan bota zizkiguten 32-33 urte, erakundean parte-hartzeagatik. Gero beste epaiketa, ekintzena, hor beste 180na urte. Ze ekintza egin zenituzten? Orduan kanpaina gogorra zegoen produktu frantsesen kontra, banketxeen eta kontzesionarioen aurka petardoak eta... Hildakorik eta ez genuen. Gero ikusten dira espetxean ez dakit zenbat hil dituzten preso sozialak eta abar, dozena bat urte, hamabost urte asko jota eta kalera.


J

on Artano eta Nagore Telleria

5

Inor ez al zen zauritu? Bai, bat bai Zarautzen. Ni gainera itsasoan nengoen egun horretan eta bueltakoan ikusi nuen jendea pilatuta inguruan. Badirudi denbora baino lehen lehertu zela. Guk normalean ordubete lehenago abisatzen genuen Gurutze Gorrira edo DYAra. Kasu hartan ordea, gauez ipini eta goizean abisua ematerako, bertako emakumea joan zen kontzesionariora eta heldu zionean lehertu. Besoa galdu zuela uste dut baina ez naiz ondo gogoratzen. Pentsatuko zenuen ba orduan, ni prestatuta al nago norbaiti tiro egiteko? Norbait akabatzeko? Noski. Erakundean sartzeko hori dena hausnartu behar da, eta gero erabaki. Prest geunden jasotzeko eta emateko. Amorrua ematen du, baita hiltzeak ere, baina beharrezkoa ikusten genuen. Garbi geneukan bukatuko genuela edo bide bazter batean hilda, edo hanka eginda, edo espetxean. Lehenago edo geroxeago denak erortzen dira. Esan izan digutenean gezurretan eta ibili garela, pentsatzen dut, gezurretan politikoak ibiliko direla, ez daukatelako ezer galtzeko; guk gehiago genuen galtzeko irabazteko baino. Deskuidatuta egon gaitezkeela? Bale, baina gezurretan inoiz ez. Faltsukeriarik ez. Orain asko ari dira aipatzen kontakizuna, adiskidetzea. Zer da zuretzat adiskidetzea? Nik ez daukat inorekin adiskidetu beharrik; ez naiz inorekin haserretu. Nik nire ideiak defendatu ditut, besteek eurenak. Izan gara kontrarioak pentsakeran edo jokaeran. Barkamena eskatu? Niri eskatu beharko lidakete barkamena, horrenbeste urte egin ditugulako espetxean egin behar ez genituzkeenak. Nik badaukat nahikoa neure minarekin eta ingurukoenarekin. Jende askok azaletik begiratzen dio gaiari, ondorioei bakarrik. Arazoa erroan dago eta hortik hasi behar da, ez puntan usteldu den hostotik. Gu behartu egin gaituzte horretara. Ez digutelako independentzia eman nahi edo gutxienez autodeterminazioa. Gerrara bultza gaituzte eta behin gerran hasitakoan, bi aldeetan daude ondorioak. Nola irudikatzen duzu egoera hamar urte barru? Uste dut hasiko direla jendea askatzen pixkanaka. Lehendabizi legea aplikatuz, bi herenak, hiru laurdenak beteta dituztenei, doktrina kenduz. Horrekin bakarrik ia 200 kalean leudeke. 2022an ez zait iruditzen preso bakar bat egongo denik. Ez ahal naiz deskuidatuko! Zer egingo duzu aurrerantzean? Momentuan lanik-eta ez behintzat. Militatzen hasteko gogoa dut, Gestoretan edo Sortun, legeztatzen dutenean, legeztatzen badute. Askotan barruan geundela eskatu dugu kalean mugitzeko, orain kalean egonda ez ditut barrukoak ahaztuko.

1

IHESI Jazza eta 1500 nobela. Beharra, liburuena nuen. Istorioaren barruan sartu eta ez nintzen gogoratzen ez espetxeaz ez kaleaz. Nobelak, historikoak asko, gazteleraz eta euskaraz. 1500 inguru. Telebista apenas, informatiboak eta kirola. Irratia, irakurtzerakoan musika entzutearren, letrarik gabekoa; bestela kantuan hasten nintzen. Hor zaletu nintzen jazzera eta musika klasikora. Eskutitzak, barrutik barrurakoak. Egundoko harremanak egiten dira. 50en bat laguni idazten nien, maiz gainera; espetxekoak eta kalekoak. Gazte jendea asko, aurrez ezagutzen ez nituenak. Zerbait kontatu beharra duenak badaki espetxean dagoenari kontatutakoa barruan gelditzen dela eta hustu egiten da. Pena asko leitu ditut, sekretuak, beste inori kontatzen ausartzen ez direnak. 16-17 urterekin nobioa egin duen neskarenak eta horrelakoak.

IXIAR

A R R I Z A B A L A G A, E M A Z T E A R E K I N

IXIAR Xake partida hasi genuen Ixiar Salto del Negron eta ni Herreran ginela. 50en bat mugimendutan bukatu genuen, sei urtera. Gutunek, gazteleraz jakina, bi-hiru hilabete behar izaten zuten Kanariastik penintsulara. Pasada bat. Ispilua. Egunik onena izan zen Ixiarrekin elkartu nintzenean. Hamaika urte geunden elkar ikusi gabe eta erabaki genuen ezkontzea. Nola zibilez ezkonduta geunden, elizako aukera geratzen zitzaigun. Obispoaren agiria edo ez dakit ze kristo behar zela eta, behintzat, Setienen baimenarekin –katolikoa nintzela ziurtatzen– han eraman ninduten Ixiar zegoen kartzelara, Bonxera. Nire zeldatik nesken modulora pertsiana metaliko bat zegoen, eta ezin barrua ikusi. Baina izkina batetik ispilu bat aterata bera ikusi nuen. Berak ni ezin ninduen ikusi baina berriketan hala jarduten genuen, ni ispilua hartuta eta nahiko gertu gainera, dozena bat metrora. Bost vis a vis ere izan genituen 20 egunean. Gero banandu gintuzten. Aznarri eskerrak. Urte eta pikora lortu genuen berriro ni Bonxera eramatea. Tiempo máximo: un mes ipintzen zuen autoak. Baina Lizarra Garaziko garaia zelako-edo bertan utzi ninduten. Gero izan zen Aznarren ‘hurbilketa’ ospetsua. 100-edo hurbildu behar zituztela, eta bai zera! Bakarren bat akaso. Gu egin gintuzten banandu Ixiar Brievara (Avila) eramanda. Egunik gogorrena huraxe. Ez genuen espero. Zortzi urtean zegoen han eta ni mugitu beharrean bera; propio egin zuten. Gerora lortu genuen berriz biltzea. Guztira sei urte egin ditugu batera; bat eskas Bonxen eta bost Villabonan. Ixiar atera bezperan. Bi orduko vis a vis-a izan genuen. Agurtu egin genuen elkar. Biharamunean, irten aurretik, saiatu zen despeditzen baina aislamenduan nengoela eta ez zioten utzi. Itxaferuak entzun nituen eta Gosbinen adar hori.


auzo etatik SANTAKUTZAK IBAÑARRIETAN Danbor hotsez ospatu ohi dituzten Santakutz jaiak zestoarrek. Denok dakigu egun horietan jai giroan murgiltzen dela herria baina herritik kilometro gutxira ere, Ibaùarrietan, ospakizuna da nagusi. Santakutz egunean bertan, meza ospatu zen eguerdian Santo Kristo ermitan baina egun nagusia igandean izan zen. Goizeko 11:30ak aldera, bertara hurbildutakoak giroan sartzeko, trikitilariak beraien lanari ekin zioten. 12:00etan meza ospatu zen, irteeran berriz ere trikitilariek giroa alaitzen jarraitu zuten. Eguerdiko 13:00ak aldera bertsolarien saioa iritsi zen, Narbaiza eta Zeberio gustura aritu ziren jendea zirikatzen. Ondoren, pote jokoan aritu ziren auzotarrak nor baino nor, irabazleak sari eta guzti itzuli ziren etxera. 14:30ak aldera lehen Urtain taberna zen tokian elkartu ziren bazkaltzeko. Trikitilari eta bertsolariek ez zuten deskantsurako betarik

ibaĂąarrieta izan, tripak bete ondoren saioa eskaini baitzuten mahaiaren bueltan. Bertsolariak ez ziren nekatu nonbait eta 18:00etan, azken saioarekin hasi ziren kalean. Beraien lana bukatzerako, prest zegoen Mutrikuko herri kirol taldea, hauek Iparraldeko jokoen erakustaldi bikaina eman zuten, ez zuten animo faltarik izan. Kirolariek lan guztiak eginda, trikitilarien doinuekin eman zitzaion aurtengo Santa Kutz festei bukaera. Jai giro ederra izan zuten ibaĂąarrietarrek igandean, eguraldia ere lagun izan zutela esan daiteke, arratsalde partera euri tanta batzuk erori baziren ere egun osoan ateri eutsi zion.

M

aite Eizagirre Iturri


7

a

1

ikus mira oroimina F

ernando Arzallus

tuta, Gurutzeko eskaileratan. Biharamunean, hilik aurkitu dute umetxoa, hotzak hilda. Negar batean egon da gau Z E S T O A K O G U R U T Z E A. AR G A Z K I A: AG U I L E R A F A M I L I A ( MA D R I L) . 1 9 2 5 U R T E A. I T U R R I A: FE R N A N D O A R Z A L L U S E N A R G A Z K I B I L D U M A. osoan, harik eta azken arnasa eman duen arte. Zer sufrikaZenbait pertsonek, begiratu batera ez antzeman arren, mina rio pasa ote zuen gaixoak…! eta oinaze larrienen aztarnak edukitzen dituzte ezkutatuta, Egun hartan bertan Manuel Larramendi jesuita eta idazle bihotzean. Askotan, min horiek inola ere atera ezinik geratzen ezagunak gutun ikaragarri bat bidali zion Zestoako alkateadira, hortxe, gure barruan, eta ezin sosegurik aurkitu. Oinaze ri, Elizak horrelakoetan ohi zuen tonu hotz eta neurtuan: horiek, etengabe, geurekin eramaten ditugu. Hil arte. “Jaun agurgarria: Sentitzen dut zorigaiztoa eta eskandalua, Pertsonek ez ezik, lekuek ere gordetzen dituzte horrelako eta beharrezkoa da ahal den guztia ezkutatzea. Berorrek minak eta oinazeak: Zestoako gurutzeak, adibidez; urtean eman dizkidan ezaugarrien arabera, erdi-ume hori (semicriatura) leku ez-sakratuan lurperatu behar da, ez dago-eta babehin lorez apain-apain eginda agertu arren. taiatua izan denaren seinale txikienik ere. Agindu beza hoOrain kontatuko duguna 1742ko otsailaren 24 gauean gerrrela egin dadila, kontu osoz, eta agindu baita ere nik zerbitatutakoa da. Ama batek bere umetxo jaio berria, oihal zuri zahar batekin bildu-bildu eginda utzi du, otarratxo batean sar- tzatu dezakedan guztian”. DANTZA-KOPLA ZAHARRAK Jabier Kalzakorta Elorza. Labayru, 2008

irakurri

berri dut

Mari Paz Uriarte Xabier Unanueren SANTA AGEDA KOPLAK ZESTOAN liburua da azkena irakurri dudana. Asko gustatu zait, bertsoak gustatzen zaizkit eta kopla hauetan jende ezagun askoren aipamena egiten da. Tartean jada bizi ez den jendeari botatako koplak ere badira, baserri ezberdinetan botatakoak… Gainera Manuel Uztapide kintoa dut eta oso gustora irakurri ditut haren bertsoak ere. Edonori gomentatzeko moduko liburua dela uste dut, irakurtzeko ohitura handiegia ez dutenentzat ere egokia.

“Berba baten, dantza-koplen arloan inoiz batu dan corpusik aberatsena eskeintzen deusku ikertzaileak, bestek nekez emon leikezan zehaztasun eta zidurri guztiez hornidurik” (Adolfo Arejita)

BIZKAIKO KOPLA ZAHARRAK Tapia eta Leturia, Xabier Amuriza. Elkar, 1999 disko honetan, pieza xamur eta delikatuak topatuko dituzu batzuetan, zital eta ironiaz beteak besteetan, dotore eta distiratsu denetan, edertasunez gainezka. Kopla hauek, azken finean, Euskal Herriaren bizitza, ohiturak eta pentsamolde naturalen isla dituzu, herritar xumeen baloreen memoria, herri osoaren iraunkortasunaren aldeko erabaki finkoa.


ze erremedio

Txikoria belarra edo kardabera (“diente de león”)

LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Landare ezagun eta ugaria da, eta inguruko edozein belarditan aurki dezakegu ia urte guztian zehar. Hostoak zerratuak eta irregularrak dira, luzexkak. Loreak horiak dira irekita daudenean, baina, hasiera batean, itxita egoten dira, eta, heldutasunera iristen direnean, zuritu eta haize bultzada batez erortzen dira. ZERTARAKO ETA NOLA HARTU: Osasunari kalte egin diezaioketen hainbat eragile toxikotatik babesteko gaitasuna du; pixa eragilea da; ona da sabelarentzat, gibelarentzat eta eztularentzat; diabetes arazoetan ere erabiltzen da, eta libragarria ere bada. Garatxoen aurka erabiltzen da zurtoina moztuta ateratzen den zuku zuria. Odola garbitzeko eta kolesterol arazoak hobetzen laguntzeko ere asko erabiltzen da. NOLA HARTU: Egosi litro bat uretan 20-30 gramo hosto, eta edan egunean 3 basokada. Lehenengoa baraurik, eta besteak otorduen aurretik.

SILVANA HUEGUN Hostoak erabiltzen ditu batez ere, entsaladan jateko. Lau edo bost hosto berri hartu, ondo garbitu eta letxugarekin nahastuta jan. Autorik pasatzen ez den lekuan bildu behar dira, eta ahalik eta hosto berrienak (zaharrenak tente eta mikatzagoak izaten dira, eta iletxoak ere hazten zaizkie). Ona da haragi asko jaten dutenentzat. Alkohola, kafea eta tabakoak gibela tenkatzen dute, eta txikori belarrak freskatzeko balio du, gibela lasaitzeko. Digestioa indartzeko eta sistema linfatikoarentzat (zelulitisa…) ere oso ona da. Lehortuta, infusioan ere hartzen ditu; normalean, asuna eta azeri buztanarekin nahastuta. Diuretikoa ere bada: garbiketa egiteko balio du. Litro bat uri lau koilarakada eder belar lehortu botatzen zaizkio. Belar freskoarekin ere egin liteke salda moduko bat; freskoan, beti kantitate gehiago erabiltzen da, bikoitza gutxi gorabehera.


ma 26

IATZA

LARUNBATA

Pazko jaia Aizarnan. Goizean artisau azoka bertako baserriko produktu eta eskulanekin. Eguerdian, txahal errea eta txotxa Eider eta Monik trikitilariekin. Arratsaldean aizkoran Aizarna - Segovia apustua.• Merendola gaztelekuan.

30 ek 01

ASTEAZKENA

Puxka Muxka Zirkus Iraetan 17:00etan.

AINA OSTIRALA

19:30ean Ertxiña Musika Eskolak antolatuta jazbana udaletxe azpian; trikiti, pandero, gitarra eta perkusioa. • Gaueko 22:00etan Zestoa-Bergara Gipuzkoako herri arteko pilota txapelketako final zortzirenen itzuliko partida kiroldegian.

03

IGANDEA

Zezenketen inguruko galdeketa goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara, Aizarna, Arroagoia, Arroabea, Iraeta eta Zestoan. Egun honetan eskaera egiterik ez dutenek, aldez aurretik egiteko aukera izango dute. Informazio gehiago www.zestoa.net helbidean. • Agiro mendi taldeak antolatuta XIV. Ibilaldi Neurtua.

08

OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolakoak Hondarribira joango dira banda txikiarekin. • Itxaropena dantza taldearen emanaldia kiroldegian 22:00etan.

10

IGANDEA

Urola ibaia garbitzeko bigarren eguna. Goizeko 9:00etan elkartuko dira Lau Iturrin. Oraingoan, Arozenatik Zubimuzura eta Errotazar paretik Artzubiko zubira garbituko da. • Ibañarrietako Itxurtxo Elkarteak antolatuta irteera goizeko 10:30ean Ibañarrietatik aterata Zumaiako Flysch-a ezagutzera itsasontziz.

9

agenda

13 14 17 20

ASTEAZKENA

1

Puxka Muxka Zirkus eta bere ludoteka ibiltaria Arroabean. OSTEGUNA

"Nire bizi osoa espetxean" Argia dokumentala 20:00etan liburutegian. IGANDEA

Arratsaldeko 18:30ean gaztetxoen antzerkia. Obraren izena: Hamlet (geure erara). ASTEAZKENA

19:00etan Ertxiña Musika Eskolak ikasturte bukaerako emanaldia Kultur Etxeko aretoan; biolinak, tronpetak, pianoak...

21

OSTEGUNA

19:00etan Ertxiña Musika Eskolak Kultur Etxeko aretoan euskal instrumentuen emanaldia; txistuak, trikitixak, panderoak eta txalaparta.

22 23 •

OSTIRALA

19:30ean Ertxiña Musika Eskolako talde eta banda txikiaren emanaldia udaletxeko arkupetan. LARUNBATA

San Joan bezperako sua, musika, ikuskizunak... Auzoetan ere San Joan sua ospatuko da; Aizarnan umeentzako puzgarriak arratsaldean zehar. Gauean, Aranburu landetxe atarian, sua eta trikitilariak. • Arroabean ere su festa izango da gaueko 22:00etan.

23 24

-24

ASTEBURUA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta Pirineotara irteera federatuentzat.

IGANDEA

San Juan egoitzak Fundazioaren Eguna ospatuko du. 10.30ean Meza kapilan eta 11.00etan luntxa egoitzako atarian. • Alima dantzako kurtso bukaerako emanaldia Bainuetxean.

25 •K

ASTELEHENA

Udaleku irekien hasiera.

Z guneak ikastaroa eskainiko du Zumaian uztailaren 16tik 30era. Lehenengo astean internet eta emaila erabiltzen ikasiko da eta bigarren astean; kurrikuluma egiten, google.docs eta internet bidez lana bilatzen. Ikastaroak arratsaldez izango dira, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko Zestoako udaletxeko bigarren solairuan (Leire Abanzabalegi).


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
128 - 2012 maiatza by DANBOLIN - Issuu