2009ko azaroa
100 zb.
EGIN
ZAITEZ BAZKIDE
TELEFONOZ (943 147 123) E-MAILEZ (DANBOLIN@TOPAGUNEA.COM) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ IZENA/BI DEITURA: HELBIDEA:
HERRIA: TEL.:
KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):
POSTA KODEA:
NORTASUN AGIRIA:
www.zestoaautoak.com
Ehungarren alea duzu hau, irakurle. Dagoeneko, 2.000 orrialde. Azkar esaten da. Uste dut badugula, zestoarrok, pozik egoteko motiborik. Zeinek sinistuko zuen, hasiera haietan, gure Danbolin ehun alera iritsiko zenik? Inor gutxik. Ni lehenengo alearen azal hark liluratu ninduen: hankak ziruditen baina besoak ziren; keinu bat desberdin pentsatzeari. Eta handik gutxira ohartu nintzen zein ona zen irudi hura, zapata-etxe ezagun batek antzeko argazkia zabaldu zuenean edonon, aldizkari eta publizitate-hormatan. Amets bat besterik ez zen Danbolin garai haietan. Baina kontuz gero ametsekin! Amos Oz idazleak dioen bezala, “ametsak bizirik mantentzeko era bakarra da inoiz ez gauzatzea. Berdin da zertan ari garen, lurralde bat eraikitzen, fantasia sexual bat imajinatzen edo nobela bat idazten”. Ametsak eta fantasiak, errealitate bihurtzen direnean, desengainu izaten omen dira. Gauza bera gertatzen omen da nobela bat idazten denean. Buruan daukazun nobela azkenean idazten duzuna baino askoz hobea izaten omen da. Danbolinekin ere horixe, gure ametsetan bikaina baina, gero, beroarena kendu egin behar! Ehun ale hauetan, 2.000 orrialde hauetan, denetik ikusi dugu gure aldizkarian: gauza eder franko, gauza konbentzionalagoak, hala-moduzkoak, eta gogoz kontra malamaneran egindako makina bat perla ere bai… Denetik. Baina hala ere, merezi izan du. Bai horixe! Bat, bi, hiru, lau, bost, sei… aurrera jarraitu du-eta gaurdaino. Eta ibilbide horretan, jendetza ederra bildu ere bai, modu batera edo bestera: artikuluak idazten, aldizkariko protagonista modura, diruz laguntzen, ekitaldietan parte hartzen… Eta hor, alez aleko ibilbide luzean, alez aleko hinkili-hankala horretan, gogoa eta pasioa ere askotan sumatu dira. Eta horrek urrea balio du. Orain ez gara konturatzen zer garrantzia duen ehun Danbolin ateratzeak. Oraindik goiz da hori neurtzeko. Urte batzuk pasa behar dute horretarako. Baina denbora pasa ahala, XXI. mende hasierako Zestoaren testigu handi baten gisa ikusiko da Danbolin. Gure aiton-amonek bere koartotako leku maiteenetan gorde ohi dituzten egunkari-zati, bertso paper, argazki kuttun horien antzera; liluratuta uzten gaituzten aspaldi-aspaldiko maravilla horien antzera.
F d a n b o l i nEK
ernando Arzallus
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 13 16 18 19
AMETSAK ETA FANTASIAK
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN ISABEL OLAIZOLA
DANBOLIN ZULO
HAU
1 0 0 .A
DA
EZ DA GIRO KIROLDEGIAN
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. D I E TA ? A Z A R OA N ? il xamarra… Baina ez da dagoeneko EROSKIn txokolatezko turroi eta polboroiak apaletako errege bihurtu direlako, ez… Santa Zezilia eguna dator; hori da kontua. Izan ere, egun horretan, zarata ateratzen dugun guztiok bihurtzen gara “musikari”. Ai ene! Xixilik entzungo bagintu! Baina hori du onena Xixilik, bera ez zela musikaria. Ez, ez… Xixili beste “santa” normal bat zen. Ez zuen instrumenturik jotzen. Baina norbaiti otu zitzaion gure “zaindari” bihurtzea, eta akabo. Ordutik ez gara isildu musikari “xaxiletrauok”. Hori bai, bejondeiola “santa” bihurtu zuen hari, zeren nik bere omenez makina bat Pastel jango baititut aurten ere! Bereziak gara gu gero… Goserik ez, eta azukreari ezin utzi! Ongi afaldu arren, pastel eder bat atera… eta koxk, kolpe denok! Aspaldi jakina da musikariok aberastu ez, baina jan… inork baino gehiago jaten dugula! Dena ordain daiteke hamaiketako edo afari on batekin! Eta txistulariona gehiegikeria bat da… Guk Santa Zezilia, San Isidro eta Arrateko Ama Birjina ere gurtzen ditugu, afari on bat egitearren! Aurten, ordea, faena handi xamarra egin digu Xixilik… Igandea da azaroaren 22a! Zergatik faena? Xixiliren eguna astegunez suertatzen bada, dilema bat izan ohi dugu denok… Noiz ospatu? Aurreko asteburuan ala hurrengoan? BIETAN! Batean txistulariekin, bestean abesbatzakoekin, banda, kontserbatorioko lagunak, txaranga… Baina aurtengoan aukeratu egin behar! Nik aspaldi apuntatu nuen nire agendan: larunbatean, IDIAKAITZ afaria! Ez naiz entsegutara agertu ere egin… Aurten, festetan jotzera ere gutxi! Baina Xixili eguneko “petit suisse”ak ez noa galtzera! Ez horixe… Ezta dietan egonda ere. Zorionak, ba, zaratazale guztioi! Musikari “xaxiletrauoi”! Herriko banda, abesbatza, txistulari eta musikari guztioi! Baita musikazale guztioi ere! Guztion omenez, nahi adina jan dezagun… Triglizeridoa eta kolesterola, azaroaren 23an. GORA XIXILI DEUNA!
Za
J
agoba Astiazaran
100. danbolin kaleratzera goaz, orain aprobetxatu esan beharrekoak esateko Hilero etxean zain egoten Oso aberas- garen gauza bat garria dela deda, falta sumanentzat herriko tzen degu. Krisgauzetaz eta en- toren muga gainteratuta egoteko ditu da 100 zeneta pixka bat baki! Jendearen bustitzeko eta partehartzea bapausuren bat du, herrikoia eman behar ba- da… uste dut heda zerbaitetan rri aldizkari gisa ba jakinaren gai- eredu dela estetinean egoteko… ka aldetik eta deNik oso gustora netik niri ausarirakurtzen det. dia gustatzen zait nahiz beti ez Esteban Telleria asmatu.
54 urte
intada.
50 urte
Iñaki Egaña
Eskerrak eman nahi dizkiegu, urtero bezala aurten ere, Huancavelica eta Acobambako jangeleta-
rako janaria eta diru-laguntza ekarriz udaletxe azpira gerturatu zirenei. Gure helburua elikagai sorta urteroko kontenedorearekin batera bidaltzea izaten da. Horrek gastu bat gehiago esan nahi du, baina zuen laguntzari esker lortu da beste urte batez. Gogor ari gara lanean, haiei eraikitzen eta lan egiten erakutsiz, Udal, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren proiektuen bidez. Helburua beren bidea bakarrik egiten ikastea da. Badakigu lan luze eta gogorra izango dela, baina zuekin elkarlanean jarraituko dugu.
Mª Jesus eta Teo
5 Ba oso gustora irakurtzen det, ez da gauza bat zain-zain egoten naizena baina iristen denean gustora irakurtzen det. Egia esan motxetxoa iruditzen zait, segituan irakurtzen da.
31 urte
Ainhoa Canseco
Zer esango dizuet ba, egiteko beste horrenbeste eta gehiago. Zerbait proposatzekotan? ba agian tartean umeek ere txoko bat izan dezatela, edo ipuin bat kontatu edo…
39 urte
Ana Artola
Oso ondo iruditzen zait ari zaretela, nik oso gustora letzen det, ederki ari zarete, gezurrik ez dizuet esango! oso ondo dago.
X ELEBREKERIAK
Ba zer esatea nahi duzu ba, segitzeko horrelaxe, hobetzeko beti egoten da baina… segi horrelaxe!
51 urte
Paloma Aranbarri Patxi Arregi
65 urte
H
AMAIKA aldrebeskeria idazten eta esaten dira euskaraz. Askotan entzun dugu ospitale batean “lehen landarea” jartzen duela, “solairu” adierazteko; autobusen ordutegian “bihar eta berandu”, eta gaztelaniaz “mañana y tarde”; “trenen gonazpikoak” ere ikusi omen zituen norbaitek, eta azpian “combinaciones de trenes”… Ia mito ere bihurtu dira. Bakarren batek esango du, “Tira, behintzat euskaraz jarri dute”. Izugarrizko amorrua ematen dit erantzun horrek. Euskaraz agertu behar du, noski, baina zuzen. Oraingo honetan, ordea, ez dut nahi gai serioei heltzerik. Adibide batzuk eman nahi dizkizuet; barre egin beharko, negar ez egiteagatik. Ba al dakizue zer jartzen zuen arropa denda bateko erakusleihoan? “Ehiztaria, 25 €”. Eta gaztelaniaz? “Cazadora 25 €”. Ezetz asmatu zer den "batasun ibiltaria"? Ba "unidad móvil". Lagun batzuk Bilbon izan ginen, eta Deustu auzoko kartel batean “Urgencias/Premiazko” irakurri genuen. Wazemanken azaltzen da, ba, “Larrialdiak/Apretones”? Horrexen parekoa. Donostiako izozki denda batean, “kirten” izeneko zaporea zegoen. Gaztelaniaz “mango” zioen. Afrodisiakoa ote zen? Hau ez dakit egia den, baina norbaitek kontatu zidan “lekatxo” ere jartzen zuela: gaztelaniaz, “vainilla”. Hori da hitzak asmatzeko gaitasuna! Horietako asko ezagunak egingo zaizkizue, Mihiluzen ikusi dituzuelako beharbada. Hala ere, seguru ez dakizuela zer gertatu zitzaigun ahizpa eta bioi orain dela gutxi gure herriaren izenarekin. Ez da goian aipatutako adibideen kasu berbera, baina antzekoa da. Altzako denda batera joan ginen aurrekontu bat eskatzera, eta, beste zenbait daturekin batera, etxeko helbidea eskatu ziguten. Ahoz esan genion. Gaztelaniaz ari ginen. Hurrengo egunean, posta elektronikoz jaso genuen aurrekontua. Zerbait xelebrea zegoen helbidean. Honela zioen: "Calle Xxxxxx, Nº xx, 20740, 6º A". Herriaren izenik ez. Eta, gainera, gu lehenengo solairuan bizi gara! Irakurri berriro altuan bukaerakoa, gaztelaniaz: “6º A”. Bai, bai; guri ere kostatu zitzaigun konturatzea: guk “Zestoa” esan, eta hark “sexto A” ulertu zuen. Graziosoa izan zen.
E
nbido 2. Mireia Orbegozo
J
ardunian
olaizola ISABEL
A
“
Oherakoan akordatzen zaizkit umetako kantuak
zaroaren 19an 100 urte bete ditu Isabel Olaizola Etxabek, “nuevian. Mil novecientos nueve” jaio zelako... “Hala esaten didate niri, ni ez naiz akordatzen baina...” Bere urtebetetze egunean bixita asko izan du Isabelek Iraetako Arrieta-enean. “Asko eta alaiak. Betebetean egon zen, etengabe bateon bat”, esan digu berak. “Jende argia eta kariñosoa, eta horrek asko balio du”. Seme-alaba guztiek zoriondu dute, bilobek eta birbilobek ere bai. Zestoako alkateak oroigarria oparitu dio herritarren izenean, Uztapideren bertsoa daramana (senar zuenaren lehengusu propioa zen Uztapide). Aldunditik lore sorta bidali diote, eta iraetarrek ere omenaldia egin diote. Garikoitz Mendizabalek txistuari ateratako doinuek dantzarako gogoa piztu diotela esan digu, “anaia Joxe Anjelek soinua nola jotzen zuen akordatzen zitzaidan eta”. Biharamunean hartu gaitu gu, lehendik ere izanak ginen berekin udaberrian, 99 urte zituen artean. Bi berriketaldietan kontatutakoa da hauxe.
Oinetakoak... goizean aurrena jaikitzen zenak onenak: alpargata zuriak”
ERREKATXO (1909-1933), OSO ASPALDIKO KONTUAK “Denbora askoan hitz egiten jardunez gero begietatik malkoak beti irteten dit” esan digu begi ertzak pañueloarekin sikatuz Isabelek. Malkoak ez dira ordea tristeziak eragindakoak. Oso konforme dago Isabel bere bizitzarekin: “zenbat geyo behar det?”. Etxekoek esan digute behin baino ez dutela negar egiten ikusi: iaz, bera munduratu zen baserria erre egin zela esan ziotenean. Oso oroitzapen goxoak ditu sortetxekoak eta behin eta berriz bideratzen du bere berriketaldia Errekatxora. “Ni Itziarko partekoa naiz, Elorriagan dago-eta Errekatxo baserria. Arroa Beheko estaziotikan pare-parean dago, eta Zumaia ere ez du hain urruti”. Itziar urrunago eta lekutan geratzen da Deba, baina legez udalerri hartako mugen barruan omen dago baserria. Elizarekikoak egitera, adibidez, Itziarrera joan behar izaten zuten, hango erretoreak ez zien uzten-eta Arroan egiten. Dotriñara eta komunio txikia egiteko, adibidez, “nahitaez joan behar zela eta han joaten ginen zazpi urterekin... Ia zenbat bide dagoen Arroa Behetikan eee? Kamiotik ez ginen joaten Sacamantecasi beldurra geniolako, eta trenarekin ere kontuz ibili behar ur beroa botatzen zuen eta”.
7 raz ematen genuen. Horrexen penetan pasa nuen gerra denbora guztia, ez nintzela iritsi erdara ikastera. 80REN BAT LAGUN ELKARTU DIRA AIZARNAKO ANBUNEAN AMAMAREN 100 URTEAK OSPATZEKO. ARGAZKIAN ISABEL BERE BIRBILOBA ETA HERENILOBEKIN
Ze familia zineten? Ni gelditu nintzen urtebeterekin ama hilda. Eta aitak andre berria hartu zuen. Anaia zaharrenari ama akordatzen zitzaion; nik ez nuen ezagutu, bigarren amarekin hazitakoa naiz. Bost anai-arreba ginen, ni gazteena. Bost ginen, gaur bakarrik nago; besteak joan ziren. Nolakoa izaten zen zure eguna? Jakinekoa. Goizean goizo jaiki, seiak ingururako arriba! Amak hots eginda. Eguna argitzen ari zenean jaiki eta iluntzen zuenean ohera; ez zen oraingo konturik. Orain iluntzean irteten du jendeak kanpora. Lehenengoan jaikitzen al zinen? Etsi-etsian. Orduan ez zen buelta eman eta bertan geratzerik. Jaiki eta aurreneko lana: behiei jatekoa eman askara eta gero esnea bildu. Gosaldu aurretik egiten genituen horiek. Behi-biltzen hasi nintzen ni hamar urterako. Goiz-erdian ama joaten zen kalera, Zumaira, esnea-eta saltzera. Eta gu, anai-arrebok eta mantendu aldera zegoen morroia, joaten ginen sorora pixka batean lanera. Ta bederetazi t’erdiak aldera gosaria. Zer gosaltzen zenuten? Baratzuri zopa ederra eta taloa eta esnea. Orduko gauzak horiek ziren. Gosaldu ta sorora. Berriz sorora? Baaai. Ordu biak inguru izaten zen gero bazkaltzerako. Eskolara ere joango zineten ba noizbait? Arroako Tellerindegia baino gorago etxe koxkor bat zegoen eta hango andreak ematen zuen eskola. Dena euska-
Zer ikasi zenuen eskolan? Letrak ikasten, eskribitzen pixka bat, letra polita egiten graziarekin eta dotrina ere bai. Multiplikarrik ez nuen ikasi. Sorora baino gusturago joango zinen eskolara? Gustora joaten ginen gu sorora. Ohitu egin ginen. Ta ze lan egiten zenuten soroan? Ze lan egin? Eneee... izan zan han urtea ia 200 anea gari izan zirena. Traktorea genuen etxean aitak estranjeritikan ekarritakoa. Gure aita ganaduarekin-eta baino ere makinazalea zen. Gerora pixka bat arindu zen hura makineriarekin eta, baina lana asko egin behar izaten zen! Hango garo sailak, arto sailak.... zenbateko gari piloak jaulkitzeko! Nik ikaragarrizko bentaja bilatu nuen ezkondu eta hona (Iraetara) etorri nintzenean. Sasoi hartan ez zen inor kezkatzen lanarekin, tokia izatea zen suertea. Garia nola jaulkitzen zenuten? Ez al dezu behinere zuk ikusi? Ez, holakorik ez dakigu. Eneeee, Jesussss. Buenoooo. Gure aita zena bere herraminta horiekin, udazkena dena pasatzen zun etxez etxe Itziar alde horretan, Jaungoikoak daki zenbat etxetan jardun zen hura garia jaulkitzen. Traktorearekin makina bat aldiz egina nago ni goldean, aitarekin neska gaztea nintzela. Zintzo gero gainera! Hark ez zuen kerarik izaten. Egiten giñuzen jardunaldi galantak.
···
Dena ez zen lana izango? Erromeriara Zumaiara joaten ginen sanpedrotan. Politak izaten ziren, musikak, pilarmonikak, jendea inguratzen zuen eta. Orain dagoen gauzarik ez zekiten lehengoek, baina armatzen ginen geu ere, zer uste duzu ba?
路路路
DUELA 50 URTEKO ARGAZKIA EZKERRETIK ESKUINERA, GOIAN: JUANITO, ANGELES JOXE MARI, PILAR ETA RAMON BEHEAN: ANTONIO, ISABELOLAIZOLA ETXABE, CARMEN, SANTOS URIA OLAIZOLA, TERE
Eguneroko arropa ez zenuten jantziko festarako? Ezzzzz, ezzzzz. Soinekoa norberarena hori seguru gorde behar zen. Festatik bueltan etxera etorritakoan aldatu! Eta gorde ere bai. Jaiko arropa, jairako. Eta oinetakoak? Oinetakoak... goizean aurrena jaikitzen zenak onenak: alpargata zuriak. ARRIETA (1933TIK), EZTEI ETA GERRA KONTUAK 76 urte daramatza Iraetan Isabelek eta zortzi seme alaba izan ditu, denak Arrieta-enean, emagina -izekoetxean bizi zuen eta. Gizonak erakarri zuen Iraetara eta gizonagatik galdezka hasi gatzaizkio. Gizona nola ezagutu zenuen? Ikusita (barrez). Orain nola ezagutzen dira? Halaxe. Oain ba al dakizu ba nola ezagutzen diren? Orain ere ikusita; ikusi gabe tristea izango da. Zergatik apartatu zenuen zure gizona? Zer esango dizut? Esango dizut egia. Orduan errotan ehotzen zen artoa. Eta, hemen, Iraetan zegoen errota. Noizik behinean artoa astoan hartu eta errotara etortzen nintzen. Hortxe ezagutu nuen; aplikatu ezagutzea. Handitxetik ezagubidea eta jarriko ginen zeozer hitz egiten eta aurrera. Zenbat denbora egon zineten nobio? (Barrez) ...akordatu egin behar... urte dexentean, hogeitalau urterekin ezkondu nintzen Santosekin, Itziarren.
Orduko hartan ez zineten oinez joango... Ezzzz,... beno Arroara bai, baina ordurako autobus handia zegoen Arroa Behean eta autobusean joan ginen Itziarra.. Soineko berezia jantziko zenuen... Baaai. Neu ibili nintzen pixkatean josten ikasten Zumaian. Ederra soinekoa, beltza, beltza egiten zen orduan. Ahal zen onena, orain bezelaxe. Elizatik irtenda hamaiketakoa egin genuen Saleginean, garai hartan ezkontzeko baraurik joan behar izaten zen eta. Gero bi eguneko ezteiak izan genituen, etxe honetan. Inguruetako osaba-izebak eta lehengusuak eta denak hartu genituen... eguraldi ederrak ziren uda azkena izango zen, artoak-eta bilduta zeuden behintzat eta. Eztei bidaia egin al zenuten? Ez. Baina nik Donostia ezagutu nuen hona etorri eta laister. Eta berehalaxe gerra, ezta? Hori da, hiru-lau urtera. Gizona eraman ziguten gerrara bere borondatearen kontra. Mutil-jendea dena eraman zuten. Bilbon ere izan ginen hura nola zegoen ikusten. Bi urte egin zituen etxetik kanpora. Kartak eskribitzen genizkion elkarri. Eta zer jartzen zizun karta haietan? Zer jarriko zidan ba!? Ondo al nengoen. Orduan ordea ireki egiten zituzten kartak. Zentsura? Zentsura, bai. Beldurra pasa al zenuen senarragatikan? Pasako ez genuen ba! Alde egin gabeko beldurra; beti beldurra. Gaixo nengoen gainera hura joan zenean. Orain ez da ikusten baina... gornia nuen, ohean nengoen eta familia izateko gainera.
Gerraostean, baserrian bizita, goserik behintzat ez zenuten pasako. Etxean egiten genuendena; etxean ogia, ganadua, esnea, patata... Partitu egin behar izaten genuen kanpora errukituta. Jateko behintzat beti izan genuen zeozer. Azpeitira joaten ginen egiten genuen jeneroa saltzera. Azpeitia zen ona, asko saltzen zen han. Zestoa baino plaza hobea? Hutsa da Zestua. Trenean joaten ginen. Estaziotik Azpeitiko plazara bidea luzea egiten zen besoan hainbeste kilo baba eramateko eta azken aldera hasi nintzen eramataile karreteroei pagatzen jeneroa erosoago eramateko. MENDEBETEKO
TALAIATIK
GAURKO GIZARTEARI BEGIRA
Gaurko bizimoduaz ze pentsatzen duzu? Zeharo kanbiatu da kendea. Baserriko lanari laga egin dio jendeak. Gauza diferente asko sartu da. Larra eta zikina ugari; lehen sasoi batean soro batzuk ederragoak izaten ziren, goitik hasi eta barreneraino... Orain ez du merezi, egiten duzuna besteak esandako prezioan saldu behar eta ekarri duzuna berriz kristona pagatu duzu...
ISABEL
25 URTE INGURUREKIN
9
Eta gizona behin betiko etxera bueltatu zen egunarekin akordatzen al zara? Bai. Abixatu zidaten etortzekoa zela baina ez egun hartan bertan ailegatuko zela... Eneee, arropa kontuan ere ez zen oraingo antzik. Zakuekin egindako galtzekin ibiltzen ziren soldaduak, baita bertako gizonak ere zakua askatu eta haretxekin egindako galtzekin. Horiek denak ikusi genituen.
Adelantoak aipatu dizkidazu behin baino gehiagotan. Gauzak asko aldatu dira, baina dena hobea ez da izango gaurkoa. Den-dena ez; behin ere ez da izango gainera.
5 3K O
UHOLDEAK
Tristea hura zen. Etxean, sukaldean, hainbesteko ura (eskua lurretik metro pasara jarriaz esan du). (...) Ura zegoen gerriraino eta aldameneko etxera joan ginen, han artean urik ez zela sartu eta Otxokora. Eta ezer jateko ez zegoela eta gure beldurra eta gure larritasuna. Mutilak falta zirela eta. Ordurako hamazazpi urte bazeuzkan ujalde hura zenerako gure seme zaharrenak. Joaterako esan genion ogia bazegoela etxean eta esnea ere bilduta gelditu zela. Eta kazuela handi bat beteta esnearekin ekarri zuen. Halako batean etorri zen. Otxokoan mordoska zegoen jendea inguratuta eta hantxe surtan egosi gure kazuelkada esne hori. Eta patatak ere bai. Eta ume gazteenak sartu zituzten ohean eta gu sukaldean egon ginen denbora guztian, irten gabe, kanpora begira noiz bajatuko ura. Goizaldera hasi zen pixka bat bajatzen, bazijoala, bazijoala... Hura zen larritasuna! Ikaragarria pasa genuen. Gerrara zijoazenean baino ere larritasun handiagoa. Nire gizonaren anaia gazteena Zestua alde horretara joan zen, Osinbeltz esaten dioten tokira. Hortik eskea zegoen ba, gaizki zeudela eta... autobusa urak goitik behera bajatuta laguntza eta laguntza eske. Gurea eta bestea Akertxaneko mutila. Ikaragarria! Hura zen bizi ezina. Aurrena etorri zitzaigun abixua Arrietaeneko seme zaharrena galdu zela, Erramun galdu zela pentsatu genuen aurrena eta gero koinatua izan ito zena, Joxe. Joxe eraman zuen. Hura zen latza. Iraetatik behera, Amillubi alde horretan, hor kateatuta bilatu zuten gurea, itota. Akertxanekoaren arrastorik ez, hura ez zen azaldu
Eta zer da, zure ustez, lehen orain baino hobeto zegoena? Orain baino hobeto zegoena lehenago? Burua. Lasaiago, lan gutxiago eman buruari lehengoek. Gure ama eta jai arratsaldetan atarian jarri eta ilunduta ere ez ziren erretiratzen jokoan ederki egoten ziren. Alaitasuna genuen guk. Arbi ostroak egitera joanda ere kantu galantak egiten genituen Errekatxoko gain haietan. Oherakoan akordatzen zaizkit kantu haiek.
“
Telebistak ez dit grazirik egiten eta errosarioarekin distraitzen naiz�
j
on artano izeta
Palestinaren aldeko eguna Azaroak 7 Asterix eta Obelixek 50 urte. Usua Lasa eta Joseba Ossak itzuli dute euskarara, Bakunen
Palestinaren aldeko taldeak prentsaurrekoa eman zuen urriaren 31n udaletxean. Arbizu eta Zestoako alkate eta zinegotziak, LABeko ordezkariak, Askapena, Ken7ko Eñaut Elorrieta, Palestinarekin elkartasunean diharduten hainbat lagun eta Nabil Monsour kantaria eta Wael Ayoub, Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi bertsolariak elkartu ziren bertan. Basel Zayed musikari palestinarrak ezin izan zuen etorri eta mezua bidali zuen: “eskerrak gonbidapenagatik baina israeldar okupazioaren azpian bizi garen palestinarrok egunero aurre egin behar izaten diegun
Azaroak 7 “Huancavelicaren lagunak” Perura bidaltzeko material bilketa
oztopoengatik ezin izan dugu zuekin bat egin gaur”. Azaroak 6an izan zen festa nagusia. Egun osoan zehar argazki erakusketa egon zen udaletxe azpian eta jai giroa ere ez zen falta izan; trontza, bertsolariak, afaria, trikitilariak…
zulo
danbolin
Azaroak 8 Arroako Juan apaiza jubilatu zela eta omenaldia egin zioten
Azaroak 14 Oier Iraolagoitia iraetarrak irabazi zuen Orioko ziklo-krosa
San Martin jaiak Lasaon
Azaroak 15
Azaroaren 6an hasi ziren jaiak txupinazoarekin. Gauean Trifulka eta Street boys Army taldeen kontzertua izan zen eta festak luze jo zuen Dja aritu baitzen musika jartzen goizeko ordu txikiak arte. Larunbatean haurren eguna izan zen eta puzgarrietan gozatzeaz gain, txokolate beroa banatu zuten haur zein gurasoentzat. Igandean baserritarren abereen eta nekazal produktuen azoka izan zen.
Oraindik ere tarteka ardi taldeak ikusten dira herriko kaletan
1 1
Gazte topaketak Azaroaren 27tik 29a bitartean Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren topaketak egingo dituzte Zestoan. Gazteek elkartzeko eta egungo gizarte ereduaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta alternatibak eraikitzeko aukera izango dute bertan: «Utopia berrien zirriborroa marraztuko dugu. Etorkizunaz, borrokaz, jarrera iraultzailez eta eraldakorrez beteko ditugu kaleak. Borroka ezberdinen tailer-lantegia muntatuko dugu, Zestoa Euskal Herriko gaztetxe erraldoi bilakatuz ». Halaxe adierazi zuten Gazte Mugimenduko kideek, ekimena aurkezteko eginiko agerraldian. Egitaraua:
Azaroak 19 musika eskolak santa zezilia eguneko kontzertua
Azaroak 20 Liliko lanek aurrera jarraitzen dute
Azaroak 20 Ikas pilotan gaztetxo mordoa
Behobia-Donostia Argazkian, azken-azkenak atera ginenak, txingorra zaparrada gasolinera azpian pasa eta gero IGOR AIZPURUA DANIEL MAYO MIKEL JAUREGI GARIKOITZ TABASKO AGUSTIN EGIGUREN JUAN INAZIO ZUNZUNEGI JUAN ANGEL MARTICORENA XABIER ALBERDI GORKA ALTUNA XABIER ARRIETA IÑAKI URANGA JOSE MANUEL PIZARRO ARITZ ARRIZABALAGA JUANJO ALBERDI ANDONI ZULAIKA NEREA IRURE AINTZANE ORBEGOZO MIREIA ORBEGOZO MIKELA DIAZ JUAN MARIA ELOSUA EMILIANO PEREZ ONINTZA IRURETA RUBEN SANCHEZ
01:20:06 01:20:11 01:22:34 01:22:51 01:24:05 01:25:41 01:27:14 01:27:50 01:32:21 01:33:30 01:34:00 01:34:11 01:36:03 01:38:32 01:41:08 01:51:51 01:52:28 01:52:28 01:54:25 01:54:40 01:56:06 02:02:58 02:08:36
Azaroak 20 “Preso bat egunkari bat” elkartasun musa
Azaroa Ibai ondoan doan bide gorriko faroletako kablea lapurtu dute
KALE
BA L E
k
Azaroak 21
ale/bale KALE.
BADA GARAIA KALEAK BEHINGOZ ONDO ASFALTATZEKO. AROCENA PAREKO SARRERAK LOTSA EMATEN DU!
BA L E .
atletismoko frogak kiroldegian
Azaroak 21 Bandaren santa zezilia kontzertua
HERRITAR BATEK KALE “ZUBIAURREKO KORRIKARAKO PISTAN BOTINETAN KORRI BEHAR”. HARTXINTXARRA BOTA DUTE ORDEA ETA TXUKUN DAGO ORAIN.
HAU BIDALI ZIGUN:
Azaroak 21
Herritarrak mintzo
Iraetan bertso afaria
KIROLDEGIKO ITOGINAK: EURIA EGINDAKO BAKOITZEAN BEHEKO PISTARI
TRANPOLINA BAKARRIK FALTA ZAIO.
MIANTXA ETA EGAÑAZPI ARTEAN KOTXEAK DOBLEFILAN APARKATUTA EGOTEN DIRA JENDEAREN PASOAN. ARRANDEGI PAREAN DAGOEN DEBEKATUTAKO NORABIDEA ADIERAZTEN DUEN SEINALEA EZ DA ONDO IKUSTEN ETA KANPOTARRAK PASA EGITEN DIRA.
BAINUETXEKO LUR-AZPIKO PASAGUNEA ORAIN DELA URTE ASKO EGINDA EGON BEHAR ZUEN, BAINA BENO, ONDO EGINDAKOA ONDO EGINDA DAGO ETA PUNTO. HOTEL IRURE ZENAREN PAREAN SAREA KENDU ETA PETRILA ALTXATU DUTE, BAITA BI ESERLEKU JARRI ERE, HAU BALE BIKOITZA DA!
Azaroak 21 Egunkariako auziperatuei babesa erakusteko elkartasun argazkia
BIDALI ZUK ERE ZURE KALE ETA BALEAK danbolin@topagunea.com HELBIDERA!
Azaroak 24 Bartzelonista amorratuak
3 1
100 .a da Hau
danbolinEN 100.
ZENBAKIA DA AZAROKO HAU.
2000.
URTE BOROBIL
HARTAN HASI ZEN POLIKI-POLIKI EUSKARA HUTSEZKO HERRI ALDIZKARIA.
ZUEKIN
100.ERA IRITSI IZANA, ETA DAGOENEKO, DATOGAUDE, 10 URTE KUNPLITUKO BAITITU danbolinEK.
OSPATU NAHI DUGU
RREN URTEARI BEGIRA
Ez dakigu zein ordenetan egin zituzten etxeko lanak Danbolin sortu zutenek duela ia hamar urte: lehenengo idazteko jendea aurkitu, gero dirua eskatu eta ondoren inprenta aukeratu, ala publizitatea lortu, gero hilabetekarirako koordinatzailea aukeratu eta ondoren diseinua erabaki. Euskara hutsean argitaratuko zen aldizkariari izena jartzeko lanak behinik behin egin zituzten eta hasierako lantaldeko inor akordatzen ez bazen ere begira ze perla aurkitu dugun Danbolin sortu aurreko lehenengo berripaperean. Kale inkesta estreinatu zen lehenengo berripaper hartan eta galdera ondokoa zen: “Ezer onik espero al daiteke Danbolin izenaz bataiatutako aldizkaritik?”. Eta hona bi erantzun bikain: Jesus Aizpurua: “Izen politta eta egokia dala iruditzen zait. Bi danbolinak ere geldik egon ezin duten gauzak dialako. Batek gaztainak erretzeko beti bueltaka ibili ber dulako eta bestiak beti zarata ateratzen egon ber dulako. Gainera biak ere, ezin dia bakar-bakarrik ibili. Baten baten laguntza ber due”. Erantzun sakona iruditu zaigu. Beste erantzuna txatxuagoa da, Iñigo Etxeberriarena: “Tanborrada ta Zestuko tradiziyuakin lotura badik baina... etzatek oso izen zea iruitzen... etzakit ze hitz esan... Danbolin... aldizkai batentzako ez dek seriyua. Baina bueno, ez gaittuk erreferendunak itten hasiko rebista-izenak aukeratzeko...”. Laranjadi eta Anparito Jon Artanok gogorarazi digu aldizkariari izena jartzeko garaian Anparito zerrendan zegoela, berak proposatu zuela. Egokia iruditu zitzaion nonbait. Baina Margari Eizagirrek ederki asko gordeta dauzka sorrera garaiko aktak eta izenen artean ez da ageri Anparito, bai ordea Adaxka, Lajaia (euskara zuzenean esaten hasita Laranjadi), Lili, Otarrape, Xarna, Zaldiko eta Zitxion/nan. Badakizue nork irabazi zuen. Gainera, izenak bi bertsio ditu hasieratik, aldizkaria Danbolin da eta berau argitaratzen duen kultur elkartea Danbolin zulo. Ertxinan dago herritar gutxik ezagutzen duen Danbolin zulo izeneko kobazuloa. Bi izenak Manuel Arregik proposatu zituen, aldizkariaren bultzatzaile nagusietakoak.
Diseinu modernoa Danbolinen hasierako ia lantalde osoak nabarmendu du aldizkariaren diseinua. Oso modernoa batentzat, bestearentzat kristoren xoka izan zen, bestearentzat Euskal Herriko herri aldizkarien artean bereziena. Izan ere, Danbolin sortu zenerako inguruetan herri aldizkari asko sortuak ziren eta non begiratu bazegoen. Normalena zen diseinu diskretuak izatea eta zurrun xamarrak. Zestoakoa apurtzailea izan zen inondik ere. Eneko Aristiri lehen zenbakia atera baino pare bat hilabete lehenago deitu zioten galdezka ea diseinu lanak egin nahi zituen, hortik atera kontuak zenbat denboran prestatu zuten aldizkariaren
···
··· itxura. Aristik azaldu digunez, ez zuen kolpe batean osatu diseinua, zenbakiz zenbaki joan zen maketak egiten, atal berriak agertu ahala. Akordatzeko modukoa izan zen Danbolinen lehen zenbakiaren azala: takoidun zapatetan bi beso. Eta zer esan nahi zenuen azal horrekin Aristi? “Mezua? Joko bisuala zen, atentzioa deitzeko, besterik gabe”. Ezetz asmatu nola egin zuten azal hori? Zapatak norenak ziren ez dira akordatzen, baina bai takoirik ez zutela. Kartoizkoak egin eta pegatu zizkien. Orain imajinatu Fernando Arzallus kamara reflexa eskuan hartuta argazkia ateratzen, Eneko Aristi hor dago bere besoak zapatetan sartuta, kieto. Horixe Danbolinen lehenengo azala. Aristik kontatu digunez, lehen zenbakietan argazkiak, mapak, grafikoak eta azalak beraiek ere asko lantzen zituen, orain dezente gutxiago. Teknologiak ere ez zuen asko laguntzen, ordenadorea motela, pantaila txikikoa eta pazientzia galanta behar. Orain kontuak bestela dira, ezin esan ordenadoreek bakarrik egiten dutenik lana, baina diseinatzailearen egitekoa asko arindu bai. Diseinu ausart eta ez zurrunak disgustuak ere eman dizkio Aristiri (eta nola ez artikuluaren egileari). Noiz edo noiz argazkiaren tokian lauki zuria LEHENENGO BOST BAZKIDEAK publikatu da eta besteMargaret Legarda ren batean (MiantxaKarmele Gainza neko Mikeli egindako Lurdes Unanue elkarrizketan) testuaJoxe Orbegozo ren zati ederra falta! Ixiar Muguruza “¿Dinbolín, qué LEHENENGO LANTALDEA es éso?” Danbolin sortu beEdurne Korta, Marce Tena, Olaia Salegi, rria. Jon Artano, aldiz- Manuel Arregi, Ainhoa Subinas, Jon Artano, kariko lehenengo koNagore Telleria, Margari Eizagirre, Mailu ordinatzailea, joan da Odriozola, Joxeba Larrañaga, Urko Canseco herriko denda batera publizitatea eskatzera.
Aurkeztu dio eskaera dendako nagusiari eta hark: “Dinbolín, qué es éso?”. Denek entzuteko moduan esango zuen eta Artano lotsatu. Ez zaio ahaztu ordea handik pare bat hilabetera nagusiak berak deitu zuela Danbolinera, esanez publizitatea sartu nahi zuela. Gaur arte. Aurrekariak Danbolin ez zen sortu ezerezetik. Oso estilo diferentekoa bazen ere 1992an Bai Zera aldizkaria argitaratzen hasi zen. Udalak sustatu zuen argitalpena eta herri administrazioaren informazioaz gain herriko arazoen eztabaida leku izan nahi zuen. Sei zenbaki argitaratu eta bertan behera geratu zen. 1995ean herriko Euskara Elkarteak hartu zuen bere gain aldizkariaren erredakzio lana. Lauzpabost zenbaki
Aldizkariaren izen proposamenen artean izan ziren: Anparito, Adaxka, Lajaia, Lili, Otarrape, Xarna, Zaldiko eta Zitxion/nan baino ez ziren publikatu. 1999an Zestoako Udalak herri aldizkaria abian jartzeko deialdia egin zuen eta 2000ko maiatzean makinaria abian jarri zen (lehenengo berripapera kaleratu zen). Udalak diruz lagunduko zuen proiektua, baina aldizkariaren ardura osoa Danbolin zulo kultur elkarteak hartuko zuen, baita koordinatzailea kontratatu ere. Marce Tena hasi zen lan horietan, baina berehala utzi eta Jon Artanok hartu zuen ardura. 2001eko otsailaz geroztik Jone Bergara da aldizkariaren koordinatzailea.
5 1
Badatorrela Danbolin! 2000ko maiatzeko berripaperan herritarrak jakinaren gainean jarri ziren idatzi honekin: “Udazkenetik aurrera herriko informazioaren topaleku bilakatu nahi duen hilabetekaria argitaratuko da. Herri jaien ondoren hasita, hogei orrialde inguruko euskara hutsezko aldizkaria hilero ateratzea da gure nahia. Bitartean, eskuartean duzun tankerako bizpahiru alerekin prestatu nahi genuke etorkizuna. Danbolin izena jarri diogu aldizkari berriari eta danbolina bezala, zarata gehiegi atera gabe, gure herriko egoeraren ispilu iraunkor izan nahiko luke. (...) Aldizkari irakurterraza, ea euskaraz irakurtzeko ohitura sortzeko bide ere izatea lortzen dugun”. Ondoren herritarrei deia egiten zitzaien diruz laguntzeko, aldizkarian idatziz kolaboratzeko, informazioa emateko eta publizitatea jartzeko.
Bigarren zenbakia eta Pepita Iriondo Danbolinen aurkezpen publikoa ez zen egin lehen zenbakia kaleratu aurretik, ezta taldeak lehenengoa eskuetan zuela ere. Azpeitiarrek (Uztarria aldizkaria kaleratzen hasi berriak) esan omen zieten fuerte hasi zirela, bigarren zenbakiarekin batera Danbolin zulo kultur elkarteak Pepita andereñoaren testigantza biltzen zuen Nire pausoak liburua argitaratu baitzuen. Bigarren zenbakiarekin eta Pepita Iriondori buruzko liburuarekin egin zuten aurkezpena. Lehenengo eta bigarren zenbakiak aipatu ditugu, baina ezin esan gabe utzi beroketa moduan hiru berripaper argitaratu zituztela 2000ko maiatzean, ekainean eta uztailean. Abuztua eta iraila arnasa hartzeko hartu eta urrian etorri zen lehenengo Danbolin; Juanita Errexili egindako elkarrizketarekin, uda herrian pasa zuten sahararrekin, eta nola ez, festa pasa berriekin. Oraindik kontu-kontari Marce Tena izango da hasierako lantaldetik herrian bizi ez den bakarra. Kanpoko ikuspegi hori baliatuz, lehenbizi galdetu diogu ea Danbolin irakurtzen duen eta baietz erantzun digunez (amak gordetzen dio) gero galdetu diogu ea nola ikusten duen bederatzi urte eta pasata. Besteren artean bi gauza hartu dizkiogu gogoan, agian entzutea komeni zaigulako: “Jende asko dabil! (alegia, kazetari lanean herritar asko somatu duela) eta ez nuen uste halako herri txikiak hainbesteko jokorik emango zuenik, gai piloa ateratzen da!”.
“
Dinbolín, qué es éso?”. Denek entzuteko moduan esango zuen eta Artano lotsatu.
O
nintza irureta
a
STEAZKEN GOIZEKO
bederatziak. Ateak irekitzerako pedal hotsa entzuten dugu goiko gimnasioan. Eguna bukatzerako zenbat jende pasa ote da? eta hori gaur eguraldi ona egiten zuela eta umeak parkean zeudela. Denetarik entzun dugu, gauza on bakarra; kafe makinaren arrakasta. Kexak berriz mordoa, argazkian azaldu nahi ez duelako batek, bazterren bat zikina dagoelako besteak, goizean goiz itoginak daudela ere gogorarazi digute, beheko dutxak ere ez dakit nola daudela… zer nahi dugu bada, 30 urte pasa ditu kiroldegiak eta ez zaio inoiz fundamentuzko obrarik egin. Izan ere Zestoan badakizue “dirudik ez dago ta” entzuten ari gara legealdi batean bai eta bestean ere bai. Garbi dagoena da dena ez dela futbola. Ez dago aitzakiarik kirolik ez egiteko, a ze aukera! Gimnasia, pilota, saskibaloia, eskalada, eskubaloia, aerobic, pilates, spinning, muskulatura… eta horiek gutxi balira, orain baita arte martzialak ere!
ez da LIBREAN BAINA BERAIEN BURUEKIN ERRONKAN
Has gaitezen berotzen… ARRATSALDEAN EGURALDI ONA EGIN ARREN GAZTETXO ASKOREN PASIOA; FUTBOLA
BAINA EZ DENENA
BATZUEK FRONTOIA ALOKATZERAINOKOA
ARTE MARTZIALAK
SPINNING
GAUR ASTEAZKENEZ TOKATZEN EZ BAZEN
ERE, AUKERA HAUEK ERE ESKAINTZEN DIRA KIROLDEGIAN:
7 1
giro kiroldegian GIZONIK EZ DA AUSARTZEN NONBAIT MANTENU GIMNASIAN
ETA PARETA ZERTXOBAIT LUZATUTA GUSTORA ESKALADAN ERE BAI BATZUK
JUBILATUAK, A ZE TALDEA ETA NOLAKO SASOIA!
AEROBICEAN GOGOR, MUSIKA TOPE DUTELA
GOIZ ERDIAN ESKOLATIK ETORRITAKOAK
ETA EGUNA BUKATZERAKO MUSKULUEI ERREPASO ON BAT
INOR TENTATU AL DUGU? BADAKIZU NON DAGOEN KIROLDEGIA!
PILATES
AUZOETAN ERE EZ DAUDE GELDIK EGOTEKO
J
ONE BERGARA
•
udaleko berriak 2010ERAKO TASAK ETA ZERGAK
Urriaren 29ko ezohiko udalbatzarrean, 2010eko tasak onartu zituzten alkatearen kalitatezko botoarekin. EAJko zinegotzi bat falta zenez, botoetan berdinduta gelditu ziren, eta alkateak kalitatezko botoa erabili zuen Udal Gobernuak egindako proposamena aurrera ateratzeko. Proposamena osotasunean onartu behar zen, eta EAJk eta EAk aurkako botoa eman zuten; izan ere, oro har, Udal Gobernuarekin bat etorri ziren, baina desadostasunak agertu zituzten zaborraren eta ondasun higiezinen gaineko zergak zehaztean. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga % 1,40 igoko da datorren urtean, eta, besteak beste, ibilgailuen gaineko zergak, zerbitzu publikoen gainekoak eta denda eta tabernen lizentzien zergak ere % 1,40 igoko dira. Zaborraren tasak % 20 igotzea proposatu zuen Udal Gobernuak. % 6 igoko da udalek Mankomunitateari ordaindu beharreko zenbatekoa; Udalak % 20 igotzea eskatu zuen, arrazoi hau dela eta: «% 14, diferentzia horretatik lortutako etekina, zabor bilketaren sistema alternatiboak aztertzeko bideratu» nahi dute, Zestoako alkate Alazne Olaizolaren esanetan. Gainera, alkateak gogora ekarri zuenez, zaborraren inguruan herri
galdeketa egitean parte hartu zuten herritarren gehiengoak adierazi zuen ez zuela nahi herriko zaborrak erraustegira bidaltzerik. Hori dela eta, Udal Gobernuak beste irtenbide batzuk aztertu nahi ditu. EAJ ados agertu zen zergaren % 20ko igoera horrekin, baina, bestalde, ez du datorren urteko aurrekontuetan zabor bilketa alternatiboak aztertzeko diru partida egoterik nahi, eta puntu horrek ere izan du zerikusirik ezezko botoan. % 20ko igoeraren etekina ez du azterketa egiteko bakarrik erabili nahi Udalak; zabortegira botatako zabor tona bakoitzaren truke 125 euro ordaindu beharko ditu datorren urtetik aurrera. Orain arte, 65 euro ordaintzen zituen, eta gastu horri aurre egiteko ere balioko du etekin horrek. Igoera horren ondorioz, familia bakoitzak 24,16 euro ordaindu beharko ditu hiru hilabetean behin —lehen, 20,13 euro ordaintzen zituzten—; beraz, hilean 1,34 euro gehiago ordaindu beharko ditu orain.
Industriako ogasun higiezinen gaineko zerga % 0,45era igotzea proposatu zuen Udal Gobernuak. Oposizioa neurriaren aurka agertu zen, «krisiaren ondorioz ez baita komeni enpresei gehiago eskatzea». Alazne Olaizolak adierazi duenez, «2003tik 2006ra, % 0,26tik % 0,30era igo zuten tasa, eta, ordutik hona, % 0,40ra igo dute. Inguruko herrietan baino igoera baxuagoa denez (Azpeitian, % 0,48; eta Zarautzen, % 0,51) eta herrian enpresa handiak daudenez, tasa hori igotzeko tartea badagoela iruditzen zaigu». Dena den, alkateak adierazi duenez, «helburua ez da enpresak itotzea, eta tasa hori ordaintzeko zailtasunak dituztenek beti izango dituzte udaletxeko ateak zabalik, Gizarte Zerbitzuen bitartez edo zatikako ordainketa baten bitartez ekarpen hori egiteko». Uraren tasa, berriz, % 5 igotzea onartu zuten, eta 750 metro kubiko ur baino gehiago erabiltzen duten enpresei % 2,5 igoko zaie garestiegi ez ateratzeko.
9 1
agenda az 28
LARUNBATA
24
Egunkari libre! aldarrikatzeko ekitaldia handia izango Donostiako Kursaal jauregian hainbat musikari eta talderen laguntzarekin.
IGANDEA
•
ENDUA
26
ASTEARTEA
Zestoako EAJPNVk antolatuta, hitzaldia EBBko presidentea den Iñigo Urkullurekin 19:00etan batzokian.
03
OSTEGUNA
Ekain guraso elkarteak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 18:00etan kultur etxeko gela polibaliodunean, 2. solairuan. Gaia: Haurren elikadura osasuntsua. Gaixotasunak. Hizlaria Silvana Huegun. Hitzaldiak irauten duen bitartean umeen zaintza zerbitzua egongo da.
05
LARUNBATA
Ezker abertzalearen batzar irekia. Gaia: "Fase politikoaren eta estrategiaren argipena". Hizlaria: Mikel Arregi "Ertxin". Kultur Etxean goizeko 10etan.
11
LARUNBATA
Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita. Jaiotza biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.
Agiro mendi taldeak antolatuta GR 121eko azken etapa Illarrazu-Urto.
ab 01
IGANDEA
Katamarrua natur taldeak antolatuta txango txiki bat egingo da Zestoan bertan hamaiketako eta guzti. 10:00etan Gurutzean elkartuko dira. Herritar guztientzako moduko irteera izango da.
AROA
29
20
OSTIRALA
Danbolinen 100.zenbakia ospatzeko antzerkia. Azpeitiako Lakrikun taldearen “Prest gaude” antzezlana. Gaueko 22:00etan kultur etxeko aretoan.• Kontzertua gaztetxean The sugarballs eta Los Galerna gaueko 23:00etan.
Prest gaude
Abenduak 11
OSTIRALA
Soroperi eguna. 9:00etan Idiakaitz txistulari taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XII. Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmentapostu franko, trikitilariak... Arratsaldean, herri kirol saioa kiroldegian jendearen parte hartzearekin txinga eta harri jasotzen. Ondoren pilota partiduak, Zumaiako Iribar anaiak Felix Azpeitia eta Joseba Odriozolaren aurka. Gauean musika.
Ga az 27
zte mugimenduaren Topaketak
AROA
OSTIRALA
Arratsaldeko 17:00etan matrikulazioa, harrera, antzerkia gaztetxean, ipuin kontalaria, musika emanaldiak...
28
LARUNBATA
Gosaria, eztabaidak, bazkaria, mahaingurua, kafe tertulia, poteolinpiada Lekittoko tanbaleruekin, musika DJak plazan eta karpan...
29
IGANDEA
Gosaria, eztabaida, ekitaldia frontoian, bazkari herrikoia, trikifest plazan.