Skip to main content

Reauko gutuna a5 1804

Page 1

RĂŠauko hileko gutuna

2018ko apirila

Apirilak 17a, preso politikoen nazioarteko eguna, aurten ere ekimen ugarirekin iritsi zaigu: mobilizazioak izan dira eta presoek beren egoera herritarrekin partekatzeko ekimenak ere. RĂŠaun gaituzten euskal preso politikoek ere parte hartu dugu gure ahalen neurrian apirilaren 17aren inguruan antolatutako ekimen horietan. Preso politikook eta gure inguruak jasaten dugun politika, eta bereziki Jakes ESNAL, Xistor HARANBURU, Jon Kepa PAROT eta Unai PAROT militanteen egoera salatu nahi izan dugu. 28 urte eginak dituzte kartzelan, eta une honetan Saint Martin de RĂŠ, Lannemezan, Muret eta Puerto III espetxeetan dituzte. Jakitekoa da lehen hiruak biziarteko espetxera zigortuak izan zirela. Zigor horren segurtasun epea duela 10 urte baino gehiago amaitu zuten. Geroztik baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera dute. Egin izan dituzte hainbat askatasun eskaera, frantziar legediak eskatzen dituen baldintza guztiak betez, baino erantzun gisa argudio politiko soilez osatutako ezezkoa jaso dute. Unairen kasua bestelakoa da. Espainiar legedia pean epaitua, aspaldi betea du ezarritako zigorra. Halere bera espetxean mantendu ahal izateko afera berri bat asmatu eta zigor berri bat ezarri zioten. Berehala libre utz ditzaten exigitu eta geure garrasia Ipar Euskal Herriko herritarren gehiengoarenari gehitu nahi diogu. Kartzela zigor amaigabeak, urruntzea eta dispertsioa militante politikook suntsitzeko erasoak dira, eraso berriei bide ematen diena gainera. Horixe da Mikel ALBISU burkidearen kasua. Arratsaldeko 6:30etan bisita ondoren liburutegian bakarrik ikasten ari zelarik preso bat atzetik hurbildu, ukabilez jo eta lurrera bota ostean ostikoka ibili zuen kartzelarien errefortzuak iritsi ziren arte. Atearen beste aldean zegoen kartzelaria bitarte horretan ez zen erasotzailea geldiarazten saiatu.


Erasoa oso bortitza izan zen, beraren ondorioz Mikelek ubeldurak ditu gorputz guztian (bereziki buruan eta ezkerreko begian) eta ezker besoko kubito hezurra hautsia (biharamunean Melungo ospitalean egindako ebakuntzan xafla bat jarri behar izan zioten). Jasotako kolpeen kopurua eta erasoa egiteko modua ikusita harrigarria ere bada ondorio oraindik larriagorik ez izatea. Erasoaren unean Mikel moduluan bakarrik zegoen. Modulu berean dagoen beste euskal presoa UVF bisita batean baitzegoen. Bistan denez erasotzaileak egoera hori profitatu zuen Mikel erasotzeko berak bakarrik ezagutzen dituen arrazoiengatik. Erasotzailea bere desoreka mentala eta egindako erasoengatik ezaguna du kartzela administrazioak. Tankera honetako preso ugari sartzen dituzte “segurtasun handikoâ€? izendatzen dituzten RĂŠauko QMC honen gisako moduluetara. Eraso hau zuzenki lotzen dugu euskal presoei ezartzen zaigun dispertsio politika zein hertsatze neurriekin. Agintariek, bai Espainian baita Frantzian ere maiz modulu bortitzenetan giltzapetzen gaituzte eta gainera bakardadearen mugan mantendu, erabateko babes gabezian. Horrek edozein erasoren arriskuan jartzen gaitu. Terrorista deitzen gaituztelarik, lehen graduan, FIES edo DPS bezala inolako arrazoi objektiborik gabe sailkatzen gaituztenean, horretara ere zigortzen ari gaituzte. Burkidearen amesgaiztoa ez zen hor amaitu. Ospitalerako bidean eskuburdinak jarri nahi izan zizkioten besoa apurtuta zuelarik, hain zuzen DPS bezala sailkatua dutelako. Ospitalean eta bidean polizia eta kartzelarien aldetiko tratua ezin okerragoa izan zen. Hanka-trabak jarrita eraman zuten eta poliziaz inguraturik. Ospitalean bahituta eta erabat inkomunikatuta eduki zuten bi egunetan (ez zioten ez familiari ezta abokatuei deitzen utzi) betaurrekoak eta ordularia ere kendu zizkioten. Etengabe ondoan izan zituen poliziek lo egiten ere ez zioten utzi.


Réauko zuzendaritzak erasotzailearen aurkako salaketa jartzeko asmoa du bere ardura zuritzeko asmoz. Gure aldetik ez dago horrelakorik, zertan hobetuko da kolpatutako burkidea eta gainontzeko euskal preso politikoen egoera erasotzailea, kartzelaren produktua ere badena, urte gehiagorako zigortuta? Euskal preso politikoen aurkako hertsatze neurri oro, eta nola ez dispertsio eta urruntze politikak, berehalakoan amaitu behar dira. Norako horretan bultza egiteko eta Mikelek jasandako erasoa salatzeko Réauko espetxeko zuzendaritzari idazteko proposatu nahi dizuegu. Bukaeran duzue kartzelako helbidea eta salaketa testu bat, berau erabili nahi izan ezkero. Hauxe duzue beheko testuaren itzulpena: Estatu frantsesak Réauko espetxean bahituta duen Mikel Albisu Iriarteren aurkako eraso basatia salatu nahi dut. Euskal preso politikoak Euskal Herrira! Berehalakoan! Amnistia! Guztion artean lortuko dugu ! Euskal presoak Euskal Herrira! INDEPENDENTZIA! AMNISTIA!

M. Arnaud SOLERANSKI Directeur du CPSF-Réau Le Plessis-Picard 77558 Moissi-Cramayel Cedex

Je veux dénoncer la sauvage agression souffert par le prisonnier politique basque Mikel Albisu Iriarte séquestré par l’état français à la prison de Réau. Prisonniers politiques basques au Pays Basque ! Tout de suite ! Amnistie !


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Reauko gutuna a5 1804 by Busturiaurrera - Issuu