1 minute read

SOMORROSTRO URRATSAK EGINEZ 2023

Ostiralean, maiatzak 19, ikastetxeko Batxilergoko

2. mailako ikasleei orlak emateko gala ospatu zen Barakaldo antzokian. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta bertan 180 ikasle inguru elkartu ziren, hurbileneko senideekin batera.

Jon Lago ikastetxeko irakasleak eta Izaro Dañobeitia bigarren mailako ikasleak aurkeztutako galan, Batxilergoko lehen mailako hiru ikasleren emanaldiak izan ziren: Maitane Ochoa, Uxue Múgica dantzaria eta Aimar Lavín abeslaria.

Ekitaldi hau oso berezia da ikasleentzat; izan ere, orlak emanez, azken bi urteetan zehar egin duten lanaren eta eguneroko ahaleginaren garrantzia azpimarratzen da. Azken batean, emozioz eta ilusioz beteriko aintzatespena da.

Galak kalean jarraitu zuen, eta ikasleek hainbat eta hainbat argazki atera zituzten ikaskideekin, irakasleekin eta familiakoekin, hain une berezia ahaztezin bihurtzeko

Se puede volver a ver la gala al completo en nuestro canal de youtube:

Fotos de la gala: