1 minute read

EDADETUAK ETA ZAHARTZEA

Askatasuna izateko eta norbere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea.

Edadetuen errealitateaz sentsibilizatzen du, kolektibo horrekiko begirada soziala aldatzeko eta haien parte-hartzea mugatzen duten estereotipoak ezabatzeko.

448 pertsonak jaso dute bidelaguntza. (%77 ♀)

131 pertsonek Bizi-Beten parte hartzen dute, eta, bertan, elkarguneak eskaintzen dira, harremanak eta banakako bide-laguntza bultzatzeko. (%94 ♀)

96 pertsona Esku Onetan proiektuko onuradunak dira, eta, bertan, atsedenaldia zein laguntza eskaintzen zaizkie etxean bertan mendekotasuna duen senidea zaintzen dutenei. (%72 ♀)

149 edadetuk aurrez aurreko eta/ edo telefono bide-laguntza jasotzen dute (Uste On) banaka eta astero, harremansarea zabaltzeko eta bakardadesentimendua arintzeko. (%77 ♀)

32 edadetuk astero dinamizazio jardueretan hartzen dute parte. (%100 ♀)

21 egoitzatan ematen da bidelaguntza.

10 pertsonek euren etxebizitzako baldintzak hobetu dituzte Barriztu proiektuaren laguntzaz. (%60 ♀)

43 pertsona Egunon Etxea proiektuan, zeinaren bidez arreta integrala eskaintzen baitzaie egoera bereziki ahulean dauden pertsona edadetuei urteko egun guztietan. (%17 ♀)

Edadetuen eta Zahartze arloak pertsona edadetuen bizi-kalitatea eta -baldintzak hobetzen lagundu nahi du, eta, bereziki, pertsona kaltebereenak. Harreman pertsonalak aberasten ditu, eta, ildo horretan, autonomia, ingurunearekiko lotura, eskubideak baliatzea eta baliabide komunitarioetarako sarbidea sustatzen ahalegintzen da.

Esku-hartze ildoak:

• Laguntza eta dinamizazioa. Pertsona edadetuen harreman-dimentsioa sendotzen saiatzen da, ingurunearekiko hartu-emanetan jarraitzen laguntzen du eta haien bakardade-sentimendua prebenitzen du, boluntarioekin elkartzeari esker

• Zaintzaileei laguntzea. Atsedenerako denbora eskaintzen du, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen lan osagarriaren bidez

• Etxebizitza egokitzeko laguntza. Obra txikiak egiten ditu baliabide mugatuak dituzten edadetuen etxebizitzetako baldintzak hobetzeko, guztia ere haien ohiko etxebizitzan jarrai dezaten

• Kalteberatasun-egoeran dauden edadetuentzako arreta integrala. Bizi-ibilbide konplexua duten eta baliabide konbentzionaletan beren premiei erantzunik aurkitzen ez dieten edadetuei arreta ematen die

This article is from: