danbolin 2011ko azaroa
122 zb.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
www.zestoaautoak.com
Askotan iruditzen zait herriko jende ia guztia ezagutzen dudala, bistaz bada ere, eta ia egunero ikusten ditudala. Egunak, asteak, hilabeteak eta urteak gero eta azkarrago pasatzen direla ere ohartzen ari naiz aspaldian; adinaren kontua omen! Sentsazio horren isla izan zen Amaiurrek esan zidanean Aitor Unanue Galleitxori elkarrizketa egin ziola Maialenek: “Ene ba! Mutil hori bizi al da?” pentsatu nuen. Orduan konturatu nintzen denbora pila bat daramadala bera ikusi gabe eta haren arrastoa zeharo galduta dudala. Bada, ez dakizuenontzat Senegal inguruko itsasoan dabil lanean. Baina ez dizuet gehiago kontatuko: irakurri Maialenek egin dion elkarrizketa interesgarria! Santa Zezilia eguna ere gainean dugu. Herriko musikari guztiak euren eguna ospatzeko aitzakiarik ez dute falta eta musikariok ez garen gainontzeko herritarrok ere izango dugu aukerarik euren doinuez gozatzeko. Gainera aurten, Anjel Goikoetxea omenduko dute makina bat urte bandan egin ostean. Bestalde, musikarien santua tarteko, Adabegi taldekoei elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu. Talde anitza da, herritarrez gain beste hainbat herri eta herrialdeetako kideez osatua. Eta musikari dagokionez, estilo ugari nahasten dituzte txalapartarekin fusionatuz. Zestoan estreinakoz irailean izan genuen haiek ikusteko aukera, eta esan beharra dago Laranjadi plaza, beste askoek ez bezala, leporaino betetzea lortu zutela. Eta musika kontuak albo batera utziz, ba al dakizue indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen dituen ariketak zeintzuk diren? Pilates metodoa. Kiroldegian ariketa hauek egiteko aukera dago, ez dakizunontzat, eta Marina Pons herritarra dugu irakaslea. Irakasle bikaina, dena esan behar! Kirol horri eta gimnasia abdominal hipopresiboari buruzko onurak eta xehetasunak ezagutzeko aukera ere izango duzue d a n b o l i nen orrialdeetan. Eta lehen esan bezala, denbora ikaragarri azkar pasatzen da eta konturatzerako gure artean ditugu Ian eta Auritz, danbolin-kidetxo berriak! Zorionak Jone eta Paski eta Margari eta Urko, eta ongietorri Ian eta Auritz!
N d a n b o l i nEK
aiara Exposito Alberdi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 18 19
ATARIKOA
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN AITOR UNANUE
PILATES METODOA
KORTADIREN PLATERETIK
ADABEGI
LASAOTIK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. H O N DA R T Z A R A A N I M AT Z E N ? y eta Jorge, a zer enbidoa zuena! Indarrak bildu (gripe honek uzten badit, behintzat) eta saiatuko naiz motzean azaltzen nolakoak izan diren Zestoako euskaltegian irakasle gisa pasatu ditudan lehen asteak. Hasierako egunetan sekulako itomena sentitu nuen. Den-dena zen berria niretzat: euskara irakasle moduan lehen egunak nituen, ikasleak ezezagunak ziren, bulego berria, ordenagailu arraroa... Alegia, uholdeen erdian igerian ari banintz bezala ikusten nuen neure burua: ez flotagailu eta ez mangito, txakurren moduan eskuak mugituz, noraezean eta arnasestuka. Dena den, neure buruari terapia egiten nion, lasaitzeko esanez: “Hau ere pasatuko duk. Egon hadi lasai. Egokituko haiz. Emango diok buelta”. Eta halaxe gertatu da, asteek aurrera egin ahala, eta uholdeen ur-maila jaitsi den neurrian, askoz patxada gehiagorekin nabil. Orain arte Zestoarekin ez dut izan harreman handirik. Pasaerako herria izan da niretzat; Azpeitira bidean, albo batera gelditzen den herri hori, harrobia eta bainuetxearen artean dagoena. Neu Oikiakoa izanda, parrandara ere etorri izan gara noizbehinka; Soro Perian, esate baterako (egia esan, beti pentsatu izan dut zergatik ez ote zaion jartzen Zoro Peria izena, zestoarrek duten ero famarekin askoz hobeto uztartuko litzateke-eta!). Beno, kontuak kontu, asteotan apurkaapurka ari naiz ezagutzen herriko martxa: Txanpiñoiko haurrak leihotik ikusten ditut, musika eskolako tronpeta hotsek konpainia egiten digute tutoretzetan, kafesne goxoa zein tabernatan ateratzen duten ikasi dut, litxarreriak erosita gaztetxoak Gurutzean gelditzen direla konturatu naiz... Baina Zestoan ere txakurrak hanka-hutsik! Orokorrean begiratuta, Zestoa herri euskalduna dela esan daiteke, baina badago zer hobetua. Horretan jarri nahi nuke neure hondar alea. Nola? Euskaraz gutxi egiten duenari berriketan eginarazita, txukun idazteko zailtasunak dituenari boligrafoa nola astindu esanda, eta ustez euskalduna denari eguneroko bizitzan nolako hutsuneak dituen ikusarazita. Euskalterapiak gauza askorako balio du eta erreminta ugari ditugu. Atariko probekin dantzan ibiltzen gara, baldintza hipotetikoarekin ezkutaketan, eta “a” itsatsiarekin musuka. Horrelaxe jarraitu nahi nuke, hondar aleak pilatzen. Ea datorren ekainerako denon artean hondartza osatzea lortzen dugun! Eta hasieran gripea aipatu dudanez, horra hor enbidoa Itziar Larrañaga medikuari: urte sasoi hau al da okerrena Zestoako anbulatorioan?
Pu
X
abi Aizpurua Ugarte
Zer moduz hauteskunde gaua? ETBn hauteskunde gaua ikusten egon nintzen amarekin, banekien Rajoy aterako zela. Ez dut uste Espainian gauzak asko aldatuko direnik baina ea hemen aldatzen diren Amaiurrekin
16 urte
Itsaso Waliño
Atzo uste dut ez zela sorpresa handirik egon. Nik uste dut esperotako emaitzak izan zirela, ez zait politika asko interesatzen baina gustura
36 urte
Itziar Iparragirre
5 KULTUR ETXEKO ARETOTIK MADRIDERA
Nik lo ederki egin dut, ostiraletik iganderainoko hondoa pasatzeko neukan eta. Sofan egon nintzen telebistari begira
Nik ederki egin dut lo, atzo ez nintzen ezertaz enteratu baina gaur emaitzak ikusita, Amaiurrena ondo eta Rajoyrena gaizki
Ander Larrañaga “kanario”
Pello Iparragirre
37 urte
52 urte
Nik lehenengo esan behar dut DNIa galduta daukadala eta ezin izan nuela bozkatu. Hala ere hor egon nintzen gauen telebista aurrean adi-adi
23 urte
Isabel Larrañaga
Oso gau positiboa, ez dago beste hitzik
J. Joxe Odriozola “Txapei”
46 urte
11
URTE nituela eskolan antzerki tailerrean izena eman nuen eta inoiz ahaztuko ez dudan amona tikdunaren papera egin nuen. Antzezpen mundua atsegin eta aurrea begira horretan aritzea gustatuko litzaidakeela pentsatu nuen. Urteak aurrera egin ahala jendeari kontatu eta brometan ari nintzela uste zuen. Nik ordea nireari eutsi eta Donostiako antzerki eskola batean hasi nintzen, hori ere gustatu eta egun hemen nago, Madrilen. Orain Laboratorio de Teatro William Layton-en ari naiz interpretazio ikasketak burutzen. Hiru urteko ikasketak dira eta aurrera begira auskalo zer irtengo den, mundu hori oso zaila baita. Baina, behintzat, etxetik irten eta esperientzi berri batean murgiltzeko aukera izan dut. Duela urtebetetik nago Madrilen, hasieran oso zaila egin arren azkenean hiriko bizimodura ohitu egin naizela esan dezaket. Egia da aurreko urtean agian Zestoan Madrilen baino denbora gehiago egiten nuela, “etorri egin zara edo oraindik ez zara joan?”, “ze, ezin etxetik alde egin?”, eta horrelakoak entzun behar izaten nituen. Aurten ordea eskolako dinamikak eta horrek dakartzan castingek, agentziek… gehiago lotu naute Madrili. Egun osoa metroan pasatzen dut bai eskolara joateko, bai lagunekin gelditzeko... egia esan leku guztietara mugitzeko. Goizean goiz jaiki, txamarra handia hartu eta klaseetara joaten naiz. Lehenengo mailan bi gela gaude, bakoitzean 18 pertsona inguru. Oso jende ezberdina biltzen gara bertan baina oso ondo moldatzen gara elkarrekin eta hori oso garrantzitsua da klaseak emateko orduan. Pentsa, hasi zaitez elefante batena egiten edo maitemindu apasionatuarena edo irakasle frustratuarena edo… astelehenean goizeko 10:00etan. Pentsatuko duzuen bezala ez dut egun guztia klasetan pasatzen, lagun asko egin ditut, leku guztietakoak eta horiekin Madril barne-barnetik ezagutzeko aukera paregabea izan dut. Herri txiki bateko bizimodutik hiri handi batekora egin dut salto. Hasieran izugarrizko aldaketa izan zen, baina pixkanaka ederki moldatzen naizela konturatu naiz. Badago esaldi bat gazteleraz honako hau dioena: “Madrid nunca duerme”, bi urte hauetan ikusi dut hori egia borobila dela. Hiru urtez ikasten eta Madril hobeto ezagutzen jarraituko dut eta gero, auskalo… nahiz eta niri eszenatokia gehiago gustatu, egun panorama ez da batere samurra. Beraz, ea behintzat pantaila txikian edo handian ikusten nauzuen. Hemendik muxu handi bat nire ingurukoei eta batez ere eskerrak eman gurasoei ikasketa hauetan babes osoa emateagatik. Aktoreen artean esaten dugun bezala: “mucha mierda, Miren”
E
nbido 2. Miren Nogales Sagartzazu
G
J
ure herrian bitxikeriak bilatzen hasi eta topatzen dira, handik edo hemendik. Oraingo honetan Aitor edo Gallegitxo (berdin omen dio era batera edo bestera deitu) izan da gure jakin-mina ase duena. Ikasle txarraren “aitzakiarekin� egin zituen berak makinista ikasketak Pasaian, eta dagoeneko bost urte daramatza urtean zehar denboraldiak Zestoatik urrun eginez. Aldiro-aldiro herritik ez ezik, kontinentetik ere urruntzen da, Afrikarako norabidea hartu eta Senegal inguratzen duen itsasoan barrena lanean jarduteko. Beragan interesa jarrita gurera gonbidatu dugu, beraz, eta Danbolinzaleokin elkarbanatu nahian, hemen Aitorrek argitu dizkigun zalantzak.
ardunian
aitor unanue
Zer dela eta Dakarren lanean? Ikasketak bukatu nituenean, zerbait egiten jarraitu beharra zegoen baina ez nintzen oso ona eta ezagun batek animatu ninduen makinista ikastera, denetik egiten omen zen bertan: soldatu, tornuan, elektrizitatea‌ Eta Pasaiara joan nintzen Goi mailako makinista modulua egitera. Han barkuak gora eta barkuak behera, gero eta gehiago gustatu zitzaidan eta horretan jarduteko beharra nuela ikusita patroi ikasketak ere egin nituen. Horrela nenbilela, Dakarrerako eskaintza izan nuen eta han nabil dagoeneko bost urtez. Nola da zure urteko plana? Bi hilabete eta erdi Dakarren eta beste bi hilabete eta erdi edo, hemen pasatzen ditut. Bi makinista gaude eta txandatzen joaten gara. Handik etortzean aspertu egiten nintzen oporretan, gauza gutxi edukitzen nuen egiteko eta Zumaian beste bi barkutan hasi nintzen turismo lanean, hiru hilabete horiek betetzeko, nolabait. Nolakoa da zuen hango egun bat? Itsasoan baldin bagaude goizeko 5:30-6:00ak aldera arrantzuan hasten gara, eguna argitzearekin batera. Arrain gutxi etortzen bada 8:00ak alderako bukatzen dugu eta gero egun guztia barkua martxan edukitzen dugu, poliki-poliki goazen bitartean makinako mantentze lanak egiten. Eta arrain asko baldin badago egun guztia arraina tanketan tolesten pasatzen dugu. Denboraldia egiten dugu itsasoan, 15-30 egunen bitartean ibiltzen gara eta gero portuan hiru egun deskargatzen. Ez ote duzue lana bakarrik egingo? Egia esan gustatzen zaigu parranda pixka bat egitea. Portuan gaudenean, egun guztia deskargan pasatzen dugu goizeko 7:30etatik arratsaldeko 21:00ak arte. Hilabete guztia itsasoan pasa ondoren, azkenean izaten da irteteko behar eta gogoa.
7 “dugu Denboraldia egiten itsasoan, 15-30 egunen bitartean ibiltzen gara eta gero portuan hiru egun deskargatzen”
Barkuan zein zabiltzate lanean? Tripulazioan 16 senegaldar daude, bi patroiak eta beste makinista Hondarribikoak eta ni zestoarra. Eta hizkuntza? Ba patroiarekin euskaraz eta langileekin erdaraz edo frantsesez. Portuan, berriz, frantsesez gehien bat. Zer moduzko jendearekin egin duzu topo? Jende oso ona da, egia da maiz deskonektatu ohi dutela eta lanari erraz uzten diotela gainean ez bazaude baina jende eta langile onak da. Tripulazioarekin oso ondo konpontzen naiz, neu naiz gazteena 35-55 urte bitartekoak dira besteak. Bestalde, Dakar guztiak ezagutzen nau. Zer moduz barkuko jatekoarekin? Guk hemengo janaria eramaten dugu barkura, urtero bi kontainer janari. Bestalde, beraiek arroza jaten dute egunero bai bazkaltzeko bai afaltzeko, eta batzuetan kuskuz marokoarra eta senegaldarra. Eta, igandetan, oilaskoa beti. Hango sindikatuak afrikarrentzat eta europarrentzat sukaldari bana edukitzera derrigortzen gaitu, baina beno, askotan janaria banatzen dugu. Beti ibilbide berdinak edukitzen dituzue? Ez. Aurten, adibidez, Marokorako lizentzia eman digute, nahiz eta ez garen sartzen itsaso horretan. Gu Mauritania, Kabo Berde, Senegal, Guinea Bissau eta noiz behinka Guinea Konakryn. Gainera alde hartan piratak egoten dira eta ahal bada saihestu beharra dago eremu horretan sartzea.
Inoiz topo egin duzue piratekin? Ez, ez zaigu tokatu. Gure pirata handiena polizia da, trajeko piratak. Toki horietan ustelkeria egoerak ematen dira eta hori kontrolatzen dute. Segurtasun aldetik nolako egoeran zaudete? Beharrezko dena daukagu baina barkuko lanak egiteko, gogorra egiten da erabili behar den trajea janztea, bero izugarria egiten baitu, udaran kanpoan 37º gradu inguru eta makinan 52 bat. Beraz, galtza motzak, tirantedun nikia eta txankletekin ibiltzen gara. Istripu posibleen artean ere bada segurtasun planik eta horretarako irtenbiderik, ezta? Inoiz izan duzue hondoratzeko arriskurik? Bada bai, alde horretatik egoera ondo zainduta dago. Nik ez dut azalean horrelako esperientziarik bizi baina han nabilen bost urte hauetan 6 barku hondoratu dira. Batek izan zuen arrazoi xelebrerik. Egurrezko barku bat ezpata arrain batek eragindako zuloarengatik hondoratu zen. Nola ikusten duzu Senegaleko egoera? Toki oso-oso pobrea da, jendea gose da. Beraiek kontziente dira ez daukatela munduari interesatzen zaion ezer, Senegalek kakahuetea besterik ez du. Badakite horrekin ez daukatela ezer. Hala ere, gustura bizi dira, gu baino gusturago. Batzuk ez daukate etxerik, asko txatarretarako barkutan bizi dira, beste batzuk kotxetan. Beste askok olio lata handiak erosten dituzte, olio txapa horiekin etxea eraikitzeko. Ez dakite urtean zenbat jende hiltzen den gosez, oraindik ez baitaukate dokumentu ofizialik, lehengo urtean hasi ziren ateratzen. Beraz, ez dakite zenbat biztanle dauden.. Zer moduz daramazu inguruarekiko hain bizimodu desberdina izatea? Ez da zaila, txip aldaketa bat da. Egia da harremanak asko galtzen direla, lanean nagoenean horretara nago eta hemengoarekin pixka bat ahaztuta egoten naiz. Gero hona iristean pixka bat kostatu egiten da. Han nagoen bitartean komunikazioa eten egiten da nahiz eta posta elektroniko batzuk bidali, telefono deiren batzuk egin eta jaso… gehienbat herriko txutxu-mutxuez enteratzeko. Eta gero bueltan ba kostatu egiten da girotzea zenbaitetan, norberak bere bizia egiten baitu urte guztian zehar, normala den bezala.
···
···
Zer botatzen duzu faltan han zaudenean hemengoa eta hemen zaudenean hangoa? Hemen nagoenean botatzen dut hangoa faltan baina han nagoenean hemengoa gutxi. Gogoratzen ditut familiakoak, lagunak… baina lanarekin oso entretenituta egoten naiz. Hemen berriz, egun guztia zerbait egiten egotea botatzen dut faltan. Egunero egiteko berriei ekin, sortutako arazo desberdinei irtenbidea bilatu, gauzak konpondu… Etxean, nola hartu zuten notizia? Ba amak izugarrizko disgustua eta aitak eta arrebak ere dezentekoa. Ni beti izan naiz ideia bat buruan sartuz gero lortu arte geratzen ez den horietakoa eta, beno, segituan ulertu zuten serio ari nintzela eta ez zegoela atzera bueltarik. Ez zaude inondik inora damututa hartu zenuen erabakiaz ezta? Ez. Hasiera batean hemendik abiatu nintzenean hiru lan eskaintza izan nituen. Bat lehorrerako, eta beste bi itsasorako. Lehorrean geratzeko egin zizkidaten bi entrebistak pasa nituen arren, lan proposamena luzatu zidatenean argi nuen Senegalekoa hartu nahi nuela. Bestalde, hasi eta urtebetera izan nuen aldaketarik, lan eskaintza zeharo desberdin bat egin zidaten, luxuzko yate baterako Tarragonan. Probatzera animatu nintzen eta gehiegia iruditu zitzaidan. Bidaia bakarra egin nuen Napolesetik Cerdeñara eta bertan astebete pasa genuen. Ez zihoan nirekin bat. Hala ere, yate handiak ezagutzeko aukera
izan nuen, gauza berri batzuk ikusi, bestelako jendea ezagutzeko aukera… baina ez zen nire lekua, ez nintzen eroso sentitzen. Beraien bizitza bizitzea ez nuen gustuko, batera eta bestera beraiekin eta patroi lanaz gain, beraien zerbitzuetara egon behar, zerbitzari bezala, uniformearekin... Lehen aipatu duzu hemen zaudenean lan egiten duzula bi barkutan. Zehazki zer da egiten duzuna? Ba, hemen nagoenean bi barkutan ibiltzen naiz, “Jonny Maracas” eta “Antxon”, turistekin bueltak egiten. Barku txikia, Antxon, udaran Zumaiko ibaian jendea hondartzara eramaten ibiltzen da eta neguan, flyschak ikustera egiten ditugu bidaiak. Eta barku berriarekin, Jonny Maracas, flyschak ikusteaz gain festak egiten dira bertan, ezkondu aurreko agur festak, Donostiako su artifizialak, Oriotik Donostiara bidaiak eta horrelakoak, bezeroak eskatzen duenaren arabera. Festa horietan, anekdotarik? Bada, bai, bakarren bat tokatu da, xelebre xamarra. Batean Donostian talde bat hartu behar genuen eta asmoa Donostiako badian afari bat egitea eta buelta bat ematea zen, andre baten 55 urtebetetzea ospatzeko. Izugarrizko euria, tximista, itsasoratzeko zalantzak zeudela eta dagoeneko itsasoan zebilen bati deitu nion eta ordu erdiko ibilbidearen ondoren eguraldi ona zetorrela. Beraz, taldeari informazioa eman eta zain egon ginen pixka batean. Ordurako xanpaina eta gainontzeko edariak irekitzen hasita zeuden eta ekaitza pasa zenerako edaria bukatuta geneukan. Gehiagoren bila joan behar izan genuen festak jarraitu ahal izateko.
“Beraiek kontziente dira ez daukatela munduari
Nondik dator Jonny Maracas izen bitxia? Anekdota moduan atera zen, hasieran ez zitzaigun gustatzen izena baina konturatu ginen inor ez zela ahazten izenarekin, beraz egokia zela. Barkua, Segovian egin genuen. 40 bat lagunentzako barkua da Jonny Maracas, Antxonek gutxixeago hartzen ditu, 27 inguru.
interesatzen zaion ezer, Senegalek kakahuetea besterik ez du”
Segovian ontziola hortaz? Bai. Ontziolaren kokapenaren arabera, Kantauri aldean edo mediterraneoan, toki horretan bakarrik saldu ohi dira barkuak. Kasu honetan, ontziola Espainia erdialdean kokatuta kosta denak harrapatzen dira. Oriokoak ere, Avilan ireki zuten ontziola, arrazoi horrengatik. Noiz arte ikusten duzu zure burua Senegalen? Nik ez daukat inongo presarik bueltatzeko, momentuan gustura nago eta beste pixka baterako han egongo naiz.
M
aialen Kortadi
ikusentzunezko eta haurrekin eginiko irteerak harrera oso ona izan dute. Aipatu beharra dago Artano anaiek eta Garikoitz Arrizabalagak eskainitako Georgia mendi bizikletaz ikus-entzunezkoa astebete atzeratu behar izan zela arazo teknikoak medio baina bigarren aldiz hurbildu zirenak mokadutxo ederrarekin konpentsatu zituzten eta amaiera ezin hobea eman zitzaion Mendi Asteari.
danbolin Uholdeak.
zulo
Azaroaren 5eko eta 6ko euriteek kalte ugari ekarri zituzten, baita irudi ikusgarriak utzi ere.
9
Mendi asteko hitzaldi,
Azaroak 11 Gaztelekutik artistak irtengo zaizkigu martxa honetan
Azaroak 12 Urtero legez, Huancabelicako haurrentzako laguntza biltzen
Azaroak 17 Musika eskolakoek Santa Zezilia eguna dela eta hainbat ekitaldi burutu dituzte
Arretxeko portalea berritua.
Orain dela seiehun baino gehiago, Zestoako hiribildua sortu zenean, harresiak egin zituzten herri osoa inguratuz eta lau sarrera edo portale jarri zituzten. Hainbat arrazoi direla medio, denak eraitsi egin ziren bat izan ezik, Arretxe ingurukoa. Horrek ere eskapada ederra egin zuen 70eko hamarraldian, ondoko etxea botatzen ari zirela ia-ia portalea ere bota zuten eta. Bere lekutik kendu eta plazan, sakristia ondoko kaletxoan, jartzea ere pentsatu zen (udaletxean bada marrazki bat, nola gera zitekeen irudikatzen duena). Zorionez, azkenean tente geratu zen, bere lekuan. Baina portaleak ez ezik, bertako goialdeko santuaren irudiak ere ez du atarramentu hobea izan. Aspaldi-aspalditik San Joseren irudia egon izan da bertan, baina azkenaldian ez. Horregatik, batez ere Kaleokerreko jendearen ekimenez, San Joseren irudia ipiniko da bertan, inguruak ere behar bezala txukunduta.
Azaroak 18 Mus txapelketa Gaztetxean
Azaroak 18 Herriko gazteek agian jatetxe italiar bat irekiko digute
Bizi osasuntsu bati begira: pilates metodoa
Pilates ikastaroak gure artean nahiko berriak dira, hain zuzen duela bost urte hasi ziren ikastaroak Zestoan. Marina Pons herritarra da irakaslea, berau argentinarra da eta bere sorterrian pilates ikastaroak ematen zituen. Duela sei urte etorri zen gurera eta herrian pilates ikastarorik ez zenez eskaintzen, herritarrei indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen diren ariketa hauek eskaintzen hasi zen 2006an.
Ikastaroek hasieratik arrakasta handia izan dute herritarren artean, eta Ponsek pribilegiatua sentitzen dela azpimarratu du, izan ere “jendea oso esker onekoa da eta onura asko aurkitu dizkio ariketei, hori dela eta ikasturtez ikasturte errepikatu egin du�. Gaur egun bost talde ditu, zortzi edo hamar lagunez osatuak eta haurdunaldientzako eta erditu ondorengo pilates ikastaroak ere eskaintzen ditu. Pilates metodoa Joseph Pilates (1880-1967) alemaniarrak asmatu zuen. Gaztetan asma eta bestelako gaixotasun batzuk zituen eta bere burua sendatzeko hainbat ariketa egiten hasi zen. Lehen Mundu Gerran kartzelatua izan zen eta bere metodoa kartzelan gauzatzen jarraitu zuen berriro ez gaixotzeko. Gainera, bertako presoekin ere praktikatu zuen eta argi ikusi zituen metodoaren onurak. Kartzelatik atera zenean, Alemaniara itzuli zen eta bertan dantzari profesionalekin hasi zen lanean; izan ere, bere metodoak lesioak errekuperatzen laguntzen zuela konturatu zen. 1926an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen eta bere lehenengo gimnasioa ireki zuen. Estatu Batuetatik pixkanaka zabaltzen joan zen eta pertsonaia famatuak hasi ziren bere metodoa praktikatzen. ZER DA PILATES METODOA? Alderdi fisikoa eta alderdi mentala lotzen dituen entrenamendua da. Gorputzaren potentzialtasuna eta elastikotasuna lantzera bideratuta dauden ariketak dira. Horiei esker gorputz orekatu bat lortu daiteke, ohitura txar (gorputz jarrera txar) guztiak baztertuz. Pilates metodoaren zortzi oinarriak hauek dira: kontrola, kontzentrazioa, doitasuna edo zehaztasuna, koordinazioa, arintasuna, zentralizazioa, arnasketa eta ohitura. Zortzi oinarri hauetatik abiatuta 500 ariketa
1 1
baino gehiago dituen taula bat osatu zen gorputzeko atal guztiak landu ahal izateko. Joseph Pilatesek asmatu zuen metodoa oinarrizkoena da, baina gaur egun aldaera ugari daude. Kiroldegian egiten den pilatesa “Pilates mat” bezala ezagutzen da, koltxonetaren gainean, lurrean, egiten dena hain zuzen. Fitball, zinta elastikoak, pisuak… erabiltzen dira metodo horretan. “Pilatesaren onurak ugariak dira, baina oinarrizkoenak, muskulatura indartzea, elastikotasuna lortzea eta, horien ondorioz, oreka batera iristea dira. Bide batez tentsioak alboratzen ere asko laguntzen du”, azaldu du Ponsek. “Norberak bere buruarekin lasai, erlaxatuta egoteko astean bi ordu dira, eta hori ere oso garrantzitsua da gaur egun dugun bizi erritmoarekin”, gaineratu du. Lesiorik ez izateko postura berriak ikasten ere laguntzen du. Ariketa hauek kontzentrazio itzela eskatzen dute, eta horri esker gorputzeko zein gihar lantzen den jakitea posible da. PILATESA HAURDUNALDIAN Haurdunaldiaren hiruhileko bakoitzean mota bateko ariketak egiten dira, eta amaierakoan gehien lantzen direnak kontzentrazioa, erlaxazioa… dira. Garai horretan zoru pelbikoa erlaxatuta izatea oso komenigarria dela azaldu du Ponsek, erditze ahalik eta naturalena izateko. “Erditze naturala, kontzientea eta zoru pelbiko eta sabel indartsua izaten laguntzen du. Errekuperazioan ere ikaragarri laguntzen du” azaldu du Ponsek.
fragma igotzean zoru pelbikoan dauden organo guztiak ere igo egiten dira. Sabelak ere barrura eta gora tiratzen du, ondorioz sabela ere lantzen ari da baina presiorik sortu gabe zoru pelbikoan”, azaldu du Ponsek. Ariketa hauek emakumeen inkontinentziarako egokiak diren arren, gizonezkoentzat ere primeran daudela nabarmendu du Ponsek. Izan ere, gizonen kasuan iztaietenetan, hiato-etenetan… asko laguntzen dute. “Askotan pentsatzen dugu inkontinentzien kontua emakume helduen arazoa dela baina gaur egun, gero eta gazte gehiago daude inkontinentzia arazoak dituena. Gehienak kirolariak izaten dira. Korrika asko egin dutelako, pisu handiekin ibili direlako… zoru pelbikoa oso ahulduta dute eta horren ondorioak dira inkontinentzia arazoak”, azaldu du Ponsek. Aipatutako guztiez gain, postura hobetzeko, zirkulazio arazoetarako (barizeak), sexu harremanetako funtzioak eta sentsazioak hobetzeko, kirolarien errendimendua hobetzeko… da ona mota honetako ariketak egitea. Abenduaren erdi aldean hitzaldi bat antolatzeko asmoa dute eta bertan gimnasia abdominal hipopresiboaren inguruko informazioa emango dute bi irakaslek eta terapeuta batek. Hitzaldi horren ostean talde berri bat osatzeko asmoa dago.
NORENTZAT DA GOMENDAGARRIA? Pilatesak ez du adinik, eta jende guztiarentzat da gomendagarria, ez du kontraindikaziorik. Bizkarreko lesioak dituzten pertsonei, pilateseko ariketak egiten hasi aurretik sendagilearekin hitz egitea gomendatzen die Ponsek. Nerabeentzat ere oso gomendagarria dela nabarmendu du, izan ere pilatesari esker postura egokiak hartzen ohituko lirateke eta aurrera begira bizkarreko eta posturarekin lotura duten arazo asko ekidingo lituzkete. Are gehiago, Ponsek uste du nerabeei eskolan irakatsi beharko litzaiekeela pilatesa. Epe laburrean herrian nerabeekin osatutako talde bat eratu nahi du. GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA Zoru pelbikoan espezializatutako Marcel Caufriez medikuak sortu zuen eta erditze ondorengo errekuperaziorako metodo iraultzailea izan zen. Metodo hau emaginek, ginekologoek, fisioterapeutek… erabiltzen dute. Caufriezek egin zituen hainbat ikerketen ostean ohiko abdominalak egitean zoru pelbikoa ahuldu egiten dela ohartu zen, izan ere sabelak kanpo aldera tiratzen du eta zoru pelbikoan dauden organoek (maskuria, uzkia, umetokia…) beheraka tiratzen dute eta horrek organoen jaitsiera suposatzen du. Ondorioz, esan bezala, zoru pelbikoa ahuldu egiten da eta hortik etortzen dira, besteak beste, inkontinentzia arazoak. Ariketa hauek arnasketaren kontrolaren bidez eta diafragmaren bidez lantzen dira. Apnea unetan (arnasarik hartu gabe egonda) egiten da lan, arnasari eutsiz ur azpira sartuko bagina bezala. “Apnean gaudenean saihetsak ahalik eta gehien irekitzen saiatzen gara eta horrekin diafragma gora igotzen da. Dia-
N
aiara Exposito Alberdi Argazkiak: Amaiur Aristi
kortadiren
plateretik
berdura express
Osagaiak : Berdura freskoa; adib.: - brokolia - azalorea - kalabazina Oliba olioa
Edozein haragi edo arrain laguntzeko, patata frijituekin aspertuta daudenentzat
Prestaketa : Garbitu brokoli bat, eta sartu osorik presio eltzean bi baso urekin. Jarri sutan jarri topera, eta, zarata psssssssss hasten denean, jaitsi erdira. 2 minutu pasatutakoan, utzi hozten bertan. Atera, zatitu, busti olio on batekin, bota gatz pixka bat‌
sagarra manzana,
carbĂłnikatza
Aguja: lepoaldea Babilla: maskala Cadera: mokorra Callos: tripakiak Carrilleras: masailak Despojo: barrukiak, erraiak Codillo de cerdo: txerri ukondoa Costilla: saiheskia Magro: giharra
Pavo: indioilarra Solomillo: azpizuna Tocineta: hirugiharra ZancarrĂłn: zankarra Diafragma: entrekula Falda: hegala
Osagaiak : 4 kaki heldu 2 baso esne 100 ml esnegain Kanela 4 arrautza 150 g azukre
kaki
flana
Prestaketak : Esne eta esnegaina kanelarekin irakitan jarri orduko, kendu sutatik, eta utzi hozten. Zuritu kakiak, zatitu, eta berotu zartagin batean (5 min), bigundu arte. Ondoren, egin pure bat irabiagailu elektrikoarekin. Nahasi 4 arrautza azukrearekin eskuzko irabiagailuaz. Nahasi dena (3 ontziak), eta sartu karameluz bustitako ontzi batean. Eduki 180 °C-an Maria bainuan (45 min).
3 1
efe meri
deak
1935-11-26 Narkis Balentziaga margolari arroarra hil zen Mexikon, 30 urte zituela. Bizi izan balitz, Euskal Herriko artista onenetakoa izatera iritsiko zen, ia seguru. Bere lana freskoa, gogotsua, berritzailea zen, eta hainbat erakusketa garrantzitsutan parte hartu zuen. Oteizarekin batera Ameriketara joan zen bere lana erakustera eta arrakasta galanta izan ere bai. Baina osasun makalekoa izan Balentziaga, eta Mexikon heriok harrapatu egin zuen. 1977-11-05 “Bi milioiko lapurreta Zestoan. Atzo goizean, ostirala, Zestoako Aurrezki Kutxa Probintzialean bi milioi pezeta lapurtu zituzten bi txanodunek; horietako batek kainoi murriztudun eskopeta zeraman”.
1983-11-21 “Kapital arabiarra begi-bistan. Dirudienez, arabiar finantza-talde batek Zestoako bainuetxearekiko interesa azaldu du eta goi mailako hotel bat eraikitzea aztertzen ari da. Zestoako Udalak, badaezpada ere, laster asko erantzun zizkien arabiar horiei, Suitzatik egindako galderak: norena zen bainuetxea, inguruko nekazal lurren prezioa, ura botilaratzea pentsatuz gero zenbat kilometro zeuden itsas portu hurbilenera… ‘Berri garrantzitsua izan daiteke Zestoako turismoa suspertzeko’, esan du udal ordezkari batek”.
IPAR HAIZEAREN KONTRA Daniel Glattauer (Itzultzailea: Irati Elorrieta) Alberdania 2011
irakurri
berri
Leo Leikek Emmi izeneko ezezagun baten mezu elektronikoak jasotzen ditu hutsegitez. Mutila ongi hezia denez erantzun egiten ditu, eta neskari erakargarri egiten zaionez hark ere idatzi egiten dio atzera. Elkarrizketa bat sortzen da horrela, atzera bueltarik ez duena. Denbora kontu hutsa dirudi elkar aurrez aurre ezagutzea, baina desasoseguz bizi dute aukera hori eta atzeratu egiten dute unea. Gaur egungo literaturan idatzi den maitasun elkarrizketarik argienetako bat eta xarmangarrienetako bat.
dut
ATZORAKO GERATZEN DENA Ana Urkiza. Alberdania, 2011
Maddi Alberdi Zoaz infernura laztana. Anjel Lertxundi. Anjel Lertxundiren liburu honek gaur egun pil-pilean dagoen gai bati buruz hitz egiten digu, genero indarkeriaz. Rosak bere gizonarekin batera egiten du lan eta berarengan aurkitu izan du babesa aspalditik. Hala ere, gizona Rosa jipoitzen hasten denetik gauzak asko zailtzen dira emakumearen bizitzan. Gazte zein helduek irakurtzeko liburua iruditu zait, interesgarria eta erraz irakurtzekoa.
Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahian... Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu... Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko... Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko... Bizi zaitezke, edo ez.
adabegi Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Zestoan musika eskolak hartzen du batez ere protagonismoa egun horretan. Guk, aurtengoan nolabaiteko ibilbidea egina daukaten musikariengana jo nahi izan dugu; eta horixe dira Adabegikoak, musikariak. Mikel Aveirok, Aitor Korta Kortxok, Antonio Diniz-ek, Adrian Larrañagak (laurak Zestoakoak), Unai Mujikak (Azkoitia) eta Ladis Rivasek (Zumaia) musika egiten dute, eta Askoa Etxebarrietak eta Marie Tourék dantza (abestu ere egiten dute). Ttakunpa, 12 Tribu eta Grises-en gisako taldeetan aritutakoak dira, eta beste hainbat talderekin ere egin dituzte kolaborazioak. Dantzariei dagokienez, Marie, dantzari ginearraren ibilbideak artikulu luze baterako emango luke, baina ez daukagu horretarako tokirik ale honetan; nazioartean leku askotan ibilia dela esanda utziko dugu. Uda honen hasieran atera dute beraien lehenengo diskoa, eta Euskal Herriko hamaika txokotan izan dira ordutik. Estazioko lokalera joan gara, beraiek entseatzen hasi aurretik galderak egitera. Giro alaia daukate han behean, eta nahikoa barre egin dugu elkarrizketan zehar. Askoa Etxebarrieta, La Pulga, gasteiztarra falta izan zaigu, ezin izan baitu entseatzera etorri. Beste guztiekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Nola sortu zen taldea? Aveiro: Hasiera batean, Ttakunpa bukatu eta egon zen tarte bat talderik gabe egon ginena. Hura bukatuta, Kortxo eta biok txalapartarekin zerbait egin nahi genuen, baina gainerako perkusioa alde batera utzi gabe. Pentsatu genuen bestelako instrumentu bat sartzea ere interesgarria izan zitekeela, beste ukitu bat emateko. Inguruan geneukan jendea ikusi, eta horren arabera antolatu ginen: bagenekien Mujik jembe-a jotzen zuela, Ladisek baxua, Adrianekin ere ukitu desberdin bat eman genion… Nola joan zineten osatzen gaur egun zareten taldea? Adri: Hasiera batean sei hasi ziren (Aveiro, Kortxo, Ladis, Muji, Antonio eta Jorge); gero, orain dela hiru urte inguru, ni sartu nintzen taldean. Horrela egon ginen urtebete pasa. Gero Jorgek utzi egin zuen, eta horrela jarraitu genuen: Muji eta bion artean Jorgeren egitekoak bananduta, moldatu ginen. Geneukanarekin guztiz gustura ez, eta gitarra probatzen hasi ginen, baina gitarra-jolea ere ez zen etortzen eta... alde batera utzi genuen hori ere azkenean. Azkenik, diskoa grabatzea erabaki genuen eta hor hasi ziren bai Marie eta bai Askoa, gainontzeko kolaboratzaileez gain (Antoñito
5 1
saxo-jolea, esaterako). Orain daukagun DJ-a diskoaren ondoren hasi zen gurekin. Diskoan Sound Sistem-eko DJ-ak kolaboratu zuen, eta konturatu ginen diskoak indar asko hartzen zuela DJarekin. Hark ezin zuenez, DJ Noda hasi zen gurekin kontzertutan parte hartzen. Beraz, gaur egun, hasierako sei haietatik bat ez dago, eta ni neu, Askoa, Jon Fer (DJ Noda) eta Marie gaude talde egonkorrean. Diskoan kolaboratzaile gisa parte hartu zutenak ere, inguruan baldin badabiltza, gonbidatzen ditugu, kontzertutan parte hartzeko. Noiz hasi zen, beraz, proiektua? Muji: Hau laugarren negua izango da entseatzen hasi ginenetik. Aveiro: Kontuan izan behar da hainbeste taldekide izanik ez dela erraza koordinatzea entseatzeko eta abar. Adri: Gainera, gitarra sartu genuen garai batean, gero gitarrajoleak alde egin zuen, eta berriz kendu... Horrek ere luzatu zuen. Aveiro: Bai, eta baita ere, nola ez den formatu zehatz bat… Hau da, rock and rolla egiten baduzu era batera egiten da... Gurea beti ere guk sortutakoa da eta sormena joan eta etorri egiten denez, ez daukagu erritmo finkorik ere. Muji: Pentsa, bost abestiko diskoa ateratzeko hiru urte behar izan genituen! Aveiro: Gainera, ez gara konformatu errazak: lehen kontzertua eman genuenetik azkenekora asko aldatu gara. Nola definituko zenukete egiten duzuen musikaren estiloa? Kortxo: Ba, gutxi gorabehera, Ttakunpatik Adabegira hiru urteko tartea dago. Tarte horretan Aveiro Kubara joan zen konga jotzen ikastera. EA taldearekin egin genituen kolaborazioak ere, tarte horretan egin genituen. Adabegik musika afrikarraren kutsua du, flamenkoarena ere bai, baita latinoa ere. Aveiro: Azken finean, entzuten dugun musikaren nahasketa moduko bat da, modu askean barnetik atera zaigun heinean osatzen joan garena. Sortzen hasten garenean ez dugu zehazten zein estilo eduki behar duen abesti batek. Estilo desberdinetatik gatozen musikariak gara gainera: Ladis reggae mundutik dator, Muji
afrikar totala da, Adrian herriko bandetan eta erromerietan ibilia da... Azkenean, nahiko natural irteten zaizkigun nahasketak dira, baina gero landu egin behar izaten da. Hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzue, baina euskarazko abestirik ez duzue egin oraindik. Kortxo: Behin baino gehiagotan esan didate hori, “euskarazko kantarik zergatik ez daukazue?”. Estiloaren arabera aukeratzen dugu hizkuntza. Esate baterako, tangoa egin genuenean, iruditu zitzaigun tangoak gaztelerazko letra izan behar zuela. Abesti afrikarrak afrikarrez abesten ditugu (Mariek egiten du hori). Beste abesti bati Balkanetako ukitua eman nahi genion, eta horretarako hemen bizi den lagun serbiar batengana jo genuen, letra serbiarrez idatzi zezan. Euskaraz ez dugu abestirik egin ez zaigulako oraindik atera euskal ukitua duen abestirik. Muji: Transmititzea nahi duguna ahal den ondoen transmititzen saiatzen gara, eta egokiena iruditzen zaigun hizkuntza aukeratzen dugu.
···
Nola elkartzen dituzue musika eta dantza? Lehendabizi musika egin eta ondoren dantza bertan txertatu? Ala alderantziz...? Aveiro: Gertatzen dena da guk egiten dugun
··· musika dantzarekin oso lotuta dagoela. Musika afrikarrean, danbor hauek jotzen direnean dantzatzeko jotzen dira. Afrikarrak, Mariek adibidez, danbor hotsa eta erritmoa entzun eta jotzen ari denarekin hitzik egin gabe egin dezake dantza. Hizkuntza unibertsal modukoa da. Guztiak bere sustraia dauka, nonbaitetik datorrelako. Zenbat musika tresna dauzkazue? Muji: Teknikoren batek esan izan digu behin ere ez zaiola tokatu gurea bezalako talde bat sonorizatzea... Hainbeste katxarro eta instrumentu... [kar, kar, kar]. Adri: Nik neuk bakarrik zortzi edo bederatzi musika-tresna jotzen ditut kontzertu bakoitzean. Zilindroa, kaxa, adarra, panderoa, pandereta, kortina... Kortxo: Txalapartarentzako ere ohol ugari ditugu. Hamar edukitzen ditugu jarrita, baina behar dugun notaren arabera kontzertuetan ere oholak aldatzen ditugu abestitik abestira. Mariek inprobisatzen al du kontzertuetan? Ladis: Zehazten dena da zein momentutan hasi behar duen dantzatzen, pausuak eta ez dira egoten guztiz zehaztuta. Aveiro: Jembe-a jotzen duenak suposatzen da dantzan ari denari jarraitu behar diola. Adri: Dantza egiteko tarte batzuk zehaztuta daude guztiz, hau da, noiz hasi eta noiz bukatu zehaztuta dago. Gero, kanta batzuetan badaude tarte batzuk ez direnak finkoak, hau da, noiz sartu dantzan zehaztuta dago, baina iraupena aldakorra da. Iraupena zehaztu gabe dagoen tarteetan, amaitu behar dutenean, bai Askoak eta bai Mariek guztiok ezagutzen dugun keinu bat egin ohi dute, eta horrela gainontzekook badakigu noiz bukatu. Aveiro: Inprobisatzen dutenean ere badauzkagu kodigoak koordinatu ahal izateko. Alderantziz ere, Mujik jembe-arekin erritmo aldaketa zehatz bat egiten badu, bai Mariek eta bai Askoak badakite bukatu egin behar dutela. Kultura kontua da, hemen Euskal Herrian ere trikitixarekin jendeak badaki zein pauso egin behar dituen erritmoaren arabera (fandangoa, arin-arina...). Euskal Herriko zein txoko zapaldu dituzue Adabegirekin? Muji: Hamaika kontzertu jo ditugu guztira. Adri: Donostian, Gasteizen, Iruñean, Soraluzen, Zumarragan, Zarautzen, Orion, Zestoan, Azpeitian, Zumaian, Hernanin... Larunbatean (azaro-
ak 12) Ordiziako Sustraiez Blai jaialdian joko dugu. Nahiko jaialdi ezaguna da, eta jendea bertaratzea espero dugu. Kortxo: Jaialdi horretan Ttakunparekin ere eman genuen kontzertua gainera. Bertan ezagutu genituen EA taldekoak... Hainbeste kontzertu emanda, anekdotaren bat izango duzue... Kortxo: Iruñean San Fermin Txiki egunean jo genuenean, adibidez, Eneko Kortadiren ezkontza-agurrarekin (despedida de soltero) bat egin genuen, eta eskenatokira igoarazi genuen. Koadrila osoak zekien hala gertatuko zela, berak izan ezik. Adri: Lehen kontzertua ematerakoan, Donostiarako bidaia furgonetako atea gaizki itxita egin genuen. Donostiara iristen ari ginela, konturatu ginen danbor bat errepidean erori zitzaigula [kar, kar, kar]. Dantzariekin oholtza gainean ere izan ditugu anekdotak; esaterako, dantzan atzeraka mikrofonoren bat edo hankapean harrapatutako zerbait botatzea, pum! Hori behin baino gehiagotan gertatu zaigu. Ladis: Soraluzen gure kontzertuaren aurretik ere egin genuen barre Marie-rekin, han zeuden baserritarrak euripean dantzan jarri zituenean. Elkarrizketa amaieran iritsi da Antonio Diniz, taldeko bateria-jolea eta managerra. Ordurako gorde dugu azken galdera. Zer egiten duzu kontzertuak lotzeko? Egia esan, zentzu horretan ez daukat lan askorik azken aldian, telefonoa hartu, e-posta eguneratuta eduki, egunkariak eta begiratu... Orain momentuan badirudi jendea oso interesatuta dagoela gurekin, eta jendeak jotzen du gugana, guk beraiengana jo baino lehen. Adri: Soraluzeko kontzertuaren kasuan, inork ez zituen ezagutzen antolatzaileak, baina e-postara idatzi ziguten eta... Aveiro: Musika jotzeaz aparte talde batek bete beharreko funtzioak guztion artean banatzen saiatzen gara. Batzuk materiala prest edukitzeaz arduratzen dira, Antonio bera kontzertuak lotzeaz arduratzen da. Musika egiteaz aparte lan gehiago egoten da. Hurrengo kontzertua abenduaren 17an Lasarteko Multimusikalean emango dute, gaueko eskenatokian.
N
erea Odriozola Larrañaga
auzo etatik SANMARTINAK LASAON Baliabide urriekin baino aurrera jaiak Esaera zaharrak dio “San Martin elurra gertu din” eta “Egiazko negua San Martinetan hasten”… Baina aurtengo honetan negurik ez ote dugun izango edo… Asteburu ederra aplikatu zaigu lasaotarrei jai girorako. Hiru egunetan zehar, ostiralean hasi eta igande bitartean, egitarau xume, parte-hartzaile eta herrikoia antolatzen saiatu gara. Baliabideak urriak ditugu, gogoa eta herritarren parte-hartzea ere gorabeheratsua izaten da
urtetik urtera. Arrazoiak ugariak dira baina aipatu gabe ezin dugu bat utzi: Lasao auzoan ez dugu bilgunerik, ez dugu herri-etxerik… Eta auzoari egunero, asteburutan, jaietan eta abar, bizia emateko, parte-hartzea, herriarekiko identifikazioa, auzotartasuna eta auzolana sustatu eta indartzeko beharrezkoa den baliabide edo bitartekoa falta zaio Lasaori. Baten batzuk esango dute baliabide gutxiagorekin gauzak egin izan direla eta egiten direla eta zertan ari garen beti kontu berdinarekin baina tira… Horrela jarraitzen dugu eta egin egiten dira gauzak eta jaiak. Baina jaiak hiru egunez dira eta auzotarrok urtero 365 egun ditugu… Jaien errepasoa Auzoan San Martin egunean ohitura dute eliz elkartekoak meza antolatzeko eta Zestoako Parrokiko Abesbatzak lagunduta ospatu zen meza eguerdian. Arratsalde-iluntzean txupinazoa bota ondoren, utzik dagoen
lasao
Gureak lokalean antolatu genuen herri afaria bertsolari eta trikitilariekin. Aipatzekoa izan da, aurten lokal hori jaietako txukuntzeko asmoarekin, bertan atondu den Lasaoko argazkien erakusketa: ia 200 argazki inguru jaso dira erakusketan, Lasaon egin diren ekitaldi eta historiaren lekuko: lasaotarren irteerak, garai batean bertan zegoen eskolako argazkiak, San Martin jaietako danborradak, herri kirolak, Lasaoko leku desberdinetako argazkiak eta abar. Bertso afarian 60-70 lagun bildu ziren Sebastian Lizaso eta Julio Sotoren bertsoak entzutera. Sebastianentzat ezaguna da Lasao eta bertan sortzen den bertso giroa, baina apartekoa izan zen Julio Sotok erakutsi zuen gaitasuna auzora eta girora egokitzeko. Bertso giro paregabea sortu zuten biak eta azkenean Etxaniz eta Iban, bi bertsolari afizionatuk lagundu zioten. Gero, trikitilariekin ordu txikiak arte parranda egin genuen antolatzaileak eta… gero gerokoak. Larunbatean haurrentzako ekitaldia: puzgarriak, txokolatea eta gaztainak frontoian. Ez da giro haur hauekin… Hiru ordu eta erdi gelditu ere egin gabe eta atera genituen ogitarteko, edari, txokolate, galleta eta gaztainak denak barrura! Ez zuten ezer utzi! Igandean Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa eta salmenta. Guztira 12 baserritako abere eta nekazal produktu izan ziren. Lasaoko baratzetan jasotako barazki, babarrun, fruitu eta abar eta lasaotarrek egindako likore, ezti, ogi eta pastelak izan ziren salgai. Bertako baserritarrak eta Gizakia Helburukoen artean osatzen da “urteko periya”. Noski hamaiketakoa, salda, edaria eta menta-tea izan ziren sabela eta eztarria goxatzeko. Amaitzeko, ba zera… Horrela joan dira gure sanmartinak… Xumeak, baino auzoan egindakoak auzotarrentzat! Gora auzoak eta gora auzoetako jaiak! Auzoak, auzotarrak, auzolana, jaiak… euskaldunon ondare izaten jarraitu dezaten! Ez ahaztu, izan ginelako izango gara! Mila esker animoak eman dizkiguzuen guztioi eta lagundu diguzuen guztioi! Gaizki eginak eta esanak… zuzenduko ditugu (agian)! Hurrengo urtera arte! Denak gonbidatuak zaudete!
L
asaoko jaien antolatzaileak
ab 02
endua OSTIRALA
19:30ean Gaztetxeak antolatuta Irakasleak antzezlana kultur etxeko aretoan. Aktoreak: Ander Azurmendi eta Iñigo Antsorregi. Antzezlanak bi irakasleren istorioa kontatzen du. Bata LH-ko tutorea da eta bestea soinketakoa. Lehena guztiz itota bizi da bestea, berriz, lasai. Ondoren, luntxa. • 22:00etan DJ festa Gaztetxean. • 22:30ean, Lau-Iturri Elkartean, “Preso bat, egunkari bat ”Mus txapelketa. 1.saria: 600 €, 2.saria: 300 €, 3.saria: 200 €, 4.saria: 100 €. Inskripzioa bikoteko: 30 €
03
OSTIRALA
Euskararen eguna. 12:30ean bertso-poteoa, 17:00etan txapa tailerra haurrentzat eta 22:00etan “Sarean zintzilikatua” helduentzako antzezlana.
06
ASTEARETEA
Tango eta milonga dantzaldiak udaletxe azpian, 12:00etan, Baztango tango eskolak, abenduaren 3tik 6ra Zestoan egingo dituen VII. topaketen barne.
o9 10
OSTIRALA
Foamiarekin eskulanak Gaztelekuan. LARUNBATA
Foamiarekin eskulanak Gaztelekuan.
15
9
agenda
1 OSTEGUNA
Bidaia intimoak filma, 20:00etan, udal liburutegian. Lau lagunek euskara ikasteko erabakiaz eta prozesuaz egindako filma da Bidaia Intimoak. Jon Maia zuzendari, Eriz Zapirain zuzendariaren albokoa, Orio Produkzioak ekoiztetxeak egin du dokumentala AEK eta Korrika 16rentzat.
16
tetxean.
17 22
OSTIRALA
Pokerra Gaztelekuan. • Kontzertuak Gaz-
LARUNBATA
Gaztelekuan, Gu sukaldari: trufak. OSTEGUNA
Musika eskolako gabonetako entzunaldia, 18:30ean. Talde instrumentalak, txistuak, eta banda txikiaren kontzertua.
24
LARUNBATA
Urtero moduan, Olentzero Kantuz taldekoek eta Jaiotza biziarekin irteten direnek, kantuz alaituko dituzte kaleak.
26
ASTELEHENA
Soroperi eguna. Idiakaitz txistulari taldearen diana, trikitilariak, fruta eta barazki azoka, talogileak, Gaztetxean baba jana,…
28
ASTEAZKENA
BECeko Umeen Gabonetako Parkera egun para Gaztelekutik. Irteera goizeko 9:30ean gurutzetik, eta itzulera arratsaldeko 19:30ean.
•1
936an jaiotakoek bazkaria egingo dute Arozena Hotelean, abenduaren 8an. Izena emateko deitu 943 147 352 telefonora (Maria Angeles Izeta). Izena emateko azken epea azaroaren 30a izango da. Egunean bertan, 12:00etan hildako kintoen aldeko meza ospatuko da.