Skip to main content

106 - 2010 maiatza

Page 1

danbolin

2010eko maiatza

106 zb.


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Guretzat Santakutzak, beste batzuentzat Sanisidroak, beste batzuentzat ... Baina festak bukatu egiten dira eta, dagoeneko Santakutzetako ajeak pasatuta izango direla eta, aspaldi samar ekin geniola berriro ere egunerokotasunari. Egunerokotasuna! Honetatik ateratzen gaituelako dugu gustuko festa. Egunero jarraitu beharreko erritua hausten duelako dugu gustuko festa: egunero ordu berdinean, egunero toki berdinera, egunero antzerako jarduerak, egunero aurpegi berdinak, egunero ... Festetan guzti horrekin hautsi eta erabat eraldatzen dugu egunerokotasuna: batzuk egunez, beste batzuk gauez eta gehienok bai egunez eta bai gauez. Batzuentzat gustuko eta beste batzuentzat ez hainbeste, festek beti izaten dute nolabaiteko zirrara berezi bat. Gainera, festak programatu egiten dira! Ondo ala gaizki (programatzailea nor denaren arabera), baina programatu egiten dira! Festak, festak, festak! Honetan ari naizela, buruak zera esaten dit: ez al zara festari egunerokotasunari baino garrantzi gehiago ematen ari? Ez al da egunerokotasuna benetan balioa duena? Ba, ... zer esango dizuet ba! Baietz esango nuke. Benetan zerbait egin nahi baldin badugu, egunerokotasunetik abiatu behar dugula. Ez duela egun batean bakarrik atsegina izatea balio, ez duela egun bakar batean bakarrik laguntzea balio, ezin dugula egun bakar batean bakarrik dena eman eta beste guztietan kitto, ezin dugula egun bakar batean bakarrik ... Bestela, non geratuko dira Guraso Elkarte, Odol Emaile, Gaztetxe, Danbolin, Natur Talde, ... eguneroko etengabeko lanik gabe? Nork mantenduko ditu herrian dauden talde ezberdin guzti horiek bizirik ez badira egunerokotasunetik abiatzen? Norberarengandik abiatuz, bizikidetzan aurrera egin nahi baldin badugu, egunerokotasunean txertatu beharko dugu horretarako lagungarri izan daitekeen oro: herriko talde ezberdinetan parte hartuz, antolatuta daudenei laguntza emanaz, elkar lanerako foroak sortuz, besteak ematen duen arrazoia ulertzen ahaleginduz, pozak eta tristurak besteekin konpartituz, ... Eta hori guztia festa giroan egitea lortzen badugu, zer hobe!

J d a n b o l i nEK

oxeba Larra単aga

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 12 14 16 19

FESTAK, FESTAK, FESTAK!

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN PELLO ALBITE A H O T S A K. C O M

GANADU KONTUAK

DANBOLIN ZULO

SAN ISIDRO NEKAZARI ETA ZIENTZILARIA

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. ZERGATIK EMAN ODOLA? oiz jarri al zarete pentsatzen zer gertatuko litzatekeen odol emailerik ez balego? Ospitale bat odolik gabe? Bizia da edonork baloratzen duen altxorrik preziatuena, baina gure egunerokotasunean maiz pizten zaizkigu argi gorriak; ebakuntzak direla, transfusioak, transplanteak, erditze arriskutsuak, istripu larriak, odoleko gaixotasunak‌ Horri guztiari aurre egiteko, ezinbestekoa da esku artean ODOLA izatea. Ikertzaileek, mendeetan zehar, izugarrizko aurrerakuntzak egin dituzte medikuntza arloan, baina badirudi oraindik oso urrun gaudela gizakion zainetatik isurtzen den likido gorri hori ordezkatuko duen zerbait lortzeko. Ikus dezakegun bezala, odol emaileak behar-beharrezkoak dira argi gorri horiek guztiak itzaltzeko. Zestoako herriak betidanik azaldu du elkartasuna ekintza honekin; lehenengo odol ateratze haietatik ibilbide luzea egin du Odol Emaileen Elkarteak. Baina, azken urte hauetan, krisi txiki bat jasaten ari da. Garbi dugu jende gaztea dela kontzientziatu behar duguna, baina baita beste emaile horiek ere, osasuntsu direnak eta mila arrazoigatik ez direnak gugana hurbiltzen. Utz ditzagun at gure aitzakia eta beldurrak (dagoeneko nahikoa eman dut: ziztadak, zorabioak‌). Borondatean gauzatzen den ekintza da gurea; ez dago dirurik zuek irteeran uzten duzuen poltsa gorri hori ordainduko duenik, eta ordainetan zer? Norberak barruan dituen sentimendu onak. Ez dezagun gutxi batzuen gain utzi askok egin dezakeguna. Ez dut idatzi hau bukatu nahi Zestoako Odol Emaileen Elkartearen inguruan laguntza eman duten guztiak aipatu gabe. Baina, bereziki, Garaizabal familia eskertu nahi dugu, hainbat urtetan mediku, erizain eta elkartekoentzat afari goxo horiek prestatzeagatik. Besarkada bero bat zuentzat guztion izenean. Eta, azkenik, Inma Izetari bota nahiko nioke hordagoa. Saharako lurretan ibilia da bera ere zestoar askoren antzera. Elkartasuna adierazteko beste modu bat da hori. Zer moduzko esperientzia?

In

Esan baietz bizitzari. Anima zaitez, eta eman odola.

intada.

Z

estoako Odol Emaileen Elkartea. Karmele Korta.

Zer egingo zenuke herriko alkate bazina? Polideportiboa pixka bat berritu, lur dana zikin zikina egoten da erortzen zarenean dena zikintzen zara, goterak konpondu eta eskolan gimnasia egiteko leku handiagoa eta dantza leku bat dantza desberdinak ikasteko eta‌

Piztina pila bat ipini beroa egiten duenerako ba ez dakit, plazaren erdi erdian edo eta gero kanpo futbol zaharrean jarriko nuke kanpo futbol berria eta frontoia berritu zulo piloa ditu eta.

9 urte

Andoni Perez

10 urte

Oihane Ibarguren

Kilometroko sakrifizioa. San Lorente: bertako jende askok ezagutzen ez duena, leku paregabea, bista

zoragarriak dituena eta, azken finean, Zestoako auzoa. Festa zoragarriak egiten dira, eta Zestoa, Arroa, Narrondo, Zumaia eta Beduako jendeak antolatzen laguntzen digu; horiek denak eskertu behar ditut. Hori esan eta gero, kexa txiki bat badaukat esateko. 2000. urtean, pinudi bat erre zen, eta pinuak atera egin behar izan zituzten, normala den bezala, baina bidea dena puskatuta utzi zuten, nahiz eta nik atera baino lehenago ohartarazi nien zer gertatuko zen. Kontua da 2000. urtean Udalari bidea konpontzeko eskatu niola; eskaera berriz egin nuen 2003. eta 2005. urteetan. 2008. urtean eskaera beste behin egin nuenean, Udalak onartu egin zuen, baina 2010. urteko aurrekontuetatik atzera bota dute krisia dela eta. Ulertzekoa dela esango nuke. Baina mesedez eskatzen diet alderdi politiko guztiei Zestoako leku ezezagun eta zoragarri horrek bide konponketa bat behar duela eta kilometro bakarreko sakrifizioak merezi duela. Saiatu, mesedez.

Dabitxo


5 Ni Aizarnakoa naiz eta piztina bat jarriko nuke eskola ondoan. Eta baita Ba parkean liburutegi bat Ba hondartza gauza gehiago ja- ere bai liburu artifizial bat lerriko nituzke politekin eta euhen kanpo futboorain daudenak ria egiten duela zegoen lekuan. pixka bat zaharra nean jolasteko Pentsatzen det daude eta depor- leku bat. diru asko kostatea egiteko pista ko dala baina bat atletismokoa Elene Olabide ahorratu egingo edo korrika eta nuke hondartza 8 urte egiteko kanpo egiteko. futbol zaharrean.

9 urte

Iratxe Martin

9 urte

Eñaut Pozo

Neri zezenak gustatze zaizkit asko asko eta leku bat jarriko nuke zezen txikiekin jolasean eta ibiltzeko. Zezen plaza txiki bat bezela.

5 urte

Iurgi Larrañaga

K

AZETARITZA ikasketak direla eta, Bilbon igarotzen dut astea. Ilusioz abiatu nintzen Bizkaiko hiriburura. Hain famatua eta erakargarria den ikasle bizitzaren atarian aurkitzen nintzen. Euskal Herriko txoko guztietako ikaskide eta euskalkiekin egingo nuela topo uste nuen. Irakasle perfektuak espero nituen; perfektuak baino, beren lanean gustura eta euskara maila onean aritzen zirenak, gutxienez. Baina… gaixoa ni! Zergatik ote naiz hain inuzentea? Bat-batean, nire aurreikuspen denak zapuztu ziren. Lehenengo astean ohartu nintzen euskararen paradisuan bizi garela; agian gehitxo esatea izango da, baina ikusi dut Urola bailaran eta beste oso gutxitan bakarrik egiten dela euskaraz. Bilboko kaleetan euskara entzuten dudanean, oporretara joandakoan euskaldun bat entzutean bezalaxe, burua jiratzen dut. Tristea da Euskal Herriko kaleetan atzerritar sentitu beharra. Ikasi, berriz, ez dut Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten, Universidad del País Vascon baizik. Irakasle askok justu-justu egiten dute euskaraz, eta material aldetik badirudi munduan dagoen lanik zailena dela gaztelaniazko testu sinple bat euskaratzea. Ez dira ohartzen ikasle askok euskara jakinagatik gazteleraz ez dutela zertan jakin. Kafetegian, “tortilla patata pintxo bat” edo “napolitana bat” eskatuz gero, ez dute ulertzen. Idazkaritzakoekin euskaraz komunikatzea ere ezinezkoa da. Euskaraz aritzen garen ikasleak egon, bagaude, baina ikaskide gehienek erabiltzen duten hizkuntza gaztelania da. Sinestea zaila egiten da, baina irakasleren bat edo ikasleren bat euskaraz ari denean “Qué ha dicho?” eta lapurtarren bat entzunda, berriz, “¿Está hablando en francés?” eta horrelakoak entzuten dira. Beltz ikusten dut euskarazko hedabideen etorkizuna, zenbait ikaskideren euskara maila kontuan hartuta. Egoera orokor hau ikusita, euskararen normalizaziora iristeko bidea luzea da oraindik. Nahiz eta aurten ikusi dudan inguruak asko baldintza dezakeela, ezinbestekoa da bakoitzak bere apurra jartzea. Guk, Bilbon, topatzen dugu giro euskalduna, eta, bukatzeko, aurrekoan Kafe Antzokian Anje Duhalderekin abestu genuen bezala, zera esan beharrean aurkitzen naiz: Maita nazazu gutxiago, eta goza nazazu gehiago!

E

nbido 2. Amaiur Aristi


J

Pello

Albite S

oziologoa eta antropologoa, Pello Albite EHUko irakasleak urteak daramatza herrien nortasunaren eta migrazio mugimenduen inguruko ikerketa lana egiten. Kanariar Uharteetan jaio zen, baina orain dela bi hamarkada, Euskal Herriak erakarrita, gurera etorri zen. Azkeneko urteetan Anitzak ekimenean parte hartu du, immigranteen eskubideak eta Euskal Herriari dagozkionak bateragarriak direla aldarrikatu nahi duen egitasmoan. Ibañarrietan bizi da gaur egun.

ardunian Pello Albite euskaldun sentitzen da, baina bere bizitzak nomadarena ere badu. Kanariar Uharteetan jaio zen, baina aita galiziarra zuen eta ama andaluziarra. “Aita Saharan egon zen lanean, funtzionarioa zen, eta ni beti ibili nintzen leku batetik bestera. Beti esaten dut ez dakidala oso ondo nongoa naizen”. Soziologia eta antropologia ikasketak egin zituen Madrilen, eta han ezagutu zuen Euskal Herriko jendea ere. Pixkanaka-pixkanaka, gure herriarekiko interesa pizten joan ahala, bisitak ere ugaritzen joan ziren. “Nire ikerketak nortasunaren inguruan egin ditut, eta herri hau gai horretan iturri oparoa da”. EHUn plaza lortu eta hemen gelditu zen. 15 bat urte badira ordutik. Gaztetxotan leku batetik bestera ibili izanak izan du zerikusirik soziologiarekiko duzun zaletasunean? Uste dut baietz. Denborarekin, urteak pasatu direnean, joan naiz hortaz ohartzen eta nire autobiografia osatzen. Orain garbi ikusten dut nire ibilbideak zerikusi zuzena izan duela hartu ditudan erabakietan. Bai leku batetik bestera mugitu izanak, bai leku horietan izan ditudan harremanek. Adibidez, Galizian bizi izan nuen galiziera nola baztertu zuen botereak, eta horrek asko markatu ninduen. Eta Saharan, berriz, ikusi nuen sahararrekin genuen hartu emana oso gogorra zela; plano ezberdinetan geundela. Soziologiara jo nuen nire burua berkokatzeko, barnean nuen gatazka ulertzeko. Zure ikerketetako gai nagusietakoa ‘nortasuna’ da. Zer dela eta? Nire kezketako bat beti izan da nola jartzen diren harremanetan komunitateak, nola defenditzen diren eraso batzuengatik. Mundu osoak pairatzen duen arazoa da, sakoneko arazoa. Gizarteak bere historia guztian izan duen arazoa izan da. Nire biografia pertsonaletik abiatuta, gai unibertsalera iritsi naiz, alegia, aniztasuna nola mantentzen den uniformizazioa bultzatu nahi duten indarren aurrean. XXI. mende hasierako gai nagusia immigrazioa da? Immigrazioa egiturazko fenomenoa da; leku batetik bestera mugitzen joan dira sortzen gizarteak. Gizarte modernoaren sorrerarekin, kapitalismoaren eta Estatuaren sorrerarekin, Mendebaldeak izugarrizko indarra hartu zuen, eta azkartu egin zen migrazioa. Orain, adibidez, immigrazioa arazo gisa ikusten bada ere, 50eko edo 60ko hamarkadan Europan egon zena baino txikiagoa da. II. Mundu Gerraren ondoren, hazkunde ekonomikoarekin, eskulana beharrezkoa zuen sistemak. Europa erdialdeko eta iparraldeko estatu guztiak joan ziren langile bila hegoaldera, ez bakarrik planetaren hegoaldera, baizik eta Europa hegoaldera. Orain, aldiz, sistema ekonomikoak ez du jendearen beharrik.

“Euskal Herriak badaki etorkinarekin elkarbizitzen”

Dena dela, iritzi publikoan zabalduta dago gaur egun inoiz baino handiagoa dela etorkinen etorrera. Jende gehienak uste duenaren kontra, munduan dagoen migrazio kopuruaren zati handiena arrazoi politiko-kulturalengatik gertatzen


7 da. Eta gainera, hegoaldeko herrialdeen artean gertatzen da. Mendebaldeak zabaldu du immigrazioa arrazoi ekonomikoengatik gertatzen den ideia, eta hori ikuspegi murritza da. Horregatik da hain garrantzitsua gaiari heltzea, immigrazioak ekar lezakeen “kalteen” aitzakian, eskubide ugari ari direlako murrizten.

Europako Batasunean sartzeko baldintza zirelako. Garai hartan EBetik kanpoko atzerritarrak biztanleen % 0,5 ziren, baina “inbasio arazo” gisa aurkeztu zuten. Eta hor hasi ziren pateren argazkiak egunkarietan azaltzen. Ezerezetik arazo bat bat sortu zuten; arazo bat zegoen ideia zabaldu zuten gizarte osoan.

Eta nola lortu dute iritzi publikoan horrelako eragina izatea? Iritzi publikoa eraiki egiten da, eta kasu honetan, 80ko hamarkadan hasi ziren immigrazioaren aurkako iritzia sortzen. 70eko hamarkadaren amaieran, sistema desarrollista krisian sartu, eta industria-birmoldaketa egin behar izan zuten. Hurrengo urteetan estatuetako aparatuak hasi ziren pentsatzen nola bidali kanpora ordura arte Europak jasotako hainbat eta hainbat atzerritar, eta nola itxi mugak. Dena modu sekretuan. Hogei urtez lan egin zuen talde horrek erakunde demokratikoekiko modu paraleloan, eta besteak beste, aztertu zuen ideia hori nola zabaldu behar zen gizartera. Europa hegoaldean, Estatu espainiarrean, Portugalen, Grezian, Italian… kontraesan handiak eragin zituen, herri horiek ere etorkin sortzaile izan zirelako hamarkada batzuk lehenago. Baina, adibidez, Espainiak eta Greziak onartu behar izan zituzten Europak emandako agindu sekretu horiek,

Ez zen oztoporik izan ideia hori gizartean zabaltzeko? Kontuan izan behar da, politikatik aparte, gizartean badela imajinario kultural bat. Eta Espainiako herriaren imajinarioa erabat arrazista da. Espainiako Estatua sortu zuten arabiarrak eta juduak bidali ondoren. Edo horren ondorioz. Eta “mairuarekiko beldurra” eguneroko ogia da zenbait lekutan. Horri gehitzen badiogu Espaniako estatuak ez duela inoiz industria iraultzarik edo iraultza burgesik izan… horrek guztiak bat egiten du kultur imajinario horrekin.

···

Euskal Herrian nola eragin du horrek guztiak? Euskal Herrian eta Katalunian eskema ezberdina da, egoera ekonomikoa eta kulturala ezberdina delako. Immigrazio prozesua ondo ezagutzen dute. Euskal Herriak badaki etor-


··· kinarekin elkarbizitzen. 1950etik 1970era 450.000 pertsona iritsi ziren Euskal Herrira, eta “kanpokoak” % 2tik % 25 izatera pasa ziren. Hori kolpe izugarria izan zen. Trenak eta trenak iristen ziren, behar ekonomikoak bultzatuta edota gerraren ondorioz ihesi zetozen pertsonez gainezka. Eta prozesu hori XIX. mendearen amaieran ere gertatu zen. Ondorioz, Euskal Herriak ondo ezagutzen du immigrazioa, sakon ezagutu ere, herri honen egitura politiko, sozial eta identitarioan eragin baitu. Baina batzuetan hori ezkutatu nahi izaten da. Eta are gehiago, Euskal Herriak bere nortasuna bilatzen duela, nazionalista dela eta ondorioz, arrazistagoa dela zabaldu nahi dute. Dena dela, izan dira arazo batzuk adin txikiko etorkinen zentroen kasuan. Espainiako Estatuak bere gain hartzen du herritartasun eta naziotasun eskubidea modu esklusiboan, eta Euskal Herriaren kasuan hori kontuan izan behar da, hemen hori dagoelako eztabaidan. Espainiako estatuak konpromiso batzuk ditu hartuta, eta horien ondorioz ez dio uzten sartzen jende askori. Zer gertatzen da? Gurasoei eta anai-arreba helduei ateak itxi dizkietenez, adin txikikoak datoz familientzako dirua lortzera. Egoera dramatiko hori Estatuaren errua da, baina ondorioak hemen jasan behar ditugu. Asteroideak balira bezala eta derrigortuta eramaten dituzte gaztetxo desegituratu batzuk ezagutzen ez duten leku batera. Gero, gatazka sortzen denean, magnifikatu egiten dute. Baina hori horrela gertatzen bada, Estatu espainiarrak eta Europak nahi izan dutelako da. Ez herri hau arrazista delako. Etorkinak modu ezberdinean jasotzen ditugu jatorriaren arabera? Bai, hona datozen hiru etorkinetik bat da Europako Batasunetik kanpokoa. Baina beste biak ez dira arazo gisa ikusten; badirudi ez dutela eraginik kulturan, hizkuntzan edota hezkuntzan. Espainiarrak edo frantziarrak direnez, ba berdin da. 2006ko hauteskundeetan AuBren zerrendetan joan zinen. Maila intelektualetik politikora jauzi egiteko beharra ikusi zenuen? Ni beti saiatu naiz herri honetan zuhurtziaz eta errespetuz jokatzen, eta beti maila intelektualean. Parte hartu izan dut hainbat kontutan, baina aholkulari gisa edo ikerketa mailan. Lizarra-Garazikoa gertatu eta gero, kanpotik etorri garenok gatazka honetan zein rol bete behar dugun ikusteko azterketa sakona egin genuen, eta erabaki genuen nolabaiteko parte hartzea izan behar genuela. Ze aportatu dezake kanpotik etorri den pertsona batek gatazka gainditzeko orduan? Nik uste dut denok onartzen dugula, hemen jaiotakook nahiz kanpotik etorritakook, herri honen memoriaren zati bat ukatua izan dela. Ezin da azaleratu, zauria oraindik ere irekita dagoelako, baina frankismoan eta trantsizioan euskal herritarrek pairatu zutena onartu gabe dago. Eta hemen, immigrazio olatu handi harekin eta industrializazioarekin, euskaldun askok atzerritar ikusi zuten beren burua. Kanpotik etorri garenoi ere ukatu egin zaigu errealitate horrekin bat egiteko aukera. Estatuak eta bere makinaria kultural eta ekonomikoak ukatu digu hori. Eta ondorioz, modu anbiguoan bizi gara. Herri honen parte izan nahi dugu, badakigu hau beste herri bat dela, baina egiazki, beste nonbaitekoak sentitzen gara, espainiarrak alegia. Anitzak taldea sortu zenuten kanpotik etorritako hainbat lagunek azken negoziazio prozesuari babesa emateko. Zergatik? Guk ere badugulako zereginik. Azken negoziazio prozesua martxan jarri zenean, jendaurrera azaldu ginen adieraztera gu ere gatazka honen parte garela eta prozesuari gure babesa ematera.

Orain ere ematen du gatazka gainditzeko mugimenduak daudela. Itxaropenik baduzu? Itxaropena bai, baina zaila da jakitea. Nik oso korapilatua ikusten dut dena. Estatuaren estrategia argia eta iraunkorra da, Nafarroan lortu zutena EAEn ere lortzea. Eta indar abertzaleen artean ere kontraesan ugari daude, indar abertzale guztietan. Zaila da jakitea zer gertatuko den. Mugimenduak badira, baina zalantza daukat nahikoa heldutasun lortu den gatazkari irtenbide bat emateko.

M

ikel Lizarralde


9 ahotsak.com/zestoa Zer da ahotsak.com? Ahotsak Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea helburu duen proiektua da. Hau da, gure herrietako jendea elkarrizketatu, beren euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.

ahotsak.com da proiektu horren webgunea. Nola sortu zen? Proiektua 2002-2003 inguruan sortu zen, Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik. Hasiera batean Deba eskualdekoa zen proiektua hedatzen joan da, Euskal Herri osora zabaltzeraino. 2007an, beste eskualde batzuetarako jauzia egin zen. 2008ko apirilaren 16an aurkeztu zen azkenik ahotsak.com webgunea, baina proiektuak aurrera jarraitzen du, etengabe ari baikara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak izatea www.ahotsak.com atarian. Proiektuaren ezaugarriak: - Euskal Herri osoko datuak biltzen ditu. - Publikoa eta doakoa da. - Proiektu irekia da, eta interesa duen orok har dezake parte. - Hainbat ikertzaile eta proiektu biltzen ditu. - Metodologia sistematiko eta zehatzari jarraitzen zaio. - Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago. - Era guztietako hartzaileak izan ditzake: ikertzaileak, ikasleak, zaleak, senideak, historialariak, filosofoak, antropologoak… Hiru urrats nagusi ditu proiektuak: LEHENENGO URRATSA Euskal Herriko herrietan dauden zintak berreskuratzea da, hots, udalek, euskara elkarteek, ikastetxeek, ikertzaileek… bildutakoak. Kasu askotan, grabazioak zinta analogikoetan ækaseteetanæ egon ohi dira, eta premia-premiazkoa da hondatu baino lehen kopiatzea eta euskarri digitalera pasatzea. CDtan eta DVDtan gordetzen dira, eta originalak jabeari itzultzen zaizkio. Kasurik gehienetan, gainera, soinua garbitu egiten da egoki entzun dadin esandakoa. Grabazio zaharrez gain, grabazio berriak ere egiten dira bideoz herririk herri. Ondoren, elkarrizketa bakoitzaren inguruko informazio guztia datubasean sartzen da. Horretarako, zinta guztiak katalogatu eta etiketatu egiten dira; lekukoen datuak jaso (jaioteguna, biografia laburra, argazkia…); elkarrizketatzailearen datuak; elkarrizketaren datuak gorde (noiz, non, nola, zergatik… egin den); eta proiektuaren informazioa ere datu-basean sartzen da. BIGARREN URRATSA grabazioak kodifikatzea da. Grabazioak luzeak dira ægehienak, ordubete ingurukoakæ, eta bakoitza minutuz minutu laburtzen da; horrela, 2-4 minutuko pasarteak sortzen dira. Pasarte bakoitza gai batekin lotzen da, eta lehentasun bat ematen zaio. AZKEN URRATSA pasarterik “onenak” aukeratu eta horiek transkribatzea da; horien bideo edo audioak editatu ostean sarean jartzen dira.

HAINBAT DATU: 2010eko maiatzean, hauxe da dagoeneko ahotsak.com webgunean dagoena: - 177 herri (Araban, 2; Bizkaian, 37; Gipuzkoan, 77; Lapurdin, 9; Nafarroan, 14; Nafarroa Beherean, 5; Zuberoan, 3) - 2.233 hizlari - 2.735 zinta - 17.784 pasarte - 4.015 pasarte transkribatuta - 1.673 audio pasarte entzungai - 4.374 bideo pasarte ikusgai Zestoako datuak, 2010eko maiatzean: 35 hizlari 48 zinta 544 pasarte 53 transkripzio 9 audio 106 bideo pasarte

DANBOLINEKO HURRENGO ZENBAKIETAN, INTERNETEKO PASARTE HORIETAKO BATZUK JASOTZEN JOANGO GARA.


1 1


Ganadu kontuan Aurreko mendearen hasieran, hemengo ganadua hobetzeko “iraultza txiki bat” jarri zen martxan. Diputazioa, albaitariak eta baserritar mordoska bat izan ziren berrikuntza haien protagonista. A! Eta garai hartako idisko eta behirik ederrenak, jakina!

Ni jaio baino askoz lehenagotik ia oraintxe arte, gure etxeko komedorean kanpai handi bat egoten zen bere uhal eta guzti, paretan zintzilika. Haren ondoan argazki handi bat: gure birraitona ageri zen bertan, idisko bat sokatik hartuta zuela. Geroztik jakin nuen paradas de sementales delako tokia zela gurea (Gurasotzako zezen tokiak deitzen die 1924ko U⁄ilaren 31n Diputazio txit goituak ontzat emandako araudiak). Gaur egun, urrutiko gauzak bihurtu zaizkigu hazitarako idiskoak eta zeharo ezezaguna garai bateko idiskoa botatzea. Gu umeak ginenean, tabu moduko zerbait izaten zen hura, bidali egiten gintuzten handik, ezin jakin zergatik, arriskuagatik edo “lizunkeria kontuagatik”. Garai haietatik hona, asko aldatu da gauza; orain, hazitarako idiskoak internet bidez ezagut ditzakegu: Irabia, Jaberri, Kaiku, Orreaga, Pagoa, Sendoa, Txindoki… XXI. mendeko idisko eder askoak denak, beren argazki, fitxa eta guzti (ikus, Aberekin-en weba; gazteleraz, frantsesez eta ingelesez!). Baina, esan bezala, urrutiko kontu bilakatu dira horiek gaur egun. Baina egin dezagun historia pixka bat. XIX. mende bukaeran, ia ganadu dena piriniar arrazakoa zen Gipuzkoa aldean, baina oso degeneratuta zegoen; alegia, oso ganadu kaskarra zen, hanka mehar eta sabelalde estukoa; esnea, berriz, tamainan. Egoera haren aurrean, Diputazioa zenbait

hobekuntza egiten hasi zen eta, albaitarien lana eta dirulaguntzak tarteko, baserritar askok aldaketa haietan parte hartzea lortu zen. Alde batetik, arraza hobetu behar zen eta, horretarako, berrehun zezen toki baino gehiago jarri ziren Gipuzkoan (gurasotzako zezen tokiak / paradas de sementales). Zestoan ere baziren bat baino gehiago. Bestalde, piriniar ganaduaren Herd book edo liburu genealogikoa sortu zen (1905. urtea). Horrela bada, idisko eta behi onenak aukeratuta eta beste zenbait neurriren bidez –esate baterako, janaria hobetzea, larrean ibili ordez ukuiluan jartzea, eta abar– sekulako hobekuntzak lortu ziren hemengo baserrietako ganaduetan: ganadu sendoagoa –eta, beraz, hobea lanerako zein haragitarako– eta esne gehiago emateko gai zena. Pixkanaka beste arraza batzuk ere hasi ziren sartzen, Schwyz arraza edo suiza esaterako. Kontuak kontu, Diputazioak zuzenean gobernatzen zuen Fraisoroko zezen tokiaz aparte, beste asko sortu ziren Gipuzkoan zehar. Gehienak bitartekuak ziren, alegia, Diputazioak jarritako araudira egokitutakoak. Bitxi askoa da araudia (guk 1924koa erabili dugu baina 1905ekoa da aurrenekoa) eta “bekatua” litzateke perlarik ederrenak ez aipatzea hemen: “Zezen tokiyan erabiltzen dituzten zezenak, Schwyz edo Pireneotar abenda jatorrekoak izan bearko dute, amabi ilabete beteak, ondo eratuak, osasuntsuak, azpegi sendokoak, eta ondorengoak kutsutu lezaizkiken akatz gabekoak”. “Zezen bakoitzari 50 estali aldi geyenaz illabetian egiñ azizko zaizka; eta geyenaz ere iru egunian eta ori noizian bein bakarrik”. “Estali-aldi bakoitzagatik zezen-toki jabeak iru pesta kenduko dute”. “Estalialdi batian zezena beyari bi aldiz botatzia debekatuba dago, batetik zezenaren kaltetan dalako, ta bestetik, beya umez gelditzeko ori egiñarekin ezer aurreratzen ez dalako”. “Zezena toki egokian euki bear da, garbi, aragiak era onean, baña geiegi gizendu gabe, ta 16 ilabeteak osatu baño len uztarrian oitu arazteko alegiñak egin bear dira”. “Bere eginkizuenan astean dan une

5

1


2

3

beretik, loturako eraztuna jarri bear zaio; ta eraztunak tinkia izan bear du, ta zudur erdikoa zulatuta jarria” (Koldo Mitxelena liburutegia, C-60 F-11). Arraza hobekuntzak baserrietan eragin zituen aurrerapenen erakusleiho gisa, eta berrikuntza horiek ezkortasunez ikusten zituzten baserritarrak animatzeko, Ganadu Lehiaketak eratu ziren. Gogoangarria izan zen, esate baterako, 1898an, gure herriko San Joango zuhaiztian egin zen lehiaketa hura. Zestoako albaitari Méndez Pallarések pixka bat geroago zioen bezala, harrotasunez beren ganadua zaindu eta hobetzen ari ziren baserritarren sakrifizioak saritzea, beste baserritarrak –alegia, zoritxarrez lanaren eta ikerketaren bidea jarraitzen ez zuten beste baserritar haiek– animatzeko modua zen. Hala, urtero lehiaketa franko antolatu ohi ziren nola Gipuzkoan, hala Estatuko beste hainbat lurraldetan.

1

Oso pabiloi erakargarriak jartzen ziren eta sari onak ere bai; ondorioz, arrakastatsuak bihurtu ziren sariketa haiek. 1907an antolatu zen, estreinakoz, Concurso Nacional de Ganado y Maquinaria Agrícola zeritzana, Madrilen. Urte hartan ez, baina hurrengoan bai, aurkeztea erabaki zuen Gipuzkoako Diputazioak bere ganaduekin eta partikular batzuenarekin. Sari ugari lortu zituzten gainera. Hantxe ziren gure Gorri eta Aizarnako Etxegaraiko behia. Oinez eramango zituzten, Zumarragara. Gero trenean sartuko zituzten eta, ordu pila bat pasa eta gero, Madrilera iritsiko zen koadrila guztia. Bigarren saria lortu zuen Aizarnako behiak, lehenengoa Gorrik, 600 pezetakoa. Herriko maisuaren urteko soldata adinakoa. Harrezkero, komedorean iltzatuta geratu zen Gorriren eta jabearen erretratua. Eta kanpaia. Eta, okasio berezietan, gari-jotzearen ondoren eta horrela, jada ederki afaldu eta iluna iristen zenean, jartzen omen zioten kanpaia ukuiluko idiskoren bati eta ateratzen omen zituzten zalaparta ederrak!

F

ernando Arzallus

1. 1908

KO GANADU LEHIAKETA NAZIONALA, MADRILEN: ETXEGARAIKO BEHIA ETA AURREKOETXEKO IDISKOA [ARGAZKIA, AMADOR]. ETXEGARAIKO BEHIA: BIGAREN SARIA. ADINA, 7 URTE. BUELTA, 1,86 M. ALTUERA, 1,40 M. LUZERA, 2,10 M. PISUA, 500 KG. ESNEA, 15 LITRO. GIPUZKOAKO PIRINIAR GANADUAREN HERD BOOK-EAN INSKRIBATUA.• AURREKOETXEKO GORRI IDISKOA: LEHEN SARIA. ADINA, 23 HILABETE. BUELTA, 2 M. ALTUERA, 1,49 M. LUZERA, 2,10 M. PISUA, 750-800 KG. BITARTEKUAK DELAKO ZEZEN TOKIETAKO TXAPELDUN. AIZARNAKO ETXEGARAIKO IDISKOA [1998KO ZAHARKINAK ERAKUSKETARAKO UTZITAKO AURREKOETXEKO IDISKOA, ARGAZKIA]. ARTIKULUAN AIPATZEN DEN KANPAIAREKIN, ETA JOSE ANGEL ARZALLUS. IDISKOA IDISKO LEHIAKETA BATEAN (GORRI?) PAREA BEREN APAINGARRIEKIN, AIZARNAKO SORABILEN (?).

3.

2.

4.

5.

3 4


San Isidroak Arroabean.

Apirilak 30 Udalbiltza auzia salatu zuten Zestoako udaletxe aurrean ere

Arroabean San Isidro jaiak ospatu berri dira eta urteroko ohiturei jarraituz mus txapelketa izan da Ederki elkartean. Jendetza ederra elkartu zen elkartean, 22 bikotek hartu zuten parte guztira. Larunbatean, berriz, bertako baserritarren sagardo eta pintxo dastaketa izan ziren auzoko pilotalekuan eta jaiei bukaera emateko, II. Euskal Kanta Afaria izan zen elkartean. Guztira, 50 lagun inguru bildu ziren euskal kantak abestera.

Maiatzak 2 Iba単arrietako jaietan asto proba besteak beste

Maiatzak 2 Umeentzat puzgarriak kiroldegian

Maiatzak 9 Harrobira irteera lehengoratze proiektua ezagutzera

Aparkalekuak.

Maiatzak 14 Garai bateko lanbideen inguruko hitzaldi eta argazki erakusketa

'Zestoan uste baino gehiago, emaioun herriyai biziya' kanpainaren baitan, herriko merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu-establezimenduei bultzada berri bat eman asmoz maiatzaren 10ean martxan jarri zen erdigunean erosketak egitea errazteko helburua duen aparkamendu sistema berria. Portale, Gesalaga eta Gurutze kaleetan dozena bat aparkaleku inguru bideratuko dira sistema honetara. Autoa ordubetez doan aparkatuta uzteko aukera izango da goizez 09:00etatik 13:30era eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Horretarako Zestoako edozein saltokitan lortu daitekeen aparkamendu-disko berezi bat eskuratu beharko da.


5

k

1

Maiatzak 16

ale/bale

Endoiako Asentzio jaietan Lazkano eta Gorrotxategi bertsolariak

KALE.

SUDUR PUNTAN JARTZEN ZAIGUN LEKUAN APARKATZEA LIBRE AL DA?

BA L E . DUTE BERAIEN

Sahararen aldeko astea.

Maiatzak 16 Mailari eutsiko dio Zestoako taldeak

HERRIKO GAZTETXOEK BAGAZTELEKUA.

zulo

danbolin

Zestoako Wadna taldean Sahararen aldeko astea antolatu zuen maiatzaren 17tik 21era. Argazki erakusketa batekin eman zioten hasera. Basamortuko irribarreak bideo emanaldia eta Saharako gatazkaren inguruko hitzaldia astean zehar. Bukaera emateko, ostiralean egun handia; Zestoako ikastetxeko ikasleek Sahara gaitzat hartuta egindako marrazkien erakusketa, txokolatada eta te dastaketa, henna tatuaiak egiteko aukera... Eta gauean elkartasun kontzertua Grises, Gundestrak eta Children Off The Grave taldeekin. Wadna taldeak, bide batez, gogorarazi nahi izan die herritarrei zeinen garrantzitsua den saharar gaztetxoentzat uda bat hemen pasatzea eta herritarrak animatu nahi dituzte esperientzia honetaz gozatzera. Taldekideekin harremanetan jarriz argituko dizkiete zalantzak eta emango dizkiete beharrezko azalpenak interesatuei.

Maiatzak 19 Frontoiko lanak hasi dira

Maiatzak 20 Gaztetxoak elizako organoa ezagutzera Julian Serranorekin

Maiatzak 22 Jakin eta Jolas taldearen antzezlana Arroagoian


SAN ISIDRO nekazari

eta

Zestoako parrokian, nekazarien patroi den San Isidro ohorezko leku baten daukagu. Santuaren irudia ezker aldeko aldarean dago. Beso bat luzatuta dauka, mesede bat eskatzeko keinua egiten bezala.

zientzilaria

Bere garaian, langile xume bat izan zen eguzkiz eguzki, eta sindikatuen babesik gabe bizi behar izan zuen, lehorte eta harri ekaitzak jasanez. Familia sortu zuen Santa Maria de la Cabeza emaztearekin. Santu gehienak idazleak, elizkoiak, apaizak, fraideak, mojak edo aita santuak izan dira. Gure santu hau maitemindu egin zen, seme bat izan zuen, eta gainerako jendearen mailan bizi izan zen. Ezagutu zutenen esanen arabera, laurogeita hamar urtez bizi izan zen: 1082. urtetik 1172. urtera. Bere izena Isidoro (Sidro) Quintana Merlo zen. Garaiko berrien arabera, San Isidrok bere auzokoei laguntzen jarduten zuen bitartean, aingeruek mugitzen zituzten bere idiak eta goldatzen bere lurrak. Baina, nik uste, benetan hau gertatzen zela: berak lanak ondo moldatzen zekien, eta besteak baino emaitza hobeak lortzen zituen. Horregatik egin zuten bere patroi nekazariek. Bere festa eguna maiatzaren 15a da.


7 Zer merezimendu gehiago zituen hain herrikoia den santu honek? Nekazaria izatez gain, nire ustez, egiazko zientzialaria ere bazen. Gaixoak sendatuz mirariak egin zituela esaten dute, eta ur putzuak aurkitzen zituela jende behartsuak erabiltzeko. Eta hemen dago, mirariak alde batera utzita, zergatik uste dudan nik nekazari nahiz zientzialaria zela gure santua. Jakina da pertsona batzuek, hurritz makilatxoa mugituz edo pendulu bat behatz tartean dutela, ur putzuak edo iturburuak bilatzeko trebetasuna dutela. San Isidrok ahal zuen hori egin, eta, ziur asko, behaketa, esperimentazio eta dedukzioaren bitartez, zientzialari on baten eran egingo zuen, gainera. “Zahori� edo ur bilatzaile eta zientzialaria zen. Bere bizitza luzean zehar, ureztatze sistemarik ez zegoenean eta lehorteak kalte handiak eragiten zituztenean, bere garaiko nekazari askori lagundu zion ur iturburuak aurkitzen. Gehiago esango dut. Behin batean, semea putzu sakon batera erori zen, eta San Isidrok handik bizirik ateratzea lortu zuen. Kasu horretan, grabitatearen legeak alde batera gelditu ziren bere aurrean, eta, une batez, ez zuten eragin bere semearen pisuan; izan ere, putzuko urak bultzatuta, onik eta osorik azaldu zen putzuaren karelean. Miraria ala ingurumenaren gaineko nagusitasuna? Orain, nekazarien patroi santu eta naturaren legeak ezagutzen zituen santu jakintsu honek aldareko oholtzatik begirada erregutzailez hau eskatzen du: lehen berarekin zituen behiak bere eskuineko eskura lotzea edota esku horretan pendulu bat edo hurritz makila bat ipintzea, ur bilatzailea eta zientzialaria zenez gero. Badakit ez duela arrakastarik izango, santu baten itxura aldatzea oso zaila izaten baita. Hori kontuan izanik, santuaren besoaren norabideari jarraituz, elizako ezker aldeko lehenengo bankuari zuzenduta dagoela

konturatu naiz. Lehen bankua hutsik gelditzen da orain, Udaleko ordezkaririk gabe herriko jaietan. Oraingo banku horrek herriko armarria zizelkatua du, eta lehen zegoen ohiko bankuaren ordez ipinitakoa da. Lehengoa elizako ezkerreko kaperan bazterturik dago. Elizako erretorearen iniziatibaz, 1965. urteko Udalaren 20. zenbakia duen txostenean azaltzen da zergatik eta nola egin zen aldaketa hori. Angel Arandia erretore jaunak Udaleko alkate jaunari idazten dio: Idatzi honen bitartez, ahoz esandakoa zehaztera nator. Vatikanoko II. Kontzilioaren erakutsiei jarraituz, fededunak aldarera urreratzea da gure nahia. Hori dela eta, Udalaren bankua neurri egokiagokoa eta bizkarraldea baxuagoa izatea nahiko genuke. Oraingo bizkarraldeak traba handia egiten du atzean dauden bankuetan daudenentzat, batez ere haurrak direnean.

1

Gogoratu dezagun nolakoak izan ziren Kontzilioaren ondoko garaiak. Proiektu eta asmo on asko, baina ikuspegi historikoaz aztertuta, agian, aldaketak hor nonbait gelditu dira, banku bat beste batez aldatzean. Udalbatzako bilkuran, alkatea Jesus Salegi jauna zelarik, gai hori aztertu zen. Erretoreak eskatutakoa onartu zen, eta banku berriaren eskema bat azaltzea onarpenerako eskatu zuten. Gainera, aldaketak sortzen zituen gastu denak, parrokiak bere gain hartu beharko zituela erabaki zuten. Horrela egin zen eta banku berri batek ordezkatu zuen jatorrizkoa. Adituak bidali nituen bi bankuen egur motak bereizteko. Jakin nahi zen banku berriak lehengoak baino kalitate hobea ote zuen. Erabakia Estanis Odriozola komisio buruaren eskutik etorri zen. Banku berria pinuzkoa da, eta begi asko ditu bere estrukturan. Lehengoak, zizelkaduretan nabaritzen diren zainen arabera, gaztaina zura dirudi, egur hobea eta hobeto landutakoa. Aldaketa egiteko erabili ziren arrazoibideak ez dute pisu handirik gaurko egunean, haurrak datozenean edozein lekutan ipin baitaitezke. Beraz, ez ote luke lehengo bankuak, egur eta zizelaketa hobekoak, lehen zuen ohorezko lekura itzuli behar? San Isidro, nekazari eta zientzialaria, Ora pro nobis! Otoitz gure alde!

J

ulian Serrano


•

udaleko berriak EEE ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA

Energiaren Euskal Erakundearekin hitzarmena sinatu zuen udalak. EEEko teknikariak udaleko langileekin gune nagusienetako (kiroldegi, kultur etxe, eskola, udaletxea…) energia kontsumoaren azterketa egin dute. Ikusi diren akatsak konpontzeko irtenbide batzuk proposatu dituzte hala nola; merkuriozko farolak sodiozkoez edo kontsumo baxukoez ordezkatzea, poligono industrialetan gauez aktibitate handirik ez dagoenean argitasun maila jaitsiko duten fluxu erreguladoreak jartzea, kiroldegiko dutxetarako galdara elektrikoen ordez gas naturalekoak jartzea, orokorrean energia berriztagarria erabiltzea, gasoliozkoa berogailua beharrean gas naturala erabiltzea… Berogailuari dagokionean, gastu handia suposatzen duen arazo bat dago kultur etxea eta txanpinoiaren artean. Dena instalazio bat denez, bi eraikinetan osotasunean jartzen da berogailua, alper-alperrik adibidez kultur etxean musika eskolan goiz osoan inor ez dagoenean, edo txanpinoian arratsaldeko 16:30etatik aurrera, eta asteburuetan… Instalazioan aldaketak egin beharko lirateke hau ez gertatzeko. EEEren txostenean, atalkako kalkuluak egiten dira; zenbateko gastua izango lukeen lanak (farola batzuk ordezkatzeak adibidez), ze subentzio jasoko zukeen eta ondorioz zenbat urtetan emango litzaioken gastu horri buelta. Hitzarmenak, hobekuntza hauek egiteko, urtero diru kopuru bat jartzera behartzen du udala. Aurten 12.000 euro jarri dira eta urteen poderioz txostenak jasotzen dituen atal guztiak gauzatzea litzateke asmoa.

•

KUDEATUZ PROGRAMA

•

ISUNAK JARTZEN HASIKO DIRA.

2008ko apirilaren 17an, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EUDELek Kudeatuz 2007-2011 programa aurkeztu zuten. Honen helburua, partaidetza planak bultzatzea da. Zestoako kasuan, kiroldegia hartu da aztergai. Herritarrei eta kirol instalazioen erabiltzaileei eta bazkideei iritzia galdetuz ebaluaketa bat egingo da. Ebaluaketako helburua instalazioak aztertzea da; kirol instalazioen garbitasuna eta mantenua, kirol talde eta erabiltzaileen instalazio beharrak, aurreikusten den kiroldegiko handitzea emateko dauden behar errealak, auzoetako kirol beharrak… Bigarren zatia osatzen duen parte hartze prozesuaren helburua berriz kirol dinamika suspertzea da; kirol diagnostiko erreala egitea, kirol egituraketa egokia lortzea, koordinazio eta harremanak hobetzea eta etorkizuneko plangintza lantzea.

Herrian dauden trafiko arazoak ikusita, aparkalekuei dagokiona batez ere eta Merkatarien Elkarteak proposatutako aparkamendu sistema berria ezagututa, aspalditik datorren kontu honi irtenbidea eman asmoz, isunak jartzen hasiko dira udaltzainak. Gobernu batzordean aho batez onartu zen. 2000. urteko ordenantza bat onartuta dago eta horrek eskumena ematen du udaletxe mailan isunak jartzeko. Ez dira isun handiak izango, 18 eurotik beherakoak, baina inor ez da libratuko ordaindu gabe. Norbaitek borondatezko epean ordainduko ez balu, udaleko bestelako zergen kobratzez (zaborra, ura…) arduratzen den enpresak hartuko luke bere gain tramitazioa. Ordenantzako prezioak 2000. urtekoak dira baina udaleko gainontzeko tasak berrikusten diren garaian, tasa hauek ere igoera jasan dezakete.

JOXE MARI IPARRAGIRRE

Erizain laguntzailea BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA

Erdi Mailako Heziketa Zikloa

Osasun familia. A-D ereduak

LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Zaharren egoitzetan, Eguneko zentruetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketan laguntzailea

AURREMATRIKULA:

- Kontsulta pribatue tan - Gaixoen zaintza

Maiatzaren 31tik Ekainaren 11ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Uztailaren 7tik 13ra (biak barne)

J. M.Ip ar ra gir r e B . H. I San ta Barbara Bi de a z/g 20700Ur re tx u Te le fo noa/Faxa: 943 721 403- 721413 e -posta:j mi parragir re @e dune t.e s ww w.ipar ragirr e. net


9 1

agenda ma 28

IATZA OSTIRALA

Danbolin Zulo Kultur Elkarteak antolatuta “Bustilehorreko poemak”. Gaueko 22:00etan Arretxea inguruan. Jose Luis Otamendiren hitzak eta Juan Azpillagaren soinua.

ek 06 •

AINA

IGANDEA

Zezen bideko bigarren etapa Agirok antolatuta. Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteak mahaia jarriko du emaileak biltzeko eta informazioa banatzeko.

11

OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolaren kurtso bukaerako emaItxaropena dannaldia udaletxeko arkupetan 20:00etan. tza taldearen kurtso bukaerako emanaldia kiroldegian gaueko 22:00etan.

12 13

•

LARUNBATA

Gaztelekuan I. Mus Txapeleketa. Hau antolatzeko bilera ekainaren 5ean izango da Gaztelekuan bertan. IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta XIII. Ibilaldi neurtua. Laburra: Zestoa-Aizarna-Etumeta-Sañu-Arauntza-Lasao-Zestoa (22 km irteera 6:00-7:00). Zestoa-Aizarna-Etumeta-Sañu-Arauntza-Lasao-Ondarbaso-Goiltzibar-Porruetako sakona-Sagarreta-Sesiarte-Agiroko lepoa- BeliosoroEkain-Zestoa (35 km irteera 07:00-08:00).

17 18 19

OSTEGUNA

Musika Eskolaren emanaldia Kultur Etxean 18:30ean. OSTIRALA

Musika Eskolaren emanaldia udaletxeko arkupetan 20:00etan. LARUNBATA

Tximeletak ezagutzeko irteera umeekin, Katamarrua Natur taldeak antolatuta, goizeko 10:00etan Gurutzetik aterata, Iraetaraino. Euria edo giro oso desegokia egin-

go balu bertan behera geratuko da ekintza. Ume txikienak gurasoez langundurik joan behar dute. Zestoako lehen musika banda sortu zela 100 urte betetzen direla eta, Azpeitia, Azkoitia, Zumaia eta Zestoako banden alardea. 180 musikari inguru elkartuko dira. 18:00etan kalejirak izango dira eta 19:00etan plazan kontzertua. Gauean, Arozena hotelean afaria izango da, bertan parte hartu nahi dutenentzat txartelak saltzen jarriko dira 30 eurotan.

23 25

•

ASTEARTEA

22:00etan. San Joan bezperako sua musika, ikuaskizunak...

•E

OSTIRALA

Ekialdeko dantzak.

rtxiña Musika Eskolako 2010-2011 ikasturterako matrikulatzeko kanpaina zabalik dago ekainaren 4ra arte. Urtero bezala, aurten ere ikasgai aukera zabala eskainiko dute. Ikasgaiak bakarka eta taldeka irakasten dira eta urtean zehar hainbat emanaldi ere eskaintzen dituzte guraso eta herriko jendearentzat. Informazio gehiago 943147911 telefonora deituta. tzegik 50 urte bete ditu. www.atzegi.org helbidean adimen urritasuna duten pertsonek imajinatzen dutena bihar edo etzi egia bihurtu behar dela uste dutenen atxekipenak jasotzen ari dira. Herritar askoren sinadurekin, adimen urritasuna duten pertsonen aldarrikapena sendotzea lortu nahi da. aintzailea zaintzen izeneko ikastaroa antolatuko du Udaleko Gizarte Zerbitzuak. Pertsona menpekoen zaintzaileei dago zuzenduta. Sentimenduak eta harremanak landuko dira, erlaxatzen jakitearen garrantzia... Ekainaren 2an hasita, ekainaren 4, 11, 16 eta 17an izango da ikastaroa 15:30ean. Izenemateko epea maiatzaren bukaera arte izango da Zestoako Udaleleko Gizarte Zerbitzuan. kainberrik lan poltsa. Udako zerbitzua mantentzeko Ekainberrik bertan lan egiteko aukera zabaldu nahi du. Lan poltsa bat sortuko da Ekainberrin gida-hezitzaile lanak egiteko. Bertan parte hartzeko Ekainberriko Informazio Bulegoarekin kontaktuan jarri behar da, 943 868811 telefono zenbakian edo info@ekainberri.com helbidean. Gida gazte eta euskaldunak bilatzen dira eta hizkuntzak, lan-esperientzia eta Zestoan edo inguruan bizitzea baloratuko da.

•A •Z

•E


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
106 - 2010 maiatza by DANBOLIN - Issuu