1 minute read

ETXERIK GABEKO PERTSONAK

Pertsona orok du osasuna eta ongizatea bermatuko dion bizimaila egokia izateko eskubidea, eta, bereziki, elikadura, arropa, etxebizitza, laguntza medikoa eta beharrezko gizarte-zerbitzuak.

Etxegabetasuna lau arrazoi-multzo handiren arteko elkarrekintza dinamikoaren ondorioz sortutako prozesua da: egiturazkoak, instituzionalak, harremanetakoak eta pertsonalak, normalean aldi berean eta konbinatuta agertzen direnak.

81 pertsonek banakako arreta integrala jaso dute Giltza eta Etxepel proiektuetan. (%25 ♀)

584 pertsona hartu dira “Hontza” gaueko zentroan. (%9 ♀)

966 pertsonek arreta jaso dute Gertu proiektuan (eguneko arretarako zerbitzua), Haran Zentro berrian. (%7 ♀)

254 pertsona Barakaldoko jantoki sozialean. (%16 ♀)

980 parte-hartzaile (%58 ♀) sentsibilizaziorako 42 ekintzatan.

Etxerik Gabeko Pertsonen arloak etxegabeen bizitza duin bihurtzeko eta bazterketa-errealitate horren arrazoien gainean jarduteko lan egiten du.

Esku-hartze ildoak:

• Oinarrizko premiei arreta emateko zerbitzuak. Artatzen duten pertsonaren bazterketaegoeraren ondorioak arindu nahi dituzte, eta haren eskubideak baliatzeko eta gizarteratu ahal izateko bideak erraztuko dizkioten sistemekin konektatu

• Gizarteratzen laguntzeko zerbitzuak. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen dute etxerik gabeko pertsonek gizarteratzeko prozesuak garatu ahal izan ditzaten

This article is from: