danbolin
2010eko ekaina
107 zb. Musika banda hari luzea ehuntzen
JOXE MARI IPARRAGIRRE
Erizain laguntzailea BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA
Erdi Mailako Heziketa Zikloa
Osasun familia. A-D ereduak
LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Zaharr en egoitzetan, Eguneko zentruetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hor tz-kliniketan laguntzailea
AURREMATRIKULA:
- Kontsulta pribatuetan - Gaixoen zaintza
Maiatzaren 31tik Ekainaren 11ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Uztailaren 7tik 13ra (biak barne)
J. M. Ip ar r agir r e B . H. I Santa Barb ar a Bidea z/g 20700U rretx u Telefonoa/Faxa: 94 3 721403- 721413 e-po sta:jmiparragirre@edunet. es w ww.ipar ragir re. net
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
www.zestoaautoak.com
34 6 7 10 12 14 19
JATORRIZKO SOINU BANDA ...EDO BIBA MUSIKERUAK!
INKESTA ENBIDOAK Bizitza ez da zinea baina badugu konpartitzen dugun soinu banda. Bakoitzak bere bizitza protagonizatzen du eta bere musika partikularra du baina herritarrekin gaudenean, eszena koraletan, denontzat musika bera aditzen da. Guretzat jotzen dute horrelakoetan musikeroek: Trikitilariak, txistulariak, amabirjinetako azken eguneko orkestra inprobisatuak... eta gehienetan herriko udal bandak. Ba al da herrian instituziorik, 100 urte bete dituen bandak adina errespetu merezi duenik? JOXE ERTXIÑEN Gure CD partikularrean dira, besteak beste, Ayamonte, Nerva eta Amparito Roca (1932tik jotzen dute) TRAKTORETIK pasodobleak; Iraetan, santainesetan, Vamos al frontón; Aizarnan oilasko biltzaileen dantza; santakutzetan Ipintza –ezizenez ezagunagoa den arren- eta oraintsu berreskuratua Las bodegas de Haro. Horiek eta gehiago MUSIKA BANDA Nire pelikulako soinu bandan kanta eta une HARI LUZEA EHUNTZEN hauek leudeke, akaso, Zestoan... PISTA 01. Segurako alborada ...edo txistulariak kaskezurrean Eszena: Iraileko festak, goizean goizo. Kaleak ia hutsik. Bi gauza dabiltza airean, festa usaina eta musika notak ...mi-mi, sol-mi-mi, JARDUNIAN sol-fa-mi, sol-fa-mi, re-re... Txistulariei leiho LEIRE OTAEGI ertzeko lorontziak botatzeko tentazioa sentitu dute askok. Gantzontzilotan atera naiz balkoira burua lepo gainean ote daramakidan oso seguru jakin gabe. Ez dago horrelako drogarik tabernan, ez barra atzean ez komunean. Barruraino sartu dit bizipoza Segurako alboradak. DANBOLIN ZULO PISTA 02. The Jayetako Txaranga’s Greatest Hits ...edo tzunpa-tzunpa Eszena: Udaletxeko arkupeak, jai arratsaldea da. Artanonetik Koiotenera erdibidean geratu eta pentsatu dut lekutako diferentzia izaten duela asteko despedidak txaranga tokatzen denean. Lagun batek esan ohi du monumentua egin behar zaiela. Erdi kalean eta alderik aldekoa. Pajaritos ya ez dute jotzen osterantzean repertorioa betikoa dela iruditu zait; realaren himnoa eta beste hamaika kantu, zestoar denok tzunpa-tzunpa kantatzen dakizkigunak, nahiz izenik LILI JAUREGIA inork jakin ez. PISTA 03. Luzaideko inauteria ...edo umetako trauma Eszena: Udaletxeko arkupeak, flashbacka haurtzarora. Lauzpabost urteko ume koxkorra naiz eta txarangakoek preparatutako soinu saldan flotatzen nabil beste neska-mutilekin. Bat-batean, ordea, akabo. Hasi dira hurrengo pieza jotzen eta, segunduan, ordura arteko jolas anarkikoa martxa sinkronizatua bihurtu da. Zirkuluan jarri serio-serio eta dantza pausoak emaAGENDA ten hasi dira: aurrera-aurrera-atzera-aurrera-xiup-salto-ta-buelta... denak ni izan ezik. Nik ez beste guztiek badakite doinu hori nola dantzatu. Kieto geratu naiz, zirkulutik kanpo. Zerbaitek barruan krak egin dit. Nire bizitzan laburrean aurreneko aldiz Ridikuloa sentitu dut. Erabaki dut: ez naiz gehiago txarangara gerturatuko. Aste honetan dantzaria ere baden lankide bati kontatu diot eszena. Ditxosozko kantua hortz artean tarareatzen hasi natzaio... tiririn-tiririririririri-titin-tirin-tirin-tintiriii. Barrez hasi da, segituan ezagutu du, diruz lagundutakoa Luzaideko inauteria omen da. Dagoenik-eta dantza errazena dela ikasteko eta nola izan naitekeen hain baldarra, eta tipo horretara hasi zait... PISTA 04. Bonus track: Unknown ...edo erregetako martxa Eszena: Errege bezpera, kabalgataren ondoren. Bandako batzuekin topo egin dut tabernan. Urtero bezalatsu Andoni Elosuari esplikatu diot zenbat gustatzen zaidan Erregetako martxa. Urtero bezalatsu izena galdetu diot. Ez daki. Ahaleginduko dela arrastoa ateratzen. Pentsatu dut erregalo ederrena nukeela kantaren izena.
d a n b o l i nEK
J
on artano
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoa I. SALAM ALEIKUM Aspalditik neukan saharar errefuxiatuen kanpamenduetara joateko gogoa, baina ezin nuen erabaki hori hartu. Hala, aurten animatu naiz eta hau izan da nire lehen aldia, baina ez azkena. Aldi berean nire bizitzako esperientziarik aberasgarrienetariko bat izan da. Bidaia luze baten ondoren, goizaldera iritsi ginen Tindufeko aireportu militarrera. Han, kamioietan sartu eta bakoitza bere herrietara abiatu ginen. Ni El Aiuuneko Daora herrira joan nintzen. Kanpamenduek lau wilaya edo probintzi dituzte eta wilaya bakoitzak sei daira edo herri ditu, guztira 200.000 lagun inguru bizi dira. Familiak besoak zabalik hartu ninduen, etxekoa izango banintz bezala. Nire lehenengo sentimendua tristura izan zen, nola bizi daiteke egoera horretan, infernu horretan, eta noski, ni negarrari ezin eutsita ia egun osoan. Baina pozik zeuden nire konpainiarekin eta horrek ondo sentiarazten ninduen, pentsa, etxeko hogeita bi urteko alabak eta biok eskutik helduta egiten genuen lo. Egun batean desertuan ordu erdiko bidaia egin ondoren, Zestoarekin senidetutako herrira joan ginen, Tishla herrira, Auserd wilayan dago eta han Baba bisitatu nuen. Oso momentu hunkigarria izan zen. Hurrengo egunetan Zestoara etorritako haurrak bisitatu nituen, batzuk gizon eginda eta oraindik denek hemengo oroitzapenak fresko. Ospitalea, eskola, biktimen zentroa eta hainbat eraikin ofizial ezagutzeko aukera ere izan nuen eta oraindik gure laguntza behar beharrezkoa dela konturatu nintzen, ezin ditugula ahaztu. Eta horrela, sentimendu horiek denak goxatzeko, tea hartzea zen hoberena, freskatu, gosea ase eta erlaxatzeko. Desertua, sirokoa, bero jasanezina, gosea, egarria, pena, negarra, poza, barrea, izarrak, esperantza, orain Marokok okupatua duen beraien lurretara bueltatzeko ESPERANTZA. Hori eta gehiago da la Hamadan, infernuan bizi dutena. Negar malkotan abiatu nintzen aireportura, baina aldi berean pozik nire bihotza Saharar herriarekin senidetuta gelditu delako. Harea kolorea hainbat egunetan ikusi eta gero, hemengo kolore ederra ikusi nuen, baina Gipuzkoako bira egin duen Lourdes Arregik nola ikusten ote du?
I
nma Izeta
Zer iruditzen zaizu aparkatzeko sistema berria? Herritarrentzat ez da egokia herrian bertan ez degulako lekurik aparkatzeko baina auzoetatik etortzen direnentzako sistema ona da. Larunbat goizetan ikusten nuen beharra baina astean zehar ez dakit ba. Baina merkatariek baloratuko zuten.
37 urte
Erkuden LarraĂąaga
Neri oso oso ondo etortzen zait, bestela beti bigarren final aparkatuta uzten genuen. Orain beti egoten da lekua. Nik uste dut premia bazegoela baina orokorrean, ez dago aparkatzeko lekurik, eskola inguruan ere ez‌ arazoa orokorra da.
36 urte
Josune Mendizabal
5 Neri gaizki, ezertarako ez du balio. Kanpotik datozenek guk bezalaxe egin ditzatela 10 metro. Orain guk joan behar izaten dugu behera anaia aguazila daukagulako!
50 urte
Joakin Olaizola
Zoragarri iruditzen zait. Etorri eta aparkatzeko arazorik gabe erosketak egiteko modua izatea oso ondo dago. Lehen ez zen lekurik izaten. Bete-betean asmatu da.
49 urte
Andoni Barroso
Neri iruditzen zait Zestoan ez dagoela honen beharrik. Lotsagarria iruditzen zait egin duten gastu hori ez dagoelako gero kontrolik. Herri osoko arazoa da aparkalekuena, hemen eta baita han behean kamioientzat ere. Ez dago araurik, jartzekotan gogor jarri beharko lukete.
39 urte
Adiel Zabala
Orain aparkalekuak libre egoten dira eta neri ondo iruditzen zait, orain erosketak egitera etortzen zara Elortzanera edo botikara eta bestela doble filan utzi behar izaten zen eta neri etzait gustatzen horrela kotxea uztea.
39 urte
Maixa Rodrigez
B
ILBOTIK idazten dizuet. Urtebete daramat bertan bizitzen, emaztea eta zortzi hilabeteko semearekin. Iazko udan hartu genuen bizilekuz aldatzeko erabakia eta beraz baita lantokiz ere. Denbora tarte horretan gauza berri asko bizitzeko aukera izan dut eta egia esan askotan orain arteko urte denak atzean utzi banitu bezala sentitzen naiz. Bigarren aldiz jaio izan banintz bezala. Bizimodua errotik aldatzeak betidanik desio izan dituzun aukera batzuk ematen dizkizu, askotan pentsatzen baitugu “denbora atzera botatzerik izango banu...� edota “guzti hau albo batera utzi nahi nuke�. Hala ere, ez dut uste nire iraganetik ezertxo ere aldatzeko beharrik dudanik, iragan horri esker bainaiz gaur egun naizena. Bilbora iritsi eta berehala sumatu nituen herri txiki eta hiri baten arteko ezberdintasunak. Nire auzoan arrotz sentitzea izan zen aurrena. Kalera irten eta albotik pasatako inorekin harremanik ez izatea oso arraroa egin zitzaidan. Hasera batean ez zitzaidan gustatu, Zestoan ez baikaude horretara ohituak, baina denbora pasa ahala anonimotasun horretan eroso sentitzen hasia naiz. Inori azalpenik eman beharrik ez, behartutako aurpegi faltsurik jarri beharrik ez, txutxumutxuetatik libre,... Kultur aniztasuna izan zen beste aldaketa nabarmenetako bat. Kalean hamaika nazionalitate ezberdinetako jendea elkarbizitzen ikusteak alaitu egiten nau, aukera hobe baten bila etorritakoak, pentsamolde kontrajarriak dituztenak. Denok elkarrekin eta giro onean egoteak, asko esan nahi du toki horretan bizi den jendeari buruz, nahiz eta gure kulturaren arrastoak aurkitzea gero eta zailagoa den. Aldaketa horiek eta askoz gehiago ere antzeman ditut urtebete honetan, baina nik uste dut sekretuak guzti honen aurpegi ona bilatzean datzala. Jende askok galdetu dit ea Bilbon zer moduz, ikaragarrizko balentria egin izan banu bezala. Ezta gutxiagorik ere. Azken finean norberaren egoera pertsonalarekin gustura egoteak gainontzeko guztia errazten du eta horien artean bizilekuaren gaia. Gainera Bilbon bizitzeak, Zestoa faltan botatzea ere ahalbidetzen dit eta baita jaioterriaz gozatzea ere.
E
nbido 2. Aimar Ugarte
Bada denbora puska bat Joxe Ertxiñekin pare bat hitz-aspertu egin genuela, bere oroitzapenean gordeta zeuden pasadizoak, istorioak eta beste hainbat gauza jasotzeko. 2007ko udazkenean hil zen Joxe, baina bere zenbait lekukotasun jasota gelditu dira. Horrela, egokia iruditu zaigu danbolinen argitaratzea Joxek esan zizkigunetako gauza batzuk. Dena batera argitaratzea luze joko lukeenez, hilabete batzuetan joango gara aletzen Joxek botatako hainbat gauza interesgarri. Herritarrok kontakizun horiekin gozatuko duzuela iruditzen zaigu. Joxe Migel Arregi Ibarguren Joxe Ertxin eta bere emazte Maritxurekin jardun genuen kontu-kontari. Joxeri adierazi genion kontu zaharren berri jakin nahi genuela: txikitako oroitzapenak, gurasoei eta aitona-amonei entzundakoak, berak bizi izandakoak… Ume garaiko kontuak nola gogoratzen zituen galdetu, eta, bat-batean han bota zigun txikitako oroitzapena; horixe aukeratu dugu aurkezpenerako.
Hiru urterekin astoak ostikoz buruan jo ninduen. Bost puntada eman zizkidan Don Benantzio zenak. Akordatzen naiz nola erori nintzen, nola geratu nintzen atarian erorita astoak ostikoz jota. Atarian astoak, ama-umeak, zeuden, eta ni zotzarekin kumea zirikatzen hasi nintzen. Horretan ari nintzela, astakumeak dat! kopetan: –Earki in dik! –bota zuen batbatean aittittak. Hark ez ikusi zer egin zidan. Gero, denak larritu ziren, odolduta ikusi nindutenean. Amak bizkarrean hartu eta Elortzanekora, medikuarengana. –Que barbaridad! –esan zuen medikuak, astoaren hanka-marka kopetan ikusita. Etorri berria zen orduan Don Benantzio medikua.
familiako kontuak.
Ertxiñondo esaten dioten baserrian jaio nintzen. Berez, Arteagagoikoa edo Arteagagaraikoa da, izatez hala da. Mutikoa nintzela, etxean bizi ginen aittita eta amama (Patxiku eta Petra Mikela); aita eta ama (Manuel eta Maria): eta lau anaia, ni bigarrena. Minan egiten zuten lan aittitak eta aitak, mineroak ziren: bi soldata etxean. Zazpi pezeta eguneko jornala, zazpi eta zazpi hamalau. Ni mutil-koskor txikia nintzela, lana egindako egunagatik bakarrik ordaintzen zuten. Konparazio batera, aste batean kintzenan ordaintzen zen soldata; kintzena esaten zioten, hamabost eguneko lanaldiari. Eta kintzenan bi jai tokatzen ziren eta hamabosti bi kendu hamahiru, gero tartean beste faltarik izanez gero ba... kontuak atera eta kito. Garai hartan, hemendik kanpora jende asko joaten zen lanera: basora, Asturiasera ikazkintzara... Baserrian, adibidez, lau seme baldin baziren, zaharrena, maiorazkoa izaten zen etxerako. Eta besteak non edo nondik hots eginez gero zortzi-hamabost egunerako lanera joan... Horrela zen bizimodua. Ertxiñondo ez da sekula izan baserri handia, nahiz eta baserriko lana beti egiten zen. Gu mutil-koskorrak ginela, lau behi egoten ziren. Estuasunen bat zenean, minako obreruak ekartzen zituen aittitak, minako enkargatua zen eta libre izaten zuen nahi zuena egitea. Pare bat mutil edo hiru... ekartzen zituen gari-jotzea zenean-eta, baserriko lanak egitera. Mutil haiei gurean pagatzen zitzaien, etxean bertan.
E
lkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon Artano
7 Musika banda hari luzea ehuntzen
DIAPASÓN
B A N D A.
1910
I N G U R U A.
EZKERRETIK ESKUINERA, ZUTIK: PRUDENCIO ARAMBURU (ZUZENDARIA), FRANCISCO IRIBAR, “OQUELAMA”, JUAN JOSE LIZASO, JOSE CRUZ ALCORTA TOLOSA, BERNARDINO IRURETA ODRIOZOLA, JOSE MANUEL IRIBAR ALCORTA, MANUEL CIGARAN REZOLA, IGNACIO ISPIZUA?LOPENE? ETA FELICIANO ICETA AZCUNE. EZKERRETIK ESKUINERA ETA ESERITA: EUSTASIO ZUNZUNEGI BERASATEGI, TOMAS ZUNZUNEGI BERASATEGI, EUGENIO ALCORTA TOLOSA, JUAN ICETA AZCUE, FELIX ZUNZUNEGI BERASATEGI, FRANCISCO IRURETA ODRIOZOLA ETA PELAYO UNANUE ARTOLA.
···
···
eko uztailaren 14a. Zestoako banda partikularra osatzeko eratutako batzordeak udaletxeko batzar gela eskatu zuen, entseguak egiteko, eta dirulaguntza, erosi asmo zituzten tresnak pagatzeko. Urte hartantxe eman zitzaion hasiera musika bandaren hariari, gaur arteko hari luzeari. Lehenengo bandaren –hau da, Diapasonen– sorrerako garaiak zailak izan ziren baina, aldiz, 20ko hamarraldia oso oparoa (bi mundu-gerrateen arteko garai hartan dena zen liluragarria mendebalde osoan). Gero, ordea, gerra etorri eta beherakada izan zuen gure bandak. Handik gutxira bizkorraldia berriro, ondoren gorabeherak, berriro susperraldia... eta gaur arte. Baina haria etengabe sekula. Gorabeherak gorabehera, urtez urte, zestoar pila bat bandaren hari luzea ehuntzen joan da. Ezin denak aipatu baina batzuk behintzat hemen daude, ehun urteko ibilbide horren testigu. Bejondeiela!
1910
Z E S T O A K O Z E Z E N P L A Z A N. 1 9 8 2K O A M A B I R J I N A K.
ZUZENDARIA, IÑAKI ALBERDI
eko ekainaren 19a. Beste behin, eguraldia kontra atera zen. Dena prest zegoen oholtzaren aurre aldean, baina babesera sartu behar izan zuten, eta ipurdia bete sailekin konformatu. Plazako 300 eserlekuak hutshutsik, plaza bazterretan osatzen zen “U”-an (Koioteko toldopea, torilak, udaletxea, Eztiola) babesten zen entzule jendea. Ekitaldia bukatzera zihoanean, ordea, tregua eman zuen eguraldiak eta jendea irten egin zen babeslekutik; banda denek batera, zutik, Aires Vascos interpretatu zuten. Eta, denek batera, zutik, opari gisa, Amparito jo zuten eta jendea txaloka hasi zen eta bihotzean halako zera bat, hazkuratxo bat, jarri zitzaigun, batzuk dantza imintzioka hasi ziren eta, beste behin, musikak duen indar eta transzendentzia hori nabarmen geratu zen. Ehun urtetan zehar ehundutako hariak izango du jarraipena. Bejondeiela!
2010
9
L A R A N J A D I K O K I O S K O A N. 1 9 9 2K O I R A I L A
ARGAZKIAN: GOITIK EZKERRETIK HASITA ANDER LARRAÑAGA, INIXIO IBARGUREN, ANDRES LOPEZ, LUIS BARRENA, ALEJANDRO BERGARA, FERNANDO GARATE, JAVIER ITURRIA, ARITZ CESTONA; MIGEL ZULAIKA, MIREN ILLARRAMENDI, NAGORE OLAZÁBAL, JUAN INAZIO ZUNZUNEGI, AINHOA SUBINAS; SEBASTIÁN ETXEBERRIA, BAKARNE LAZKANO, IZASKUN INDAMENDI, ESTIBALIZ ANDRES, AINHOA CANSECO; ITZIAR UZKUDUN, ALOÑA ITURZAETA, AMAGOIA ANDRES, AITOR KORTA, ANDONI ELOSUA; XANTI UGARTE, JOSEBA ESPADA, JOXE KORTA, JOSE LUIS LARRAÑAGA, JABIER KORTA, AINTZANE ORBEGOZO, AMAIA ORBEGOZO, EIDER MENDIZÁBAL, JUAN KARLOS IRIZAR, ITZIAR ARRIZABALAGA, NEREA MENDIZÁBAL, EUKENI IBARGUREN ANJEL GOIKOETXEA.
K O N T Z E R T U A K O N T S E J U P E A N. HAMARRALDIAREN HASIERA
1 9 6 0K O
MIGEL GOIKOETXEA MITXITO, AURRETIK ATZERA ANJEL GOIKOETXEA, INIXIO ANDRES, JABIER KORTA; XABIN BARRENA, ALEJANDRO BERGARA, JABIER ITURRIA, LUIS BARRENA; BLAS BARRENA, TOMAS ZULAIKA. JENDE ARTEAN ZUTIK TXAPELAREKIN JOXE ZULAIKA. ZUZENDARIA
ESKUBITIK EZKERRERA;
KALEJIRA SA N JOA N U DALETXEKO
B A L K O I P E A N.
B I D E A N.
1 9 4 0K O
1 9 6 0K O
HAMARRALDIAREN HASIERA
H A M A R R A L D I A.
ZUZENDARIA JESUS TRUEBA. BESTE MUSIKARIAK; PISPOL, PATXI ZULAIKA, JOAKIN ZABALETA, ANDRES IJURKO, BLAS BARRENA, JUAN JOSE SAEZMIERA, JOSE MARI BARRENA, JULIAN ETA JESUS ERRASTI,FRANTZISKO LARRAÑAGA, JOSE ZULAIKA, AGUSTIN KORTA ETA DOMINGO LIZASO.
F
ernando arzaluus, jone abergara
J
ardunian
leire
otaegi M
aiatzean inauguratu zen kultur etxean herriko gazteei zuzenduriko gaztelekua. Hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteentzat prestatutako gela honetara iristeko Gaztetxera igotzeko erabiltzen diren eskailerak igo beharko ditugu. Momentuan, astean bi egunetan irekitzen dute eta begirale lanetan Leire Otaegi azpeitiarra ari da. Berarekin hitz egin dugunean gaztelekuak hilabete darama irekita eta dagoeneko udalekuak prestatzen hasita dago. Danbolinen elkarrizketa hau kaleratzen denerako gaztelekua udako oporrak direla eta itxita egongo da eta udalekuak hasita.
Nola azalduko zenioke zestoarrei zer den gaztelekua? Gaztelekua hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gaztetxoentzako txokoa da. Txoko horretan hezitzaile bat egongo da, kasu honetan ni, eta hemen egiten diren ekintzak helburu hezitzaile bat dute: balore batzuk lantzea, gaztetxoen parte hartzea bultzatzea, e.a. luze bat. Hilero programazio bat egiten badugu ere egun askotarako ez dago ekitaldi berezik antolaturik. Gaztetxoentzako txoko bat izanik, lagunekin egotera, jolastera, aldizkariak irakurtzera, denbora-pasak egitera... etortzen dira nerabeak. Azken finean lagunekin egoteko txoko bat da eta tarteka ekintza bereziak antolatzen dira. Zein da gaztelekuaren ordutegia eta zein egunetan egongo da irekita? Ostiraletan eta larunbatetan bostetatik zazpi eta erdietara irekitzea erabaki da. Zestoako egoera aztertu zenean ikusi zen gazteek astean zehar beraien denbora nahiko okupatua dutela eskolaz kanpoko ekintza eta kirolarekin eta hori dela eta behar nagusia asteburuetan dagoela ikusi zen.
Gaztelekua inauguratu zela hilabete pasa denean balorazioa egingo duzue? Balorazio ofizial bat ez dugu egin baina erantzuna ona izan da. Maiatzean gaztetxo asko ibili da, ekainean ez horrenbeste. Eskolan arratsaldean ez dute klaserik eta eguraldia ere hobea da eta kalean gehiago ibili daitezke. Hona etorri nahi duten gazteek izena eman behar dute nonbait? Ez, sarrera librea da eta ez da ezer egin behar gaztelekura etorri ahal izateko. Hori bai, ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da. Adibidez maiatzean Txuri-urdinera joan gara patinatzera eta ez zen plaza aldetik inolako mugarik egon baina hori irteeraren arabera izango da. Egunen batean Reala ikustera joaten bagara eta hogei sarrera baditugu ba ezingo dugu hogeita bost pertsona joan. Udalekuen inguruan zer kontatu dezakezu?
“lagunekin
egoteko txoko bat� Ekainaren 28an hasi eta uztailaren 23an amaituko dira eta momentuan hiru eta hamar urte bitarteko 142 umek eman dute izena. Zestoan bertan 105 ume, Arroabean 12 eta Aizarnan 15. Auzoetako umeak beraien auzoetan geldituko dira eta begiraleak joango dira bertara. Eta ume horiek denak zaintzeko zenbat begirale behar dira? Zestoan bertan hamahiru egongo dira eta Arroabera eta Aizarnara bina begirale joango dira.
1
1
Udalekuetan egingo diren ekitaldiak aurreratu ditzakezu? Oraindik plangintza egiten ari gara baina urtero ekitaldi batzuk errepikatu egiten dira. San Fermin eguna uztailaren 7an, hondartzara irteera bat egiten da, ur festa, liburutegian ipuin kontalari baten saioa ikustera joaten dira, kirol ekintzak, jolasak... Ikasturte berria hasten denerako zerbait erabakita duzue? Oraindik ez, udalekuak prestatzen burubelarri gaudelako baina ikasturte berriarekin irailaren bukaeran edo urria hasieran hasiko gara, gaztelekua irekitakoan. Orain arteko dinamikarekin jarraitzeko asmoa dugu baina gazteen parte hartzea indartu nahi dugu. Gaztelekua irekita egon den hilabete honetan beraien proposamenak jaso ditugu eta ikasturte berrian aurrera ateratzen saiatuko gara. Gehienek irteerak eskatu dituzte baina oraindik ez dugu egutegi bat prestatu. Noiz erabaki zen gaztelekua ireki behar zela? Bi edo hiru urte dira ni lanean hasi nintzela Zestoan eta ordurako erabakita zegoen zerbait egin behar zela. Gero, denbora asko eskatu digu eztabaidatzeak non, nola, zein izango zen arduraduna... horrek proiektua atzeratzea ekarri du. Azpeitiarra izanik zerk harritu zaitu gehien Zestoaz? Ni herritarren parte hartzeak harritu nau gehien. Herritarrak festetan asko bustitzen dira baina horrez gain urtean zehar anto-
latzen diren ekintzetan herritarren inplikazioa oso handia da. Niretzat hori oso deigarria da. Parte hartzea handia da bai Zestoan, baita auzoetan ere. Herritarren parte hartzea ona izanik zerbait falta dela iruditzen zaizu? Zestoako Udalak baliabide mugatuak ditu, horiei etekin handiena ateratzea da aurretik dugun erronka. Adibidez, gaztelekua txikia bada ere, gauza asko egiteko aukera ematen digu. Eta, neguko hotzekin txikiegi gelditzen bazaigu, beste era batera antolatu beharko dugu gazte guztiek parte hartu ahal izateko. Bukatzeko, gaztelekuan zerbait faltan botatzen duzu? Gaztelekuan ez dugu sukalderik eta ondo legoke gaztetxoekin sukaldaritza tailerrak egiteko aukera izatea. Seguru asko herriko taldeengana joko dugu laguntza eske. Esate baterako, sukaldaritza ikastaro bat antolatzeko elkarte gastronomikoetara...
U
rko Canseco
1500. urtera iritsi da Iñaki Azkuneren ‘Zestoa mendetan zehar’ ikerlana Maiatzak 28 Bustilehorreko poemak emanaldia Juan Azpillaga eta Jose Luis Otamendirekin.
Etengabe lan eta lan jardun ondoren, 1500. urtera iritsi da Iñaki Azkuneren “Zestoa mendetan zehar” lana. Zestoako eta inguruko Geologia, Historiaurrea, Antzinaroko Historia eta Goi Erdi Aroari buruzko azalpenekin eman zitzaion hasiera lan horri. Gero, Zestoa hiribildu bihurtu ondorengo garaia (1383) askoz sakonago aztertu du Azkunek, eskueran zuen materiala ere ugariagoa zelako. Gure herriari buruz egin den historia lan sakonena interneten jarri da kapituluka www.zestoa.net helbidean. 1601. urtera iristea da Azkuneren asmoa, baina orain arte egindakoarekin, lehen atala bukatutzat emango du. Zestoako historia hori 2009aren hasieran hasi zen interneten jartzen,
Maiatzak 29 Euskadiko boulder txapelketan bigarren Mikel Odriozola
Ekainak 4 Palestinari elkartasuna adierazi eta Israelgo armadaren erasoa salatzeko elkarretaratzea
baina Azkuneren lana askoz lehenagotik dator; izan ere, aurretik urte franko eman baitzituen zituen Zestoako, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat artxibotako agirien kopiak biltzen, gure herriari buruzko lehen eskuko albisteak izateko ahaleginean. Orain, ikerketa lanean erabilitako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa prestatuko du eta, atala bukatzeko, aurkibide onomastiko eta toponimikoa. Zalantzarik gabe, hori izango da lan zailena: seiehundik gora orrialdeetan aipatzen diren pertsona eta leku izenen aurkibidea egitea benetako txindurri lana baita. Orrialde bakoitzean dago pasarte edo anekdota interesgarriren bat: bateko merkataritza kontuak, besteko jauntxoen ibilerak, hurrengo berriz erailketak eta maitasun kontuak… Historia da, bai, baina inork ez du esan historiak aspergarria izan behar duenik, ez horixe!
Itxaropena dantza taldea. Ekainak 12 Gaztelekuko lehen mus txapelketako finalistak
Ekainak 12 165 partaide XIII. Ibilaldi Neurtuan
Iazko ekitaldiak txundituta utzi bagintuen, ez gaitu hotzago utzi aurtengoak. Ez parte hartzaile kopuruagatik bakarrik, zenbat dantza mota ezberdin, jantzi ezberdin, eszenatoki ezberdin; mahai gainean dantzan, itzalen jokoa… Bertan izan ez zenak ezin ulertu zertaz ari garen. Ez da guraso izan behar ekitaldi honetara joateko, benetan pena merezi du!
k
1
3
zulo
danbolin
ale/bale KALE.
Ekainak18 Zestoa, Arroabea eta Aizarnako ikasleak udalean Agenda 21 programaren baitan
SUDUR PUNTAN JARTZEN
ZAIGUN LEKUAN APARKATZEA LIBRE AL DA?
BA L E .
HERRIKO GAZTETXOEK BADUTE BERAIEN GAZTELEKUA.
Ekainak18 Ikasturte bukaera bikaina Ertxiテアa musika eskolak
Trosta Zestoako Hipika Taldea sortu da.
Eskualdeko lehen hipika elkartea sortu da Zestoako eta Urola Kostako bizilagunen artean zaldiekiko zaletasuna sustatu asmoz. Orain dela hamar bat urtetatik herritar talde batek zaldiekin zerikusia duten ekintzak antolatzen ditu Sastarrain Baserri Eskolako azpiegiturez baliatuz. Orain ordea, elkarteari izaera ofiziala ematea erabaki dute eta Euskal Zaldiketa Federazioaren baitan lan egingo dute. Gaztetxoen kirol aukeretan zaldiketa ere egotea da talde kideen nahia. Zaldia dutenek ez ezik, zaldirik ez dutenek ere praktikatzeko aukera izango dute. Elkarteak bazkidetza sistema bidez funtzionatuko du. Horretarako, sarrerako kuota jarri beharko da eta, ondoren, hiruhilabeteko kuotak ordaindu. Zestoan 25 bat zaldi zale daude momentuan eta horien artetik sortu da elkartea eratzeko asmoa. Urteko agenda ikastaro, irteera eta hitzaldiekin osatuko dute eta Zaldi Eguna antolatzeko asmotan ere badabiltza. Elkarteak martxa hartu eta eskaera handituko balitz zaldi batzuk erostea ere ez dute baztertzen.
Ekainak19 Atletismoko frogak Iraetako futbol zelaian
Ekainak19 Udalbiltzako auzipetuei babesa adierazteko elkarretaratzea
TROSTA ELKARTEKO SORTZAILEAK; ERIC UGARTE, Iテ選GO URIA ETA JOKIN URBIETA
Ekainak 23 San Juan suaren bueltan giro paregabea
Lili jauregia handik pasatzen nintzen oro, artean baserri zenean, horma zahar artera sartzeko gogoa etortzen zitzaidan, harri zaharrak eta antzinako eraikuntzak gustuko ditugunok egin ohi ditugun galderei erantzunen bat aurkitu asmoz. Egun hartan euri xehea eta isiltasuna izan nituen bidelagun. Atea irekita zegoen. Eta sartu egin nintzen. Azkenean! Jauregi barruan, azkenean! Goiko pisuan zebiltzan arotzen tiki-taka bakarrik te, orubeaz gain eraikuntza ere nabarmenduz. Martin entzuten zen. Hutsik eta bakarti Perez Lilikoa da garai haietan nagusia. Martin hau ondorengorik gabe hil zen eta bere anai gazteari, zeuden areto zabalak. Argi neuEnrikeri, utzi zion etxea. Enrike, kronikek diotenez, tro eta gris bat sartzen zen leiho- Sizilian ibilia omen zen Aragoiko erregearen aginduetara eta, bere zerbitzuen sari gisa, Alatxako Konde titulua etatik. Horma zaharrek, horma eman omen zioten. Baina Enrike ere legezko zoraga-rriek, sari bikaina eskaini ondorengorik gabe hil zen. Eta hala, familian geratzen bakarrak hartu zituen oinordetzan titulua eta etxea: zidaten hainbeste urte zain egon- zen Liliko Domenja arreba gazteak, alegia. da gero. Izaera handiko emakume gisa imajinatzen dut Domenja. Ezkontza onak egin zituen: lehenengo aldiz, Joan Perez Lili aspaldiko lekua da. Zestoa Idiakaitz azkoitiarrarekin ezkondu zen, orduko leinu garrantzitsuenetako kide batekin (Lilitarren jatorri bera baino antzinagokoa. Han ospetsuak ez zuen, hala ere, haren inbidiarik); gero, bildu ziren, 1385ean, zestoarrak bigarren aldiz, Manuel Artazubiaga zestoarrarekin, Portale (edo Portalekoa) etxearen jabearekin, ezkondu “en el lugar que llaman Lili”. Hirizen. Ezkontza haren ondorioz, betirako uztartuta geratu bildua eraikitzen ari zen artean. ziren bi etxeok Domenjaren oinordekoentzat (azkeneko Mende bat geroago, 1469an, agi- Alatxako kondesa bizi izan zen arte, hau da, 1943ra arte; hark nahiago izan zuen Portaleko etxea, ibaiaz riek “la casa de Lili” aipatzen dubestaldean ordurako nahiko goibel zegoen jauregia baino).
5 Domenjak, gainera, sendiari betiko atsedenerako leku egokia prestatzeko ahaleginak egin zituen; hala, 1527an Zestoako parrokiko beren hilobikapera berritu egin zuen. Han, kapera goibel baina eder hartan, oraindik ere ikus ditzakegu lilitarren armak: hiru lirio, hain zuzen. Izan ere, lagunok, ez jardun sendiaren harrotasuna eta leinuaren bila jauregiaren fatxadan, han ez baitago armarririk. Begiak zorroztu beharra dago. Fatxada osatzen duten harlanduzko murru sendoen kantoietan, tailatua baino gorago, garitoi parea altxatzen da. Apaingarri horiek, ia antzinako gotorlekuen oroigarri, arrakasta handia izan zuten garai batean Euskal Herriko dorretxe eta jauregi gisako eraikuntzetan. Lilikoak ederrenetarikoak dira zalantzarik gabe. Apaingarri franko dituzte eta luzexkak eta lirainak dira. Landutako harriz eginak. Ate nagusiaren gainaldekoan, esaterako, lore baten lau petaloren artetik dorre bat sortzen da. Dorreak oinetxea ekartzen digu gogora (euskal leinuentzat balio bera izaten zuen familiak zein jatorrizko etxeak) eta petaloek leinuaren deitura eta izena: Lili edo lirioa (flor de lis). Beste aipamen batek, 1596ko batek, dio “la casa y torre de Lili y todas sus caserías, herrerías, molino y todas sus pertenencias” (Liliko etxea eta dorrea eta bere baserri, burdinola, errota eta bere ondasun guztiak). Bitxia da kontu hori zeren burdinola haietako batean jarri baitzuten lilitarrek, harrotasun osoz, bere leinuaren armarria. Orain ez duzue izango ikusterik, sasiak eta huntzak estaltzen du-eta, amorratuta, baina Ekainberri
1
ondoko presan, hau da, Lili familiaren burdinola nagusia zegoen tokian, hantxe dago ezkerreko ostikoan edo matxoian, harrian landuta, liriozko armarria. “Lili… eta bere ondasun guztiak”. Eta asko gainera! Gaur egun, multzo haren zati bat besterik ez dugu ezagutzen. Ez da ezer geratzen, esate baterako, jauregiaren aurrez aurre egongo zen kaperatik. Ezer gutxi, Portalekotik hasi eta jauregiraino, ibaia zeharkatuz, orain gutxi arte zabaltzen zen lorategi hartatik ere. Eta orduan, batek jauregi ondoko etxe zaharrari erreparatzen dio. Zaharberritu ondoren, hain zoragarria ageri den etxe nobleari begi zeharka begiratzen diola dirudi. Lilibea etxeaz ari gara. Inoiz baino nabarmenago adierazten du ideia erromantiko bat, alegia, bera izan zela lilitarren lehen bizilekua eta gero, familiak gutxietsita, neskamemorroientzako toki bilakatu zela. Bere horma zaharrek, bere antzinako leihoek, lurrari edo/eta baserriari lotutako bizimodua erakusten dute, leinu-ospeetatik urrun. Lili, ordea, fin eta apain ageri da. Izena eta aberastasuna bateratzen jakin duen merkatari eta olagizon familia batentzako leku aproposa. Bai, aproposa merkataritzari esker, kanpaina militarrei esker eta administrazioko karguak izateari esker urrutiko lekuak ezagutu eta mendeetan zehar bizimodu horretan jarraituko zuen familia batentzat. Jauregi barruan harridura eragiten dit gelen tamainak, orain biluztuak, eta argi eta garbi ikusten da bere antzinako egitura. Eraikuntzaren erdialdea patio eder batek hartzen du; garai batean, ezkaratzetik patio hartara joan beharko zuten goiko solairuetara joateko, balkoi korritu eta eskaileren bitartez (behealdea harrizkoa, gero egurrezkoa). Azkeneko pisura igotzean, bukatu gabeko leku batean ote gauden sentsazioa dugu. Lilik zera ekartzen du gogora, garai
···
路路路
bateko katedral handi haiek, indar handiz hasi bai baina diru faltaz itota, errematatu gabe gelditzen direnak, horma itsuz nola-hala itxita. Horrelako zerbait sumatzen da hemen ere. Fatxada eta Liliberen kontrako horma zati bat izan ezik, jauregia bukatu gabe gera zitekeen eraiki zenean. Kanpoaldeko hormak egin harlandu onarekin, eta gainontzekoa egurrez edo adreiluz itxi zezaketen. Geroago, hargintza teknika errazagoak eta material kaskarragoak erabiliz, gune horiek berregin egingo ziren neurri batean. Azkenean, denborak eta utzikeriak (edo kanoikada batek, batzuek diotenez) erorarazi egin zituzten atzealdeko hormak. Baina gure begietara, zestoarron begietara, beti ezkutatuta egon da atzealde hori eta fatxada nagusia, hain fina, hain europarra, ikusi ahal izan dugu bakarrik. Bagenekien jauregiak patioa zuela Gaztelako jauregien gisa (edo Mediterraneokoen gisa) hemengo parajeak euritsuak izan arren, eta euriurak kanaloi batera bildu eta pareta-gaineko gargoletatik husten zirela. Zein dotorea lilitarren kapritxoa, zein etxe desberdina gainontzeko leinu euskaldunek zituzten bloke itxurako dorretxe eta jauregiekin konparatuta! Eta gauza are kapritxosoagoa: teilatuko ura biltzen zuen kanala ezkutatuta geratzen zen landutako harriz egindako gurutze ilara baten bitartez osatutako gailurreria bati esker. Hau da dotoreena garai bereko euskaldun jauregietako gailurrerien artean. Oraindik ikus ditzakegu gailurreriari hasera ematen zioten gurutzeak, garitoien kontra daudenak. Bakoitza desberdina zen, eta desberdinak ziren ura kanporatzen zuten gargolak ere. Hargintza lanerako erabilitako are-harriak (garitoien errematerako, esaterako) kontraste polita egiten du harlanduzko horma grisarekin, baita gaur bezala urak harria busti-busti egiten duen egunetan ere. Atsegin dut imajinatzea Domenja eta Joan senar-emazte zoriontsuak jauregiari begira, nola ari ziren hazten jauregiko hormak, han, XV. mendearen bukaera aldera. Maldaren edo aldaparen kontra barneratu behar izan zuten eraikuntza, lurreko haitzak bistan utziz, leku hobea eta airosoagoa hartu ordez. Domenjaren sorlekuaren ohorez egin behar izan zuten hala, leinuarekiko begiruneak galarazi egiten zuen-eta sortetxe zaharra eraistea. Horrela, gainera, erreka ertzean lekua uzten zieten burdinola berriei. Burdinola haietan, eta denbora luzez, oinarrituko zen Lili eta Idiakez leinuaren aberastasuna.
B
izente D谩vila Itzulpena: Fernando Arzallus
7 1
B1gidabaimena
euskaraz Urtean zehar B1 gidabaimena ateratzen duten herritarren %85 inguru 18 eta 19 urteko gazteak dira. Gure eskualdean adin horretako gazteak elebidunak dira ia guziak, eta gehien-gehienak D ereduan egin dituzte ikasketak. Hala ere, gidabaimena ateratzeko orduan, ia denek gaztelaniaz egin behar izaten zuten. Orain arte bazen aukera azterketak euskaraz egiteko, baina aukera hori ez zen bideragarria, autoeskoletan material egokirik ez zegoelako (eskuliburua, testak...).
Gidabaimen arrunta (B1) ateratzeko eskuliburua eta programa informatikoa garatu ditu euskaraz AEOL (Autoescuelas On Line) enpresa valentziarrak. Material hori Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualde horretako udalekin elkarlanean prestatu eta garatu dute. AEOL enpresa, autoeskolen arloan diharduen argitaletxe bat da, sektoreko beste enpresa askorekin lehian gidabaimenak ateratzen laguntzeko askotariko produktu eta edukiak sortzen dituena. "argitaletxe gaztea da autoeskolen arloan eta hasieratik apustu sendoa egin zuen proiektuaren alde. Gainera, inplikazio handia erakutsi du eta orain produktua hedatzeko bideak jarri ditu". Materialaren oinarria ikaslearen teoria-liburua da, baina multimedia formatuan ere argitaratu dira edukiak. Sarean irudi eta soinu bidezko ariketak daude. Teknologia berriei esker, ikasleek eta autoeskoletako irakasleek erreminta txukunagoak dituzte eskura. Gidatzeko baimena atera nahi duen edozein gaztek, gaztelaniaz dagoen ma-
terial berbera aurkituko du euskaraz ere. Gure gazteak euskaraz bizi dira eta naturalena da horrelako materiala euskaraz edukitzea. Traba bat gainditu eta gazte horiei guztiei aukera berri bat zabalduko zaie. Material horretan Trafikoko Zuzendaritzak erabiltzen duen terminologia eta hizkera erabiltzen da eta, beraz, egokituta dago. Material horren berri jakin eta herriko autoeskolarekin harremanetan jarri zen euskara teknikaria. Autoeskolak oso harrera ona egin die egitasmoari eta borondate argia erakutsi du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera emateko.
Autoeskolak adierazi zuen aspalditik ari zirela beren ahalegina egiten zerbitzua euskaraz eskaintzeko, baina material ezak zailtasun handiak sortzen zituela. Orain, material hau eskura izanik, autoeskolak zerbitzua euskaraz eskaintzeko beste tresna bat izango du.
N
ora Palmitano
•
“ESKUBIDE GUZTIEN JABE, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA” MOZIOA ONARTUTA
udaleko berriak
•
WI-FI SARE BERRIA MARTXAN AIZARNA ETA ARROGOIAN
•
LIBURUTEGI ZAHARRETIK BERRIRA
Zestoako Udalak, datozen egunetan Aizarna eta Arroagoian internetera konektatzeko WI-FI sistema edo instalazio berria martxan jarriko du. Sistema berria uztailaren 1etik aurrera erabili ahal izango da. Orain arte erabiltzaile izan direnek gai honi buruzko informazioa zuzenean jasoko dute Udalak bidaliko dien eskutitz baten bidez. WI-FI sistema berrian erabiltzaile egin nahi dutenek berriz, informazio gehiago Zestoako Udaletxean izango dute eskuragarri. (943 147 010)
Orain arteko liburutegia uztaila eta abuztuan itxita egongo da. Abuztuan oporrengatik, urtero bezala; eta uztailean, toki aldaketagatik. Liburuak hartzeko aukerarik izango ez den arren, interneteko zerbitzua eskaintzen jarraituko da goizez 10:00etatik 13:00etara. Oraindik inaugurazio ofiziala noiz izango den zehaztu gabe badago ere, oporren ondoren, liburutegi berria irekiko da. Trasladoa txukun egin ahal izateko ordea, herritarrei eskatzen diete egunez pasata dituzten liburu edo gainontzeko materialak lehenbailehen itzultzea.
Maiatzaren 27an Udal Batzarrak buruturiko ohiko saioan “Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira” mozioa aurkeztu zuen Etxeratek. Taldeko kideek irakurri zuten mozioan, besteak beste, presoen gaur eguneko egoera eta presoen eskubideen alde lan egiten duten herritarrei buruzko informazioa eman zen. Testuak horrela zioen laburtuta: (…) Milaka dira, presoen eskubideen alde bat egiten duten herritarrak. Eta horixe da hain zuzen ere, Pausoz Pauso ekimena debekatzerakoan isilarazi nahi izan dutena. Egoera honen aurrean, udal honek honako adierazpenarekin bat egiten du: Indarrean dagoen espetxe politikaren ondorioz, presoen oinarrizko eskubideak urratuak dira. Ondorioz, Euskal Preso guztiak, beraien eskubideen jabe, euskal herriratuak izan daitezen eskatzen dugu. Era berean, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak berehala aska ditzatela eskatzen diogu gobernu espainolari. Udal honek, ehunaka herritarrek eta taldek babesturiko Pausoz Pauso ekimena debekatu izana salatzen du, presoen aldeko elkartasuna eta babesa ez baitira delitu. Apirilaren 24an burutu behar zen ekimen honen debekuari erantzunez, ekainaren 12an, eguerdiko 12etan “eskubide guztien jabe, euskal presoak euskal herrira” lemapean herri guztietan burutuko diren elkarretaratzeak babesten ditu. Mozioa irakurri ondoren, Alkateak hartu zuen hitza eta bere taldearen adostasuna agertu zuen. Gorka Unanuek PNVren izenean eta Juana Mari Astigarragak H1! taldearen izenean mozioarekin adostasuna agertu zuten baina hanka motz gelditzen zela gehituz, badirelako beste eskubide batzuk ere errespetatzen ez direnak. Abstenitu egin ziren eta beraz Etxeratek aurkezturiko mozioa onartu egin zen.
uz 04
TAILA LARUNBATA
Katamarrua Natur taldeak antolatuta, egun pasa arabako Valderejo parke naturalera. Irteera Gurutzetik 8:30ean eta itzulera 20:00etan. Bertan ibilaldi labur bat egingo da lehenik eta ondoren bisita gidatua. Tuestako eliza ere ezagutuko da. Nahi duenak han jan dezake menu bat edo etxetik eraman. Izena ematea komeni da udaleko ingurugiro zerbitzuan. Helduek 8 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 4 euro.
10
LARUNBATA
Ekaindarren eguna, Zestoako plazan. Goizean, 11:00 aldera, Ekaingo bizilagun prehistorikoak etorriko dira plazara. Herritar zein bisitarientzat tour gastronomikoa: Ekain gaitzat hartuta, pintxo eta razio bereziak herriko tabernatan. Musika. Zaldien mundu liluragarria (erakustaldiak, ibilaldiak…). Eltzekada baba jendeari partitzeko. 16:00. Historiaurreko tailerrak, plazan: pintura tailerra (panel erraldoi bat jendeak margotzeko); eskulanak (Ekaingo plaketa erreproduzitzea silikonazko moldeez baliatuz); historiaurreko tresnen erakusketa didaktikoa. Bainuetxeak hemengo landareekin egindako infusio lasaigarrien dastaketa. Musika. Arkumea erretzea. 19:30. Arkume pintxoak dastatzea. 20:00. Historiaurreari buruzko filma, udaletxeko arkupetan.
17
LARUNBATA
Elkartasun eguna “Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean. Goizean zehar parapente erakustaldia eta mural pintaketa. 13:00etan sastarrain-Zestoa korrika lasterketa. Ondoren triki poteoa eta 14:30ean bazkari herrikoia (txartelak aurrez erosi behar dira tabernetan). Arratsaldean herri kirolak herritar eta auzotarren artean eta ondoren Mosaiko Herrikoia.
23
OSTIRALA
Garikoitz Mendizabalen Sosegua diskoaren aurkezpena, plazan. 11 pieza dira, denak musikari ezagunek konposatutakoak: Xabi Zabalak, Santi Ibarretxek, Josu Elberdinek edo Kepa Junkerak eta, jakina, Garikoitzek berak. Bide berriak irekitzen ditu diskoak eta, batez ere, sentimenduak azaleratu ditu.
Au nkristobalak Narruondon Sa 08 09 10
9
agenda
zoak jaietan
1
OSTEGUNA
19:30ean suziria jaiei hasera emateko. 20:00etan sardina eta sahieski
jana Miren eta Agur trikitilariek alaiturik.
OSTIRALA
22:00etan mus, partxis eta eskoba txapelketa sari bikainekin.
LARUNBATA
Goizeko 10:00etan suziria. 10:30ean Idiakaitz txistulari taldea.
11:00etan meza eta kotxe bedeinkazioa. Ondoren, toldopean jubilatuentzat ha-
maiketakoa. 16:00etatik aurrera puzgarriak eta txokolatada. 21:00etan afari he-
11
rrikoia, Egan eta DJon-en emanaldia.
IGANDEA
7:00etan diana auzoko gidariekin. 18:30ean herri kirolak eta Gorriti
bere animaliekin.
Ka
rmengo Amaren jaiak Arroabean
15
OSTEGUNA
Goizean ume jolasak. 13:00etan jubilatuen pala partidua. 14:00etan ju-
bilatuen bazkaria. 16:30ean jolasen saribanaketa eta haurren dantza emanaldia.
17:00etan pailazoak “Patxin eta Potxin”.19:00 pala txapelketako finala. 23:00eta-
17
tik goizalderarte Dj Pajarito.
LARUNBATA
10:30ean sukaldaritza lehiaketa “Patatak errioxar erara”. 14:00etan
kuadrilen arteko bazkaria perkusio taldeak alaituta. 17:30ean kuadrilen arteko
jolasak. 19:00etan Sakaren zezenak eta kontzertuak Children of the Grave, Gala-
18
rreni eta Joxpa.
IGANDEA
Goizean, Triki-bertso poteoa. 18:00etan trikitilari gazteen II. txapelke-
ta. 19:00etan zaldi proba: Etxeberri- Altuna- Artabilla. 0:00etan suziriak eta ban-
23
dera jaitsiera.
OSTIRALA
21:30ean afari herrikoia frontoian. Ondoren bikotekako dantza txapel-
keta Dj Pajaritorekin.
Sa
ntio Santanak Arroagoisn
24
LARUNBATA
18:30ean txupinazoa eta herritarren arteko kirolak frontoian.
21:00etan herri afaria Estrata soinujoleak eta Joxe Ramon “Akulu” eta Oskar Alberdi bertsolariekin. 23:30ean erromeria goizalderarte Izer, Alabier eta Lutxur-
diorekin. Goizeko 01:30ean dantza bikote lehiaketa. Saria: Bi lagunentzat afaria. Goizeko 03:00etan Imanol Dj Pajaritoren emanaldia. 06:30ean Herri etxean txo-
25
kolatada eta karroza.
IGANDEA
Santio Eguna.11:00etan patata tortila lehiaketa. 12:00etan meza nagu-
sia. Jarraian sagardo lehiaketa. 12:30ean esku pilota partiduak eskuz binaka.
16:00tan Parapente txapelketa. 19:00etan herri kirolak. Gaueko 22:30etatik goi-
26 27
zalderarte erromeria Urarte taldearekin.
ASTELEHENA
11:00etan meza nagusia. Itxaropena dantza taldea eta hamaiketakoa.
19:00etan antzerkia eta 22:30ean Obaneuke erromerian.
ASTEARTEA
12:00etan gaztetxoentzat malabareak eta zirko eskola txikia frontoian.
17:00etan jolasak eta txokolatada. 18:30ean Gorriti eta bere abereak eta buruhandien kalejira. 22:30ean Dj Pajaritoren emanaldia.