Busturiko EAJk Torturaren aurka dago baina…zuritzen du
Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunerako Busturiko EH Bilduk udalean sartutako mozioari EAJ testu alternatibo batez erantzun dio, honako errealitateak ezabatuz:
• 5000 torturatu baino gehiago dagozela EHan
• Polizi ezberdinek, guztiek, torturatu dabela
• Sistemak duen ardura (epaitegiak, legeak,…) eta hori aldatzeko beharra
• Torturatuak instituzioek ahaztuak izan direla
Torturatuak izan diren Busturitarrak badagozela, hamarnak, kontuan hartuta, haien duintasuna, eta Giza Eskubideen errespetuagatik, ez da lar eskatzea Ekainaren 26an ikurrina tantai erdian jartzea, sufritutako guztiaren onarpen gisan.
Ez da onargarria Busturiko EAJk egiten duena, Egia Memoria eta Erreparazioa eskatzea, tortura egin edo erraztu dutenak aipatu barik, sufrimenduaren neurria eta gutxiespena aintzat hartu barik, ezer ez aldatzeko.