danbolin ekuadortik
dator berria ...
2011ko urtarrila
113 zb.
2011rako dugun erronka nagusienetakoa bat web orria martxan jartzea da. Baina horretarako zure laguntza behar dugu.
egin zaitez bazkide
Bazkide egiten direnen artean, zozketa eder bat egingo dugu. Eta jadanik bazkide bazara eta beste bat lortzen laguntzen badiguzu, zu zeu ere zozketan sartuko zaitugu. deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com-era Urteko ekarpena 25₏
www.zestoaautoak.com
Ohikoa izaten da urte bat bukatzera doanean hurrengorako asmo berriak finkatzea. Eta egia aitortu behar bada, asmo onak laster bukatzen dira, edo ahaztu. Hala ere, esan behar da zenbait pertsonak asmo berriak betetzea lortzen dutela. Meritu galanta dute. Oraingoan, urte berriarekin asmo berriak finkatu dituen horietako bat izan da Danbolin, eta gure asmoa da urte osoan zehar gogor lan egitea. Soilik denborak esango digu lortuko ote dugun. Hori bai, denon laguntza beharko dugu: idazle, zuzentzaile, irakurle eta herritar guztiena. Herritarrek herriarentzat egiten duten aldizkari hau bizirik dago, eta, denon partaidetzarik gabe, ez zituen hamar urte beteko pasatu den urtean. Guztion partaidetza bultzatzen saiatu gara urte hauetan, baina, askotan, ez gara gai izan, eta auzoei tarte berezi bat eman nahi diegu aurtengoan. Auzoetako jendearekin harremanetan jarri gara, eta, atal berri batean, auzoek beren beharrak, kezkak edo gertakizunak kontatzeko lekua izango dute. Urteko lehenengoan, Iraeta eta bere Santa Ines jaien txanda izango da. Hurrengo hilabeteetan, auzo bakoitzak, txandan-txandan, bere istorioak kontatzeko aukera izango du. Beste nobedade bat Gaizka Kortadiren errezetak izango dira. Abenduan, errege-opila nola egiten den ikasi genuen, baina hemendik aurrera, hilero erakutsiko dizkigu hainbat errezeta. Batzuetan, errazak; beste batzuetan, lan gehiago ematen dutenak; baina, betiere, etxean edonork egiteko modukoak. Ziur urtean zehar ezusteko bat baino gehiago emango digula Gaizkak. Zain egongo gara. Berrikuntzekin jarraituz, hemendik aurrera, efemerideek ere bere lekua izango dute Danbolinen. Batzuetan, kontu txikiak agertuko dira, eta beste batzuetan, berriz, gertaera garrantzitsua denean, modu luzeagoan azalduta. Gure iragana ezagutzea beharrezkoa eta interesgarria baita. Azkenik, Danbolinek euskal kulturaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen bere sorreran, eta, oraingoan, herritarrei laguntza eskatu die. Ale bakoitzean, zestoar batek azkenaldian irakurri duen liburu baten inguruan bere iritzia emateko eskatuko diogu. Normalean liburuak azalduko dira, baina ez dizkiogu ateak itxiko euskal kulturaren edozein ekitaldi edo ekintzari, eta ezin dugu baztertu hurrengo aldizkarietan pelikula edo antzerki bati buruzko kritika bat azaltzea. Ikus dezakezue urte berriarekin batera hainbat aldaketa egin ditugula Danbolinen. Berrikuntzak egiten direnean zalantzak sortzea normala da, eta Danbolinen ere dudak sortzen dira; horregatik, zuen iritzia jakin nahiko genuke. Herri bizia garen neurrian, denon iritziak eta aholkuak ongi etorriak izango baitira. Gauza gehiago aldatzea komeni dela uste baduzue, lasai esan, eta Danbolineko bileretan iradokizun guztiak aztertuko ditugu. Hala ere, esan beharra dago ale honetan ikusiko dituzuen berrikuntzak ez direla aurten izango diren azkenak. Hori, ordea, beste kontu bat da, eta unea iristen denean izango duzue horien berri.
d a n b o l i n EK
U
rko canseco
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 15 16 19
ATARIKOA
INKESTA
ENBIDOAK
EKUADORTIK DATOR BERRIA
DANBOLIN ZULO
B I IZENEKO HERRITARRAK
AUZOAK
KORTADIREN PLATERETIK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. J UA N M A R I 2 3 – KO N T X I 2 0 rra bota diak Netzer! Datorren urteko Euskal Selekzioaren partida ikusiko ote dudan? Ba, estatu espainiarraren eskuetan utziz gero, ziur ezetz! Halere, oraindik urte oso bat zagok aurretik, eta nork zekik. Ondo dakianez, eta betiere estatu espainiarraren legearen arabera, nik (eta beste askok) kalean egon behar nikek, baina hori gerta ez zedin lege berri bat asmatu ziaten. Badituk lau urte lege hori Auzitegi Konstituzionalean errekurrituta dagoela, baina erantzuteko eperik ez diatenez, Espainian zehar sakabanaturik jarraitzen diagu.
Ea
Euskal Herrian bizi diagun gatazka konpontzeko asmoarekin Ezker Abertzalea egiten ari den urratsak garrantzitsuak dituk. Hori bai, argi izan behar diagu prozesu hori Ezker Abertzaleak bultzatzen duela eta Estatuarekin ez dagoela ezer hitzarturik; beraz, jende guztiaren inplikazioa behar dik prozesuak. Estatuak ez ziok ezer emango Euskal Herriari, eta behingoz gure herriari zor zaizkion eskubide zibil eta politikoak errespetatu ditzan lan egin beharra zagok. Prozesu honetan, inor ez zagok sobran, alderdi politikoek, eragile sozialek eta herritar uholdeak bat eginez gero, agian datorren urteko partida nazio izaerarekin izango duk, eta, partida ikustera joan aurretik, 23 urte ondoren oraindik ikusi ezin dudan Kontxirekin trago bat hartuko diat Erdikalean. Nola bizi den heure Zestoara 20 urtez joan ezin hori?
Juan Mari Igarataundi Leongo espetxetik
Zer iruditzen zaizu tabakoaren inguruko lege berri hau? Beno, ez nago guztiz ados, eskertzen da gaur egunean tabernetan kerik ez egotea eta etxera joandakoak arropek eta usainik ez edukitzea baina beno, gustatzen zaigu baita ere tabernetan edo jatetxe baten gaudenean afal ondoren erretzea eta alde horretatik pena pixka bat ematen dit.
30 urte
IĂąigo Ruiz
Oso ondo iruditzen zait, orain behintzat taberna barrura sartzen zarenean arnasa hartu daiteke eta pila bat nabaritzen da anbientea garbia dela. Aparte, arropan usainik ez da ematen dagoen giro garbiagatik. Ni neu ez naiz erretzailea eta pila bat eskertzen det.
59 urte
Arantxa Zigaran
5 2 0 1 1 KO U R TA R R I L A R E N 2 A , Z E S T OA N Iruditzen zait arau gehiegi Ez zait ondo jartzen direla giiruditzen. Uste zarte honetan dut herrian beeta norbera helharko lukela lodua den neurrian kal edo lekuren gai izan behar bat jendeak erre duela bere kabuz ahal izateko. erabakitzeko, debeku gogorregia Joseba Unanue iruditzen zait.
55 urte
32 urte
Jon Artano
Ba ondo, nik ez det erretzen eta orduan ba asko nabaritzen da, tabernetan giro garbiagoa dago. Baita umeekin egoteko ere eta‌ Denentzat hobeto.
46 urte
Eba Jauregi
Ba iruditzen zait taberna pila batek itxi beharra izango duela, askozaz ere bezero gutxiago dabil eta segun eta ze asteburutan aldea nabarmena da, egundoko aldea izaten da.
21 urte
Maite Elustondo
A
URTENGO urtea benetan modu onean hasi dugu: lokal publikoetan kerik gabe. Gertakizun garrantzitsu horren lehenengo egunaz gozatzeko, tabernara joan gara kafesne bat hartzera. Atean esekita zegoen kartelak barruan ezin dela erre ohartarazi digu. Sartu orduko agurtu gaituzten guztiek bi haurrekin gentozela ikusita, erreakzio bera izan dute: zer, txikiekin, kerik ez dagoela eta probetxua ateratzera? Bai horixe! Gure erantzuna. Gaur beste gairik ez zegoen: batak Bilboko lagun batekin hitz egin duela telefonoz, eta horrek esan diola taberna guztiak umez beterik zeudela. Beste batek orain tabernetara joan beharko dugula aire garbia arnastera, kanpoko kutsadura dela eta. Tabernariak, berriz, hainbeste urte ke artean eman ondoren, aurten, Akoako biran lehenengo postua aterako duela. Erretzaileek ere bazuten zer esanik. Batek Bainuetxetik buelta eman behar izan du Fariasa erretzen zuen bitartean (ea nor den taberna kanpoan bakar-bakarrik negu hotzean puru osoa erreko duen ausarta!). Hobe huke kafe kremara pasako bahintz! Esan dio lagunak. Despistatuta zigarro bat piztu duenik ere izan da, eta jendearen builen ondorioz barkamena eskatu behar izan du, ez dela konturatu esanez. Haurra nintzenean, nire lagunen guraso erretzaileek etxean edo autoan erretzen zuten seme-alabak bertan zirela. Edonon erretzen zen: dendetan, garraio publikoetan, zinema aretoetan‌. Unibertsitatean, azterketa egiten genuen bitartean, erretzen uzten ziguten. Atzo bertan, jatetxe batean afaltzen ari ginen bitartean, aldameneko mahaian zigarro bat erretzen ari zen emakumeak isurtzen zuen kea aurpegira etortzen zitzaidan. Hemendik hamabost urtera gure seme-alabek, lagunekin tabernan daudenean, elkarri esango diete: eta lehen hemen erre egiten zela?
E
nbido 2. Mertxe Uribetxeberria
ekuadortik
dator berria Dagoeneko hiru hilabete pasatu dira, irailaren 27an Ekuadorrerako bidaia hasi nuenetik. Urduritasuna, beldurra‌ nituen nirekin, baina, era berean, gogoa eta ilusioa. Nire lekutik hainbeste urruntzen nintzen lehen aldia zen, eta eremu ezezagunak dastatzeko prest nengoen (edo‌ bueltatzeko txartelik gabeko bidaia bat egiteko). Sentimendu nahasiekin utzi nituen maite ditudanak, gaur nire beste familia dena ezagutzeko. Nola liteke milaka kilometrora teknologia berrien bidez (Skype) bi bider baino ez hitz egindakoekin eta haiei buruzko kontu gutxi batzuk entzunda topo egin eta lehen unetik hain gertuko sentitzea? Nire egonaldia hutsunerik gabe igaro ahal izan dut, neurri handi batean Fatima eskolakoei esker.
Ikasturte potentea izan zen udara aurrekoa: Haur Hezkuntzako ikasketak egin nituen Eskoriatzan, eta, Lehen Hezkuntzako titulazioari esker, lana Azpeitiko Iraurgin (ikasle ez ezik, irakasle ere aritu naiz han). Ordulariaren menpe ibili nintzen, eta, biak ondo eta gustura bukatu ostean, berriro ere ordularira jo nahi izan nuen; zazpi orduz atzeratu, eta denbora batean horrela uzteko itsasoaren beste aldean. Ez nuen zoriz aukeratu Ekuadorrera etortzea. Aldaketarako gogoa nuela eta, lagun batek animatu ninduen; izan ere, berak, nire adina zuenean, senargaiarekin egin zuen honainoko bidea, eta hemen igaro zituen ondorengo zazpi urteak. Oraindik ere berekin dituzte oroitzapen guztiak, eta, orain, askoz hobeto ulertzen dut haien istorioen irrika. Haien bitartez jarri nintzen harremanetan Fatima eskolakoekin, eta, proposamena entzun eta berehala egin zidaten gonbita: nahi bezain laster joan nintzatekeela esan zidaten. Gehiegi pentsatzen hasi baino lehen, hegaldiak begiratzen hasi nintzen; data perfektuarekin jo ostean, eta udara, herriko festak eta hainbat eta hainbat agur festaren ondoren, bihotza beteta zapaldu nuen hurrengo hilabetetan nire bizilekua izan behar zuen Los Rios probintziako Quevedo hiria. Quevedora etorri berritan, egun batzuk izan nituen lekura egokitzeko eta eskola eta eskolakoak ezagutzeko. Zuzendariarekin hitz egin ondoren, eskolako txikienekin (1. OHO, gure HH5) lan egingo nuela adostu genuen. Beraz, adin horretan dauden irakasle eta laguntzailearekin jardun naiz elkarlanean, asteroko programazioan parte hartuz, ikasgelako dinamika errazten lagunduz, materiala prestatuz eta beharrezkoa zen guztian nire laguntza eskaintzen saiatuz. Horretara etorri nintzen, eta horretan saiatu naiz. Adin horretako 99 ikaslerekin partekatzeko aukera izan dut, beraz, eta esperientzia zoragarria, gurearen oso bestelakoa den kulturan hezi di-
7 ... ren haur hauekin izan dudan elkartrukea. Haurrak hain dira benetakoak… Ederra beren gardentasuna! Ikustekoak ziren haien harridura aurpegiak lehen aldiz ikasgeletara sartu nintzenean; ederra hitzen erabilera desberdina delaeta alde batetik eta bestetik egin ditugun egokitzapenak, haiek beren hizkera argitzeko eta nik nirea; interesgarria beren jakin-mina, herrialde ezezagunarekiko jakin nahi dituzten hainbeste gauzengatik egindako galderak, nik gustura argitu dizkiedanak… Kuriosoa izan da hizkuntzarekiko interesa (ikasleek eta irakasleek erakutsi didate), eta interes horren bueltan euskaraz ikasi dutena: euskal otoitz batzuk, kantaren bat eta, Gabonetan, hain gurea den Din dan don gabon-kanta!! Oraindik oilo ipurdia jartzen zait Gabon aurreko egun batean eskolako atarian gertatu zena gogoratzean. Ikasle guztiak atarian zeuden, eta ni eskolako balkoian nintzen, hilabete baterako joan aurretik eskakeatu ezin izan nuen agur komunitarioa eskaintzen zidaten bitartean. Kostata, baina hitz egin izan nuen, eta,
E KUADORREKO G UN E DESBERDINETAN I M SE K O K I D E B A T Z U E K E Z A G U T Z E K O
BANATUAK DAUDEN AUKERA IZAN NUEN
erantzun gisa, txaloak, nire izenaren oihuak eta opari ezin hobea: lehenengo mailakoen ahotsak, Din dan don abesten. Zoragarria txikitxo horiekin bizitakoa denbora honetan, eta zer esanik ez lankideekin trukatu dudan guztia; lantalde bikaina da, eta oso-oso gustura sentitu naiz haien artean, haiengandik hainbeste ikasiz eta nire jakintza xumea haiekin partekatuz. Gauza batzuetan, gure sistema aurretik ikusten badut ere, beste askotan, eta ezin garrantzitsuagoak diren alderdietan gainera (jarrera, lanerako borondatea, gogoa…), atzeratuta sentitzen naiz. Hemen, horretaz guztiaz blaitu naute, eta hori ez lehortzen saiatu nahi nuke. Neure esku dago, ezta? Horretaz guztiaz gain, eskola orduez kanpo, hainbat ekintza egiten dituzte. Ez dira guztiz “eskolaz kanpokoak”; izan ere, hiru misiolariren ardurapean dagoen eskola erlijioso bat denez, ondoko elizarekin hitzartuak dituzte hainbat jarduera, eskola orduez kanpo. Fatima eskolakoak komunitate oso batua osatzen dute, eta beren elkarlana benetan miresgarria da; kristau gisa aldarrikatzen diren balioak irakasteaz gain, praktikatu ere egiten dituzte. Iritsi nintzen lehen unetik, asko harritu ninduen beren esperientzia erlijiosoak eta hain zabalduak dauden (baina nekez jarraitzen zaien) balio horiek zer presentzia duten beren egunerokotasunean.
···
···
OSASUNA
LANKIDEAK Lankideei dagokionez, lehen mailakoekin partekatu dut gehien bai lana, bai aisialdia. Nire lana hiru ikasgelatan egin dut, egunero gela batean parte hartuz. Haurren eskola orduez gain, arratsalde askotan bildu izan gara: materiala prestatu, asteko programazioa egin eta euskaldunok —edo europarrak, hobeto esanda— arratsalde batean egingo genukeen lana hirutan egiteko. Eta baieztapen horrek zerbait negatiboa aipatzen ari naizela ematen badu ere, oso bestelakoa da pentsatzen dudana. Lana egiteko modua estresetik asko urruntzen da, gurean ez bezala, eta presarik gabe, orduak sartuz, tartean hitz eginez (kontu bat, bestea), dei bat, zerbait janez… Beti amaitu izan dugu egiteko guztia. Miresgarria eta jarraitzekoa benetan.
Osasunaren inguruan haiekin izandako hainbat hizketaldi gogoratu ditut; izan ere, hemen, behatzeko minarentzako ere ezagutzen dute pastillarik. Dena konpondua dute kalean hamar metrotik behin farmazia bat edukita. Benetan harrigarria da zer erraz jotzen duten medikaziora eta zer gutxi sinesten duten gorputzaren sendatzeko ahalmenean. Egia da, ordea, herrialde bakoitzeko egoerak gauza batengatik edo bestearengatik pentsatzera bultzatzen duela eta, bizi maila pobrea duten honetan, beste kezka batzuk dituzte medikamentuek gorputza alfertzen duten ala ez pentsatzearekin zerikusirik ez dutenak; pastilla bat hartzea askoz errazagoa da (egia esan, gurean ere asko gertatzen da hori, oraintxe irakurtzen ari diren hainbatek pentsatuko duten bezala…).
MISIOLARIAK Misiolariak aipatu ditut lehen. Haiekin bizi naiz Fatima eskolan, eta asko daukat haiei eskertzeko; lehenik eta behin, ni hemen egotea posible egin dutelako eta, horretaz gain, haiengandik ikasi dudan eta ikasten ari naizen guztiagatik. Haiekin, lana, elkarbizitza eta aisialdia partekatu ditut. Fatima eskolak 60 urte beteak ditu dagoeneko. 1950. urtean, Espainiako Emakume Misiolarien Institutu Sekularrean (Instituto de Misioneras Seculares) nesken eskola baten eskaera egin, eta misiolari euskaldun batzuek zapaldu
9
zuten hiria, Quevedo ondoko auzo batean eraikitzeko. Handik bost urtera, egun Quevedon zutik dirauen honek tinko jarraitzen dio balore kristauen pean ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeari, eta hezkuntza saiakera horretan beren lema ere badute: “Por una educación integral generadora de mujeres felices”. Nesken eskola da, eta irakasleen artean gizonezkorik izan badute ere hainbat urtean, egun, guztiak emakumeak dira.
JAKIAK Jateko modua ere guztiz bestelakoa da. Fruta eta barazki aldaera ugari, eta mila motatako platanoa errege. Txerria ere formatu guztietan (izan ere, halako borondatetsua da bera). Nik ez dut haragirik jaten, eta gainontzekoarekin ikaragarri gozatu dut. Jatea plazer bat dela deritzot, eta gustura aritu naiz jaki berriak dastatzen: “humita” goxo horiek, “bolon de verde”, “yuca”, “chifles”, “patacones”. Ez dut Euskal Herriko ezeren falta nabaritu hemen, ezta eguneroko ogiarena ere. Aipatu beharra daukat etxean sukaldari bikaina dugula.
FAMILIA
URRUN, BIHOTZA GERTU
Esperientzia berri horien guztien artean, familiarengandik urruntzea izan da esanguratsuenetako bat, hain bereziak diren Gabon festa hauetan, eta, hori gutxi balitz, baita nire urtebetetzean ere; izan ere, 24 urterekin zeharkatu nuen itsasoa Hegoamerikara, eta 25 urterekin bueltatuko naiz Euskal Herrira. Lehen aldia, batetik, hainbeste denborarako urruntzen naizela eta, bestetik, distantzian hainbeste urrutiratzen naizela. Nire harridurarako, uste nuena baino errazagoa izan da; hain etxekoa naizen aldetik, hemen deitzen dioten “mamitis” gaixoaldi ugari izango nituela uste bainuen. Egia da ez dudala ez familia, ezta lagunak ere, une bakar batean ere ahaztu, baina inondik inora ere ez tristuraz. Nirekin bidaiatu zuten oroitzapenek, logelan ditudan argazki guztiek, egutegi berezi batek, opariek eta etorri naizenetik jasotzen ari naizen horko berotasun zibernetikoak indarra eman didate hemengo egonaldiarekin jarraitzeko. Horrela, Gabonetan turroia bezala etxera bueltatu beharrean, Argentina bisitatu dut, herrialdean hiru hilabeteko baimena baino ez nuela-eta muga zeharkatu beharraren aitzakia ezin hobeagoaren ondorioz. Han zeuden lagun batzuen gonbita onartu, eta hilabete ezin hobea pasatu dut Rio Negro probintzian, paradisua diruditen txokoetan. Buenos Aires ezagutzea zintzilik gelditu
IBAI
E T A ERREKAZ BETERIKO PROBINTZIA DELAKO DEITZEN D A
LO S RIOS
zait; izan ere, egun bakar bat igaro nuen han, baina Las Grutas eta San Antonioko naturaren mirariez, ateak ireki dizkidaten familia ederraren konpainiaz, udarako umoreaz, jendeaz, giro ederraz, parrilla usainaz… eta biziak eman dituen hainbat ezustekoz gozatu dut. Orain, Quevedon nago berriz, eta duela gutxi jakin dut noiz izango den Euskal Herrirako buelta. Gure amaren bisita desiratua jasoko dut hilaren 21ean, hemen hain zoriontsu ikusi nauen honetan, badaezpada, nire bila baitator. Egia esan, ezingo nioke bukaera hoberik eman nire Ekuadorreko egonaldiari. Herrialde honetan bizitako esperientzia zoragarri honen ostean, amarekin etxera bueltatzea jaso nezakeen urtetako oparirik ederrena da dudarik gabe! Hemendik aurrera, adrenalinaz beteriko egunak datoz, amarekin hasi eta ia egunero pantailaren beste aldean ikusi ditudan ahizpekin, koinatuekin eta ilobatxoekin jarraitzeko, eta, noski, hor zain zaudeten lagun horiekin osatuko dut topaketen gozamen hau. Laster naiz denokin!
N
aiara Exposito Alberdi
AZALEKO ARGAZKIA: M I T A D D E L M U N D O. H ERRIALDEARI IZENA EMATEN DIO N B E R E Z I T A S U N P U N T U A, H A N K A K H E M I S F E R I O B A N A T A N B A N A T U A K.
Abenduak 23 Benantxio Larrarteren bertsoen bilduma osatu da
Abenduak 24 Presoen aldeko taldea gabon kantuan
Abenduak 24 Jaiotza biziarekin ateratzen den taldea ere bai
Abenduak 28
Z/Soroperia.
Urruti samar gelditu zaizkigu baina argazkitxo bat edo beste sartu nahi izan dugu oroitzapenak pixka bat astintzeko. Idiakaitzen dianarekin hasi zen eguna, barazki eta fruta mordoska postuetan urtero bezala. Hauez gain, ezti, gazta eta sagardo lehiaketak, trikitixa eta taloak. Eguerdia aurrera zioan neurrian babak plo plo plo eltzeetan. Arratsaldean, mahaitik jendea altxatzen hasteko orduan Laranjadi txarangaren atzetik herritar uholdea kiroldegira. Giro polita herri kiroletan; harri jasotzen: Gotxarri, Mixpita eta Mikelak eman zuten erakustaldia eta trontzan Akoako Garikoitz Lopetegi eta Joseba Eizagirre Zestoako Joseba Odriozola eta Mikelaren aurka. Akoarrak nagusi. Ondoren pilota partidua. Eta eguna bukatzeko musika emanaldia arkupetan. Datorren urtean gehiago!
Puzgarriak txikienen gozamenerako kiroldegian
Abenduak 31 2010eko azken ostirala, elkarretaratzea Etxeratek deituta
1
k
1
ale/bale KALE.
Urtarrilak 15 Wadna taldekoak Saharara bidaltzeko janari bilketan
ARROAGOIKO ELIZ ATARIAN DAKARREAN ZOAZELA DIRUDI. LOTSAGARRIA DA GURE AUTOZ PASATZEAN PARIS
HERRIKO ONDARE ARTISTIKOA EGOERA HORRETAN EDUKITZEA.
EA TXUKUN-TXUKUN
ZAHARBERRITZEN DUTEN HARRI BIRIBILEZKO LUR ZAHARRA.
KALE.
Urtarrilak 20 TSko langileak bilduran, 30 kidek kaleratuak izango direla esaten zuen gutuna jaso ondoren
URTARRILAK 15-16
ASTEBURUAN HAINBAT ZUHAITZ AIZKORAZ
XELEBRE MOZTUTA AGERTU ZIREN. FESTETAN BURUGABE BATZUK LORONTZIAK HANKAZ GORA BOTA ETA ZUHAIXKAK BI ESKUREKIN HELDU ETA TIRAKA BERE
LURRETIK ATERATZEA INDAR DEMOSTRAZIO ULERTEZINA BADA, AIZKORARENA EZ DA GUTXIAGO.
BURUA?
NON DAUKAGU
danbolin
zulo Opariak. Abenduaren 24an Olentzero etorri zen eta urtarrilaren 5ean berriz hiru erregeak. Umeen gozamen, urduritasun eta emoziotarako nahikoa aukera.
Urtarrilak 20 San Sebastian danborrada egin zuten Arroabeko haurrek
Urtarrilak 22 Tortila prestaketa lanak Gaztelekuan
Urtarrilak 23 Elgoibarrera oinez Agiro mendi taldekoak
Bi izeneko herritar
Ohitura batzuk ez omen dira sekula galtzen. Zestoan, inguruko herrietan bezalaxe, ezizenak jartzeko joera belaunaldiz belaunaldi mantendu da. Goitizen sorta bat bildu dugu orri hauetan. Gutxi-gustuarekin geratu gara, ia denak kanpoan utzi behar izan baititugu, kabitzen ez direlako. Ea lehenengo kapitulu honek jarraipena duen. Zuen laguntza eskertuko genuke. Nahi izanez gero, bidali herritarren ezizenak goitizen horien zergatiarekin danbolinera. Baldintza bakarra ipiniko dugu: ez daitezela iraingarriak izan. Neskei jarritako ezizenek bikoitza balioko dute; izan ere, zenbat emakume ezizen daude gizonenekin konparatuz gero?
plata/plati
Zuk ez al daukazu
O
nintza irureta
Mikel eta Iñaki Odriozola Lau Iturri elkarteko atarian futbolean ari ziren lagunak, askotan bezala. Arratsalde hartan, ezizenak asmatzen hastea okurritu zitzaien. Mikel Odriozola baldar xamar zebilen, nonbait, futbolean, eta Platano Irristakorra deitu zioten. Platanito Irristakorra izan zen ondoren; gero, Platanito; eta, azkenean, gaur egun kontserbatzen duen titulua eman zioten: Plata. Zortzi-bederatzi urte izango zituzten inspirazio handiko garai hartan. Orain, ia denek deitzen omen diote Plata; familiakoek eta neskak ez, eta lankideek ere ez, ez baitakite goitizena duela. Eskalada munduan ere Plata da. Ohitu egin da ezizenarekin, eta identifikatuta sentitzen dela esan digu. Anaiak bere goitizena heredatu duela esan diogu: “Nire kuadrillarekin ibiltzen hasi zen eta hura ere Plata zen. Etxera deitu eta ‘Plata hor al dago?’ galdetzen zuten... eta bi ginen...”. Horregatik da orain Plati”. Plati berari deitu diogu goitizenarekiko bere sentipenak azaltzeko aukera izan dezan: “Gaztetxeko garaian anaiaren kuadrillarekin hasi nintzen ibiltzen, eta bere kuadrillakoak hasi ziren niri Plati deitzen; bestela, bi ginen ezizen berarekin”. Horrela deitzea gustuko ote duen galdetu diogu: “Txikitatik daukat ezizena; aspaldi utzi nion Iñaki izateari”. Egia esan, bi ezizen ditu Iñakik, batzuk Plati deitzen baitiote eta beste batzuek, ohitura zaharragoei helduz, Plata.
3 1
Asier Iribar
Prosineski jarri diogu ezizen moduan, baina goitizen bat baino gehiago dauzka. Ingurukoek esan digutenez, hasieran Olalde zen; gero, Prosineski; eta batzuek urtebetez Presi deitzea pentsatu dute. Olalde goitizena aitaren aldetik datorkio, baserri izenetik alegia. Dezente geroago, 20 urte inguru zituela, hasi zitzaizkion lagunak Prosineski deitzen. Kiroldegian, areto futbolean jokatzen zuten, eta baloia taldekideei pasatzea baino gehiago berak erabiltzea gustatzen zitzaion. Real Madrilen jokatzen zuen Prosine_ki kroaziar jokalariarekin akordatu ziren, nonbait, lagunak, eta halaxe, orduz geroztik, Prosineski da. Presi deitzearena oso berria da. Zestoako futbol elkarteko lehendakaria da orain, eta batzuen asmoa da lehendakari izango den denboran Presi deitzea. Esan dezagun goitizenez ondo osatuta dagoela Asier Iribar.
rrak
prosineski
u goitizenik?
Amaia Lopetegi
txonta
Neska koskorrak zirela, lagun artean elkarri ezizenak jartzea pentsatu zuten. Bakoitzak animaliaren baten izena hartuko zuen. Amaia Lopetegiri txonta txoria tokatu zitzaion. Zergatik? Bada, “Hi tonta haiz!” eta horrelako esaerak botatzerakoan ohitura zeukalako “tonta”ren ordez “txonta” erabiltzeko. Halaxe, Txonta titulua eman zioten. Kontua da animalien izenak jartzeko burutazioa bere horretan geratu zela eta segitu zuen goitizen bakarra Amaiarena izan zela. Etxekoek Amaia deitzen diote, eta ezagutu berriek edo konfiantza handiegirik ez dutenek ere Amaia esaten diote. Gainerako guztiek, Txonta. Baten batek haren izen-abizenik ere ez daki. Anekdota hauxe kontatu digu berak: “Lantokian, erizainak telefonoa hartu zuen, eta ni justu orduantxe parean pasatu nintzen. Telefonoa aho paretik kendu, eta esan zidan: ‘Hi, Amaia Lopetegirengatik galdetzen diñate. Zein den Amaia Lopetegi?’, eta nik: ‘Ni!’”. Erizainak, nonbait, beti Txonta deitzen ziotela ikasi zuen, eta izenik jakin ez! Galdetu diogu zer irudituko ote litzaiokeen seme-alabetakoren bati ere hala deitzen hasiko balira: “Ba, egia esan, ez zionat bueltarik eman”. Bere amari galdetu dio hortaz: “Ama, izena pentsatzen hainbeste lan hartu, eta gero ni Txonta…”. Esan dezagun bere amak sorbaldak jasotzen dituela.
Joxe Mari Gonzalez Aizarnako Benezi baserrikoa da, jatorriz, Joxe Mari. Kontua da Joxe Marik aspaldi hartu zuela Benexi ezizena, eta ez pentsa saltzeko daukanik. Hala deitzea inporta al dion galdetu diogu, eta honela esan digu: “Ez da ez zaidala gustatzen; kontrakoa: gustatu egiten zait!”. Familian bakarra da titulu hori daramana, seme-alabek ez dute heredatu. Anaiari Benezi Beltza esan ohi diote, baina Benexi, x-rekin, bakarra da. Benexi esanda mundu guztiak omen daki norengatik ari garen. Biak berriketan ari garela, taupa!, bota dit: “Eta zuk ba al dakizu nire izena zein den?” eta hau idatzi duenak: “Ba… abizena bai… Gonzalez… baina izena…”. Irribarrea ederra atera zaio.
benexi
···
···
Aitor Bergara Ba omen zen Arroagoiko eskolako kide bat denei ezizenak jartzen ibiltzen zena. Aitor Bergara oso azkarra zen, nonbait, korrika, eta ikaskide horrek, hamar-hamaika urte zituztela, Aitorri Turbox deitzea pentsatu zuen. Berari bezala lagunei jarritako ezizen gehienak galdu dira, baina Bergarari etxekoek eta lantokiko zaharrenek baino ez diote deitzen Aitor; gainerakoentzat, Turbox da. Azpeitiko eskolara joandakoan, eratorpena izan zuen goitizenak: Turbina. Hasieran ez zion grazia handirik egin ezizenak, “ze gauza bat da abizenez deitzea edo izena pixka bat aldatzea, baina Turbox!”. Beste erremediorik ez, eta ohitu egin da. Amari ere ez omen zion halako ilusiorik egiten, “etxeko tinbrea jo, eta lagunek galdetzen zuten: ‘Turbox hor al dago?’ eta amak: ‘Hemen ez dago Turboxik!’”. Aitorren ustez, bere izena oso arrunta da, eta Aitor askok dute ezizena Zestoan. Bere ezizenagatik aritu gara berriketan, baina aitortu digu berak ere lagun bati jarri ziola ezizena. Kuadrillakoa da Mikel Odriozola, Plata, eta haiekin ibiltzen hasi zen Iñaki anaia. “Bigarrenak ezin zuen Plata izan, eta beraz, Plati jarri nion, anaia txikia zen-eta”.
turbox
Zakutarrak
zakutarrak
Zaku Gorria, Zaku Zaharra, Zaku Gaztea. Joxe Mari, Ramon eta Roberto. Zaku Iraetako baserri bat da, eta Joxe Mari zenari, itzaina bera, hasi ziren deitzen Zaku Gorria. Ramon eta Roberto Martija ilobek heredatu dute Zaku ezizena. Biak batera daudenean, lehenengoari Zaku Zaharra eta bigarrengoari Zaku Gaztea esaten diote. Bi mutil horien amari, Zaku Gorriaren arrebari, ez diote Zaku deitzen zuzenean, baina berari erreferentzia egiteko askotan esaten da Ixiar Zakunekoa. Ixiarrek kontatu digu nola bere senarrak esaten zuen zergatik bi semeei ez zioten Zian deitzen, bera Zian baserrikoa baitzen. Beste kontu batekin ere akordatu da Ixiar: “Bi semeei deitzen diote Zaku, baina Ixiarri (alabari) behin ere ez. Mutilei ezizena jartzen diete, baina neskei ez, nonbait…”.
Axun Erkizia Telefonoa hartu, eta galdetu diogu: “Axun, zuri Amutxa deitzen omen dizu jendeak…”. Ez, ordea, berari zuzenean; ia inork ez omen dio deitzen Amutxa, Andoni Arrieta koinatuak eta besteren batek baino ez omen du holako ohitura. Hori bai, Andonik iloba txikiari ere hala deitzen omen dio batzuetan. Amutxa Iraetako Amuzkoa baserri izenetik dator, eta ama du hangoa Axunek. Dirudienez, Axunez hizketan ari garenean, Amutxa asko erabiltzen dugu, baina berari zuzenean apenas hala deitzen dion inork. Sarri, goitizenak zeharka erabiltze hori pertsona iraintzeko izaten da, edo, behinik behin, ezizena duenari graziarik ez dionean egiten. Ez da Amutxaren kasua; pozik erantzun die Axunek gure galderei. “Amutxa!” baten batek, eta berak: “A mucha honra!”.
amutxa
5 1
auzo etatik
iraeta
Goxuak eta gozuak. Goxatuak eta gozatzekoak. Giro aparta aurtengo Iraetako festetan. Festak ostirala 21ean hasi ziren txupinazoarekin, eta meza handiarekin. Esan daiteke iraetarrak Santa Inesekin portatu zirela eta Santa Ines iraetarrekin ere. Eguraldia eta giroa apartak izan ziren. Ostiral horretan bertan, bazkaria antolatu zuten Gure Ordeka Elkartekoak eta bazkariarekin hasi zena gauez bukatu zen, triki-poteo bat tartean. Larunbatean berriz, iraetar txikiak hartu zuten erreleboa, parkean zuhaitz landaketa bat eginez. Bakoitzak bere arbola bataiatu zuen, eta dagoeneko herriari ekarpen handi bat egin diotela sentitu zuten. Eguerdi aldera berriz bere guraso eta aiton-amonen txanda, patata tortilla lehiaketarekin. Mundiala txapelketa eta mundialagoa giroa. Azkenean anekdota ugari eta epai mahaikoak lepo, “putxerazo” eta “tongo” oihuak ere entzun behar izan zituzten barreen artean. Bapo bazkaldu eta deskantsatzeko denborarik gabe, arratsalde parterako berriz auzoen arteko futbol 7 txapelketa egin zen. Hemen ere giro bikaina nagusi. Zestoar ekipoak irabazi bazuen ere, txapeldun nagusia giroa izan zen. Elkarrekin ospatzeko, gauean parrillada eta txotxa. Afari herrikoian 170 pertsona pasatxo eta ondoren Unsain anaiekin berbena. Gaua luzatu nahian ibili zen jendea, eta berbenaren ostean trikitixa ere atera zuten. Festa goizaldera bukatutzat eman zuten baratxuri zopa ederra partekatzen. Igandean berriz momentu hunkigarrien txanda iritsi zen: Iraetako nagusiei omenaldia, Egañaren bertso eta gazteen dantzekin egin zena, Elizaren baitan, eta ondoren hamaiketakoa. Nati eta bere anaia ere hunkitu zirelarik, txapela eta zapia harro-harro jantzita joan ziren hamaiketakora. Igandean nagusi izan ziren gure nagusiak. Bitartean frontoia ere jendez lepo, pilota txapelketaren finalak ikusteko. Partidu intentsuak, non emozioa zian zen nagusi. Hamaiketako eta musikaren ostean, bazkari familiarrak Iraetan non nahi. Eta arratsaldean estreinakoz zaldi-probak. Hiru parte hartzaile Iraetako kalean gora eta behera ia ia tonakoa den harriari tiraka. 250 pertsonen aurrean Hernani aldeko zaldia garaile suertatu zen. Hurrengo asterako gelditu dira ostiraleko mus txapelketa, 120 bikoteren marka hautsi nahi duena krisi garai hauetan, eta larunbateko umeen gozamenerako eguna: puzgarriak, tailerrak, musika, molto-kross karrerak… eskaintza zabal eta landua aurten prestatu dutena. Ikusten duzuen eran betelanik gabeko festa mundialak, denentzako aukerekin eta aspertzeko betarik gabekoa. Gora Santa Ines eta gora Iraeta!
I
ban narbaiza
AHUNTZ GAZTA, TIPULAZ Osagaiak : ahuntz gazta 1 tipula Modenako ozpinaren erredukzioa
kortadiren
Prestaketak :
plateretik
1. Prestatu tipula marmelada bat. Jarraitu beharreko pausuak: moztu tipula Juliana erara, fin-fin, eta eduki oliotan, su baxuan, 20 minutuz, gorritu arte. Ondoren, gehitu azukre koilarakada bat eta ur pixka bat, eta beste 10 minutuz eduki. 2. Aurkezpena: ogi xerra batean, jarri gazta zatiak, eta, gainean, ipini tipula marmelada. Apaindu, Modenako ozpina erreduzituz. *Oharra: Modenako ozpinik ez baduzue, egin karamelu bat ohiko ozpinaz, uraz eta azukreaz, su baxuan, ondo loditu arte.
plAHATAnoa Osagaiak : ahate bularkia ( magret ) • 2 platano • bermuta (basokada bat) • lima edo limoia • 150 g azukre Prestaketak : Kendu bularkiari koipe pixka bat, eta egosi bermut baso erdi baten, su baxuan, 15 minutuz. Gero, gorde hozkailuan. 2. Zartaginean bertan, gehitu beste bermut pixka bat, eta nahasi azukrea. Erreduzitu sutan, saltsa loditu arte. 3. Zatitu platanoak, eta pasatu zartagin batean, bi aldeetatik gorritu arte. Egin gauza bera hozkailuko bularkiarekin. 4. Muntaketa edo aurkezpena: hartu platano zati bat, eta jarri bularki zati bat gainean. Bukatzeko, bota gainetik bermut saltsa eta lima azal birrindua.
TXOKOLATEZKO BROWNIE -A Osagaiak : 100 g kakao (% 70) • 80 g gurin • 2 gorringo • 40 g azukre • 2 zuringo harrotu • 40 g irin
On egin!
Prestaketak : Urtu kakaoa eta gurina Maria bainuan. 2. Beste ontzi batean, egin krema bat gorringoak eta azukrea nahasiz. 3. Nahasi kakaoa, gorringoak, irina eta zuringoak, denak, kontuz-kontuz. 4. Igurtzi banakako moldeak gurin eta irinez, eta bete. Molderik ez badugu, kafe kikarak erabil ditzakegu. 5. Sartu izozkailuan ordubetez. 6. Berotu labea 200 gradura, eta eduki 10 minutuz.
7
1 meri
efe
deak
1956-01-29.
“Hamar lagunek eraman zuten harria eta 19 plaza eta bost iltze egin zituzten 30 minututan; ez apustuko 30 plazak. Nobedade gisa, klase horretako probak ezezagunak direlako, jende dezente azaldu zen, baina hainbat zaleturi galdetuta zera sumatu dugu: proba horiek ez dutela halako lilurarik eragiten, monotono eta aspergarritzat jotzen direla. Ez dute idi probek duten saltsa” (J. L. Arrizabalaga Potxolo)
1977-01-6tik 9ra. Lehen Euskal Zinema Topaketa antolatu zen Zestoan. Euskal zinema sortzeko lehen saiakera izan zen hura. Zinea egiten ari zen jendea bazegoen Euskal Herrian baina non agerturik ez, ordea. “Topaketa honekin posibilitate hori eskaini nahi diegu” zion Xabier Unanue sortzaileak.
1986-01-27. Santiago Vegas Iglesias, 35 urteko zestoarra, Osinbeltz harrobian zulaketa-lanak egiten ari zela, harritzar batek buruan jota hil egin zen. J. L. A RRIZABALAGA P OTXOLO REN
ARTXIBOA
irakurri
berri dut
Larraitz Etxabe Manzisidor Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” izeneko eleberria da nik gomendatu nahi dizuedana. Sentimenduz beteriko 234 orri. Neu bederen liluratuta utzi ninduena. Azkar irakurtzen den liburua, oilo ipurdia jartzen duena eta malkoa begietara erakartzen duena. Guztia Ameriketarako bidaia batekin hasten da. Liburuan dioen moduan, “ipuin inposibleetan” sinesten dute protagonista denek. Nora, galdera den izena. Bizitzan ez dakigulako nora goazen.
SUNSET PARK Paul Auster Itzulpena, Oskar Arana Alberdania 2010 Sunset Park, New Yorkeko auzo pobre baten izena da. Badago han, Green-Woods hilerriaren ondoan, etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebaldeko larre eta ordokietatik hartu eta New Yorken txertatua ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gazte bizi dira bertan. Bizitzan eta gizartean bidea ireki nahian ari dira gazteak. Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldien arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera egiteko baliabideak, New York... hainbat osagai ditu kontakizunak. Kontakizunaren egitura bera ere jostagai izan du idazleak. Maitasunaren indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik.
ORGASMUS Askoren artean Txalaparta 2010 Liburu honetako idazleei ez zieten esan zaila zela E.R.A.S.M.U.S.-etik etxera onik itzultzea eta ezinezko Erasmusetik Euskal Literaturara bizirik ailegatzea. Horrenbestez, gauza bakarra eskatzen diote Euskal Literaturari: “Aitortzeko geuri ere beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera”. “Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekin zerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenez deitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zoriontsu egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoarekin gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Erasmus baino”.
Haurrak euskaraz
erregistratuko ditugu... egunen batean
Ezin dugu euskarazko jaiotza-agiririk eskatu, jaio ginenean gaztelaniaz zegoen liburu batean erregitratuta gaudelako. Legeak euskarazko erregistroak baimentzen dituen arren, Zestoan (eta beste herri gehienetan) erregistratzen diren haurrek ez dute oraingoz aukera hori. 2005etik legeak baimentzen du haurrak euskaraz erregistratzea 2005ean, legez onartu zen Espainia estatuan haurrak katalanez, galizieraz eta euskaraz ere erregistratzeko eskubidea. Erregistro Zibilak informatizatzen diren neurrian, INFOREG izeneko sistema jarriko da martxan eta, orduan, bai; erregistroak euskaraz egin ahal izango dira. Zestoan, oraindik ez Sistema hori ezartzen duen legeak bost urte bete arren, oraingoz, oso toki gutxitan dago martxan INFOREG delako hori —Gipuzkoan: Azpeitian, Bergaran, Donostian, Eibarren, Irunen eta Tolosan—. Hortaz, Zestoako familiek bi aukera dute: Donostian euskaraz erregistratzea, baina, kasu horretan, haurra donostiarra izango da; ala Zestoan, orain arte bezala, gaztelaniaz. Herri guztietan legeak dioena lehenbailehen martxan jar dezaten, kanpaina bat UEMAren eskutik Herritarren eskaerak bakarrik lortuko du prozesu hori guztia azkartzea. Horregatik, UEMAk, Kontseiluak eta UEMAko beste udalek kanpaina bat jarri dute martxan, herritarrei eskaera egiten laguntzeko. Zestoako Euskara Zerbitzuan —baita www.zestoa.net web orrian ere— badaude eskaera egiteko beharrezko inprimaki guztiak eta horiek bideratzeko beharrezko informazioa.
Ildo beretik, Zestoako Udalak eta UEMAko beste 39 udalek mozio bat onartu berri dute, eta, han, erregistroak euskaraz gauzatu ahal izateko beharrezko baliabideak berehala abiaraz ditzaten eskatzen da. Zestoako lau familiak egin dute eskaera Kanpaina martxan jarri eta berehala, lau familiak egin zuten eskaera. Oraindik ez dute Azpeitiko bake epaitegitik inolako erantzunik jaso; dagoeneko familia horietako hiruren haurrak jaio dira, eta ezin izan dituzte euskaraz erregistratu. Ur tantek goizago edo beranduago betetzen dute basoa Guztion esku dago oraindik geure hizkuntza bizitzeko ematen ez diguten eskubide hori behingoz lortzea. Norbanako bakoitzak egiten dugun urrats txikia urrats handia da egunen batean bizitzako arlo guzti-guztietan euskaraz bizi ahal izateko. Euskaraz bizi nahi dugunok badakigu bide luze eta malkarretan aurrera egiten. Poliki-poliki, gehiegi nekatu gabe, aldarte ona mantenduz, pauso txikiz, baina beti aurrera, etsi gabe.
N
ora Palmitano
ur 28
TARRILA OSTIRALA
Zestoako Udalaren laguntzarekin, PUXKA-MUXKA ZIRKUS kultur elkarteko kideak Aizarnan izango dira arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Bertako haurrekin aisialdiko ekintzak egingo dituzte.• Etxeratek deituta hileko azken ostiraleko elkarretaratzea 19:30ean plazan.
ot 04
SAILA
OSTIRALA
Santa Ageda bezpera. Goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta Etorra aldean ibiliko dira eguerdira arte. Arratsaldean, Akoa eta Lili auzoetan arituko dira eta arratsaldeko 19:00ak alderako herrian jardungo dute. Bildutako dirua Odol emaileentzat izango da.
06 10 19
IGANDEA
Agiro Mendi taldeak antolatuta Zestoa, Otzarreta, Gaztelu, Lastur goiz pasa. OSTEGUNA
Atez ateko hondakinen bilketaren inguruko hitzaldia 19:00etan Kultur Etxeko aretoan. Hizlaria Usurbilgo zinegotzia.
-20
ASTEBURUA
Agiro Mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe bailara) irteera, iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko aukera. Izen ematea eta ordainketa kiroldegian egin behar dira. Joan nahi dutenen artean bilera bat ere egingo da. Informazio gehiago kiroldegia 943 147 942 telefonora deituta.
25
OSTIRALA
Zestoako Udalaren laguntzarekin, PUXKA-MUXKA ZIRKUS kultur elkarteko kideak Arroabean izango dira arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Bertako haurrekin aisialdiko ekintzak egingo dituzte.
27
IGANDEA
Agiro Mendi taldeak sagardotegira irteera. Zestoa Zubieta egun pasako itzulia. Informazio gehiago eta izena ematea 943 147 942..
9
agenda
sa 28
1
nta inesak Iraetan OSTIRALA
XXII. Mus txapelketa azkarra Iraetako Bekoetxe tabernan (Merenderoa), gaueko 22:30ean, 22:00etan izena ematea, 30 euro bikoteko. Antolatzailea Iraetako Auzo Elkartea. Sariak: lehenengoari 1000 euro, txapela eta trofeoak, bigarrenak 500 euro eta trofeoak, hirugarrenak 200 euro eta laugarrenak 100 euro.
29
LARUNBATA
14:00etan babajana herrikoia Gure Ordeka elkartean. 16:00etan Iraetako jaioberriei omenaldia elkartean. 17:00etan puzgarriak, tren txikia... frontoian. 17:30ean txikien txokoa eta tailerrak frontoian.18:00etan umeen arteko Molto Kross karrerak. 18:30ean txokolatada eta goxoki jaurtiketa. Arratsaldean zehar buruhandiak, jolasak, musika...
• EHori dela-eta, ekainaren 4an, larunbatean, besrtxiña Musika Eskolak 25 urte betetzen ditu.
te hainbat gauzen artean, Musika Eskolako ikasle izandakoen kontzertu bat egin nahi da: trikitixa, txistua, perkusioa, konboak… Garrantzitsuena ez da izango musika maila ikaragarria erakustea, baizik-eta lagunarteko giroan parte hartzea. Beraz, Musika Eskolako ikasle izan direnei dei egiten zaie aipatu kontzertuan parte har dezaten. Proiektu honi buruzko xehetasun gehiago, otsailaren 8an, asteartean, iluntzeko 20:00etan, emango dira Zestoako Musika Eskolan. estoako KZgunea. Otsaileko astearte guztietan, Kultur Etxean, 16:00etatik 20:00etara. Lau ordenagailu eta pertsona aditu bat herritarren zerbitzura. Internet erabiltzen ikasteko tutoretza, Interneten doan nabigatzeko aukera, bakoitzak posta elektroniko propioa sortzeko aukera, ikastaroak... Zerbitzu aproposa, batez ere tresna informatikoetatik urrunen dagoen jendearentzat, baina, baita beste edozeinentzat ere.
•Z