Skip to main content

119 - 2011 uztaila

Page 1

danbolin 2011ko uztaila

119 zb.

Urak ekarri zuen lana


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Igaro da uztaila. Asko, oporraldi erdia pasa zaiela pentsatzen hasiak izango dira; beste askok, berriz, oraintxe hartuko zituzten oporrak. Gehienok, uda iristearekin batera, nora ihes egin pentsatzen hasten gara, egun batzuk han, gero hemen, hondartzara, mendira, eta bestela... etsi-etsian: herria zaintzen ere norbaitek gelditu beharko du, ba! Zenbat aldatu diren gauzak urte gutxian. Orain dela urte batzuk, herrian bakarrik gelditzeko beldurrik ez zegoen. Inork ez zuen alde egiten, hobeto esanda, bikoiztu ere egiten zen biztanle kopurua. Oporrak? Kanpotarrak bai oporretan, zestoar gehienak lan eta lan udako denboraldi osoan. Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 30ean bukatzen zen denboraldian, milaka urzale etortzen ziren Zestoara urak hartzera, Bainuetxea eta herriko garai hartako hotelak leporaino beteta. Lana eta lana, pentsatzen hasi eta, zenbat lanbide eraikin batean? Orriak pasa eta une batez denboran atzera egiteko aukera izango duzue. Batzuentzat, garai bateko udako egunerokotasunera bueltatzea izango da; eta ni bezalakoentzat (gaztea izanik, garai hura bizitzeko aukerarik izan ez genuenentzat), gure aurreko zestoarrek bizi izan zutena ikusteko aukera paregabea. Garai hartako kontuak entzuten ditudanean, pelikula bat kontatzen ari zaizkidala iruditzen zait, zaila egiten zait imajinatzea zer izan zen Zestoa. Egunen batean denboraren makina asmatzen badute, gustura egingo dut salto, urzaleak Zestoara etortzen ziren urteetara. Gaur egun, gehienok uda urzaleen antzera pasatzen dugun arren, ez dezagun ahaztu talde ugarik jarraitzen dutela udan lanean. Ezkutuko lana izaten da gehienetan, bestela galdetu auzotarrei, halako jaiak antolatzeko norbaitek egin beharko zuen lan. Herriko festa batzordeak ere buru-belarri dihardu lanean udako zein herriko jaietarako ekintzak prestatzen, oraindik garaiz zabiltzate, animatu! Bestela, iraila iristean, ez dadila inor kexatu! Bestalde, seguru nago, udal gobernu berriak ere, baduela nahiko lan hasierako hilabete hauetan. Udan lana egin behar duzuen guztioi, animo! Tarteren bat hartu zuentzat eta bestela lasai, etorriko da eta buelta! Beste guztiek ere topatu zuentzako tarteak, ondo pasa eta aprobetxatu! Danbolinek ere, zuen baimenarekin, deskantsu txiki bat hartuko du, abuztuan ez dugu zenbakirik kaleratuko baina irailean oporretako gozoa oraindik ahoan dugula eta festetako ajea pasa berritan indarberriturik etorriko gara. Irailera arte!

d a n b o l i nEK

A

maiur Aristi Arregi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

ATARIKOA

INKESTA

ENBIDOAK

URAK EKARRI ZUEN LANA

D A N B O L I N- Z U L O

AUZOETATIK

KORTADIREN PLATERETIK

I.

A R G A Z K I- R A L L Y A

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. H AU X E D I L E M A steko, garbi utzi nahi dut enbido honekin ez dudala etsairik sortu nahi, jendea nahiko aztoratuta baitabil gai honen inguruan. Bizitzan sarri pentsatu ohi dut morala eta iritzia ipurdia bezalakoak direla, alegia, bakoitzak bereak dituela. Zezenketen inguruan, ni, aitor dezadan, zezen-plazara doan begirunerik gabeko herritar horietako bat naiz. Egia esan behar badizuet, ez dut nire burua zezenzaletzat hartzen baina Zestoan, zezen-plaza barruan sortzen den giroak txoratu egiten nau. Amorratua naiz, bai, amabirjin jaietako arratsaldeko 17:30era. Nire iritziz, amabirjinetan korridak kenduz gero, Zestoako festak bere osotasunean duten xarma guztia galduko lukete, eta orduan hasiko ginateke benetan korridak faltan sumatzen, bizitzen genuen giroa oroituz. Izan ere, amabirjinetan erraz antzematen zaio zezenetan eguzkitan egon denari, helburutzat dibertitzea duen hari, batik bat bi ezaugarri aintzat hartuz: edaria soberan eta umore ona. Gainera, zezenen aldekotasun tradizionalak hain sustrai luzeak ditu, non, animali baten bizia plazarazten dela edota gure libertimenduak helburu baketsurik ez duela pentsa daitekeela ulertzen dudan arren, tradizio eta festa gisa mundialak direla aitortu beharra daukadala. Horrez gain, plaza bete egiten dela kontuan hartuz, batzuen ustez zezenketek dakarten diru galtze hori, beste askoren ustez inbertsio bat dela ere begi bistakoa da; ez baitago festa guztietan hainbeste jende biltzen duen ekitaldirik. Ziur bainago ekitaldi alternatiboa ordaindu beharko balitz ez lukeela horrenbeste jende bilduko. Bestalde, festetan diru-gastua arazo bihurtuz gero, zezenketei errua botatzeak ez du zentzurik. Zezenketak, sarreren diruarekin amortizatuak gelditzen dira; defizita barrerak muntatzeak dakar. Beraz, zezenketak kentzea lortuz gero, barrerak ere kendu egin beharko lirateke, ezta? Eta doan diren ekitaldiek ateratzen duten defizita? Horrek ez du axola? Gorroto ditut gai honi buruzko eztabaida mesianikoak. Horrelakoetan arrapaladan etortzen zaizkit buruan izan arren besteari aurpegiratzen ez dizkiodan epai moralak. Zezenketak ahaztuz, Mexiko aldera bidaiatuz, Mari Artano: ezagutu al duzu hemen zezenketek sortzen duten eztabaida antzekorik? Tradizio bitxirik? Zerk txunditu zaitu gehien?

Ha

Maria Uria

Zein izango lirateke zure opor idealak? Ba umeak dauzkadalako edo izango da baina mendi aldera edo hondartza edo piztina dagoen lekuren batera, umeak gozatu dezaten eta denok elkarrekin egoteko, lasai egoteko. Bungalow batera edo. Aukeran dena eginda ematen duten leku batera nahiago baina‌

Ba nere neskarekin isla paradisiako baten, ondar hori horiarekin eta turkesa koloreko urarekin, pultserita bat jarri eta hankaz gora egon egun osoa masajitoak hartzen. Beste garai baten abentura gehixeago nahiko nuke baina, ez dakit edadea den edo zer‌

30 urte

M. Jose Etxeberria Ibon Telleria

38 urte


5 “JAIOTZA” JAIO DA: ERDITU BERRI NAGO

Ba nik egin behar ditudanak! lagunekin, etxe bat alkilatu piztinarekin eta egon, jan, eran eta bainatu. Edozein lekutan egin liteke gu Malagara goaz, kosta dagoen edozein lekutan.

26 urte

Ektor Larrañaga

Nepalera joatea trekking bat egitera familia osoa, hirurok, hiru bat aste, beno, behin joaten hasita hilabete hobe. Geuk antolatu, porteadore bat hartu umeari laguntzeko eta… Umea pixka bat handiagoa egiten denean…

Lagunekin astebete plaia dagoen leku batean eta eguraldi ona egin dezala, eguzkia dagoen leku batean. Oraindik ezingo det egin, aurten ez behintzat baina horixe nahiko nuke egin, jan eta lo eta eguzkia hartu.

35 urte

Itziar Iturbe

38 urte

Xabier Ostozala

Bakar bakarrik joango nintzateke Kanariasetara edo, eguraldi ona dagoen leku batera, eguzkia hartu, dendaz dena ibili eta lasai egon.

37 urte

Herminia Flores

J

AIOTZA jaiotzen” sabelean hazten joan gara, ilusio eta kezkak lagunduta. Aitaren presentzia ere gertukoa izan dut, lagunkoia, partehartzailea eta sortzailea, modu horretan jaiotzear zegoena eta ni babestua sentitu gara eta bera ikusle soila baino gehiago izan da. “Jaiotza” non, nola eta zeinekin inguratuta nahi genuen erabakitzeaz gain hau gauzatzeko beharrezkoak genituen prestakuntzak egin ditugu, inguruko jendearen kolaborazioa eskatuz eta dastatuz. Jaiotzako eguna iritsi denean, erditzeko gela neurea egiteko gogoa neukan eta neurekin identifikatzeko gauzak eraman nituen, ingurune goxo eta lasaiak ere lagunduko zidalakoan: ama eta haurraren koadro bat, haurdun dagoen emakume baten egurrezko silueta bat, lore batzuk… Ez zegoen sabeletik ateratzeko presarik, neure erritmoan, behar nuen denbora errespetatuz, ulermeneko eta errespetuzko begiradak lagunduta, nire eta zetorren haurraren oreka hormonal ezin hobea eta delikatua bultzatu zuena, prozesua inoren esku utzi gabe, zailtasunak izateko aukerak gutxituz. Sentsazio primitiboetara uzten joan nintzen, lurrean eserita, belaunen gainean, zutik…mugimendu eta posturen askatasun guztiarekin. Nire barruak esaten zidanari kasu eginaz oinutsik jartzeko beharra sentitu nuen eta halaxe egin nuen. Egarri sentitu nintzen eta edan egin nuen. Behar izan nuenean teknologi eta aurrerakuntzen erabilera ere euskarria izan nuen, baina hau ere nik neurtuta, noiz eta nola. Eta uauuu!!! iritsi zen neure eskuetan altxor hori nabaritzen nuen momentua… Nirekin partekatzen zuten 55 lagunek, adin eta sexu desberdinetakoak, jaiotza osoa geure egin genuen momentua eta orduan, Xabier Leteren lo sehaska kanta denon artean abestu genuenean, denon artean kulunkatuta sentitu nintzen nire haurrarekin batera, berehalako lotura zainduz, inork nire besoetatik eraman gabe eta hurrengo egunetan ere nirekin jarraitzen duena… Hitzaldi honetako abentura zirraragarri hau erditzera doazen bikoteen esperientzia izatea gustatuko litzaidake. Eta horretarako, garai horretan ez daudenen artean hitz egiteko gunea ere sortu dugu. Ez nuen uste taberna atariko elkarrizketak hazi eta fruitu hauek emango zituenik. Nola jarraitu dezakegu “jaiotza” elikatzen? Koarentenan ondoren hitz egin dezakegu…

E

nbido 2. Nerea Mendizabal


Urak ekarri zuen lana Zestoako ur termalen kontuak goitik behera eraldatu zuen herria, pixkanaka-pixkanaka. Eraikin berri ugari sortzeaz gain, bizitzeko modu berri bat ekarri zuen. Milaka urzaleren etorrerarekin, urak lana ekarri zuen. Aurrena bainuetxea eraiki zen eta berehala beste hotel eta ostatu franko: Alkorta, Arozena, Artetxe, Asuntzion, Blasa, Estaziokoa, Irure, Karmelo, Kerejeta, Kristina, Lizaso, Oiartzabal, Urola, Zurbano‌ Garai hartan, lanbide franko topa zitekeen hoteletan. Guk batera eta bestera salto egin eta urte oparo haietan lanean ibili ziren lekuko ugarirekin egoteko aukera izan dugu eta beren eta ingurukoen lanen berri eman digute. Une goxo batez, denboran atzera egiteko aukera izango dugu. Has gaitezen, bada‌ Negu garaian itxita egon da bai- ferrak bozina joka, Joxe Manuel Errexil gurdian urzaleak ganuetxea, baina gogor jardun dute rraiatzen, saltzaileak bezeroak erakartzen, Julio Chiquilin oinetakoei distira ateratzen, plantxako emakumeak arropa mantentze-lanak egiten dituzteplantxatu berriak bizkarrean hartuta banaketan, sukaldariak nek, edo arropategikoek eta bule- jo eta ke, telefonoaren ring-ringa bulegoan, aguadorak baraurik etorri diren urzaleei ura banatzen‌ Zalaparta berdintsua gokoek. Udaberriarekin batera, egunero, irailaren 30ean ateak itxiko diren arte. San Migel langilez bete da bainuetxe guztia. bezperan pozik afalduko dute langile guztiek elkarrekin eta sos batzuk poltsikoan hartuta etxera itzuliko dira hurrengo Orain, ordea, ekainaren 15a da, udara arte. hasi da udako denboraldia, hiru Alde batera eta bestera enkargutan hilabeteko lana dute aurrean baiMakina bat herritarrek probatu duen lanbidea da mandanuetxeko langileek. Laster hasiko tu-mutilarena edo botonesarena. Hamalau urtetik behera dira emakumeak garbiketa lanetan izan behar izaten zituzten, eta klase guztietako enkarguak egiteaz arduratzen ziren. Rosario Andresek urteak daramatza eta jatorduak zerbitzatzen, botoArozenan lanean eta ondo daki zertaz ari garen: “Nire anaia nesak alde batera eta bestera, txo- zaharrena, Ignacio, atezaina izan zen Arozenan eta beste bi


7 ister s eta M iak is M “ . a J A B I E R K O R T A, JO X E R E N A N A I A G A Z T E A a Zesto dantzald anaiak, Pablo eta gainezk di plazan eta aragoza, z E R E ARITU Z E N BOTONES LANETAN e r r ia Z ja , at n d ia a z U r t . a Amalio, botonesak. alen e” L ndea t V je n l, a n a e e g n z u a t or ver tzen Kuba, P Pablo, askotan, aingitik etor gauero. tik eta abarre rak arrantzatzera joaten Castellóbazen luzatu egiten zitzaien lana: zen bezeroak hala eskakafetegitik saloira aulkiak mugitu behar zirela, gero atzera berriz jaso egin tuta, eta beste makina behar zirela… bat aldiz ere tokatu zitzaion miserikorJoxek ondo gogoratzen ditu urzaleek emandako eskupekoak: “Haiek bai diara joan behar izatea zerbaiten bila”. propinak! Diru asko ematen ziguten baina nik gorde eta isil isilik dena amaJoxe Korta, berriz, bainuetxean hasi ri”. Eskupekoaz gain, sari bikaina ere jaso zuen behin Joxek: Manolete torezen botones, hamaika urterekin. Bere aita roa bainuetxera etorria zen, eta ea zezenak gustatzen al zitzaizkion galdetu zion Joxeri. Honek baietz, eta hala, berarekin Donostiara eraman zuen zehan ibiltzen zen urte osoan mantentzekorketa ikustera. Han joan omen ziren, Manolete, Joxe Korta, Suso alkatea lanetan eta gerenteak bazekien seme bat eta txoferra, Donostiara zezenak ikustera. zuela. Hala, semea eramateko esan zion Eskupekoak eskupeko, urte gogorrak pasa zituela kontatu digu Joxek: gerenteak. Galdera batzuk egin Joxeri eta “Gosea, gosea pasatzen genuen. Askotan Mi Tienda-ra joan [bainuetxean botones jarri zuen. Beste batzuen artean zegoen denda bat] eta estraperloko ogia eta txorixoa erosi behar izaten geAgustin Kortarekin, Manolo Kortarekin, nuen; edo herrira egindako bueltaren batean amarengana joaten nintzen Laxaro Garaterekin eta Martzelino Olaiarrautza frijitu eske”. 1942an hasi eta 1946an bukatu zituen botones lanak zolarekin batera ibili zen bainuetxean. Joxek: “Botones ibili nintzen urtetan ez nuen oporrik izan; uda amaitu eta Goizeko 7:30ean jaikitzen ziren, gosaleskola, eskola amaitu eta bainuetxera”. Hamabost urte bete zituenean, tailedu eta beheko solairura joaten ziren. Han rrean hasi zen. Tailerrean urtebetean irabazitakoa, hoteleko eskupekotan hiegoten ziren, baten bat noiz etorriko labete batean irabazten omen zuen. zain, enkargu eske. Era askotako lanak Txoferrak aipatu ditu Joxe Kortak eta lanbide horrek ere merezi egiten zituzten: maletak igo logeletara, du arreta pixka bat. Maila altuko bezeroek beren apaizari mezatan lagundu, egunkaria edo telae ez gaz ko r e ik z gidari edo txofer partikularrak izabotikak erosi… Egunean bospasei joanskok hit o, hotele ebilen a uela urte ask gun egin z n e ten zituzten. Eta hotelek garaetorri egiten zituen Joxek herrira, hartu z t a D Zerbitz ente Dávila: “ itzari baten la zuen rb iz aitaren bizikleta eta urzaleek eskatutako jeak ere bazituzten auto partie B z . idatu z o k ia a n ra gonb bidatuari zeIraet e t x t a e b e o r r enkargu guztiak egitera. Hoteletik irten kular horientzako. Autoei kongon k be beze ahizpak ¡Come, rbitzaria behar zuten bakoitzean, baimena eskatu ponketak egiteko edo/eta zen. Ze era, eta haren raltasun osoz: tienes e z u bazkalt men zion nat que parese qu andik behar izaten zioten atezainari. Normalegarbitzeko langileak ere izaten o … ¡ n a t sa! a, e h ra esa an, 23:30erako lotara joaten ziren baina omen ziren hoteletan. Baina bevergüen mea, iraindut en ez zuten in s e ku com egit n” sa! Ema do hitz gauean orkestra edo jaialdiren bat baldin zero arruntak garraiatzeko, zenvergüen gaztelaniaz on tzen omen zie in g a a aurrer iei isiltzeko r zerbitza

···


···

ak dioe Dávil alde t n e iz B . neska t uetxean ak bain ko Zaragozako uetxera garai r r e d e ain Festa t urte lanera b util eta ogei ba enez, h zen omen zen ki askotako m t oraint o a t r bat eto ta baita beste ka horietako b k esaten r s e a e h n bait hotelek ibilgailu batea franko ere. N a hona. Eta azkeo k d o le t n e a t e k o propioak izaten zituzom . nes nh guztiek etortzen ai harta dik ere n arabera, gar ten lo, langile zten ten. Bizente Davilak, u u e duenar iruan egiten z tzen omen zit lako bainuetxeko dinamila a la neko so ko festak anto ren garaian, h ipintzen zatzaileak, Xardo goiz o Izugarr auetan. Franc ki, zaindariak ateko. iz a g , iz goratu du (Arozenabertan entsaezinak i, kontrolpean p e tik bainuetxera eramagauzak kioten langile iz omen z ten zituen bezeroak, urak hartzera): “Xardo, bai, Fidel Etxaberen koinatua. Autobus gidaria zen eta oso ezaguna herrian! Sinbolo bilakatu zen Zestoan bere autobusa; txiki-txikia zen eta xarma berezia zeukan”. Gaur egun ere badaude auto gidariak, baina ez bezeroak Arozenatik bainuetxera garraiatzeko, baizik-eta Euskal Herritik ibilbideak egiteko. Aipatzekoa da Carmen Serrat. Emakume kataluniar hori azken zortzi urtetan Arozenara etortzen da beste berrogei pertsonekin, eta gida lanak egiten ditu Arozenako bezeroekin. Euskal Herria erakustea da bere lana: “Maite dut Euskal Herria eta etxean bezala sentitzen naiz hemen”.

Arropak konpondu eta konpondu Maria Jesus Etxaidek ondo daki bainuetxeko lanen berri, hamazazpi urtean jardun zuen-eta bertan lanean, negu eta uda. Arropategian egiten zuen lan, mahai-zapiak, oheko arropak, trapuak, langileen uniformeak eta abar konpontzen. Lehenengo urtetan, Palazioko Emili izan zuen irakasle eta lankide; gerora Emiliren ahizpa Doloresek hartu zuen Emiliren lekua; Mari Kruz Zinkunegi ere ibili zen horiekin lanean. Emilik josi egiten zuen, Mari Kruzek bordatu eta Maria Jesusek konpondu. Konpondutako ohe arropa horiek Casa de Baños eta Casa de Entrada-rako bakarrik erabiltzen ziren; Hotel Nagusirako eta Alamedarako berriak erosten ziren, horiek maila altuagokoak ziren-eta. Urte osoan egiten zuten lan, 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara. Neguan itxi egiten zen bainuetxea baina arropa konpontzaileak ez ziren gelditzen, hurrengo udarako gauzak prestatu beharra baitzegoen. Sasoi hartan, mantentze-lanak egiten zituztenak, bulegoko jendea eta arropa konpontzaileez aparte, inor gutxi topa zitekeen bainuetxean. Arropategia handiegia geratzen zitzaien neguan eta hotel sarrerako gelatxo batean jarduten zuten. Uda iristean, berriro arropategira aldatzen ziren. Denboraldi bete-betea zenean, arropa konpontzea ez

M ª J E S U S,

ZERBITZUKO EMAKUMEEKIN LANERA SARTU AURRETIK

ezik beste hainbat lan ere egin behar izaten zituela kontatu digu Maria Jesusek: “Sukaldean ezinean zebiltzanean eskua botatzera hurbiltzen nintzen, baxera ordenatzen laguntzeko-edo. Arropa lixatzen ere askotan jarduten nuen eta, noizbehinka, kapera lorez apaintzea ere tokatzen zitzaidan”. Denboraldia amaitu eta hilabete inguruko oporrak izaten zituzten. Baina azaroan berriz ere lanera. Horrela jardun zuen, hamazazpi urtean, Maria Jesusek, ezkondu zen arte. Arropategiko lanak gogorrak ziren eta, gainera, lan bakoitza eraikuntza desberdinean: garbitu toki batean, plantxatu bestean, gero handik hotelera… Eta hori gutxi balitz, etengabe garbitu behar izaten ziren hoteletako maindire eta mahai-zapiak. Ikaragarrizko lana. Eta ordutegiak ere halakoak izango ziren. Juani Acedo hemezortzi urte zituenetik dabil lanean hoteletan eta gaur egun Arozenan dabil zerbitzatzen: “Lehen ez geneukan zortzi orduko lanaldirik, hamasei ordu ere egin izan ditut lanean gelditu ere egin gabe. Oso lan gogorra da, baina bizi osotik horretan lan egiten duena horretarako bizi da azkenean”.

Telefono deiak pasa eta pasa Mari Tere Zubiak zenbat dei pasa ote ditu bizi osoan zehar. Hamabost urterekin hasi zen bainuetxean telefonista lanean eta jubilatu arte hantxe ibili da. Hiru emakumek jarduten zuten udako denboraldi osoan eta horien lana telefono deiak pasatzea izaten zen: “Eskatu, erreklamatu eta askotan ezeztatu. Egu-


9

ez, eta lekurik iren o ik h a n n hasi z teletan res: Ho jendea hartze zieten, d n A io poko Rosar atzen i rak kan ia prest i ere ba herritar eetan. Bazkar i, ohea eskain ik, hogei t k tx beren e arbitu eta, nos bederatzi izate rrigarria g u h a “G n, a arrop atzeko: en uda garaia s a p k a egun n gin pasatze izatera zen”.

Gozoak saldu eta saldu

Ixabel Odriozola hamalau bat urterekin hasi zen Alamedako bonboidendan lanean. Goizeko 8:15eko trena hartu Arroabean, Zestoan jaitsi eta Kortadi gozotegira joaten zen opil bila. Bandeja handia hartu, eta beti lortzen omen zuen urzaleak garraiatzen zebilen autoren batean sartu eta Bainuetxera iristea. Behin dendara ailegatuta, egun osoa gozoak saldu eta saldu pasatzen zuen; bederatzitako trenean itzultzen zen etxera. Horrela igaro zituen lehenengo alaba izan arteko udako denboraldiak: “Irailean izan nuen alaba eta hantxe pasa nuen nire azken uda, tripa handi-handiarekin”. Lehenengo urtetan, Josefa Alzueta izan zuen nagusi eta lankide, gerora Josefa Etxanizek hartu zuen denda. Orduan, bakarrik jarduten zuen lanean, nagusia zerbitzuko nesken arduraduna zen-eta. Hala ere, tarteka, Arantxa Etxeberriak laguntzen zion. Dendan gauza ugari saltzen zituzten: kafesne-karameluak, Nestle, Suchard eta Elgorriaga bonboiak, txokolate tabletak, galletak, eztia… baina gehien, delako Rellenos de Vergara horiek. Dendan bertan saltzeaz gain, enkarguak logeletara ere eramaten zituzten. Hasiera batean Kubako bezero ugari etortzen omen zitzaizkien. Ba omen zen arratsalde osoa bere dendan pasaI XABEL A LAMEDAKO DENDETAKO BESTE L A N G I L E E K I N B A I N U E T X E K O J A R D I N E A N, T A R T E A N, tzen zuen emakume bat: “Hogeita bi I G O G A I L U K O L A N G I L E A, M A R I T E R E L A R R A Ñ A G A , egunetarako etortzen bazen, hogei arratsalT E L E G R A F I S T A, MI G U E L I L E- A P A I N T Z A I L E A, A RANTXA E TXEBERRIA E T A J ULIO C HIQUILIN de gurean pasatzen zituen. Ez zuela siestarik egin nahi esaOINETAKO GARBITZAILEA ten zidan, bestela gauean lo gaizki egiten zuela-eta; nahiago zuela nirekin berriketan jardun. Han pasatzen zuen arratsalde osoa gure dennean hirurogei dei pasatzen dan, zurrungan”. Gerora, berriz, Portugaldik etortzen ziren bezero bagenituen gustura”. Garai hartan, dei guzasko eta asko txokolate bila, eta han jarduten omen zuten “Cuanto tiak zentraletik pasa behar izaten ziren eta costa, cuanto costa”, galdezka. Ixabel eta lankideak primeran konponZestoan hainbeste hotelekin zentrala kolapsatzen ziren horiekin. Izan ere, ezkutuaren balioa (Portugalgo txanpotu eta dei asko galdu egiten ziren. Hasieran, na, alegia) ederki kalkulatuta zuten eta hizkuntzarekin ere nahiko telegramak ere jasotzen zituzten baina gerora, ondo moldatzen omen ziren. telegrafista Correos zegoen txokora mugitu Aspertzeko betarik ez zuela izaten aitortu digu Ixabelek: bezeroak zen, Karmelo Arrizabalagarengana. zeudenean haiei kasu egin behar eta, bestela, beste saltzaileekin berriTelefonistaz gain, goizeko lehenengo orketan gustura asko igarotzen zuen eguna. Nostalgia puntu batekin goduan bainutako bulegoan ere egiten zuen lan goratu ditu Ixabelek Alameda azpi osoa, puntatik puntara, hartzen zuMari Terek. Bainuak edo urak hartu nahi ziten dendak: Joanita Errexilena, gizonezkoen ile-apaindegia, Casida Ruiz tuenak medikuarenetik pasa behar izaten ile-apaindegia, Mari Tere Larrañaga aritzen zen manikura tokia, Damazuen, nahitaez. Hark egun jakin batzuetako so Azkuen altzari erakusketa, Bazar Antoni Altuna, Lagartera, Julio Chitratamendua jartzen zuen eta horretarako txarquilin zapata-garbitzailearen txokoa, Baztarrikanekoen denda, Mi Tientelak banatzen ziren bainutako bulegoan. da, Correos… Bainutako bulegoan beste gizon batekin egiIxabel Odriozolak 1952tik 1967ra jardun ten zuen lana, harreragilearekin. Lau harreragia s t zuen lanean bonboi-dendan. Berak alde egin hu le zeuden bainuetxean: bat bainuitzapen hoteo r o o k s eta urte pare bat jarraitu zuen dendak, baina i hartan ietako a tako bulegoan eta bi haide hor e baziren gara zenean CD b n segituan itxi zen. la -zu Orain sikariak er rrera-lekuan. Gaueko k zuzen u ie r M o . h a dir ain Denbora aldatuz doalako, aldatuz doaz telefonista lanak ere, haaina or letan, b dira. gauzak. Baina lanbide horiek guztiak harrotasunez gorreragileren batek egiten u t a bilak goratu beharrean gaude, zutik baitaude oraindik jangela zabal horiek, zituen. Urte osoan jardujolas-gelak, bazkariak eta uniformeak. ten zuten lanean telefonistak; neguan, erreserbak egiteko deiei erantzuten eta botilatzen ziren urak tramitatzen.

A

maiur Aristi / Janire Diaz


Ekain sagardo ekologikoa Ibañarrietan .

Uztailaren 12an, Ekain sagardo ekologikoa aurkeztu zen Ibañarrietako Iruretxiki baserrian. Aitor Eizmendi da ekoizlea, zumaiarra bera, baina ama, Pastori Aizpurua, zestoarra du, Sastarraingoa, Ekain haitzulo ondokoa alegia, eta hortik datorkio sagardoari bere izena. Etxeko eta zumaiar lagun kuadrillaren babesean egin zuen Aitorrek aurkezpena, Jon Maia gidari hartuta. Halaxe egin ohi dituzte sagar biltze eta Aizarnazabaldarra garaile palaz Promozio Txapelketan antzeko lanak ere, afari eta bazkari bikainez ordaintzen diren lagun artean. Duela 20 urte hasi ziren sagarrondoak landatzen; 4,5 hektarea ditu sagastiak, eta 1.600 sagarrondo baino gehiago. Ekain sagardoa egiteko 30 sagar mota inguru erabiltzen dituzte. Aurten, 33.000 litro sagardo atera dituzte 40.000 kilo sagarretik. Zinemako soinu bandak gauez plazako Orain, komerkontzertuan tzializazio fasean sartuko dira.

Ekainak 30

Uztailak 1

Uztailak 2 Iban Pardo ez zen sailkatu Aizarnan Euskadiko sega txapelketarako

Bigarrenez, Ekaindarren eguna.

Uztailak 6 Nerea Mendizabalen “Jaiotza jaiotzen” hitzaldi arrakastatsua

Uztailak 7 Udalekuetan, Sanfermin egunez entzierroa eta guzti

Zestoan Egitarau mardula izan zuen Ekaindarren egunak; uztailaren 2an egin zen, bigarren urtez. Goizean goiz hasita, pottoka eta zaldietan ibiltzeko aukera eskaini zuen Trosta taldeak. Udaletxe azpian, berriz, Ekainberriko hainbat material, Bainuetxeko infusioak, harrian egindako hainbat eskulan… izan ziren. Aurten ere, zenbait tabernarik egunari egokitutako pintxo bereziak prestatu zituzten orein, basurde eta antzeko osagaiekin. Eguerdian, tribuaren etorrera antzeztu zen, eta sua egin zuten garai hartako erara. Arratsaldean, jaiak jarraitu egin zuen: Sastarraingo zaldi eskolakoek erakusketa eskaini zuten, Aizarnako Aranburuk arkumea burruntzian prestatu zuen, eta, egunari bukaera emateko, harpa eta perkusio afrikarrez gozatzeko aukera ere izan zen Eneko Larrañaga herritarra tarteko duen taldearen eskutik.


1 1

danbolin

zulo

Elkartasun Eguna. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal preso eta iheslari politikoei eta deportatuei elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuen uztailaren 16rako: txistulariak goiz goizetik, eskulanen txokoa haurrentzat, Sastarraindik herriko plazarainoko lasterketa, bazkaria arkupetan, pilota partidak eta kalejira. Aurten ere, erronkan, bizikleta estatikoak ipini zituzten plazan, astebururo presoen senitartekoek egiten dituzten milaka kilometroak irudikatzeko. Egun osoan zehar, 180 lagun inguruk jardun zuen pedalei eragiten, eta lortu zuten 1.000 kilometro egitea.

Uztailak 22 Libertia kale antzerkia gaztetxoentzat, Hortzmugaren eskutik

Uztailak 22 Musike Tekne Donostiako Orkestra Sinfonikoko hari laukotearen emanaldia pleno aretoan


auzo etatik narruondo san

Biztanle askoko auzoa ez izan arren gogo eta fundamentu handiz prestatu dituzte aurten ere San Kristobal jaiak Narruondon. Sari bikainak izaten dituzten mus, eskoba eta partxis txapelketarekin eman zioten jaiei hasera. Larunbateko meza, toldopeak egin behar izan zuten euriagatik, handik bedeinkatu zituzten kotxeak ere. Hantxe eskaini zieten auzoko adinekoei hamaiketakoa. Baina arratsalderako eguraldiak ere hobera egin zuen zertxobait eta ume jolasen garaia giro politean igaro zuten. Jai guztietan bezalaxe, Sankristobaletan ere ez da falta izaten jan festarik, hala nola larunbateko afaria edota igandeko sardina edo kostilla jana. Eta jaiei bukaera borobila emateko, herri kirolak eta Gorriti bere animaliekin umeen gozamenerako.

kristobalak


3 1

arroabea karmenak

herritik herriarentzat Hasiera guztiek amaiera dutenez, bukatu dira 2011ko Karmenak ere. Urtero bezala, aurtengoan ere, jubilatuen egunetik hasi eta “bakaladaâ€? bitartean herritar guztien gozamenerako ahalik eta egitarau anitzena eta oparoena osatzeko asmotan gogor egin dugu lan. Jakin badakigu ordea, gu gogor saiatzea ez dela nahikoa. Festa batzordea, herriko 6-7 gaztek osatzen dugu eta 6-7 pertsona ez dira nahikoa ia aste bete irauten duten festak aurrera eraman ahal izateko. Horregatik, behar beharrezkotzat jotzen dugu bakoitzak ahal duen neurrian bada ere, festetan zein urtean zehar antolatzen diren ekintza ezberdinetan herritar guztiek parte hartzea. Aurtengo egitarauan, honelako hamaika adibide topa genitzake: jubilatuek antolaturiko pala partida, munduko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigun herritarrek prestaturiko jaki dastaketa, gurasoek antolaturiko umeen bazkaria, kuadrilen arteko jolasak‌ Badakigu, benetako festa herrikoi eta parte hartzaile batzuetara iritsi ahal izateko bide luzea dugula aurretik, (oraindik ere, festetako ardura guztia, bereziki gaizki irteten diren gauzen gainekoa, festa batzordearena dela uste duen jende asko baitago) baina oso argi daukagu hau dela gure herriarentzat nahi dugun festa eredua eta emandako pausu bakoitzak helmugatik gertuago kokatzen gaituela gainera. Herriko festek, ongi pasatzeaz haratagoko helburuak dituzte, hala nola, herritarren arteko batasun eta kohesioa bermatzea, eta honetarako, beharrezkotzat jotzen dugu arroarrek beren burua ikusle soil sentitzetik festetako elementu aktibo izaterako urratsa ematea. Besterik gabe, eskerrik asko Karmenetara hurbildu eta parte hartu duzuen guztiei, eta ez ahaztu, festa batzordeko ateak guztientzat irekita daudela!

A

rroako Festa Batzordea


arroagoia santio santanak

Uztailean euria gogotik egin du, Sankristobalak Narruondon euripean pasa bazituzten, ez dituzte ateriagoan pasa Santioak Arroagoian. Festetan ordea, eguraldi txarrari aurre egiten zaio umore onak lagunduta eta aterpean bada ere giroak berdintsua izaten jarraitzen du. Eguraldi txar horrek lagunduta edo herri afarian laurogeita bost lagunetik gora bildu ziren, alajaina! Ondorenean egin zen urteroko bikotekako dantza txapelketan ere parte hartzaile mordoa izan zen. Horrelaxe eman zieten arroarrek egitarau oparoa zuten jaiei hasera. Ez dira falta izan Imanol DJ Pajarito, Gorriti, karroza eta erromeriak. Santio egunean ere euriak jaietan parte hartu nahi izango balu bezala, gelditu gabe jardun zuen. Frontoi aurrean egiten den sagardo lehiaketa barruan egin behar izan dute. Idiakaizko txistulariek ere, atertzen zuenean kalean gora eta behera itzulitxo bat egiten zuten baina berriro frontoira euria hasten zuenean, beharko! Danbolineko uztaileko zenbakia Arroan jaiak bukatu aurretik errematatu dugu, baina ez dago zalantzarik, giro bikainarekin jarraituko dute herri kirol eta gainontzeko ekitaldietan. Askok goizaldera arte luzatuko du Santio gaua Monik, Eider eta Oihanaren trikiti doinuekin. Eta beste horrenbeste Santa Ana egunean, datorren urtean gehiago!


•

LIBERAZIOAK ETA SOLDATAK

BILDUk hiru proposamen egin zituen alor honetan; lehena, orain arte bezala alkatetzaren liberazioa mantentzea eta bere soldata maila urteko 35.798 euro gordin eta hileko 2.000 euro garbi ingurukoa izatea. Bigarrena, Udalaren egoera ikusirik eta dauden proiektuak aurrera ateratzeko helburuarekin, Ruben Alberdi alkateordea ere %50eko dedikazioarekin liberatzea alkatearen soldata maila berarekin. Eta azkena, batzordeetako lehendakarien asignazioak %10ean murriztea. Orain artean hileko 133 eurotan finkatuta zeuden eta horrela 120 bat eurotan geldituko lirateke. EAJko Joxe Mendizabalek esan zuen ez duela ulertzen zein helburu duen azken proposamenak. Dirua aurrezteko neurri bezala ez diola zentzu praktikorik ikusten eta herritarrei zuzendutako keinu bat bezala uler daitekeela. Aho batez onartu ziren lehen bi proposamenak baina mahai gainean uztea erabaki zen hirugarrena, asignazioa jaisteari zegokiona alegia.

udaleko berriak

5

Uztailaren 7an udal batzorde informatiboak eratzeko eta zinegotziek izango dituzten ardurak banatzeko ezohiko udalbatzarra egin zen. Agintaldi berri honetan, bi alderditako ordezkariek hartuko dute parte Udal Gobernu Batzordean: Bilduko Leire Etxeberria, Ruben Alberdi eta Iban Narbaizak, eta EAJko Joxe Mendizabalek. Alberdi izango da lehen alkateordea, eta Narbaiza bigarrena. Batzordeetan hainbat aldaketa emango dira; Merkataritza eta Turismo Batzordea sortuko da, Hirigintza eta Zerbitzu Batzordeek berriz bat egingo dute eta Auzoak Batzordea, Topagune izatera pasako da. EAJri MerkataritzaTurismo eta Ogasun batzordeetaz arduratzea eskaini zaio eta onartu egin du.

