Skip to main content

108 - 2010 uztaila

Page 1

2010eko uztaila

108 zb.


egin zaitez bazkide

deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com-era

zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


L d a n b o l i n EK

ierni Arrieta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 12 16 18 19

ATARIKOA

Kaixo irakurle: Gaur, uztailaren 7an, festa usaia dago Euskal Herri guztian. Iruñatik eta Lesakatik datorren festa usai/kirats hori. Barre, deiadar, salto, patxada, alkohol, izerdi, txizak eguzkitan berotzean sortzen den lirdingaren lurrina da usai hori. Egutegiaz akordatzen ez denari ere, irrati eta telebistak oroitaraziko dio hain data seinalatuko usai/kiratsak. Batzuei, oroitzapen goxoak ekarriko dizkiote eta besteei esperantza are eta goxoagoak. Usai/kirats horiek, gorputzeko poro guztietatik sartu eta odola borborka jartzen digu, parrandarako prest. Ez dugu urrutira joan beharrik eta bertan ditugu hainbat eta hainbat festa. Narruondokoak lehenik, Sankristobalak atea joka. Arroabekoak ondoren, Karmengo Amaren jaiak. Eta azkenak Santio-Santanak Arroagoian. Bertan bildutako argazki eta kronika sorta agertzen zaigu oraingo Danbolinen ere. Dena ez da festa eta parranda uztailean ere, eta gurean, uztaila bukaeran eta abuztu hasieran bisitari berezi batzuk izaten ditugu. Herri Eskolan ostatua hartuta, Idiakaitz aztarnategian indusketa lanak egitera etortzen direnak dira bisitari hauek. Beraien lan eta gorabeheren berri emango diguten artikulua ere esku artean duzun alean daukazu. Kontu serioekin etorriko zaizkigu Nagore Telleria eta Jon Artano. Gai politikoak medio, erailak izan diren zestoarren inguruan ere artikulu sendoa idatzi baitute. Biktimak, gai korapilotsu, ozpindu eta mingarria. 10 urte dira jada Korta hil zutela eta berehala beteko dira 25 urte Xabin hil zutela ere. Efemeride hauek aitzakiatzat hartuta, gai honen berri ematen digute bi kazetariek. Ez dute meritu makala bi kazetariok gai tabu honi heltzean. Denok dugu zer hausnartu gai horren inguruan. Hausnar egitea: urdailean dabilkigun jakia berriro ere ahora ekarri eta listu berriarekin nahasteko, murtxikatzea da. Deskonposatzen sailak diren gaiak digeritzeko egiten dute animali batzuek hausnar; guk ere listu berria behar dugu gai hauek digeritzeko. Badugu, bada, denok ere zer hausnartua. Amaitzeko, gogorarazi, udako oporraldiaren atarian azkeneko danbolina duzuela eskuartean. Abuztuan, urtero bezala, ez da alerik kaleratuko eta oporraldia izango dugu. Irailean itzuliko gara Aizarna eta Zestoako festen lirdingen lurrinen berri emateko. Baina, lurrin horiek oraindik urruti daude eta, gaur, gaurkoak.

INKESTA

ENBIDOAK

MEMORIA ZAURITUA

DANBOLIN ZULO

IDIAKAITZ

JOXE ERTXIÑEN TRAKTORETIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. B I G A R R E N “ G A Z TA R OA” G U R E M E N D I E TA N

Sa

harako harearen koloreko lurretatik iritsi zaidan enbidoari esker, gure lurretan egindako ibilaldien gogoetatxoa egiteko aukera dut.

Orain dela pare bat urte Agiro mendi taldeak antolatutako irteera batek ekarri zuen zeharkaldi horien sorrera, Urtotik Aranora egin genuen ibilaldian. Aipatutako ibilaldia GR 121 Gipuzkoako biraren etapa bat da; horren ondorioz, tentaldia etorri zen: zergatik ez egin Gipuzkoako bira osoa? Mendi taldeak proposatu, eta guk onartu. Beste 12 etapa gehiago behar izan ditugu probintzia osoari bira emateko. Hau bukatu da, eta… nola geldituko ginen, ba, gu etxean? Beste bi zeharkaldi burutu ditugu: “Urolako Itzulia”, bailara osoari buelta emanez, eta GR 9 zezen bidea, garai batean Noaindik Azpeitira zezenak ekartzeko erabiltzen zena. Zeharkaldi horiek egitea esperientzia aberasgarria izan da. Alde batetik, gure lurrak hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera izan dugu. Kostaldea, bere hondartza eta harraldeekin; barrualdean, berriz, zelaiak eta mendiak, lur lehorrak eta hezeak. Eta denak geureak, bertan ditugunak eta askorentzat ezezagunak. Askotan, kanpokoa ederragoa denaren ustea baitugu. Eta zer esan geure artean izan dugun giroaz? Aparta izan dela, benetan: era askotako jendea elkartu gara; herritarrak izan arren ezezagun ginenak, baina ezagun egin garenak. Eta... umorea? Nagusi gure artean, zailtasunen bat izaten bagenuen ere, eta inoiz ez da desagertu, gainera. Indarberritzeko uneetan, “kutixien” elkartrukea egin dugu; mota askotako txokolateak, fruitu lehorrak… eta, parean tokatu denean, Emilianoren patata tortilla, nola ez. Esperientzia horiek noiz eta mende erdia gainean dudanean. Zergatik orain? Erraza da erantzuna. Bizitzan, etapa desberdinak izaten dira; erabakiak ere bai. Horiek ondorioak dituzte, baita ardurak ere, eta, nire kasuan, ama izatea erabaki nuenez —eta nahiz eta ez damutu—, orain arte zaila izan dut aisialdirako denbora hartzea. Amatasunak alde on ugari izan arren, ezin da ukatu norberaren denbora banatu beharra ekartzen duela. Ainhoa Cansecok zer esana izango du, orain dela gutxi izan baita ama; batena gutxi ez, eta birena.

Lurdes Arregi Urrutia

Festak antolatzeko batzordekoa bazina, zer kendu eta zer jartzeko proposatuko zenuke? Partidu pelotak, zezenak, nahiz jendea kontra egon. Ez detena ondo ikusten da ordu berdinean zezenak eta horren alternatiboa jartzea. Hori ez det onartzen. Herriari biak ikusteko modua jarri behar zaio. Pelota partidua ezin da Amabirjin egunean jarri Pirritx eta Porrotx dagoelako. Derrigorrez egunez aldatu behar da. Hori oraingo kontua da, lehen ez zen horrela. Kendu? Gaueko bolumena kenduko nuke, musika behar da baina bolumena…

71 urte

Luis Mendizabal

Ez dakit ba, ni aspaldian festetan gutxi ibili izan naiz eta… gazteei galdetu behar! Niri enbolatuak eta bezerradak eta gustatzen zaizkit, herriko jendea zezenak toreatzen eta… aspaldian ez da egin! Eta jarri ez dakit ba, programa ikusi beharko nuke! Gazteentzako zerbait eta edadeko jendearentzat ere bai zerbait, bazkaria bakarrik ez, herri kirolak edo…

62 urte

Andres Pardo


5 Ba nik ez nuke ezer kenduko eta jarri ba kaleetan zehar batukada pixka bat edo arratsaldetan. Ez dakit pare bat edo hiru egunetan ere jarriko nuke, behintzat zerbait kaleetan anbientea jartzekoa edo…

15 urte

Gadea Azkue

Nik zezenketa bat kenduko nuke eta diru horrekin beste gauza batzuk egin. Gehiegi iruditzen Ba nik jarri- zait lau egunean ko nuke dantzari bi korrida egotea. eguna edo. Nik Ez dakit diru hoilobak baditut rrekin zer egingo herriz-herri ibil- nukeen agian ez tzen direnak txa- da festetan gastapelketetan eta tu behar eta beshorrelako zerbait te zerbaiterako edo… Ta kendu gorde, festa baez dakit ba, ze- tzuk gauez bakazenik ez ezta? rrik egiten degu Amparito Roca ta! zezenik gabe ezingo da ta jarri. Iñigo Gerenabarrena Ni musika zalea 28 urte naiz eta gazteak behar dute festa ta... Ez dakit ba...

64 urte

M. Karmen Odriozola

Herritarrek parte hartzeko gauzak; bazkaria ta horiek gustatzen zaizkit, ez begira bakarrik egotekoak, parte hartzekoak eta herri kirolak eta. Plazako musika garai batean bezela Laranjadin izan beharrean barreretan jarri ta lasai aditzeko moduan… Niri zezenak larrean gustatzen zaizkit baina hona besterik egoten ez denez ba etortzen naiz…

58 urte

Ixiar Lopetegi

B

ADIRA dagoeneko lau urte Azkoitian bizi naizela, baina, hala ere, esan dezaket neure burua zestoar petotzat dudala. Zestoan egiten dut nire eguneroko bizitza: kirola, lagunak… eta Zestoako arazoek eta egunerokotasunak arduratzen naute. Azkoitiak ez du Zestoak bezalako bazterrik lasai paseatu edo kirola egiteko, eta, gainera, Azkoitiari, nire herriarekin alderatuta, hiri txiki baten itxura hartzen diot: zirkulazioa, semaforoak, anbulantziak, kaleak gurutzatzean ezezagun piloa, presentzia poliziala… Finean, ez du Zestoa bezalako herri txiki batek duen xarmarik. Hala ere, inork ez dezala pentsa esaldi hauekin Azkoitia gutxietsi nahi dudanik. Izan ere, Azkoitiak ez edukitzeagatik ez ditu Zestoak dituen gauza asko, baina, horien artean, bada ez edukitzeak berak harrotasuna sortzen duen gauzarik eta gure herri txiki honen izaera zikintzen duenik, gainera. Azkoitian, herriko jaietako egitarauko egun guztiak “berdintsuak” dira, Zestoan ez bezala. Gure herrian, bi jai egunetan, arratsaldeko seietan, herriko plazan, zezen bat (bi, hiru) ateratzen dituzte, eta tratu txarrak eman, odolustuta hiltzeraino. Guztia herriko bandak alaitua, eta herritar batzuen txalo eta algara artean. Edozein animaliari, gizakia izan edo ez, tratu txarrak ematea guztiz mespretxagarria zein desagerrarazi beharrekoa litzateke, eta sufrimendu horrekin jai giroko ikuskizun bat antolatzea, are gehiago. Nola liteke, jaiaren izenenean, horrelako basakeriak antolatzea? Nola onar dezake Udalak horrelako ekitaldirik, beste hainbat herritan zezenketak debekatzen ari direnean? Horregatik iruditzen zait Azkoitian, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Zestoan baino jai hobeak antolatzen dituztela horrelako ikuskizunik eman gabe. Nik, hala ere, nire herriko jaietan baino hobeto ez dut inon pasatzen, zestoarra bainaiz, eta harro nago. Baina bada zestoar izateagatik lotsatzen nauen gauzarik ere; zezenketak, adibidez.

E

nbido 2. Aitor Olaizola


m e m o zauritua ri 1976.IV.12 FELIPE SUAREZ DELGADO

H

amar urte dira

abuztuan ETAk Joxe Mari Korta arroarra hil zuela. Irailean beteko da Xabin Etxaideren hilketaren 25. urtemuga. Aurten 30 urte, Zeferino Peña eta Inazio Lasa hil zituztela. Juan Sanchez Maixua, Felipe Suarez, Txomin Merino... Izen asko dira ez gogoratzeko. Indarkeriaren zazpi biktima gure herri txiki honetan. Sufrimendua era askotakoa daukagu inguruan oraindik, eta ez da gure asmoa minari neurgailua jartzea. Heriotzaren muga jarri diogu, atzera bueltarik ez daukanarena. Urteetan isilpean gorde dira gertaerak, gazteenek ez jakiteraino. Hori bera da tabua badenaren seinale eta, horregatik, politikaren izenean eraildakoez hitz egin nahi dugu danbolinen. Sufrimendua ulertzen saiatzeko, eta sufritzen dutenak aintzat hartzeko. Memoriaren ariketa zauriak sendatzeko urratsa delakoan.

El Diario Vascok eta La Voz de Españak labur-labur finikitatzen dute gaia, bertsio ofizialarekin. Zarautzen Guardia Zibilaren kontrolean jo eta aurrera egiteagatik tiro egin eta zaurituta eraman zutela Donostiako Gurutze Gorrira; bertan hil zela goizeko lauetan. Felipe Suarez Leongoa zen sortzez, eta zortzi hilabete egin zituen Zestoan telegrafista. Gero Palentziara eskatu zuen trasladoa. Andrea eta bi umeak hara joanak ziren egun batzuk lehenago eta, nola diren kontuak, zapatuan hil zuten eta astelehenean zen familiarengana biltzekoa. “Mutil majoa zen, ederra gizona. 28 urte zituen hil zutenean. Bazihoan eta ederra egin zioten, tiroa buruan!”. Federico Astilleros zihoan harekin autoan. Kontxita Izetak, Federen alargunak, kontatu dizkigu periodikoetan ez daudenak. “Esaten zuten igual ETAk hilko zuela, kastellanoa zelako, eta Guardia Zibilak hil zuen”. “Egun hartan despeditzeko afari-pasara egin zuten Zarautzen Fede eta biek eta, handik bueltan, Meagan izan zen. Fedek esaten zuen han ez zela guardia zibil bat ere, bide bazterrean ezkutuan egongo zirela. Irratia jarrita omen zeukaten eta bat-batean metraileta hotsa: ta-ta-ta-ta-ta! Guardia zibilak kotxera gerturatu zirenean Fedek, dena larrituta, esaten zien: «¡Este hombre está muy mal!», eta beraiek, lasai, «¡Ya vendrá la ambulancia». Harik eta dokumentazioa kendu zieten arte. Orduan konturatu ziren: «¡Que no son de ETA!, ¡Que es un funcionario de Correos!». Derrepentean aztoratu eta egundoko mugimendua hasi zuten guardia zibilek; hamar minutu baino lehenago jarrita zuten kontrola. Egun hartan hileta zen Zarautzen ETAko batena eta nonbait txibatazoa zeukaten Seat 124 zuri batean zihoala ETAkideren bat, Feliperen kotxearen iguala. Eta hura nahiko zuten akabatu... Ez zieten erruedatara egin tiroa, automobila gelditzeko, burura! Gainera, bala zen barruan lehertzen den horietakoa, medikuak ezin izan zuen ezer ere egin eta esan zigun: «¡No hay derecho!» Burua txikituta zeukan. Federi ezker besotik bala atera zioten; Felipek egunak eman zituen ospitalean. Nik ikusi dudan heriotza txarrena. Bihotzak segi egiten zion eta indarra zeukan. Kosta zitzaion hiltzea gizajo hari! Andreak, suminduta esaten zuen, ETAkoekin bat egingo zuela guardia zibilen aurka joateko. Orduan hasi zen Fede gaizki bihotzetik. Inork ez zigun barkamenik eskatu”.


7

1978.VII.05 TXOMIN MERINO AREVALO El Diario Vasco (78-VII-06): “Txomin Merino Arevalo, 28 urtekoa, tirokatua izan zen bera bizi zen hotel inguruan” “Zarautz hoteleko aparkalekuan autoa uztera zihoala, atzo gaueko hamaiketan, tiroka hil zuten Txomin Merino Arevalo. Ciudad Real-en jaio zen eta Arroan bizi izan zen zortzi urte zituenetik. Aparkalekuaren ondoan zain zeuzkan hainbat pertsona, eta metraileta tiro-sortaz hil egin zuten; ondoren ihes egin zuten, arratsaldeko zazpiak aldera lapurtutako auto batean. Auto hura Orio gainean utzi zuten (…). Atentatuaren egileei dagokionez, hasiera baten talde ultraeskuindarrak izan ote ziren esan zen, baina kontrakoa ere zabaldu zen”. Gerora, kontrako iritzi hori nagusitu zen, alegia, ETAren jarraitzailea zela baina haiek saldukeria egotzita tirokatu egin zutela.

ria

1980.V.16 ZEFERINO PEÑA ZUBIA Hiru anai-arrebatan erdikoa. Ez omen zituen eztabaidak jasaten, “beti egoten zelako aldarte onean. Hartu-emanean oso gertukoa zenez ezagutzen zutenek asko estimatzen zuten, denak zituen lagunak” kontatu digu bere arreba Korok. Ehiza eta musa ere gustatzen zitzaizkion. Lagunekin eskupilotan aritzea eta bizikleta: “Zeferinok erosi zion aurreneko bizikleta Aitor Osari, bere lehen iloba zelako”. 29 urte zituen, ezkonduta zegoen Pilar Osarekin eta hiru urte pasatxoko alaba zuen: Kristina. Egun hura nola gogoratzen duen galdetu diogu Korori: “Ostirala zen, zortziak eta hogei ziren. Gurasoak oporretatik zetozen iluntze hartan eta anaia gaztea ere bai, soldaduskatik asteburu-pasa. Eta afaria prestatuko genuela... Azkeneko hitzak esan zituen: «Banua konprak egitera afaritarako!»; eta alabak «Aita ni zurekin!» Hala, jaitsi ziren biak, eta aditu genuen pom!-pom!-pom! Nola tailerreko konpresoreak eztanda txikiak egiten zituen, ba pentsatu genuen hori izango zela. Irten zen bere emaztea balkoira eta «Zer da?, zer da!?» eta bi tipo horiek han zeuden pistolekin eta beste bat automobilean sartuta zain. Umea zegoen kurrixka, garrasi batean, segituan hartu eta kendu genuen handik. Zumaiako Gurutze Gorrikoei deitu... Joxe Mari Korta izan zen iristen aurrenetakoa, tailerra han bertan zuten-eta garai hartan, eta bera joan zen Zeferinorekin, Donostiara iritsi bezain pronto deitzeko aginduarekin. Ez zuen deitu. Donostiara ere ez ziren iritsi; Gurutze Gorriko postura eraman zuten eta handik atzera etxera ekarri zuten gorpua”.

SMSa: “Bakarrik esan ikaragarri eskertzen dizuedala zuen arreta.aita gabe bizi izan banaiz ere,bera ezautzeko aukeraik utzi etzidatelako,earki dakit nolakua zan,zeintzuk zian bere baloreak eta haiek jarraitzen saiau naiz bizi guztian,atsegina izaten ta lagun hurkoa maitatzen...hau bai bake bidea ezta?ta oaindik gu gatazka zikinean murgilduta.konponduko delakoan,itxaropena besapean ta hitza ahoan...Milesker.eztut beste askorik esateko.Ongi izan”. Kristina Peñak hiru urte zituen, aitari, bera aurrean zela, tiro egin eta hilotz utzi zutenean. Ezezko asko jaso ditugu, “hori ez ipini”, “nahiago dut ez hitz egitea”, korapilo handiak sortu ditu gaiaz galdezka haste hutsak, zauriak berritu ere bai. Erreportaje hau osatzeko, familia gehienekin hitz egin dugu eta ez da inorentzat trantze goxoa izan. Elkarrizketa asko egin ditugu, publikatzeko baimena dutenak eta grabagailuak jaso gabekoak ere bai. Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak antolatu ditu hamargarren urteurreneko omenaldi ekitaldiak: “Fundazioa bere lagunek sortu zuten. Bere nortasuna eta irudia eta hark Euskal Herriari buruz zeukan ikuspegia eta baloreak mantentzea nahi dugu” dio Kandidok. Joxe Mari Kortaren anaiek –Jabierrek, Agustinek eta Kandidok– lehenengo aldiz hitz egin dute komunikabideetan. “Hasieratik esan genuen alderdi politikorik ez genuela nahi. Beste biktimekin ez daukagu harremanik. Biktima asko politizatuta daude. Hori bai, norbait hiltzen

KORO, ZEFERINO PEÑAREN ARREBA. JOXE MARI ETA ZEFERINO PEÑA ARROAKO AUZOKIDE ETA LAGUNAK ZIREN.

···


··· dutenean beti joaten gara bilkuretara” zehaztu du Jabier Kortak. “Joxe Marik ez zuen pentsatzen hilko zutenik: «Ni nola hilko naute! Zorra besterik ez daukagu-eta! Nola ba!» esaten zuen. Baina informazio sarea ederki egina zegoen” esan digu Kandidok. Zergatik?, zergatik?, horixe da hildako guztien senitartekoen galdera. “Ez zuelako inpuestorik ordaintzen, eta publikoki esan zuelako ez zela ordaindu behar. Politikoek hori esatea gauza bat da, baina ADEGIko [Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko] presidentea izanda… Ez zeukan bizkartzainik eta errazena zen” osatu dute bi anaien artean iritzia. ETAk Joxe Mari Korta enpresa atarian erail bezperan, Boluetan lau ETAkide gazte hil ziren autoan zeramaten lehergaiak eztanda eginda. “Beste notizi txar bat” esan zuen Joxe Marik, Jabierrek ondo gogoan duenez. GALek hildakoen senideen lekuan jartzen ote den galdetu diogu eta izen-abizenekin J UAN S ANCHEZEN HILETA erantzun du: “Xabinen familiaren lekuan, bai; S A L A T Z E K O M A N I F E S T A Z I O I S I L A. H I L E T A E L I Z K I Z U N A. azkenean honengatik edo hargatik baina emaitza bera ( E G U N K A R I E T A T I K H A R T U T A K O A K) da: hildakoa. Etxekoentzako iguala”. Hitz berberak entzun ditugu Marije Etxaideren ezpainetan. Xabinen arrebak ulertzen duela dio: “Bakoitzak bere ideiekin, baina anaia hil diotenaren mina iguala da. Nik askotan pentsatzen dut garai 1980.XII.6 IÑAKI LASA ERREZOLA hartan, duela 25 urte, ETAren biktimak egon zirela oso baztertuta. Guk eduki genuen babesa baina Egin: “Autonomoek Azpeitiko bizilagun bat hil dute” haiek ezkutatuta egon ziren. Nik entenditzen dut “Komando Autonomo Antikapitalistek bere gain hartu dute besteen sufrimendua”. Gaur egungo egoeraz minduta bart Azpeitian Iñaki Errezola hil izana. Lasa Errezola, 39 urhitz egin du: “Biktimei ari dira egundoko omenaldiak tekoa, ezkongabea eta Lasao auzoko Lasa tabernako semea egiten eta Azkoitian gudarien monolitoa kendu dute; zen. Bederatziak laurden gutxi aldera, Iñaki Lasa lau tiroz hil zuten. Biktima bakarrik zegoen tabernan, auzotar gehienak ez da iguala izango baina zergatik kendu? Gu urtero ermitan baitzeuden meza aditzen. Gure kazetara egindako joaten ginen Oiartzunera, Aritxulegira, eta han deian atentaturako erabilitako autoa Azpeitiko Juan XXIII auelkartzen ginen, baina azken bi urteetan ez gara zoan utzi zutela eta jabea ibilgailuaren maletategian zegoela joan, atxilotuta egon ginen-eta. Gero debekatu egin zehaztu zuten, Azpeitiko Udaltzaingoa abisatzeko eskatuz”. zuten Gudari Eguna. Zuhaitzak landatzen dira urte horretan hildakoen omenez, eta arbola pila bat berriz El Diario Vasco: “Tabernari bat eraila bart arratsean Azpetian” landatu behar izaten dituzte, puskatu egiten “Lasao auzoko zatirik handiena Zestoa udalerrikoa da baina dituztelako, eta pintadak ere egiten dituzte. Hau Lasa taberna Azpeitiko lurretan dago. Hiltzaileak tabernara zuzendu beharra dago, bestela ez dago bukaerarik. iritsi zirenean biktima bere izeba zaharrarekin zegoen. AnGu joaten ginenean bestaldera, anaia ikustera, pentsa drea aldameneko egongelara pasa arazi eta lasai egoteko esan zenbat urte diren, zenbait errefuxiatuek esaten zuten zioten. Ondoren Lasa jaunari galdera batzuk egin eta tiro segituan konponduko zela. Zaila da elkartzea baina egin zioten hurbil-hurbiletik. Ihes egin aurretik, telefono haria moztu zuten, eta SS-2384-D matrikuladun R-12 batean algauza zailak lortzen dira. Bestela ez dago”, dio de egin zuten”. baikor. Kortatarrek, berriz, anaiaren hitzak hartu dituzte ahotan: “Hark beti esaten zuen egongo zela norbait hizketan konponduko zuena”. Barkamena ipini dugu erdigunean. Zeferino Peña duela 30 urte hil zuen ETAk Narruondon. Koro bere arrebak dio orduan ezin zuela barkatu, baina denborarekin beste modu batera ikusten dituela gauzak: “Barkatze horrekin zeozer konponduko bada… esaten duzu, beno, barkatzen dut. Baina samina hor dago”. Zeferino Peña hil eta


9 astebetera oharra kaleratu zuen ETAk, deskuidatu egin zirela onartuz eta barkamena eskatuz. Arroa, Zestoa eta Zumaiako bizilagunek egindako bilkurako idatziak zera dio: “Ez dugu onartzen hutsegitea. Are gutxiago gertatu dena konprenditzeko eskatzea”. Koro Peñak gogoan du handik lauzpabost hilabetera bestaldean izan zirela: “Zer gertatu zen jakin nahi genuen eta esan ziguten nahastu egin zirela eta barkatzeko”. Xabin Etxaideren amak, Maritxuk, bere senarraren esanak gogoratu ditu: “Hark esaten zidan barkatu eta ahaztu biak elkarrekin egiten ez baziren alferrik zela”. Etxaidetarrek ikusi zituzten anaiaren hiltzaileak: “Epaiketara lau familiak joan ginen. Hiru mertzenario epaitu zituzten. Haiek goian egon ziren eta gu behean. Ez ziguten begiratu. Ni akordatzen naiz beraiekin. Bat potoloa zen. 20 urteko kondena jarri bai, baina segituan askatu zituzten. Ez dakit amorrua 1984.XI.8 sentitzen duzun edo pena edo zer izaten den” dio JUAN SANCHEZ SIERRO Maritxuk. “Lanera joan, txikiteoa egin, ehiJabier Kortak galdera eginez erantzuten du: zean ibili, gure moduko afizioak “Barkamena? Guri ez digu inork barkamenik zituen; euskaraz ere, guk bezalaeskatu. Erraza da barkamena eskatzea, baina xe” hasi zaigu Inaxio Aizpurua ikusten baldin baduzu igual-igual segitzen duela ez Juan Sanchezi buruz. “Zaharrena du ezertarako balio”. Presoen argazkiak ikuste zen, arreba gazteagoa umetan hil hutsak min ematen diola esaten du Kandidok. zen kanalera erori eta itota. Gero “Lehendabizi Zeferino, gero anaia, gero Txitxarron jaio zen Eva, gazteena. Gure halehergailua… baina hau zer da? esaten duzu. Beste rremana, batik bat, gurasoengatik matraila jarri behar al dut?”. Zeferino Peña eta zen: beraien aitak udaletxean karKortatarrak auzoak ziren, etxe-etxekoak. Peña hil gua zuen eta gure aita ere udaleeta gerora, familia kontsolatzen bera aritzen zela txeko enplegatua nola zen, hartu-eman handia zuten. Bizi ere oroitu du Koro Peñak: “Joxe Mari etortzen zen, elkarren aurrez aurre bizi ginen”. Mekanikari-argiketaria zen Guztiok Bat-en. Jaiotzez Guadramiastero, gurasoengana bisitan; psikologo lana egiten rokoa zen (Salamanca) baina lau bat urterekin Zestoara etorri zuen. Zurrunbiloa baretzean, manifestazioak, zen gurasoekin. Aita maisua eta geroxeago alkateordea eta epaihileta eta guztia pasatakoan, bakardadea etortzen tegiko idazkaria izan zen Zestoan. “Juanenak bere aitarenarekin da. Ni ezkongabea naiz eta ordutik gurasoengana zerikusi handia izango zuen. Frankismo garaian baziren herrian emana egon naiz. Beraientzat oso gogorra izan zen aginte handia zuten pertsona gutxi batzuk, eta ez zeuden ondo seme bat galtzea, postura horretara gainera, eta ikusita. Eta horietako bat izango zen Maixu Txikiya, Juanen aialboan egon nintzen ordutik”. ta. Aitak atentatua jasan zuen, 1977an, eta alde egin behar izan Jabier Kortak, berriz, ez du ahaztu jendetza joan zuen. Horrek markatu egin zuen Juan”, iritzi dio Inaxiok. zitzaiela babesa ematera eta udaletxean jarri zutela Hil zuten egunaz galdetu diogu. “Garai hartako kontuetatik erhil-kapera. Kandidok aipatu du nola Zumaian diak ere ez, baina hura bai; detaile denak akordatzen zaizkit”. taberna guztiak itxi zituzten, ordu laurdenez. Juan Mari Arregi Lopene, Azpeitira lanera zihoala bahitu, eta be“Bart arratsean, egindako ezohiko udalbatzan re autoan sartu ziren bi ETAkide, hirugarren batek Arocena Hotelaren parean sarrarazi zuen autora Juan. “Hark goizero paseaerailketa gaitzetsi, familiarenganako dolumina tzen zuen txakurra eta kontrolatuta izango zuten”. Bahituei Zuagertu eta talde terroristak arbuiatzeko mozioa maian lapurreta egin behar zutela esan arren, Aizarnaruntz onartu zuen Udalak EAJ eta EEren botoekin. HBko hartu zuten; “Autsoroko gainera eraman eta bertan hil zuten bi zinegotziek KAS alternatiban oinarritutako Juan. Goiz hartan, ehizara joanda, handixetik pasa nintzen ni beste testu bat aurkeztu zuten eta abstenitu egin pixka bat lehentxeago. Bueltan jakin nuen, Ines Etxeberriak ziren” idatzi zuten El Diario Vascon. Urte batzuk esanda. Disgustua kristorena. Ezkondua zen Pilarrekin, eta hiru lehenagoko kontuak dira horiek, Zestoako alaba zituen”. udaletxean pasatakoak. Inaxio Aizpuruak ez dauka “Juan Sanchez Sierro ETAk behin baino gehiagotan mehatxatu zuen, ahazteko. Juan Sanchez Maisua lankide eta Zestoako Udaleko iturrien arabera...” hitz horiexekin hasten da sindikatu-kide zuen: “Ondo akordatzen naiz. Oso Eginen kronika; DVn juxtu kontrakoa da titularra: “Ez zegoen mehatxatua”. Eva Sanchezen hitzak dira: “Nire anaia ez zegoen mehatxatua eta ez zen salataria. Mehatxatua egon bazen, ez zen hain lasai ibiliko kalean txakurra paseatzen. Ez dago eskubiderik hori egin eta horrelakoak esaten ibiltzeko”. Egunkariaren azalak hotzikara eragiten du: Gizona zerraldo harri artean eta zakurra haren oinetan, hildako nagusia zaintzen. “Juan Sanchez Sierroren txakurrak aurre egin zien gorpua anbulantzian sartu zuten Gurutze Gorriko kideei”. Inaxiok kontatu digu berak zaindu zuela Juanen txakurra bolada batez.

···


XABIN ETXAIDE ETA BERE NESKALAGUNA. MARITXU IBARGUREN, XABIN ETXAIDEREN AMA.

1985.IX.25 XABIN ETXAIDE IBARGUREN ESKUMOTZA

···

Lau anai-arrebetan zaharrena zen Xabin, eta ez omen zen geldirik egotekoa: Xabinen ama Maritxu eta arreba Marijek egin digute argazkia: Maritxu (M): Bitxoa zen txiki-txikitatik. Marije (MJ): Eta amaren kuttuna. Bizi-bizia, lagun-maitea eta oso garbi zeuzkana bere ideiak. M: Ping-pongean zapata parea irabazi zuen behin Ana Mari-netikan. Harrez gero beti erosten zituen zapatak Ana Mari-nean. Xabinen lagunek danbolinen (2005eko iraila): “Eskubaloi taldean ere jokatu zuen bolada batean, pibot ona izateko ezaugarriak baitzituen: ezinegona eta erreflexu azkarrak (…) Zumarragan, lanbide heziketa ikasten ari zela, politizatu eta ETApm-n sartu zen. 1976an KASen tesien alde egin zuen eta ETA militarreko kide egin zen. 1979an atxilotu egin zuten”. MJ: Nik izango nituen hamasei bat urte. Ohean geunden, gauerdia izango zen, Kotxe zarata. Tinbrea. Neu jaiki nintzen, atea ireki eta hainbeste guardia zibil ikustea… dena zilipurdika ipini zuten. M: Oraindik ikusi egiten dut detenituta nola eduki zuten. Gero berak kontatu zigun kanteran eman zizkiotela… Kartzelatik ere aurreneko alditan galtzontziloak odolez zikinduta etorri ziren. «Auskalo zer egin ote dioten» pentsatzen nuen... MJ: Horiek ez zaizkizu behin ere ahazten. Kartzelan, Martutenen eta Sorian, bederatzi hilabete egin zituen. Aske geratu eta lasterrera Madrilen Juan Sanchezen hilketaren sumarioa zabaldu eta alde egin zuen Iparraldera. Herriko lagunak portatu zirela dio Maritxuk. Xabin bera ere oso eskuzabala omen zen: “Gauza mordoa eskatzen zizkigun, ematen genizkion eta gero beti falta; beste norbaiti emana, «nik baino behar handiagoa zuen» esanez”. Asteazken hura heldu zen arte. Lagun errefuxiatu batzuekin trago bat hartzen ari zela, Baionako Hotel Monbar-en, GALeko bi mertzenario tiroka hasi zitzaizkien. Inaxio Astiasuinzarra, Joxe Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena bertan hil ziren, Xabin ospitalera eraman eta gutxira. 28 urte zituen. M: Afaritan ari ginela irratian entzun genuen zeozer gertatu zela. MJ: Segituan deia Hendaiatik: atentatua izan zela baina lasai egoteko, bizirik zegoela-eta. Aita eta anaia prestatu segituan, eta joan ziren. Ailegatzerako hilda zegoen. Goizaldera bueltatu ziren, oso gogorra izan zen. Oroitze hutsarekin bizi egiten duzu orain ere. M: Biharamunean nik ez nuen joan nahi, oroitzapen txarra geratuko zitzaidalako, baina denek esaten zidaten hobe nuela joan eta ikustea eta joan ginen. Eta ikusi egin nuen semea, burua dena bendatuta zeukan. Besteak ikusteko ez nuen barrenik izan… Udalak, HBren mozioa onartuz, “senideei elkartasuna adierazi, Xabin Etxaide herriko gudari izendatu eta bere borrokan Euskal Herriaren helburu sentituenak aitortu” zituen. Gainera “GAL talde hiltzaileen eta Espainiar Estatuaren aparatu errepresiboaren arteko lotura nabarmena” gaitzetsi zuen.

gogorra izan zen hura. Horrelako herri txiki batean, denok ezagutzen dugu elkar eta gehiengoa dago horrelako atentatuen kontra; pertsona bat hiltzea... Plenoan HBkoek ez zuten kondenatu. Irteeran, herritar batek komentarioa egin zuen: «Hemen hil egin behar dena hil egin behar dik». Eta nik esan dion: «Eta hik esan gainera zein hil behar den!» Lepotik heldu nion... Gero eliza beteta, entierroa, eta manifestazioan ere topera zegoen jendea denak isil-isilik, egundoko errespetuarekin. ELAkook antolatu genuen”. 26 urte pasa dira ia harrezkero. “Nik uste dut edozein garaitan jendeak erreakzionatu egiten duela. Urrutikoa betiere pasatu errazagoa da, baina herrian tokatzen denean… Egoera pertsonala ezagutu egiten duzu, Juan hiru alabekin... Gainera txibatoa al zen? Guk ez geneukan arrastorik behintzat, zurrumurru hori zabaldu zen baina atera kontuak zenbaterainoko segurtasuna zuten ETAkoek: Lopenek kontatu zuen nola, autoan zihoazela, Maisuak esaten zien bera ez zela txibatoa eta ez zuela zerikusirik horretan, eta ETAko biak elkarri esanez: «Hi hau nola garbituko diagu?» Hil edo ez hil, dudan. Tiroa belaunean emanda utzi edo… Garai hartan entzundakoak dira horiek”, Inaxiok gogoan duenez. “Haiek ere txibatazoa hartuta


1 1

etorriko ziren. Informazio hori herriko jendeak emanda izango zuten; ez zien emango Paristik etorritako batek. Garai hartan mesfidantza ikaragarria egoten zen, eta beti izaten ziren zurrumurruak, askotan fundamenturik gabekoak”. Eva Sanchezek, Juan Sanchezen arrebak, ez du gaiaz hitz egin nahi izan. Zeferino Peñaren arreba Korok 2000.VIII.8 eman digu sentipenak ulertzeko bidea: JOXE MARI KORTA URANGA “Ni oso gaizki sentitzen naiz la “Joxe Mari hil zuenak hil zuen ez zuelako ezagutzen. Ordu erdi pasa balu hermana de aquel bezala begiratzen berekin ez zuen hilko”. Zalantzarik gabe mintzo da Jabier Korta. “Izaeraz badidate. Nahiko min badaukazu eta saiatua eta oso irekia zen” eta erantsi du: “Supermerkatuan bi metroro ezanahiago duzu isilean pasa, baina gun batekin hizketan geratzen zen beti. Akordatzen naiz, aurreneko aldiz memoria oso inportantea da. Ni laneko feria batera kanpora joan ginenean... Hark, seminariotik, latina bai adibidez ez naiz inoiz ausartu, baina ingelesa jakin ez, eta «ni hurrena ingelesa jakinda etorriko nauk!» eta ordutik ostiralero joaten zen Donostiara ingelesa ikastera. Abuztuan BrightoKristinarekin, Zeferinoren alabarekin, nera joan zen familia etxean lagata... eta ekinaren ekinez, ikasi zuen”. hitz egitera. Alargunarekin eta nire Hamaika anai-arrebatan zazpigarrena zen Joxe Mari, denak Narruondotik anaiarekin ez dut sekula gaia atera. berehala dagoen Talo baserrian jaiotakoak –Erkisketagoikoa du berezko izeTabua hor dago”. na–. “Hasieran baserrian hasi ginen lanean” dio Kandidok, Korta tailerraren Korta anaiek diote, urteak pasa ahala sorreraz. “Nartxiso eta biok hasi ginen baserriko oilategian Guruzpe-ko tornormalizatu egiten dela omenaldia. nua traktorean ekarrita. Joxe Marik jarri zigun guri ordena gerora”. “Lehenengo urteetan ez da gogorik Joxe Mari Korta ezkonduta zegoen eta hiru seme zituen. Abertzalea zen, egoten akordatzeko. Gure kasuan, EAJren ingurukoa, eta ikastolen alde lan handia egindakoa. Enpresaria eta lanera etorri eta hor daukazu ate “langile porrokatua” ingurukoen arabera. 1994tik ADEGIko presidentea zen. aurrean oroitzapena. Zure buruari esan Kirolzalea, batik bat bizikleta zalea, ere bazen. Sakratua omen zuen astelearte «geu eta gure familia eta denok heneroko pala saioa Zestoako kiroldegian. izorratzen ari gara eta orria pasa Atentatuaren biharamunean, bere pentsaeraren erakusgarri, Egunkariak adierazpen hauek aukeratu zituen: “Hainbat alderdi politikoren artean elkabeharra dago” dio Kandidok. “Lanera rrizketa eta elkarguneak areagotzea beharrezkoa da, elkartzen gaituena bilaetortzen naizenean, beti begiratzen dut tuz, banatzen gaituenaren ordez. (...) Bakea atentaturik ez izatea, bahiketa zubira ea norbait arrantzan ari ote den. eta mehatxurik ez izatea baino gehiago da: Demokratikoki edozein ideia deHortxe egoten ziren-eta Joxe Mari fenditzeko aukera izatea eta ematea da bakea”. zaintzen” amaitu du Jabierrek. Atentatuaren eguneko oroitzapenak eskatu dizkiegu anaiei. “Asteartea zen eta Orbaindu gabeko zauriak.

ni Zumaian nintzen –hasi da Agustin–, bi lagun pasa eta haiek ez ziren esaten atrebitu. Goiko tabernako nagusiak esan zidan: «Hi! Tailer aldera joan hadi, akzidentia eo zeoze pasa dek eta!». Etorri nintzenean izararekin estaltzen ari ziren gorpua”. Urruneko aginte batez bonba autoa zartaraziz egin zuten atentatua ETAkideek. “Zortzi-hamar egunean beti arrantzan ikusten genituen batzuk, ibaiaren bestaldean, eta geure artean «Hauek ez dia naturalak, hor zer aterako due ba?» esaten genuen” argitu digu Jabierrek. Bera izan zen Joxe Marirengana iristen lehenbizikoa: “12:20an izan zen. Azken lan eguna genuen eta tailerra itxi aurretik eta behingoagatik bazkaltzera presaka ez joateko pixka bat lehenago irtetea erabaki zuen. Emazteari deitu zion «Oraintxe noa!» esanaz. Nik danbatekoa entzun eta pentsatu nuen kamioi bat erori zela autopistatik behera. Irten eta hantxe topatu nuen. Irribarre batekin hil zen”.

J

on Artano, Nagore Telleria

JOXE MARI KORTAREN ANAIAK ERKISKETAGOIKOA JAIOTETXEAN. JOXE MARI KORTA BERE ANAIEKIN LANTEGIAN.


Lehenengo Ekaindarren eguna. Ekainak 25 Alima taldearen sabel dantza erakustaldia Bainuetxean

Ekainak 26 Felix Azpeitia. Lau t'erdiko eskualdeen arteko Udaberri txapelketa irabazi du

Nahiz albotik askotan pasa, barrutik erabat ezezaguna zen Lili jauregia ezagutzeko aukera paregabearekin eman zitzaion Ekaindarren egun borobilari hasera. Goizean goiz hasi ziren tabernari eta merkatari taldea bereziki egun horretarako prestatu behar zituzten basurde, orein, olagarro eta barazkiak prestatzen. Eta konturatzerako, suari ongi etorria emateko ordua. Garai haietan bi harri elkarri kolpetxoak emanaz sua nola lortzen zen ikusi zuten haurrek txundituta eta jarraian Sastarraingo pottoketan paseotxoa emateko aukera. Bitarte horretan bertsolari, abeslari eta trikitilariak tabernaz taberna jardun zuten helduxeagoen gozamenerako. Arratsaldean tailer gehiago; nola margotzen zen, ehizarako teknikak‌ Eta arkumeak gorritu kolorea hartu zuenean denak filan pintxo bat probatzeko. Egunari errematea emateko, bideo bat proiektatu zen udaletxe azpian egunean zehar ikusi eta ikasitakoa garai hartan benetan nola zen ezagutzeko. Urte askoan antolatu dadila!!

Uztailak 3 Arantxa Zigaranek Gipuzkoako Atleta Beteranoen elkarteak emandako atleta gailen saria jaso zuen

Uztailak 4 Arabako Valderejo parke naturala eta AĂąanako gatz harana ezagutzera Katamarruakoak

Zestoako mapa. Laster izango da salgai euro baten truke Zestoako mapa berria udal bulegoetan eta Ekainberrin.

Uztailak 4 Oier Iraolagoitiak zilarra Espainiako pistako txapelketan


3

k

1

Uztailak 7

ale/bale KALE.

Zestoan ere San Ferminak udalekuetan

NOLA LITEKE ZEBRABIDE

PAREAN APARKALEKUA MARGOTUTA EGOTEA?

BIETAKO ZEIN DAGO ONDO? EDO GAIZKI?

Uztailak 11 “Zezen bidea” itzulia ere bukatu dute Agiro mendi taldekoek

BA L E .

DENEN GUSTUKO

KOLORERIK EZ ETA FRONTOIA MARGOTU

zulo

EGIN BEHAR, ALDE EDERREKO ITXURA

HARTU DU BEHINTZAT!

danbolin

Uztailak 11 Euskadiko Sega Txapelketako finalerdiak Aizarnan

Elkartasun eguna. Uztailaren 17an, Zestoako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasun Eguna antolatu zuen. Herriko preso, iheslari eta deportatuak izan zituzten gogoan. Aldarrikapenekin batera hainbat ekitaldiz osatu zuten eguna; parapente erakustaldia, elkartasun muralen margoketa, Sastarrain-Zestoa lasterketa, herriko trikitilari gazteen triki-poteoa, herri bazkaria, elkartasun materialaren zozketatonbola, auzo eta koadrilen arteko herri kirol lehia, ume eta gaztetxoentzako tailerrak, argazki erraldoia kanpandorretik…

Uztailak 12 Palestinako egoeraz eta etorkizunaz hausnartzera etorri diren palestinarrei ongi etorria

Uztailak 23 Garikoitz Mendizabalek Sosegua diskoa aurkeztu zuen kontzertu hunkigarrian


5 1


Idiakaitz Gizaki primitiboen tailerra

1998tik hona, urtero-urtero egin duten bezala -2006an besterik ez zuten huts egin-, aurtengo udan ere Alvaro Arrizabalagak (Oñati, 1965) eta berak zuzentzen duen lantaldeak indusketak egingo dituzte Idiakaizko (Irikaitz) aztarnategian. Euskal Herriko eta iberiar penintsulako aztarnategi garrantzitsuenetakoa bilakatu da Zestoakoa Behe Paleolitoaren gaineko ikerkuntzan, eta indusketa kanpaina horien guztien bitartez, orain dela 150.000 urtetik gorako garaietan nola bizi ziren ezagut daiteke gaur egun. Behe Paleolitoa Kantauri itsasaldean nolako izan zen jakiteko ezinbesteko aztarnategia bilakatu da Idiakaitz.

Idiakaitz gaztea da. Heidelberg gizakiak –Neanderthalen aurreko gizakia- orain dela 150.000 urte baino lehen zapaldu zituen lur horiek, eta eremu horietan lan egin zuen edo bildu zuen bizirauteko behar zuen janaria. Baina Idiakaitz gaztea da. Duela 14 urtera arte, ez genuen haren berri. 1996an aurkitu zuten Azpeitiko Antxieta Jakintza taldeko kide batzuek. Zestoako herrigunearen eta bainuetxearen arteko tartean eta Urola ibaiaren ondoan ubide bat egiteko lanak egiten hasiak ziren, eta hori baliatuta, sondaketa estratigrafiko bat egin zuten aztarna arkeologikoak aurkitzeko itxaropenarekin. Lehenengo azterketa haietan Goi Paleolitoari –orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera arteko garaia– zegozkion tresnak azaldu ziren, baina baita zaharragoak izan zitezkeen lanabesak ere. Guztiak aire zabalean aurkitutakoak izanik, berez garrantzia handikoak ziren aurkikuntzak Alvaro Arrizabalagak dioenez: “Euskal Herrian Goi Paleolitoaren aztarna asko dauzkagu, baina gutxi dira aire zabaleko aztar-


Heidelberg gizakiaren bizileku Idiakaitzen Behe nahiz Goi Paleolitoko harrizko tresna ugari aurkitu dituzte urte hauetan guztietan, batzuk eta besteak oso ezberdinak.Goi Paleolitokoak batik bat suharriz eginiko lanabesak dira. Behe Paleolitokoak, aldiz, euskarri handikoak dira, uharri landuak esaterako. Eta aurkitu dira, era berean, Behe Paleolitoko bifazak –eskuz egindako aizkorak–. Aztarnategi hain oparoa izanik, Idiakaitzek asko esaten du Homo heidelbergensis-i buruz. Heidelberg gizakia Neanderthala baino lehenago bizi izan zen eta desagertu egin zen denborarekin. Eta Idiakaitz izan zuen bizitokietako bat. “Badakigu gizaki ibiltariak zirela eta talde txikitan mugitzen zirela.

7

nategiak. Baina Idiakaitzen, gure harridurarako, zaharragoak ematen zuten piezak ere aurkitu genituen, Behe Paleolitokoak izan zitezkeenak (k.a. 2.500.000- k.a. 100.000), eta lehenengo indusketa kanpaina, 1998koa, hori baieztatzeko baliatu genuen”. Idiakaitzek badu, Euskal Herriko eta Europako ia aztarnategi guztiekin alderatuta, aparteko bihurtzen duen beste ezaugarri bat ere. Aztarna arkeologikoak jatorrizko lekuan daude, garai hartako gizakiek utzi zituzten leku berean. “Hori oso berezia da”, dio Arrizabalagak: “Normalean ibai korronteek mugitu izan dituzte antzinatasuneko arrasto arkeologikoak, baina Idiakaitzen, ez. Hemen beren lekuan daude, eta gainera aztarnak maila arkeologikoetan azaltzen direnez, garaiaren testuinguruaren berri ematen dute”. Idiakaitz 8 hektarea inguruko eremua izanik ere, Arrizabalaga eta bere kideak bi tokitan aritu dira orain arte indusketak egiten. Geltoki inguruan aritu ziren 2003ra arte, eta 2002tik Lubaki izenekoan ari dira lanean. “Oraindik badago beste hirugarren gune batean indusketak egiteko aukera, [Gipuzkoako] Diputazioak baimena ematen badu”. Izan ere, orain arte ateratakoa ez da aztarnategiaren %1era ere iristen, “baina horrela lan egin behar da, toki jakinetan arakatzen. Bestela 200 urte beharko genituzke, eta horrekin ere ez genuke dena ezagutuko”. Gaur egun, Idiakaitzek Behe Paleolitoaren ikerkuntzan duen garrantzia onartuta dago Arrizabalagak dioenez. “Azken hamarkadetan Iberiar penintsulan egin den aurkikuntza inportanteena da, eta horren erakusle dira Behe Paleolitoaren inguruan aurkeztu diren lanak”.

1

Eta baita oso garai epela bizi izan zutela ere, gaurkoa baino epelagoa”. Animalien arrastoak mendeen poderioz desagertu egin diren arren, landareriarenek bizirik diraute, eta horiei esker badakigu, besteak beste, hurrak jaten zituztela –hurren fosilak agertu izan dira, eta suposa liteke hurrondo bat zegoela inguruan-. Ikerketen arabera, gizaki hau milurteetan etorri zen Urola ibaiaren bazter honetara, ziur aski, ehizarako toki egokia zelako eta tresnak egiteko lehengai egokia ematen zuelako. Udazken inguruan izaten zen Heidelberg gizakia Idiakaitzen, eta gero beste ingurune batzuetara mugitzen zen. Iaz, gainera, aurkikuntza oso garrantzitsua egin zuten arkeologoek. Homo heidelbergensis-ek duela 250.000 urte eginiko supazterra aurkitu zuten, garaiko gizakiak, sua egiteko ez ezik, hura menperatzeko gaitasuna ere bazuela erakusten duena. “Oso eztabaidatua izan da gizakiak noiztik menderatzen duen sua, eta hemen aurkitutakoak asko esan dezake horri buruz, nahiz eta oraindik 8-10 urte beharko ditugun hemengo pieza ondo aztertzeko”. Aurten uztailaren 27an hasiko dute indusketa kanpaina eta ia hiru astez luzatuko da. Krisi ekonomikoak ondorioak izan ditu dirulaguntzetan, eta aurtengo kanpainari aurrekontua %30 murriztuta ekin beharko diote. Urtero-urtero helburu orokor batzuk dituzten arren, aurten badute beste asmo zehatzago bat ere. Ekainean Bartzelonako irakasle bat izan zen Idiakatzainen georadar izeneko tresna batekin, eta harekin miaketa bat egin zuen zoruan, zer eratako piezak eta zein dentsitaterekin azaltzen ziren jakiteko. “Guk orain zonalde hori irekiko dugu, eta begiratu beharko dugu georadarraren analisi hori zenbateraino baieztatzen dugun”. Idiakaitzen indusketak egiten noiz arte jarraituko duten ez du argi Arrizabalagak. “Bizitza osoa eman genezake, baina hori kudeatzaileen esku dago. Eta esperientziak esaten dit egin dezakegula plangintza orokor bat, baina horretarako administrazioaren borondatea ezinbestekoa dela; argi ikusten ez badute, ez dagoela aurrera egiterik”

M

ikel Lizarralde


meatzaria txikitatik Minero izandakoa naiz. Gure aittitta eta aita biak Garestiya meategiko katapazak izan ziren. Grazian Alberdi zen meategiko jabea, Arroabean iraulika-fabrika zeukan. Iraulika egiteko lignito ikatza ateratzen genuen Ertxiñako minetatik. Mutil-koskorretan minan hasteko amorratzen egoten nintzen, hamalau urte bete zain. Gerra bete-betean zegoela hasi nintzen 1938an. Gerratean sasoiko mutilak denak militarizatu egin zituzten, herrian ez zegoen mutil bat minarako. Fabrikan ikatz asko behar zen. Osatu ezinik jarduten ziren benga eta benga. Baserrietako agure zaharrak ere sartu ziren minara lanera. Egunean zazpi ordu egiten genuen lana. Goizean zortzietan joan eta bazkaria geuk igual eramaten genuen; bestela amak eramaten zigun Ertxiñara. Bazkaria izaten zen babak eta arrautza bana, babatan egositako arrautza. Edateko, karabina botila-ardoa. Karabina litro eta erdi baino txikiagoko neurria izaten zen. Hura izaten genuen aita eta bi anaiontzako ardoa bazkaritarako. Anaia, Patxi, ni baino zaharragoa zen. Anaia Zumaian mekaniko ibilia zen. Gero hasi zen minan lanean. Urtebete minan lanean ibili eta militarizatuta gelditzen zinen, ez zeneukan soldadutzara joan beharrik. Horregatik, anaia hogei urterekin hasi zen minan lanean, hogeita batekin militarizatzeko. Ordurako ni beteranoa nintzen minan, gazteagoa izanagatik. Aurretik aittita ere ibili zen, baina ni hasi nintzenerako erretiroa hartuta zegoen. Minan hasi nintzenean, zortzi langile ginen, mutilak gerrara eraman ez balituzte, seguru asko amabi-hamahiru bat izango ginen. Lanean obrero efectivo gisa hasi nintzen hamalau urterekin, baina lehendik ere mina ezagutzen nuen. Ikatza behetik gora atera eta putzua egiten zen; putzu hura esku-bonbarekin drik-drak, drik-drak eraginda hustu behar izaten zen. Astelehenerako ura sortzen zen, bi eguneko ura egoten zen igandean inor joaten ez bazen. Orduan, igandetan aita joaten zen bonbari eragitea eta gu mutil-koskorrak, zortzi urte, bederatzi urte, aitari laguntzera joaten ginen...

Etxeko gauza bezala hasi ginen meatzaritzan, etxeko sukaldean bezala ibiltzen ginen. Aitari laguntzera joan, eta jeneralean bagoneta barruan sartuta ibiltzen ginen, jolasean, baina han jornalik ez zegoen. Lanean hasitakoan, besteekin batera joaten ginen goizeko zortzietarako, pikatxoiarekin ikatza harrotzera. Hautsa eta kea ugari izaten zen han. Buruko min galantak ere bai boladatan… Horregatik, dinamita-tiroekin eta, kontua edukitzen genuen. Dinamita-tiroak lanetik irteterakoan egiten genituen; iluntzean. Horrela, hurrengo egunerako, kea dena agortu egiten zen. Baina noiz edo noiz, estuasunen batean, pikatxoiarekin ikatza harrotu ezin baldin bazen, goizean hamarretan edo hamaiketan egiten genuen tiroa. Han sortzen zen kearekin, hiru-lau bat egunerako geratzen zinen izorratua... hango buruko mina eta abarra... Izan ere, orduan, ez genuen pañuelorik ere. Ez begiak eta ez arima, ez genuen ezer tapatzen!

E

lkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon Artano

1 9 1 4 - 1 6 INGURUKO ARGAZKIA A R G A Z K I A N G O I A N E Z K E R R E T I K H A S I T A: I N I X I O A R R E G I ( JO X E E R T X I Ñ E N O S A B A) , P R A I X K U A R R E G I ( JO X E E R T X I Ñ E N A I T T I T T A ) E T A M A N U E L A R R E G I ( J O X E E R T X I Ñ E N A I T A )

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/


uz 30 ab 06

TAILA

OSTIRALA

Gazteen arteko esku pilota txapelketa frontoian.

UZTUA

OSTIRALA

18:00etan Zestoa-Andoain herri arteko lehia. Kadete mailan Adonis-Perez, jubeniletan Salegi-Azagirre eta nagusietan Azpeitia-Odriozolak hartuko dute parte • Plaza inguruan, 20:00etan. Trapu Zaharra antzeztaldeak “Canping renove” eskainiko du, Goitisolo anaiak, beraien bizitza aurrera atera nahian, Zestoara datozen anai-arreba uruguaiarrak dira. Beren esperantza, kanping desberdin bat sortu non turista guztiz erakarrita sentituko den. Beraien lehen helburua: Zestoan lursailak dituen sozio bat aurkitzea. Beraz, hor arituko dira plazan euren CAMPING RENOVE horren abantailak agertzen. Munduko kanping bakarra “zero gunea” daukana.

ir 04

9

agenda

1

AILA LARUNBATA

Gazte eguna. Egunean zehar, ikuskizun franko. 17:30ean Ondarbasora Igoera taldean. 18:00etan XXIV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik aterata 16 urtetik gorakoentzat. 19:30ean sari banaketa. Sahararren afari despedida festa. 23:00etan Leok’k musika taldearen kontzertua. Duela lau urte Saharako emakumeei elkartasuna adierazteko helburuarekin abiatutako “Saemel” proiektuari jarraipena emanaz “Une bat…” izeneko bigarren diskoaren aurkezpena.

05

IGANDEA

Edadetuen eguna. Zaharrei omenaldia, jubilatuen bazkaria, txistulari alardea…

Am abirjinak 07 08

ASTEARTEA

Txupinazoa, preso eta iheslari politikoen aldeko manifestaldia, afaria. ASTEAZKENA

Meza nagusia, musika bandaren kontzertua, lehen zekorketa, zekorketen aurkako elkarretaratzea, Pirritx eta Porrotx pailazoak, berbena...

10 12

09 ASTEARTEA

San Lorentzo egunez festak San Lorente auzoan. OSTEGUNA

Plazan gaueko 22:00etan Zinea izarpean. 80 egun. 80 egunean (euskaraz). 105 minutu. Urtea: 2010. Zuzendaria: Jon Garaño, José Mari Goenaga. Laburpena: Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

15 28

OSTEGUNA

Zarata festa, mural pintaketa, txakolina dastatzea, pilota partidak frontoi zaharrean, zezentxo eta poniak, euskaraokea...

IGANDEA

Amabirjin eguna Aizarnan. LARUNBATA

Estazioko industrialdean 16:00etan. III. Slalom-a.

10

OSTIRALA

Bigarren zekorketa, zekorketen aurkako elkarretaratzea, oilasko jana txosna gunean, pilota partidak…

11

LARUNBATA

Paella lehiaketa, koadrilen arteko jolasak, berbena...

19

IGANDEA

V. Akoako bira. 9:30ean Idiakaitz txistulari taldea auzoan zehar. 10:30ean, V. Akoako bira lasterketa. 7.800 metro. (Gehienez 120 partehartzaile, izen ematea Zestoako kiroldegian 943 147 942 telefonoan). Lasterketak irauten duen bitartean trikitilariak ermitan. 11:45ean, III. Asto lasterketa, auzoko partaideekin. 11:45ean hamaiketakoa denentzat, batez ere, korrikalariek indarrak berreskura ditzaten. 12:00etatik aurrera bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren sari banaketa. Ziurrenik beste sorpresaren bat ere izango da.

• Xda jokatzen. Zestoako frontoian izango dira

XXIX. Dinastia Etxabe pelota txapelketa hasi

partiduak gaueko 22:00etan. Lehenengo aurre kanporaketa uztailaren 23an izan zen eta bigarrena 30ean izango da senior mailan. Final laurdenak abuztuaren 3, 5 eta 12an. Final erdiak abuztuak 17 eta 19an. Eta azkenik finala abuztuak 26an jokatuko da


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook