Skip to main content

124 - 2012 urtarrila

Page 1

danbolin 2012ko urtarrila

124 zb.

ari n u z i orark t e i g e go b n a e an u x J t e San estuet bab


M i r a r i U r a n g a ri suertatu zitzaion landetxeko zozketa, asteburu ederra pasatzeko aukera izan zuten! Oraindik bazkide ez zarela? Zerren zain zaude? Animatu eta agian aurten zu izango zara suerteko!

Bazkide egiteko bidali zure datuak eta kontu korronteko zenbakia danbolin@topagunea.com helbidera edo deitu 943 147 123 zenbakira. Urtean 25 euro besterik ez da!


Urte berri on irakurle guztioi! Ordezkatu al dituzue egutegi zaharrak berriengatik? Izango dira urtea mendian gora hasi zutenak, baita etxeko epelean goxo-goxo hasi zutenak ere, eta urtarrilaren 1ean sekulako kaskarreko minarekin esnatu zenik ere izango da. Kontuak kontu, hasiak gara 2012. urtean bidea egiten. Hainbeste bazkari, afari, parranda, eta abarren ondoren, berriz jarri gara bakoitza bere betebeharrean. 2012. urteko lehen ale honetan hainbat gairen gainean irakurri ahalko duzue. San Joanen dauden pisu babestuen inguruko erreportajea da gai horietako bat. San Joan egoitzak eta udalak elkarlanean sortutako pisuak dira, eta jende edadetuarentzako eskaintza interesgarria iruditzen zait. Etxebizitza aipatzea arazo bat aipatzea izaten da askotan, edo ia beti. Etxebizitzen prezioak ikustean, esker-eskuin begiratzen dut, eta, batzuetan, ez dut ikusten prezio horiek ordaintzeko prest dagoen inor, eta gehienetan, ez dut ikusten prezio horiek ordaintzeko ahalmena duen inor. Arazoa hor dago, eta dirudienez hor egongo da, beraz, arazo hori konpontzea izango da urte honetako eta ziurrenik ondorengo urteetako lan konplikatuenetako bat. Aurrerago aipatutako ekimenak irtenbide bat dira jende edadetuarentzako, baina etxebizitzaren arazoak irtenbide pila bat beharko ditu gazteontzat, gazteok gure etxebizitza oso-oso urrun ikusten baitugu. Bestalde, Jardunian atalean, Idoia Larrañaga hobeto ezagutzeko aukera izango duzue. Medikuntza ofizialaz gain, jendea ulertzeko eta tratatzeko beste modurik badela esaten digu Idoiak, eta berak medikuntza naturalaren aldeko apustu sendoa egiten du. Gainera, aurten Danbolinen errezeta naturalek bere tokia izango dute, eta ale honetan izango dute lehen atala. Gai horietaz gain, Zestoako Atletismo Taldeak Joxe Orbegozo zenari eskainitako eskutitza, Iraetako Santa Ines jaiak eta beste gai batzuen gainean ere irakurri ahal izango duzue urteko lehen alean. Amaitzeko, zorterik onena opa diet zeuon guztion urte berriko gurariei. Urte berri on!

O d a n b o l i nEK

ier Arregi Artola

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

ATARIKOA

INKESTA

ENBIDOAK

SAN JOANGO ETXE BABESTUAK

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN IDOIA LARRAÑAGA

Z E ERREMEDIO

IRAETATIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. enduan botatako enbidoa niri tokatu zait jasotzea. Ixiar sendagileak, gripeari buruz hasi eta zaborrarekin bukatzea pentsatu zuen. Beraz, ni zaborrarekin hasiko naiz eta bukatu... Auskalo zerekin bukatuko du-

Ab

dan! Udaleko Ingurumen Sailetik zabor bilketaren arloan, aurreko urteetan jorratutako lanarekin jarraituz abiatu gara. Gaur egun, pilak, olioa, kartoia, traste zaharrak, baserrietako plastikoak, arropa… jasotzen ditugu bereiztuta, kaleko zaborrontzietan. Gaur egun arrunta, erraza eta logikoa iruditzen zaiguna, duela gutxi ezinezkoa zela pentsatzen genuen, konplikatua eta ilogikoa. Urte batzuetako ibilbidearen emaitza dugu. Heziketa lan baten ondorioa da gaur egun gaika jasotzen lortu dugun maila. Baina ezin gara konformatu horrekin bakarrik eta beste urrats bat eman nahi dugu udaletik: zaborretara botatzen dugun materia organikoa aparte jaso eta konposta egiteko erabiltzea; hau da, zaborra izatetik lurrarentzat ongarri izatera pasatzea. Udalak azpiegiturak eskainiko ditu, baina bakoitzaren ahalegina izango da gakoa emaitza onak lortzeko. Eta norbanakoen bultzadaz etorriko da hurrengo pausoa ere: atez ateko bilketa. Kaleko zaborrontzietako sistemaren alternatiba gisa sortu zen sistema hau. Zabor-edukinontziak erretiratu eta bilketa etxez etxe egitean datza, familia bakoitzak botatzen duenaren kontrola eginez eta sailkapen egokia bermatuz. Udaletik jakitun gara aldaketa ez dela egun batetik bestera emango, baina ez gara lehenak sistema hau martxan jartzen. Hor daude Usurbil, Oiartzun, Hernani, Antzuola… eta ezertan hasi aurretik beraien esperientziaz baliatuko gara. Hor dago baita herriko Atez ateko bilketaren aldeko taldeak jorratutako dinamika, eta azkenik udalak eta mankomunitateak eskainiko dituen formazio saioak. Atez ateko bilketa zerbait berria da, agian zalantzak sor ditzake, emaitzak lortzeko bakoitzaren inplikazioa eskatzen du…baina etorkizuneko apustua da. Beraz hitz egin dezagun, eztabaidatu, pausoz pauso eta urratsak eman. Orain artean, zaborra asko molestatzen duen zerbait izan da: basura poltsa etxetik atera eta hortik aurrerakoak hor konpon! Zikina da, gure ate ondoan ez dugu eduki nahi, usaina zabaltzen du, gauez atera behar dugu… Zaborra urrun eta ezkutuan nahi dugu. Gure gizartean, azken belaunaldietan, itxurari gehiegizko garrantzia ematen diogu: erabili eta bota, erosi-bota-erosi kulturan murgilduta gaude. Atez ateko sistemak geure buruari aldaba jotzen dio eta hurrengo belaunaldiei herentzi on hau utzi nahi dio: hondakinak kudeatzeko modurik onena, gure osasuna eta ingurugiroa arriskuan jarri gabe. Atseginak ez zaizkigun gai guztiak ezkutatu eta isildu behar al ditugu? Hemen doa hurrengo enbidoa, Zestoara orain urte batzuk bizitzera etorri eta psikologo lanean aritzen den Izar Arregirentzat. Zergatik da heriotza ere, ezkutatu edo hitz egiten ausartzen ez garen beste gai horietako bat?

I

xiar sagarzazu

Mundua bukatuko dela jakingo bazenu, zer gauza ez zenuke utziko eging gabe? Ni Barça-koa naiz, eta mundua bukatzerako beste Champions bat irabaztea nahiko nuke. Eta Madrili 10 gol sartu edo... gaur (urtarrilak 18), ez da egun txarra horretarako.

33 urte

Juan Herbas

Bidaia bat egingo nuke. Ilusioa egingo lidake New Yorkera itzultzeak. Hiriaren erdigunea ikusi... han egoera sozialak oso nabarmenak dira.

35 urte

Amelia Iriarte


5 NESKAK BINAKA

Nik uste egin Bidaia eder beharrekoak, nik bat egingo nuke. egin nahi nituen Gainera, jakingo guztiak egin dibanu mundua tudala; dauzkabukatuko dela, dan bi umeak. diru guztia gastatuko nuke bu- Nerea Idiazpi katzerako.

28 urte

Surya Paz

37 urte

Argentinara joango nintzateIlusioa izanke, eta baita Ausgo litzateke traliara ere. Paisaiak ikusi eta... Norbegiako Fiordotara joadisfrutatzera. tea. Lehenago Amaiur Mutiozabal kruzero bat antolatu genuen; 20 urte orain umeekin joan beharko genuke baina...

39 urte

Josu Goikoetxea

N

ESKA ALA mutila izan, zahar edota gazte sentitu, uneoro denok behar dugun leku bakarrenetakoa komuna da. Batez ere parrandetan, mutilei jakin-min berezia pizten dieten zera bat badago: neskak binaka joan ohi garela. “Inork lagunduko al dit komunera?” galderaren erantzuna –bai ala ez soilaren atzetik– mutilen ahotik irtendako beste galdera bat izaten da: “Ez al dakizu komunera bakarrik joaten?”. Kontuak horrela, neskak binaka joateko ohituraren inguruko pare bat arrazoi ematen saiatuko naiz. Mutilek, neskekin alderatuz gero, maskuria husteko abantailak dituzte: soinean daramatzaten arropek ez diete trabarik egiten, disimuluan azkar-azkar egiteko gai dira, eta paperik ez dute erabiltzen. Neskok, aldiz, nahiago izan ohi dugu komun txukun bat bilatzea. Hala ere, inor ari bada pentsatzen gero eta gehiagotan kotxe tarteetara jotzen dugula, bada arrazoia du. Baina ibilgailuaren babesean asmatutako komun berrira joateko ere laguntza eskatu eta binaka joaten gara. Izan ere, bat makurtuta dagoen bitartean bestea ingurua zaintzen egoten da, norbait gerturatuz gero hizketarako gaia atera eta ezkutatuta dagoena babesean mantentzeko saiakeran. Jai giroan, hobeto izan ohi da komunera norbaitekin joatea. Hasteko, bakarrik joanez gero, eta ilara luzean azkena bazara, lagunek tabernaz aldatu eta bakarrik galduta gelditzeko arriskua dago. Binaka sartuz gero, ordea, denbora aurrezten da: batek bukatu orduko bestea esertzen da, eta bitartean, lehenengoa jantzi egiten da, ilararen joana azkartuz. Gero, komunak berak ere badu zer esanik: batzuk handiak eta txukunak dira, bi kabitzeko modukoak, baina badira pertsona bakarra justu-justu kabitzen diren komunak ere. Ez poltsa, ez jertsea zintzilikatzeko pertxarik dago, eta gainera, bakarrik egotearen zorte txarrez-edo, papera bukatuta egon ohi da. Horrelakoetan, benetan eskertu ohi da kanpoko lagunak ate azpitik ematen duen musuzapia. Guzti horrez gain, tamainaren kontua alde batera utzita, bada beste zailtasun bat: ordu jakin batetik aurrera zorua blai egotea. Neguan kontu handia izan behar da berokiak lurra jo ez dezan, arropak toalla bihurtzeko arriskua benetakoa izaten da-eta. Eskerrak galtza-barren zabalen moda pasatuta dagoen, zeren garai bateko komunerainoko jira ikustekoa izaten baitzen: hanka puntetan, tazan eseri gabe, eta poltsa nola edo ahala lepotik zintzilik jarriz moldatu behar izaten zen. Gauzak horrela, ba al da binaka joatea baino egokiagorik? Lagunari berokia eta poltsa eman eta behar izanez gero papera eskatu, erraz. Hala ere esan beharra dago, gero eta neska gehiago ausartzen direla komunera bakarrik joatera. Hori bai, aldez aurretik kontuak ondo aterata. Denbora gutxian tabernaz aldatzeko arriskua badago, tokatzen den hurrengo tabernako komunera joatea komeni; eta badaezpada ere, soberako traste guztiak lagunei utzi, eta beharrezkoa izango den musuzapia poltsikoan hartuta, jakina!

E

nbido 2. Eguzki iraolagoitia


n u z i k r o t e begira g n a o J San esettxuee bab

“egoteak egoitzaren ondoan baliabideak

O

tsailean San Joango pisu babestuak ireki zirela hiru urte beteko dira. Etxe horiek eguneko zentroaren goialdean eraiki ziren eta Zestoako Udalaren eta San Joan Egoitzaren arteko akordio bati esker, bi erakunde hauek arduratzen dira kudeaketaz eta eguneroko funtzionamenduaz. Hiru urte pasa ondoren, herritik urrun, baina hain gertu, gelditzen diren pisuak bisitatu ditugu. Gure asmoa orain arte gauzak nola joan diren ikustea izan da eta etorkizunean zer gertatuko den ezagutzea.

aprobetxatzea dakar”

Jende ezezaguna elkarrekin bizitzen jartzen duzunean elkarbizitza arazoak izatea normala da, eta pisu babestuak ez dira salbuespena izan San Joan egoitzako zuzendaria den Joseba Illarramendiren esanetan: “Hiru urte hauetan elkarbizitza arazo pare bat izan dugu baina ez dira konpondu ezinekoak izan, eta orokorrean elkarbizitza ona da”. Pisuetako erabiltzaileekin hitz eginez edo kasuren batean bikoteak aldatuz konpondu dira arazo horiek. Nahiz eta pisuak ireki zirenetik hiru urte pasa diren, proiektu honen jatorria atzerago


7

i r a n u ngo

errotzen da: “2005ean hasi ginen proiektu honen beharra aztertzen”, dio Izaskun Serna Udalako gizarte langileak. Eguneko zentroa 2003an zabaldu zen eta nahiz eta funtzionamendu ona den, pisu babestuek beste behar batzuk dituzten jendea biltzen dute.

Pisu babestuen ezaugarri nagusietako bat da bertako erabiltzaileak autonomia maila handia dutela, baina behar sozial jakin batzuk ere badituzte, Izaskunek dioenaren arabera: “Eguneko zentroa zabaldu eta gero udalera laguntza eske zenbait pertsona etortzen zen behar jakin batzuekin. Etxerik ez, edo familiaren babesik ez duten pertsona horiek non kokatu ez genekien. Kontuan izan behar dugu egoitzan elbarritasun handia duten pertsonak hartzen direla, eta hori ez da izaten pisuetan daudenen egoera”. Erabiltzaile tipikoa edo perfila egiteko garaian “gehien bat adineko gizonezkoak” izaten dira, banandu egin direlako, familiarekin harremanik ez dutelako, etxerik ez dutelako edo beraien etxea egoera onean ez dagoelako… Eta eguneroko bizitza autonomia handiz egiteko gai izaten dira.

etan

Zestoan behar horri nola aurre egin aztertzen hasi zirenean eztabaida eta azterketa ugari egin zituzten: “Non eraiki erabakitzeko garaian asko eztabaidatu genuen eta denetarako iritziak egon ziren; mota honetako eraikin bat herrian bertan eginez gero, bazkariak eta antolatzea zailagoa” izango zela argitzen du Izaskunek. Hori dela-eta egokiena pisu babestuak eguneko zentroaren gainean eraikitzea zela pentsatu zuten. Modu horretan egoitzaren eta eguneko zentroaren baliabideak aprobetxatu zitezkeen eguneroko bizitzan. Erabiltzaileen adina ere oso kontuan izan zuten. Non egin erabaki ostean, beharrezko dirua biltzea zen beste lana. Asmo horrekin Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zitzaion diru-laguntza eta hark behar zen diruaren erdia eman zuen.

ZESTOARREK LEHENTASUNA Eguneko zentroaren gaineko lau pisuak egiteko garaian Aldundiaren araudia bete da eta etxeek 55 eta 60 metro bitartean dituzte. Lau etxe horiek sukaldea eta bainua dute baina bada diferentzia bat: bik logela bananduak dituzten bitartean beste biek ohe bikoitza dun logela bakarra dute: “Hasiera batean bikoteentzako pentsatua zegoen”, argitzen du Izaskunek. Urte hauetako esperientziak, ordea, bakarkako kasu gehiago ematen direla erakutsi du eta etorkizunerako udala logela bakarra duten etxeak banatzea planteatzen ari da pisuak gehiago aprobetxatzeko, baina oraindik ez dago ezer erabakita. Zortzi erabiltzaile hartzen dira gehienez baina momentu honetan bost bizi dira bertan, Begoña Aizpurua pisuetako zaintzaile arduradunak dioenez. Beraz, momentu honetan lekua badago eta udalak baditu pare bat eskaera. Horiek zenbait baldintza jakin bete behar dituzte: 60 urtetik gorako jendearentzat zuzenduta daude eta bailarako jendeak eska ditzake. Bertan bizi nahi dutenek “nahiko autonomia” izan behar dute beraien eguneroko bizitza aurrera eraman ahal izateko eta zestoarrek lehentasuna izango dute. Nolanahi ere, zestoarren

···


··· eskaerarik ez badago, bailarako beste herritarrek izango dute bertara sartzeko aukera.

*

Pisu babestu batean sartzeko eskaera egin eta onartua izan ondoren argi izan behar da ez dela egoitza bat bezalakoa: “Egoitzan zerbitzu osoa eskaintzen da, hau da, eguneko 24 Andres orduetan egoiliarren behar guztiak asetzen Lopez Zenbat denbor dira, bai osasun, garbitasun edo janari aldetik. a da he Otsailea men za n hiru u Etxebizitzen kasuan pertsona autonomoei udela? rte izan hasierat g ik o . dira; be zuzenduta egoten da eta, beraz, raz, Gustur egunerokoan gauza batzuk egiteko laguntza a zaude bertan? Gustura behar duen jendea da baina beraien bizia ez, zora g h arri nag otza egit egiteko gai dira”, argitzen du Josebak. o bertan en du b . Orain a in duenean a eguzk Pisuetako erabiltzaileek hiru zerbitzuen hemen iak irtet [b e n alkoian] zoragar artean aukeratu dezakete: Lehenengoan ri dago. pasieran ib iltzeko soilik alojamendua sartzen da eta ez du Baratza txiki ba jatekorik jasotzen. Etxeek sukaldea dute t ere ba Bai, bain o a orain bertan eta bakoitzak erabakitzen du zer nola ezin men duzue? lagata b e z den eze ala dago egin. Bigarren aukera bazkaria edo afaria r sartu . E t egoitzatik jasotzea da; eta hirugarrena a nor a rduratz en da b Karpo e Pisu babestuetako janari guztiak egoitzatik jasotzea. aratzaz ta ni. Ka ? r b p a ok lagun ina zain beste ezaugarrietako “Momentu honetan guztiek bazkaltzen du eta h du egite n dit ori nik. bat da denbora dute egoitzan”, gehitzen du Begoñak. Zerbait faltan b mugatu baterako izan Herritik otatzen Normala den bezala zerbitzu urruti d al duzu daitezkeela. Izaskunek ? a goela e Urruti? desberdinak izaki, ordaintzen den saten d Adinean dioenez, “orain u t e eta… bai bain gora eta prezioa ere desberdina izaten da. a urruti kilo bat badugu pertsona bat eta gert z u k gora u dago. Udalak eskaera jasotzen duenean, denbora mugatuz pertsona bakoitzaren egoera egongo dena. Beste leku aztertzen du eta bere diru iturrien eta batean plaza bat errentaren arabera hileroko kuota ordaintzen laguntzeko lortzeko zain dago eta neurriak har ditzake. Kuota baxuenean, soilik alojamendua hori lortu bitartean hemen izango da”. ordaintzen da (hilean 325 euro). Bigarren aukeran (bazkaria edo Horrek ez du esan nahi erabiltzaile guztien afaria aukeratzen dutenak) hilean 600-700 euro bitartean egoera berdina denik. Zestoarren kasuan ordaintzen dute. Eta azkenik janari guztiak egoitzatik hartzen bertan egongo dira “beraien egoera aldatzen dituztenak 900 eta 1000 euro bitartean ordaintzen dituzte. ez den bitartean”. “Beste erabiltzaile baten kasuan, bere osasun egoera aldatu egin da ELKARBIZITZA eta dagoeneko eskaera egina dugu egoitzara ARAZOAK aldatzeko beste atentzio maila bat behar Etxe hauetan bizi direnek nahi duten bezala antolatu dezakete baitu” esan digu Izaskunek. beraien eguneroko jarduera baina beti ere txukuntasun eta Udaleko eta egoitzaren arteko elkarlanari elkarbizitza arau minimoak zainduz: “Arau esturik ez dago eta esker funtzionatzen dute pisu babestuek azken finean eskatzen dena da elkarbizitza arau minimoak baina baliteke bertan denbora gehien errespetatzea, eta hori izaten da zailena” Josebaren hitzetan. pasatzen duena Begoña Aizpurua izatea: “Ni Kasuren batean etxez aldatu dituzte erabiltzaileak, arazoa ez egunero etxeak pixka bat garbitzeaz handitzeko asmoz. Arazo horien arrazoia zein izan daitekeen arduratzen nahiz baina batez ere beraiekin azaltzen du Begoñak: “Azkenean elkarrekin bizitzea tokatu zaie egoteaz. Batek pastillak behar dituela, eta bakoitzak bere nortasuna izaten du”. txanda hartzeko laguntza behar duela, arropa falta duela… denetik pixka bat. Hori bai, norbaitek afaria egiten badu bakoitzak berea jaso behar du”. Baliteke Begoñak eguneroko lanetan inplikazio handiagoa izatea, baina egoitzak ere baditu bere ardurak: “Egoitza bezala, edo hobeto esanda


9 fundazio bezala, pisuak gure lurretan daude eta Foru Aldundiaren akordio bati esker kudeaketaz arduratzen gara. Fundazioak, bere garaian, eguneko zentroa eraikitzeko udalari lurra eman zion dohaintzan. Gero pisu babestuekin gauza bera egin zen eta hitzarmen bati esker kudeaketaz arduratzen gara”. Elkartruke horren ondorioz, guztiok irabazten irten dugula uste du Josebak, bai herria, bai egoitza: “Akordio horren bidez sinergia asko sortzen dira eta zerbitzuak eskaintzeko garaian onuragarria da egoitzarentzat; egoiliarrek eguneko zentroa erabili dezakete, eta pisuetako erabiltzaileek ere erabilera anitzetako gela erabili dezakete eta baita jendearekin erlazionatu ere”. Izaskun ere Josebarekin ados dago eta pisuetako zerbitzua beste leku batean eskaintzea zailagoa eta garestiagoa izango litzatekeela uste du: “Gestioaren aldetik ere lagungarria da guretzat, egoitzako jendea bertan egoteak asko laguntzen digu. Bestela pertsona bat jarri beharko genuke eguneroko funtzionamendua zaintzeko”. BALORAZIO POSITIBOA Otsailean hiru urte beteko dira pisu babestuak martxan jarri zirela, eta ezezaguna zen esperientzia hau garatzeko nahiko denbora izan dute. Eta urte hauetako lanaren balorazioa egiteko eskatu diegunean denak ados agertu dira eta positibotzat baloratu dute: “Guretzat behintzat oso esperientzia positiboa izan da eta jendea ere oso gustura dagoela uste dut. Ekonomikoki ere prezio onean zerbitzu integrala eskaini dezakegu. Leku berean hiru zerbitzu ematea oso positiboa da” dio Izaskunek. Diruaren kontua garrantzitsua bada ere, Izaskun ez da horretara mugatzen eta beste abantaila ugari ikusten dizkio: “Nahiz eta pertsona bat pisu babestuetan sartzen denean ondo dagoen, egoitza ondoan izateak lagundu egiten dio. Egoitza ezagutu egiten du eta horrela etorkizunean behar izanez gero badaki egoitza zer

den eta nola funtzionatzen duen. Trantsizioa egiten laguntzen dio”. Egoitzara joateko aukera plazaratzen denean jendea mesfidati agertzen omen da baina pisuetan egoteak edo eguneko zentroa ezagutzeak zalantza horiek gainditzen laguntzen du. Etorkizunera begira aldaketak egitea pentsatzen hasita daude baina “eskaerak aldagaitzak dira eta orduan gauzak egin aurretik ondo pentsatu behar dituzu”, dio Izaskunek; “Agian egokiena logela bakarra duen etxeetako bat bitan banatzea izango litzateke eta bestea dagoen bezala ustea”, dio, berriz, Josebak. Oraindik ez dago ezer erabakita eta momentuan eskaera handirik ez badago ere, gauzak asko alda daitezke etorkizunean: “Lehen eguneko zentrorako eskaera gutxi zegoen baina azken bi urteetan asko igo dira, eta pisu babestuekin gauza bera gertatuko dela” uste du Izaskunek. Egoera berri horren arrazoiak bilatzea ez da erraza baina gaur egun jendeak familiaren babes gutxiago duela uste du: “Gaurkoa ez da garai bateko familia eta toki askotan, lanean daudelako edo urruti daudelako, ez dago lehen zegoen babesik familiaren aldetik. Etorkizunean horrelako zerbitzuak gero eta gehiago beharko dira. Jendea gero eta luzaroago bizi da, eta kontuan izan behar dugu Zestoako biztanleen %25ak 60 urtetik gora dituela”.

U

rco Canseco


Urtero moduan, Olentzero kantuz eta jaiotza biziarekin

Urtarrilaren 23a Olentzero herriko ikastetxera ere iritsi da

Urtarrilaren 28a

irteten diren taldeek kantuz alaitu zituzten herriko kaleak. Azken talde honek jakinarazi nahi du aurtengoan, irabaziak Saharar herriari elkartasuna adierazi eta laguntzeko erabiliko direla. Lortutako diruarekin, hemengo laguntzaz eraikitako Aaiuneko baratzetako produktuak erosiko dira eta erositako barazkiak Zestoarekin senidetuta dagoen Tichlan herrian banatuko dira.

Ertxi単a Musika Eskolakoak Arriagan operatik irteten

Urtarrilaren 28a Garikoitz Mendizabalek kontzertu arrakastatsua eskaini zuen Euskaldunan

31 larunbata, I. San Silbestre lasterketa

burutu zen. Herritarrek bikain erantzun zuten, distantzia tamainakoa izanik uste baino partehartze handiagoa izan zen. Antolatzaileak oso gustura daude eta hemendik aurrera urtero antolatzeko asmoa adierazi dute. Urteko azken egunean giro ederra suma zitekeen kaleetan bai lasterkari eta bai ikusleen aldetik.

Urtarrilaren 31a preso eta iheslarien aldeko urteko azken kontzentrazioa

Otsailaren 5a Errege Magoak Zestoako haurren gutunen bila


1

k

1

ale/bale KALE.

Otsailaren 5a Zestoako Elkartasun Zozketako irabazleak

BAINUETXE INGURUKO BI-

DEA OSO EGOERA TXARREAN DAGO, GAINERA

ARGIRIK EZ DAGO. ILUNTZEN DUENEAN ARRISKUTSUA DA BERTATIK PASATZEA, ABERIAREN BAT EGITEKO ERE‌

NEGUAN KORRIKA ETA ZESTOAN!

PASIERAN IBILTZEKO LANAK DITUGU

BA L E .

Otsailaren 12a Nava Jeevan elkarteak hitzaldia eskaini zuen Indian dituzten proiektuak aurkeztuz

GESALAGAKO ETXE GO-

RRIEN ALBOKO ESPALOIA KONPONDU DA

LEHEN JENDEA LABAINDU EGITEN ZEN ETA!

danbolin

zulo

Zoro peri eguna.

26 astelehena, eguraldia lagun giro bikainean ospatu zen Zoro peri eguna, hotzak ez zuen barkatu baina ateri zen bitartean denak gustura. Goizean jende ugari hurbildu zen azokara eta arratsaldean frontoira zer esanik ez. Urtetik urtera indar handiagoa ari da hartzen bai frontoirako kalejira bai jaialdia bera ere. Haurrek ere izan zuten ongi pasatzeko aukera Ttinbili Ttanbala antzerki taldekoekin. Egun osoa kalean ibili arren, jendeak ez zuen erretiratzeko gogo handirik eta Laranjadi txarangarekin eta ondoren Trakets taldearekin giro bikainean ibili ziren herritarrak zein inguruetatik etorri zirenak.

Otsailaren 15a Break dance erakustaldia eta tailerra Nava Jeevan elkartearen eskutik

Otsailaren 19a famili liskarrei buruzko hitzaldiak harrera ona izan zuen

Otsailaren 21a Wadna taldea Sahararen aldeko material bilketan


J

idoia larraĂąaga ardunian

medikuntza naturalean aditua

Batek baino gehiagok sentitu izan du aukeratutako ikasketekiko frustrazioa. Idoia ez zen gustura gelditu Dietetikak eskaini zionarekin eta betidanik joera izan duen medikuntza naturalaren munduan sartu zen. Kontsulta dauka eta gustuko eremuan dabil, etengabe ikasten eta ikasitakoa ahalik eta egokien praktikan jartzen.

Nola hasi zinen medikuntza naturalaren munduan? Unibertsitateko hutsuneak betetzearren murgildu nintzen bide horretan. Dietetikan erakutsi zidaten sistema mekanizatuarekin ez nengoen ados, nik ez bainuen pertsona ulertzen edade, sexu, pisu, altuera, kilokaloria eta abarren arabera soilik. Horregatik, eta beste hainbat arrazoirengatik, karrera ondoren iriologiari buruz enteratzen hasi nintzen. Liburu batek eskema pila bat puskatu zizkidan eta zeharo sartu nintzen mundu honetan. Gero naturopatiarekin hasi nintzen; ondoren homeopatiarekin; astrologia medikoarekin; barne-hazkundea deitzen zaionarekin, aspektu fisiko, emozional eta psikologikoa nola landu ikasiz‌ Eskuzko terapia ere landu nahi izan nuen: masajea, masaje emozionala, ajuste neurologikoa‌ Orain, Medikuntza Biologikoa izeneko ikastaroa egiten ari naiz. Osasun alorrean birziklatzen joatea beharrezkoa da, batetik, patologia eta tratamendu aldetik gauza berriak sortzen direlako, eta bestetik, eremua oso zabala delako. Beti pentsatzen dut ez dakidala nahikoa. Ikastaro bakoitzak beste batera eraman nau. Pertsona ulertzeko angelu bakoitza harrigarria da eta pixkanaka puzzlea osatzen ari banaiz ere, oraindik milaka pieza falta zaizkit. Pertsona bakoitzak bere bidea egin behar du osasuntsu mantentzeko eta bati balio dionak besteari ez. Horregatik, ni zenbat eta prestatuago egon, orduan eta egokiagoa izango da erantzuna emateko ahalmena. Bide zailagoa medikuntza naturalarena, ezta? Bai, azken urteotan zenbait elkarteren laguntzarekin ari dira eskola batzuk ofizialtasuna lortzen, batez ere Bartzelona inguruan. Baina eremu horretako ikasketak pribatuak dira oraindik eta gutxitan daukate homologazioa. Medikuntza ofizialak ez dio behar adinako lekua uzten. Pisu handia du beraz medikuntza ofiziala deitzen denak. Medikuntza moten artean zentzugabeko gerra dago. Gaur egun, osasun-sistemaren beharra sentitzen duenak batera edo bestera jotzen du laguntza edo babes bila. Nik amesten dut egunen batean medikuntza mota bakoitza jarriko dela bere lekuan eta baloratuko dutela bakoitzaren egitekoa eta benetako eremua. Orduan bai, osasun-sistema oso bat izango genuke. Zergatik uste duzu nagusitu dela gaur egun ofiziala den medikuntza hau? Medikuntza ofiziala gerra ondorengo egoerari erantzun eta irtenbide azkarra ematearren sortu zen. Alternatiboa deitzen zaion medikuntza betidanik iraun duena da, urteetan zehar herrien jakinduriak bildutakoa. Gaur egun, betikoari alternatiboa deitzen zaio, ofiziala gailendu delako. Etengabeko urgentzian bizi garenez, gaurko katarroa biharko desagertuta egotea nahi dugu eta


3

medikuntza urgente horretara jotzen dugu, ondorioak kontuan hartu gabe. Gainera, ardura falta handia sortzen ari da, sintomen zergatiari eta abiapuntuari ez zaio erreparatzen, eta hori gutxi balitz, medikuarengan jartzen da sintoma desagertzearen ardura, pastilla magiko batekin, adibidez. Gure osasunarekiko ardura desbideratzeak bere arriskuak ditu. Hor dago bi medikuntzen arteko alde handia; naturalak barrutik kanpora sendatzen erakusten du, sintomei erantzun hobeagoa ematen ikasiz.

1

Medikuntza naturalak duen eremu zabalean non kokatzen zara? Ni elikadura alorrean hasi nintzen eta, gaur egun, aspektu horri izugarrizko garrantzia ematen jarraitzen dut. Izan ere, egunero gure motorrari erregai ona sartzen badiogu, berak energia hori behar dugun moduan transformatuko du eta hori hasiera oso ona da osasun ona edukitzeko. Baina ezin dugu alboratu emozioek gugan duten eragina. Jendearekin lana egiterakoan garbi ikusten da bizipenek nola eragiten duten. Gainera, askotan beraiek dira testimonio hoberenak, inor baino hobeto dakitenak agerian geratutako alterazio edo gaixotasuna zein bizipenek abiarazi dien. Hortxe dago probarik onena mila teorien artean. Paziente bakoitza ikastaro txiki bat izango da. Dudarik gabe, irakaslerik handienak dira. Edozein ofiziotan gertatzen dela uste dut, ez dago praktika bezalakorik. Kasu errealei erantzuna eman behar zaie. Zer egiten duzu zure lanean? Osasun kontsulta egiten dut eta ofizialki nutrizionista naizenez, elikadura energetikoa lantzen dut. Baina egia esanda, pertsona bat kontsultara datorrenean zergatik gerturatu den galdetzen

···

“artean Medikuntza moten zentzugabeko gerra dago”


···

Antzeman al duzu aldaketarik medikuntza naturalarekiko jarrerei dagokienez? Egia da eskaera handiagoa dagoela, baina medikuntza naturalak ofizialtasunaren beharra dauka, lana ondo egiteko eta jendearengandik konfiantza lortzeko. Ematen du medikuntza ofizialaren kontra jo behar dela medikuntza naturalaren aldeko apustua egiteko, baina azkenean, norberaren beharraren alde egitea da, besterik gabe. Askotan, pazienteak medikuntza ofizialak eman ez dion erantzunaren bila jotzen du medikuntza naturalera.

diot, eta hortik abiatuta sentitzen dudanaren araberako laguntza ematen diot, pertsonak ikastea behar duena baloratuz. Ez daukat protokolorik eta dakidan guztia martxan jartzen dut pazientea ahalik eta egokien bideratzeko. Asko lantzen ditut iriologia, elikadura eta alde psikologikoa edo emozionala; hiru horiek dira nire ardatzak. Tratamenduak pertsona eta egoera bakoitzaren araberakoak izan ohi dira. Elikadura, homeopatia, fitoterapia, masajea, erlaxazio ariketak… euskarri gisa erabiltzen ditut.

Teknologiaren aroan informazioa gero eta eskuragarriago dago. Informazioa eskuragarri egotea beharrezkoa da. Medikuntza ofizialean, hitz arraroz betetako testuak ulertezinak dira, ezinezkoa da soluzio aktibo bat ematea, diagnostikoa bera ere ulertezina da. Medikuntza naturalean murgiltzeko ezinbestekoa da liburuetara jotzea, ofiziala ez denez horiek bihurtzen dira ikasteko euskarri nagusiak. Zorionez ulerkorrak diren liburu ugari daude.

Gaixo dagoen jendea gerturatzen zaizu kontsultara ala beste arrazoi batzuengatik joaten dira? Era askotako asmoekin etortzen dira: gaixotasunak tratatzera, gaixotasun ondorenerako laguntza bila… Azken aldian, jaten ikasi nahi duten gazteen bisitak ugaritu dira. Asko umeak dituzten gazteak dira, haurrei txikitatik eredu ona ematearen ardura daukatenak. Asko pozten nau horrek eta oso gustuko dut haiei laguntzea. Hala ere, lantokian nutrizionista gisa nagoenez, argaltzeko dieta eskaera asko izan ohi ditut, izan ere oraindik gure titulua argaltzearen ideiarekin oso lotuta dago. Jendea oso mareatuta etortzen da, dietetika ofizialak dituen kontraesan ugarien ondorioz.

“hori ez dugu gure burua maite eta gaixotasun handi bat da”

Medikuntza ofizialak jartzen duen hesi horrek ez du osasuntsu mantentzen laguntzen, ezta? Ez. Medikuen lanak jendeari informatzea eta osasuna zaintzen erakustea izan beharko luke. Antzinako Txinan, medikuek jendea osasuntsu zegoen bitartean kobratzen zuten, norbait gaixotzen zen momentuan diru iturria Modan dauden dieten bila joaten al da jendea? mozten zitzaien. Beraz, medikuen interes printzipala jendeak bere burua zaintzen jakitea zen eta horretaraEstetika modan dagoenez, gorputz modelo konkretua lorko erremintak eskaintzen zitzaizkien. Horrela osasuntzeko jendea edozer egiteko kapaza da eta azken boladan dietsu mantentzen ziren eta medikuek dirua irabazten ta proteikoak dira modan jarri direnak. Gaizki planteatutako zuten. Hori da osasun sistemaren eredu ona. Gaur dietak dira, oso desorekatuak eta osasun arazo handiak sortu egun, gaixotasunari enfokatutako sistema daukagu, ahal dituzte. Azkena nagusitu den Dukan dieta, berrikuntza moduan saldu dute eta betidanik egon diren beste edozein dieta promedikuek gaixo gaudenean irabazten dute. Gaixoteiko bezain kaltegarria da osasunerako. ek ematen dute dirua.

Nola liteke osasungarriak ez diren bideei holako bultzada ematea? Osasun publikoaren helburua gu zaintzea zela uste nuen, medikuntzaren eta farmazien tranpak ikusten hasi nintzen arte eta kostatu egin zitzaidan hori onartzea. Industria mota bat zela konturatu nintzen, dirua lortzea helburu duena eta irizpide etikoak atzean uzten ditu. Osasuna ez da helburua, dirua baizik. Zein hutsune nagusi ikusten diozu medikuntza ofizialari? Azken urteetan egin diren ikerketen arabera, jakina da emozioek eragina dutela nerbio sisteman, immunitate-sisteman eta hormonalean, hau da, somatizazioa delakoa gertatzen dela emozioa barnean sortu eta fisikoki kanporatzerakoan. Osasunaren Mundu Erakundeak osasuna definitzeko alde fisikoa, emozionala eta psikikoa hartzen ditu kontuan. Teorian hiru gauzak kontuan hartzen badira ere, praktikan ez da hala baloratzen. Nik neuk, gainera, alde espirituala gehituko nuke. Osasuna osotasun bat da.

Zein da osasuntsu bizitzeko errezeta? Maitasuna ematea norbere buruari eta ingurukoei, izan ere, ez dugu gure burua maite eta hori gaixotasun handi bat da; esna egotea, norberaren burutik eta bihotzetik zer pasatzen den ohartzeko; eta sentitzen dena bizitzea juiziorik gabe, lasaitasunez. Gorputzari haize freskoa, janari goxoa, eta mimo asko. Norberarekin bakarrik egoten ikastea; deskantsatzea; eta aldi berean hankei eragitea, gorputza mugimendurako diseinatua baitago. Gaurko bizimoduan nekatzen dena ez da gorputza, burua baizik. Gogoko ditugun gauzak egiteari eutsi behar zaio. Norberaren bizitza bizi, askotan besteen begietatik bizi baikara onartuak eta maitatuak izateko. Hori izan daiteke errezeta on bat…

M

aialen Kortadi Iparragirre


5 1

joxe

Orbegozori bihotzez

LAGUNTZAILE

IBILI ZEN BATIK BAT

J O X E,

B A I N A K O R R I K A E R E A R I T U Z E N.

Orain dela 20-30 urte atletismoan ibili ginen batzuek oraindik korrika egiten segitzen dugu. Eta ez daukagu Joxe ahazteko. Eskutitz hau idazterakoan umegaztetxo gineneko oroitzapenak datozkigu burura. Urte asko pasa dira ordutik, baina oraindik gogoan ditugu lasterketa aurreko urduritasunak, emaitza onen ondorengo pozak eta goiz pasa ederrak.

AR G A Z K I A N ( M A K U R T U T A

E Z K E R R E T I K L E H E N E N G O A) ,

ZA R A U Z K O

BIKOTEEN LASTERKETAN

Guk kirolaz gozatzeko beste batzuek lan egin behar izaten zuten, ia denak gurasoak, eta horien artean zegoen Joxe. Igandetan kotxea prest izaten zuen Gipuzkoako edozein bazterretako karrerara haurrak eramateko, baita ume lasterkariak auzoz auzo etxera eraman eta ekartzeko ere. Igande hartan krosa tokatzen bazen eta lokatz handia baldin bazegoen, zapatilletan zein luzeratako iltzeak jarri behar ziren eztabaidatzen ibiliko zen beste gurasoekin: “Lokatz handia ziok eta komeni iltze handiak sartzea, baina handiegiak ere ez dituk komeni ze bestela gemeloak kastigatuko zaizkie”. Detailista eta perfekzionista zen, Carl Lewisek nola Joxek hala prestatuko zituen zapatillak gu bezalako mukizuentzako. Aholkuak eta animoak beti, eta denentzat, Gipuzkoako txapeldunarentzat eta azkenarentzat. Paperez inguratuta ibiltzea gustatzen zitzaion, alegia, lasterketetako sailkapen orriak jaso eta etxean gordetzen zituen, artean Internetik ez zegoen garaian. Kalkuluak ateratzen amorratua zen: “Ekipotako puntuaketan aurrena Platerokoak dihoaz, bigarren Jakintza eta hirugarren gu. Holaxe mantenduko bagina Gipuzkoako Txapelketara goaz!”. Beste detaile bat ahaztu ez zaiguna Beduako entrenamendu sesioak dira. Berriz ere Carl Lewis handiaren pare, erreleboetako lasterketak nola prestatu erakusten ziguten entrenatzaileek eta Joxe han ibiliko zen mila aldiz telebistan ikusitakoa guri esplikatzen: “Eskubiko besoa luzatu eta eman erreleboa hurrengoari, baina ez frenatu, toperaino segi!”. Zenbat lan, zenbat denbora eta nolako gogoa lan boluntario hartan. Orain guri tokatu zaigu lan horri segitzea, eta konturatu gara kirolean boluntario lana zenbaterainoko ahalegina den, konkretuki atletismoan. Horregatik, Joxe, beste hainbatekin batera guregatik egin duzuna eskertu nahi dizugu. Zuek erakutsi zeniguten korrika eginda gozatzen, kirola bizitzeko modu bezala ulertzen, eta garai hartako oroitzapen zoragarriak dauzkagu. Horren ispilu gara Zestoan hauspoa astinduz hara eta hona korrika gabiltzan guztiok. Eskerrik asko, Joxe, guri eskainitako denbora, jakinduria eta goxotasunagatik. Zestoako Atletismo Taldean beti gogoan izango zaitugu.

Z

estoako Atletismo Taldea


ze erremedio berbena Verbena officinalis: berbena EUSKAL HERRIAN ASPALDIDANIK DA OSO EZAGUNA ETA ERABILIA. SENDABELARRIK EZAGUN ETA ERABILIENA DELA ESAN DAITEKE. ERROMATAR SOLDADUEK ERE BEREN POLTSETAN ERAMATEN ZUTEN, ZAURIAK SENDATZEKO. LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Utziz gero, metro bat neurtzera irits daiteke. Zurtoin nahiko gogorra du, lau angelukoa. Hostoak korapiloetan jaiotzen dira ezker-eskuin, eta erronbo itxurakoak dira. Zenbat eta gorago, orduan eta hosto txikiagoak eta erregularragoak ditu. Loreak lili kolorekoak izaten dira, eta adartxoen goiko aldean sortzen dira. Fruitua lau hazi dituen lau angeluko kapsula bat da. ZERTARAKO ETA NOLA ERABILI: Berbenaren ezaugarririk garrantzitsuena da zikinkeria, pasmoa eta infekzioa kentzen eta garbitzen dituela. Zauriren bat gaiztotu edo azalean zerbait sartuz gero (arantza, eskarda…), jarri berbena enplastuak. Katarroa, bronkitisa eta abar edukiz gero, hartu infusioak edota jarri bularrean edo bizkarrean berbena belar enplastuak, hiru egunera berriz ere, eta, gero, atseden hartu. Gehiago behar izanez gero, zazpi egun igarotzen utzi, eta berriro ipini.

MARIA JESUS ETXEBERRIAK askotan erabili izan du berbena belarrarekin eginiko enplastua, pneumoniak, anginak, sinusitisa, hematomak… sendatzeko. Amak erakutsi zion, eta haien amari, Zestoara etortzen zen Añorgako petrikilo batek. Berbena jasotzeko garairik onena ekaina dela esan digu Maria Jesusek. Edozein mendi ingurutan topa daiteke, baina Etorra inguruan asko omen dago. OSAGAIAK

- OLIOA - BERBENA - ARRAUTZAREN

ZURINGOA

Hasteko, txikitu berbena, eta berotu sutan olio pixka batekin. Ondoren, irabiatu arrautzaren zuringoa, harro-harro egin arte (platerari buelta eman eta ezin da erori). Amaitzeko, gehitu berbena zuringo irabiatuari. Horrela, bildu zapi batean, jarri mina dugun tokian, eta mantendu gau guztian jarrita.


7 1

mira ikus oroimina NESKA GAZTEA ETA ASTO PAREA BEREN OTARREKIN, ALONDEROKO ALDAPAN. 1910-1920 INGURUA. ITURRIA: SAGARZAZU- IZETA FAMILIA

Artean kotxerik ez zen garaian, astoak jaun eta jabe ziren garaietan, ilaran lotuta egoten ziren Zunzunegi aldean, Gurutzeagan... Alonderoko aldapan. Berdura pixka bat, esne pixka bat, baba pixka bat, arrautzak... ekarriko zituzten kalera eta, etxerakoan, jenero haien truke erositako “enkarguak” eramango zituzten. Astoaren jabea erosketak egiten ari zen bitartean, edo tragoxka hartzen ari zenean, arrantza bat edo beste egingo zuten, baina hantxe egon beharko zuten lotuta, ilaran. Etxerakoan, ohiko enkargu txamarrak baino zerbait gehiago karreatu behar baldin bazuen astoak –pentsu zakuak edo– otarretik aterata aleren batzuk emango zizkion nagusiak; edo sartu eskua poltsikoan eta arto kaskarren bat,

F

ernando Arzallus

ogi koskorren bat, sagarren bat igual edukiko zuen asto koitaduarentzat. Ondoren, kargatu gauzak eta “arre, astoa!” aginduarekin batera, poliki-poliki, abiatuko ziren biak. Maitea izaten zen astoa baserrian, garai haietan! Guk ere –kontsumo gizartean, abundantzian jaiotakoak– ezagutu genuen mundu hura, nahiz eta ordurako kotxeak nonahi zeuden. Eta guri ere, mutil koskorretan, agintzen ziguten astoa hartu, otarrak erantsi, eta jenero hau edo hura eramatera kalera joateko eta etxerakoan enkarguak ekartzeko. Agintzen ziguten guri ere, bai. Gu, ordea, lotsatu egiten... Eta gure lotsarekin batera amaitu ziren astoak eta argazkian irudika dezakegun mundu polit hura.

BIG Mireille Geis-Aitor Arana. Ibaizabal, 2011

irakurri

berri dut

Lizzyri lagunak egitea kostatzen zaio, eta mutilek beti egiten diote barre haren izaera bereziari, eta heziketa bereziko ikastetxe batera joateak ez dio horretan laguntzen. Big ezagutzen duen egunean, ordea, dena aldatuko da. Neska horri pentsatzen duena esan diezaioke eta bere etxera gonbidatuko du. Baina Lizzyk inoiz ez zuen pentsatuko bere lagun berriak bide arriskutsutik eramango zuenik, legearen mugetan, eta pertsona asko zauritzeko arrisku gorrian. Istorio bizia da hau, adiskidetasunaren egiazko esanahiaz pentsarazten duena.

HERIOTZAK Josu Waliño Pizarro. Elkar, 2011

Alaitz Olaizola eta Irati Sasiain Errepidea, Miren Agur Meabe. Ama-alaba batzuk karabana batean bizi dira eta goiz batean biak haserretu eta alabak alde egiten du. Kamioi baten atzean ezkutatu eta beste herri baterantz habiatzen da alaba. Ama kezkatuta alabaren bila hasi eta hondartzara joaten da. Alaba, berriz, poliziarengana joaten da egindakoarengatik damututa. Asko gustatu zaigu liburu hau ama-alaben maitasuna nolakoa den esaten baitu, gomendatzeko liburua dela uste dugu.

Josu ospitalean dago, ustez, bere azken egunak izango direnak igarotzen. Heriok aurki eramango duela sinetsita dago, gauero egiten baitio bisita. Josuk, halere, ez du hil nahi, eta ihes egin behar diola erabakitzen du, engainatuko duen zerbait asmatuz. Estualdi horretan dagoela, heriotzari buruzko istorioak kontatuko dizkiote elkarri.


auzo etatik IRAETAKO SANTA INES JAIEN KRONIKA, 2012 Santa Ines eta San Sebastian. San Sebastian eta Santa Ines. Elkarren ondoan bizi diren bi santu dira. Iraetan ederki dakite baten eta bestearen berri, eta urtero festak antolatzen dituzte haien patroia den Santa Inesen omenez. Aurten, eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, giroa bikaina izan da. Urtarrilaren 21ean, larunbata, hasi ziren jaiak, txupinazoarekin. Ondoren, Iraetako txikiek zuhaitz landaketari ekin zioten, gurasoek lagunduta. Zuhaitzak herritarren gogoaren adierazle dira: herria hobetzeko gogoa, alegia. Handik, Gure Ordeka Elkartera, bazkari mundiala jatera! Giroa, bazkariaren tankerakoa: bikaina. Iraeta, Arroa eta Zestoako mugak ere dantzan jarri zituzten bertara inguratu zirenak. Eta hainbeste konturen artean, arratsaldean ipuin kontalaria

gerturatu zen Iraetara, lagun berezi batekin: mimoa. Elkartean bertan guztiek izan zuten ipuinaz disfrutatzeko aukera: txikienek, eta hain txikiak ez direnek ere bai. Eta handik, nora? Bada, poteo herrikoia egitera: soziedadetik Errotara, eta Errotatik Bekoetxera, gaueko karaokerako eztarriak prestatzera. Igandean eguraldia ere poztu egin zen, Jose Mari Aizpuruari eta Maritxu Balzolari eskainitako omenaldia goxatzeko. Aurresku, bertso eta musika artean, herritarren eta familiarren esker ona eta omenaldia jaso zuten biek. Dotore asko etorri ziren biak eta, malkotxoren bat tarteka ageri bazen ere, irribarreak izan genituen nagusi. Iraetako historia bizia ditugu biak, eta herriak hala adierazi nahi izan zien. Gero, kalejira soziedaderaino, merezitako hamaiketakoaz gozatzeko. Bertan Iraetako 2011ko jaioberriei ongi-etorria eman zitzaien, etxafuego

iraeta eta opari artean. Orkatzek eta Ihintzek opariak jaso zituzten Iraetako umeen eskutatik. Musika eta jatekoa ere ez zen faltatu. Etxeetan igandetan ospatzen diren bazkarien ostean, arratsaldean Errota Harria izan genuen protagonista. Bertara 10 harrijasotzaile eta 300 lagun inguratu ziren saioa ikusteko. Mundiala joan zen, eta azkenean txapela Aimar Irigoienen burura joan zen, 74 altxaldiei esker. Asko gozatu zuten ikusleak, eta arratsalde eder bat osatu zuten denen artean. Artikulu hau idazterakoan, ez da oraindik bigarren asteburua pasa; beraz, aurretiko kronika da irakurtzen ari zaretena. Lan asko hartu dute iraetarrek programa osatzeko. Lehenengo asteburua iraetarrei begira baldin bada ere, bigarren asteburua izaten da irekiena. Hasiera ostiraleko mus txapelketarekin Bekoetxe merenderoan. Larunbatean, auzoen arteko futbol txapelketa futbol zelaian eta afari herrikoia frontoian. 10 euroren truke salda, txorizoa, sahieskia, txotxa, ardoa, postrea eta kafea. Ondoren Drindotsen berbena eta dantzaldia Iraetako DJekin. Igandean, ordea, umeen txanda iristen da: trena, puzgarriak, tailerrak, txokolatada eta irabazteak inporta ez duen molto-kross karrera. Beste urte batez ere, ZORIONAK IRAETARROI eta GORA SANTA INES!

I

ban Narbaiza


Ot 03

saila

OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak kalejiran San Joan egoitzara joango dira 17:00tan eta ondoren kaletik bueltatxo bat emango dute. • 18:00tan Santa Engrazi ermitan Santa Agedari lore eskaintza. 19:30etan Kultur Etxean Santa Ageda Koplak Zestoan DVDaren aurkezpena.Ondoren, hainbat urtetan taldekide izan den Luis Mendizabal "Gexalari", egindako lanaren ordainetan eskerrik zintzoena eskainiko diote. • Gaztelekuan, eskulanak.

04

LARUNBATA

Goizetik hasita Santa eskea. 20:20etan Gure Txokoa elkartean Santa Agedako koplak Zestoan liburuaren aurkezpena. Mahakideak: Leire Etxeberria alkatea, Xabier Euzkitze, Javier Kalzakorta eta Xabier Unanue. Ondoren: Bertso afaria, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin.Txartelak Koiote tabernan salgai, 30€ (liburua barne). • Gaztelekuan, eskulanak.

10

OSTIRALA

Astebukaera pasa raketekin Luescun-era (Pirinioak). Raketak eta bastoiak alokatzeko aukera egongo da. Izena emateko epea, otsailak 7 (Kiroldegian), prezioa 75€ pertsonako. Ezinbestekoa izango da federatua izatea. • Gaztelekuan, umeen mozorro desfilea prestatzen hasiko dira.

16 17

OSTEGUNA

Lucio dokumentala, liburutegian 20:00tan. OSTIRALA

Banda txikia kaldereroz mozorrotuta irtengo da kalera. Hasieran San Joan egoitzara joango dira, gero kalejiran plazaraino eta bertan kontzertua eskainiko dute banda nagusiarekin batera. Irteera 17:15etan eta kontzertua 19:30etan.

18 21

LARUBATA

Inauteriak: txokolatada, umeen mozorro desfilea, txaranga,… ASTEARTEA

Inauteriak: merienda eta umeentzako ikuskizuna,...

9

agenda

•F

1

amilia ugariek aukera dute Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko. Agiriak udaletxean aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 28a. Aurkeztu beharrekoa: Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. Diru sarreren egiaztagiria (azkena). Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua). erriko pilota elkarteak antolaturik neskentzat paleta ikastaroak antolatu dira. Saioak ostegunetan 20:00tan izango dira. Hasiera batean teniseko pilotekin izango dira saioak eta bilakaeraren arabera gomazko pilotekin ere aritzea espero da. Nahiz materiala pilota Elkarteak jarriko duen hasieran joango direnek pala eman beharko dute. Saioak doanekoak izango dira. a Guipuzkoana autobus konpainiak eskaintzen duen Donostiarako autobus zerbitzua zabalagoa izango da hemendik aurrera. Ordutegi berria www.laguipuzcoana.net edota www.lurraldebus.net webguneetan kontsulta eta eskura daiteke. rola Erdialdeko Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko GarapenIraunkorrerako Sailarekin eta Zestoako Udalarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko 6. kanpaina. Bertan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratza bat izan behar da. Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenei konpostagailua, horren erabilpenerako ikastaroa eta liburuxka, eta aholkularitza zerbitzua dohain emango zaizkie. Izena eman nahi dutenek Urola Erdialdeko Udal Elkartearekin (943-857319 edo ueue@udal.gipuzkoa.net) edo Zestoako Udalarekin (943 147010 edo ingurugiro@zestoa.net) harremanetan jar daiteke. Epea urtarrilaren 31an, asteartea, amaituko da. erriko pilota elkarteak antolaturik neskentzat paleta ikastaroak antolatu dira. Saioak ostegunetan 20:00tan izango dira. Hasiera batean teniseko pilotekin izango dira saioak eta bilakaeraren arabera gomazko pilotekin ere aritzea espero da. Nahiz materiala pilota Elkarteak jarriko duen hasieran joango direnek pala eman beharko dute. Saioak doanekoak izango dira.

•H •L

•U

•H


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
124 - 2012 urtarrila by DANBOLIN - Issuu