Issuu on Google+

danbolin

Hogei urteez dira

ezer

2010eko martxoa

104 zb.


www.zestoaautoak.com


d a n b o l i nEK

U

rco canseco

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba LarraĂąaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi a zaleko argazkia : Bizente DĂĄvila i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 14 16 19

ATARIKOA

Ia ohartu gabe danbolinen zenbaki berri bat kalean dugu berriz ere. Denborak ez du barkatzen eta bata bestearen atzetik ateratzen ditugu, dagoneko ehun baino gehiago sortu ditugu. Gainera aurtengo urrian hamar urte beteko ditu danbolinek eta urtemuga garrantzitsua denez, merezi duen bezala ospatu nahi dugu. Festak, ordea, antolatu egin behar dira, eta lana ere egin behar da. Oraindik ez dugu oso argi nolakoa izango den ospakizuna baina herritarren ideia onartuko ditugu eta gugana iristen diren ideia guztiak aztertuko dira. Denak egitea ez da posible izango, baina herritarren iritzia garrantzitsua da eta zerbait buruan baduzu ez beldurtu eta etorri gugana, ongi etorriak izango zarete eta. Danbolinek hamar urte beteko ditu baina hilabete honetan bertan eskola inauguratu zela hogei urte bete dira. Ia ohartu gabe hogei urte pasa dira eskola berria ireki zenetik. Zenbat zestoarrek ikasi ote dute eskola berrian? Asko izan gara eta oraindik gehiago pasako dira hurrengo urteetan. Urte askoan erabiliko dugun eskola dugu baina ez dakit zergatik deitzen diogun oraindik eskola berria hogei urteren ondoren ez baita oso berria. Albert Einsteinek denbora erlatiboa dela esan zuenean zestoar ona izan zitekeela erakutsi zuen. Einstein zestoar ona izango zela esatea agian gehiegi izan liteke baina euskaldun ona izango zela ziur nago. Gizon argia zen baina berak ere ez zuen ulertuko Euskaldun Egunkariarekin zer gertatzen den. Otsailaren 20an Egunkaria itxi zutenetik zazpi urte pasa ziren eta testu hau idatzi denean oraindik epaiaren zain gaude. Epaiketan bertan gauza harrigarriak gertatu dira ordea. Niretzat deigarriena fiskalaren inolako akusaziorik gabe epaileak epaiketarekin jarraitzea erabaki duela da. Emilio Botin epaitu behar zutenean antzerako zerbait gertatu zen eta epaiketarekin ez jarraitzea erabaki zuten. Fiskalak ez badu deliturik ikusten, epaiketarekin ez zela jarraituko esan zuten. Baina egunkariaren kasuan ez dute arrazonamendu berari jarraitu. Botin Santander bankuko presidentea izateak zer ikusirik ba ote du? Ez dakit zer pentsatu. Enpresa bat itxi aurretik proba ugari bildu behar dira eta itxiera azken neurria izan behar luke. Epaituak izan dira lehen kaltetuak, eta asko gainera, baina ez ditugu ahaztu behar Egunkariako langileak, harpidedunak, irakurleak edo Egunkaria bezero moduan zituzten beste enpresak. Zuzenbideko klase batean maisuak behin esan zidan enpresek ez dituztela delituak egiten, pertsonek baizik. Enpresa bat itxi aurretik epaileak administratzaileak izendatu ditzake inongo errurik ez duten langileak ez kaltetzeko. Atletico de Madrid futbol taldearekin hori egin zuten baina Egunkariarekin ez, bien arteko diferentzia zein den ez dakit oraindik, edo agian bai? Epaiak nahi duena esan dezake baina argi dagoena da inolako errurik ez duen jendea kaltetu dutela. Eta nor egingo da kalte horren kargu?

INKESTA

ENBIDOAK

HOGEI URTE

Z E S T O A N, USTE BAINO GEHIAGO

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN URKO MAGER

URRATSAK BATUZ FEMINISMORANTZ

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. ROCK EROA

Ro

ckeroa naiz Ismaelen esanetan. Eroa behar du, bai, gehienetan tutik ulertu ez arren begiak itxi eta hegan jartzen nauen horrek!

Geure gizartean kanpoko kultura arrotza sartzeko tresna beldurgarria, batzuentzat, agian. Gure euskarari kalterik egiten ote dion, hor agertu duk hire kezka, Isma. Ez naiz uste horretakoa; alderantziz, kanpokoari irekita egoteak aberastu egiten gaituelakoan nago, beti daukagu zerbait ikasteko. Gauza ederrek jantzi egiten gaituzte, etxekoa edo kanpokoa izan. Ederraren kontzeptuan ez gara orain eta hemen hasiko, elkarren errespetuan jarriko dugu mugarria. Baina argi izan behar dugu zer izan garen, zer garen eta zer izan nahi dugun: izan zirelako gara eta garelako izango dira, alegia. Ismael, hi heu maisua izanik, inork baino hobeto dakik benetako herria eraikitzeko hezkuntza dela giltzarria; aukeren berdintasunean finkatua, euskararen inguruan oinarritua eta desberdinen arteko errespetu eta elkar ulertze aberasgarrira bideratua. Hori duk nire eredua. 1984. urte inguruan, hamar bat urte nituela, bizi izan nuen nire ustez Zestoan inoiz hartu izan den erabaki onenetariko baten lekuko izatearen zortea. Ikastola eta San Jose eskola batu eta Zestoako Herri Eskolaren sorrera gauzatu zeneko momentua, arestian aipatutako eskola ereduaren isla. Herri berdinean bizi arren, mundu desberdinetan bizi ginen haurren elkarbizitza bultzatu eta Zestoaren herri izaera garatzen lagundu duen erabakiaren lekuko, alegia. Aurrez, 1980. urtera arte bazen hirugarren eskola bat herrian, San Joanekoa hain zuzen ere. Baina ez dakit erabaki hura hartu izanaren arrazoi nagusiaren nondik norakorik. Agian hezkuntza ereduan baino beste arazo batzuei (ekonomikoa tarteko) aurre egiteko aukeran oinarrituagoa izango zen. Garai hartan San Jose eskolako Guraso Elkarteko lehendakaria zen Marcos Huegun. Marcos, zer helbururekin sortu zen Herri Eskola, eta nola ikusten duzu Zestoako herrigintzan izandako eragina 25 urte pasa eta gero?

J intada.

Zer izan nahi duzu handitan? Haunditan nahi det izatea polizia, pistolarekin eta ibiltzen direlako. Lapurretan egiten dutenak kartzelara eramango ditut.

8 urte

I単aki Arzallus

Jostuna izan nahiko nuke soinekoak eta josteko. Pixka bat badakit, ama ari zait erakusten eta gustatzen zait.

7 urte

Nerea Lopetegi

oseba Illarramendi Rezabal

Aurtengoarekin 32 edizio egin dira. Urtetan jende askok hartu du parte antolaketan eta baita lasterketan ere. Pozgarria da haur txiki-txikietatik hasi eta 70 urtetik gora dituztenak arte korrika ikustea. Hamaiketakoan korrikalariak gustura ibiltzen dira elkarri lasterketako abenturak kontatzen.Herri Kroseko antolatzaileetakoa naizen heinean, eskerrik beroenak eman nahi dizkiet antolatzen lagundu ziguten guztiei, eta baita korrikalariei ere, bereziki zestoarrei, ikuskizun eder hori eskaintzeagatik.Ez nuke bukatu nahi sari banaketa garaian egin zen aldarrikapena (politikoa) aipatu gabe. Librea da aldarrikapen publikoak egitea, baina nire iritzian krosa bezalako ikuskizuna ez da horretarako gunea. Beti defenditu dut kirola kirola dela, inolako konnotaziorik gabea. Zestoako krosa kirol ikuskizuna da, besterik gabe. Aldarrikapen politikoak (era guztietakoak) egiteko beste gune batzuk daudela pentsatzen dut. Zestoako Atletismo Taldeko partaide naizen aldetik dagokidan erantzukizuna kirol arlokoa da eta beti egingo dut horren alde.

ZESTOAKO KROSA, KIROL IKUSKIZUNA ETA FESTA.

Jone Irureta


5 Pelukero. Orain nere tia eta amamak pelukeria dute eta niri erakusten Pailazoa izan ari dira eta askoBaserritarra nahi dut, paila- tan han lan eginahi det izatea, zokeriak egitea ten det. Lakak animaliekin ibilgustatzen zait. eta ematea gustzea eta baratzeNere lagunak eta tatzen zait eta an lan egitea asjendeak parre orraztea eta ilea ko gustatzen egitea gustatzen moztea. zait. Zaldiak eta zait eta alai egoardiak eta behiak tea. Xabier Zabaleta eta asko gustatzen zaizkit. 9 urte

7 urte

Amaiur Gartzia

9 urte

Julen Bueno

Nik medikua nahi det izan. Gaixo dauden umeak eta haundiak sendatzeko. Jarabea eman eta indizioa jarri eta…

4 urte

Ekiñe Zubeldia

A

BUZTUKO egun bat zen eta oporretan nengoen. Aizarnako Puertokoan egunkaria hartu eta plazako panpano azpian jarri nintzen irakurtzen. Bi orri irakurtzerako autobus txiki bat sartu zen herrira, jende talde bat irten zen beraien kamera eta guzti. Batzuk elizari begira, beste batzuk bueltan dauden etxeek duten itxurari begira, presarik gabe zebiltzan. Haietako batek azaldu zidan, Meatzaritzaren Museo elkarteko kidea zela eta bidaia kulturalak antolatzen zituztela. Aizarna ezagutzera etorri ziren, oinezkoentzat meategietaraino bidegorriak ireki dituztela aprobetxatuz. "Hau duk hau, seguru nagok Zeraingo herriarekin nahastu dutela hauek herri hau”, pentsatu nuen. Baina berehala neska bat jende taldeari deika entzun nuen: "Hamabietan sartuko gara erakusketa ikustera, eta gero meatokietarako bidea hartuko dugu. Jarraitu niri". Nik ere taldeari segi nion, gela batean sartu ginen. Tresneria ugari zegoen; baserrikoak, oihalgintzan erabilitakoak, altzariak egiteko arotzek erabilitakoak eta meatzariek erabilitakoak... Hormetan, plano ugari zeuden zintzilik; meatokien kokapenak, minerala nondik nora garraiatzen zuten… garbi azaltzen zen bertan. Gelatik irten eta ardiak bezala, denek bidegorria hartu genuen elizan behera. Bidean, karobi dotorea zegoen eta gidariak geldialdia egin eta azalpenak eman zituen; zertarako erabili zuten bailarako baserritarrek, nola egiten zuten karea eta soroan egiten zuen onura azaldu zigun. Meategira iritsi ginenean, barrura sartu eta meatzariek lan nola egiten zuten argitu zigun gidariak, zer motatako minerala ateratzen zuten, argindarra iritsi arte grisuzko gasarekin zeuzkaten arriskuak eta abar. Errail gainean mineralez betetako gurdia ere bazegoen ikusgai. Taldeko ausart batzuk nahiko aurrera sartzen hasi ziren, baina gidariak arriskua ikusita debekatu egiten zien. Gustura nengoen egindako ibilbidearekin, baina ez zuen asko iraun, kamioi baten zaratak esnatu ninduen. Salto batean plazara begiratu nuen leihotik, ez zegoen inor. Dena amets bat zen, baina amets batzuk egi bihurtzen omen dira, akaso niri parean tokatuko zait.

E

nbido 2. Ion Egiguren

IDATZI HAU LEKU ARAZOENGATIK

LABURTU EGIN BEHAR IZAN DUGU.

OSOAN IRAKUR DEZAKEZU

WWW.AIZARNA.COM HELBIDEAN.


Hogei urteez dira

ezer

Ilusioz eta emozioz inauguratu zen eskola berri hark hogei urte bete ditu, dagoeneko. 1990eko martxoaren 16an, ostiralez inauguratu zen herriarentzako han beharrezkoa zen ikastetxe berri hura. Jendea pozez eta emozioz beteta zegoen eta eraikin berriko gela eta txoko guztiek zerbait erakargarria zuten. Hogei urte eta gero, ordea, jende asko ez da oroitu ere egin, seguruenik, urtemugaz. Eraikin berri bat martxan jartzea inoiz ez da erraza izaten eta, orduan ere, inaugurazioa iritsi aurretik lan ugari egin behar izan zen. 1989-90 ikasturtean, gabonetako opor bueltan, aldatu ziren San Jose ikastetxe zaharretik (gaur egun kultur etxea dagoen tokitik) San Joan aldeko eraikuntza berrira. 1976. urtean jaiotakoak Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO) 8.maila egiten ari ziren. Orduko ikasle helduenek gogoan dute nola ibili ziren, gimnasia orduetan, egoera onean zeuden mahai eta eserleku zaharrak eskola berrira eramaten. Gurutze kaleko eraikin zaharretik berrirako saltoa ikaragarria izan zen. Distantziak ere eman zuen zeresana. Gaur egun ohitu egin gara eta ez zaigu iruditzen hain urruti dagoenik, baina eraikina altxatzen ari ziren garaian bazen kezka, ikasle askok bizikletan joan beharko zutela uste baitzuten. “Gustuko lekuan aldaparik ez” esaten da, baina aldapak bai badaude, eta eskailerak ere bai, nahi adina, eta ondorioz, ez da ikasle asko joaten bizikletan eskolara. Oroitzapen berdintsuak dituzte orduko ikasle gehienek. Esaterako, laborategiak ikusmin handia piztu zuen; ikasle gehienak bat datoz horretan: Zestoako

eskolan laborategi bat izatea “ikusgarria” izan omen zen. Haien oroimenean bizirik dirau nola ibiltzen ziren, jira eta jira, gora eta behera, hango tabureteetan. Irratiak ere benetako iraultza eragin zuen orduko ikasleengan. Eskola zaharrean ere egiten zituzten irratsaioak, eta gelatan entzun ahal izateko bafleak zituzten, gelaz gela kable bidez eramanda. Eskola berrian, ordea, herri osoak entzun zezakeen irrati-instalazioa zegoen eta horrek ikasleengan ardura ez ezik lanerako grina ere piztu zuen. Duela hogei urteko inaugurazio ofizialean denetarik izan zen: ikasturte bukaeratan egin ohi zen kiroldegiko jaialdia, hitzaldiak, banda kontzertua… Eskolako aretoan bi antzerki emanaldi ere eskaini zituzten 6. eta 8. mailakoek. Futbol partida bat ere izan zen orduko guraso eta ikasleen artean. Hitzekin esan daitekeena baino gehiago adierazten dute garai hartako argazkiek.


Ikastetxe guztietan bezala, Zestoakoan ere ikasleak ziren osagai garrantzitsuenetako bat, baina ba al da irakaslerik gabeko ikastetxerik? Ez noski! Horregatik jo dugu gurean hain garrantzitsu izan diren Manuel Arregi, Loli Gonzalez, Lurdes Unanue eta Txema Aranberri irakasleengana. Egia esan, horien lanik eta kemenik gabe ezin izango genuen ikastetxe berria ezagutu. Eskola berriak zer ekarri zuen galdetzean, guztiek azpimarratzen dute “beharrezko zerbait” zela. “Beltzetik zurira pasa ginen!”, dio Lolik: “Ikaragarrizko hotza pasatzen genuen eskola zaharrean” nabarmendu du. Ikasleen oroitzapenekin bat etorri da Lurdes eta laborategia aipatu digu,

7

ETA IRAKASLEEK ZEIN OROITZAPEN DITUZTE?

hura zelako, agian, bere irakasgaiarekin (natur zientziak) gehien lotzen zuen eremua: “laborategia izugarrizko nobedadea izan zen guretzat, bertako material guztia, aulki haiek, arraskak…dena zen ikaragarria!”. Lurdesen azalpenen harira, lau irakasleak batera hasi dira zerrendatzen eskola berrian harridura gehien sortu zieten gauzak: soinketa-gela eta aldagelak, erabilera anitzeko jangela, irakasle-gelak, neskentzako eta mutilentzako komunak solairu bakoitzean … Orokorrean dena zela berezia nabarmendu dute, izan ere eskola zaharra oso zaharra zen eta nahiko egoera txarrean zegoen. Gainera, ordurako, ikastola eta eskola publikoa bat eginda zeuden eta, ondorioz, ikasle kopurua handia zen. Horregatik, Manuel eta Lolik gela handiagoak nahi zituzten eskola berrian, ikasle askoko taldeak zeudelako; zentzu horretan hainbat bilera egin ziren Eusko Jaurlaritzarekin baina azkenerako etsi egin behar izan zuten eta Hezkuntza Sailak eskaintzen ziotenari men egin. Aitortzen dute, hala ere, denborarekin haur jaioberrien kopuruak behera egin duela eta horri esker ez dela arazorik izan. Ikasleek hain gogoan duten irratiari dagokionez, berriz, Manuel ibili zen kontu horretan buru belarri: “Planoak neronek prestatu nituen, eta pentsa zenbat urte diren eskolan ez nagoela baina oraindik ere instalazioa nondik nora egina dagoen ondo gogoan dut”, azaldu du. Ertxiñapeko Kukurruku irratiak eskola zaharrean egin zituen lehenengo pausoak, baina Manuelek egindako lanari esker eskola berriko irratia ia profesionala izatea lortu zen. Eskola berria egitearen kontua urte askotako lana izan zela diote Manuelek eta Lolik. Biak zeuden garai hartan zuzendaritzan: “Makina bat bidai egin genituen Gasteizera, e Manuel?” dio Lolik. Udalaren babes eta laguntza handi-

rik ez zutela sentitu diote. Beste herri txikietako eskola berrietara ideiak hartzera joaten zirenean, haietan bai, haietako udalen konpromisoa nabarmena zela diote; “…hemen ordea, soilik gure ardura balitz bezala, ez ziguten batere lagundu”, azpimarratu dute. Hainbeste lan eta buruhausteren ostean, pena bakarrarekin gelditu omen ziren: “ikasle guztiak elkarrekin, eraikuntza berean, ezin eduki izana eskola berrian, eta gaur egun oraindik ere perretxikoan mordoska bat izatea”. Inaugurazio ofiziala martxoan egin zen baina urtarrilean hasiak ziren klaseak eskola berrian. Lehen eguna berezia izan zen: ikasle guztiak kalejiran joan ziren eskola berriraino; bertan, ikasle gazteenak ireki omen zuen eskolako atea: “Xabier Arregik ireki zuen eskolako atea”, azaldu du Txemak. Gero, inaugu-

···


···

razio ofizialera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, inguruko herrietako agintariak eta beste eskolatako zuzendariak etorri ziren. Izarraitz Kooperatibako ordezkariek, ordea, boikota egin zietela Zestoako Herri Ikastetxeari nabarmendu du Manuelek. Eskola publikoak eta ikastolak bat egitean izandako tirabirak eta ezinikusiak nabarmenak ziren, nonbait, artean: “Eskualdeko ikastetxe guztietako ordezkariak etorri ziren, baina kooperatibako kideak ez ziren azaldu. Argi dugu boikota izan zela”, nabarmendu du Manuelek.

ZEIN DA GAUR EGUNGO ESKOLAREN EGOERA? Duela urte batzuk OHO (Oinarrizko Hezkuntza Orokorra, 6-14 urte) amaitu egin zen, Derrigorrezko Hezkuntzaren Erreforma zela medio. Oraingo sisteman hiru etapa zehazten dira: Haur Hezkuntza (0-6 urte), Lehen Hezkuntza (6-12 urte) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte). Zestoako eskolan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak daude, 2 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilak. Eskola bakoitzak bere identitate ezaugarriak ditu, bere hezkuntza helburuak, bere heziketa nahiak; denak ez dira berdinak, beraz. Zestoakoak eskola publikoa eta euskalduna izatea du ardatz. Publikoa den neurrian konpentsatzailea

eta ideologikoki anitza izan behar du: batetik, ikasleen artean egon daitezkeen desberdintasunak konpentsatzen ahalegindu behar du eta, bestetik, eskolan pentsaera guztiek tokia izan behar dute baina zentroak pentsaera horietako bat edo bestea bultzatu gabe; alegia, pentsaera guztiak onartu bai, baina inor bereziki bultzatu gabe. Euskalduna izanik, berriz, bi gauza landuko ditu batez ere: batetik, ikasleak euskalduntzea eta, bestetik, euskara beraren normalizazioa bilatzea. Azkenik, publikoa eta euskalduna izateaz gain, eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola bat izan nahi du, berritzailea eta gaurkotua izango den eskola bat.

AMARA BERRI SISTEMAN OINARRITUTAKO IKASKETA Aurrerago aipatu diren identitate ezaugarri horiek edo nortasun propio hori gauzatu nahian, duela urte dezente, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 20 ikastetxerekin batera, Amara Berri Sistema darama Zestoako ikastetxeak eguneroko jardunaren oinarri bezala. Hezkuntza sistema horren helburu nagusiak haurren garapen harmoniko eta osoa bilatzen du: garapen emozionala (indibiduo bezala dagokiona), soziala (talde bateko partaide gisa dagokiona) eta kognitiboa (bizitzako arlo ezberdinei dagokiona). Hori dela eta, ikasle bakoitza pertsona oso bat dela azpimarratu nahi da eta, ondorioz, bizitzaren arlo guztietarako dituen ahalmen guztiak garatu eta hezi nahi dira. Eta horretarako, neska-mutilei izaten, bizitzen eta


9 ikasten lagunduko dieten egoera eta egiturak sortu nahi dira ikastetxean. Hori nola egiten da, ordea? Zer egin behar da bidea zehazteko? Helburu hori lortu asmoz, hainbat bide jorratzen ditu Amara Berri Sistemak. Hona hemen, beste batzuen artean, aipagarrienak: -Lehendabizi programak aipatu behar ditugu. Ziklo osorako programak dira, ikasleek bi urte egiten dituzte Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzean. Helburua da ikasle guztiek lorpenak jasotzeko aukerak areagotzea da. Horretarako proposamen ugari eta dibertsifikatuak eskaintzen zaizkie, bakoitzak bere erritmoan eta bere mailan lan egiteko aukera eskainiz. -Programez gain, taldekatzea nabarmendu beharko litzateke. Lehen Hezkuntzan (6-12 urte), taldeak ziklo bereko bi mailetako ikasleekin osatuta daude. Alegia, ziklo bakoitzean elkarrekin daude urtebeteko aldea duten neska-mutilak. Horrek aniztasuna sortzen du taldean, elkarren arteko eragina indartu egiten du eta rol ezberdinak bizitzen ikasteko aukera ematen du. Pertsona eta talde ezberdinen arteko harremanak ahalbideratzeko eta lana egiten eta egindakoa konpartitzen ikasteko, ikasleak taldeka jarduten dira geletan.

Irakasgai bakoitza gela espezializatuetan eskaintzen da, gehienetan, baina ez beti. Gelan irakasgai ezberdinak daudenean, arlo bakoitzaren arteko lotura eta curriculumaren osagarritasuna bilatzen da. Arloetako eduki eta helburuak gelako lan-gune ezberdinetan burutzen diren aktibitateetan gauzatzen dira. Lan proposamenek bakarkako eta taldeko lana ahalbideratzen dute. -Programak eta taldekatzea azaldu ditugu Amara Berri sistemaren ezaugarri gisa. Azkenik, sistema horren oinarrizko baliabide pedagogikoak aipatzea komeni da. Sistema horretan, testuliburua ez da oinarrizko baliabidea, informazio iturri anitzak jorratzen dira: internet, sortutako material propioa, merkatuan dagoena... Materialak anitzak eta komunak dira. Bestalde, egindako lanen zabalkundeari garrantzi handia ematen zaio. Lan egiteko orduan, interesa eta motibazioa bultzatzen da eta ondo egiteko nahia suspertu. Eskolako aktibitateei esangura eta funtzionaltasuna ematen zaie; esate baterako, taldearen aurrean egin beharreko aurkezpenak teknologia berriak erabiliz egiten dira askotan (ordenadore bidez‌), eskolako hedabideetan ere argitaratzen dira (irrati, aldizkari edo telebistan), erakusketa gelan ere erakusten dira‌ Aipatu dugun teknologia berrien erabilerari dagokionez, garrantzitsuena ez da teknologia bera, irakasteikaste prozesuaren kalitatea baizik. Eta teknologia berrien estrategiak eraginkorrak izatea nahi baldin badugu, bere osotasunean egon behar dute barneratuak eskolan, behar-beharrezkoa da egunero lan egiten duten departamentuetan egotea. Horrela bada, balio pedagogiko handia izan dezake teknologiak eskolan: informazioa bilatzeko internet bidez, testuak idazteko ordenagailu bidez, arbel digitala delakoa, posta elektronikoa, bideoak-eta ikuskatzea eta bikoiztea, bestelako aplikazioak, eskola 2.0 delakoa‌ Orain arte esandako guztia ulertzeko zail samarra da zuzenean ikusi gabe. Hori dena gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea da urtero, ikasturte amaieran, ikastetxean egiten den Ateak Zabalik ekimena. Aukera ederra da, baita, orain dela 20 urte ezagutu zutenentzako ere, asko aldatu al den ikusteko!

U

rko Canseco, Naiara Exposito Alberdi, Joxeba LarraĂąaga


‘Zestoan,

uste baino geh

Herri merkataritza sustatzeko proiektua

ZESTOAKO MERKATARIAK, ELKARTEA ETA UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU ONDOREN (2007KO AZAROA)

Duela bi urte pasatxo, Zestoan Merkatarien Elkarteak eta Zestoako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Zestoako merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko asmoz. Hitzarmen hura izan zen, nolabait esateko, irteteko txistua eta, harrezkero, pixkanakapixkanaka baina lanerako gogoz, dezenteko ibilbidea egin da. Hemendik aurrera, izango da eskua bete lan eta momentu ona da, beraz, lan horien berri emateko.

Sektoreko ordezkariak eta udal ordezkariak biltzen dituen merkataritza eta ostalaritza alorreko lan-mahaia eratu da Zestoan Herri merkataritza eta ostalaritza sustatzeko plangintza egin zuen Zestoako Udalak 2009an eta egitasmo horretako lehen urratsak abian jarriko dira orain. Plangintza aurrera eramateko, Zestoako herri merkataritza eta ostalaritzaren lan mahaia eratu da eta bertan parte hartzen dute, sektoreko ordezkariek eta baita Zestoako udal ordezkariek ere. Lan mahaiaren gidaritza eta koordinazio lanetarako, Siadeco enpresaren laguntza du Zestoako Udalak. Herritarrei zuzendutako komunikazio kanpaina bat abian jarriko da “Zestoan uste baino gehiago, emaioun herriyai biziya” leloarekin, herritarrei zuzendutako komunikazio kanpaina bat jarri da martxan eta kanpaina horren zergatiak eta nondik norakoak zein diren azalduko dute lan-mahaiko kideek. Sektoreak herritarrei egiten dien gonbidapen bat da, herriko denda eta establezimenduek eskaintzen dutena ikusi eta ezagutzera Lehenik eta behin, Zestoako erdigunean gaur egun ia 40 establezimenduk ateak egunero irekitzen dituztela eta herrian bertan merkataritza eta ostalaritza eskaintza bat badagoela oihu egitera dator komunikazio kanpaina hau. Bertakoa, konfiantzazkoa eta kalitatezkoa den produktu eta zerbitzu eskaintza bat eginez, batez ere herritarrei begira daude zabalik establezimendu horiek. “Zestoan, uste baino gehiago” leloarekin, herritarrak animatu nahi dira urrutira joan gabe herrian bertan dagoena ezagutu eta baloratzera. Zestoa erdiguneko denda, taberna eta establezimenduen garrantzia azpimarratu nahi da, Zestoako erdigunea, bizileku eta topaleku ere izan dadin Bigarrenik, herri bezala Zestoako erdigunearentzat bertan kokatutako denda, taberna


1 1

hiago’

za eta ostalaritza eta bestelako zerbitzuetako establezimenduek duten garrantzia azpimarratu nahi da. Hipermerkatu eta zentro komertzial handien aurrean, merkataritza eredu tradizionalak dituen abantailetaz herritarrak sentsibilizatu nahi dira. Azken hamarkadan herri guneetatik kanpo eta errepide-lotune garrantzitsuetatik gertu, Gipuzkoan eta Urola bailaran bertan ezarri diren zentro komertzial eta hipermerkatu handien eragina Zestoako herri merkataritza eta ostalaritzak ere biziki nozitzen du. Herri guneetako denda txiki eta tabernak desagertzearekin herriak desertifikatzen dira, kale bizitza desagertzen da, bertako biztanleen herritartasun sentimendua anulatzen da, herri eta auzoen kultur ohitura propioak galtzen dira, tokian tokiko salerosketa mugimenduak desagertzen dira eta herri guneetako enplegua eta bizitza sozio-ekonomikoa ahultzen da. Guzti horregatik, Zestoako herri merkataritza eta ostalaritzak egiten duen eskaintza ezagutu eta gozatzeko deia luzatu nahi da. Etorkizunera begira Zestoako herritarrek merkataritza gune handiek egiten duten eskaintzaz gain, herri merkataritza eta ostalaritzaren aukera ere izan dezagun ziurtatu nahiko genuke eta hori, guztioi dagokigun erronka da; sektoreko profesional eta langileei, Zestoako Udalari eta Zestoako herritarroi. Zestoako erdigunearen funtzio komertziala indartu nahi dugu, eguneko ordu guztietan eta era guztietako jardueretarako, Zestoa, topaleku bizi bat izan dadin. Konbentzimendu osoa dugu, erosle eta kontsumitzaileak irabazle aterako direla herri merkataritza eta ostalaritzaren aldeko apustuarekin, ongizate eta bizimodu aberatsago baten alde egitea delako. Egin dezagun proba! Herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko planean jasotako helburuak bete eta ezarritako lan eginkizunak aurrera ateratzeko lan egingo da herri merkataritza eta ostalaritzako lan-mahaitik Hirugarrenik, Zestoako herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko 2009an diseinatutako plangintzaren berri ere emango da komunikazio ekintza honen bitartez. Hiru helburu eta lau lan ildo nagusi dituen plana da. HELBURUAK: 1- Herriaren garapen politika jasangarrirako era integratuan kudeatzea eskatzen duten ekintza kultural, sozial, urbanistiko eta ekonomikoetan, herri merkataritza eta ostalaritza suspertzeari garrantzia ematea. 2- Izaera komertzialagoa eta turismo zentralitate handiagoa ematea Zestoako erdiguneari, erosketak herriz kanpo egiteko joerari aurre egin eta Zestoako gune turistikoetara etortzen diren bisitariak erdigunera ere erakartzeko. 3- Herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko estrategiak eta ekimenak koordinatu eta dinamizatuko dituen egitura tekniko bat eratzea. LAU LAN ILDOAK: 1- Hirigintza alorreko proiektuak; Zestoako erdigunea, aisialdirako nahiz erosketak egiteko erosoagoa eta erakargarriagoa bihurtuko dutenak (oinezkoentzako ibilbideak, autoen trafikoa, erosketak egiteko aparkaleku-plaza berriak, erdigunearen seinaleztatze komertzial eta turistikoa‌). 2- Merkataritza animazioa eta animazio soziokulturalarekin zerikusia duten ekintzak (komunikazio kanpainak, azoka bereziak, bezeroen fidelizaziorako estrategiak‌).

3- Herriko denda, taberna eta bestelako zerbitzuetako establezimenduen produktu eta zerbitzu eskaintza berritu eta hobetzeko neurriak (establezimenduen berriztatzea, bezeroarekiko arreta‌). 4- Sektorea eta Zestoako Udalaren arteko elkarlana. Zestoako erdigunean erosketa garaian autoa aparkatu ahal izateko doako aparkamendu-sistema berri bat ezarriko da Azkenik adierazi, Zestoako erdigunean erosketak egiterakoan bezeroei autoa aparkatzeko aukera berriak eskainiko zaizkiela eta horretarako martxan jarriko den aparkamendu sistemaren berri ere emango da komunikazio kanpaina honen bitartez. Zestoako establezimenduetako bezeroentzat, erosketa unean autoa establezimendutik gertu aparkatu ahal izateko aparkalekuak ezarriko dira, Toribio Altzaga, Gesalaga eta Gurutze kaleetan. Inolako kosturik gabe autoa ordubetez uzteko aukera izango da, goizez 9:00etatik 13:00era eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Aparkamendu-disko berezi bat eskuratu beharko dute horretarako bezeroek, autoa leku horietan uzten denean derrigorrez erabili beharko dena. Disko hori lortzeko, komunikazio kanpaina honetan banatuko diren eskuorrian eskatzen diren datuak ipini eta Zestoako edozein establezimendutan entregatzea nahikoa izango da.

Z

estoako merkataritza eta ostalaritzako lan-mahaia


Markel Olano Diputatu nagusia kultur etxean.

Otsailak 26 Aizarnako Morroi feria mus txapelketan Leire eta Olatz txapeldun

Martxoak 5

Martxoaren 4an Foru Aldundia Zure Herrian izeneko ekimen parte-hartzailea egin zen Zestoan. Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olano eta Azpiegitura Foru diputatu eta Aldundiko bozeramailea, Eneko Goia 60 herritar ingururekin elkartu ziren. Herriko taldeetako ordezkariak izan ziren galderak egin zituztenen gehiengoa. Besteak beste, Ekainberri eta Lili jauregia, zabor politika eta galdeketak, errepideak eta bide-gorria, Merkatari elkarteak fidelizazio txartelaren inguruan, Herri Eskolak igeriketa programari buruz‌ galdetu zuten. Erantzunak denen gustukoak izaten lanak; batzuetan denen gustuko izan ez arren, erabakiak dagoenekoz hartuta daudelako, beste batzuetan beraien esku ez zegoen zerbait eskatzen zitzaielako eta azkenik, kasuren batzuetan galdetu edo proposatutakoarekin ados egonagatik ere, bat-batean, zuzenean hartu ezin diren erabakiak direnez, baiezko batekin erantzun ezin direlako. Aldundiak egindako inkesta bateko emaitzen arabera, herritarren %80ak ez du sinisten politikariengan. Diputatu nagusiak, politikariak eta herritarren arteko gertukotasuna galdu delako uste du dela hori eta horregatik jarri da martxan Foru Aldundia Zure Herrian ekimena. Garbi dagoena da Diputatu jaunari galdera bat zuzenean egiteko aukera ez dela egunero izaten.

Talde feminista sortu berriak antolatutako antzerkia

Martxoak 7 Ekainberrik Kobazuloen I. Eguna ozpatu zuen arkume erre eta guzti.

Martxoak 7 Hainbat zestoar Donostiako lilatoian

Martxoak 10 Dependentzi legeari buruzko hitzaldia Arroabean

Zuhaitz eguna.

Zestoako Udaleko Ingurumen Sailak, Ekain Guraso Elkartea eta Katamarrua Natur taldearekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Zuhaitz Eguna 2010 antolatu zuen martxoaren 7an. Landaketa Lili Jauregi ondoko lursailean egin zen. Egun batzuk lehenago lur sail horren garbiketa egin behar izan zuten ordea, dena sasiak jota baitzegoen. 225 zuhaitz landatu ziren; lizarrak, haltzak, urkiak, astigar txikiak, astigar zuriak, gorostiak, ostrabeltzak, urritzondoak, erramuak eta xarmak. Parte hartzaile asko izan zen eta hamaiketakoa giro bikainean egin zuten. Ea zuhaitz inguruak garbi mantentzen dituzten.


k

3

zulo

danbolin

1

ale/bale KALE.

Martxoak 12 Herri afaria talde feministaren eskutik

IDIAZPIKO ESKAILERA BE-

RRIEN GOIKO ALDEA ETA ESKUIN ALDERA ES-

PALOIA BITARTEAN DAGOEN ZATIA ZULOZ BETETA DAGO.

LANA ERREMATATU GABE BEZALA GELDITU DA.

Martxoak 14

BA L E .

EKAINBERRIRA BITARTEKO

Zigor Lizasok 4 kiloko lupia arrantzatu du. Bejondaikela!

EGURREZKO HEZIA ZATI BATZUTAN BOTATA ZEGOEN.

BERRITZEN ARI DIRA. EA ZENBAT

IRAUTEN DUEN!

Aizarnako elkartea itxita.

Martxoaren 12an hirugarren aldiz jaso zuten Aitzbarna kultur elkartekoek elkartea ixtekoak zirenaren abisua. Orain artean ez da gauzatu baina bai hirugarren honetan ordea. Goizeko 11:00ak aldera Azpeitiko epaitegitik etorritako ordezkari batek azalpenak eman zizkieten. Bi aukera zeuzkaten edo giltza entregatu eta denak kanpora ateratzea edo Ertzaintzari deitzea. Elkarteko kideek bigarren aukera hartu zuten eta epaitegiko ordezkariak Ertzaintzari deitu zion. Ordubete pasa ondoren bi furgoneta iritsi ziren Aizarnako plazara eta ordezkariarekin batera atea jo zuten. Barruan zeuden itxoite 40 bat lagun. Atea ireki eta galdera egin zieten: aterako zarete edo sartu egingo gara? Modu baketsuan elkarteko kideak banaka-banaka atera ziren “herriak egindakoa herriarentzat� zioten maindireak zeramatzatelarik. Langile batek serraila aldatu zion ateari eta elkartea itxita gelditu zen. Ondoren elkarteko kideak apaizaren etxe aurrera joan ziren. Elkartekoek ez dute etsitzen, Munilla Gotzainari hitzordua eskatu diote eta baita Aizarnako apaiz eta parrokiko batzordeari ere. Ez dute erantzunik jaso oraindik. Elkarrizketa mahaia osatuko dela ziurtatzen dieten arte aldarrikapenak egiten jarraitzekotan dira. San Jose egunez, martxoaren 19an eliz aurrean egin zuten azkena.

Martxoak 19 Urteroko krosa giro bikainean

Martxoak 19 Itxaropenako dantzari eta Idiakaitzeko txistulari eta albokariek emanaldia elkarlanean

Martxoak 19 Bertsolari Gazteen I. saioa Gaztetxean


J

ardunian

Urko Mager U

rko Magerrek Brasilen hasitako biologia karrerari zizare hezkuntzako ikasketekin eman zion errematea. Oraindik erraustegiaren gaia guretzat ezezaguna zenean, zaborren kudeaketako ikastaroa ere egin zuen, zizareekin zuzeneko lotura zuelako. Buruan zeukan proiektua bideragarria zela ikusi zuenean lursail bila hasi zen. Manu Eizagirre sozio hartuta, Aizarnazabalgo Larrasko baserriko lurretan Hezieko proiektua martxan da dagoeneko. Hiru Urkome sari lortu berri dituzte eta horren harira hasi dugu solasaldia.

Zertan oinarritzen dira Urkome sariak jaso dituzten hiru proiektuak? Lehenengo proiektuaren helburua, herrietako hondakinak zizarehazkuntzaren bitartez kudeatzea da. Zizareek konpost prozesua azeleratzen dute eta ekoizpena merkeagotu. Bigarren proiektua, hondakin likidoak inertizatzeko teknika berrien garapenean oinarritzen da, iragazi biologikoak erabiliz eta lonbrikultura teknikekin; etxetako ur zikinak edo gazta egiteko erabilitako esnearen gazua adibidez. Eta hirugarren saria berriz, txerrientzako parke dietetikoak sortzeko proiektuari eman diote. Zizareak oso aberatsak dira proteinetan, zizare-hazkuntza egiten den lekuan, zizareak ugaritzen direnean txerriei zizareak jatera sartzen uztean datza. Zizare haztegiarekin zabiltzate momentuz buru-belarri. Nola izaten da hondakin organikoak ongarri bihurtzeko prozesua? Materia prima ekarri behar da lehenik. Freskoan, zuzenean, etxeko zabor organikoa edo zimaur batzuk erabil daitezke, baina konpostatzea komeni da beti materiala garbitzeko. Zein animaliaren zimaurra erabiltzen duzue? Momentuz oiloena, ardiena, behiena eta zaldiena erabili dugu. Baserritar asko zimaurra nora bideratu asmatu ezinda ibiltzen da eta guri ekartzen digute, Sastarrain baserri eskolatik adibidez. Asko egingo duzue konposta, nola egiten duzue? Oraingoz librean egiten dugu. Materia organikoa piloan jartzen da. Mikroorganismoen eraginez, tenperatura igotzen hasten da. 80 gradura arte iris daiteke tenperatura, baina 55 eta 60 gradu artean eustea komeni izaten da 15 bat egunetan. Tenperatura horretan gaixotasunak sor ditzaketen mikroorganismoak hil egiten dira eta baita belar txar bihurtu daitezkeen haziak ere. Behin konposta egin eta materia garbi dagoenean‌ Zizareei jartzen zaie oihal gainean errenkatan. Gurdi berezi batekin zabaltzen joaten da materia organikoa lerroz lerro. Hor egoten da hiru hilabete inguru edo eta gero jaso egin behar da.

“Urola Kostako zabor

organikoaren heren bat erraz kudeatuko genuke�

Nola lortzen duzue zizareak oihal gainetik ez alde egitea eta ongarria jaso behar duzuen garaian berriz zakuetan ez sartzeko zizareak paretik kentzea? Jana duten bitartean hor egoten dira, ez dute alde egiten. Ongarria jasotzeko orduan berriz, dena xehe dagoenean, janik gabe uzten dira zizareak gosetu daitezen. Gero, errenkadetan tartekatuz janari freskoa botatzen zaie. Orduan, janari freskora joaten dira eta tarteetan humusa garbi gelditzen da, jasotzeko moduan. Zizareak domatzea da kontua, zizareen artzainak bezala gara, jajaja. Zuzenean zakuetan sartu eta saltzera? Udan bai, baina neguan bustia egoten denez negutegian sartzen dugu ongarria lehortu dadin eta hezetasuna galtzen duenean galbahea pasatzen diogu. Udan ez dago horren beharrik.


5 1

Edonork egin dezake, baserrian esate baterako? Bi metro karratu nahikoa dira etxeko hondakinekin eta baserriko zimaurrarekin baratzerako ongarria lortzeko. Zizareak nondik ekarri zenituzten? Asturiastik ekarri genituen, baina hemengoa da berez. Kaliforniarra deitzen diote ingeles batek bere garaian hara eraman eta han aztertu zutelako. Hemengo neguarekin eta ondo moldatzen al da? Bai, animalia gogorra da, hemen ondo moldatzen da. Madrilen adibidez arazoak izaten dituzte, urte guztian lurra ureztatzen egoten dira eta gastu handia dute. Guk berriz lehortzen izaten dugu lan pixka bat. Gainontzean makinaria aldetik oso gutxi erabiltzen da, zizareek egiten dute dena. Zein dira zuen bezero nagusiak? Lorezaintza, batez ere. Eta orain azken aldian txakolindegiak ere hasi dira. Txakolin ekologikoa egiten duen batek ere eskatu digu, hark bereziki gure ongarria nahi zuen, ekologikoa delako. Hiru litro eta 25 litroko poltsak ditugu eta Zestoan Miantxa dendan saltzen dute. Etxeko lorategi txikietarako ere oso ona da. Euskal Herrian ba al da ohiturarik zizare jarduera hauetarako? Orain dela 20-25 urte inguru boom bat egon zen, italiarrek ekarri zituzten zizareak hemengo baserritarrek haztegiak jar zitzaten, gero beraiek komertzializatzeko humusa erosiko zutela esanez. Ez zen horrela gertatu ordea eta diru asko inbertitu zuten nekazariak asko mindu ziren. Zizare haragia esan duzu oso aberatsa dela, ezta? Arrainarena baino aberatsagoa nahitaezko aminoazidoetan, grasa oso gutxi du. Ameriketan pentsu karnikoak egiteko ere erabiltzen dute, Frantzian pertsonentzat jakiak prestatzen dituzte, zizare patea esaterako eta Amerikako Estatu Batuetan ere diabetikoentzat jakiak prestatzen hasi dira. Atzerakoa ematen du pixka bat. Beno, ikusi angula, eta begira zenbat ordaintzen den!

Etorkizunera begira ze asmo? Zimaurtegi handi bat egiteko finantzaketa bilatzen ari gara. Zementuzko lurra duen aterpe bat behar dugu euria egiten duenerako eta prozesuan sortzen diren isuriak edo lixibak jasotzeko sistemarekin. Zati bat materia organikoa biltzeko erabiliko litzateke eta bestea ongarria zakuetan sartzeko. 200.000 euroko kostua du. Honekin proiektua bere osotasunean izango genuke; zizare hazkuntza, humusgintza eta hondakinen kudeaketa zerbitzua. Orain artekoa gure kabuz egin ahal izan dugu, baina azken pauso hau emateko finantzaketa publikoa behar dugu. Etxeetako zabor organikoarekin frogarik egin al duzue? Bai eta oso emaitza onak ematen ditu, zizareak ondo joaten dira etxeko hondakinetara eta lortzen den ongarria ere oso ona da. Zuen proiektu honekin Zestoan sortzen diren hondakin organikoei erantzun egokia emateko gai zaretela uste duzu? Hektarea batean 4.000 tona simaurrekin egin daiteke lan urtebetean. Erdira bihurtzen da gero ongarria, 2.000 tona eskuratuko lirateke. Gu horren hamarrenean edo gabiltza momentuz lanean. Gure kalkuluen arabera, Urola Kostako zabor organikoaren heren bat erraz kudeatuko genuke. Simaurtegiaren egitura izango bagenu, Zestoa, Aizarnazabal eta inguruko herriei zabor organikoen kudeaketa zerbitzua eskaintzeko gaitasuna izango genuke. Usurbilek egiten duen bilketa hautatua ikusita adibidez, nabarmena da zein zabor garbia lortu liteken, guretzat lehen gaia dena.

J

one Bergara


Urratsakhartu batuz, martxa

feminismorant

Zestoako Talde Feminista sortu berri da, Mundu Martxaren giroan; martxoaren 8aren eta Donostiako Lilatoiaren atarian.

Hainbat eta hainbat emakumek gogor egin dute borroka beren eskubideen alde historian zehar. Aurrerapauso asko eta handiak egin dira, baina benetako berdintasuna oraindik ez dugu lortu. Historian jauzi latza egin behar da, XVIII. eta XIX. mendeetara, hain zuzen, borroka feministaren lehen datu dokumentatuak lortu ahal izateko. Garai hartan, iraultza burges eta liberaletan, berdintasun juridiko eta politikoa sutsuki aldarrikatzen ziren, baina berdintasun horretan emakumeak ez zuen tokirik. Kontraesan potolo horren aurrean, emakumeen ahotsa altxatuz joan zen, eta ordutik honaino panoramari biratxoa ematea lortu da. Hala ere, ezin esan dezakegu feminismoaren hasiera hor dagoenik. Bada euskal kanta bat, XV. mendekoa, erditzean hil den emakume bati gorazarre egiten diona, gizon adulteroari erreferentzia eginez. Nahiz eta gutako gehienok poema honen berririk ez izan, “Lasturko Milia� du izena poemak, eta Zestoatik hain gertu, Lasturren, idatzi zen orain dela sei mende. Emakumea, beraz, historian zehar zapaldua egon da, gizonezkoaren menpe. Euskal Herrian, beste hainbat mugimendurekin batera, frankismoaren ondoren loratu zen feminismoa. Orain dela hogeita bi urte, 1988an sortu zen Emakunde Eusko Jaurlaritzaren baitan eta 2002an sortu zen Euskal Herri mailako Bilgune Feminista izeneko taldea. Zestoan aurrekari gertukoena Ilargierdi izeneko talde feminista dugu. Orain dela hamabi urte inguru sortu zen, eta hiru-lau urte jardun zuen lanean. Gazte Asanbladatik sortu zen, emakumearen egoeraz arduratuta zegoen emakume talde baten ekimenetik. Hainbat gairen inguruko lan-

ketak egin zituzten; iragarkiek eta jostailuek emakumearengan zuten eragina aztertu zuten, emakumeak lan munduan zuen bereizkeriari erreparatu zieten, eta etengabe salatu zituzten tratu txarrak. Tratu txarrei aurre egiteko bidean, autodefentsa eta autoestima tailerra ere egin zuten. Ilargierdik, ordea, hiru-lau urte iraun zituen, eta zortzi urte pasa ditu Zestoak talde feministarik gabe. JATORRIA TOPAKETATAN Pasa den abenduan, Gazte Asanbladak Zestoako Gazte Topaketak antolatu zituen Herria topatu, herria mugitu lemapean. Eztabaida haietan parte hartu genuen hogei pertsona inguruk talde feministaren beharra ikusi genuen. Orduan zehaztu zen asanblada inguruko emakumeak bilduko ginela, benetan talde bat sortzea bideragarria eta beharrezkoa zela ikusten genuen ala ez erabakitzeko. Urtarrilean egin genuen lehen bilera, eta orduz geroztik ostiralero biltzen gara gaztetxean. Talde feminista sortu berria zela, eskualdeko koordinadorara joaten hasi ginen; batez ere gutako inork ez zuelako feminismoaren inguruko MARTXOAREN 8K O

ELKARRETARATZEA

lanketarik egin aurrez, eta gure lanketa nola bideratu behar genuen erabaki behar genuelako. Momentu horretan, koordinadora Euskal Herriko Mundu Martxa antolatzen buru-belarri ari zen, eta guk ere bat egin genuen beraiekin. Martxoaren 8tik 13ra pasa da Mundu Martxa Euskal Herritik, eta inguruko herrietan bezala, Zestoan ere egin ditugu ekitaldiak: antzerkia eta txotx feminista.


7 HEMENDIK AURRERA, ZER? Orain, Mundu Martxa pasata, ez dugu gai zehatzik finkatuta, baina badira berdintasun idilikoa lortzea galarazten duten hainbat eta hainbat faktore. Horietako asko orain dela hamar eta hogei urte zeuden hutsune berak dira, baina ez dugu iraganeko akatsetatik ere ikasten. Esaterako, gaur egun, berdintasunaz ahoa betetzen dutenen artean, emakumea ministro izatea albistea da. Noiznahi esaten digu telebistak emakume bat hil dutela Euskal Herriko edozein txokotan, eta tristea badirudi ere, ohiko zerbait bezala kontatzen digute. Tratu txarrengatiko salaketak igo direla, eta biolentzia matxista goraka doala iradokitzen digute, lehen, emakumeak zuen egoerarekin, salatzeko aukerarik ere ez zuela esan gabe. Gaur egun, oro har Ilargierdi orain dela hamar urte iritsi zen ondorio berdinetara iritsi gaitezke hainbat esparrutan. Publizitatean emakume argal eta altuak erakusten dizkigute, edertasun perfektuaren erakusgarri. Aspaldidanik ari gara ikusten publizitateak bultzatzen duen ereduak

tz!

1

eragin dituen kalteak: emakumeak, eta batez ere nerabeak, emakume perfektuaren profilera hurbildu nahirik zer nolako barrabaskeriak egiten dizkion bere buruari, oharkabean. Eta batez ere, txiki-txikitatik desberdintzen gaituzte neska-mutilak. Neska jaio berriak arrosaz janzteko ohiturak oraindik ere bizirik dirau, mutilen jantzi urdinen ondoan. Gurasoak, ez dira ohartzen horrela desberdintasuna markatzen hasten direla. Alabei panpina eta sukaldetxoak oparitzen dizkiete eta zizkiguten, mutilei kamioi eta baloiak oparitzen zizkieten bezala. Hori horrela, oraindik zeregin asko dago berdintasunera bidean. Laster zehaztuko dugu zer nolako bidea jorratuko dugun, zer gairi emango diegun lehentasuna; oro har, nola bideratuko dugun lana. Taldearen izena oraindik ez dugu erabaki. Agian Ilargierdi izena geure egingo dugu, edo beste bat asmatu... ikusteko dago oraindik. Hasiera batean, topaketetatik etorritako ideia izanik, asanbladaren baitan eratu dugu taldea, baina lasterrera herrira zabaltzeko asmoa dugu, eta herriko emakumeek lagunduko diguten esperantza eta gogoa ere bai. Talde feminista gaztea gara, eta esperientzia eta jakituria beti izango dira ongi etorriak taldean.

Z

estoako Talde Feminista


udaleko berriak dalak hartutako azken erabakiak (otsailaren 25ekoak): :

U

AIZARNAKO TELEKOMUNIKAZIO ZENTRO BERRIA EGOKITZEKO, MATZOKO ETA SALETXEBURU LUR ZATIAK PERMUTATZEA. Aizarnako “Matzoko” izeneko lur saila, 8.040 m2ko azalera duena, eta “Saletxeburu” izeneko finkatik sortutako 905’02m2ko azalerako lur zati bat permutatzea onartu du Udalbatzak. Horrela, Aizarnan telekomunikazio zentro berria instalatzeko, Saletxeburu parajean dagoen 905’02 m2 azalerako lur zati baten beharra dagoenez, permuta jo da modu bideragarrientzat. Udal Batzarrak, aho batez, onartu du permuta.

HITZARMEN URBANISTIKOEN ERREGISTRO berria sortzea (hasierako onarpena).

Erregistro horren helburu nagusia publikotasuna eta gardentasuna bermatzea da, horretarako: Udaleko erregistroa publikoa, bakarra izango da eta ez du izango beste erregistro batzuekiko loturarik. Hirigintza-hitzarmenak zuzenean kontsultatu ahal izango dira eta, eskatzen duenari, dokumentu guztiaren edo zati baten kopiak edo ziurtagiriak emango zaizkio. Hori horrela, udalak erregistroko dokumentuak eskuratzeko eskubidea bermatuko du eta horiek kontsultatzea eta erabiltzea bultzatuko du. Udaleko erregistroak izaera telematikoa izango du. Hortaz, internet bidez eskuratu eta kontsultatu ahal izango dira dokumentuak.

∑ ∑ ∑

UDAL ARKITEKTO AHOLKULARIAREN KONTRATUA BERRITZEKO PROPOSAMENA Udal Batzarrera bertaratutako bederatzi zinegotzietatik aldeko zortzi botoekin eta, euskara ez jakiteak sortzen duen arazoa dela eta, Arrox Etxabe zinegotziaren abstentzioarekin, Udal Batzarrak Jose Mª Alberdi Alberdi arkitektoarekin duen kontratua beste bi urterako berritzea erabaki du. Horren ondorioz, 2012ko martxoaren 1a arte izango da indarrean kontratu hori.


9 1

agenda ma 26

RTXOA OSTIRALA

Arratsaldeko 18:45ean Ertxiña Musika Eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute Kultur Etxeko Areto Nagusian. Arratsaldeko 20:00ak aldera Musika Bandaren kontzertua izango da udaletxe azpian.

27

LARUNBATA

Gurutze Jubilatu Elkarteak ezohiko batzarra ozpatuko du. Arratsaldeko 16:30ean izango da lehen deialdia eta 17:00etan bigarrena. Gai bakarra landuko da; elkarteko estatutuen eguneraketa. Jubilatu etxeko iragarki taulan daude aurrez argitaratuta proposamenak.

ap

16

IRILA

OSTIRALA

Goaz antzerki taldearen “110. street-eko geltokia” emanaldia eskainiko da Areto Nagusian gaueko 22:00etan. Izen bereko Iñaki Zabaleta Urkiolaren nobelatik moldatutako drama. Sinopsia: Joseba New Yorken bizi den euskalduna da. Bere herritik alde egin behar izan zuen, eta Ameriketako Estatu Batuetan lan egiteko paperik ez du. Behartuta, garraio lan berezi bat egin behar du. Daukan argi izpi bakarra Angie da, ezagutu berri duen neska, adiskide beltz adintsua.

17

LARUNBATA

Arratsaldeko 16:00etan, XIX. Mus Txapelketa Ipintza Elkartean. Lau errege, lau hamarreko eta lau usteletara izango da. Partehartzea doan izango da baina bikote kide bat gutxienez Zestoa edo auzoren batekoa izatea da baldintza. Finalistentzat, besteak beste Geltoki tabernak eskaintzen duen afaria izango da.

23 24

24

ETA

25

Asteburuan zehar, Gaztetxearen XXI. urteurren ozpakizunak izango dira. LARUNBATA

Azkoitiatik aterata Zarautza, Pausoz-Pauso Amnistiaren aldeko martxa.

• E2011 ikasturtean. Besteak beste, erakusketa bat

rtxiña Musika Eskolak 25 urte beteko ditu 2010-

antolatzekotan dira urteurren hau ozpatzeko eta horretarako herritarrei ikasleen emanaldietako argazki eta bideoak eskatu nahi dizkiete. Arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak bitartean egongo dira aste egunetan Kultur Etxeko Musika Eskolako geletan. Informazio gehiago nahi duenak 943 147 911 telefonora dei dezake. ilota taldeak bigarren urtez jarraian parte hartuko du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Zestoan izango den norgehiagoka zozketak erabakiko du noiz izango den baina apirilaren 18 edo 25ean izango da. Bestalde, 2002, 2003 eta 2004an jaiotako gaztetxoekin esku pilota entrenamenduak egiten dituzte larunbat goizetan. Mutilak dira orain arte gerturatu diren guztiak ordea, ea neskaren bat animatzen den! anborradako karroza. Azken urtetako joerari jarraiki, Guraso Elkarteak egingo du aurten ere Itziar Elorzaren laguntzarekin danborrada txikiko karroza. Edonork laguntza eskaini nahiko balu, Ekain Guraso Elkarteko kideren batekin harremanetan jar dadila. rola Erdiko Mankomunitateak olio edukiontzi berriak jarri zituela eta, kokaleku berriei buruzko informazioa emanez triptiko batzuk banatu ziren. Triptikoak alde batean zuen formularioa bete eta, olioa birziklatzen dutenek 5 sariren zozketan parte hartu dezakete. Epea martxoaren 31n bukatzen da.

•P

•D •U



104 - 2010 martxoa