EN SORTZEN SORT
SSORTZEN ortzen 2014ko Urtarrilean
Estatuarekin konfrontazioa herri gisa
2013aren amaieran bi iniziatiba ezagutu genituen: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egindako urratsa batetik; Estrasburgoko sententziaren ostean kaleratutako presoena bestetik; espainiar Estatuaren erantzuna etorri zen ondotik, erasoaldi berri bat, kasu honetan EPPKren bitartekari lanetan ari ziren kideak atxilotuz eta jarraian urtarrilaren 11ko presoen eskubideen aldeko manifestazioa debekatuz. Egoera honen aurrean, herri honek aurre egin zion estatuak prozesua zapuzteko egindako azken saiakerari, erantzun guztiz zabala eta sakona emateko indarrak bilduz. Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak izan ziren horren lekuko, PNV, Sortu, ELA, LAB, EA, Geroa Bai, Aralar eta Alternatibaren manifestazio deialdiak azken hamarkadetako jendetzarik handiena erakarri zuelarik.
1
Urtarrilaren 11ko argazkia Madrilen ildoa aurretik zegoena baino ukituago utzi du manifestazioak. Gatazkaren ondorioen inguruan indar bereziez gotorturik, euskal preso politikoen egoera eta iraganaren kontakizuna gaur egun bataila nagusiak dira estatuarentzat. Beharrizan handia du, gatazka politikoaren atal armatua ez da beraiek espero bezala amaitu eta, garaile eta galtzaile kontakizuna inposatzea behar du. Eta ezin du. Bere estrategia honek indarrean jarraitzen du, eta jarraituko du, mina eraginez, min handia, baina gure herriaren aurrean gero eta ahulago. Manifestazioak erakutsi zuen legez, Espainia eta Euskal Herriaren artean gero eta arrakala handiagoa dago.
1