Skip to main content

109 - 2010 iraila

Page 1

danbolin 2010eko iraila

109 zb.

“Isilik mesedez, errodatxen ari gara!�


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

www.zestoaautoak.com

telefonora


O d a n b o l i nEK

nintza Irureta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi a zaleko argazkia : Egoitz Lasa i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 14 19

ATARIKOA

Etxera garaiz ailegatuko ote zen Danbolin! Irailean beti berdin, jakin zezenak harrapatuko gaituela eta, hala ere, festa ondorenerako utzi dugu aldizkaria errematatzea. Dena dela, herriko festak ez zaizkigu ahaztu, eta zuei ere ez ahazteko argazki sorta bikaina hor daukazue. Lau herritar kontu serioagoetan ibili dira Palestinan eta hango berri ere izango duzue. Udarako opor garaian, herria inbadituta izan duten pelikuleroak ere aurkituko dituzue ondoko orrietan. Udarako bizilagun berri horien komeriei buruz denetarik entzun dut, batzuentzat pribilegioa izan da herrian bertan pelikula nola errodatzen den ikustea, beste batzuei errodatze garaian isilik egoteak ez die graziarik egin. Abuztuan, eguraldi tontoa egiten zuen egun batean, Jexuxmarinean tostadora erostea okurritu zitzaidan, di-da joan eta etorri, eta hurrengo goizean estreinatu. Bada, plaza ezin gurutzatu, poliki-poliki arrimatu eta aldamenekoari: “Egia! Hau Gorritiberean pelikula izango da?”, “Bai, hala da bai, baina isilik egon behar da!”. Jesus! bai, isilduko naiz... Herritar hark lezioa ondo ikasia zeukan. Laster hasi zen pelikulako langile horietako bat Zunzunegiko izkina hortatik kalean zebiltzanei eta ez zebiltzanei isilik egoteko eskatzen. Halako batean mobilak itzaltzeko ere eskatu zigun. Hantxe, ia arnasarik hartu gabe, nire bizitzan lehen aldiz pelikula nola errodatzen zuten ikusten. Azpeitiko Garate eta Zarauzko Lasa zebiltzan zaldiari edo behorrari edo ez dakit zeri tiraka. Baina ni aktore extrei begira nengoen, ea herrikorik bazen begira, eta depaso konturatu nintzen sekulako hotza zeukatela batzuek. Udarako soinekoak zituzten eta garai bateko Juanitaneko parean zeuden. Nola okurritu zaio zuzendariari Eliz Kaleko parean gizagaixo horiek jartzea? Gainera, ez zuten xentimorik kobratuko! Total, ailegatu zen extrak lanean hasteko garaia. Behor probako publikoa ziren eta plazako izkina batetik besterako luzean animatu egin behar zituzten aberea eta abeltzainak. “Isilik mesedez!” (esaldi autentikoa askoz hobeto omen daki, besteak beste Gerenabarrenak), hasi da nire ondoko langile prestua. Arnasa hartzeari utzi diot, eta ene! a ze disgustua! Extrak keinuka eta besoak gora eta behera dabiltza, baina ez dute ezer esaten! Behin eta berriz grabatu dute eszena, eta apustuko animotan extrek ez dute oihurik egiten! Ordubetez begira egon ondoren tostadora erostera joatea pentsatu dut, bestela Jexuxmarik denda itxiko dit. Burutik pasa zait, beharbada, egunen batean extra izateko aurkeztuko naizela. Hori bai, ez nazatela Eliz Kaleko haize hotzak hartzen izoztu, eta ea oihu egiten uzten duen zuzendariak. Oharra: Arriya pelikulari buruzko informazio serioa barruko orrietan aurkituko duzue.

INKESTA

ENBIDOAK

DABILEN ARRIYARI GOROLDIORIK EZ

DANBOLIN ZULO

FESTAK

HARRESI GUZTIEN GAINETIK ZUBIAK ERAIKIZ

MENDIAN GORA

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. BAT GEHI BAT EZ DA BETI BI IZATEN ldu zait niri ere enbidoa, eta bai, Lurdesek zioen bezala ama izateak denbora banatu beharra ekartzen du. Hitz hauek idazteko tartetxoa bilatzen ere nahiko lan. Urtarrilean izan nintzen ama eta ordudanik nahikoa komeri. Lehenengo gaua etxean, zer zen hura! Bi umeak gau osoa negarrez... ene, ederra datorkigu gainera! Gero, nola moldatu biei titia emateko, aurrena bat, eta ia bukatzeko astirik gabe bestea negarrez. Hartu bestea, eta gau eta egun deskantsurik gabe. Biei batera ematen ere saiatu nintzen baina ezin. Horrela ezin nuela jarraitu eta biberoiarekin laguntzen hasi nintzen. Jaten ari ez zirenean fardelak aldatzen, bat lehenengo eta segidan bestea... eta akaso bigarrenarekin bukatzerako lehenak berriz kaka, hau da hau. Pixkanaka-pixkanaka joan gara moldatzen, bai beraiek eta bai gu. Laguntza ere handia daukagu eta ezin kexatu, aita, ama, eta eskerrak! Etxean bi izatetik lau izatera pasa baikara egun batetik bestera. Baina guzti hau ez da gogorrena, bai zera. Horiek txikikeriak dira. Gogorrena biei batera arreta ezin eskaini izatea da. Biak batera negarrez hasten badira zein hartu besoetan? Batek edo besteak, biek behar dute ama. Edo goizean biak esnatu, beraien logelara sartu eta biek batera irribarre goxo batekin egunon esaten dizutenean, zein besarkatu aurrena? Niretzat gogorrena horixe da, biei batera ezin momentu berean “guztia” eskaini, eta ama baten nahia horixe izaten da. Txiki-txikitatik guztia konpartitu beharra izan dute. Bai sabelean zeudenean baita kanpoan ere, hasi eguneroko behar txikienetatik eta neuk eskainitako maitasunera arte. Eta hau gaur egungo gizarte honetan balore garrantzitsua dela, ez daukat batere dudarik. Nahiko gizarte egoista bihurtu gara eta elkarri emate hau batzuetan zaila egiten zaigu. Guzti hau nik bikien ama izatetik sentitzen dudana da, baina bikiak direnek ez dakit zer sentituko duten edo nola biziko duten. Nireak oraindik txikiak dira zerbait esateko, baina hori ondo jakingo du Aitor Igualek, bera ere bikia baita.

He

Ainhoa Canseco

intada.

Festak pasa berri ditugu, ze balorazio egiten duzu? Guretzat ez dago ezer, dena gaztearentzako. Egun bat ipini behar dute amamentzako, azkeneko eguna edo. Egunen baten bada ere lehengo garaitan bezela guretzako musika jarri beharko litzateke Jazz Band-a eta barreretan egongo ginake. Tabernetan mahaiak eta denak kenduta, ezin da kaferik ere hartu, ba etxera!

Bereziki aurreko findesemanan ikusi dut giro ona eta ostiralean. Zapatuko kontzertuak oso onak izan omen dira. Ta pelota partiduak ere balekoak eta paellada ere bai. Slaloma oso ona, Monic eta Eider ta lagunen emanaldia ere oso ona, ia jarraitzen duten suerte!

24 urte

Felix Astorkia

60 urte

Inma Zulaika

Kilometroko sakrifizioa. Sondikan, oraindik ere taberna batzuetan, zestoarrak garela esanda, ez dute kaferik ate-

ratzen, memoria ona da arrazoia. Herrian asko ez dira gogoratuko, baina 10 urte pasa dira. Bai, `fuolatik` ari gara. Orain 10 urte jokatu zuen Zestoak lehen eta azken aldiz 3. mailan. Proeza hura Zestoako “Zubiaurre Stadium” en lortu zen. Ekainaren 26, arratsaldeko zazpiak jota ziren, partidu luze baten ondoren Sondikaren aurka, 3-2 (Altuna (2), Kortadi). Bizkaitik 2-2 eginda gentozen. Han bizitakoa ikiarriya izan zen jokalari eta jarraitzaileentzat (Urola ibaiko bainua, udaletxe balkoiko harrera, makina bat aldiz gogoratu dugu parrandatan azken gol hura; “Ni hire albuan nitxion!, pasea neria izan huan!, nei penalti intxitxien”!.... Bakoitzean detaile berriren bat gehitzen diogu, denak egiak edo?! 3. mailan ere itxura ona eman genuen: Alavés, Arenas edo Sestaoren aurka ere, Las Llanas-en lan handiak emanez… Orain, herrian futbolak ez omen du orduko jarraipena, baina aurten haize berriak ere sartu dira zuzendaritzan eta entrenatzaile berri honekin seguru izerdi faltarik ez dela izango. Aupa Jon!

Orduko futbol taldea


5 Ez dakit ba, ondo. Autotxokeak hobeto daudela frontoian, esertzeko ta‌ Bestela ondo. Nik txistua jotzen jardun det. Batzuk haserretzen dira, urterokoa, marmarra‌

Niretzat oso Balorazio onak izan dira, ona. Egun asko giro polita izan eta denak beteda eta aprobetxatzen lanak! Ostitu det, egunez ralean adibidez eta gauez eta goizeko txistulaarratsaldez eta‌ rietatik zezenkeLuzeak izan dira ta arte ez zen baina ez da haseezer izan, beste rrerik eta ikusi egun batzuetan eta‌ oso ondo. korridatik ilunUrtzi Alberdi tzeko musikaldi Virginia Anguera 13 urte bitartean ere zer44 urte bait falta. Nik nahiago lau egun baina beteagoak.

37 urte

Joxe Manuel Regil

Oso ondo. Burrunda pixka bat eduki degu hemen baina beno bestela ondo. Ez dakat aparteko ezer azpimarratzeko, denak ondo joan dira. Denak ez ditut ikusi baina korridan izan ginen eta gustatu zitzaidan. Lehenengo korridan izan ginen.

67 urte

M. Dolores Aranburu

I

RITSI DA IRAILA eta urtero bezala kurtso berrirako helburuak jartzen hasiko gara gutariko asko eta asko. Baina horren aurretik jadanik joan den udaren errepasoa ere egingo dugu, noski! Udan oporretan kanpora joaten garelako edo kanpoko jendea hona etortzen delako, beste herrialdeetako jendea ezagutzeko aukera izaten dugu eta horietako askorekin ingelesez hitz egin behar ba! Denak harrituta geratzen dira kalean ingelesez hitz egiteko, edo behintzat komunikatzeko gai den hemengo norbait topatzen badute. Eta askotan galdetzen dute ea nola den posible ia inork ez ulertzea ingelesez. Kontua da, Europako beste herrialdeekin konparatuta, batez ere iparraldeko herrialdeekin, gure Euskal Herri honetan oso ingeles maila eskasa daukagula. Eta hau zergatik? Lehenengo burura etorriko zaigun erantzuna, guk bigarren hizkuntza moduan gaztelania ikasten dugun bezala, haiek ingelesa ikasten dutela izango da. Baina beraien hizkuntzaz gain, ingelesa eta alemana edo frantsesa ere ikasten dituzte askotan. Eta guk zergatik ezin dugu ingelesa edo hirugarren hizkuntza bat ikasi txiki-txikitatik? Nik uste dut gakoa telebistan dagoela. Izan ere, pentsatzen hasi eta gutariko askok nola ikasi dugu gaztelaniaz hitz egiten? Etxean euskaraz egiten dugu, eskolan ere bai, eta nola ez lagunekin! Konbentzituta nago telebista ikusi eta entzunaz ikasi dugula gaztelaniaz hitz egiten! Eta hoberena dena, ia esfortzurik egin gabe! Beraz, zergatik ezin dugu beste hizkuntza bat modu berean ikasi? Horretarako lehenik eta behin, telebistako programak bikoiztu ordez jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikusten hasi beharko genuke, Europa iparraldeko beste herrialde askotan bezala. Kontua da oso ohituta gaudela bikoiztutako programetara, besterik ezagutu ez dugulako agian. Baina umetatik jatorrizko bertsioetara ohituz gero beste kontu bat litzateke! Orain gainera, Lurreko Telebista Digitala dela eta, badaukagu serie eta film asko jatorrizko bertsioan ikusteko aukera, beraz aprobetxa dezagun, hizkuntzak ikastea benetan aberasgarria baita!

E

nbido 2. Maider Arregi


dabilen

Arriyariez goroldiorik

Goroldio ordez, olioa (harria irristatzeko) eta gero Coca Cola (aktoreak ez irristatzeko) erabili zituzten Zestoako plazan Arriyak aurrera egin zezan, espektakulua, jendea eta giro ona nagusi izan ziren filmaketan. Baina beste pare bat aste eta laster ikusiko genuen herritarren bat Alberto Gorritiberea (Zumaia, 1970) zuzendariari kameren kokapenaz edo sekuentzien antolaketaz esplikazioak emanaz. Eta berak seguru ondo hartuko lituzkeela gainera, pazientzia handikoa delako eta gainera harrituta daukalako herrian filmaketak izan duen harrera onak. Bere hitzetan, egon izan den filmaketetan inoiz ez du hain “jende juergista eta aldi berean hain errespetutsua” topatu. Orain lasai ari zaigu, baina aitortu digu beldurra pasa zutela, batez ere aurreneko egunean 7:30ean gosaltzera agertu eta dena saninaziotako gaupaseroz josita ikusi zutenean, “filmaketan edozein soinuk toma osoa zaborretara bota dezake, eta pelikula batean minutu bakar bat dirutza da. Ba, ez ziguten ezta toma bat bera ere izorratu. Oso ondo sentitu gara, ekipo guztia haluzinatuta dago”. Zestoan ezin kexatu beraz, “lehenengo momentutik jator portatu da jendea, giroa jarriz eta lagundu ere egin ziguten animikoki, beti hor egon dira…”.

Horregatik izango da seguruena eskaini digun primizia: Filmeko lan taldeak Arriyaren estreinua Zestoako plazan egin nahi du. Hori darabilte buruan. Ez da gauza segurua, hori argi utzi du zuzendariak: “Oso ondo egongo litzake baina ez dago gure esku bakarrik, produktoreek eta abar badute zer esana horretan, gainera oraindik denbora asko falta da pelikula pantailetan erakusteko”. Ikusteko dago herriko plazan izango ote dugun premierea… horixe bakarrik falta da: egun gutxiren bueltan harri proba jarri ziguten, festak ‘aurreratu’ zizkiguten, eta han ibili ziren mando, zaldi, ia 200 figurante, bi kamera ekipo… eta istilu hori dena gobernatzeko ahaleginean atzera aurrera lantalde handia. Batzuk besteak baino gehiago nabarmendu dira ordea. Joseba Salegi zuzendari laguntzailea adibidez, esaldi bakar batek –mila aldiz errepikatuta, hori bai– famatu egin duen megafonoduna: “Isilik mesedez, errodatxen ari gara!”. Errodatxen ari ziren, orain muntatze eta postprodukzio lanak geratzen dira filma amaitzeko, Gorritibereak espero du urte amaierarako prest izatea. Amaiera urtetako amets batentzat; ez da makala ia hamar urte buruan eta bihotzean izandako proiektu bat amaitu eta bere bidea egin dezan ateak zabaltzea: “Gogoratzen naiz Madrilen lanean nengoela, duela hamar urte ideiari ekin eta zerbait idazten hasi nintzela. Gero, duela zazpi, zortzi urte zerbait egiteko zorian egon nintzen


7 baina produktoreekin ez genuen feeling ona eduki eta alde batera utzi genuen”. Baina duela pare bat urte Txepe Lara produktorearekin beste aukera bat sortu zitzaion eta honi bai heldu ziola. Denborak gainera on egin omen dio istorioari; heldu egin omen da: “Egia esan, ez da askotan gertatzen, denbora pasata istorioak kolokan jartzen dira-eta baina Arriyak indarrik ez zuela galtzen konturatu nintzen”. Behin bidea egiten hasita, noraino iritsiko ote da? Gorritibereak Arriya Euskal Herrian jende askok ikustea espero du. “Oso euskalduna eta oso unibertsala da istorioa eta pelikulak badu nahiko gantxo hemen jendeak ikusteko, gainera, kanporako ere zerbait berezia dauka eta ondo zabalduko dela uste dut”. Bestalde, argi du Arriya ez dela pelikula “komertzial potente” horietako bat izango, baina dioenez, badu “ate on bat filma komertzialki lantzeko”. Horretan ere ahaleginak egin ditu, film irekia izan dadin, eta ez oso berea den zerbait. Izan ere, oso gurea den tradizioa du ardatz filmak, harria eta apustua. Hala ere, argumentua azaltzea zail egiten zaio Gorritibereari, batez ere laguntzearren labur-labur botatzeko eskatu diogunean: “Aspaldi kontatzen nuen, baina orain pila bat kostatzen zait, ea: Peruren istorioa da. Peru pertsonaia bat da, ume bezala ezagutzen duguna; bera familian oso barneratua bizi da eta familia horrek eta beste batek gatazka handia dute apustu baten inguruan: mandoa zaldiaren aurka harriari tiratzen. Bere istorio guztia aurrera-atzera eginez doa”. Istorioa bestalde, Romeo eta Julieta bat ere badela dio “igual gehiago anti Romeo bat, baina familiak daude, hirugarren familia bat ere sartzen da jokoan…”. Baina, beste bat da pelikularen leitmotiva bere iritziz: indibiduoaren eta kolektiboaren arteko gatazka. “Niri pertsonak asko inporta zaizkit eta pelikulan ditugun protagonistak, bakoitza bere familian, bere herrian, bere kulturan eta tradizioan gatazkan bizi dira, eta aurrera egiteko baten kontra egin beharko dute. Kontuak kontu, ikusle bakoitzak bere irakurketa egingo du, eta hori ona da”.

ZESTOAKO

PLAZA

Arriyaren erronka Edozein pelikularen apustua ahalik eta jende gehienarengana iristea da, “filmak zinemaldietan bidea egitea ona izango da, gaur egun laguntzaketa horren arabera lortzen baitira, gainera, nire karrera jokoan dago neurri batean”. Momentuz, gustura da orain arteko emaitzekin, eta ez omen da hori izaten ohikoena. Badaki orain etorriko direla gorabeherak, “batzuetan ez dut hain ondo ikusiko eta beste batzuetan berriz oso polita irudituko zait”. Gorabehera horretan gozatu egiten du ordea zuzendariak: “Prozesu katarkikoa da, sufrituz tentsioak kanporatu eta aldi berean horrek sortzen duen gozamena biziz. Hori da niretzat pelikulak egitea eta hori da maite dudana”. Harrietan omen dago historia, baita istorioa ere Arriyan, ekin dio bideari.

Gorritiberea: “Duela sei-zazpi urte, pelikula errodatzen lehenengo aldiz ahalegindu ginenean, lokalizazio bila ibili ginen eta Zestoa aukera ona zen: lurra dena harrizkoa zelako, asko gustatu zitzaidan”. Gero, berriz ere proiektuari heltzerakoan Zestoako plazarekin akordatu zen, “oso originala da eta forma guztiak mantentzen ditu denboran, igande eguerdi batean, egungo jendez inguratuta, gaurko plaza bat da, ez? Baina lau gauza eginda antzinako plaza bat ere ematen du, ez du galdu xarma hori”. Kanpandorrea eta hango erlojua izugarri gustatu zitzaizkiola ere esan du, baita plazak barrerekin hartzen duen itxura ere, “hainbeste historia duten barrerak… xarma berezia du.”

M

aria Antonia Artano Izeta


Aizarnako jaiak Amabirjinetan. Uztailak 31 Europako Geoparkeko ordezkariak Ekainberrin

Abuztuak 6 Gurutzeaga frontoiko lanen inagurazioa

Abuztuak 6 Trapu Zaharraren “Camping renove” antzerkia

Jaiak ospatzen laguntzen ez duen giroa izan dugu aurtengoan. Laburpena egitea nahiko zaila egiten da, dena nahastua ikusten baitut: aldarrikapenak, antolaketari uko egiteak, elkarretaratzeak, Aitzbarna Elkarteak erabiltzen zuen lokala itxita egoteak eta beste alternatibarik ez sortzeak ekarri duen egoera nabaritu dute aurtengo jaiek. Ohiko ekintza batzuen falta nabaritu arren, alaitasuna nagusitu zen. Bezperako afari herrikoia plazako sardina janak eta elkarteko afariak ordezkatu zuten. Erromeriaren ondoren, dj-a aritu zen, gau osoan, lo egin nahi zutenen amorragarri. Amabirjin egunean, pilota partidua eta herri kirolak. Oso ezagunak diren kirolarien artean istripua gainditu berri duen “Gotsarri” herriko gaztea, 100 kg-ko kubikoa eta 125 kg-ko zilindroarekin. Bada zerbait duen adinerako. Txikitatik ezagutzen dugu, aitaren laguntzarekin ikuskizun politak emanak ditu. Honela jarraitzen badu, etorkizun ona izan dezake. Ondoren, jende ugari manifestatu zen Elkartearen lokala aldarrikatzeko, triki poteoa hasi aurretik. Bigarren egunean, adinekoek hamaiketakoa Konpitterokoan eta gazteek paellada panpano azpian. Trikiti hotsak eta bertsoak ordezkatu dute aurtengoan Oilasko Biltzaileen makila zarata. Izar eta Alabierrek eman zieten jaiei amaiera. Aizarnan dantzarako beti jende falta ikusi ohi da, baina aurtengoan gogotsu etorri omen da jendea. Jaiak antolatzerakoan adostasunik ez den herrietan alternatiboak egiten dira. Baina biztanle gutxiko herrietan arazoak alde batera utzi behar dira jai erakargarriak antolatzeko. Denok parte hartuta ere bada nahikoa lan. Hauxe aurtengo jaietan jasotako irudia. Iritzi desegoki eta hanka-sartzeak egongo dira beharbada, bakoitzak atera dezala bere ondorioa.

J Abuztuak 12 “80 egunean” zinea izarpean eta euripean

Abuztuak 26 Dinastia Etxabeko pilota partida finala

San Lorenteko jaiak. Abuztuaren 10ean ospatzen dituzte San Lorentzo egunez jaiak izen bereko ermitan. Gaztetxoenentzat Gorriti eta bere animaliak, zezentxo eta guzti, helduagoentzat hamaiketako eta bazkariak. Giroa alaitzeko txistulari eta trikitilariak eta arratsaldez urteroko zaldi lasterketa. Guztia eguraldi eta ingurune paregabean. Zer gehiago eska liteke?

on egiguren


9

k

ale/bale KALE.

PARKEA ZAHARTUTA DAGO. JOLASEI ZATIAK FALTA ZAIZKIE ETA KOLOREA GALDU DUTE. HORI GUTXI BALITZ, LURRA ERE EGOERA TXARREAN DAGO, HAURREK HANKAK TRABATU ETA ERORTZEKO ARRISKUAN.

BA L E .

Abuztuak 28 III. Slaloma estazioan

Abuztuak 31 Ekain kobazuloan hegazti itxurako hezur bat aurkitu

AROZENA ALBOTIK

ZUBIMUZURA JAISTEKO BIDEGURUTZEA ASKOZAZ HOBETO DAGO ORAIN BERE ESPALOI ETA GUZTI.

EGUN GUTXI BARRU

ASFALTATU ERE EGINGO DUTE GAINERA.

zulo

BEJONDAIELA!

danbolin

Akuako V. bira.

Akoako birako bosgarren edizioa izan dugu aurtengoa. Normalean baketsu eta lasaia den bailara jendez bete zen irailaren 19an. Eguraldiak ere laguntzen zuen. Akoar mordoa beraien kamiseta berdeekin martxan zen goizean goizetik. Batzuek aurreko eguneko ajea gainean zutela, baina bezperakoak ez ditugu kontatuko. Minutu bateko isilunea gorde zen Joxe Lopetegiren heriotzagatik, aurreko urtetan antolakuntzako partehartzaile izana. Lasterketan, emakumezkoen irabazle Sonia Alvarez zumaiarra izan zen eta gizonezkoetan berriz aurreko urteko bera; Igon Manzisidor debarra. Asto lasterketari eman zitzaion hasera ondoren. Aurreko bi urtetako irabazle Juanjo Odriozola Txapei iazko asto aldrebesenarekin atera zen erronkan baina aurtengoan ez da posible izan eta txapela Joseba Eizagirrek eraman zuen.

Irailak 1 Gaztetxoen partidak uda osoan zehar

Irailak 4 Leok´k taldeak “Une bat” diskoa aurkeztu

Irailak 21 Amabirjinen balorazioa kultura aholku batzordeak


1 1


Harresi guztien gainetik zubiak eraikiz

Bi herrien arteko elkarlana eta ezagutza helburutzat hartuta, 2009ko apirilaren 30ean, Zestoa Palestinako Bir Zeit herriarekin senidetu zen. Palestinaren Lagunak taldeak aurkeztu zuen mozioa eta Zestoako udalbatzak aho batez eman zion baiezkoa. Senidetza hau dela-eta Zestoako gazteei Palestinara joateko proposamena egin zitzaien eta guk Palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta bertako egoera geure begiekin ikusteko asmoarekin, proposamen interesgarri honi ezin izan genion ezetzik esan. 2010eko abuztuaren 3an hasi genuen bidaia. Lehenengo egunak Tel Aviven eta Jerusalemen eman genituen (gaur egun, ofizialki, Palestinar lurretatik kanpo). Tel Aviven Palestina existituko ez balitz bezala jokatu behar izan genuen, israeldarrentzat hori baita errealitatea eta gu bertako hondartzaz eta parrandaz gozatzera joandako lau gazte ginen eurentzat. Jerusalemen ere gauza bera, turista modura ibili ginen. Hiri hura erlijio aniztasunaren erakusleihorik garbiena dela esan daiteke. Erlijio bakoitzeko auzoak eta hiri hartako eraikin eta zona turistikoak bisitatu genituen. Gure helburua, ordea, oso bestelakoa zen: egungo Palestinar lurretara sartzea. Soldaduz eta kontrolez betetako harresi izugarria igarota –israeldarrek eraikitakoa, alegia–, gaur egungo Palestinako lurretara sartu ginen. Bertan, lehendik ezagutzen genuen Palestinar baten laguntzaz, hilabete osoan zehar elkarte eta pertsona ezberdinekin biltzeko eta Palestinako hiri eta herri esanguratsuenak ezagutzeko beta izan genuen. Emakume taldeekin, presoen eskubideen defentsan dihardutenekin, harresiaren kontrako taldeekin, hainbat kultur talderekin, PAHF (Palestinaren Askapenerako Herri Frontea) alderdiarekin eta abarrekin elkartuta, bertako egoera arlo ezberdinetatik begiratuz ikusteko aukera eman ziguten.

KARTZELA ERRALDOIA Israeldarrek 600 km-ko harresi bat eraikitzeko helburua dute palestinar lurretan eta dagoeneko erdia eraiki dute. Bataz beste, 10 bat metroko altuera du harresiak, 30 eta 150 metroko segurtasun distantziak dituzte eta kameraz eta sentsorez hornitutako dorreak. Hainbat herri bisitatu genituen Palestinako egonaldian: Ramallah, Nablus, Jenin, Jeriko, Belen, Qalqilia, Bir Zeit,... Herri bakoitzean errealitate ezberdinak topatu genituen baina denetan ikus zitezkeen okupazioaren arrastoak. Hala ere, Hebronek hunkitu gintuen gehien. Palestina hegoaldeko herri honetan israeldar kolonoak eta palestinarrak elkarrekin bizi dira eta horrela israeldarrek ezinezkoa egiten diete bizitza palestinarrei: denda eta kaleak itxi egiten dizkiete, kale batetik bestera joate-


3 1

ko kontrolak pasa behar izaten dituzte eta zenbait kaletan ibiltzea debekatuta dute. Honez gain, kolonoek azpian bizi diren Palestinarrei harri, zabor edota ur azidoa botatzen diete beraien etxetatik. Herri haiek bisitatzeaz gain, errefuxiatu kanpamenduetara ere joan ginen; haietan bizi dira beren lurretatik behartuta alde egin behar izan duten palestinarrak. Bertako familiek euren etxeko ateak ireki eta eskuzabalik hartu gintuzten, lotarako tokia, jatorduak eta beraien bizipenak emanez. Bertako haurrekin ere hainbat jarduera egin genituen. Herri guztien alboan kokatzen dira kanpamendu hauek. Qalqilian izan ezik; izan ere, herri hura harresiz inguratuta dago eta ezin izan dute han kanpamendurik eraiki. Garai batean herri hartara sartzeko lau ate zeuden, israeldarrek eraikitakoak; egun bakarra dago. Israeldar soldaduei musu puntan jartzen zaienean ireki eta ixten dute ate hura, herritarren joan-etorriak baldintzatuz. QALQILIA

AURRERAKA BEHARREAN ATZERAKA Urteetan zehar palestinar jendarteak jasan izan duen zapalkuntzaren ondorioz, jendea lur jota dago eta zerbaiti eutsi beharrean aurkitzen dira. Askorentzat euskarri nagusia erlijioa da; urteak aurrera egin ahala erlijioa indar handiagoa hartzen ari da eta badirudi jendartea aurreraka beharrean atzeraka ari dela. Ikusi dugunaren arabera atzerakada horrek izugarri eragin dio emakumearen egoerari. Bertan esaten ziguten, orain dela ez asko, hiri askotan emakumeak lasai asko ibiltzen zirela gona motzarekin kalean, baina gaur egungo egoera oso bestelakoa da, orain aurpegia bakarrik erakustea da ohikoena. Hirietatik herrietara ere asko aldatzen da kontua: herri askotan emakumeak ez dira etxetik irten ere egiten, ikasteko aukera gutxi dute eta artean ia-ia ume direla ezkondu behar izaten dute, behartuta. Nolanahi ere, emakume talde ugari topatu ditugu emakumeen eskubideen alde eta israeldar okupazioaren kontrako lanean. Haiek diote aldaketak pixkanaka egin behar direla; helburu nagusia emakumeen parte-hartzea dute. FAMILIA GUZTIETAN PRESOAK Okupazio guztietan bezala, hangoan ere arazo larrienetako bat presoena da. Ematen du agintari israeldarrek nahi duten guztia egiteko eskubidea daukatela. Hamabi urteko umeak atxilotzeko eskubidea dute, ume horiek torturatu ere egiten dituzte, beren herriaren aldeko borroka uzteko konbentzitu nahian. 1967tik hona 700.000 Palestinar atxilotu dituzte eta horietatik 10.000 emakumeak dira. Gaur egun 10.000 preso inguru daude. Esan daiteke palestinar gizonezkoen %40a kartzelatua izan dela noizbait, horrek dakarren duen guztiarekin. Presoengana bisitan joatea ia ezinezkoa egiten zaie familiakoei eta ezinezkoa lagunei. Israeldarren helburua etsipena sortzea da, palestinar jendartearen artean bizitza ezinezkoa egitea. Horretarako erabiltzen duten beste armetako bat da jendea arrazoirik gabe atxilotzea. Atxilotuta edukitzen dituzte (egun bat gutxienez eta sei hilabete gehienez) eta, ondoren, kasurik onenean aske uzten dituzte, baina berehala atxilotu berriro eta beste sei hilabetez luzatu diezaiekete espetxealdia. Sei hilabeteko atxilotze-aldi hauek pilatuta 5 urte kartzelan egon den jendea ere badago. Esan bezala, egun 10.000 palestinar daude kartzelatuak eta horietatik 800 inguru 12-16 urte bitarteko haur eta gaztetxeok dira.

INGURATZEN DUEN HARRESIAREN ZATI B A T

Esan beharra daukagu gure egonaldian nahiko egoera baketsua topatu dugula. Egoera hori, ordea, israeldarren estrategia bat dela esan daiteke. Nazioarteko presioa saihesteko asmoz, israeldar soldaduak ez dira lehen hainbeste ikusten palestinar herrietan, baina bertako autoritatearekin elkarlanean, palestinarrei bizia jasangaitza egiteko ahaleginetan jarraitzen dute. Ez da erraza bi orritan han ikusitako guztia kontatzea, baina hau aurrerapen bat besterik ez da: izan ere, bildu dugun informazio guztiarekin lantxoren bat egin eta herrira zabaltzeko asmotan baikabiltza. Palestinarrek garbi esan ziguten-eta zein izan zitekeen gure lan bakarra: han ikusi eta bizi izandakoa hemen kontatzea.

I

manol Ugarte, Aiora Urbieta, Aimar Etxeberria eta Amaiur Aristi


Zestoan mendian gora ibiltzeko ohitura handia egon da betidanik. Mendi artean bizi denak burua altza eta gora igotzeko grina izaten du. Gehienak oinez igotzen dira mendiko gurutzeetara. Hala ere, bizikleta hartu eta mendian gora saiatzea denbora kontua besterik ez zen izan. Aurten, festetan egiten den Ondarbaso igoerak 25. edizioa bete du. Ideia zoro batetik jaio zen proba honek, makalaldiak bizi ondoren, osasuntsu jarraitzen duela erakutsi du aurten. Txirrindularitza taldeak 25. ediziora iritsi izana ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu. Horietako bat izan da probaren historia biltzen duen eskuorria, artikulu hau egiterakoan oinarri moduan ibili duguna. Ondarbaso igoera, lehen aldiz 1986. urtean antolatu zuen Zestoako Gazte Asanbladak. Herriko gazteen parte-hartzea oso handia izan zen, baina esan beharra dago hasieratik beste herritar askoren laguntza izan zutela. Horietako bat izan zen Jesus Izeta Koiote txirrindularitza zalea. Igoera antolatzeko asmoa ezagutu zuen momentutik laguntzeko prest agertu zen, eta bera izan zen, garai hartan Gazte Asanbladako partaide zen Luix Migel Ugarte Zunzunekin, baserriz baserri ibili zena baserritarrei proba garaian txakurrak lotuta izateko eskatuz. Lehenengo urte horietan gazteak izan baziren ere anto-

Mendian gora haritza, ahuntzak

haitzetan dabiltza... 2010

2001


5 1

latzaileak, Txirrindularitza Saila sortu zenean antolaketaren ardura eskuz aldatu zen eta gaur egun txirrindularitza taldeak jarraitzen du antolaketan, herritar ugariren laguntzarekin. Lantaldea ez da aldatu den bakarra. Urte horietan guztietan, probaren egunak ere izan ditu gorabeherak. Hasieran larunbat eguerdian izaten zen eta gero igandera pasa zen, jubilatu egunera. Festetako azken egunetan ere egin izan da Ondarbaso igoera, baina biharamunak eta buruko minak ez dira bizikletan ibiltzeko lagun onak. 2004. urtetik erlojupekoa, festen aurreko larunbatean. Kontuan izaten badugu azkenengo urtetan partaide kopuruak gora egin duela, erabaki zuzena izan zela pentsa dezakegu. Izan ere, hasierako beroaldiak pasa zirenean partaidetzak behera egin zuen, baina beti izan dira proban irteteko prest egon diren txirrindulariak. Ehun partaide inguru izan dira 25 edizio hauetan eta partaidetza kopuruak kontuan izanez gero, irabazlea Juan Karlos Iraolagoi-

2006

tia dugu. Bi aldiz irabazi du erlojupekoa eta lau aldiz baino ez da geratu proban parte hartu gabe. Segidan hemezortzi partaidetzarekin Juan Sagarna eta Jokin Olaizola daude. Ondoren, hamabost partaidetzarekin Jesus Goikoetxea Fati eta Eneko Aristi hamabirekin. Eneko Aristik hamabi aldiz hartu du parte eta hamaika aldiz segidan irabazi du. Lehenengo aldiz 1994. urtean irabazi zuen eta azkena 2004. urtean. Urteak beharko dira Aristiren marka gainditu ahal izateko. Oraingoz, azkeneko lau edizioak irabazi dituen Jon Mendiak dirudi marka hausteko aukerak dituen ziklista bakarra. Azkeneko lau lasterketak irabazteaz gain, Jon Mendiak hautsi zuen bederatzi urtean indarrean egon zen probako marka. Eneko Aristik 1999. urtean 12’ 43’’ko marka lortu zuen eta 2008. urtean Jon Mendiak 12’27’’ko denbora egin zuen. Urtebete geroago, Mendia izan zen hamabi minututatik jaistea lortu zuen lehenengo irabazlea. Hala ere, hori ez da Ondarbaso igoerako markarik onena. Denborak aztertzerakoan kontuan izan behar dugu partaideak maila desberdinetan banatzen direla, besteak beste, herritarren eta federatuen mailatan.Garailea izendatzerakoan herritar ez federatuen denborak izaten dira kontuan. Baina lehiaketaz kanpo Oskar Ibargurenek 1991. urtean ezarri zuen marka (11’31’’) ez du oraindik inork hautsi.

2010

2005

Urte asko dira Ondarbaso igoera hasi zela eta partaideak ere ugari izan dira, baina gehiengoa gizonezkoa izan da. Hiru emakumek baino ez dute parte hartu. 2005. urtean, lehen emakumeak izan ziren Olatz Sagarna eta Maitane Zumeta. Biek urtebete geroago errepikatu zuten, eta horiei Olatz Gabarain gehitu zitzaien. Azken lau urteetan irteeran ez da emakumerik izan eta ikusteko dago zer gertatuko den hurrengo edizioetan. Hori bai, parte hartu nahi duten emakumeek badakite probako ateak irekita dituztela.

U

rko Canseco


Ate korrederaren patentea≠ Minako lana utzitakoan hainbat ofizio batera probatu genituen: aroztegia, baserrian perratokia geneukan, obran ere bai etxea egiten, Akoan dolarea ere eduki nuen…Gero okindegia jarri genuen 1957an. Dena dela, garai hartako asmakuntza baten berri eman behar dizuet. Automobilaren aurreneko ate korredera nik egindakoa da, neuk asmatua. Ogia partitzeko kotxeari ate korredera jarri nion. Azterketa edo errebisioa pasatzera Donostiara joan nintzenean, hiru injineru zeuden Jefatura de Industrian: Arrondo, Laffite direktorea eta bestea, Alegre. Arrondo tokatu zen errebisioa pasatzen. Etorri, eta kotxetik jaisteko esan zidan. Nik, orduan, rrrraaaa! ireki nuen ate korredera. Hori ikusi zuenean, pixka batean egoteko esan zidan, eta gora joan zen ofizinara. Berehala, hiru injineruak etorri ziren: Laffite, Alegre eta Arrondo. Laffitek eskua eman, eta zorionak eman zizkidan kotxeagatik. Ez omen zuten inoiz ikusi ate korrederarik automobil batean. –Nondik atera duzu hori? –galdetu zidan. –Hemendik! –erantzun nion, burua seinalatuz. Horrela, papera egin zidaten eta etxera etorri nintzen. Handik hiru egunera Donostiako osaba Inixiok, aitaren anaiak, Donostiara joateko abisua pasa zidan. Osabak Mercedes-Benz autoen agentzia zeukan, eta Arrondoren lagun handia zen; lehen aipatutako hiru injineruekin negozioak zeuzkan. Horrelaxe, egun batean, osabaren agentzian agertu nintzen. Elkarrekin bazkaldu behar genuela esan zidan osabak. Hala, ordubata aldera joan ginen osabaren etxera. Hara non, han zeuden Lafitte eta Arrondo ere. Elkar agurtu genuen. Aibala, zer gertatzen da hemen? pentsatu nuen neure artean. –Zurekin hitz egin behar dugu –esan zi-

dan Lafittek–. Buru argiko gizona zara, inondik ere. Inoiz ez genuen ate korrederarik ikusi kotxe batean. Patentatu egingo dugu, tailer bat jarri, eta zu izango zara arduraduna. –Ni? Justu-justu dakit aeiou eta… –Zu isilik. Gurekin ibiliko zara. Osabak esango dizu zer egin behar duzun. Tailer bat jarriko dugu eta ate korrederak patentatuko ditugu. Hura bazkaria egin genuena, sasoia ere bai orduan. Kristoren bazkaria eginda etorri nintzen etxera. Etxean dena kontatu nuen. Zer proposatu zidaten ere azaldu nien gurasoei. –Joan daitezela ba, txakurraren ipurdira, –esan zuen aitak–.Hi haiz etxerako, eta hik hemen behar duk gurekin! Ni isildu egin nintzen, eta ama negarrez hasi zen. Nik orduan hogeita hamarren bat urte edukiko nituen. Erabakia hartzeko libre izan banintz joan egingo nintzen Donostiara, haiengana. Bai, beno… horrelaxe tokatu zen. Ordurako andregaia ere baneukan, eta etxean ere martxa ona zegoen. Uste dut haiek ipini zutela lokalen bat, eta baita sistema patentatu ere. Baina aurrenekoa nik egin nuen. Urteetan erabili genuen automobil hori ogi partiketan. Kotxe hori berrogeita bi mila pezeta pagatu nuen Beasainen. Buick-a zen, Buick zahar handi bat, 33 zaldiko motorrarekin, kamioiarena baino motor handiagoarekin. Lehengo karrozeria kendu eta berri-berria egin nion, egurrezkoa. Karrozeria berriari gainean toldoa jarri nion kurioso. 33 zaldi eta frenorik batere ez. Gero frenoak aldatu nizkioan. Kamioi baten atzealdea ipini nion… baina bai freno eskasak; pentsa, aldapan goitik behera martxa atrasean jaisten nintzen, Arroagoira ogi partitzera joanda… Citroën bat ere moldatu nuen, M-8205 zeukan matrikula. Mutur-luze horietakoa zen, hari ere egin nion karrozeria, hari politagoa, gainera.

E

lkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon Artano

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/


7 1

Zertan da

zaborraren kontua

Zestoan?

2004an Zestoako herritarrek zaborren errausketari ezetz esan zioten. Hori abiapuntua izanda, udalerriko hondakinak murrizteko eta birziklapena gehiagotzeko, atez ateko bilketaren alde egitea erabaki du Udalak. Azken hilabeteetan Usurbilgo esperientziaren berri jaso eta horren gaineko informazioa zabaldu da herrian. Gaia lantzeko, lan talde bat ere martxan dago. Arrox Etxabe, Udaleko Ingurumen zinegotziarekin eta Izaskun LarraĂąaga, Ingurumen teknikariarekin elkartu gara talde honen funtzionamenduaren nondik norakoak jakiteko. ZER DA, ZEHATZ-MEHATZ ATEZ ATEKO BILKETA? Atez ateko bilketa-sistema etxean sortzen diren hondakin guztiak jasotzeko sistema da. Hau da, janari-hondarrak, papera eta kartoia, ontzi arinak eta gainontzeko etxeko hondakinak. Hondakin horiek asteko egun desberdinetan jasotzen dira, etxeko portalean bertan, eta, hortaz, kaleko kontainer guztiak edo ia guztiak desagertu egiten dira. NOIZ SORTU ZEN “ATEZ ATE TALDEAâ€?? Arrox. Lehenengo bilerak lehengo urtean egin genituen. Orduan, Imanol Azpiroz Usurbilgo Udaleko zinegotziarekin elkartu ginen eta atez ateko bilketaren inguruko informazioa jaso genuen. Ondoren herritar gehiago batu zen taldera; eta, ekainetik aurrera, hamabost egunetik behin elkartzen hasita gaude. NORTZUK HARTZEN DUZUE PARTE? Izaskun. Gai honen inguruan interesa duten herritarrek, konposta egiten esperientzia dutenak, Katamarrua Natur taldeko ordezkari bat, errausketaren inguruan sortutako Urola Kosta Bizirik plataformako beste kide bat eta gu biok elkartzen gara. Arrox. Dena den talde irekia da eta interesa duen edonor etor daiteke bileretara. Bilerak larunbat goizetan egiten ditugu Kultur Etxean. ZEIN DA TALDE HONEN HELBURUA? Izaskun. Printzipioz atez ateko bilketaren inguruan hausnartzea eta iritziak trukatzea da talde honetan egiten duguna. Horrez gain, informazioa herrira zabaltzeko asmoa ere badaukagu. Zer modutako atez ateko zerbitzua nahi dugun, zer pauso eman behar ditugun hori lortzeko... dira lantzen ditugun gaiak. Udalak talde horretatik ateratzen diren erabakiak aurrera eramateko asmoa du.

ZER PLANGINTZA DUZUE URTE HONETARAKO? Arrox. Udazkenean, etxean konpostatzeko kanpaina bat egingo dugu, etxeetan sortzen den hondakin kopurua gutxitzeko lehen neurri bezala. Udalean datuak bildu eta eskutitzak bidaliko ditugu herritarrak parte hartzera animatuz. Asmoa da baratzea, lorategia edo terreno koxkor bat duten gehienek parte hartzea. Beraiek sortuko dute gero etxean bertan erabiliko duten konposta. Horrela, etxean bertan birziklatu egingo dute zabor kopuru handi bat eta bilketan askoz ere gutxiago jaso beharko da.

Urriaren amaieran Usurbilera joateko irteera bat ere antolatuko dugu. Irekia izango da, nahi duten herritar guztiek joateko aukera izango dute. Informazio osoarekin auzoetan eta herrigunean aurkezpenak egiteko asmoa ere badaukagu.


•

udaleko berriak TXIKIENEN ESKOLAKO BERRITZE LANAK

•

LIBURUTEGI BERRIA

•

ASFALTATZE LANAK

Irailaren 17an ireki zen liburutegi berria. 2009. urteko aurrekontu aldaketan onartutako partidatik egin dira lanak eta 35.000 euroko aurrekontua izan dute. Udako oporraldia aprobetxatu da liburu eta gainerako materialen aldaketa egin ahal izateko eta eraikin berrira egokitzeko. Eraikin eder honetan txikientzako gune bat izango da sarreran, beraiei egokitutako ipuinekin eta helduagoentzat lan egiteko mahai zabalak barrurago. Interneterako kontsulta ordenagailuak eta baita lasai-lasai Izarraitz aldera begira irakurtzen egoteko besaulkiak ere.

Txanpinoia bezala ezagutzen dugun txikien eskolan berritze lanak egin dituzte uda honetan. Geletako lurrak aldatu dira, komunak, irakasle gela, sarrera, adreiluzko hormak zuritu… Kanpoko aldean ere haurrentzako jolas berriak jarri dituzte. Hasera batean San Joango eskolan ere berritze eta handitze lanak egitekoak ziren baina dirudienez, Hezkuntza Sailak berak du asmoa aurrerago lan horiek egiteko ondorioz aurten lehentasuna Txanpinoiari ematea erabaki da. Lanen aurrekontua 110.000 eurokoa izan da. Alderdi guztiek adostutako aurrekontuan onartu zen. Honen %60 Hezkuntza sailak hartuko du bere gain.

Arroabeko Marduxarra kalean argiztapen lanak egin dira eta egun gutxi barru asfaltatu egingo da. Kale honetaz gain, Arozena aurretik hasi eta Iranzu kafetegia arteko bide zatia ere asfaltatuko da (33.000 euro kostako da zati hau). Baita bainuetxeko pasabidea eta Bentapeligroko bidea lotzen dituen bihurgunetxoa ere.


9 1

agenda ir 24

•G

AILA OSTIRALA

Katamarrua natur taldeak antolatuta “Zaborrarekin zer egingo dugu?”. Asteburu osoan, herritarren ideiak, kezkak eta dena delakoak plazaratzeko aukera egongo da. Udaletxe azpian, 19:00etan hasita.

25

LARUNBATA

Katamarrua taldeak antolatuta tximeletak ezagutzeko haurrentzako irteera. Gurutzean 10:30ean elkartuta Iraetako Sabira joango dira. • Gudari eguna. Xabin Etxaideren erailketaren XXV. urteurrena. Ertxiña mendira 9:00etan; 13:00etan, kalejira eta omenaldia geltokiko monolito aurrean.

26

IGANDEA

Zuhaitz berezien txangoa. Bainuetxetik Iraetara joango dira Katamarruakoak herriko zuhaitz bereziak ikusten. Gurutzean 10:00etan elkartuko dira.

ur 03 17 23

RIA

IGANDEA

Gipuzkoako Ikastolen jaia: Kilometroak 2010 Pasaia Lezon. Aurtengo leloa: “Hona bostekoa!” rrabian.

IGANDEA

Nafarroa Oinez “Munduz mundu” leloarekin AtaLARUNBATA

Atez ate proiektua ezagutzera Usurbilera irteera irekia nahi duen edonorentzat. Autobus zerbitzua izango da.

26

ASTEARTEA

ASUN ARRAZOLA oroitzen. Mahainguru/solasaldia. Zestoako Udaletxeko Areto Nagusian, urriaren 26an, 19:30ean. Asun Arrazolaren biografia laburra. Joxemari Arrazola. Asunen ekarpena euskal kulturari. Edorta Kortadi. Asun hezitzaile gisa. Miren Azkarate.Asun Mariaren Lagundian. Ezagutzen lagundu, Euskadi maitatzeko. Antxon Zubiaurre. Zestoan ez ezik, Asun Arrazola oroitzen ekitaldiak Donostiako KMn (urriak 19) eta Oñatin (urriak 30) ere egingo dira. Antolaketa batzordea: Joxemari Arrazola, Miren Azkarate, Edorta Kortadi, Kontxi Urio, Arantxa Zabaleta, Antxon Zubiaurre.

ure Gipuzkoa.net ikastaroa Zestoako KZ Gunean. Iraganeko eta oraingo Gipuzkoako argazki ondarearen erakusleiho izaten nahi du GureGipuzkoa.net atariak. Asmo horrekin, herritarrek kudeatzen dituzten edukiak Interneteko erabiltzaileekin ere partekatzen ikasteko Zestoako Udala, KZ-Gunea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak elkarlanean ikastaroa antolatu dute urriaren 4 eta 5erako Zestoako KZ Gunean, 17.0019.00etara. Zortzi lagunentzako lekua dago soilik eta interesatuak Zestoako kultur etxera deituz, 943147123 (Fernando) edo gipuzkoakultura@guregipuzkoa.net posta elektronikora mezu bat bidaliz izena eman dezakete.

• Kduenak badu aukera. Goizez, astelehen, asteaziroldegitik. Mantenduzko gimnasia egin nahi

ken eta ostegunetan 9:30etik 10:30era, eta arratsaldez, astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara; eta bigarren txandan, 20:00etatik 20:30era. Jubilatuak, astelehen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara Zestoan. Astearte eta ostegunetan 10:30etatik 11:30etara Arroabean, 11:00etatik 12:00etara Arroagoian eta 19:00etatik 20:00etara Aizarnan. Aerobik, spining eta pilates, urriaren 1ean hasiko dira. Joan den ikasturtean izan zuten ordutegi bera izango dute ikastaroek. Bestalde, joan den ikasturtean parte hartu zuten herritarrek ere izena eman beharko dute kiroldegian, aurten jarraitu nahi badute lehenbailehen.

• Yeta asteazkenetan izango da printzipioz arra-

oga ikastaroa urriaren4an hasiko da. Astelehena

tsaldeko 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe Urreta hogei urteko esperientzia duen irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875 telefonora deitu dezala.

•B

ainika ikastaroa. Azken urteetan ohi den bezala, aurten ere bainika ikastaroa eskainiko da astelehenetan kultur etxean.

•E

uskara ikastaroak AEK eta Zestoako Udalaren eskutik. Aurtengo leloa; "Euskara? Bai nahi dut”. Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabetatzea eta autoikaskuntzako ikastaroak. Izena emateko epea zabalik. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala: udaleko euskara zerbitzura 943 147 010 (Nora).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
109 - 2010 iraila by DANBOLIN - Issuu