Busturia
HILETA ETA OMENALDI ZIBILAK ARAUTZEKO PROPOSAMENA Pertsona bat hiltzen denean, agurra edo omenaldia egiteko aukera gutxi egoten da gaur egun: gehienetan elizara jotzen da, sinismenagatik askotan, baina beste askotan ez dagoelako elizaz kanpo egiteko ohiturarik edo bitartekorik. Busturian, eliza katolikoaz aparte, ez dago beste toki publikorik hileta edo omenaldiak egiteko helburua duena. Eta heriotzaren momentua heltzen denean, familia eta lagunek nahi duten moduko zeremonia antolatzeko erraztasunak izan ditzaten, Busturiko EH Bildu Udal Taldeak honako proposamena egiten dio Udalbatza Osoari: 1. Hilerriko kapera horretarako erabiltzeko atontzea: erlijioarekin zerikusia duten sinbolo eta ezaugarri guztiak kendu, pertsona guztiek erabili ahal izateko, bai edozein erlijioren araberako hiletak egiteko eta baita hileta zibilak egiteko, bakoitzak nahi dituen apainketak eginda. 2. Hileta eta omenaldi zibilak arautzeko ordenantza onar dezan, honekin batera dagoen testuaren arabera.
Busturian, 2020ko martxoa
-1-
Busturia
BUSTURIAN HILETA ETA OMENALDI ZIBILAK EGITEA ARAUTUKO DAUEN ORDENANTZA ATARIKOA Jakina danez, Estatu akonfesional eta laiko baten erakundeek bermatu behar dabe pertsonen eta komunidadeen askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gurtzekoa, muga bakar honegaz: ordena publikoa mantentzea legearen arabera. Era berean, ezaguna da zelako aniztasun ideologiko, erlijioso eta kulturala daukan gure gizarteak. Hain zuzen be, gizartea plurala da eta eten barik eraldatzen dabil, bere ohitura eta ekitaldi sozialei jagokenez. Nonor hiltzean hileta eta omenaldi zibilak egitea behar sozial batetik sortu da: ospakizun duin eta pertsonala eskaintzea erlijio barik bizitzea aukeratu daben herritarrei, hildako pertsonak bizitzaz eukan ikuspegiagaz bat etorriz. Gure jendartean erlijio desbardinak bizi dira alkarregaz eta honeek toki edo tenpluak daukiez, beren hildakoentzat ekitaldi liturgikoak antolatzeko. Horren ildotik, Busturiko Udalak erantzun egin behar deutso geroz eta eske handiagoa daukan behar sozial honi. Ordenantza honegaz, halandaze, erregulau gura da hildakoei, omenaldi lez, edo agur modura, beren familiakoek, lagunek, alkarteek eta/edo entidadeek –Busturiko jendarte zibila osotzen dabe danek-, persona horren ekarpen komunitarioak edo balore etikoak edo/eta humanoak aitortzeko, egin gura deutsiezan ekitaldiak gauzatzeko baimena.
I. KAPITULUA HASIERA 1. artikulua. Ordenantza honen helburua da arautzea Busturian hileta eta omenaldi zibilak egiteko lokal eta espazio publikoen erabilera eta hartarako baimena.
2. artikulua. Alkateak edo berak izendatutako zinegotziak emongo dau baimena, 6. artikuluan zerrendatutako lokalak eta espazioak erabilteko, aldez aurretik Busturiko udaletxeko erregistroan eskaera aurkeztuta.
3. artikulua. Hileta eta omenaldi zibilak egiteko eskaerak Busturiko Udaleko alkatetzara zuzendu behar dira, Herri Administrazinoen Administrazino Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak aurreikusitako moduren baten.
-2-
Busturia
4. artikulua. Hileta eta omenaldi zibilak egiteko eskaeren tramitazinoa egoerak eskatzen daben arintasun printzipioen arabera egingo da eta eskumena daukon pertsonarengana helaraziko dira harek erabagia hartzeko.
5. artikulua. Eskaerek honako datu honeek euki behar dabez: -
-
Ekitaldia ospatzeko baimena eskatzen dauen pertsonaren izen-deiturak, helbidea eta identifikazinoa. Hildako pertsonaren izen-deiturak. Heriotza ziurtagiria. Hileta eta omenaldi zibila egiteko lehentasunezko lekua, eguna eta ordua. Udalak ahal dauen neurrian aintzakotzat hartuko ditu eskatutako data eta ordua, beti be eskaeren aurkezpen ordenari jarraituz. Aitatu ordena aldatu ahal izango da zirkunstantzia edo kasu berezietan, beti be behar dan lez arrazoituta. Ekitaldiaren gitxi gorabeherako iraupena. Eskaera lekua eta data. Eskatzailearen sinadura. Ekitaldiaren azalpen laburra eta erabiliko dan materialarena (mahaiak, aulkiak, megafonia‌).
Eskaerak ez baditu beteten aurreko artikuluan ezarritako baldintzak, interesauari eskatuko jako ahalik eta lasterren konpontzeko egindako hutsegitea edo aurkezteko aginduzko dokumentuak.
6. artikulua. Ospakizun guzti hauek hurrengo eraikin edo espazio publiko honeetan egin ahal izango dira: - Hilerriko kaperan - Ispiluetako pilotaleku estalian - Udaletxeko areto nagusian - Altamirako kultur etxeko areto nagusian - Altamirako plazan - San Kristobaleko zelaian. - Larrazabaleko eskolan - Paresiko basetxean
7. artikulua. Hileta eta omenaldi zibilak egiteko ordutegi hau bete beharko da: - Hilerriko kapera: asteko edozein egunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - Ispiluetako pilotaleku estalian: asteko edozein egunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
-3-
Busturia
- Udaletxeko areto nagusian: astelehenetik barikura (jaiegunak izan ezik), 9:00etatik 14:00etara - Altamirako kultur etxeko areto nagusian: zapatu-domeketan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - Altamirako plaza: asteko edozein egunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - San Kristobaleko zelaia: asteko edozein egunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - Larrazabaleko eskola: asteko edozein egunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - Paresiko basetxea: asteko edozein egunetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
8. artikulua. Lokalak debalde eskainiko dira.
9. artikulua. Hilotza ezin izango da ekitaldian bertan izan. Bai, ordea, errauts-kutxa. Debekatuta dago errautsak botatzea ospakizunaren lekuan bertan.
II. KAPITULUA INSTRUKZIOA 10. artikulua. Hileta edo omenaldi zibilaren ekitaldi eguna eta ordua alkateak edo berak ahalmendutako zinegotziak finkatuko ditu, hartarako zabaldutako espedientea aurretik dala. Instrukzioa eskaeren aurkezte ordenari jarraituz egingo da eta eskatzaileek emondako lehentasun ordena ahal dan guztian errespetauta. Ordena hori aldatu ahal izango da aparteko edota premina larriko zirkunstantzia objetiboak gertatzen diranean. Edozelan be, aparteko edota premina larriko izaerak behar dan lez arrazoituta egon behar dau eta beren eskubidean aldaketa pairatu dabenei entzun egin beharko jake.
11. artikulua. Hileta eta omenaldi zibila zein lokaletan edo udaletxeko zein espaziotan egingo dan alkateak edo berak ahalmendutako zinegotziak erabagiko dau. Oro har, 6. artikuluan finkatuetako bat izango da. Aparteko egoeretan baimena emon ahal izango da beste lokal edo espazio publikoren bat erabilteko.
12. artikulua. Hileta edo omenaldi zibilak dirauen bitartean Busturiko udal funtzionarioren edo lan-kontratudunen bat edo hautetsiren bat egongo da kanpoaldean, ekitaldia bidezko moduan gauzatuko dala bermatzeko.
-4-
Busturia
III. KAPITULUA ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK 13. artikulua. Baimena daukan titularrak izango dau erantzukizuna, ekitaldiarengaitik udal ondasunetan gertatzen diran kalte eta galeren aurrean.
14. artikulua. Hileta eta omenaldi zibilaren ekitaldia egingo dan tokia modu berezian apaindu edo atondu nahi badabe familiakoek eta/edo adiskideek, udal arduradunari garaiz jakinarazo behar deutsie, bidezko erabagiak hartu daiazan. Apaintze edo atontze lanek tokiaren harmonia eta ezaugarriak errespetau behar dabez eta sortzen dituan gastuak hareen kargura izango dira. Ekitaldia gauzatzeko zerbitzu osagarriak pertsona interesdunak emongo ditu eta bere kargura izango dira. Halandabe, Busturiko Udalak hareen gainbegiraketa egingo dau. Ospakizuna egin ondoren, lokala edo tokia lehengo egoerara bueltatu behar da egunean bertan edo, gehienez, hurrengo goizean.
15. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusten ez danaren aurrean, udal arduradunen aginduei jarraitu beharko jake.
XEDAPEN GEHIGARRIA Baimena emoten jako Busturiko Udaleko alkatetzari, ordenatza hau apliketako beharrezkoak diran jarduketak aurrera eroateko.
AZKEN XEDAPENA Ordenantza hau 2020ko *********ren **an onartu zen behin betikoz, eta ÂŤBizkaiko Aldizkari OfizialÂťean bere testu osoa argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eta aldatu edo indargabetzea erabakiko ez den artean jarraituko du indarrean.
-5-