1

atzordeetako ordezkaritzak:

B

Hirigintza eta Zerbitzu Batzordea: Ruben Alberdi eta Leire Etxeberria (Bildu) eta Unai Gonzalez Etxabarri (EAJ) Baserri Batzordea: Ander Bergara eta Iban Narbaiza (Bildu), eta Joxe Aranberri (EAJ). Kultura Batzordea: Amaia Lopetegi eta Itzia Sagarzazu (Bildu), eta Itziar Elorza (EAJ). Ongizate Batzordea: Iban Narbaiza eta Itziar Sagarzazu (Bildu), eta Itziar Elorza (EAJ). Ogasun Batzordea: Joxe Aranberri (EAJ), eta Ruben Alberdi eta Iban Narbaiza (Bildu). Ingurumen Batzordea: Itziar Sagarzazu eta Izaskun Sagarzazu (Bildu), eta Joxe Aranberri (EAJ). Merkataritza eta Turismo Batzordea: Joxe Mendizabal (EAJ), eta Iban Narbaiza eta Leire Etxeberria (Bildu). Gazteria Batzordea: Izaskun Sagarzazu eta Ander Bergara (Bildu), eta Itziar Elorza (EAJ). lkarte ezberdinetako ordezkaritzak:

E

Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkartea edo Mankomunitatea: Leire Etxeberria eta Ruben Alberdi (Bildu), eta Unai Gonzalez Etxabarri (EAJ). URKOME: Ander Bergara (Bildu). Herri Eskolako Kontseilua: Amaia Lopetegi (Bildu). Udal Kirol Patronatua: Lehendakari: Iban Narbaiza (Bildu). Bokalak: Ruben Alberdi (Bildu) eta Joxe Aranberri (EAJ). Ur Kontsortzioa: Leire Etxeberria (Bildu). Zaharren Egoitza: Lehendakari: Leire Etxeberria (Bildu). Partaide: Itziar Sagartzazu (Bildu) eta Itziar Elorza (EAJ). Udal Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA): Leire Etxeberria eta Amaia Lopetegi (Bildu), eta Joxe Mendizabal (EAJ). Ekain Fundazioa: Leire Etxeberria (Bildu). Haurreskolak Kontsortzioa: Leire Etxeberria (Bildu).


afalduko al diu? leku politta emateik… ze jartzeik hemen??

kortadiren Uztaileko zenbakia kaleratzen dugunerako, opor usainean egongo gara gehienok. Zenbaitek kanpora ateratzeko plana egina izango du; beste asko herria zaintzen geldituko dira. Uda aurreko azken “Kortadiren plateretik” atalari opor zaporea eman nahi izan diogu.

plateretik eskandinavia

alsazia

Gravlax - izokina gatzetan marinatuta Kesakeitto - berdurazko zopa Kötbullar - suediar haragi bolak Sillsallad - antxoa entsalada

On egin!

Choucroute - espeziaz eginiko aza Baeckeoffe - haragi gisatua Flammekueche - alsaziar pizza Gewurztraminer - ardo zuri ezaguna

Pita - pasta finez bildutako haragi, gazta edo berdurak Moussaka - berenjena lasagna Tzatziki - olio, jogurt eta pepino saltsa

katalunia

grezia

Escalivada - labean egindako berdura entsalada Sanfaina - tomate, piper eta berenjena saltsa Calçotada - tipula erreak, haragiari laguntzeko Rossejat - arroz beltza perretxikoekin

bulgaria Banitsa - gaztazko pastela Lukanka - zerri lukainka Kefir - bulgariar jogurta Shopska entsalada - tomate, piper, pepino eta jogurtez

italia Prosciutto di Parma - Parmako urdaiazpikoa Risotto - arroz saldatsua Tiramisù - maskarpone gazta eta kafezko bizkotxoa Carbonara - hirugihar eta gazta saltsa


7 1

efe meri

deak

1911-07-16 [100 urte]

Arroabeko elizaren inaugurazioa. Lehenengo harria 1910eko urrian ipini zen [argazkian]. Herritarrek 20.000 pezeta inguru jarri zituzten eliza eraikitzeko (25 bat langileren urteko soldata), Diputazioak 5.000 pezeta eta Zestoako Udalak 200 pezeta. Halako eliza ederra, ordea, txiki geratu zen laster: 700 bat eliztar ba omen ziren 1949. urte inguruan. Beste garai batzuk ziren haiek.

1986-07-02 Gipuzkoako Batzar Nagusien Bilkura Ibiltaria Zestoan egin zen. XVIII. mendeaz geroztik, Bilkura Ibiltari hori Gipuzkoako 23 herritako batean egin ohi da, urtero-urtero aldatuz. 1986koaz gain, 2009an ere egin zen Zestoan, eta hurrengoa 2032an izango da.

1983-08-26/27 Uholde handiak eta kalte izugarri bazterretan. Lehendik urez gainezka zetozen ibaiak lehertu egin ziren. Zestoan, bainuetxean izan zen hondamendi handiena. Jendea beldur zen ez ote zen sekula gehiago irekiko. Zorionez, ez zen hala izan.

irakurri

LAZTAN GOXOAK ETA BESTE KONTAKIZUN KRISIAN Batzuk Ediciones Beta III Milenio SL

berri dut

Hara zer ateraldia, desorekak nagusi diren garai honetan krisiari buruz hitz egitea ere! Baina… zergatik ez? Kontaketa hauek gai berberari lotuta daude: krisialdiari. Hori bai, parte hartzaile bakoitzak, urterik urte gero eta handiagoa dugun familiako idazleek, askatasun osoz interpretatu dute.

Me r t xe Me r i n o ZAZPI ORDUAK” Miren Agur Meabe. Doltza kontalariak 17 ipuin eta beraiekin erlazionaturik dauden bertso-sortak tartekatzen ditu bere bizitzaren kontakizunaren artean. 7 zenbakia, hitz egiten duten animaliak, mitologiako pertsonaiak, ilustrazio argazki bereziak… agertzen dira. Ipuinak amaitzeko erabiltzen dituen esamoldeak ere berriak suertatu zaizkit. Magiaz betetako liburua da eta gustura irakurri dut. Idazleak, liburuaren bukaeran, irakurlearentzat 7 galdera eta erantzun eskaintzen ditu argibide moduan. Orain zuen aukera da eta Doltzak dion bezela Gezurra ala egia ? Zure zain naukazu ilargian. Bota ezazu sarea baietz hartu ipuin dotorea !

TXAKUR INGELESAK Lutxo Egia Susa – 2011

Bederatzi ipuineko bilduma da Txakur ingelesak. Jendartean ikusezin bihurtu diren edo mundutik desagertzeko erabakia hartu duten pertsonaiak bizi dira orrialde hauetan: ihesi, ezkutuan, alderrai, deitura aldatuta, oharkabean, lanbro artean. Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Liburua osorik sarean: http://www.susa-literatura.com/


Zestoako

I. Argazki-rallya ARGAZK

I O

N E N A:

AM A N C

AY

GAZTAÑ

Uztailaren 1ean Zestoako I. Argazki-rallyaren sari-banaketa egin zen Udaletxeko arkupeetan. Arratsaldean zehar argazki bildumak ikusgai egon ziren, eta iluntzean jakitera eman ziren argazki saridunak eta beren egileak. Guztira lau sari ziren, horietako hiru epaimahaiak erabakita; bestea, herritarren saria, herritarren bozka bidez hautatua. Horrela: HERRIT ARREN S A R I A: Argazki onena: Amancay Gaztañaga LI E R N I ARRIETA Bilduma onena: Oliver Perez Haurren argazki onena: Ioritz Goenaga Herritarren saria: Lierni Arrieta

AGA

: ZKI ONENA HAURREN ARGA

BILDU

MA

ON

OL I V E E N A:

R

PEREZ

Rallya Danbolin-zulok, Katamarrua Natur Taldeak eta Zestoako Udaleko Ingurumen eta Euskara sailek antolatu zuten elkarlanean. Zestoako Bainuetxeak babestu zuen lehiaketa, eta Jaurlaritzako Ur agentziak diruz lagundu. Rallyaren gaia “Ura: Urola ibaiko ertzak” izan da. Eta, rallyaren helburua, urak baliabide bezala duen garrantziaz eta jasaten dituen kalteaz jabetzeaz gain, herritarren parte-hartzea sustatzea.

GA IO R I T Z G O E N A

Antolatzaileen asmoa ez da izan profesionalen lehiaketa bat sortzea, herritarren artean zaletasuna bultzatzea baizik. Halere, epaimahaiak azpimarratu egin du aurkeztutako argazkien kalitatea, eta originaltasuna.


ab 10 12

UZTUA ASTEAZKENA

Festak San Lorente auzoan. OSTIRALA

Trapu Zaharrak antzerki taldea plazan. Jira & bira. Gozotegi famatu bateko salmenta departamentuko buruzagi batek, langabezian denbora batean egon ondoren , krisi garairako autopromozioari buruzko esku-liburu bat idatzi eta sarean zintzilikatzen du. Ikaragarrizko arrakasta du eta konferentziak emateko eskakizunak gehituz doaz.

Am abirjinak Aizarnan 13

LARUNBATA

12:00etan Txupinazoa. Ondoren sardina eta hirugihar jana txotxarekin. 18:00etan ume jolasak. 21:00 Herri afaria. Jarraian Elustondo anai arrebekin erromeria.

14

IGANDEA

12.00etan Jubilatuen hamaiketakoa. 18:00etan Herri kirolak: Aizarna Xanjuandegiren Aurka. Jarraian triki bertso poteoa. 21:00etan Gazteen afaria. 23:00etan Balsabe trikitilariak.

15

ASTELEHENA

Amabirjin eguna. 11:00 Meza nagusia. 12:00etan esku pilota partidak. 18:00etan kale antzerkia. Jarraian, triki bertso poteoa. 23:00etan Obaneuke taldearen eskutik erromeria.

16

ASTEARTEA

Goizeko 8:00etan Oilasko biltzaileen irteera. 10:30ean Puxka muxka zirkus haurrentzat. 14:30ean Oilasko biltzaileen dantza plazan. Jarraian, Oilasko biltzaileen bazkaria. Arratsaldean zehar oilasko biltzaileak kaleko etxeetan zehar ibiliko dira. 22.30ean Kupela taldeak alaituriko erromeria.

20

LARUNBATA

Zinea Izarpean gaueko 22:00etan plazan

9

agenda

ir 03 04

1

AILA LARUNBATA

Gazte eguna. Triki bertso poteoa, bazkaria, Ondarbasora igoera, kale animazioa, kontzertua. IGANDEA

Zaharren eguna.

Am abirjinak Zestoan 07 08 09

ASTEAZKENA

Txupinazoa, banda eta txistularien kalejira, salbea, preso eta iheslari politikoen aldeko kalejira eta afaria, berbena,... OSTEGUNA

Meza, bandaren kontzertua, zekorketa, zekorketen aurkako elkarretaratzea, pilota partidak, DJ Xa2,... OSTIRALA

Diana, kalejira zaratatsua, gaztetxoen pilota txapelketako finala, zezentxo eta poniak, umeentzako bazkaria, jolasak, zekorketa, zekorketen aurkako elkarretaratzea, haurrentzako ikuskizuna, Euskal Herriko musika tresnen erakustaldia, Oilasko jana,...

10 18

LARUNBATA

Diana, paella lehiaketa, jolasak, kontzertuak,... IGANDEA

VI. Akoako bira. 9:30 Idiakaitz txistulari taldea. 10:30 VI. Akoako bira lasterketa. Izen ematea Kiroldegian, telefonoa: 943 147 942. IV. Asto lasterketa. Jarraian, hamaiketakoa, trikitilariak,... • Agiro Mendi taldetik, Besaidera egun pasa.

•X

L. Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Zestoako frontoian izango dira partiduak, gaueko 22:00etan. Aurrekanporaketak uztailaren 22 eta 29an jolastu ziren. Final laurdenak abuztuaren 2, 4, 9 eta 11an izango dira. Final erdiak abuztuaren 16 eta 18an. Azkenik, finala, abuztuaren 25ean. aztetxoen pilota txapelketa. Abuztuko bigarren hamabostaldian hasiko da, Zestoako eta Azpeitiko pilotari gazteek jolastuko duten pilota txapelketa. Finalak irailaren 9an, goizeko 11:00etan. utbito txapelketa. Jokoan da Gazte Asanbladak antolatutako futbito txapelketa. Kiroldegian jolasten dira partiduak, ostiraletan 18:00tan eta larunbatetan goizeko 10:00etan. ilm labur lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak. Izen ematea Uztapide, Koiote eta Gaztetxean, xehetasun gehiago izen emateko lekuetan.

•G •F •F


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
119 - 2011 uztaila by DANBOLIN - Issuu