1 minute read

Laneratzeko enpresak

Caritas Bizkaiak laneratzeko enpresei eusteko eta sortzeko apustua egiten du. Irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta baztertuta edo bazterkeria arriskuan daudenei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea dute helburu sozial, laneratzeko zailtasun bereziak dituztenean. Ekoizpenegiturak dira, jarduera zein aberastasun ekonomikoa sortzen dute erkidegoan eta konpromiso argia daukate tokiko garapenarekin, kohesio sozialarekin eta jasangarritasunarekin.

KOOPERA SERVICIOS AMBIENTALES S. Coop. E.I.

Ehunen, etxetresna elektrikoen, liburuen, jostailuen, paperen… bilketa. Ingurumenaren hobekuntza sustatzen dugu, Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren bidez eta haien berrerabileraren alde egindako apustuaren bidez.

290 pertsona lanean. (♀ 44%) 151 pertsona laneratze-postuetan. (♀ 40% )

LAPIKO CATERING S.L. E.I.

Ostalaritzako sektorearen barruan, lau jarduera-lerro garatzen ditugu: Cateringa eta Ekitaldiak, gizataldeak, kontserba ekologikoak eta plater prestatuak, “zugatik by lapiko” marka.

13 pertsona lanean. (♀ 66% ) 7 pertsona laneratze-postuetan. (♀ 14% )

KOOPERA ZAINTZALAN S. Coop. E.I.

Edadetuen Arretarako Zerbitzua ematen dugu, autonomoentzat ditugun Elkarbizitza Unitateen Sarearen bidez edo Etxez Etxeko Arretarako dugun Zerbitzuaren bidez. Arreta horren osagarri, Garbiketa Zerbitzua dugu etxebizitza pribatuetarako nahiz enpresetako lokaletarako…

45 pertsona lanean. (%77 ♀) 18 pertsona laneratze-postuetan. (%72 ♀)

GIZARTELUR S. L. E.I. BIOZAKI

Barazkiak eta frutak ekoizten ditugu modu ekologikoan, aire zabalean nahiz berotegian. Gure soberakinak ingurumena errespetatzen duten ontzietan sartzen ditugu.

4 pertsona lanean. (%0 ♀) 2 pertsona laneratze-postuetan. (%0 ♀)

Bestelan

Industriarako, merkataritzarako eta bulegoetarako zeregin osagarriak egiten ditugu.

10 pertsona lanean. (%20 ♀)

This article is from: