1 minute read

TXOSTENA 2022 MEMORIA

Kinu bat mila kimu

Memoria-dokumentu hau “lerro artean” irakurtzera gonbidatzen zaitut. Hemen agertzen diren zifrak, irudiak, testuak, kontzienteki eta musu-truk egindako ahalegin itzelaren adierazpena baino ez dira. Pertsona guztientzako bizimodu duina lortzeko ahalegina egiten duen komunitate oso bat. Ahalegin handia egin da errealitatea kontu handiz behatzeko, Caritasek une bakoitzean izan behar duen eginkizunari buruzko hausnarketa arduratsua egiteko eta laguntzen ditugun pertsonen premietan eta protagonismoan ardaztutako ekintza-sorta handia aurrera eramateko. 2022ko jardueraren laburpen hau zentzu-sortzaile eta ilusio-berritzaile izatea nahi dugu. Eskerrik asko gurekin aritzeagatik.

Egitekoa

Kristau Komunitate osoa animatu eta gidatzen du gizarte eta karitate lanean. Boluntariotzan oinarrituz, gizarte konpromisoa, parte-hartzea eta sareko lana sustatzen dira. Pertsonei laguntzen zaie beren gizarteratze-prozesuetan, itxaropena elikatuz, eta pertsona guztien eskubideak babesten dira, bizimodu duina lortzeko. Injustizia egoeren inguruan sentsibilizatu eta horiek ikusarazi eta salatu egiten ditu, gizarte eraldaketarako alternatibak proposatuz.

Ikuspegia Balioak

Fedearen gizarte eta karitate dimentsioa sendotzea, komunitateen bizimoduko elementu nuklear gisa. Partehartze eta mobilizaziorako estrategiak aktibatzea, gizarte bidezko eta solidario baten aldeko konpromisora bideratuta. Gizarteratze-prozesuetan laguntzea, harreman komunitarioak eta partaidetzarako esparruak bultzatuz, dimentsio espirituala garatuz eta estali gabeko beharrizanei erantzunez. Bazterkeria egoerak eta giza eskubideen urraketak ikusarazi, sentsibilizatu eta salatzea.

Maitasuna, Gertutasuna, Itxaropena, Parte-hartzea, Doakotasuna, Zintzotasuna, Eraginkortasuna

This article is from: